Bibliotekaren berri
Bibliotekaren Katalogoa
Artxiboaren Katalogoa
Zerbitzuak
Harremana
Resurreccion Maria Azkue
Auspoa
Principe de Viana
"Anaitasuna" aldizkaria
Luis Villasanteren idazlanak
"Nafarkaria"
Herri Literatura
Euskararen Historia Soziala
"Euskararen lekukoak" bilduma
Georges Lacombe artxiboa
Armanak Uskara edo Ziberouko Egunaria
Aldizkari pedagogiko historikoak
Piarres Lafitteren artxiboa
Olabideren Biblia
Andima Ibinagabeitiaren artxiboa
Jokin Zaitegiren artxiboa ITUN ZAŔA: OAŔAK
ITUN BEŔIA: OAŔAK
BIDALI DEUNEN IDAZKIAK
[BESTELAKO TESTUAK]
13 Ipaŕaldetik. Alde oŕtatik zetozen Yerusalem txiki-txiki egingo zuten gudosteak. Pertzak irakiten ba’du, Yaube’ren aseŕez piztutako suak berotu dulako da.
2 Gaztaroko. Aigito’tik aldegin beŕiko egunak; orduan ezkonbeŕi antzo Ixrael-eŕia Yaube’ren ondoren alai bait-zebiľan.
5 Uskerien ondoren. Sasi-yainkoen yaŕaigoan.
8 Artzayek. Bakaldunak eta aundizki-eskudunek. Eze. 24, 16.
11 Aintza. Ixrael’en ospea Yaube’rengandikoa zan; bañan, ayek ezertarako ez diran sasi-yainkoak maitego izan zituzten.
18 Aiyito’rako. Ikus ementxe, atal ontako 36-gaŕen txatala.
20 Etzaten. Is. 57, 7; Eze. 15, 16 eta 25; 23, 41.
21 Otso-mâsti. Is. 5, 1.
23 Aranean. Hinon’go ibaŕa: antxe eŕekin-eskeintzak egin oi zituten auŕtxoak kiskaliz. Emen. 7, 31.
36 Bideak aldatzen. Asur’en ogipeko izan ondoren, Yuda Aigito’aŕengana makuŕ nayean bait-dabil. Ik. emen, atal ontako 18-g. txatala.
6 Itzalpera. Is. 5 7, 7; emen 2, 20; Eze. 16, 16 eta 25; 23, 41. Yosi’k egin zunaz: 2 Eŕe. 23, 16 eta uŕ.
16 Ugaldu ta azi. Mesia’ren irabaziz noranai zabaltzen zeratenean, Itun-Kutxa aztuko zaizue, obemiñez nereak izango zerate-ta.
25 Gauntza. Datozkigun eroakizunak oro, geron gaiztakerien ordañez aŕtu ditzagun.
4 Erdaindu. Emen, alegiz. Biotza garbi yagon ezazute!! It. 10, 16; Ir. 6, 12 eta 30; Egi. 7, 51.
11 Bidea. Oituretan, alegia. Etzêtako aize kiskalia ezertarako ez dan bezela; ixraeldaŕen nolabaiteko oiturak on gutxi darakaŕ; batetxo ere ez, noski.
23 Soil. Asiera idaztian bezela (1, 2); nâsi-mâsi eta gau-utsa.
30 Maite. Sasi-yainkoek maite zuten Ixrael, onek ayen auŕean auzpezketak egiten bait-zitun.
31 Eskuak luzatuz. Otoitzean bezela laguntza eske. Is. 1, 15; Ero. 1, 17; Er. 88, 10.
8 Aseak. Zantaŕkeria gordin aitoŕtzen diguten uneak, Idazteunetan geyago ere ba-dira. Eze. 23, 20; 22, 11; emen 13, 27; Os. 4, 14; Eŕ. 1, 26. Oŕenbesteko lizunkeria ikusita, Yaube aseŕetuko ez zan, bada?
2 Alaba. Sion, ibaŕ atsegingaŕi baten antzo ote-da?
9 Ara zer dion. Txatal au onela ere bai:
«Bildu! Bildu!, mâsti bat bai’litz Ixrael’en oraindik gelditu dana;
Biltzaľe batena lez, itzul zure eskua Beŕiro mâts-ayenetara.
9 Bildu. Edo biľaka ibili Ixrael’ en gogo-oneko entzule batzuk, agian izango dira-ta.
13 Iruzuŕle. Guztiak erabat gaiztotu bait-dira, Yaube’k ayentzako dun zigoŕketa ez da aundiegia izango.
14 Pakea. «Guztia ongi dabil», alegia... bitartean iñon ezer onik ez.
2 Aldaŕika. Geroxeago, emen bertan ikus dezakegu 26-g. 2-6-g. txataletan.
11 Lapuŕ-obi. Mt. 21, 13; Mk.
11, 17; Lk. 19, 46.
13 Goizetik. Eten gabe.
18 Ortziko anderearentzat. Babiloniaŕen urtzeme Ixtar, noski.
32 Topet. Itz au edo labe orobat dira, batzuk diotenez. Ua eberkeraz, au euskeraz.
8 Yaube’ren legea. Ik. Mt. 23, osorik-edo.
11 Eroki. Sasi-igaŕleak beti ao-zuri, eŕiaren belaŕiak limurtzeko
apukoz: igaŕle yatoŕa min eman dezakena esateko ez da belduŕ izaten. Emen 28, 1-4; 1 Eŕe. 22, 6-7.
1 Negaŕ-egiteko. Izan ere, ixraeldaŕek ezergatik ez zuten Yaube’rengana biuŕtu nai: ori ikusita, igaŕle zintzoari biotza txito autsi zayo.
8 Alabarentzat. Gaizto alakoarentzat, esan nai du, noski.
24 Yaube’tzat. Yainkozaletasun ziña ortantxe dago, noski, Ose’k dionez: 2, 22. Yeremi’ren alegiñik beñena ere auxe bide da, guzieri Yaube’ren beŕi garbiki eman Ye. 2, 8; 22, 15 eta uŕ.; 24, 7; 31, 34. Bai ere ikus: 1 Ko. 1, 31; 2 Ko. 10, 17.
26 Burumotz. Ap. 19, 27.
9 Opaz’tik. Onela ez dago, noski, zuzen. Opir egokigo litzake.
11 Esayezute. Puxka au aramaieraz dago (8); eta, ba’liteke geroago erantsia izatea.
17 Bildu. Ez, noski, etxean egoteko: atxiľo eramango duten zema.
23 Ba-dakit. Eŕiak dagin otoitza. Itz. 20, 24.
1 Itzaldia. Itzaldi onek, Yosi’k egin zunaz zer-ikusi ba-du. 2 Eŕe. 22, 8-10; Ye. 8, 8.
19 Arategira. Is. 53, 7.
20 Nere auzia. Txatal au Yeremi’n bertan ageri da 20, 12-gaŕenean. Emen, ik: 17, 10; 1 Eŕe. 8, 39.
1 Loratzen. Min au, askorena zan, Itun Zâŕeko igaŕlêtan. Bañan, erantzuna ona emen: Er. 35, 70 eta abaŕ. Yaube egonaŕi aundikoa da, noski!!!
5 Yordan’go. Lenengo txatalean galdetu dunari, onako erantzun au ere ba-dago: Zintzoei eta okeŕei Yaube’k damayen lan-sari edo zigoŕ-yipoia, guretzat ezkutuan dago. Yob 38; Is. 40, 1 eta uŕ.; 42, 1 eta uŕ.
9 Sai. Beste batzuk txori ťanťoduna diagote. Izan ere, alako egazti ťanťodun edeŕari, beste guztik iñartxiz eraso oi diotenez, atzeŕitaŕek Ixrael’i zapalketan ekingo diote.
1 Geŕiko. Yaube’k, bere eŕia, geŕikotzat dula, ua ongi da: Yaube’k eŕia askatzen eta uzten duanean, gaxoa ezertarako ez da on.
14 Suntsituko. Yaube’ren aseŕe-ardoz moskoŕtuko da Ixrael-eŕia; eta, aldaroka ibiliz elkaŕ-yo eta alpeŕik galduko.
10 Or-andik. Sasi-yainkoen atzetik.
Yauralkiaren aintza. Yerusalem ber-bera, Yauretxea an dagolako.
4 Manase’k. 2 Eŕe. 21, 11-15.
10 Nere zori txaŕa. Une au «Yeremi’ren Aitoŕkuntzak» deitzen diranen puxka bat da.
12 Autsiko ote. Yudaitaŕen gudariak, kaldaitaŕei eusteko indaŕik ez dute egingo.
6 Kaŕamista. Atsekabe-aldian, nork berak-edo bere buruari zegizkion uŕatuak; emen 45, 5; Ap. 19, 28; It. 14, 1.
5 Biraogaŕi. Er. 1, 1-3.
9 Ezagun. Yaube’k giza-biotzik iľun eta biuŕienak ba-dazagutzi.
21 Zamarik... ez eroateko. Atseden aŕtzeko eguna Yaube’ri eskeintzen dionak, Aren onespen ugariak izango ditu. Gure egun auetan egi auxe âztu egin nai dugu: ondoren txaŕik gabe ez gera izango.
16 Buruñoka. Aŕi eta txundiťu diralarik: gaiztoz ez. Emen 2 7, 36.
18 Mingañez. Arentzat gaizki esaka yardunez.
5 Beren umeak. Emen 7, 31 eta uŕ.; Ap. 18, 21.
12 Topet. Emen 7, 31+ .
3 Magor-Misabib. Non nai izu eta belduŕ-ikara.
7 Liľuratu. Alako lanetan saŕtu nauzu; eta, Zuregandik laguntza kaxkaŕak ditut. Emen 11, 8; 12, 6; 15,10-11; 15,15-21; 17, 14-18; 18, 19-23.
9 Sua. Bulkoa goitik datoŕkio; eta, ezin ari esirik ipiñi. Ik: 2 Ke. 1, 21.
15 Seme bat. Yayo zaigu. Yob
3, 1-16.
16 Irien. Sodoma eta Gomoŕa.
2 Alatzak. Lenengo Senakerib’i gertatu zitzavonez. Ik: 2 Eŕe. 19, 10-35.
10 Iľengatik. Yosi, alegia. Ik: 2 Eŕe. 23, 29.
10 Yoanengatik. Selun edo Yoakaz. Ik: 2 Eŕe. 23, 31-33.
20 Maite ziñutenek. Yuda’ko eŕege ta nagusi-agintariak.
28 Yekoni. Yoakim’en beste izena.
30 Eŕegetzat eseriko. Yoakim’en biľoba Zorobabel agintari-eskudun izan zan, atxiľoaldi ondoren; ez, ordea, bakaldun.
5 Yatoŕ. Mesia. noski. Emen 33, 15; Is. 4, 2; Z. 3, 8; 6, 12.
9 Ikaraz. Yaube’k igaŕle yatoŕak bialtzen zitun, yauŕlarien argi izateko eta eŕiaren pozerako, guztiei agindu zuzenak emanez: egi-zale utsak beti. Bañan, orien itzalean bezela-edo, nolabaiteko sasi-igaŕleak, udaran eltxoa bezela soŕtzen ziran.
28 Lastoa. Nolabaiteko igaŕlên asmakeriak. Bai ere: ona eta txaŕa ndstuenik ez da.
1 Ikuskizun. Am. 8, 1-2; Eze. 11, 14-21.
2 On-onak. Izan ere, abeŕi-pizterako, atxiľo eramanak laguntza obea eman zuten, itzuli ziranean; bertan gelditu izan ziranak, aldiz, eragozpen gerta ziran.
5 Luŕaldean. Palestina’n. Emen 3, 14-22; 18, 11; Is. 31, 6.
'Irian. Yaube’ren izenez ezaguna Urxalaim da. Emen 7, 1011; Er. 48, 2-3.
30 Oŕoa. Yob 3, 16; Am. 1, 2.
31 Buŕunda. Zigoŕtzearen ziyoak guri azaltzeko, Yaube’k ez du batetxo esparik. Emen 2, 9; Is. 5, 3; 43, 26.
34 Oyu egizute. Buruzagientzat zema berexiak.
16 Eŕi osoak. Eŕikoak maiz aldakoŕ eta iritzi yakiñik gabe, ayek zuritzen ditunen alde etzan oi dira: bein Yeremi’ren alde eta uŕengoan auŕka. Emen 7 eta 9-gaŕen txataletan.
9 Zuen igaŕle. Sasi-yainkoen moŕoi gezuŕtiei. Ik: 1 Eŕe. 18, 19.
1 Amani. Izen au, emen bakaŕik aipatzen zaigu igaŕle zuri, noski. Emen 23, 14-22: 27, 12.
8 Guda, gaitz eta izuŕiak. Igaŕketa lazgaŕi oriek ba-zuten zio yakiña: Eŕiak zegitzin txaŕkeriak, noskiago. Min ematen ez dun irakaslea, benetan ari danik, nola sinistu?
1 Idazkia. Aunitzek, atxiľoaldiak gutxi iraungo zula uste zuten: Yeremi’k iritzi utsal ori ezabatu nai du.
Akab eta Sedeki. Sasi-igaŕleak: bi orien izenik beste iñon ez da arkitzen.
7 Egun aundia. Yaube’ren zuzentzak, ogendun enda eta eŕiak, bakoitzari dagokionez zigoŕtuko bait-ditu. Alako astiñalditik, alabañan, Ixrael’ek irabaziyan irtengo du.
9 Dabid. Mesia, aren etxetikoa bait-da. Emen 23, 5; 33, 15-26.
17 Zapuztua. Yainkoak astindutako eŕia, beste guziek ezetsi dute; bañan Yaube’k beŕiro Berera aŕtuko du.
21 Ayen buruzagia. Dabid’en ondorengo Mesia, ixraeldaŕentzat ez da aŕotza izango.
2 Eŕbestean. Edo, etzetan: atxiľoak etxera itzultzerakoan andik baŕna etoŕtzen bait-ziran.
14 Atsegiñez. Eŕitaŕak yaureskizunetara mara-mara agertuko bait-dira.
15 Pozbiderik. Mt. 2, 18.
19 Istaŕa yo. Naigabea erakusteko.
26 Ametsa. Txatal oso au, esaera zâŕ bat da, noski.
27 Mâts gordiñak. Au ere, esaera zâŕa.
31 Ba-datoz. E. 8, 8-12; 10, 16-17.
7 Beñena. Eskuz aldatu ez dadintzat. Ap. 25, 25; Eŕu. 4, 4.
9 Erosi nun. Oŕela, etoŕkizunerako itxaro bizkoŕa zula darakus.
11 Eŕukia. Ik: 1 Eg. 16, 34; Er. 106, 1 eta abaŕ.
14 Egunak. Puska onen idekoa: Ze. 4, 1-14; 6, 13.
15 Garai. Txatal onek eta uŕengoak, lênagoko 23, 4-6-gaŕenetakoa dakaŕte gogora. Ik: Eze. 48, 35.
26 Abraham’en. Lk. 1 55; G. 3, 29; Eŕ. 4, 13.
14 Zazpigaŕen. It. 15, 12.
18 Erdibituz. As. 15, 10 eta 9 + ; bai 17 eta 18 ere.
19 Iren. Geroxeago, 39, 3-gaŕenean irenburu bat agertuko zaigu.
2 Zoaz. Eŕekab’ek zintzo yokatu zun sasi-yainkoen auŕka: oraingo auek aren ondorengoak dira. Iruzuŕ-gabeak. Ik: 2 Eŕe. 10, 15-16.
2 Idazti bat. Laŕutxazko biribilki bat. An idatzi zitunak, lenengo 18 atalak bide ziran; bai eta 46-51 ataletako puxka zâŕak ere.
5 Atxiľotu. Beste batzuk onela biuŕtzen dute: «Yaube’ren etxera agertzeko eragozpentxoa dut».
26 Ostendu. Saphan’en etxean, edo. Emen 26, 24.
14 Gezuŕa. Ik: alabañan, 21, 9: ontatik atera ditenekez, Yeremi zerbaiten aolku emana bide zan.
13 Iradoki. Gero Yeremi’k, ongiľe oni sari edeŕa eman zion. Ik. emen 39, 15-18.
16 Zoazte. Ebed-Mèlek deritzan Abdemelek’ek lengo on-egiñaren saria orain aŕtuko du. Ik. emen 39, 15-18.
11 Ondaŕ. Iduriz aulak, bañan izatez kirmenak. Aga. 1, 12.
7 Aigito’ra. Yeremi eta Baruk ere eraman zituzten, igaŕle gabe ibiltzen belduŕ bait-ziran.
19 Baimenik. Ze. 30, 6-10.
19 Ortziko andereari. Astarte’ri, noski. Emen 7, 18.
3 Gertu. Txatal ontatik 8-gaŕeneraño buŕuka onen kidekoak, ik: Yob 39,19-24; _Na. 3, 2-3.
19 Bidezoŕoak. Atxiľoek eraman zitzaken puxka uŕizko sortatxoa. Eze. 12, 3.
1 Pilistaŕei. Enda buŕukari au, ixraeldaŕentzat, begian za-
kaŕa bezela zan. Samson eta Dabid’en ekiñaldi guziak, etsai oriek zapaltzeko indaŕik ez zuten izan. Etsaigoan bizi zirala ere, alakoxe gentzaketa-edo ba-zuten; bañan, Igaŕleak beti zeuden ernai, beren eŕiari aolku onak emateko. Is. 14, 28-32; Am. 1, 6-8; So. 2, 4-7; Eze. 25, 15-17; Z. 9, 5-7.
5 Burumuŕi. Txatal au, onela ere alda liteke:
«Gaza burusoil datza, Askalon zuritua da.
’Aizan!, Enakim’daŕen ondakin Azoto, ’Noiz arte abilke uŕaketan»
Uŕaketan, edo iľetan: naigabez ziranean oi zutenez. Emen 16, 6.
1 Moab'i. Nâspiľari bide zan. Ik: 2, Eŕe. 24, 2: emen 2 7, 3.
4 Kamos. Moab’etaŕen sasi-yainko. Ze. 21. 29+ .
13 Betel´en. As. 12, 8; 13, 3; 28, 19; 31, 13; 35, 6-8; ...Geroago Baal’ekin eta uŕezko txekoŕarekin kutsatu zuten. Ik: 2, Eŕe. 17, 25-28; 23, 15-18, eta sasi-yainkotegi biuŕtu zan.
26 Orditu. Is. 51, 17.
44 Saŕakiotik. Is. 24, 17-18.
7 Edom. Urxalaim yausi zanean edomdaŕak ez ziran asaŕe. Ik. Eze. 35, 1-5; Ero. 4, 21; Er. 136, 7.
12 Edateko. Is. 51, 17.
14 Gezna. A. 1-4.
23 Damasko’ri. Is. 17, 1-3; Am. 1, 3-5.
25 Kedar. Arabiaŕ ibiltariak. Emen 25, 23-24; Is. 21, 13-17.
2 Bel. Eta Merodak, babiloniaŕen sasi-yainkoak.
6 Nere eŕia. Mt. 9, 36; Eze. 34,1. 34 Ayen apentzaľea. Edo Yareiľea. Is. 41, 14.
41 Ipaŕaldetik. Len ikututako gayak. Emen 6, 22-24; 49, 19-21.
1 Auŕka. Nere etsaien biotza; eta, ayen izkeraz Leb-Kamai.
7 Erotu. Is. 51, 17; Agi. 18, 3.
20 Gabiko. Emen 50, 23.
36 Itxasoa. Euparate ibai zabala eta aren adaŕ ugariak.
1 Ezeki’k. Atal au, ia oso-osorik Eŕegeen Bigaŕeneko 24-gaŕen 18-tik 20-raño; eta 25’eko 1-tik 30-gñoko txataletatik aŕtua da. Puska au onera aldatu zunak, Yeremi’renak egi gerta zirala adirazi nai digu.
pin up casino- Online casino in India
Bibliotekaren berri
Bibliotekaren Katalogoa
Artxiboaren Katalogoa
Zerbitzuak
Harremana
Resurreccion Maria Azkue
Auspoa
Principe de Viana
"Anaitasuna" aldizkaria
Luis Villasanteren idazlanak
"Nafarkaria"
Herri Literatura
Euskararen Historia Soziala
"Euskararen lekukoak" bilduma
Georges Lacombe artxiboa
Armanak Uskara edo Ziberouko Egunaria
Aldizkari pedagogiko historikoak
Piarres Lafitteren artxiboa
Olabideren Biblia
Andima Ibinagabeitiaren artxiboa
Jokin Zaitegiren artxiboa 