bihurki - Literatura Terminoen Hiztegia

 
BIHURKI

Hitzezko figuren artean, errepikapenean oinarrituriko figura da eta esaldi berdi nak errepikatzean datza, ritornello bat, hitz berak pieza baten barruan berresaten direla. Anadiplosi mota bat da erretorika klasikoan, eta bihurki deitura M. Lekuonak eman zion ahozko euskal literaturaren azterketa egitean (1955). Bihurkia nola egi ten den ikusteko, esan daiteke era askotara molda daitekeela errepika hori, dela estrofaren barruan, dela estrofa ez diren beste eraikuntza poetikoetan. Antzeko bihurkiak ager daitezke haur narratiban ere.

Bihurkia estrofaren osagarri denean, era askotara egin daiteke:

1.- Kopla baten azkeneko neurtitz edo bertso lerroa hurrengoaren hasieran errepikatuz:

“Orrako or goian izarra errekaldian lizarra etxe ontako nagusi jaunak urre gorriz du bizarra. “Urre gorriz du bizarra eta zilar zurizko espalda erreal bikoz egina dauka elizarako galtzada.”

Inoiz, X-XY formula esan zaio formula honi; eta oroitzapenari laguntzeko bide izan daiteke kantuz diharduenarentzat. Erretorika klasikoan gradatio 1 edo conca tenatio esaten zaio.

2.- Estrofaren barruan bigarren neurtitz edo bertso lerroa hirugarrengoan erre pikatzen da. Lokailua erantsiz:

“Hamazazpi urtetan moja sartu ziñan moja sartuta bere Klara izan ziñan.”

Esan daiteke bihurki horrek joskera indarra ere baduela, juntagailuen garrantzia azpimarratuz. Hor perpausa kontzesiboa indarturik geratzen da errepikaren amorez.

3. Lehenengo neurtitz edo bertso lerroa hirugarrenean errepikatzen da:

Ogi bakar batekin zitun janaritu

ogi bakar batekin

erdia gelditu.”

“Ogi bakar” horri enfasi berezia ematen zaio, mirariaren bi prismadura aipatzen direla: “zitun janaritu” eta halere “erdia gelditu”.

4. Puntuaren ordez deiki berberak errepikatzen dira estrofa guztietan:

“Leixibatxua zuria dezu andratxu gaztia . Ondo gobernatuta

bai aita frailia.

Eskutxu zuriak dozuz andratxu gaztia . Guantepian ibilite bai aita frailia .”

Puntu guztiak horrela dira, bertsogintza erraztuz, eta narratibarako erraztasun handia emanez. Halako naïf kutsua hartzen zaio baladari.

5. Estrofaren azkena errepikatzea, batez ere koralerako kantuetan:

“Harmen hartzera deitu nindue n gazterik zorte etsaiak ; urrundu nintzen, herri aldera t itzuliz usu begiak , itzuliz usu begiak.

Bihurkiaren prozedura estilistikoa, estrofa ez den beste moduluetan ere erabiltzen da. Aipagarri jotzen dira zenbait eredu ezagun, folkloristek jaso dizkigutenak. Egitura paralelistikoak daude, lehenik, jakingarri. Estrofa guztietan formula bera errepikatzen da, aldakuntza txiki bat egiten dela hitzen aldetik:

I. VIII. “Oi! Pello, Pello! Oi! Pello, Pello! Logale nauk eta Josi diat eta jinen niza ohera? jinen niza ohera?

Irun ezan et a - Argia dun eta bihar, bihar, bihar;

gero, gero, gero; argia dun eta

irun ezan eta jinen hiz bihar” gero, gero, ba.

II.

Oi! Pello, Pello ! Irun diat et a jinen niza ohera ?

Astalka ezan et a gero, gero, ger o astalka ezan et a gero, gero, ba.. .

Gaiaren progresioan dago giltza, progresio horrek lihoaren nekeak eta penak ematen dizkigu aditzera, lan luze eta neketsua adieraziz. Eta ustekabeko irtenbidea du poemak: lotarako denbora joan da, atzoko nekeari gaurkoarena datorkiola ira dokitzen da, lana atsedenari gailentzen zaiola.

Bigarrenik, letania enumeratiboak, J. G. Zulaika, “Aita Donostia”ren hitzetan. Baina hauek ere formula errepikatuak dira, prozesu baten adierazleak:

“Ama, indazu artho. - Haurra, miruak du gako . Mirua, indak gako. - Indak bada hertze. - Zer hertze? - Xahal-hertze . Xahala, indak hertze. - Indak bada esne. - Zer esne? - Behi-esne . Behia, indak esne. - Indak bada belhar. - Zer belhar? – Mendi-belhar . Mendia, indak belhar. - Indak sega. - Zer sega? - Harotz-sega . Harotza, indak sega. - Indak bada gantze. - Zer gantz? – Urdetxo-gantz . Urdetxoa, indak gantz. - Indak bada ezkur. - Zer ezkur? - Haritz-ezkur .

Haritza, indak ezkur. - Indak bada haize. - Zer haize? Itsas-haize. Itsasoa, indak haize.

Itsasoak eman zautan haize. Nik haritzari haize. Haritzak neri ezkur. Nik xerriari ezkur. Xerriak neri gantz. Nik harotzari gantz. Harotzak neri sega. Nik men diari sega. Mendiak neri belhar. Nik behiari belhar. Behiak neri eske. Nik xahalari esne. Xahalak neri hertze. Nik miruari hertze. Miruak neri gako. Nik amari gako. Amak neri arto. Yantzan ttipi-ttapo.”

Garbi dago era askotara egiten dela bihurkia euskal kantutegian, eta askotari koa dela figura horren helburua, hala nola, mnemoteknikoa, literarioa eta pedago gikoa ere bai. Eta gai magikoak letania modura errepikatzen direnean, magia kutsua ere izan dezakete bihurki horiek.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, A NADIPLOSI , A NAFORA , G RADATIO , K OPLA , P ARALELISMO , Z ENBAKITZE KANTU .

B IBLIOGRAFIA

L EKUONA , M.: “Santa Klara’ren kanta zahar bat eta humorismoa” (jat. 1955) in Idaz lan guztiak , 9. alea, Gráficas Eset, Gasteiz, 1985, 272-274 . S ATRUSTEGI , J.M.: “Folklore de Valcarlos. I - Los numerales en el folklore” , BRSAP , 2 2

(1966), 31-36 . Z ULAIKA , J.G.: “Canciones enumerativas” in Obras Completas , 1. alea, La Gra n Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1983, 13-23 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: anadiplosis
 fr: reprise
 en: anadiplosis

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper