Yon emen Agurea izenez auŕkezten zaye idazkia aŕtu beaŕ zutenei. Aguretxo bait-zan, noski, 90 urtekoa edo; ta ori zan aren ikaslêk laztantsuki ezaŕtzen zioten izena. Nori idazten dio? Andere autu edo siñestun bati? Autu zeritzan andere bati? Kiria edo Andere zeritzan andere bati?Asia Txiki’ko eliz bati? Azken au geyenak uste dute.
1
Saŕera
Agureak andere autuari ta aren semei. Egiz maite bait-ditut; eta ez nik bakaŕik; egia ezagun duten guziek ere maite ditute,
gurean dagon ta beti dagoken egiagatik.
Beude zuekin Yainko Aitaren ta bere Semea dan IESU Kisto’ren adei, eŕuki ta pakea, egian ta maitakuntzan.
Ta orain, andere ori, agindu beŕirik idazteke, asieratik duguna gogoratuz baizik, daskaizut: elkaŕ maite dezagun.
Maite izatea, beŕiz, Aren aginduen arauz ibiltzea da. Au da asieratik entzun duzuten agindua, aren arauz ibiltzeko.
Iruzuŕtiak
Iruzuŕti asko yaiki bait-dira gizartean, IESU Kisto aragitan etoŕi dala aitoŕtzen ez dutenak. Oŕa iruzuŕti ta Antikistoa.
Zaudete ernai zuen lana ez galtzeko ta sari betea aŕtzeko.
Atzera diyoan ta IESU Kisto’ren ikaspidean gelditzen ez danak, Yainkoa ez dauka. Aren ikaspidean gelditzen danak, oŕetxek bai, Aita ta Semea ba-dauzka.
Ikaspide au ez dakaŕela, zuetara norbait ba’datoŕ, ez ezazute etxera aŕtu, ez eta aguŕ ere alakoari esan.
Esanenik asko zuentzat dauzkadala ere, ez ditut paperean idazturez ipiñi nai izan; zuenera etoŕi ta aoz-ao erausteko ustez bait-nago, zuen poza bete dedin.