Olabideren Biblia

ITUN ZAŔA: OAŔAK

ITUN BEŔIA: OAŔAK

BIDALI DEUNEN IDAZKIAK

[BESTELAKO TESTUAK]

YON Deunaren IDAZKI Lena

PDF-a ikusi

2

8 Arengan. IESU’rengan, agindu au eman dun IESU’ren aldetik begiratu; Aren irakastez ta ereduz argi beŕitan yaŕia dalako. Zuengan. Aren eskeŕ-indaŕez eragikoŕago azalduko da zuengan ta siñestun guziengan, Eliz-edestiak darakuskigunez.

20 Gurenak. IESU’k (Goteunez) igurtzita zaudete.

27 Irakatsi dizuenez. Siñespidean, ta, beraz, Eliz-magalpean ta argitan bizi diranei, beste ikasterik ez zaye beaŕa, zerurako arazoan. Elizarena, bai, beaŕ-beaŕa zaigu, Kisto’k berak eta Aren Bidaliek maiz ta argi diotenez. Ta igurtzi oŕek, edo orobat dana Goteunak, eŕaztu egiten digu Eliza’k irakasten diguna aditu ta siñestea.

 

3

9 Ez du ogenik egiten. Emen ez du esan nai Yainkoaren semetza daukanari ogen egitea eziña zayola: biok, ogena ta Yainkoaren semetza, iñorengan ezin aldi berean aurkitu dirala baño. Yainkoaren azia, beŕiz, eskeŕ gurentzaľea da, ta onen bitartez siñesmena, itxaromena ta maitasuna biotzean pizten dizkigun Goteuna.

18 Ataŕari. Yopu-belduŕez ori aditu beaŕ, Seme-belduŕa ta maitakuntza ondo baño obeki elkaŕtuta egon ditezke-ta egoten dira luŕeko bizialdi ontan. Ala ere, maitakuntza aundiago egiten dan giñoan, seme-belduŕa opoŕago gelditzen da; biotzeko iľunaldietan ageriago azaltzeko, aŕatsean izaŕak bezela.

 

5

6 Urez. Yordan’en azaldu zanean ukuzpena aŕtzeko, ta oŕela bere agiriko bizia asteko, Yon Ukuzleak lenbizi, ta bereala zeruko Aitak eta Goteunak gizadiaren yaregiľe ta zerutitako irakasletzat aldaŕikatuta: Odolez. Gurutzean bere luŕeko bizia erantzi zuenean, gure ogen ordaña Aitaren eskuetan yaŕita. Goteunez. Edo Goteunak, beŕiz, aitoŕ egiten dio, Yordan’en lenbizi, ta gero Pentekostetan, bere emariz ta alatzez Bidalien aldaŕia indaŕtzen, eta siñestunen biotzetan bere argiz ta eragitez kistaŕ bizitza pizkoŕtzen.

7 «Aita, Itza

»eta Goteuna, eta irurok bat datoz». Laterazko puxka au eladerazkoetan ez da arkitzen.

16 Eriotzarako. Edozein ogen laŕi, arimarentzarako ilgaŕi da; ala ere, ogen laŕietan ba-dira eskeŕ-bizirako sustraya dan siñesmena itotzen ez dutenak: eta, auetaz Yon deunak emen dio eriotzarako ez dirala. Siñesmena beregandik yaurtitzen dunaren ta erabateko ukoz siñesbidetik sayesten danaren ogenak, beŕiz, eskeŕ-bizirako sustraya iťo ta erauzten du; ta Yainkoaren urgazi berezi-berezi batez baizik, eskeŕ-bizia oŕelakoei itzultzea oso zail ta eziña alakotsua da. Oŕelakoen alde otoi egitea ziľegi da: ez digu, ordea, Yon’ek ori agintzen.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper