Bibliotekaren berri
Bibliotekaren Katalogoa
Artxiboaren Katalogoa
Zerbitzuak
Harremana
Resurreccion Maria Azkue
Auspoa bilduma
Príncipe de Viana aldizkaria
Anaitasuna aldizkaria
Luis Villasanteren lanak
Nafarkaria gehigarria
Herri Literatura Jardunaldiak
Euskararen Historia Soziala
Euskararen Lekukoak bilduma
Georges Lacombe funtsa
Armanak Uskara edo Ziberouko Egunaria
Aldizkari pedagogiko historikoak
Piarres Lafitte funtsa
Olabideren Biblia
Andima Ibinagabeitiaren artxiboa
Jokin Zaitegiren artxiboa ITUN ZAŔA: OAŔAK
ITUN BEŔIA: OAŔAK
BIDALI DEUNEN IDAZKIAK
[BESTELAKO TESTUAK]
8 Ez kutsatzea. Yanari ayek geyenetan, otorduz mayera ekaŕi baño len sasi-yainkoen auŕean ipiñitakoak bide ziran. 2 M. 6, 18; 7, 42.
20 Azti. Aŕtu-eman askotan saŕtzen ziranakl, ez beti txaŕak agian.
1 Amets. Goitikako ametsak, Yainkoak gizonei erakusketak egiteko izan oi dira. As. 15, 12; 20, 3; 28, 10 eta uŕ.; 37, 5 eta uŕ.; 40, 5 eta uŕ.; 41, 1 eta uŕ.; 2 S. 3, 3 eta uŕ.; 1 Eŕe. 3, 5; emen 4, 7 eta uŕ.
2 Kaldaitaŕak. Emen itz onek, amets-azaltzaľe-edo adirazi nai du.
4 Arameraz. Emen 4-gaŕen txataletik 7-gaŕenera; eta, gero emen bertan 28-gaŕena aramaieraz idatziak daude. (8)
22 Argia. Yaube argiz bildua da, eta egokigo esanez Ber-Bera Argi ziña da. Ir. 24, 17; Eze. 1, 27; Ab. 3, 4; Is. 60, 19 eta uŕ.; Y. 7, 26; 1 Yon 1, 5 eta uŕ.; 1 Tm. 6, 16; Ya. 1, 17; Yon 8, 10.
28 Etoŕkizuna. Uŕe eta bestelako meatzki irudiz agertzen zaizkigun yauraldi oriek, gurenagoko bati toki utzi zioten: donokirako yauraldiari, alegia. Mt. 4, 17; Arako giltzaŕi ua IESU-Kisto’k bere buruaz adiraziko digu. Mt. 21, 42 eta uŕ.; Lk. 20, 17 eta uŕ.; Er. 118, 22; Is. 28, 16.
24 Gaŕen artean. Ezaŕkiñok eberkeraz ez dira auŕkitzen; eta, Yeronima deunak bezela, Teodotion’en gerkeratik yetxi ditugu.
33 Iriki aoa. Erostaketan aritzeko eta geron naigabe-miña ingurukoei adirazteko.
71 Gau ta egunok. Aspaldikoen iritziz lenbizi gaua zan; ondoren eguna. As. 1, 3.8, eta abaŕ.
87 Biotzez apalok. Eŕbestean Yainkoaren aginduak betetzen dituten zintzoak.
90 Betidañokoa bait-da. Teodotion’etik yeitxia ontaraño da.
1 Loretsu. Mardul eta gordin adirazi nai dularik, ik: Er. 3 7, 35; indaŕtzat uleŕtu nai ba’da, ik: Er. 52, 9; eta lerden esan naikotzat, beŕiz, ik: Er. 92, 13.
7 Zugatz. Yaureŕi baten aunditasuna adirazteko. Eze. 17, 1 eta uŕ.; Is. 31, 3 eta uŕ.; 10, 33; 11, 1.
10 Zaitzaľe deun. Gotzon bat, noski, Yaube’renganako moŕoitzan beti aspeŕtzeke. Ezeki igaŕleak «begi» liotsake. Eze. 1, 18; Z. 4, 10.
27 Babilon aundia. Izen au, gizarteko aundi-izateari deitzeko erabiliko da usu, anpuruskeri eta aŕokeri guziei izena emateko. Yerusalem itza, aldiz, apaltasuna adirazteko. Agi. 14, 8; 16, 19; 17, 5; 18, 2 eta abaŕ.
31 Ortziruntz. Emen, atal ontako 22-gaŕenean esandakoa ezagutu zun, noski: goyetan Norbait ba-dala.
32 Zer dagizu? Yob 9, 12; Is. 45, 9; Go. 8, 4.
11 Leyoak zabaldurik. Urxalaim alderuntz begira otoitz egitea atxiľoaldiaz-gero usu ikusi oi da.
20 Legatu. Ez zan, agian, bakaŕik izango.
22 Kalterik. Daniyel’en itz edeŕ auek, kistaŕok noiz-nai esan ditzakegu, Yainkoaren laguntzaz,. etsai gaiztoen atzapaŕetatik onez irteten geranean. (Yeronima Deunak.)
1 Ikuspen bat. Bidutzei dagokien au, Nabukodonosor’ek izan zunaren idekoa da. Emen 2.
3 Lau bidutz. Babilon’go yauŕeŕia, Madaitaŕena, Persitaŕena eta azkenik Alexander eta aren ondorengoena. Amaŕ adaŕak, seleukitaŕ amaŕ eŕege dira.
8 Adaŕño. Antiok Epipane izan zana.
9 Aulkiak. Ebazlentzat, noski. Goikoaren deunak, Arekin batera ebazle izango dira. Mt. 19, 28; Lk. 22, 30; Agi. 3, 21; 20, 4. Yaube’ren aulkiak, arako beste guŕpil ua dakaŕ gogora. Eze. 1, 15-16.
10 Zabaldu. Gu guzion egintzak ezaŕita dauden idaztia. Ye. 17, 1; Mt. 3, 16; Er. 56, 9; Lk. 10, 20; 1 Ko. 6, 3; Agi. 20, 12. Bizitza-idaztiaz ik: ementxe 12, 1 + .
13 Gizaseme... bat. Lenbizi artan itz au: «Gizonaren seme» soil-soil gizona bakaŕik adirazteko da. Eze. 2, 1 +.
Txatal ontan, alabañan, beste bereixi zerbait azaltzeko da: izkutu-indaŕez gizona baño geyago dan bat adirazteko, alegia. IESU Berak, Daniyel’en «Gizonaren semea » izen au aŕtuko du Beretzat. Mt. 8, 20; eta Bere etoŕera aintzatsuari buruz, une auxe bera aipatuko du. Mt. 24, 30; 26, 64; Agi. 1, 7; 14, 14.
17 Deunak nagusitzat. Agi. .9, 13.
25 Aldi erdirako. Guzira: iru urte eta erdi. Gerora, Yainkoak bialdutako itxesak iru urte eta erdikoak izango dira. Agi. 11, 2 eta uŕ.; 12, 14; 13, 5.
1 Lenik. Auŕeko ataleko ikuskizuna, alegia.
3 Bigaŕen. Persitaŕak, noski. Oriek madaitaŕen poŕokatzaľe izan bait-ziran.
5 Akeŕ bat. Alexander izenekoa.
8 Eguratseko. Alexander’en yauraldia gero lautan zatitu zan.
9 Adaŕño. Antiok Epipane.
9 Luŕ maitagaŕiruntz. Palestina alderuntz.
10 Izaŕ batzu. Yainkoaren eŕia. Emen 12, 3.
11 Nagusiarenganaño. Yainko Yaube ber-bera.
14 Garbikuntza. Yauretxeari lengo eskubideak biuŕtuko zizkiola.
25 Giza-eskurik gabe. Emen 2, 34.
26 Egun askoren. Emen 12, 4.9 eta uŕ.; Agi. 10, 4.
2 Irurogei ta amŕ. Ye. 25, 11.
14 Zurt egon. Ye. 1, 11.12.
23 Adirazten. Yaŕai datoŕen igaŕketak, Antiok’en itxesaldiko garayak ditu gogoan. Gero, ordea, osoago ta nabarmenago IESU-Kisto’ren eta Ark eraikitako Doibatzaren egunetan oaŕgaŕi izango da.
27 Zantaŕkeriaren. 2 M. 6, 2; Mt. 24, 15 eta uŕ.
13 Mikael. Yainkoaren eŕia zaitzen dun gongotzona. Z. 3, 1-2; Yud. 9; Agi. 12, 7-12.
4 Idakel. Eberkeraz ibayaren izena orixe da. Oraingoak Tigiris-edo deitzen diote. As. 2, 14.
5 Upaz'ko uŕez. Uŕe yatoŕ-yatoŕez. Ik: Abe. 5, 11; Agi. 1, 13.
45 Mendi... artean. Bai onela ere: «Mendi aintzatsuen auŕka».
1 Idaztia. Bizi-idaztia edo aukeratuen-idaztia. Ir. 32, 32 eta uŕ.; Er. 69, 29; 139, 16; Is. 4, 3; Lk. 10, 20; Agi. 20, 12; emen 7, 10+.
2 Lotsarako. Piztuko gerala egi da, beraz. Ik: 2 M. 7, 9.
1 Babilon'en. Azken buru biok, 13 eta 14 eberkeraz ez dira auŕkitzen, eta Teodotion’en gerkeratik yeitxi ditugu.
22 Itzuriko. Ap. 20, 10; It. 22, 22; Yon 8, 4-5.
34 Burugañean. Egi utsa aitoŕtzen zutela adirazteko. Ap. 24, 14.
45 Arnas deuna. Emen 4, 5; 5, 11-14
54 Legeltxoŕpean. Edo Pistakipean.
62 Yare egin zan. Doibatzak Garizuma’ko irugaŕen larunbatean, mezarakoan Susane’ren au dakaŕ, Yon’ek idatzitako beste emakume arenaren ondoan. Biyak salatuak izan ziran: baña, biyak onik irten ziran. Eŕudunak, ordea, IESU’ren eŕuki bereizia izan zun. Betiko bizitzan saŕtzeko bide bi bait-daude: eŕugetasuna, eta zuzentza, edo okeŕ egindakoak, damutasun eraginkoŕez osatzea.
Bibliotekaren berri
Bibliotekaren Katalogoa
Artxiboaren Katalogoa
Zerbitzuak
Harremana
Resurreccion Maria Azkue
Auspoa bilduma
Príncipe de Viana aldizkaria
Anaitasuna aldizkaria
Luis Villasanteren lanak
Nafarkaria gehigarria
Herri Literatura Jardunaldiak
Euskararen Historia Soziala
Euskararen Lekukoak bilduma
Georges Lacombe funtsa
Armanak Uskara edo Ziberouko Egunaria
Aldizkari pedagogiko historikoak
Piarres Lafitte funtsa
Olabideren Biblia
Andima Ibinagabeitiaren artxiboa
Jokin Zaitegiren artxiboa 