Olabideren Biblia

BIDALIEN EGIÑAK

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. «Bidalien Egiñak» izenezko idazti onek, ez ditu Kepa eta Paul’en egin batzu baño azaltzen. Ala ere, ayetan Goteunaren indaŕa ain zoli ta nagusi Eliza beŕiaren alde ageri bait-da, Yon Kirisostoma deunak «Goteunaren Egiñak» izena ezaŕi leitiokela dio. «Eliza beŕiaren edestia» ere esan daitioke. Arek dionez, irugaŕen Beŕi-On Idaztiaren atzetik datoŕ, ango azkenetik asi ta Paul Bidali deunaren lenengo espetxaldiraño. Kisto’ren ondoreko 62-edo 63-gaŕen urteraño, beraz. Idaztiak berak amaitzeke dagola darakuskigu.

Bai eta, idazti onen eta irugaŕen Beŕi-On Idaztiaren seŕera ikusi-irakuŕita, argi dago, esku baten beraren lana dirala. Gañera, bien idazkera berdiñak orixe darakuskigu. Luka bera, idazti onen egiľe aitoŕtzen zaigu, Paul’ekin egin zitunak guka ainbeste aldiz adiraztean. IESU’ren EGIÑAK bere Eliza sendo yaŕtzeko irugaŕen Beŕi-On Idaztia argitaratu ondoren, emen, Goteunaren Egiñak, Eliza, landare beŕia gogoŕtu artekoak dakaŕzkigu.

  1. Paul deuna espetxean zegola, Eŕoma’n bertan idatzi bide zun.

Iru atal ditu:

1) Eliza baŕiaren gora-berak Yerusalem’en eta Yudai osoan: 1, 4’tik 8, 3’raño.

2) Samari’n, Damasko’n eta Antioki’n: 8, 4-12, 25. 3) Atzeŕietan: 13-28.

 

1

Saŕera

  1. Len ere, ene Teopil, IESU’k egin ta irakatsi zun guziaz itz egin dut, auŕenetik asiz, *
  2. aututako Bidaliei aginduak Goteunaz emanda, gora aŕtu zan eguneraño.
  3. Yasanak yasan ondoren ere, agerbide askotaz bere burua bizirik erakutsi zien, beŕogei egunez ayei auŕkeztu, ta Yainkoaren Eŕiaz ayekin yardunez. *

 

Igokundea

  1. Bein maikide ayekin bildurik zegola, Yerusalem’dik ez irteteko agindu zien, ostera Aitaren agintza zai egoteko. «Agintza au» esan zien«Nere aotik entzun duzute. *
  2. Yon’ek urez ukuzi zun, noski; zuek, beŕiz, egun asko baño len Goteunaz ukuziak izango zerate».
  3. Bildurik zeudenek galde egin zioten: «Yauna! Ixrael’go yaureŕia orain beŕiztuko al-duzu?»
  4. Ta Arek esan zien: «Aitak bere mendean ipiñi ditun garai ta unea igaŕtzea, zuena ez da.
  5. Baña zuengana datoŕken Goteunaren indaŕa aŕtuko duzute, ta Yerusalem’en, ta Yudai osoan, ta Samari’n, bai eta luŕ guenetaraño ere, aitoŕtzaľe izango zazkidate».
  6. Au esanda, ayen begietan gora egin zan, ta odei batek begietatik kendu zien.
  7. Ta Ua ortziruntz yoaten begira-begira ayek zeudela-ta, ara!, soñeko zuriz gizon bik auŕkeztu
  8. ta esan zieten: «Galilaitaŕokl, zertan zaudete ortziruntz begira? Zuengandik goyetara aŕtu dan IESU ori, zeruratzen ikusi duzuten bezela, etoŕi datoŕke».
  9. Oliatza deritzan mendi artatik, beraz, Yerusalem’era itzuli ziran: uŕuti ere ez bait-dago, larunbateko bidea guztira, *
  10. ta eldu ala, Kepa, Yon, Yakob, Ander, Piľipe, Bartolomai, Matai, Alpai’ren Yakob, Simon Zelote, ta Yakob’ en Yuda’ri aŕotzaldirako zitzayen mandiora igo ziran. *
  11. An guziek gogo batez emakumêkin, ta IESU’ren Ama Mari ta senidêkin otoiketan beti ziarduten. *

Matia’ren aukera

  1. Egun ayetan eun ta ogeiren bat senide bildurik zeudela, Kepa’k erdian yaikita esan zien:
  2. «Senideok! Yuda’tzaz, IESU atzi zutenen auŕelari artzaz, Goteunak Dabid’en aoz Idaztian esandakoa bete beaŕa da.
  3. Guretakoa ta gure lanbiderako lagun zala ere,
  4. landa bat okeŕ-saritan beretu zun, ta amilduta leŕtu egin zan, eŕai guziak baŕeyatuz.
  5. Yerusalem’en ori guzientzat nabari izan da; ta oŕexegatik landa ua ayen izkeraz Hakeldama, edo Odol-landa deritza.
  6. Eresi-Idaztian idatzita bait-dago:

Utsik bego aren borda, ta iñor ere ez bedi artan bizi.

Aren egitekoa beste batek aŕ beza. (Er. 69, 26)

  1. «Egoki da, beraz, gure artean IESU yauna saŕtu eta irten zalarik, gurekin beti ibilitako norbait aukeratzea; *
  2. Yon’en ukuzpenetik asita gure artetik IESU aŕtua izan zan eguneraño egona, Aren baŕpizteaz aitoŕtzaľe gurekin dedin».
  3. Eta, bi auŕkeztu zituten; Barnaba zeritzala, Zuzena ziotsaten Yose, ta Matia.
  4. Ta otoi egiñaz zioten: «Guzien biotzak ezagun dituzun Yaun Oŕek, erakuskiguzu biotako nor aukeratu duzun
  5. bidalien lanbide au aŕtzeko; artatik Yuda, dagokion tokira yoateko, sayestu dan ezkero».
  6. Ta zotz eginda, Matia’ rengana zotzak yo bait-zun, amaikakin zenbatu (elkaŕtu) zuten.

 

 

2

Goteunaren etoŕea

  1. Beŕogeita amaŕ egunak bete ziranean guziak elkaŕekin ziran. *
  2. Bat-batean, aize zakaŕarena bezelako buŕunba ortzitik soŕtu zan, ta zeuden etxe osoa bete zun.
  3. Ta sua lako miiak ikusi zituten bakoitzaren gañera banatu ta kokatzen.
  4. Ta guziak Goteunez bete ziran, ta Goteunak mintzarazten zitunez, atzeŕi-izkeraz itz egiten asi ziran.
  5. Yerusalem’eko yudutartean eguzkipeko bazteŕ guzietatik eldutako lagun yainkozale asko ziran.
  6. Buŕunba ori soŕtu zanean, samaldan arâ bildu ta aŕiťu ziran, nork bere izkeraz egiten ayei entzunez.
  7. Txundioz zeuden guziak, ta aŕiťuta zerasaten: «Mintzo ditukan guziok galilaitaŕ ez ote dituk?
  8. Nola, bada, guk soŕtzez dikagun izkera banaz egiten zentzuyekagu?
  9. Partiaŕek, Mediaŕek, Elameitaŕek, eta Yudai’n, Kapadoki’n, Ponto’n, Asia'n,
  10. Pirigi’n, Pampili’n, Aigito’n eta Kirene ondoko Libi aldean bizi ditukanek, Eŕoma’ tikako aŕotzek,
  11. yudu ta eraskiñek, Keretaŕek, eta Arabiaŕek, gure izkera banaz Yainkoaren goraldia zentzuyekagu».
  12. Oŕetzaz zurturik, zeri egon yakiteke, elkaŕi zerasayoten: «Zer duk au?»
  13. Beste batzuk, ordea, «Ardoz aserik zeudek» zioten, ixeka.

 

Kepa´ren itzaldia

  1. Orduan Kepa’k amaikakin auŕeratuz, otsa yaso ta itzaldi au egin zien: «Yuduok eta Yerusalem’en zaudeten guziok!! Yakizute ta belaŕietan nere itzak aŕ itzazute.
  2. Ez daude auek moskoŕ, zuek uste duzutenez; goizeko bederatziak dira-ta. *
  3. Ontan, ordea, Yoel igaŕleak esana duzute:
  4. Yaunak dio:

Azken egunetan nere arnasa gizaki guziei ixuriko diet, eta zuen seme-alabak igaŕi egingo dute; zuen mutiľek ikuspenak eta zuen agurek ametsak izango ditute.

  1. Nere moŕoi-neskamei nere arnasa ixuriko diet, eta igaŕi egingo dute.
  2. Alatzak ortzian ta aŕigaŕiak luŕean soŕtuko ditut, odol, su ta ekaloak.
  3. Eguzkia iľundu ta iľargia odolduko da,

Yaunaren eguna, egun aundi ta ospetsua, etoŕi baño len.

  1. Yaunaren izena aitoŕtuko lukena yarei egingo da. (Yo. 3, 1-5)
  2. «Ixraeldaŕak, itzok entzun. IESU Nazoretaŕa, Yainkoak edeŕetsi dizue Aren bitartez zuen artean egindako alatz, zantzu ta agerkariz, zerok dakizutenez.
  3. Alabaña, Yainkoak erabaki ta auŕetik yakiña zunez, gizon ua zuek, etsayei emanda, gaiztoen eskuz gurutzean yosi ta il duzute.
  4. Baña Yainkoak beŕpiztu ta erio-miñetatik atera du, eriok ezin azpiratu bait-zezaken.
  5. Dabid’ek onela bait-dio:

«Yauna beti begi-auŕean nekaŕen;

nere eskui aldean dago, koloka ez nadin.

  1. Andik nere biotz-poza ta mingain zolia; andik uste onaŕen nere aragi-atsedena;
  2. leze iľunean Ni egoten

ta zure kutun au usteltzen utziko ez duzu-ta.

  1. Bizirako bideak erakutsi dizkidazu;

ta zure auŕpegiak pozez beteko nau. (Er. 16, 8-11)

  1. «Senideok!, ziľegi bekit zuen auŕean zabal esatea Dabid gure arbasoa il eta obiratua dagola; gaurdaño ere gure artean aren iľobia bait-dago.
  2. Igaŕle zan, ta ba-zekin bere aulkian aren belauneko bat yaŕtzeko Yainkoak zin egin ziola.
  3. Beraz, etoŕkizuna ikusirik, Kisto’ren beŕpizteaz esan zun:

Ez da leze iľunean utzia izan, ta usteltzerik ez du Aren aragiak izango. (Er. 16, 10)

  1. Oŕ, bada, IESU ori Yainkoak beŕpiztu du, ta gu guziok aitoŕtzaľe gera.
  2. Beraz, Yainkoaren eskui aldera yasoa izan dan ezkero, Aitak agindutako Goteuna IESU’k bidali digu, zerok ikusi ta entzuten duzutenez.
  3. Ez bait-zan Dabid zerura igo, ta ala ere dio:

Nere Yaunari Yaunak esan dio: nere eskui aldean eseri zaitez,

  1. zure etsayak zure oin-aulkitzat Nik yaŕi arte». (Er. 110, 1.)
  2. «Onezkero, Ixrael etxeko guziek yakin bezate zin-ziñez, zuek gurutzatu duzuten IESU Au, Yainkoak Yaun ta Kisto yaŕi dula». *

Itzaldi onen atzeak

  1. Au entzunda, biotzez garbai izan ziran, ta Kepa’ri ta beste bidaliei esan zieten: «Anayok!! Zer egin beaŕ dugu?»
  2. Ta Kepa’k esan zien: «Garbai zaitezte, ta ogen-asketsarako ukuzpena IESU Kisto’ ren izenean zuetako bakoitzak aŕ beza; ta Goteuna iritsiko duzute emaritzat.
  3. Zerontzat eta zuen semêntzat, eta Yainko gure Yaunak deitu dituken uŕutiko guzientzat agintza au da-ta».
  4. Beste itz askotaz ere aitoŕ eta aolku au egiten zien: «Alde egizute gizaldi okeŕ ontatik».
  5. Ziona onaŕtu zutenak ukuzi ziran, eta iru miľaren bat iagun egun artan itsatsi zitzazkion, *
  6. ta bidalien irakasaldietara, senide-batzaŕetara, otausketara ta otoyetara arduratsu yotzen zuten.
  7. Lagunabaŕak izututa zeuden. Bidaliek Yerusalem’en alatz ta aŕigaŕi asko zegizten, ta guziak oso belduŕ ziran.
  8. Siñestunak, beŕiz, guziak bat ziran, ta guzia elkaŕean zuten. *
  9. Ta yarauntsi ta on guziak saldurik, ordaña guzien artean banatzen zuten, bakoitzaren beaŕari zegokionez.
  10. Egun oro ere gogo batez yauretxean zirauten, ta etxerik-etxe otautsirik, yatekoa pozik eta nabastaŕez aŕtzen zuten.
  11. Oŕela Yainkoa goretsi ta eŕiaren edeŕa irabazten zuten. Yaunak, beŕiz, yareikide beŕiak egun oro itsasten zizkien.

 

3

Kepa’k eŕena sendatu

  1. Bein, Kepa eta Yon bederatzitako otoi-aldira yauretxeruntz gora ziyoazala, *
  2. lagunen bizkaŕez gizon bat zetoŕen, bere amaren sabeletik eŕen. Gaxoa egun oro Edeŕa zeritzan yauretxeko Ate ondoan yaŕtzen zuten, andik saŕtzen ziranei zerbait eskatzeko.
  3. Yauretxean saŕtzerakoan Kepa ta Yon’eri arek ukaŕtxo bat eskatu zien.
  4. Ari Kepa’k Yon’ekin so egiñaz, esan zion: «Begira guri!»
  5. Ua ayei begira-begira zegon, ayengandik zerbait aŕtuko zai.
  6. Ta Kepa’k esan zion: «Uŕerik ez ziľaŕik ez daukat; baña, daukadana damaizut. IESU Nazoretaŕaren izenean yaiki ta zabiltza». *
  7. Ta eskuitik elduta, gizona eraiki zun. Ta bertantxe oñazpi ta oŕpoak sendo biuŕtu zitzazkion.
  8. Ta yauzi batez zutitu ta asi zan ibiltzen, ta yauretxean ayekin saŕtu zan ibiltun ta yauzika, Yainkoa goratuz.
  9. Eŕi osoak gizona ikusi zun ibiltzen ta Yainkoa goresten;
  10. ta guziek zezaguten ua zala yauretxeko Ate Edeŕ ondoan eseririk egoten zan eskalea, ta yazo zitzayonaz aŕitu ta txundituta gelditu ziran.

Kepa deunaren itzaldia

  1. Arek Kepa eta Yon oraturik zeuzkala, eŕi osoa ayengana bildu zan arituta Salomon’en zeritzan aterpean.

  1. Kepa’k ori ikusita, eŕiari esan zion: «Ixraeldaŕok!: zergatik oŕetzaz aŕiťuta guri so zaudete, geron indaŕ ta eŕukiz gizon au ibiltun egin dugulakoan?
  2. Abraham, Ixaak eta Yakob’en Yainkoak. gure arbasoen Yainkoak, IESU, bere moŕoya goratu du, zuek etsayen eskuetan ipiñi ta Pilat’en auŕean ukatu zenutena, askatu nai zunean.
  3. Deun ta Zuzena zuek zapuztu ta gizeraiľea eman zekizuela eskatu zenuten:
  4. biziaren Soŕburua, beŕiz, il zenuten. Yainkoak iľartetik beŕpiztu du, ordea; ta oŕetzaz gu aitoŕtzaľe gatoz.
  5. Ta Aren izenaren siñespidetzat, dakusazuten ta dazaguzuten gizon au Aren izenak sendotu du, ta Arenganako siñesteak zeron guzion begietan osasuna eman dio.
  6. Ba-dakit, oŕatiño, senideok, zuek eta zuen agintariak oŕtan yakiteke ziardutela.
  7. Yainkoak, beŕiz, bere Kistoa’k nozitu beaŕ zula bere igaŕlên aoz esanik zuna oŕela bete du.
  8. Garbai zaitezte, beraz, ta onbidera zatozte, ogenak ezabatu dakizkizuen,
  9. Yainkoak bere auŕpegi-atsaroa ta zuentzat dan IESU Kisto igoŕl ditzan.
  10. Guzia beŕizteko garaya, luŕ asieratik izan diran bere igaŕle yatoŕen aoz Yainkoak aspaldi iragaŕitako garai ua eldu arte, zeruan egon beaŕ du-ta.
  11. Moxe’k, noski, esan zun: «Zuen senitartetik, Ni bezela, igaŕle bat zuen Yainkoak eraikiko dizue. Arek dasaizueken guzia entzuzute.
  12. Arako igaŕle ari entzun ez liokena, eŕitik iraitzi beaŕa da». *
  13. Samuel’gandik asi ta gerokoan mintzo izan diran igaŕle guziek ere alako egunak iragaŕi ditute.
  14. Igaŕlên semeak eta gure asabaekin Yainkoak egindako Itunaren semeak zerate zuek, Abraham’i Berak esan zion ezkero: «Zure azian luŕeko eŕi guziak onetsiak izango dira». *
  15. Zuentzat auŕena Yainkoak bere moŕoya beŕpiztu ta bidali du, okeŕbidetik aldendu ba’zerate, onetsi zaitzazan». *

 

4

Kepa eta Yon batzaŕtegian

  1. Ayek eŕiari mintzo zirala, apaizak, yauretxezaya ta saduikaitaŕak gañera etoŕi zitzaizkien,
  2. aseŕe goritan eŕiari biek irakatsi eta IESU’ketz iľartetiko piztea ba-zala aitoŕtzen ziotelako.
  3. Ta atzemanda, giltzapean itxi zituten biaramuneraño; iľunabaŕa zan-eta.
  4. Itzaldia entzun zutenetako askok siñetsi zuten, ostera; gizonak oŕela bost miľaraño edo geiturik.
  5. Biaramunean ayen nagusi, zâŕ ta idazlariak Yerusalem’en bildu ziran,
  6. bai eta apaiz nagusi Ana, ta Kaipa, ta Yon, ta Alexander, ta apaiz saiľeko guziak ere.
  1. Ta erdian biak ipiñi zitutela, galde egin zioten: «Zein indaŕez, ala noren izenean ori egin duzute?»
  2. Orduan Kepa’k, Goteunez beterik, esan zien: «Eŕiko nagusi ta Ixrael’go zâŕok, entzun!
  3. Eri baten osakuntza dala-ta, nola sendatu zan gauŕ galdetzen zaigun ezkero,
  4. yakizute zuek eta Ixrael osoak ere, zerok gurutzatu ta Yainkoak il-artetik piztutako IESU Kisto Nazoretaŕaren izenean gizon ori zuen auŕean osasundun dago.
  5. Ua da, bai, zuek etxe egitekoan astandutako aŕia, giltzaŕi egiña orain.
  6. Ta osabiderik ez dago beste iñorgan. Gizonei ez bait-zaye beste izenik eman ortzipean, arengandik osasuna izan dezagun».
  7. Kepa ta Yon’en adorea ayek ikusi ta ikasgabe ta alotzak zirala yakin zutenean, aŕitu ziran. Ba-zekiten gañera IESU’kin ibiliak zirala; *
  8. baña sendatutako gizon ua ayekin bait-zekusten, yardetsienik ez zuten bat ere.
  9. Ta batzaŕetik alde egiteko ayei aginduta, beren artean ziardukiten,
  10. esanaz: «Gizon auei buruz zer dagikegu? Agiri bait-da, ta Yerusalem’go guziei nabari zaye auek egindako alatza, ta ezin ukatu dugu.
  11. Oŕatiño ere, eŕiarengan arazoa geroago ta baŕeyatuago egin ez dedin, larderiatu ditzagun iñori ere alako Izena aipatuz itzik ez eglteko».
  12. Beraz, biak deiturik, agindu zioten iñola ere IESU’ ren izenean ezer ez esateko, ezer ez irakasteko.
  13. Baña Kepa ta Yon’ek yardetsi ta esan zieten: «Zerok gomazute Yainkoaren aitziñean bidezkoa ote zaigun Yainkoari baño zuei esangiñago izatea.
  14. Gerok ikusi ta entzun duguna ezin isiľean euki dezakegu-ta».
  15. Orduan ayek, eŕiaren belduŕez, bidaliak zeatzeko biderik aŕki eziñik, yazoaz guziak Yainkoa goresten zuten-ta, yarei igoŕi zituten.
  16. Oŕen alazki sendatutako gizona beŕogei ta urtetakoa bait-zan.

Siñestunen eskeŕ-otoia

  1. Yarei auŕkitu ziraneko, berentaŕengana eldu ta apaizpuru ta zâŕek egin zietena zearo azaldu zieten.
  2. Ayek aditutakoan, aotsa biotz batez Yainkoarengana yaso zuten, esanaz: «Yauna! Ortzi-luŕ-itxasoak eta ayetako guzia egin dituzuna Zu zera.
  3. Zuk zure moŕoi ta gure asaba dan Dabid’en aoz Goteunak itz egiñez, esan zenun:

«Zergatik dabiltza eŕiak oŕoz ta aŕotzak asmo utsalez?

  1. Yaunaren auŕka ta aren Igurtziaren auŕka luŕeko bakaldunak yaiki

ta nagusiak elkaŕtu dira.» (Er. 2, 1.2.)

  1. «Izan ere, iri ontan Erode ta Pilat aŕotzekin ta Ixrael eŕiarekin elkaŕtu ziran, iguŕtzi zenun zure moŕoi IESU deunaren izenaren auŕka,
  2. zure eskuz ta burupidez erabakita zegona bete zedin.
  3. Orain, bada, Yauna: ayen zemak entzun, ta zure itza zabal-zabal aldaŕikatzeko kemena zure moŕoyei eman. *
  4. Zure eskua zabaldu, zure moŕoi IESU’ren izenean sendakuntzak, alatzak eta agerpideak egin ditezan».
  5. Otoi au egindakoan, bildurik zeuden tokia ikaraz asi zan ta guziak Goteunez bete ziran, ta Yainkoaren itza zabal-zabal zerausaten.

Siñestunen batasuna

  1. Ainbeste siñestunen biotza, beŕiz, bakaŕa zan, bai eta gogoa ere; ta iñork ez zion yabezuŕian zuna arena zanik; guzia guzientzat zitzayen, ordea.
  2. Bidaliek IESU Kisto Yauna’ren beŕpiztea bipilki aitoŕtzen zuten, ta guziengan eskeŕa ugari zan.
  3. Landeŕik ayen artean bat ere ez zegon; beren aloŕ ta etxeak yabe guziek saldurik, ordaña ekaŕi
  4. ta bidalien oñetan ipintzen zutelako; ta andik beaŕ aña bakoitzari ematen zitzayon.
  5. Oŕela, Bidaliek Barnaba (edo orobat dana: Atsegin-seme) goitizena ezaŕi zioten Yose’k, Kiper’en yayo ta lebitaŕa zanak,
  6. landa bat zularik, saldu ta ordaña ekaŕi ta Bidalien oñetan ipiñi zun.

 

5

Anani ta Sapir

  1. Anani zeritzan norbaitek, bere emazte Sapir’ekin itunduta, landa saldu
  2. ta, emazteak ez zekila, ordañetik zerbait ostendurik, enparaua ekaŕi ta Bidalien oñetan ipiñi zun.
  3. Kepa’k esan zion: «Ananil Biotza Satan’ek nola aŕtu dizu, Goteunari gezuŕti izateko, landa-saritik zati bat ostendu duzu-ta?
  4. Landa-yabe ziñanean, zurea ez ote-zan? Salduz-gero, berebat, ordaña zure mendean ez ote-zan? Zergatik, bada, oŕelakorik zure biotzean erabaki duzu? Ez diezu gezuŕa gizonei esan, Yainkoari bazik.
  5. Itzok adituta, Anani erori ta il egin zan. Ta entzule guziak belduŕ goŕitan saŕtu ziran.
  6. Gazte batzuk yaikita iľotza eraman ta eortzi egin zuten.
  7. Iruren bat ordu ezkero, aren emaztea ere saŕtu zan, yazoa yakiteke.
  8. Ta Kepa’k esan zion: «Esaidazu landa onenbestez saldu ote-duzuten». Ta emakumeak esan zion: «Bai, onenbestez».
  9. Orduan Kepa’k esan zion: «Zergatik itundu zerate Yaunaren Atsari gezur esateko? Oŕa ate ondoan zure senaŕa eortzi dutenen oñak. Zerori ere eramango zaitute».
  10. Ta bertantxe aren oñetan erori ta il egin zan. Beraz, gazte ayek saŕtuta, ua iľotzik idoro, ta atera, ta bere senaŕ-ondoan eortzi zuten.
  11. Ta bai eliz osoan, bai eta yazoa entzun zuten guziengan ere, belduŕ aundia soŕtu zan. *

Eliza geitzen

  1. Eŕiarengan ere Bidalien eskuz alatz ta aŕigaŕi asko egiten ziran. Siñestunak Salomon aterpean biltzen ziran gogo batez guziak.
  2. Bestêtako batek ere ez zun ayei erasteko kemenik; eŕiak, ostera, aundiesten zitun,
  3. ta Yainkoarengana siñestun beŕiak samaldan zetozan, gizon ta emakume.
  4. Eriak ere zeyetara atera ta zeŕaldo ta oetan ipintzen zituten, Kepa zetoŕeneko, aren itzalak bederen ayetako bat edo bat ikuťu ta sendatu zezan.
  5. Bai eta auzoko irietatik ere lagunak samaldan zetozan, ero ta txeŕendunak ekaŕiz; ta alako guziak sendatzen ziran. *

Bidaliak beŕiro esetsiak

  1. Orduan apaiz nagusi ta aren alderdikoak —sadukaitaŕak, alegiabekaizkeriz eŕeta yaiki ziran,
  2. ta Bidaliak atzirik, eŕiko baitegian itxi zituten.
  3. Baña, gauez Yaunaren aingeruak baitegiko atea zabaldu ta atera zitun, esanaz:
  4. «Zoazte yauretxera, ta an eŕiari bizibide oni dagokiona azaldu ezayozute».
  5. Ayek, ori adituta, yauretxean goizetik saŕtu ta irakasten asi ziran. Bañan, apaiz nagusiak eta aren alderdikoak elkaŕturik, batzaŕea ta Ixrael’go zaŕ guziak bildu ta moŕoyak baitegira igoŕi zituten Bidaliak eratoŕtzeko.
  6. Moŕoi ayek arâ eldu ziranean, ez zituten baitegian idoro, ta itzulirik, yazoa azaldu zieten,
  7. esanaz: «Baitegia alik sendoen itxirik idoro dugu, bai eta atauŕean zayak ere ernai; bañan, iriki ondoren, iñor ere ez dugu baŕnean idoro».
  8. Esanok adituta, yauretxezaya ta apaizpuruak kezketan yaŕi ziran ori zer liteken.
  9. Baña norbaitek etoŕi ta esan zien: «Ara! Baitegian itxi zenituten gizon ayek yauretxean dituzute eŕiari irakasten».
  10. Orduan moŕoyekin yauretxezaya arâ yoan zan, ta ekaŕi zitun, ayei indaŕik egin gabe; eŕiak aŕika zitzan belduŕ bait-ziran.
  11. Ekaŕi ala, batzaŕeari auŕkeztu zizkioten, ta apaiz nagusiak itandu zien,
  12. esanez: «Agindu genizuen, ta zoŕozki gero, oŕelako izenean ez irakasteko; ta oŕa! zuen irakasketaz Yerusalem bete duzute, ta oŕako gizon oŕen odola gañera egotzi nai diguzute».
  13. Baña Kepa ta Bidaliek yardetsi ta esan zioten: «Gizonei baño bidezago Yainkoari esangin izan beaŕ.

  1. Abetik eskegi ta il zenuten IESU, gure arbasoen Yainkoak beŕpiztu *
  2. ta bere eskuiz buruzagi ta yareiletzat goratu du, Ixrael’i ogen-garbai ta asketsa emateko.
  3. Ta diogunaren aitoŕtzaľe gatoz gu, ta Yainkoak bere aginpidea onaŕtzen dutenei damayen Goteuna».
  4. Entzunaz eŕeta, Bidaliak iľerazteko asmoa zerabilten.

 

Gamaliel’en onua

  1. Baña Gamaliel zeritzan ta eŕi osoarentzat itzal aundiko lege-irakasle zan parisaitaŕ batek, batzaŕean yaikita, gizon ayek apuŕ batez andik ateratzeko agindu zun,
  2. ta angoei esan zien: «Ixraeldaŕok: gizon oriei buruz zertara yaŕtzen zeraten zeatz begirazute.
  3. Arestiko egun auetan Teuda yaiki bait-zan, bera norbait zala esanaz, ta lareunen bat lagun atxiki zitzazkion; bañan, ari bizia kendua izan zitzayonean, aren yaŕaiľeak baŕeyatu ta ezereztu egin ziran.
  4. Aren ondoren Yuda Galilaitaŕa ere eŕolde-egunetan yaiki zan, ta beregana lagun asko ekaŕi zitun.
  5. Ori ere galdu zan, ta zeŕaizkion guziak sakabanatu ziran. Oraingo arazoan, beraz, dasaizuet: oŕelako gizonengandik bereiz egon; utzi itzazute. Asmo ta ekiñaldi au gizagandik ba’da, berez suntsituko da-ta;
  6. Yainkoarengandik ba’da, beŕiz, ezin biŕinduko dituzute, Yainkoaren etsai azaldu gabe».
  7. Iritzi au ayek onaŕtuta Bidaliak deitu zituten, ta zigoŕtu zituztelarik, IESU’ren izenean itzik ere ez egiteko agindu zietela, askatu egin zituten.
  8. Ayek, beŕiz, pozik ziyoazan batzaŕe auŕeandik, IESU’ ren izenarengatik iraingaŕi auŕkitu ziralako.
  9. Ta opoŕik gabe yauretxean ta etxez-etxe egun oro ba-zebiltzan irakasten ta IESU Kisto’ren Beŕi Ona zabaltzen.

 

6

Estebe-eta, aukeratuak

  1. Egun ayetan ikasleak geitzen zirala-ta, ebertaŕen auŕka elendaŕak zinkuriñez asi ziran, eguneroko sorozketan ayen alargunak alde bat utziak ziralako. *
  2. Argatik, amabiek ikasle guziak bildu ta esan zieten: «Ez da egoki Yainkoaren itza mai-ayolaŕen guk uztea. *
  3. Beraz, senideok, zuetako zazpi gizon Goteunez ta senaz betetsu aukeratu itzazute ardura ori egotzi dezayegun.
  4. Gure gain bego, beŕiz, otoi ta itz egitekoa».
  5. Erausi au batzaŕe osoaren gogarako izan zan; ta siñestez ta Goteunez betetako Estebe, ta Porokor, Nikanor, Timon Parmen ta Nikol, Antiokei’ko eraskiña, aukeratu zituten.
  6. Orduan Bidaliei auŕkeztuak izanda, auek, otoi egiñaz, eskuak gañera ezaŕi zizkien.
  1. Ta Yainkoaren itza zabaltzen ziyoan, ta ikasle saiľa Yerusalem’en eruz geitzen zan, ta apaiz ainitz ere siñeste-mendera zetozan.

Estebe langiľe bikain

  1. Eskeŕ ta indaŕez beterik, Estebe’k eŕiarengan alatz ta aŕitzeko asko egiten zitula-ta,
  2. Yaregindakoena zeritzan batzaŕtegiko batzu, bai eta Kirene, Alexandiri, Kilikl ta Asia’ko batzartegietakoak ere, Estebe´ren auŕka eztabaidan yaiki ziran. *
  3. Aren izketako yakintza ta adoreari ezin gogoŕ egin zioten, ordea.
  4. Gizon batzu erosi zituten, beraz, Moxe’ren ta Yainkoaren auŕka birao-itzak entzun zizkiotela esateko.
  5. Ta eŕia ta zâŕ ta idazlariak axatuz, arengana yota, ua atzi ta batzaŕera eraman zuten.
  6. An aitoŕtzaľe gezuŕti batzu auŕkeztu zituten, ta auek esan zuten: «Gizon au ez da yauretxe ta legearen auŕka itz egitez bein ere aspeŕtzen.
  7. Gerok entzun dlogu esaten: IESU Nazoretaŕak toki au poŕokatuko du, ta Moxe’k irakatsitako ekanduak aldatuko ditu». Orduan, batzaŕeko guziek ari so eginda, auŕpegia ikusi zioten aingeru auŕpegia bezelakoa.

 

7

Estebe’ren itzaldia

  1. Apaiz nagusiak esan zion: «Ori oŕela al-da?»
  2. Ta ark esan zun: «Nere anai ta aitak, entzun: «Karan’en baño len Abraham, gure arbasoa, Mesopotami’n bizi zala, Yainko aintzatsua auŕkeztu zitzayon,
  3. ta esan zion: Zure luŕ ta aidetartetik irten ta Nik darakuskikezudan luŕaldera zatoz». *
  4. Oŕezkero, Kaldai luŕetik irtenda, Karan’en gelditu zan. Andik, beŕiz, aren aita il ondoren, zuek orain bizi zeraten luŕ ontara Yaunak eratoŕi zun.
  5. Bañan ez zion oin-atz' bateko zatitxorik ere beretzat eman; agintza, ordea, bai, egin zion, luŕ au ari ta aren ondorengoari yarauntsitzat emango ziela; ta au Abraham’ek semerik ez zunean.
  6. Yainkoak esan zion berebat: «Zure ondorengoa atzeŕian aŕotz biziko da, lareun urtez yopu egiña ta azpiratua. *
  7. «’Ta aren yabe daiteken eŕia Nik ebatziko dut, dio Yainkoak; eta, aŕezkero, zure ondorengoak luŕ ontan yauretsiko nau’».
  8. Erdain-ituna ere burutu zun arekin; ta oŕeia Abraham’ ek Ixaak soŕtu ta zortzigaŕen egunean erdaindu zun, ta berebat Ixaak’ek Yakob’ eta Yakob’ek amabi arbasoak. *
  9. Arbasoak bekaitzez Yose saldu zuten Aigito’ra; bañan Yainkoa arekin zegon, *
  10. ta neke guzietatik atera zun; Aigito’ko bakalduna zan Parao’ganako gogarabide ta sena eman zizkion; ta Parao’k Aigito’ren ta bere etxe osoaren buru yaŕi zun.
  11. Baña gosete ta beltzaldi aundia Aigito osoan ta Kanaan’en soŕtu ziran; ta gure arbasoak yatekorik ez zuten.
  1. Ordun Yakob’ek yanaria Aigito’n ba-zala adituta, gure arbasoak lenengo aldiz igoŕi zitun.
  2. Bigaŕenean, Yose bere anayei azaldu zitzayen, ta aren yatoŕia Parao’rentzat nabari izan zan.
  3. Oŕezkero Yose’k bere aita ta aide guziak deitu ta eratoŕi zitun, irurogei ta amabost lagun. *
  4. Yakob, beraz, Aigito’ra yeitxi zan, ta bera, ta gure arbasoak ere, an il ziran.
  5. Andik Sikem’era aldatu ta Abraham’ek bertan Emor’en semei ziľaŕez erositako iľobian eortziak izan ziran.
  6. Yainkoak Abraham’eri egindako agintzaren garaya uŕbiltzen zala, eŕia Aigito’n ugari ta kopurutsu egiña zan.
  7. Bañan Yose ez zezagun bakaldun beŕi batek yaikita,
  8. gure enda maltzuŕkeriz ezetsi ondoren, gure asabei beren semetxoak oŕ utzerazi zizkien, azi ez zitezan.
  9. Garai artan Moxe yayo zan, Yainkoaren Beraren begibetegaŕi. Ta iru iľabetez aitarenean azten egonda gero,
  10. ua ere utzia izan zan. Baña Parao’ren alabak semetzat aŕtu ta azi zun.
  11. Aigitoaŕen yakintza guziak irakatsi zizkioten; ta oŕela Moxe itzez ta egitez azkaŕ egin zan.
  12. Beŕogei urte zitula, biotzak eraginda, Ixrael'daŕak, bere anayak, ikusi nai izan zitun.
  13. Bidegabe norbaiti egiten aigitoaŕ bat ikusirik, gizaxo aren alde yaŕi zan, ta aigitoaŕa sakailduz, ari egindako okeŕa zuzendu zun.
  14. Senidei adierazi nai zien bere eskuz Yainkoak yaregingo zitula; bañan ayek ez zuten uleŕtu.
  15. Biaramunean batzu upatu zitun auzka, ta elkaŕ adiskidetzeko gogoz esan zien: «Gizonakl, anai izanda, zergatik elkaŕ iraindu?»
  16. Bañan bestearen atzemaľeak Moxe asagotu zun, esanaz: «Nork yaŕi zaitu gure gain nagusi ta ebazle?»
  17. Aigitoaŕa atzo il zendun bezela, ni ere 11 nai ote-nauzu?»
  18. Itzok adituta, Moxe’k iges egin zun ta Madian-luŕean aŕotz bizi izan zan, ta seme bi an izan zitun.
  19. «Beŕogei urte igarota, Sinamendi’ko basoan aingeru bat azaldu zitzayon sasi irazekiaren gaŕetan.
  20. Zekusan agerkariaz Moxe aŕiťu zan: ta begiratzera uŕbildu zanean, Yaunaren mintzo au eldu zitzayon:
  21. «Ni naiz zure arbasoen Yainkoa, Abrahaem’en ta Yakob’en Yainkoa». Moxe’k, ordea, ikaraz, begiratzeko ere adorerik ez zun. *
  22. Ta yaunak esan zion: «Oskiok erantzi; zauden tokia deuna da-ta. *
  23. «Nere eŕiaren laŕialdia Aigito’n ikusi dut ikusi, ta aren intziria entzun dut; eta ayek gaizkatzera yeitxi naiz. Zatoz, bada; Aigito’ra igoŕiko zitut.»
  1. «Nork yari zaitu nagusi ta ebazle» esanaz, ayek zapuztu izan zuten Moxe ber-bera, Yainkoak nagusi ta yaregiľe igori zien, sasian ari azaldutako aingeruaren eskuz. *
  2. Moxe au da, Aigito’n Itxaso Goŕian ta basoan beŕogei urtez alatz ta aŕigaŕiak egiñik, atera zituna. .
  3. Moxe au da, Ixrael’daŕei esan ziena: «Ni bezelako igaŕle bat zuen senidetartetik Yainkoak soŕtuko dizue; ari entzun».
  4. Uaxe da, basoan gure asabataldearekin zala, Sinamendi’n zerauskien aingeruarekin egona, ta bizirako itzak gerontzat aŕtu zituna.
  5. Baña gure asaba ayek ez zioten entzun nai izan; aitzitik, gogoŕ egin zioten ta Aigito’ra biotzez biuŕtu ziran,
  6. Aaron’i esanaz: «Gure auŕetik yoateko Yainkotzakoak egizkiguzu; Aigito-luŕetik atera gaitun Moxe oŕi zer yazo zayonik ez dakigu-ta».
  7. Txekoŕ bat ere egin zuten egun ayetan, ta irudin ari oparia eskeñi zioten, ta beren eskulanaz poz-pozik zebiltzan.
  8. Argatik Yainkoak atzeratu zitzayelarik izaŕekiko yaureskerira erortzen utzi zitun, igaŕlên idaztian esana dagonez:

Ixrael etxea, beŕogei urtez basoan saŕaski-oparik eskeñi ote-zenidaten?

  1. Molok’en txabola

ta zuen yainko Eŕepan’en izaŕa zuen erdian aŕtu zenituten, ordea, zerok egindako irudiok yauresteko.

Beraz, Babilon’ez aruntzago aldatuko zaituzt. (Am. 5, 25-27).*


  1. «Itun-txabola gure arbasoekin basoan zegon. Ala Moxe’ri zerauskionak agindu bait-zion, artarako eredua erakutsiaz.
  2. Ta bera gure arbasoak aŕtu ta ekaŕi zuten, beren auŕetik Yainkoak oildutako eŕien yabe, IESU’ren agindupean yaŕi ziranean. Egon ere oŕela zegon Dabid’en egunetaraño.
  3. Onek Yainkoaren edeŕa izan zun, bai eta otoi egin ere, Yakob’en Yainkoa’rentzat aterpea egiteko.
  4. Ala ere, etxea eraiki ziona, Salomon izan zan.
  5. Ez da, oŕatiño, Goigoikoa eskuz egindako aterpetan bizi, igaŕleak dionez:
  6. Ala dio Yaunak:

Ortzia dut aulki, ta luŕa oñazpiko. Zein etxe eraikiko didazute?

Zein liteke nere atseden tokia? (Is. 66, 1.2.) 50. Ez al-ditu guziok nere eskuak egin?

  1. «Lepagogoŕ, biotz ta belaŕi erdaindu gabeok; Goteunari zuek beti gogoŕ dagiozute. Ala zuen asabak, ala zuek ere. *
  2. Zein igaŕle ez zuten zuen arbasoek ezetsi? Ayek, Zuzenaren etoŕera ziragaŕtenak il egin zituten; zuek Berari iruzuŕ egin ta bizia kendu diozute.
  3. Aingeruen bitartez legea aŕtu ta ez duzute bete.»

Estebe’ren eriotza

  1. Au entzunda, ayen biotzak leŕtu beaŕez ta ortzak kaŕaska asi ziran aren auŕka.
  2. Ark, beŕiz, Goteunez beterik, ortzira begira ta Yainkoaren aintza ikusi zun, bai eta Yainkoaren eskui aldean IESU zutik ere.
  3. Ta esan zun: «Oŕa! ortzia zabalik dakust, eta Yainkoaren eskui aldean Gizasemea zutik».
  4. Orduan ayek, gaŕaxika beren belaŕiak estalirik, oldaŕ batez gañera etoŕi zitzazkion, ta iritik landara yaurti ta aŕikatu egin zuten. *
  5. Ta an bildu ziranek beren txabuxak Saul zeritzan gazte baten oñetan ezaŕita,
  6. Estebe aŕikatzen zuten. Onek, bitartean, aŕen au zerasan: «IESU Yauna, aŕtu nere arnasa».
  7. Ta belaunikaturik, ozengi ots egin zun: «Yauna!, ez iezu ogen au egotzi». Au esanda, erio-lo egin zun. Aren eriotza, beŕiz, Saul’ek edeŕesten zun.

 

8

Siñestunak baŕeyatuta

  1. Egun berean Yerusalem’ go Elizaren auŕka yazaŕi aundi bat soŕtu zan; eta, Bidaliak ez besteak, Yudai ta Samari bazteŕaldetara guziak baŕeyatuak izan ziran.
  2. Ala ere, gizon yainkozale batzuk Estebe eortzi zuten ta iľeta aundiak egin zizkioten.
  3. Saul’ek, beŕiz, itxesa zekaŕkion Elizari, gizon ta emakumeak atzi ta baitegira eramateko etxerik-etxe saŕtuz.
  4. Bitartean, baŕeyatu ziranak, an-emen zebiltzan, Beŕi Ona zabaltzen.

Piľipe Samari’n

  1. Piľipe’k Samari’ko iri batera yeitxirik, Kisto’ren beŕi angoei zeramayen; *
  2. ta Piľipe’k zesayena gogotik entzuteko guziak bat ziran, egiten zitun alatzak ikusirik.
  3. Izan ere, txeŕendun askorengandik txeŕen satsuak deadaŕez irten, ta elbaŕi ta eŕen asko sendatzen ziran.
  4. Argatik poza iri artan aundia zan.
  5. Irian, beŕiz, Simon zeritzan norbait aspaldi bizi zan aztiketan, eta eŕia liľuratuta zeukan, aundiren bat bera zala esanaz.
  6. Guziek, txiki ta aundi, aditzen zioten, esanaz: «Au duk, bai, Yainkoaren indaŕa, ta aundia gero!»
  7. Oŕi adikoŕ azaltzen zitzazkion, beŕiz, bere aztikeriz aspaldi luzetik liľuratuak zeuzkalako.
  8. Bañan, Yainkoaren Yauraldia IESU Kisto’ren izenean aldaŕikatzen zion Piľipe’ri siñetsi zioteneko, guziak, gizon ta emakume, ukuzten ziran:
  9. ta Simon’ek berak siñetsi ta ukuzpena aŕtu zun; ta aŕezkero Piľipe’ren yaŕaiľe egin zan, onek egiten zitun alatz ta aŕigaŕiak txoratuta ikusirik.

Kepa eta Yon Samari’n

  1. Yainkoaren itza Samari’k aŕtu zula Yerusalem’en zeuden Bidaliek entzun zutenean, Kepa eta Yon ayengana igoŕi zituten.
  2. Ta auek arâ eldu ziranean, ayen alde otoi egin zuten, Goteuna aŕ zezaten *
  3. oraindik ez bait-zan ayetako iñorengana etoŕia; ta bakaŕik IESU Yauna’ren izenean ukuziak ziran.
  4. Garai artan, beraz, eskuak gañera ezaŕtzen zizkien, ta oŕela ayek Goteuna aŕtzen zuten.
  5. Simon’ek Bidalien esku-ezaŕtzez Goteuna ematen zala ikusita, ziľaŕa eskeñi zien, *
  6. esanaz: «Niri ere al-izate au idazute, eskuak nik edonori ezaŕita, alakoak Goteuna aŕtu dezan».
  7. Baña Kepa’k esan zion: «Bego zurekin zure ziľaŕa zeroŕen galgaŕi; Yainkoaren emaria ziľaŕez iritsi uste duzu-ta.
  8. Ez dago zuretzat izpide ontan eskurik, ez erkidegorik; Yainkoaren auŕean zure biotza zuzen ez dalako.
  9. Zure gaiztakeri onen garbai izan zaitez, beraz, ta Yainkoari otoi egiozu, zure biotzeko asmakeria askesten ote dizun;
  10. beazun gaŕatzez ta gaiztakeri-biľuŕez zaudela dakust-eta.»
  11. Simon’ek erantzun ta esan zion: «Zerok nere alde Yaunari otoi egiozute, esan duzunetik ezer ere ez datoŕkidan».
  12. Oŕela Yauna aitoŕtu ta Aren itza aldaŕikatu zutela, Yerusalem’erako ostera aŕtu zuten, Beŕi Ona bide nabaŕ Samari’ko bazteŕ askotan zabalduz.

Aitiopi’ko irena

  1. Bitartean Piľipe’ri Yaunaren aingeruak itz egin, ta esan zion: «Yaiki ta zoaz egoaideruntz, basoan baŕna Gaza’ra Yerusalem’dik yeixten dan bidera».
  2. Ta Piľipe yaiki ta yoan zan. Ta ara!, Aitiopi’ko anderegoi Kandake’ren inguruko aundizki ta altxoŕtzaya zan aitiopiaŕ gizon iren bat, yauresketara Yerusalem’era etoŕi zala, *
  3. itzuliz etxera ziyoan bere guŕdian eserita, Isai igaŕlearen idaztia irakuŕtzen.
  4. Gogoak Piľipe’ri esan zion: «Ots!, eldu guŕdi ortara.»
  5. Ara leyaturik, Isai igaŕlearena irakuŕtzen entzun ta esan zion: «Irakuŕtzen duzuna uleŕtzen al-duzu?»
  6. Ark erantzun zion: «Nola nezake, iñork azaltzen ez ba’ dit». Eta Piľipe’ri eskatu zion igo ta arekin esertzeko. *
  7. Irakuŕtzen zun idaztunea au zan:

«Ardia bezela, arategira eraman zuten. ta moztaľearen auŕean bildots isiľak bezela, ez zun aoa irikitzen.

  1. Aren auzia lotsagaŕiro ebatzi da. Aren gizaldia nork azalduko du, Aren bizia luŕetik erauzia dan ezkero?» (Is. 53, 7-8)
  2. Irenak orduan Piľipe’ri esan zion: «Nortzaz, otoi, dio ori igaŕleak? Bere buruaz, ala beste norbaitetzaz?»
  3. Ta Piľipe’k bere aoa irikirik, idaztune ontatik asita, IESU’ren beŕi yakiñerazi zion.
  4. Oŕela bidean auŕera ziyoazela, urgune batera eldu ziran, ta irenak dio: Onal, emen ura: ukuzpena zerk daragozkit?»
  5. Eta Piľipe’k esan zion: «Biotz-biotzez siñesten ba’duzu, ezerk ez». Ark erantzun ta esan zion: IESU Kisto Yainkoaren Semea dala sinisten det».
  6. Eta guŕdia gelditzeko agindu zun. Beraz, biak, Piľipe ta irena, uretara yeitxi ziran, ta Piľipe’k ukuzi zun.
  7. Bañan uretik igo ziranean, Yaunaren Atsak Piľipe eraman zun, ta aŕezkero ez zun arenik irenak ikusi. Ala ere bidean auŕera ziyoan.
  8. Piľipe, beŕiz, Azot’en auŕkitu ta andik Kaisarai’ra yoan zan, Beŕi Ona iriz-iri zabaltzen.

 

9

Saul’en onbideratzea

  1. Bitartean Saul’ek, Yaunaren ikaslên auŕka oraindik zema-saŕaskiak zeriotzala apaiz nagusiarengana yo,
  2. ta Damasko’ko batzaŕentzat idazkiak eskatu zizkion, lege ontako iñortzu idoro ezkero, guziak, gizon ta emakume, lotu ta Yerusalem’era ekaŕtzeko.
  3. Aruntza bidean Damasko ondora eldu zanean, ostargi istatsuz bat-batean bildurik arkitu zan,
  4. ta luŕ yota, mintzo bat entzun zun berari esaten: «Saul! Sauľ Zergatik ezesten nauzu?»
  5. Ta erantzun zion: «Yauna, nor zaitut?» Ta mintzoak ari: «Zuk ezesten duzun IESU naiz Ni. (...) *
  6. (...) Yaiki ta saŕtu irian; ta esango dizute zer egin beaŕ duzun.»
  7. Aren bidaideak aŕiťuta zeuden mintzoa entzun bai ta iñor ikusten ez.
  8. Saul yaiki zan; baña begiak iriki aŕen, ezer ez zekusan. Eskutik elduta, beraz. Damasko’ra eraman zuten.
  9. Ta iru egunez egon zan, ezer ikusi, ezer yan eta ezer edan gabe.
  10. Anani zeritzan ikasle bat Damasko’n ba-zan. Oni Yaunak irudipenez esan zion: «Anani!» Onek esan zion: «Emen naukazu, Yauna!»
  11. Ta Yaunak ari: «Yaiki, Zuzena deritzan txaidera yoan, ta Tarso’taŕ Saul batengatik Yuda’renean galde ezazu. Otoiketan oŕ dago,
  1. ta Anani deritzan gizon bat irudipenez ikusi du beragana saŕtzen ta eskuak berari ezaŕtzen, ikustun egin dedin.»
  2. Anani’k erantzun zion: «Yauna!, askori entzunda nago zeinbeste kalte zure deunei gizon oŕek Yerusalem’en egin dizkien. *
  3. Emen bertan zure izenpean dauden guziak biľuŕtzeko eskubidea apaizpuruengandik aŕtu omen du.»
  4. Bañan Yaunak esan zion: «Zoaz! Atzeŕi, bakaldun eta Ixrael’go semêi nere izena eramateko langiľe yatoŕ bait-zait ori.
  5. Nik erakutsiko diot zeinbeste neke yasan beaŕ ditun nere izenarengatik.»
  6. Orduan Anani yoan zan ta arenean saŕtu zan. Ta eskuak ari ezaŕirik, esan zion: «Saul, nere anai! Onuzko bidean ikusi duzun IESU Yaunak bidalita natoŕkizu, ikustun egin ta Goteunez bete zaitezan».
  7. Ta bertantxe aren begietatik ezkatak edo alakotsu zerbait yalki zala, beŕiro ikusten asi ta yaikirik ukuzia izan zan.
  8. Ta zerbait yanda, indaŕtu zan. Ta zenbait egunez, Damasko'ko ikaslêkin gelditu zan.

Saul’en lenbiziko aldaŕiak

  1. Ta bereala asi zan Yainkoaren Semetzat IESU batzaŕetan aldaŕikatzen.
  2. Ta entzule guziek aŕiťuta zioten: «Ez ote-duk au izen oŕen aiderdikoak Yerusalem’en poŕokatzen ari izana, eta emengoak ere apaizpuruengana loturik eramateko etoŕia?»
  3. Saul’ek, ostera, geroago ta azkaŕako Damasko’ko yuduak lotsarazten zitun, «Ori Kisto’a da» aitoŕtuz.
  4. Egun askotsu igarota, yuduak elkaŕtu ziran, ua galtzeaŕen,*
  5. ta gau ta egun atezai zeuden ua iltzeko. Ayen burupidea Saul’ek igaŕi zun, ordea,
  6. ta ikaslêk gauez ua aŕturik, saski batean ormatik landara eratxi zuten.
  7. Yerusalem’era etoŕirik, ikaslekin bat egin nairik zebiľan; bañan, ayek ikasle zala ez bait-zekiten, aren belduŕ ziran.
  8. Orduan Barnaba’k Saul aŕtu ta bidaliei auŕkeztu zien. Saul’ekin Yaunak bidean izandako auŕpegi-ikuste ta mintzaldia ere azaldu zizkien, bai eta IESU’ren izenean zabal-zabal Damasko’n ari izan zala ere.
  9. Aŕezkero Yerusalem’en ayekin zebiľan saŕ-irtenik; ta Yaunaren izenean zabal-zabal itz egiñik.
  10. Elendaŕekin ere erausi ta eztabaidak ba-zitun; ta ayek ua iltzeko asmoa zerabilten.
  11. Bañan ori anayek igaŕita, Kaisarai’ra eraman ta andik Tarso’ra igoŕi zuten.

 

Kepa Lida’n ta Yope’n

  1. Eliza, beŕiz, Yudai osoan, Galilai’n ta Samari’n nare zegon; azten ziyoan, ta, Yaunaren belduŕez ari zala, Goteunaren urgaziz zabaltzen zan.
  2. Kepa guziek ikeŕtzen zebiľan-ibili, ta Lida’n bizi ziran zindoengana ere eldu zan. *
  3. Ainea zeritzan elbaŕi bat an idoro zun, zortzi urte ezkero oean etzana.
  4. Kepa’k esan zion: «Ainea!, IESU-Kisto’k sendatzen zaitu. Yaiki ta zure oea atondu». Ta bertantxe yaiki zan.
  5. Lida ta Saron’go bizilagun guziek ua ikusi zuten, ta Yaunarengana biuŕtu ziran.
  6. Yope’n ere, Tabita, edo orobat dana, Basauntz zeritzan andere guziz ongiľe ta ukaŕ emaľe bat ikaslêtan ba-zan.
  7. Ta ara: egun ayetan gaxotu ta il egin zan, ta ikuzi ondoren, etxeko goyaldean yaŕi zuten.
  8. Yope’ren ondoan bait-dago Lida, ikaslêk Kepa an zala adituta, arengana gizon bi igoŕi zituten eskari au egiteko: «Zatoz lenbaitlen gurera».
  9. Kepa, beraz, yaiki ta yoan zan ayekin. Arâ eldu zanerako, goitira eraman zuten; ta alargun guziek, arengana negaŕez yota, Basauntz’ek, ayekin zala, zegizkien yazki ta soñekoak zerakuskioten.
  10. Kepa’k guziei alderaginda, belauniko otoi egin zun, ta iľotzarengana itzulirik, esan zion: «Tabita, yaiki zaitez!!» Ta ark, begiak zabaldu zitun, ta Kepa ikustean, agondu zan.
  11. Orduan Kepa’k, ari eskua emanez, eraiki zun; ta zindo ta alargunak deituta, bizirik itzuli zien.
  12. Yope osoan gertari au nabari izan zan; ta ainitzek Yaunari siñetsi zioten.
  13. Yope’n, beŕiz, egunetarako gelditu zan Simon zeritzan laŕugin batenean.

 

10

Korneli’k Kaisarai’n ikusia

  1. Italika zeritzan guda saiľeko euntari bat, Korneli izenez Kaisarai’n ba-zan. *
  2. Gizon zintzo ta yainkobelduŕekoa zan bere etxeko guziekin; eŕiari ukaŕ asko zegizkion, ta otoiketan beti Yainkoari ari zitzayon. *
  3. Onek irudipenez Yainkoaren aingerua argiro ikusi zun irurak aldean beragana saŕtzen ta berari esaten: «Korneli!»
  4. Korneli’k arengana begira-begira ta izuak aŕtuta, esan zion; «Zer da, Yauna?» Ta aingeruak esan zion: «Zure otoi ta ukaŕak zure oroigaŕitzat Yainkoarenganaño igoak dira.
  5. Orain, bada, Yope’ra norbait igoŕazu, Kepa goitizen dun Simon bat deitzeko.
  6. Etxea itxasegian daukan Simon laŕugin norbaitenean aŕotz dago.»
  7. Zerauskion aingerua yoan zala, Korneli’k moŕoi bi ta bere menpeko gudamutil yainkozale bat deitu,
  8. ta yazoa ayei azaldurik, Yope’ra igoŕi zitun.

Kepa’k Yope’n ikusla

  1. Biaramunean, ayek bidean yoanez irira uŕbiltzen ziranean, Kepa etxegañera igo zan otoi egiteko: eguerdi aldea zan.
  2. Gosetu zan, ordea, ta zerbait aŕtu nai izan zun. Baña, bazkaria gertutzen zioteia, zorabiotuta gelditu zan.
  1. Ta ortzia zabalik ikusi zun, bai eta izara aundi bat zirudin zerbait, lau mokotatik oratua luŕ gañera yeisten.
  2. Edozein muetako piztiak artan ba-ziran; luŕeko naŕazti ta lauroñekoak, eta ortziko egaztiak.
  3. Ta mintzo bat eldu zitzayon: «Kepa!, yaiki, il ta yan».
  4. Baña Kepa’k esan zun: «Iñola ere ez, Yauna; mordoil ta satsu danik ez dut egundaño yan».
  5. Ta beŕiro mintzoak ari: «Yainkoak garbi egiña, loitzat zuk ez etsi». *
  6. Irutan ori gertatu zan; ta izara lako ua berialaxe ortzira biuŕtu zuten.
  7. Irudipen onek zer ote-lekaŕkioken gogoan Kepa zegolarik, ara! Korneli’ren geznariak, Simon’en etxea biľatuta gero, atauŕean zeuden,
  8. ta, dei eginda, Kepa zeritzan Simon an aŕotz ote-zegon galdetzen zuten.
  9. Ikusitakoaz Kepa oldozketan zebiľela, Gogoak esan zion: «Oŕa iru gizon zure galdez.
  10. Yaiki, bada, ta enura gabe yetxi ta zoaz ayekin; Neuk etoŕeraziak dltuzu-ta.»
  11. Orduan Kepa’k yeitxi ta gizon ayei esan zien: «Ona zuek biľatzen duzuten au. Zer dala-ta etoŕi zerate?»
  12. Ayek esan zioten: «Korneli euntariak, gizon zintzo ta yainko-belduŕeko, yudu eŕi osoarengan ezagunak, bere etxera zu deitzeko ta zure itzak entzuteko aolkua, aingeru deun baten bitartez, aŕtu du».
  13. Beraz, etxean saŕtu ta geldirazi zitun. Biaramunean yaiki ta ayekin yoan zan; bai eta Yope’ko anai batzu ere arekin yoan ziran.

 

Kepa Korneli’renean

  1. Uŕengo egunean Kaisarai’n saŕtu zan. Aide ta adiskide miñenak ordurako bilduta, Korneli ayen zai zegon,
  2. ta Kepa saŕtu zaneko, Korneli’k argana auŕeratu ta aren oñetara auzpezturik, aguŕ egin zion.
  3. Baña Kepa’k eraiki zun esanaz: «Yaiki! Nerau ere gizon naiz-ta».
  4. Ta arekin zerausala saŕtuz, lagun asko bildurik idoro zitun,
  5. ta esan zien: «Ba-dakizute yuduei eragotzita dagokiela atzeŕitaŕekin bildu ta elkaŕtzea. Yainkoak irakatsi dlt, ordea, iñor ere atzeŕitaŕ ta loigaŕitzat ez irizten.
  6. Oŕexegatik ere, zuek ni deituta, isil-isilik etoŕi nalz. Esaidazute, bada, zertarako deitu nauzute?»
  7. Ta Korneli’k esan zun: «Erenegun auŕetik, iruretan nere etxean otoiketan ari nintzan, ta ara!: gizon bat soñeko zuritan auŕkez ageri
  8. ta mintzatu zitzaidan: «Korneli, zure otoya Yainkoak entzun du, eta zure ukaŕak gogoan aŕtu.
  9. Beraz, Yope’ra norbait igoŕi ezazu, Kepa goitizen dun Simon deitzeko. Itxasegian, Simon laŕugiñarenean dago aŕotz.
  10. Deitzaľeak, beraz, bereala igoŕi dizkizut. Zu, beŕiz, ain ona izanda, etoŕi egin zera. Ona, bada, guziak, Yaunak agindu dizun dana entzuteko, Yainkoaren auŕean gerturik.»
  11. Orduan Kepa’k bere aoa iriki ta esan zun: «Ikusi ere ba-dakust Yainkoa ez dala norkeritan ari;
  12. edozein eŕitan, beŕiz, Aren belduŕ ta zintzo dabiľana begiko zayola.
  13. Ixrael’go semêi Arek bere itza eratoŕi zien, guzien Yauna dan IESU Kisto’ren bitartez gentza aldaŕikatuz. *
  14. Yon’ek aldaŕikatutako ukuzpena ondoren, Galilai’n lenbizi ta Yudai osoan gero, zer yazo dan ba-dakizute;
  15. IESU Nazaretaŕa, goi adorez ta indaŕez Yainkoak iguŕtzia, on egiñez ta txeŕenpeko gaxo guziak sendatuz igaro zala, Yainkoa Arekin bait-zegon.
  16. Ta Arek yuduen luŕean ta Yerusalem’en egindako guzien aitoŕ izan gera gu. Ayek, beŕiz, tantai batetik esegi ta il egin zuten.
  17. Bañan, irugaŕen egunean Yainkoak beŕpiztu zun, ta agertzeko eskua ere eman zion;
  18. ez eŕi osoari agertzeko, ordea, guri baño, Yainkoak lenik aitoŕtzaiľe autuoi, ta Ua iľartetik beŕpiztu ondoren Arekin yan eta edan dugunoi.
  19. Ua bizi ta iľen ebazle ere Yainkoak yaŕia dala aldaŕikatu ta aitoŕtzeko agindu ere digu.
  20. Ta igaŕle guzien aitoŕez, Aren siñestun guziek ogen asketsa Aren izenean aŕtzen dute.»
  21. Itzok esaten Kepa oraindik ari zan, ta entzule guzien gañera Goteuna yeitxi zan.
  22. Goteun-emaria atzeŕikoen gañera ere ixurtzen ikustean, Kepa’rekin etoŕitako siñestun erdaindu guziak aŕiťuta zeuden;
  23. izkuntza aŕotzetan itz egiten ta Yainkoa goresten zentzuyetelako. Orduan Kepa’k esan zun:
  24. Goteuna auek, guk bezela, aŕtu duten ezkero, ukuzpenerako ura nork eragotzi lezayeke?»
  25. Beraz, IESU-Kisto’ren izenean ayei ukuzpena emateko agindu zun. Ayek, beŕiz, ari egun batzutan an gelditzeko eskatu zioten.

 

11

Kepa’k egiñaren zuribidea

  1. Yainkoaren itza atzeŕikoek ere aŕtu zutela Yudai’n zeuden Bidali ta anayek entzun zuten.
  2. Beraz, Kepa Yerusalem’ era igo zanean, erdainduak arekin yardukitzen asi ziran,
  3. esanaz: «Buztan-mokodunen etxean saŕtu ta ayekin maikide izana zaitugu, beraz!!»
  4. Orduan Kepa’k, asita yazoak banaka azaldu zizkien, esanaz:
  5. Yope irian otoitzean nintzala, zorabiotan irudipen bat izan nun. Miesa aundi bat zirudin zerbait nekusan ortzitik bêra, lau mokotatik oratua, yeisten ta niregana eltzen.
  1. Ta begiok adi-adi artaratuz, so  negion, ta luŕeko lauroin, iize ta naŕaztiak, eta ortziko egaztiak ikusi nitun an.
  2. Mintzo bat ere entzun nun niri esaten: «Kepa! Yaiki, ta il ta yan!»
  3. Nik erantzun: «Iñola ere ez, Yauna; mordoil ta satsu danik ez zait bein ere aotik saŕtu».
  4. Ortzitik beŕiro mintzoak erantzun zidan: «Yainkoak garbitu duna, zuk loitutzat ez etsi».
  5. Ori irutan gertatu zan, ta dana ortzira biuŕtu zuten.
  6. Ta ara! bertantxe iru gizon eldu ziran nengon etxera, Kaisarai’tik niregana igoŕita.
  7. Goteunak, beŕiz, esan zidan ayekin enura gabe yoateko. Nerekin sei senide auek ere etoŕi ziran, ta gizon aren etxean saŕtu giñan.
  8. Ark azaldu zigun bere etxean aingerua ikusi zula zutik ta berari esaten: «Yope’ra norbait igoŕi ezazu, Kepa goitizena dun Simon deitzeko.
  9. Arek esango dizunak zure etxeko guziarekin gaizkatuko zaitu.»
  10. Itz egiten ozta asita nengon, ta Goteuna ayen gañera, len gure gañera bezela, yeitxi zan.
  11. Orduan oroitu nintzan Yaunak esandako itz ayetaz:

«Yon’ek urez ukuzten zun;

Zuek, ordea, Goteunez ukuziak izango zerate.»

  1. Beraz, IESU Kisto Yauna siñetsi dugunoi emandako eskeŕa bera Yainkoak ayei ere ba’zemayen, nor nintzan ni Yainkoari eragozteko?» *
  2. Itzok adituta, ibitu ziran ta Yainkoa goratu zuten, esanaz: «Oŕa!, bada, atzeŕiei ere Yainkoak bizirako garbaya eman die».

Antiokei’ko Eliza’ren asiera

  1. Estebe zala-ta soŕtutako beltzaldian baŕeyatu ziranak, Poinike, Kiper ta Antiokei’n baŕna zebiltzan, Beŕi Onaz itzik ere, yuduei baizik, iñori egiteke.
  2. Ayetako batzu Kiper’taŕ ta Kirenai’taŕ ziran; ta auek Antiokei’ra elduta, elendaŕei ere itz egln zieten, IESU Yaunaren beŕi zemayetela.
  3. Yainkoaren eskua ayekin ari zan, ta askotsu siñestun egin ta Yaunarengana biuŕtu ziran.
  4. Ayen beŕi Yerusalem’eko elizarengana eldu zala, Barnaba bidali zuten Antiokei’ra.
  5. Arâ eldu ta Yainkoaren eskeŕa ikusi zunean, poztu zan; ta Yaunari biotzez gogoŕ eusteko, guziak berotzen zitun.
  6. Gizon ona bait-zan; Goteunez ta siñestez okitua. Beraz, sail edeŕa Yaunari itsatsi zitzayon.
  7. Andik Tarso’ra yoan zan Saul’en biľa; ta ua idorota Antiokei’ra ekaŕi zun.
  8. Urte bete ango elizan gelditu ziran, lagun askotsuei irakasten. Ta ikasleak Antiokei’n asi ziran Kistaŕ izena eramaten.
  9. Igaŕle batzu egun ayetan Yerusalem’dik Antiokei’ra yetxi ziran.
  10. Agab zeritzan ayetako batek gosete goŕi bat luŕ osoan soŕtzeko zala goi-argiz iragaŕi zun; ta ala gertatu zan ere Kalaudi’ren yauraldian.
  11. Ikaslek, beraz, Yudai’n bizi ziran senidêi sorozkiak igoŕtzea erabaki zuten, bakoitzak al zukenez.
  12. Ta ala egin ere zuten Barnaba ta Saul’en eskuz zâŕei igoŕirik.

 

12

Eliza Erode’k ezetsita

  1. Garai artan Erode bakalduna Eliza’ko batzuen kaltetan esku latza erabiltzen asi zan. *
  2. Bizia ere Yakob’i, Yon’en anayari, ezpataz kendu zion.
  3. Ta yuduei ori atsegingaŕi zitzayela ikusirik, Kepa ere atzeman zun. Otil egunetan ori.
  4. Ta atzemana Paska ondoan eŕiari auŕkeztu nairik, baitegian itxi zun launa gudamutiľeko lau sailtxoren zaipean.
  5. Kepa oŕela baitegian itxirik zegon bitartean, Eliza’k arentzat Yainkoari otoi zegion etengabe.
  6. Erode’k ua agirian auŕkeztu nai zun auŕeko gabean Kepa lo zetzan bi gudamutiľen erdian bi katez loturik; auŕean, beŕiz, zaitzaľeak zeuden, zai.
  7. Ta ara!, Yaunaren aingeru batek, baŕne ua argituz, zerutik azaldu ta Kepa sayetsean yo ta esnatu zun, esanaz: «Yaiki azkaŕ!!» Orduan aren eskuetatik estuntzak yalki ziran,
  8. ta aingeruak esan zion: «Geŕikoa lotu ta oskiak yantzi». Ta ala egin zun. Aingeruak beŕiro: «Soingañekoa ezaŕi ta zaŕaizkit».
  9. Irten zan, beraz, aren atzetik. Ez zekin, ordea, egia zanik aingeruak zegiña, ta irudipen bat zekusalakoan zegon.
  10. Lenbiziko zai-sala, bai eta bigaŕena ere atzera utzita, irira daraman burnizko atera eldu ziran. Ate au berez iriki zitzayen; ta ayek irtenda txaide bat igaro zuten. Bat-batean aingeruak alde egin zion,
  11. ta Kepa’k, bere baitara itzulirik, esan zun: «Orain, ziñez dazagut: Yainkoak bere aingerua igoŕi dit, eta Erode’ ren eskutik eta yudu eŕiaren itxokeri guzitik yarei atera nau».
  12. Ta yazoa gogoan zerabilkila, Mari’ren etxera yoan zan. Mari, beŕiz, Mark zeritzan Yon’ en ama zan, ta arengan lagun asko bilduta zeuden otoyez.
  13. Ezkaratz-atean yo zunean, Erode zeritzan neskame bat atera zan aditzera,
  14. ta Kepa’ren mintzoa ezagunda, pozaŕen ez zion atea zabaldu; baŕnera leyatu zan, ordea, esanaz: «Kepa dago atauŕean».
  15. Bañan, ayek esan zioten: «Burutik ago!» Neskamea, beŕiz, bere artan, ta ala zala. Ayek orduan zioten: «Aren aingerua da».
  16. Bitartean Kepa atea yo eta yo. Iriki ziotenean, aŕiťu ziran ua ikustez.
  17. Bañan, arek eskuz isiľerazi ta azaldu zien nola Yaunak baitegitik atera zun. Esan zien ere: «Dana Yakob’i ta senidêi yakiñerazi ezayezute». Ta irtenik, bestêtara yoan zan.
  18. Egundu zanean, Kepa’ rena zer ote liteken, guda-mutiľen laŕia!!
  19. Erode’k ua alpeŕik biľatuz-gero, zaitzaľeak ikeŕi ta iľerazi zitun. Gero Yudai’tik Kaisarai’ra yeitxirik, an gelditu zan.

 

Erode’ren azkena

  1. (Erode) Tir ta Sidon’daŕekiko aseŕe zan. Bañan ayek gogo batez etoŕi ziran arengana, ta bakaldunaren gelazai Balast limuŕturik, pakea eskatu zioten; bakaldunaren luŕetik ayena azten bait-zan.
  2. Beraz, aututako egunean Erode’k, bakaldun-soñekoz yauralkian eserita, itzaldi bat egin zien,
  3. ta eŕiak oyuka zion: «Yainkoaren mintzoa; ez gizarena».
  4. Baña, gorakuntza Yainkoari biuŕtzen ez ziolako, Yaunaren aingeruak bat-batean yo, ta aŕek irentsita il zan.
  5. Yainkoaren itza, beŕiz, zabaldu ta auŕeratzen ziyoan.
  6. Ta Barnaba ta Saul, beren egitekoa egin ezkero, Yerusalem’dik itzuli ziran, Mark biŕizena zun Yon berekin zekaŕtela.

 

13

Barnaba ta Saul bidalita

  1. Igaŕle ta irakasle batzu ba-ziran Antiokei’ko elizan; Barnaba, Simon Beltza, Luki kirenaitaŕa, Manahen laurdenburua Erode’ren edoskidea, ta Saul. *
  2. Yauresketan ta barutan ayek ziardutela, Goteunak esan zien: «Saul ta Barnaba berezi izkidazute deitu ditudan eginbiderako».
  3. Orduan baru ta otoi eginda, eskuak gañera ezaŕi zizkien, ta bidali zituten.
  4. Goteunak oŕela bidalita, auek Seleuki’ra yeitxi, ta andik Kiper’era etoŕi ziran itxasoz.
  5. Salamin’ara elduta, Yainkoaren itza iragaŕtzen zuten, Yon ere lagun zitzayela.
  6. Ugartean baŕna ibiliaz, Papo’ra etoŕi ta Baryesu zeritzan yudu azti ta sasigaŕle bat upatu zuten.
  7. Gizon ori Sergi Paul buruzagi gurbiľaren maizteŕetakoa zan. Onek Barnaba ta Saul deiturik, Yainkoaren itza entzuteko gogoa erakutsi zien.
  8. Elina aztiak —Elina ta azti izenok berbera esan nai duteeragotzi nai zien, siñestetik buruzagia aldentzeko.
  9. Baña, Paul ere zeritzan Saul’ek, Goteunez beterik, ari so egin
  10. ta esan zion: «Maltzuŕ, gaizto, txeŕenkume, onbide guzien etsaya ta alaena!; ez al-aiz Yaunaren bide zuzenak okeŕtzetik aldenduko?
  11. Oŕa, bada, onezkero ire gañean Yainkoaren eskua. Itsu izango aiz, eguzki argia aldi baterako ikusteke.» Ta bertantxe lañotu ta iľundu zan, eskutik nork leramaken biľa alde orotara biuŕturik.
  12. Ordun buruzagiak, yazoa ikusirik, señetsi zun, Yaunaren ikasbidean, aŕiťuta.

Paul’en lenbiziko bidaldia

  1. Papo utzita, Paul ta arekin zeudenak Panpili’ko Perge’ ra etoŕi ziran; Yon, beŕiz, ayengandik aldendnta, Yerusalem’ era itzuli zan.
  2. Perge’tik ayek Pisidi’ko Antiokei’ra eldu ta larunbatean batzaŕtegian saŕtu ta yaŕi ziran.
  3. Lege ta Igaŕlên irakuŕaldia amaituta, batzaŕeko nagusiak dei au igoŕi zieten: «Anayok!, eŕiarentzat aolkizunik ba’ duzute, mintzo zaitezte!
  4. Ordun, Paul’ek, zutitu ta eskuz ixo egiñik, esan zien: «Ixraeldaŕok eta Yainkoaren belduŕ zeratenok, entzun.
  5. Ixrael eŕi onen Yainkoak, Aigito’ko atzeŕaldian, gure arbasoak autu, eŕia goratu ta beso azkaŕez andik atera zitun.
  6. Basoan ere beŕogeiren bat urtez yasan zitun.
  7. Ta Kanaan luŕean zazpi eŕi poŕokatuz, ayen luŕa yarauntsitzat eman zien
  8. lareun ta beŕogei ta amaŕen bat urtez. Gero ebazleak yaŕi zizkien Samuel igaŕlearenganaño.
  9. Ordun ayek bakaldun bat eskatuta, Yainkoak Saul, Kis’en semea, benyamindaŕa, yaŕi zien beŕogei urtez.
  10. Ta ori erauzirik, Dabid, Yese’ren semea, bakaldun yaŕi zien, aitoŕ au zegiola: «Dabid, Yese’ren semea, auŕkitu dut nere biotzaren edukoa ta nere gogo guziak betetzekoa». (Er. 89, 21; 1 S. 13, 14; Is. 44, 28.)
  11. Aren azitik, agintzaren arauz, Ixrael’i Yainkoak IESU yaregiľea eraiki zion.
  12. Au etoŕi baño len, ordea, garbai-ukuzpena Yon’ek eŕi guziari aldaŕikatu zion.
  13. Ta bere arloa amaitzerakoan, Yon’ek zion: «Ez naiz ni zuek naizala uste duzutena; oŕa, beŕiz, nere ondoren ba-datoŕ beste bat; eta aren oñetakoak askatzeko ere ez naiz ni nor». (Mt. 3, 11.)
  14. Ene senideok!, Abraham’ en aziko semeok!, eta zuetan Yainkoaren belduŕ zeratenok! Zuentzat bidalita dago osabide ontako itza.
  15. Alabañan, Yerusalem eŕikoek eta ayen nagusiek, Ua ezaguteke gaiztetsirik, larunbat oro irakuŕtzen diran igaŕlên esanak bete zituten;
  16. Ua iltzeko lain zanik ezertxo ere auŕkitzeke, Pilat’i eskatu zioten Ari bizia kentzeko;
  17. ta Artzaz idatzitako guziak bete ezkero, abetik eratxi ta iľobiratu zuten.
  18. Bañan, Yainkoak iľartetik beŕpiztu du.
  19. Ta beŕpiztua Galilai’tik Yerusalem’era Arekin igo ziranek ikusi dute egun askotan. Auetxek orain eŕiarekiko aitoŕtzaľe dira.
  20. Gerok, beŕiz, geznari gatozkizue; gure arbasoei egindako agintza bera
  21. Yainkoak gure semei bete die, IESU beŕpizturik. Ala idatzita dago bigaŕen eresian:

«Nere semea zera Zu;

Nik gauŕ soŕtu zaitut.» *

  1. Ta usteltzerik bein ere ez ikusteko, iľartetik piztu zula, oŕela esan zun: «Dabid’i egindako opari ziñak damazkizuket». (Is. 55, 3)
  2. Argatik ere beste nonbait dio: «Ez duzu zure Deuna usteltzerik ikusten utziko». (Er. 16, 10)
  3. Oŕ, bada: Dabid, bere aldian Yainkoaren asmoa auŕeratu ondoren, il ta bere gurasoekin bildu ta usteldu zan.
  4. Yainkoak beŕpiztu dunak, ordea, ez du usteltzerik ikusi.
  5. Nabari izan bekizue, beraz, ene anayok!, Onen izenean ogen-asketsa aldaŕikatzen zaizuela, ta Moxe’ren legean ezin garbitu ziran kutsu guziak,
  6. Onen siñestun guziei garbitzen zazkiela.
  7. Orizute, bada, ez datoŕkizuen igaŕlên esana:
  8. «Gomazute, nardatzaľeok, aŕiťu ta itzali zaitezte. Zuen egunetan egingo dudana, iñork ba’lesaizue, ez zeniokete siñetsiko.» (A. 1, 5)
  9. Irterakoan zeskayeten, uŕengo larunbatean ere orietaz mintzo zekizkien.
  10. Ta batzaŕa baŕeyatu zanean yudu ta eraskin zintzoenetako asko yaŕai zitzazkien. Auek, beŕiz, ayekin zeraustela, Yainkoaren eskeŕari atxikita irauteko aolkatzen zituten.
  11. Uŕengo larunbatean eŕiko geyenak bildu ziran Yainkoaren itza entzuteko.
  12. Yuduek, alako yoera ikusita, bekaitzez bete ziran, ta Paul’ek ziona biraoka ukatzen zioten.
  13. Orduan Paul ta Barnaba’k zabal-zabal itz egin ta esan zieten: «Izan ere, Yainkoaren itza zuei aldaŕikatu beaŕa zan auŕena. Bañan, arekiko zaputz ta betiko bizitzarako ez-gai arkitzen zeraten ezkero, ara!, atzeŕietara yotzen dugu.
  14. Yaunak alaxe agindu bait-digu: «Atzeŕiak argitzeko yaŕi zaitut,luŕ guenetaraño osabide izan zaitezan». (Is. 49, 6)
  15. Au adituta, aŕotzek poz aŕtu ta Yaunaren itza goratzen zuten; ta betiko bizitzarako autuak ziran guziek siñetsi zuten.
  16. Ta bazteŕalde osoan Yaunaren itza baŕeyatzen ziyoan.
  17. Yuduek, ordea, andere zintzoak eta iriko nagusiak axatu zituten, ta Paul ta Barnaba’ ren auŕka yazaŕaldi bat pizturik, beren mugapetik yaurti zituten.
  18. Ayek, beren oñetako autsa ayen auŕka astindurik, Ikoni’ra etoŕi ziran.
  19. Ta ikasleak pozez ta Goteunez beterik zebiltzan.

 

14

Ikoni’n ta Listara’n

  1. Ikoni’n ere, oi zutenez, yuduen batzaŕtegian saŕtu ziran, ta ayen itzen eragitez yudu ta elendaŕ askok siñetsi zuten.
  2. Baña siñesteke gelditutako yuduek atzeŕitaŕen biotza seniden auŕka axatu ta sumindu zuten.
  3. Ala ere, an luzaro gelditu ziran, Yaunaren adorez arloan ari eta ari; ta Yaunak bere eskeŕ-itza sendotzen zun, ayen eskuz alatz ta aŕigaŕiak egiñik.
  4. Beraz, iritaŕak bi aidetara berexi ziran; batzu yuduen alde, bestetzu, beŕiz, bidalien alde.
  5. Bañan atzeŕitaŕ ta yuduak beren nagusiekin yaiki ziran, ayek iraindu ta aŕikatzeko.
  6. Ori yakinda, igesi yoan ziran Listara ta Derbe’ra, Likaoni’ko irietara, ta baronoko bazteŕ orotara,
  7. ta an ari ziran Beŕi Ona zabaltzen.
  8. Listara’n gizon bat oin-makalik zegon, eserita. Amaren sabeletik urguna zan, ta iñoiz ere ibilgabea.
  9. Onek Paul’i itz egiten entzun zion. Ta Paul’ek ari so egiñik eta sendakuntzaren uste ona arengan ikusirik,
  10. ozengi esan zion: «Zuti zaitez zure oñen gañean». Ua yauzi ta ibiltzen asi zan.
  11. Paul’ek egiña lagunabaŕek ikusi zutenean, Likaoni’ko izkeraz deadaŕka zerasaten: «Giza-irudiko yainkoak guregana yeitxi dira». *
  12. Ta Barnaba’ri Dio ziotsaten; Paul’i, beŕiz, Erme: itz egiten zuna Paul bait-zan.
  13. Iri auŕeko Dio’ren apaizak, ate ondora zezen ta buruntzak ekaŕirik, eŕiarekin ayei opa egin nai zien.
  14. Baña Barnaba ta Paul Bidaliak, ori adituta, beren soñekoak uŕaturik, gizataldera yauzi ziran, deadaŕka,
  15. esanaz: «Gizonak!, zer ari zerate? Gu ere, zuek bezela, gizon ustelkoŕak gera, ta zirtzilkeri auetatik Yainko biziarengana, ortzi, luŕ, itxasoen ta ayetan diran guzien egiľearengana biuŕtzeko deyez gatozkizue.
  16. Arek lengo gizaldietan eŕi guziak beren bidetan ibiltzen utzi zitun.
  17. Ez du, ala ere, aitoŕ legiokenik gabe, bere burua utzi. Ortzitik ongi egiten, euri ta uztaroak ematen, azkuŕiz ta pozez gure biotzak betetzen ari zaigu-ta.»
  18. Itzok esanaz gizataldea ozta ibitu zuten, yauropa berei ez egiteko.
  19. Bañan Antiokei’tik ta Ikoni’tik yudu batzuk etoŕita, eŕia beren asmoetara aldatu zuten, ta Paul aŕikaturik, zaŕa-zaŕa iritik atera zuten ildakotzat.
  20. Baranoan ikasleak zitula, ordea, yaiki ta saŕtu zan irian; ta biaramunean Derbe’ra yoan zan Barnaba’rekin.

 

Antiokei’ra beŕiz

  1. Beŕi Ona iri artan zabaldu ta ikasle beŕi asko egin ezkero, Listara, Ikoni ta Antiokei’ra itzuli ziran,
  2. ikaslên gogoak azkaŕtuz, siñestean irauteko berotuz, ta neke asko yasanez Yainkoaren eŕian saŕtu beaŕ dala ayei azalduz.
  3. Otoi ta baru egin ondoren, zâŕak eliz bakoitzean buru yaŕi zituten, ta siñestun biuŕtu zitzazkion Yaunari gorantzi zizkioten. *
  4. Pisidi igarota, Panpili’ra etoŕi ziran,
  5. ta Yainkoaren itza Perge’n aidaŕikatuta, Atali’ra yeitxi ziran.
  6. Andik itxasoz Antiokei’ ra yo zuten. Anditxek ere burututako arloarentzat irten izan ziran Yainkoaren adeyari egotzita.
  7. Ara ezkero, eliza bildu zuten ta Yainkoak ayen bitartez egiña bai eta atzeŕitaŕei siñeste-atea nola iriki zien ere zeatz azaldu zieten.
  8. Arezkero ikaslêkin gelditu aldi bateko.

 

 

 

15

Erdainkuntzaz eztabaidak

  1. Yudai’tik yeitxitako batzuk senidêi zerakaskieten: «Moxe’ren ekanduz erdaindu izan ezik, ezin yarei izan zindezkete».
  2. Andik alderdiak soŕtu ziran; eta, ez zan ariña Paul ta Barnaba’k ayekin zekaŕten eztabaida. Beraz, Paul ta Barnaba beste alderdiko batzukin Yerusalem’era igotzea erabaki zan, Bidali ta zâŕekin auziaz yarduteko.
  3. Elizak artarakotuta, bada, Poinike’n ta Samari’n baŕna ziyoazan, atzeŕitaŕen onbideratzea azalduz, senide guziei poz aundia zekaŕkietela.
  4. Yerusalem’era eldu ziranean, Eliza’k, Bidaliek ta zâŕek txera ona egin zieten; ayek, beŕiz, Yainkoak beren bitartez burututako guziak azaldu zizkieten.
  5. Baña parisaitaŕ izandako siñestun batzu yaiki ziran, esanaz: «Erdainkuntza atzeŕitaŕentzat noraezekoa da, ta Moxe’ ren legea aŕtzeko agindu beaŕ zaye».

Yerusalem’go Eliz-Batzaŕa

  1. Auzi ori erabakitzeko, Bidali ta zâŕek bildu ziran.
  2. Elkaŕean astiro yardun zutela, Kepa’k yaiki ta onela itz egin zien: «Anayok! Ba-dakizute Yainkoak aspaldiz-gero gurean autu naula, atzeŕiek nere aotik Beŕi Ona entzun eta siñetsi dezaten. *
  3. Biotzak dakusazan Yainkoak, ayen alde aitoŕ egin du baiki, Goteuna, guri bezela, ayei ere emanaz;
  4. ta ayen biotzak siñestez garbitu ditula, ez du gure ta ayen artean bereizpiderik utzi.
  5. Zertarako, ba, orain Yainkoa axekatzen duzute, gure arbasoek eta gerok ezin eraman dugun uztaŕia ikaslên lepoan ezaŕi beaŕ dalakoan?
  6. Gu eta ayek berebat yaregingo gaituna, beŕiz, IESU Yaunaren eskeŕa da. Oŕa siñesten duguna.»
  7. Guziak isilik gelditu ziran; ta ayek entzunda, Barnaba ta Paul’ek azaldu zuten zeinbesteko alatz ta aŕigaŕi beren bitartez Yainkoak egin zitun atzeŕian.
  8. Auek ere isili ziranean, Yakob’ek aria aŕtu ta onela itz egin zun: «Anayok!, entzun.
  9. Yainkoa bere izenarentzat atzeŕietatik eŕi bat aŕtzen asi dala Simon’ek azaldu du.
  10. Ortan igaŕle guzien itzak bat datozkio, idatzita dagonez:
  11. ’Aŕezkero itzuliko naiz, ta Dabid’en etxola eroria beŕeraikiko dut, eta artako iraulkiñak beŕeraikita zutik yaŕiko ditut;
  12. ’osterantzeko gizakume ta eŕi guziak, nere izenaren beŕi aŕtuz, Yaunaren biľa leyatu ditezan. Ala dio ori dagin Yaunak.
  13. ’Bere lana betidanik dazagula.’ (Am. 9, 11-12)
  14. Argatik, nere aburuz, atzeŕietatik Yainkoarengana biuŕtzen diranei ez zaye gogait eragin beaŕ;
  15. yainkoaizunen kutsutik, izoŕkeritik, iťo danetik eta odoletik aldentzeko idatzi baño.
  16. Antziñeko gizaldietatik aldaŕikariak bai bait-ditu Moxe’k iri orotan, larunbat oro batzaŕtokietan arenak irakuŕtzen dira-ta.»

Batzaŕaren erabakia

  1. Orduan Bidaliek eta zaŕek, bai eta batzaŕeko guziek ere, erabaki zuten beren artetik batzu, Barsaba zeritzan Yuda, ta Sila, seniderik yatoŕenetakoak, aukeratu ta Paul ta Barnaba’rekin Antiokei’ra igoŕtzea, 23. ayen bitartez angoei oŕela idatzirik: «Bidali, zâŕ, ta anayek, Antiokei’n, Siri’n ta Kiliki’n zeraten anayoi, aguŕ!
  1. «Guretako batzuk, guk ez artarakotuak gero, zuetara eldu ta zuen biotzak beŕiketan kezkatuz, artegatu zaituztela entzunda bait-gaude;
  2. «elkaŕ aŕtutakoan erabaki dugu lagun batzu aukeratu ta Barnaba ta Paul maitagaŕiarekin zuetara bidaltzea.
  3. «IESU Kisto gure Yaunaren izenarengatik bizia galtzorian biok ipiñi dute.
  4. «Beraz, Yuda ta Sila igoŕtzen dizkizuegu, beroyek aoz ber-bera dasaizueten.
  5. «Goteunak eta guk iritzi dugu zamarik bat ere zuei ez leporatzea, noraezeko auek baizik:
  6. «yainkoaizunei eskeñitakoetatik, odoletik, iťotik eta izoŕkeritik alde egitea. Ondo egingo duzute auetatik uŕutira yotzen. Agur!»

Geznariak Antiokei’n

  1. Beraz, ayek gezna onekin Antiokei’ra yeitxi ziran, ta lagunak bildurik, idazkia eskuratu zieten.
  2. Alako itz atsegintsuak irakuŕitakoan, ua ayen poza!
  3. Yuda ta Sila’k, igaŕle bait-ziran, senideak itzaldi askoz berotu ta sendotu zituzten.
  4. Ta an egonaldi bat eginda igoŕi zituten ayetara gentza-aguŕez senidêk itzulera gertu zieten,
  5.  
  1. Paul ta Barnaba, beŕiz, Antiokei’n gelditu ziran, beste askorekin Yaunaren itza adirazi ta iragaŕtzen.

Paul’en bigaŕen bidaldia

  1. Egun batzu ondoren Barnaba’ri Paul’ek esan zion: «Goazan ostera ere Yaunaren itza iragaŕi diegun iri orotan baŕna, senideak nola dabiltzan ikusten».
  2. Baña Barnaba’k Mark zeritzan Yon berekin aŕtu nai zun:
  3. Paul’en aburuz, ordea, Panpili’tik aldendu zitzayena ta berayekin ianean ari ez zana berekin aŕtzekoa ez zan.
  4. Makuŕ ori zala bide, elkaŕengandik bakandu ziran; ta Barnaba, berekin Mark aŕturik, itxasoz Kiper'era yoan zan.
  5. Paul’ek, beŕiz, beretzat Sila auturik, bere bidea aŕtu zun, Yaunaren adeyari anayek egotzita.
  6. Siri ta Kiliki’n ibili zan elizak zuzpeŕtzen.

 

16

Timote’rekin Toroa’ra

  1. Andik eldu zan Derbe ta Listara’ra. Timote zeritzan ikasle bat an ba-zan, ama yudu siñestunaren ta aita elendaŕ baten semea.
  2. Ta Listara ta Ikoni’ko senidên aitoŕez gizon yatoŕa.
  3. Paul’ek, berekin eraman nairik, aŕtu ta erdaindu zun, bazteŕ ayetako yuduen edeŕagatik; aren aita elendaŕa zala guziek bait-zekiten. *
  4. Iriz-iri arekin zebiľela, beraz, bidali ta zâŕek Yerusalem’en aŕtutako erabakiak aldaŕikatzen ziyoazan, guziek bete zitzaten.
  5. Oŕela elizak siñestez sendoago ta lagunez ugariago egiten ziran egun oro.
  6. Ta Yainkoaren itza Asia’n zabaltzea Goteunak eragotzi ziela-ta, Pirigi ta Galati luŕa igarota,
  7. Misi’ra etoŕi ziran. Bitini’ rako asmotan zeuden; IESU' ren Atsak ordea, ez zien ori utzi;
  8. ta Misi igarota, Toroa’ra yeitxi ziran.
  9. Gauez Paul’ek irudi-ikuspen bat izan zun. Gizon makedoniaŕ batek, zutik, aŕen ta aŕenez ziotsan: «Makedoni’ra eldu ta lagun zatozkigu».
  10. Ikuskari onen ondoren, berealaxe Makedoni’runtz irten beaŕez leyatu giñan, Beŕi Ona angoei ekaŕtzeko Yainkoak deitzen giñuzalakoan.

Mekedoni’ko gertariak: Lidi

  1. Toroa’tik irtenda, Samotarake’ra etoŕi giñan ta biaramunean Neapoli’ra,
  2. ta andik Makedoni’ko iri uren ta eŕomaŕ erdeliri bat dan Piľipoi’ra. Iri artan egun batzu gelditu giñan.
  3. Larunbatean iri atetik irten giñan ibai ondora, otoitegi bait-zan, ta eseririk, generausten arâ bildutako emakumêkin.
  4. Lidi zeritzan ayetako bat guri entzuten zegon. Tiateira’ ko purpur salketari ta yainkozalea zan; ta Yaunak biotza iriki zion, Pauel’ek zerasana aintzakotzak aŕ zezan.
  5. Ukuzia izan zan bere etxekoekin, ta aŕenez zeskaigun: «Yaunarenganako zintzoa naizala uste ba’duzute, nere etxean saŕtu ta geldi zaitezte». Nai ta nai ez, arâ yoan giñan.

Neskame aztia

  1. Otoi egitera giñoazala, neskame bat upatu genun, aztikeri-txeŕen zeukana ta bere nagusiei irabazi edeŕa aztiketan zekaŕkiena.
  2. Onek, Paul’i ta guri zeŕaigula, oyuka zion: «Goiko Yaunaren moŕoi dira gizon auek, ta yareibidea darakuskizuete».
  3. Ori egun askotan egin zula-ta, Paul’ek, aspeŕtuta txeŕenarengana itzulirik, esan zion: «IESU Kisto’ren izenean agintzen dikat oŕengandik irteteko». Ta bertantxe irten zan.
  4. Irabazteko itxoa aitu zitzayela aren nagusiak ikusi zuteneko, Paul ta Sila agintariei eraman zizkioten,
  5. ta gudalburuei auŕkezturik, esan zuten: «Gizon auek, yuduak dirala,
  6. gure iria lardaskatzen dute, eŕomaŕok guretzat ezin aŕtu ditzakegun ekanduak aldaŕikatuz.»
  7. Ta eŕia aŕotz ayen gañera yausi zala, agintariek zigoŕaldia ayentzat erabaki zuten.
  8. Eŕuz astindutakoan, beŕiz, baitegira yaurti zituten, zoŕozki eukitzeko zaitzaľeari aginduz.
  9. Onek agindua aŕtuta, baitegi baŕne-baŕnean itxi zitun, ayen oñak zurez uzkaldurik.
  10. Baña gaberdi aldean, baitegiko guziek entzunda, Yainkoa goresten otoiketan Paul ta Sila ari zirala,
  11. izugaŕizko luŕikara bat-batean soŕtu zan, baitegia oñaŕitik zotukatuz; ta beingoan ate guziak zabaldu ta guzien biľuŕak askatu ziran.
  12. Zaitzaľeak esnatu ta baitegiko ateak zabalik ikusi zitunean, ezpata aŕtu ta bere burua il nai zun, baitegikoak iges egiñak ziralakoan.
  13. Baña Paul’ek ots egin zion: «Ez miñik egin zure buruari; guziak emen gaude-ta».
  14. Orduan argia eskaturik, baŕnera leyatu ta Paul ta Sila’ ren oñetan auzpeztu zan ikaraz.
  15. Ta ayek landara eramanaz esan zun: «Yaunak zer egin beaŕ dut yaregiña izateko?»
  16. Ayek esan zioten: «Zatoz IESU Yaunaren siñestera, ta bai zu, bai eta zure etxekoak ere gaizkatuak izango zerate».
  17. Yaunaren itza, beraz, ari ta aren etxeko guziei azaldu zieten.
  18. Ark, beŕiz, gau-aldi artantxe beregana aŕtu zitun, zauriak garbitu zizkien, ta etxeko guziekin bereala ukuzia izan zan.
  19. Oŕezkero, bere etxera eraman zitun, ta Yainkoari siñetsi izanaz etxeko guziekin poztuta, aparia atondu zien.
  20. Egundu zanean, agintariak zigoŕlariak bidali zizkioten, esanaz: «Gizon oriek yarei utz itzazu».
  1. Zaitzaľeak gezna Paul’i yakiñerazi zion: «Agintariek gezna bidali didate zuek askatzeko. Irten, bada, ta zoazte narerik».
  2. Baña Paul’ek igoŕiei esan zien: «Eŕoma iritaŕak gerala, auzitara gabe agirian gu zigoŕkatu ondoren, orain ere itzalgaizka igoŕtzen al-gaitute? Bai zera! Gu ateratzera etoŕtzea daukate!»
  3. Zigoŕlariek itzok agintariei ekaŕi zizkieten; ta auek, eŕomaŕen arazoa zala entzunaz, belduŕtu ziran,
  4. ta ayetara yoanda ibitu ta atera zituten, iritik irteteko zeskayetela.
  5. Baitegitik irtenda, beraz, Lidi’ren etxera yo zuten, ta senideak an ikusita ta ayek poztu ondoren, yoan ziran.

 

 

17

Tesalonike’ra

  1. Anpipoli ta Apoloni’n baŕna ibilita, Tesalonike’ra etoŕi ziran. Yuduek batzaŕtegia ba-zuten an;
  2. ta Paul’ek, oi zunez, ayetara saŕtuta, Idatziaz iru larunbatez zerauskien,
  3. Kisto’a nozitu ta beŕpiztu beaŕa zala ayei adirazi ta erakutsirik. «Kisto’a, beŕiz, aldaŕikatzen dizuedan IESU Bera da».
  4. Ayetako batzuk siñetsi zioten, ta Paul ta Sila’ri itsatsi zitzazkien; ta berebat yainkozale ta elendaŕetako ainitzek, ta baita andere nagusietan ere ez gutxik.
  5. Yuduek, beŕiz, bekaitzak eraginda, zeyetako gizatxaŕ batzu irabazi ta bildurik, iria nâsi zuten; ta Yason’en etxera oldaŕtuz, eŕiaren aitziñera eraman nai zituten.
  6. Bañan idoro ezinda, Yason ta senide batzu iriko agintariengana indaŕez ekaŕi zituten ots egiñaz: «Luŕbira laŕdaskatzen ari diran oŕko oriek onara ere etoŕi dira,
  7. ta Yason’ek berera aŕtu ditu. Kaisar’en aginduen auŕka guzi auek ari dira, beste bakaldun bat ba-dala, IESU, aldaŕikatzen.»
  8. Oŕela, itzok zentzuzten eŕi ta agintariak axatu zituzten.
  9. Ta agintariek, Yason eta bastengandik baikuntza aŕtu ondoan, askatu zituzten.

Beroi’n

  1. Senidêk bereala gauez Paul eta Sila Beroi’ra igoŕi zituten. Ta ayek arâ ezkero, yuduen batzaŕtegian saŕtu ziran.
  2. Auek, Tesalonike’koak baño ayuŕi obekoak ziran, ta itza gogo-gogotik aŕtu zuten, Idatziak egun oro azteŕtuz, ori ala ote-zan.
  3. Ayetako anitzek ere siñetsi zuten; bai eta elendaŕetako andere nagusi ta gizon ez gutxik.
  4. Yainkoaren itza Beroi’n ere Paul’ek zabaltzen zula Tesalonike’ko yuduek yakin zuteneko, arâ yo zuten, eŕia axatu ta irabiotzeko.
  5. Orduan senidêk itxasoruntz eŕesaka Paul eragin zuten; Sila ta Timote, beŕiz, bertan gelditu ziran.
  6. Paul zeramatenak Atenai’ raño yoan ziran arekin; ta Sila ta Timote beregana lenbaitlen eratoŕtzeko aginduz, itzuli ziran.

 

Atenai’n

  1. Paul’ek ayen zai Atenai’n zegola, baŕnean gogoa suminduta zekaŕen, sasiyainkokoya zala iri osoa ikusirik.
  2. Batzaŕtegian yudu ta yainkozalêkin, ta egun oro zeyean etoŕkiñekin izka zerausan.
  3. Epikour ta Estoa’ko yakinbidez ikastun batzu ere arekin izka zerausaten, ta batzuk zioten: «Zer esan nai dik itzontzi oŕek?» Eta bestetzuk: «Yainko aŕotzen aldaŕikari zirudik». Ori zerasaten, IESU ta beŕpiztea iragaŕtzen zizkielako.
  4. Beraz, eldu ziotela, Aregi’ra eraman zuten, esanaz: «Yakin ote-dezakegu zein dan iragaŕtzen duzun ikasbide beŕi ori?»
  5. «Izan ere, bitxia da belaŕietara dakaŕkiguzuna, ta zer liteken yakingale gaituzu.»
  6. Alabañan atenaitaŕ guziek eta ango aŕotzek ezertan ere ez ziarduten, beŕi zerbalt esan-entzuten baizik.
  7. Paul’ek Aregi erdian zutik, esan zien: «Atenaitaŕok!: Orotara dakust oso yaureslari zeratela.
  8. Zuen yaureskiñak ikusten oŕtik nenbiľala, opamai bat upatu bait-dut, ta artan idazkun au: YAINKO EZ EZAGUNARI. Oŕ, bada, ezaguteke yauresten duzuten Ori iragaŕtzen dizuet nik.
  9. Ludia ta bertan diranak oro egin ditun Yainkoa ortzi-luŕen Yauna dalarik, ez da eskuz egindako yauretxetan bizi,
  10. ez eta, zerbait gabean bezela, giza-eskutik ezertxo aŕtu beaŕean ez dago, Beraxe bait-da, guziei bizitza, arnasa ta dan-dana damazkiena.
  11. Arek bakaŕ batengandik gizadi osoa soŕtu du, luŕ osoan bizi dedin, nori bere aldi ta mugak bizirako erabakiaz.
  12. Ta guziek Yainkoaren biľa aztamuka ibili izan beaŕ dute, guretako bakoitzarengandik uŕun ez dagola ere.
  1. Arengan bizi, igi ta izan gera-ta, zuetako olerkari batzuk esan dutenez: «Aren yatoŕiko bait-gera».
  2. Beraz, Yainkoaren yatoŕiko geran ezkero, ez dugu uste izan beaŕ gizonek landu ta tankeratutako aŕi, uŕe, ziľaŕaren antzik yainkotasunak dunik.
  3. Orain, beŕiz, Yainkoak, alotzaldi au goitik ikusita, gizonei deyez datoŕkie, guziak edonun garbai izateko.
  4. Alabañan, artarako gizon bat auturik, gizadia ebazteko eguna erabaki du, ta siñesbidea guziei emateko, gizon ori iľartetik beŕpiztu du.»
  5. Iľen beŕpiztea entzun orduko, batzu ixeka asi ziran; bestetzuk, beŕiz, zioten: «Beste batean oŕezaz dantzuizukegu».
  6. Oŕela Paul’ek ayengandik alde egin zun.
  7. Gizon batzuk, berari atxiki ta siñetsi zuten, berebat Damari zeritzan andereak, eta beste batzuk ayekin.

 

18

Korinto’n

  1. Aŕezkero, Paul, Atenai’tik irtenda, Korinto’ra etoŕi zan.
  2. An, Akil zeritzan yudu pontoaŕ bat eta Piriskil, aren emaztea, idoro zitun, Itali’tik etoŕi beŕiak; Kalaudi’k yudu guziei Eŕoma’tik aldentzeko agindu zielako. Ayekin batu zan;
  3. ta etxola-giñak zirala-ta, ogibide ber-bera bait-zuten, ayenean gelditu zan iankide.
  4. Larunbat oro, beŕiz, itzaldiak egin, ta yudu ta elendaŕak aolkatzen zitun.
  5. Baña Makedoni’tik Sila ta Timote eldu ziraneko, bete-betean Paul’ek itzari ekin zion, Kistoa IESU zala yuduei erakusten.
  6. Ala ere, ayek uko ta birao egiñaz zegozkiola-ta, bere soñekoa astindurik, esan zien: «Zuen buruen gain zuen odola; ni garbi naiz; onezkeroxe atzeŕietara noa».
  7. Ta andik irtenda, Tit zuzena zeritzan yainkozale baten etxera bazteŕtu zan, aren etxea batzaŕtegiari erantsita bait-zegon.
  8. Batzaŕ-buru Kirispo’k bere etxeko guziekin Yaunari siñetsi zion, ta berebat Korinto’aŕ askok entzun ta siñetsirik, ukuzpena aŕtu zuten.
  9. Alako gau batean Yaunak irudipenez Paul´i esan zion: «Ez belduŕ izan; aitzitik ere, itz egizu, ta ez isili;
  10. Neu zurekin bait-nago, ta kalterik iñork ere ezin egingo dizu; iri onetan Neretzat lagun-sail edeŕa ba-dut-eta.
  11. Beraz, an gelditu zan bi urtez Yainkoaren itza angoei irakasten.
  12. Baña Galio Akai’n agintari zala, yuduek, elkaŕ aŕtuta, Paul’en gañera etoŕi, ta auzitegira eraman zuten, *
  13. esanaz: «Gizon onek legearen auŕka Yainkoa yauresten darakus».
  14. Paul izketan asteko zala, Galio’k yuduei esan zien: «Okeŕ edo gaiztakeriren bat ba’litz, beaŕ danez adituko nizueke, yuduak.
  15. Bañau itz edo izen bat gora-bera ta arazoa zuen legez ba’duzute, zerok ikusi; nik ez dut oŕelakoetan epaile izan nai».
  16. Ta auzitegitik aide eragin zitun.
  17. Orduan, guziek, Sosten batzaŕ-burua aŕtu ta auzitegi auŕean yo zuten: ori, ordea, Galio’k ez-ikusi egin zun.

Antiokei’rako itzulera

  1. Paul’ek, beŕiz, egun askoz an egonda gero, senidêi azken aguŕ egin zien, ta, egindako eskeintzaŕen, txerloa Keskerai’n moztuta, Siri’rako itxasbidea aŕtu zun Piriskil ta Akil´ekin.
  2. Epeso’ra elduta, an utzi zitun; ta, berak, batzaŕtegian saŕturik, yuduekin izka zerausan.
  1. Astiroago gelditzeko ba-zeskayoten; arek, ordea, ezetz;
  2. ta ayei azken aguŕ egiñaz, esan zien: «Beste batean etoŕiko naiz, Yainkoak nai ba’ du. Epeso’tik irten zan,
  3. ta Kaisarai’ra elduta, elizari aguŕ egiteko igo ondoren, Antiokei’ra yetxi zan. *

Apol Epeso’n

  1. Aldiren bat an eginda irten zan, Galilai ta Pirigi’ko bazteŕik-bazteŕ kirian-kirian zebiľan, ikasle guziak sendotuz.
  2. Alexanderei’ko gizon yudu bat, Apol zeritzana ta itz-etoŕiz ta Idazteun ezagueraz azkaŕa zana, etoŕi zan Epeso’ra.
  3. Yaunaren bidean ikastun ta adoretsua bait-zan, IESU’ri dagozkionak zeatz azaldu ta irakasten zitun, Yon’en ukuzpena besterik ezaguteke ere.
  4. Batzaŕtegian ere asi izan zan zabal-zabal itz egiten. Baña Piriskil ta Akil’ek ari entzunda, berengana aŕtu zuten ta Yaunaren bidea zeatzago azaldu zioten.
  5. Akai’raño yaŕai nai zula-ta, senideak azkoŕtu zuten ta ikaslêi idatzi zieten, aŕera ona ari egiteko. Arâ eldu zanean, eskeŕaren laguntzaz siñestunen alde asko egin zun;
  6. yuduei irtepideak indaŕtsuki agirian ixten bait-zizkien, Kisto’a IESU dala Idazteunez erakutsirik.

 

19

Paul Epeso’n

  1. Apol oraindik Korinto’n zegola, Paul’ek, goyeŕiak arakatu ezkero, Epeso’ra eldu ta ikasle batzu idororik,
  2. esan zien: «Siñestera etoŕtzean, Goteuna aŕtu al-zenuten?» Ta ayek erantzun zioten: «Ez eta entzun ere Goteuna danik».
  3. Paul’ek esan zien: «Zein ukuzpen aŕtu duzute, bada?» Ayek erantzun zioten: «Yon’en ukuzpena».
  4. Paul’ek esan zien: «Yon’ ek garbai-ukuzpenez ukuzi zun; etoŕtzekoa zan IESU’ri siñesteko eŕiari esanaz».
  5. Ori adituta, IESU Yaunaren izenean ukuziak izan ziran.
  6. Ta Paul’ek eskuak ezaŕi zizkiela, Goteuna ayen gañera yetxi zan, ta izkera aŕotzez egiten ta igaŕketan asi ziran.
  7. Guziak, beŕiz, amabiren bat gizon ziran.
  8. Batzaŕtegian ere iru iľabetez saŕtu ta eraberik gabe mintzatzen zan, Yainkoaren eŕiaz ayei argia ematen.
  9. Bañan, aren ikasbideaz eŕiari gaizki esaka gogoŕ ta isituta batzu ari bait-ziran, ayengandik aldendu zan, ta ikasleak berezian aŕturik, Tiran norbaiten ikastegian egun oro zerauskien.
  10. Bi urtez ori egin zun; ta oŕela, Asia’n bizi ziran guziek yudu ta elendaŕek, Yaunaren itza entzun zuten.
  11. Yaunak, beŕiz, Paul’en eskuz alatzak egin zitun. Ez nolabaitekoak, gero.
  12. Alabaña, Paul’ek soñean erabilitako zapitxo eta altzokoak eriei ezaŕita besterik gabe, gaxoaldi ta txeŕenak ayengandik aldentzen ziran.

 

Yudu araolariak

  1. Txeŕen iraizketan zebiltzan yudu batzu ere asi ziran txeŕendunen gañera IESU Yaunaren izena deitzen, esanaz: «Paul’ek aldaŕikatzen dun IESU’ketz duk nere araoa».
  2. Ori zegitenak, beŕiz, Eskeu zeritzan apaizpuru yudu norbaiten zazpi semeak ziran.
  3. Baña txeŕen gaiztoak yardetsi ta esan zien: «IESU ba-dazagut; Paul ere ba-dakit nor dan; zuek, ordea, nor zerate?»
  4. Ta zantaŕa beragan zeukana bien gañera yauzi zan, ta yabe egiñaz azpiratu zitun, etxe artatik biak laŕugoŕi ta poŕokaturik igesi yoan ziran arte.
  5. Gertari au Epeso’n guziek, yudu ta elendaŕek, yakin zuten, ta guziak belduŕtu ziran, IESU Yaunaren Izena goretsirik.
  6. Ta siñestun egindako asko zetozan, norberaren ogenak aitoŕtu ta erakusten.
  7. Aztikeritan ari izandako askok ere beren idaztiak ekaŕi ta guzien auŕean eŕe zituten. Idazti ayen ordaña ikeŕita, beŕiz, beŕogei ta amaŕ miľa denarikoa zala ikusi zuten. *
  8. Oŕela, Yaunaren indaŕez itza azi ta pixkoŕtzen ziyoan.
  9. Guziok bukatuta, Paul’ ek burutan yaŕi zun, Mekedoni ta Akai’n baŕna, Yerusalem’ era yoateko asmoa, esanaz: «An egon ta gero Eŕoma’ra yoan beaŕ dut».
  10. Baña, bere lagunetako bi, Timote ta Erast, Mekedoni’ra igoŕirik, bera Asia’n gelditu zan.

Epeso’ko zapaŕasta

  1. Garai artan, Yaunaren bidea dala-ta, zapaŕasta bat soŕtu zan, ez nolabaitekoa gero!
  2. Demetiri zeritzan ziľargin batek, Artemi’ren ziľaŕezko yauretxetxoak egiñaz, irabazi edeŕak langiľêi zerakazkien.
  3. Beraz, ayei ta lanbide ber-bereko guziei dei egin ta esan zien: «Gizonak!, ba-dakizute lanbide ontatik datoŕkigula gure yoritasuna.
  4. Zuek ikusi ta entzunda, beŕiz, Paul oŕek bere aolkuz Epeso’n ez ezik, Asia geyenean ere, lagun asko yainkoengandik sayestu ditu, eskuz egindako yainkotzakoak yainko ez dirala esanaz.
  5. Ori, beŕiz, ez dugu okeŕ bakaŕa izango; Artemi aundiaren yauretxea bera iñork ez du aintzakotzat begiratuko ere, ta Asia osoak bai eta luŕbira osoak ere aundiesten duten Artemi bera, bere goiko ospetik irauli beaŕa daiteke».
  6. Itzok adituta, guziak, aseŕez beterik, oyuka asi ziran esaten: «Aundia da Epeso’aŕen Artemi».
  7. Iri osoa zapaŕastaz bete zan; ta guziek gogo batez antzokira yo zuten zalapartan, Gai ta Aristark, Paul’en bidaideak, indaŕez zeramaztela.
  8. Paul’ek eŕiarengana auŕkeztu nai zun; bañan ikaslêk ez zioten utzi.
  9. Aren adiskide ziran Asia’ko nagusi batzuk ere antzokian ez auŕkezteko aolkua igoŕi zioten.
  10. Antzokian, beŕiz, guziak oyuka; batzu ala, bestetzu bestela. Batzaŕa zuŕibuŕi utsa zan, ta geyenak ez zekiten zertara bildu ziran.
  11. Naspil artatik yuduek Alexander guzien aintziñera bultzizka atera zuten; ta Alexander’ek, eskuz ixo egiñik, arazoa eŕiari azaldu nai zion.
  12. Bañan, yudua zala ezagun zuteneko, guziak ao batez orduren bi oyuka ari ziran: «Aundia da Epeso’aŕen Artemi».
  13. Noizpait ere baratariak eŕia ibitu ta esan zien: «Epesoaŕak!; nork ez daki Epesoaŕen iria, zerutik Artemi aundia gurera ezkero, aren yauresle dala?
  14. Ori ezin ukatu dala, beraz, geldirik egon ta zaŕapoka ezer ez egitea on zaizue.
  15. Ekaŕi dituzuten gizonok elizlapuŕ ez bait-dira, ez eta zuen anderegoikoaren biraolari ere.
  16. Demetiri’k eta aren lankidêk iñoren auŕka auzigairik ba’dute, beŕiz, ba-dira ortarako auzi-erabakitzaľe ta eskudunak; elkaŕ salatu bezate.
  17. Baña, bestelako arazoren bat ba’dakaŕtzute, batzaŕe egokian erabaki liteke.
  18. Gauŕko onengatik ere, matxiñadaz salatuak izateko zorian gaude; batzaŕe au zuritzeko apukorik ezin erakutsi dugu-ta». Au esanda, batzaŕea banatu zan.

 

20

Toroa’ra

  1. Zapaŕasta amaitu zanean, Paul’ek ikasleak deitu ta aolkatu ondoren, azken-aguŕa egin zien ta Makedoni’ ra yoateko irten zan.
  2. Bazteŕalde ayek arakatu ta angoak itzaldi askoz aolkatutakoan, Ela’ra etoŕi zan.
  3. Ta iru iľabete an egonda, Siri’ra itxasoz yoateko zanean, Makedoni’ra itzultzea obetsi zun; yuduek maltzuŕkeriren bat gertu ziotelako.
  4. Arekin Sopater, Pir’en semea, ta Aristark eta Sekun tesaloniketaŕak, Gai derbetaŕa, ta Timote, Tikiko ta Toropin asiaŕak ziyoazan.
  5. Auek, auŕeraturik, gure zai Toroa’n zeuden. *
  6. Gu, beŕiz, Otil-egunen ondoan Piľipoi’tik itxasoz Toroa’ra eldu giñan ayetara, ta zazpi egun an gelditu giñan.
  7. Lenbiziko astegunean, otaustean bildurik geundela, Paul’ek zerauskien; biaramunean yoan-beaŕa bait-zan. *
  8. Bildurik geunden goiko egontoki artan kiriseľu asko ziran.
  9. Aren itzaldia luzetxoa zala-ta, Eutiki zeritzan mutiko bat, leyoan eserita lozoŕoan zegon, ta loak eraginda, irugaŕen seľarutik bera erori zan, ta iľotzik yaso zuten.
  10. Arengana yeitxi zalarik Paul gañera etzan zitzayon, ta gaxoa laztandurik esan zun: «Ez armindu!; adoredun dago-ta».
  11. Igo zan beŕiro, ogia autsi ta murtxatu zun; ta eguna argitzeraño itz ugari eginda, yoan zan andik.
  12. Mutikoa, beŕiz, bizirik atera zuten, poz aundia zeriela.

 

Paul Milet’en

  1. Gu, beŕiz, ontziratu ta itxasoz Aso’ra etoŕi giñan, Paul’en zai an egoteko; arek oŕela agindu bait-zigun, bitartean berak bidaldia oñez zegiľa.
  2. Aso’n bildu zitzaigunean, gurekin aŕtuta, Metilene’ra etoŕi giñan.
  3. Andik itxasoratuta, biaramunean Kio auŕean igaro giñan, ta uŕengo egunean Samo’ ra eldu, ta ondokoan Milet’era etoŕi giñan.
  4. Epeso’ra gabe auŕera igarotzera Paul erabakita zegon, Asia’n luzaro ez gelditzeko: Yerusalem’en, al ba’litz Pentekoste egunerako egon nai zulako.
  5. Milet’etik, beraz, deya Epeso’ra igoŕi zun, elizako elduenak beregana etoŕtzeko.
  6. Ta ayek etoŕi ta bildu ziranean, esan zien: «Ba-dakizute nola beti, Asia’n saŕtu nintzan egunetik, zuen artean niardun,
  7. Yaunaren moŕoiketan apal-apalik ekiñez, yuduengandik zetozkidan negaŕbide ta maŕoak gôra-bêra.
  8. Ezertxo ere estaltzeke, beaŕ dan guzia agirian ta etxerik-etxe iragaŕi ta irakatsi dizuet,
  9. yudu ta elendaŕei Yainkoarenganako garbaya ta IESU gure Yaunarenganako siñestea aldaŕikatuz.
  10. Ta ara, beŕiz, orain, Atsak eraginda, Yerusalem’era noa, an gertatuko zaidanik yakiteke.
  11. Bat bakaŕik Goteunak iri bakoitzean adirazi ta esaten dit: estuntza ta nekeak Yerusalem’en nere zai daudela.
  12. Dana dala, ordea, nere biziaz ayola niri ez, nere elburura iritsi ta Yainkoaren eskeŕa aldaŕikatzeko arloa, IESU Yaunak niri egotzia burutuz-gero.
  13. Ta ara!, gauŕgero ba-dakit nere auŕpegia ikusiko ez duzutela zuek, Yaureŕia aldaŕikatzen zuetara etoŕia euki nauzuten guziok.
  14. Gauŕgero, beraz, aitoŕtzen dizuet: edozeñen odolaz garbi nagola.
  15. Izan ere Yainkoaren burupide osoa aldaŕikatzeko uzkuŕ ez naiz izan.
  16. Zeron ardura eukazute, ta artalde osoarena ere bai, Goteunak artan zaitzaľe yaŕiak bait-zerate, Yainkoaren Eliza, bere odolez Arek irabazia, laŕatzeko.
  17. Ba-dakit, ni yoanda gero, otso zakaŕak zuetara saŕtuko dirala, artaldea poŕokatuz.
  18. Zeron artetik ere batzu yaikiko dira okeŕkeriak esaten, ikasleak berengana eramateko.
  19. Atzaŕi egon, beraz, ta oroi zaitezte iru urtetan izan nauzutela gau ta egun aspeŕtzeke zuetako bakoitza negaŕez aolkatzen.
  20. Oraingoan ere Yainkoa ta Aren eskeŕ-itza, zintzo egiñei gara ta yarauntsia emateko lain dana, zuen gañera Ari eskatzen naukazute.
  1. Iñoren ziľaŕ, uŕe edo yazkirik ez dut iŕikatu izan.
  2. Zerok dakizute niretzat eta nerekikoentzat beaŕ zan guzia eskuok irabazten zutela.
  3. Edozertan erakutsi dizuet oŕela lan egiñez makalei lagun etoŕi beaŕ zayela, IESU Yaunaren itza gogoraturik. Arena bait-da esan au: «Aŕtzea baño ematea atsegiñago».
  4. Au esanda, belaunikaturik, otoi zegin guzi ayekin.
  5. Aundia zan guzien negaŕa; ta besoak Paul’i leporatuz muin egiten zioten,
  6. aren auŕpegia beŕiz ikusiko ez zutela esan zienaz batez ere atsekabetuta. Oŕezkero arekin itxasontziraño yoan ziran.

 

21

Yerusalem’eruntz

  1. Ayengandik aldenduta, zuzen-zuzen Ko’ra itxasoz eldu giñan, ta biaramunean Eŕode’ra ta andik Patara’ra.
  2. An Poinike’ra ziyoan ontzi bat idororik, artan saŕtu giñan, ta itxasora, beŕiz.
  3. Kiper’en auŕera ezkero, ua ezkeŕ utzirik,Siri’runtz igaro ta Tir’a eldu giñan, ontziak an zama utzi beaŕ zulako.
  4. Ikasleak upaturik, an zazpi eguneko ekuraldia egin genun; ta ayek goi-eragitez Paul’i zesayoten Yerusalem’era ez igotzeko.
  5. Egun ayek bete ziranean, bidea beŕiro asi genun, guziak emazte ta auŕekin iritik zeŕaizkigula; ta itxasegian belaunikatuta otoi egin genun.
  6. Ta azken aguŕak elkaŕi eginda, ontzira gu, ta etxera ayek yoan ziran.
  7. Gure itxasbidea bukatu zan, Tir’etik Tolemai’ra eldu giñanean. Senidêi aguŕ eginda, egun bat gelditu giñan ayekin.
  8. Biaramunean irten ta Kaisarai’ra eldu giñan, ta Beŕi Onaren zabaltzaľe ta zazpietakoa zan Piľipe’ren etxean saŕtu ta gelditu giñan.
  9. Onek lau alaba zitun neska ta igaŕle.
  10. Egun batzu an geundela, Agab zeritzan igaŕle batek, Yudai’tik eidu
  11. ta geunden etxera etoŕirik, Paul’en geŕikoa aŕtu ta aren esku-oñak loturik, esan zun: «Goteunak au dio: Geŕiko onen yabea yuduek Yerusalem’en onela lotu ta atzeŕitaŕen mendean yaŕiko dute».
  12. Au adituta, guk eta angoek eskatzen genion Yerusalem’era, aŕen, ez igotzeko.
  13. Orduan Paul’ek yardetsi ta esan zigun: «Zer ari zerate oŕ, negaŕez nere biotza erdibitzen? Lotua izateko ez ezen, Yerusalem’en iltzeko ere gerturik nago IESU Yaunaren Izenarengatik».
  14. Ezin bait-gendun gure asmora erakaŕi, makuŕtu gintzazkion, esanaz: «Yaunaren gogoa egin bedi!!»
  15. Egun ayen ondoren, biderako gertuta Yerusalem’eruntz irten giñan.
  16. Kaisarai’n ikasle batzu bildu zitzazkigun biderako, Manason kipeŕtaŕa, aspaldiko ikaslea ta berera aŕtuko giñuzana, berekin zekaŕtela.

Yakob’ enean

  1. Yerusalem’era eldu giñanean, abegi ona egin ziguten senidek.
  2. Biaramunean, Yakob’en etxean elduenak oro auŕkitzen zirala, Paul saŕtu zan gurekin.
  3. Ta ayei aguŕ egin ondoren, aren itz-Ianez atzeŕietan Yainkoak egindako guziak zeatz ta meatz azaldu zizkien.
  4. Ayek, ari entzunda, Yainkoa goretsi zuten, ta Paul’i esan zioten: «Anai ori, ba-dakusagu yuduetan zeinbeste miľa ta miľa diran siñetsi dutenak. Guziak legearen ayolatsu dira gero.
  5. Entzunda daude, beŕiz, atzeŕian baŕeyatutako yuduei Moxe’ren legetik sayesten darakaskiezula, ta umeak ez erdaintzeko ta ekanduen bidetik ez ibiltzeko dasaiezula.
  6. Zer egin oŕezkero? Etoŕi zerala entzunda, noski baño noskiago guziak bilduko dira-ta.
  7. Egizu, beraz, dasaiguzun au. Zin eginda dauden lau gizon ditugu. .
  8. Bildu zakizkie, zure garbikuntza ayekin egiteko, ta burua muŕiztu dakien eralgi beaŕa zure gain aŕ ezazu. Oŕela guziek ezagungo dute zutzaz entzundakorik ezer ere ez dagola, ta legea betetzeko, zu ere leŕoan zabiltzala.
  9. Siñetsi dutenen atzeŕitaŕei buruz ere, idatzi diegu, yainkoaizunei eskeñitako aragitik, odoletik, iťotik eta izoŕkeritik alde egiteko erabakiz.
  10. Oŕezkero Paul’ek gizonak bereganatu zitun, ta ayekin biaramunean garbi eginda, yauretxean saŕtu zan, garbikunde egunen amaya iragaŕtzeko, ayetako bakoitzarengatik oparia eskeintzen zaño.

Paul estuntzaz lotua

  1. Zazpi egunak amaitzerakoan, beŕiz, Asia’tik etoŕitako yuduek, ua yauretxean ikusirik, eŕi osoa lardaskatu ta Paul atzeman zuten,
  2. aldaŕikatuz: «El!, el!, Ixraeldaŕok!! Gizon au da edonun ta edonori, eŕi, lege ta toki onetzaz gaizki esaten ari dana. Elendaŕak ere yauretxean saŕtu ditu, toki guren au oŕela kutsaturik».
  3. Toropin epesoaŕa irian ikusi bait-zuten, ta uste zuten Paul’ek yauretxean saŕtu zula.
  4. Iri osoa zotukatu zan, ta eŕia zalapartan bildu. Ta Paul atzemanda, yauretxetik indaŕez atera zuten, ateak bereala itxirik.
  5. Bizia ere kendu nai ziotenean, gudalburuari beŕi au eldu zitzayon: «Yerusalem osoa zapaŕastan dago».
  6. Berealaxe gudamutil ta euntariak berekin aŕtuta, abazuzan yetxi zan ayetara. Ayek, beŕiz, gudalburua ta gudamutiľak ikusi zituteneko Paul, geyago yotzeke gelditu ziran.
  7. Orduan gudalburuak arengana uŕbilduaz eldu zion, ta agindu zun estuntza biz lotzeko. Nor ote zan eta zer egin zun galdetzen asi izan zan.
  1. Bañan eŕiarengan batzuk bat eta bestetzuk beste bat oyuka zioten. Zalapartaŕen argiro ezer igaŕi ezinda, agindu zun gudaletxera eramateko. *
  2. Maľetara eldu zanean, beŕiz, gudamutiľak besoetan aŕtu ta eroan beaŕez arkitu ziran, eŕiaren oldaŕagatik.
  3. Eŕiak samaldan bait-zeŕayen: «Alde ori!!» deadaŕez.
  4. Gudaletxera saŕtzerakoan, Paul’ek gudalburuari esan zion: «Ziľegi al-zait zerbait zuri esatea?» Ta gudalburuak ari: «Eladeraz bai-al dakizu?
  5. Zu ote-zera lau miľa mausari egunotan axatu ta basora atera ditun aigitoaŕa».
  6. Baña Paul’ek erantzun zion: «Yudua naiz ni, Kiliki’ko Tarso’n yayoa, iri ezaguneko iritaŕa. Ziľegi bekit, aŕen, eŕiari itz egitea».
  7. Ta baimena aŕturik, Paul’ek, maľetan zutik, eŕiari eskuz ixo egin zion. Guziak isil-isil ziran, ta arek eberkeraz onela itz egin zun.

22

Paul’en itzaldia

  1. «Nere senide ta gurasoak: Neronen zuriketan mintzo beaŕta, entzun».
  2. Eberkeraz itz egiten entzun zioteneko, isilikago gelditu ziran. Ta arek dio:
  3. «Yudu naiz ni, Kiliki’ko Tarso’n yayoa. Bañan iri ontan azia, ta Gamaliel’en oñetan gure arbasoen lege utsean ikasia. Yainkoaren alde, zuek guziok gauŕ bezain gaŕtsua.
  4. Ikasbide beŕi au ere eriotzaraño ezetsi nun, gizon ta emakumeak atzi ta baitegian saŕtuz;
  5. apaiz nagusiak berak eta batzaŕ osoak aitoŕ dagidatenez. Alabaña, senidêntzako idaztiak ayengandik aŕtuta, Damasko’ra yoan nintzan, ayek Yerusalem’era biľuŕturik ekaŕtzeko, ataŕa aŕtu zezaten.
  6. Ba-nindoan yoan ta eguerdian Damasko’ra uŕbildu nintzala, bat-batean ortzitik nere baranoan argi bizi bat dirdiraz edatu zan.
  7. Luŕera erorita mintzo bat entzun nun niri esaten: «Saul!, Saul!, zergatik ezesten nauzu?»
  8. «Yauna!»erantzun nion, «nor zera zu?» Ta esan zidan: «Zuk ezesten nauzun IESU Nazoretaŕa naiz Ni».
  9. Nerekin zeudenak argia, bai, ikusi zuten; zerauskidanaren mintzoa, ordea, entzun ez. (Ikus: emen 9, 7.)
  10. Nik erantzun nion: «Yauna!, zer egin beaŕ dut?» Ta Yaunak esan zidan: «Yaiki ta zoaz Damasko’ra. An esango dizute egin beaŕ duzun guzi-guzia».
  11. Alako argigomaz itsututa nengon, ta lagunek eskutik nineramatela, eldu nintzan Damasko’ra.
  12. Anani zeritzan ta ango yudu guzien edeŕa zeukan gizon legezaletsu batek,
  13. niregana etoŕi ta auŕkezturik, esan zidan: «Saul, anai ori!, so egizu». Ta bertantxe nik so egin nion.
  1. Orduan esan zidan: «Gure arbasoen Yainkoak berezi zaitu bere gogoa ezagun, Zuzena ikusi ta Aren aotikako mintzoa entzuteko.
  2. Gizakume guziekiko aitor egin bearko bait-diozu, ikusi ta entzun duzun guziz.
  3. Onezkero, beŕiz, zertarako berandutu? Yaiki ta ukuzpena aŕtu ta zure ogenetatik garbi egin zaitez, Aren izena deituz»;
  4. Yerusalem’era itzuli ondoren yauretxean otoi negiľa, zorabiotuta gelditu nintzan,
  5. ta Ua ikusi nun niri esaten: «Laisteŕ ta arin Yerusalem’dik alde egizu; Nitzaz zenegiken aitoŕa ez bait-dute aintzat aŕtuko».
  6. Nik erantzun nion: «Yauna, berek ba-dakite neu nintzala zure siñestera zetozanak batzaŕtegietan itxi ta zigoŕkatzen zituna,
  7. ta zure aitoŕtzaľe Estebe’ ren odola ixurtzen ari ziranean, antxe neu nengola gogotik onaŕtzen, ta ua iltzen zutenean yazkiak zaitzen».
  8. Bañan esan zidan: «Zoaz; uŕutiko atzeŕietara bidaliko zaitut-eta». *
  9. Itz ontaraño adi egon izan ziran; orduan, beŕiz, oyu atera zuten, esanaz: «Ken luŕetik oŕako ori; ez da bide oŕelakorik bizi izatea».
  10. Oŕela oska, beren soñekoak uŕatzen ta autsa aizetara botaka ari zirala-ta,
  11. gudalburuak agindu zun Paul gudaletxera eramateko ta zigoŕka astintzea, alako zarata zergatik ateratzen zuten igaŕtzeko.
  12. Edez loturik zeukatenean, ordea, Paul’ek auŕean zegon euntariari esan zion: «Ziľegi al-zaizue Eŕoma iritaŕa epairik gabe zigoŕkatzea?»
  13. Euntariak ori adituta, gudalburuarengana yoan ta adirazi zion, esanaz: «Zer egiteko zera, gizon ori eŕomaŕa da-ta?»
  14. Beraz, gudalburuak Paul’ engana etoŕita esan zion: «Esaidazu!, eŕomaŕa al-zera?» Arek esan zion: «Bai!»
  15. Gudalburuak yardetsi zion: «Uŕe askoz nik iritaŕgo ori iritsi dut». Ta Paul’ek ari: «Nik, ordea, yayotzez».
  16. Oŕezkero, ua oñazetu beaŕ zutenak aldendu ziran arengandik, ta gudalburua, berak estekatua eŕomaŕa zala oaŕtu zanetik, laŕiťu zan.
  17. Biaramunean, yuduek zertzaz salatua zeukaten garbi yakin nairik, ua askatzeko ta apaizpuruak eta batzaŕ osoa biltzeko agindua atera zun; ta Paul eratoŕirik, auŕkeztu zien.

 

 

23

Batzaŕeko gora-berak

  1. Paul’ek batzaŕari so uU eginda, esan zun: «Anayok!: gogo zintzo-zintzoz Yainkoarenetan ari izan naiz gauŕdaño».
  2. Anani apaiz nagusiak, ordea, bere otseñei agindu zien aoan yo zezatela.
  3. Orduan, Paul’ek esan zion: «Zerori, bai, zuritutako orma ori, Yainkoak yoko zaitu, noski. Legebidez ni ebazteko eserita zaude, ta lege-kaltez yo nazaten agintzen duzu gero?»
  1. An zeudenak esan zioten: «Yainkoaren apaiz nagusia ere iraintzen al-duzu?»
  2. Orduan Paul’ek esan zien: «Ez nekin, anayok, apaiz nagusia zanik. Idatzita bait-dago: «Zure eŕiko buruzagiari irañik ez egin». (Irt. 22, 28.)
  3. Batzaŕeko alderdi bat parisaitaŕena, bestea, beŕiz, sadukaitaŕena zala Paul’ek igaŕita, batzaŕ erdian ots egin zun: «Anayok!, ni parisaitaŕa naiz, parisaitaŕen semea; ta iľen beŕpizteaz ustea dala-ta, nago emen ogenduntzat».
  4. Ori esan zuneko, lipizta soŕtu zan parisaitaŕ ta saduikaitaŕ artean, ta batzaŕea erdibitu zan.
  5. Sadukaitaŕek beŕpizterik ez dagola bait-diote, ez eta aingerurik, ez atsik ere; parisaitaŕek, beŕiz, bata ta bestea aitoŕtzen ditute.
  6. Izugaŕizko zarata soŕtu zan; ta parisaitaŕ batzu yaiki ziran ao batez esaten: «Okeŕ danik ez dugu gizon onengan arkitzen. Ez ote-zayo ats edo aingeruren bat mintzo izan?»
  7. Eztabaida gori-gori egin zala-ta, gudalburuak, Paul zatitu zezaten belduŕez, bere mutiľei agindu zien arengana yetxita, ayen artetik ua atera ta gudaltegira eramateko.
  8. Uŕengo aŕatsean Yaunak, Paul’i auŕkeztuz, esan zion: «Auŕera gogoŕ! Yerusalem’en aitoŕ egin didazun bezela, Eŕoma’n ere egin beaŕko didazu-ta».

 

Ekaitza gogoŕago

  1. Egundu zanean, yudu batzuk, elkaŕtuta, bizia Paul’i kendu arte ezer ere ez yan ez edateko zin eginda zeuden.
  2. Beŕogei lagun baño geyago ziran, beŕiz, oŕela elkaŕtuak.
  3. Ta apaizpuru ta zâŕengana yoanda, esan zieten: «Zin eginda gaude ezer ere ez txastatzeko, Paul txautu arte.
  4. Orain, bada, zuek gudalburuari batzaŕarekin auŕkeztu zakizkiote, gizona zuen auŕera eratoŕi dezan eske, aren arazoa zeatzago ikusteko apukoz. Gu, beŕiz, ua uŕbildu baño len, bizia ari kentzeko gerturik gaude».
  5. Baña Paul’en aŕebaren semeak, maŕoaren beŕi entzunda, gudaletxera yo zun, ta Paul’engana saŕturik, azaldu zion.
  6. Paul’ek, beŕiz, euntarietako bat deiturik, esan zion: «Mutil au buruarengana eramazu zerbait bai bait-du ari esateko».
  7. Euntariak, mutiľa aŕtuta buruarengana eraman zun esanaz»: Baitutako Paul’ek dei egin ta eskatu dit mutil au zuri ekaŕtzeko; zerbait zuri esateko ba-du-ta».
  8. Gudalburuak mutiľa eskutik aŕtu ta eramanik, esan zion: «Zer duk niri esateko?»
  9. Mutiľak esan zion: «Yuduak elkaŕtu dira zuri eskatzeko batzaŕera Paul biar igoŕi dezayezun, aren arazoa zeatzago ikeŕtzeko apukoz.
  10. Ez siñetsi, ordea, beŕogei gizon baño geyago atustan bait-daude, ua txautu arte ezer ere ez yan ez edateko zin eginda; orain bertan ere zure aginduaren zai daude beren asmorako gertuta».
  1. Gudalburuak mutiľa igoŕi zun, esanaz: «Ez gero iñori esan istiľuok azaldu dizkidazunik».
  2. Ta euntari bi deiturik, esan zien: «Irugaŕen gaualdirako beŕeun gudamutil irurogei ta amaŕ zaldizkoekin ta beŕeun aiztagarikin Kaisarai’ra yoateko gerturik euzkazute,
  3. bai eta zamariak ere, gañean Paul galbiderik gabe Pelix agintariarengana eroateko».
  4. Arek, beŕiz, idazki bat egin zion, arazoa onela azalduz:
  5. «Pelix agintari gurenari, Kauldi Lisi’k, aguŕ.
  6. «Gizon ori yuduek iltzeko atzita zeukaten. Ayetara, beŕiz, gudamutiľekin nik yo ta kendu nien, eŕomaŕa dala ezagunda gero.
  7. «Leporatzen ziotena igaŕi nairik, ayen batzaŕari auŕkeztu nion,
  8. «ta ayen legeko istiľuak besterik ez nun auzi artan idoro eriotzarako edo baitegirako lain zanik nonbait agertzeke.
  9. «Orain, yakin dudanez, aren kaltez maŕo bat gertuta dute. Beraz, gizona bidaltzen dizut, eta saiatariei dasayet zure auŕean auzia garbitzeko. Ondo bizil»

 

Kaisarai’n

  1. Gudariek, aginduari zetxizkiola, Paul aŕtu ta gauez Antipatiri’ra eraman zuten. *
  2. Ta biaramunean, zaldizkoak arekin auŕera beaŕez utzirik, beren tokira itzuli ziran.
  3. Kaisarai’ra ayek eldu ziranean, idazkia agintariari eman ondoren, Paul ere auŕkeztu zioten.
  4. Agintariak idazkia irakuŕitakoan, galdetu zion nongoa zan; ta Kiliki’koa zala yakiñik,
  5. esan zion: «Adituko dizut, zure salatariak datozanean». Ta agindu zun Erode’ ren yauregian zaituta eukitzeko.

 

24

Auzia Pelix’en auŕean

  1. Bost egun ondoren Anani, apalz nagusia, zâŕ batzukin ta Tertul iztun batekin yatxi ta agintariari Paul’en auŕka azaldu zitzazkion.
  2. Au deitu izanda gero, salaldia Tertul’ek asi zun, esanaz: «Zuregatik dugun pake aundia ta zure arduratik eŕi oni soŕtutako obariak,
  3. «Pelix bikain ori, eskeŕ onez beti ta edonun aŕtzen ditugu,
  4. «baña luzaroxe gogaikaŕi izan ez nakizun, entzun guri apuŕ bat, aŕen!, zurebiziko adeyez.
  5. «Gizon ori, nazoretaŕen alderdiko buru nagusi danez, kaltegaŕi utsa dugu, yuduei luŕ osoan zalapartak pizten ari zaigula. *
  6. «Yauretxea bera kutsatzeko ere egiñalak egin ditu. Argatik guk bera atzirik gure legebidez ebatzi nai genun.
  7. «Baña Lisi gudalburuak, gañera etoŕita, gogoŕ-gogoŕean eskutik kendu zigun.
  1. «Berak aginduta, gatozkizu gizon ori salatzen, zeroŕek bera azteŕtzean, oŕen auŕka dakazkizugun salaketa guziak argi ezagun al ditzazun».
  2. Esanari yuduek itsatsi zitzazkion, alaxe zala aitoŕtuz.
  3. Paul’ek, beŕiz, agintariaren baimenaz, erantzun zion: «Aspaldiko urteotan eŕi ontan ebazle zerala bait-dakit, nere burua adorez zuritzera noa.
  4. «Ezagun dezakezunez, amabi egun baizik ez dira Yerusalem’era yaureskuntzarako igo nintzanetik.
  5. «Eta ez dago ikusinaunik yauretxean iñorekin izkatzen, ez eta batzaŕtegietan ta irian eŕia neregana biltzen ere.
  6. «Nere lepotik orain salatzen dizkizutenak ere ezin egiztatu dizkizue.
  7. «Ori,bai!, aitoŕtzen dizut: auek alderditzat aipatzen duten ikasbidez gure arbasoen Yainkoari moŕoiketan ari natzayo, Lege ta Igaŕlêtan idatzita dagon guzia siñetsiz.
  8. «Ta auek dauden ustean, nerau ere nago, on ta gaiztoentzat beŕpiztea izango dala Yainkoarengan etsita.
  9. «Oŕegatik ere nere biotza Yainkoaren ta gizonen begietan akaŕbiderik gabe eukitzeko ayolatsu nabil.
  10. «Urteak igarota, nere eŕiarengana itzuli naiz, ukaŕak arentzat ekaŕi ta Yainkoari opariak eskeintzera. *
  11. «Ta garbiturik, iñolako zarata eta zapaŕastarik gabe yauretxean idoro naute
  12. «Asia’tik etoŕitako yudu batzuk. Ayek emen auŕkeztu beaŕak lirake, nere auŕka zerbait ba’dute, salatzeko.
  13. «Bestela beintzat, auek besate zertan okeŕ ibilita idoro nauten, beren batzaŕean azaldu nintzanean.
  14. «Okeŕtzat ezba’dute gero, ayen erdian deadaŕez esan nun au: Iľen beŕpiztea dala-ta, nago ni gauŕ zuen auŕean ogenduntzat ekaŕia».

Epaya gerorako utzia

  1. Auzi artan zegona Pelix’ ek ondo ba’zezagun ere, gerorako igoŕi zitun, esanaz: «Lisi gudalburua datoŕenean, auzia erabakiko dizuet».
  2. Euntariari, beŕiz, bere zaipean Paul eukitzeko agindu zion, nasaiki gero, ta arenganako yoera aren laguntzaľêi eragozteke.
  3. Zenbait egun ondoren, Pelix bere emazte Durusil yuduarekin etoŕi zan, ta Paul eratoŕirik, IESU Kisto’renganako siñesteaz entzun zioten.
  4. Baña zuzentasunaz, elikuaz ta izango dan ebazteaz zerauskiela, Pelix’ek belduŕtuta esan zion: «Oraingoz zoaz; mugonez deituko zaitut».
  5. Paul’engandik ziľaŕa aŕtzeko ustean, beŕiz, beragana saŕitan deitu ta arekin itz egiten zun.
  6. Baña bi urte betetakoan, Pelix’en oñorde Porki Pest etoŕi zan; ta Pelix’ek, yuduen edeŕa euki nairik, Paul baitegian utzi zun.

 

25

Kaisar’engana yotzen

  1. Zertanera Pest elduta iru egun ondoren Kaisarai’tik Yerusalem’era igo zan.
  2. An apaizpuru ta yudu nagusiek, Paul’en auŕka arengana auŕkezturik,
  3. aren kaltetan adiguritzat eskatu zioten Yerusalem’era eratoŕi zezala; bidean ari bizia kentzeko maŕoa gertuta bait-zeukaten.
  4. Baña Pest’ek erantzun zien Kaisarai’n zegola Paul zaipean; bera, beŕiz, laisteŕ arâ yoango zala.
  5. «Beraz»dio«zuetako altsuenak betoz nerekin, ta gizon arengan okeŕen bat ba’ dago, salatu bezate».
  6. Ayen artean zortzi edo amaŕ egun ozta igarorik, Kaisarai’ra yetxi zan; ta biaramunean, auzitarako eseririk, Paul beragana ekaŕtzeko agindu zun.
  7. Au auŕkeztuta berealaxe Yerusalem’dik yetxitako yuduek erdian aŕtu zuten, salaketa asko ta astunak egiñaz, baña ezin egiztatuz.
  8. Paul’ek, beŕiz, bere alde esan zun: «Utsik bat ere ez nik yuduen legeari, ez yauretxeari, ez eta Kaisar’i ere egin».
  9. Pest’ek, yuduak limuŕtu nairik, Paul’i itz egin ta esan zion: «Yerusalem’era igo nai al-duzu, nere auŕean auetaz an ebatzia izateko?»
  10. Baña Paul’ek erantzun zion: «Egon ere Kaisar’en auzitegian nago; emen ebatzi beaŕa naiz. Zeroŕek obeki dakizunez, yuduei ezertan ez diet irañik egin.
  11. Ori bai: eriotzarako lain danik okeŕen bat egin ba’dut, iltzeko uzkuŕ ez nauzu; bañan auek egozten didatenik ezer ez ba’dago, iñork ezin nazake ayen eskuetan uŕurik utzi. Kaisar’engana yotzen dut».
  12. Ordun Pest’ek, onulariekin itz eginda, erantzun zion: «Kaisar’engana yoz-gero, Kaisar’engana zoazke».

Agiripa bakaldunaren auŕean

  1. Zenbait egun igarota, Agiripa bakalduna ta Bernike yetxi ziran Kaisarai’ra, Pest’i aguŕ egitera.
  2. Ta egun askotsu an gelditu zirala, Pest’ek bakaldunari Paul’en beŕi eman zion, esanaz: «Ba-da emen gizon bat Pelix’ek itxian yaŕita.
  3. Yerusalem’en nintzanean, yuduen apaizpuru ta zâŕak auŕkeztu zitzazkidan aren auŕka epai eske.
  4. Nik erantzun nien eŕomaŕek iñoren auŕka epairik ez oi dutela eman, salatuak bekoz-beko salatariak len euki izan ezik, eta egozten zayonaz bere burua garbitzeko aukera ari utzirik baizik.
  5. Ayek, beraz, emen auŕkeztu dira; ta gerokeririk gabe, biaramunean, auzitarako eseririk, gizona ekaŕtzeko agindu nun.
  6. Salatariak aren auŕka auŕkeztu ziran; baña nik susmatzen nitun okeŕetako bat ere ez zuten atera.
  7. Bakaŕik beren yaureskeriaz ta Paul’ek bizi dala darakusan ildako IESU norbaitetzaz, aren auŕka zekazten istiľu guziak ziran.
  8. Alako arazoan argibiderik ez neukala, itandu nion Yerusalem’era yoan nai ote luken, auzia an erabaki zedin.
  9. Baña, Paul’ek bere auziaren ezaguera August’i utzia izan zekiola eskatuta, ua zaipean eukitzeko agindu nun, Kaisar’engana igoŕi arte».
  10. Agiripa’k, beŕiz, Pest’i esan zion: «Neuk ere gizon oŕi entzun nai nioke». Pest’ek diotsa: «Biaŕ entzungo diozu».
  11. Izan ere, biaramunean Agiripa ta Bernike aŕandiro etoŕi ziran; ta gudalburu ta iriko aundizkiekin entzungian saŕtu ziranean, Pest’en aginduz, Paul auŕkeztu zala,
  12. Pest’ek esan zun: «Agiripa yauna ta gurekin emen zeraten guziok: Begirazute gizon au. Bera dala-ta, yudu guzien erauntsia Yerusalem’en ta emen izan dut gañean deadaŕka: «oŕek ez du geyago bizi beaŕ».
  13. Nik, beŕiz, eriotzarako lain danik ez dut ezer ere beragan idoro. Ala ere, August’ engana beroŕek yo dunez-gero, bidaltzea erabaki dut.
  14. Baña yaunari idazteko garbirik ezer ez dudala, gizon au zuen auŕera ekaŕi dut, eta batez ere zure auŕera, Agiripa bakaldun ori, galde eginda gero, zer idatzi dakidantzat. *
  15. Eragabe bait-deritzat, baituta iñor igoŕtzea, aren auŕka dagona aditzeke».

 

26

Paul’en itzaldia

  1. Agiripa’k Paul’i esan zion: Zeroŕen alde itz egitea ziľegi zaizu. Orduan Paul’ ek, eskua auŕeratuz, bere zuriketan itzok esan zitun:
  2. Zori-ona, noski, niretzat auxe: yuduek salatzen nautenaz nere burua gauŕ zuritu beaŕta, zure auŕean egitea.
  3. Zori ona, batez ere, yuduen ekandu ta buruauste guziak ondo ezagunak dituzulako. Beraz, adeitsuki entzuidazu, aŕen!!
  4. Gaztetanik nere bizikera zein izan dan yudu guziek ba-dakite; nere eŕitaŕen erdian ta Yerusalem’en igaro bait-da asieratik.
  5. Aspalditik nazagute, ta, nai ezkero, aitoŕtu beaŕ dute ni, parisaitaŕ zuŕian, gure legeko alderdirik zoŕotzenaren arauz bizi izan nintzala.
  6. Orain bertan ere, auzipean ba’nago, Yainkoak gure arbasoei egindako agintza siñesten dudalakoxe, nago.
  7. Gure amabt leñuak yauresketan zoli-zoli gau ta egun dauzkan uste berauxe, gero, bakaldun ori, yuduok niregan salagaŕi deritzate.
  8. Zer dala-ta, beŕiz, zuen artean siñesgaitza izan diteke iľen beŕpiztea, Yainkoak egiña?
  9. Neu ere etsita nengon IESU Nazoretaŕaren izenari gogoŕ egin beaŕ niola.
  10. Bai eta egin ere Yerusalem’en. Apaizpuruengandik eskubidea aŕtuta, gizakume zintzo asko itxi nitun baitegian, ta ayen eriotzarako nere autarkia neman.
  11. Askotan ere, batzaŕtegi batetik bestera nenbiľela, indaŕkeriz biraotara nekaŕtzin, ta geyegi aseŕetzen nintzayela, atzeŕiko irietan ere ezesten nitun.
  12. «Oŕela Damasko’ra apaizpuruen eskubide ta aginduz ninyoala,
  13. bidean, bakaldun ori!, eguerdian, argi bat ikusi nun eguzkiarena baño biziago nere ta nerekin zeudenen baranoan ortzitik istatzen.
  14. Ta luŕ yota guziok geuntzala, mintzo bat entzun nun eberkeraz niri esaten: «Saul, Saul, zergatik ezesten nauzu? Lan gogoŕa dakaŕtzu, eztenari ostikoka».
  15. Nik esan nion: «Yauna, nor zera Zu?» Ta Yaunak esan zidan: «Ezesten nauzun IESU naiz NI».
  16. Yaiki, bada, ta zure oñen gañean zutitu zaitez: ikusi duzunaz ta erakutsiko dizudanaz moŕoi ta aitoŕlari zu yaŕtzeko, ageri izan natzaizu-ta.
  17. Ortarako, eŕi ontatik eta atzeŕitik atera zaitut, atzeŕi orietara bidaltzen zaitudala,
  18. begiak iriki dezazkiezun, ta Satan’en mendetik Yainkoarengana eraman ditzazun; oŕela ogen-asketsa ta nere siñestez zindotuekin yarauntsia aŕ dezaten».
  19. Ortzitik niri erakutsiari, beŕiz, ez diot, Agiripa bakalduna, gogoŕ egin.
  20. Aitzitik ere, Damasko’n asi ta, Yerusalem ta Yuda osoan, bai eta atzeŕietan ere, guziei garbai izateko, ta garbai-neke egokitan Yainkoarengana biuŕtzeko aldaŕikatzen ari izan naiz.
  21. Ori dala bide, yauretxean nengola, yuduek atzi ta il nai niñuten.
  22. Baña, Yainkoa lagun, gaurdañokoan ba-nago txiki ta aundiei aitoŕ egiten, Moxe’k eta igaŕlek gerorako aldaŕikatua besterik esateke:
  23. Kisto’a nozitu ta iľartetik auŕena beŕpiztu beaŕa zala, eŕi au ta atzeŕia argitzeko».
  24. Ori Paul’ek bere alde ziola, Pest’ek ozengi diotsa: «Erotu zera Paul; ikasi-ikasiaz, burutik zaude».
  25. Paul’ek, beŕiz, diotsa: «Ez, Pest bikain ori; ez nago burutik; senaz ta egiz itz egiten ari naiz.
  26. Bakaldunaren auŕean zabal-zabal mintzo naiz; ta diodana berak ba-daki; ez bait-dut uste guziotzaz yantzi gabe dagonik, ezertxo ere ez bait-da zokoka burutu.
  27. Agiripa bakaldun ori, igaŕlei siñesten al-diezu? Ba-dakit bayetz!»
  28. Ta Agiripa’k Paul’i: «Kistaŕ biuŕtzeko ere uŕen naukazu».
  29. Ta Paul’ek: «Naiz uŕen, naiz uŕun, Yainkoak ba-letsa, zu ez ezen, gauŕ dantzuidaten guziat ere, ni bezelakotsu biuŕtzea, biľuŕ auekin gabe, gero!!»
  1. Orduan bakalduna, agintaria, Bernike ta ayekin eseririk zeudenak yaiki ziran;
  2. ta alde batera eginda, elkaŕean yardun ta esan zuten: «Ez du gizon onek eriotzerako lain danik ezer egin».
  3. Ta Agiripa’k Pest’i esan zion: «Kaisar’engana yo ez ba’ lu, gizon ori yarei utzia izan liteke».

 

27

Kaisarai’tik Kerete’ra

  1. Itali’ra itxasoz gu yoatea erabaki ezkero, Paul beste baitu batzukin Augusta-gudasaiľeko euntaria zan Yuli’ ri egotzi zizkioten.
  2. Adaramite’ko ontzi bat yoateko zan Asia’ko izpazteŕetara; ta artan saŕturik, gure itxasbidea asi genun, Tesalonike’ko Aristark makedoniaŕa gurekin zetoŕela.
  3. Biaramunean Sidon’a elduta, Yuli’k gizabidez Paul’i baimena eman zion, adiskidêtara yo ta bidaria bildu zezan.
  4. Andik irtenda Kiper babesean itxasoz yaŕai giñan, luya zalako.
  5. Ta Kiliki’ko ta Panpili’ko kolkoa igarota, Liki’ko Mira’ra etoŕi giñan.
  6. An Itaii’rako zan Alexanderi’ko ontzi bat upaturik, euntariak artara aldatu giñuzan.
  7. Aizeaŕen egun asko astiro ta nekez ibilita, Kinido auŕera yoz, Kerete’ra alderatu giñan Salmon ondoan,
  8. ta legoŕari ezaŕita yaŕairik, nekez eldu giñan Ate Edeŕeta deritzan tokira, Lasai iriaren aldamenean.
  9. Egunak ba-ziyoazan ta itxasbidea zail egin zan, barualdia igaro bait-zan. Beraz, Paul’ek itz egin zien, *
  10. esanaz: «Gizonak!: oaŕtzen naiz neketsua ta kaltegaŕia bai zamarentzat eta ontziarentzat, bai eta geron buruentzat ere, itxasbidea izango dugula».
  11. Paui’ek zionari baño, ordea, endaizlari ta ontziburuari euntariak geyago siñesten zien.
  12. Ta ditxoa neguterako egokia ez bait-zan, geyenek erabaki zuten andik itxasoratu beaŕ zutela, Poinike’n, Kerete’ ko ditxoan, negutea nolarebait igarotzeko Liba ta Kor aizetara.

 

Ekaitza

  1. Ta egoaizea soŕtu zala, beren asmoa iristeko ustez, arpeuak yasorik, Kerete’n zeaŕ auŕera ziyoazan.
  2. Eurakilo deritzan ipaŕ-aize gogoŕa laisteŕ gañera yauzi zitzaigun, ordea,
  3. ontzia naŕaztuz; ta ezin ari burutuz bere oldaŕari utziak genbiitzan.
  4. Kauda deritzan ugarte kaxkaŕ baten ondoan igarota, ozta-ozta iritsi genun atoepotiña gure mendean eukitzea.
  5. Aren yabe eginda, abortzak ezaŕtzen ta ontzia adabakitzen asi ziran; ta ondatzeko belduŕez zapiak eratxi zituten, ta oŕela, eramanak ziyoazan.
  6. Biaramunean, ekaitz gogoŕak bait-zerauntsan, ontzia arindu zuten,
  1. ta uŕengo egunean ontziko abasak ere beren eskuz yaurti zituten.
  2. Egun askotan ez zan eguzkirik agiri izan, ez izaŕik; ekaitzaren erauntsia areagotzen ziyoan, ta buruak gaizkatzeko uste-izpirik ere ez gendun.
  3. Aspaldi zeuden barurik, eta Paul’ek ayen erdian yaiki ta esan zien: «Gizonak, obe genuke onenbeste neke ta kaltera gabe Kerete’n, nik nionez, egon ba’giña.
  4. Oraingoan, beŕiz, azkaŕtu zaitezte, aŕen!; ontzia, bai, galduko; zuetako bat ere, ordea, ez.
  5. Nagokion ta naŕayon Yainkoaren aingerua bart ageri izan bait-zait,
  6. esanaz «Paul, ez belduŕtu. Kaisar’i auŕkeztu beaŕa zera, ta, ara! zurekin diyoazan guzien bizitzak Yainkoak eman dizkizu.
  7. Azkaŕtu zaitezte, bada, gizonak!!; dana esana zaidan bezela gertatuko dala Yainkoarengandik etsita nago-ta.
  8. Ugarte batera elduko gera».
  9. Amalaugaŕen aŕatsean oŕela eramanak Adiri’n baŕna genbiltzanean, gauerdian ontzilariek legoŕa uŕbil zala susmatu zuten.
  10. Beruna botata, ogei gizabete zenbatu zituten, ta apuŕ bat aruntzago beruna beŕiro botata, amabost.
  11. Aitzetara yotzeko belduŕez, lau arpeu txopatik botata, argiaren erpai zeuden.
  12. Ontzimutiľek igesi nai zuten; ta potiña itxasora eraisten asi ziran, brankatik arpeuak botatzeko apukoz.
  13. Baña Paul’ek euntariari ta gudamutilei esan zien: «Oriek ontzian gelditzen ez ba’dira, gaizkabiderik ez duzute».
  14. Orduan, gudamutiľek potin-unamak ebakirik, erortzen utzi zuten.
  15. Paul’ek, beŕiz, goiz-argia zetoŕen bitartean, guziak zerbait yatera zirikatzen zitun, esanaz: «Amalaugaŕen eguna gauŕkoa da kezkatan barurik zaudetela ezer yan gabe.
  16. Beraz, yan ezazute, aŕen, zuen osasunerako; ez bait-zayo zuetako iñori buruko iľe bat galduko».
  17. Ori esanda, ogia aŕtu ta Yainkoari guzien begletan eskeŕ egiñik, autsi zun ta yaten asi zan.
  18. Berebat guziak pizkoŕtuta yan zuten.
  19. Ta ontziko guziak beŕeun ta irurogei ta amasei giñan.
  20. Ondo yanda gero, ontzia arindu zuten, garia itxasora yaurtirik.

Ontzia puskatuta

  1. Egundu zanean, ez zuten luŕalde ua ezagun izan. Ala ere, kolko bat zekusten bere ondaŕtzarekin, ta artan ontzia, al ba’litz, ondaŕeratzeko asmoa aŕtu zuten.
  2. Ta arpeuak yasorik, yitoan asi ziran, endaitza ere askatuz. Ta beko zapia aizera edaturik, ondaŕtzara ziyoazan.
  3. Baña mutuŕ batean tupust eginda, ontzia ondatu zitzayen, ta branka tenk ta igitzeke gelditu zan; txopa, beŕiz, poŕokatzen ziyoan itxasoaren indaŕez.
  1. Orduan gudamutiľak itundu ziran baituak iltzeko, urtara iñor yauzi ta igesi yoan ez zedin.
  2. Bañan euntariak, Paul gaizkatu nairik, eragotzi zien ta agindu zun igerian zekitenak urtara auŕenik yauzi ta legoŕeratzeko.
  3. Besteak, beŕiz, batzu oletan, ta bestetzu ontziaren uzkiñetan, luŕera irten ziran.

 

28

Melite’n

  1. Zori artatik igesitakoan, uO yakin genun ugarte ua Melite zeritzala. *
  2. Bertakoek txera edeŕa egin ziguten; sendoŕ bat eŕeta, zerauntsan euri ta otzari buruz maldatu giñuztela.
  3. Paul’ek adaki batzu bildu zitun, ta surtara botatzean, ziraun bat, beŕoaŕen ilkirik, aren eskura yauzi zan.
  4. Zirauna aren eskutik zintziľika angoak ikusi zuteneko, elkaŕi zesayoten: «Gizon ori gizeraiľe duk, eta itxasotik igesi ondoan, Goikoaren aseŕeak ez dik bizitzen utzi».
  5. Ark, beŕiz, zirauna surtara astindurik, ez zun miñik aŕtu bat ere.
  6. Bañan ayek uste zuten iľupatu ta bat-batean erori ta ilko zala. Oŕelakoen zai luzaro egon ezkero, kalterik ez zetoŕkiola ikusi zutenean, gogo-aldatuz, ua Yainkoa zala zerasaten.
  7. Baztaŕ ayetan Pubili zeritzan ugarteko yaunak bere onibaŕak zeuzkan; ta bere etxera gu aŕturik, adiskidetsuki izan giñuzan aŕotz.
  8. Pubili’ren aita, beŕiz, sukaŕez ta sabeldarioz oean zetzan. Paul’ek arengana saŕtu ta otoi egiñez eskuak ari ezaŕirik, sendatu zan.
  9. Aŕezkero, beraz, ugarteko eri guziak arengana zetozan ta sendatzen ziran.
  10. Begirune aundia zerakuskiguten ere, ta itxasbiderako beaŕ genuna eman ziguten.

Eŕoma’ra

  1. Iru iľabete ondoren itxasoratu giñan. Genkaŕtzin ontzia Alexanderei’koa zan. Negutea ugartean egin zun, ta Dioskour’en ezagugaŕia zeraman.
  2. Sirakusa’ra elduta, an gelditu giñan iru egun.
  3. Andik, legoŕari ezaŕita, Eŕegi’ra etoŕi giñan; ta egun baten ondoren, egoaizea soŕtu zala, irtenik, biaramunean saŕtu giñan Puteoli’n.
  4. An senideak upatu genitula, ayekin zazpi egun egoteko zeskaiguten. Ta oŕela etoŕi giñan Eŕoma’ra.
  5. Gure beŕi ango senidêk izanda, guregana yo zuten Api zei ta Iru Etxoletaraño. Ayek ikustean, Paul’ek Yainkoari eskeŕ egin zion, ta biotza zabaldu zitzayon.

Eŕoma’n

  1. Eŕoma’ra ezkero, baimena Paul’i eman zioten gudamutil baten zaipean bere gain egoteko.
  2. Iru egun ondoren yudu nagusiak beregana deitu zitun; ta bildu ziranean, esan zien: «Ezertxo ere gure eŕiaren edo arbasoen ekanduen kaltetan nik egin gabe, Yerusalem’dik naukazute eŕomaŕen eskuetara baiturik emana.
  3. Auek, ni azteŕtu ezkero, askatu nai niñuten, eriotzarako lain danik niregan ezer ere ez dagolako.
  4. Baña yuduak yaŕki ta, Kaisar’engana yo beaŕez auŕkitu naiz; ez, ordea, nere eŕia zerbaitez salatzeko.
  5. Au dala bide, zuekin erausteko ikustaldi au eskatu dizuet; Ixrael’en itxoarengatik estuntza onek loturik nauka-ta». *
  6. Ayek, beŕiz, esan zioten: «Guk ez dugu Yudai’tik zutzaz idazkirik aŕtu; ta etoŕi diran anayetako batek ere ez digu zutzaz ezer ekaŕi, ez esan.
  7. Zure iritzia, beraz, zeroŕengandik entzun gura dugu. Ba-dakigu alderdi oŕi edonun aitzika dabiltzala-ta».
  8. Ta eguna berezi ziotelarik, arengana kopuru aundiagotan etoŕi ziran; ta berak goizetik aŕatseraño Yainkoaren eŕia erakutsi ta aitoŕtzen zien, Moxe’ren legearl ta Igaŕlei atxikita, IESU’ri dagokiona azalduz.
  9. Ta ayetako batzuk siñesten zioten; beste batzuk ez.,
  10. Elkaŕ aŕtzen ez zutela-ta, banatu egin ziran, Paul’ek ziotsala: «Edeŕki Goteunak gure arbasoei Isai igaŕlearen aoz itz egin zien,
  11. esanaz:

Eŕi oŕengana zoaz ta esayozu: Belaŕiz entzunda, ez duzute adituko, ta begiz ikusita, ez duzute nabaituko.

  1. Mokoŕtuta bait-dago eŕi onen biotza, ta belaŕiak entzuteko goŕtuta. Bere begiak itxi ditu. begiz ez ikusteko, belaŕiz ez entzuteko, ta biotzez ez uleŕtzeko, onbidera etoŕirik, sendatu ez ditzadan.

  1. Yakizute, beraz, Yainkoaren osasun au atzeŕikoei egiña zayela: Ta entzun ere ayek entzungo dute».
  2. Au esandakoan, yuduek alde egin zuten, eztabaida asko elkaŕengan zeramatela.
  3. Paul’ek, beŕiz, bi urte bete zitun akuratutako etxean; zetozkion guziei abegi ona egiten,
  4. ta IESU Kisto Yaunari dagokiona zoztoŕik gabe zabal erakusten.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper