erromantizismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ERROMANTIZISMO

XIX. mendean Europa osoan hedatu zen espiritu eta pentsamendu arloko mugi mendu sakon eta bortitza da erromantizismoa. Frantziako Iraultza liberalarekin batera heldu zen, eta askatasun, berdintasun eta anaitasunaren alde agertu zen lehenik, nahiz eta, urteak aurrera joan ahala, alde kontserbatzaile bat ere garatu zuen.

Erromantizismoa eta idealismoa batera doazen mugimenduak dira. Idealismoak filosofian eta erromantizismoak literaturan eman zuten modernitatearen lehen pau soa. Mugimendu bien lehen zutabeak aldarrikatzen dute badagoela, bide neopla tonikoari jarraiki, mundu honetaz gain, beste mundu bat, idealen mundua, eta mundu horretan agertzen direla Edertasuna, Ontasuna eta Egia. Horien bila abiatu ziren erromantikoak.

Erromantizismoaren berritasunak bizitzaren alderdi garrantzitsuak zein hutsalak aldatu zituen, janzteko era zein xakean jokatzeko era, literatura zein dekorazioa. Etorkizunaren eremu utopikoa eskaintzen zuen erromantizismoak, eta utopiara heldu nahiak agintzen zuen mugimenduaren barnean.

Ideal kontraesankorren erdian kokatzen dira mugimendu horretako protago nistak. Etorkizunera begira ari dira, eta era berean iraganaren nostalgia agertzen dute, fedearen alde agertzen dira (batez ere Frantzian) eta Nihilismoa indar antzekoz aldeztuko dute, itxaropentsu batzuetan, etsimenduz bestetan, kristauta suna berritzeko ahaleginetan, eta kristautasunetik urrunduz. Kontraesanez betea agertzen da erromantizismoa, abentura eta bilakabidea ere badenez.

Haren zutabe nagusia irrazionaltasunaren agerbidea da. Gizarte tradizionalean ezkutatzen ziren amets eta erabideak askatu zituen. XVIII. mendean Ilustrazioak goraturiko Arrazoiaren nagusitasunen aurka oldartu zen, eta agian horixe da mugi menduaren ezaugarririk nabariena: oldartzea. Zail da esaldi batean definitzea, Ch. Baudelairek adierazi zuen moduan, erromantizismoa “bizitzeko era bat” baitzen. W. Wordsworth poeta britainiarrak zera idatzi zuen: “barne zirrarak zokoratu ditu ideia zaharkituak, eta gizon-emakume ororen espirituek sentitu dute aldaketa”. I. Berli nentzat, erromantizismoa XVIII. mendeko pentsamenduaren bizkarrezurra hautsi zuen kontzientzia aldaketa da.

Kontraesankorra bada ere, badira erromantizismoaren oinarrian ezaugarri komun eta orokorrak. Bata gizakiaren nagusitasunean sinestean datza. Nitasuna bihurtu da munduko ardatz, gizakiaren transzendentzian sinesten dute, nitasunaren garrantzian eta nitasunak berria eta ezkutua dena ezagutzeko duen ahalmenean. Norbanakoaren berezitasuna, nortasuna, eta bakantasuna dira erromantizismoaren zutabeak.

Ildo horretatik, erromantikoek uste zuten herri bakoitzak bere nortasuna duela eta herriaren arimaren kontzepzioa garatu zen. J. G. Herder Alemaniako filosofoak baietsi zuen herri bakoitzak bere izaera berezia mamitzen duela hizkuntza eta ohi turetan, erakunde zein literatura lanetan ( Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua , A. Garikano, 1995). Ondorioz, herri txikien nortasuna balioetsi zen, eta haien herri lite ratura jaso eta estimu berriaz gorde.

Bestalde, gizon-emakumearen barne izaeraren bila ere abiatu zen: norberaren ni hori bihurtu zen aztergai. Bilakabide horretan, arrazoiaren aurkako joera hartu zuten artistek: irudimena, ametsa, unean uneko sentierekiko sentiberatasuna ager tu ziren. Norbanakoaren bakantasunaren eta berezitasunaren alde egin zutenez, erlatibitate estetikoa hedatu zen. Aurrerantzean, artearen balioa ez zetzan aldez aurretik jarritako arauetara egokitzean, unean uneko emozioa adieraztean baizik. Ez zen onartzen kanon jakinik onetsi beharra, dena bihurtu zen norberaren iritziaren menpeko.

Idealismoaren eraginez, erromantikoak materialismoaren eta positibismoaren aurkako izan ziren. Industrializazioaren garapenaren garaian, erromantikoek antzi nako munduen alde egin zuten, zibilizazio industrialak artisautzaren eta lan oreka tuaren zorionarekin eten egin zuelakoan. Egunerokotasunak ikaragarrizko etsipena zekarkien, eta iraganaren minez bizi ziren. Literaturan paradisu galduak sortzen hasi ziren. Zorigaitzezko egunerokotasunetik ihes egin eta paisaia ukitugabe edo ahantzietan edo iragan mitifikatuetan, paradisu galduetan kokatzen zuten zoriona.

Artea eta erlijioa batzen saiatu ziren lehen erromantikoak. Erlijio berria bihurtu zuten artea eta saiatu ziren arte transzendentea eta sublimea osatzen.

Politika arloan, ordea, Frantziako Iraultzak Europan sortu zituen desoreka eta gatazka sozialaren ondoren, erromantiko batzuk kontserbatzaile bihurtu ziren. Urrezko Aroa bilatu nahi zuten, orduan, Erdi Aroak gizarte hierarkizatu eta ustez ore katuaren eredu berezia eskaini zien. Erdi Aroko mitoaren sortzaile izandako W. Scotten nobelagintzak ikaragarrizko arrakasta lortu zuen, iruditeria berria eratu zuen, Erdi Aroan kokatuz. Antzeko indarrez gertatu zen fenomeno hori pinturan eta literaturan.

Iraganarekiko miresmen horrek zenbait jokabide bultzatu zituen. Horietako bat izan zen etxe eroriek, eliza utziek eta pareta zahar eta hondakinek sortzen zuten giroaren miresmena. Paisaia erromantikoaren eredu izan ziren eraikuntza galduen irudiak. Hiru arrazoi aipatzen dituzte ikertzaileek etxe erorien iruditeriaren nagusitzea azaltzeko: gaurkotasunetik ihes egiteko gogoa, denboraren gainetik izateko asmoa, eta nihilismoaren eragina.

Joera tragikoa zuten erromantikoek, bazekiten ikaragarrizko aldea zegoela pertsonaren eta izadiaren artean, eta, etendura horri ezin erantzunik, sufrikarioz bete zen kontzientzia. Hainbat aldiz aipatu den mal de siècle hori, mende horretan erromantikoengan agertu zen nostalgia, hortixe dator; ez ziren gizakiaren eta natu raren arteko oreka lortzeko gai sentitzen.

Kontrajarriak dira erromantizismoaren ezaugarriak eta ezin dira erabat sinteti zatu. Literatur mugimendu horren ezaugarriak ezezko definizioaren bidez azaldu ohi dira sarritan: ez dute Ilustrazioaren arrazoi eta literatur arauetan sinesten, ez dute aurrerabidean sinesten, ez dute uste historiaren bidea zuzena denik, ez dute baieztatzen historiak aurrera egiten duenik beti.

Era berean, fede kristaua urruneko egiten zaie; halere, batez ere idazle frantzia rrek joera erlijiosoak agertu zituzten, eta kristautasunean jarri zituzten beren espe rantzak. Garai eta mugimendu haietan, norbanakoak eta barne kontzientziak hartu zuen filosofia moralaren oinarria, eta nitasunak agintzen zuen horren ondorioz. Askotan, Jaungoikoaren eta izadiaren gainetik agertzen da gizakiaren kontzientzia balio absolutu bakartzat.

Erromantizismoaren ezaugarri nagusietako bat da, hortaz, nitasunaren garrantzia, nortasunaren nagusitasuna, ororen gainetik. Nortasuna, lehen pertsonan idatzitako lite raturan agertuko dena, alde guztietan nabaritzen da, gai nagusi bihurtuz. Ondorioz, ez da pribatuaren eta publikoaren artean banaketarik egiten. Etsipena, ezkortasuna eta barne errebolta eginkizun garbiak dira zenbait literatura lanetan.

Maitasuna da, subjektibitatearen bidea indartuz, erromantikoek gehien aipatu zuten literatur gaia. Gai horretan erromantikoek sexu bien berdintasun eta batasune an sinesten zuten. Maitasuna bidetzat zuten gizaseme eta emakumearen arteko bata sun orekatua lortzeko, batasun hori ideal gisa agertu zuten, eta era horretan grina sexuala eta maitasun espirituala batzeko ahaleginak egin zituzten, Europan nagusia zen tradizioaren aurka. Agian horixe da erromantizismoaren barnean ezaugarririk hedatuenetakoa.

Izadiak ere toki aparta hartzen du mugimenduaren mundu ikuspegian. Panteismo joera nagusia nabaritzen da idazleen artean. J. G. Fichte filosofoak adierazi zuenez, izadia espiritu materializatua zen, eta, berez, hortik ondorioztatu zen izadian bazela arima bat. Idazle kristauentzat, izadian Jaungoikoaren espirituaren distira agertzen zen, haren irudi sakratua zen izadiaren arnasa.

Gizakiak zituen galdera eta zalantzen erantzuna agertzen zen izadian, han zegoen edertasuna, han iraunkortasuna, historiak bizi zituen aldaketen kontra jarriz. Izadia zen idealaren seinale, aterpe eta babesleku, eguneroko saminaren aurrean.

Ekaitzek eta toki arriskutsuek poetaren irudimena zauritzen zuten eta inspira zioaren bila bultzatzen. Izadiak, gainera, beste esanahi bat ere erakusten zien, zibi lizazioak, eta batez ere kultura industrial eta burgesak eskaintzen zuenaren aurka koa agertzen zuen. Historiaren aurrean geldirik zegoen denbora bat behar du erromantikoak; gatazken aurka, lasaitasuna eta bakea; hiri industrialen itxuskeriaren aurrean, paisaien edertasuna, gatazka eta ezinegon guztiekin kontrajarriz. Den boraren iraupenaren sinbolo bihurtu zen izadia.

Bestalde, erromantizismoak garaiko politika aldatu zuen Europako herri txiki eta nazio sortuberrien ezagutza zabalduz. Herri bakoitzeko hizkuntzaren alde egin zuen neurrian, hizkuntza herriaren arima eta ardatza zela aldarrikatuz, estaturik gabeko herrien alde egin zuen. Zenbait herritan, nazioak sagaratu egin ziren, eta, mesianismo kutsuz, herriaren askatasunean sinetsi zuten erromantikoek. Horrela izan zen Polonian, eta haren eredua beste herrialde askotara zabaldu zen, G. J. Herder-en filosofian oinarrituz.

Euskal Herrian ez zen izan erromantizismoa literatur mugimendu bizi eta garai koa. Nahiko berandu zabaldu zen gure artean, eta ziurrenik politika gertakariek izan zuten eragin gehiena. Foruen galeraren ondoren, Euskal Herrian sortzen den mugi mendu politikoak asko zor dio erromantizismoari. Zalantzarik gabe esan daiteke euskal nazionalismoaren erroak mugimendu horretan sarturik agertzen direla.

Euskal literaturan ere kontraesankorrak dira erromantizismoak agertzen dituen ezaugarriak. Alde batetik, P. Topet “Etxahun” aipatu izan da lehen euskal erroman tikotzat; bere bizitzako pasarteetan oinarrituz hainbat bertso hunkigarri kantatu eta idatzi zituen. Nitasunaren agerbide ederra eman zuen bere bertsoetan. Bestalde, E. Azkueren olerkietan ere agertzen dira erromantizismoaren zantzuak, baina, idazlea kontserbatzailea izaki, literaturari buruzko iritzi klasikozale batean estalirik agertzen dira aztarna horiek. Halaz ere, zenbait gai erromantiko agertu zituen bere lanetan: nitasunaren lehentasuna, inspirazioaren indarra, patu tristea jarraitu behar duena ren zorigaitza, exotismorako joera, eta burgesiaren aurkako irizpidea.

Baina Iparraldean eta Donostiako literatur giroetan mamitu zen gehienbat erro mantizismoa. Larresoroko seminarioak erabateko lotura eman zion Iparraldean egin zen literaturari. J.B. Kamusarriren poesia, nahiz J.M. Hirribarrenen Euscaldunak poema epikoan, nahiz J.B. Elizanbururen lanean, denetan dago erromantizismoa ren ukitua. Lore Jokoen mugimenduak ere zuztarrean ditu erromantizismoak poesia egiteko jarritako neurriak.

Donostian, berriz, idazle batek du toki aukeratua: I. Bizkarrondo “Bilintx”ek. Maitasuna eta nitasuna oinarri harturik, poesia fina sortu zuen Bilintxek. Maitearen deskripzio idealizatuan, topiko erromantikoen erabilera bipilean eta Idealismoaren agerbidean suma daiteke poesia erromantikoaren pentsakizun-bideak eman zizkio la bere barnea espresatzeko moldeak. Erromantikoak dira gisa berean, alde politi koari lotuago dauden diren J.M. Iparragirre eta F. Arrese Beitiaren olerkiak.

Erromantizismoak literaturan dituen ezaugarriak hauek dira: askatasuna da lehen ezaugarria, joera klasikozaleen aurka altxatu zen neurrian; baita desoreka ere, generoen arteko nahasmena maite baitzuen; ideologia aldetik, abertzaletasu na, kristautasuna eta Erdi Aro legendarioaren nostalgia agertzen dira, nahiz eta, kristautasuna erromantizismo kontserbatzailearen ezaugarria den eta etsipena iraultzan sinetsi duten aurrerakoiena; Euskal Herrian, kristautasunaren eragina erro mantizismoan F. Arrese Beitiaren olerkietan mamitu zen.

Nitasunaren lehentasunak lotura handia du subjektibitatearekin eta lirikotasu naren agerpenarekin; sentimenduak aztertu eta adierazteko bidea landu ziren bere ziki eta hortik heldu da sentimendu neurriz gaineko eta erromantikoen irudi ezagu na. Beste giltza batzuk idazleek agertu duten malenkonia eta ezezkortasuna dira. Izadiak ikaragarrizko garrantzia hartu zuen mugimenduan, idazlearen sentimen duen ispilutzat.

Lirikan erabili ziren gai nagusiak honako hauek dira: maitasuna, grinaz, malen koniaz, etsipenez betea; hausnarketa filosofikoa, batez ere gizakiaren patuaren etorkizunean oinarritua, bizitzaren zentzuan, unibertsoaren joeran; gizatasunaren inguruko hausnarketa, leku baztertuetan kokatzen direlarik poetak; historikoa eta legenda ingurukoa. Formari begiratuz, polimetrismoa da nagusi erromantizismoan, eta ahapaldiak eta bertso neurriak eratzeko askatasuna.

[J. K.]

B IBLIOGRAFIA

A BRAMS , M.H.: The Mirror and the Lamp. Romantic Theory and the Critical Tradition , New York, 1953 / El espejo y la lámpara , Barral, Barcelona, 1975 . B ERLIN , S.: El romanticismo , Taurus, Madrid, 2002 . N AVAS R UIZ , R.: El romanticismo español , Anaya, Salamanca, 1973 . P EERS , E.A.: Historia del movimiento romántico español , Gredos, Madrid, 1954 . S CHENK , H.G.: El espíritu de los románticos europeos , FCE, México, 1983 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: romanticismo
     fr: romantisme
     en: romanticism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper