| Ordenatu | | | Ordenatu | Ordenatu |
---|
| AGIRRE URTEAGA, Xabier | Zertan dira askatasuna eta berdintasuna gaur egun? | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2004 | Mikel Zarate |
Orain artekoa bertan behera utzi gabe, garaiak parean jartzen dizkigun erronkei aurre egiteko tenorean gaude. Erronka horietan biziena pluralismoa da. Nola ezkondu gizarte baketsu eta egonkor batean elkarren aurkako ikuspegiak? Hiru kontzeptu nagusi hauen inguruan (askatasuna, berdintasuna eta pluralismoa) bilbatu da saiakera hau. Arazoen aurkezpena eta soluzio batzuen azalpena daude orrialde hauetan |
| ALDALUR, Arantza | Hainbat gau izarrik gabe! | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1988 | Felipe Arrese Beitia |
Arantza Aldalurren idazlanak negar zantzuak ditu. sekretuak argitzen ditu eta mesedeak eskatzen. Izarrik gabeko gauetan idatzitako olerki hunkigarriak dira. |
| ALONSO, Jon | Idiaren eraman handia | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1994 | Mikel Zarate |
Lehendabiziko aldiz irakurtzean ulergaitz gertatzen den saio honen izenburu metaforikoa, berehala argitzen da eta arrazoizkoa dela ikusten da,bere nondik norakoaren berri jasotzean. Literatur sormenari buruzko gogoetak egiten dira bertan. Ezin dira behin behinbetikoak izan, noski,eta ez daude teoria itxi baten moduan antolaturik. Gogoeta hauek, bestalde, batzuetan erantzunak emango dituzte eta beste batzuetan galderak sortuko. Gogoeta hauen ildo nagusia hauxe dugu: ez nagusiki zerk bultzatzen duen pertsona luma hartzera, baizik eta, behin erabakia hartuz gero, zer nolako bidebihurriak ibili behar diren testu bat eskuanparatu eta irakurlearekiko bat egite harrigarri hori ahalezkoa izan dadin. Horrela originaltasuna, inspirazioa eta jenioaren ideiak jorratzen dira gehienbat, baita originaltasunaren aurkari kontsideratzen den plagioaren gaia ere. Era berean, kontzeptu hauek kritikatu egiten dira desmitifikazio ergelak egin nahi izan gabe, baina gauzak nolakoak diren argitzen saiatzeak duinago bihurtzen gaituelako uste osoan. |
| ARANA, Aitor | Ipuin-entzulea | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1999 | Txomin Agirre |
Jaun irakurle amorratu batek emakumezko idazle ezaguna bahituko du, munduko ipuinik onena konta diezaion. Idazlea konbentziturik dago ez dela halako ipuinik esistitzen, eta lekuan lekuko ipuin jakin batzuk bakarrik izan daitezkeela leku haietako onenak. Horregatik, bahitzaile eroari zeinen oker dagoen ikusaraziko dion ipuina asmatzen saiatuko da idazlea. |
| ARANA, Aitor | Historia Lazgarria | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2000 | Txomin Agirre |
Gure gizartean bada gizaki mota bat, oso urria eta ezezaguna, hartaz gutxitan oroitzen garena. Nekrofiloa deitzen zaio. Hilobi-lapurra ere dei geniezaioke, eta bakarren batek Hermes jainkoaren bidelaguna dela esan lezake. Historia lazgarria liburuan ustezko hiru nekrofilo aurkituko ditugu, emakume bat eta bi gizon, hildakoen egiazko lagunak direnak. Gizaki bitxi hauen sentimenduak, bizimodua eta elkarren arteko harremanak ezagut daitezke bertan, beti ere, hilerrietako eta gorputegietako giro lasai eta zurrunean. |
| ARANA, Aitor | Lagun mina | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2002 | Toribio Altzaga |
Estebanek Aitor izeneko laguna du, egiazko lagun mina. Biok dute maitasun joera bera. baina joera horrekiko bien jarrerak oso ezberdinak dira: Esteban, bikotekiderik gabe, 'armairuan ezkutaturik'bizi da, eta Aitorrek, urte askoan bikotekidea izanik, ez dio beldurrik bere sentimenduez jende aurrean hitz egiteari. Bi jarrera ezberdin hauek bi lagun minen arteko adiskidetasuna ahuldu egingo dute gizartearen ohiko presiopean eta azkenik,hautsi egingo da; haustura, ordea, ez da guztiz berezkoa izango. Estebanen beldurrek bideratua eta erraztua baizik. Adiskidetasun traizionatu baten aurrean gaude, beraz, geure mamuek sortu ohi diguten beldurrek eragina: Estebanek nahiago izango du lagun ona galtzea,mamuak uxatzen saiatzea baino. |
| ARANA, Aitor | Bost ahizpa | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2002 | Txomin Agirre |
Arabako mendialdeko etxetzar batean bilduko dira bost ahizpa asteburu luze batean, aita biziki gorrotatuaren herentzia jasotzeko itxaropenean. Gertakarien eszenatokia aldez aurretik ongi prestaturik badago ere, aurreikusi gabeko gertakariek gauzak aldatuko dituzte. Edo agian ez. |
| ARBELBIDE, Xipri | Californiako Eskual Herria: Jean Pierre Goytino | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2002 | Mikel Zarate |
Jean Pierre Goytinok (1860-1921) Californiako Eskual Herria astekaria sortu zuen Los Angeles hirian. Mugazain familian sorturik, frailea eta eskola publikoko irakaslea izan ondoan, Kaliforniara joan zen Goytino 1887an. Le Progres frantses egunkariaren zuzendaria izan zen han hasieran eta, hor ari zela, bost urte iraun behar zuen astekaria sortu zuen. Berau euskara hutsez idatzia zen, publizitatea barne. Gure mintzairari eman zion lehentasun horrengatik esan daiteke Goytino aitzindari izan dela euskal prentsaren munduan. |
| ARESTI, Gabriel | Mugaldeko herrian eginikako tobera | Itxaropena (Kuliska sorta) | 1961 | Toribio Altzaga |
Mendeku-hilketa baten ingurukoa da antzezlana, maitale eta adarjartze kontuak erakusten dizkigula. Hilketaren epaiketa da, nagusiki, lanaren muina, eta Mandataria pertsonaiak dagi epailearena. |
| ARISTI, Pako | Josu Dukatiren proposamena | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2008 | Toribio Altzaga |
Bi lagunen istorioa kontatzen da obra honetan, Josu eta Antton. Institutuan ezagutu zuten elkar, eta biak neska berberaz maitemindu ziren, Saraz. Euskal Herriaren egoeraz kezkatuta, biek hartu zituzten armak: Antton ertzaina egin zen, Josu ETAn satu zen. 25 urteotan ez dute elkar ikusi, beno, hori uste dute biek behintzat. |
| ARKOTXA MARTIJA, Jose Antonio | Joxe-maritarrak | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1980 | Toribio Altzaga |
XIX. mende hasieran gaude, Napoleonen gerra garaian. Donostia bost urtez dago frantsesen mende, eta horixe da antzezlanak hartzen duen denbora tartea. Donostiarren arteko gora-beherak dira gehienbat kontakizunaren muina. 'Joxe-maritarrak' frantsesen aurkako donostiarrak dira eta, gainerakoak, frantsesauak' dira. Mari Kororen eta Manuren arteko maitasun historia ere ezagutuko dugu. |
| ARRIOLABENGOA, Julen | Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2007 | Mikel Zarate |
XVI. mendearen bigarren erdian zehar, fase ezberdinetan idatzitakoa da Ibarguen-Cachopin Kronika izenaz ezaguna den lana, egileek, Juan Iñiguez de Ibarguen eskribauak eta Cachopin doktorearen semeak, Crónica General Española y Sumaria de la Casa Vizcaína izenaz bataiatua. Behin baino gehiagotan azpimarratu zuten lan honen garrantzia, besteak beste, Koldo Mitxelenak, Julio Caro Barojak eta Julio de Urquijok. Ospetsu ere bilakatu zen “munduan” Leloren Kantua izeneko poema zela eta XX.mendearen hasieran. Baina argitaratu gabe dago eta egoera kezkagarrian dirauen eskuizkribua da. Bere 184 koadernoetatik (6.000 folio inguru) 71 kontserbatzen dira soilik (2.000 folio inguru).Gure helburua, gaztelaniaz idatzitako kronika honetan aurki daitezkeen euskarazko testu eta hitz guztiak aurkeztea eta ezagutzera ematea izan da. |
| AZKARRAGA, Joseba | Mendebaldearen mintzo mindua | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2005 | Mikel Zarate |
Mendebaldeak eraiki duen munduak indar aparta erakutsi du zenbait aspektutan eta globalizazio garaian han-hemen hedatzen ari da (tokian tokiko sinkretismoekin). Auzitan jarri beharreko zibilizazio-patroia da, baina. Mendebaldekoa minduta dagoen mundua baita, etxe zulotua. Bertan bizi garenoi sufritzera eroaten gaituelako bizitzak berezkoa duen sufrimendutik haratago. |
| AZKONA, Jose Felix | Artius | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1995 | Felipe Arrese Beitia |
Bi zati nabarmen bereiziek osatzen dute Jose Felix Azkonaren liburua: lehena hiru lerroz osatutako hamaika olerkik eratzen dute, eta bigarrenak ohiko egitura du eta, olerkiak ohiko moduan aurkeztuz, bost zati ditu darabiltzaten gai nagusien arabera sailkaturik. |
| BARRIO, Pablo | Ama, hor al zaude? | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2003 | Toribio Altzaga |
Afrikako zehaztu gabeko hiri baten inguruko auzo txiro batean, etxola ziztrin batean, emakume bat bizi da 8-10 urte inguruko alabatxoarekin. Neskatxa gaixorik dago, sukarrak hartuta hiltzeko arriskuan. Botikak erosteko dirua lortzeko asmoz, egunsentian etxetik atera da ama, bidoi bat eskuan daramala. Auzoko beste askok bezala, oliobidera igarotzen den tokira joateko bidea hartu duo Auzokoen asmoa, beraien lurretan atera eta kanpoan saltzen den petrolioa "lapurtzea" da. Oliobidea zulatu eta leherketa bat gertatzen da. Hildako asko eta zauritu ugari suertatzen |
| BARRIO, Pablo | Kontrako Bidean | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2007 | Toribio Altzaga |
Juli eta Ramon senar-emazteak, inorentzat karga izan nahi ez eta zaharren egoitza batean bizi dira. Aldrebestuta dauka burua Julik, adibidez, kontrako bidean edo, gero eta nabarmenagoak diren hutsegiteak salatzen duten moduan. Burua argi, gorputza dute iturri Ramonen arazoek: sukar gogaikarri bat ari zaio hor azkenaldiotan, kontrako bidean bultzaka. Halako batean, lanpostuen subrogazioa dela eta ez dela, greban hasi dira zaharren egoitzako zaintzaileak. Txaro da horietako bat. Banandu berria da, baina duen soldatarekin bere kabuz bizi ezin duenez, bere senar ohiarekin jarraitzen du bizitzen, etxe berean. Kontrako bidean jarri zaio bizitza, alegia. Gaur egungo pertsonaiak gaur egungo egoera baten murgilduta. Asmatuko al dute egoera bide onera ekartzen? |
| BIDEGORRI, Iker | Emeki itxaropendutako egunkaria | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1982 | Felipe Arrese Beitia |
Egiaz dago eguneroko baten moduan egituratuta idazlan hau, gogoeta-olerki bakoitzak bere izenburua duen arren. Era guztiz intimista eta barnekoian dago idatzirik. Bizi izan duenak bizi izan duena du kontagai, eguneroko hizkerari zeharo atxikita. |
| CARRASQUEDO, Jazinto | Laratzean sua! | Argitaratu gabea | 1965 | Toribio Altzaga |
Lantegi bateko nagusi aberatsaren bizimoduaren berri dugu hiru ekitaldiko antzerki lan honetan. Bigarren zatian langileekiko duen axolagabekeria ikusten da, emakumezkoren bati sexu erasoak egin eta gizonezkoak arrazoirik gabe kaleratzen baitira. Hirugarren zatian txiroen berri izango dugu, surik ere piztu ezin duten itokinez betetako etxean. Itxaropenaren itxaropenean bizi dira txiroak. |
| CASENAVE-HARIGILE, Junes | Pette Basabürü | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1980 | Toribio Altzaga |
Bitxi samarra bada ere, urte honetako irabazlearen argitalpenarekin batera, 2. eta 3. geratu ziren egileen lanak ere argitaratu ziren: Junes Casenave-Harigileren Pette Basaburu eta Joanes Urkijoren Eta beharbada ispilu beltz bat. |
| CASENAVE-HARIGILE, Junes | Agota: pastorala | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1992 | Toribio Altzaga |
Agotak historian lehenbiziko aldiz Jaime Santa-Grazikoak aipatu zituen 1013. urtean: Erronkariko agotez ari zen, hain zuzen. Haien berribadugu ondoko mendeetan ere. Ezin ziren inolaz ere besteekin nahasi, ez ezkontzaz ez bestela. Herritarrek beti baztertzen zituzten, eta langogorrak haien kontura uzten: egurketariak edo harginak izan ohi ziren, besterik ezinean. Elizan ere bereizirik esertzen ziren, herriak hala nahi zuenez. |
| ERKIAGA, Eusebio | Araibar Zalduna | Itxaropena (Kuliska sorta) | 1958 | Txomin Agirre |
Nahiz eta eleberri honen kokalekua Bilbo izan, Lekeitioren presentzia nabari da liburuan zehar. Egileak, Manu Araibar zaldun andrezalearen eskutik, hiri giro nahasian sartzen gaitu, gizakien gogogrinak eta jokabideak azalduz. Amaieran, Agurnerekin ezkontzen denean semealabarik izan ezinak bukaera moralista emango dio idazlanari. |
| ERKIAGA, Eusebio | Batetik Bestera | Itxaropena (Kuliska sorta) | 1961 | Txomin Agirre |
Bizkaieraz idatzitako eleberri honetan, Nikanor ardatz gisa harturik,umeen eta nagusien mundu desberdinak deskribatzen dizkigu egileak. Umeen ametsak, egitadak eta barrabaskeriak bizi-bizi ageri dira idazlanaren lehen zatian eta, horrela, igarotako garai baten lekukotza dakarkigu egileak; baina kozkortu ahala, nagusien munduko gorabeherak ezagutuko ditu Nikanorrek. Lan egitea zer den ere jakingo du eta, nola ez, maitasunaren zirrara ere ezagutuko du. |
| ESNAL, Pello | Nada de agua en Madrid | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1997 | Txomin Agirre |
Pello Esnalek 1977ko udazkenera garamatza idazlan honetan:azaroko asteburu batera, zehatzago esateko. Ostegun arratsaldean hasten da kontakizuna, Felix apaiz langilea arostegitik irteten denean, eta astelehen arratsaldean amaituko da. Bitarte horretan, lau egun zurrunbilotsu biziko ditu Felixek, erakunde armatu baten ekintza entzutetsu bezain bitxian harrapaturik, besteak beste. |
| ETXAIDE, Yon | Gorrotoa lege | Itxaropena | 1962 | Txomin Agirre |
Erdi Aroan zoritxarrez bete zuten Euskal Herria bi alderdi etsaituk: oinaztarrek eta ganboarrek. Butroe eta Abendanoko jauntxoak elkar txikitu beharrean borroka latzetan dabiltzan bitartean, Jaun Matxin Olasoko altxatuko da basakerien erdian, gorrotoaren gainetik bi taldeen arteko adiskidetasuna lortu nahian. |
| EZKIAGA LASA, Patxi | Beldur naiz | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1984 | Felipe Arrese Beitia |
Patxi Ezkiagaren lan gozagarri honek hunkiduraz azaltzen duen gai emankortasuna sineskaitza da. Maitasuna, beldurra, itxaropena, askatasuna... dira liburuaren osagaiak. |
| EZKIAGA LASA, Patxi | Komediaren Jainkoa | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1992 | Felipe Arrese Beitia |
Patxi Ezkiagaren komediaren Jainkoa ia berrogei olerkik osatzen dute. Alfabetoaren ordenean datozkigu zenbait antolaturik, eta zenbakien ordenean beste zenbait. Egilearen pertsonaien, tokien eta denboraren berri du horrela irakurleak. |
| EZKIAGA LASA, Patxi | Bigarren haurra | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2001 | Txomin Agirre |
Hezurretako minbiziaren erasopean, oroitzapenei lotuta ematen ditu Lourdes Etxegoienek bere bizitzako azken egunak. Ustekabean FOPeko (Fuerzas de Orden Publico) polizia ohi bat izango du bidaide, Euskal Herriaren azken hogeita bost urteetako zenbait gertakariri buruzkoikuspegiak eta irizpideak kontrajartzera bultzatuko duena. Maitale izan dituen bi lagunekin -argazkilaria bata, politikaria bestea-, bizi izandakoak beteko du emakumearen bakardadea, eta Irlandara ihes egindako alaba bakarraren barkamenaren itxaropenak. |
| GALARDI PORTU, Aintzane | Itoti urdinaren azpian | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2004 | Felipe Arrese Beitia |
Goethek urdina, zeruaren, urruntasunaren, nostalgiaren eta mugagabetasunaren kolorea bezala definitu zuen, eta azken finean, Itoti urdinaren azpian ere, urruntasunari, nostalgiari eta mugagabetasunari buruzko poemak biltzen dira. |
| GALARDI PORTU, Aintzane | Zirrikituak | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2006 | Felipe Arrese Beitia |
Badira betikotzen diren zirrikituak, haustezinak, ametsezkoak, zirrikitu bidaideak, ilunpetik bestaldera garraiatzen gaituztenak... |
| GARATE, Gotzon | Elizondoko Eskutitzak | Mensajero | 1977 | Txomin Agirre |
Jon Bidart detektibearen ikerketa-lana Baztango neskatxa lirain batentzako maitasunarekin lotuta ageri da Gotzon Garateren eleberri bizi, ongi idatzi eta entretenigarri honetan. |
| GARCIA DE KORTAZAR, Mirari | Itzaleko hitzak | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1994 | Felipe Arrese Beitia |
Hogeita hamabost olerkik osatzen dute Mirari Garcia de Kortazarren idazlan hau eta, ia-ia, beste horrenbeste gaik janzten dituzte olerkiok. Izenburudunak dira denak, eta izenburuak mamiaren osagarri gertatzen dira askotan. |
| GARCIA DE KORTAZAR, Mirari | Kea urruntzen | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1997 | Felipe Arrese Beitia |
Egileak ez ditu izenburuz bataiatu bere idazlaneko olerkiak. Egitura jakinik edo aldez aurretik lerraturik ez daukate, eta barruak eman ahala idatzita daudela esan liteke. Mezua adierazteko modua eguneroko hizkeratik aski hurbil ikusten da. |
| GARCÍA-VIANA, Txema | Arkitektoa | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2006 | Txomin Agirre |
Hona hemen zenbaitek thriller historikotzat jo duen, eta misterioa abenturarekin etengabe nahasten den eleberri honen hainbat zertzelada. XIII. mendean gaude. Gaztelako erresumara bildu berri den Donostiako agintari gaskoiek, mandatu zehatza ematen diote Gonzalo de Montilla arkitekto gaztelauari: beren mailari dagokion eliza, hots, inoiz egin den eraikuntza handiosena eraikitzea, hain zuzen ere. Hala ere, laster gertatuko da ustekabea; orubeko oinarri zaharrak birrintze lanetan ari direla, neska noble baten gorpua azaltzen da horma artean sartua. Agerpen misteriotsu honek, euskaldunen eta gaskoien artean aspaldidanik lehertzear zegoen gatazka odoltsu baten atarian jarriko du Donostia. |
| GARDE IRIARTE, Luis | Oihan nabarra | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2003 | Felipe Arrese Beitia |
Garai bateko ametsak txakur-amets bihurtu dira (infernua). Gizakia, ondoeza jasan ezinik, ihesari lotzen zaio ibiltari. Bidaian aukera izango du baretasunez hausnartzeko, oreka berri baten bila (purgatorioa). Jaioterrira itzultzean, paisaje bera beste argi baten pean ikusten du. Krisialdiaren latzena pasatu da (paradisua). Baina infernua eta paradisua ez dira, azken finean, horren desberdinak. Gauza berak daude bietan. Argiak bereizten ditu beste ezerk ez. |
| GARTZIA TRUJILLO, Sebastian | Herri maitea, herri dorpea | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2006 | Mikel Zarate |
Bitoriano Gandiaga Mendatako poetaren Hiru Gizon Bakarka lanaren azterketa mardula jasotzen du liburu horrek. Orbelaungo poetak 1974an argitaratutako Hiru Gizon Bakarka lanak garai hartako euskararen eta Euskal Herriaren egoera azaltzen du poemen bidez. Gartzia Trujillok esan duenez, «euskaltasuna da Hiru Gizon Gizon Bakarkaren gairik sakonenetakoa, sakonena ez bada». |
| GOENAGA MENDIOLA, Aitzpea | Santxa | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2005 | Toribio Altzaga |
1082. urtean Nafarroan, Santxo Ramirez erregeak Nafarroako elizaren aberastasun eta botere guztia bere kontrolpean gorde nahirik, Santxa Kondesa, Ermengol III.aren emazte eta bi seme-alaben ama, Iruñea eta Monjardineko artzapezpiku izendatuko du. Traizioak eguneroko kontu diren garai horretan, Santxo erregeak aginte handiko pertsona behar du, argia eta hutsik egingo ez diona. |
| GONZALEZ, Sonia | Sagarroiak | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2001 | Felipe Arrese Beitia |
Gai desberdinak jorratzen dira: hiria, munduaren anabasa, amodioa, adiskidetasuna, poesia... Poema gehienak heriotzaren lanbroak estaltzen ditu. Benetako heriotza: hutsunea, bakardadea, etsipena... heriotza maiuskulaz, Sexua: frantsesek ez dute alferrik erabiltzen 'Le petite morte' esapidea. Sentimenduen heriotza: hauxe da baikorrena, momenturik goxoena berpizkundearena baita. |
| HARANBURU ALTUNA, Luis | Gernika | Kriselu | 1974 | Toribio Altzaga |
Drama eskematikoa den antzezlan honetan Euskal Herriaren egoera hankaperatua irudikatu da. Gerra garaian Gernikak jasandako zoritxarrak eta askatasun irrika dira idazlanaren ardatz nagusiak. Gai hauek nekez gerta daitezke entretenigarri, eta antzerkigai baldin badira, beren tragedia kutsuagatik da. |
| HARANBURU ALTUNA, Luis | St. Cyran: Jainkoa gorderik | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1991 | Toribio Altzaga |
Jean Duvergier baionarra da St. Cyran, eta benetan bizi izan zen, antzezlan honetako gainerako pertsonaien moduan. Zenbait libururen egilea izan zen, eta beronen eragina Pariseko Port Royaleko jarraitzaileen artean mamitu zen batik bat. Gaztetan, Jansenio ezagutu zuen gure lapurtarrak, eta bion adiskidetasunetik piztu zen jansenismoa deritzon mugimendua. Antzerki lan historikoa dugu, hortaz, honako hau. |
| HIRIGARAI, Pantxo | 40 urteak | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2004 | Toribio Altzaga |
Beren arteko 40 urteren ospatzeko, lagun zenbaitek hiru urtez segidan antolatu apairuetan kokatzen da ixtorioa. Besta eta umoreari eman nahi diete lehentasuna, biziak eman dizkieten kolpeak zenbait orduz ahanzteko. Baina zaila da minen estaltzea eta jasan dituzten zauriek gaina maiz hartuko diote irri gogoari. Sufrimenduaren eta bizi nahiaren arteko borroka hori da da antzerkiaren haria. |
| IGARTUA, Karmele | Hitzak orbainetan | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2007 | Felipe Arrese Beitia |
Gelditu, abiadura handiko joanean eta erreparatu garenari. Ferekatu hitzekin orbainak edo jaso orbainak hitzetan. Isilik batzuetan, edo xuxurlaka edo ozen esan iragana orbainetan bizi dela, esan oraina garena berritzearen kontzientzian dagoela, esan esku ahurrean irudika daitekeela geroa, eta sortu, eta izan, denean. |
| IRAIZOZ, Polikarpo | Kristo gure Jauna eta andre dena Maria | Zugaza | 1978 | Felipe Arrese Beitia |
|
| IRIGARAI, Jean | Amazonen deia: Indietako goronika. I. Pedro Urzua | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1991 | Txomin Agirre |
Amerikaren konkista, Ipar, Erdi eta Hego, negarrez, bortxaz eta atsekabez betetako orriek osatzen dute giza historiaren liburuan. "Jainkoaren nahitara bortxatuko zaituztet. Nonahi gerla idorrena emanen dizuet. Elizari eta Erregeri menperatuko zaituztet. Eginen dizkizuet zauri bortitzenak. Hartuko ditut gizonak, emazteak eta haurrak esklabu izan daitezen eta, gure legearen arabera, beste ondasunekin batean salduko ditut. Gure jaunaren izenean egiaz diotsuet: pairatuko dituzue uspelak eta hiltzeak zuen gain izanen direla eta ez Erregeren, ez neure, ez hemengo zaldunen gain". |
| IRIGOIEN, Alfonso | Orbel eta orri | Autoedizioa | 1980 | Felipe Arrese Beitia |
Alfonso Irigoienen olerki sorta eder honek hiru zati ditu: sarrerarena egiten duen "patua" eta mamia osatzen duten bi nagusiak, hots, "badator" eta "gora begira". Abiapuntua, mundu honetako zoritxarrak edo berez datozen zigor modukoak. |
| IRIGOIEN, Mattin | Hautsi da kristala | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1996 | Toribio Altzaga |
XVI. mendearen hasieran gaude, eta Gaztelaren eta Nafarroaren arteko gerra giroan sartu gaitu Mattin Irigoienek bete-betean. Teofilo izuratar idazle publikoaren eskutik, halako giroek izan ohi dituzten barne osagarriak ikusiko ditugu emaro-emaro, antzezlan entretenigarri hau harilkatzen. |
| IRIONDO, Lourdes | Martin arotza eta Jaun deabrua | Gero - Mensajero | 1970 | Toribio Altzaga |
1970eko antzerki sariketa aski berezia izan zen, urte hartan bi irabazle suertatu baitziren, berez ohiko helduen arloko irabazlerik ez izan arren. Izan ere, 1969ko deialdian haurrentzako modalitatea ere izango zela iragarri zen, haurrentzako arloan ere "Toribio Altzaga" izena mantenduz. Honela ematen du gertakari honen berri Euskaltzaindiko agerkari ofiziala den Euskerak 1973an: "Euskaltzaindiaren urre-eztaiak zirelako, 1969rako, haurrentzako antzerkien sariketa berezia egin zen Toribio Altzagaren izenean; baina, sariketaren erabakia urte bete atzeratu zen: Maria Lourdes Iriondo-ren Martin arotza eta Jaun deabrua eta Estanislao Urruzola-ren Iñakitxoren altxorra". |
| ISPIZUA HORMAETXEA, Juan Jose | Harizpeko neskaren afera | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2004 | Txomin Agirre |
Perretxikozale batek neska ezezagun baten gorpu biluzia aurkitu du. Priego inspektoreari egokituko diote kasua, diskretua delako. Alabaina, ertzain honek argibideak barik, oztopo, gezur eta faltsukeriekin egingo du topo. |
| JAUREGIZAR, Amaia | Azazkalak jaten | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2008 | Felipe Arrese Beitia |
Azazkalak azalarekin talka egiten duen haragi-eremua. Aztergune malkartsu eta arriskutsuena baino ez da topografo begibakarrarentzat. |
| JUARISTI LARRINAGA, Patxi | Euskal Herria globalizazioaren aurrean | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2000 | Mikel Zarate |
Patxi Juaristi saiogile gaztearen ustez, zenbaiten aburuz teknologia berriak sortzen ari diren mugarik gabeko mundua kaltegarri bihurtuko da gizarteei dagokienez; estaturik gabeko herrialdeei dagokienean, bereziki. Beste batzuen aburuz, globalizazioak bizimodua erraztu, bizi-kalitatea hobetu eta demokrazia hobeak ekarriko ditu; baita herri eta hizkuntza gutxiagotuen egoeraren hobetzea ere. Ikuspuntu kontrajarri hauen aldekoen eta aurkakoen argudioak eta arrazoiak zehaztasunez aurki daitezke liburu honetan, Euskal Herriak dituen erronkak eta aukerak ezagutarazteko helburuarekin. |
| KINTANA GOIRIENA, Jurgi | Vizcaytik Bizkaira? | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2001 | Mikel Zarate |
Saiakera honetan Resurreccion Maria Azkue apaizaren perfil intelektuala aztertzen da. Azkue l888an jaio zen kultura bizitzara, Bilboko euskara katedra lortzean. Katedratik abiatuz, harreman sare zabala eratu eta kultur proiektu sendoa bideratu zuen. Haren ahalegina 1919an gauzatu zen, Euskaltzaindia sortu eta bertako buru izendatu zutenean. Jurgi Kintanaren saiakera honek, beraz, 1888tik 1919rako aldi hori aztertzen du, Azkue garai hartako euskal kulturaren munduan kokatuz. |
| KORTAZAR, Jon | Mikel Zarateren prosa | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1981 | Mikel Zarate |
Lan honen helburua Mikel Zarateren prosa aztertzea da, eta egile honek bere bizitzan argitaratutako hitz lauzko bi liburuak ditu aztergai: Haurgintza minetan eta Ipuin antzeko alegi mingotsak. Mikel Zarateren prosa lanak, poesia lanak baino aberatsagoa eta joriagoa dirudi. Eta prosa lan hau aukeratzean, gainera, egilearen hasiera literarioa ere aztertzen da Jon Kortazarren saio txukun honetan. Bere lehenbiziko obretan, den bezala agertzen du Mikel Zaratek bere burua; freskoa da testua eta esanahiz beterik ageri da idazlea. |
| LETE, Xabier | Zentzu antzaldatuaren poemategia | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1991 | Felipe Arrese Beitia |
Izenbururik gabeko olerki sorta eder eta sakon batekin datorkigu egilea. Hiru bakarrik bataiatu ditu: aberriaz zuzenenan ari direnak, hain zuzen ere. Bestetik, etxeko bakeaz, oroitzapenez eta osasunaz mintzo zaigu. Xabier Lete kristau sinestuna eta halaxe agertzen da Jainkoari zuzendutako erregu eta otoitz hunkigarrietan. |
| LINAZASORO, Karlos | Burdindenda | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1997 | Toribio Altzaga |
Gizon bat auzoko burdindenda arrunt eta zahar batera sartu da soka bat erosteko asmoz. Bere buruaz beste egiteko behar omen du soka. |
| LOPEZ-MUGARTZA, Juan Karlos | Garraren eta karroiaren margoak | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1993 | Felipe Arrese Beitia |
Bost zati ditu Juan Karlos Lopez-Mugartzaren idazlanak eta, izenburuak iradokitzen duen legez, ia denek dute koloreren bat funtsezko osagarri. Olerki guztiak izenbururik gabeak dira eta euren mamia ongi neurtuak ematen die nortasuna. |
| MADARIAGA, Juan Ramon | Amodioa Batzuetan | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2000 | Felipe Arrese Beitia |
Udagoienaren unerik gorenenean lurra begiratu behar dugu, udagoeina edo udazkena bera zer den ulertu ahal izateko. Lurraren gainean orbela kausituko dugu errenditurik. Esan dezakegu adabakiz beteriko udagoiena ikusten dugula urtero. Orbelaz gain, haizete, eurite, araba-zozo, lantzean behineko elur lotsati, eta agian ikustezin gertatzen zaizkigun beste ekintza xumeei esker, badaukagu guk betiko definituriko udagoiena larraskena; baina gehiago ere izan liteke. Udagoienean nola, hala agitzen da amodioaren estratan ere. |
| MARTIN, Eukene - ZORROZUA, Xabier | Andre zuria | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1984 | Toribio Altzaga |
Andre Zuriak bere autoan Parisera eramango du gizonezko autoestopista gaztea. Han modaren mundua ezagutuko du azken honek, eta gure bizimoduari buruzko gogoeta egiteko modua izango du. Azal zurikoa izatea moda-modan dagoen bitartean, Andre Zuria zuri-zuria izango da, horren aldeko kontsumoa sutsu defendituz. Beltzaran egotea modan jartzen denean, berriz, Andre Beltzarana izango da ezbairik gabe. Antzezlan hau, azken finean, kontsumo itsuaren aurkako salaketa dugu. |
| MENDIGUREN ELIZEGI, Xabier | Pernando, bizirik hago oraindio | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1988 | Toribio Altzaga |
Pernando amezketarraren hainbat pasadizo ezagunen berri ematen digu antzezlan honek, modu herrikoi eta errazean jarrita. Antzezle talde batentzat propio idatzitako lana da, eta 'Goaz' taldeak antzeztua. |
| MENDIGUREN ELIZEGI, Xabier | Hilerri itxia | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1994 | Toribio Altzaga |
Hilerri itxia hustu eta garbitu egin behar da, urteetan hartu duen lur saila bestelako zereginetarako erabiltzeko. Langile zaharra eta gaztea (antzezlaneko aktore bakarrak) bizitza eta heriotza errepasatzera eramango ditu hildakoen hilobiekin eta hondakinekin topatzeak. Hasieran ukitu arin eta dibertigarria duen ekitaldi bakarreko antzerki hau, seriotuz joango da mintzagaiak seriotzearekin batera. |
| MENDIGUREN ELIZEGI, Xabier | Bekatuaren itzala | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1994 | Txomin Agirre |
Apaiz bat eta bi emakume. Horra Xabier Mendigurenen lehenbiziko eleberriaren gaia. Tradizio batean, emakumeari 'bekatua' esaten zaio. Eta bekatu horren inguruko gutunek osatzen dute idazlan hau. Apaizaren grina gizatiarrak eta lagun bati komunikatzen dizkion barne azterketak dira eleberriaren muina. |
| MENDIGUREN, Xabier | Publikoari Gorroto | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1986 | Toribio Altzaga |
Aktore bat eta bi ikusle dira antzezlan honetako hiru antzezleak, baina, egiaz, ia bakarrizketa da lan osoa. AntoninArtauden antzerki krudelen ildotik doan idazlana da hau, latza zebaitetan, iluna eta esperimentala bere egilearen esanetan. Aktoreak antzezlanean sartu nahi ditu bi ikusleak eta, hori bete-betean lortzeaz gain, bere grinen menpeko eta morroi agertuko da. |
| MINABERRY, Marijane | Haur Antzerki | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1982 | Toribio Altzaga |
Umeentzako antzezlan sorta polit eta maitagarri baten aurrean gaude. Neska-mutikoek abereak maite dituzte, eta antzerki labur hauetan guztietan present dira etengabe. Basoan, epaitegian, baserrian, etxeko gabon giroan... nonahi ageri dira abereak, umeek egiazko jolasa eginez parte har dezaketen antzezlan xarmangarri hauetan. |
| MUXIKA, Luis Mari | Loitzu herrian uda-partean | Erein | 1992 | Txomin Agirre |
Hauxe dugu Luis Mari Mujikaren lehenbiziko eleberria. Gerra atarian du Loitzu izeneko herri txikiak, eta bertako gorabeherek osatzen dute kontakizuna. Herriko egunerokotasunean biltzen diren haserre eta liskarrak, pertsonaien galeria zabal batez irudikatuek, gerrako tragediaren eskema berberak errepikatzen dituzte. |
| MUXIKA, Luis Mari | Hiru egun larburun | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1995 | Txomin Agirre |
Luis Mari Mujika idazle eta ikertzaile emankorrak, lehenik seminarista eta gero apaiz eginiko gizaseme baten biografia nobelatua eskaintzen digu. Larburuko familia baten zertzelada, arazo, gatazka eta berauen irtenbide korapilotsuen berri izango dugu horrela. Denborari eta lekuari dagokienez, gerra osteko seminario hertsia ezagutuko dugu, eta garaiko giro sexualaren eta sozialaren berri izango dugu, beti ere, frankismoaren baitan garaturik. |
| ODRIOZOLA LIZARRIBAR, Joxe Manuel | Soziolinguistikaren atarian | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1992 | Mikel Zarate |
1960ko hamarraldian abiatu zen euskararen aldeko mugimendu zabalak,luzaro gabe bereganatu zuen funtsezko ideia bat: euskararen barne arauketaz aparte, delako hizkera batuaren eredua finkatzeaz gain, bazuela gure hizkuntzak gizarteko arazorik bere baitan. Hiztegigintzaren eta gramatikaren atal guztiak jorratzeaz gainera, beste gizarte-mugimendu bat suspertu beharra zegoela; euskara batasun bidean jartzearekin batera, gizarteratu ere egin behar zela, erdaren ordezkapenak ez baitzuen aurrera baizik egiten. Eta horrela hasi ziren han-hemenka ideia soziolinguistikoak zabaltzen. Aurrerabideak nabarmenak izan dira geroztik. |
| ODRIOZOLA LIZARRIBAR, Joxe Manuel | Hizkuntza, kultura eta gizartea | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1997 | Mikel Zarate |
Hizkuntza-komunitatearen bizkarrezurra hiru osagarriren inguruan osatuta dago: bat, gorputza-herria;bi,bihotza-hizkuntza;hiru, arteria-kultura. Bata bestearen araberako azpisistemak dira hauek, baina eskukotasun-indarra ez da berbera hiruretan, horietako bat gailentzen baita Euskal Herriaren sistema orokorrean besteen gainetik. Euskal bihotzaren taupadak isildu egin dira euskal eremuaren lurralde eta gune anitzetan, herri gorputzaren osasuna gero eta txarragoa izan delako. Euskaltasunaren gizarte-oinarriak huts egitean, erdaltasunaren osinean amildu da euskaldungoa. |
| ODRIOZOLA LIZARRIBAR, Joxe Manuel | Nazio-identitatea eta eskola | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1999 | Mikel Zarate |
«Zerk egin gaitu, funtsean eta oinarrian, nazio-identitate hegemonikoaren baitako?Ikerbide honetan abiatu bezain laster, eskolaren mundua aurkitu dugu gori-gori.[... ] Globalizazioaren aroan, dirudienez, nazio-identitatearen eragileak asko eta askotarikoak ditugu. Dena dela, eskola izan dugu nazionalismoaren hazia modurik nabarmenenean erein deneko ideologizazio gunea,eta gaur egun ere ez daude amore emateko gertu Estatu-nazioarennazionalismoak». |
| OLAIZOLA BORDA, Alaitz | Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2001 | Toribio Altzaga |
Eugenio metroan bizi da azken urteotan. Bertatik igarotzen diren guztientzako baditu hitzak, zeresanak, eta jakin ere badaki hainbat trikimailu handik igarotzen diren guztiei etekinen bat ateratzeko. Gabon inguruko egun batean, ordea, eta bera konturatu ere egin gabe, pixkanaka-pixkanaka sekulako saltsan sartuz joango da, egun horretan metrotik igaroko diren pertsonei behar baino gehiago hurbiltzeagatik. |
| OLAIZOLA BORDA, Alaitz | Joanes: itxaropenaren semea | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2006 | Toribio Altzaga |
Joanesen, txiki-txikitatik, mundua ikusi, sentitu eta bizitzeko modu desberdina zeukan. Desberdina izateagatik, garesti ordaintzea tokatu zitzaion, bere helburu bakarra, zoriontsu eta itxaropentsu bizitzea baino izan ez bazen ere. |
| OLASAGARRE, Juanjo | Hegazti errariak | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1995 | Toribio Altzaga |
Bizitza batzuetan gartzela bezalakoa da, iraganaren legearen arabera, eta ihes egiten saiatuagatik beti itzultzen da berera. Antzezlan honetako pertsonaiak ihesean dabiltza, baina ezinean, hala ere: batzuek ezin dute gainditu beren burua, eta besteei 'bizitza' deitzen dugun horrek jarraitzen die etengabe. |
| OLMO, Karlos del | Jon gurea, Parisen hatzana | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1998 | Toribio Altzaga |
Antzerki lan honen bitartez Jon Mirande zenak bere buruaz beste egin aurreko ustezko azken orduak berreraiki ditu egileak. Jon Mirande Euskal Herritik kanpo bizi izan zen, haren garaiko euskaldun askok gaitzetsi egin zuten, euskara batuaren defendatzaile sutsua izan zen, baztertua baztertuetan, poeta, edale porrokatua, hizkuntzalari bikaina, itzultzailea, euskaltzain urgazlea, paidofiloa, idazlea, ... |
| OLMO, Karlos del | Aldi joana, Joana! | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2000 | Toribio Altzaga |
Talde bat Joana Albretekoa erreginari buruzko antzezlana prestatzen ari da ikusleen aurrean. XVI. mendean gaude eta Nafarroako erresuma bi zati egin dute bortxaz. Nafarroa Beherea bere baitan biltzen duen eskualdean, Joana erregina agintari; erreinu papistek inguratutako erresuma protestantea da berea. Munta handiko galdera airean dabil erantzunkizun: Nola hil zen benetan Joana Labrit? |
| PADRÓN PLAZAOLA, Jose Luis | Ibaia euri-erasotan bezala | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1998 | Felipe Arrese Beitia |
Bost ataletan egituraturik dago egilearen liburu hau: 'Ibai beroak', 'Ibai hotzak', 'Leihoa ireki duzu', 'Hustasuna' eta 'Euria '. Berauetan, olerki guzti-guztiok dute izenburua eta era mailakatuan daude orekaturik. Bizitza bera eta maitemina dira gai nagusiak. |
| PEILLEN, Txomin | Gauaz ibiltzen dana... | Itxaropena (Kuliska sorta) | 1964 | Txomin Agirre |
Klandestinoei buruzko liburua dugu honako hau, Pirinioetako muga inguruko herriren batean kokatua. Klandestinoen sartze bidearen berri dugu liburuan eta hilketa bat izango da, eta polizia kidea tartean. Historia lagun bati kontatua bezala azaldu digu egileak, koinak kopa baten aurrean jarrita bezala. Txomin Peillenek esana da lagun hori Jon Mirande zela. |
| PEILLEN, Txomin | Itzal gorria | Itxaropena (Kuliska sorta) | 1966 | Txomin Agirre |
Euskaldun komunista baten bizitzaren berri ematen digu itzal gorriak, ezkerreko idealismo batek bere uhinean eramandako gizon baten berri. Parisko langileen giroaren berri ere ematen digu. Pertsonaiei dagokienez, Euskal Herriko hegoaldekoa da pertsonaia nagusia, baina egilearen aitaren arimarekin dago biziturik. Txomin Peillenen aita zena komunista izan zen eta komunismoarekin Franco eta Mussolini kentzea nahi izan zuen, bere lerroetatik ideia horren ezezkoa etortzean, baina utzi egin zuen komunismoa. Bitxia da, eta aipa dezagun, 1963an idatziriko eleberri honek bost urte geroago, 1968ko maiatzean alegia, izango ziren gertaeren aurreikuspena dirudiela. |
| PEILLEN, Txomin | Kristina Bolsward | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1989 | Txomin Agirre |
Kristina Bolsward andre frisiarraren bizitzaren berri dakarkigu egileak: haren gorabeherak, pozak, borrokak. Andre bazterkina da, egilearen hitzetan esanda, marjinatua hiru aldetatik: frisiarra izan eta Alemanian bizi delako, emakumea izan eta gauzak emakumeentzako ez direlako asko aldatzen, eta behartsua delako, fabrika-langilea, alemanian sektore hori galtzen ari den garaian. |
| PERURENA, Patziku | Harrizko pareta erdiurratuak | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2003 | Mikel Zarate |
Idazlan honek bi iturri nabari ditu: natura eta liburua. Bi esperientzia bizi horiek etengabe gurutzatzen dira. Hala, umetako oroitzapen lirikoz igurtzirik, maiz agertuko da geroztik liburuetan ikasitakoa. Eta alderantziz: liburuetan ikasitako jakintza lehorra, haurtzaroan lurrean bizi izandako lilura lirikoz bustia. Horixe da liburuaren mamia. |
| SUDUPE MARTIXA, Jon | Karl Marx: teoria eta politika | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1983 | Mikel Zarate |
Jon Sudupek saio hau 'Mikel Zarate' sarira aurkeztu zuenean, ehun urte bete ziren borobil-borobil Karl Marx 1883ko martxoan hil zenetik. Jonek berak honela dio bere idazlanaren sarreran: "Heriotz mendeurren hau aukera ezin hobea dela iruditzen zait, atzera Marxengana itzultzeko. Hain eragin eta garrantzi haundia izan duen gizonaren lanak berrirakurri eta sakonago aztertzeko. Horixe izan da nire asmoa behin-behineko saio honetan: Marx hobeki ezagutaraztea. Beraren bizitzako pauso eta ekarpen nagusien berri llabur eta kritikoki ematea." |
| SUDUPE MARTIXA, Jon | Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1998 | Mikel Zarate |
Liberalismoa eta komunitarismoa. Jarrera bakoitzak bere alde onak eta alde txarrak ditu. Liberalismoak bere egia eta mugak ditu, komunitarismoak bere egia eta mugak dituen bezalaxe. Testuinguruaren eta berezitasunaren aldeko aldarrikapenean dago bataren egina. |
| SUDUPE, Pako | Nemesio Etxanizen biografia eta ideologia | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1995 | Mikel Zarate |
Nemesio Etxaniz idazlea gorabehera animikoak ezkutatzen ez zituen gizona zen, eta Pako Sudupe saiogileak haren bizi-urratsak erakusten dizkigu bertan, haren baitako azpildurak. Halaber, Francisco Franco-ren aurkako erresistente porrokatua izan zen Etxaniz, beraren erresistentziagatik borrokatua eta zigortua izan zena. Errenazentista ere bai, euskal kulturaren gerraurreko jaikitxoari bere alea ekartzen ahalegindu zela gerraondo latzean. |
| TXILLARDEGI | Elsa Scheelen | Kriselu | 1968 | Txomin Agirre |
Jose Luis Alvarezen ikusmolde existentzialista ezaguna ageri da Elsarengan. Egileak ikusmolde honek bultzatuta sortu ditu uneoro hautatu beharrean dabilen Leturia, denboraren joanaren beldur den Peru, edo gizakia bakarrik dagoela, mugatua dela pentsatzen duen eta irtenbiderik aurkitzen ez duen Elsa bera. |
| UGALDE, Martin | Pedrotxo | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1993 | Txomin Agirre |
Frankismoaren zapalketa zitala jasandako familia bati buruzko eleberri hunkigarria idatzi digu Martin Ugaldek. Eta eleberri hau era guztietako baztertuen aldeko ahotsa da. Pedrotxo mutiko umezurtza da, mojekin erruki-etxean bizi dena. Faxismoa ondoan sentitu eta alde egingo du, ihesi, gerran desagertutzat jotako aita aurkituko duen itxaropenean. |
| UGALDE, Mikel | Bake biltzarraren ildotik | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1999 | Toribio Altzaga |
Egituratutako antzerki lana da esku artean dugun hau. Gure Herrian gerta daitezkeen hainbat gatazka gune aintzat hartu eta horren inguruko halako hausnarketa baten bidetik jarraitzera deitzen gaitu Mikel Ugaldek. Langabezia, euskararen inguruan hainbatek sortu nahi duen auzia, etorkinen inguruko jarrerak, familia barruan gerta daitezkeen gorabeherak eta, azkenik, bake bide politikoa eta berau sendotzeko zenbait politikarik erakusten duen ezintasuna ditu egileak lan honen mintzagai. |
| URKIJO BEITIA, Joanes | Eta beharbada ispilu beltz bat | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1980 | Toribio Altzaga |
Bitxi samarra bada ere, urte honetako irabazlearen argitalpenarekin batera, 2. eta 3. geratu ziren egileen lanak ere argitaratu ziren: Junes Casenave-Harigileren Pette Basaburu eta Joanes Urkijoren Eta beharbada ispilu beltz bat. |
| URKIZU, Patri | Agosti Chaoren bizitza eta idazlanak (1811-1858) | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1991 | Mikel Zarate |
Patri Urkizu egile ezagunak batik bat Chahoren euskarazko idatziak izan ditu aztergai, idazle zuberotarraren bizitza sakonaren argi-ilunetan argi-izpiak sortzeko asmoz. Idatzi hauen bidez, eta osagarri gertatzen diren beste zenbaiten bidez, Agosti Chahoren bizitzaren berri emango digu, beronen jaiotza egunetik (Atharraztarra niz sortzez, baita bihotzez ere) heriotza egunera artean (hemen datza Agosti Chaho). Horrela, zuberotarraren bizipenen eta pentsamenduaren berri jasoko dugu idazletza, abertzaletasuna, hizkuntzak eta erlijioa(k) bezalako gaien inguruan. |
| URRUZOLA, Estanislao | Iñakitxoren altxorra | Argitaratu gabea | 1970 | Toribio Altzaga |
1970eko antzerki sariketa aski berezia izan zen, urte hartan bi irabazle suertatu baitziren. berez ohiko helduen arloko irabazlerik ez izan arren. Izan ere, 1969ko deialdian haurrentzako modalitatea ere izango zela iragarri zen,haurrentzako arloan ere "Toribio Altzaga" izena mantenduz. Honela ematen du gertakari honen berri Euskaltzaindiko agerkari ofiziala den Euskerak 1973an: "Euskaltzaindiaren urre-eztaiak zirelako. 1969rako, haurrentzako antzerkien sariketa berezia egin zen Toribio Altzagaren izenean; baina, sariketaren erabakia urte bete atzeratu zen: Maria Lourdes Iriondo-ren Martin arotza eta Jaun deabrua eta Estanislao Urruzola-ren Iñakitxoren altxorra". |
| ZABALA, Juan Luis | Hautsia natza | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1999 | Felipe Arrese Beitia |
Hautsia natza liburuak inongo jainkorik eta inolako federen babesik gabe eta hil egin behar duela jakinik bizi den gizakiaren hausturaren berri ematen digu. Horixe da poemario honen gai nagusia Juan Luis Zabalak dioenez, eta gai nagusi horri dagokio poema gehienen tonua. Pertsona baten barne hausturaren azalpenaren bidez egungo eta hemengo gizakia islatzen saiatu da bertso librean, gordin eta lakar, baina zuzentasunez |
| ZABALO, Julen | Europako (zein?) batasuna | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1996 | Mikel Zarate |
Izenburuak berak argi dioen bezala, Julen Zabaloren saio honen gaia Europaren batasuna da, Europako Batasuna deritzon erakundearen eskutik etorriko dena. Askok, ordea, zalantzan ipintzen dute lorpen ekonomikoez gain, batasun politikoa eta soziokulturala erdietsi ahal izatea. |
| ZARATE, Mikel | Haurgintza minetan | Etor | 1972 | Txomin Agirre |
Dikotomiez betetako eleberria dugu hau. Horra hor lekuak kontrajarrita, Euskadi batetik (Ekidazu) eta Bilbo bestetik (Botxoa), antzinakoa eta etorkizunekoa. Gazteak eta zaharrak aurrez aurre. Egunekoak eta gauekoak txandaka. Erdian, Don Trifon eta beronen txakurrak ageri dira, |
| ZARATE, Mikel | Etorriaren zorabioz | Ikeritz | 1978 | Felipe Arrese Beitia |
|
| ZUBELDIA, Mikel | Manikien galeria | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2003 | Txomin Agirre |
Autoreak Simon izeneko alegiazko Estatua asmatu du. Bertan Petropolis, Blunderbuss, Mejillon eta beste zenbait hiri, bazterreko pertsonaien gordeleku bilakatuko dira. Hauen artean, Galina etengabe gainbeheran doan markesa da, Dario Riffo herriz herri dabilen ferietako saltzailea, eta Barry Lutton, twist kantari estatubatuar zahiduna da. Egiturari dagokionez, hiru kontakizun luzek osatzen dute Manikien galeria: "Katu bi. zakurra eta umea zaintzeko neskamea behar dugu", "Terminus" eta "Bluefieldgo krimenak". Elkarren artean desberdinak direnez, edozein ordenatan irakur litezke, baina badute elementu ugari amankomunean. |
| ZUBELDIA, Mikel | Ekilibristaren polka | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 2008 | Txomin Agirre |
Bost narraziok osatzen dute Ekilibristaren polka. Ôchreland hiri grisa du abiapuntu. Jon Gallimore protagonistak, Margrit Makay aktoresarenganako zentzurik gabeko ihesa planteatuko dio irakurleari. |
| ZUBIAGA, Felix | Zure argi kliskak | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1986 | Felipe Arrese Beitia |
Aroak eta argiak, argi kliskak, horra hor Felix Zubiagaren olerki liburu honen gai-zehaztaile nagusiak. Artizarra eta bizi-nekaldiak bezalako argi-ilunek ematen digute horren berri. Bere garaian egileak esan zuen bezala: «Argiari egindako olerkiak dira, argia bera eta eguzkia pertsonalizatzen dituen metafora da, eta kontzeptuokin jolas egiten du egiarako eta salbamenerako bide gisa, guztia ere iluntasunari kontrajarrita, azken honek iluna eta tentazioa irudikatzen dituela». |
| ZUBIKARAI, Agustin | Iru alaba | Euskaltzaindia | 1963 | Toribio Altzaga |
Job izeneko aitari, familiaburu zorrotzari, bere hiru alabek bizitzan garrantzizko ekintza zuzenik ez dutela egin iruditzen zaio. Ez die etxea oinordetzan utzi nahi; haie utzi beharrean, Peru izeneko, hamasei urteko mutilari, utziko dio. Peru Joben sasiko semea dela pentsa liteke hasieran, baina hori ez da argituko antzezlanaren ia azken lerrora heldu arte.
Euskera agerkarian argitaratua |
| ZUBIKARAI, Agustin | Gizon on eta andre erre? | | 1967 | Toribio Altzaga |
Augustin Zubikarairen idazlan hau, aurrekoa bezala eta garaiko gorabeherak direla eta, argitaratu gabe geratu zen. Lehiaketara aurkeztutako originala ere galdu egin zela dirudi. |
| ZUBIKARAI, Agustin | Mendu zaharra | Izarra | 1969 | Toribio Altzaga |
Bi ezkongaik, direnik eta euskal libururik onenak argitaratu nahi dituzte. Horretarako, mutilaren aitaren dirua aterako dute bankutik. Bi neska-mutil lapur datozkie etxera, bankutik atera omen duten dirua kendu nahian. Pixkanaka-pixkanaka ikusiko da dena senide arteko kontua dela. Aitaren ustekabeko jarrera, bitxia irudituko zaio bati baino gehiagori. |
| ZUBIKARAI, Agustin | Anton Guzurretxe | Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia | 1979 | Txomin Agirre |
Anton Guzurretxe kostaldeko herri arrantzale batean bizi da. Anton bera, ostatuko Petra, lepo zuriko neska, etorkin galegoak... denak izango dira herriko bizimoduaren eta bertako jendearen gorabeheren berriemaile, antzerki lan baten moduan ere ikus daitekeen eleberri honetan. |