Olabideren Biblia

YON DEUNA’REN ARAUZ

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. YON, IESU’k maite zun ikaslea, Zebedai aŕantzalearen eta Salome’ren seme, Yakob Aundiaren anai, ta Genesaret itxas-egian dagon Betsaida’koa zan. IESU’k gurutzetik Bere Amaren ardura egotzi zion. Yon’en ama, Andere Mari Deunaren aide, lengusu-edo zan. IESU’ren Ama beregain aŕtu ondoren, Yerusalem’en bizi zan. Geroago, Epeso’rako bidea aŕturik, an ikasle bikain mordo edeŕa bildu zun. Bere ikaslên arteko izan bait-zitun Papias eta Antiokei’ko Iñaki ta Esmirna’ko Polikarpo. Domitian’en esetsaldian, Patmo’ra bazteŕtu ta erbesteraturik, Nerba’ren aldian beŕiro Epeso’ra bildu ta Tarayan nagusi zala, Epeso’n bertan il zan, noiz ziuŕ ez dakigu; bañan ez gure urtetegiko 44-gaŕenean, ameslari batzuk sinisterazi nai ligutekenez, bai ordea Bidali guztietan zâŕena.
  2. Patmo’n «Agerpena» deritzan idaztia egin zun; Beŕi Ona’ren au, beŕiz, Epeso’n, IESU Kisto’ren Yainkotasuna aldi artako siñauslên auŕka egiztatzeko. Oŕegatik ere Yon’ek idatzitako Beŕi On au antziñeko Gurasoek «gogozkoa» deitu zuten, gurenena dalako.

Idazkera ez du ezuŕik gabeko dirudin biguña, Luka deunak bezela; ez ere iruditsua, Mark deunak bezela. Zaintsua, itzen ugaritasun geyegi gabe.

Yon deunaren yai-eguna Gaboniľaren 27-gaŕenean da.

 

 

1

Saŕera

  1. Asieran Itza ba-zan, ta Itza Yainkoarekin zan, ta Itza Yainko zan. *
  2. Asieran Ua Yainkoarekin zan.
  3. Guzia Arek egiña da, ta egindakorik Ua gabe ez da egin.
  4. Arengan bizitza zan, ta bizitza gizargia zan *
  5. ta argia iľuntan ageri da, ta iľunak ez zun aŕtu.
  6. Yainkoak bidalia gizon bat azaldu zan, aren izena Yon. (Mt. 3, 1; Mk. 1, 4.)
  7. Lekukotzat au etoŕi zan, argi-aitoŕle, Aren aitoŕaz guziek siñesteko.
  8. Ez zan ori argia, argiaz aitoŕ egitekoa baño.
  9. Itza argi ziña zan, gizakumeak argitzen dituna; Ua luŕera zetoŕen.
  10. Ua ludian zegon,

ta ludia Ark egiña zan, ta ludiak ez zun Ua ezagun.

  1. Bere etxera etoŕi zan, ta beretaŕek ez zuten aŕtu.
  2. Aŕtu zuten guziei, beŕiz,

Yainkoaren seme biuŕtzeko eskubidea eman zien, Aren Izenari siñestun izan zitzazkionei:

  1. Ez dira auek odoletik soŕtu, ez aragi ez giza-iŕitsetik, Yainkoarengandik baizik.
  2. Ta Itza aragi egin zan, eta gurekin bizilagun izan, eta Aren aintza ikusi dugu, Aitaren Seme bakaŕari dagokion aintza. adeyez ta egiz betea.
  3. Artzaz Yon’ek aitoŕ dagi, aldaŕika:

«Au da nik niona: nere ondoren datoŕena, auŕetik yaŕi zait, ni baño len Ua bai bait-zan.

  1. Eta guziok Aren betetasunetik aŕtzen dugu, eskeŕ ondoren eskeŕ.
  2. Legea Moxe’ren bitartez emana bait-da, eskeŕ eta egia IESU Kisto’ren bitartez ekaŕiak.
  1. Yainkoa ez du iñork bein ere ikusi;

Yainko Seme bakaŕak, Aitaren altzokoak ezagurazi digu. (Emen. 15,15; 17, 6) *


 

Yon’en aitoŕa (Mt. 3, 1-12; Mk. 1, 1-11)

  1. Ta au da Yon’en aitoŕa, yuduek Yerusalem’etik apaiz ta lebitaŕak bidali zizkiotenean, «nor zera zu?» galdeka.
  1. Aitoŕtu, bai, ta ukatzeke aitoŕtu zien: «Ez naiz ni Kisto’a».
  2. Beŕiz ayek galde: «Zer bada? Eli ote-zera?» Ta arek: «Ez!» «Igaŕlea ote-zera?» Ta arek: «Ezta». *
  3. Beraz, esan zioten: «Nor zera, bada? bidali gaitutenei erantzuna damayegun. Zeroŕetzaz zer diozu?»
  4. Orduan esan zien: «Auxe naiz:

Basoan mintzo bat oska:

Yaunaren bidea atondu ezazute», (Is. 40, 3) *


Isai igaŕleak zionez».

  1. Igoŕiak, beŕiz, parisayetakoak ziran,
  2. ta itandu zioten: «Zergatik, bada, ukuzten ari zera, ez Kisto’a, ez Eli, ez igaŕlea ere ez zeran ezkero?»
  3. Yon’ek erantzun zien: «Nik urez ukuzten dut; zuen artean dago, ordea, zuek ez dazaguzuten norbait, *
  4. nere ondoren datoŕena, ta oski-ugala askatzeko ere lain ez natzayona».
  5. Guziok Betani’n, Yordan aruzko ertzean yazo ziran: an bait-zegon Yon ukuzten.
  6. Biaramunean, Yon’ek IESU beragana etoŕtzen ikusi ta esan zun: «Oŕa, giza-ogena kentzen dun Yainkoaren Bildotsa». *
  7. Oŕetzaz nik nion:

Nere ondoren datoŕ auŕetik yaŕi zaidan gizona ni baño len Ua ba-zalako.


  1. Ta nik ez nezagun. Ala ere, Ixrael’en a'ger dedin, urez ukuzten etoŕi naiz ni».
  2. Ta Yon’ek aitoŕ zegin are, esanaz: «Uso-irudiz Atsa ortzitik yeixten ta Aren gañean kokatzen ikusi dut.
  3. Ua nik ez nezagun; bañan urez ukuztera igoŕi naunak Berak esan zidan: «Norbaitengana Atsa yeixten ta aren gañean kokatzen ikusiko duzu: Uaxe da Goteunez ukuzten duna».
  4. Ta neronek ikusi dut, eta aitoŕtu dut Uaxe dala Yainkoaren Semea».

IESU’ren bost ikasle lenak

  1. Biaramunean ere, Yon’ ek, bere ikaslêtako birekin zegola,
  2. IESU ibiltzen ikusirik dio: «Oŕa Yainkoaren bildotsa».
  3. Itzok aditurik, ikasle biak IESU’ri yaŕai zitzazkion.
  4. IESU’k, itzulita, yaŕaitzen ziotela ikusirik, esan zien: «Zer nai duzute?» Ayek erantzun zioten: «Eŕabi, edo orobat dana: Irakasle, non bizi zera?»
  5. «Zatozte», dasaye «ta ikusazute». Yoanda, beraz, ikusi zuten non bizi zan. Amaŕak edo ziran. *
  6. Yon’en itzak entzunda yaŕai Zitzazkion biotako bata Ander zan, Simon Kepa’ren anaya.
  7. Onek goiz aŕkitu zun Simon bere anaya, ta dasayo: «Mexia idoro dikagu», edo orobat dana Kisto’a.
  8. Ta IESU’rengana eraman zun. IESU’k ari so egiñik, esan zion: «Simon zera zu. Yona’ren semea; zure izena, beŕiz, Kepa izango da: aitz, alegia.
  9. Biaramunean, Galilai’ra yoan naita, Piľipe upatzen du ta diotsa: «Zaŕaizklt».
  10. Piľipe au Betsaida’ŕa zan, Ander ta Kepa’ren eŕitaŕa.
  11. Natanael Piľipe'k upaturik, diotsa: «Moxe’ren Legean eta igaŕlêk idatzi zutena auŕkitu dikagu: IESU, Yose’ ren semea, Nazaretaŕa». *
  12. Ta Natanael’ek esan zion: «Nazaret’etik ezer onik ba’al zetoŕkek?» Piľipe’k diotsa: «Atoŕ ta ikusak!»
  13. Natanael IESU’k Beragana etoŕtzen ikusi zunean, esan zun artzaz: «Oŕa iruzuŕik ez dun Ixrael’daŕ yatoŕ bat».
  14. Natanael’ek diotsa: «Nondik nazaguzu?» IESU’k erantzun ta esan zion: «Piľipe’k zu deitu auŕean, pikondopean zeundela ikusi zaitut». *
  15. Natanael’ek erantzun ta esan zion: «Eŕabil, Yainkoaren Semea zera Zu; Ixrael’go Yaunburu zera Zu».
  16. IESU’k yardetsi ta esan zion: «Pikondopean ikusi zaitut esan dizudalako, siñesten al-duzu? Aundiagoak ikusteko zaude».
  17. Ta dasayo: «Ortzia zabalik laisteŕ ikusiko duzute, bai eta Yainkoaren aingeruak ere Gizasemearen gain igo ta yeixten». *

 

2

Kana’ko ezteyak

  1. Iru egunen buruan Galilai’ko Kana’n ezteyak ziran, ta IESU’ren ama an zan.
  2. IESU ta Aren ikasleak ere ezteyetara deituak izan ziran.
  3. Ardoa aitu bait-zan, IESU’ri bere Amak diotsa: «Ardorlk ez dute».
  4. Ta IESU’k dasayo: «Emakume! Zuri ta Niri zer? Ez da oraindik nere garaya eldu». *
  5. Orduan Aren Amak moŕoyei dasaye: «Lesaizuekena, dana dala, egizute». *
  6. Yuduen garbiketarako oi danez, bizpairuna suiľeko sei aŕi-kantxin an zeuden.
  7. IESU’k dasaye: «Kantxiñok urez bete itzazute». Ta gôraño bete zituten.
  8. Beŕiz dasaye: «Orain atera ta maizayari eramayozute». Ta eraman zioten.
  9. Maizayak ura ardo biuŕtua txuŕupatu zun; ta nondik ziteken ez bait-zekin, (atera zuten moŕoyak ba-zekiten, ordea) senaŕ beŕiari ots egiñaz,
  10. dasayo: «Guziek, ardo ona asierarako ateratzen dute, ta gero maikideak zerbelduta daudenean, txaŕa; zuk, beŕiz, ardo ona oraingo utzi duzu».
  11. Alatz-askin au Galilai’ko Kana’n IESU’k egin zun, bere aintza erakutsiz; ta aŕezkero Arengan Aren ikaslêk siñestea ezaŕi zuten. *

Yauretxeko salketariak

(Mt. 21, 12-13; Mk. 11, 11, 15-17; Lk. 19, 45-46)

  1. Gero, bere Ama, senide ta ikaslêkin Kaparnaun’a yetxi zan, ta an ez zituten egun asko egin. *
  2. Yuduen Paska-yaya auŕki zan, eta IESU Yerusalem’ era igo zan.
  3. Yauretxean idi, ardi ta usoen salketari ta diru-aldalariak ikusirik, *
  4. zartaľu bat goroitez eginda, guziak yauretxetik yaurti zitun ardi ta idiekin, aldalarien txanponak puŕan zabalduz ta mayak irauliz.
  5. Ta uso-saltzaľêi esan zien: «Guzi au kendu emendik eta nere Aitaren etxea ez azoka-etxe egin».
  6. Aren ikaslêk gomutaratu ziran idatzita zegola:

Zure etxearekiko azkuak iresten nau. (Er. 68, 10)

  1. Yuduek izketan asita esan zioten: «Oŕela yarduteko zer alatz darakuskiguzu?»
  2. IESU’k yardetsi ta esan zien: «Yauretxe au eraitxi ezazute, ta iru eguntan eraikiko dut».
  3. Yuduek yardetsi zioten: «Beŕogei ta sei urtetan eraiki izan da yauretxe au, ta iru eguntan zuk eraikiko?»
  4. Bañan, bere soin-yauretxeaz mintzo zan.
  5. Aren ikasleak, beŕiz, ori esan zula, il artetik piztu zanean oroitu ziran; ta idatzia ta IESU’k esana siñetsi egin zituten.
  6. Paska-yaya zala-ta, Yerusalem’en zanean, Aren izena ainitzek siñetsi zuten, zegitzin alatzak begira-ta.
  7. IESU Bera ez zitzayen, oŕatiño, bete-betean zabaltzen; ezagun ere guziak bait-zezagutzin,
  8. ta gizakiaz ez zun iñoren aitoŕik beaŕ, gizabaŕnea Berez zezagulako.

3

Nikodemo’rekin izketan

  1. Ba-zan parisaitaŕetan Nikodemo izenez gizon bat, yuduen nagusietakoa. *
  2. Onek, IESU’rengana gauez etoŕita esan zion: «Eŕabi!, yakinda gaude Yainkoarengandik zatozala Irakasle; zuk dagitzizun alatzok, Yainkoa arekin izan ezik, iñork ez bait-ditzake egin».

  1. IESU’k erantzun ta esan zion: «Zin-ziñez dasaizut: Yainkoaren Yaureŕia iñork ezin ikusi du, beŕiro yayo izan ezik». *
  2. Nikodemo’k diotsa: «Aguretu ezkero, ordea, nola yayo? Amasabelean iñor beŕiro saŕtu ta yayo al-diteke?»
  3. IESU’k yardetsi zion:

 


«Zin-ziñez dasaizut,

Urtatik eta Atsetik beŕiro yayo ezik, Yainkoaren yaureŕian iñor ezin sartu diteke.

  1. Aragitik yayoa, aragi da, Atsetik soŕtua, ats da.
  2. Itz au esan ba’dizut, ez aŕiťu: goitik yayo beaŕ duzu.
  3. Aizeak nai dun artan darauntsa; ta aren buŕunba dantzuzu, ez dakizu, ordea, nondik nora diyoan. Alakoa da ere Atsarengandik yayo dana».

 


  1. Nikodemo’k erantzun zion ta esan: «Ori zela diteke?» *
  2. IESU’k yardetsi zion: «Ixrael’en irakasle zera, ta oriek ez dakizkizu?

 


  1. Zin-ziñez dasaizut, dakiguna diogu, ta dakusaguna aitoŕtzen dugu; ta ez duzute gure aitoŕa aŕtzen. *
  2. Luŕekoetaz nerauskizuenean, siñetsi ez ba’didazute, zerukoetaz ba’nerauskizue nola siñetsiko zenidateke?
  3. Ta ez da iñor zerura igo, zerutik yeitxi dana baño; au, beŕiz, zeruan dagon Gizasemea da.
  4. Ta sugea basoan Moxe’k gora yaŕi zun bezela, (Ze. 21, 4-9) Gizasemea ere gora yaso beaŕa da,
  5. sinestea dun gizaki guziak

Aren bitartez betiko bizitza izan dezan.

  1. Izan ere, Yainkoak gizaldia maite-maite dula-ta, Bere seme bakaŕa eman dio, Arengan siñestea dun gizaki guzia galdu ez dedin, bañan betiko bizitza izan dezaten.
  2. Yainkoak ez bait-du bere Semea luŕera giza-ebazletzat bidali, Aren bitartez gizadia gaizkatu dedin baizik.
  3. Arengan siñestea duna ez da galdua izango; siñesten ez duna dagoaneko gaiztetsia da, yainkoaren Seme bakaŕarengan siñesterik izan ez dulakoxe. *

  1. Ebazpena, beŕiz, auxe da: ludira Argia etoŕi da, eta gizakiek Argia baño iľuna maiteago izan dute, ayen egintzak okeŕak bait-ziran.
  2. Okeŕ dabiltzan guziek argia goŕoto bait-dute eta argitara ez datoz, ayen egiñak gaiztetsiak ez izateko.
  3. Egiaren bidetik dabiľana, beŕiz, argitara datoŕ, aren egintzak Yainkoaren baitan burutuak izan dirala ager dedin». *

 

Yon’en aitoŕ beŕia IESU’rentzat

  1. Onen ondoren IESU bere ikaslêkin Yudai alderdira yoan zan, ta an bizi zan ayekin, ukuzketan.
  2. Yon ere Ainon’en, Salim ondoan, ukuzten ari zan, an ura ugari zalako. Ta ainitzek ara yo ta ukuzpena aŕtzen zuten.
  3. Oraindik Yon ez zan baitegira eramana-ta.
  4. Ukuzpena gôra-bêra, Yon’en ikaslêtan eztabaida soŕtu zan yudu batekin.
  5. Ta Yon’engana etoŕita diotsate: «Eŕabi, Yordan aruzkoan zurekin zegola, aitoŕ eman zenion ua, ukuzten ari da, ta guziak Arengana diyoaz».
  6. Yon’ek yardetsi ta esan zien: «Iñork ez dezake ezer beretzat aŕtu, zerutik emana ez ba’zayo.
  7. Zerok aitoŕ zatzazkidate esan nula: Ez naiz ni Kisto’a, Aren auŕetik igoŕia baizik».
  8. Emaztegaiduna, senaŕgai da; senaŕgayaren laguna, beŕiz, an itxoiten dagokiona, senaŕgayaren mintzoaz poz-pozten da. Oŕa nere poza, orain niregan bete-betea.
  9. Ari geitzea dagokio. niri, ostera, ikoltzea.
  10. Goitik datoŕena guzien gañean dago; luŕetik soŕtua.

luŕekoa da, ta (ark) luŕekoaz darausa. Zerutik datoŕenak

  1. aitoŕmena dakaŕ, ikusi eta entzun dunarena, iñork ez du, ordea, Aren aitoŕa aŕtzen.
  2. Aren aitoŕa aŕtzen dunak, beŕiz, Yainkoa egiti dala tinkatzen du. *
  3. Yainkoak bidalia,

Yainkoaren itzez mintzo da-ta;

Yainkoak ez bait-dio Atsa neuŕiz ematen.

  1. Aitak Semea maite du, ta dana eskuan ipiñi dio. *
  2. Semearen siñestea dunak

betiko bizitza du;

Semearengan siñesteko uzkuŕ danak ez du bizitzarik ikusiko;

ostera, Yainkoaren aseŕea arengan dago.


 

4

Sikar’ko osin ondoan

  1. Yaunak Yon’ek baño ikasle geyago beretu ta ukuzten zitula parisaitaŕek entzun zutela IESU yakitun zaneko,
  2. (ukuzleak oŕatiño ikasleak ziran, ez IESU bera)
  3. Yudai utzi ta Galilai’ra beŕiz yoan zan.
  4. Ortarako Samari’n baŕna igaro beaŕ zun.
  5. Sikar deritzan Samari’ko iri batera datoŕ, beraz, Yakob’ ek bere seme Yose’ri emandako landa ondora.
  6. Yakob’en ituŕia antxe zegon. IESU bidean nekatua ituŕi-ezpañean yaŕi zan. Seirak edo ziran. *
  7. Samari’ko emakume bat urzun datoŕ, ta IESU’k diotsa: «ur idazu»,
  8. ikasleak yateko-biľa irira yoanak bait-ziran.
  9. Samariaŕ emakumeak diotsa, beraz: «yudu zerala, niri, emakume samariaŕ oni, ur-eske nola zatozkit?» (Samariaŕekin yuduak aŕtu-emanik ez bait-dute.) *
  10. IESU’k yardetsi ta esan zion: «Yainkoaren emaria ba’ zenezagu, ta «idazu ur» dasaizuna nor dan ba’zeneki, ur bizia zeroŕek zeneskayoke, ta ba’ lemaizuke». *
  11. Emakumeak diotsa: «Yauna!, ezer ere ez duzu ateratzeko, ta osiña baŕen dago: ur bizia, beraz, nondik duzu?
  12. Yakob gure arbasoa baño aundiagoa ote-zaitugu? Osin au ark emanda dugu, ta arek eta aren seme ta aberek ontatik edaten zuten».
  13. IESU’k erantzun zion:

«Ur onen edale guziak beŕiz ere egaŕi izango dira:


  1. baña Nik damayokedan uretik ledakena, ez da bein ere egaŕi izango;

Nik emango diodan ura, betiko bizitzaraño txiŕistaka darioken ur-ituŕi egingo da arengan.


 


  1. Emakumeak diotsa: «Yauna, idazu ur ori, egaŕi ez izateko, ta ur biľa onara ez etoŕtzeko».
  2. IESU’k dasayo: «Zoaz, zure senaŕa deitu, ta zatoz onara».
  3. Emakumeak darantzuyo: «Senaŕik ez dut». IESU’k diotsa: «Ondo esan duzu «senaŕik ez dut»,
  4. bost gizon izan bait-dituzu, ta orain duzuna, zure senaŕ ez da: ori egiz esan duzu».
  5. Emakumeak dasayo: «Yauna, igaŕle zerala ba-dakust.
  6. Gure arbasoek mendi ontan yaureskuntza egin zuten; ta zuek diozute yauresketa Yerusalem’en egin beaŕ dala».*
  7. IESU’k diotsa: «Emakume, siñetsi idazu; Aita mendi ontan ez, Yerusalem’en ere yauretsiko ez duzuten garaya ba-datoŕ.
  8. Ez dakizutena yauresten duzute zuek; dakiguna yauresten dugu guk; osasuna yuduengandik da-ta.
  9. Baiña, yauresle yatoŕak Aita gogoz eta egiz yauresteko garaya ba-datoŕ, ta oraingoa da; Aitak oŕelako yauresleak nai ditu-ta. *
  10. Yainkoa gogo da; ta gogoz ta egiz Ua yauretsi beaŕ dute Aren yaureslêk».
  11. Emakumeak dasayo: «Ba-dakit Kisto’a deritzan Mexia, etoŕtzeko dala. Datoŕenean, dana Ark irakatsiko digu».
  12. IESU’k dasayo: Neu naiz: «Mintzo natzaizun auxe».
  13. Une artan Aren ikasleak eldu ziran, eta emakumearekin zerausalako aŕiťu egin ziran. Ala ere ez zion iñork esan: «Zer galdetzen diozu?», edo «Zertzaz mlntzo zera oŕekin?»
  14. Emakumea, lusuiľa utzirik, irira doa ta gizonei dasaye:
  15. «Zatozte!, ikusazute egin dudan guzia esan didan gizon bat. Au ote-da Kisto’a?»
  16. Beraz, iritik irtenda, Arengana yoan ziran.
  17. Bitartean ikaslêk zeskayoten, esanaz: «Eŕabi, yan ezazu».
  18. Bañan Ark esan zien: «Ba-dut Nik yateko, zuek ez dakizuten azkuŕi bat».
  19. Ikaslêk, beraz, elkaŕi zerasayoten: «Norbaitek yanaria ekaŕi ote-dio?»
  20. IESU’k dasaye: «Nere yanaria au da; bidali naunaren naia egin ta Aren burupidea betetzea. *
  21. Ez al-diozute zuek: lau iľabete baŕu, itaitea? Ara, beŕiz, Nik dasaizuet: yaso begiok eta begira aloŕak itaiterako engoitik orituak.
  22. Itailariak, beŕiz, egunsaria aŕtzen du ta betiko bizitzarentzat uzta biltzen; ereilea ta itailaria orobat poz daitezan.

  1. Ortan ere egia da esakun au: besterik da ereilea, ta besterik itailaria.
  2. Zerok lanean ari ez izandakora biltzaľe igoŕi zaituzt: bestêk lan eginda, ayen arlo landuan zuek saŕtu zerate».
  3. Iri artako samariaŕ askok, beŕiz, aitoŕ ua: «egin dudan guzia esan dit» emakumeari entzunda, IESU’ren siñestera yo zuten,
  4. ta Arenganaturik, berayekin, aŕen gelditzeko zeskayoten; ta egun biz gelditu zan.
  5. Ta Ari entzunaz, geyagotsuk Aren siñestea aŕtu zuten, ta emakumeari ziotsaten:
  6. «Ez dugu onezkero zure esanarengatik siñesten. Gizadiaren gaizkatzaľea, noski, Au dala gerok entzun ta ikusi bait-dugu.

 

IESU Galilai’n

  1. Bi egun buruan, andik irtenda, Galilai’ra yoan zan,
  2. igaŕlek bere eŕian entzute onik ez dula IESU’k Berak esan izan bait-zun.
  3. Galilai’ra eldu zanean, beŕiz, galilaitaŕek abegi ona egin zioten, yayean Yerusalem’ en Ark egiña ikusi izan zutelako; ayek ere yaitara yoanak bait-ziran.
  4. Beraz, ura ardotu zun Galilai’ko Kana’ra itzuli zan. Ta semea Kaparnaum’en gaxorik zeukan yauregiko norbaitek,
  5. Yudai’tik Galilai’ra IESU etoŕi zaia entzunda, Arengana yo, ta bere semea sendatzera yeisteko eskatu zion; iľuŕen bait-zegon.
  6. IESU’k esan zion: «Alatz eta aŕigaŕirik ikusi ezik, ez duzute siñesten».
  7. Yauregikoak diotsa: «Yauna!, nere semea il baño len yeitxi zaitez».
  8. IESU’k diotsa: «Zoaz! Zure semea bizi da». IESU’k ziotsana gizonak siñetsi zun, ta ba-ziyoan.
  9. Bidean bêra ziyoanean, bere moŕoyak arganatu ta beŕi au dakaŕkiote: «Zure semea bizi da».
  10. Galde egin zien zein ordutan onera egin zun; ta esan zioten: «Atzo zazpiretan, sukaŕak alde egin zion». *
  11. Oŕela aitak auteman zun ordu artan bertan IESU’k esan ziola: «Zure semea bizi da», ta bai bera, bai eta aren etxeko guziek ere, siñestun egin ziran.
  12. Au da IESU’k Yudai’tik Galilai’ra itzuli zanean egindako bigaŕen alatza.

 

5

Betesda’ko elbaŕia

  1.  Oŕezkero IESU, yuduen yaya zala-ta, Yerusalem’era igo zan.*
  2. Oŕ bada, Yerusalem’en ba-da Ardiate ondoan, Betesda deritzan urtegi bat bost aterpe dituna.
  3. Auetan eri, itsu, eŕen ta elbaŕi asko zeuntzan, ura igituko zai.
  4. Yainkoaren aingeruak, urtegira noizik bein yeitxirik, ura irabiotzen bait-zun, irabiotutako urera auŕena saŕtzen zana, edozein gaitzez zegola ere, sendatzen zan. *
  1. Ayetako gizon bat, bere gaitzez ogei ta emezortzi urte ezkero, an zegon.
  2. IESU’k ua etzanik ikusi ta aspalditik egoera artan zegola yakinda, diotsa: «Sendatua izan nai al-duzu?»
  3. Gaxoak erantzun zion: «Yauna!, ur igitaldian urtegira naramaken gizonik ez dut; eta, ni arâ orduko, ni baño len besteren bat yeisten da».
  4. IESU’k dasayo: «Yaiki, zure lastaidatxoa aŕtu ta zabiltza».
  5. Ta bertantxe gizona sendatu zan; ta lastaidatxoa sorbaldan, ibili zebiľan. Larunbata zan gero egun ua;
  6. ta yuduek sendatu izanari ziotsaten: «Larunbat duk; ez zaik ziľegi ire lastaida eramatea».
  7. Yardetsi zien: «Sendatu naunak esan dit: zure lastaidatxoa aŕtu ta zabiltza».
  8. Itandu zioten, beraz: «Nor duk zure lastaidatxoa aŕtu ta zabiltza esan dikikan gizon ori?»
  9. Bañan sendatu izanak ez zekin nor ziteken; ango gizataldetik IESU bazteŕtu bait-zan.
  10. Geroago IESU’k gizona yauretxean auŕkitu ta esan zion: «Orizu!; sendatu zera; auŕerontzean ez ogenik egin, okeŕagoren bat ez datoŕkizun».
  11. Orduan gizona yoan zan, sendatu zuna IESU zala yuduei esatera.
  12. Yuduek, beŕiz, IESU esesten zuten, larunbatean oŕelakoak egiten zitulako.
  13. Bañan IESU’k yardetsi zien: «Nere Aita orain ere ari da, ta Ni ere ari naiz».
  14. Ain zuzen ere oŕetxegatik, Yainkoari Aita esaka bere burua Yainkoarekin berdintzen zulakoxe, ta ez bakaŕik larunbata austen zulakoan, bizia Ari kentzeko amoŕatuta yuduak zebiltzan.
  15. Beraz, IESU'k yardetsi ta esan zien: «Zin-ziñez dasaizuet: Semeak bere buruz ezer ezin egin du, Aita egiten dakusana baizik; Onek dagiña bera Semeak ere bait-dagi.
  16. Aitak Semea maite bait-du, ta Berak dagin guzia darakuskio; egiteko aundiagoak ere erakutsiko dizkio, zuek aŕitu zaitezten:
  17. Aitak iľak eraiki ta pizten ditun bezela, Semeak ere nai ditunak pizten ditu-ta.
  18. Aitak ez bait-du iñor ere ebazten; ebazpide guzia beŕiz, Semeari egotzi dio,
  19. Semea guziek goretsi dezaten, Aita goresten duten bezelaxe. Semea goresten ez dunak, Bera bidali dun Aita ere ez du goresten.
  20. Zin-ziñez dasaizuet: nere itzaren aditzaľe ta bidali naunaren siñestun danak betiko bizia du, ta alakoa ebazpidera ez datoŕ; eriotzatik bizira aldatzen da, ordea.
  21. Zin-ziñez dasaizuet: Yainkoaren Semearen mintzoa iľek entzungo duten garaya eldu da, ta oraingoa da gero; ta adituko dutenak biziko dira;
  1. Aitak Beregan bizia dun bezela, Semeari ere bizia Beregan izatea eman dio-ta.
  2. Bai eta Gizaseme dan ezkero, ebazteko eskubidea ere eman dio. *
  3. Ez aritu onetzaz; garaya bai bait-datoŕ, iľobietan datzatenak oro Aren mintzoaren deira irtengo diranekoa;
  4. ta zuzen ibiliak, bizitzeko piztuko dira; okeŕ ibili izanak, beŕiz, ebatziak izateko.
  5. «Nere buruz ezer ezin dagiket. Dantzudanez darabakit; eta nere epaya zuzena da; ez bait-dut nere gogoa biľatzen, bidali Naunarena baño.
  6. «Neronetzaz Neronek aitoŕ ba’dagit, nere aitoŕa ez da siñeskaŕi.
  7. Nitzaz aitoŕ dagiña beste bat da; ta, ba-dakit Nitzaz dagin aitoŕa siñeskaŕia dala.
  8. Zuek Yon’i galdelariak igoŕi zenizkioten, ta ark egiari aitoŕ egin zion.
  9. Nik, ordea, aitoŕik ez dut gizagandik aŕtzen; oŕela mintzo ba’Naiz, zuen osasunerako da.
  10. Ua zuzi ixio ta argitsu zan, ta aren argitan zuek apuŕ bat poz aŕtu nai zenuten. *
  11. Baña, ba-dut Nik Yon’ ena baño aitoŕ gurenagoa: Aitak Niri egotzitako ta Nik burutzen ditudan egintzak nere alde daude, Aitak bidali naula aitoŕtzen.
  12. Bidali naun Aitak Berak aitoŕ egin dit. Aren mintzoa zuek ez duzute bein ere entzun, ez Aren auŕpegia ikusi,
  13. ez eta Aren itza zuengan izan ere, Arek bidali dunari ez bait-diozute siñesten.
  14. Idaztiak azteŕtu itzazute, betiko bizitza ayetan daukazutela uste duzutenez-gero; auek dira Nitzaz aitoŕ dagitenak. *
  15. Zuek, beŕiz, ez duzute Niregana yo nai bizitza izateko.
  16. Gizagandiko aintzaz Niri ayolarik ez. *
  17. Bañan ezagun zaituzt; Yainkoarenganako maitasunik zuengan ez dago.
  18. Ni Aitaren izenean etoŕi naiz, ta ez nauzute aŕtzen. Beste norbait bere buruz ba’ letoŕ, alako ua aŕtuko zenuteke.
  19. Nola siñetsi zenezakete zuek, elkaŕengandik ospea aŕtzen duzutenok, eta Yainkoarengandik bakaŕik datoŕen ospe biľa ez zabiltzatenok?
  20. Ez uste Nik Aitaren auŕean salatuko zaituztanik; ba-dago salatuko zaituzana, zeron ustea eratxiki diozuten Moxe berbera.
  21. Moxe’ri siñetsiko ba’zeniote, Niri ere siñetsiko zenidateke; arek Nitzaz idatzi du-ta.
  22. Bañan arek idatzia siñesten ez ba’duzute, Nere esana nola siñetsiko duzute?»

 

6

  1. Oŕezkero, IESU,Tiberiade aintzira ere zeritzan Galilai’ko itxaso-aruzko aldera yoan zan,
  2. ta gizatalde aundia zeŕayon, erlengan zegitzin alatzak zekusaztelako.
  3. IESU mendira igo zan, ta bere ikaslêkin an zegon eserita.
  4. Yuduen yaya, Paska, auŕki zan.
  5. IESU’k begiak yaso ta gizatalde izugaŕia Beregana etoŕtzen ikusi zunean, Piľipe’ri esan zion: «Ogiak nondik erosiko ditugu oriek yan dezaten?»
  6. Ori zirikatuz ziotsan, bait-zekin zer egiteko zan.
  7. Piľipe’k erantzun zion: «Beŕeun denari ogi ez da naikoa, bekoitzak apuŕ bat aŕtzeko».
  8. Ikaslêtako batek, Simon Kepa’ren anai Ander’ek dasayo:
  9. Bost garagaŕ-ogi ta bi aŕai ditun mutiko bat ba-dago emen; bañan, oŕenbesterentzat zer dira oriek?» *
  10. Ala ere, IESU’k esan zien: «Etzanarazi itzazute lagunak». Toki ua belaŕtsua zan gero, ta bost miľaren bat gizon etzan ziran. *
  11. Ordun IESU’k, ogiak aŕtu ta eskeŕ eginda, zeuntzanei banatu zizkien, bai eta aŕayak ere, bakoitzak nai aña.
  12. Ta ase ziranean, bere ikaslêi esan zien: «Uzkiñak bil itzazute, ezer galdu ez dedin».
  13. Bildu zituztelarik, beraz, yandakoan gelditutako garagaŕ otzuŕez amabi saski bete zituten.
  14. IESU’k egindako alatza gizon ayek ikusita zerasaten: «Auxe duk, noski, gizartera etoŕtzeko ukan igaŕle yatoŕa».
  15. Bañan IESU, bakalduntzat Bera aŕtzeko zetozkela igaŕirik, bakaŕ-bakaŕik beŕiro mendira bazteŕtu zan.

 

Ur gañean nare (Mt. 14, 22-33; Mk. 6, 45-52)

  1. Aŕatsaldean, Aren ikasleak itxasora yetxi
  2. ta ontzira igorik, Kaparnaun’a itxasoz aruntz ziyoazan. iľundutakoan ez zan IESU ayetara etoŕi;
  3. ta itxasoa aize zakaŕak zerauntsala, aŕotzen ziyoan.
  4. Ogei ta bost edo ogei ta amaŕen bat estadi aŕaunka auŕeratu ziranean, IESU dakuste ur gañean ontzira uŕbiltzen, ta izutu ziran.
  5. Bañan Ark dasaye: «Ni naiz; ez izutu».
  6. Beraz, ontzira aŕtu nai zuten; ta bereala, ziyoazan legoŕaldera ontziak yo zun.

Bizitzarako ogia

  1. Biaramunean, beste itxaseŕtzeko gizataldea oaŕtu zan ontzixka bat besterik an ez zala, ta IESU saŕtu ez zala bere ikaslêkin; ikasleak bakaŕik yoan zirala, ordea.
  2. Baña beste ontzi batzu Tiberiade’tik etoŕi ziran, Yaunak eskeŕ eginda, ogia yan zun tokira.
  3. Beraz, IESU an ez zala, ez eta Aren ikasleak ere, gizataldeak ikusi zuneko, ontzietara guziak igo ta Kaparnaun’a etoŕi ziran IESU biľa.
  4. Ta, itxasoa igarota, idoro zutenean esan zioten: «Eŕabi, noiz eldu zera onara?»
  5. IESU’k erantzun eta esan zien:

«Zin-ziñez dasaizuet, ogietatik yanda ase zeratelako, ez ordea, ikusitako alatzengatik, Nere biľa zatozkidate.

  1. Egizute lan, ez galtzen dan yanariagatik; ekin, ordea, betiko bizitzaraño dirauken, ta Gizasemeak damaizueken ogi biľa.

Auxe bait-da Yainko Aitak bere aztaŕnaz berezia.»


  1. Esan zioten, beraz: «Zer genegike Yainkoaren eginbidetik ibiltzeko?»
  2. IESU’k erantzun ta esan zien: «Au da Yainkoaren eginbidea: Ark bidali dunaren siñestea zuek izatea».
  3. Ta ayek esan zioten: «Baña zein ezagugaŕi darakuskiguzu, siñetsi dezaizugun? Zer dagizu?
  4. Gure asabaek basoan mana yan zuten, idatzita dagonez:

«ortzitik ogia eman zien yateko» (Er. 78, 24)

  1. IESU’k esan zien:

«Zin-ziñez dasaizuet: zerutiko ogirik ez zizuen Moxe’k eman; zerutiko ogi yatoŕa nere Aitak damaizue.

  1. Zerutik yeitxirik, gizakiari bizia damayona, uaxe bait-da Yainkoaren ogia.»
  2. Esan zioten, beraz: «Yauna!, ogi ori beti iguzu».
  3. Ordun IESU’k esan zien:

«Bizi-Ogia Nerau nauzute. Niregana datoŕena ez da gose izango;

ta siñestun Zaidana, ez da bein ere egaŕi izango.

  1. Bañan esan dizuet: ikusi nauzute ta ez duzute siñesten.
  2. Aitak eman didan guzia

Niregana datoŕke ta Niregana datoŕkena ez dut baztaŕera astanduko; *

  1. ez bait-naiz zerutik nere gogoa egiteaŕen yeitxi, bidali naun Arena baizik.
  1. Ta au da bidali Naunaren gogoa Arek eman didan guzitik Nik ezer ere ez galtzea, azken-egunean beŕpiztea baño.
  2. Nere Aitaren gogoa au bait-da, Semea ikusi ta Aren siñestea dukenak betiko bizitza izatea

ta alakoa Nik azken-egunean piztea.»


  1. Yuduak, ostera, mar-mar zeuden Artzaz: «Zerutikako ogia nauzute» esan zulako.
  2. Ta zerasaten: «Ez ote duk au IESU, Yose´ren semea, ta onen aita ta ama ez ote-zetikagu ezagun? Nola ziok, ba: «Zerutik yeitxi naiz?»
  3. Bañan IESU’k yardetsi ta esan zien:

«Ez ari mar-mar elkaŕekin.

  1. Niregana iñor ezin datoŕke, Bidali naun Aitak ez ba’dakaŕ; ta Nik ua azken-egunean beŕpiztuko dut.
  2. Igaŕlêtan idatzia dago:

(Yer. 31, 33) Yainkoaren ikasle izango dira guziak. (Is. 54, 13) Aitari entzunda ikastun egiña Niregana datoŕ.

  1. Aita ez du iñork ikusi oŕatik, Yainkoarengandik soŕtuak baizik: Onek, bai, Aita ikusi du.
  2. Zin-ziñez dasaizuet, sinistunak betiko bizitza du.
  3. Ni naiz bizirako ogia.
  4. Zuen asabak mana basoan yanda ere

il ziran:

  1. Ogi au zeutik yeitxia da, yaten duna il ez dedin.
  2. Ni naiz ogi bizia, zerutik yeitxia. Ogi ontatik yaten duna betidaño biziko da.

Eta Nik emango dudan ogia, giza-bizirako nere aragia da.

  1. Yuduek, ordea, elkaŕi ba-ziardukioten, esanaz: «Bere aragia nola zemaigukek yateko?
  2. Beraz, IESU’k esan zien: «Zin-ziñez dasaizuet: Gizasemearen aragia yan, ta Aren odola edan ezik, ez duzute zerongan izango bizitzarik.
  1. Nere aragia yan ta nere odola edaten dunak, betiko bizitza du, ta azken-egunean Neronek piztuko dut.
  2. Ziñez bait-da nere aragia yanari eta nere odola ziñez edari. *
  3. Nere aragia yaten duna eta Nere odola edan, Niregan dago ta Ni arengan.
  4. Bizi dan Aitak bidalita, bizi bait-naiz Arengandik, yaten Nauna ere biziko da Niregandik.
  5. Ona zerutik yeitxitako ogia;

ez gure aitak yan zutenaren kidia: ayek il egin ziran;

ogi au yaten duna beti ere biziko da.»


 


  1. Itz guziok Kaparnaun’ en esan zitun, batzaŕtegian irakatsiz. *

Ikasle askoren atzerapena

  1. Aren ikaslêtako askok entzunda esan zuten: «Itz au gogoŕa duk, ta nork aditu lezakek?»
  1. Bañan IESU’k, bere baitan ezagunik, bere ikasleak oŕetzaz mar-mar zebiltzala, esan zien: «Onetzaz larde al-zerate?
  2. Oŕatiño ere, Gizasemea len zegon arâ igotzen ba’zenekusate!
  3. Gogo-adorea da bizia damana; aragia ezertarako ez da. Nik esan dizkizuedan itzak, gogo ta bizitza dira. *
  4. Baña ba-dira zuetan siñesten ez duten batzu». Astetik IESU’k bait-zekin siniskabekoak nortzu ziran, ta nork Ua salduko zun.
  5. Esan zien, beraz: «Argatik esan dizuet: Niregana iñor ezin datoŕke, nere Aitak emana ez ba’zayo».
  6. Onezkero ikaslerik asko atzeratu ziran: ta gerokoan Arekin ez zebiltzan.

Kepa’ren aitoŕa

  1. Beraz, IESU’k amabiei esan zien: «Zuek ere aldegin nai ote-duzute?»
  2. Ordun Simon Kepa’k erantzun zion: «Yauna!, norengana yoko genuke? Betiko bizitzarako itzak dituzu.
  3. Ta guk siñetsi ta ezagun dugu, Yainkoaren Deuna zerala Zu». *
  4. IESU’k yardetsi zien: «Ez ote-zaituzt amabi autu? Zuetako bat, ordea, txeŕen da».
  5. Au, beŕiz, Simon Iskariot’en Yuda´rengatik zion; Ua salduko zun amabietako bat, ua bait-zan.

 

7

Txoxna-yaya

  1. Orezkero IESU Galilai’n baŕna zebiľan, yuduak Ua iltzeko asmotan zeudelako ez bait-zun Yudai’ra yoan nai.
  2. Bañan, yuduen txosna-yaya auŕki zala-ta, *
  3. Aren senidêk esan zioten: «Emendik irten ta Yudai’ra zoaz, egiten dituzunak zure ikaslêk ikusi ditzaten. *
  4. Agirian nabari izan nai ezkero, ez bait-du iñork ere itzalka ezer egiten. Oŕelakoetan ari zeran ezkero, guzien begietan azaldu zaitez».
  5. Aren siñesterik senidek berek ez bait-zuten.
  6. IESU’k dasaye: Nere garaya oraindik ez da eldu; zuena, beŕiz, beti gerturik dago.
  7. Gaiztoek ezin goŕoto zaituzte; Nerau, ordea, goŕoto naute, ayen egiñak txaŕak dirala agertzen bait-dut.
  8. Zoazte zuek yai ortara; Ni, beŕiz, yai ortara ez noa, nere aldiya oraindik ez bait-da bete». *
  9. Au esanda, Galilai’n gelditu zan.
  10. Bañan Aren senideak yoanda gero, Beraxe ere yaitara igo zan; ez agirian, izkutuxean baño.
  11. Yuduak, beŕiz, Aren biľa zebiltzan yai artean, esanaz: «Non zegok ori?»
  12. Ta zuŕu-muŕu aundia zebiľan Aretzaz, batzuk «Zintzoa duk», eta bestetzuk «Ez!, eŕia liľuratzen dik», zerasatela.
  13. Ala ere, yuduen belduŕez, iñor ez zan Artzaz agirian mintzo. *

 

IESU’ren itzaldia yauretxean

  1. Yai aldiaren erditsuan IESU yauretxera igo ta irakasten asi zan.
  2. Ta yuduek aŕiťuta zioten: «Oŕek ikasi ez, ta yakinbai; nola duk ori?»
  3. IESU’k yardetsi ta esan zien: «Darakastana nerea ez da, bidali naunarena baizik.
  4. Aren gogoa iñork egiten ba’du, darakastana Yainkoarengandik ote dan, ala nere buruz daraustan igaŕiko du.
  5. Bere buruz mintzo danak bere ospea biľatzen du; bidali dunaren aintza biľatzen duna, beŕiz, egiti da, ta arengan gaiztakeririk ez dago.
  6. Ez al-dizue Moxe’k legea eman? Ez dago, ordea, zuetan legea betetzen dunik. Zergatik il nai nauzute?»
  7. Gizataldeak yardetsi ta esan zion: «Txeŕen duk! Nork il nai au?» *
  8. IESU’k erantzun ta esan zien: «Egin bat burutu dut, eta guziok aŕitzen zerate.
  9. Ala ere, erdainkuntza Moxe’k agindu zizuen Moxe’k asmatua ez-baña, asabaengadik zetoŕena— ta zuek gizona larunbatean erdaintzen duzute.
  10. Moxe’ren legea ez austeko, gizonak erdainkuntza larunbatean aŕtzen ba’du; gizon bat oso sendatu dudala-ta, aseŕe al-zatozkidate?
  11. Azaletik ez ebatzi; zuzenbidez, ostera, ebatzi ezazute».

 

Kisto’az eŕiaren iritziak

  1. Yerusalem’go batzuk zioten: «Ez ote-duk au il nai ditekena?
  2. Oŕ zegok, bada, zabal-zabal mintzatzen, ta iñork ez ziok ezer esaten. Etsita ote-zeudek nagusiak Kisto’a dukala au?
  3. Bañan au nongoa dukan ba-zekikagu; Kisto’a zetoŕkanean, beŕiz, iñork ez zekikek nongoa dukanik». *
  4. Beraz, IESU’k, yauretxean zerakasala, ots egiñaz zion: «Ba-nazaguzute, ta nongoa naizan ba-dakizute. Bañan, ez naiz nere buruz etoŕi, eskudunak bidalita natoŕ. Zuek ez duzute Ua ezagun;
  5. Nik, ordea, ba-dazagut, izatea ta egitekoa Arengandik ditudalako».
  6. Argatik Ua atzi nai zuten; bañan, iñork ez zion eskua gañera ezaŕi, Aren garaya oraindik eldu ez zalako.
  7. Lagunabaŕetan, beŕiz, askok siñetsi zioten, ta zerasaten: «Kisto’k, etoŕitakoan, Onek baño zantzu geyago erakutsiko ote-zetik?»

Parisaitaŕak asaŕe

  1. Eŕiaren esamesok parisaitaŕek entzunda, agintariekin elkaŕtuz, moŕoyak igoŕi zituten Ua atzemateko.
  2. Ta IESU’k esan zien:

«Ez nauzute zuen artean aldi apuŕ bateko baño; gero bidali naun Arengana noake.

  1. Nere biľa zabilzkete, ta ez nauzute idoroko; ta Ni nagoken artara, zuek ezin etoŕi zerate.» *

  1. Yuduek, beraz, alkaŕekin ziarduten: «Nora ziakek au, ezin idoro dikagu-ta? Elendaŕetara ote-ziakek, elendaŕen irakasle? *
  2. Zer duk esan dikan itz au: «Nere biľa zabilzkete, ta ez nauzute idoroko; ta Ni nagoken artara, zuek ezin etoŕi zerate?»

 

Ur bizia

  1. Yayetako azken egun aundian, ara, beŕiz IESU zutik, oyuka esaten: «Iñor egaŕi ba’da betoŕkit eta edan beza, *
  2. Niregan siñestun danak, eiki.»

Idatziak dionez:

aren sabeletik ura ibaika darike.

 

  1. Au esan zun bere siñestunek aŕtu beaŕ zuten Atsarengatik; Atsa oraindik ez zan emana, IESU ez bait-zan, aŕtean aintzatsu goretsia.

Eztabaidak beŕiro

  1. Eŕian batzuk itzok adituta zioten: «Au duk, noski, igaŕlea».
  2. Beste batzuk zerasaten: «Kistoa duk au». Bestetzuk, beŕiz, zioten: «Kistoa Galilai’ tik al zetoŕek?
  3. Ez ote-ziok Idaztiak Dabid’en azitik eta Dabid zegokan Betlem iritik Kistoa zetoŕekala?»
  4. Oŕela gizataldean bayezta soŕtu zan Artzaz.
  5. Ta ayetako batzuk Ua atzeman nai zuten; bañan iñork ere ez zion eskua gañera ezaŕi.
  6. Beraz, moŕoyak apaizpuru ta parisaitaŕengana itzuli ziran; ta auek esan zietan: «Zer dala-ta ez duzute gizona ekaŕi?»
  7. Moŕoyek erantzun zieten: «Egundaño ez du gizonek, gizon onek bezela itz egin».
  8. Parisaitaŕek yardetsi zieten: «Zuek ere liľuratu al-zaituz.
  9. Eŕiko nagusi ta parisaitaŕetan bai al-dago bat ere siñetsi dionik?
  10. Legea ez dakiten naŕasok, bai, biraogaŕi dira».
  11. Ayetako batek, Nikodemo’k, IESU’rengana len etoŕi zanak berak, dasaye:
  12. «Gure legeak iñor gaitzesten ote-du, bera lenen entzuteke, ta zer egin dun yakiteke?»*
  13. Yardetsi eta esan zioten: «Zu ere galilaitaŕa al-zera? Idaztiak azteŕtu ta ikusiko duzu Galilai’tik ez dala igaŕlerik soŕtu».
  14. Oŕezkero nor bere etxera itzuli ziran.

 

8

Emazte kutsuduna

  1. IESU, beŕiz, Oliamendi' ra yoan zan,
  2. ta argi asgoŕian yauretxera itzuli zan. Eŕi osoa Arengana ziyoan, ta Arek eserita zerakaskien.
  3. Ezkontza-kutsutan upatutako emakume bat idazlari ta parisaitaŕek Arengana ekaŕi ta erdian yaŕirik,
  4. IESU’ri diotsate: «Irakasle, emakume au arestixean ezkontza-kutsutan upatu dute;
  5. ta legtan Moxe’k olakoak aŕikatzeko agindu zigun. Zer diozu, bada, Zuk?» *
  6. Ori azpikeriz ziotsaten, Ua salatu al izateko. Bañan, IESU makuŕtuta asi zan beatzez luŕean idazten.
  7. Ta galdeka ayek ekin bait-zioten, agondu zan ta esan zien: «Zuetan ogen gabe dan arek lenengo aŕia yaurti bezayo».
  8. Ta beŕiro makuŕtuta, luŕean idazten asi zan.
  9. Ayek, ordea, ori entzunda, banaka-banaka irteten ziran, elduenak auŕeneko; ta IESU bakaŕik gelditu zan, ta emakumea erdian zutik.
  10. Orduan IESU’k agondurik, esan zion: «Emakumel, non dira? Ez al zaitu batek ere gaiztetsi?»
  11. Emakumeak esan zion: «Batek ere ez, Yauna!» Ta IESU’k esan zion: «Ez eta Nik ere ez zaitut gaiztetsiko. Zoaz, ta gauŕgero ogenik bein ere ez egin».

 

Gizargia

  1. Beŕiro IESU’k itz egin zien, esanaz:

«Ni naiz gizargia;

Daŕaidana

ez dabil iľuntan, aitzitik (beroŕek), bizirako argia daukake.»

 

Eztabaida

  1. Parisaitaŕek orduan esan zioten: «Zeroŕetzaz aitoŕ-emaľe agertzen zatzazkigu; zure aitoŕak ez du indaŕik.

 

  1. IESU’k yardetsi ta dasaye:

«Neronetzaz Neronek aitoŕ egin aŕen, yatoŕa da, bai, nere aitoŕa;

nondik natoŕen ta nora noan bai bait-dakit;

zuek, ostera, ez dakizute nondik natoŕeñ

eta nora noan.

  1. Zuek aragiz ageri danetik ebazten duzue; Nik ez dut iñor ebazten; *
  2. Ta ebazten ba’dut, yatoŕa da, bai, nere epaya: bakaŕik ez nago-ta;

bidali naun Aita Nerekin bait-dago. *

  1. Ta zuen legean idatzita dago, bi gizonen aitoŕa yatoŕa dala. (It. 17, 6; 19, 15; Ze. 35, 30)
  2. Neronetzaz Neronek aitoŕ dagit, eta Nitzaz aitoŕ ere dagi bidali naun Aitak.» (Yon. 5, 32; 37)
  3. Orduan dasayote:

«Non dago zure Aita?» IESU’k erantzun zien: «Ez Ni, ez nere Aita ez gaituzute ezagun;

ezagun ba’niñuzute, nere Aita ere ba-zenezagukete.»

  1. Itzok altxoŕetegian IESU’k esan zitun, yauretxean zirakasanean; ta ez zun iñork atzi, Aren garaya oraindik etoŕi ez zalako.

 

Siñesteko gogoŕei zema

  1. Beŕiro IESU’k esan zien:

«Ni ba-noa, ta nere biľa zabiltzakete ta zuen ogenean ilko zerate.

 Ni noan tokira

zuek ezin etoŕi.»

  1. Beraz, yuduek zerasaten: «Bere burua ilko ote-dik? Ni noan tokira zuek ezin etoŕi, ziok-eta».
  2. Ta ayei esan zien:

«Zuek, beitikoak zerate;

Ni goitikoa naiz.

Zuek luŕ ontakoak zerate;

Ni ez naiz luŕ ontakoa.

  1. Zuen ogenean ilko zeratela

esan dizuet;

Ni Naizala siñesten ez ba’duzute, zuen ogenean ilko zerate.»

  1. Beraz, ziotsaten:

«Nor zera Zu?» IESU’k esan zien:

«Zer ari naiz asieratik zuei esaten gero?

  1. Zuetzaz eŕuz dut esateko,

eŕuz ere ebazteko;

baña bidali nauna ziña da, ta Nik Ari entzuna, gizadiari uaxe diotsat.» *

  1. Ayek ez zuten igaŕi Aitaz mintzo zitzayela.
  2. Beraz, IESU’k esan zien:

«Gizasemea gora yasoko duzutenean, ordun yakingo duzute Ni Naiz’ala, ta nere buruz ezer egiten ez dudala; Aitak irakatsi didana ua diot Nik *

  1. eta bidali Nauna Nerekin dago;

Arek ez nau bakaŕik utzi, Arek atsegin duna

Nik beti egiten dudalako.» *

  1. Itzok adituta lagun askok siñetsi zioten.

Yainkoaren semeak eta txeŕenkumeak

  1. Siñetsi zioten yuduei, beraz, IESU’k zesayen:

«Nere esanetan ba’dirauzute, ziñez nere ikasle izango zerate,

  1. ta egia dazagukezute, ta egiak yaregingo zaituz.»
  1. Erantzun zioten: «Abraham’en ondorengo gera ta egundaño ez gera iñoren ogipeko izan. Nolatan diozu, bada, yarei izango zerate?»
  2. IESU’k erantzun zien:

«Zin-ziñez dasaizuet, ogen dagin edonor ogenaren azpiko da.

  1. Ogipekoa, beŕiz, ez dago etxean betiko; semea, bai, betiko dago. *
  2. Beraz, Semeak askatzen ba’zaituzte, ziñez yarei izango zerate.
  3. Ba-dakit Abraham’en azitik zeratela; baña bizia kendu nai didazute, nere itza zuengan gatzatzen ez dalako. *
  4. Nik daraust

nere Aitarengan ikusi dudana; zuek, beŕiz, dagizute zuen aitarengan ikusi duzutena.»

  1. Yardetsi ta esan zioten: «Gure aita, Abraham da». IESU’k dasaye: «Abraham’en seme ba’ziñate, Abraham'ek zekionari zuek ere zenekiokete.*
  2. Zuek, beŕiz, Yainkoari entzun diodan egia esan dizuedalako, bizia kendu nai didazute. Ori ez zun Abraham’ek egin.
  3. Zuek zuen aitaren eginbidetik zabiltzate.»

Ayek erantzun zioten, beraz: «Sasikume ez gera gu; guk Aita bat besterik ez dugu: Yainkoa».

  1. «Yainkoa zuen aita ba’litz» IESU’k yardetsi zienmaite izango niñukezute, Yainkoarengandik soŕtu ta etoŕi naiz-ta; ez bait-naiz nere buruz etoŕi, Arek bidalita baño.
  2. Zergatik ez duzute nere izkuntza uleŕtzen?

Nere itza aditu ezin duzutelako.

  1. Txeŕenkume zerate zuek

ta zuen aitaren asmoak bete nai dituzute.

Ua astetik gizeraiľe zan;

ta ez zan egian sendorik egon

arengan ez bait-dago egirik:

gezuŕa darionean bere-beretik dario, gezuŕtia bait-da, ta gezuŕaren aita.

  1. Nik, ostera, egia dasaizuet eta zuek ez didazute siñesten.
  2. Zuetako nork yoko nau ogendaritzat?

Egia ba’dasaizuet, zergatik ez didazute siñesten?

  1. Yainkoarengandik danak

Yainkoaren itza ba-dantzu; zuek ez ba’dantzuzute, Yainkoarengandik ez zeratelako da.»

IESU, Yainkoaren Seme da

  1. Yuduek yardetsi ta esan zioten: «Ez ote-ziokagu bidez, samariaŕa aizala ta txeŕen dukala?»
  2. «Txeŕenik ez duk NikIESU’k erantzun zien, aitzitik, Nik nere Aita goresten dut, eta zuek nardatu egiten nauzute.
  3. Ez nabil, oŕatiño, nere ospe biľa;

ba-dago ori bere gain aŕtu ta nere alde yaikiko dana.

  1. Zin-ziñez dasaizuet, iñork nere itzari eusten ba’dio, ez du eriotzarik bein ere txastatuko.»
  2. Yuduek esan zioten: «0nezkero, ba-zezagukagu txeŕen dukala. Abraham il ukan, bai eta igaŕleak ere; ta ik diok:

«iñork nere itzari eusten ba’dio, ez du eriotzarik bein ere ikutuko.»

  1. Gure aita Abraham baño aundiagoa al-aiz? Ua il ukan, bai eta igaŕleak ere il itukan.  Nor aizalakoan ago?
  2. IESU’k erantzun zien:

Nere burua Neronek goresten ba’dut, nere goretsa ezer ez da;

goresten Nauna nere Aita da, «gure Yainko da» zuek diozuten Ua,

  1. Zuek ez duzute Ua ezagun.

Nik, ordea, ba-dazagut, eta ezagun ez dudala ba’nio, zuen antzeko nintzake: gezuŕti. Baña, ba-dazagut eta Aren esana ba-dagit.

  1. Zuen aita Abraham, nere Eguna ikusteko iŕikan egon zan; ikusi zun ta poztu zan.»
  1. Ordun yuduek esan zioten: «Beŕogei ta amaŕ urte ez dituk, eta Abraham ikusi dukala?»
  2. IESU’k esan zien:

Zin-ziñez dasaizuet Abraham izan baño len

NI NAIZ.»

  1. Ordun aŕiak artu zituten Ari iraizteko; bañan IESU ostendu zan eta yauretxetik irten.

 

9

Yayotzez itsua

  1. Ziyoala, gizon bat ikusi zun yayotzez itsu.
  2. Ta ikaslêk galdetu zioten: «Eŕabi, ori itsu yayotzeko nork ogen egin zun? Oŕek ala oŕen gurasoek?»
  3. IESU’k erantzun zien: «Ogenik ez du oŕek egin, ez eta oŕen gurasoek ere; Yainkoaren egitea oŕengan ageri beaŕ da, ordea.
  1. Eguna daño, bidali naunaren egitekoetan ari beaŕa naiz;

aŕatsa ba-datoŕ, ta artan iñork ezin lanik egin du.

  1. * Gizartean nagoño, gizargi naiz.»
  2. Au esanda, tu egin zun luŕean, ta listuz loya egiñik, begiak loyez iguŕtzi zizkion,
  3. ta esan zion: «Zoaz ta Siloe’ko urtegian garbi zaitez» (Siloe ta Bidalia orobatsu dira, gero). Itsua, beraz, yoan, ikuzi ta ikustun egin zan.
  4. Auzokoek eta gizon ua len eskean ikusi oi zutenek zerasaten: «Ez al-duk au eseririk an eskeko zana?»
  5. Batzuk: «Bai, auxe duk», zioten; bestetzuk: «Ez, aren antzeko bat baño». Arek, ordea: «Uaxe ber-bera nauk» zion.
  1. Beraz, ziotsaten: «Begiak nola argitu dizkik?»
  2. Erantzun zien: «IESU deritzakan gizonak, loya eginda, begiok iguŕtzi ta esan zidak: Zoaz Siloe’ko urtegira, ta ikuz zaitez. Arâ yoan naiz, beraz, ta ikuzita ba-zekuskat».
  3. Ta «non zegok alako ua?» bait-ziotsaten, dasaye: «Ez zekikat».
  4. Itsu izana parisaitaŕengana daramate.
  5. IESU’k loya eginda begiak argitu zizkionekoa larunbata zan. *
  6. Beŕiro, bada, parisaitaŕek itandu zioten nola ikustun egiña izan zan, ta ark esan zien: «Begi gañean loya ezaŕi dit: nik ikuzi ditut, eta ba-dakust».
  7. Orduan, parisaitaŕ batzuk zioten: «Ez dugu Yainkoarengandik alako gizona; larunbata ez bait-du yai egiten». Baña, bestetzuk zioten: «Alatzok ogenlarik nola iegizke?» Ta ayen artean bayezta soŕtu zan.
  8. Beraz, itsuari beŕiro diotsate: «Begiak argitu dizkikan oŕetzaz eroŕek zer diok?» Ark erantzun zien: «Igaŕle dala».
  9. Yuduek ez zuten, ordea, siñetsi gizon ua itsu izanda gero argitua zanik, ikustun beŕiaren gurasoak deitu arte.
  10. Galdetu zieten, beraz: «Au al-da itsu yayo zala diozuten zuen semea? Nola, bada, orain ba-dakus?»
  11. Aren gurasoek erantzun ta esan zieten: «Au gure semea dala ta itsu yayo zala ba-dakigu.
  12. Zer dala-ta, orain dakusanik, ordea, ez dakigu; ez eta begiak nork argitu dizkionik ere. Berari galde egiozute; adiña ba-du; berak bere buruaz itz egin beza».
  13. Aren gurasoek oŕela mintzo ziran, yuduen belduŕ ziralako. Ordurako, yuduak elkaŕtuta bait-zeuden Kisto’tzat IESU aitoŕtuko lukena sinagogatik iraizteko. *
  14. Oŕegatik itsuaren gurasoek esan zuten: «Adiña ba-du; ari galde ezayozute».
  15. Itsu izanari, beraz, beŕiro deitu ta esan zioten: «Yainkoari aintza emayok! Ba-zekikagu arako gizon ua ogenlari dukala».
  16. Ark erantzun zien: «Ogenlari ote dan ez dakit; au bakaŕik dakit: itsu izanda orain ba-dakusadala».
  17. Esan zioten: «Zer egin zikan? Begiak nola argitu zizkikan?»
  18. Erantzun zien: «Len ere esan dizuet, eta ez didazute

 siñetsi. Zertarako, bada, beŕiz entzun nai duzute? Zuek ere Aren ikasle izateko gogoz al-zaudete?»

  1. Orduan birao egin ta esan zioten: «Akio ikasle i. Gu, ordea, Moxe’ren ikasle gaituk.
  2. Guk ba-zekikagu Yainkoak Moxe’ri itz egin ziokala; oŕako ori, ordea, ez zekikagu nondik dukan».
  3. Gizonak yardetsi ta esan zien: «Auxe da gero aŕitzekoa; zuek nongoa danik ez dakizute, ta Ark begiok argitu dizkit.
  4. Ba-dakigu, oŕatiño, ogenlariei Yainkoak ez dantzuyela; norbait, beŕiz, yainkozale ba’ da ta Aren gogoaren egiľe, alakoari ba-dantzuyola.
  5. Luŕa luŕ danetik ez da bein ere entzun izan itsu yayoari begiak iñork argitu dizkionik.
  6. Yainkoarengandik ez ba’ litz, Oŕek ezer ezin legike».
  7. Yardetsi ta esan zioten: «Yayotzez ogen utsa aiz, ta irakasten ere ba’al atoŕkigu?» Ta andik yaurti zuten.
  8. IESU’k entzun zun gizona andik yaurti zutela, ta idoro zunean, esan zion: «Gizasemearen siñestea bai al-duzu?» *
  9. Ark erantzun ta esan zion: «Yauna, nor da Arengan siñesteko?»
  10. IESU’k esan zion: «Ikusi ere egin duzu, ta zurekin darausana beraxe da».
  11. Ta ark esan zion: «Siñesten dut, Yauna!» Ta auzpeztu egin zitzayon.
  1. Ordun IESU’k esan zun: «Ebazketarako etoŕi naiz Ni gizarte ontara: ez dakustenak ikusi dezaten eta dakustenak itsutu daitezan.» *
  2. Arekin zeuden parisaitaŕ batzuk au entzunda esan zioten: «Gu ere itsu ote-gera?»
  3. IESU’k esan zien:

«Itsu ba’ziñate, ogenik ez zenukete; orain, beŕiz: ba-dakusagu, diozute.

Oŕ, bada, zuen ogena.»

 

10

Artzai Ona

  1. Zin-ziñez dasaizuet: artegian atetik saŕtu beaŕean, beste nonbaitetik yauzten dana, mausari ta lapuŕ da;
  2. atetik saŕtzen dana, beŕiz, artzai da.
  3. Atezayak oni atea zabaltzen dio, ta aren mintzoa ardiek ba-dazagute, ta arek bakoitzaren izenez bere ardiak deitu ta laŕera ateratzen ditu,
  4. ta ardi guziak ateratzean, ba-doa ayen auŕetik, eta ardiak ba-daŕaizkio, aren mintzoa ezagutzen bait-dute.
  5. Aŕotzari, beŕiz, ez daŕaizkioke; aitzitik, iges egingo diote, aŕotzen mintzoa ez bait-dute ezagun».
  6. IESU’k alegi au esan zien: ayek, ordea, ez zuten uleŕtu zer zesayenik. *
  7. Beŕiro, beraz, IESU’k esan zien:

«Zin-ziñez dasaizuet, ardi-atea Ni naiz.

  1. Etoŕi diran guziak mausari ta lapuŕ ziran; ta ardiek ez zieten aditu.
  2. Ate Ni naiz.

Nigandik norbait saŕtzen ba’da

yaregingo da;

saŕtuko da ta irtengo da ta laŕea izango du.

  1. Mausaria ez da etoŕtzen

ostu, il ta sakailtzeko baizik.

Ni, bizia dezaten

ta gañezka dezaten etoŕi naiz.

  1. Artzai Ona Ni naiz.

Artzai onak bere bizia bere ardientzako ematen du.

  1. Moŕoyak, beŕiz,

ardien yabe ez dan artzayak

otsoa etoŕtzen ikusitakoan, ardiak utzi ta iges egiten du, ta otsoak sakaildu ta sakabanatzen ditu.

  1. Moŕoia bait-da ua, ta ardiaz ari ayolik ez.
  2. Artzai Ona Ni naiz;

ta nereak ba-dazaguzat, eta nerek ba-Nazagute. *

  1. Aitak nazagun bezela, ta Aita dazagudanez, eta nere bizia ardientzat ematen dut.
  2. Baŕuti ontako ez diran

beste ardi batzuk ba-ditut;

ayek ere erakaŕtzea dagokit;

eta nere mintzoa dantzuteke; ta ez da izango artalde bat eta artzai bat baizik.

  1. Argatik ere Aitak maite nau, nere bizia beŕiz aŕtzeko ematen dudalako.
  2. Ez dit iñork kentzen;

Neronek neronez erazten dut. Erantzi ta beŕiro aŕtzeko ere eskubidea dut-eta;

agindu au nere Aitarengandik dut.


 

Adeluak-eta

  1. Itzok zirala-ta, yudutartean beŕiro bayezta soŕtu zan.
  2. Ayetako askok zioten: «Txeŕen dik eta burutik egiña zegok. Zertako dantzuyozute?»
  3. Bestetzuk, ordea, zioten: «Itzok ez dituk txeŕendunarenak. Itsuen begiak txeŕenek argitu al zitzakek?»
  4. Adeluak eldu ziran Yerusalem’en, ta negu zan. *
  5. IESU yauretxean ibili zebiľan Salomon’en aterpean.
  6. Beraz, yuduek inguratu ta esan zioten: «Noiz arte zalantzan gaitukezu? Kistoa ba’ zera esaiguzu zabal-zabal».
  7. IESU’k erantzun zien:

«Esan, esan dizuet, eta ez duzute siñesten. Nere Aitaren izenean burutzen ditudan egiñek Nitzaz aitoŕ dagite;

  1. baña, zuek ez duzute siñesten, ez bait-zerate nere ardietakoak.
  2. Nere ardiek nere mintzoa ba-dantzute; Nik ezagun ditut, ta ba-daŕaizkit.
  3. Betiko bizia ere ba-damayet; bein ere ez dira galduko ta iñork ez dizkit eskutik kenduko.
  1. Eman dizkidan Aita guziek baño aundigoa da ta iñork ezin kendu ditu nere Aitaren eskutik.
  2. Aita eta biok, Bat gera. *
  3. Orduan yuduek beŕiro aŕiak aŕtu zituten Ari aŕika emateko.
  4. IESU’k yardetsi zien: «Egite on asko erakutsi dizkizuet nere Aitaketz; ayetako zeñengatik aŕikatzen nauzute?»
  5. Yuduek erantzun zioten: «Egite onaŕen ez; biraoarengatik aŕikatzen zaitugu, ta gizon besterik izan ezta, Yainkotzat zatozkigulako».
  1. IESU’k esan zien:

 

«Ez ote-dago zuen Legean idatzita:

Neronek esan dut: Yainko zerate? (Er. 82, 6)

  1. Yainkoak zerauskien ayei

Yainko izena ezaŕi ba’zien, ta idatzia ezin ezabatu da:

  1. Aitak gantzutu

ta gizartera bidali naunari

zuek «birao dagik» diostazute,

Yainkoaren Seme Naiz esan dizuedalako.

  1. Nere Aitaren eginbeaŕak egiten ez ba’ditut, Niri ez siñetsi;
  2. bañan egiten ba’ditut,

Niri siñesten ez didazuten ezkero.

egiñei siñetsiezute

Aita Niregan ta Ni

Aitarengan gaudela ezagun

ta siñetsi dezazuten.»

  1. Ordun ere Ua atzi nai zuten; bañan eskutik igesi zitzayen.
  2. Ta Yordan igarota, lengoan Yon ukuzketan zegon bazteŕetara itzuli zan ta an gelditu.
  3. Ta lagun asko Arengana etoŕita zioten: «Yon’ek ez zikan, noski, alatzik bat ere egin. Bañan Onetzaz Yon’ek esanak oro egi itukan». Ta Aren siñestera askok yo zuten.

 

11

Lazar’en beŕpiztea

  1. Lazar zeritzan betaniaŕ bat, Mari ta Marta aizpaen etxaldekoa, gaxorik zegon.
  2. Mari, beŕiz, Yauna gantzuŕiñez igurtzi ta bere adatsez oñak legoŕtu zizkiona zan; ta aren neba Lazar gaxorik zegon.
  3. Oŕ, bada, aizpaok IESU´ri gezna bidali zioten, esanaz: «Yauna!, maite duzuna gaxorik dago».
  1. IESU’k, adituta esan zun: «Ez da eriotzarako gaitzaldi; Yainkoaren aintzarako baizik, ta Yainkoaren Semea goretsia izan dedin artaz».
  2. IESU’k, beŕiz, Marta ta aren aizpa Mari maite zitun.
  3. Ta Lazar gaxorik zegola entzundakoan, andik irteteke bi egunez gelditu zan.
  4. Gero, bere ikaslêi esan zien: «Goazan Yudai’ra beŕiz ere».
  5. Ikaslêk diotsate: «Eŕabi, yuduek arestixean Zu aŕikatu nai, ta beŕiro arâ al-zoaz?» *
  6. IESU’k erantzun zien:

«Egunaren orduak amabi ez al-dira? Egunez dabiľana ez da aurikatzen, luŕ ontako argia ikusten bait-du:

  1. gauez dabiľana, ordea, argirik arentzat ez bait-dago aurikatzen da.»
  2. Oŕela mintzatu ondoren, bere ikaslêi esan zien: «Lazar, gure adiskidea, lo dago; bañan, esnatzera noakio».
  3. Bere ikaslêk esan zioten: «Yauna!, lo ba’dago, sendatuko da».
  4. IESU’k, ordea, ori aren eriotzaz zion; eta, ayek lo-atsedenaz ziola uste zuten.
  5. Beraz, IESU’k orduan zabal-zabal esan zien: «Lazar il da;
  6. ta an ez egonaz pozten naiz zuengatik, siñetsi dezazuten. Goazan, bada, arengana».
  7. Didima zeritzan Toma’k ikaskidêi esan zien: «Goazan gu ere Arekin iltzeko». *
  8. Arâ elduta, IESU'k Lazar auŕkitu zun lau egun ezkero iľobiratua.
  9. Yerusalem’dik Betani amabosten bat estadi asao zan, *
  10. ta yudu aunitz arâ etoŕiak ziran Marta ta Mari’rengagana, nebarengatiko samiña ayei arintzeko.
  11. IESU zetoŕela entzunda bereala, Arengana Marta irten zan; Mari, beŕiz, etxean eserita zegon.
  12. Marta’k, beraz, IESU’ri esan zion: «Yauna, emen izan ba'ziña, nere neba ez zan ilko.
  13. Orain ere ba-dakit oŕatiño, edozer Zuk eskatuta, Yainkoak ba-damaizukela».
  14. IESU’k diotsa: «Zure neba piztuko da».
  15. Marta’k dasayo: «Ba-dakit beŕpiztaldian piztuko dala».
  16. IESU’k esan zion:

«Pizte ta bizitza Ni naiz, siñestun zaidana, il izanda ere, biziko da;

  1. ta siñestun zaidala bizi dana ez da betidañokoan ilko.

Au siñesten al-duzu?»

  1. «Bai, Yauna»—dasayo — siñetsia nago Kisto’a, Yainkoaren Semea luŕ ontara etoŕia, Zu zerala».
  2. Au esanda, etxera itzuli zan, ta bere aizpa Mari’ri aopean deitu ta esan zion: «Irakaslea emen zeukenagu ta Arengana yoateko».
  3. Entzunda berealaxe, Mari yaiki ta Arengana azkaŕ yoan zan.
  4. Etxaldera IESU ez zan artean eldua, ta Marta’k yaŕugi zun tokian oraindik zegon.
  5. Abazuzan Mari yaiki ta irten zala ikusitakoan, ari samiña arintzen zeuden yuduak yaŕai zitzazkion, iľobira negaŕ egiteko ziyoalakoan.
  6. Bitartean Mari, IESU zegon tokira eldu ta Ua ikusi zuneko, oñetara makuŕtu zitzayon, esanez: «Yauna, emen izan ba’ziña, nere neba ez zan ilko».
  7. IESU’k ua negaŕez; ta arekin atoŕitako yuduak ere negaŕez ikustean, biotzetik adia egin ta atsekabe aundia aŕtu zun,
  8. ta esan zien: «Non ezaŕi duzute?» «Yauna» —diotsate — «zatoz ta ikusazu».
  9. IESU’k negaŕ egin zun.
  10. Ta yuduek zioten: «Oŕa zeinbeste maite zun!»
  11. Ayetako batzuk, ordea, esan zuten: «Itsu yayoari begiak argitu zizkion Onek, ezin al-zegiken au ez iltzea ere?» 38. Beraz, IESU, biotzetik adia beŕiro egiñaz, iľobira datoŕ. Izan ere, obi bat zan, ta aren gañean aŕi bat.
  1. IESU’k dio: «Yaso aŕia». Marta’k diotsa: «Kiratsa dario; lau egun ezkero dago-ta».
  2. IESU’k dasayo: «Ez al-dizut esan, siñesten ba’duzu, Yainkoaren aintza ikusiko duzula?»
  3. Beraz, aŕia yaso zuten, ta IESU’k begiak goruntz biuŕturik, esan zun: «Aita!, eskeŕ dagizut aditu nauzulako.
  4. Ba-nekin, noski, beti aditzen nauzula; baña baranoan dagozkidan auengatik esan dut, Zuk bidali nauzula siñetsi dezaten».
  5. Ta au esanda oyu egin zun ozengi: «Lazar, irten ortik».
  6. Ta iľa ilki zan, oin-eskuak lotuta ta auŕpegia miesaz estalita. IESU’k esan zien: «Askatu ezazute eta yoaten utzi iozute». *
  7. Aŕezkero, Mari’rengana etoŕitako yudu askok, IESU’k egiña ikusita, Aren siŕlestera yo zuten.
  8. Ayetako batzuk, ostera, parisaitaŕengana yoanda, IESU’k egin zuna esan zieten.

Yuduen nagusiak IESU il nai

  1. Orduan apaizpuru ta parisaltaŕak batzaŕea bildu zuten eta zerasaten: «Zer ari gera? Gizon oŕek alatz asko egiten ditu-ta?
  1. Onela uzten ba’diogu, guziek siñetsiko diote, ta eŕomaŕek etoŕi ta luŕ ta eŕia poŕokatuko dizkigute».
  2. Bañan, ayetako batek, urte artan apaiz nagusi zan Kaipa’k esan zien: «Zuek ezer ez dakizute.
  3. Ez zerate oaŕtu ere, eŕi osoaren orde, gizon bat bakaŕik iltzea obe dugula, eŕi osoa galtzea baño».
  4. Ez zun, gero, ori berez esan; bañan urte artako apaiz nagusia bait-zan, eŕi osoaren alde IESU il beaŕa zala iragaŕi egin zun.
  5. Ta ez eŕiaren alde bakaŕik, bai eta Yainkoaren ume baŕeyatuak bildu zitzan ere.
  6. Beraz, Ua iltzeko egun artatik erabakita zeuden.
  7. Beraz, aŕezkeroztik IESU ez zan yuduen artean agirian ibiltzen; Eparain deritzan irira andik bazteŕtu zan, ordea, ta antxe, baso ondoko txoko artan, bere ikaslêkin zegon.
  8. Yuduen Paska beŕiz, auŕki zala-ta, bazteŕalde artako lagun asko Paska auŕean Yerusalem’era, bere garbiketarako igo ziran, *
  9. ta IESU’ren biľa zebiltzan, yauretxean elkaŕi zerasayotelarik: «Zer deritzazute? Yaitara ez duk etoŕi-tal»
  10. Apaizpuru ta parisaitaŕek, beŕiz, agindua atera zuten, IESU non zegon iñork ba’leki, agertzeko, Ua atzi zezaten.

 

12

  1. Paska-auŕeko seigaŕen egunean, IESU Betani’ra yoan zan. Iľen artetik IESU’k piztutako Lazar an bizi zan.
  2. IESU’ri an bazkari bat eskeiñi zioten. Marta mirabetzan zebiľen ta bazkaldaŕetan Lazar Arekin zetzan.
  3. Mari’k, beŕiz, libera bat akaruriñik bikañen aŕtuta, IESU’ri oñak igurtzi ta bere adatsez legoŕtu zizkion; ta etxea urin usañez bete zan.
  4. Beraz, Aren ikaslêtako batek, iruzuŕ egingo zion Yuda Iskariot’ek, esan zun:
  5. «Zergatik urin au ez da irureun denaritan saldu, landeŕei emateko?» *
  6. Ez zun, ordea, landeŕen axolaz au esan; lapuŕa zalako, ta, zizkua bait-zeraman, saŕkiñak ostu oi zitulako baño.
  7. Bañan IESU’k esan zion: «Utziozu!; nere obiratze-egunerako gertatuta bait-zeukan.
  8. Landeŕak, bai, beti izango dituzute zuekin; Nerau, beŕiz, ez nauzute beti izango».
  9. An zegola yakinda yudu ainitzek, arâ yo zuten IESU’ rengatik ez ezen, iľartetik piztu zun Lazar ikusteko ere.
  10. Apaizpuruek, beŕiz, Lazar ere iltzea asmatu zuten,
  11. ua zalako, yudu ainitzek ara yo ta IESU’ren siñestea aŕtzen bait-zuten.

**Yerusalem’en saŕtzea (Mt. 21, 1-10; Mk. 11, 1-10;

Lk. 19, 28-38)**

 

  1. Biaramunean, yaitara etoŕitako gizatalde izugaŕia, Yerusalem’era IESU zetoŕela entzunik,

  1. palma-adaŕak aŕtu ta bidera irten zitzazkion deadaŕka:

Hosanna!

Gora Yaunaren izenean datoŕkiguna, (Er. 118, 25...) Ixrael’go eŕege!!

  1. IESU, beŕiz, astotxo bat idorota, gañean yaŕi zitzayon, idatzita dagonez:
  2. Ez izutu, Sion’go alaba ori: Oŕ datoŕkizu zure bakalduna, astakume gañean yaŕita.» (Z. 9, 9 eta uŕ.)
  3. Ez zuten Aren ikaslêk ordukoz ezagun; bañan IESU goretsia izan ondoren, Artzaz idatzita zegola ta berek burutu zutela oaŕtu ziran.
  4. Oŕela, IESU’k obitik Lazar deitu ta iľartetik piztu zunean Arekin egonek, aitoŕ zegioten,
  5. ta argatik ere, alatz ori egin zula entzun zutelako, lagunabaŕak bidera irten zitzaizkion.
  6. Parisaitaŕek, beŕiz, elkaŕi zerasayoten: «Ba-dakusazute! Ez duzute ezer iristen. Oŕa!: guziak Oŕen atzetik diyoaz».

 

Atzeŕitaŕak IESU’rekin

  1. Yayetan yaurestera etoŕietan elendaŕ batzu ba-ziran.
  2. Auek Galilai’ko betsaidaŕ Piľipe’rengana alderatu ta aŕen zegioten, esanaz: «Yauna!, IESU ikusi nai dugu».
  3. Piľipe’k Ander’engana yo ta diotsa; ta biok, Ander ta Pilipe’k, IESU’ri diotsate.
  4. IESU’k erantzun zien, esanaz:

«Gizasemea goretsia izan dedin garaya eldu da. *

  1. Zin-ziñez dasaizuet, galazia luŕean erori ta iltzen ez ba’da, bakaŕik gelditzen da;

iltzen ba’da zitu ugari dakaŕ.

(Mt. 16, 25; Mk. 8, 35; Lk. 9, 24)

  1. Bere bizia maite dunak galduko du;

bere bizia luŕalde ontan nardatzen dunak betiko daukake. *

  1. Iñor moŕoi yaŕtzen ba’zait, nere ondotik betoŕ, ta Ni nagon tokian nere moŕoia ere dagoke. Iñor moŕoi yaŕtzen ba’zait, Nere Aitak goratuko du.
  2. Orain laŕi dut gogoa.

Ta zer dioket?

Aita, inka ontatik atera nazazu?

Oŕetxegatik ere inka ontara etoŕi naiz.

  1. Aita, zure izena goretsazu!!»

Ordun ots au ortzitik etoŕi zan: «Goretsi dut, eta bai goretsiko ere.»

  1. An zegon gizaketak entzunik, ostotsa zala zion; bestetzuk zioten: «Aingerua mintzo zayok».
  2. IESU’k yardetsi ta esan zien: «Ez da ots au Niregatik etoŕi, zuengatik baño.

  1. Orain ludi ontako auzia erabakitzen da;

orain ludi onen nagusia

azpira yaurtia izango da; *

  1. eta Nik, luŕetik gora ezkero, (gizon) danak Neronengana ekaŕiko ditut.»
  2. Au, beŕiz, zion, zelako eriotzaz ilko zan adirazteko.
  3. Gizataldekoek erantzun zioten: «Betidañokoan Kisto’k diraukela legetik entzunda gaude gu. Nola, bada, diozu: ’Luŕetik gôra beaŕa da Gizasemea’? Nor da Gizaseme ori?»

  1. IESU’k esan zien:

«Oraindik apuŕ bateko Argia zuenean dago.

Zabiltzate argia duzuteño, iľunaldiak aŕ ez zaitzazan: iľuntan dabiľanak nora doan ez daki.

  1. Argia duzuteño argiari siñetsi iozute ta argi-seme izango zerate.» Au esanda, IESU andik irten ta ostendu egin zan.

 

Yuduen siñeskabea

  1. Oŕenbestek alatzak Arek ayen auŕean eginda ere, Aren siñesera ez zetozan,

 

  1. Isai igaŕleak esana bete zedin:

«Yauna!, gure gezna nork siñetsi du?

eta Yaunaren besoa nori ageri zayo?» (Is. 53, 1) *

  1. Ezin zuten, beŕiz, siñetsi, beste nonbait Isai’k dionagatik:
  1. Ayen begiak itsutu ditu ta ayen biotzak mokoŕtu, ayen begiak ikusi ez dezaten, ez ere ayen biotzak uleŕtu, damu-senera ez datozan ta sendatu ez ditzadan.» *
  2. Aren aintza ikusi ta Artzaz itz egin zunean, Isai’k au esan zun.
  3. Ala ere, nagusietako askok Aren siñestea aŕtu zuten; baña parisaitaŕengatik ez zuten aitoŕtzen, batzaŕkidegotik asagotu ez zitzaten,
  4. Yainkoaren aintza baño gizauŕekoa maiteago zuten-eta.
  5. IESU’k, beraz, ots egin ta esan zun:

«Siñisten didanak, ez dit Niri siñesten, bidali naunari baño, *

  1. eta nakusanak bidali nauna dakus.
  1. Ni, Argia, luŕera etoŕi naiz nere siñestun bat ere iľuntan ez datzan.
  2. Ta norbaitek nere itzak entzunda betetzen ez ba’ditu, ez det alakoa Nik galduko, ez bait-naiz gizartera gizakumeak galtzera etoŕi, baizik ludia gaizkatzera.
  3. Astantzen naunak ta nere itzak onaŕtzen ez ditunak ebazle ba-du: Nik esandako itzak berak, azken-egunean alakoa ebatziko dute;
  4. Neronez ez bait-dut itz-egin, bidali naun Aitak, ordea, ber-berak agindu dit esan eta azaldu beaŕ dudana;
  5. Ta ba-dakit Aren agindua betiko bizitza dala.

Nik diodana, Aitak esan didanez diot, bada.

 

13

Oin-ikuzketa

  1. Paska yai auŕean, IESU’k, gizarte ontatik Aitarengan itzultzeko garaia eldu zitzayola yakiñik, gizarte ontan zeuden beretaŕak maite izanez, azken-ondaŕeraño maite izan zitun. *
  2. Aparitan, txeŕenak ordurako Simon Iskariot’en seme Yuda’ren biotzean IESU etsayei emateko asmoa saŕtua bait-zeukan, *
  3. guzi-guzia Aitak eskuetara eman ziola, ta Yainkoarengandik irtena ta Yainkoarengana yoateko zala yakiñik,
  4. apari-maitik yaiki, bere txabuxa erantzi, ta miesa bat aŕturik geŕian lotu zun.
  5. Gero aspil batean ura botata, ikaslên oñak ikuzten asi zan ta geŕitik zekaŕen miesaz legoŕtzen.
  6. Simon Kepa’rengana datoŕ, beraz, ta onek diotsa: «Yauna!, oñak niri Zuk ikuzi?»
  7. IESU’k yardetsi ta esan zion: «Dagidana, orain ez dakizu; gerokoan yakingo duzu, ordea».
  8. Kepa’k dasayo: «Bein ere ez dizkidazu oñak ikuziko». IESU’k erantzun zion: «Ikuzten ez ba’zaitut, ez duzu Nerekin erkidegorik izango».
  9. Simon Kepa’k dasayo: «Yauna!, oñak ez ezen, bai eta eskuak eta burua ere».
  10. IESU’k diotsa: «Ikuzia dagonak, oñak besterik ez du ikuzi beaŕ; osorik garbi dago-ta. Zuek, noski, garbl zaudete; ez, ordea, guziok».
  11. Etsayen eskuetan nork emana izango zan bai bait-zekin. Argatik esan zun: «Ez zaudete guziok garbi».
  12. Oñak ayei ikuzi ta bere yazkiak aŕtuta, beŕiro etzan zanean, esan zien: Bai al-dakizute zer egin dizuedan?
  13. Zuek Irakasle ta Yauna diostazute; ta edeŕki diozute, ala naiz-ta.
  14. Beraz, Yaun ta Irakasle natzaizuen Onek oñak ikuzi ba’dizkizuet, zerok ere elkaŕi ikuzi beaŕ dizkiozute.
  15. Oŕa!: eredua erakutsi dizuet, Nik egin dizuedanez, zuek ere dagizuten.
  16. Zin-ziñez dasaizuet

otseiña ez da bere nagusia baño gurenago, ez eta bidalia ere igoŕi duna baño. *

  1. Au dakizuten ezkero, zori ontsu zaitezkete, berebat eginda.

 

Yuda’ren Iruzuŕaz

  1. Au ez diot guziongatik;ba-dakit zeintzu autu nitun;

bañan idatzitako au,

«Ogia nerekin yaten dunak orpoa nere auŕka yaso du,» (Er. 41, 10)

bete beaŕa zan.

  1. Oraintxe bertatik dasaizuet, gerta baño len, bein gerta ezkero Ni Naiz yakin dezazuten.
  2. Zin-ziñez dasaizuet, Nik bidalia datotsanak Nerau natotsa ta Natotsanak bidali Nauna datotsa.»
  3. Itzok esanda, IESU’k biotza laŕitan zun ta zabal-zabal esan zien:

«Zin-ziñez dasaizuet, Zuetako batek etsaipera namake.»

  1. Ikaslêk, orduan, norengatik ote lioken kezkaz elkaŕi so’ka asi ziran,
  2. ta ayetako bat, IESU’k maite zuna, IESU’ren bulaŕ gañean ezaŕita zetzan. *
  3. Kepa’k, keñu egiñaz, diotsa: «Adi zak, norengatik ziok?»
  4. Ark, IESU’ren bulaŕari ezaŕirik diotsa: «Yauna!, nor da?» *
  5. IESU’k erantzun zion: «Nik ogia busti ta emango diodan uaxe». Ta ogia bustirik, Simon Iskariot’en Yuda’ri eman zion.
  6. Ta otamen atzetik txeŕen saŕtu zitzayon. Orduan IESU’k diotsa: «Egitekoa egizu aguro».
  7. Apaldaŕetako batek ere ez zun, ordea, zertarako au esan zionik igaŕi.
  8. Zizkuzaya bait-zan Yuda, batzuk uste zuten IESU’k ziotsala: «Yaitarako beaŕa erosazu», edo landeŕei zerbait emateko.
  9. Beraz, otamena aŕtuta berealaxe irten zan. Eta gau zan.

 

Bereala aldendu beaŕaz

  1. Ua irten zanean, IESU’k esan zun:

«Orain goretsia izan da Gizasemea, ta Yainkoa Arengan goretsia izan da. *

  1. Yainkoa Arengan goretsia izan ba’da

Yainkoak ere Berarengan goretsiko du ta berealaxe goretsi ere. *

  1. Semetxook!, apuŕ bateko bakaŕik naiz zuekin. Nere biľa zabiltzakete...

ta yuduei esan niena, orain zuei ere dasaizuet: Ni noan tokira zuek ezin etoŕi.

  1. Agindu beŕi bat damaizuet: elkaŕ maite ezazute.

Maite izan zaituztan bezela, elkaŕ maite ezazute. *

  1. Oŕtan ezagungo zaituzte guziek Nere ikasle zeratela:

zuek elkaŕ maite izatean.»

  1. Simon Kepa’k dasayo: «Yauna!, nora zoaz?» IESU’k erantzun zion: «Ni noan tokira, zuk orain ezin yaŕai; gerokoan, ordea, yaŕaiko zazkida».
  2. Kepa’k dasayo: «Zergatik orain ez? Bizia ere Zuregatik emango dut».
  3. IESU’k erantzun zion: «Bizia Niregatik zuk emango? Zin-ziñez dasaizut: ez du oľaŕak yoko, irutan zuk Ni ukatu arte». *

 


 

14

Nora ta zertara diyoan IESU

  1. «Ez bekizue biotza laŕitu!

Yainkoagandik entzindu zaitezte, ta Nigandik ere entzindu.

  1. Nere Aitarenean egoitza asko dira, ezezkoan, esango nizuen; zuentzat tokia atontzera noa.
  2. Yoanda, beŕiz, zuentzat tokia atondutakoan, zuek Niregana aŕtzeko natoŕke. Ni nagon tokian zuek ere zaudeten. *
  3. Noan tokirako bidea ba-dakizute.»
  4. Toma’k diotsa: «Yauna!, nora zoazanik ez dakigu tabidea nola dakikegu?» *
  5. IESU’k dasayo:

 


Ni Bidea naiz, Egia eta Bizia. Iñor ez doa Aitarengana Nitaz baizik. *

  1. Ezagun ba'niñuzute, nere Aita ere ezagungo duzute. bai eta dagoneko ere ba-dazaguzute, ta ikusia duzute.»
  2. Piľipe’k dasayo: «Yauna!, Aita erakuskiguzu, ta aski guretzat».
  3. IESU’k diotsa: «Onen aspaldiz-gero zuekin nago Piľipe, ta ez ote-nazaguzu?

Nakusanak Aita ere ba-dakus.

Nolaz diostazu:

«Aita erakuskiguzu?»

  1. Ez al duzute siñesten Ni Aitarengau nagola

ta Aita Neregan dagola? Dasaizuedana

ez dut Nik Neronez esaten: Neregan dagon Aitak burutzen du dagidana.

  1. Siñetsidazute!

Ni Aitarengan nago eta Aita Neregan. Osterontzean, beŕiz, egiñakatik siñetsidazute.

  1. Zin-ziñez dasaizuet, nere siñestea dunak Nik dagidana berak ere egingo du. Areagoak dagizke oraindik, Ni Aitarengana noalako.
  2. Eta nere Izenean zuek edozer eskatuta, orixe Nik egingo dut, Aita Semearengan goretsi dedin.
  3. Zerbait Niri zuek nere Izenean eskatuta, Nik egingo dut.
  4. Maite ba’nauzute, nere aginduak beteko dituzute.
  5. Ta Nik eskatuko diot Aitari ta Arek Pozemaľe bat igoŕiko dizue, beti zuekin izateko, *
  6. Egia’ren Atsa ludiak ezin aŕtuzkoa, ez bait-du arek Ua ikusten ez eta ezagutzen ere. Zuek ezagun duzute zuekin bizi bait-da eta zuengan dagolako. *
  7. Ez zaituzt zurtz utziko. Zuetara ba-natoŕke.
  8. Apuŕ bat ezkero gizadiak ez nau ikusiko. Zuek, ordea, ba-nakusazueke, Ni bizi bait-naiz ta zuek ere biziko zerate. *
  9. Egun artan ba-dazagukezute Ni nere Aitarengan naizela, ta zuek Neregan eta Ni zuengan (gaudela).
  10. Nere aginduak euki ta betetzen dituna, orixe da maite Nauna,

maite nauna, beŕiz, nere Aitak maite izango du, eta Nik maite izango dut eta ageriko natzayo.»

  1. Yuda’k —ez Iskariot’ek gero— diotsa:«Zergatik, guri ageri bai, ta bestelakoei ez?»
  2. IESU’k yardetsi ta esan  zion:

 

«Iñork maite ba’nau, nere esana beteko du, eta nere Aita’k maite izango du ta arengana gatozke, ta beroŕengan egotez gaudeke.

  1. Maite ez naunak, beŕiz, nere itza ez du aintzakotzat aŕtzen. Ta dantzuidazuten itza nerea ez da, bidali naun Aitarena baño.
  2. Auek esan dizkizuet, zuekin nagon bitartean.
  3. Bañan Goteun Pozemaľeak, Aitak nere Izenean igoŕiko dunak, guzia irakatsiko dizue ta Nik zuei esandakoak oro gomutaratuko dizkizue.
  4. Gentza uzten dizuet; nere gentza damaizuet; ez giza-yiteak damanez Nik emanda.

Biotza ez bekizue laŕitu ez kankindu.

  1. Entzun didazute; esan bait-dizuet: Ni ba-noa

ta itzuliko natzaizue.

Maite ba'niñuzute, poztuko ziñateke Aitarengana Ni yoatez, Aita Ni baño aundiagoa da-ta. *

  1. Orain, beŕiz, esan dizuet gerta baño len, gertatutakoan siñetsi dezazuten,
  1. Ez ditut gauŕdanik izketa asko zuekin izango, luŕaldi ontako nagusia bai bait-datoŕ.

Ta Nerekin ezer ezin du; *

31.Bañan Aita maite dudala ta Aitak agindu didanez ari naizala ludiak yakin beaŕ du.

Yaiki zaitezte, bada, Goazan emendik.

 

15

Mâtsondo ta ayenak

  1. «Ni mâtsondo yatoŕa naiz ta nere Aita mâsti-zain da.
  2. Alerik ez dakaŕen Niregango ayena, ebaki egiten du eta ale ematen dun ayena garbitu, ugariago eman dezan. *
  3. Dagoneko, zuek garbi zerate esan dizuedanaren egitez.
  4. Egon (beti) Neregan, Ni zuengan (bezela). mâtsondoan izan ezik ayenak berez alerik ezin ekaŕi dun bezela, ez eta zuek ere, Neregan bizi ezik.
  5. Mâtsondoa Ni naiz; zuek mâtsayenak zerate. Niregan bizi danak, Ni arengan (bezela), ale ugari dakaŕ;             

Ni gabe ezertxo ere ezin egin duzute-ta. *

  1. Norbait Niregan ez ba’dago,

ayena bezela erauzi ta igaŕtuko da;

ta bilduko dute ta surtara bota, ta eŕeko da.

  1. Zuek Neregan bizi ta nere itzak zuengan izan ezkero, nai duzutena eska ezazute ta izango duzute.
  2. Onako ontaz da nere Aitaren aintza, zuek ale ugari ekaŕtzeaz eta oŕela nere ikasle izango zerate.
  1. Aitak maite naun bezela, (3, 35; 5, 20; 17, 24-26) Nik ere maite zaituzt.

Irauzute nere maitakuntzan.

  1. Nere aginduak betetzen ba’dituzute, nere maitakuntzan diraukezute, Ni, nere Aitaren aginduak beteta, Aren maitakuntzan bizi naizen bezela.
  2. Auek esan dizkizuet nere poza zuengan izan eta zuen poza betea dedin.
  3. Nere agindua au da: elkaŕ maite ezazute, maite izan zaituztedan bezelaxe.
  4. Maitakuntza aundigorik iñork ez du bizia adiskidengatik ematerañokoa baño.
  5. Zuek nere adiskide zerate, agintzen dizuedana egiten ba’duzute.
  6. Onezkero ez dizuet sehi esango, nagusiak zer dagin sehiak ez daki-ta;

adiskide esango dizuet, beŕiz, nere Aitari entzun diodan guzia erakutsi bait-dizuet.

  1. Ez nauzute zuek autu;

Neuk, ordea, autu ta bereizi zaituzt yoanda zuek arnari dakaŕtzutentzat, irauneko arnaria, noski;

orduan, nere Izenean Aitari zuek edozer eskatuta, Arek emango dizue. *

  1. Ona nere agindua: elkaŕ maite ezazute.»

 

Luŕkoyen goŕotoaz

  1. «Luŕkoyek goŕoto ba’zaituzte, Ni len goŕoto izan nautela yakizute. *
  2. (Ayek bezela) luŕkoi ba’ziñate, luŕkoyek berena maite izango lukete; baña, luŕkoyen artetik Nik berezita, luŕkoyetakorik ez bait-zerate, (17, 14) luŕkoyek goŕoto zaituzte.
  3. Gomutara ezazute zuei Nik esana:

ez da moŕoya nagusia baño gurenago. (13, 16; Mt. 10, 24 eta uŕ.) Ni ezetsi ba’naute,             

zuek ere ezetsiko zaituzte;

nere itza aŕtu ba’dute, zuena ere aŕtuko dute.

  1. Baña guzi au

nere izenarengatik egingo dizute, bidali nauna ez dazagutelako.

  1. Etoŕi izan ez ba’nintz,

eta itzik egin izan ez ba’nie,

ogenik ez lukete;

orain, ordea, beren ogenarentzako

zuribiderik ez dute. *

  1. Goŕoto naunak.

nere Aita ere goŕoto du. (5, 23; 10, 30-38; 14, 9 eta uŕ.)

  1. Beste iñork egin ez ditun egiñak

ayen artean egin ez ba’nitu,

ogenik ez lukete;

orain, ordea, ikusi dute (9, 40 eta uŕ.) ta Aita ta biok goŕoto gaituzte.

  1. Bete beaŕa bide zan, ordea,

ayen Legean idatzita dagon au:

Uŕurik goŕoto niñuten. (Er. 35, 19; 69, 5) *

  1. Ala ere, Aitarengandik

soŕtzen dan Egi-Atsa

Aitarengandik bidaliko dizuedanean, Ark Nitzaz aitoŕ egingo du.

  1. Bai eta zuek ere aitoŕ dagidazukete, asieratik Nerekin bait-zaudete.

 

16

Agintzak eta pozbideak

  1. Auek esan dizkizuet

aurikatu ez zaitezten.

  1. Batzaŕetik yaurtiko zaituzte.

Etoŕi ba-datoŕ garaya, ta bizia kenduko lizuekenak Yainko-yauresketan ariko dala usteko du.

  1. Ta ori egingo dute,

ez Ni ez nere Aita ezagun ez gaituztelako. (15, 21)

  1. Guziok esan dizkizuet, garaya eldutakoan oroi zaitezten esanak nitula. (Mk. 13, 23) Ez nizkizuen, ordea, lenbizitik esan, zuekin bait-nengon, *
  2. orain, beŕiz, igoŕi naunarengana noa.

Zuetako batek ere ez dit galdetzen: «Nora zoaz?»

  1. Bañan, auek esan dizkizuedala-ta biotza iľundu zaizue.
  2. Oŕ, bada, egia dasaizuet:

Ni yoatea on duzute;

Ni yoan ezik

Pozemaľea ez zaizue etoŕiko-ta;

yoanda, beŕiz, bidaliko dizuet.

  1. Eta datoŕkenean, Arek ogenaz, zuzenaz, ta ebatzaz ludia etsiraziko du: *
  2. ogenaz, noski, siñestun ez zaizkidalako;
  3. zuzenaz ere, Aitarengana noala-ta auŕerontzean ikusiko ez nauzutelako;
  4. ta ebazkuntzaz berebat, luŕ ontako nagusia ebatzia dagolako.
  5. Asko dut oraindik zuei esateko. bañan ezin yasan duzute orain.
  6. Egi-Atsak etoŕitakoan, egi osorako bidea erakutsiko dizue; bere buruz ez bait-du ezer esango; entzun aña esan eta gertakizun dana iragaŕiko dizue-ta. *
  7. Arek goretsiko nau, neretik aŕtuta iragaŕiko dizue-ta.
  1. Aitak ditunak oro nere dira.

Argatik esan dizuet:

Arek neretik aŕtuko du zuei iragaŕtzeko.

Laisteŕ itzuliko

  1. Apuŕ bat ezkero ez nauzute ikusiko

ta beste apuŕ bat ezkero ikusiko nauzute.»

 

  1. Aren ikaslêtako batzuk elkaŕi zerasayoten: «Zer ote-zitekek esan zigukan au: ’Apuŕ bat ezkero ez nauzute ikusiko, ta beste apuŕ bat ezkero ikusko nauzute’, eta: ’Aitarengana noa’ ori?»
  2. Ziokan «apuŕ bat» ori zer ote-duk? Ez zekikagu zer ziokan» Ala ayek.
  3. IESU’k, beŕiz, galde egin nai ziotela igaŕi ta esan zien: «Zeron artean onako itz auek zer diran yakin nayez zabiltzate, noski:

Apuŕ bat ezkero ez nauzute ikusiko ta beste apuŕ bat ezkero ikusiko nauzute.

  1. Zin-ziñez dasaizuet, negaŕez eta adiaz zabiltzakete; luŕkoyek, ordea, poztuko dira; zuek goibelduko zerate, bañan zuen goibelaldiak pozera yoko du. *
  2. Emakumea, erditaldian, laŕi dago, zoria eldu zayo-ta; auŕ egin ezkero, beŕiz, laŕialdi artzaz ez da oroitzen, umea bizitzara yayo zalako pozaŕen.
  3. Oŕeia zuek ere orain goibeldurik zaudete; baña beŕiro zakusazket eta zuen biotza poztuko da, eta zuen poza

ez dizue iñork ere kenduko. *

  1. Egun artan

ez didazute ezer galdetuko. Zin-ziñez dasaizuet, zerbait nere Aitari ba’daskayozute, nere Izenean emango dizue.

  1. Gaurdañokoan ez duzute ezer nere Izenean eskatu.

Eska ezazute ta aŕtuko duzute, zuen poza bete-betea izan dedin.

  1. Auek alegitan esan dizkizuet.

Garaya ba-datoŕ

ta aŕezkero ez natzaizue alegiz mintzatuko;

aitzitik, Aitaz zabal-zabal itz egingo dizuet. *

  1. Egun artan

nere Izenean eskatuko duzute ta ez dasaizuet Aitari zuentzat otoi egingo diodanik.

  1. Aitak berak maite bait-zaituz, maite izan nauzutelako ta Yainkoarengandik soŕtu naizala siñetsi duzutelako.
  2. Aitarengandik soŕtu eta gizartera etoŕi naiz. Beŕiro gizadia utzi ta Aitarengana noa.

  1. ikaslêk diotsate: «Oŕa: orain garbi mintzo zera ta alegirik ez diozu!
  2. Orain ba-dakigu dana dakizula ta galde egin dizukenik ez duzula beaŕ. Oŕtan dugu ezagun Yainkoarengandik soŕtua zerala».
  3. IESU’k erantzun zien:

 


«Orain siñesten al-duzute?

  1. Begira, bada: Ni bakaŕik utzita nor berera banatzeko gayara ba-datoŕ zuentzat —eta etoŕia da—. Bakaŕik ez nago, ordea, Aita Nerekin dago-ta. (8, 29) *
  2. Auek asan dizkizuet, gentza Neregan dezazuten. Gizartean arminduta zaudekete. Bañan, ezazute kemen!

Giza-indaŕa Nik azpiratu dut.»

 

17

IESU’ren otoitza

  1. Auek esandakoan, IESU’k ortziruntz begiak yasorik, esan zun:

Aita!, garaya eldu da:

zure Semea goretsazu, zure Semeak goretsi zaitzan,

  1. ta gizaki guzien gañean al izatea eman diozun ezkero, Aren ardurapean yaŕi dituzun guziei betiko bizitza eman dezayen.
  2. Betiko bizitza, beŕiz, au da:

Yainko ziña bakaŕa zeran Ori ta bidali duzun IESU Kisto ezagutea. *

  1. Luŕ gañean Nik goretsi zaitut;

eman didazun

egitekoa (4, 34; 5, 30; 6, 38; 8, 29; 9, 4; 10, 37 eta uŕ.) burutu dut.

  1. Orain, bada, Aita, goretsi nazazu Zure baitan, luŕa asi baño len Zuregan nun aintzaz.
  2. Gizartetik eman dizkidazun gizonei Zure Izena erakutsi diet.

Zureak ziran

ta Neretzat eman dizkidazu ta itza onaŕtu dute.

  1. Orain ba-dakite Zuregandik dala

eman didazun guzia;

  1. eman dizkidazun itzak eman bait-dizkiet;

ta ayek onaŕtu ditute, ta Zuregandik soŕtu naizala ziñez ezagun ta Zuk bidali nauzula siñetsi dute.

 

Ikaslêntzat otoitza

  1. Ayentzat aŕenez naukazu;

ez dizut luŕkoyen alde otoitz egiten,

eman dizkidazunentzat baño, zureak dira-ta, *

  1. Nereak oro Zure dira ta Zureak, nere, (16, 15) ta ayengan goretsia izan naiz.
  2. Onezkero ez nago gizartean, auek, beŕiz, gizartean daude. Ni Zuregana noa.

Aita deuna!,

eman dizkidazunok (6, 37-39; 10, 29; 2 7, 2, 6 eta uŕ. 24.) Zure Izenean zaitu itzazu, Gu bezela bat ditezantzat.

  1. Ayekin nintzanean, eman zenizkidanak Zure Izenean zaitu nitun. Ba-nun Nik ayen ardura eta ez da ayetako bat ere galdu, seme galdubeaŕa baizik, Idatzia bete zedin. (Er. 41, 10; emen 13, 18) *
  2. Orain, beŕiz, Zuregana noa

eta gauza auek, oraindik gizartean naizela, esaten ditut, ayek nere poza berengan

bete-betean dezaten.

  1. Zure itza eman diet eta luŕkoyek goŕoto izan dituzte, ez bait-dira luŕ ontakoak, (15, 18 eta uŕ.) Ni ere luŕ ontakoa ez naizen bezela.
  2. Gizartetik ateratzeko

ez daskaizut, Gaizto’arengandik zaitzeko baño. *

  1. Luŕkoyetako ez dira,

Ni ere luŕtaŕa ez naizen bezela. (8, 23)

  1. Egiarentzat guren-berezita euzkazu: Zure Itza Egi da.
  1. Gizartera bidali nauzun bezela, Nik ere gizartera bidali ditut.
  2. Eta ayengatik nere burua guren-bereizten dut, ayek ere egitan guren-bereiziak izan ditezan.

Siñestun guzientzat otoia

  1. «Ez dizut, ordea, ayentzat bakaŕik otoi egiten, ayen aitoŕarengatik siñetsiko didatenen alde ere bai baño.
  2. Guziak bat ditezan.

Eta Guregan bat ditezan, Zu, Aita, Neregan ta Ni zuregan bat geran bezela.

Ta oŕela gizaki guziak siñetsi dezaten Zuk bidali nauzula.

  1. Ta Zuk Niri emandako aintza ayei eman diet, Geurok bat geran bezela ayek ere bat ditezan:
  2. Ni ayengan ta Zu Niregan, oso bat ditezan, ta oŕela gizaki guziak ezagun dezaten Zuk bidali nauzula ta Zuk Ni bezela maite izan ditudala.
  3. Aita!,

Ni nagon tokian

Neretzat eman dizkidazunak ere egotea nai dut, luŕa luŕ baño len maite nauzula-ta eman zenidan aintza ikus dezaten.

  1. Aita zuzen Ori!, ez zaituzte luŕkoyek ezagun izan, Nik, ordea, ezagun zaitut, eta auek ere ezagutu dute Zuk bidali nauzula.
  2. Ta Zure Izena erakutsi diet bai eta erakutsiko ere, maite izan nauzun maitakuntza ayengan dedin, ta Ni ere ayengan.

 

18

  1. Auek esandakoan, IESU bere ikaslêkin Kederon aruntz irten zan. An bai bait-zan baratza bat, bere ikaslêkin antxe saŕtu zan.
  2. Yuda saltzaľeak ere tokia ba-zezagun, an IESU bere ikaslêkin askotan biltzen zalako.
  3. Beraz, Yuda, gudamutil sail bat eta apaizpuru ta parisaitaŕengandik moŕoyak aŕturik, arâ yoan zan argiziri, zuzi ta iskiľuak eramanaz. *
  4. IESU’k, beŕiz, gañera zetoŕkiona zearo yakiñik, auŕeratu ta esan zien: «Noren biľa zabiltzate?» *
  5. Erantzun zioten: «IESU Nazoretaŕaren biľa». IESU’k dasaye: «Ni naiz». Saltzaľe Yuda ere ayekin zan.
  6. «Ni naiz» IESU’k esan zienean, guziak atzeratu ta luŕera makuŕtu ziran.
  7. Beŕiro, beraz, galde egin zien: «Noren biľa zabiltzate?» Ta ayek esan zuten: «IESU Nazaret’aŕaren biľa».
  8. IESU’k erantzun zien: «Esan dizuet Ni naizala». Nere biľa zatoztenez-gero, ordea, utzi auek yoaten».
  9. Len esan zuna bete zedintzat:

«Eman izan dizkidazun ayetako bat ere ez dut galdu.» (Ementxe: 6, 39; 10, 28; 17, 12)


  1. Orduan, Simon Kepa’k, zekaŕen ezpata atera ta apaiz nagusiaren moŕoya yo ta eskuiko belaŕia moztu zion. Moŕoyaren izena Malk zan.
  2. Bañan IESU’k Kepa’ri esan zion: «Zoŕora ezpata itzuli. Aitak eman didan ontzia ez al-dut edango?»*
  3. Orduan, gudasaľekoek, sailburuak eta yuduen moŕoyek IESU atzi ta lotu egin zuten.

 

Ana ta Kaipa’renean

  1. Urte artako apaiz nagusi Kaipa’ren aitagiaŕeba Ana zan, ta arengana IESU eraman zuten auŕena.
  2. Kaipa, beŕiz, «Eŕi osoaren orde gizon bat bakaŕik iltzea obe da» yuduei aolku eman ziena zan.
  3. IESU’ri Simon Kepa zeŕayon, bai eta beste ikasle bat ere. Ikasle au, apaiz nagusiaren ezaguna zala-ta, apaiz nagusiaren atarian IESU’rekin saŕtu zan;*
  4. Kepa, beŕiz, atauŕean zegon. Baña beste ikasleak, apaiz nagusiaren ezagunak, irtenda, neskame atezayari itz egin zion, ta Kepa saŕtu zun.
  5. Neskame atezayak, beŕiz, Kepa’ri dasayo: «I ere gizon oŕen ikaslêtakoa ez al-aiz?» Ark dasayo: «Ez naun».
  6. Otz bait-zegon, moŕoi ta otseiñak su eginda berotara zeuden, ta bai ayekin Kepa ere zutik zegon bero-beaŕez.
  7. Bitartean apaiz nagusiak IESU’ri bere ikasle ta irakaspideaz galde egin zion.
  8. IESU’k erantzun zion: «Agirian beti itz egin diet oŕko guziei; yudu guziak biltzen diran batzaŕtegietan ta yauretxean ari izan naiz beti irakasten, ta itzalka ez dut ezer esan.
  9. Zertako Niri galde? Entzun didatenei galde ezayezu zer esan nien. Nik esana oriek ba-dakite».
  10. Ori esanda, ango moŕoi batek matsaľeko bat IESU’ri eman zion, esanaz: «Apaiz Nagusiari oŕela darantzuyok?»
  11. IESU’k yardetsi zion:

«Okeŕ itz egin ba’dut,
okeŕa azaldu ezazu;

egoki mintzatu ba’naiz, ostera, zergatik yotzen nauzu?»

  1. Orduan Ana’k IESU lotu ta apaiz nagusi Kaipa’rengana igoŕi zun.
  2. Bitartean, Kepa’ri, zutik berotzen zegola, esan zioten: «I ere ez al-aiz oŕen ikaslêtakoa?» Arek ukatu ta esan zun: «Ez nauk!»
  3. Apaiz nagusiaren moŕoyetako batek, belaŕia Kepa’k moztu zionaren aide zanak, dasayo: «Ez al-aut baratzan arekin ikusi?»
  4. Beŕiz ere Kepa’k uka, ta bertantxe oľaŕak yo zun.

IESU ala Baraba?

  1. Ekandutzat duzute, ordea, Paska’n zuei nik bat askatzea. Nai al-duzute yuduen bakalduna askatzea?»
  2. Baña guziek oyuka erantzun zioten: «Ori ez, Baraba baño». Baraba, beŕiz, lapuŕa zan.

 

19

Arantzazko buruntza (Mt. 27, 27-31;'Mk. 15, 20)

  1. Orduan Pilat’ek IESU aŕtu ta zigoŕkarazi zun.
  2. Ta gudamutiľek buruntza bat arantzaz eyota buruan ipiñi zioten, ta txabux goŕi batez yantzi zuten,
  3. eta, zetozkion esanaz: «Aguŕ! yuduen bakaldun!» ta matsaľekoka zerauntsaten.

«Oŕa Gizona»

  1. Beraz, Pilat’ek ayengana beŕiro irtenda, esan zien: «Emen ateratzen dizuet, epaikizunik arkitzen ez diodala yakin dezazuten».
  2. IESU, bada, arantzazko buruntza ta txabux goŕia soñean, irten zan, ta Pilat’ek dasaye: «Oŕa Gizona!!»
  3. Apaizpuru ta moŕoyek IESU ikusitakoan, oyuka asi ziran: «Gurutzera ori, gurutzera!!» esaten. Pilat’ek dasaye: «Zerok aŕtu ta gurutzatu ezazute; nik ez diot epaikizunik arkitzen-eta».
  4. Yuduek erantzun zioten: «Guk legea dugu, ta gure legez il beaŕa da, Yainkoaren Semetzat yaiki da-ta». *

Galdetalde beŕia ta epaya

  1. Itzok adituta, Pilat belduŕagotu zan,
  2. ta ebaztegian beŕiro saŕtuta, IESU’ri dasayo: «Nongoa zera?» Baña, IESU’k ez zion erantzunik biuŕtu.
  3. Beraz, Pilat’ek diotsa: «Itzik ere ez niri? Zu gurutzatzeko ta askatzeko eskubide dudala ez ote-dakizu?»
  4. IESU’k erantzun zion: «Nere auŕka eskurik ez zenuke bat ere, goitlk emanda ez ba’zenu. Argatik ere eman naukizuna ogendunagoa da».
  5. Ordutik Pilat Ua askatu gogoz zebiľan. Bañan yuduek oyu egiten zuten, esanaz: «Ori askatzen ba’duzu, ez zera Kaisar’en adiskide; bere buruz bakaldun yaŕi dana, Kaisar’en auŕka ari da-ta».
  6. Itzok adituta, Pilat’ek ayengana IESU atera zun, ta auzitarako maipuru yaŕi zan Litostroto, edo eberkeraz Gabbata deritzan tokian. *
  7. Paska auŕeguna zan; ta seirak aldean yuduei dasaye: «Oŕa zuen bakalduna!»
  8. Ayek, ordea, oyu egin zioten: «Alde ori, alde!, gurutzatu ezazu!!» Pilat’ek dasaye: Zuen bakalduna nik gurutzatu?» Apaizpuruek erantzun zioten: «Kaisar beste bakaldunik ez dugu».
  9. Orduan gurutzatu zezaten eman zien, ta ayek IESU aŕtu egin zuten.*

Gurutzaldia

  1. Ta gurutza sorbaldan zeroala, Garezuŕmendi, edo eberkeraz Golgota, deritzan tokiruntz irten zan.
  2. An gurutzatu zuten, ta Arekin beste bi ere bai aldamenetan, IESU, beŕiz, erdian.
  3. Pilat’ek idatzitako agiria ere gurutz goitian ipiñi zuten. Ta idazkuna au zan: «IESU Nazoretaŕa, Yuduen Bakalduna».
  4. Agiri au yudu askok irakuŕi zuten; IESU gurutzatutako tokia iri ondoxean bait-zan; agiria, beŕiz, eberkeraz, eŕomeraz ta eladeraz idatzia zan.
  5. Orduan yuduen apaizpuruak Pilat’i ziotsaten: «Ez idatzi ’Yuduen Bakalduna’, arek ’yuduen bakalduna naiz’, zerasala baizik».
  6. Pilat’ek erantzun zien: «Idatzia idatzi».
  7. Gudamutiľek, beŕiz, Ua gurutzatu ondoren, Aren yazkiak aŕtu ta lau laintan berezi zituzten, bakoitzarentzat bana. Soñekoa ere aŕtu zuten. Soñeko au, beŕiz, yosigabea ta gañetik beraño erabat eyoa zan.
  8. Beraz, elkaŕi esan zioten: «Uŕatu ez; txotxean egin baño, norentzat izango». Oŕela bete beaŕa zan idatzitako au:

«Nere yazkiak beren artean banatu zituten,
ta nere soñekoaz txotx egin zuten.» (Er. 22, 19)

  1. Gudamutiľek, bada, au egin zuten. IESU’ren gurutz ondoan Aren Ama Mari, ta onen aizpa Mari Keleopa’rena, ta Mari Malen zeuden.
  2. IESU’k bere Ama ta ikasle maitea an ikustean, Amari dasayo: «Andere, oŕa zure semea».
  3. Gero ikasleari dasayo: «Oŕa zure ama». Ta aŕezkeroxe ikasleak berera aŕtu zun».
  4. Gero IESU’k dana beterik zegola yakiñik, Idatzitakoa bete zedin, esan zun: «Egaŕi naiz». *
  5. Ontzi bat an ba-zan ozpiñez beterik, eta oragun bat artan busti ta seska-erpiñean ezaŕirik, aora uŕbildu zioten.
  6. Ta IESU’k ozpiña aŕtu zunean, esan zun: «Nereak egin du». Ta burua makuŕturik, azken arnasa atera zun.

Obiratzea

  1. Gertupen-eguna zan; ta soñak larunbatez gurutzean geldi ez zitezan, larunbat ua egun gurena bait-zan, yuduek Pilat’i eskatu zioten ayen ankak autsi ta soñak eraixteko.
  2. Gudamutiľek, beraz, etoŕita lenbizikoari ankezuŕak autsi zizkioten, bai eta Arekin gurutzatu izan zan besteari ere.
  3. Baña IESU’rengana etoŕi ziranean, il zala ikusirik, ez zizkioten ankezuŕak autsi.
  4. Gudamutil batek, oŕatiño, aiztamakiľez sayetsa sakaildu zion, ta bertantxe ura ta odola iñotsi ziran.
  5. Ta ikusi zunak aitoŕtu du, ta aren aitoŕa ziña da. Ta arek ba-daki egia diola, zuek ere siñetsi dezazuten. *
  6. Auek idatzitakoa bete zedin egin bait-ziran: «Ez diozute ezuŕik autsiko» (Ir. 12, 46; Er. 34, 21) *
  7. Ta beste idaztune batek dio:

«Sakaildu zutena ikusiko dute.» (Z. 12, 10)

  1. Gertarion ondoren, Arimatai’ko Yose’k, yuduen belduŕez isiľean IESU’ren ikasle zan arek, Pilat’i baimena eskatu zion IESU’ren soña yasotzeko. Ta Pilat’ek bayetsi zion. Etoŕi zan, beraz, ta IESU’ren soña aŕtu zun.
  2. Bai eta Nikodemo ere, beñola gauez IESU’rengana etoŕitakoa, eunen bat libra miŕa ta lerdamin ekaŕiz datoŕ.
  3. Ta IESU’ren soña aŕtu ta gantzuturik, miesan bildu zuten eorzketan yuduek oi dutenez.
  4. Gurutzatu izan zan tokian baratza bat zan, ta baratzan iľobi beŕi bat, artean an iñor eortzia ez zala.
  5. Iľobi ori uŕbil zala-ta, antxe IESU eortzi zuten, Gertupena bait-zan.

20

Kepa eta Yon iľobian

  1. Lenbiziko astegunean, uU argitu baño len, Mari Malen goizean iľobira yoan zan, ta aŕia ikusi zun iľobitik aldatuta. *
  2. Beraz, Kepa’rengana ta IESU’k maite zun beste ikaslearengana azkaŕ yoanda, esan zien: «Yauna iľobitik yaso dute, ta ez dakigu non yaŕi duten». *
  3. Orduan Kepa ta beste ikasle ua irten ta iľobira etoŕi ziran.
  4. Antxintxika biyak batera ziyoazan; baña beste ikasle ua, Kepa baño ariñago ibilita, auŕena eldu zan iľobira.
  5. Ta baŕnera makuŕtuz, miesak ikusi zitun luŕean yaŕita; bañan, ez zan saŕtu.
  6. Zeŕayon Simon Kepa ere eldu ta iľobian saŕtu zan, ta miesak luŕean yaŕita ikusi zitun,
  7. bai eta IESU’ren buru gañean egondako zapia miesetatik berezi ta alde bat bilduta.
  8. Orduan, auŕena eldutako ikasle ua ere iľobian saŕtu zan, ta ikusi ta siñetsi zun.
  1. IESU iľartetik piztu beaŕa zala dion Idatzia oraindik ez bait-zekiten.
  2. Oŕezkero, ikasleak beretaŕengana itzuli ziran.

Mari Malen ta IESU

  1. Mari, ordea, iľobi ondoan lekoretik zegon negaŕez. Negaŕez ari zala, beŕiz, makuŕtu zan ta iľobira begiratu zun.
  2. Ta IESU’ren soña eortzia izan zan tokian bi aingeru soñeko txuriz yantzita ikusi zitun, bata buru aldean, bestea oin aldean eserita.
  3. Ayek dasayote: «Emakume!, zergatik negaŕok?» «Nere Yauna, eraman dute ta non ipiñi duten ez dakit-eta»arek erantzun.
  4. Au esandakoan atzeruntz begiratuta, IESU ikusi zun zutik; IESU zanik ez zekin, ordea.
  5. IESU’k dasayo: «Emakume!, zergatik negaŕok? Noren biľa zaitut?» Mari’k, baratzalaria zalakoan, dasayo: «Yauna, zuk eraman ba’duzu, esaidazu non ipiñi duzun, ta nik ba-daramaket».
  6. IESU’k dasayo: «Mari!» Onek, itzuli ta eberkeraz esan zion: «Eŕabbunil!» edo orobat dana, Irakasle. *
  7. IESU’k dasayo: «Ez Ni ikuťu!, nere Aitarengana ez naiz oraindik igo-ta. Nere senidêngana zoaz, ta esayezu: nere Aitarengana ta zuen Aitarengana, nere Yainkoarengana ta zuen Yainkoarengana noa igoz»
  8. Ta Mari Malen ikaslêngana datoŕ beŕi on au ekaŕtzen: «Yauna ikusi dut, eta au esan dit».

IESU Bidaliei agertzen (Lk. 24, 36-42)

  1. Ta au esandakoan eskuak ta sayetsa erakutsi zizkien. Ikasleak, Yauna ikusita, poztu ziran.
  2. Beŕiz esan zien:

«Gentza zuei!

Aitak bidali naun bezela, Neronek ere bidaltzen zaituzt.»

  1. Au esanda, ats-arnas eman zien ta esan: «Ats Deuna aŕ ezazute.
  2. Ogenak asketsiko dizkiezuetenei, asketsiak izango zazkie;

ta lotuko dizkiezuetenei, loturik geldituko zazkie.» *

  1. Ayetako bat, ordea, Didima zeritzan Toma, ez zan ayekin IESU etoŕi zanean.
  2. Beste ikaslêk esan zioten: «Yauna ikusi dugu». Bañan ark esan zien: neronek il-

tze-xakiak Aren eskuetan ikusi, ta nere beatza iltze-zuloetan ta nere eskua Aren sayetsean saŕtu ezik, ez dut siñetsiko».

  1. Andi k zortzi egun buruan, ikasleak beŕiro baŕnean zuden, eta ayekin Toma ere. Ateak itxita zeudela, IESU etoŕi zan ta erdian yaŕi zitzayen, esanaz: «Gentza zuei».
  2. Gero Toma’ri diotsa: «Ekatzu onara beatz ori, ta ikusi eskuok eta ekatzu esku ori, ta nere sayetsean saŕ ezazu; ta siñesgogoŕ ez izan, siñestun baizik».
  3. Toma’k erantzun ta esan zion: «Nere Yauna, ta Nere Yainkoa!»
  4. IESU’k esan zion: «Ikusi nauzulako siñetsi duzu. Ikusteke siñetsi dutenak, auek zori ontsuak!»
  5. Beste ezagupide asko ere IESU’k egin zitun bere ikaslên auŕean; ez daude, ordea, idatzi ontan yaŕirik.
  6. Yaŕitako auek, beŕiz, idatzita daude, Kisto Yainkoaren Semea dala siñetsi dezazuten, ta siñeste ontaz betiko bizitza Aren izenean iritsi dezazuten.

 

21

Tiberi’ko itxaseŕtzean

  1. Aŕezkero IESU bere ikaslêi ageri izan zitzayen Tiberi itxasaldean. Ta onela ageri izan zitzayen.
  2. Simon Kepa ta Didima zeritzan Toma, ta Natanael, Galilai’ko Kana’taŕa, ta Zebedai’ren semeak eta Aren ikaslêtako beste bi elkaŕekin zeudela,
  3. Simon Kepa’k dasaye: «Aŕantzara noa». «Gu ere zurekin gatoz» diotsate. Irten ziran, beraz, ta ontzira igota, ez zuten gau artan ezertxo ere atera.
  4. Goiza eldu ondoren, ur ertzean IESU azaldu zan; baña, IESU zanik ez zuten ikaslêk igaŕi.
  5. IESU’k, beŕiz, esan zien: «Mutiľak!, yakirik bai al-duzute?» Esan zioten: «Bat ere ez!»
  6. «Eskui aldetik sarea bota», dasaye: «ta atziko duzute». Bota zuten, beraz, ta ezin atera zuten aŕain-tirluagatik.
  7. Orduan IESU’k maite zun ikasle ark Kepa’ri esan zion: «Yauna duk!» Yauna zala Simon Kepa’k aditu zuneko, soingañekoa yantzi zun (yantzi-arin bait-zegon), ta itxasora yauzi zan.
  8. Beste ikasleak ere ontzian etoŕi ziran aŕaisarea naŕastatuz; ez bait-zeuden legoŕetik uŕun, beŕeunen bat beserditan baño.
  9. Legoŕean yeitxi ziraneko, ikatz bizi piľo bat ikusi zuten ta gañean aŕai bat, bai eta ogia ere.
  10. IESU’k dasaye: «Aŕai atzi beŕi orietatik ekaŕtzute».
  11. Simon Kepa’k igota sarea legoŕeratu zun, eun ta beŕogeita amairu aŕain aundiz betea. Ta ainbeste izanda ere, ez zan sarea uŕatu.
  12. IESU’k dasaye: «Etoŕi ta yan!» Bañan ikaslêtako batek ere kemenik ez zun Ari «Nor zera ZU?» itantzeko; Yauna zala bait-zekiten. *
  13. Orduan IESU’k etoŕirik, ogia artu ta damaye, ta aŕaya berebat.
  1. Au izan zan IESU’k bere ikaslêi egindako irugaŕen agertaldia, iľartetik piztu ondoren.

Kepa Elizaren buru

  1. Otordu-ondoan IESU’k Simon Kepa’ri esan zion: «Yon’ en Simon, auek baño maiteago al-nauzu?» «Bai, Yauna!» dasayo «Zeroŕek ba-dakizu maite zaitudala». IESU’k dasayo: «Laŕatu nere arkumeak».
  2. Beŕiz dasayo: «Yon’en Simon, maite al-nauzu?» Kepa’k diotsa: «Bai Yauna!, Zeroŕek ba-dakizu maite zaitudala». IESU’k diotsa: «Zaitu nere ardiak».
  3. Irugaŕenez dasayo: «Yon’ en Simon, maite al-nauzu?» «Maite al-nauzu» irutan IESU’k bait-ziotsan, Kepa goibeldu zan ta esan zion: «Yauna! Zuk guzia ezagun duzu; Zuk ba-dakizu maite zaitudala». IESU’k dasayo: «Laŕatu nere ardiak».
  4. Zin-ziñez dasaizut: gazte ziñanean, geŕikoa zeroŕek yazten zenun, ta nai zenun tokira yoaten ziñan; bañan aguretuta gero, zure eskuak zabalduko dituzu, beste norbaitek yantziko zaitu eta nai ez zenuken tokira eraman,»
  5. Au esan zion, zelako eriotzaz Yainkoa goretsiko zun adirazirik. Ta oŕela mintzatu ondoren, esan zion: «Zaŕaizkit!» *
  6. Kepa’k, itzulita, bere atzetik etoŕtzen ikusi zun, IESU’k maite zun arako ikasle ua, aparitan IESU’ren bulaŕ-ondoan zetzalarik, «Yauna, nor da iruzuŕ dagizuna?» galde egin ziona.
  7. Kepa’k ikusi zunean, IESU’ri esan zion: «Yauna, ta ori zer?»
  8. IESU’k dasayo: «Ni itzuli arte ori oŕela egotea nai ba’dut, zuri zer? Zu zaŕaizkit». *
  9. Aŕezkero, seniden artean susmuŕ soŕtu zan ikasle ua ez zala ilko. Ez zun IESU’k, ordea, «Ez da ilko» esan, «Ni itzuli arte ori oŕela egotea nai ba’dut, zuri zer?» baño.

Azkena

  1. Au da esandakoen aitoŕ dagin ta guziak idatzi ditun ikaslea; ta aren aitoŕa ziña dala ba-dakigu.
  2. Ba-da, oŕatiño, beste askorik ere IESU’k eginda, ta oro banaka azaltzeko idatzi likezken idaztiak ez dut uste ludi osoak ere eden litzakenik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper