Olabideren Biblia

YON DEUNAREN IDAZKIETAKO LENA

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Yon deunak idatzitako Beŕi Ona’ren itzauŕetzat egiña dirudi idazki onek.

IESU’ren edesti artan erakutsitako egi nagusiak emen ditugu bein ta beŕiz aspeŕtzeke esanak, biotzeratu ditezan: Yainkoa argi dala, maitasuna dala; IESU, Yainkoaren Seme yatoŕa dala, benetako Yainko ta benetako gizona.

Aginduak, berebat, an ta emen berberak; senide-maitasuna, ta gizakeritik igesi beaŕa. Asmoa ere berbera: Aitarekin ta Aren Seme IESU Kisto’rekin erkidetzara gu yasotzea.

 

 

1

Saŕera

  1. Asieratik ba-zan Biziaren Itzaz entzun duguna, geron begiz ikusi, oaŕez begira, ta geron eskuz aztatu duguna dakaŕgu.
  2. Izan ere, Bizia azaldu da, ta ikusi dugu; ta Aitarengan izanda azaldu zaigun betiko Bizi onen aitoŕtzaľe ta aldaŕikari gatozkizue,
  3. ikasi ta entzun duguna iragaŕtzen, erkide zakizkiguten, ta gure erkidetza Aita’rekin ta Aren Seme IESU Kisto’rekin dedin.
  4. Ta bete-betean poz zaitezten, idazten dizuet au.

Argitan bizi beaŕ

  1. Au da, beŕiz, Berari entzunda dakaŕkizuegun Beŕi Ona: Yainkoa argi da, ta iñolako iľuntzerik Arengan ez dago.
  2. Aren erkide gerala ba’ diogu ta iľuntan ba’gabiltz, gezuŕ diogu ta egiari berea ez damayogu.
  3. Ua argitan dagon bezela, argitan gu ereba’gabiltza, beŕiz, elkaŕen erkide gera, ta bere Seme IESU’ren odolak ogen guzitik garbitzen gaitu.
  4. Ogenik ez dugula ba’diogu, okeŕ gaude ta egia gugan ez dago.
  5. Gure ogenak aitoŕtzen ba’ ditugu, ostera, kirmen ta zuzena da Ua, gure ogenak askesteko ta okeŕ guzitik gu garbitzeko.
  6. Ogenik ez dugula ba’diogu, gezuŕtitzat Ua darakusgu, ta Aren itza gugan ez dago.

 

2

Argitan bizi izateko eginbeaŕak

  1. Ene semetxoak, au idazten dizuet, ogenik ez dagizuten. Ala ere, iñork ogen ba’ legi, Aitarekiko bitartekotzat IESU Kisto zuzena dugu.
  2. Bera da gure ogenen ordain ibigaŕia; ta ez gure ogenena bakaŕik, gizadi osoarenena era bai.
  3. Ua ezagun dugula etsita gaudeke, Aren eginduak betetzen ba’ditugu.
  4. «Ua ba-dazagut» esanda, Aren aginduak betetzen ez dituna, gezuŕti da, ta alakoarengan ez dago egia.
  5. Aren itzari datxikionarengan, beŕiz, Yainkoaren maitasuna bete-betean dago. Oŕtik dakigu Arengan gaudela.
  6. Arengan dagola dionak, Ua ibili zan bezela, berak ere ibili beaŕ du.
  7. Ene maiteok, ez dizuet agindu beŕirik idazten, asieratik duzuten agindu zâŕa baño; ta agindu zâŕ au entzun duzuten itza da.
  8. Izan ere, nolabait beŕia da idazten dizuedan agindua. Egia da ori, agindua berez ta zuenean dana begirata; iľunaroa igaro ta oraindanik benetako argia aintzat ageri dalako. *
  9. Argitan dagola esanda bere senidea goŕoto duna, iľuntan dago oraindik.
  10. Senidea maite duna argitan dago, ta alakoarengan gaizpiderik ez dago.
  11. Baña senidea goŕoto duna, iľuntan dago ta iľuntan dabil. Alakoak ez daki nora diyoan, iľuntan begiak itsuturik ditu-ta.

 

Gizartekeriaz

  1. Zuei, umetxoei, idazten dizuet, Aren izenagatik ogenak asketsi zazkizuelako.
  2. Zuei, gurasoei, idazten dizuet, asieratik dan Ua ezagun izan duzutelako. Zuei, gazteoi, idazten dizuet, gaiztoa azpiratu duzutelako.
  3. Zuei, mutikoei, idatzi dizuet, Aita ezagun izan duzutelako. Zuei, gurasoei, idatzi dizuet, asieratik dana ezagun izan duzutelako. Zuei, gazteoi, idatzi dizuet, azkaŕ zeratelako, itza zuengan dagolako, ta Gaiztoa azpiratu duzutelako.
  4. Ez ezazute luŕa maite, ez eta luŕekorik ere. Norbaitek luŕa maite ba’du, ez dago arengan maitasuna.
  5. Luŕean diranak oro, aragi-iŕitsa, begi-iŕitsa, ta bizitzako aŕandia,-Aitagandik ez bait-dira, luŕetik baño.
  6. Luŕa, beŕiz, iraizekoa da, bai eta ango iŕitsa ere; Yainkoaren naya egiten dunak, ostera, betidañokoan dirau.

Antikisto ta arenak

  1. Ene semetxoak, azken garaya da, ta entzun duzutenez, Antikisto ba-datoŕ. Dagoneko ere antikisto askotsu yaiki dira; ta andik ba-dakigu azken garaya dala,
  2. Gure artetik soŕtu dira; ez ziran, ordea, guretaŕ. Guretaŕ ba’lira, gurekin geldituko lirake. Oŕela agiribeaŕa zan, ordea, guretaŕ ez zirala.
  3. Zuek, beŕiz, Gurenak igurtzita zaudete, ta dana dazaguzute. *
  4. Oŕetxegatik, eta egiaren ezaguera gabe ez zeratelakoxe; egitik, beŕiz, gezuŕa ezin soŕtu ditekelako, idatzi dizuet.
  5. Nor da gezuŕtia, Kistoa IESU Dala ukatzen duna baizik? Au da Antikistoa, Aitaren ta Semearen ukatzaľea.
  6. Semea ukatzen dunak, Aita ere ukatzen du; Semea aitortzen dunak, Aita ere aitortzen du.
  1. Zuengan, beŕiz, bego asieratik entzun duzutena. Asieratik entzun duzutena zuengan ba’lego, zuek ere Semearengan ta Aitarengan egongo zerate.
  2. Ta auxe da Berak egin dizuen agintza, betiko bizia.
  3. Auek idatzi dizkizuet iruzuŕketan datozkizuen ariaz.
  4. Zuengan bego, ostera, Arengandik aŕtu duzuten igurtzia; ta irakasle beaŕik ez duzute. Aitzitik ere, Aren igurtzia guzirako irakasle, ta Bera egizale ta ez gezuŕti daukazuten ezkero, Berak irakatsi dizuenez, Beragan irauzute. *
  5. Arengan orain irauzute ene semetxoak, Aren agertaldian entzindu gaitezan, ta Aren etoŕaldian lotsarazi ez gaitzan.
  6. Zuena dala baldin ba’ dakizute, zuzenbidean ari dana ere Arengandik yayo dala ezaguzute.

 

3

Yainkoaren semeak eta ogena

  1. Gomazute zeñbesterañoko maitasaŕea Aitak erakutsi digun; Yainkoaren seme-izena ta izana ditugu-ta.
  2. Ene maiteok, orain Yainkoaren seme gera, ta oraindik ez da ageri zer izango geran. Ba-dakigu ala ere, ageri orduko Aren idekotsu izango gerala, Bera danez ikusiko bait-dugu.
  3. Uste on au Arengan daukana zintzo biuŕtzen da, Ua zintzo dan bezela.
  4. Ogen dagiñak legea austen du; ta ogena lege-austea da.
  5. Ba-dakizute, beŕiz, ogena kentzeko Bera ageri zala, ta ogenik Arengan ez dagola.
  6. Arengan diraunak ez du ogenik egiten. Ogen dagiñak ez du Ua ikusi, ez eta ezagun ere.
  7. Umetxoak, ez zaitzazala iñork atzipetu. Zuzen dabiľana zuzena da, Ua zuzen dan bezela.
  8. Ogen dagiña txeŕengandik datoŕ; asieratik txeŕenek ogen dagi-ta. Yainkoaren Semea, beŕiz, txeŕenek dagiña iraultzeko ageri da.
  9. Yainkoagandik yayoak ez du ogenik egiten, Yainkoaren azia arengan dagolako; ogen egin ere ezin du, Yainkoagandik yayo dalako.*
  10. Oŕtan agiri dira Yainkoaren semeak eta txeŕenarenak: zuzen ez dabiľana Yainkoagandik ez da soŕtu; ez eta bere senidea maite ez duna ere.

Elkaŕ maitakuntzaz

  1. Auxe bait-da asieratik entzun duzuten aldaŕia; elkaŕ maite ezazute;
  2. bere anayaren eraiľe ta gaizkiñaren ume Kain’ek bezela egiteke. Ta, zergatik il zun? Bere egiñak okeŕ ta anayarenak zuzen ziralako.
  3. Ez aŕiťu, senideok, munduak goŕoto ba’zaituz.
  4. Ba-dakigu eriotik bizira aldatuak gerala, senideak maite ditugulako. Maite ez duna eriotzan datza.
  5. Bere senidea goŕoto duna, gizeraiľe da; ta ba-dakizute gizeraiľên baitan betiko bizia kokatuko ez dala.
  6. Maite izatea zer dan ezagun dugu, bere bizia gure alde Ark eman duneko. Guk ere geron bizia senidên alde eman beaŕ dugu.
  7. Iñork, beŕiz, bizi leguna eramanik, senidea uŕi bizian ba’lekus ta bere biotza itxi ba’lio, Yainkoaren maitasunak arengan nola lirauke?
  8. Ene semetxoak, ez dezagun itzez ta mingañez maite, egitez ta egiz baizik.
  9. Oŕtan nabari zaigu egiarenak gerala, ta oŕela gure biotzak Yainkoaren auŕean zurituko ditugu.
  10. Bestela, gure biotzak gaiztetsiko gaitu, ta areago Yainkoak; gure biotza baño aundiago bait-da, ta dana daki.
  11. Bañan, ene maiteok, gure biotzak gaiztesten ba’gaitu, Yainkoagana belduŕik gabe yo dezakegu,
  12. ta edozer eskatuta, Arengandik erditsiko dugu, Aren agindua bete ta atsegin zayona egiten duguiako.
  13. Ta au da Aren agindua: bere Seme IESU Kisto’ren izenean siñeste izan ta elkaŕ maite dezagula, agindu digunez.
  14. Aren aginduak betetzen dituna Beragan dago ta Ua arengan. Oŕtan, beŕiz, autematen dugu gugan dagola eman digun Atsez.

 

4

Arnasekiko zogiera

  1. Ez siñetsi edozein arnasi; arnasak, ostera, azteŕ itzazute, Yainkoagandik ote-diranentz; sasi-igaŕle askotsu gizartean yaiki dira-ta.
  2. Yainkoagandik soŕtutako arnasa, oŕtan ezagungo duzute: IESU Kisto aragitan etoŕia aitoŕtzen dun arnas guzia, Yainkoagandik yetxi da.
  3. Ta IESU aitoŕtzen ez dun edozein arnas, ez da Yainkoagandik yetxi. Antikisto’rena da arnas ori; entzun duzutenez, Antikisto ba-datoŕ ta gauŕgero gizartean dago-ta.
  4. Zuek, ene semetxoak, Yainkoagandik zerate, ta azpiratu dituzute, zuengan dagona mundukoa baño aundiagoa dalako.
  5. Munduarenak dira ayek; argatik munduaren oldez mintzo dira, ta munduak aditzen ditu.
  6. Gu Yainkoarenak gera; ta Yainkoa dazagunak aditzen gaitu; Yainkoarena ez danak, beŕiz, ez gaitu aditzen. Oŕtik antz ematen diegu egiaren arnasari ta gezuŕarenari.

Maitakuntzari maitakuntzaz erantzuteko

  1. Ene maiteok, elkaŕ maite dezagun; maitakuntza Yainkoagandik bait-datoŕ ta maitakuntza duten guziak Yainkoagandik yayo dira, ta Yainkoa dazagute.
  2. Maitakuntzagabeak Yainkoa ez dazagu; Yainkoa maitakuntza da-ta.
  3. Oŕtan agiri da Yainkoak digun maitakuntza; Yainkoak bere Seme bakaŕa luŕera bidaltzean. Aren bitartez bizi gaitezan.
  4. Ori da, ori, maitakuntza. Izan ere, Yainkoa guk maite ez genula, Arek maite izan gaitu, ta bere Semea bidali digu gure ogen-eringaŕi.
  5. Ene maiteok, oŕela Yainkoak maite izan gaitunez-gero, guk ere elkaŕ maite beaŕ dugu.
  6. Yainkoa ez du bein ere iñork ikusi; ala ere, elkaŕ maite ba’dugu, Yainkoa gugan dago, ta Aren maitakuntza gugan eldu-eldua da.
  7. Ta oŕtan dakusagu Beragan gaudela ta gugan Ua; bere arnasa eman digu-ta.
  8. Guk, beŕiz, ikusita gero, aitoŕtzen dugu Aitak Semea gizadiaren Yaregiľetzat bidali dula.
  9. Yainkoaren Semea IESU dala iñork aitoŕtzen ba’du, Yainkoa arengan dago, ta ua Yainkoagan.
  10. Ta guk Yainkoak digun maitakuntza ezagun ta siñetsi dugu. Yainkoa maitakuntza da; ta maitakuntzan dagona Yainkoagan dago ta Yainkoa arengan.
  11. Maitakuntza gugan osoa ba’da, ebaztegunean bipii auŕkeztuko gera, Bera dan bezela, gu ere luŕ ontan geralako.
  12. Maitakuntzarekin belduŕik ez dago: aitzitik, maitakuntzak belduŕa asagotzen du; belduŕa ataŕari adi bait-dagokio, ta belduŕ dana maitakuntzari buruz zoli ez dago. *
  13. Guk, beŕiz, Yainkoa maite dezagun, Ark auŕenik maite izan bait-gaitu.
  14. «Yainkoa maite dut» esanda, iñork, dakusan senidea maite ez ba’du, nola maite dezake ikusi ez dun Yainkoa?
  15. Beragandik agindu au dugu, beŕiz: «Yainkoa maite dunak bere senidea ere maite beza».

 

 

5

IESU Kisto siñesteaz

  1. Kisto’a IESU dala siñesten dun edonor Yainkoagandik yayoa da; ta Aita maite dunak Aren Semea ere maite du.
  2. Yainkoa maite izaten ta Aren aginduak betetzen, beŕiz, Yainkoaren semeak maite ditugula ezagun dugu.
  3. Auxe bait-da Yainkoa maite izatea; Aren aginduak betetzea. Aren aginduak, beŕiz, nekagaŕi ez dira;
  4. Yainkoagandik soŕtu dana munduari garaitzen bait-zayo; ta au da munduari garaitzen zayon garaikuntza, gure siñesmena.
  5. Nor da munduaren garaitzaľea, Yainkoaren Semea IESU dala siñesten duna baizik?
  6. IESU Kisto au da urez ta odolez ta Gogoz etoŕi dana; ez odoiez bakaŕik, urez eta odolez baño. Ta aitoŕ egiten diona Gogoa da; Gogoa egia dalako. *
  7. Iru bait-dira aitoŕ egiten diotenak; *
  8. Gogoa, ura ta odola; ta irurok bat datoz.
  9. Giza-aitoŕa aŕtzen ba’dugu, Yainkoaren aitoŕa aundiago da: Yainkoaren aitoŕa dalako ta bere Semeaz egiten dulako.
  1. Yainkoaren Semea siñesten dunak aitoŕ au bere baitan dauka. Yainkoari siñesten ez dionak Yainkoa gezuŕtitzat dauka; Yainkoak bere Semeaz aitortzen duna siñesten ez dulako.
  2. Ta aren aitoŕa au da: «Yainkoak betiko bizia eman digu; ta bizi au Aren Semeagan dago».
  3. Semea daukanak bizitza dauka; Yainkoaren Semea ez daukanak bizitza ez dauka.

Azken aolkuak

  1. Au idatzi dizuet, Yainkoaren Semea siñesten duzutenok betiko bizia daukazutela yakin dezazuten.
  2. Ta Ari buruz etsi-etsita gaude, bere gogarako edozer eskatuta, entzungo digula.
  3. Ta zerbait eskatzen diogunean entzuten digula yakiñik, bai ere dakigu eskatu dioguna iristen dugula.
  4. Iñork bere senidea eriotzarako ez dan ogen egiten ba’ dakus, otoi begi; ta Yainkoak bizia emango dio eriotzarako ez dan ogen egiten dutenentzat. Ba-da, beŕiz, eriotzara daraman ogena; alakoaren alde iñork eskatzeko ez diot. *
  5. Gaiztakeri guzia ogen da; baña ogen guziak eriotzarako ez dira.
  6. Ba-dakigu Yainkoagandik yayotako iñork ere ogen ez dagiľa; ostera ere, Yainkoagandik yayo danak bere burua zaitzen du, ta gaiztoak ez dio ikuťu ere egiten.
  7. Ba-dakigu Yainkoarenak gerala, ta mundu osoa gaizpean datzala.
  8. Ba-dakigu, ordea, Yainkoaren Semea eldu dala, ta Egitsua ezaguteko sena Berak eman digula; ta Egitsuagan, bere Seme IESU Kisto’rengan gaude. Au da Yainko yatoŕa ta betiko bizia.
  9. Ene semetxoak, irudiñetatik alde egizute. Ala biz!!!

 


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper