Olabideren Biblia

KEPA DEUNAREN IDAZKIETAKO BIGAŔENA

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Idazki ontan Kepa deunak bere eriotza laisteŕ zala goi-argiz yakiñik, Asia Txiki’ko elizetan siñestea irozo ta ondo eŕotuta utzi, ango irakasle iruzuŕtien gezuŕak eragotzi, ta IESU etoŕtzekoaren ustez siñestun ayen adorea pizkoŕtu nai du.

 

 

1

  1. Simon Kepa’k, IESU Kisto’ren moŕoi ta bidaliak, gure Yainkoaren ta IESU Kisto Yaregiľearen zuzenbidearekiko siñeste bikaña, guk bezela, iritsi dutenei,
  2. Yainkoaren ta IESU gure Yaunaren ezagueraz eskeŕ ta pakea zuenean areagotu bitez.

Yainkoari zoŕ diogun eskeŕ ona

  1. Yainkoaren indaŕetik bizitza zintzorako on guzia bait-zaigu, bere ospez ta al izatez deitu gaitunaren ezagueran, emana;
  2. ta gizarteko iŕits usteletatik aldenduta, Yainko-izatearen erkide egin gaitezan, agintza edeŕ ta bikañak bertatik emanak zazkigun ezkero,
  3. zuek ere ordaintzat, egiñala egiñez, siñestearekin zintzotasuna batu beaŕ duzute, zintzotasunarekin ezaguera,
  4. ezaguerarekin elikua, elikuarekin egonaŕia, egonaŕiarekin yainkozaletasuna,
  5. yainkozaletasunarekin senidekoitasuna, ta senidekoitasunarekin maitakuntza.
  6. Edeŕgaŕi guziok zuengan eŕuz egotekotan, ez zaituzte IESU Kisto gure Yaunaren ezaguerarako alpeŕ ta elkoŕik utziko.
  7. Auek gabe dana, beŕiz, itsu dabil ta aztaka, lengo ogenen garbikuntzaz aztuta.
  8. Egiñalak egin, beraz, senideok, deitu ta autuak zeraten elburua ongi egitez abatzeko; oŕela ibilita, ez bait-zerate iñoiz ere eroriko,
  9. ta IESU Kisto gure Yaun ta Yaregiľearen eŕirako saŕbidea zabal-zabalduko zaizue.
  10. Argatik, ari dugun egiaz argituak eta bertan sendotuak ba’zerate ere, auek beti zuei gogoratzen izango nauzute.
  11. Txabola ontan nagoño, adorea aolkuz piztu beaŕ dizuedala bait-deritzat.
  12. IESU Kisto gure Yaunak adirazita, bait-dakit auŕki dala nere txabolaren erauzketa.
  13. Alegingo dut, oŕatiño, auetaz zuek, ni ilda gero ere, maiz oroi al zaitezten.
  14. Izan ere, ez dugu antze-ipuitik atera IESU Kisto gure Yaunaren indaŕ ta etoŕeraz ezagunerazi dizueguna; gerok geron begiz Aren aunditasuna ikusi dugu-ta.
  15. Alabaña, Yainko Aitak dedu ta goraldia egin zizkionean, ta argi dirdlratsutik alako mintzoa: Au da atsegin zaidan nere Seme kuluna (Mt. 17, 5), Arengan soŕtu zanean,
  16. mintzo au gerok ere entzun genun, mendi gurenean Arekin geundela.
  17. Oŕela guretzat sendoagotu da igaŕlên itza; ta zuei ere on zaizue itz oŕi, iľuntan piztutako zuziari bezela, adi egotea, eguna argitu ta artizaŕa zuen biotzetan agiri arte.
  18. Lenik yakin beaŕ duzute, ordea, Idaztietako igaŕpenik bat ere ez dala norberaren aburuz egiten.
  19. Iñoiz ere ez bait-da igaŕpenik bat ere giza naikuntzatik soŕtu; Goteunaren eragitez mintzo izan bait-dira, Yainkoaren gizon gurenak.

 

2

Irakasle iruzuŕtiak

  1. Sasi-igaŕle batzu eŕian izan dira, ordea; ta berebat zuenean sasi-irakasle batzu izango dira, taŕgo txaŕak soŕtzen, ta beŕerosi ditun Yauna izpitzatzen, beren ausiabaŕtza laisteŕ idorotzeko.

  1. Berein ere zantaŕkerietan daŕaizkiete, ta ayengatik egiaren bidea biraogaŕi izango da.
  2. Ta ele zuriz irabazi edeŕak aterako dizkizuete dirugosea austeko. Aspaldi ezkero ayen ondotik nagi ez dabil poŕokaldia, ta lorik ez du ayen ausiabaŕtzak egiten.
  3. Alabaña, Yainkoak, aingeru ogendunak asketsi beaŕean, iľunbeko obietara lezeratu zitun ebaztaldirako gordeak eukitzeko.
  4. Berebat ez zun antziñeko gizadia asketsi; baña, gizadi okeŕ ua ugoldez iťorik, Noe, zuzenbidearen aldaŕikaria, beste zazpirekin gaizkatu zun.
  5. Ta, geroko gaiztoen galengaŕitzat, Sodoma ta Gomoŕ iriak iľaundu ta poŕokatu zitun;
  6. baña Lot zuzena biuŕi ayen zantaŕkeriz atsekabetua, yarei atera zun.
  7. Bere eŕitaŕen artean bizi zala-ta, zuzen aren biotz zintzoa egun oro erdiratzen bait-zan, ayen egite txaŕak ikusi ta entzunik.
  8. Oŕela ba-daki Yaunak gaitzalditik zintzoak ateratzen, okeŕak, beŕiz, ebaztegunerako oñazegai uzten,
  9. batez ere aragi ondotik girin satsuz dabiltzanak eta agintearekiko nardatzaľeak. Lotsagabe ta beren ustekoi oriek ez dira goratsuen auŕka birao egiteko ikaratzen,
  10. aingeruek berek, indaŕez ta al izatez aundiagoak izanaŕen, birao-itzik alakoentzat Yainkoaren auŕean ez ba’dute ere.
  11. Oŕako oriek, beŕiz, lokaŕi ta usteltzerako yayo diran abere adingabeak bezela, ez dakitena biraokatuz, beren zantaŕkeriz ustelduko dira,
  12. gaiztakeri-saria yasorik. Zoriona ayentzat eguneko legunkeria da; sats ta geren dira-ta, iruzuŕez okiturik, sabela zuekin aŕtzen dute.
  13. Begiak ezkontza-azpikeriz ta ogenez ezin aseak dakazte; buru ariñak limuŕtzen ditute; biotza dute mikuinkerian azita; biraogaŕi dira.
  14. Bide zuzena utzi ta galdurik, Balaam’en bidea aŕtu dute. Bosor’en seme ark, beŕiz, okeŕ-saria iritsi naita,
  15. bere okeŕa ezagun beaŕ izan zun. Zamari mintzul batek igaŕleari giza-mintzoz itz egin ta asmakeri ua eragotzi zion. (Ze. 22, 21-34)
  16. Ur gabeko ituŕi, ta ekaitzak eragindako odei dira oriek; eta ayentzat dago leze iľuna.
  17. Ots aundiko ele aŕoetara yota, iruzuŕtan murgildurik zeudenen artetik etoŕibeŕiak zantaŕkeri-peitaz aragi iŕitsen ondotik bait-dakazte.
  18. Askatasuna eskeintzen diete, berak yopu dirala; bestek menderatua aren yopu da-ta.
  19. Oŕ bada, IESU Kisto Yaun ta Yaregiľearen ezagueraz gizarteko kutsutik aldendu ondoren, bertara iñor itzuli ta menderatzen ba’zayo, oŕelakoaren gerokoa lengoa baño txaŕagoa daiteke.
  1. Obe lukete oŕelakoek zuzenbidea len ez yakitea, yakin ondoren, emana izan zitzayen agindu gurenetik gibelatzea baño.
  2. Baña supita ziñarena gertatzen zaye: Txakuŕak oka, ta arâ miľizka: ta, Txeŕi ikuzia, lokatzetara beŕiz.

 

3

  1. Au da, ene maiteok, dagizuedan bigaŕen idazkia, bietako aolkuz zuen biotz zintzoa iratzaŕirik,
  2. igaŕle gurenen auŕesanak, eta bidalien bitartez Yaregiľe Yaunak eman dizuen agindua gomutaratzeko.
  3. Orizute auŕenik; azken egunetan ao-zuri batzu, beren iŕitsen oldez bizi dirala, iruzuŕketan etoŕiko dira,
  4. esanez: «non dago Aren etoŕeraz egindako agintza? Asabak ilda gero, luŕa luŕ danetik bezela, dana dago-ta».
  5. Berek ala naita, ez bait-dakite ortzia aspalditik oŕ dagola, ta bai eta luŕa ere, Yainkoaren itzak uretatik soŕtu ta ur erdian yaŕia,
  6. ta ala izanik, orduko luŕbira urez estalita galdu zala.
  7. Orain, beŕiz, ortzi-luŕak itz berberak zaituta daude gaiztoen epai ta itxeseguneko surtan eŕetzeko.
  8. Ez au aztu gero, ene maiteok; egun bat Yaunarentzat amaŕeun urte bezela da, ta amaŕ eun urte, egun bat bezela.
  9. Ez du Yaunak bere agintza gibelatzen, batzuk uste dutenez; ez bait-du iñor galtzea nai, guziak garbaira etoŕtzea baño.
  10. Lapuŕa bezela, datoŕke oŕatiño Yaunaren eguna. Ordun ortzia kaŕaskan koŕkoildu, lugayak beroaŕen urtu, ta luŕbira ta bertako guziak eŕeko dira.
  11. Guzi oriek aitu beaŕ ezkero, beŕiz, zein azkuz oitura gurenetan ta egite zintzoetan yardun beaŕ duzute,
  12. Yaunaren eguna erpai itxoiten, egun artan ortzia gaŕez urtu, ta luŕbira bertako guziekin surtan eŕeko dira-ta!!
  13. Gu, beŕiz, Yaunaren agintzari eutsita, zuzentasunaren egoitza izango diran ortzi beŕi baten ta luŕ beŕi baten zai gaude.
  14. Uste ontan, ene senideok, ayolaz ibili, Aren auŕean garbi ta akatsik gabe pakez auŕkezteko.
  15. Ta gure Yaunaren egonaŕia zeron osabiderako aŕ ezazute. Ori da ere Paul’ek, gure anai maiteak, emana zayon yakitez idatzi dizuena,
  16. ta bere idazki guzietan irakatsi oi duna. Ba-dira oŕatiño ayetan une uleŕgaitz batzu; ta argi ta sen uŕidunek, beste idatziak bezela, beren kaltetara makuŕtzen ditute.

 

Azkena

  1. Zuek, beŕiz, ene maiteok, auŕenik oaŕtuta zaudeten ezkero, ayolaz ibili, zuen asmo sendotik zitalen iruzuŕez ez erortzeko.
  2. Ostera ere, IESU Kisto gure Yaun ta Yaregiľearen edeŕez ta ezagueraz areagotu zaitezte. Ari goraldia orain ta betiko egunean. Ala biz!!

 

 


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper