ITUN ZAŔA: OAŔAK
ITUN BEŔIA: OAŔAK
BIDALI DEUNEN IDAZKIAK
[BESTELAKO TESTUAK]
1 Asmoetara. Lenengo iru txatal auetan, zintzoek nola bizi diran agertzen zaigu. Iŕilari-txatxuekin. Edo lotsagabên baltzuan esertzen ez dana. Emen Yainkoari paŕa egiten diotenak esan nai da. Orain ez ezik, oŕelakoak ordun ere bai bait-ziran. Is. 28, 5-22.
2 Aginduak. Edo orobat dana: bere biotzean Yainkoaren belduŕ deuna aintzakotzat duna.
3 Ur bizien. Ye. 17, 8; Eze. 47, 12.
4 Ez oŕela. Txatal ontan eta uŕengoetan, okeŕ-biuŕiem amai belduŕgaria dakusagu, ikusi.
1 Zer dala-ta. Egi. 4, 25. Eresi au, 110’gaŕena bezela, Mesia’tzazkoa dugu, antziñateko idazle guzien aitoŕez. IESU-Kisto’ren yayetan, eliz-otoitzetara beaŕtuak irakuŕtzen dutena.
2 Igurtziaren. Ikus: I S. 2, 10.
4 Goyen. Ikus: Eres. 11, 4.
6 Sion’en. Ikus: Is. 2, 2’tik 5’era; Mi. 4, l’tik 5’era.
7 Semea. Emen egiz eta benaz, Aita’gandik datoŕenez. Lenago, Ixrael eŕiari ere, Yaube’k «nere seme» deitu izan dio. (Irt. 4, 22 eta 23); alabañan, bigaŕen ontan, onginai utsez esaten diola, aixa uleŕtzen da; lenbizikoan, ordea, yatoŕiz alaxe dalako. Ikus: Egi. 13, 33; E. 1, 5; eta 5, 5.
9 Apuŕtuko. Mesia, txatal ontan, gudalari azkaŕ bat antzo agertzen zaigu.
1 Igesi. 2 S. 15, 13 eta uŕ.
4 Babesa. Lotsakizunetik Yaube’k atera du. Er. 2 7, 6; 110, 7; Ika. 11, 13.
6 Zurkaitz. Zintzoaren loa lasaia da, Yainkoaren babesean. Une au, Augustin deunak, IESU-Kisto piztuari dakaŕkio.
8 Ortzak austen. Bizitza ontan egonaŕiz aŕtzen ditula, garaia etoŕtzean, Yaube’k gaiztoentzat ez du eŕukirik. Yob 29, 17; Er. 22, 14; Eze. 22, 25.
2 Adeibera. Zintzoak, Yaube’ri, ustea eta eskeŕ-ona, biak agertzen dizkio: axolagabei eta Yainkoarenetan banuxu-enuxu’ tiei egizko alaitasuna non dagon adirazten die. Eresi au, igande eta yaiero, iľuntzeko otoitzetan esaten da.
5 Isilik. Yainkoaren belduŕekoak, beuka biotza nare eta egonaŕiz. Aren erabakiak eta egintzak gogoan bitza. Er. 37, 7; 62, 2.
6 Zuzenak. Biotza xalo eta asmo zintzoz egiñak. Er. 51, 21.
8 Makuŕtzen. Otoitzerakoan, Yauretxea zegon alde artaruntz auzpeztu edo makuŕtzen ziran. Er. 28, 2; 138, 2. Oitura au Daniyel Igaŕleak aipatzen du: 6, 11; eta atzeŕaldian asmatua bide da: 1 Eŕe. 8, 44 eta 48.
9 Zure izena maite. Er. 69, 37; 119, 132; Is. 56, 6.
1 Zortzi-arikotan. Edo zortzikoz.
3 Aula. Edo gaixoa. Eresi au garbai-eresietako lenena da, beste seirak auetxek bait-dira: 32, 38, 51, 102, 130, 143. Gure gizaldi onen seigaŕen eunkitik asita, damutasuna erakusteko, eresi auek saŕi ibili oi dira.
6 Xeolean. Luŕ-azpiko iľundegi artan (Yob 10, 2; Er. 143, 3), ildakoak oro, beti (Yob 7, 9) irabazi kaxkaŕeko izate isil ezkutua zutela uste izaten zuten, (Er. 94, 17); eta, Yainkoarekin ere aŕtu-emanik gabe. (Is. 38, 18; Er. 30, 10). Xeol au adirazteko Galdos Aba argiak, luŕpiľuntza asmatu zigun (134).
9 Nigandik alde. Gure gaixo eta aul onen ez-beaŕetan, aren etsayak Yainkoaren zigoŕ latza ikusi nai zuten, gaixo ark noizpait egin bide zun okeŕ aundi bat edo besteren ezaugaŕi; beraz, ari buruz paŕ egiten zuten. Gai onen antzekoak ikus: 31, 35, 38, 69 eresietan.
10 Biotz-giltzuŕunak. Yainkoak, gure ezkutuko guzia ba-daki.Ye. 11,20; 12,3; 17, 10; 20, 12.
13 Bere ezpata. Etsayak, alegia, emen bertan 6-gaŕen. txatalean dagonez.
15 Iruzuŕa. Edo ustegabeko damua. Yob. 15, 35; Is. 59, 4.
17 Lepokondora. Zertaz ogen egin, artaz zigoŕa. Itz. 26, 17; Yob. 4, 8.
1 Ardogintzakoa. Beste batzuk diotenez «Get’ek yotzeko»; Get au, beriz, pilistindaŕen iri izena edo dugu, eta izen oŕek ayengandiko ereskin edo kitara bat ere adirazi dezake, agiyan.
3 Iñutauŕen. IESU-Kisto’k berak, Abaŕ-goraltzakoan itz auek aipatu zitun. Ikus: Mat. 21, 16.
Tegi gogoŕa. Edo ortzea: antziñakoak ala uste zuten. Zabaldi ayetan, an zula Yaube’k egoitza, aruntza iñor urbildu ez zitekela, eta andik etsayei iŕi egiten ziela. Ikus: Er. 150, 1; Mi. 7, 2.
5 Ardura. Ikus: Er. 144, 3; Yob. 7, 17 eta 18.
6 Txikiago. Eresi onen idazleak, Yaube’ren inguruko izaki aŕigaŕiak ditu gogoan. Ikus: Er. 29, 1. Idazteunak lenbizi beste izketara aldatu zituztenak, izaki oriei Gotzon edo Bidali izena eman zien.
9 Eguratseko txori. Ludiaren soŕtze-olerki bezela da eresi au; eta, kistaŕak saŕi abestu beaŕ lutekena.
1 Semearen eriotza. Abesti zâŕ bateko asiera-itzak-edo. Olerki oŕen otsera abesteko zan bederatzigaŕen au ere. Aleph, Beth, Gimel: izkiz asitakoak dira eresi onen apaldiak. Onela egindako eresi geyago ere ba-dira.
15 Sion'go Alaba. Urxalaim’go uriaren beste izen bat. Er. 2, 6.
18 Yainkoa dntzi-ta. Ereslaria, emen yardun izan da, Yaube yargoi goyan dakusala, Aren bikaintasunak adirazten; eta, Arengan ustea dutenen zoriona erakusten. Ixrael-eŕiari emandako gurendaz eskeŕak damaizkiolarik, aren etsayak poŕokatu ditzala eskatzen dio Yaube Berari. Izan ere, Yainkoa ântzi eta bazteŕtutik dutenak, bein ere ez dute amai onik izango.
21 Eresietan zenbaketa bakaŕa erabiliko dugu.
1 Laŕialdian. Eresi au, lengoaren bigaŕen zatia da. Eta, emen goi-laguntza eske dabil ereslaria; eta, arekin Yainkoarekin zintzo dabiltzanak oro.
4 Oaŕtzen. Beraz, dagidanaren erantzuna iñori emanenik ez det. Izan ere, gaiztoa, Yainkorik ez ba’litz bezela bizi oi da.
6 Kordokatuko. Nere etxeko ugaritasun eta ongi-izatetik ez naiz eroriko.
7 Gezuŕez. Bere itzetan besteak nola atzipetuko dabil beti: oŕela yardunez, bere burua azkaŕtzat dauka, euki.
11 Bere baitan. Itzez ez; baña, alaxe izatea naiago lukela. Gizonok, amaikatxotan, geron burua beste aldera okeŕtzen degu, zuzendu ezin deguna ez-ikusi egiteko. Gaiztoaren isiľeko ustez, Yaube’k ere alaxe dagi; edo, ala legiken nai.
15 Autsazu. Gaiztoak, okeŕerako bere almenak eta besoa nai ditunean puskatu zaizkiozu, aŕen, Yaube. Oŕela, nai luken okeŕik egin ez dezan; eta, zintzoa Zu maitatzeko bidean nare ibili dedintzat.
16 Aren luŕetik. Palestin’dik.
18 Luŕetik. Beste batzuk, onela: luŕean iñor gaurgero ibili ez dedin, zintzoen kaltetan.
1 Ustea. Yaube’rengan du ereslariak; eta, bere etsai ankeŕengandik iges egiteari obeki deritzaio. Bi oriek elkaŕ eziñik ez bait-dago: 1 S. 19, 16. Alako inkan, adiskideak Dabid’i alaxe esan zioten: edo, obeki, Mikol’ek yoaten utzi zion. Onen antzeko iges geyago ere ikusi ditezke. Eb. 6‘, 2; 1 M. 2, 28; 9, 40; Mt. 24, 16.
4 Goi-aulkitik. Yaube’k oro dakus. UA, an bizi da okeŕ-nâsi ezin diteken iraunkoŕ-gentzan; zintzoak gogoan ditu, ayetzaz âztu gabe; biuŕikeria nayago dutenak, Arengandik, garai egokian, zigoŕ-astindu edeŕa izango dute.
1 Zortzikoz. Seigaŕen eresiko len-txataletan bezela. Zer zanik ez bide daki iñork.
2 Zintzoak. Ereslariak buŕukaketa gogoŕa darabil gaiztakeriaren auŕka; eta, garaile irtengo ez ote dan belduŕez, Yaube’renak ere ondatuko ote diran belduŕ da. Ainbat dira oraingo azalutsak!!
2 Utziko. Nauzu ântzita: neretzat oro zerala, gaiztoen bolarak yasaten bizi beaŕ al-dut?
1 Zoroak dio. Eresi au, geroagoko 53-gaŕenaren antzekoa da: ontan, beŕiz, Eloim-kutsuak ditugu. Ariketa luzeak beaŕ genituzke Eloim’daŕ eta Yaube’taŕ zer diran adirazteko. Bañan, labuŕean esanaz auxe da: Ortziko Yabe Gurenari, ebertaŕen artean, batzuk YAUBE deitzen zioten: ontatik Yaubetaŕak; beste batzuk ELOIM deitzen zioten Goyetako Nagusi Altsuari; eta, ontatik Eloimdaŕak. Onela: 14-gaŕen eresi au yaube-kutsukoa dugu; geroagoko 53-gaŕena eloim-kutsukoa (35).
3 Guziek. Savestu: alegia, asko.
(1 Ti. 1, 16.)
1 Kapaŕean. Au eta berealaxeko mendi deuna Sion’go menditxo edo muñoa dugu. Bigaŕen eresian, seigaŕen txatalean agertu zitzaigun uaxe ber-bera. Dabid’ek eresi au idatzi zunean, muñoa orain baño bakaŕago egongo zan, eta ala zegolarik nabariago ere ba-ziteken. Muñoa ťiki; bañan, an eraikitako Yauretxea izen aundiko eta guziz ospetsu.
2 Zuzentza. Lenengo txatalean egindako galdearen erantzuna, amairaño, ementxe dago garbi. Yaube’ren kuťun izan nai dunak, ortxe du argi eta garbi zer egin beaŕ dun. Bakoitzak, geron bizitza, esitxo biguin artean saŕtzen ba’dugu, zoriona etxeko atêtatik zabal-zabal saŕtuko zaigu.
1 Zugan maldatu. Eresi ontan, olerkariak Mesia’rena dagi: uste bizi-biziz Yaube’ri eskatzen dio, erio-lezetik atera dezala; eta, betiko bizitzara daramaten bitxabalak erakutsi dakizkiola. Bidali deunak, Mesia’ren beŕpizteari buruz idatziriko ezagutu zuten eresi au. Egi. 2, 25 eta uŕ.; 13, 35.
5 Ontzi. Lentxeago, amaikagaŕen eresiko seigaŕen txatalean, edaria dio. Emen eta an, itzak bana, asmoa bat.
10 Iľobia ikustea. Betiko, alegiya. Latera dakitenak, Eŕomaŕ Idazteun Bazkuna’k aterariko erabakia irakuŕ bezate. (Acta Apostolicae Sedis, 25, 1933, 344.)
15 Esnatutakoak. Otoitzerako, goiza obea da. Ik: Er. 5, 4; eta, ordun Yaube’k eskuak eŕexago zabaltzen ditu. Is. 8, 20; 33, 2; 58, 10; So. 3, 5; Ero, 3, 23.
Iľunabaŕa eta gaua, axanpa-aldia dira. Is. 11, 14; 59, 9.
Esnatze au, piztuera adiraz-
teko-edo erabili oi da batzutan: 2 Eŕe. 4, 31; Is. 26, 19; D. 12, 2; Er. 16, 6.
Bai eta ere ik: 16-gaŕen eresia, oraingo onen antzekoa bait-da.
3 Aŕkaitz. Gure indaŕkizun ziña dala adirazteko, maiz irteten dan itza. Er. 18, 15; It. 32, 4.15.18.31.
7 Yauretxetik. Donokiko bizi-lekutik.
11 Kerub. Yaube’ren yargoi-aulkia zeramatenak. Er. 79, 2; 98, 1 eta abaŕ; As. 3, 24 eta ango oaŕaren deiak.
45 Limuŕtzen. Ataŕatzen ditularik, eskein-opak dakaŕzkidate, nerekin adiskide izan guraz. Er. 66, 3.
4 Ayen mintzoa. Adi-adi egonaz entzuten da. Ontan, izadiyari urbil bizi diranak azkaŕagoak dira. Puxka auek, Paul deunak eroso darabilzki. Ikus: Eŕ. 10, 8.
10 Belduŕa. Yainkoaren esanetan ibiltzea eta Aren aginduak zintzo betetzea. Izan ere, Yauberen belduŕa dutenek bakaŕik oŕela ibiltzen dira. Aren belduŕik ez dutenek, nolanaiko okeŕetan ondaturik ibili-dabiltz. Ikus: Er. 118, 11.
13 Dazagutzi. Aŕetarik aundinaz ibili aŕen, zintzoak ere ustegabeko utsetan erori ditezke. Ereslariak Yaube’ri, oŕelakoetatik yagon dezan eskatzen dio; eta, ala legizken utsak asketsi dakizkion.
2 Axanpa-egunean. Nagusia gudaketara yoan bait-zan, eŕiak aren alde Yaube’ri otoi dagio. Garaitza Arengandik bait-datoŕke.
6. Garaitza. Auŕelari bikañaren garaitza, eŕiarena ere izango da; eta, guziak poztuko dira; eta, batean Yainkoa goretsiko.
7 Igortzia. Dabid ber-bera.
8 Guŕdietan. Izan ere, Yaube nor dan ez dakitenak eta Aren auŕka ari aguŕketan auzpezten ez diranak, Arengan ezin itxaropenik izan. Eta, zerbaitetan usterik ez duna txito bait-da zoritxaŕeko, alakoak guŕdietan eta zaldietan eta iskiľuetan du garaipena loŕtuko dun ustea.
2 Zure indaŕez. Eŕiari nagusi indaŕtsu bat Yaube’k eman bait-dio, ortaz ayek eskeŕ-onez daude eta txito pozik.
4. Onespen. Txatal ontatik 8-gaŕeneraño, Yaube’k eŕegeri egiñiko ongiak ageri dira.
9 Etsayak. Beude eŕegegandik uŕuti!!
2 Ene Yainkoa! IESU’ren nekaldi deunari dagozkion itzak, 22-gaŕen txatalerañokoak. Matai deunak 27, 46 eta Mark deunak 15, 31-gaŕenetan eresi onen asierako itz auetxek ber-berak dakazte. Is. 52, 13-gaŕenetik azkenerako eta 53 atala osorik.
9 Yaube'rengana yotzen. Ikus: Mat. 27, 39.
10 Zuk atera nauzu. Umontzitik Zuri egotzita nago. Ikus: Yob 3, 12. Ordukoen oitura aitatzen da emen. Auŕa, yayo orduko, aitak belaun bien gañean aŕtzen bait-zun. (As. 50, 23.)
19 Yazkiak. Ikus: Mat. 27, 35.
19 Soñekoaz. Ikus: Luk. 23, 34; Yon. 19, 24.
23 Izena iragaŕiko. Auŕeko iru txataletako otoitza onez irten bait-zayo, eskeŕ-onez Aren egintzak goraiphatuko ditu. Ikus: E. 2, 12.
13 Indaŕtsuek. Ordukoak zekizkiten abelgoŕi indaŕtsuenak, Basan’goak omen ziran. Ikus: It. 32, 14; Am. 4, 1.
1. Laŕatzen. Yaube Ixrael’en Artzai dala Idazteunetan maiz esaten zaigu. Er. 78, 52; 80, 2; Is. 40, 10-11; Ye. 23, 4; 31, 10; Eze. 34, 11-16-23; Yon 10, 11; 1 Ke. 2, 25; 5, 4; Agi. 7, 17.
4 Zure zigoŕaz. Artaldearen auŕean, artzaia ez da esku-utsik ibiltzen. Aren eskuan makiľa ikusiz, ardiak ez dira izutzen. Er. 3, 7; 27, 1-3.
5 Etsayak so. Iñartxiz eta bekaitzez; bañan, ari okeŕik egiteko indaŕik ez dute; pozik yazaŕiko ba’litzazkio ere. Er. 16, 5.
Yaube’ren etxean. Er. 27, 4.
1 Eresia. Itun-Kutxa lenbizi Sion’era eramana izan zanean, Dabid’ek eresi au asmatu bide zun.
1 Luŕa. Irazalea eta oroen Yauna, estalpe deunera datoŕ: mugona txito egokia da, irazanak oro Ari menpetasuna agertzeko.
2 Itxasgañean. Ura baño garayago ageri dan luŕaldea, ur beraren gañean eraikia zala, uste zuten antziñalo ebertaŕak. Er. 136, 6.
4 Ogengabe. Idazleak Yaube estalpean du; Aren auŕean egoteko gai ote-da? Txatal auetan esaten zaigu ortarako zer beaŕ dan: zintzotasun aundia eta biotza txito garbi-aratza.
7 Buruok yaso. Ona, aundiro Yaube estalpera saŕtzen.’! Alako bikaintasunarentzat ateak zabal-zabal utzi ditzagun!!
6 Ikuzita. Gogo-garbitasunaren ezaugaŕitzat. It. 21, 6; Er. 73, 13; Mt. 27, 24. Aldi berean arauzko kutsuak kentzen ditu. Ir. 30, 19.
9 Itaitu. Bat-bateko eriotza, naiz gazte-eriotza, Yaube’ren zigoŕa zala uste izaten zuten.
4 Gezuŕtiekin. Bai ere, okeŕ-biuŕiekin ez naiz esertzen: alakoekin ez naiz ibiltzen.
12 Batzaldietan. Seigaŕen txataletik onerañoko puxka au, apaizak sinistedunen batzaldirik beñenean, edo meza bitartean, esaten du: ogia eta ardoa eskeñi ondoren.
1 Argi. Ereslariak, Yaube’ rengan dun uste bizia aitoŕtzen du: Ua bait-da ontarte guziak damaizkiguna.
2 Iresteaŕen. Er. 14, 4.
11 Bakaŕtxo. Yauretxean, ango Yaube’rekin bat egiñik izanez-gero, etsai biuŕien maŕoak lipaŕean ezerezten dira.
11 Zidoŕ zuzenean. Auŕeko eressian, 12-gaŕenean esan zunez, bai bide lauan ere, uleŕ dezakegu.
13 Luŕ ontan. Eriotza auŕetik, alegia. Yaube’ren kirmentasuna eta nireganako Aren onginaia ikusiko ditudala txito sinisturik nago.
1 Lezera. Beste batzuk iľobira esaten dute: «Iľobira yeitxi».
4 Eman. Ereslaria gogoŕtxo dabil, bere etsayei buruz. Bañan, artean Itun Beŕi’ko maitasun-arauak ez bait-ziran zabaldu, ayek besterik ez zekiten; eta; Yaube’ren arerioak zutik egon beaŕ zutenik, ez zitzayen buruan saŕtzen. (Ik: Er. 92, 12.)
5 Eretzak. Itz ori ipiñi det Euskaleŕian oŕelako zugaitzik ez degulako: iberkerako izena aŕtu, ba... (Galdos’ena).
6 Siron, Poeniketaŕak «Ermon» mendiari oŕelaxe deitzen zioten.
8 Kades’ko etzea. Ze. 20, 16; luŕalde bikain artan saŕtu auŕetik, ixraeldaŕek Kades’ko etzetzan ibili ziran.
9 GORA. Ostotsak durundaka dabiltzan bitartean, ortze-goyetako yauregietan, irazanak oro Yaube goresten ari dira.
4 Luŕpetik. Xeol’etik.
5 Nabasiok. Arekin batera bizi zeratenok: Aren deunok.
7 Ondo gertatzen. Ona 114-gaŕen eresiko 17-18-gaŕenean diotena:
Iľek Yaube ez dute goretsiko, Ez eta xeol’era yetxitako iñork ere. Guk, bai, Yaube goresten dugu, Orain eta beti guztian.
13 Nere biotzak. Ibertaŕek, gizonaren gogoari izen asko ipiñi oi zizkioten: -1) gogo; -2) gogo-arnasa; -3) nere bakaŕa; -4) nere aintza; -5) nere edeŕa. (Galdos’ ena.)
1 Zure abarora. Adiskidek ere zapuztu dute; eta, ereslaria laŕi da. Yaube’k entzungo dion usterik bizienaz, Ari deika asi da eta ari da.
6 Zure eskuetan. IESU-Kisto’k berak, il-zorian esandako itzak. Lk. 23, 46. Itz edeŕak noiz-nai esateko; egokienak eriotz-aldirako. (Galdos’ena.)
11 Naigabetan aitzen. Zintzoa iñoiz lanpera ba’datoŕ, uaxe izaten da gaiztoentzat paŕa lasa egiteko eretia. Oŕelako laidoak bipilki yasateko, Yaube’ren indaŕa beaŕeko izaten da.
20 Ontasuna. Ekaitza ez bait-da betikoa izaten, zintzoaren laŕialdia ere, eguzki txuriz aldatu da: Yaube’ri gogo onez datxizkionen poza oŕelakoa da.
1 Gaiztakeria asketsi. Eresi, au, garbai-damukoetan bigaŕena da. Geron okeŕak, ezagutu eta aitoŕtzen ditugularik, Yainkoak askesten dizkigu. Eŕ. 4, 7-8.
3 Ixilik. Nere ogen beltzak aitoŕtzeko lotsaz nengoenean, Yaube’ren auŕera agertzeko alpeŕ.
1 Yaube goretsi. Eresi onek, gerogo ikusiko dugun 147-gaŕenaren antza ba-du.
3 Eutsi. Etsayei niregana urbiltzen ez utzi.
2 Iskiľuak. Bai onela ere: oskola.
4 Etsaiki. Nire burua maite dutenak.
8 Zulo. Lauoñeko izuak eizatzeko egin oi zituzten zuloak: bidean ayei ostoz estalitako zuloetan ayek amilduz, an aixago il eta eskuratzeko.
13 Laztuta. Barauz laztuta, alegia.
16 Paŕa. Ñakari txatxu eta ergelen eduz iŕi zegidaten bein ere aspeŕtu gabe.
17 Ikusten. Eta ikusten duzunaz ayolik ez ba’lizu bezela, nere alde irten gabe.
20 Eŕitaŕ. Bai eta onela ere: Eta eŕiko seme paketsuen auŕka txaŕak darabilzte.
2 Biotzera mintzo. Okeŕera zirikatzen du. Alegia, gaiztoaren biotzeko isia, biuŕikeria da.
3 Iruzuŕ. Bere gaiztakeria osoenik areagotzeko, bere begiak legun-legun bait-daukate. Gaiztakeria eginda, bere burua zurituz okeŕerako lañeza aundigoa ateratzen du.
7 Yainkoaren mendiak. Txito garayak eta aundiak.
13 Leŕa. Atzipeturik ogenera eraman ez nazan.
3 Lasa iraun. Onela ere bai: Luŕaldean iraun eta kirmentasuna yagoteko.
18 Biziaz. Zintzoen egunak begietan ditu Yaube’k.
23 Uŕatsak. Yaube’gandik zintzilik daude.
27 Betidañokoan. Zurean beti bizi zaitezen.
1 Oroitzeko. Yaube’ren auŕean eŕiaz oroitzeko.
8 Sarkutzak. Giltzuŕunak.
19 Kezkatsu. Ikaraz eta iľun.
2 Yarduera. Nere erausietan. Bai eta ere: nere bidetan.
4 Gogarketan. Nere baitan niardularik biotza berotu zitzaidan.
5 Egunak. Eta zein dan nere egunen neuŕia.
6 Uskeri utsa. Bizi dan gizona ezer ez da, noski.
7 Belaŕiak zabaldu. E. 10, 6.7.8.; Er. 50, 8; 51, 18.
8 Gutunean. Itun Zâŕeko idazti deunetan.
13 Ezin ikusi. Bai onela ere: ezin yasan.
4 Sorotziko. Miñak arinduko.
5 Senda nazazu. Sendatu nere gogoa edo nere burua.
10 Orpoa. Yon. 13, 18.
8 Zabaltzen. Uiñak iuñari dei dagio.
21 Luzatu. Otoitz egiteko, alegia. Izan ere, besoak gôra yasorik, eskuxabalak auŕeruntz otoi egiten zuten. Er. 28, 2; 14, 2; Is. 1, 15.
1 Maitasun-eresia. Salomon bakaldunaren ezteyetarako-edo, egiña bide zan eresi au. Mesia-kutsukoa da, ala ere. E. 1, 8-9.
2 Laisteŕaren. Bizkoŕ eta antzetsuaren.
6 Bai zoŕotz. Bai onela ere: Zure gezi zoŕotzak eŕiak oinperatuko dizkizute; edo, eŕiak ikaraz dabiltza.
7 Yauralkia. Mesia’rena beintzat bai.
8 Zu yasorik. Bai onela ere: Zure lagun artetik zu aukeraturik; edo, beste iñor baño geyago zu goraturik.
15 Edeŕenez. Mota askotako tanto nabaŕak zitun soñekoz.
17 Zure semeak. Idazle deunak emen, eŕegerekin diardu.
3 Iraultzea. Luŕa aldaro-maldaroka asten dalarik ere, zertan ikaraturik ez dugu. Aldaro-maldaroka luŕa ez ezik, luŕekoak ere asi litezke, guda edo bestelako ausiabartza soŕtzen dala.
2 Txalo yo. Eguzki-aldeko aspaldiko oituraz. Ez bait-zuten ayek beste erestaľurik abestien laguntzaľe.
8 Gora-aeri. Onela ere bai: Maskil bat eresiozute.
10 Garaya. Orduko beste yainkotzakoak baño askoz ere geyago.
2 Goragaŕi. Aundia da Yaube eta guziz goragaŕia.
5 Ipaŕguren. Ipaŕaldeko azkeneko ertzean. Ordukoak uste zutenez. «An dago ipaŕaldean Eŕege aundiaren iria».
8 Tarsi’ko ontziak. Itxasoz, uŕutietara ibili oi ziran ontzi aundiak.
13 Iriak. Itzez-itz. «Yuda’ko alabak».
5 Supita. Izan ere, une bitan esakun zâŕ bat aipatzen du: 12-gaŕen eta 21-gaŕen txatalak, alegia.
8 Yarein. Emen ez diardu idazle deunak betiko bizitza iristeaz.
12 Oŕiľoan. Beti guri diraukenik ez da. Azkenean, gizarte ontatik irten beaŕa bait-datoŕke, etoŕi.
13 Gurikeria. Txotxean bezela luŕ ontan aberastasunak etoŕi bait-zaizkie, ayetan beren uste guzia ipintzen dutenetzaz, diardu emen.
14 Zokoan. Onela ere bai: Artalde bat bezela xeol’ean itxita.
2 Ez isilik. Eta ez dagoke isilik.
4 Ortziari. Yainkoak, zintzoen zaizkionei dei egiten die, ebaztegunean lekuko-edo izan ditzan.
17 Aren yaŕai. Arekin i pozik, arek zegitziñak egiten.
20 Ari itzaban. Eserita, iriko. atêtan, ibertaŕak oitura zutenez.
23_ Bidea atontzen. Eta zuzen dabiľenari, Yainkoarengandiko yareikuntza erakutsiko diot.
10 Txikitu. Atsekabez eta aŕiabaŕez ebaki.
3 Galdu. Ikus: 1 S. 21, 8 eta 22, 9 eta uŕengoak. Dabid’ek, nolanai ere, txatal oyetakoa aipatu nai du.
2 Ergelak. Eresi au alde aundirik gabe, 14-gaŕenaren an-. tzeko dugu.
6 Baŕeyatzen... ezuŕak. Yainkoaren esanetara ibili nai ez dutenen adorea eta indaŕa, Ark ezerezten ditula; eta kentzen dizkiela.
2 Gure artean. 1 S. 23, 19 eta urengoak; 26, 1.
3 Auzia. Ñik ditudan eskubideak eta zuzenak.
9 Ark. Yaube’k, noski.
3 Artega. Eresi au, etsai eta adiskide edo bideko zuriarengandik yarei izatea eskatzeko egiña bide da.
10 Sakabanatu. Babel’en gertatu zan bezela-edo. As. 11, 8-9.
10 Irian. Irikoen artean, noski.
14 Lagun ori. Er. 41, 10.
16 Oldaŕ. Ze. 16, 30-43.
22 Gudakoi. Beti aseŕeak eta iskanbiľak asmatzen dabiiena.
23 Ardura... utzi du. Er. 37, 5; Mt. 6, 25; Lk. 12, 22; 1 Ke. 5, 7.
1 Pilistaŕek. 1 S. 21, 10-12.
1 Aŕperatu. 1 S. 22, 1;
24, 4; Er. 38, 1; 142, 1.
4 Yareikuntza. Er. 144, 5-7.
7 Sare bat. Er. 9, 16.
9 Iratzaŕiko dut. Argi asgoŕirako yaikita.
1 Ataizlariak. 1 S. 19, 11.
6 Sabaot. Gudarosten Yainkoa, edo Yainko indaŕtsu.
7 Zakuŕak bezela. Toki askotan, zakuŕei yateko gutxi ematen zaye.
1 Aitoŕ-lilia. Beste batzuk Arau-lilia. Ik: Er. 45, 1; 56, 1.
2 Guda. 2 S. 8, 3.13; 10, 13.18; 1 Eg. 18, 12-13.
3 Ausi. Edo poŕokatu, biŕindu, ezabatu.
4 Zalantzan. Edo koloka, ikaraz.
5 Ikuŕiña. Ezaugaŕi bat, guzientzat agirian, estuasunean aruntza biltzeko.
6 14 Onen kidekoak ik: Er. 108, 7-14.
8 Yainkoak... eman du. Onen antzekoa ik: Er. 89, 38.
9 Galaad... Manase. Nereak, As. 10.
10 Ontzia. 2 S. 8, 1.2.14.
12 Iraitzi. Er. 44, 10, an lotsarazi eta zapuztu dio.
4 Gorkua. 2 S. 7, 13.
12 Bat au esan. Bi auek entzun: Ebertaŕen izkera, ondoren datoŕena, gaŕantzi aundiko dala adirazteko.
1 Yuda'ko. Ikus: 1 S. 23, 14; 2 S. 17, 29.
9 Itsatsi. Ikus: It. 4, 4; 10, 20; 11, 22; 13, 4; 30, 20; Yos. 22, 5; Er. 73, 28.
3 Maŕoetatik. Gaiztoek batzaŕetan eyotzen dituten azpikeritatik.
4 Mingaña... zoŕozten. Ikus: Er. 11, 3.
6 Gakusaz. Ikus: Yob 22, 13; Er. 11, 11; 73, 11; 94, 7; Ika. 16, 16; 23, 25.
7 Gogo... leze. Ikus: Ye. 17, 9; Pi VII’gn. eskutitza, Den. 1.605.
10 Izututa. Ikus: Er. 40, 4.
2 Sion'en. Itun Kutxa antxe bait-zegon.
3 Aukeratu. Duzuna: Ixrael’go eŕia, noski.
8 Oŕoak. Er. 89, 10; 10 7, 25.29..
10 Ikeŕi. It. 11, 12; Er. 50, 5; 68, 9.
3 Aŕigaŕi. Ir. 34, 10; It. 10, 21; Er. 47, 3; 145, 6.
6 Itxasoa... ibaya. Ir. 14, 2122; Yos. 3, 14.17; Er. 77, 17; 114, 3.
11 Bultza. Onela ere bai: Sarera eror-erazi gaituzu. Edo orobat dana, espetxean saŕtu izan. gaituzu.
12 Gizonak. Zalko ibiliz, noski; garai artakoak beren etsai menpetuekin geyenetan oi zutenez.
15 Idi. Edo abelgoŕi mota oro. Akeŕak. Adaŕdun orietako ťiki-aundiak.
16 Nere alde. Neretzat egin izan ditunak, edo nere gogoari egin dizkion ongiak.
3 Itz-leuneko. Azpiratua izan dan etsayak, Yaube’ri, ezin-bestean gogo-ona agertzen dio. Bañan, al dunean, ark lengo bide makuŕetara iges egingo du. Ikus: Er. 18, 45.
2 Eŕuki. Eŕia onesterakoan esan oi ziranak; Ze. 6, 22-26.
6 Aren bidea. Sinistedunekin Ua nola ibili oi dan. Er. 98, 2; Is. 49,. 6; 52,10; Lk. 2, 30; 3, 6; Eg. 18, 25.
7 Zitua. Ap. 26, 4; Er. 84, 13.
5 Bidea gertu. Ikus. 40, 3 eta uŕengoak.
5 Yai ezazute. Onela ere bai: Aren auŕean ikotu zaitezte!!
7 Zitalak. Yaube’ren esana entzun nai ez duten Israel’daŕak. Ikus: 16-go eresia osorik edo geyena, beintzat.
8 Basoan. Lañoan ibiliz. Ikus: Ir. 13, 21 eta uŕengoak; Ze. 14, 4.
10 Euri ugaria. Ixraeldaŕek Yaube’rengandik aŕtu zituzten ainbat eta ainbat ongi.
13 Egoiliaŕak. Etxeko-andereak, noski; bai, gudara yoan ez ziran besteak ere.
31 Piztia. Muskeŕtzaŕa: alako tokietan bizi oi bait-da.
32Aitiopi. Kus’ek bere eskuak...: beste batzuk nai lutekenez.
2 Leporaño. Eresi au osorik erosta bat baño ez da.
5 Goŕoto. Yon 15, 25.
8 Gerena. Ye. 15, 15.
9 Aŕotz natzaye. Er. 31, 12.
10 Eŕetzen. Yon 2, 17; Eŕ. 15, 3.
20 Lotsaldia. Er. 22, 7; E. 12, 2.
22 Biotza ausi. Mt. 2 7, 34; 48; Mk. 15, 23; Lk. 23, 36; Yon 19, 29.
23 Xedeba biuŕ bekie. Arao auen antzekoak, idazteunetan saŕi ikusi oi dira; ordukoak, alaxe oituak bait-zeuden, eta askespen osoa iñori ematea, IESU Yaunak geroago irakatsi zigun.
2 Gaizkatu. Eresi onen kidekoa, auxe: 40, 14-18.
15 Zeinbestekoak. 40-gaŕen 6’txatalean dionez Zure alatzak eŕuz ugaldu dira.
2 Eŕegeri. Eresi ontan, geroagoko eŕege baten agintza bezela egiten zaigu: YUDAI’taŕek eta ayen ondorengo kistaŕak ikusi izan duten mesia-garaiko auŕelaria. Ik: 9, 5; 11, 1-5; Z. 9, 9.
3 Xumeak. Itzuŕetan esaten dana: «Nor nor danik auzitan ez ikusi». Itz. 24, 23-auŕelari yatoŕ onetxek beteko du.
3 Gaiztoen zoriona. Yob. 21, 7; Er. 37,1.
9 Ortzian ozka. Er. 12, 4; Ik. 13, 28.
11 Nola daki? Yob. 22, 13; Er. 10, 11; 64, 6; 94, 7.
13 Alpeŕik. Er. 26, 6.
17 Aren isiľekoetan. Edo Yaube’k erakutsi dizkigunetan; idazteunetan, noski. Oriek irakuŕtzetik eta orietan esaten zaiguna maiz gogoratzetik osasuna eta yareikuntza bait-datoŕkigu. Er. 3 7, 38.
24 Onuz naramazu. Er. 32, 8; 49, 16.
26 Yarauntsia. Er. 16, 5.
27 Galduko. Ir. 34, 15; Ze. 15, 39; Er. 106, 39.
5 Iraulkin. Urxalaim’go yauretxea bein baño geyagotan poŕokatu zuten: Kaldaitaŕak, 2 Eŕe. 25, 9; geroago Antiok’ek 1 M. 1, 23-39; 2 M. 6, 5. Geroztik, igaŕleak ere isili ziran. Er. 7 7, 9; eta emen bertan 9-gaŕen txatalean.
15 Ibai urtsuak. Bai onela ere: Ibai oldaŕtsuak.
16 Eguna zurea. Ikus: As. 1, 14.15.16.
20 Itunaz oroi. Ikus: As. 17, 7 eta 8; Ap. 2 6, 42.45; Er. 10 6, 45.
8 Au zapaltzen. 1 S. 2, 7; Er. 50, 6.
9 Edontzi. Aseŕe-ontzi edo Yaube’k bakoitzari damayon zatia. Is. 51, 174-; Yob. 21, 20.
11 Adaŕak. Ikus: 1 S. 2, 1; Ye. 48, 25. Itz ori indaŕ talkalariya adirazteko-edo erabili oi zuten.
3 Salem. Itz onek «gentza» esan nai du. Ikus: As. 14, 18; E. 7, 1.2.
7 Zaldizkoak zuŕundu. Ikus: Ir. 15, 1.21.
8 Izugaŕia. Ikus: Er. 47, 3; 130, 3.
12 Opariak. Ikus: Er. 68, 30.
3 Laŕialdian. Olerkariak, lenagoko pozaldi aundiak ditu gogoan, Yaube goresteko eta eŕiaren sinismena erabat pizteko.
17 Urek... ikusi. Ir. 14, 21; Yos. 3, 16; Er. 114, 3.
9 Alakoak. Eresi onek abenda osoaren utsak eta ogenak dakazki gogora, ayetatik ikaskizunak ateratzeko. Yainkoarekiko zabaŕ diranak, bazteŕean utziak izango, Eparain’daŕak bezela.
12 Tanis, Beste batzuk Soan aipatzea naiago dute.
24 Garia. Edo orobat dana. Ortziko ogia. Ir. 16, 14; Ze. 11, 7; Er. 106, 40; Y. 16, 20; Yon 6. 31; 1 Ko. 10, 3.
44 Ibayak... latsak. Itxasora saŕtzerakoan, Nilo’ri soŕtzen zaizkion besoak.
58 Mendigañetan. Axera, Astarte, bamot eta oŕelakoak guŕtzen. Itz oriek, azken-azkeneko oŕialdetan ikusi.
60 Zapuztu. 1 S. 4, 3-4; Ye. 7, 12.14.
67 Zapuztuz. Emen bertan 9-gaŕen txatalean bezela.
10 Odolarengatik. Ogengabekoen odolaren ordaña, Yainkoak zoŕozki eskatzen du. Eresi ontan, beŕiz, Ixrael Yaube’ren kuťun agertzen bait-da, Ua irtengo da maite dunaren alde. Agi. 6, 10; 11, 18; eta beste geyago.
2 Enlzun. Olerkariak, Salomon’en yauraldi aŕai-bikaña du gogoan; eta, uaxe itzuliko ba’litz nai luke. Er. 60 eta 44, biak.
9 Mâtsondo. Ixrael eŕia, mâtsondo alegipean saŕitan ikusi oi da. As. 49, 22; Is. 5, 1-7; 2 7, 2-5; Mt. 21, 33-tik 43-ra.
10 Luŕa garbitu. Atxuŕ tu; gertu. Len an ziranak uxatu zitun osoki.
12 Adaŕak itxasoraño. Er. 72, 8.
18 Gizonaren alde. Er. 89, 22; Lk. 1, 66.
4 ľbetean. Sinai’n aŕtutako arauen oroiz Iraiľeko ilbetean egiten zuten txosna-yaya. Ap. 23, 24.34.35; Ze. 29, 1.
8 Ostots-altxabetik. Ir. 2, 23; 14, 10; 17, 5.7; 19, 19; Ze. 20, 13.
10 Aŕotzik. Ir. 20, 3.5; It. 5, 7.
11 Yaube naiz. Ir. 20, 2; It. 5, 6.
16 Zotzekoak. Ayei zotz-egiñez egokitu zitzayen zatia bein ere ez luteke galduko.
1 Yainkoen. Aren izenean ebazle diranen erdian, noski.
2 Okeŕki. It. 18, 5.
4 Noaŕoin. It. 24, 11.
6 Yainko zerate. Yon 10, 34.
7 Gizakumetzat ilko. Er. 49, 11-13.
6 Zure auŕka. Uŕengo oriek, Ixrael’ek beti izan zitun amaŕ etsayen izenak dira; eta, Ixrael areriotzat aŕtzen zutelarik, Yainkoa ere goŕoto zuten.
9 Asur ere. 2, Eŕe. 15, 19.
10 Madian’i. Eb. 4, 15’tik 24-ra; 5, 21; 7, 25.
2 Bai maitagaŕi. Yuduentzat ibildeunetarako abestia. Yainkoaren bizileku dan yauretxea, aruntza doazenentzat zorion-ituŕi ziña da.
3 Intziriz. Ikus onen antzekoa: Er. 42, 2 eta 5.
8 Kementsuago. Is. 40, 31.
10 Igurtziaren. Une edo txatal ontan, nolanai ere orduko Apaiz Nagusia da. Atxiľoaldiaz-gero, beste auŕelari edo igurtzirik ez bide zuten-eta.
2 Adeibera. Eresi au gentza iristeko otoitz da. Atxiľoalditik itzuliei gentza eskeintzen zaye.
5 Biŕloratu. Ikus: Er. 80, 4; txatal ontan lengo-oñeratu dago.
6 Betiko... aseŕe. Ikus. Er. 77, 8; 79, 5; 89, 47.
11 Eŕukia... Yainkoaren alderdi onak, txatal ontan eta uŕengoetan, notin bai’Iiran daude, eta eŕi era-beŕituan oparo eta yori ibiliko dira. Ikus: Er. 72, 2.3; 89, 15; Is. 32, 17.
8 Yainkoetan. Garai artako sasi-yainkoetan, alegia.
9 Ba-datozke. Er. 66, 4; Is. 66, 23; Z. 14, 16; Ag. 15, 4.
11 Biotza lotu. Nere biotzak, Zure diranetan yardutea beste kezkarik ez beza.
14 Zutzaz ayolik gabe. Beren begien auŕean ez zaituzte yaŕtzen.
2 Sion’go ateak. Txatal bi auetan ageri dana: Yaube’k beste iriak baño maiteago du Yerusalem.
7 Pozaren ikotuz. Albiraka dabiltzanean, «Nere ituŕi guziak zugan dira», abesten dute. Alegia, Yaube’k Yerusalem’i berebiziko aberastasunak eman dizkiola, eta gogo-bizitzari dagozkionak batez ere.
1 Eman. 1 Eg. 6, 33.
2 Negaŕez. Eresi onek Yob egonaŕi aundikoaren negaŕak dirudite. Izan ere, eresi guzien artean auxe bakaŕik da itxaropenaren ez islarik ez usterik ez duenetakoa; eta, osasunik eskatzen ez dutenetakoa.
7 Leze... bazteŕtu. Er. 86, 13; 143, 3.
9 Ezagunak aldendu. Er. 38, 12.
12-13 Iľobian... ântzi’ren... Er. 6, 6; Is. 38, 18; Ba. 2, 17.
2 Eŕuki-agerpenak. Eresi au, gorasaŕe eta otoitza da batera: Yainko kirmenari, alegia. Lenen, 6-tik 19-ra Irazalearen goraipamena; eta, berealaxe, 20-tik 38-ra Mesia’tzazko iragaŕpena eta itunaren aipamena. Ik: 2 S. 7, 8 eta uŕ.; Er. 132, 14. Amaitzeko, abeŕiaren lotsakizunak 39-tik 46-ra, eta eskari-otoitza. Yainkoaren adeiberatasuna ta kirmentasuna beti elkaŕekin dabiltza.
28 Lensemetzat. Izen edeŕ au, geroago IESU-Kisto’rentzat izango da. K. 1, 15-18; Ag. 1, 5.
36 Uts egingo. Onela ere bai: gezuŕik esango eta ari iruzuŕ egingo.
38 Betidaño. Dirauken iľargia ere bai.
39 Zure gantzutuari. Emen Dabid’en ondorengo guziak dira, asko adirazteko bakaŕa aipatuz.
53 Aŕen! Eresietako irugaŕen idaztiaren amaiera.
10 Egaka... goaz gu. Bai onela ere: Gureak egin du. Ika. 18, 8; Is. 65, 20.
10 Ayetako geyena. Gure bizitzaren zatirik aundina, negaŕa eta naigabea besterik ez da.
11 Egoki dan belduŕez. Yainkoaren belduŕ danak, edeŕki bezin edeŕki daki, Arek ogena zenbateraño gaitzesten dun.
12 Zenbatzen. Ludi ontako gure egunak pixkak dira; eta, bakoitzetik irabazi aundiya atera genezake: ementxe dago negua, egun bakoitza beaŕ bezela emanez, ua ongi neuŕtu eta ari mami asko kendu edo bildu.
13 Itzuli... Noiz arte? Er. 6, 4-5.
1 Altxabean. Eresietan eta idazteunetan saŕi irakatsi oi dana ementxe beŕitzen zaigu: Yaube’ren egapean bizi danak, zoriona izango dula, bai ere Arengandiko laguntza. Er. 121, 5-8.
11 Aingeruei. Mt. 4, 8; Lk. 4, 10-11.
8 Betiko suntsituak. Gizabidean ez dabiltzanak, gero, amaigabeko garaian neke-oñaze betikoak dituzkete.
12 Beŕi onak. Gaiztoengandiko beŕi ona auxe da, noski: zegokien zigoŕketa izan dutela. Oŕek ez du esa nai, idazle deunak ayek onbideratzea nai ez zunik. Beren gaiztakerian gogoŕtuta bizi nayago izan bait-zuten, alakoa gero zoriontsu agertzea, beŕi txaŕa litzake: Yainkoa zuzena ez dalakoaren beŕi samingaŕia litzake-ta. Alako gaiztoak egiz damutu izan zirala yakitea ere, guztizko beŕi ona litzake; bai, orixe!
13 Eretzak. Er. 29, 5+.
1 Eŕege. Bai ere «Gora Yaube». Ik: 2 S. 15, 10; 2 Eŕe. 9, 13; Er. 96, 1; 98, 10.
5 Aitoŕak. Igaŕlên bitartez egin dizkiguzunak. Zuk azaldutako arauak eta yauretxeak, zure deuntasuna irakasten digute aldi luze-luzetan.
7 Ez dakus. Er. 10, 4.11.13..
12 Zure legea. Itz au zabalago aŕtuz, 119-gaŕen eresian bezela, Yaube’ren irakatsi guziak bide dira.
1 Eldu!! Zintzotasunerako deia. Ir. 17, Ze. 20.
8 Meriba. Ir. 17, 1-7; Ze. 20, 2-13.
1 Abestu. Ikus: 1 Eg. 16, 23’tik 33’ra; Is. 42, 10; Er. 33, 3; eta abaŕ... Abesti beŕi bat. Euskeraz esanda: bertso beŕi batzuek. Abesti beŕi edo olerki orobat da.
9 Apaingaŕiz. Yauretxean yauresketan artarako yantzi bereziz ziardutenak oi duten begirapenez.
10 Gora YaubeU Onela ere bai: Yaube eŕege da!
1 Ugarte. Ikus: Is. 41, 1.5 eta uŕengoak. Garai artako ebertaŕentzat, beren abeŕia ez zana, ugarte ugariak bide ziran.
2 Odeyak. Txatal au Yainko-agerketa antzo dago, onako beste au bezela: Er. 18, 8’tik 16’ra; A. 3, 3’tik 12’raño.
7 Irudiñen. Ikus: Er. 96, 5.
1 Gurenda. Mesia’ren gurenda oso bat bezin ospegaŕi eta alaigaŕia izango da.
2 Yareinkuntza. Ikus: Is. 49, 6; 52, 9; Lk. 2, 30-31.
3 Oroitu da. Ikus: Lk. 1, 54.72;
3, 6.
8 Txalo yo. Ibaiak emen iñortzat edo notintzat daude, Ikus: Is. 55, 12.
1 Keruba. Ikus: Ir. 25, 22; 2 S. 4, 4; 6, 2; Er. 80, 2; 18, eta ango oaŕaren deiak.
5 Aulki. Edo oñaulki, Itun-Kutxaren izena. Ikus: 1 Eg. 28, 2; Er. 132, 7.
8 Apentzaľe. Moxe ta Aaron’i buruz, ikus: Ze. 20. Yainkoa zuzena eta ona da; biak batera, oso egoki eta edeŕki gañera.
9 Gure Yainko. Eresi au eta lengo biak sail batekoak bide dira; eta, ludikoen amayaz diardute. Onek, ordea, Yainkoa ikaragaŕigo agertzen digu.
3 Aren eŕi, Berexi eta aukeratua, noski.
4 Aren atetik. Yauretxekoetatik, alegia.
5 Eŕukiak. Aspaldiko lelo zâŕa; Idazteunetan txito aipatua, eta batez ere Eresietan. Ye. 33, 11.
1 Eŕuki. Ereslariak, eresi ontan, agintari on eta yatoŕ baten antza damaigu. Alegia: ongiari eta zuzentzari txito atxikirik agertzen zaigu. Yaube goraltzeko gaitasun eta azku bereriz dabil; Aren begiek maitez so dagiotentzat, yardunbide zintzora yo nai du. Okeŕkeri oro, gaizto guziak, nausariak, aŕoak asagotzen ditu. Yauŕlaritzan, limuŕlariak ez-baña, xalo eta zuhuŕak darabilzki laguntzaľe. Ogendunak zoŕotz dabatzi; eta, eŕian, gaiztagiñik ezin yasan du.
8 Egunero. 2 S. 15,2; Ye. 21,12.
1 Laŕialdian. Garbai eresia da au ere. Ik: 6-gaŕen eresia.
7 Pelikan. Eberkeraz kuath: ez dute, ordea, itzulketari guziek berdin biuŕtzen eta uleŕtzen.
12 Itzal luzeak. Aŕatsalderako itzalak luzego dira eta igeskoŕago: gutxi baño ez dirautenak.
19 Eŕi beŕi. Irazango dan eŕi bat, alegia.
28 Urteak amairik ez. E. 1, 10-12.
1 Auleri guziak sendatzen. Ir. 15, 26; 34, 7; Er. 130, 8; 147, 3.
8 Adeitsuki. Eresi osoak Yaube adeibera du abeskai edo lelo; beñola Moxe’ri agertu ziona. Is. 54, 8.
10 Ogen arauz. Is. 55, 7.8.9; Eze. 20, 14.
2 Ortzia-... edatu. Eresi onek irazandakoen bikaintasuna abestu nai du, palestindaŕ bizikeraren arauz eta Asiera idaztiak ere dakaŕenez.
9 Muga. Edo metxa. Yob 26, 10; Ye. 5, 22.
15 Biotza pozten. Eb. 9, 13; Itz. 31, 6; Ika. 31, 35; 40, 20.
30 Ats egiñez. Yainkoaren atsa izate guztiaren eta bizitzaren asieran beti an dabil. Yob 33, 4.
1 Goretsi. Yaikizunetarako oi danez Yaube edeŕesteko deiaren ondoren, olerkariak Yaube’ren kirmentasuna du gogoan, Ixraeldaŕentzat burutu zitunak oro gomutaraziz. Kanaan luŕaldera saŕtu ziran arte.
9 Eta Ixaak’i. Bai onela ere biuŕtu oi dute: «Ixaak’i zin eginda eskeñitakoa». As. 26, 3.
9 Abraham’ekin. As. 17, 2 eta uŕ.; 15, 8.
10 Yakob’i. Padan-aran’era ziyoala beŕitutakoa. As. 28, 13 eta uŕengoak; eta, gero beŕiz, andik itzultzerakoan. As. 35, 9 eta abaŕ.
22 Zuzendu. Onela ere bai: «Aren aundizkiei eredu izan zekien».
1 Onbera da. Auxe ere edestizko eresia da. Eŕia damuturik agertzen zaigu: ez bait-dute Yaube’ren biotz zabala beren gaiztakeriz oraindik okitu. Alakoxea da Aren gureganako onginai aundi-aundia.
10 Eskugogoŕeko. Edo ayen goŕotatzaľe eta etsayen eskutik atera zitun.
20 Aintzagaŕi. Ixraeldaŕen aintza eta poza Yaube besterik ez zan, legebidez eta zuzenbidez.
39 Zantaŕkeriz. Sasi-yainkoak yaurestea ixraeldaŕentzat ezkontza-kutsuzko zantaŕkeri antzo zan.
1 Ospatu Yaube. Lelo biko eresia, Yaube’ri eskeŕak emateko: 6.13.19-28 len leloa; 8-15-21.31 uŕengoa.
17 Makal zebiltzan. Onela ere bai: «Bide galgaŕian zoro ibili bai... ta beren okeŕkeriak nozitzen zituzten».
22 Eskeŕ-opariak. Goraltza. Oparia bezin edeŕki bide dago.
26 Urtzen. Ontzikoen bizia galbidean zalarik, guziak ikaraz urtzen.
29 Ibitu. Er. 89, 10.
32 Batzaldian. Er. 22, 23.
Zintzoek. Eresiaren amaya Yakintzako Idaztietan oi danekoa dugu.
2 Sendo dago. Iya itzez-itz, eresi onen lenengo sei txatalak, 57-gaŕen eresian daude: an ere 8-gnetik 12-raño.
3 Esnatu-iratzaŕi. Une au, bakoitzak al dun bezela, biuŕtu oi du.
7 Zure maiteak. Txatal ontatik amairañokoa, 60-gaŕen eresian ikus diteke 6-gtik 14-g.raño, eta aldakuntza aundirik gabe gañera.
1 Ez zaitez isili. Auxe bai eresi araolaria. Salatarien auŕka, zintzoak Yaube’ri ots egiten dio. Er. 5, 11.
6 Gizatxaŕ bat soŕtu. Txatal ontatik 20-gaŕenerañokoak, eguzkialdekoen erara eta garai artakoen oituraz, arao gogoŕtxoak ere badira: beti ere, itzean uŕutira yoan oi dira.
6 Salatariak. Yob’en idaztian agertzen dan arako Satan edo Txeŕen bide da. Yob 1, 6.
8 Tokia. Egi. 1, 20.
9 Umezurtz. Ir. 22, 24.
23 Luzatzen. Er. 102, 12.
1 Eskuyan. Eseri zaitez. Eresi au, 2-gaŕen eresiaren antzekoa da. An eta emen, olerkari bati dagokionez, Natan igaŕleak Dabid’i egiñiko agintza, yalkia dago. (2 S. 7, 8 eta uŕengoak.) Bigaŕen eresian, Mesia agintez indaŕean zaigu. Emen, agintaritza oŕen asiera bikaña eta ospegaŕi goitiaŕa dakusgu. Ikus: Mt. 22, 36; Lk. 22, 69; Egi. 2, 34 eta uŕengoak; E. 1,13; 10,13; I Ko. 15, 25.
2 Sion'dik. Ikus: Er. 2, 6.
4 Melkisedek’en ariaz. Ikus: As. 14, 18-20; Yon. 12, 34; E. 5, 6; 7, 13.21.
5 Eskui-aldean. Ikus: Er. 16, 8.
6 Ebatziko. Ikus. Er. 68, 22; Ika. 36, 12; Eze. 49, 17-21.
7 Burua. Yasoko du garaile. Latsa, Yaube’k bere seme Mesia’ ri damayon laguntza da, noski; latsetik edanda, xuxpeŕtu bakaŕik ez-baña, garaitzarako indaŕ berexiak dituzke.
1 Goretsiko. Er. 138, 1.
4 Aŕigaŕiak. Ir. 12, 14; 13, 9; 34, 6; Er. 86, 15.
5 Azkuŕi. Er. 34, 10-11; Mt. 6, 31-33; Agi. 15, 3.
10 Belduŕa. Yob 28, 28; Itz. 1, 7.9.10; Ika. 1, 16.
4 Argi antzo. Yaube’ren belduŕduna ikusten duten guziek, arengandik ikasbide on asko ateratzen dituzte.
7 Beŕi itsaz. Itz. 1, 33; 10, 7.
9 Indaŕa. Edo adaŕa.
9 Banatu. 2 Ko. 9, 9.
10 Suntsituko. Yob 8, 13; Itz. 10, 28.
1 Goretsazute. Eresi au eta uŕengoak 118’raño, yudutaŕek yaikizun aunditan abesten zituzten.
3 Eguzki-agertzetik. Tokia adiraziz: eguzkia agertzen dan ertzetik, izkutatzen da beste alderaño. Edonun, alegia. Ikus: Er. 50, 1; Ma. 11.
4 Garai. Ikus: Er. 57, 6.12; 99, 2.
7 Autsetik. Ikus: 1 S. 2, 8; Yob 36, 7.
9 Etxekandere yaŕtzen. Irudiki au Isai’k ere ba-darabil. Ikus: Is. 54, 1; 56, 8.
1 Enda. Edo etxea. Ir. 12, 37.41; 13, 3.
2 Berezitzat. Er. 78, 68-69.
3 Iges. Ir. 14, 21-22; Yos. 3, 13-16; Er. 6 6, 6; 7 7, 17.
7 Luŕa!! Atxiľo eramanak Babilon’dik itzuli ziranean, luŕa bakaŕik izan zan, ayen ibiľeraren beŕi izan zuna. Isai Igaŕleak dionez, «Urguneak etzean, eta ibaiak basoan soŕtuko» bait-dira. Is. 43, 20.
8 Aintzira. Yaube’ren almenak ez dezaken ongirik ez da.
4 Ayen irudiñak. Onela ere bai: Atzeŕitaŕen irudiñak, 135, 15-gaŕenean bezela.
7 Eztaŕitik. Onela ere bai: «Zintzuŕa izanik, otsik ez».
13 Txikiak eta aundiak. Gazteak eta elduak oro.
16 Luŕa gizakumêi. Ye. 27, 5.
17 Iľek. Er. 6, 6; Is. 38, 18; Ba. 2, 17.
18 Guk, bai. Ixrael ez bait-da erabat galduko, gero zaŕ-beŕitua izango dan eŕiak Yaube goretsiko du beti eta beti.
1 Maite dut. Onela ere bai: Au nere poza!!
Nere eskariaren aŕena Yaube’k entzun bait-dit.
10 Esanez. Onela ere bai: Uste ona dut,
«Nere zori txaŕa», diodanean bertan.
11 Edontzi. Osasun ontzitik edango det, eta Yaube’ren izena deitu.
12 Ainbesteren. Bai ere: «Eman dizkidan ainbeste ongien ordañez».
2 Altsua_. Aren eŕukia, gure gaiztakerien piľa baño askoz garayago yaikitzen da.
1 Eskeŕak eman. Au, Aleluia’zko azken eresia da; eta, Ixraeldaŕek txosna-yayetan abesten zituztenetakoa.
23 Aŕigaŕi. Mesia’zko txatal bat da auxe. Is. 8, 14; 28, 16; Z. 3, 9; 4, 7; Mt. 21, 42; Egi. 4, 11; 1 Ke. 2, 7 eta ur.
24 Poztu. IESU-Pizkundeko yayetan abestu oi dana.
26 Onetsia. Mt. 21, 9.
1 Yaube'ren arauetan. Eresi onen egiľeak Yaube’ren esanak maite zitun, noski; eta, garai artakoei ere maitasun ori irakatsi nai zien. Ortarako, Aren aginduentzat gorasaŕe bikain au asmatu zun.
7 Goraiphatuko. Eresi osoa, ebertaŕen ogeita bi izki-arauz egiña dago, ahapaldi bakoitzean, zortziko osoa ayetako izkiz asten dala.
8 Beteko. Zortziko oso ontan, berexiki Yaube’renganako menpetasuna 11 agertzen zaigu: Aren esanetara ibiltzea beaŕeko eta osasuntsu dukegula. Esangin gaitezen, beraz!!!
Yasorik. Yaube’ren aginduak, gure bizitza osoko ariketak zuzentzeko eta argitzeko on baño obeak dira.
18 Zabal. Yakin-gabez edo oaŕ-gabez erori ez nadin. Nolanai izanda ere, eorikoa beti txaŕa bait-da; eta, gure izakeran maľatua utzi lezake, bai zauri-ondoa ere.
29 Gezuŕ-bidea. Ogen egiñez galdutako egizko bidea: orixe da gezuŕ-bidea. Ereslariak, Yaube’ ren laguntzaz gezuŕ-bide ori utzi nai du.
43 Egiazko. Maxiatzaľiei zer erantzun izateko.
48 Yasoko. Edo luzatuko. Ikus: Ne. 8, 6; Er. 44, 21.
57 Ondarea. Bai onela ere: Nere arloa au da, zure aginduak bete. Ondare edo arlo au, zotzean egokitu zitzaidana dut, noski.
70 Zigotu. Yainkoarenetan ari al izateko oztu eta goganbeaŕtu. Ikus: Er. 17, 10; 73, 7.
83 Ketan bezela. Txit agoŕ eta legoŕ.
91 Zutik. Txatal auxe iľuntxo dago.
100 Adindunago. Onela ere bai: Nere sena agurena baño aundiago da.
109 Galtzorian. Ikus: Eb. 12, 3; 1 S. 19, 5.
130 Argitzen. Zure esanak etxe istatsu antzo izanik, an saŕtzen diranak argiz betetzen dira. Ikus: Er. 73, 17.
132 Izena. Ikus: Er. 5, 12.
160 Iraupena. Beste batzuen ustez: kirmentasuna; egia.
1 Igoaldirako. Orain datozan amabost eresiak, yudutaŕak Yerusalem’era ziyoazenean abesten zituzten, noskiago. Ikus: Er. 84, 7.
4 Gezi zoŕotzak. Ogenlariak Yaube’ri gezi zoŕotz ilgaŕiak iraizten ba’dizkio, orobateko ordaña alakoak nonbaitetik izango du.
5 Bizi bait-naiz. Eŕbesteko, noski.
5 Mesek. Uŕutiko bazteŕalde baten izena. Ikus: As. 10, 2; Ez. 27, 113; 38, 2.
1 Mendietara. Yerusalem’ go mendietara, noski. Iri deunera zetozenak zegiten aguŕa. Er. 76, 3.
2 Ortzi. Oŕelako aitoŕpena orduko Yaube zale bati berez irteten zitzaion: beste askok, aitzitik, sasi-yainkoetan bait-zuten uste eta itxaropen. Ye. 10, 11.
4 Ez du lorik. Yaube ez da gizonen antzeko: auek, saŕitan aztu egiten dira, eta loak aŕtzen ditu. Yaube’ren ernaitasuna, bestelakoa da.
8 Yoan-etoŕietan. Zure bizitzako arazo guzietan. It. 28, 6. Beste toki batzutan esan oi danez: «saŕtu-irtenetan». It. 31, 3; 28, 6; 28, 19; Egi. 1, 21.
1 Yaube'ren etxera. Isai Igaŕleak aipatzen dunez. Is. 2, 3.
8 Auzi-aulkiak. Edo, ebazleak esertzen diraneko maia ere bai.
5 Dabid'en etxeko. Gerokoan, Dabid’en aziko batek, Mesia’k, ludi guzikoak ebatziko ditu.
8 Senideen. Bai ere: adiskiden.
4 Eukitsuen. Ne. 2, 19.
1 Izan ez ba’litz. Itxesalditik datozenen abesti eskeŕtsua, au, noski. Er. 94, 17.
7 Txoria. Er. 91, 3; Itz. 6, 5.
8 Laguntza. Er. 121, 2.
3 Gizatxaŕen aginte-zigoŕa. Naiz abeŕitaŕena izan, naiz eŕbestetaŕena izan, beti belduŕgaŕi, yudataŕen oitura onak egoki zan oñean irauteko.
4 Lengoratu. Olerkariak atxiľo eramanak gogoan ditula agirian dago: Yaube’ri ayek erakaŕ ditzala eskatzen dio; ibaiko ur ugariek poza zekarkien bezela, ayen itzuleraz pozteko.
5 Negaŕez. Ye. 31, 9.
3 Emaitza. As. 30, 18; 33, 5; Yos. 24, 3-4.
1 Zure eskuen. Is. 3, 10.
3 Kimu. Er. 144, 12; Eze. 19, 10.
1 Gogoŕ. Aigito’ko egunetatik Kanaan arte. Er. 89, 46; 124, 1; Eze. 23, 3; Os. 2, 17.
3 Luze egin. Sakon ere esan nai du, noski. Uŕatu luze axalekoak, ez bait-dira ain mingaŕi izaten. Is. 51, 23.
7 Itailariak. Nekazaritzatik aŕtutako irudikiak. Palestina’ko etxegañak, garai artan ťikiak bide ziran: ayetan soŕtu ziteken belaŕetik soŕta aundirik ezin egin, guk euskaldunok esango gendukenez.
8 Onesten zaituztegu. Er. 118, 26.
1 Leze. Sakonetik: Er. 18, 5. Ogenek, erio-lokaŕi antzo estu zeukaten, leze batean bezela.
4 Itzalez. Ogen egin izan duna, bein benetan damutzen ba’da Yainkoari itzalez eta maitasunez lotuko zayo; bañan, beŕiz, gaiztakerira ez amiltzeko.
2 Auŕtxoa. Bulaŕa utzi dun auŕtxoa bezela: ase-betez gero, noski.
1 Dabid’en edeŕez. Itun Kutxa aldatu zuteneko urte-uŕenean abestu oi zuten eresia. Mami guzia Mesia’rekikoa da emen, eta Yaube’k Dabid’i egiñiko agintzak gogoratzen zaizkigu. Ikus: 2 S. 7, 3 + ; Er. 89, 2; 110, osorik.
6 Ua. Itun-Kutxa, alegia.
7 Oñaulki Itun-Kutxa: Keruba’k zaitzaľe antzo zitula, Yaube antxe Itun-Kutxa’n bizi zala bait-zioten.
17 Indaŕa. Mesia, noski. Ikus: Ye. 23, 5; Er. 75, 5.
17 Erneraziko. Lendikako agintza da au. Ikus: 1 Eŕe. 11, 36; 15, 4; 2 Eŕe. 8, 19. Zuzirik ez dun etxea utsik dago, ikus: Yob 18, 5; Ye. 25, 10.
1 Senideak. Yauresketarako Urxalaim’era etoŕitakoak, noski.
2 Gantzu gurena. Aaron apaiz igurtzitako artan bezela. Ir. 30, 30.
Intza. Idazteunetan saŕi irteten dan irudikia.
1 Gaualdiz. Edo gauetan yauretxean esna zebiltzanak, uŕutitik zetozenei laguntzeko eta ango beste zeregiñak zuzentzeko.
1 Goretsazute. Puxka askoz osatutako goraltza-eresia.
Autu. Ikus: It. 7, 6.
8 Len-umeak. Ikus: Ir. 11, 5; 12, 29.
19 IxraeVgo etxe. Edo ixraeldaŕ guziak, gizon eta emakume.
19 Aaron'en etxe. Aaron’en yatoŕikoak, edo apaizak.
20 Lebi’ren etxe. Edo aren leñukoak, apaiz izatera iritxi gabe, yauretxeko ainbat aŕtu-emanetan ari oi ziranak.
1 Goretsazute. Eskeŕ-egintzazko aŕentza-irudi au, Daniyel igaŕleak asmatu zun beste aren antzekoa da. D. 3, 52-gnetik 90-gneraño. Eresi onek, auŕekoaren antza ere ba-du. Auek, Aleluia aundia ere ba-deritzate: 113-tik 118-rañokoak Aleluia ťiki izenekoak dirata.
1 Gu negaŕez. Eŕbestetuaren olerki mintsua.
8 Zenigunaren. Une ontan ez ezik, Eresi askotan Zuzentza-gose aundi bat agertzen da. Ikus: Er. 5, 11; 10, 15; 31, 18; 54, 7; 109, 6-20 eta abaŕ.
Gero, ordea, gose ori IESU’k irakatsiko zun nola berdin zitekean, maitasun ziñaz, alegia. Ikus: Mt. 5, 43-48.
9 Maľoetan. Orixe zan garai artan eskatu oi zuten ordain gogoŕa. Ikus: 2 Eŕe. 8, 12; Es. 8,11; Ye. 51, 22’tik 25’ra; Os. 14, 1; N. 3, 10.
1 Yainkoen. Gotzonen auŕean Zure bikaintasunak zabalduko ditut. Ereslaria, etoŕkizunari begira-edo ari da. Yaube’rengandik aŕtu dun ongi aundiaz. Ari eskeŕak damazkio; eta, luŕ osoko nagusi eta lendakariek, elkaŕganaturik bezela Ari abesketan ariko zaizkio. Ereslariaren esana, alabañan Mesia yauresten inguratzen diran nagusi, auŕelari eta bakaldunekin gertatzen da.
8 Ba’natza. Am. 9, 2-3;
Is. 7, 11.
14 Nazaguzu. Yaube’k gure beŕi ongitxo daki. Yob 1, 21; Er. 90, 3; Ika. 40, 1.
16 Egintzak. Siritaŕak onela biuŕtzen zuten: «Ernemin itsusi nintzanean».
16 Idaztian. Ma. 3, 16; D. 7, 10; Ne. 33, 14; Er. 109, 14; 69, 29+.
2 Gizatxaŕarengandik. Emen etsai bat aitatzen du, Dabid’ek. Irugaŕen txatalean ere, biuŕle batzuk, bakaŕa aitatzen dute.
6 Aŕotsuek. Dabid’en etsayak, era askotakoak dira: asmo txaŕekoak (3a); egintza okeŕetan dabiltzanak (3g). Aŕo auek, aldiz, Yaube’ri begirapenik erakutsi nai ez dieten siniskabeak dira: Ikus, Er. 94, 2.
11 Amilduak. Sodoma, As. 19, eta Datan, Ze. 16 bezela. Ikus: Er. 11, 6.
12 Mingain-gaiztorik. Ona emen, ereslariaren Yaube’ganako siniste osoa: Ark gaiztoa ebakiko dula uste izatea, onari saria emango diola sinistea ainbatekoa bait-da.
14 Ondoan. Ikus: Er. 11, 7; 17, 15.
1 Deika. Ereslaria Yaube´rengana datoŕ, gaiztoengandik igesi, oriekin ezertxoren aŕtu-emanik ez bait-du nai. Geroenean ere, xeol-en amilduak izango dira; eta, bitartean ereslaria onez irtengo Yaube maitego dularik.
1 Deika. Ereslaria Yaube´rengana datoŕ, gaiztoengandik igesi, oriekin ezertxoren aŕtu-emanik ez bait-du nai. Geroenean ere, xeol-en amilduak izango dira; eta, bitartean ereslaria onez irtengo Yaube maitego dularik.
1 Aŕpean. Saul’engandik igesi zebiľela: 1 S. 22, eta 24 atalak.
5 Eskuialdera. Er. 21, 5.
6 Bizidunen. Ikus: Er. 27, 15.
8 Inguratuko. Yaube’ren adiskide guziak elkaŕ aŕtzen ba-dakite. Ikus: Er. 22, 24; 64, 11.
8 Espetxetik. Ez, noski, itxitegitik; lagunik gabe soŕtu zayon bakaŕdadetik baño. Ikus: Er. 88, 9; Ero. 3, 7.
1 Kirmenki. Yaube’ren kirmentasunak, batera edo bestera kolokatzea eragozten du; alegia, gizonen aŕtu-emanetan ez dala arin ibiliko.
1 Zuzenez. Zuzentasunaz, Yaube, gure arazoetan, zintzoen arazoetan, alegia, gogo onez saŕtuko da, eŕukitsu agertuz.
6 Yasotzen. Er. 44, 21+
8 Goizean. Er. 17, 15+.
10 Arnas. Notin bezela ez-baña indaŕa bai’litz deitzen zioten Yaube’ren ontasunari. Yainkoaren ITZA, gizon egin zanetik, ayek bezela deitzen diogu bigaŕen Nor edo Iñor danari. Er. 51, 12 eta uŕ.; Ne. 9, 20.
13 Gizaldi. D. 3, 33; 4, 31.
16 Bizidun. Ugaritasun aundinaz betetzen ditu. Ixrael’ek ere ustea ba-du, beŕiro lengo esku-betetzea itzuliko diola. Er. 104, 28.
18 Urbil. Zai-aldietan lagun etoŕtzeko gertu. Ortarako, ordea, gure otoitzak benazkoa izan beaŕ du, batetxo enuxu-banuxu gabe.
3 Yaregiteko. Gai ez dana — edo, yarei— indaŕik ez duna; bai eta ere osasunik ez duna. Gizona ospean eta indaŕean aundia danean ere, beti ilkoŕ eta aula da. Bakaŕik Yaube zaigu alguziduna eta il ez ditekena. Ikus: Er. 118, 8 eta 9; Is. 30, 7; 31, 1 eta uŕ.; Ye. 17, 5 eta uŕ.
4 Autsetara. Ikus: As. 3, 19; Er. 90, 3; 104, 29. Gizonaren asmoak oro, eriotzak suntsitzen ditu; bañan, Yaube, ernai diraularik, gure gurari zuzenak betetzeko lain da.
4 Damayo. Auŕeko bi txataletan ageri danez, Ixrael beŕeraiki eta aren semeak pozteko, Yaube’ren sena eta indaŕa oparo ibili izan dira. Ark, izaŕen izenak dakizkinez eta ayei bideak erabaki dizkienez, enda eta eŕien zidoŕak eta etoŕkizuna zuzentzen eta artezten ditu. Ba. 3, 35; Is. 40, 26 eta uŕ.
8 Ernarazten du. Olerkiari, osoa izateko, irugaŕen leŕo oni puxkatxo bat erantsi beaŕ litzayoke.
20 Ezagun. Izan ere, Yaube, ixraeldaŕentzat ona baño obea izan da: bere Izena erakutsi dielako; eta, adiskidetzarik aundinaren goitik dana, semetzat aŕtu ditulako, eta agindu eŕex biguñak asmatu dizkielako. Ikus: It. 4, 7 eta uŕ.
2 Oste. Irazandako guzientzat, Yaube goresteko dei gaŕtsua.
2 Goretsazute. Ikus: Er. 103, 20 eta 21. Yob. 38, 7.
4 Ortzi goyenok. Ikus. 1 Eŕe. 8, 27; As. 1, 7.
6 Legea. Ikus: Ye. 31, 35-36.
9 Muño. Ikus: Is. 44, 23.
10 Pisti. Ikus: Is. 43, 20.
12 Mutiľok. Ikus: Ye. 31, 13.
13 Ortzi-luŕen. Ikus: Er. 108, 6; 113, 4.
14 Al izatea. Ikus: Er. 89, 18.
14 Aldameneko. Ikus: It. 7, 6 + ; Ep. 2, 13.
...Garaitzazko abestia. Ixraeldaŕentzat abeŕi-abesti bezela da; azken-aldietan izango duten garaitzazkoa; eta, oŕela Ixrael Yainkozko-zuzentzaľu edo izanen da. Is. 61, 2; Za. 9, 13-16.
3 Dantzetan. Opamaia inguratuz, yauzika alai ibiliz. Ikus: Er. 150, 4; 2 S. 6, 14; Ir. 15, 20; Ye. 31, 4.
5 Egoitzaetatik. Edo orobat dana: guŕketarako makuŕtzen diran tokitik: Ikus, Er. 95, 6; Yu. 6, 18. Beste batzuk nai luketenez: aintzalbena bein ere ez bedi isil, gauez eta egunez yardunez. Ikus: Os. 7, 14; Er. 63, 7.
9 Idatzitako. Igaŕleak auŕez adirazi zutena: Ixrael’ek siniste okeŕekoak garaituko zitula, alegia. Ikus: Eze. 25, 14.
Goraltza. Ikusi izan dugunez, eresiak lau saľetan banatuak arkitu ditugu; eta, sail bakoitzaren bukaeran Yaube’rentzat aintzalbena oaŕtu izan dugu, noski. Oraingo ontan, edatuago eta ugarigoa da aintzaketan ari beaŕ ori. Erestaľu bakoitzari, dei berezia dagio ereslariak, Yaube goratzen ari dedintzat; eta, orobat, izaki guziei. Er. 41, 14; 72, 18-20; 80, 52; 106, 48.
1 Egoitzan. Donoki goyenean» noski. Er. 8, 3.
6 Guziek. Agi. 5, 13.
ERESIAK MAMIZKA SAľEAN
I. Goraltzak: Irazaleari: 8; 104, 113, 146, 148.
Ixrael’en Ongiľeari: 78, 105, 111, 136, 147.
Arauen goraltza: 19, 119.
Eŕukiaren goraltza: 32, 103.
II. Yauretxeaz. Ari begira: 27, 42, 43, 63, 84.
Ibildeuna: 24, 122.
Ango zoriona: 15, 23, 26, 65, 133, 134, 150.
III. Zintzoa: Gurari onak: 101, 139.
Zoriona non, eta non ez: 1, 11, 36, 112, 128.
Makuŕak galen, onak ez: 37, 49, 52, 73, 91.
Yaube’gan ustea: 4, 16, 92, 127, 131.
Azkespen eske: 25, 51, 130.
IV. Eskariak: Osasun-eskea: 6, 38, 39, 88.
Goi-laguntza: 70, 141, 142.
Maxiolaritatik gerizatzeko: 35, 64, 109, 120, 140.
Adiskide beltzari buruz: 12, 41, 55.
Zoritxaŕean antzi!: 3, 10, 13.
Ogengabe yarein ezazu!: 5, 7, 17, 86, 143.
Itxaro-otoitza: 34, 40, 54, 56, 57, 62, 71.
V. Eskeŕ-ona: Osasun-ondoren: 30, 115, 116.
Bakaldunarenak: 18, 21, 138, 144.
Orokaŕa: 66, 107.
VI. Ixrael Yaube'rena:
Zintzo-deia: 81.
Uste-ona: 46, 48, 121, 124, 125.
Ixrael’en alde otoitza: 28, 60, 108, 83, 129.
VII. Abeŕia:Estu: 44, 77, 80, 90, 114, 123.
Atxiľo eramana: 14, 74, 79, 53, 102, 106, 137.
Itzulera: 85, 126.
VIII. Bakalduna: Aren alde otoitza: 20, 61, 69.
Arentzat Yaube’ri eskeŕ-on: 33, 118.
Mesia: 2, 45, 72, 89, 110, 132.
IX. Yaube, Ebazle. Ixrael’go: 50.
Gaiztoen-: 58, 75, 82.
Ixrael’go etsaien-: 9, 59, 94, 96, 98, 76, 135, 149.
X. Yaureŕi: Bikaintasuna: 29, 93, 95, 97, 99, 145.
Orokaŕa: 47, 87, 67, 100, 117.
pin up casino- Online casino in India