Itun Zâŕa
Giza-idazti ere ba-da: gizonentzat egiña dalako, eta, gizonak beti oi dutenez diardulako, bai izketan, bai oituretan ere. An agertzen zaizkigun gizonak, ezuŕ eta aragizko gizonak ditugu; an, ayek dituten akatsak ez dira estaltzen, beti beintzat; eta, ayen garbai-damua eta Yaube’renganako eraspena ere, antxe ikusi ditzakegu. Dabid’ek, beaŕ ez zanez ibilirik, norbait erail ba’zun, antxe dago itzez-itz esanda, 2 S. 11. Geroxeago, Natan igaŕlea etoŕi zitzayon; eta, Yainkoa’ketz akaŕ egin zion ogenlari zan Dabid’i: ori ere antxe dago, gure ikasketarako, 2 S. 12. Eta, Yaube’k ogen aren ordaintzat bezela semetxoari bizia kendu ziola ere esaten zaigu.
Ordainketazko apenlegea zutik dauka; bañan, inguruetako eŕietan baño askoz biguñago, Ir. 21, 23-25 eta 28-32. Beste gogoŕkeri askori buruz ere, oŕelatsu dagi: adibidez, odol-apenketari buruz. Eta oiturak lasatzeari ere, beste oŕenbeste esan liteke: onela, ezkontza banatzeaz: lendik, oitura ori zabalduxea bide zegon eguzki-aldeko eŕi guzietan: oitura eŕotik erauztea eziña-edo zitekelako, esi estuan saŕtzen du, bakoitzak nai duna egin ez dezan, Ir. 21, 4; Mt. 19, 8.
Aitziko etsayari buruz ere, biguintasun aundia agertzen du, Ir. 23, 4 eta 5. Elkaŕen artean nola ibili ere, edeŕkitxo erakusten zaigu, Ap. 19, 18, esanaz: uŕko laguna zere burua bezainbat maite izango duzu; eta, agindu oŕtatik datoŕ beste arako ua: zeroŕek nai ez zendukena, besteri ez egin, T. 4, 16. Igaŕleen irakatsietan ere, berariz, Yaube Ber-bera, umezurtz, alargun eta aŕotzen aldezle bikaña agertzen da, ayentzat aolku edeŕ baño edeŕagoak emanez, eta ayenganako eŕukia nola erabili erakusten digula, Ir. 22, 20-23 eta abaŕ.
Aldi ayetan beste geyegikeri aundi zakaŕ bat ba-zan: yopuena. Eŕukaŕi auek zeramaten bizitza, guk orain iñola ere ezin igaŕi dugu. Idazteunetan, guziok berdiñak geran egi edeŕa indaŕtzeko agindu asko daude, Ir. 21, 1-11; Ap. 25, 39-45; It. 15, 12-18. Agindu egoki orietako bat bakaŕik, aldi artako beste eŕien araudietan iñon ez da ageri; eta, oŕelako zerbait nai dunak, antziñako eŕien oiturak ikustera alpeŕik yoko du. Eta, batez ere, uskurtzatik dadozkigun auŕerapenak beste iñongo gizabidean alpeŕik ikusi nai izango ditugu.
eta, ordukoak gerokoen antz-irudi-edo izan beaŕ dutela. Orobat, Itun Zâŕ’ean edesten diran asko, eta, an agertzen diran iñor zenbait, Itun Beŕi’an osatu eta borobilduak izango dira. Emen esan dan onen antzekoak, IESU-Kisto’k berak aipatuak ditu: Mt. 12, 40; Yon 3, 14; 6, 32; eta, Paul Bidaliaren arauz, oŕelako oriei antzak deitzen zaye; eta oriek adirazten digutena antzetua. Onela ari geralarik, beraz, auxe esan nai da: itzez adirazi nai danaz gañera, Itun Zâŕean, beste zerbait arki oi dala, andik guk ikasteko.
Idazkerari eta esakerari gatxizkiola, garai artako beste izkuntzatan ere, ebertaŕen antzeko oiturak eta asmaketak arki ditezke. Damuz, beti ez zayo ongi antz ematen nork norgandik eta zer ikasi izan dun: muga oriek zedaŕi yakiñik gabe daude. Ebertaŕen auzoan, alabañan, nagusi, sasi-yainkoak dabiltza. Bazteŕ oro, ayen yauresketa-zirtziľez kutsaturik dituzte. Zantaŕkeria zantaŕkeri gain.
Yainkoarenak erakutsi nai dizkigunean, gerok egunero eskuartean ditugunen bitartez agertzen dizkigu: eskuak, belaŕiak, gibela, nabaiketak, biotzondokoak, garbaiketak eta oŕelako zernai. Bañan, ontatik ez dugu okeŕera yoenik: oriek guziak, guretzat ere idatzi diralarik, ordukoen izkuntzan emanak daude, garai artako biotz-iraulketan maiz agertzen zaizkigu, egunero zerabilten eŕi-yakintza noiz-nai mara-mara aipatzen zaigu. Esan nai dana auxe dugu: idazteunetakoa, lenbizi ayek uleŕtu beaŕ zuten: esaten zitzayena ayentzat garbi eta egoki ipiñi beaŕ zan. Axala latza dukegu bein baño geyagotan; bañan, estalirik arkituko dugun mamia, bikaña eta edeŕa beti. Osasungaŕia txito. Ezti eta goxoa.
Edonork dakinez, Itun Zâŕ’ean puxka edeŕ asko dira, idatzedeŕtiari gagozkiola ere: istaŕi yasogaŕiak; âztu beaŕ ez diran edeŕgaiľuak; irudiki yaukal eta garayak. Itz-lauz ari diralarik, geyenetan edestikera darabilte; bañan, eŕi antzera. Neuŕtitzez ari diralarik, eresiak eta beste berein puxka txito oaŕtzekoak dira; bañan, Yob’en idaztiko goraketak, aŕigaŕiak ditugu erabat. Arnas luzeko asmaketak eta irudimen zoragaŕizko ariketak.
Idazteunean, ain ideko ez diran zenbait zertxo ikusiz, onauŕki auxe dago nabari: gauza ber-bera, eta irakatsi nai zaiguna, era ugaritara agertzen zaigula. Oŕela, berarizko gaŕantzia datoŕkiola aitoŕtu beaŕ. Yainkoak, bere eskutik bezela eraman izan zitun idazle deunak; bañan, ayek beren nortasuna bein ere ez dute galdu izan (11).
pin up casino- Online casino in India