ITUN ZAŔA: OAŔAK
ITUN BEŔIA: OAŔAK
BIDALI DEUNEN IDAZKIAK
[BESTELAKO TESTUAK]
1 Araba'n. Bazteŕalde zekena, soiľa, Itxaso Ile’tik Araba’ raño 180 anei-neuŕkin daude luzeran.
16 Anayarenganako. Abeŕkideenganako ere bai.
42 Ez... zuen artean. Ixrael-semên damua, axalekoa bide zan; eta, Yaube’k ez zitzaken onaŕtu ayen bat-bateko garbai-itzak.
9 Lot´en. As. 11, 27; 19, 36.
11 Eŕepa’ŕak. Palestina’ko enda zâŕ bat: gizatzaŕ tantayak, noski. As. 14, 5; 2 S. 21, 18.
18 Ar deritzan. Oŕelako izena zuna; euskerazko aŕ’tu eta ideko itzekin zer-ikusirik ez du batetxo ere.
11 Oea. Iľobia, nola nai ere.
17 Araba. Len (emen bertan 1 atalean) ikusi degun Araba eta oraingo au, bana bide dira. Onek, Yordan ibayaren bi aldetako zelaigunea adirazten du.
20 Atsedena. Etxe yakin batean bizitzetik oi dana.
6 Yakitun. Atzeŕitaŕ idazlêk,
ixraeldaŕen alde edeŕtasun aunitz idatzirik utzi dizkigute.
6 Bikaña. 1) Yaube berekin zulako; eta Arek laguntza aundiak zemaizkiolako. 2) Arau yatoŕen yabe zalako; atzeŕien yakintza eta arau guziak ayenen ondoan, ume-yolas dira. Arauak zintzo betetzetik, ordea, izenik edeŕena yasoko du.
13 Aginduak. Ir. 20, 1.
19 Auzpeztera. Atzeŕikoek eta siniskabeak zegitenez.
27 Eli ťiki. Beste une batzutan kondaŕ ere esan oi da Itun Zâŕean bertan. Is. 28, 5.
40 Amaigabe. Iñolako epe gabe, Yaube’k Palestina-alderdia Ixrael-semêi betiko damaye. Iñoiz kentzen ba’zaye, Yaube’k itzari eutsi ez diolako ez-baña, ixrael-semeak okeŕtu diralako izango da.
3 Arbasoekin. Moxe, Yosue eta Kaleb’ekin egiña, enda guzikoentzat bait-zan.
8 Lotuta. Itzari estugi atxiki, zitzazkiolako, yuduek emen emaniko agindua okeŕ uleŕtzen zuten. Mt. 23, 5.
16 Masa’n. Eskeŕ-txaŕeko eta iñozo ez izan Arekin; egiten dizkiogun biuŕikeriak zigoŕtzeko ote dan aña ikusi-gura gerala. Ir. 17 1-7.
3 Aidetu. Gaŕantzi aundiko agindua. Ai beti bete izan ba’ litz!_
5 Masebak. Aŕizko oroigaľu batzu, Ir. 23, 24.
Axerak. Opamai aizunaren inguruko esola edo tantayak. Ir. 27, 13.
15 Gaitz. Toki bero eta ustela bait-zan, an izuŕi asko beti.
16 Suntsi. Ayei bizirik uzten ba’die eta ayekin batean bizirik, ayen yainkotzakoetara makuŕtuko bait-dira. Tamalik ori geyegitan gertatzen zitzayen.
26 Herem. Suntsi beaŕa; nazka; baztaŕtzekoa.
3 Ogiz. Ziltzaldikoan IESU-Kisto’k erabili zitun itzak. Mt. 4, 4.
9 Burni. Ayek, zuten burnia, aŕi ayetatik bereizten zutelako.
15 Eden-sugez. Ze. 21,6; Ir. 15, 22; 17, 1-7; 20, 2-11; Mugeŕaitzetik. Ze. 20, 2-11.
2 Tantai. Ze. 13, 33.
4 Zuzentasunarengatik. Aŕokeria litzake-ta.
9 Ogirik. Barau goŕi latzean, alegia.
10 Batzaŕe. Egunean: Ir. 19,17.
19 Entzun. Moxe’ri entzun zionez, Yainkoak deunei ere entzuten die. Ayek gure alde irteten diranean.
21 Ogena. Txekoŕari, ogen deitzen dio; ua asmatzea ogen aundia zalako, eta ark ogenera bultza egiten zielako.
12 Belduŕ: Augustin Deunak onela dio: Yainko-belduŕ ta maitasunak ongira garamaz; ludi-belduŕ ta maitekeriak, okeŕerako bide-zabal.
16 Geikeriak. Ikus Paul Deuna: Eŕ. 2, 25.28-29.
18 Dagokiena. Ir. 22, 21; 23, 9; Ap. 19, 24.
2 Ikusi. Aigito’tik irten zirala, beŕogei urte igaro ziran ordurako. Beraz, adiñeko ziranak bakaŕik ikusi zituzten aŕigaŕi ayek.
10 Oñez. Aigito’n aña izerdi gabe, luŕa emankoŕ agertuko zaigu.
14 Goiz. Euria: Udabeŕikoa, uzta burutzen danekoa. Berant-euria: udazkenekoa, azia ereiteko eta ereiña ernetzeko.
30 More. As. 12, 6.
3 Masebak. It. 7, 5.
4 Oŕela. Ez non-nai eraiki yauretxe kaxkaŕ orietakoak: Yaube’k bakaŕa ontzat aŕtuko du. Ikus: ementxe gai oneri buruzkoak 5, 7; 8, 12; 13, 19; Ir. 20, 24 eta 26; Ap. 17, 3-9.
7 Yango. Ap. 7, 15.
8 Gabiltzanez. Bakaŕdadean aginduak betetzeko eŕextasun gabe ziralako, ayetako batzuk, ordukoz, utzi egin beaŕ. Gero, oŕelakorik egitea ez zaye ziľegi izango.
15 Basauntz. Au non-nai eta noiz-nai yan zezaketen. Eskeintza eta oparietan, ordea, ez zuten erabiltzen.
18 Lebitaŕarekin. Itz onen ordez, beste itzulketari batzuk aŕotzarekin itzuli nayago dute.
21 Dezakegu. Eskein-opa egiten ibili gabe. It. 12, 15.
4 Ez entzun. G. 1, 8.
7 Aitaren. Mt. 10, 17.
1 Eriotzarengatik. Oitura bi oriek aigitoaŕen zorakeriak bait-ziran.
3 Satsurik. Gai ontazkoak ikus: Ap. 11, 2-23.
19 Egadun. Ap. 11, 20. Bai ere Mt. 3, 4; Mk. 1, 6.
6 Maľegu. Nabari danez, ebertaŕ askok, emengo agindu auek, beren aldera uleŕtu izan dituzte. Irabazi geyegian aŕotzari txanponak ematea, Yaube’k ez du ontzat ematen.
21 Yango. Lendik gentza-opa eskeñita, As. 31, 54; Ap. 7, 35; Ze. 18, 15-18.
23 Atebaŕnean. Iñora edo uŕutira yoan gabe, noski. It. 12, 15.
1 Abib-iľa. Galburu-iľa. Ir. 2, 2 eta 13, 4. Ere-aro ere bai. geroago Nisan izenez irakuŕiko duguna. Ne. 2, 1; Es. 3, 7.
6 Aututako. Ez, noski, bakoitzak bere etxean. Ir. 12, 9.
8 Batzaŕea. Ap. 23, 23.
16 Gizonezko. Adiñez artara beaŕtuak.
21 Oyanik. Tantai edo zuntoirik, It. 7, 5; 12, 3.
22 Oroitaririk. Atzeŕitaŕak oi dutenez. Ir. 20, 4.
5 Atauŕera. Batzaŕtokia antxe bait-zuten. As. 23, 3. Aŕikatu, ordea, atetik aruntzago, iñor ilda atea ez kutsatzeko. Ap. 24, 14; Ze. 15, 35.
16 Bildu. Orduko bakaldunek zaldi-gose ziran: neuŕiz zaldiak izatea ez ziteken ogen. Eŕien zuzendari diranek, onibaŕak nola erabili, bekuste!! (1 Eŕe. 10, 26-28.)
8 Ondaretik. Ap. 25, 32.
10 Surtan. Ye. 7, 31 eta Eze. 16, 21.
13Yatoŕa. Akaŕkizun gabea: aldeŕikoen siñeskeritik ezer erantsi gabe.
15 Igaŕle. Doibatzako Guraso Deun askok diotenez, IESU-Kisto ber-bera. Egi. 3, 20-23.
3 Ayetarako. Ze. 35, 13.
19 Zugatzak. Ez bide zuten agindu oaŕgaŕi au beti bete. Orain zugatz gutxi da Palestina’n. Ala ere, egungo agintari beŕiak, garai batekoen zabaŕkeria zuzendu nahiz dabiltza.
6 Gañean. Pilato’ek IESU-Kisto Yaunarekin egin zun antzera. Mt. 2 7, 34.
8 Ogengabeko. Odolak Yaube’ ren auŕean ots ozen eta gaŕaxi aundia darabil. As. 4, 10. Orain, ordea, txatal auetako eskeintza bitartez Yaube’k asketsiko die.
19 Atêtara. An bilduta dauden ebazletara.
23 Biraogaŕi. G. 3, 13.
5 Yantzi. Gizonezko eta emakumezkoen arteko langa edo esirik aundienetako bat soñekoa da, noski. Esi ori uŕatzetik letozken nabaŕmenkeriak neuŕtzea zail litzake.
8 Esitu. Palestina’ko etxeak gaľuŕik gabe oi dira, geyenean: etxe-gaña, langa-antzera-edo, ezer gabe danean, andik bera erortzea ez da aŕitzeko. Mk. 2, 4; emen aipatzen zaizkigun elbaŕi-ekaŕleak etxe-gañera aixa igo ziran.
9 Erein. Ap. 19, 19.
30 Emaztea. Ordukoak, etxe berean, emazte bat baño geyago saŕitan oi zituzten.
1 Atotsi. Ixraeldaŕ yatoŕek bezela, eskubide oro, alakoak ez bitza izan.
2 Namzer. Sasikume-edo esan nai du.
17 Alabaetan. Yainko aizunen etxetan oi ziranetako gaixo-galduak, alegia. Gizonezkoei buruz, orobat.
1 Zapuztagiria. Mt. 19, 7-9.
9 Mari’ri. Moxe’ren aŕebari.
12 Oeratu. Ir. 22, 25.
1 Beŕogei. Gero ogeita emeretzi ziran. (2 Ko. 9, 24.)
4 Idiari. Agindu au, emen, itzez-itz aŕtu beaŕ. Bañan, ik: Lk. 10, 7; 1 Ko. 9, 9; 1 Tm. 5, 18.
5 Emaztetzat. As. 38, 9.
7 Iri-ateko. As. 23, 3.
9 Erantzi. Eŕu. 4, 1.11.
17 Oroi. Ir. 17, 8-16.
19 Aantzi. Saul’ek ezabatu zun. Eg. 4, 42-43.
5 Aram’etaŕ. An luzaro bizi izan zalako; Aram’en, alegia. As. 12, 1-5; 25, 19-28; 28, 1-5; 29, 1; 31, 18.
14 Andik. Zituen amaŕenetik.
6 Ez ebakitako. Landugabeak, alegia. Ir. 20, 25.
12 Onesteko. Ontarako Eŕakel’ en aldekoak; biraokatzeko Lia’ ren aldekoak eta ondarea galdu zutenetakoak.
15 Estalpea. An ari beaguŕketan aritzeko. Utikan!! Ir. 20, 4. Emen onespenak ez dira aipatzen, Arao-erantzikoa, onespen gertatzen da. Ze. 5, 22.
19 Zuzena. Ayei zoŕ zayen laguntza ukatzen diena. Ir. 22, 21.22.26; Ap. 19, 33-34; It. 14. 19; 24, 17.
25 Ixurtzeko. Okeŕ ebatziz, ua iltzeko utziz.
4 Sabeleko. Oneskuntza au «Agur Miren» otoia esaten dugunok, noiz bete zan igaŕi genezake.
6 Saŕaldian. Irtetean... zure lan eta aŕtu-eman guzietan. It. 31, 2; 28, 6; 28, 19; Egi. 1, 21.
23 Burnizko. Etze-aundietako ondaŕ-autsa aizearen egaletan dabiľenean, ortze zabala aŕe eta goŕi dago egon; azpia, beŕiz, kiskalita, luŕari ezer ezin soŕtu zayola. Ap. 26, 16.
46 Zantzu. Ikusten eta entzuten dituztenek ikasi dezaten.
53 Yatera. 2 Eŕe. 6, 26-29. Geroago, beŕiz 70-gaŕen urtean, Yerusalem’en porokaldian ere bai.
68 Yoputzat. Am. 1, 9.
4 Eman. Yaube’ren laguntza gabe ez zezaketen ezer aditu, ez ikusi, ez ongira etoŕtzeko entzun; beste aldetik, ordea, beren eŕuz burututako itsukeria ez zitzayen zuribide, Yainkoaren ebazkuntza beti zuzena bait-da.
12 Zin egiñik. Auŕeko ataleko birao-zemaz.
19 Legoŕa. Garai artakoen esan zâŕa. Onak eta gaiztoak erabat, esan nai du, alegia.
24 Ori. Egiz, ez da egun Palestina’ko luŕetan len omen bezelako mardultasunik.
3 Bilduko. Babilon’dik itzuli ziralarik, agindu au bete zitzayen. Oraindik betetzeko dagona, yudaitaŕen biuŕpena da. Eŕ. 11,25.
11 Uŕundik. Yaube’ren aginduak ikasteko, izerdi eta buruauste geyegirik ez zuten beaŕ. Ir. 19, 8.
14 Biotzean. Gogoan. Ir. 19, 8.
2 Saŕ-irtenka. Lanean ari ezin. Bizi ezin ere bai. Ik: It. 28, 6; 2 Eŕe. 11, 8; 2 Eŕe. 11, 9; 2 Eŕe. 19, 27.
16 Lo. Norbaiti ilko dala esateko era asko dira. As. 15, 15; Ze. 27, 13; Eb. 2, 10.
5 Baño. Seme maitati izan beaŕ zutenak, nolabaiteko gaizto biuŕtu ziralako.
10 Etzean. Sinai’ko kiskaldegi egaŕian. Os. 9, 10.
13 Gañetan. Palestina’ko mendi ta muñoetan.
14 Basan’go. Er. 22, 13; Am. 4, 9.
15 Yexurum. Ixrael-eŕi ber-bera: txintxo-zuzena adirazi nai du. Bañan... gizendu zalarik, bere maitale Yaube... utzi egin zun!!!
21 Suminduko. Eb. 3, 5-7; 1214; 4, 1-3; 6, 1-6; 2 Eŕe. 17, 7-23; 24, 1-20; Ye. 5, 14-19; Eŕ. 10, 16’tik 11, 12’raño.
28 Sengabeko. Atzeŕitaŕak, alegia; bestela ez luteke esango, «Ori gure esku...».
32 Ayen. Ixraeldaŕena, Is. 5, 1-7; Er. 79, 9-17.
34 Ori. Atzeŕitaŕen okeŕkeria. Os. 13, 12; Yob 14, 17.
36 Ebatziko. Yareingo du. Ixrael’i zoŕ zayon zuzena itzuliko dio. Ainbestetan agindu izan zayonez, Yaube’k eŕukia izango dio.
40 Yasorik. As. 14, 22; Ir. 6, 8.
43 Goretsazute. Er. 4 7, 2-5.
3 Oñetara. Ir. 20, 1-22.
5 Yexurun. Nere txintxo ťiki edo txintxo kuťun. Yaube’k paŕ-miñez alaxe deitzen dio Ixrael eŕiari.
8 Tumin. Yakintza. Urim. Egia, Apaiz-lenak bulaŕean, itz oriek zeramatzin, noski. Ir. 28, 30.
8 Azteŕtu. Ir. 17, 1-7; Ze. 20, 1-13.
9 Aantzi. Aidetasuna gora-bera, lebitaŕak, biuŕi-zalapartariei eraso zien. Ir. 32, 26-29.
17 Itzalgaŕi. Gudarako dun indaŕa; eta, eŕiak ezitzeko dun almena.
21 Oŕela. Ze. 32, 1.36.
23 Egoaldeaz. Yos. 19, 32-36.
26 Yexurun. Emen bertan 5-gaŕen txatalean.
8 Ogei ta amaŕ. Aaron’i bezela. Ze. 20, 29.
10 Gerokoan. Itun Zâŕean, Moxe Yaube’ren igaŕletik aundiena da; Aren adiskiderik miñena. Moxe’ ren kideko eta bikañagoa, Itun Beŕi’ko Igaŕle Mesia da; guztion Erosle IESU-Kisto. Eb. 3, 3-6.
pin up casino- Online casino in India