Olabideren Biblia

ITUN ZAŔA: OAŔAK

ITUN BEŔIA: OAŔAK

BIDALI DEUNEN IDAZKIAK

[BESTELAKO TESTUAK]

EZEKIEL

PDF-a ikusi

1

1 Ogeita amaŕgaŕen urteko. Igaŕleak adin ori zula, noski.

Kobar. Euparate ibai zabalaren beso edo adaŕ bat.

3 Yaube´ren eskua. Aŕigaŕiak ikusi, alegia. Emen aipatzen zaizkigun zertxo batzu ez daude ain uleŕteŕez; bañan, Yaube’ren atsaren igikoŕtasuna adirazi nai zaigu, nola nai ere. Eta len esandako ua, Yaube yauretxean bakaŕik ez dagola, eta maite ditunei nora nai yaŕaitzen diela.

18 Begiz beteak. Yaube Guzidakina dala. Z. 4, 10; Agi. 4, 8.

 

2

1 Giza-seme! Ezekiel igaŕlearen deikuntza au, geroago Daniyel’engan ikusiren dugu, (3, 17). Emen, Yaube’ren eta gizon baten arteko bitartea adirazteko bide da. Geroago, Mesia’ren izen bilakatuko da. D. 7, 13; Mt. 8, 20.

9 Larutxa. Orduko idaztiak ala oi ziran. Agi. 5, 1; 10, 2.

25 Lotuko zaitute. Makalaldi bat bide zun igaŕleak, eta goitikako indaŕ berexiz igaŕketarako asmoz betea. Emen 4, 4 eta uŕ.; Ye. 18, 1.

27 Mintzulik. Emen 24, 27; 33, 22.

 

4

12 Giza-einkaripean. Txirotasunez zulo-zulora yeitxiko dirala, su egiteko eguŕik ere gabe. Abelgoŕi-einkariak sutarako erabiltzen Txina’n maiz ikusi oi dira. Txito sukiñak, gañera.

 

6

7 Yaube Ñi bezela. Ezekiel’ek maiz aipatzen duna. Izan ere Yaube’k daginetik gizonak Aren bikaintasuna ezagutu eta aitoŕtu beaŕko dute. Is. 42, 8.

8 Itzuritako. Is. 4, 3.

 

7

11 Gaiztakeriaren. Emendik auŕera, atala amaitu arte, len asitakoaren yaŕaipena da. Emen

11-14.

 

8

2 Sua lako. Eberkeraz oŕela; orain, ordea, gizona lako biuŕtzen dute. Emen 1, 26-28.

8 Landan. Emen 1, 28; 3, 22 eta uŕ.; Ir. 24, 16.

 

9

4 Tau. Eberkeraren azkeneko izki, guraizaren mutuŕak alde banatara begira daudenean bezela idazten zana, lênbizi artan. Onelatsu: + . Agi. 7, 2 eta uŕ.; 9, 4.

8 Ots egin. Emen 11, 13; Am.

2.5; Is. 6, 11; 4, 3.

 

10

13 Zailuak. Eberkeraz galgal.

 

11

16 Yauretxe apuŕ bateko. Eŕbesteratuak ere, Yaube’k ez ditu bertan bêra utziko, Ber-Bera yauretxea bezin pozgaŕi izaten zayela.

19 Aragizko biotza. Ye. 4, 4; It. 30, 6 eta uŕ.; Er. 51, 12 eta uŕ.; emen 44, 7.

20 Ayen Yainkoa. Ye. 31, 31.

 

12

3 Bide-zoŕoa. Laisteŕ izango dan eŕbesteratze-iragaŕpena. Ye. 18,1 eta uŕ.

12 Lepoan... eramanez. Sedeki’ rena dakaŕ gogora, 2, Eŕe. 25, 4 eta uŕ.; gero begiak atera zizkioten, luŕa ez ikusteko: 2 Eŕe. 25, 7.

 

13

10 Pakerik ezean. Emen 22, 28; Ye. 6, 14.

10 Loi utsez. Amaikatxotan egingo zuten, noski, alderdi ayetan. Une ontan, alabaña, igaŕle zurien ustekeria eta baba-lorekeria larderiatzeko da.

 

14

7 Neronek... darantzuyoket. Okeŕ-biuŕientzako erantzuna, Yaube’k berak emango du: bide batez bai alakoak zigoŕtu ere.

9 Atzipea Niregandik duke. Yaube’k alakoa eskutik utzirik daukala esateko era bat.

16 Berak bakaŕik yareingo lirake. Bakoitzak bere egiñei erantzun beaŕ diela. Idazteunetako beste toki askotan esango zaigu, ala ere, zintzoaren bitartekotasuna aundia dala. Bañan, bitartekotasunak, erantzunkizunik ez du kentzen.

 

16

21 Oparitzat. Ap. 18, 21.

60 Sendotuko. Ye. 31, 31.

63 Zurekin nun. Ezekiel’ek berariz irakatsi nai digu, Yaube’k on-uts izatez damaizkigula bere ongiak: onela, Itun Beŕi’rako ateak zabaltzen dira. Ik: 1 Yon 4, 10 eta abaŕ.

 

17

3 Aŕanotzaŕ. Nabukodonosor, noski. Yoakin atxiľo eramanda, aren orde Sedeki aukeratu bait-zun.

17 Gudalagun. Babilon’en aitzi yaiki zalarik, Sedeki’k Aigito’ren laguntza itxaro izan zun.

 

18

2 Ozkia yasan. Ye. 31, 29.

21 Ez da ilko. Auŕekoengandiko okeŕen erantzunkizunik ez du iñork izango; arego oraindik: nork bereak ere ezabatu ditzazke; egizko damutasun ziñez, ordea. Emen 14, 12; Mt. 3, 2.

23 Ez ote-da biziko? Emen 33 11; Ya. 1, 13; 11, 26; Lk. 15,7-10. 32; Yon 8, 11; Eŕ. 11, 32; 2 Ke.

3, 9.

 

19

2 Ama. Ixraeldaŕen eŕia eta enda.

4 Aigito’ra. Yoakaz’en edestia. Ik: 2 Eŕe. 23, 33 eta uŕ.

9 Ixrael’go mendietan: Nola nai ere, Babilon’era eramandako Yoiakim esan nai du. Ik: 2 Eŕe. 24, 8 eta uŕ.; 25, 27 eta uŕ.

10 Mâstiak. Is. 5, 1.

 

20

25 Bizirako ez. Igaŕle deunak une ontan, garai artakoen eran itz egiten digu: gertatzen ziranak oro Yainko Yaube’k egiñak bezela darakuskigu-ta. Agian atzeŕiei begira okeŕtu zuten agindu bat dakaŕ emen gogora: len-yayoak Yaube’ri eskeintzeko ua, alegia. Ir. 22, 28 eta uŕ.; Ap. 18. 21.

 

21

26 Eŕai-azteŕketaz. Onela ere bai: «Gibelak azteŕtzen».

 

24

3 Artan ura. Ixurtze ori alegizkoa da. Ik: Ye. 18, 1. Lenago esan zuten Yerusalem lasa zegokela: bañan, lasapide ua ez izan entzin-onekoa. Emen 11, 3.

16 Begi-betegaŕi. Ezekiel’en emaztea.

22 Nik egin dudana. Ain bat-batekoa izan bait-da etoŕiko zayen elkaitza, negaŕ egiteko astirik ere ez dute izango. Alegia, orduan ayek oŕelakoetan oi zituzten negaŕketarako tarlerik ez. Malkoak ixurtzeko besterik oi da.

27 Ez... mintzul. Emen 3, 26; 33, 22.

 

25

9 Irikitzera. Alderdi artako muga zabalik geldituko dala. Geroago, etsayak, Yerusalem’eri gogoŕ erasotzeko ataka artatik saŕtu ziran.

 

28

12 Erosta. Ongi, ala ere. Bañan Tir’ko bakaldun Itobaal bigaŕena baño, arako Argidunaren zanbulua gogoanago du emen igaŕleak: ain txuxen ere Doibatzako ikastun askok puxka auetan lenbiziko Galduaren amilketa ikusi izan dute. Emen 28, 2.

14 Aŕi sutsu. Puxka onetan, nola nai ere. As. 3, 24-gaŕenekoa eta garai artako zenbait siniskeri elkaŕekin bildu ditu igaŕleak. Ez dezagun âztu Kerub eta yagole orobatsu dirala. As. 3, 24+.

 

30

3 Yaube’ren eguna. Am. 5, 18.

 

31

15 Xeolera aren. Ze. 16, 33.

 

33

22 Ez... isilik egon. Dirudinez, beraz, Ezekiel Yaube’ren eskuak eraginda itzik gabe egon zan. Emen 3, 24; 24, 27.

25 Odoletan yanez. Ap. 1, 5.

 

34

2 Ixrael’go artzayen auŕka. Apaizak, buruzagiak eta osterantzeko eskudunak; eŕiari argi egin beaŕ zietenak oro.

6 Mendi... muño. Ayetan zituten bamot eta bestelako zirikakizunak.

11 Zenbatzera noa. Alegia, Yaube’k Berak gu guzion ardura aŕtuko du. Atxiľo-aldi ondoren ez bait-zuten ayek beŕiz bakaldunik izango. As. 48, 15; 49, 24; Is. 40, 11; Er. 80, 2; 95, 7; 23.

23 Dabid. Mesia, alegia. Auŕelari bikaña. Emen 45, 7; 46, 8.

 

36

27 Nere arnasa. Beiñola igaŕlêngan ixurtzen zun arnasa, gero gizonengan zabalduko du. Z. 4, 6; 6, 8; Ze. 11, 29; Yo. 3, 1-3; Egi. 2 16-21.

Ain txuxen ere arnas oŕek txito gogo-berotuko ditu, baŕne-bizitza yoritsu bat izateko. Emen 3 7, 14; 11, 19; Is. 32, 15 eta uŕ.; Z. 12,10.

27 Nere erabakiak. Ye. 31, 31; 1 Yon 3, 23 eta uŕ.; G. 5, 22 eta uŕ.

 

37

10 Ayetan arnasa saŕtu. As. 2, 7; Er. 104, 30; Agi. 11, 11; Eŕ. 8, 11.

10 Gizatalde. Txatal ontan Yainkoak Ixrael-eŕiaren ongi-izate mesiataŕaren beŕi dakaŕki: Agi. 20, 4. Kopurutzaz igaŕle geyagok ere itz ba-dagite, ik: Os. 6, 2; 13, 14. Is. 26, 19.

Ixrael’go-eŕiaren ongi-izatea erakusteko ezaugaŕiak, bañan, beŕpizteari urbiľago dagozkio, beste esakun batzuk gogoratzen zaizkigula. Yob 19, 25; D. 12, 2; 2 M. 7, 9 eta uŕ.; 12, 43 eta uŕ.; bai ere 1 Ko. 15.

19 Nere eskuan. Z. 11, 7, 14.

22 Eŕi bi izango. Ye. 3, 18.

26 Betiko duketen. Ye. 31, 31.

 

40

2 Mendi garai. Yerusalem beŕia, alegia.

5 Gizon bat. Gotzona.

28 Yauretxea. Iru puska auek zituna: Ataria; gelategia; Guren-Gurena. Ia-ia Salomon’ek eraiki zunaren antzekoa. Ik: 1 Eŕe. 6.

 

43

2 Soŕtaldetik zetoŕen. Itzulera au, lengo yoaneraren antzekotsu da. Emen 10, 18 eta uŕ.; 11, 22 eta uŕ.

 

44

8 Diezute. Aŕotz oriei: atxiľo ekaŕitakoen ondorengo, naiz yopu izandakoei. Yos. 9, 27; It. 29, 10; Ez. S, 20.

9 Yauretxean... saŕtuko. Egi. 21, 27.28.29.

25 Kutsatu. Olako kutsua ziľegi-lanetarako ez zayo eragozpide izango.

 

45

20 Iľaren zazpian. Ap. 23, 27 eta uŕ.

25 Yayegunetan. Ir. 23, 14.

 

47

8 Itxasoan. «Gazi» edo «iľa» deritzan aintziran. Ze. 34, 3 + .

9 Uyol bikoitz. Yauretxetik ilkitzen dan ur bizi onen irudia, gero ere ikusiko dugu. Adibidez: Yon 4, 7; Agi 22, 1 eta uŕ.

15 Itxaso Aunditik. Ze. 34, 7 +.

 

48

35 Yaube an. Ona emen izen beŕi bat: beroŕek bildu eta azaltzen du Ezekiel igaŕlearen asmo eta lana. Is. 1, 26.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper