Ene maitea: gogobidean daramazun ituin on ta osasuntsua, beste edozertan ere opa dizut.
Oso poztu naiz, etoŕitako senidek egiaren bidetik zein zintzo dabiltzan azaidu didatenean.
Ezer ere ez zait gozoagorik, ene semeak egiaren bidetik dabiltzala entzutea baño.
Lan edeŕa, noski, senideak, aŕotzak batez ere, sorotzirik, burutzen duzuna, ene maite ori.
Ala da ayek elizauŕean zure sorozketaz egin duten aitoŕa. Ondo egingo duzu, bidari egokia berei gertuz, Yainkoari zoŕ zayon lotsagatik.
Aren izenaŕen yoanak bait-dira, atzeŕiengandik ezer ere aŕtzeke.
Abegi ona oŕelakoei egin beaŕ diegu, beraz, egiaren alde ayen lankide izateko.
Elizari zerbait idatzi diot; bañan Dioterepe’k, ayenean auŕena izan nairik, gure lepotik gaizki esaka egiten dun txaŕkeria ezainduko diot. Ta ori naiko ez dalakoan, bere atea senidêi itxirik, berena zabaldu nai dietenei eragozten die, ta elizetik yaurtitzen ditu.
Ene maite ori, eredu txaŕa utzi ta onari eutsi. Ongiña Yainkoagandik dator; gaizkiñak ez du Yainkoa ikusi.
Demeter’i guziek eta egiak berak aitoŕ edeŕ dagiote; guk ere bai; ta ba-dakizu gure aitoŕa ziña dala.
Idatzienik asko zuretzat neuzkan; bañan ez dizkizut idazturez ta oŕatzez idatzi nai.
Auŕki zu ikusteko ustez nago, ta aoz-ao mintzatuko gera.