Olabideren Biblia

ITUN ZAŔA: OAŔAK

ITUN BEŔIA: OAŔAK

BIDALI DEUNEN IDAZKIAK

[BESTELAKO TESTUAK]

ASIERA

PDF-a ikusi

1

1 Asieran. Oroen lenbiziko une edo garaian. Beraz, ludi au betikoa ez dala, onenbestez, argi eta garbi dago: Sinismeneko egi onen eŕoak, emenditxek indaŕa aŕtzan du. (Ik. Itz. 8, 23; E. 1, 10; 11, 3.)

2 Yainkoaren atsa. Edo arnasa ur-gañean egan bezela zebiľen, bizi-ituŕi antzo. Ala oi dabil txori-ama, umei begira, kabi-gañean biraka. (Ik. It. 32, 11; Eŕ. 1, 20; Er. 8, 3; 33, 6; Is. 40, 26; Ye. 2, 15; Z. 12, 1; Egi. 14, 15; K. 1, 16; Yob 20, 13.)

3 Argia sortu. (Ik. Er. 33, 9; 2 Ko. 4, 6.)

5 Egun. Edo aldi. Idaztune ontan esan nai dana da, Goi-Yauna EGIľE edo Irazale dala. Ikaskizun auetan dabiltzan yakintsuak ALDI oŕen motx-luzea zeinbestekoa dan ezin esan digute. Baña, zertxo oro irazan ditularik, Goi -Yaunak, indaŕ aundi-berezia erakusten digula, beti egi izanen da.

16 Aundiena. Eguzki eta Iľargi itz bi auek, berariz ez dira aipatzen. Asiera idazti au idatzi zanean, atzeŕitaŕ askok bi oriek yainkotzat bait-zeuzkaten; beraz izenak aipatze utsa belaŕientzat entzun-latz zitzayen. (Ik. It. 4, 19.)

26 Dezagun. GU’ka, Goi-Yauna, Bera bakaŕik mintzo oi da Idazteunetan; bitan edo irutan besterik ez; eta, gaŕantzizko zerbait adirazterakoan. Bere batasuna erakusteko, Augustin deunak dionez. (Migne: P. L. 32; Retractationes: II, 24, 640.) Oraingo yakintsuak, alabaña, txatal au ez dute erabili nai Irutasun Deuna’z diardutenean. (Ik. Revue Biblique’n, P. B. ’k idatzia, Paramo’z mintzo dala, 285-gaŕen oŕialdean; Yoŕaiľa, 1956; Paris.)

26 Gure antz. Ona, beraz, gizonaren bikaintasuna. Yainkoaren irudiko izatetik gizona da garai. Beste ezertxok ez du oŕelako aunditasunik. Ba-du ilkoŕ ez dan eta ikugai ez dan gogoa; naimena, adimena eta aukerabidea ere ba-ditu; goieskeŕ-yasaz igurtzia izan diteke.

28 Ugaldu. Onek ez du esan nai, banaka aŕturik, gizaseme eta emakume guziak ezkondu beaŕ dutenik. (Ik. 1, Ko. 7, osorik.)

 

2

3 Onetsi. Atseden-eguna, gure igandea, Yainkoak Berak asmatu eta ipiñia da. (Ik. It. 5, 12.)

4 Ora. Bigaŕen edesti au yaubetaŕena da; eta, gizonaren elburua irakatsi nai digu. Irudi eta alegiak erabiliz, lênbiziko erorikoa agertzen zaigu, gizartearen aŕtu-eman guziak uxtu artako zirimolaz bait-daramazte, (35).

7 Arnasa. Buztiñez tankeratu ondoren, Yainkoak ari gogoa adimendun soŕtu zion. Oŕela, bikoitzak gerala, agerian dago; soña ba-dugu; gogo ba-dugu. Gogoa ezin il detekena da: orain alkaŕekin daudenak, bereizten diranean, soña loi biuŕtzen da. Alegia, len zan buztiñera doia.

9 Yakintzako. Artatik ez yateko agindua autsirik, ona eta gaiztoa zer ziran edeŕkitxo igaŕiko ziotelako. Ez, noski, zugaitz aren aleak bestelako indaŕ berezirik zutelako. Ongi eta gaizki´ren muga eta aŕtu-emanak erabakitzeko eskubidea, guri eman ez-baña, Yaube’k bere esku aŕtu zitun. Gizonak ostu egin zizkion. Ogen beltzagorik, non?

12 Bedeli. Zuaitz baten usai edeŕeko izerdi lodia.

14 Perat. Ibaia: orain Euphrates deritzana.

17 Ilko. Ez gogo-bizitza galduz bakaŕik; bai eta soin bizitza ere ondatuko duzute.

24 Aragi bat. Ezkontzaren izate eta araurik beaŕenak puxka ontantxe garbi agertzen dira. (Ik. Mt. 19, 3; Mk. 10, 7; 1 Ko. 6, 16.) Eliza’ko Guraso Deunak, emakumearen soŕtze ontan, KISTO’ren

sayetsetik irten dan Doibatzaren antza dakuste.

 

3

1 Sugea. Idazteunetan ainbat aldiz aipatzen dana: Y. 2, 24; Yon 8, 44; Ag. 12, 2. Emen Yaube’ren etsaiari ipintzen zayon estalki bat baño ez da.

7 Zabaldu. Berandu-damuz, egindako belzkeria zeinbestekoa zan, orduntxe uleŕtu zuten.

14 Biraogaŕi. Gure gurasolenak atzipetu zitulako, Yainkoak sugea zigoŕtzen du; bañan, zigoŕketa, zuzenean etsayarentzat da: sugea ark axatu bait-zun. Gero, Paul Deunak ere orobat dio, Eŕomaŕei egindako idazkian: 16, 20.

15 Zapalduko. Yaube’k, Eroslea agintzen digu, emen: Mari’ rengandik izango degun Igaŕle Deuna, Mesia.

16. Oñazez erdiko aiz. Auŕak miñez egingo ditun. Oraingo yakinzale beŕi zenbaiten asmakeriak ezabatzeko Pio XII-gaŕenak diona ikusi. (A.A.S. 25 Otsaiľa 1956, 91-gaŕen oŕialdean, batez ere.) Itz bitan auxe: auŕa azi beaŕak, amari lan aundiak emango dizkio. Alabaña, bide zuzenez lan oriek arintzea, iñork ez du debekatzen.

22 Yakitun. Iñoren zai egon gabe. onaz eta txaŕaz iritzia bait-dama. (Ik. 2, 17 + emen.)

24 Kerubak. Edo zaitzaľeak. (Ik. Ir. 25, 19; 1 S. 4, 4.)

 

4

9 Yagole. Lotsagutxiko erantzun motz auek, okeŕa giza-biotzean baŕuraño saŕtu zala erakusten dute. Len-gurasoak belduŕ geyagoz erantzun zioten Yaube’ri. (Ik. ementxe 3, 9 eta uŕ.)

10 Odolak. Idazteunetan odola giza-gogoa da, It. 12, 23-gaŕenak dionez. Bai ere ikusi, ementxe 9, 4; Is. 26, 2; Eze. 24, 7; Yob 16, 18.

13 Asketsia. Kain’ek, damurik ez du agertzen. Goi-Yaunak, egizko damuarentzat, askespen oso eta zabala beti du.

15 Alako. Zigoŕaldi latz bat, alegia.

20 Txaboletan. Toki batean bizitzeko aukerarik gabe, batetik bestera yoatean, lotarako txabola aldakoŕak zituztenak.

24 Zazpitan amaŕ. Askoz ere gogoŕago eta latzagoko zigoŕketa, noski.

25 Beŕiz ere Adam. Lenengoz, gizonari ementxe deitzen zayo nor-izenez. Une au arte, lenengo gizonari deitzeko izenik ez da agiri.

 

5

1 Ondorengoak. Izendegi au apaizen arauz idatzia dago, idazti onen lenengo atala borobildu eta osatzeko. (35).

22 Yainkoarekin ibili zan. Yainkoaren adiskide zan: Aren esanak betetzen zitun.

24 Azaldu. Paul Deunak dionez: E. 11, 5, eriotzarik (ordun) ez ikusteko, donokira yasoa izan zan.

 

6

2 Yainkoaren semêk. Set’en belaunetikoak, alegia, artean zintzo bait-zirauten. Giza-alabak: Kain’en ondorengo gaizto-galduak.

3 Eun ta ogei urle. Zigoŕtu auŕetik, Goi-Yaunak, orduan gizonei zemayen adiña.

4 Gizatzaŕak. Ik. Ze. 13, 13. Aspaldi-aspaldiko gizatzaŕak, Set eta Kain’daŕen ezkontzatiko ondorengoak bide ziran, yaubetaŕek uste zutenez. Beste batzuk, aspaldi ayetako ipui bat dakuste emen aipaturik beste gabe: Idazle deunak sinisgaŕi danik ala ez, ez du itzik esaten. (35)

6  Garbaiturik. Goi-Yaunarengan aldakuntzarik ez diteke. Bakaŕik auxe adierazi nai zaigu: donokiko Gure Aitak, gaiztakeria asko goŕotatzen dula.

9 Yainkoarekin. Enok bezela. (Ik. ementxe 5, 22.)

13 Suntsitu. Yaube, emen, poŕokalari uts ez-baña, Yainko zuzena agertzen zaigu. Garai berean, bai eta Aita eŕukitsu ere. Orixe da batik bat uyolde-gertari ontatik atera beaŕ duguna. (Ik. E. 11, 7) Yaube’k, ordukoak ebatzi zitularik, geroagoko ebazketak gogorazten dizkigu. (Lk. 11, 26; Mt. 24, 37.) Bai ere, zintzoak gogoan izango ditula. (1 Ke. 3, 20 eta 21.)

18 Itun. Bi aldetakoak lotzen dituna ez-baña, Yaube’ren aldetik Berak bereixten ditunekiko ongi-nai utsezko itz-emate bat. Geroago itunben au Abraham’ekin beŕituko du: As. 15 eta 17; uŕena Ixrael’go eŕiarekin: Ir. 24, 8. Azkenik, beŕiz, gizadi osoarekin, IESU Yauna’ren Odol deunaren ixurtzez: Lk. 22, 20; 1 Ko. 11, 25; Mk. 14, 24.

 

7

11 Leze aundiko iťuŕiak. Leze berori betetzera doazen urbide eta idoiak, an oldaŕtu ziralarik, gañezka berealaxe palast egin bait-zun ark, legoŕean baŕna.

19 Ortzipeko mendiak. Emen irakuŕtzen dana sinisgaŕi izateko, orduko guziak galdu izana aski da. Luŕbira osoa urez estalia izatea ez da beaŕeko, iñola ere.

 

8

4 Ararat. Aspaldiko idazki zâŕetan Urartu diagote. Bazteŕalde oŕi, gero Armeni deitzen zaio.

 

9

4 Odolduna. Okeletik odola berexigabekorik ez, alegia. Bestela, gaizki oituz-gero, gizona zakaŕtu ziteken; eta, azkenik, ark bere kidekoa yan ere, bai.

6 Giza-odola. Gogoŕean eta geyegikerizko bidegabez ixuriko lukena. Yainkoaren Lege’ko boskaŕen agindu ber-bera da au. (Ik. Ir. 20, 13.)

18 Kutxatik. Yaubetaŕen edestiko eta saiľekoa da puxka edo txatal au. (35)

21 Moskoŕtu. Noe ogen gabe da, oraingo ontan. Ardoaren indaŕik ez bait-zekin; eta, ez zezayoken ari neuŕirik aŕtu.

25 Biraogaŕi. Yainko-senaz eta Aren indaŕez esanikoak, itz-uts ez-baña, eŕiak gero zer izango diran diosku.

 

10

1 Ondorengoak. Emen agertzen diran izenak, berenez iñor bakaŕarenak dira. Bañan, Idazteunak, leñu, eŕi ta irientzat ere izen ber-berak darabilzki.

5 Ugartetan. Itxaso Aundiko ur-egi eta ugarteak, noski.

25 Luŕa aldeŕdikatu. Izkuntzak soŕtu ziralako. Eberkeraz palek erdibitu bide da.

 

11

5 Yetxi zan. Guk uleŕtzeko eran itz egiñez. Ebazle zuzena danez, Goi-Yaunak, lenen, auzia ikasi egiten du, gero epaia emateko.

7 Nâs. Emen ere, aundinaikeriz gogait eragiten diote gizonek Yaube’ri. Ogen oŕek zigoŕa beaŕekoa zun; len-gurasoek aŕokeriz esan zuten «Yaube’ren ideko gindezke...» Aiek zigoŕa izan zuten; oraingo ontan ere izango da. Sakabanatze au IESU-Kisto’rengan lengoratuko da; Gogo-Deun etoŕeraz (Egi. 2, 5-12) eta Urxalaim beŕian (Ag. 7, 9-10.)

 

12

1 Irten. Abraham, luŕtaŕekiko zitun lokaŕi oro puskatuta, ez dakin bazteŕalde batera doa, Yaube’ren esana egiteko. Laguntzat, bere emazte legoŕa bakaŕik darama (ementxe 11, 30). Yaube’k agintza bikañak egin zizkion. Ark, Yaube’ri zearo sinistu bait-zion, eŕi berezia soŕtu ahal izan zan: soŕtu; eta, gero osatu eta biribildu. (Eb. 11, 8 eta uŕ.)

3 Onesleak. Ik. ementxe 48, 20; Ye. 29, 22. Ikus ere ementxe 18, 18; 22, 18; 26, 4; 28, 14. Asmo berekoak dira Egi. 3, 25; G. 3, 8.

4 ARAN’dik irten. Mesopotami’n dago. Orain Haŕan deritza.

13 Esan, ba, aŕeba zaitudala. Eguzkialdean, senidetza zabalagoa izaten da. Izan ere, aita aldetik, Sarai Abram’en aŕeba zan. (Ik. Lk. 8, 19.)

 

13

4 Eraiki. Ik. ementxe 12, 8.

12 Ordokiko. Lot’ek, nolabaiteko likits-kutsuko luŕalde batean, bizikera erosoxegoa maitego izan zun. Damukizuna izango du: Ik. ementxe 19, osorik. Aldiz, iľobari buruz, Abraham, biotz zabalago agertu bait-da, sari edeŕ bat gabe ez da izango.

 

14

3 Itxaso Gazia. Alaxe da-ta. Itxaso Iľa deitzen zayo orain.

7 En-Mispat’a. Batzuk nai lutekenez, Epaitzako ituŕira. Ixraeldaŕek antxe zuten bizilekua. Ik: Ze. 13, 20.

18 Salem’go. 76-gaŕen Eresiko 2-gaŕen txatala oñaŕi aŕtuta, gai auetan diardutenak oro, Salem edo Xalem au Urxalaim’tzat aŕtzen dute. Urxalaim edo Yerusalem orobat da, gero.

19 Abram onetsi. Itun Beŕi’an soŕtuko zan apaizgoaren iragaŕpena, ona ementxe. (Ik: E. 7, 1.)

 

15

2 .... Ikasiek, une edo txatal oni buruz, eztabaidak obeki dituzte.

6 Siñetsi. On-egiteko indaŕa sinismenetik ateratzen zula. (Ik: Eŕ. 4, 3; G. 3, 6; Ya. 2, 14-20-23.)

10 Erdibitu zitun. Kaldai’taŕak itunben bat amaitzean, oŕelaxe egiten zuten.

14 Eŕia. Aigito’ko Parao izenekoak.

16 Itzuliko. Geroxeago, itxaso-goŕian zeaŕ ikusiko ditugu. (Ik: Ir. 12, 40 eta 41.)

 

16

2 Saŕ zaitez. Artarako zio bereziak izanda, Sarai’k orixe diotsa Abram’eri. IESU’Kisto’k ezkontza len-Ienbiziko edeŕtasunera yasoz-gero, ordea, besterik dago eginbeaŕa. (Ik: Mt. 19, 3’tik 12.) Gañera, Sarai’k ba-zekin Mesopotami’ko legeak zemayon eskubidea: alegia, emazte agoŕ batek bere neskame bat senaŕari emaztetzat eman zezaiokela. Neskameak soŕtzen zitunak, etxekanderearen auŕak ziran. (Ik. Eŕebeka’rena ementxe 30, l’tik 6’raño; eta Lia’rena, 30, 9’tik 13’raño.)

5 Gerena. Zure gain bego; edo orobat dana eŕudun zaitut, baiki.

 

17

1 Guziz altsua. Obeki litzake «El-Saddai»: Yainkoaren izen zâŕ-zâŕetako bat, auxe bait-da. (Ik: ementxe 28, 3; 35, 11; 48, 3; 49, 15; Ir. 6, 3.) Yob’en idaztian ere, iru aldiz aipatzen da.

1 Nere auŕean. Nere esanak egin. (As. 5, 22’gaŕenean bezelatsu.)

5 Abraham. Ab edo Aita; raham edo askotza ugaria.

11 Aragia erdaindu. Yaube’k ixraeldaŕekin egindago ezaugaŕi eta igaŕgaŕi zan erdainkuntzak, biotzeko garbikuntza ere adirazten zun. Erdainkuntza ez-bide-zan ixraeldaŕek asmatua, eta IESU-Kisto arte beaŕekoa izan zan. (Egi. 15, 5-29.)

15 Sara... aren izena. Sara edo etxekandere orobat da.

18 Zure auŕean. Zure babesean. Bestetzuk naiko lutekenez: egiz eta benaz.

 

18

3 Iru gizon. Yaube eta gotzon bi, noski, geroago datoŕenetik antz-eman ditekenez.

20 Gaŕaxia. Uri bi ayetako okeŕkeriaren otsa. (Ik: ementxe 4, 10.)

21 Ikustera. Lendik azteŕtu gabe, Goi-Yaunak, epaikuntzarik ez du ematen. (Ik: As. 11, 5.)

25 Zuzenbidez. Ik: Eŕ. 3, 6. Zintzo batzuk okeŕ ebaztea, ogenlari asko askestea baño bidegabekeri makuŕagoa litzake.

32 Suntsituko. Zintzoen bitartekotzak, Yaube’rekin asko dezake.

 

19

1 Atauŕean. Aundizkiak, sal-erosleak, auzilariek, zer-egin ez zutenek eta ez zekitenek, antxe biltzen ziran. (Ik: ementxe 23, 18; 34, 20; It. 21, 19; 2 Eŕ. 7, 1; Er. 69, 13; Itz. 31, 23.)

8 Aterako. Lot’ek estuasun artan, etxera etoŕi zitzaizkionak yagon beaŕez, gaizto ankeŕ ayei, bere alabak eskeiñi zizkien. Augustin deunak dionez, ez da ain zigoŕgaŕi.

16 Astiro. Ibaŕ zoragaŕi ua utzi-beaŕez. (Ik: ementxe 13, 10.)

26 Gatzaŕi. Uri auen kiskalketatik ikasi beaŕ duguna, Idazteunetan maiz aipatzen zaigu. Ik: It. 29, 23; Is. 1, 9; 13, 19; Ye. 49, 18; 50, 40; Am. 4, 11; Y. 10, 7; Mt. 10, 15; 11, 23-24; Lk. 17, 28 eta uŕ; 2 Ke. 2, 6; Ya. 7.

 

21

9 Yostatzen. Paul Deunak dionetik (G. 4, 29) atera dezakegunez, yostaketa oriek ez bide ziran egoki-garbiak.

12 Saŕtuko. Ik: Eŕ. 9, 7.

15 Utzi. Urik gabe, laisteŕ leŕ egingo zuten legoŕdi ayetan. Mutiľak, 18 urte-edo izango zitun. Ala ere, beste batzuk, gaztegoa zala diote.

21 Paran. Ik: G. 4, 24 eta 25.

 

22

2 Eskeñidazu. Eskatzen dionaren zailtasun aundi-berezia, Abraham’i, Yainkoak ez dio izkutatzen. Ari, biotza autsi eta biŕinduko zaio: ez bait-da gutxi. Mingaŕiago dana, Yainkoak berak egin dizkion agintza bikain zoragaŕiak, betiko ezabaturen dira.

6 Eguŕa. Gure Erosle IESU’k ere, orobat egin zun: sorbaldan eraman eguŕa, an gure maitez zintzilik iltzeko. (Yon. 19, 17.)

8 Inguratuko. Semeak aitari, galde xaloa. Aitak semeari, erantzun motza: (axalez beintzat). Sinismenez doazenak, amaikatxotan ibili beaŕ dute aldapa zail eta bizkoŕgaŕia, biak batera.

12 Ba-dakusat. Abraham’ek Yainkoari sinisten diola; Aren esanak egiten ditula; Ua maite dula.

14 Yaube-yire. Yaube ikusten da, esan nai du.

16 Ukatzeke. Ik. E. 6, 13-tik 17’raño.

17 Oparo. Ikus: ementxe 12, 2; 15, 5; 16, 10; 32, 13.

 

23

10 Iriko atetik. Auziak ebakitzeko, ordukoak, atean biltzen ziran. (As. 19, 1; 34, 20.)

16 Aztatu. Ziľaŕ aŕtu-eman guzi au, oso eguzkialdeko oituran dago.

 

24

22 Uŕezko ereztun. Suduŕ egaltxotik txintxilika erabiltzeko. Izenez nezem.

29 Neba bat. Antziñatean nebak itzal aundia zun bere aŕebarekiko.

40 Yaube’ren auŕean. Aren esanera zintzo.

50 Onik ez txaŕik. Ez gera itz-mizka asiko. Goi-Yaunaren gogora makuŕtuko gera.

63 Gogartetsu. Ama zanarentzat il-eresiz aritzeko-edo.

 

25

8 Beretaŕei. Bere auŕetik il ziranekin bildu zan, alegia.

30 Edom. (Adam) edo goŕi, orobat da.

31 Oñordekoa. It. 21, 15-17 ikusi ditekenez, senide zâŕenari bi alako zegokion, aitaren ondaretik. Amaikatxok egin oi dutena: estualditik irtetzeko edozer agindu eta eman, etoŕkizunak dakaŕkiokena aintzat aŕtzeke.

33 Zin egidazu. Yakob ez dabil, noski, ain zintzo: idazteunak ez esan... aditzera ematen du, ordea; anayen salketari yaramonik egiteke bait-doa Ixaak bere seme zâŕena onestera, ikusiko danez: 2 7-gaŕenean.

34 Nardatu. Ogenlariak, orixe egiten du. Bere begien auŕean dun uskeria maitez, etoŕkizuneko ongi oparo-ugariak utzi.

 

26

1 Gosetea. Ik: As. 12, 10.

4 Yatoŕia. Abraham’i egindako ziñak, Yainkoak beŕitzen dizkio Ixaak’i: Mesia’kikoa ere bai. (Ik: As. 22, 17 eta uŕengo txatalak.)

12 Erein. Ebertaŕak auŕerapenetan saŕtzen asi dira; len artzai eta ibiltari baño ez bide ziran. Ikus ere: ementxe 30, 14; 37, 5 eta uŕengoak.

20 Esek. Liskaŕa; eztabaida, noski.

35 Gogaikaŕi. Andere bi oriek siniskabeak eta Yainkoa nor dan ez zekitenak bait-ziran.

 

27

4 Onets zaitzan. Ordukoak txit aintzakotzat aŕtzen zituzten onespen auek. Goi-Yaunak ere ontzat ematen zitula sinisten zuten; eta, ezin zitezken autsi.

6 Yakob´i. Ixaak’en kuťuna Esau dugu; Eŕebeka’ren kuťuna, Yakob. Gurasoen gora-berak onela oi dira. (Ik. As. 25, 28.)

19 Lensemea naiz. Yakob’ek aitari gezuŕa dasayo. Len-semetza ez galtzeko, bai amak, bai mutiľak, oŕela yardutea ziľegi zitzayenik uste izan ez aŕen, baŕuko otsa zapalduz diardute. Yaube’k, Yakob, yayotza auŕetik aukeratu zun: As. 25, 23; Ma. 1, 2 eta uŕ.; Eŕ. 9, 13. Bañan, aukerapen oŕek azpikeriz ibiltzeko eskubiderik ez zemayon. Aŕigaŕia auxe da: gure nolabaiteko okeŕak-okeŕ, Yainkoak ayek bere asmo zuzenak betetzeko darabilzkila.

29 Anayaren. Anai izenez, aide eta abeŕkideak ere Yakob’i damaizkio Ixaak’ek.

39 Guriñik eta intzik gabe. Idumeaŕak bizi diran luŕalde aiek legoŕ eta uzta uŕikoak ziralako.

45 Galdu nitzake. Biak gabe gelditu beaŕ al-det?

 

28

11 Toki batera. Toki deuna, nola nai ere, geroxeago antz-eman lezayokenez.

16 Nik ez nekin. Ez nun uste, etxetik uŕuti eta dakizkidan toki deunaz ate, nere Yauna agertuko zitzaidanik.

21 Yainkoa. Esan nai bait-du, Yaube ez dula bein ere âztuko, ez zapuztuko.

 

29

12 Aitaren anai. Aide. Zuzenago, iľoba.

16 Beaŕik. Lia Sinagoga’ren iruditzat aŕtu oi da. Eŕakel, ostera, Doibatzaren iruditzat. Yakob, beŕiz, IESU-Kisto’ren iruditzat.

23 Lia... eraman zun. Laban’ek belzkeri aundia dagi; gero Eŕakel ematekotan zalarik ere, zuribide askorik ez du Laban’ek.

27 Astea. Bete ezazu; ezteiyayak ospatzen zituzteneko zazpi egunak.

31 Iguingaŕi. Ala dio eberkeraz. Bañan, Eŕakel aña maite ez zula besterik ez du esan nai. (Ik: It. 21, 15-17; Itz. 30, 23.) Yaube’k, alabaña, oŕelako bazteŕtuentzat, eŕuki berexigoa du: Agar’entzat, As. 21, 17; Yose’rentzat, As. 39, 1 eta 21. Bai Itun Beŕian ere.

32 Eŕuben. Auŕei ezaŕtzen dizkien izenak, aldi bakoitzean, bere biotzean dun pozaren erakoak dira.

 

30

2 Ordeko. Alegia, Goi-Yaunak ematen ez duna, nik nondik eman?

3 Aren bitartez. Alako eskubideak zituzten etxekandereak, orduan, beren neskamei buruz;

15 Uŕiľoak. Garai artakoen ustez, uŕiľoak oso onak ziran auŕak izateko. Eberkeraz: uŕiľo, maite-sagaŕ.

20 Onezkero. Nere senaŕak goraipatuko nau.

23 Gerena. Ordukoak, auŕik ez izatez asko lotsatzen ziran. Bai orain ere eguzkialdeko toki batzutan.

27 Onetsi. Yainkoak Yakob’i zion onginaitik, Laban’ek berekoia izakizerbaiten etekiña atera nai zun.

33 Zuzentasuna. Zuk eman nai ez didazuna, Yaube’k itzuliko dit: Aren auŕean okeŕik gabe bait-nabil. (Ik: Is. 1, 26-27; 64, 14; 66, 12.)

39 Muskiľak begietan. Umetzekoan amaren irudipenak nolako, gero arengandik soŕtzen dana alako. Ortaz gañera Yainkoa Yakob’en alde zebiľen.

42 Argalei. Berandukoei. Besteak, mardulagoak izaki, udabeŕian umedun ziran.

 

31

13 Bet-El’eko Yainkoa naiz. Len Bet-El’en agertua. (As. 38, 19.)

14 Eskubiderik... Ote-da? Aitarenean, alaba biak aŕotz-edo ziran.

19 Terapak. Etxe-yainkotzakoen iruditxoak; auek eskuan zitunak etxeko ondarean beti izan zezaken zati bat edo beste. Beraz, Laban’en estuasuna ez zan yainkozalea zalako.

21 Ibaya. Euparate, alegia.

30 Yainkoak. Eŕakel’ek, emen 19-gaŕenean ostutako terapak.

35 Yaiki. Gaztek zâŕagoen auŕean egin beaŕ zutenez. (Ap. 19, 32). Eta are: seme-alabak, gurasoak aintzakotzat beaŕ zituzten aŕtu. (Ir. 20, 12; It. 5, 16.)

49 Zaitzaľe bego Yaube. Aŕi-meta bilduz egindako itunaren zaitzaľe.

 

32

5 Nagusi. Yakob begirapen aundiz agertzen da anaiarengana: Yainkoarekikoa ez ezik gizonekikoa ere egin beaŕ bait-da, neuŕiak austeke, ordea, Augustin Deunak dionez.

13 Esau. Ementxe 28, 14 eta uŕengoetan.

25 Buŕukan. Gizon-yantziz gotzon bat Yainkoa’ketz, bere moŕoia azteŕtzeko eta onen eskakizunei amor emateko. (Os. 12, 3 eta 4.)

29 Yainkoari buruz garaitzaľe. Garaitu zun giza-antzean agertu bait-zitzayon Yainkoa.

31 Panuel. Edo, Yainkoaren auŕpegia, orobat dira.

33 Kirio. Edo zain-txuri.

 

33

3 Zazpitan. Auzpezketa auek, eguzki-aldeko eŕietan ez dira ain aŕigaŕi.

10 Yainkoari. Begirune aundiz eta emaitza ugariz. Oŕela ari itz egin aŕen, bere anaya nor zan, Yakob’ek edeŕkitxo zekin.

13 Oaŕ bedi. Bere anaiarekin zetoztenak Yakob’i, noski, belduŕ ematen.

19 Kesitaz. Garai artakoen txanpona edo azta, arkume batena bide zan.

 

34

5 Isilik egon zan. Gorago (As. 24, 29) ikusi izan dugu, anai zâŕagoak beren aŕebaren arazo batzutan aŕtu-emanak oi zituztela.

7 Ixrael’entzat. Ixrael’daŕentzat, noski. (It. 22, 21; Yos. 7; Eb. 19, 23.)

8 Alabari. Neskari.

12 Zuek esan aña. Eguzkialdean, txanponak eta ostekoak mutiľaren aldekoak eman oi dituzte. Oraindik ere, oitura ori ikusi diteke.

20 Iriko atera. Auzitegia an izaten bait-zan. (As. 23, 10.)

25 Il zituten. Ogendun dira, azpikeriz oŕelako ilketak burutu ondoren.

30 Inka goŕian. Bai orixe! Gezuŕa, azpikeria, okeŕa, donauste eta apenketa beltza. Yakob’ek gero ere aipatuko du. (As. 49, 5.)

 

35

2 Yainko aŕotzak. Eŕakel’ek aitari kendu zizkionak eta abaŕ, noski. (As. 31, 19.)

2 Yazkiak aldatu. Obeak eta garbiak yazteko; egizko Yainkoari zaion begirapenaŕen. (1 S. 12, 20; Ir. 19, 10.)

14 Edaleskeintza. Edo ixuropa ondoren olioa ixuri arekin, oroikaŕia opamaitzat erabiltzeko.

18 Ben-Oni. Min-seme; Ben-yamin. Eskui-seme.

20 Gaurdaño. Yerusalem’dik Belen’era doanak, bitxabal beŕiz ba’ doa beintzat, antxe ikusiko du oroikaŕi ori; bitxabalaren eskui-aldetik, gañera; eta, Belen’dik ez uŕuti.

 

36

1 Ondorengoak. Oraingo au uleŕkaitz izan ez dakigun, auxe yakitea on izango da: emen aipatzen diran Esau’ren emazte auek len ikusi ditugula. (As. 26 eta 28.) Gizasemeak bai emakumeak izen bat baño geyago zituzten.

25 Ana'ren semeak. Goragokoenak, noski. (As. 36t 20-koarenak.)

31 Eŕegerik. Ikus: Ixrael’go lenengoak, 1 S. 8 eta 10.

 

37

  1. Tximen. Eskumutuŕeraño eta txorkatiľeraño luze, noski.
  1. Amets. Etoŕkizunaren auŕelari ziran, Yaube’ren eragitez. Bestela, Yose bera ogendun litzake ametsetan sinistuz.
  1. Eŕege. Gurekiko eskudun edo agintedun.
  2. 0 Zure ama. Eŕakel iľez-gero, Yose’ren ama Lia zan, noski; eta, iľargiak Lia adirazten.
  3. Auzpeztera. Gerok baño garayagotzat zu aitoŕtzera.

25 Ladana. Au, landaretxo baten ostoz egiten dan ats-on bat bide da.

30 Yazkiak uŕatu. Asko naigabetu zala erakusteko.

35 Luŕpera. Bere semea xeol’en bizi zala sinisten ez ba’zun, luŕpean ez zun poz aundirik izango. Luŕpe edo xeol au, Abraham’en golkoa dugu.

 

38

7 Gaiztoa zan. Okeŕa zalako, Yainkoaren edeŕa galdu zun.

8 Aide. Auŕik gabe alargun gelditzen zana, uŕengo anaiak aŕtzeko oitura ba-zan, Moxe’k geroago agindupean emanikoa. (It. 25, 5’ etik 10’ra; Mt. 22, 23 eta uŕ.)

9 Beretzat. ...ez zula; anai zanaren abizena-edo eramango baitzun. Ixurtzen zun. Yainkoaren auŕean gaiztakeri nabarmenegia; Ari, bizitza eta gizonak ugaritzeko ipiñi ditun bideak poŕokatzen bait-zaizka.

18 Eraztunean. Zeramaten izenpekoa. Oraindik ere bai Txina’n.

28 Ari goŕi bat lotu. Oŕela, len-semetzak norena izan beaŕ zun kezkarik ez soŕtuko.

 

39

2 Yose´rekin zan. Eskutik bezela zeraman, edozertan lagunduz.

6 Ogia. Sukaldekoak nola zebiltzan kezka besterik ez zun Yose’ ren nagusiak. Aundizkien buruauste beñena, ori bakaŕik oi da, saŕiegi.

9 Ez dit ezer eragotzi. Nagusiak Yose’ri ainbesteko eskua eman ba’zion, Yose’ren erantzunkizuna aundiago zan. Yainkoarekikoak aundiagoak, ala ere.

12 Itzuri. Iges!! Ez erortzeko. (Augustin Deunak.)

 

40

3 Ardurapean. Itxiyan, epai eguna eldu arte.

8 Amets. Idazteunetan, Yainkoagandiko ametsen beŕi ba-dugu. Bañan, gutxi dira. Ayek asmatzea, zail, Yainko Beragandiko sena eta argi gabe asiz-gero: Yose’k eta Daniyel’ek, goi-argi bereziz korapiľorik biuŕienak edeŕki askatzen zituzten. (As. 41; D. 4, 5.)

15 Ostuka. Oŕen poliki yardunaz, bere anaiek egindakoa dakaŕ gogora.

22 Aantzi. Amaikatxotan ikusi oi dana. Ongiľe izan zaiguna, saŕitan, laisteŕ aztu izan ez ba’degu, gizon gerala uste izateko ziyo edeŕ bat ba-dugu.

 

41

8 Azti. Aigito’n beti izan dira aztiak samaldaka. (Ik: Ir. 7, 11-12; 8, 1; 1 Bak. 5, 10; Is. 19, 11-tik 13’ra. Bai ere beste gaiei buruz, D. 2.)

25 Bakaŕa. Amets biak esan-nai bakaŕa dute.

43 ABREK. Itz au, Aigito’aŕena da, noski. Norbaiti adeya erakusteko-edo.

45 On. Beste izenez Eliopolis: eguzki-iri.

46 Arakatu. Itxaro zitun uzta edeŕentzat aletegiak zabaltzeko: zergak eta lakak, garai ayetan aletan yaso oi zituzten.

 

42

4 Anaia. Aita eta ama aldetikoa. Besteak, aita aldetik zitun anai.

9 Gogoraturik. Ona orain, ametsak egi gertatu! (Ik: As. 3 7, 5-etik ľ’ra.)


18 Egizute au. Len esandakoa. Yainkoaren belduŕ ez ba’nitz, zuekiko gogoŕago agertu beaŕ nuke.

24 Simeon aŕtu. Yose’ri egindako iraiñetan, onen eskuak garbi zeudelako.

38 Bakaŕa. Eŕakel’gandikoa: ain kuťun zitzaidarena.

38 Eratxi. Ordukoak uste zuten, bakoitza, eriotzak upatzen zunez, geroko bizitzan ere alaxe izango zala: eriotzaldian negaŕez zana, betiraunde guzian malko-yario zitekela. Eriotzaldian beti-yai zebiľenak, etoŕkizunean, ilda gero ere, atsegin-itxasoan murgildurik zekuskela bere burua. Yakob’ek, beraz,. ez zun naigabetsu il nai.

 

43

8 Etxekoak. Adiñekoak, moŕoyak, mirabeak. (As. 50, 8; Ze. 32, 16.)

18 Oldaŕtu. Diranak eta ez diranak galdetuz.

29 Aipatu. Benyamin, Yose baño askoz gaztegoa zan. Ez ote-ziran egundaño ikusi izan? (As. 30, 22; 35, 16; 37, 10.)

31 Ikuzi ondoren. Negaŕ egin zula iñork ez antz-emateko.

33 Aŕiťu. Gertatzen zitzayenez; eta, ayen adiña zekitenak ba-ziralako.

 

44

5 Aztiketarako. Ontzitxoan urak zegitzin zabuetatik, ordukoak gauza batzuk asmatzen zituzten, antza. Alabaña, Yose ez zan azti; aren anayek, ordea, ala uste zuten; eta, ayen uste-eduz itz egiten die.

13 Yazkiak uŕatu. Miñez eta naigabez. (As. 37, 29.)

18 Parao lakoa. Parao eta zu, bat zerate: dasayo.

20 Zâŕtzaroan. Izandako auŕa, besteak baño askozaz maiteago.

27 Nere emazteak. Eŕakel’ek.

30 Itsatsi. Mutiľaren_ bizia, aitarena da. Edo, mutiľa gabe aita ezin bizi.

 

45

8 Ni len ekaŕi niñun. Beraz, Yose’k, gertatu zayon guzian Yainkoaren esku maitalari-begiduna dakus. Eta, anayen txaŕkeria askesteko indaŕ aundi bat oŕtatitxek atera zun.

12 Zuen izkeraz. Eberkeraz. Onain arte, Yose, aigitoeraz ari oi zan, ark esandakoak, beste batek ayei eberkeraz adirazten zizkiela.

22 Aldagaŕiak. Eguzkialdean oi danez: esku-erakutsiz soñekoak edo oyala eman.

24 Ez izkatu. Lengo uts-egiteak eta... alde batera utzi.

 

46

1 Ber. Sabee’ra. As. 21, 31.

3 Belduŕ gabe. Beaŕ ba’da, Yakob, aŕotz-eŕian bere sendikoei zer gertatuko, kezkati zan.

4 Begien gañean. Zere eriotzan, begiak ark bilduko dizkizu: orduko oitura olaxe bait-zan.

 

47

7 Gizalegekoak. Orduko oitura zanez, Parao onetsiz.

9 Aŕotzaldi. Ludi ontakoak ez gerala aitoŕtzeko, txit egoki asmatua. (E. 11, 9-13-tik 16’ra.)

31 Makuŕtu. Beste batzuk onela «Yainkoari guŕ egin zion*: Semearen ziña zala-ta iristen zunaketz Goi-Yaunari eskeŕak emateko. (E._ 11, 21.) Bañan, an artzai-makiľa ere aipatzen da.

 

48

5 Nereak daitezke. Amabietako leñu izanez, eta Yakob’engandik ondare dutela.

12 Belaunetatik. Beretzat aŕtzen zitun agiritzat, Yakob’ek belaun-artean aŕtu bait-zitun.

15 Artzai. Yainkoa Ixrael’en artzai zan. (As. 49, 24; Er. 80, 2.)

16 Aingeruak. Yainkoak berak, alegia.

 

49

1 Iragaŕi. Yakob’en ilburuko oni, Yakob’en oneskuntzak ere deitzen zayo. (It. 33.)

4 Garayena. Zaŕena bait-zan, eskubidez onentzat beaŕ zuken zatirik onena. Bañan, edestiak ere alaxe erakusten du, eta ez zan leñu au onenetakoa izan. (It. 33, 6; Eb. 5, 16.)

6 Gizeraiľe. As. 34, 25’etik 31’ra.

7 Sakabanatuko. Geroago banaketa batean, Simeon’en leñua Yuda’ri eman zioten. (Yos. 19, 1). Uŕena, beŕiz, zati bat Yuda’k irentsi zun; eta, zati bat Palestina’n baŕeyatu. (1 Eg. 4, 39’tik 43’ra.)

8 Goretsiko zaitute. Yuda izenak goraltza esan nai du. Ikusiko danez, leñu onek gorapen asko irabaziko ditu. (2 S. 3-g. ataletik 10’raño, Dabid’en garaitzak.)

10 Xiloh. Edo Mesia. Gentza-ekaŕle aundi. (Eze. 21, 32.)

15 Zergak. Etsaiek aren soro-zelai gizenen iŕkiz beti.

16 Ebatziko. Itzak ere ebazle esan nai du. Agian, Sanson’enak aipatzen ditu, leñu ontako bait-zan. (Eb. 13, 16.)

17 Suge. Burutsuak izan Dan’ darak. (Eb. 15, 18.)

24 Arkaitz. (2 S. 23, 3; Is. 30, 29; It. 32, 4 4ta 30.) Eresietan txit maiz.

27 Irentai, Geroak alaxe esan zun. (Eb. 3, 15; 5, 14; 19, 20.)

 

50

8 Auŕak. Eta ezin yoan zitezkenak ere bai, noski: adiñekoak, neskame-moŕoyak.

11 Abel-Misraim. Esan nai du: aigitoaŕen erosta-landa. Abel. Erosta. Misraim. Aldi artan eguzkialdekoak Aigito deitzeko itza.

19 Yainko ote-naiz? Yainko Ebazle Zuzenaren ordekotza egin ote-dezaket? Bein eta beŕiz ere, Yose, Yainkoak darabilkila edeŕki agertzen da.

23 Belaunetan. Seme bai’litun aŕtu zitula.

25 Atera. Alaxe egin zioten. Ikus. Ir. 13, 19; Yos. 24, 32.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper