Olabideren Biblia

ITUN ZAŔA: OAŔAK

ITUN BEŔIA: OAŔAK

BIDALI DEUNEN IDAZKIAK

[BESTELAKO TESTUAK]

YON DEUNA

PDF-a ikusi

1

1 Itza. Aita eta Semea ta Goteuna Yainko bakaŕa izanik, bakoitzak Yainkotasun oso ta berbera du. Ala ere, Semea Aitaren Yakintza deritza, ta Goteuna Aita-Semetarteko Maitasuna. Emen, Yon’ek Semea Aitaren Itza deitzen du, antziñeko yuduek Memra deitu zuten bezela.

ITZ Onetzaz irutzuok emen aitoŕtzen dira: -a) Asieran ba-zala, edo betidanikoa dala; -g) Yainkoa’ rengan zegola, ITZAREN norki edo nortasun berezia adierazten zaigularik; -k) Yainko zala, au da, Aitaren eta Goteunaren Yainkotasun berbera dula.

1 Yainkoarekin. Itzuŕak idaztian (8, 30) Yakintza alaxe dala erakusten zaigu.

4 Bizitza. ITZA bizi guziaren ituŕburu da, eta izaki guzien bizi Ua da.

9 Ua. Onela ere bai: «Argia luŕera zetoŕen».

18 Ikusi. Ikus: Ir. 33, 20-23; emen 6, 46; K. 1, 15; 1 Tm. 1, 17; 1 Yon 4, 12.

21 Igaŕlea? Au da Moxe’k agindutako Igaŕle Aundia edo Mexia. Ez, bada, uleŕtu igaŕle bat dan ala ez.

23 Isai’k... zionez. Au da: Ni naiz Isai igaŕleak itz onekin esandako IESU’ren geznaria.

26 Ez dazaguzuten. Yon’ek ere antz-eman zion yuduen itsukeriari. Ikus, geroago emen: 8, 1°; 9, 29 eta abaŕ.

29 Bildotsa. Yainkoak autu dun Bildotsa (Is. 53, 7). Beste bildotsen odolak ezin lezake ogenik garbitu. Bildots onek giza-ogena, au da: asierakoa eta beŕoren ondorengo guziak kentzen ditu.

34 Yainkoaren Semea. Bai onela ere: Yainkoaren Autua.

39 Amaŕak. Guretzat, aŕatsaldeko lauak.

45 Natanael. Beste izenez Bartolomai.

48 Ikusi zaitut. IESU’ren goi-argizko gizabiotz-ezaguketa Yon Deunak maiz aitatzen du: 2, 24; 6, 64; 70 eta uŕ.; 13, 10 eta uŕ., 27 eta uŕ.; 16, 30; 21, 17.

51 Igo eta. Yakob’ek ametsetan (As. 28, 12) ikusitako zeru ta luŕaren alkaŕtasuna, Niregan bete dala ikusiko duzute.

 

2

4 Emakume! IESU oŕela mintzo zayo bere Amari, iduri lukela gogoŕkixe: bañan itzalezko itza da, gure artean andera edo andere antzeko.

Zuri eta Niri zer. Au ere oiturazko esakera adierazteko, emen arazo ontan zer-ikusirik ez dugu.

Nere garaya. Nere Yainkotasuna alatzen bitartez agertzeko garaya: bañan, Aren Amak goiko argiz ezagutu bide izan zun garai ua laisteŕ zala, eta alaxe Maria’ren arartekotasunak iritxi izan zun lenengo alatza.

5 Lesaizuekena. Ikus: As. 41, 55.

11 Bere aintza. Au da: bere Yainkotasunaren dizdiza eta aintza, itzauŕean (1, 14) esan dun bezela. Ikus ere: emen 3, 35; 5, 22; 17, 1 eta uŕ.

12 Ama. Aldi ontarako Yose deuna il zala emendik ere susmatzen da. Ikus: Mt. 13, 55.

Senide. Itz onek emen ez du esan nai IESU’ren aide, baizik ikasle, beste une auetan bezela: emen 20, 17; Eg. 1, 15; 9, 30; 10, 23; 11, 1 eta abaŕ. Ez da âztu beaŕ Yon deuna luzaro bizi izan zala, eta kistaŕak lenbizi berentzat aŕtu izan zuten izena emen erabiltzen digula.

14 Yauretxean. Au da: yauretxearen atauŕeko tokietan.

 

3

1 Nagusietakoa. Yuduen Batzaŕean eskuduna: Ikus: emen 7, 48; 50 eta uŕ.; 12, 42; 19, 39.

3 Yaureŕia ikusi. Edo ua beragandu edo artan saŕtu.

Beŕiro yayo. Emen, goitik yayo obetogo legoke.

5 Atsetik. Ukuzpenaren bitartez yayotza beŕia aŕtu.

Uretik eta Goteunarengandik. Uraren bitartez ukuzpenean beŕizten gaitun Goteunaren indaŕez. Ura bait-da batayoan ezaupide ikusgaŕia, ta Goteuna ikusi ezindako emari edo eskeŕaren emaľea. Urtatik eta Goteunarengandik beŕiro yayo giñan, gizon beŕia ta izaki beŕia izateko, Paul deunak dionez: K. 3, 10; G. 6, 15.

Ukuzpeneko urak, gizadi eroriaren zauri-ondoak ez ditu erauzten; eta bakoitza beti IESU’ren irakaspenen etsai diran luŕkoyez inguratuak gaude. Oŕek ez du esan nai gizona eroŕtzen danetan, gaizkigalez edo okeŕ-maite ustelez amiltzen danik beti. Bañan ez da âztu beaŕ au: mendi-tontoŕeko aŕia ez doa egunero bêra; latseko ura ere zelaigunean geldi dago: bañan batak eta besteak kirikalari gutxi beaŕ dute bêraka asteko. Yatoŕizko ogenak ekaŕi zigun auleria oso gutxik egoki litzakenez uleŕtzen eta ikusten eta aitoŕtzen dute, noski. Ortatik ere gizarteko zenbait okeŕ eta zail-izate bat baño geyago beaŕ dan neuŕiz ez ezagutzea. Zirikalari ťikiya aski eta geyegi izaten zaigu saŕi gain-bera amiltzeko.

8 Aizeak. Aizearen izateaz yakin-nai asko zituzten lêngoak: Ikus, Go. 11, 5. Aizearen bidea bezin aŕigaŕi eta izkutukoa da Ukuzpenak damaigun garbitasuna; ez, ordea, gezuŕezkoa.

11 Luŕekoetaz. Gizonaren bizitza beŕia, luŕean izkutuki zaigu; Gizasemearen aintza donokiko izkutuki da. Ikus: emen 6', 61 eta uŕ.; 17, 4 eta uŕ.

18 Galdua. Siñisten duna ez diteke gal, sinistez bizi deño; bañan, era batera sinistu eta bestera bizi edo egin, ori ez da siñestea, siñestea austea baño. (Haranedeŕ.)

21 Baitan. Yainkoaren adiskidetasunean iraunez eta Aren gogora ibiliz.

29 Senaŕgai. Au IESU da; Emaztegaya Doibatza, edo IESU’ k beretutako gogo guziak. Yon’ en arazoa, donokitik ari emana, beŕiz, gizonak beretzeko zetoŕen IESU’rengana gogoak eramatea zan.

33 Tinkatzen. Ereztunez artu-emanetako agiriak garai artakoak indaŕtzen zituzten bezela, egiti izango zirala adieraziz.

35 Ipiñi. Ikus: Mt. 11, 27; Lk. 10, 22; emen 5, 22.26; 13, 3; 17, 2.

 

4

6 Nekatua. IESU oŕen nekabera ikusita aŕiťu egingo al-gera? Nekatzen geranean nolabaiteko ariñaldietara yoan beaŕean Ari begira egoteaz edo ibiltzeaz atseden obea izango degu.

9 Yudu zala, emakumeak izketan igaŕi zion nolanai ere IESU’ ri. Ikus: Eb. 12, 5 eta uŕ.; Mt. 26, 73.

10 Ur bizia. Osiñekoa baño guragaŕigoa, eta lats-ituŕian xiŕipaka doanaren antzeko gardena.

20 Zuek. Samariaŕek yuduei isituki ukatzen zien Yerusalem zala agiriko yaureskuntza Yainkoari egiteko toki bakaŕa; ta Garizim mendian beste yauretxe bat eraiki zuten. IESU’k ordurarte yuduak oŕtan zuzen ibili zirala dio; geroenean, beŕiz, yaureskuntza yatoŕa alde guzietara zabalduko zala, Yainkoaren eskeŕak biotzetan piztutako adorez giza-baŕnekoa ta azalekoa Aren gogara artezturik.

23 Gogoz ta egiz. Ez, beraz, axalez eta auŕean gaituztenek ikusteko bakaŕik. Beti ere agirikoaren atzetik ibil-beaŕekoak ez dira gutxi izan: gaur asko, ugariak eta eŕuz. Axalekoa bete ezkero, guzia bukatua dagola uste dute: iruzuŕketa negaŕgaŕigorik ezin asma liteke!!!

34 Naia. Gizadiaren osasuna yareikuntzaz. Ikus: emen 3, 17;

6, 39 eta uŕ.

52 Zazpiretan. Eguerdi osteko lenengo orduan, guretzat ordu batetan.

 

5

1 Yuduen yaya. Geyenak emen Paska uleŕtzen dute. Izan leike txabolen yaya zeritzana ere.

4 Urera saŕtzen zana sendatzen zan: ezetz diotenak ere ba’dira. Alegia, berez zula ur oŕek sendatzeko indaŕa. Bañan, ez zaye sinistu bear: esanen eustazpi egirik ez bait-dakaŕte.

27 Gizaseme. Dan ezkero, au da: Daniyel igaŕleak lañoetan ikusitako gizaseme ua, Mexia. Aren auŕean eŕi guziak auzpezten dira, ta arek, erdian yaŕirik, guziak epaitzen ditu. (D. 7, 13-14.)

35 Ua. Zuzi ixio zan: zuziak ez du berezko argirik, aŕtutakoa baño. Oŕela Yon’ek bere argia IESU’ ri zoŕ zion.

39 Azteŕtu. Idaztiak ikeŕtzeaz, edo arta eta arduraz begiratzeaz dionean IESU’k ez die baitezpada orori agintza bat egiten. Ba-dira artarako diranak; eta dira ainitz geyago berak ez gai izanez, bestêtatik ikasi beaŕ dituztenak. Parisaitaŕentzat, ordea, berek irakasle bait-ziran, âlkegaŕi zan Idaztiak zuzen ez yakitea. (Haranedeŕ.)

41 Gizagandiko aintzaz. IESU’k atal onen azkenera artekoan, yuduaŕen biotzeko salaketari darantzuyo: berayek bezelakoa uste zutelarik IESU ere axaleko luŕkoi izen onaren biľa zebilkela bait-zeritzayen. Berekoi dan edonor bai, axaleko izenen uŕupaka dabil. Ez, ordea, IESU; ez eta Aren ikasle zintzo-yatoŕak ere.

 

6

9 Aŕai. Onduak yaki bezela.

10 Belaŕtsua. Paska yai auek udabeŕiz oi ziran, Beraz, udabeŕiko belaŕa orduntxe zetoŕen bigun indaŕean. Alako gizostetza, beŕiz, Yerusalem’era yaikizunetara ziyoazana edo andik zetoŕena zan, geyenbat.

27 Aztaŕnaz. Aitak Semeari ezaŕi-emandako ezagupide ta xakia auek dira: Semeak egindako alatzak, eta Aita Beraren aitoŕa.

55 Ziñez... yanari. Au da: benetako, egizko ta ez irudizko yanaria: betiko bizitzaren emale. Manak, ordea, ez zun oŕelako indaŕik.

59 Irakatsiz. Irakaskintza oriek, larunbatez oi ziran.

63 Ezertarako ez da. Aragia, Nere aragia ere, berez, aragi iľa ta okel utsa ba’litz, ta yainkotasunik ta arimarik gabe ba’Iego, ez litzake betiko bizitza emateko egokia. Baña, Yainko naizan gizon onen aragi bizi ta yainkotasunarekin batua dan ezkero, betiko bizitzaren emalea da. Ta oŕela, Nik esandako itzak, gogo edo arima ta bizia dira; bizitza bait-dakaŕte, ta nere aragi ta yainkotasunez betea adirazten bait-dute.

69 Yainkoaren Deuna. Au da: Yainkoak donetu dun Mexia. Laterazko Vulgata’k «Kisto, Yainkoaren Semea» dakaŕ. (Ikus: Mk. 1, 24; Lk. 4, 34.)

70 Amabi. Kepa’k guzien ordez itz egin zula uste zulako, IESU’k, Bere yakintza agerturik, asmoa zuzentzen dio, esanez: Ez dute guziek zure asmo zintzo ori. Uŕutitik ere ez; zuen arteko batek salduko bait-nau.

 

7

2 Txosna-yaya. Tixri zeritzan iľeko 15-gaŕenetik 22-gaŕenera egiten zana (gure irail-uŕil). Yuduek egun ayetan, Aigito’ko bizitzaren oroitzaz adaŕez eta ostoz txosnak edo txabolak eraikitzen zituzten, etxe gañetan naiz zeyetan, ayetan bizitzeko. (Ikus: Ap. 23, 34-44.)

3 Senideek. Zenbait erderatan anayak ipiñi oi dute. Aide-artekoak ziran, eta eguzkialdekoen esakeraz anai.

8 Ez noa. Zuek nai duzuten bezela: agirian.

13 Yuduen belduŕez. Zerbaiten nagusitza zerabiltenen belduŕez: belduŕ ziranetan ere yuduak ba-ziran.

20 Txeŕen izatea, buru-arin edo zoro izatea ainbat zan ordukoentzat.

21 Egin bat. Burutu: elbaŕia sendatuz. Ikus: emen 5, 2...

27 Iñork ez zekikek. Garai artako askoren ustez, Mexia’k bat-batean agertu bear zun, eta nondik zetoŕken iñork ezin asmatu zezaken.

34 Zabiltzakete. Zemaz bezela esandako itzak, Idazteunetan geyagori bezela; biotz gogoŕei, noski. Ikus: It. 4, 29; Is. 55, 6; Os.

5, 6.

35 Elandaŕetara. Eladeraz ere itz egiten zuten yudu baŕeyatuetara.

37 Betoŕkit. Sena’k beragana deitzen zun bezela deitzen du IESU’k. Ikus: Itz. 9, 4 eta uŕ.; Ika. 24, 18; 51, 23 eta uŕ.; Mt. 11, 28.

38 Idatziak. Ik.: Is. 43, 19-20; 44, 3; Yo. 2, 28; Ez. 36, 25.

39 Aintzatsu. Izan ere, Gogo Deunaren etoŕera IESU bere Aintzara saŕtu baño len ez zan izango. Ik.: emen 14, 26; 16, 7; 19, 30; 20, 22; Egi. 2, 33 eta abaŕ.

51 Yakiteke. Ik. It. 1, 16 eta uŕ.; 17, 4.

 

8

5 Moxe´k. Ik.: Ap. 20, 10; It. 22, 22-24.

15 Ebazten. Ebertaŕek gaiztetsi esateko ebatzi aditza maiz erabiltzen zuten.

16 Nerekin. Ik. emen 16, 32; 10, 38; 14, 10 eta uŕ.; 17, 21-23; 10, 30.

25 Asieratik. Irakuŕgai iľuna. Bai onela ere: asieratik esaten ari naizena. Geyenen ustez, auxe da esan nai duna: Ez naiz besterik, asieratik diozuedana baño; edo, oso-osorik, zintzo-zintzo, esan dudan Berbera naiz.

28 Gora yasoko. Gurutzean. Ik.: emen 3, 14; Lk. 22, 48; Egi. 2, 39.

29 Nerekin. Itun Zaaŕean Yaube’k, bere moŕoi zintzoei esandakoa: «Zurekin izango naiz», IESU’ k bete-betean Beretzat aŕtzen du. Ik: Ir. 3, 12; Yos. 1, 5; Ye. 1, 8; Lk. 1, 28 eta abaŕ.

35 Ogipekoa. Ik: As. 21, 10; Ye. 2, 14 eta uŕ.; G. 4, 30 eta uŕ. Yudu siñesgogoŕak, Yaube’ren etxean zituzten eskubideak galdu dituzte, eta menpeko edonor bezela iraitziak izango dira, IESU’ rengan sinesten ez ba’dute. Ogenlari damu-gaitzari ere beste oŕenbeste gertatuko zayo.

37 Bizia kendu. Ikus Matai’renean mâstiko nekazari okeŕen alegia. (Mt. 21, 33-46; Mk. 12, 1-12; Lk. 20, 9-19.)

39 Seme ba’ziñate. Belaunez-belaun Abraham’en aziko zeraten bezela, gogobizitzari dagokionetan aren ondorengo ba’ziñate, zuen yardunbidea besterik litzake. Ik: Mt. 3, 9; Lk. 3, 8; Eŕ. 4, 11-17; 9, 8; G. 3, 7.16.

41 Sasikume. Itun Zaaŕeko esakera. Ik: Ye. 2, 20; Ez. 16, 15 eta uŕ.; Os. 1, 2; 2, 6.

 

9

4 Eguna. Bizitza. Aŕatsa: eriotza.

14 Loya. Orduko legelarien aginduetan, lantxo ori añekoa ere larunbatean debekaturik zegon.

22 Yuduen belduŕ. Yon’ek yuduen izenez emen yuduen agintari edo nagusiak adirazten ditu. Yuduen batzaŕetik iraiztea, yudutaŕentzat latza zan, ezertxoren laguntzarik gabe gelditzen bait-ziran.

35 Gizasemearen. Mexia’ren siñestea.

39 Ebazketerako. Ik: emen 3, 17 eta uŕ. Batzuk diotenez: erdi-bitzeko. Ikusi nai dutenek eta argiaren biľa zintzo dabiltzanek ikusiko dute. Bañan, aŕoak eta beren ustez dakustenek, argiaren auŕean itsutuko dira.

 

10

6 Uleŕtu. IESU’k esana ayentzat zanik ez zuten aditu.

8 Mausari. Ez dira Yaube’k bidali zitunak; baizik IESU’ren garaian agintaritzan arkitzen ziran nolabaiteko ayek. Ik: Mt. 23, 1-36; Lk. 11, 39-52.

12 Sakaildu. Ik: Ye. 23, 1 eta uŕ.; Ez. 34, 3-8; Egi. 20, 28 eta uŕ.; 1 Ke. 5, 2 eta uŕ.

14 Ba-Nazagute. Ez, ordea, axaleko ezagupenez, biotzetik-biotzerako adiskidetasunez baño; eta, laisteŕ esango dunez: Aitak Ua dazagunez, eta Semeak Aita dazagunez (Ik: emen 15, 15.)

22 Adeluak. Zerbait, egiña dan artarako lenbizikoz erabiltzen asi dugunean, zerbait oŕen adelua dugu. Yauretxe beŕiaren adelua oroitzeko, yuduek yai au urte oro egiten zuten Kasleu-iľaren 25-gaŕenean.

30 Aita eta biok. Izatez bat; norkiz bi.

34 Legean. Idazteunetan... Yainko. Itz au ebazlêi buruz esana da; ebazte oro Yaube’rengandik bait-zan: beraz, Yainko izena oyenganaño luzatu zan. (Ik: It. 7, 17; 19, 17; Ir. 21, 6; Er. 55.)

 

11

 8 Aŕikatu. Ik: emen 5, 59; 10, 31.

16 Toma. Itz onek aramaieraz bixki esan nai du.

18 Amabost estadi. Iru aneuŕkin edo.

44 Miesaz. Ik: emen 19, 40; 20, 5-7.

46 Ayetako. Yuduetakoak: Lazar’ena ikusi ez zutenak ere bai, agian.

55 Garbiketarako. Paska-yaya ospatzerakoan beaŕ zuten garbitasuna osatu beaŕez. Ik: Ze. 9, 6-13; 2 Eg. 30, 1-3; 17 eta uŕ.; emen 18, 28.

 

12

5 Irureun. Denari, edo orobat dana irureun libera uŕezkotan. Ordukoak, eguneroko lansariaz amaŕ iľabete beaŕko zituten txanpon oriek biltzeko.

23 Garaya. Ainbestetan iragaŕia. Ik: emen 2, 4; 7, 30; 8, 20. Bai ere: 13, 1; 17, 1.

25 Galduko. Bizitza eta eriotzarekiko au, guzientzat orobat da: Irakaslearentzat bezela ikaslentzat ere. Biotz-zabalez guzia ematen dunak, guzia irabazten.

31 Ludi. Yainkoa eta Aren Bidalia’rentzat siñesterik izan ez duten izaki guziak. Ik: emen 7, 7; 8, 23; 14, 17.19.22.27.30; 15, 18 eta uŕ.; 16, 8.11.20.33; 17, 9.14. 16.25; 1 Yon 2, 15-17; 3, 13; 5, 19. Ludi onen nagusia eta txeŕen orobat da.

38 Besoa. Alatzetan ageri dan Yaunaren indaŕa.

40 Itsutu. Sinistuko ez zutela yakin aŕen, Yaunak argia eman zien; eta, argiak itsutu zitun, Yauna’k itsutu ba’litu bezela. Aita batek semearen okeŕkeria ikusita bai’lion: «Oŕ duk dirua; onda adi!» Itz auekin ez luke aren aitak bere asmoa erakutsiko, semeak ematen dion naigabea baño. Ik: Is. 6, 9.

44 Siñesten didanak. Niri siñetsiz bere sinispena bidali naunarenganaño darama.

 

13

1 Yakiñik. IESU’k nora doan edeŕkitxo daki. Ik: emen 18, 4; 19, 28. Bai ere: 8, 14; 16, 28. Iñork ez dio Ari bizia kentzen; baizik oldez dama guretzat (10,  18).

2 Aparitan. Yon deunak ez digu esaten zer apari zanik: edo Paska-aparia, edo beste bat.

15 Dagizuten. Ik: emen 13, 34; 15, 12; Lk. 22, 14-30; Eŕ. 15, 1-7; Pi. 2, 5-8; Ep. 5, 2.

23 Ayetako bat. Yon bera.

25 Ezaŕirik. Egokigo litzake,. noski: Aren bulaŕeruntz apuŕ bat makuŕturik.

31 Goretsia. Esangintzarako beti agertu izan dun zintzotasun aundiaz gurutzera bait-doa, ontatik Aita’ri ta IESU’ri osperik aundiena datoŕkie.

32 Berealaxe. Beŕpizteaz eta Ortzietara yasoaz. Ik: emen 6, 62; 20, 17; Egi. 7, 56; Pi. 2, 2-11.

34 Agindu. Beŕia: aginduaren neuŕia ere beŕia dalako; «maite izan zaituztan bezela».

36 Gerokoan. Kepa’k nolako eriotza izango zun ikuitzen da emen. Ik: emen 21, 18-20.

 

14

3 Ni nagon, tokian: Aitarenean.

5 Nola dakikegu? IESU’ren itzak sakonak bide ziran, len Kepa’k (13, 36) uleŕtzen ez zun bezela, ez bait-du Toma’k ere uleŕtzen.

6 Ni. IESU: Bide da, Aita nor dan erakusten bait-du (1, 18; 12, 45; 14, 9). Eta Egi da, benetako yaurespide gogokoia, Aita’ri atsegin zayona (4, 23 eta uŕ.) gatzatu digu-ta. Eta Bizi da: betiko bizitza Aita IESU’rengan dagola ezagutzea izango da-ta (17, 3).

16 Pozemale. Eladerazko παράϰλϛ itzak, ondora deitzen dan norbait, edo esan nai du: aolkularia, yagole, bitarteko, eusle.

17 Ez ezagutzen. Iľuntan eta gezuŕean muŕgildua dabiľen ludiak (3, 17; 8, 46 eta uŕ.; 10, 26). Gogo Daunaren argiari ateak itxirik dauzka, eta Arekiko etsaigo beltzean dirau.

19 Biziko. IESU’ren betiko bizitzatik: 5, 25; 6, 40.47.50.57; 20, 31.

28 Ni baño aundiagoa. Gizona ere naizen aldetik.

30 Nagusia. Txeŕen-buru edo Satan.

 

15

2 Alerik ez. Sinismenik eta maitasunik ez duna: Yuda Iskariot bezela. Ik. 6, 70 eta uŕ. Aletsua, beŕiz, txukundu egiten du: yasankizunez eta eriotzaz adaxka txaŕak mozten dizkiola. Ik: 12, 24 eta uŕ.; 13, 36; 21, 18 eta uŕ.

5 Ezertxo. Deun izateko on danik IESU gabe ezin dezakegu.

16 Arnari. Deunlasun-arnari, alegia.

18 Goŕoto. IESU’ren yaŕaile yatoŕarentzat soŕtuko dana. Kistaŕ batentzat ori bein ere ez da aŕigaŕi.

22 Ogenarentzako. Egia’rekiko gaiztakeri beltza: IESU’k ekaŕitako mezua ez onaŕtu izana. Ik: 8, 11; 16, 9.

25 Legean. Idazteunetan: ayen arauak ayetan daude-ta.

 

16

4 Garaya. Iľunaldiaren indaŕ-garaya. Ik: Lk. 22, 53.

8-11. Zuzentasuna. Aitarengan eta Aitaren eskui-aldean dagonaren zuzentasuna; ebazkuntza. Txeŕenburu ta aren agintea ondatuko ditun epai edo ebazkuntza.

13 Egi-Atsak. Ekaŕi, zabaldu eta gure biotzetara baŕen-eraziko dun egiaren soŕtituŕi Aita da; eta Arekin bai Semea ere; emen 15 txatalean dagonez.

20 Poztuko. IESU’ren eriotzaz. Ikus: Ag. 11, 10.

22 Ez dizue... kenduko. Bidaliek IESU’ren pizteaz izango duten eta degun poza, luŕeko ezertaz ezin nâstuzkoa bait-da, kendu eta ezertxok ezin lardaskatuko die.

25 Alegitan. Emen itz izkutuetan esan nai du, noski. Luzaro baño len, ordea, argi ikusiko zuten Aren Pizkundeko istaz.

32 Banatzeko garaya. Ik: Z. 13, 7; Mt. 26,31; Mk. 14, 27. Bidalien sinismena, berak uste duten baño aulagoa da.

 

17

3 Ezagutea. Ez axalez edo irudiz eta buruz bakaŕik: gogoz eta biotzez baño, Aren ezagutza barne-barneraño saŕtzen zaigula eta Aren esanak egitera garamatzina. Ikus: Ye. 24, 7; 31, 31-34; Ez. 36, 25-28; emen 10, 15.

9 Ez luŕkoyen alde. IESU Yaunak guzientzat egin du otoitz, gaixto eta on, yareingo diran eta ez diranentzat. Bañan esan nai du otoitz egiten duela bereziki autetsientzat; besteak, Aren otoitz altsuak beren gogoŕkeria dalako ez deusetaratuko dituzte.

12 Galdubeaŕa. Ebertaŕen esakera. Ala ere, egin zun okeŕaren erantzunkizuna ezin iñori egotzi zezayoken, Yuda Iskariot’ek.

15 Gaiztoa. Ik: As. 3, 15; Mt. 6, 13; 1 Yon 2, 13 eta uŕ.; 5, 18; Ag. 12, 10-12.

 

18

3 Gudamutil. Sail bat: eŕomaŕena, noski.

4 Zearo. Beŕi Ona’ren idazleak garbi adierazi nai digu, IESU nekaldira nolako ezagutzaz eta gogo zabalez ziyoan. Ik: emen 13, 1.3; 19, 28.

11 Ontzia. Ik: Mt. 26, 39; Mk. 14, 36; Lk. 22, 42.

15 Zeŕayon. Ik: Mt. 26, 58. 69-75; Mk. 14, 54.66-72; Lk. 2 2, 54-62.

28 Kutsurik ez izateko. Yudutaŕek uste zuten, lege-arauak debekatutako loiztatze batean eroŕtzen zirela, sinisterik ez zun norbaitenean saŕtzen ba’ziran; eta, alatan ez zezaketela paska-yayekoa yan loi zireño. (Haranedeŕ). Ik: emen 11, 55.

31 Ziľegi ez. Iñor iltzea: ortarako eskua eŕomaŕek kendu bait-zieten. Are: yuduaŕek izatekotan ere aŕika ilko zuten; eta oŕela ezin ziteken goratua izan. Ik: emen 3, 14; 8, 28; 12, 32 eta uŕ.

 

19

7 Semetzat yaiki. Ik: Ap. 24, 16; It. 13, 5.

13 Lithostrotos. Aŕiztatua. Gabbatha. Gain edo muñotxoa.

14 Seirak. Eguerdi-aldean.

16 Kaisar. Ain itsuki IESU´ren mendeko izatea ukatuz, ortziko uztaŕia astandu zuten, aragi-odolarena besarkatzeko.

28 Beterik. Aitak agindutakoa (emen 4, 34; 17, 4) eta Idazteunak.

35 Ikusi zunak. Yon’ek berak.

36 Autsiko. Itzok, IESU’ren irudi zan Paska-bildotsaz idatzita zeuden.

 

20

1 Lenbiziko astegunean. Igandean.

2Ez dakigu. Beŕi Ona’ren beste idazlek esaten digute, an emakume asko izan zirala. Ik. Mt. 28, 1; Mk. 16, 1; Lk. 24, 1.

16 Eŕabbuni. Aramaieraz.

19 Aŕatsaldean. Igandea zan. Gure igandearen lekuan, yuduek larunbata zuten aste oroko yaya. IESU noiz ageri edo noiz itzali, ikasleak ezertarako aukerabiderik gabe ziran.

23 Asketsiko. Emen dugu IESU’ k Bidaliei ta ayen oñordekoei emandako ogenak ebazletzat askesteko eskubidea; ta, beraz, ogenak apaizari aitortzeko agindu garbia. (Trent. XIV batz. 3-g., b.)

 

21

12 Kemenik ez. Ainbesteko itzala ta begirapena zioten. Ik: emen 4, 27.

19 Zelako eriotzaz. Odola ixuriz.

22 Zu zaŕaizkit. Kepa’k ez du IESU’ren asmo ezkutuen yakiñenik.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper