Olabideren Biblia

YAKOB DEUNAREN IDAZKIA

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Idazki au ta uŕengo besteak (Yon’en 2-gaŕena ta 3-gaŕena kenduta) oroentzako idazkiak deritzate; ez bait-dira, lengoak bezela, berezian iñorentzat, edo eliz batentzat egiñak, edonungo kistaŕ siñestunentzat, edo eŕi ta eliz askotan baŕeyatuentzat baño.

Lenbiziko onen agiľea, Yakob Alpai’rena, IESU’ren lengusua, ta Yerusalem’go elizaren lenengo gotzaya da. Ta aren asmoa, kistaŕ-bizia iťo zezaketen iŕiskeri ta egikera txaŕ batzu siñestunengandik oiltzea. Paul deunaren irakaspen batzu okeŕturik, ta beñolako giriñei amoŕ emanik, kistaŕtutako yudu askoren artean, Asia Txikian batez ere, lizunkeria, aundinaya, ta irakasmiña zabaltzen bait-ziyoazan; Kisto’ren siñestea euki ta aitoŕtu ezkero, dana ziľegi zitzayelakoan, ta egite onik gabe zerua iritsiko zutelakoan.

 

1

  1. Yakob’ek, Yainkoaren ta IESU Yaunaren moŕoi onek, baŕeyatuak diran amabi leñuei, aguŕ. *

Gaitzaldiaz

  1. Erabat poz zaitezte, nere senideok, edozein loŕaldira ezkero.
  2. Zuen siñesmenaren aŕagoaldiak egonaŕia pizten dula bait-dakizute.
  3. Egonaŕia, beŕiz, egite onekin betoŕ, utsik gabe bikain ta osoak izan zaitezten.
  4. Sena iñorgan uŕi ba’da, beŕiz, Yainkoari beskayo; ta guziei mazalki ta eŕuzirik gabe ematekoa damayen Yainkoak emango dio.
  5. Baña siñestez beskayo ezmezik gabe; ezmezean dabiľana, aizeak itxasoan yaso ta dardatutako ugiña bezela da-ta.
  6. Ez beza alako gizonak uste Yainkoagandik ezer aŕtuko dula.
  7. Gizon gogo-bikoitza bere bide guzietan zuzika.
  8. Senide apala bere goraldiaz iľaŕaindu bedi;
  9. aberatsa, beŕiz, bere beaŕaldiaz; belaŕ-lorea bezela, pirtxilduko da-ta.
  10. Eguzkia gora ezkero, aren gingan belaŕa igaŕ, ta lorea zimel ta edeŕtasunik gabe gelditzen dira. Oŕela aberatsa ere bere arazoetan ikolduko da.
  11. Gaitzaldia ondo daramana, orixe bai, zori ontsua!! Artan zintzo azalduak biziaren buruntza, Yainkoak Bera maite dutenei eskeñi diena, iritsiko du-ta.
  12. Gaitzaldian ez beza iñork esan: Yainkoak gaitzeratua nago. Izan ere, Yainkoagan gaitzerako makuŕtzerik ezin izan diteke; Berak, beŕiz, ez du iñor gaitzeratzen.
  13. Norberaren iŕitsak dira, ordea, kilikaz ta beitaz gaitzera dakaŕtenak.
  14. Iŕitsak, beŕiz, ernaldu ezkero, ogena erditzen du; ta ogenak, zolituta gero, eriotza soŕtzen du.
  15. Ez zaitezte atzipetu, ene senide maiteok.
  16. Adiguri on guziak eta akatsik gabeko emari guziak goitik datozkigu, aldarterik edo itzulmenik ez dun argi-Aitarengandik yetxita.
  17. Berak ala naita, egiaren itzez soŕtu gaitu, irazakien askiñak izan gakizkion.

Benetako onbideak

  1. Ba-dakizute, ene senide maiteok. Gizaki guziak bitez azkaŕ entzuteko, uzkuŕ itz egiteko, ta berankoŕ aseŕerako;
  2. gizonaren aseŕea Yainkoaren zuzenbidetik ez dabilelako.
  3. Beraz, naŕio ta nabarbenkeri guziak astandurik, zuengan txertatua dagon ta zuek yaregiteko altsua dan itzari mara-mara eutsiozute.
  4. Bañan itz ori entzun ez ezen, burutu ere beaŕ duzute, zeroi zerok iruzuŕik egiteke.
  5. Itz entzuna burutzen ez dunari gertatzen bait-zayo, ispiľuan bere auŕpegia begiratzen dunari bezela.
  6. Ala begira egon ezkero, gizon ori ba-diyoa, ta andik besteko ez da oroitzen nola zanik.
  7. Baña yareitasunaren lege bikañera eldurik, aren erakaspenak alpeŕik entzunbeaŕean, egitez betetzen dirauna, ori, bai, zori ontsua bere arazoetan izango da.
  8. Bere biotzari iruzuŕ egiñik, iñork uste ba’du mingaña ezi gabe zintzoa dala, alakoaren zintzotasuna alpera da.
  9. Umezurtz ta alargun gaxoak soroztea, ta mende ontako kutsurik gabe norbera yagotea, orixe da Yainko ta Aitaren auŕean zintzotasun yatoŕ ta garbia.

 

2

Norkeriak eta

  1. Ene senideok, ez ezazue IESU Kisto gure Yaun goragaŕiaren siñestea norkeriekin nasi.
  2. Alabaña, zuen batzaŕean gizon bi saŕtzen ba’dira; bata, uŕezko eraztunez ta soñeko aratzez; bestea, landeŕ ta pildaŕez;
  3. ta zuek, soñeko araztunari so, «eseri emen zu gogara» esanda, landeŕari «zu geldi oŕ zutik», edota «eseri oŕ nere oñaulkipean» ba’diotsazute,
  4. ez ote-duzute zuen artean bereizkeririk yaŕtzen, irizpide okeŕez ebatzirik?
  5. Entzun, ene senide maiteok. Ez al-ditu Yainkoak gizarte ontan landeŕak aukeratu, siñestez aberats egin ditezan, ta Bera maite dutenei eskeñitako yaureŕia yarauntsi dezaten?
  6. Zuek, beŕiz, landeŕa nardatzen duzute. Ez ote-dira aberatsak, beren al izatez zapatu ta auzitara ekaŕtzen zaituztenak?
  7. Ez ote-dira berak, daramazuten Izen bikaña biraokatzen dutenak?
  8. Idatzia dagon eŕege-lege au: Zure uŕkoa, zeroŕen burua bezain maite ezazu (Ap. 19, 18), betetzen ba’duzute, ondo egiten duzute, noski.
  9. Baña norkeritan ba’zabiltzate, ogen egiten duzute, legea autsirik.
  10. Lege osoa beteta ere, agindu bat austen duna, guziekiko egendun egiten da-ta. *
  11. Ezkontzarik ez kutsutu dionak berak, Iñor ez il ere bait-dio. (Ir. 20, 13-14; It. 5, 7.) Ezkontzarik kutsutu ez aŕen, beraz, iñor il ba’duzu, legearen ausle egin zera.
  12. Zuen itz eta egiteak, yareitasunaren legez ebatzibeaŕak diranei dagozkienak bitez.
  13. Izan ere, eŕuki ez danarentzat, epaya eŕuki gabe; eŕukia, beŕiz, epayaldian garai.

Siñestea ta egitea

  1. Zertarako, senideok, norberaren siñestea alaratu, egipenik izan gabe? Siñesteak alakoa yaregin ote-dezake?
  2. Anai edo aŕebaren bat laŕugoŕi ta eguneko ogirik gabe egon ezkero,
  3. zuetako norbaitek «zoaz nare, berotu ta ase zaitez» esanda, soñarentzat beaŕa ez ba’ lemayo, zertarako litzayoke on, ori?
  4. Siñestea, berebat, egiterik ez ba’du, bere baitan iľa da.
  5. Bañan apika norbaitek lesake: «siñestea zuk duzu; egiña, ordea, nik. Egipenik gabe siñestea erakuskidazu, ta nik nere eginbidetik nere siñestea erakutsiko dizut».
  6. Yainkoa bat dala siñesten duzu; ez da-ala? Edeŕki. Tuxuriek ere, ikaraz gero, siñeeten dute.
  7. Baña, siñestea egipenik gabe alpeŕa dala ikusi nai al-duzu?
  8. Gure aita Abraham ez ote-zan egipenez zindotu, bere seme Ixaak sendoŕ gañean eskeñi zunean? *
  9. Ba-dakusazu: siñesteak arekin egite onetan ziardun, ta egitek siñestea osotu zioten.
  10. Oŕela bete zan Idaztiak diona: Abraham’ek Yainkoari siñetsi zion, ta zindokuntzarako egotzi zitzayon, ta Yainkoaren adiskide deitua izan zan. (As. 15, 6.)
  11. Ba-dakusazute; gizakia egipenez zindo egiten da, ez bakaŕik siñestez.
  12. Berebat Eŕahab ziŕilda ua ez ote-zan egipenez zindotu, igoŕiak atotsi ta beste bide batetik atera zitunean?
  13. Izan ere, soña adorerik gabe iľa dan bezela, siñestea ere egipenik gabe iľa da.

 

3

Mingaña ezi beaŕ

  1. Ene senideok, irakasle ez zaitezte askotsu yaŕi, zoŕozkiago ebaztekoak gerala bait-dakigu;
  2. askotara guziok uts egiten dugu-ta. Izketan utsik ez dagiña, ori gizon bikaña da, ta soin osoa ezirik ekaŕtzeko aña.
  3. Zaldiei, azpiratu dakizkigun, aokoa matraľartean ezaŕtzen diegu, ta oŕela ayen soin osoa gure oldez darabilgu.
  4. Ara izontziak ere: oŕen aundiak izanaŕen, aize-bultzik zakaŕenak gora-bera, endaitz txiki batek darabiltzi artezkariak bere oldaŕez nai dunaruntz.
  5. Oŕela mingaña ere soin-atal txiki bat da, iľaŕainbide aundikoa, ordea. Ara zein sutatik zein oyan gaŕez!!
  6. Izan ere, mingaña su da; gaitz guzien sorta. Mingaña gure atal artean yaŕita dago, soin osoa naŕiotzen; ta lezeko surtan goŕituta, bizitzako baŕutia goritzen digu.
  7. Edozein izakera, basabere ta egaztiena, naŕazti ta aŕayena, giza-igurdiziak ezten ta ezita eukitzen ba-daki.
  8. Mingaña, beŕiz, gizonik batek ere ezin ezi du. Gaitz urduri ta eden ilgaŕiz betea da au.
  9. Mingañez Yainko ta Aita goresten dugu, ta Aren ereduz egindako gizonak araokatzen ditugu.
  10. Ao berberetik gorespena ta araoa yalkitzen dira. Ez da oŕela izan beaŕ, ene senideok.
  11. Ba al-dago nunbait zulo berberetik ur geza ta ur gazia darizkion ituŕirik?
  12. Oliaranik pikondoak ekaŕi ote-dezake, ene senideok, edo pikorik mâtsondoak? Ez eta ur gezarik ituŕi gaziak ere.

Sen ona, ta ala ez dana

  1. Nor da zuenean zuŕ ta ikasia? Egipenetan berakus senaren erabidez zintzo dabiľelarik.
  2. Biotza bekaitzez mintsu ta sakeŕe ba’duzute, beŕiz, ez zaitezte, egiaren kalte gezuŕetara yotzen, iľaŕaindu.
  3. Oŕelako yakintza ez dagoitik yeisten; luŕekoa da, aberêna, tuxuriena.
  1. Bekaitz ta sakeŕea iñon ezkero, bertan ezin egona ta edotariko doľoŕkeria ere.
  2. Goitik dan yakintza, beŕiz, garbia da lenbizi; gero pakezale, erabidetsu, etoŕkoŕ, eŕukiz ta arnari edeŕez betea, norkeri ta azalkeririk gabe.
  3. Ta pake ontan ereinda, zuzentasun-zitua paketsuek yasotzen dute.

 

4

Iŕitsen auŕka

  1. Nondik zuenean gudu ta buŕukak? Ez ote zeron baitan iŕitsek dakaŕten liskaŕetik?
  2. Iŕitsi, bai, iritsi ez; ilketara yo ta iñaŕtsitan eŕe bai, zerbait erditsi ez; buŕukan ta gudan ekin bai, opa duzutena euki ez; oŕa zuen nekea, eskatu egiten ez duzutelako.
  3. Eskatu ezkero ere, ez duzute ezer aŕtzen, gaizki eskatzen duzutelako, atseginkerietan eralgitzeaŕen.
  4. Ez al-dakizute, zantaŕok, luŕ onekiko adiskidetasuna Yainkoaren etsai dala?, ta, beraz, emengoen adiskidea Yainkoaren etsai yaŕtzen dala?
  5. Uste al-duzute Idaztiak alpeŕik diola: «tukuz dago gugan yaŕi dun Gogoa iŕikan?» *
  6. Aundiago da, beŕiz, Aren adeya, dionean:

Yainkoa aŕoei gogoŕ, apalei, beŕiz, adeibera zaye. (Itz. 3, 4.)

  1. Yainkoari, beraz, menderatu zakizkiote; txeŕeni, ostera gogoŕ egiozute, ta iges doake zuengandik.
  2. Yainkoagana alderatu zaitezte, ta alderatuko zaizue. Zuek, ogendunak, ikuzi eskuok; ta gogo bikoak, garbi biotzok.
  3. Samiñez, erostaz ta negaŕez ekin; zuen paŕea negaŕ biuŕ bedi, ta poza atsekabe.
  4. Apal zaitezte Yainkoaren auŕean, ta Berak goratuko zaituz.
  5. Ez batak besteaz gaizki esan, senideok. Senideaz gaizki esaten edo senidea ebazten dunak, legeaz gaizki esaten ta legea ebazten du. Legea ebazten ba’duzu, beŕiz, legearen betezale ez zera, ebazle baño.
  6. Bakaŕa da lege-emaľe ta ebazlea, edozein galdu ta yaregin dezakena. Zu, ostera, geidea ebazten duzun ori, nor zera?

 

Zein gutxitarako geran

  1. Ara, zuek, beaŕ ba’da, diozute: «gauŕ edo biaŕ alako irira yoango gera; urte bat an egongo gera garazketan, ta irabazi egingo dugu».
  2. Ez dakizue, ordea, biaŕkoaz ezer ere. Zer da ezperen zuen bizia? Apuŕ bateko agiri ta bereala suntsibeaŕa dan luŕiña.
  3. «Yaunak nai ba’du, edo bizi izatekotan, au edo ori egingo dugu», esan beaŕean,
  4. antustez iľaŕaintzen zerate. Oŕelako iľaŕaintzea txaŕa da.
  5. Ondo egiten yakinda, ondo egiten ez dunak ogen egiten du-ta.

 

5

Aberats gogoŕak

  1. Ots, bada; aberatsok, gaŕaixika negaŕ egizute datozkizuen gaitzengandik.
  2. Zuen ondasunak usteldu egin dira: sitsak yota daude zuen yazkiak.
  3. Zuen uŕe-ziľaŕak erdoitu dira, ta ayen erdoyak zuen kaltetan aitoŕ egingo du, suak bezela, zeron aragia yango du. Azken egunetarako aseŕea moltzotu duzute zerontzat.
  4. Ara soroak itaitu dizkizuetenei eman ez diezuten saria oyuka dago, ta ayen oyua Sabaot-Yaunaren belaŕietara eldu da.
  5. Luŕean legun ta gozoro bizi izan zerate; saŕaski-egunetarako zuen biotzak guritu dituzute.
  6. Zuzena gaiztetsi ta il duzute, ta ez dizue gogoŕ egin.

Auŕki dago Ebazlea

  1. Beraz, senideok, itxoin egonaŕiz Yaunaren etoŕera arte. Begira: soro-zitu edeŕaren zai lugiña egonaŕiz egoten da, goiz-berantekoak bildu arte.
  2. Itxoin zuek ere, biotzok azkaŕtuz; Yaunaren etoŕaldia auŕki dago-ta.
  3. Ez ibili, senideok, elkaŕen minkuŕti, ebatziak izan ez zaitezten. Begira; Ebazlea atauŕean dago.
  4. Yaunaren izenean mintzo izan diran igaŕleak euzkazute, senideok, neke ta egonaŕiaren eredutzat.
  5. Ara, yasan zutenak zori onekotzat aipatzen ditugu. Yob’en egonaŕia entzun duzute entzun, ta Yaunak eman zion ondorena ikusi duzute ikusi; Yauna biotzbera ta eŕukitsua da-ta.
  6. Baitik bat, senideok, ziñik ez egin, ez ortziagatik, ez luŕagatik, ez eta beste ezergatik ere. «Bai, bai; ez, ez»; izan bedi zuen esakera, ebazkizunik ez dezazuten.
  7. Atsekabe al-da zuetako norbait? Otoi begi! Pozik al-dago? Abestu beza!
  8. Zuetako norbait gaxorik al-dago? Elizaren apaizak deitu bitza, ta auek aren alde otoi begite, Yaunaren izenean olioz bera igurtziz. *
  9. Oŕela, siñes-otoyak gaxoa sendatuko du ta Yaunak eraikiko du; ta ogen egin ba’ du, asketsiko zayo.
  10. Zuen ogenak, beraz, elkaŕi aitoŕtu egizkiozute, ta eikaŕen alde otoi egizute, yareikuntza iristeko; indaŕ aundia bait-du zintzoaren otoi azkutsuak.
  11. Eli, gure ariko gizona zan; ala ere, euririk luŕgañera ez yeisteko aŕenez eskatu zun, ta euririk ez zan iru urte ta sei iľabetez yetxi.
  12. Ta beŕiro otoi egiñez, ortziak euria eman ta luŕak zitua ekaŕi zun.
  13. Ene senideok, zuenean iñor egitik sayestutakoan, norbaitek itzulerazten ba’du,
  14. yakin beza bide okeŕetik zuzenera ogenduna daratoŕenak aren gogoa gaizkatu dula ta ogen-moltzo aundia estali dula.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper