ITUN ZAŔA: OAŔAK
ITUN BEŔIA: OAŔAK
BIDALI DEUNEN IDAZKIAK
[BESTELAKO TESTUAK]
4 Basoan. Yudai’ko bazteŕ-soiľetan, alegia.
6 Gamelu-iľez. Beste batzuk «gamelu-laŕuz» diote.
13 Satan. Eta «etsai» orobat dira.
21 Batzaŕtegian. Ikus: Mt. 4, 23; edo sinagogetan.
22 Jdazlariek. Gaur ere aldi artako idaztietan ikusi genezakenez, kokolokeri aunditan saŕtuta, beti eztabaidan zebiltzan. «Emen, Yakob irakasleak au dio; bañan Benyamin irakasleak bestea; eta Yuda irakaslea eskumatik ba’ diyoa, Toma irakasleak ezkeŕetara yotzen du. Erditik yoateko ziuŕ ezer ez dakigu.» Betiko lelo yakiña!!
IESU’k bakaŕik esan dezake: NIK dasaizuet; NI naiz EGIA. Ta Aren izenean Eleizak ere bai. Beste guziak, gizon diranez, gezuŕti dira.
24 Guri ta Zuri zer? Edo, guri zer nai diguzu?
25 Isilik ago. Txeŕenen aitoŕa IESU’k ez zun nai.
26 Iñaŕosiz. Zeŕaldo utziz.
44 Aitoŕtzat. Zure garbikuntza edo sendakuntza Nor naizan ikusteko aitoŕa ta ezagupide izango zaye.
4 Sapaya. Etxegañeko zabala... Soŕtaldean apala izaten da, buztin gogoŕtuz ta seska-abaŕez ta oŕi belaŕez estalia; eskiľarak iñoiz baŕutik ere ba-ziran; saŕiago ataritik, etxeko alderdi batetik. Gure gizon auek, etxea beteta bait-zegon, kanpotik igo ziran.
5 Askesten. Beste gabe, eta entzuleak edeŕki uleŕ zezaketenez, IESU’k osasuna zemayola agintzen zion. Osasunik-eza, ordukoen ustez, bakoitzaren ogenetik edo arbasoen uts-egitêtatik bait-zetoŕen. Ikus: Yon 9, 2.
13 Itxasalderuntz. Galilai’ko itxasoa edo Tiberi’ko aintzira.
14 Lebi. Beste izenez Matai. Ikus: Mt. 9, 9. Zergategi. Kaparnaun iria mugan zegon, Galilai’tik Iturea’ko bidean. Alde banatan nagusiak ere bana bait-ziran, batetik bestera zetozanen zerga-biltzea an zan.
16 Zergari. Orien lana izen txaŕekoa zan. Parisaitaŕ zintzo-ustekoentzat, beroyen oiturak eta Aginduak betetzen ez zituztenak ogenlari ziran.
17 Sendagin. Edo osagiľeak, osagiľe dan aldetik, guziak sendo eta osasuntsu ba’leude, zer egiñik ez luke.
18 Barau. Biotz damutuari soŕtzen zitzayon utsen-ordaña zan yudutaŕentzat. Aginduetako barauei (Ap. 16, 29), eta eŕiaren estualdietan agintariak erabakitakoei, beren oldez yuduek barau geyago erantsi oi zizkioten (T. 12, 8; Yu. 8, 6; Lk. 2, 37; 18, 12). Txatal ontan aitatzen dana, oldezko edo yaierazko orietakoa zan. Ikus: Z. 8, 19+
Bide batez ikasi dezagun barau egitea aintzakotzat aŕtzen: gogo-bizitzarako txito egoki-beaŕa dalarik; osasunarentzat, neuŕizkoa danean, bein ere ez da txaŕa izaten.
19 Ezkonbeŕia. IESU zan. Aren emaztea, Eliza. IESU, Eliza emaztetzat aŕtzeko etoŕi zan. Orain, IESU bizi dan artean, ezteyak dira. IESU ildakoan, ikasleak baru egingo dute; au da, estutasunean biziko dira; IESU’rengatik odola ixuri arte.
22 Ardo beŕia. IESU’ren irakaspen beŕi edeŕak, parisaitaŕen nolabaiteko iritzi estuegitan ezin saŕtu zitezken. Bere irakastaldiko une ontan, IESU’k, bere ikaslêi, parisaikeria âztu-erazi nai die.
23 Itzintzen. Gose bait-ziran, Matai deunak dionez. Ikus: Mt. 12, 2.
24 Larunbatean. Batetik bestera oñez ziyoanak, galburuak aŕtzea ziľegi zun: Ikus: It. 23, 25. Parisaitaŕek ziotenez, ordea, oŕenbesteko lanik larunbatean ez zan ziľegi.
26 Yainkoaren etxean. Ikus: 1 S. 21, 1-6.
35 Aŕeba ta ama. Senitarteko lokaŕia eta elkaŕtasuna IESU Kisto’k ez ditu austen. Bakaŕik irakasten digu, Aren gogora ibili beaŕ dugula, alakoren batean etxekoak uzteko deituko ba’ligu. Ikus: Mt. 12, 46.
12 Ezaguteke. Au da: Yaunaren itza entzun aŕen, ez diote Ari entzungo; eta, lenez gañera, beren biotzak gogoŕtuko dituzte. Igaŕle deunak ere auŕetik auxe nabari izan zun eta ikusi. Ikus: Yon 12, 40; Egi. 28, 26.
21 Txatal au onela ere bai: Kiriseľua ez datoŕ lakaripera edo oe azpira. Une au Mt. 26, 39-gaŕenaren antzekoa da esakeraz: «Niregana gabe biyoa». Ebeŕtaŕak atuxak ere ibiltun egiten zituzten, bizidun bai’liran. Ikus: 2 Sa.
6, 9: «kutxa... nerean... saŕtu». Bai ere: 11, 8: «emari batek zeŕayon». Eta gero, 2 Bak. 3, 20: «ura etoŕi zan».
29 Eldutakoan. Ikus: Mt. 12, 31-34. Alegi onen mamia au da: Zeruko Yaureŕiak beregan dula, gerora aziko dan gaya, eta azkenik edeŕtasun aundira irixteko indaŕ ezkutua.
3 Iľobietan. Iľak ere eortzen zituzten zeaŕ-zuloetan.
12 Ayetan saŕ gaitezan. Txeŕenek berekin daramate ezin esan alako oñazea; bañan, ala ere, azkeneko epaya eldu baño len, sulezearen belduŕez dabiltza.
3 Yose. Onela ere bai: Yoset.
3 Arotza. Baña lan bati baño geyagori eldu beaŕ ziona, ordukoen oituraz.
5 Ez zezaken. IESU’ren asmoa zan, argia biotzaren okeŕkeriz ikusi nai ez zutenen auŕean alatzik ez egitea. Oŕegatik dio: ez zezaken, ezin zun. Ez indaŕ gabez, entzuleak biotz gogoŕ ziralako baño. Gure eskeŕgabeak Yauna’ ren eskuak lotu ta indaŕgabetzen ditu.
14 Bakaldunak. Eŕitaŕak zemayoten omen-itza. Eŕomaŕak ez zioten oŕela deitzen.
22 Atsegin. Eguzki-aldekoak dagitenari dantza deitzea geitxo dala dirudi. Gañera nexka arek, bakaŕik, yauziketatxo batzuk besterik ez zezazken egin. Erode ainbeste berotu ba’zan, ardoak edo beste zerbaitek eraginda izan beaŕko zun.
26 Ez zun atsekabetu nai izan. Ezezkoa emateko adorerik ez zun izan.
37 Denari. Egun bateko lanaren saritzat eman oi zana. Ikus: Mt. 18, 28.
39 Belaŕ bizi. Udabeŕiko bero goxoak eraginda azia. Orduan Paska yaia laisteŕ bide zan. Ikus: Yon 6, 4.
48 Gau-aldian. Ikus: Mt. 20, 3-gaŕeneko oaŕa.
3 Arduraz. Itz onen ordez «ukondoraño» ere itzuli du norbaitek.
4 Ekanduz. Txatal auetatik ageri danez, Mark deunak yudutaŕen oituren beŕi ez zutenentzat idatzi zun, ayek zer egiten zuten esateko.
4 Mayera yaŕtzen. Onela ere bai: zeyetik dakaŕten yanaria, lenbizi ongi garbitu gabe, ez dute yaten.
11 Korban. Ikus: Mt. 15, 15. Bai ere 2 5-gaŕeneko beste oaŕak, Matai’renean.
19 Txautzen. Taketartekoa ( —), batzuk ez dute ipintzen. Beste batzuk onela dakaŕte: Oŕela Arek yanari guziak garbitzat zemaitzin.
22 Erokeriak. Gaiztakeria nolanai egiteko baŕurik eza.
11 Ortzi-alatza. Gero ere esango diotena (Yon 6, 30) auxe da: IESU’ren alatzak luŕekoak, edo luŕean egiñak dirala. Moxe’k, beŕiz, ortzitik edo zerutik, mana eman ziela, ta Eli’k ortziko sua ekaŕi zula, ta oŕelako kokolokeriak. IESU’ren aintza agerian zegon (Yon 1,14); baña bestelako Mesia’ ren bat nayago zuten. Aŕoentzat, apaltasuna ez da iñoiz Mesia’ren agerbide izango; ez eta lapuŕentzat, itzulibeaŕa ere.
15 Orantzari. Parisaitaŕena: azaluskeria; Erode’rena: azpikeria eta aundinaikeria.
21 Uleŕtzen. Bee ontako irizkeri eta buruausteak alde batera uzten ikasi ezazute; eta, beti dirauken IESU’ren eginkizunari begira ezayozute. Ark dagitzin alatzak argi ipintzen bait-digute eginkizun guren oŕen gaŕantzi eta edeŕtasuna.
24 So eginda. Ikusmena biurtzen asi zitzayolarik.
33 Satan. Arerio ori! Nere Aitak erabaki dunaren auŕka asmatzen duzun ori. Txatal auetatik ageri danez, Kepa deunak lotsabiderako zitunak geyago esaten zitun, kistaŕ izateko ikasketan zebiltzanen auŕean. Ba-dakigu, Mark deunak Kepa’ri yaŕaitzen diola.
1 Yauraldia. Eperen eta Kisostoma deunek diote yauraldi izenez IESU’ren antzalda emen adirazten dala. Baña, geyenen ustez Yerusalem’en poŕkaldiaz, ta Doibatzak aŕezkero iritxiko zun zabaleraz aditu beaŕa da.
12 Idatzita. Gizartera IESU bitan etoŕi beaŕa zan. Lenbizi, ospegabe, zeruko bidean gizadia yaŕtzeko. Bigaŕenez, ospetsuki, gizadia ebazteko. Bigaŕen etoŕaldi au gertutzeko, Eli etoŕiko da; lenbizikoa gertutzeko Yon Ukuzlea etoŕi zan. Eli’k Yezabel’gandik asko yasan beaŕ izan zun; Yon’ek Erode’gandik.
14 Ikusi zun. Onela ere bai: beren baranoan gizatalde aundia ikusi zuten.
32 Ez uleŕtzen. Bidaliak Mesia ospetsu eta indaŕ-aundiko bat zuten gogoan beti. Ixrael’go eŕia ere Ark beŕeraiki beaŕ ziela: beraz, IESU’ren alderantzizko irakatsiak ayen belaŕietan iŕist egiten zuten.
40 Zuen auŕka. Eladeraz onela: Gure auŕkakoa ez dana, gure aldekoa da.
44-46 Laterazkoak txatal bi auetan, emengo 48-gaŕenekoa dakaŕ.
49 Suz gazituko. Gatzak gazituari erne-beŕi-gai guziak kentzen dizkio. Suak, ikuitzen dunari beste ainbeste. Geron buruei uko egiteak, gugan altsuma okeŕ guziak kentzen ditu. Gatza, IESU’ rengandik datoŕkigun adore eta kemena da.
12 Senaŕa utzita. Moxe’ren arauetan (It. 24, 1-4), gizonari bakaŕik ematen zitzayon emaztea uzteko aukera. Bañan, yudutaŕek beste enda batzurengandik ikasita, ayen emazteak ere zapuztu bide zuten senaŕa alakoren batean. Oŕelako lasaikeriya iťotzeko, IESU’k alderdi bietakoen lokaŕia orobat estutzen du.
18 On danik. Yainkoa bakaŕik da, beraz, ona; IESU ere benetan ona zan, baña mutil arek ez zion azalari baño begiratzen, ta IESU’k muga ta une egokia ematen dio, ainbeste alatzetan ageri zan Yainkotasunari ere ernai oaŕtzeko. Zuk ona deitzen nauzu, gizona besterik ez naizela ustez, ala?...
26 Aŕiagotuta. Izan ere, yuduek ordurarte beti entzun izan zuten aberaskiak Yainkoaren onespen zirala. Eta, orain, zorion-ituŕi ori beingo batean bertan bêra ziyoakien.
32 Zeŕaizkionak. Geroago, emen bertan 46-gaŕen txataleko lagun asko ayek.
37 Aintzaroan. Matai deunak Zeru Yaureŕian diona. Mesia’k, yuduen ustez, eraiki beaŕ zun luŕeko bakaldeŕian, alegia.
46 Bartimai. Ikus: Mt. 20, 30-gaŕeneko oaŕa.
26 Batzuek ezaŕi oi duten txatal au geigaŕi bide da: Zuek askesten ez ba’dizkiezute, zuen Aitagoikoak ere zuen utsak ez dizkizue asketsiko.
28 Oriek. Yauretxeko artu-emanetan saŕtuz, saltzaľeak iraitzi, eta abaŕ.
1 Borda. Maatsa eltzen zanerako etzategia, andik zaitzaľe batek egazti, basatxakuŕ eta gosetiak uxatzeko.
29.30 Yainko Yauna. Ikus: It. 6, 4.
37 Nola? IESU’k ez die ukatzen Dabid’en semea danik; bañan, geyago ere ba-dala adierazi nai die.
43 Alargun landeŕ. Izkutukoak eta ťikiak beti ere IESU’k maitego ditu: ayen biotza geyenetan, garbigo eta alozik gabegokoa izaten bait-da.
14 Iguingaŕia. Daniyel deunarenetik (9, 27) eratxitako une onek, atzeŕitaŕen erasoaldia adirazten du. Eŕomaŕ atzeŕitaŕak Yerusalem’en saŕtu bait-ziran 70-gaŕen urtean.
27 Datozanetik. Lau ertzetatik: soŕtalde, saŕtalde, egoa ta ipaŕa.
32 Aitak, dazagun edozer, Semeak ere, Yainko dan aldetik ba-dazagu; beraz, ebazteguna ere bai. Aitaren gezna-ekaŕle dan aldetik, ordea, ez dezaiguke ezer erakutsi, Aitak Aren bitartez esan nai diguna baño. Gañerakoa, guretzako yakitez, ez daki; ta ebazteguna oŕelakoa da.
pin up casino- Online casino in India