Olabideren Biblia

ITUN ZAŔA: OAŔAK

ITUN BEŔIA: OAŔAK

BIDALI DEUNEN IDAZKIAK

[BESTELAKO TESTUAK]

MATAI DEUNA

PDF-a ikusi

1

1 Abraham’en. Ona emen Itun Zâŕ eta Beŕia lotu ta batzen ditun korapiľoa: Mesia’ren narea ta etoŕera. IESU benetako Mesia zala agertzeko, Aren aragizko etoŕera azaltzea ere beaŕezkoa zan, yudu guziek zekientzat berayen Igaŕlên eta Aita Betikoaren esana bete zala: Abraham eta Dabid’ engandik zetoŕela, alegia.

Sail ontan, belaunez-belaun izandako arbaso guzien izenak ez daude. Ez bide zun Matai’k oŕela izenak banaka emateko asmorik.

16 Yakob’ek. Luka deunak Eli diotsa. Ikus: Luk. 3, 23.

18 Ezkonduta. Ondo dago. Mυηστευϧεισης ezkontzeko itunduta izan aŕen, ez da aztu beaŕ antziñako Arauen oitura: senaŕak emaztea artean etxeratu baño len, ezkontzeko itz eman ordutik, senaŕ-emaztên eskubidea zuten: eta, oŕela izen onekin, au da, senaŕ ta emazte, deitzen ziran. Garai egokian senaŕak emaztea etxera eramaten zun. Zapuztagiri gabe beste iñorengana ziyoaken emaztea ogendun zan. Ik. Lk 1 27; 2 5.

19 Zuzena. Buruauste aundia soŕtu zayo Yose’ri. Iñoren auŕa bere izenez estaliko al-du? Aginduak uŕatuko zitun: alegia, odol ogengabea ixuri zezaken Mari salatzen ba’zun, bere emaztea iñon zanik eŕugabêna zala bait-zekin.

25 Ez zitzayon... zun arte. Ona emen garbi adierazita, Mari’ren osotasuna Semea argitara zun arte. Gero ere oso iraun zula Itun Beŕi’ko puxka guzitatik eta Doibatzaren Askitza’tik argi ateratzen da.


 

2

1 IESU yayo. Orain darabilgun urtetegi auŕetik 4 edo 5 urtez lenago.

1 Azti. Eladeraz μάγοί : Persi, Medi, Asiri ta Kaldai’ko eŕi aundietan, ortzi eta izaŕ yakitez nabari ziranak, ala zeritzaten. Eŕi guzi auek Palestin-soŕtaldera yotzen dute. Matai deunak Soŕtaldetik zetozela diosku: soil-soil, beste gabe.

2 Yuduen bakalduna. Galdelari auentzat yayobeŕi dana, ez da nolanaiko agintari edo aintzidari; Itun Zâŕean ainbeste aldiz agindutako Ua baizik. Ikus: Is. 11, 1-9; 30, 18-26; 60, osoa; Ye. 23, 5 eta uŕ.; Ez. 37, 23 eta uŕ.; Lk. 1, 32; Mk. 11, 10; Yon 19, 19.

4 Idazlari. Legelari edo arau-irakasle. Ayen egitekoa Lege-arauak zeatz eta meatz azaldu, azteŕtu ta eztabaidak erabakitzea zan.

6 Bazteŕ ori. Mi. 5, 1: bañan ez dago itzez-itz.

11 Eskeiñi. Bakaldunarentzat: uŕea. Yainkoarentzat: kedatza-luŕiña. Kisto il-beaŕekoarentzat: miŕa.

22 Bazteŕtu zan. IESU eta Mari’ rekin bizi zala, biengandik baŕneko gogobizitzari zegozkionak aukeran ikasteko. Bizitza isiľa, lanari emana: ez-baña ezin bestean bezela. Bai bait-zekin bere izerdiak zertarako ziran. Gañera ez zeraman alpeŕik zuzena zanaren izen edeŕa (emen 1, 19); eta, onoimen guzien eredu bikaña beronengan dugu, Aren antzera Paul deunaren aolkua lanerako (Tes. l.a, 4, 11) ariñago izango zaigu eta bete-eŕezago.

23 Igaŕlên esana. Mesia’ren bizikera apala izango zala, eta gizonek aintzakotzat aŕtuko ez zutena: auxe da igaŕlêtatik ateratzen dana.

 

3

2 Zeru-Yaureŕia. Mesia edo Kisto’k emen ludian, Ebaingeriaren bitartez yaŕi beaŕ dun bakalduntza. Zerukoa da: -a) zerutik datoŕkigu; -b) zerutaŕen bizitza dakaŕkigu; ta-d) zeruko atsegiñerako gertutzen gaitu. Askotan, Ebaingeria bera uleŕtu diteke itz auetaz; beste batzutan, saŕiago, Eleiza, ta nozpait, beste aldiko zoriona.

4 Gamelu, iľezko yazkia latza zan: ez zan, beraz, Yon batetxo guriki ibiltzen. Igaŕleak oŕelakoz yazten ziran. Ikus: 2 Eŕe. 1, 8; Zak. 13, 4.

7 Parisai ta sadukaitaŕak, yuduen artean Legeari buruz soŕtutako bi alderdi nagusien yaŕaitzaiľeak ziran. Sadukaitaŕak, Lege utsa, idatzita dagonez, iñongo ekanduei yaramateke, zuzenbidetzat aŕturik, bizitzako atsegiñetan murgildurik zebiltzan. Ez arimarik, ez aingerurik, ez eta, beraz, iľen beŕpizterik ere siñesten ez zutelako, askotsu apaiz izan aŕen Yainkoarenetan zabaŕ ta ayolagabetsu azaltzen ziran.

Parisaitaŕak, beŕiz, legekoi zudutsuak omen ziran: geitxo beaŕ ba’da. Bañan, legearen mamia baño azala maiteago zuten; eta Lege-arautxorik piťiñenetan ta Legeari erdoya bezela, giza-ekanduz erantsitako zirtzilkerietan oso zoŕotz ta arduratsu gizauŕean agerimiñez zebiltzan beti.

11 Oñetakoak. Gauŕko egunetan ere soŕtaldean, yauregietan saŕtzeko, oñetakoak erantzi egin beaŕ dira, ta moŕoyen arazoa da yaunaren oñetakoak aŕtu ta eramatea. Orixe, da, ba, Yon’ek ain poliki dakaŕena, IESU’ren auŕez bere burua ťiki agertzeko.

11 Goteunez. Yon’en ukuzpenak ez zun bere eŕayetan indaŕik Goteuna emoteko ta gogo-baŕnea garbitzeko: Yaunaren eskeŕa auŕkitzen zun damutasunaren bitartez, ta oŕegatik damu-ukuzpen zan. IESU’renak, beŕiz, bere indaŕez, suaren antzera garbitzen dun Goteuna dakaŕkigu, ta ori agertzen du Yon’ek, esanaz Goteunez ta suz ukuziko gaitula. Goteuna su-irudiz yeitxi zan Pentekoste egunean, ta Batayoan ta Sendotzan suak bezela arima irazeki, garbitu ta donetzen du.

12 Surtan. Sua mea eta ariña da. Beraz, garbiketarako aukera aundigokoa ura baño: Itun Zâŕean ere Yainkoak eta Aren Atsak gogo-baŕuak garbitzeko darabilten lanketa-irudikitzat agertzen zaigu. Bikaintasun ori dulako, azkenkuntza-erabeŕiketan suaren gaŕantzia aundigoa izango da, eta berorek egingo duna edeŕago.

15 Zuzenbide osoa. Zuzena dana eta zuzen izatera garamatzina osoro bete, alegia: Yainkoaren gogoa alaxe dalako. IESUk ez zun ukuzpen beaŕik; bañan, apaltasuna erakutsi nai zigun, eta Lege Zâŕ osoa bete zun. Ikus: ementxe 5, 17-20.

16 Auxe da... Seme kuťuna. Irutasun Deuna ementxe dugu: ~a) Aita: izketan; -b) Semea: urean, apal; -d) Gogo Deuna: uso-irudian.

 

4

1 Atsak. Yainkoarenak, noski. Au da: Goteunak.

Zirikatua, izateko: bañan axaletik bakaŕik. Esan nai da: txeŕenaren esanak ezin zegiokela ziŕara edo kilimarik baŕnean IESU’ ri egin. Oŕela al zezakeneraño gure antzeko dugu, bai garaile bikain ere. Ikus: E. 4, 12; 12, 3-4. Azken-garayetako adimenlariek Matai deunak dakaŕtzin itz auek ukatuz dabiltza: bañan, oŕtarako idazle beronen idazti osoa ukatuko beaŕko luteke.

IESU’ri buruz txeŕenak kezka aundik zitun, eta bein betiko Ua nor zan yakin nai zun.

6 Eskuetan. Ikus: Er. 91,11-12.

Satan ori. Eberkeraz «Satan »’ek arerio ta zirikatzaľe esan nai du.

10 Goretsak. Ikus: Itz. 6, 13.

15 Atzeŕitaren. Ikus: Is. 9, 1-2. Bost eŕialderen izenak: beiñola Asiriaŕek menpean aŕtuak I. K. auŕetik 734-gaŕen urtean. Isai’k 16-gaŕen txataleko itzez ayei agintzen zien yareikuntza bete bide zala zerizkion Matai deunari, IESU luŕalde artara etoŕtzeaz.

23 Sinagoga. Yuduak otoi egiteko ta Idazteuna irakuŕi ta azaltzeko biltzen ziran tokia da.

25 Dekapoli. Λεϰαπεωϛ : edo Deka, amaŕ; poleos, uri: izentatzen zan, asieran amaŕ eta geroago geixeago izan ziran urien bazkuna. Alderdi ontako geyenak atzeŕitaŕ-yentiľak (ez-yudu) ziran.

 

5

2 Irakasten. Zortzi zori on auek aŕigaŕizko alderantziketak ditugu, luditaŕen iritzien aitzikoak erabat. Orien mamia txasta nai dunak, begien auŕera agertzen zaizkigun ainbeste zorakeri utziko ditu: eta bizitza nare ta gentzatia bere baitan zuzenduko du.

3 Gogo-landeŕak. Batez ere, beren biotza luŕeko ezeri itsatsi gabe dutenak, eta aberastasunak edo ondasunak izanda ere Idazteunetako irakatsien arauz erabiltzen dituztenak.

5 Otzanen. Yainkoaren gogara oldez makuŕtzen diranak, eta beren biotzetako eztitasuna galtzeke, soŕtzen zaizkien ez-beaŕak egonaŕiz daramazkitenak. «Luŕaren yabe izango dira», dio 3 7-gn Er. 11-gn. txatalean: ordukoen zoriona Yaube’k agindutako luŕean saŕtzea zan. Guretzat Irudiki bat baño ez da, betiko zoriontasuna agertzeko, edo adirazteko.

6 Zuzen-gose. Idazteunetan zuzentza, beti eta non-nai Yainkoaren gogo deuna betetzea da.

7 Eŕukitsuen. Eskuak eta gogoa lanerako pizten ditun eŕukia, noski. Eskuak tolesterazten dituna ez da eŕukia, biotz ustelkeria baizik.

8 Biotz-garbien. Alegiñez ibilita beren biotzak garbi zaitzen ditutenak, Auek ere esku-tolesketa utsez ez bait-dute biotza garbi yagongo: Yainkoarengandik on-izateko yoera iritxi dunak ere, emai bikain ori kutsatu gabe zaitzeko, ilduraketan ari beaŕ du.

10 Ezetsien. Onbidean ibili nai dutelako; ongia zabaltzen dutelako; uskurtzaren alde belduŕ gabe azaltzen direlako; eta, abaŕ.

12 Igaŕlêi. IESU’ren ikasleak, igaŕlên oñordeko antzo dira. Ikus: ementxe, 10, 41; 13, 17; 23, 34.

17 Legea edo Igaŕleak. Itun Zâŕa osorik.

18 «i» edo tiltxo bat. Ebertaŕek idazketarako izkiak aundi-ťikian ez zituzten orobateko neuŕiz; eta ťikiena i zuten. Beraz, izki edo maŕatxorik ťikienen bitartez Legean agindu ta irakasten zaigun edozer, mengel irudi-aŕen, osorik eta ziero burutu ta bete beaŕa da.

20 Ugarigoa. Edo bikañagoa. Idazlari ta parisaitaŕen zuzentasunak azala besterik ez zun, ta beren ustez azal edeŕa txito: mamirik, ordea, ez. IESU Yaunak bere Yaureŕian biotzari begiratzen dio, ez, gizonak bezela,auŕpegiari bakaŕik eta agirikoari.

21 Entzun. Yai egunetako batzaŕetan Arauak azaldu izan zaizkizutenetan. «Ez il». Ikus: Ir. 20, 13; It. 5, 17.

26 Laurdena. Garai artakoen txanponik ťikiena.

32 Nik, dasaizuet. Izoŕkeriagatik ere ez du Yaunak ezkontza austeko eskubiderik ematen, senaŕ-emazteak alkaŕengandik aldentzeko baño. Eta oŕegatik dio, aldentzerakoen ere ez ditekela izoŕkeririk gabe, ez beste gizon batek emazte zapuztua, ez beste emakume batek aldendutako senaŕa ezkontzat aŕtu, ezkontzaren korapiľoa edo lokaŕia ezin eten bait-diteke. (Ikus: Mk. 10, 1012; Lk. 16 18; 1 Ko. 7, 10-11.)

33 Ziñik ez autsi. Yainkoaren Izen deuna erabiľiz egindako ziñak austea zuten debekatua ayek, eta Yaube’ren Izena alpeŕik ez erabiltzea: bi agindu oriei iges egiteko, yuduek irazakiak erabiliz zin egitea asmatu zuten. IESU’ k oitura ori txaŕesten du, Yainkoaren eskutatik soŕtutakoak aŕtuz egindako ziñak Arentzat ez bait-dira uskeritxoak. Ikus: Ir. 20, 7; Ap. 19, 12; It. 30, 3.

39 Gaiztagiñari. Ez gogoŕ egin, nai dizun gaitza zuretzako bakaŕik danean, matsaľean yo nai zaitunean bezela; edo, soñekoa kendu, edo ari zerbitetan laguntzeko beaŕtu nai ba’zaitu. Oŕelako zerbait geyegikeri ba’litz, gaiztagiñari erantzutea ez dago debekaturik, IESU’k berak egin zunez: Yon 18, 22.

43 Goŕoto. Itz au Idazteunetan emen dagon bezela iñon ez da aŕkitzen. Bañan, yudaitaŕek ori atera zezaketen, aŕotzekin ez nâsteko esaten zizkietenetik. Ikus: Itz. 20, 13-17; 23, 4-7; 25, 17-19. Goŕoto ordez, onela ere esan ziteken: urkoa maite ezazu, ta etsaya ez ainbeste.

46 Zergariek. Yuduentzat iguinkizun gertatzen ziran, bildu beaŕ zutena geyenetan indaŕkeriz egiten zutelako.

48 Osoa dan bezela. Itun zâŕeko esan batzu dakaz oŕek gogora. Ikus: Ap. 11, 44; It. 18, 13.

 

6

1 Gizauŕean, Au da, ez duzute asmo uts oŕekin, gizonek zakusazten, egintza onik bete beaŕ: baña lagun uŕkoarentzat eredu izatea dagokizue, ayek zuen egite onak ikusirik, Aitari, dagokion aintza damayoten. Beraz: azalekoa utsik berez ezertarako ez da osotasunerako, biotz-baŕnean asmo zindo garbia izatea beaŕeko da.

1 Egite onak. Itzez-itz: zuzentza. Izan ere, egite zintzoetan diarduna Yainkoaren auŕean zuzena da.

5 Otoi egitean. Ikus: ementxe 4, 23.

6 Gelan. Saŕtu eta an buruz eta biotzez atarian ibiliz, ezer gutxi auŕera lezake otoi egin nai dunak. IESU’k, beraz, tokia´ri baño geyago begiratzen dio an isilik azkutsu otoi egiteari. Ikus: 2 Eŕe. 4, 33; Is. 26, 20.

7 Bal-bal. Egizko siñesterik ez dutenak izan ere, sasi-yainkoen auŕean yardun luze-amaibakoak gogoko zituzten eta dituzte. Idazteunetan atzeŕitaŕ edo siniste-aizunekoa orobat da.

19 Zulatu. Orduko etxe ťikiak orma mêdunak oi ziran: ots aundirik atera gabe zulatu zitezkenak. Ikus: Ir. 22, 1.

21 Biotza ere antxe. Gure biotza ez bait-da utsaren atzetik ibiltzen: beti zerbaiten biľa dabilkigu. Beraz arek nai lukena nun, ua ere an. Augustin deunak ala dio: «Nere miña, maita-giriña». (AITORKIZUNAK, 13, 9; Orixe, 385 oŕialdean 14-15 leŕoetan. Zarauz, 1956.)

24 Mammon. Aramaitaŕen artean aberastasuna, norbait bai’ litzan.

27 Bizia. Haraneder’ek onela: «Bere buruari beso baten goratsasuna». Baiona’n 1855. Eta erderazko batzuk ere iritzi ortakoak ditugu.

33 Aren zuzenbide. Gizarteko auzi min-ekaŕle guziak oŕtxe dute yatoŕi eta antolaketa. Bakaŕka gabiltzala, batek bestearekin ditun aŕtu-emantxoak, Yainkoagandiko zuzentzari begira eratzen ez ba’ditugu, bein ere egun on bat ez degu izango. Nagusi-langiľeak, orobat. Erkalak mendekoekin ere bai. Ludiko eŕien yauŕleak euren artean, zer esanik ez. Zuzenbide au uleŕtzeko, ikus: Eŕ. 3, 25 eta uŕ.; 10, 3 eta uŕ., 30 eta uŕ.; Pi. 3, 9.

 

7

1 Ez ebatzi. Yainkoak ebatziak ez izateko. Iñor zoŕotz aŕtzen ba’degu, guretzat ere Yainkoa zoŕotz agertuko da.

3 Agotza... abea. Beti besteri begira ibili izatetik, geronak ikusteko ikusindaŕa amustu egin zaigu. «Txori guzik mokodunak», eusko esaera zaŕa aztuxea degu; eta, gerok mokodun geranik ez dugu uste izaten; edo, ez dugu beaŕ eta nai mokodun gertatzerik. Ikus: Lk. 6, 42.

12 Ayei egiezue. Tobi zâŕak onela zion: «Bestek zuri egitea nai ez zenukena, ez iñori bein ere egin» (Ikus: T. 4, 16.) IESU’k agindu ori eraginkoŕago ipiñi digu. Orixe da kistaŕ-maitasunaren mami bikaña; eta maitasun-aginduan biltzen dizkigu IESU’k Igaŕleak eta Araua. Ikus: Eŕ. 13, 8-10.

15 Sasi-igaŕle. Edo okeŕirakasleak. Bizi geran egunetan eŕezkeria zabaldu nai dutenak ere sasi-igaŕle dira. Etxe-bizitzan eŕezkeria; gizartean eŕezkeria. Azkenik eŕezkeriak zabaŕkerira darama.

21 Yauna! Biotzez esatea beaŕezkoa izanda ere, benetan ala gezuŕez esaten dan, biotzetik ala aoz ta ezpañez, bakoitzaren egiteak argitaratuko dute. Ikus: Lk. 6, 46.

22 Egun artan. Azken-epaiko egunean. Ikus: Lk. 17, 34.

23 Alde! Eresiak dio: gaiztagin guziok, niregandik alde!! (6, 9) Kisto’ren yaŕaitzaľe izena dutelarik izanik ez dutenentzat, izugaŕizko itz belduŕgaŕiak, benetan! Ikus Yeremi deuna oŕelakoen auŕka: 14, 14 eta uŕ.

 

8

1 Yetxi. Orain artekoan Matai deunak IESU’ren irakaspenak bildu ditu; auŕerakoan Aren alatzak batuko ditu.

2 Etoŕita. Gaitz belduŕgaŕi ori zutenak gizartetik bazteŕturik bizi beaŕ zuten. Ikus: Ap. 13, 45-46.

4 Iñori esan. Eŕexegi berotu ziteken eŕiari IESU’k belduŕ zion: ayen ustez Mesia’k alatzgiľe eta ospe aundikoa izan beaŕ bait-zun.

4 Apaizari auŕkeztu. Ikus: Ap. 14, 1-32.

5Euntaria. Eun gudamutiľen burua.

9 Ta ba-dagi. Nerau menpeko naizela, ayek nere esana egiten ba’dute: guzien Nagusi zeran oŕen esana azkaŕago eta aisago beteko da.

12 Eŕiko semeak. Ayena zan Arbasoen ondarea, aŕtu nai izan ba’zuten. Zapuztiyak ez du ezer izango. Beraz, Zeru-Yaureŕia aŕtzeko gertu dagonarentzat izango da.

12 Iľuntara. Oŕits-oturuntzak geyenbat iľuntze-alderuntz egiten bait-zituzten: andik yaurtia zitekena iľunpera ziyoan zuzenean. IESU’ri biltzen ez zayona, leze-iľuneko eŕekiña! Ikus: ementxe 22, 13; 25, 30.

20 Giza-semeak. Aramaierazko esakuna, Daniyel deunak ere erabilia (7, 13); eta IESU Yaunak bere Mesiatasuna adierazteko aŕtua: erabatez bere apaltasuna ere erakusten digu; adeibera eta biotzbera bait-da (Emen 11, 29).

24 Itxasketa. Genesaret’eko aintzira aŕotu egin zan.

 

9

2 Ogenak. IESU’ren asmoz, gure gogo-osasuna lenagokoa da; eta soñarena ere ez digu ematen gogo-osasunari begira baizik.

13 Eŕukia. Ikus: ementxe 12, 7. Opariak baño maite-eŕukia naiago dut.

15 Ezteikidek. Toberalariek garbigo legoke. Izan ere, senaŕ-beŕiaren lagunak eztei-yayak alaitzeko izaten ziran.

15 Kenduko. IESU oñazera daramatenean.

16 Oyal zaiľa. Edo beŕia eta uŕengo txataleko ardobeŕia, IESU’k irasi gogo dun Doibatza’ren antza dira.

23 Iskanbiľa. Erostazalên deadaŕ eta txilioak: ayen orduko oilura zanez. Eguzkialdeko eŕi askotan oraindik ere alaxe egiten dute.

30 Ez beki. Ikus: Mt. 8, 4+.

34 Iraizten. Parisaitaŕen biotz zimuŕkeriari IESU’k, geroxeago erantzungo dio. Ikus: Mt. 12, 24 eta uŕ.

36 Artzairik. Idazteunetan maiz aitatzen dana. Ikus: Ze. 27, 17; 1 Eŕ. 22,17; Yud. 11,19;Eze. 34,5.

 

10

5 Atzeŕiruntz. Oraingoan IESU’k damazkien aginduetako batzu, irtenaldi artarako bakaŕik ziran. Beste batzuk, ayentzat eta ayen ondoren izango ziran aldaŕilarientzat, geroago luŕalde guzietara zabalduko ziranerako.


12 Agur egiterakoan zerabilzten itzak auek ziran, Luka deunak dionez: «gentza etxe onentzat». Ikus: Lk. 10, 5.

23 Indaŕ aundiko idazti zâŕ batzuk onela: «Iri ontan ezetsiko zaituztenean, beste batera iges egizute; eta, an ere yazaŕtzen ba’ zazkizue, irugaŕen batera zoazte. Ziñez dasaizuet...»

23 Aldia burutuko. Izan ere IESU, bere ebazpenez laisteŕ etoŕi zan; eta Aren zigoŕ gertatu ziranek Yerusalem poŕokatu zuten, 70-gaŕen urtean. Ikus: emen 16, 28; 24, 34.

25 Gaitzizena. Ikus: emen 9, 34; 12, 24.

34 Ezpata. Egiya maite eta arekin ezkondu nai dunak egiti izan beaŕ nai ta nai ez. Bestela ez dago elkaŕ aŕtzerik ez adiskide izaterik; eta, geroenean bata besteagandik alde egin beaŕ.

Nolabait ikusten dira egiyaren ainbeste etsai. Ikus: Lk. 2, 34-35.

39 Idoro. Edo irabazi, eskuratu, arkitu. Au da: Niregatik emengo bizitza galtzen dunak, angoa (beste aldikoa) irabaziko du. Ikus: emen 16, 25; Mk. 8, 35; Lk. 9, 24.

41 Igarlea. Eta zintzoa, Itun Zâŕetik onera eratxiak, bidalia eta Kisto’ren siñestea duna adirazteko. Ikus: emen 13, 17; 23, 29.

42 Txikitxo. IESU’k bere ikaslei damayen maitasunezko izena. Ikus: emen 18, 1-6, 10, 14; Mk. 9, 41.

 

11

3 Etoŕtzekoa. Yon’ek berak ondo zekin IESU zala etoŕtzekoa, au da, Yainkoak bialdutako Mesia: Yon’en ikasleak, beŕiz, eztabaidan zebiltzala arek IESU’rengana bialtzen ditu, ayek Aren Mesiatasuna ikusi zezaten. Ikus: Lk. 7, 18.

5 Itsuek. ...eŕenak... legenaŕdunak... goŕak: aitatuz IESU’k garbi darakus Isai’k iragaŕiak Arek bete ditula. Ikus. Is. 26, 19; 29, 18; 35, 5; 61, 1.

11 Aundiagorik. IESU gure Yaunak ez digu emen agertzen,

bere Aitaren auŕean nor dan aundiena; bai, ordea, ez dagola Itun Zâŕean Yon’en arazoa bezelakorik: bañan Itun Beŕi’ko arazorik ťikienak Yon’ena baño aundiagoak dirala. Bestela ez luke esango Itun Beŕiko edonor, naiz tikiena, Yon baño aundigoa dala. Ala ere, notiñei baño gayari geyago begiratu bear zayo itz orietan.

12 Yon Ukuzlearen egunetatik hunat, Zeruetako Yaureŕiari indaŕ egin beaŕ zaio, eta hua indaŕ-egiľeak daramate (Haranedeŕ, 1855). Beste batzuk, beste era batera uleŕtzen dute «oldaŕtsuak» itza.

17 Negaŕik ez. Yuduek auŕ kaskaľuen antzeko dira: yostalariek ezteyetan bezela txilibitua yo ta laguntxoak ua beaŕ ez; iľetaetan bezela eresika asi eta laguntxo kaskaľuak negaŕik ez. Era beren Yainkoak bere eŕiari geznariak biali dizkie: Yon bizitza latzekoa omen, eta ari yaŕaitzeko uzkuŕ; IESU adeibera ta biotz-biguñeko azaldu, eta Ua ere beaŕ ez. Yainkoak oŕelakoekin nola asmatu beaŕ du?

21 Zurdatzez. Yantzita; eŕautsean eserita. Ikus: Yona 3, 5-8.

25 Garai artan. Bein batean.

 

12

4 Eskein-ogiak. Yopu-oparitzat, Ixrael’go amabi leñuek Yainkoari asteoro eskeintzen zizkioten amabi ogiak ziran. Ikus: 1 S. 21, 2-7; Ap. 28, 5-9.

5 Yauretxean. Larunbatez lana ez zan gutxitzen geitu baño. Ikus: Ap. 24, 8; Ze. 28, 9.

7 Eŕukia. Ikus: ementxe 9, 13.

18 Zuzenbidea. Sinispide zuzena: Yainkoari beaŕ zayon sinistea, zoŕ zayona Ari emateko.

23 Dabid’en Semea. Itsuak deitu zun bezela. Ikus: emen 9. 27.

26 Satan'ek. Satan: au da, Satan’ek bere menpeko txeŕenak iraizten ba’ditu...

27 Semeak. Zuen yaŕailêk: zuen esanak sinisten ditutenek.

30 Biltzen. Eta sakabanatzen edo baŕeyatzen, artzaiak bezela. Ikus: emen 26, 31; Yon 10, 12; 11, 52; 16, 32.

31 Gogoaren auŕkako biraoa. Zer da? Goteunaren egiterik argienak deabru edo txeŕenari ezaŕtzea, Parisaita’rek egin zuten antzera. Oin, ba, gure alde Yainkoa oŕen argiro la indaŕtsuki ari danean bertan Aren aitoŕa onaŕtu beaŕean, txeŕentzat zapuztea, gure osasunerako bidea Goteunari eragoztea da. Oŕegatik dio IESU’k, Gogoaren auŕkako biraoa ez zayela azketsiko, alako gizon ustelak sendakintza ta osakaia galbide ta ondapen biuŕtzen dutelako. Au egiten dun gaxoa esan diteke eskuarki ezin ditekela sendatu, Yaunarentzako eziñik ezpadago ere.

34 Aoak ustu. Biotzaren betegitik bait-da aoa izlari.

40 Sabelean. Ikus: Yona 2, 1.

41 Aldaŕiz. Ikus: Yona 3, 5.

42 Egoako. Ikus: 1 Eŕe. 10, 1-10.

43 Etzetan. Iñor bizitzeko legoŕegi ziran bazteŕak txeŕenen bizitoki ziran antziñakoen ustez. Ikus: Is. 13, 21; 34, 14; Ba. 4, 35; Ag. 18, 2; emen 8, 28. Ala ere gaizto-galtzaľe ayek gizonengan bizi nayago zuten.

46 Senideak. Seme-alaba ez ezik, aide uŕenak ere, lengusuak eta osaba-izebaen iľobak, eberkeraz, eladeraz eta latiñez elkaŕen senide maiz deritzaie. Gurean ere, bizkaitaŕentzat, senide ta aide izenak orobatsu dira. Oŕelako senidetza da emen eta Itun Beŕi ta Bidalien Egiñetako une batzuetan IESU’ren aidei Ari buruz ezartzen zayena. Ikus: As. 13, 8; 14, 16; 29, 15; Ap. 10, 4; 1 Eg. 23, 22.

50 Anai, aŕeba eta ama. Beste ayek alaxe diranik ukatu gabe, Aren gogoa betetzen duna ayen auŕetik ipintzen du. Ikus: emen 8, 21; 10, 37.

 

13

3 Alegitan. Sinismeneko egiak erakutsi eta azaltzeko irudigaiľu bikañak: IESU’k ortarako erabili zitunak, noski. Yakintsu guzien erakusketa bikañenak baño, alegi batek askoz obeki saŕtzen du gure biotzetan egi baten indaŕa.  Gutxi ikasientzat bezin ziŕaragiľe gertatzen dira asko ikasientzat ere: auentzat ba’liteke, ordea, noizik beinka oŕelako azalpena gezago gertatzea. Ez da aztu beaŕ, beti ere biotz xalokoentzat dirala aukerakoenak; eta, saŕitan, uste dan baño gutxigo uleŕtzen dirala alegi edeŕ oriek.

12 Kenduko. IESU’ren ikaslên antzeko gogo-ondunei, ITUN Zâŕetik dakaŕten ondasunari, Itun Beŕi’ko bikaintasuna erantsiko zaye. Parisaitaŕen antzeko gogo-zimuŕdunei, lendik dutena kenduko diete: alegia, Beŕiak dakaŕkin edeŕtasunaŕen uts gertatuko dan yudutaŕen Arauditza. Ikus: emen 5, 17-20; 25, 29.

17 Zintzo. Ikus: 10, 41; 23, 29, ementxe.

19 Uleŕtzen ez. Artarako alegin aundirik egiten ez dulako. Beraz, dun ongi pixka kentzen ba’diote, iñori ezin dezayoke eŕurik bota. IESU’rengandik datoŕena baño, beste zerbait maitego bait-du, Arenik uleŕtzen ez ba’du aŕiťuenik ez du.

23 Uleŕtzen duna. Entzundakoari adi egonda, noski. Adi egote au, beŕiz, ez da unetxo bateko edo biko arazoa eta zer-egiña. Zerbaitegatik, ementxe 51-gn. txatalean galdetzen die IESU’k, «guzi euek uleŕtu al-dituzute?» Uleŕtu arte yardunez, uleŕtzen duguna itxatsiko zaigu, eta uleŕtzen degunari itsatsiko gatzazkio: itsasiketa au, beŕiz, gure izatearen bê-bêan eta sakon-sakonean izan oi da. Nabaitu dunak yakin oi dunez, alegia.

30 Biak. Okeŕak eta zuzenak oŕelaxe bizi dira elkaŕekin. Zintzoari dagokio okeŕa okeŕ dala ezagutzea, eta arek daginaz geyegi estutu gabe, bere zuzentasunean irautea. Ez da esan nai, ordea, zuzenak okeŕaren biuŕpena eskatu beaŕ ez dunik. Ikus: 2 Kep. 3, 9; Ag. 6, 10 eta uŕ.

33 Orantza. Alegi au azaltzen yardun izan diranak, bidetxioŕ askotara zabaldu dira. Ez da bein ere âztu beaŕ, alegiari indaŕa, irakatsi nai dan egiaren mamitik datoŕkiola, eta ez alegia osatzeko onelako edo alako itzak erabili izan diralako. Idazteunetako beste txatal batzutan orantza oitura txaŕak-eta adirazteko arkiľu oi dalako, zenbait idazle izutu izan bide dira. Ez dirudi ordea, oŕenbesterañokoa danik.

35 Irikiko. Ikus: Er. 78, 2.

43 Eguzkiak. Gizasemearen Yaureŕi ondoren Aitarena datoŕke: yaregindako guzik Semeak Aitarentzat ditu. Ikus: emen 25, 34; 1 Kor. 15, 24.

44 Upatu. Zeru-yaureŕia aŕkitzen dunak, ditunak utzi beaŕ ditu ua eskuratzeko eta an saŕtzeko. Ikus: emen 19, 21.

 

14

1 Erode, au, Erode Antipas zan, Galilai ta Perai’ko buru, Erode Aundiaren seme. Geroago, IESU’ren nekaldian, beŕiro agertuko zaigu. Ikus: Lk. 23, 7 eta uŕ.

9 Bakalduna. Omenez zemayoten izena, noski. Goibeldu zan: okeŕ beŕi bat lengo txaŕkerien gañean piľatuko bait-zun. Bañan, alako zin txoroa betetzera ez zegon beaŕtua. Beraz txorakeriz zin egin, eta ergelkeri aundiz emandako itz txoroa bete. Bein aldapa bêra asiz-gero, non gelditu gindezken nola esan?

15 Garaia. Otordurako oi dana.

19 Ogiak. Oraindik ez Azken-Aparian bezela Eskeŕ-Ikurtona; bañan, IESU’k damayen ogi onek, eukaristirako gertutzen ditu ikasleak, antza ere Aren antza bait-du.

23 Otoi egitera. IESU al dun guzitan otoitzera doa: guretzat ikasbide aundia; eta, garai auetan ongi ikasi beaŕekoa. Ikus: Mk. 1, 35; Lk. 5, 16; 6, 12; 9, 18 eta 28; Yon 6, 3 eta abar.

25 Gau-aldian. Antziñakoek gaua iruna orduko lau zatitan berezi oi zuten.

 

15

2 Ogi yaterakoan. Otordurakoan.

Asaben ekanduak. Asaba oriek, alabaña, ez ziran aspaldikoak; eta, iñola ere ez Moxe’ren aldiraño atzeratzen ziranak.

4 Lotsa. Ikus: Irt. 20, 12; It. 5, 16;

Birao. Ir. 21, 17; Ap. 20, 9.

6 Ustu. Yuduek beren ondasunetatik Yainkoarentzat zerbait bereizi nai zutenean, «au korban bego» esaten zuten; ta aŕezkeroxe oŕela Yainkoari eskeñia gurasoek eta aŕtzekodunek ere ez zezaketen berentzat eskatu, Yainkoarena zalakoan. Oŕ ba, seme batzuk, beren gurasoei eman beaŕ zieten sorozkia korbantzat Yainkoari eskeintzen zioten, gurasoei lagunez etoŕtzeko. Emen IESU’k biľaukeri ori gaitzesten du.

8 Ezpañez. Ikus: Is. 29, 13.

14 Zulora. Ikus: Lk. 6, 39.

23 Zeskayoten. Haranedeŕ’ek onela, egoki oso: «Egiozu nahi duena, eta igoŕ ezazu».

26 Txakuŕei. Yuduentzako (gauŕ ere bai maomataŕentzako) erbesteko guziak zakuŕak zeritzaten, beren buruak eŕi autua ta Yaunaren etxeko semetzat zitutelako. Emen IESU’k izenaren latza leundurik, txakuŕtxoak deitzen ditu, ez gero zakuŕak. Ta zein edeŕ ta samuŕki erantzuten dion zorioneko sidondaŕ (edo siro-poiniketaŕ) emakume onek! Izan ere, lenen-lenen IESU yuduen zintzoketa lortu beaŕez ari beaŕa zan: oriek ezezka asiz-gero aŕotzengana lasayago ziyoaken.

 

16

2 Aŕasgoŕi. Izkuntza askotan diran esaera zaŕak. Euskeraz onela: Aŕats goŕi, goiz aize; goiz goŕi aŕats euri. Yuduek eguraldiyari antz ematen ba’zekiten; bañan IESU’k zegitzin zantzuen bitartez aldi ayek Mesia’z artzen zuten argiketa biziya nabaitzeko motel zebiltzan. Beaŕ ba’da, naita begiak isten zituten.

6 Orantzari. Igaŕlên irakaspenak Parisaitaŕ ta Sadukaitaŕak beren aldera okeŕtzen zitutelako, saŕitan beintzat, IESU’ren oaŕa ez da aŕitzekoa. Ikus: emen 13, 33 eta ango oaŕa. Laisteŕ, 12-gaŕen txatalean dago orantza au zer dan.

17 Bar-Yona. Yon’en seme.

18 Aitz zera. Kepa deunari IESU’k emen egindako agintzak iru dira: -l.ª) IESU’k Eliza eraikiko dula; -2.a) Elizaren oñaŕi edo oñaitza, ta buru edo agintari nagusia, Kepa izango dala, IESU’k berak autu ta yaŕita; -3.a) Oŕela eraikitako Elizak iñoiz ere ez dula luŕ yoko, leze-indaŕ ta oldaŕketak gora-bera. (KEPA ta AITZ izenak orobat dira: Kepa eberkeraz; Aitz euskeraz. Ate izenez soŕtaldean aginte nagusia adirazten zan. Gauŕ ere Turkia, Ate Garaya maiz deritza. Giltzak, beŕiz, yabetasunaren irudia edonun dira.) Ikus gero (Yon 21, 15-17) IESU’k agintzok nola burutzen ditun berpizte-garayan, Tiberi-itxasaldean Kepa Elizaren Artzai, bildots-ardien gain yaŕirik.

20 Ez esateko. Artean eŕi xumeak Aren Mesiatasuna ez bait-zun beaŕ zanez uleŕtuko. Ikus: emen 8, 4; 9, 30; 12, 16.

23 Auriko. Eragozkizun, zirikatzaľe baño noskiago. Txeŕenak ori ere egiten bait-du: iñori bete beaŕ lituzkenak eragotzi.

25 Idoroko. Ikus: Mt. 10, 3839; Lk. 14, 27; 17, 33; Yon 12, 25-26.

 

17

3 Moxe ta Eli. Legea eta Igaŕleak.

5 Odei. Sinai estaltzen zunaren antzekoa, edo Itun-kutxa izkutatzen zun bezelakoa. Ikus: Ir. 24, 15 eta uŕ.; 33, 9; 40, 35.

5 Entzuyozute. Itun Beŕi’ko Irakasle eta Araulari bait-da. Ez dezagun amaikatxo eŕukaŕik dagitena egin: biyaŕ ilko dan norbaiten moŕoi zuri yoan. Ikus: emen 3, 17.

9 Ez esan. Ikus: emen 16, 20.

20 «Ortik ara oa». Esaera zaŕa bide zan. Onen antzekoa ertzeneko eguzkialdean ba-da: «Mendia itxasora yaurti». Ango norbaiti ori esaten ba’zayo, aren pozak ez du neuŕirik izaten: asko eta gauza aundiak egiteko almena dula ari aitoŕtzea aña bait-da.

24 Didarakme. Darakme biko txanpona. Darakme, beŕiz, lauŕleko bat bezela. Estater, lau bat darakme’ko txanpona. Ez orain bezela, uŕe edo ziľaŕ baño.

Semêngandik. Yaureŕiko biztanlengandik. Ikus: emen 13, 38.

 

18

1 Aundiena. Bidaliek azkaŕ igaŕi zuten IESU’k Kepa maitego zula; eta, elkaŕen artean ortaz mintzo izan ziran. Gure Irakasleak ayen kezka eta buruaustei antz-eman zien, eta antxe bertan ikaslêi dedu-nardaz irakaspen mamitsu bat eman nai izan zien. Zeru-Yaureŕian saŕtzeko. Doibatzakoa izateko, Aren ikasleak auŕtxo xalo baten antzeko izan beaŕ dute. IESU’ren sinistea duna benetan apalago eta txoko-zalego, Yainkoaren auŕean aundigo eta ospegaŕigo.

6 Asto igara-aŕia. Au da astoak darabiľan eotaŕia. Ikaragaŕizko zigoŕketa izan aŕen, gutxi da geroxeago (11-g. txatal) diona uleŕtzen dunarentzako; au da: Gizasemea gizonak zeruratzeko yeitxi dala.

8 Bizitzan. Betiko zoriondegian. Esku ta oñak moztu, begiak atera, dirauskunean, esan nai du, begiak bezain maite ta esku ta oñak bezain beaŕ duzun edozer, ogenerako bide ba’zaizu, ateratzeko eta zuregandik uŕutiratzeko.

10 Dakusatela. Beti Arenetan diardutelako. Ikus: 2 S. 14, 24; 2 Eŕe. 25, 19; T. 12, 15; Er. 91, 11-12; Lk. 1, 19.

11 Galdu zana. Txatal au emen betegaŕi bezela dago, noski.

12 Uzten. Iñor gabe ez, nolanai ere.

Txatal au onela ere bai: Oŕelaxe ere zeruetan dan_ zuen Aitagoikoarenean ez dute tititxo orietako bat galtzerik nai. (Aramai-usai geyago du era ontara).

14 Ba’dizu. Nabarmenxego gertatzen da emen, askotzarentzat gaitz-ekaŕle ez danak ez bait-du ainbesteko gaŕantzirik. Ikus: emen

, 39 + .

22 Zazpi amaŕeko. Beŕiz eta beŕiz eta beti. Besteren okeŕak aztutzea, bein ere ez zaigu aldapa gôra izan beaŕ. Zazpi itz au, ebertaŕak asko edo berein esateko zerabilten, guk amaika bezela.

24 Talanta. Atenaitaŕena azta zan, ez txanpona: uŕetan 5.000 lauŕleko baño geixeago. Garai ayetan iñor gutxi ziteken oŕelako ondasuntzaren yabe.

_28 Denari. Langiľe ta gudamutiľei egunsaritzat eman oi zitzayen txanpona.

35 Ez ba’duzute. Lentxeago esan izan zaigunez. Ikus: emen 6, 14 eta uŕ.

 

19

3 Edozergatik. Auzi ezaguna zekaŕten, noski, IESU’ren aitzikoak, Matai deunak emen esaten ez ba’digu ere.

6 Bakandu. Ezkontza ezin diteke autsi. Ezkontza uste zana. bestela gerta izan ba’da, bien onerako litzaken bereizketa egoki danez eta ortan argitsu diranen aolkuz egin bedi.

9 Zapuzten. Ikus: emen 10, 32.

 12 Beren buruz. Aingeruak bezela garbi bizitzeko, ezkondu gabe ta edozein lizunkeritik uŕun gelditzen diranak dira auek.

18 Iñor il. Ikus: Irt.20, 12-16.

19 Lotsa. Ikus: Ap. 19t 18.

21 Zaŕaizkit. Burua non ezaŕi ez dunari (5, 20) gogozko gabetasunean yaŕaitzeko aolku eta dei adoregaŕia; ziľaŕ-zaleak Ua ezin bait-dute maite (6, 24). Altxoŕa: ikus 6, 19-21.

24 Oŕatzuloan. Irudikia itzez-itz artzea geyegi ote-litzake? Gogoari ain mea izanik, ez al-zazkio aberaskeriak erdoya bezela erasten? Beraz, gogo garbikoak aria bezin me leudeke oŕatzulotik igarotzeko.

28 Beŕitaldian. Mesiataŕ beŕikuntza: oso-osorik ludi-amaian agertuko da; asi ordea, Doibatzan IESU’ren beŕpiztez eta Yauraldiz asi eta yaŕaitzen du: gogoz eta gogokoetan, noski. Haranedeŕ’ek: eŕebeŕitzean, dakaŕ.

28 Ebazle. Edo yauŕle.

 

20

1 Akuratzera. Bere Yaureŕian edo luŕ ontan eratuko zun Doibatzan erkide izateko Yainkoak asiera-asieratik yudaitaŕak deitu zitun, eta geroago bere Seme IESU’ren bitartez osteko atzeŕitaŕak. Yainkoaren deiari entzungoŕ egiñez Yudaitaŕak Arentzat lepagogoŕ ere agertu izan dira, eta azkenik atarian gelditu an saŕtu gabe. Beraz, lenak azkena; eta azkenak auŕeneko gertatu. Ua ondasun guzien nagusi eta Yabe dalarik, Arengandik nai beste aŕtu zezaketen bai batzuk, bai besteak: eskatzen ez dunak ez du, ordea, aŕtzen; eta, nai ez dunak gutxigo.

3 Egun-aldian. Eguna, edo izaŕetatik izaŕetarañoko tartea, antziñakoek lau zati berdintan banatzen zuten, ta ayetako bakoitza, iru ordutan. Egun-orduak beti amabi ziran; neguan labuŕago ta udan luzeagoak. Eguerdiko ordua, seigaŕena beti. Gaua ere, lau zati berdintan ebakirik, zati bakoitzari gaualdi edo gaueko zai-aldi deitzen zioten, eŕomataŕ guda-mutiľak zai ziranean gau atal oŕetan aldatzen ziralako. Ikus: emen 14, 25.

9 Aŕtu. Langiľeari irabazi zuna, egun berean eman beaŕ zitzayon. Ikus: Itz. 24, 14-15.

20 Eske. Zebedai’ren semeak Yon eta Yakob: ama, beŕiz, Salome. IESU’ren yaureŕia luŕekoa ta luŕtaŕa zala uste zuten, eta eŕomaŕen buztaŕia yuduaŕei Ark kendu beaŕ ziela.

22 Ontzia. Izerdi-odolez betea. IESU’ren Nekaldia adirazten du. Ikus: emen 26, 39.

28 Askotzaren. IESU, bere asmo ta gogoz, guzientzako etoŕi zan; ta askotsu, beren eŕuz, galtzen ba’dira ere, txit asko izango dira Aren odolez erositako zoriona iritsiko dutenak. Berez αυτ ζπολλωυ ta eŕierentzat, eŕiarengatik, askorentzat... orobatetsu dira. Eroslea bakaŕa: yaregiñak ainbeste eta ainbeste!! Erospenetik bazteŕturik iñor ez.

30 Eserita. Mark’ek itsu baten izena dakaŕ: Bartimai, 10, 46. Luka’k, beŕiz, ez du izenik aipatzen, itsu bat esanaz, 18, 35; eta Matai’k itsu biren sendaketa azaltzen digu. Agian, Matai’ren gertaerak bi dira.

 

21

5 Otzanik. Apalbera egokigo dago, noski. Ikus: Zak. 9, 9.

13 Otoi-etxe. Ikus: Is. 56, 7; Yer. 7, 11.

14 Sendatu. Yuduek zaboŕeritzat zituzten eŕenak yauretxean agertzea, ayen oitura zapalduz zan, eta sutuko zirala agerian dago. Ikus: 2 S. 5, 8.

19 Soŕtu. Pikondoan alerik ez zala IESU’k auŕetik ba-zekin; ala ere, arengana eldu zan ez bai-lekin, gero erakutsi ziguna adierazteko. Zugatzak eŕurik ez zun, baña pikondoa sinagogaren irudia zan: sinagoga-batzaŕak oŕiak ba-zitun ugari, arnaririk ez; IESU’k oŕegatik igaŕ-erazten du.

29 Ba-noa. Esanda ere, yoan ez zan semea, yuduen antzekoa da; ta «ez dut nai» erantzunda, aitaren esana egin zun semea, aŕotzen eta siniskabien irudia.

32 Zuzenbidetik. Yainkoaren naia beteaz, gizona zuzen azaltzen dan bidetik.

33 Nekazariei. Ikaragaŕizko alegi ontan, IESU’k bere arerio ankeŕei erakusten die, ondo neuŕtuta zeukala goŕotoaren sakon-zuloa, eta Bera bere arerioen galgaŕia izango zala.

 

22

1 Alegitan. Iru irudiki auek: mâstikoena, seme biena eta ezteyetara deituena asmo batera biltzen dira: yuduak utziak izango dirala eta siniskabe-aŕotzak aukeratuak; eta gizon guzien betiko zoriona dute gogoan. Bakalduna, Yainkoa bera da. Semea IESU Kisto. Ezteyak Mesia-yauraldia: Itun Zaaŕean ezkontza antzera azaldu oi zaiguna, Yainkoa bere eŕiarekin, alegia; eta Itun Beŕian IESU bere Doibatzarekin. Eguzkialdeko lengo eta oraingo oituraz, eztei-deya auŕetik bialtzen da, eta apal-garayan moŕoyak eta auzokoak yoaten dira lendik deituei ots egitera. Deitzaľe oriek, beraz, Igaŕleak dira eta Bidaliak. Yoan nai ez zutenak yuduak dira; eta, zeyetan eta bazteŕetan arkitu izanak, siniskabiak eta ogenlariak.

7 Poŕokatu ta eŕe. Yuduei etoŕi zitzayen zigoŕa eta Yerusalem’go ondamena.

13 Yaurti. Ez betiko zorionaren mayean ez eta aren irudi ta gertuera dan Eukaristiko mayean ere, ezin leike iñor agertu eztei-yantzirik gabe, edo biotzeko garbitasun ta apaingaŕirik gabe: goi-eskeŕik gabe, alegia. Dirudinez, Matai deunak emen irudiki bi elkaŕtzen ditu: bata Lk. 14, 16-24 antzekoa eta bestea emengo onen bukaera duna: itzik ateratzen ez dun gizona ogendun da, noski; deia garaiz aŕtuta bere etxetik etoŕita ere, soñeko egokirik yantzi ez zulako.

16 Erodetaŕ. Eŕi-arteko aŕtu-emanetan ikasigoak, IESU’ri entzungo zioten itzik ťikienaz laisteŕ yoango ziran Ua salatzera, beren ezpañetatik zurikeriya zeriela.

21 Kaisar’enak Kaisar’i. Eŕi-agintariei ta abeŕiari diogun zoŕak edo eginbeaŕak, Yainkoarekiko ditugun betebeaŕ estuak ez dizkigu kentzen ez gutxitzen, ez eta Aren aginduak gutxiesteko eskubiderik ematen ere.

24 Emaztetzat. Ikus: It. 25, 5-6; As. 38, 8. Orduko yudutaŕ askok, geroko bizitza oraingoaren antzera eratua izango zala uste zuten: askozaz zoriontsuagoa, ordea.

32 Yainkoa. Ikus: Ir. 3, 6.

41 Galde. IESU gizon zan aldetik, Dabid’en seme, baña Yainko zan aldetik, Dabid’en Yauna zan, ta oŕegatik Dabid’ek abestu zun: «Yaunak (au da, Aitak...» Yaunari (au da nere Seme ta Yaun batera dan Mesia’ri) esan zion...» Ta parisaitaŕak, aragiari ta aragizko nareari begiraturik, ez zuten IESU’ren Yainkotasuna ikusteko begirik. Ayen gogoŕkeria! Biotzak nai ez duna, begiek ez dute ikusten.

 

23

3 Bete. Yainkoaren aginduak azalduz Aren irakatsiak dakaŕzkitelarik ayek lesaketena burutu: oŕela egitetik izango dugun biotzeko lasatasuna Yainkoarengandik etoŕiko bait-zaigu. Oŕelako bizitza zuzenari Yainkoak agindu dion sari bikaña, iñongo gizonek ez bait-digu kenduko, gerok nai ez ba’degu. Alakoak dagitenari buruz, ikus: emen 15, 1-20; 16, 6; 19, 3-9.

5 Laŕutx aundiak. Legezaletzat agertzeko yudutaŕek arauetatik aterarikako itz leŕo zenbait besoetan loturik zekazten kuťun antzo, bai eta bekokian ere ugalez estututa. Parisaitaŕek, besteak baño obeagoena egiteko laŕu zeŕenda edo kuťun oriek âl bezain zabal zekazten. Oŕa IESU’k aipatzen duna.

7 Eŕabi. Irakasle, esan nai du.

9 Aita. Aramaieraz Abba, yuduaŕ irakaslei eman oi zieten ohorezko izen bat. Naaman siriaŕari ala deitu zion bere moŕoyak. Ikus: 2 Eŕeg. 5, 13.

13 Eragotzi. Itun Zaaŕeko irakaspenak azaltzerakoan, Aginduetako bidea geyegi estutzen dezutelako: iñoŕ ibili ezin ainbestean.

14 Zuen zoritxaŕa, idazlari ta parisaitaŕ azalutsok!, alargunen etxeak otoi luzeka iresten bait-dituzute. Oŕegatik epai zoŕotzagoa izango duzute. Txatal au eraskiña bide da.

15 Yaŕaile. Atzeŕietan yudai-sinismenera erakaŕia.

24 Eltxoa. Satsu zan xomoŕoren bat iresteko belduŕez, yuduek ura ere iragazi egiten zuten. Arauetako aginduak ez ziran oŕen estu aŕtu beaŕekoak. Bañan gamelu edo etzemandoa iresteko ez ziran kezkatsu: Yainkoak agindutako zuzentza, aŕukia ta kirmentasuna-zintzotasuna nolanai austen bait-zituzten.

25 Satsez. Neuñgabeko geyegikeriz.

29 Eraiki. Bai eta txuritu eta apaindu ere. IESU’k, ordea, ez du txaŕesten beren arbasoek sakaildutako Igaŕleen iľobiei beaŕ dan begirapena erakustea; baizik eta adierazten die arbaso ayen ondorengo eta seme dirala eta ayen gogakide, batez ere beren biotz-yoeretan. Izan ere igaŕlên Yauna nondik galduko dabiltza: okeŕ ori burutzen dutelarik neuŕi guztiak betêgiz palast egingo dute.

 

24

2 Iraultzeke. IESU’k emen esana, beŕogei urte-buruan edo bete zan, Tit’en gudariek Yerusalem aŕtu zutenean aren agindua yagoteke, yauretxea ere ondatu. Buru ontako enparauak, Yerusalem’en poŕokaldiaz eta ludi-amayaz esanak dira. Yerusalem’en poŕokaldia ludi-amayaren iruditzat agertzen zaigula.

3 Etortze. Au ikeŕketa bezela bait-da, ez da beaŕekoa IESU’k egun yakin batean egitea. Zatika egin dezake. Yerusalem’en poŕokaldian Mesia’ŕ Yauraldia agerian agertu zan, Sinagoga’ren ordez Doibatza yaiki zalarik. Aldiamaya, ordun asitako ikeŕketaren bukaera izango da.

7 Gosete. Guda, luŕikara ta bestelako agerpenak, Itun Zaaŕeko idaztietan oi danez. Ikus: 2 Eg. 15, 6;Mk. 13, 31; Is. 8, 21; 13, 13; 19, 2; Ye. 21, 9; 34, 17; Eze. 5, 12; Am. 4, 6-11; 8, 8.

9 Izenagatik. Ikus: emen 10, 22.

13 Liraukena. Ikus: emen 10, 22.

15 Itxesa. Ikus: D. 9, 27; 11, 31; 12, 11.

22 Gaizkatuko. Iñor ere ez litzake ilko ez lutekenik.

28 Aŕanoak. Esaera zaŕa. Ikus: Yob 39, 30. Lengo txatalean, tximista ezin izkutatu dan bezela, emen ere saŕaskia ezin egon ageri gabe, aŕanoak nabarmenduko bait-dira. IESU’ren agerpena ere, iñorentzat ez da izkutukoa izango: aren beŕi guztiak izango dute.

34 Gizaldi au, Andik beŕogei urte baŕu, 70-gaŕen urtean atal onen lenengo zatian esanak oso-

-osorik bete ziran. Ikus: emen 10, 23; 16, 28.

36 Iñork ez daki. Ikus: Mk. 13, 32. Matai’ren txatal ontan «ez Semeak ere» batzuk ezartzen dute.

51 Abaŕikatuko. Zati bitan antziñatean oi zutenez. Zatitu egingo du; ebaki-ebaki; bereak eta bi emango dizkio. Ikus: 1 S. 15, 33; Ye. 34, 18-19; D. 13, 55-59; Eb. 11, 39. Haranedeŕ’ek aldaratuko dio, bazteŕtu edo bereizi, alegia: onela nai dutenak ere bai bait-dira.

 

25

1 Neska. Alegiz betetako irudiki ontan neskak sinistunen antzeko dira: eriotzako orduan biľa etoŕiko zayen IESU Yauna’ ren zai daude. Arek luzatzen dula ere, eramankizunez kuin-kuin dugun bizitzako gau gogaikaŕi ontan, ayek beti atzaŕi egon beaŕ dute. Auleriz lokaŕtzea gertatuko ba’litzaye, beŕiz, atzaŕpeneko kiriselu eta argia noiz-nai piztu litekela eta aldi luzean sutan legokenez atondua beukate. Ala leudekenak betiko zoriondegi aundira saŕtuko dira. Motelak eta tuntunak iñork ez ditu aintzakotzat aŕtuko. Ikus: Lk. 12, 35-38; 13, 25. Argia, sinismena da. Sinismenak ez du su egiten Yainkoarenganako maitasunik eta egintza onik gabe.

5 Senaŕgayak. Luzatzen bait-zun, guziak...

14 Uŕutira. Edo zerura yoatekoa, IESU Kisto gure Yauna da; moŕoyak, gu; talantak, onbidean ibiltzeko Arengandik ditugun indaŕ ta urgazi guziak, zoriondegiya irabazi al dezagun. Aldi luzea (19), gizadiarentzat, ludi-amairañokoa da; bakoitzarentzat, beŕiz, il arterañokoa.

24 Biltzeko. Eultzilarien lana dakaŕ gogora: auek garia lastoan len baŕeyatu edo zabaldu, eta gero alea biltzen dute.

29 Yoritsu. Kistaŕ-bizitzarako itz mamitsua: Yainkoaren eskeŕ-emaitzak irabazi aundiz darabiztenak, geroz eta ondasun beŕi geyago aŕtzen dituzte irabazketan beti auŕera egiteko.

32 Bilduko. Piztu ondoren, alegia. Ikus: emen 10, 15; 11, 22-24; 12, 41 eta uŕ.

34 Yaunak. Kisto Bakaldunak.

Dagokizuen. Loyola’ko gure Aita Eneko’k dionez, gizona bere burua gaizkatzeko egiña da: Zeru-Yaurerira yoateko.

40 Yaunak. Bakaldunak. _Gizona, eziñean eta gaxo dabiľena batez ere, IESU’k beti bere anaitzat aŕtzen du: eta arenak oro Ark beretzat ditu, ua gaizkatzera etoŕia bait-da.

46 Oñazetara. Su kiskaliak damanera, 41-gaŕen txatalean ageri danez.

 

26

3 Bildu. Noiz? Nolanai ere, Yon deunak dionez (11, 47-53) Yai-eguna baño amabost egun lenago.

8 Bonbonkeri. Iñork egiten dun ona ikusteko beti ere begietan zerbait ba-degu: alako egintza onari izen txaŕa eman beaŕ’!

10 Adituta. Ayek aopean zerabiltena zer zan igaŕita.

Ondo egiña. Egintza ona da, Yuduen egintza onak bitarikoak ziran: ukaŕa, eta urkoari laguntzea.

12 Iľobirako. Izan ere iľak eorztea egintza onetan bikañenekotzat zuten yudutaŕak. Mari Malen’i; beraz, ezin ukatu egintza ona burutu zunik. Emakume ori Lazar’en aŕeba zan ta Marta’ren aizpa. Ikus: Yon 11, 2.

15 Ziľaŕki. Edo sikel. Ori zan yopu bat erosteko saria; sikel bakoitza lau darakme ainbatekoa zan.

17 Otil-egunean. Bildotsa yan eta uŕengo eguna oi zan, geyenetan; Nisan iľeko amaboskaŕena.

20 Iľunabaŕean. IESU’k aparitakoan bere soiña eta odola ogi eta ardo antzpean utzi zizkigula sinisteko, Aparia asteko zein egunetan izan zan yakitea ez da beaŕezkoa. Matai deunak ez digu esaten. Urteoro Ostegun Gurenez, Azken-Apari oroitza egiten degu: yaikizun orietan gaŕtsu ibili gaitezen.

23 Eŕatiľuan. Yuda, IESU’ren etxekoa bezela izatea da emen okaztagaŕiena. Eta, beti ala_ oi da: etxekoa izaten da salatzaľerik bilduŕgaŕiena, ez gure beŕi ez dakin eŕbesteko norbait.

25 Zeroŕek esan duzu. Oŕela da, zuk esan duzun bezela. IESU’k ori aopean erantzun zion, ta beste ikaslêk ez zuten entzun.

27 Edazute. Ori Bidaliei dagokote, eta ayen ondoren beste mezadunei, auek yaupa ematen duten guzian, baitezpada bear bait-dute ogiaren eta arnoaren antz-pean Yauna aŕtu. Baina beste guziek ogiaren antz-pean baizik ez dute aŕtzen; eta ez dute deusik galtzen, IESU-Kisto bardin denaz geroz antza baten ala bien azpian. Eta ainitz mende duela, ala nai izan du Elizak, bereziki ez dadin uste gabez odol deuna Iuŕerat ixuri sinistunei Gure Yauna emaitean. (Haranedeŕ.)

29 Edango. Ardo beŕi au, zeruko zori ona da, betiko apari aundian bezela, IESU’ren yaŕaitzaľêi ematekoa.

31 Idatzita. Zak. 13, 7.

50 Zertara? Onela ere bai: «Adiskide! Etoŕi zeranera» (leya zaite).

51 Zeudenetako bat. Kepa, Yon’ ek dionez (18, 10). Moŕoyaren izena Malko.

64 Indaŕaren. Itz onek onelaxe bakaŕka eta aundiro aŕtuta, ebertaŕentzat Yaube adirazten zun, eta Aren izen bat orixe zan.

65 Birao. IESU’ren biraoa Mesia’tzat agertzea ez-baña, bere burua Yainko aitoŕtzea zan.

71 Nazoretaŕarekin. Nazaret’ ekin kideko itza, bañan berdin ez dana, nolanai ere. Ikus: emen 2, 23.

 

27

2 Buruzagiari, Yuduek IESU gurutzatu nai zuten: gurutzeko eriotza, beŕiz, ez zan gaiztagiñentzat yuduen artean erabiltzen, eŕomaŕen artean baño. Argatik Pilat’engana yo zuten.

5 Yaurtirik. Kepa damu-miñez negaŕti: Yuda baŕneko aŕ beltzak eraginda izuti, malkorik eta damurik gabe, iľunpean pulunpaka zuloan amildu arte. Apaizek eta zâŕek zekenki aŕtu zuten, bañan ayek bere burua galtzera ez zuten beaŕtu. Erabaki gaiztoa ber-berak aŕtu zun: batetxo zuribiderik ez izateko ainbestean, gañera.

18 Iñartxia. Zuzen ez dabiľen barneak bere asmo biuŕiak azalera agertzen ditu, urak koipea gañera bezela. Alaxe Pilat’ek igaŕi zien salatzaľe ankeŕ ayei. Guztiekikoa eginbeaŕeko ebazle berâgiyak, maltzuŕ ayei gogoŕ egiteko bekokirik ez zun izan. Eskuak garbitzen ditula ere, bere bururik ezin zuritu edo onduko du (24).

39 Burbuñoka. Ikus: Er. 22, 8; Yer. 18, 16; Ero. 2, 15.

43 Uste zun. Ikus: Er. 22, 9, onela,

»Yauberengana yotzen du; yaregin beza; «Maite du-ta, atera beza».

45 Seiretatik. Ikus: ementxe 20,3.

54 Ziñez. Egin zuten aitoŕa noraño baŕentzen zan ez bide zekiten, ala ere. Beste geyagok esaten zutena, etsi-etsita ala zala aitortu: IESU Yainkoa’ren Seme!!

62 Biaramunean. Edo, ta larunbatean yuduei lan bat ere ziľegi ez zitzayela-ta, ostiralean biaramunerako biaŕa gertu oi zuten. Argatik ayenean ostirala, gertapena, edo eladeraz παρασϰευή zeritzan.

66 Zaipean. Ain txuxen ere, yagole oriek aitoŕtuko dute IESU’ ren beŕpiztea.

 

28

2 Luŕikara. Yainkoaren ala an zebiľenaren zantzua zan, eta da.

7 An ikusiko duzute. Aingeruak, IESU’k lendik ikaslêi esana gogorazten die: ikus, emen 26, 32; bañan ez du aitatzen IESU beste iñon agertu ez danik.

20 Zuekin nago. Utsik egin gabe Nik zueri esandakoak zabaldu ditzazuten. Beraz, Doibatza iñork ez du ezabatuko, aldi-amairaño IESU-Kisto’k beŕerositakoei argi egin bear bait-die. Aldizka Doibatza lanpean ikusten ba’degu, ez âztu lendik IESU alaxe ibili zala.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper