Olabideren Biblia

ITUN ZAŔA: OAŔAK

ITUN BEŔIA: OAŔAK

BIDALI DEUNEN IDAZKIAK

[BESTELAKO TESTUAK]

KORINTO’koentzat Lena

PDF-a ikusi

1

12 Batak dio. Alderdikeriok ez bide ziran siñesteari legokioken zerbaitetzaz piztu; norkeri istiľuak noskiago deritzakete. Ayen auŕka Paul’ek Kisto’ren izena, guziak bat eratoŕtzeko, yasotzen du.

17 Elantzerik. Ele-antzerik gabe, noski: ikastetik, gogamen sakonetatik eta izketan edeŕki nola ari asmaketan ibili gabetik datoŕkiona, Yainkoaren eragiña azaltzeko egoki eta aski zayola.

20 Erotzat. Beŕi Ona zabaltzeko, edo aŕtzeko, ez ditu Yaunak aberatsak autu, ez yakintsuak edo agintariak; beaŕtsuak baizik, ikasigabeak, mendekoak; iñork uste ez dezan bere antzez ta indaŕez alako egitea burutuko dula.

30 IESU Kisto izatea. IESU Kisto gure zindokuntza dala esatean, zindokuntza irabazi ta ekaŕi diguna dala esaten da. Zindokuntza ori, ziñez, gugan ta gure da, baŕena Yainkoaren begietan edeŕtzen digula; IESU Kisto’k guretzat irabazia, ordea.

 

2

3 Ikara goŕitan. Atenai’ko yakitunei berak egindako itzaldi yakintsuaren potoak (Bid. Eg. 17, 23) gibel-belduŕ ordun zeukan, ta elantzera yotzeko uzkuŕ.

6 Bikañen. Sinismena eta kistaŕ-bizitzako bikaintasuna osoro iritxi zutenak, noski. Ikus: Pi. 3, 15; E. 5, 14.

 

4

7 Zergatik aŕotzen? Alderdiketari ayen aŕokeria leŕtzeko, Paul’ek emen diona, apaltasun ziñaren oñaŕia da; bai yatoŕiz genuken edozein igurdizi ta indaŕi buruz, bai eta areago ere, yatoŕi-gañeko izate ta bizitzari dagokion edozertan.

 

5

5 Satan’i emana. Elizatik, edo siñestun erkidetzatik alakoa yaurti ta, Yob bezela, beste asmoz gero, Satan’en mendean nozitu beaŕez yaŕi.

7 Orantza. Gizon lizun ua korintokoentzat gaizpide, ta ango eliza artzi lezaken orantza zan. Beren artetik, beraz, korintokoek yaurti beaŕ zuten, kutsugabe ta beñolako Paska-otiľak bezain txau ta garbi, Paska beŕirako gelditzeko.

 

7

12 Nik dasayet, ez Yaunak. Arestixeko agintza (10-11, txataletakoa), ta emengo baimena (1215 txataletakoa), Yaunarenak dira, noski; bata ta bestea. Lenengoa, Yaunaren Beraren aoz esana ta iragaŕia; emengoa, Yaunaren eragitez ta agintez Paul’ek emen lendabizian aldaŕikatua.

 

8

10 Bazkatzen. Geroxeago (10, 20) esango du, au egitea ogen dala. Emen, beŕiz, ogen ote-danentz esan gabe, dio, noizpait gizagaxo batzuentzat gaizpidea izan ditekela; ta orduan, beintzat, buru ortatik ogen dala.

 

9

5 Aŕebaren bat. IESU’ri bezela, Bidaliei ere emakume zintzo batzu yaŕaitzen zitzazkien, bizirako beaŕak ayei eŕazturik; Bidaliak alako arazotik aldenduta, Beŕi Ona’ren aldaŕiketan ta Eliz beŕiaren azketan zain ta muin ari zitezen.

 

10

16 Bakuntza. Mezatan Kisto’ren odol biuŕtutako ardoa edatea, ta Beraren soin biuŕtutako ogia yatea, Kisto’rekin bat egitea da; ta ala Kisto’rekin bat egiñek, elkaŕ ere bat egiten dute. Ta ori bi aldetatik: -a) yanari ta edari auek, ogi-iduriz ta ardo-iduriz Kisto’ren soin ta odol zin-ziñak diralako; -b) yauresketan Kisto’k Berak Yainkoari opari eskeñiak diralako. Oŕ bada alako oparitik yaten ari izana, oparia eskeintzen dion arekin bat egiten da, ez noski soñez; gogoz ta onerako edo gaitzerako erkidegoz baño. Bigaŕen

sustrai ontatik, yuduen yauresketan eskeñitako oparitik yaten zutenak, Yainkoarekin bat egiten ziran; ta siñesgabeak beren yauresketako oparitik yanez, tuxuriekin bat egiten dira; tuxuriak bait-dira ayen opariak eskeintzen zazkienak.

 

11

4 Bere burua ezaintzen du. Kisto, noski.

 

12

4 Emariak. Emari auek: -a) Goteunarengandik datozkie; -b) ez kistaŕ guziei, ez eta deuntasuna neuŕi bat edo besteraño iritxi dutenei; -d) Goteunak uŕurik eman nai dizkienei ta dizkienean, ta ez aŕtzaľearen onerako.

Ona emen aipatuenak: -1) izmen zuŕa, egi sakonenak azaltzeko; -2) izmen yakintsua, egi beaŕenak guziei irakasteko; -3) siñestea edo alatzak ere iristeko uste betea: -4) eriak sendatzeko indaŕa; -5) alatz-egitekoa; -6) igaŕmena edo agiriko itzaldietan aolkuz, irakastez, eta noizpait ere, baŕnekoen edo etoŕkizunen igaŕketaz entzuleak siñesbidean pizkoŕtzeko indaŕa; -7) Yainkoagandik, norberagandik edo txeŕengandik datoŕena bereizteko argi edo usna; -8) mintzo aŕotzez egitekoa, edo erderaz yakiteke, erderaz Yainkoa goratzen edo otoi egiten agirian mintzatzekoa; -9) oŕelako itzaldiak entzulen izkerara biuŕtzeko antzia.

 

15

51 Ez gera. Laterazko Vulgata’k onela: Guziok ilko gera, noski, ez ordea guziok aldatuko.

 

16

22 Maran atha. Yauna ba-datoŕ; eta Marana tha «Yauna, zatoz» aramaitaŕen esaerak dira, Eliz beŕian erabiľiak, gutartean Aľeluia ta Hosanna bezela.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper