espresionismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ESPRESIONISMO
  1. 1905-1925 urteetan Alemanian zabaldu zen abangoardiako mugimendu baten izena da. Lehenik, Frantziako pintore batek, J.A. Hervék, erabili zuen bere margolanak izendatzeko, baina laster P. Cézanne, V. Van Gogh eta H. Matisserenak izendatzeko ere erabili zen. Definizioz, G. de la Torrek dioenez, espresionismoa inpresionismoaren aurkakoa da. Inpresionismoa kanpoko sentimenen bidez adie razten da; espresionismoa, aldiz, barne sentimenak agertzeko egiten den artea izendatzeko erabiltzen da. Artistek kanpoko errealitateaz ematen duten ikuspegia ren bidez errealitate berri bat sortzen da. Izadiko zerbaiten adierazpena da inpre sionismoa; espresionismoa, aldiz, barne munduaren azalpena, barne indar bat askatzea da.
  2. Espresionismoaren ezaugarriak . De Michelliren ustez, espresionismoa natu ralismoaren eta neorromantizismoaren aurka altxatu zen, eta era berean arbuiatzen zituen inpresionismoa eta neoklasizismoa, izan ere, espirituaren errealitatea adiera zi nahi zuen. Inpresionismoa berritzailea bada, espresionismoa birrintzailea da, eta adierazpen artistikoa subjektibitatearen neurrietara mugatzen du. Bestalde, kon promiso politikoak bultzatzen ditu idazle espresionistak; ez da ahantzi behar I. Mundu Gerraren garaian sorturiko mugimendua ere badela espresionismoa, eta gudak eragindako krisian, zuzentasunean eta askatasunean oinarrituriko gizarte berri bat sortu nahi lukeela. Bestalde, barne munduari dagokion higidura azaldu nahi du espresionismoak, giza espiritualtasunak ordezkatuko du objektibismoa, eta aitorpena eta patetismoa gailenduko zaizkio erretorika hotzari. S. Kierkegaard eta

E. Husserl-en filosofiak aintzakotzat hartuz, espresionistek giza izaera ulertu nahi zuten, errealitatea interpretatzeko lehen pauso gisa, eta, euren ustez, intuizioa zen errealitate horretara heltzeko bidea.

Oinarri teoriko horiekiko adostasunez, espresionistek gizarte burgesari eginiko kritikaz eta belaunaldien arteko borrokaz aritu ziren bereziki; baita giza izaeraren absurdoaz ere, F. Kafkaren narrazioetan ageri bezala; hiri masifikazioaren aurkako joeraz; esklabutza politiko zein ekonomikoaren salaketaz; gudaren eraginez lirikan behin eta berriro agertuko den heriotzaz, absurdoaz eta groteskoaz, Kafkaren Itxura aldaketa liburuan irudikatu bezala (X. Kintanak itzulia, 1970).

3. Espresionismoaren garapena . Hiru aro bereiz daitezke, Estébanez Calderónek dioenez: lehenik, 1905etik 1914ra, pinturaren arloan sorturiko mugi mendua da espresionismoa. Dresdeneko pintore talde bat da lehen multzo espre sionista, eta O. Kokoschka austriarra da haien artean ezagunena. Haien pinturak sintesia egin zuen, errealitatearen ezaugarririk sendoenak margo espresiora bihur tu. 1911n Munichen Der Blaue Reiter (Zaldun Urdina) pintore taldea sortu zen, eta

W. Kandinsky eta P. Klee dira taldeko ezagunenak. Figurazioa utzi eta kolorearen bidez azaldu nahi dute margoaren indarra, izadiaren barne munduaren izaera. Bizitzaren artea eman nahi dute aditzera, ez bere baitan geldirik dagoena.

Bigarren arloa 1914 eta 1918aren artekoa da. Gerraren krisiuneak eragin zituen idazleak gerrako triskantzaren aurrean erantzun konprometitua ematera. Gudak sorturiko etsipenaren eraginpean idazle espresionistek euren adierazpen gordina eta gogorra agertu zuten. Idazle espresionistek errealitatearen ikuskizun naturalaz harantzago joan nahi lukete, barne ikuskizunaren bidez agerrarazten den errealita te berri bat sortu arte. Azaletik harantzago joan, hura garaituz, eta transzendentzia ren bidez gauzen esentzia edo barne izaera argitan jarri nahi lukete. Aro hartako idazleak dira G. Trakl, G. Heym, E. Stadler eta F. Von Hunruh. Eduardo Gil Berak argitaratu du espresionista alemanen antologia bat, jatorriz Die verbrannten Dichter, euskaraz , Ezabatuak (1995).

Hirugarrenik, 1919 eta 1925. urteen artean espresionismoa ikus-entzunezko arteetara iritsi zen, eta antzerkian, zineman (Fritz Lang) eta musikan agertuko zuen bere barne indarra.

Euskal kulturan espresionismoak pinturan izan du eraginik nabarmenena. Literaturan, berriz, oihartzun espresionistak agertzen dira B. Gandiagaren zenbait poematan: Hiru Gizon bakarka (1974) eta Uda batez Madrilen (1977). Bestalde, agerian da joera hori kartzelako gaia ukitu duten poeten artean: J. Sarrionandiaren Gartzelako poemak , (1992), M. Ibargurenen Hemen gauak lau ertz ditu (1996), adi bidez. Bestalde, J. L. Otamendiren lanean ere erraz aurki daitezke espresionismo zantzuak.

[J. K.] B IBLIOGRAFIA E STÉBANEZ C ALDERÓN , D.: Diccionario de terminos literarios , jat. 1996; 2. argit.,

Alianza Editorial, Madrid, 1999.

M ICHELLI , M. de: Las vanguardias artísticas del síglo XX , 4. arg., Alianza Editorial , Madrid, 1994 . T ORRE , G. de: Historia de las literaturas de vanguardia , Gredos, Madrid, 1974 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: expresionismo
     fr: expressionnisme
     en: expressionism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper