Olabideren Biblia

ITUN ZAŔA: OAŔAK

ITUN BEŔIA: OAŔAK

BIDALI DEUNEN IDAZKIAK

[BESTELAKO TESTUAK]

APAIZENA

PDF-a ikusi

1

2 Oparitzat. Opariok Yaube’k berak asmatuak dira: lenen, ixraeldaŕak yainko-aizunetatik aldentzeko; bigaŕen, Goi-Yaunari zoŕ zayon yaureskuntzan ayei laguntzeko; irugaŕen, ageriko zintzotasuna osatzeko. Zuzenean ogenen askespenik ezin zezaketen iritxi, bai ordea, IESU-Kisto’ren irabaziei begira; izan ere Aren Opariaren irudi bait-ziran.

9 Ikusi. Lantxo xê auek, eskeingai-zekoŕa zekaŕenak zegitzin. Gaŕantzizkoak, alabañan, apaizak zegizten.

14 Uxapal edo usakumea. Aŕak izan beaŕ zuten.

15 Lepo. Burua edo lepoa biuŕiturik il, baña moztu gabe. Ir. 13, 13+.

 

2

1 Odolgabeko opariak. Ir. 29, 41.

2 Usai gozoko. Ir. 29, 18; As, 8, 21.

4 Artzi gabeak. Ir. 12, 8.

11 Eztirik. Aintziñatean eztiz ere egiten zuten ozpiña.

11 Ereko. Artzitakoak eŕoparitzat gebendurik zeuden. Eskein-oparitzat, ordea, erabili zitezken. Ap. 7, 13; 23, 17.

13 Itun-gatzik. Eguzkialdekoak itunbenetan oraindik ere ba-darabiltze gatza.

 

3

1 Gentzopariak. Eskeŕ-onez eskeintzen zana. Bai zerbait iristeko ere. Ap. 7, 11-18; Ir. 20, 24.

9 Isats osoa. Alderdi ayetan (eguzki aldean) aberen isatsak luze ta txit gizenak oi dira. Koipe uts, noski.

 

4

3 Gantzutua. Edo apaiz lena; oi ziran igurtziketa guziak zituna.

3 Utsean. Bigaŕen txataleko oaŕkabekerian, noski.

12 Eŕe. Ogen-ordezko oparia ezin ziteken yan. Ain zuzen ere, eskeinleak bere ogena garbitu nai du oraingo ontan. Gentzoparia, bai, yan ziteken. Ap. 6, 17-22.

15 Zâŕek. Eŕiaren buru ta ordezko bezela ziranak.

21 Lenbiziko. Ap. 4, 11.

31 Eŕe. Beaŕ diran puskak. Ap. 3, 3-4; 9-10; 14-15.

 

5

7 Usakume. Len bezela: Ap. 1, 14.

15 Eskeñitakoetan. Edo eskeñi-beaŕekoetan. Agindutako amaŕenak ordaindu ez; edo, beste bidegabekeri zerbait.

22 Ainbestetan. Aŕtu-emanetan saŕi oi danez, geyago irabazteko gose okeŕ asegaitzez, gezuŕa esan ta zin egin.

 

6

2 Eŕoparia. Eŕi guziarentzat egunean biŕitan eskeñia, goizean eta aŕatsaldean.

7 Minha. Barazki, ale ta igalien eskeintza. Ap. 2.

13 Egun oroko. Zazpi egunez. Ir. 29, 35.

 

7

18 Nazkagaŕi. Eguzkialdeko bero kiskaliz, aragi ua usteldua bait-zan irugaŕen egunerako.

20 Erauzia. As. 17, 14. Yaube’ kiko Ituna austen du-ta.

30 Tenupa. Edo zabuz eskeñi berdintsu bide dira. Ir. 29, 2428; 26 +.

34 Agindutzat. Eskubidetzat.

 

8

1 Aŕtu. Emen dionaz, ikus: Ir. 28 eta 29-gaŕen atalak.

8 Urim ta tumim. Ir. 28, 30.

23 Belaŕi-gingiľa. Yaube’ren esanak entzuteko. Eskuiko beatz lodiak: Yaube’ren gogoa azkaŕ egiteko. Oñeko beatza: Yaube’ren aginduetan okeŕtu bage ibiltzeko.

 

9

23 Yaube’ren aintza. Zer zitekenik emen ez da esaten. Lañotik irteniko ista zan, beaŕ ba’da.

 

10

1 Aŕunt. Egoki ez zana; bestelakoa; arauz atetikoa. Egin beaŕ zutena ez asmatzeko, bêraxego (10, 9) debekatzen dan edariz zerbelduta ote-zeuden?

3 Uŕbiltzen. Zaizkidan apaizetan.

4 Anayak. Aideak, lengusuak. As. 13, 8.

6 Uŕatu. Il diranentzazko miñik ez agertu. Ap. 21, 10.

7 Ez irten. Gantzuketako zazpiuŕenean, alegia.

10 Bere.izi. Apaizak buruan naspiľik ez du beaŕ; oŕela, bere eginkizunak obetogo bete al izango ditu.

 

11

2 Itz-egin. Yaube’k, beretzat bereizitako eŕia zala, erakutsi nai die emen ixraeldaŕei. Ezin zitezken, beraz, beste asko bezela, nâsi ta nolabaitekoak izan.

13 Aŕanoa... Izen auek, erderazko itzulpenetan ere, naiz antziñakoetan naiz oraingoetan, nolabait ikusi oi dira. It. 14, 12-19.

22 Argol eta agabak. Eberkerazko izenak. Mt. 3, 4; Mk. 1, 6.

27 Lauroñekoetatik. Txakuŕak, moxiñak eta abaŕ.

30 ... Eberkerazko bost izen auek zer diran, orain bizi geranok ia iñork ez daki, garbi eta zeatz beintzat. Anaka, satitsu ote dan diote; homet, suangiľa edo bare ote dan: ez dira orobat, baña... Ta oŕela beste irurak. Tinxemet, satoŕa izatea ba’liteke.

32 Satsu. Eguneroko lanetan ezin erabilikoa.

36 Ituŕi. Ara satsurik il da gero eroriko ba’litz, ildakoa uretik atera dun gizona kutsudun litzake, bañan ituŕiko ura ez.

 

12

2 Satsu. Lên-gurasoak egiñiko ogenez, guziok kutsudun gera; ta emen orixe gogoratzen zaigu; iñolaz ere.

6 Atauŕean. Asi-beŕitan, guziak batean bizi ziralarik, agindu auek bete-eŕezago bide zituzten. Gerora, bestelako eŕeztasunak ba-zituzten, Samuel’en idaztian ikusi ditekenez. (1 S. 1, 21-24.)


8 Uŕiegia. Alaxe gerta zitzayon IESU gure Yaunaren Amari. Lk. 2, 23.

 

13

2 Legena. Ogenaren irudia. Ua beldurgaŕia ba’da, beste au arego oraindik.

39 Garbi. Ez dezakete iñor kutsatu.

45 Ots egiñez. Kutsuturik dabiľela adirazteko.

46 Kapaŕditik. Lenbizi artan alaxe bizi bait-ziran. Geroago, legenaŕdunak urietatik ate zuten egoitza. Baña kidekoak kidekoekin elkaŕtzen ziran. (2 Bak. 7, 3-4; 17, 12-13.)

 

14

4 Txori garbi. Aginduen arauz yan ditezkenak.

5 Ur bizia. Ituŕiko ura, ez osin-zulokoa.

7 Txori. Yarei doanak, legendunari emandako azkatasuna adirazten du.

10 Log. Au ere esnetarako txantxiľa bat añeko neuŕia zan, gutxi gora-bera.

14 Igurtzi. Ikus lentxuago emen 8, 23-gaŕena.

20 Garbi. Etxera biuŕtuz gañera, oparietara ere ager diteke.

35 Legen-kutsua. Busti geyegitik itzalean soŕtu oi diran zuritasunak-edo.

 

15

10 Leroakenak. Yopuak beren nagusien puskak yaso edo astindu beaŕko zituten, bein baño geyagotan.

14 Uxapal. Ap. 5, 7-10; 12, 8.

25 Askotan. Osasun makalez datoŕkiola.

 

16

2 Estalki. Baŕnera, Deunera, alegia. (E. 9, 6-12.)

6 Eskeñi. Itun Zâŕeko Apaizlenak ogen-ordaña bere buruarentzat eskeñi beaŕ zun. Itun Beŕi’ ko Apaizlen Guren IESU-Kisto’k ez. (E. 7, 26.)

8 Azazel. Oni buruzko iritziak askotxo dira. Adirazi nai duna auxe da: eŕiaren ogenak osoro ezabatuak dirala.

22 Bazteŕaldêtara. Andik geyago ez itzultzeko, ta ogenak âzturik gelditzen dirala adirazteko.

27 Zegokien. Txekoŕaren eta akeŕaren gain zegon bi orien odola ixurizeŕi osoaren ogena ta gaiztakeria. Bañan ogenez kutsatua ezin yan ziteken. Ikus: ementxe, 6, 19; 7, 6; yauretxe muga-baŕnean deuna bakaŕik saŕtu bait-ziteken. Beraz, lekorera igoŕi besterik ezin egin. Iñor bizi ez zan etzêtara igoŕi. (E. 13, 11.)

29 Garbai-neketan. Barauz, ildurapenez, yolasak utziz, ogen-aitoŕtzaz, lagun uŕkoari lagunduz. (Ir. 34, 18-25; It. 9, 9-18; 2 S. 12, 16; 1 Bak. 19, 6; 2 Eg. 20, 3; Mt. 3, 4; 4, 2; 6, 16; 9, 15; Mk. 11, 20; Egi. 13, 3; 14, 22.

 

17

4 Ogenduntzat. Arau au, lekaroan bizi izan ziran garairako bakaŕik izan zan.

7 Loitu. Irudiñekin loitzea, ayei zoŕ ez zazkien aguŕak eta eskariak zuzentzea da.

10 Odol-yale. Ayentzat odola, biziaren irudi bezela zan; beraz, Yaube’rentzat bakaŕik beaŕ zuna. (As. 2, 7-24.)

 

18

5 Bizitza. Oraingoa ta gerokoa. (Ir. 15, 26; 23, 26; It. 7, 14; Is. 1, 9; Ma. 3, 10; Mt. 19, 17; Eŕ. 10, 5-6; G. 3, 2; E. 7, 19.)

18 Aizpa. Lia ta Eŕakel bezela ibiliko lirake. (As. 29, 27; Akino´taŕ Toma. 2a. 2ae, q. CLIV, a. 9.)

21 Molok. Oni auŕak eramanaz, gogoŕkeri izugaŕiak egiten zituzten. (1 Eŕe. 11, 5-7.)

24 Auŕeandik. Kanaandaŕak, alegia.

 

19

4 Urturik. Ir. 20, 4.

5 Olde onez. Eŕi xumeak oparietan saŕera aundia bait-zun, agindu estu auek gabe, aren asmoa okeŕtu ziteken.

9 Landeŕ. Eŕukitsu izaten ikasteko, arau ta agindu zuhuŕak dira auek. (Ap. 23, 22; It. 24, 19-20-21; Ir. 23, 11.)

13 Luzatu. Ogipekoaren estuasuna ainbestekoa izan liteke saŕitan.

18 Uŕkoa. Mt. 5, 43-48.

26 Odolarekin. Odola atera ez zayon okeletik; iťotakoak-edo. (1 S. 14, 32; Egi. 15, 20 eta 29.)

27 Moztu. Garai artako atzeŕitaŕak bezela, yainkotzakoen begirunez, noski. (Ye. 9, 26; 25, 23.)

Nekagaŕi. Zeroŕi egiterik nai ez dezuna, besteri ez egin.

 

20

6 Loitzeko. Yaube zapuztu ta beste urtziekin dabiľenari, idazteunetan, loitu egin dala esaten zayo. Itz au oso maiz ikusiko dugu.

11 Iľak. IESU gure Yaunaren garayan, yudatarak nai zutenez, aŕika ote? (Yon. S, 3-11.) Emen aipatzen dan emaztea, ogen dagiñaren ama ez dala, esan beaŕik ere ez litzake.

24 Bereizi. Ez nolanai, gero!! Ontarte aundiak egiñez, ta Moxe’ ren bitartez erau yatoŕ ta ikaspide bikañak emanez.

 

21

3 Kutsatu. Aren soin iľotza eortzi lezake, edo aren iľetara yoan.

5 Moztu. Ementxe, 19, 27-gaŕenean bezela, noski.

17 Naŕiodunik. Eŕikoei paŕ-eragin ez dakien. Edo-ta, akastun dalarik, arengana urbiltzeko uzkuŕ izan ez ditezen eŕikoak.

 

22

10 Aŕotz. Belaunez-belaun Aaron’en sendiko ez dana.

14 Yakiteke. Edo uste gabe, naiz oaŕkabe. (Emen. 5, 16.)

15 Naŕiotu. Apaiz ez diranei yaten emanaz.

21 Oso-osoa. Eguzki aldekoentzat gogoŕkeri nabarmenegia litzake gaur bertan ere. (Ir. 23, 19.) Azken-aro ontan, agindu oŕi yainko aizunekiko zerbaiten kutsua ikusi nai zayo; bañan, lenbizi aipatuak egi-antza aundigoa du.

 

23

8 Yopu-lanik. Indaŕ asko beaŕekoak eta lan gogoŕak. Otordua gertu ziteken. (Ir. 23, 1417’ra.)

13 Hin. Laurden bat, txopin bat eta erdi bide zan, Ir. 29, 40.

16 Beŕi. Urtearo artan bildutako ale beŕiz egindako iriñetik.

24 Lenbizikoa. Orduan asten zuten gizarte-urtebeŕi.

27 Erin-eguna. Oni buruz, ikus: ementxe, 16-gaŕena osorik.

34 Txosna-yaya. Lekaroan txosnetan bizi izan ziraneko oroiz, adaŕ eta ostoz eraikitako txosna kaxkaŕetan biltzen ziralako. Ir. 23, 16; Eb. 11, 9-10.

40 Kimuak. IESU Yaunari, abaŕ-igandez, orobat egin zioten. Mt. 21, 8. Bai eta ere ikus: Ne. 8, 15. Emen, ordea, adaŕak estalpeak egiteko zituzten, noski, 43-gaŕen txataletik igaŕi ditekenez.

 

34

3 Estalki. Itun-kutxa auŕean zegona. Ir. 2 7, 20-21; 25, 16.

14 Biraolari. Yainkoarentzat biraoa bidegabekeri aundi-beltza da. Geron mingaña garbi erabili dezagun! Ir. 3, 13 ta uŕ.; 6, 38.

20 Begi-ordain. Ir. 21, 24; It. 19, 21; Mt. 5, 38.

 

36

1 Masebarik. Aŕi-zutovak. As. 28, 19; Ir. 20, 4; It. 5, 8; Er. 96, 7.

4 Euria. Palestina’n ain beaŕeko dana. Ibai, idoi ta iťuŕi gutxi dira an.

5 Asetzeraño. Am. 9, 13.

16 Sukaŕa. Bulaŕeko gaitzepela, norbaitek uste dunez. Guda-garayan erdi-yanez ibilita, oŕelako gaitzepelak obetogo soŕtzen dira.

26 Ogi-makiľa. Yanaria ta edaria uŕitu, bi oriek bait-dira osasunaren euskaŕi.

30 Bamotak. Ebertaŕen itz onek, gain edo erpiñetan oi ziran yauretxeak adirazi nai ditu. Eki-aŕia. Eguzki-guŕtzalêk aren oroiz ta yayeraz eraikitako aŕiak.

 

37

2 Siñeskintza. Bere burua Yaube’ri eskeñiz-gero, bere buru ordañez txanponetan ematekoak dira uŕengo oriek.

12 On edo txaŕ. Saneuŕi aundi edo ťikikoa.

16 Omer. Asto batek bizkaŕka eraman dezakena. Ebertaŕen itza.

25 Gera. Ebertaŕen txanpon bat. Ikus: sikel, Ir. 30y 13; Ze. 3,

47 Gera edo ale orobat dira gero: au euskeraz, ua eberkeraz.

28 Herem. Eskudunak eskeñia, itzulbiderik gabe.

29 Iragaŕitako. Itzulbide gabe izatekotan saldua. Ze. 21, 2; Yos. 7, 1; 1 S. 15.

32 Artzaimakilpean: ibilitako edo artzayak atetik landara irtendakoan makil mutuŕ margodunaz xakitutakoa. Ye. 33, 13; Eze. 20, 37.

 


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper