Bibliotekaren berri
Bibliotekaren Katalogoa
Artxiboaren Katalogoa
Zerbitzuak
Harremana
Resurreccion Maria Azkue
Auspoa bilduma
Príncipe de Viana aldizkaria
Anaitasuna aldizkaria
Luis Villasanteren lanak
Nafarkaria gehigarria
Herri Literatura Jardunaldiak
Euskararen Historia Soziala
Euskararen Lekukoak bilduma
Georges Lacombe funtsa
Armanak Uskara edo Ziberouko Egunaria
Aldizkari pedagogiko historikoak
Piarres Lafitte funtsa
Olabideren Biblia
Andima Ibinagabeitiaren artxiboa
Jokin Zaitegiren artxiboa ITUN ZAŔA: OAŔAK
ITUN BEŔIA: OAŔAK
BIDALI DEUNEN IDAZKIAK
[BESTELAKO TESTUAK]
2 Zarpaildurik. Eta burua autsez, naigabe aundi bat erakusteko.
9 Arpak. Belduŕ-ikaraz.
15 Il ezak. Bat-bateko eriotzaz iñor zigoŕtzea oi-ez’koa zuten ebertaŕek. Dabid’ek ez bide zun nai Saul’en eriotzan aŕtu-emanik. Gañera, Saul, gantzutua zan.
18 Yesar’en... Eb. 10, 13.
4 Gantzutu. Saul bizi zala gantzutu zuten Dabid: 2 S. 10, 1. Oraingoan ospe aundiz aintzat aŕtu baizik ez.
10 Bi urtez. Buŕuka gabe, alegia. Guztira 7 urte eta erdi izan bait-zan bakaldun.
22 Luŕ yoa. Abner’en erausia, ŕ/oeZ-arauzkoa da.
23 Aiztaga. Burnizkoa bide zan... ez aŕizkoa eusko-itzak nai lukenez.
7 Oaidearengana: Ori, aŕont bati ez zitzayon ziľegi. Orduan yauralkian zegona beste gabe sumindu bait-ziteken.
14 Erdaiñez. Eun pilistindaŕ garaituz irabazia.
27 Ate-baŕnera. Auzitokira; an lasayago arekin itz egiteko.
1 Semeak. Isboset’ek.
2 Etzana zan. Ain txuxen ere, etxeko neskame atezaiña, gari garbitzen ari beaŕean, loak aŕtu zun. Eta, ara...
3 Yaube’ren auŕean. Alegia, zâŕei Yaube’k nai dunez zuzenduko zitula, zin egin zien Dabid’ ek.
8 Yo litukena. Une onen antzekoa, ik: 1 Eg. 11, 5-6. An dio: «Buruzagi eta nagusi izango da». Beste batzuk, ordea, bestela itzuli nai izaten dute.
13 Oaide. IESU-Kisto’k era bat kendu zun emazte bat baño geyago aŕtzeko oitura. Mt. 19, 3-9; Mk. 10, 2-12.
23 Baka. Ebertaŕek beren iztegian ez zuten itz bat, Arabi’tik ekaŕia baizik, baka-ondoa bezela.
6 Eskua... ezaŕi. Apaiz izan gabe ezin zeikion ezaŕi.
8 Perets. Zigoŕa, emen beintzat.
10 Obededon. Merari etxeko apaiza zan. 1 Eg. 15, 17.
20 Onesteko. Etxekoei, egun onak emanez, aguŕ egiteko.
23 Auŕik. Yudaŕ eta eguzkialdeko emakumientzat lotsakizunik aundienetako bat: auŕik ez izatea, alegia.
3 Ots! Egizu. Natan’en igaŕkizuna. Bañan, alde erantzira: ez bait-dio Dabid’ek aŕizko etxea Yaube’ri eraikiko; aitzitik Yaube’k Dabid’i etxe edeŕ ugaria emango dio: ondoren askoko sendi bat, baiki. Er. 89, 30 eta uŕ.; 132, 11 eta uŕ.
11 Etxe bat. Ondorengo asko soŕtuko dizkizut.
13 Betiko. Mesia’ren yauralkia, alegia. D. 11, 44.
8 Zakuŕ. Izan diteken izakirik eŕukaŕiena.
4 Bizaŕ erdia. Ordukoentzat, irain beltza.
2 Soin-ikuzte. Basitu bat aŕtzen. Busti-aldi bat, alegia.
8 Ikuzteko. Eguzkialde osoan zabaldurik dagon oitura.
9 Atondoan. Ate inguruko etzanguetan.
15 Il dezaten. Geron buruak estu aŕtzen ez ba’ditugu, Dabid’ek baño ogen aundigoak egingo ditugu.
26 Negaŕ. Iľetak eta beste.
8 Nagusiaren. Bakaldun zanaren emakumeak, uŕengo bakaldunarentzat izaten ziran.
13 Ogen. Gutxik izan oi duten damutasunez, Dabid’ek, orduntxe asmatu zun 51-gaŕen eresia.
14 Nardagaŕi. Dabid’en okeŕa askok yakin, eta, ortaz Yaube’ren etsayak esatekoak esan zituzten. Beraz, agiriko nabarmenkeriak, agiriko zuzen-ordaña egoki bide zun: orixe egin zun Yaube’k, agiriko zigoŕketa bialirik.
20 Arengana. Betiko bizitzan, ba-zun sinestea, Dabid’ek.
1 Zirakin. Ama bakoitzak bere auŕak berexiki zaitzen zitularik, elkaŕ ez ziran anai bezela agertzen.
12 IxraeVe.n egiten. Ap. 20, 17.
13 Itz egiozu: Ezetz esateko era polita.
29 Mandoz. Ixrael’daŕak mandoak nayago zituzten, bañan, debekatuak zituztelarik. Ap. 19, 19.
13 Eŕiari. Nere seme okeŕa ba-damaidazu; eta, Absalom itzultzerik ez dezu onaŕtu nai; onek ere aren ideko okeŕa egin du, gero!!
19 Daitekenik. Erdi-erditik asmatu dezu, nere yaun ta yabe.
26 Nekagari. Ayentzat iľea luze erabiltzea, edeŕtasun aundia oi zan.
1 Zeŕaizkioken. Auŕetik zebilzkion giza-esi antzo.
11 Yakiteke. Norabait yoaterakoan, eŕegek eta aren semeak, bakoitzak beren giza-esi bait-zuten, ez da aŕitzeko ayetako askok bakaldunaren asmoak ez yakitea.
14 Goazan!! Orduntxe asmatu zitun 3 eta 40-gaŕen eresiak.
19 Eŕegerekin. Orain yaiki dan beŕiarekin.
20 Yaube. Beste batzuk onela: Yaube’k adeia eta zintzotasuna agertuko dizkizu, zeroŕek eskeŕa eta kirmentasuna erakutsi baitdituzu.
37 Adiskidea. Bakaldunaren aolkulari lenena.
3 Semea. Mipiboset, alegia.
8 Txurtenean yoa. Eŕukaŕi aundi ori, alako ori!!
21 Oaidetara. Batek emazte bat baño geyago izateko ordun zuten oiturak oŕetara zekaŕzkin saŕitxo; eta, saŕi oi dana ez ain gaizki iduritzen.
13 Unamak. Lokaŕi lodiz zama astunenak erabiltzen, aigitoaŕak eta kaldeaŕak mutil ziran.
24 Ate bien. Zelaierakoa bat, irirakoa bestea.
8 Yaiki. Sendikoen iľondoko egunetan, etxean, irtengabe, egoten ziran.
13 Ezuŕ. Amasa, Dabid’en iľoba zan.
20 Yose’ren. Amaŕ belaunetxekoen auŕena.
35 Abestiak. Yai eta oŕitsetarako alaigaŕi etxean zitunen abestiak.
6 Gizonak. Beti ondoan zeuzkanak.
6 Esegi. Abetik edo tantaitik.
8 Uztaiľaren. Orduko uztaiľa eta oraingoa ez datoz urte-garai batean.
1 Eresi. Auxe ber-bera, ikus: Eres. 21.
6 Xeol. Iľen gogoak dauden luŕpeko egongu iľuna.
8 Ikaraz. Txatal ontatik 16’ra, Itun Zaŕa’ren azalpen bikaña.
2 Atsa. Dabid’en eresiak, saŕitan, gero gerta beaŕekoen azalpen dira: Gogo Deunak eraginda idatziak.
1 Eragin. Yaube’k, eragozten ez duna, Berak dagiľa dio emen. Yaube’k, baña, okeŕik ez dezake eta ez du egiten, ez eragiten.
15 Izuŕia. Ordun asmatu zun, noski, Dabid’ek 41 eresia.
Bibliotekaren berri
Bibliotekaren Katalogoa
Artxiboaren Katalogoa
Zerbitzuak
Harremana
Resurreccion Maria Azkue
Auspoa bilduma
Príncipe de Viana aldizkaria
Anaitasuna aldizkaria
Luis Villasanteren lanak
Nafarkaria gehigarria
Herri Literatura Jardunaldiak
Euskararen Historia Soziala
Euskararen Lekukoak bilduma
Georges Lacombe funtsa
Armanak Uskara edo Ziberouko Egunaria
Aldizkari pedagogiko historikoak
Piarres Lafitte funtsa
Olabideren Biblia
Andima Ibinagabeitiaren artxiboa
Jokin Zaitegiren artxiboa 