ITUN ZAŔA: OAŔAK
ITUN BEŔIA: OAŔAK
BIDALI DEUNEN IDAZKIAK
[BESTELAKO TESTUAK]
3 Teopil. Onen beste beŕirik ez dugu. Kisto’ren sinistun ospatsuren bat bide zan, Luka deunak Beŕi Ona’ren idazti au ta bigaŕen idaztia, Bidalien Egiñak, alegia, ari eskeintzeko. (Ikus: Egi. 1,1.)
8 Saiľaren aldia zala-ta. Sail bakoitzak aste betez ziardun yauretxekoetan.
15 Ordigaŕirik. Ikus: Ze. 6, 3.
17 Semêngana. Ikus: Ma. 3, 1; 4, 6; Mt. 11, 11. Yon’ek lenbiziko etoŕera atonduko dio; Eli’k bigaŕena bezela.
18 Igaŕiko. Oŕi nondik antz-emango diot, egia dala?
21 Zai. Zakari’k yauretxeko deun-deunetik irtetean, Zenbaki idaztiko 6, 23 eta uŕengoetako onespena eman beaŕ bait-zien.
25 Begiratu. Nere lotsakizuna gizartetik kentzea Ari atsegin izan zayo. Ixraeldaŕak emakumen agoŕ-izatea âlketzat aŕtzen zuten, Mesia’ren aragizko yatoŕiari begira.
27 Emaztegaya. Ikus: Mt. 1, 18.
29 Artegatu. Ordurako aŕturik zun erabakia betetzerik izango ez zulako, edo.
34 Ez bait-dazagut. Itz garbi onekin agertzen du gizonik aragiz ez azaguteko zun asmo sendoa; ezperen, berak diona uleŕtu ere ezin leike; eta aŕezegia zan erantzuera, ta ez beintzat aingeruarena.
38 Ona... mirabea. Idazteun-arauz mintzatuz, apaltasuna aitoŕtzeko itzak.
46 Esan zun. Mari’ren eresi ain ezagun aunek Ana’renean ikasia dala ere badirudi: Ikus: 1 S. 2, 1-10, eta bai Eresietan ere.
59 Etoŕi ziran. Auŕeko txatalean dakusazgun auzoko eta aideak.
63 Idaztoltxoa. Zurezko edo olezko ta argizagiz mazkildutako zatitxoa; eztentxo batekin idazten bait-zan.
67 Igaŕi. Itz oni ezer kendu beaŕik ez dago; 76-79 txatalak, batez ere gerokoen igaŕkizun bait-dira.
69 Osasun-indaŕa. Itzez-itz osasun-adaŕa: Idazteunetan adaŕa kemena eta indaŕa adirazteko erabiltzen da saŕi. Ikus: Ye. 48, 25; Ero. 2, 3.
78 Eguzki Beŕi. Gôraka diyoana, edo Goiz-argi: Mesia ber-bera, alegia.
1 Luŕbira osoa. Eŕoma’ren zigoŕak menperatutako luŕa ta eŕiak.
2 Lenbiziko...au. Andik amaŕ urtera bigaŕena izan zalako. (Ikus: Egi. 5, 37.) Oraingoan izenak bakaŕik idazten ziran, zenbatza besterik ez zalako; gerokoan, beŕiz, zerga ere ba-zan.
7 Lensemea. Edo amabeŕiren semea. IESU, Mari’ren seme bakaŕa da; beraz, amabeŕiren semea. Lensemetzat, beŕiz, emen ondo aipatzen da, bereala azalduko dan Garbikuntzakoa, Arengan bete beaŕa zala adirazteko.
9 Yaunaren aintza adirazten zun argitasuna ayen baranoan istatu zan.
14 Onela ere bai:_ta luŕean gentza Aren maite-kuťunei; Ari gogoko zaizkion gizonei.
19 Bilduta. Luka deunak idatziz IESU’ren auŕtzaroaz dakiguna, Andere Mari’ri zoŕ diogu.
23 Mutil oro. Ikus: Ir. 13, 2; Ze. 8, 16.
31 Auŕez. Edo onerako.
34 Asko galdu. IESU Yauna ez da iñor galtzeko etoŕi; bañan bai galdu ziranak gaizkatzeko. Ala ere, Ua ezagutu eta siñetsi ez naiz aunitz galduko dira. Besteak Aren naia eta aginduak beteaz zoriondegira yoango dira.
52 Azten ziyoan. Yainkoa zanez, Aren yakintza ezertan ezin auŕeratu ziteken; baña, gizona zanez, bere yainkotasunaren yakintza geroago ta geyago erakutsi al zun, ta bere zentzumenez gauza beŕiak egunero ikasi ere bai; demagun: atzo bere gizabegiak ikusi ez zutena gaur ikusi; orain arte entzun ez zuna, gaur entzun; eta oŕelakoak.
1 Iturai. Tarakonitide eta Abilene zeritzan luŕaldeak, Palestina’ren ipaŕ eta sortaldera yotzen zuten.
6 Osabidea. Iru txatal auek ikus Isai’n: 40, 3-6; Mt. 3, 3; Mk. 1, 2-3.
8 Dugu aita. Ona emen endakeria itz labuŕez gaiztetsita; yatoŕi leñargia ez-baña, biotz xalo-aratza zayo gogoko Yainkoari.
14 Gudamutiľak. Zerga-biltzaľêi indaŕa emateko yuduaŕak, noski.
22 Eli’ren seme. Yose’ren aita, Luka’k emen Eli, ta Matai’k Yakob aipatzen du. Biek egia diote. Yakob ta Eli anai ziran. Eli semerik gabe ilda gero, aren anai Yakob, Legeari zetxikiola, alargunarekin ezkondu zan ta arengandik Yose soŕtu zun. Oŕ bada, Legearen aginduz, oŕelako semeak anai nagusiaren seme ziran.
23 Yose’ren semea omen zan. Orain arte Luka deunak edeŕki agertu digu IESU Mari’ren seme zala. Bañan, txatal ontan dagon omen argitzeko Luka Adam’eraño doa eta onengandik Yainkoarengana, IESU Yainkoaren seme ere dala guri erakusteko.
19 Adei-urtea. Yobel-urtea’ ren antzera edo: «Ta beŕogei ta amaŕgaŕen urtea deunetsiko duzute luŕaldean, artan bizi diranentzat askatasuna aldaŕikatuz...» (Ikus: Ap. 25, 10-13.)
22 Adei-aitoŕ. Guzien begietan IESU’ren gaztetasuna akatsik gabekoa izan bait-zan, entzuleak Arenganako beren gogo ona oldez agertzen zuten.
25 Gosete goŕia. Ikus: 1 Eŕe. 17, 1; 18, 1; Yak. 5, 17.
35 Kalterik egiteke. Biotz eŕukiberak, iñork miñik ez artzeaz pozbide aundia oi du: Luka deunaren poza alaxe da une ontan.
3 Eskatu zion. Ordurako IESU’k Simon’ekin bein baño geyagotan itz egin izan zun, noski.
8 Ogenlari naiz-ta. Ez zun ulertzen Kepa’k IESU gure artera zertara etoŕia zan: ogenlari geralakoxe nai izan beaŕ dugu IESU gure ondo-ondoan bizi izatea, okeŕera gabe eutsi gaitzantzat.
17 Yaunaren indaŕak. Yainkoak, alegia.
27 Lebi zeritzan. Beste izenez Matai.
32 Zintzoetara. Parisaitaŕak beren buruak zintzotzat bait-zituzten IESU’k zear-itzez dasaye ez ditula ayek deitzen: ez IESU’k nai ez dulako, ayek IESU’ren deya aintzakotzat artuko ez zutelako baño. Geroak erakutsi zunez, onak zeuden ayek alako dei maitetsua entzuteko!!
37 Adabakiak. Eguneroko bizitzatik aŕturiko antz eta irudi onekin yakin erazten die, ez dirala Lege Beŕiaren oyal beŕia ta Lege Zaŕaren zapia batean yosi beaŕ eta lotu; ez eta ere Lege Beŕiko ardo beŕia Lege Zaaŕeko zagietan ixuri, au da, Lege Zaaŕaren agintza gogoŕ. eta meaŕetan estutu eta iťo.
39 Ez du iñork beŕirik nai. Beŕizalerik aundina IESU ber-bera dugu, eta Aren Doibatza. Gizaldiak zeaŕ, baña, nortzuk aŕtu izan dute IESU; eta orain bertan nortzuk nai dute Aren esan beti beŕietatik ibili?
3 Dabid’ek. Ikus: 1 Eŕe. 21, 6. Parisaitaŕentzat, larunbata edo atseden-eguna iľotza zan. Oraingo askotxorentzat beroegi gertatzen da. Bien artean dago, noski, neuŕi egokia.
22 Oildu. Batzaŕetik kendu eta uxatu; edota batzaŕkide-izendegitik zuen izena erauzi.
29 Txabuxa. Gañeko yantzia.
35 Ordañaren usterik gabe. On egitez bein ere aspeŕtu gabe eta etsipen txaŕari tokirik eman gabe.
16 Lagun etoŕi. Yainkoak bere eŕia ikeŕi izan du: laguntza dakaŕkiola.
35 Yakintzari... bere semeak. Yakintzaren semeak, edo yakitunak, biotza egiarentzat zabalik dutenak dira. Oŕelakoak Yon’en ta IESU’ren ikasbidera zintzo datoz. Parisaitaŕen biotza, ostera, zitala zan; ta ez zuten ikasletzat Yon, ez IESU aŕtu nai.
2 Zazpi. Txeŕenak lotuegia zeukana, alegia. Idazteunetako zazpi asko eta ugari edirazteko izan oi da.
7 Arekin soŕtutako. Onela ere bai: «Eta arantzak mardul bait-zetozten...»
10 Zuentzat dago. Edo, orobat dana: Zuek nere alegien mamia gozaŕtzen duzute; parisaitaŕek eta antzekoak azala besterik ez dute ikusiko.
29 Aspaldiz-gero. Onela ere bai: «Saŕitan artzaz yabetzen bait-zan...»
56 Iñori ez esateko. Garai egokia auŕetik, Aren etsayak geyegi sutu ez zitezen.
3 Ezer ez eraman. Beaŕ dana besterik ez eraman. Begira, ezperen, geroxeago: EZ ALDAGAŕIRIK; EZ BI SOÑEKO; eta Mk. 8: ez makiľa besterik.
9 Ikusmiñez. Oraingo ontan, ordea, ez zun ikusi, Arekin itz egiteko egokieraz beintzat. Geroago, 23, 8-12, ere, orobat agertuko zaigu: gizon ustel eta goi-arin.
20 Yainkoaren Kisto'a. Ikus: emen, 2, 26.
23 Egun oro. Oldez eta gogoz bederen.
27 Yauraldia. Yerusalem’en poŕokaldia ondorengoak, eta Doibatzaren eraikitze eta len-uŕats aŕigaŕiak.
44 Biotzetan. Itzez-itz: belaŕietan.
51 Yoatea erabaki. Samariaŕek yuduak goŕoto zituten; Garizim mendian yauretxe bat eraiki zuten, ta guziei Yerusalem’erako bidea zeragozkien.
55 Akaŕ egin zien. Batzuek onela yaŕaitzen dute: Ez dakizue zer gogoko zeraten. Gizonaren Semea ez bait-da agertu izan iñor galtzeko, gizonak gaizkatzeko baño.
1 Trurogei ta amaŕ. Irakuŕpen au askoren iritziz utzi beaŕeko da; eta irurogai ta amabi diona aŕtu.
4 Aguŕik ez egin. Aguŕ egiterakoan luzarogi ez gelditu.
15 Luŕperaño. Oraindikan gauŕ Kaparnaum non zan ere ziuŕ ez dakigu. Ain izugaŕiro bete zan IESU’ren esana! Korazim eta Betsaida’z ere oŕenbestexe esan beaŕ dugu.
29 Zuritu nairik. Edo, galdetzeaŕen bakaŕik galdetu ez zula erakutsi nairik.
30 Yeistean. Yerusalem’dik Yeriko’ra yoateko yeitsi egin beaŕ da, Aintzira edo Itxaso Gazi inguruko ibaŕera, alegia.
33 Samariaŕ. Auek yuduaŕekin etsai ziran; eta ainbatenaz unkigaŕiago da arek yuduaŕ bati egiten diona: odolkide eta gogokide zitunak egin beaŕ ziotena.
37 Zoaz, ta... Onela ere bai: «Beraz, zuk ere oŕela egizu!»
1 Asi zan. Onela ere bai: «Ikasleei esaten: lenik zeron ardura ezazute...»
10 Goteunaren. Auŕkako biraoa auxe da, noski: gizonei poz emateko eta gizartearen edeŕa izateko IESU’ren irakatsiak okeŕtu, eta Aren esanak itz zuriz indaŕik gabe utzi. Beste era batera esanda: argia ez ikusteko begiak itxi. Ikus: Mt. 12, 31.
14 Banatzaľe. IESU zeru-luŕen yabe izanik ere, ez zan Aitaren asmoz alako kazkaŕkerietan saŕtzeko etoŕi.
37 Geŕia lotuko. Soñeko luzeak, baŕendik yasota geŕian lotuko ditu, lanerako oi zutenez.
46 Siniskabekoei. Garai artako sinisgogoŕak gaizto aundi bezela zituzten. Txatal au dala-ta, azaltzaľeak iritzi askotara banatuak ditugu.
49 Su ematera. Sinistunak irazekiko ditun azku gaŕtsu eta zudu eraginkoŕa.
51 Bereizkuntza. Yakiña da IESU’k ez zitula nai gizonen gaiztakeriak daramazten bereizkuntzak: guziok bat egiteko etoŕi bait-zan!! Bañan Ark Beŕi Onaren zabalkundea nai zun, ta ba-zekin andik soŕtuko zirala zalantza ela zalapartak ugari.
56 Nola ez duzute ezagutzen? Eguraldia igaŕtzeko ain zoŕotz zeratenok, Mesia’ren aldia etoŕi dala nola ez duzute igaŕtzen? Igaŕleak eman zitun ezaupide guziak bete dira-ta...
8 Utzazu!... Yainkoa txito egonaŕi aundikoa da; eta guregandik alea eta egintza onak opa ditu; Ark itxaroten digu; ez dezagun aspeŕtu.
24 Ate-estutik igaro nai dunak, bere burua meaŕtzen alegiñak egiten ditu. Lodigaŕi genituzken luŕeko geyegikeriak alde batera utzi beaŕean gera. Ikus: Mt. 7, 13-14.
32 Esayozute. Ez naiz ilko Erode’k nai omen luken garayan, nere Aitak autu didan artan baño: aren maŕokeriak nere Aitaren asmoarekin ezereztuko dira; ta oŕegatik nere bidean yaŕai naiz, ainbeste igaŕlên odolak goŕitu dun Yerusalem’go urian il arte. Gauŕ, biaŕ, etzi esandakoan; agertzen digu ziuŕ dakila zeintzuk diran Bere bizitzaren urte ta iľen atalak, irugaŕena aldu arte.
33 Auŕera. Parisaitaŕek ez dute ikaratzen: Erode’k ez dio belduŕik saŕtzen. IESU eriotzara oldez doa, beste iñork artara bultza gabe. Garaia detoŕkenean, Yerusalem’eruntz bai adoretsu doala! Ez bait-dio ezerk ere atzera itzuleraziko. Ikus: emen 9, 51; 18, 31 19, 28.
5 Semea. Lenagoko geyenak «astoa» ipiñi oi zuten.
10 Azken tokian. Ikus: Itz. 25, 6 eta uŕ.; Mt. 23, 12; emen 1, 52; 18, 14; 1 Ke. 5, 5.
12 Ordaña. Luŕ ontakoen ordañazale baño erdoituko ez diranen guraz ibiltzea obe dugula, alegia.
23 Gogoŕean. Bein eta beŕiz esanez saŕtzeko beaŕtuta bezela: beren txirotasuna ez bekie atzerakizun izan.
25 Esan zien. Gure egunetako zenbatentzat IESU’ren yardun auek bitxi gertatzen dira: oriek beren yaŕaiľêntzat itz edeŕak eta agintza xuxpeŕgaŕiak metaka bata bestearen gañean ipintzen bait-dituzte. IESU’k, ordea, yaŕaile ta ikasle izango zaizkionentzat atsekabea eta ezespenak eskeintzen ditu. Besterik gabe, bere Yainkotasuna ongi erakusten du, uleŕtu gura dunarentzat.
26 Iguintzen. Ni baño gutxiago maite ez ba’ditu. Ikus: Mt. 10, 37.
28 Astiro. Edo, eserita, yaŕita.
17 Senera itzulirik. Bakaŕik arkitu zanean, aitarengandik uŕutiratuz egin zun okeŕa betazago gogoratu zezaken.
28 Aseŕeturik. Seme onek parisaitaŕen antza aundia du. Bere anaiaren ona ere damuz bait-zekusan.
6 Aŕatz. Edo upeltxo. Eberkeraz: bath.
8 Goraiphatu. Sehi gaixtagin huntan, ez da naski onesteko aren ohoinkeria tzaŕa; alarikan ere erakutsi zuen bere alderat atzaŕia zela. (Haranedeŕ.)
11 Mammon. Aberastasunaren yainkoaizuna ta aberastasuna bera Mammon okeŕa: okeŕkerirako bide dalako, eta askotan okeŕkeritik datoŕelako.
12 Besterenaz. Gizonari axalean gelditzen zaizkionak, edo luŕeko ondasunak. Zerona: yabetasun zintzoz geroko bizitzara eraman ditekena.
22 Altzora. Abraham eta zuzenak oro, il eta, IESU’ren aiduru edo zai zegozen lekura. (Haranedeŕ.)
23 Sulezean. Edo iľen-lezean.
31 Iñor piztu ba’litz. Geyegitxotan uste izaten da aŕigaŕiren bat ikusiz-gero, beste gabe, gaizto-biuŕirik aundina ere onbideratuko dala. IESU’k ezetz dio. Biotzaren biuŕpena Yainkoaren itza gogo onez entzunda gerta oi da.
18 Goratzeko. Ari eskeŕak emanez.
20 Yainkoaren Yauraldia. Mesia’ren garaya ez datoŕ parisaitaŕek uste zuten bezela zarata eta buŕunba aundiz. Zeron baŕnean dago: zuen erdian dagolako zuek ezagun nai ez duzuten Mesia. Ikus: Yon 3, 3; 18, 36.
32 Lot’en emaztea. Yaube’k zerakuskion auŕerako bideaz baño atzean uzten zun uri okeŕaz kezkatsuago bide zan. Ikus: As. 19, 26.
34 Mai~elzangu. Batean bazkaltzen edo apaltzen.
36 Aloŕean bi arkituko dira; bata aŕtu ta bestea utzia izango da.
5 Aŕamazkan. Onela ere bai: uneoro aŕamazka ez datorkidan etengabe.
8 Siniskuntzarik. Azken-aldietako garai estuak dakazkigu, noski, gogora. Ikus: emen, 17, 23 eta uŕ.; Mt. 24, 13.24.33.47 eta uŕ.; 2 Te. 2, 2-12.
22 Guziak saldu. IESU Yaunak ez du erdizkakorik nai. Ikus: emen 5, 11.28; 14,33.
34 Ez zuten... uleŕtu. Amabi ikaslêk uleŕtzen ez ba’zuten, beste askok are gutxigo. IESU´ren itzen uleŕ-ezin oŕek oraindik ere ba-dirau.
8 Aurkeztuta. Onela ere bai: benaz; erabaki sendoz.
13 Mina. Eun darakme edo peseta inguru: ziľaŕez noski.
14 Ez... yauntzat. Geroxeago antzeko oŕoa aterako dute. Ikus: Yon 19, 15.
27 Etsayak. Emen, 14-gaŕen txatalean gogo txaŕeko agertu zitzaizkion ayek.
38 Izenean. IkuS: Er. 118, 26.
17 Giltzaŕi. Ikus: Is. 8, 16.
28 Ondor.engoa. Ikus: It. 25, 5-6.
44 Ba'diotsa. Dabid’ek 110-gaŕen eresian IESU’ri Yauna deitzen dio, Yainkoa dan aldetik, alegia. Gizon ere ba-dalako, IESU Dabid’en leñuko eta belaunekoa da. IESU’ren aitziko auek arantzunik ez zuten asmatu, ez bait-zuten Aren Yainkotasuna ezagutu eta aitoŕtu nai. Ayek uste zuten Yainkoak bialduko zien Mesia, Igaŕle ospetsu eta Bakaldun altsu baten antzekoa izango zitzayela (Yon 1, 21; 6, 14 eta uŕ.; Ez. 22, 18): Yainko Aita kupiberak bere Seme Bakaŕ laztana igoŕi beaŕ zienik nola uste beaŕ zuten?
13 Gertako. Onela ere bai: Guzi au aitoŕtzat izango zaizue.
19 Auŕera aterako. Bai onela ere: Zeron buruak iraupenez yarein itzazute!!
32 Ez da igaroko. Yerusalem’ go iria gizaldi artan ondatu zan, ta aren galkuntza azkeneko epayaren irudia zanez, IESU’k emen gertaera bien ezaugaŕiak elkaŕtzen ditu. Garai artan bizi ziran askorentzako Yerusalem’en ondapena IESU epailearen agerpena izango zalako eŕez uleŕtzen dira IESU’ren esan batzuk. Ikus: Mt. 10, 23; 16, 28; Mk. 8, 39; Lk. 9, 27.
35 Sarea bezela, gizonak arduragabe dagozala, gañetik yeitxiko zaye: sarea edo txibista-lakioa bapetan gañaratzen dan antzera.
37 Bazteŕtzen. Yuda Iskariot’ek IESU’ren oitura ba-zekin, Oliamendi’ra iskiľudunak eraman zitunean.
4 Aitzindariengana. Yauretxeko ainbat aŕtu-emanetan ziarduten eskudunak: guztiak yuduaŕak eta lebitaŕetan aukeratuak.
10 Gizon bat. IESU’k onelako agerkun edo ezaugaia emanik, alde batera bere yakintza agertzen zun, ta bestera Yuda Iskariot’eri aparia non zan yakitea ta zalaparta beaŕ zan baño len erabiltzea galerazten zion.
19 Oroitzat. Deusek ere ez gaitzake IESU guretzat il izan dela ain ongi oroit-araz, opamai gañeko iľa dirudin aren soin-aragia yateak bezela. Axaleko itxuraz soiña odoletik berezia da, eta banaka darabiltzi apaizak: bañan, Yauna osorik dago eta bizi, bai ogiaren eta bai ardoaren antz-irudipean.
24 Liskaŕa. Ez bide zan bekaitz aundikoa.
25 Ongiľe. Garai ayetako bakaldun bati baño geyagori eman oi zitzayen durundi gozoko izena.
31 Galbaitu. Astindu eta zoratu.
37 Gaiztagintzat. Ikus: Is. 53, 2.
71 Zertarako. IESU’ren erantzuna yuduentzat birao izan zan: Moxe’ren aginduek ziotenez eriotzaz zuritu beaŕekoa.
17 Ain zuzen ere, yai artan norbait askatu beaŕ zioten.
31 Ezean. Eŕe gabe yagon beaŕa zan artan oŕela ba’diardute —IESU’rekin—, eguŕ igaŕ alpeŕari zer gerta beaŕ zayon gogora ezazute: emaitza onik ez damaten yuduaŕei.
43 Atsedendegian. IESU’ren gogo-arima aintzaz eta edeŕtasunez inguraturik Abraham’en Kolkora, au da: itz onekin deitzen zan baŕendietara yetxi ondoren, toki au benetako zoriondegi edo atsegin-baratz biuŕtu zan.
44 Seirak. Guretzat eguerdia. Bederatziak. Gure aŕatsaldeko irurak.
46 Zure eskuetan. Ikus: Er.
31, 6.
54 Txatal au onela ez legoke gaizkigo: Paraskeue eguna zan, eta larunbataren asiera.
13 Estadi. Seireunen bat oñeko luzera.
33 Amaikak. Emen, amaŕ zeuden batuta, Toma’ren utsez; ba-
ñan Yuda Iskariot’ek iges egin zunetik, Bidaliak izentzat Amaikak zeramaten, bat edo beste tartean egon ez aŕen ere, len Amabiak ziran bezela.
35 Ogi-ausketan. Ez dirudi Bere Soin eta Odola eman zizkienik.
44 Esaten... Garai artakoak Itun Zaaŕa iru zati orietan banatzen zuten.
50 Betani’ra. Alderdi artara Oliamendi’tik iru aneuŕkin inguru. Ikus: Egi. 1, 12.
53 Yauretxean. Zeuden beti, geroagoko gora-berak Bidalientzat eraso zakaŕ izaten asi ziran arte.
pin up casino- Online casino in India