Olabideren Biblia

ITUN ZAŔA: OAŔAK

ITUN BEŔIA: OAŔAK

BIDALI DEUNEN IDAZKIAK

[BESTELAKO TESTUAK]

EŔOMA’KOEI

PDF-a ikusi

1

17 Zuzenbidea. Ona emen idazki onen gai osoa: siñestea. Au da Yainkoaren indaŕa, gogoaren osasuna iristeko, naiz yudu, naiz elendaŕ izan; baña, lenik yuduari eskeñi beaŕ zayo, ta gero elendaŕari. Paul deunarentzat gizadi guzia bi aldetara zatituta dago: batera yuduak, bestera, beŕiz, osterantzekoak. Auek, batzutan elendaŕ, beste batzutan atzeŕitaŕ bezela aipatzen dira.

 

2

3 Ogen berberak. Yuduak aŕo ziran Moxe’ren bitartez aŕtutako Lege Zâŕagatik; eta, oŕelakorik ez zutelako, eŕbestekoak ixekatzen zituten; baña, gizonaren on-izatea ez dago lege-yakitean, lege-betetzean baizik.

14 Berentzako lege. Ba-ziran atzeŕian lege idatzirik gabe soŕtzezko-legez argituak, ogengabe bizi ziranak; bañan, ez beren indaŕez, Yainkoaren eskeŕez baizik. Askoren iritzian au esan nai du Paul deunak toki ontan.

Gañera garbi ageri da emen, edonork ba-dula biotzean Egiľeak soŕtzetik ezaŕitako ezaguera bat, ondo egiteari on, eta gaizki egiteari gaizto dala baŕundik deadaŕez esaten diona.

26 Aginduak betetzen. Auŕpegi itxurari ez dio begiratzen Yaungoikoak, baŕengo adeŕtasunari baizik. Eŕbestetaŕ azal itxusikoak ezaguera zuzenaren deyari yaŕaituz, ogenik gabe irauten ba’ du, Yainkoaren ondasunetan saŕtuko da. Yudua, beŕiz, bere lege ospatsu ta edeŕaren ausle ba’da, utsik ta lekorean geldituko da.

 

3

20 Eginbidez zindotuko. Lege Zâŕetik eta soŕtzezkotik ez du gizonak ona izateko añeko indaŕik, ogenaren ezaguera besterik ez damaigute-ta. Indaŕ ori, IESU Kisto’ren eskeŕetik datoŕkigu.

24 Uŕurik. Zindokuntza, bi aldetatik begira diteke: asieratik eta azieratik. Asiera atontzen dute siñesteak, itxaromenak, eta abaŕ. Aueri, gertubide ba’dira ere, ez zaye zindokuntza zearo zoŕ, eta berak ere uŕurik edo utsean ematen zaizkigu. Azierari begi ematen ba’diogu siñesmen, itxaromen ta egite on guziei zindokuntza zearo zoŕ zaye.

Luter’ek eta Ostelariek okeŕ ateratzen dute emendik Yainkoaren adiskidetasuna ta zerua iristeko ez dala egite on beaŕik. Paul deunak eta Terento’ko Batzaŕak diotenez, beaŕ-beaŕezkoak dira, ordea. Ala ere, Yainkoaren adiskide ta seme, uts-utsean gera. Gero, beŕiz, egite onik ez ba’da, Yainko-semetzako bizitza edeŕ ori azi ta sendotu beaŕean, il egiten da.

 

4

2 Zindotu ba'litz. Abraham siñestez zindotu zan, ez bere egitez. Bestela iľaŕaindu ziteken Yainkoaren auŕean. Bakoitzak bere egitez iristen duna bere du, ta oŕetzaz iľaŕaindu diteke. Ala zindotu zan Dabid ere Betsabe’ rekin egin zun ogena ezkero, beraxego esaten danez.

9 Zori on au. Erdainkuntza ta legea baño len, Abraham zindotua zan; ez datoŕkio, beraz, zindo izatea erdainkutzatik, ez eta legetik ere, yuduek nai zuten bezela.

24 Siñestea. IESU Kisto’ren piztuera da batez ere guk siñetsi beaŕ duguna; ta alatz izugaŕi onekin egiztatuak daude beste siñeskai guziak.

 

5

5 Maitakuntza. Aintzagaŕirik aundiena Yainkoaren seme izatea da. Yainkoaren semeak daukan betiko ondasunen itxaromenak, ez du bein ere utsegingo, bere baikuntza edo bayezkoa Goteuna da-ta. Yainkoaren maitetasunarekin eman zaigun Goteuna. Ona emen zindokuntzak dakazkigun lagun edeŕak: Yainko-semetza, goi-maitasuna, itxaromen sendoa, Goteuna.

12 Ogena saŕtu. Yatoŕizko ogena gure guraso Adam’engandik datoŕkigu ondorengo guzioi, ta gañera, eriotza ogen onen bitartez. Adam Yainkoaren agindupean zintzo egon izan ba’litz, ez gendun yatoŕizko ogenik, ez eriotzarik.

15 Ugariago. Adam’en txaŕkeria oso poŕokatu ta ordaintzeko, eskeintzen digu IESU Kisto’k bere eskeŕ-emaya. Au berenganatzen dutenak Yainkoaren seme izatera yayotzen dira, ta betiko bizitzaren yabe egiten. Beraz, Adam eta IESU Kisto, gizadi guziaren bi ituŕburu bezela datozkigu: bata, ondatzeko; bestea, gorago yasotzeko. Gorago, bai; nai duna IESU Kisto’ren bitartez gorago igo bait-diteke Adam’enez erori ta yeitxi zan baño.

 

6

2 Ogenarekiko il. Kisto’ren ukuzpena aŕtzen duten guziak Kisto gurutzatuan txertatzen dira. Zugatzak eta txertatzen zazkien mentuak gora-bera ber-berak daramazkite. Beraz, Kisto, il ezkero luŕpera diyoa; gizona, urpean ogen zâŕekiko iltzen da; Kisto, luŕpetik dirdiraz pizten da; gizon ukuzia urpetik Yainkoaren semetzako bizitza beŕira yayotzen da.

 9 Kisto... ez da iltzen. Kisto, beŕiz ez iltzeko piztu zan; gizon ukuzia, Yainkoaren eskeŕezko bizi tza beŕira pizten da, beŕiro ogen astunez ez iltzeko.

13 Iskiľutzat. Auŕetik giriña txaŕen mendeko ziñaten; gerokoan Yainko-eskeŕaren esanera egon beaŕak zerate.

 

7

4 Legearekiko il. Senaŕ-emazteak ezkontzako lokaŕiz loturik daude. Lokaŕi ori eriotzak bakaŕik eten dezake, ta bizirik dirauna askatua gelditzen da. Oŕelaxe, lege zâŕa ta yuduen eŕia elkaŕ lotuak zeuden. Baña lege zâŕa IESU Kisto’rekin gurutzean il zan, ta yuduak artatatik askatuta IESU’k ipiñitako lege beŕia aŕtzera beaŕtuak izan ziran.

6 Gogo beŕiz. Yuduak lege zâŕaren mendean zeuden, eta beste eŕiak soŕtzezko legearen azpian. Nork bere legearen aginduak bete zitzaken, baña ez lege zâŕak edo soŕtzezkoak emandako indaŕez, IESU’ren eriotzatikako laguntzaz baño. Ta laguntza au edozein gizonek ludiaren asieratik bere eskuan zedukan. Oŕegatik ogen egin ta galdu diran guziak beren eŕuz galdu ziran.

14 Legea gogokoi... ni aragikoi. Giriña txaŕak eta ezaguera zuzenak gizon bakoitzaren baŕuan izugaŕizko iskanbiľa dakaŕte. Ayek giza-naimena gaitzera daramate; ezaguerak, beŕiz, onaren edeŕtasuna begi-auŕean ipiñirik on-bidera biguin-biguin ots egiten dio. Bi lege oyen tartean dago gizona estu ta laŕi, nai ez luken gaiztakerira bultza aundiak aŕturik. Baña ziñez nai duna, onean sendo egongo da. .

 

8

1 Gaizteskizunik. Zindotzen diranen gogoan ez dira ogenak estaJita bakaŕik gelditzen, ostelariek diotenez, an baŕenen egi-egiz ezaŕita ba’leude bezela, ez; aitzitik, oso asketsi, garbitu, ta kendu egiten dira. Giriña gaiztoak ba-dirau; baña ez da berez ogen. Idazteunetan ogen deritza, bañan ez ogen dalako, ogenera bultzatzen gaitulako baño. Ari kemenez guda egiten dionak, donokirako sari aundiak irabazten ditu.

15 Yopu, biotza. Antziñako legean, iñusturi ta tximista-artean emandako lege artan gizonak belduŕez ta dardaraz bizi ziran Yainkoaren auŕean, moŕoya nagusi zoŕotzaren begietan bezela; baña IESU Kisto’k yaŕi digun lege beŕian, gizonak, semên antzez daude Yainkoaren auŕean, ta biotzetik aora datoŕkiela, «Aita Gurea» bene-benetan esaten dute. Seme gera, ta oŕegatik bai eta Yainkoaren ondasunen yabegai ere; baña, IESU Kisto gure anai zâŕenaren antzera gurutziltzatzen ba’ gera.

31 Gure alde. Zuzendu diranak Yainkoa beren alde daukate, ta ez dira belduŕ izan beaŕak, beren gañera etoŕi leiteken edozein kaltegatik; ez bait-da ezertxo ere izango, Yaingoikoagan ayenganako irazeki dan maitetasuna, oztu edo epelduko dunik. Ta Yaungoikoak maite ba’gaitu, nori belduŕ izan?

 

9

5 Guzien gañetik. Toki onetan edeŕki agertzen zaigu, IESU Kisto gizonez gañera, Yaungoiko egiazkoa ta beti-betiko aintzagaŕi dala. Ta beste alderdi askotan egi berbera erakusten digu Itun Beŕiak.

7 Seme ez. Ixaak’i ta Yakob’i ez zitzayen beren irabaziz etoŕi, lenengo yabegai ta gero nagusi izatea, Yaungoikoak oŕetarako autu zitulako baño; oŕelaxe, ez dira gizonak siñesmenean ta zuzentasunean saŕtzen zoŕ zayen sarian bezela, Yaungoikoaren autatzez ta emayez baizik.

22 Ontzi galbeaŕak. Siñesmena iristen ez dutenek ta zeruan saŕtzen ez diranek, ori beren eŕuz dute. Yainkoak guziei beaŕ zayen laguntza bidaltzen bait-die, batzuei gutxiago ta bestei ugariago, baña guziei naikoa dan aña. Ik. Yon 17, 12+ .

25 Eŕia ez zanari. Auxe zan yuduak Paul deunaren auŕka zekaŕten aitzakia. IESU Mesia’tzat ez aŕtzeko, Mesia ta Mesia’ren bakaldeŕia guretzat dira zioten, igaŕlêk antziñatik agindu zigutenez. Baña guretatik oso gutxi saŕtu dira IESU’ren yaŕaiľên artean. Paul’ek darantzuye: igaŕleak ondo irakuŕi, ta obetoago aditu. An daukazute idatzita, yuduen eŕitik Yaunak gutxi aŕtuko ditula Mesia’ren eŕirako, ta kondaŕ oritxek azi ta ugarituko dirala, ta Mesia’ren bakaldeŕian aŕotz ta erbestekoak saŕtuko dirala. Alaxe gertatu da; ta gertaera onek IESU Nazaretaŕa benetako Mesia dala agertzen dizue. (Os. 2, 25).

 

10

1 Leya la otoigaya. Ixrael’ek zindokuntza, edo gogoaren osasuna, leyaz biľatzen zun, bañan ez zintzo ta zuzen. Zindokuntza Moxe’ren legetik zetoŕkiolakoan, lege ari kemen-kemenez itsatsita bait-zegon. Zindokuntzarako bide egokia ta bakaŕa, IESU’ren siñestea ta legea zan, ordea. Au ez zun aŕtu izan nai; ta bere eŕuz bidekatu ta galdu zan.

15 Bidalia. Iñor oŕela bidaltzeko, almena beaŕa da; ta almen edo esku au, Eŕoma’ko Doipuruak bakaŕik du, IESU’rengandik Kepa’ ren bitartez aŕtuta. Oŕegatik ostelariek eta ayen antzekoek, Eŕoma’ko Doipuruak bidali ez bait-

-ditu, gezuŕezko mixiolari dira.

19 Uleŕtu. Siñesbidea ta Beŕi Ona Ixrael’i, besteri baño lenago ta agintezago aldaŕikatua izan zan, aldaŕikaria IESU Bera zitzayola, Yainko Aitak bidalia.

 

12

20 Yaten emayozu. Garbairako eŕesumiña, ta zurekin adiskidetzeko izkia biotzean piztuko diozu.

 

13

12 Gaua. Edo ogen-aldia. Kisto’ren argia luŕgañean Beŕi Onaren aldaŕiz soŕtu ta zabaldu auŕean, luŕ osoan nagusi zan ogen-iľunbea.

 

14

23 Kezkan. Buru ontan aipatutako yayegunak, Lege Zâŕean agindutakoak ziran; yanaria, beŕiz, sasi-yainkoei oparitan eskeñitakoak. Kistaŕ beŕi ayetan, batzuk alako yayegunak gorde beaŕ zirala okeŕez uste zuten. Berebat, batzu, alako aragiak yatea eragotzia zitzayelakoan zeuden. Oŕetzaz emen esana alpeŕik iñork Elizaren yayegunetaz ta barauaz aditu nai luke.

 

16

22 Eskulana. Paul deunak ziotsana, Paul’en begietan ta aginduz idazten.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper