Olabideren Biblia

LUKA DEUNA’REN ARAUZ

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Luka deunaren bizitzako gora-bera gutxi dakizkigu. Antioki zeritzan Siri’ko urian yayo zan. Ez zan yudu. Osalaritzan ari oi zan, noski. Geroago Paul deunaren kuťuna, artean gazte zala IESU’ren sinestera saŕtu ondoren: (K. 4, 14) Bidalien Egiñak deritzan idaztian, Paul’en bigaŕen ta irugaŕen ibiltaldi aundietan, aren lagun agertuko zaigu.

Aintziñate guziak, irugaŕen Beŕi-On Idaztia Luka’ri ezaŕtzen dio; eta Luka’ren idazti ontatik ere laisteŕ igaŕtzen da Paul’en ikaslearen aztaŕna. Luka deunarengandik ez ba’litz, iñorgandik ez genduke gure Yaunaren auŕtzaroko beŕi yakingo. Idazti au, gutxienez 63-gaŕen urterako agertua zan.

  1. Esan gabe utzi zitunetik, eta lenengo beste bien zenbait utsune betetzeko erabili zun gogo azkutsutik, Luka deunaren xalotasuna edeŕki ikusten da. Aren biotza alozik gabekoa gendun, ontasun utsa, iñori miñik ez ematekoa, txeratsua, alaia, edeŕtasunaren maitale.

Luka deunaren yaya uŕiľaren 18-gaŕenean.


 


 

1

Itz auŕea

  1. (2) Asi eta bertatik ikusle ta Itz-ereile izanek yakiñerazi digutenez,
  2. (1) gurean yazotakoen txostena atontzen ainitzek alegin dutela-ta,
  3. aztaŕenez guzia ayolatsu ikeŕi dudan neroni ere otu zait, aldikoa aldian, zuri, Teopil bikain oŕi, idaztea, *
  4. ikasi dituzunen egia dazaguzun.

 

Yon Ukuzlearen soŕera

  1. Yudai’ko yaun Erode’ren egunetan, Abia’ren saiľeko apaiz bat ba-zan, izena Zakari; ta aren emaztea, Aaron’ en alabaetakoa zan, izenez Elisabet.
  2. Biok Yainkoaren begietan zintzo ziran, ta Yaunaren agindu ta zuzenbide guzietan akaŕkizunik gabe zebiltzan.
  3. Ta auŕik ez zuten, Elisabet legoŕa bait-zan ta biak ere urtez elduegixeak.
  4. Bere saiľaren aldia zala-ta, Yaunaren auŕean yauresketan zegon batean, *
  5. apaizetan oi danez, zotzean aututa, luŕinketarako Yaunaren etxean saŕtu zan;
  6. ta luŕiñaldian eŕi guziaren batza otoiketan zegon atetik.
  7. Yaunaren aingerua, beŕiz, Zakari’ri ageri izan zitzayon luŕin-mai eskui aldean zutik.
  8. Ua ikustez Zakari laŕitu zan, ta belduŕak aŕtu zun.
  9. Bañan, aingeruak esan zion: «Zakari!, ez izutu, zure otoya entzuna bait-dago, ta zure emazte Elisabet’ek auŕ egingo dizu, ta Yon izena ezaŕiko diozu.
  10. Atsegiñez eta pozez izango zera; eta, aren yayotzaz asko alaituko dira.
  11. Yaunaren auŕean aundia izango bait-da; ardorik ez beste ordigaŕirik ez du edango; ta bere amaren sabelean bertan Goteunez betea izango da,
  12. Ixrael’go seme asko beren Yainko Yaunarengana itzuliko ditu.
  13. Eli’ren adorez ta indaŕez Aren auŕean yoango da, gurasoen biotzak semêngana ta siñesgabeak zintzoen senera ekaŕtzen, Yaunari eŕi bikain bat atontzeko». *
  14. Ta Zakari’k aingeruari esan zion: «Oŕi nondik igaŕiko diot? Zaŕa bait-naiz, ta nere emaztea ere adiñean, elduegixea». *
  15. Aingeruak yardetsi ta esan zion: «Ni Gabirel naiz, Yainkoaren auŕean egoten naizana; ta zuri mintzatu ta beŕi au ekaŕtzen bidalita natoŕ.
  16. Ta begira!: garai egokian nere itzak beteko dira; bete artean, beŕiz, mintzulik zaudeke, siñetsi ez didazulako itzik ezin egiñez».
  17. Bitartean, eŕia Zakari’ ren zai zegon, yauretxean berantzen zula-ta aŕiturik. *
  18. Irten zanean, ayekin ezin mintzo izan zan, ta yauretxean agerkari bat ikusi zula igaŕi zioten. Ark, beŕiz, kiñuka zerauskien, ta mintzulik gelditu zan.
  19. Yauresketako egunak bete zitzazkionean, etxera itzuli zan.
  20. Egun ayen ondoren Elisabet, aren emaztea, auŕdun gertatu zan, ta bost iľabetez ostenik zegon, esanaz:
  21. Yaunak egunotan onelaxe egin dit, nere gerena gizartetik kentzeko begiratu naularik». *

Mari’ri gezna

  1. Seigaŕen iľabetean Yainkoak Gabirel aingerua Nazaret deritzan irira bidali zun,
  2. neskatx batengana. Neskatxa, Yose zeritzan Dabid’en belauneko gizon baten emaztegaya zan, ta neskatxaren izena, Mari. *
  3. Onengana saŕtu orduko, beraz, aingeruak esan zion: «Aguŕ! eskeŕtsu; Yauna zurekin; (onetsia zu emakumêtan.)»
  1. Ori adituta, Mari artegatu zan, alako aguŕa zer ote ziteken asma eta asma. *
  2. Ta aingeruak esan zion: «Ez belduŕ izan, Mari; Yainkoaren edeŕa daukazu-ta.
  3. Begira: sabelean soŕtu eta seme egingo duzu, ta IESU diotsakezu.
  4. Aundia izango da; ta Goikoaren seme diotsakete; ta Aren arbaso Dabid’en aulkia Yainko Yaunak damayoke;
  5. ta Yakob’en etxeko buruzagia izango da bein betiko; ta Aren yauralkiak ez du amairik izango.»
  6. Baña Mari’k aingeruari esan zion: «Ori nola liteke? Gizonik ez bait-dazagut.» *
  7. Ta aingeruak erantzunez esan zion: «Goteuna zuregana goitik yeitxiko da, ta Goikoaren indaŕak bere itzalpean aŕtuko zaitu. Argatik ere Deun soŕtua, Yainkoaren Seme deritzake.
  8. Oŕa, ezperen, Elisabet zure aidea bere zaŕtzaroan auŕdun, ta agoŕ omen zana, auŕ egiteko seigaŕen iľabetera eldua;
  9. Yainkoarentzat ezin ditekenik ez dago-ta.»
  10. Ordun Mari’k esan zun: «Ona Yaunaren mirabea; egin bedi niregan diozunez». Ta aingerua Arengandik yoan zan. *

Mari Elisabet’engana

  1. Egun ayetan Mari yaiki ta mendiruntz arin yoan zan Yudai’ko iri batera.
  2. Ta Zakari’renean saŕtuz, Elisabet’i aguŕ egin zion.
  3. Ta ara!, Mari’ren aguŕ-otsa Elisabet’ek entzun ala, sabelean auŕa yauzika asi zitzayon ta Elisabet Goteunez bete zan.
  4. Ta ozengi ots egin zun, esanaz: «Onetsia zu emakumetan, ta onetsia zure sabeleko umea ere.
  5. Nor naiz, ordea, ni, nere Yainkoaren Ama niregana etoŕtzeko?
  6. Adizul, zure aguŕ-otsa nere belaŕietara orduko, auŕtxoa nere eŕayetan iyutika asi da;
  7. Zorionekoa, beŕiz, Yauna’ketz zuri esanak beteko dirala siñetsi duzun Ori!
  8. Ta Mari’k esan zun:

 


Yauna gogotik goresten dut, *

  1. ta Yainkoa osagaŕi zaidala-ta,
    biotza poz-dardar dagokit.
  2. Ark bere mirabe onen txikitasuna begira izan du, ta ara!, gizaldi guziek zori ontsua deituko naute.
  3. Guziz Altsuak nirekin aŕigaŕiak egin ditu;

eta Aren izena Deuna da,

  1. lotsa darakuskiotenei gizaldiz-gizaldi eŕuki zayena.
  2. Bere besoaren indaŕa erabili du, biotz-aŕokoak suntsitu ditu.
  3. Altsuak aulkitik irauli,

ta apalak gôra yaso ditu.

  1. Gose ziranak ogasunez bete,

ta aberatsak esku-utsik igoŕi ditu. (Er. 31, 11).

  1. Bere otsein Ixrael sorotzi du,

Bere eŕukiaz oroiturik,

  1. Alaxe agindu bait-zien betiko gure arbasoei, Abraham’i eta aren ondorengoei».

 


  1. Ta iru iľabetez arekin egonda, Mari berera itzuli zan.

Yon’en yayotza

  1. Ertaldia etoŕi zitzayonean, beŕiz, Elisabet’ek seme egin zun.
  2. Ta Yainkoak ari erakutsitako eŕuki aundia entzunda, bere auzoko ta aideak pozkide zetozkion.
  3. Zortzigaŕen egunean auŕaren erdainketara etoŕi ziran, ta aitaren izena, Zakari ezaŕi nai zioten. *
  4. Amak, ordea, artetu ta esan zun: «Iñola ere ez; izena Yon izango du.»
  5. Ta esan zioten: «Izen ori dunik, zure. aidêtan iñor ere ez duzu.»
  6. Ta aitari kiñuka galde zegioten nola nai zun auŕa izendatzea.
  7. Arek, beŕiz, idaztoltxoa eskaturik, idatzi zun: «Oŕen izena Yon da», Ta guziak aŕitu ziran. *
  8. Ta beingoan ao ta mingaña askatu zitzazkion, ta Yainkoa goretsiz mintzo zan.
  9. Ayen auzoko guziek belduŕtuta zeuden, ta Yudai’ko mendi alde guzian gertariok baŕeyatzen ziyoazan.
  10. Ta entzule guziek biotzean zekazten esanaz: «Zein ote-dugu auŕ au?» Yaunaren eskua aren alde bait-zegon.

Zakari'ren eresia

  1. Eta aren aita Zakari’k, goiko adorez beterik, igaŕi egin zun, esanaz: *

 


  1. Onetsia Ixrael’en Yainko Yauna, bere eŕia begira ta yaregin dulako.
  2. Ta bere moŕoi Dabid’en etxean osasun-indaŕa soŕtu digu, *
  3. Bere igaŕle deunen aoz aspaldi esan zigunez,
  4. gure etsai ta goŕotatzaľe guzien eskutik gu yarei ateratzeko.
  5. Gure arbasoei alaxe eŕukia agertu zien, bere Itun Deunaz alaxe gomuta izan zan,
  6. Gure arbaso Abraham’i

egin zion zin-itzaz,

  1. Ba-zemaigukela, belduŕik gabe, gure etsayen eskutatik yaregiñik,
  1. zintzotasun ta zuzentasunean Ari moŕoitzan aritzea, Aren begipean, gure bizitzako egun guzietan.
  2. Ta zu, aurtxo ori,

Goikoaren igaŕle deritzakezu;

Yaunaren auŕetik bait-zoazke,

Aren bideak gertutzeko,

  1. Aren eŕiari osasun-yakintza eramateko, beren ogenen askespen bitartez;
  2. Gure Yainkoaren baŕne eŕukiberaren egitea, Eguzki Beŕiaren ikeŕtaldiak goitik dakaŕkiguna, *
  3. iľuntan eta erio-itzalpean datzatenak argitzeko, gentzabidetik gure oñak zuzentzeko».

 


  1. Auŕa, beŕiz, azkoŕtzen ziyoan ta adorez azkaŕtzen; ta basoan bizi zan Ixrael´i agertzeko eguneraño.

 

2

IESU’ren yayotza

  1. Egun ayetan, Kaisar August’ek luŕbira osoa eŕoltzeko agindua atera zun. *
  2. Lenbiziko eŕoltze au, Siri’ ko buruzagi Kirin zala, egin zan. *
  3. Guziak, beraz, norberaren iriria ziyoazan eŕoltzeko.
  4. Dabid’en etxe ta yatoŕiko zan da, Yose ere bai, Galilai’ ko Nazaret iritik Yudai’ko Bet-Leem irira igo zan
  5. eŕoltzarako bere emazte Mari auŕdunarekin.
  6. Ta an zeudela, erditzeko egunak Mari’ri bete zitzazkion.
  7. Ta bere lensemea izan zun, ta oyalez bildu ta ukulu-askan ezaŕi zun; aŕoztegian ayentzat ez bait-zan tokirik. *

 

Aingeru ta artzayak

  1. Alde artan, aldizka atzaŕirik, artzai batzu zeuden, izaŕpean, beren artaldeak gauez zaintzen.
  2. Ta ara!, Yaunaren aingerua auŕkeztu zitzayen, ta Yaunaren aintza ayen baranoan istatu zan, saŕakioz belduŕtzen zitula. *
  3. Bañan, aingeruak esan zien: «Ez izutu! Orizute: eŕi osoa poz-poztuko dun zerbait iragaŕtzen jiatoŕkizue.
  4. Yaregiľea, Kisto Yauna dana, Dabld’en irian gauŕ yayo zaizue.
  5. Ta oŕa zuentzat ezagupidea: Auŕtxoa oyalez bildu ta ukulu-askan ipiñita idoroko duzute.»
  6. Ta bat-batean zerutaŕ-talde aundi bat aingeruarekin bildu zan, Yainkoa goresten ta esaten zutela:
  7. «Aintza goyaldetan Yainkoari, ta luŕean gentza ta gogo ona gizonei». *
  8. Aingeruak zerura yoanda, beŕiz, artzayek elkaŕi zio tsaten: «Goazan Bet-Leem’eraño, ta Yaunak yakiñerazi digun gertari au dakusagun.»
  9. Yoan ziran azkaŕ, ta Mari ta Yose ta Auŕtxoa askan etzana idoro zituten.
  1. Ta ikusitakoan, Auŕtxo aretzaz ayei esana zabaldu egin zuten;
  2. ta entzuten zuten guziak artzayak zerauskienaz aŕitzen ziran.
  3. Mari’k, ordea, esanok oro bilduta zeuzkan, bere biotzean ausnaŕtzen zitula. *
  4. Ta artzayak, esana izan zitzayenez, entzun ta ikusi zutenarengatik Yainkoari aintzaka ta goraka itzuli ziran.

IESU’ren erdainkuntza (Mt. 1, 25)

  1. Auŕa erdaintzeko zortzi egunak bete ziranean, amasabelean Ua erne baño len aingeruak ekaŕitako IESU izena ezaŕi zioten.

IESU yauretxean

  1. Ta Moxe’ren legez ayen garbikuntzarako egunak bete ziranean, Auŕtxoa Yerusalem' era eraman zuten, Yaunari auŕkezteko,
  2. Yaunaren legean idatzita dagonez: «Amabeŕiren mutil oro bego Yaunarentzat bereizi», *
  3. ta oparitzat uxapal biko bat edo usakume bi eskeintzeko, Yaunaren legeak dionez. (Ap. 12, 2-13.)
  4. Oŕ, bada, Simeon zeritzan gizon zintzo ta Yainkozale bat Yerusalem’en ba-zan, Ixrael’en atsaldi zai; ta arengan Goteuna zegon.
  5. ta Goteunak adierazi izan zion, Yaunaren Kisto’a len ikusteke, ez zula eriotza ikusiko.
  6. Gogoaren eragitez, beraz, yauretxera etoŕi zan; ta, agindu-arauak diotenez, IESU’ri buruzkoak egiteko Aren gurasoak an saŕtzean,
  7. arek ere bere besoetan Auŕa aŕtu ta Yainkoa onetsi zun eta esan:

  1. «Orain, Yauna, zure itzaren arauz, zure otsein au gentzaz igoŕi;
  2. «Zure osabidea nere begiok ikusi bait-dute,
  3. «eŕi guzien auŕez Zeroŕek yaŕia, *
  4. «Atzeŕiek argitzeko zuzi

ta zure eŕi Ixrael’en aintza dedin».


  1. Auŕaz oŕelakoak entzutean, Aren aita-amak aŕituta zeuden.
  2. Simeon’ek biok onetsi ta Auŕaren ama Mari’ri esan zion: «Begira!: Auŕ au Ixrael’en asko galdu eta asko piztu daitezantzat yaŕia dago, eta yazaŕlariak izango ditun ezaugaŕitzat bezela, *
  3. ta Zeroŕen biotza alderen alde ezpatak zulatuko du, biotz askotako asmo izkutuak ager ditezan.»

Ana igaŕlemea

  1. Emakume igaŕle bat ere ba-zan, Ana, Panuel’en alaba, Aser’en eŕokoa. Adiñean oso eldua zan, ta bere senaŕarekin neskatandik zazpi urtez bizi izanda,
  1. larogei ta lau urteraño alargun zegon, yauretxetik aldentzeke, baru ta otoiketan gau ta egun Yainkoarenetan.
  2. Beraz, garai artan etoŕirik, onek ere Yauna goresten zun, ta Yerusalem’en yareikuntza zai zeuden guziei Auŕaz zerauskien.
  3. Yaunaren lege-arauz dana bete ondoren, Galilai’ra tzuli ziran, beren iri Nazaret’ era.
  1. Ta Auŕa azi ta azkoŕtzen ziyoan senaz beterik, eta Yainkoaren adeya Arengan zegon.

Irakasletartean

  1. Paska yayean Aren gurasoak urte oro Yerusalem’era yoaten ziran.
  2. Amabi urteko zala,beraz, Yayean oi bezela, ayek arâ igo ziran.
  3. Ta egunak igarota, osterakoan, Auŕa Yerusalem’en gelditu zan gurasoak oaŕtzeke.
  4. Laguntaldean zalakoan, egunbeteko txangoz ibili ondoren, aide ta ezagunen artean Aren biľa asi ziran.
  5. Bañan aŕkitzen ez bait-zuten, Aren biľa Yerusalem’ era itzuli ziran.
  6. Iru egun-buruan idoro zuten yauretxean irakaslên artean eserita, ayei entzun ta galde egiten;
  7. ta entzuten zioten guziak soŕ ta loŕ zeuden Aren yakintza ta erantzunetaz.
  8. Oŕela ikusi zutenean aŕitu ziran, ta Amak esan zion: «Seme!, ori zergatik egin diguzu? Oŕa!, aita eta biok zure biľa atsekabez genbiltzan.»
  9. Ta esan zien: «Zertarako, ordea, nere biľa ibili? Ez al-zenekiten nere Aitarenean ari beaŕ dudala?»
  10. Ayek, beŕiz, Ark esana ez zuten uleŕtu.
  11. Ta yeitxi zan ayekin, ta Nazaret’era etoŕirik, ayen mendean bizi zan. Aren Amak, beŕiz, guzi au bere biotzean zerabilkin.
  12. Ta IESU senaz ta lazoz ta Yainkoarenganako ta gizaganako gogarabidez azten ziyoan. *

 

3

  1. Tiberi Kaisar’en yauraldiko amaboskaŕen urtean, Yudai’n Ponti Pilat yauŕle zala, ta Galilai’n Erode, Iturai eta Tarakonitide’n Erode’ren anai Piľipe, ta Abilene’n Lisani laurdenburu zirala; *
  2. Ana ta Kaipa apaiz nagusien mendean, Zakari’ren seme Yon’i basoan Yaunak itz egin zion.
  3. Ta Yon etoŕi zan Yordan alde osoan baŕna ogen-asketsarako ukuzpena aldaŕikatzen,
  4. Isai igaŕlearen idaztian idatzita dagonez:

«Basoan aldaŕika ari danaren otsa; Yaunaren bidea atondu (Is. 40, 3-5) ta Aren zidoŕak zuzendu itzazute.

  1. Sakan guziak beteko dira,

ta mendi ta muño guziak apalduko.

Okeŕuneak arteztu

ta malkaŕak berdinduko dira,

  1. ta gizaki guziek Yainkoaren osabidea dakuskete.» *

 


  1. Ukuzi zitzan zetozkion taldêi esaten zien: «Nork erakutsi dizue, ziraunkumeoi!, etoŕtzeko dan aseŕetik iges egiten?
  2. Soŕtu garbai-egintza yatoŕak, eta ez asi zerokiko esaten: Abraham dugu aita. Esaten bait-dizuet: aŕi orietatik ere Abraham’i semeak soŕtzeko Yainkoa altsu da. *
  3. Egon ere aizkora zugatz-eŕoari ezaŕita dago. Beraz, arnari onik ez lekaŕken zugatz guzia erauzi ta surtara yaurtiko dute.»
  4. Ta laguntaldêk galde zegioten: «Zer egin beaŕ dugu, ba?
  5. Ta Ark zerantzuyen: «Bi soñeko ditunak, ez dunari bemayo, ta yatekoa dunak berebat egin beza.»
  6. Zergariek ere ukuziak izateko Arenganatu ta esan zioten: «Irakasle! Zer egingo dugu?»
  7. Ta Ark esan zien: «Erabakitakoa baizik ez lakatu.»
  8. Bai eta gudamutiľek ere galde zegioten: «Ta guk zer egingo dugu?» Ta esan zien: «Indaŕkeririk iñori ez egin; ez eta iruzuŕik ere, ta zuen sariaz naikotu.» *
  9. Baña Yon’i buruz eŕia kardabaz, ta Kisto’a ote zanentz guziak biotz artegaz bait-zebiltzan,
  10. Yon’ek guziei erantzunik, esan zien: «Nik, noski, urez ukuzten zaituzt; ba-datoŕ, ordea, beste bat, ni baño azkaŕagoa, ta oñetako ugalak askatzeko ere nor ez natzayona. Aretxek suz eta Goteunez ukuziko zaituz.
  11. Baea eskuan dakaŕ, ta garia bere mandioan bilduz, lastoa ezin itzungi diteken sutan eŕeko du.»
  12. Aolkuok eta beste asko ere egiñik, Beŕi Ona eŕiari azaltzen zion.
  13. Bañan, Erode laurdenburuak, bere anayaren emazte Erodia’rengatik eta berak egindako gaiztakeri guziengatik Yon’ek akaŕ egin ziola-ta,
  14. gaiztakeri beŕi bat lengoei erantsi zien, Yon baitegian itxirik.

**IESU’ren ukuzpena (Mt. 3, 13-17; Mk. 1, 9-11; Yon

1, 32-34)**

 

  1. Or bada, eŕi guzia ukuzia izan zan batean, IESU ere ukuzia izan ondoren otoiketan ari zala, ortzia zabaldu,
  2. ta soin-irudiz Goteuna Aren gañera, usoa bezala, yeitxi ta ots au etoŕi zan: «Zu zera nere Seme kuťuna, nere gogarakoa.»
  3. IESU ogeita amaŕ urtekoa-edo zan, agertzen asi zanean, ta Yose’ren semea omen zan.

(Mt. 1, 1-17) IESU’ren etoŕkia

  1. ta au Matat’ena; ta au Lebi’rena; ta au Melki’rena; ta au Yane’rena; ta au Yose’rena;
  2. Ta au Matati’rena; ta au Amos’ena; ta au Nahun’ena; ta au Esli’rena; ta au Nagai’ rena;
  3. ta au Mahat’ena; ta au Matati’rena; ta au Semei’rena; ta au Yose’rena; ta au Yuda’ rena;
  4. ta au Yoana’rena; ta au Eŕesa’rena; ta au Zorobabel´ena; ta au Salatiel’ena; ta au Neri’rena;
  5. ta au Melki’rena; ta au Adi’rena; ta au Kosan’ena; ta au Elmadane´rena; ta au Er’ ena;
  6. ta au Yesu’rena; ta au Eliezer’ena; ta au Yorin'ena; ta au Matat’ena; ta au Lebi’ rena;
  7. ta au Simeon'ena; ta au Yuda’rena; ta au Yose’rena; ta au Yona'rena; ta au Eliakim’ ena;
  8. ta au Melea’rena; ta au Mena’rena; ta au Matata’rena; ta au Natan’ena; ta au Dabid' ena;
  9. ta au Yese’rena; ta au Yobed’ena; ta au Booz’ena; ta au Sala’rena; ta au Naason’ena;
  10. ta au Aminadab’ena; ta au Admein’ena; ta au Arnei’ rena; ta au Eron’ena; ta au Pares’ena; ta au Yuda’rena;
  11. ta au Yakob’ena; ta au Ixaak’ena; ta au Abraham’ena; ta au Tara´rena: ta au Nakor' ena;
  12. ta au Seruk’ena; ta au Eŕagau’rena; ta au Palek’ena; ta au Eber’ena; ta au Sala’ rena;
  13. ta au Kainan’ena; ta au Arpaxad’ena; ta au Sem’ena; ta au Noe’rena; ta au Lamek’ ena;
  14. ta au Matusala’rena; ta au Enok’ena; ta au Yared’ena; ta au Malaleel’ena; ta au Kainan’ena;
  15. Ta au Enos’ena; ta au Set’ena; ta au Adam’ena; ta au Yainkoarena.

 

4

Bakaŕean zirikaldiak (Mt. 4, 1-11; Mk. 7, 12-13)

  1. IESU, Yordan’dik Goteunez beterik itzuli zan, ta Goteunak basora eraman zun;
  2. an beŕogei egunez txeŕenak zirikatu zun. Egun ayetan ez zun ezer yan; ayek igaro ziranean, beŕiz, gose izan zan.
  3. Ta txeŕenak esan zion: «Yainkoaren Seme ba’zera, aŕi oni esayozu ogitzeko.»
  4. IESU’k erantzun zion: «Idatzita dago: Gizona ez da ogi utsez bizi. (It. 8, 3.)
  5. Txeŕenak gero goraxego eramanda, luŕbirako eŕi guziak bat-batean erakutsi zizkion,
  6. ta esan zion: «Guzion gañeko esku ta ospea emango dizkizut; nere aukeran bait-daude, ta nai dudanari damazkiot.
  7. Beraz, auzpezten ba’zatzait, guzi au zurea izango da.»
  8. IESU’k yardetsi ta esan zion: «Idatzita dago: Zure Yainko Yauna yauretsazu, eta

Ari bakaŕik moŕoi zatozkio». (It. 6, 13; 10, 20.)

  1. Yerusalem’era ere eroan ta yauretxeko erpiñean yaŕi zun ta esan zion: «Yainkoaren Seme ba’zera, yalki zaitez bêruntz;
  2. idatzita bait-dago:

«Zure zaitza bere aingeruei egotzi die,

  1. Ta ayek eskuetan zaramazkete, aŕitan zure oñak tupust egin ez dezan». (Er. 92,11-12)

  1. IESU’k yardetsi ta esan zion: «Esana dago: Zure Yainko Yauna ez duzu zirikatuko». (It. 6, 16.)
  2. Zirikaldiok bukatuta, Arengandik txeŕen aldendu zan ordukotz.

Beŕi-On zabaltze-asiera

  1. Orduan IESU, Gogoaren eragitez, Galilai’ra itzuli zan, ta Aren aipua, bazteŕalde osoan baŕeyatu zan.
  2. Bera, beŕiz, ayen batzaŕtegietan irakasten ari zan, guziek goresten zutela.
  3. Nazaret’en azi bait-zan, ara etoŕita ta batzaŕtegian, oi zunez, saŕturik, irakuŕtzera yaiki zan.
  4. Isai igaŕlearen idaztia eman zioten, ta zabaldu zuneko, idaztune au upatu zun:

  1. «Yaunaren atsa nere gañean;

Ark gantzutu ta bidali bait-nau,

landeŕei Beŕi Ona ekaŕtzeko,

biotz garbaitsuak sendatzeko,

  1. lotuei yareikuntza,

itsuei ikusmena,

ta atsekabetuei atsaldia eskeintzeko,

ta Yaunaren adei-urtea aldaŕikatzeko». (Is. 61, 1-2) *


  1. idaztia bildu ta arduradunari itzulitakoan, eseri zan. Ta batzaŕtegian guzien begiak zeuden Arengana so eta so.
  2. Asi zan, beraz, ayei esaten: «Gauŕ bete da idazkun au zuen belaŕietan.»
  3. Ta guziek adei-aitoŕ zekaŕkioten, ta Aren aotik soŕtzen ziran itz edeŕetaz aŕiturik, zerasaten: «Ez al-duk au Yose’ ren semea?» *
  4. Ta Ark esan zien: «Esan zaŕa esango didazute, noski: Sendalari, zeroŕen gaitza erauzi. Kaparnaun’en egin omen duzuna oro, emen ere, zure eŕi ontan egizu.»
  5. Esan zien ere: «Ziñez dasaizuet; ez dago igaŕlerik bere eŕian aintzat aŕturik.
  6. Emakume alargun asko, Eli’ren egunetan, ba-ziran Ixrael’en, iru urte ta sei iľabetez ortzia itxirik zegola, gosete goŕia luŕ osoan soŕtu zanean. *
  7. Ala ere, Eli ez zan ayetako iñorengana bidalia izan, Sidon’go Sarepta’ra baizik, alargun batengana. (1 Eŕe. 17, 9.)
  8. Bai eta ere Elisai’ren egunetan Ixrael’en legenaŕdunak ba-ziran ugari; ta ayetako iñor ez zan garbitua izan, Naaman Siri’aŕa baño». (2 Eŕe. 5, 14.)
  9. Itzok adituta, guziak batzaŕtegian aseŕez bete ziran,
  10. ta yaikirik, Ua iritik yaurti ta ayen iria yaŕita zegon mendi tontoŕera eraman zuten, andik amiltzeko.
  11. Ua, beŕiz, ayen tartetik mara-mara ziyoan.

Kaparnaum’go sendakuntzak (Mt. 7, 28-29; Mk. 1, 21-28)

  1. Ta Aren irakaspideaz aŕitzen ziran, aginbidez mintzo bait-zan.
  2. Txeŕen satsuaren atsa zun gizon bat batzaŕtegian ba-zan, ta oyu aundi egin zun,
  3. esanaz: «Eurt!, IESU Nazaretaŕ ori; guri ta Zuri zer? gu galtzera etoŕi al-zera? Ba-dakit nor zeran; Yainkoaren Deuna».
  4. IESU’k larderiatu zun esanaz: «Isilik ago ta onengandik irten adi! Ta gizona erdira botata, argandik txeŕen irten zan, ari kalterik egiteke. *
  5. Ta guziek izututa ziotsaten: «Ori duk itz, ori! Txeŕen satsuei aginbidez ta indaŕez Oŕek agindu ta ayek irten!»
  6. Ta ango bazteŕalde guzietara Aren aipua baŕeyatzen ziyoan.

Simon’enean (Mt. 8, 14-15; Mk. 1, 29-31)

  1. Ta Arek, aren aldamenean zutik, sukaŕari agindu egin zion, ta sukaŕak emakumea utzi zun, ta au berealaxe yaiki ta mirabe-lanetan asi zitzayen.
  2. Eguzkia etzanda gero, edolako gaitzez makalen bat zuten guziek, ekaŕi zizkioten, ta Arek, bakoitzari eskuak ezaŕirik, sendatu egin zitun.
  3. Txeŕenak ere ainintzengandik ilkitzen ziran deadaŕez esanik: «Yainkoaren Seme zera zu»: ta Ark akaŕez isilerazten zitun, Bera Kisto’a zala zekitelako.
  4. Egundu orduko, andik irten ta basora yoan zan, ta gizataldea Aren biľa zebiľan, ta Arengana elduta, berayekin gelditzeko zeskayon.
  5. Bañan, Ark esan zien: «Yainkoaren Yauraldia beste iriei ere aldaŕikatu beaŕ diet; oŕtarako bidalia naiz-ta.»
  6. Galilai’ko batzaŕtegietan, beraz, Beŕi Ona zabaltzen ari zan.

 

5

Aŕantza aŕigaŕia

  1. Bein batean, Genesaret aintzira ondoan Ua zutik zegola, eŕiak Arengana yo zun, Yainkoaren itza entzuteko.
  2. Ur egian IESU’k ala bi ikusi zitun. Aŕantzaleak, beŕiz, ayetatik irtenda, sare-garbiketan ari ziran.
  3. Bata Simon’ena zan; ta artara igorik, eskatu zion legoŕetik apuŕ bat alde eragiteko. Ta eseririk, eŕiari irakasten asi zan alatik. *
  4. Itzaldia bukatu zunean, Simon’i esan zion: «Zabalera yo ta sareak aŕantzurako bota.»
  5. Simon’ek yardetsi ta esan zion: «Nagusi!, gau osoan ekinda ere, ezer ez dugu atera. Ala ere, Zuk esan ezkero, sarea botako dut.»
  6. Ori eginda, aŕai kopuru aundia bildu zuten, ta sarea uŕatzen zitzayen.
  7. Beraz, beste alako adiskidei keñuz eskatu zieten lagun etoŕtzeko. Etoŕi ziran, ta ala biak murgiltzeko zorian bete zituten.
  8. Au ikusitakoan, Simon Kepa IESU´ren oñetara auzpeztu zan, esanaz: «Niregandik alde egitu, Yauna, gizon ogenlari naiz-ta.»*
  9. Sareratutako aŕainketaz ua ta Arekin zeuden guziak izututa bait-zeuden,
  10. ta berebat Yakob ta Yon, Zebedai’ren seme ta Simon’en lagunak. IESU'k, beŕiz, Simon’i esan zion: «Ez izutu; gauŕgero gizaŕantzale izango zera.»
  11. Ta ala legoŕeraturik, dana utzita, yaŕai zitzazkion.

Legenaŕduna (Mt. 8, 1-4; Mk. 1, 40-45)

  1. Beste bein ere, ango irietako batean Ua zala, legenaŕez yositako gizon batek, IESU ikusirik, auzpeztuta otoi zegion esanaz: «Yauna!, Zuk nai ezkero, garbi nazakezu.»
  2. IESU’k, eskua luzatuz, gizona ikuťu zun, esanaz: «Nai dut; garbi izan zaitez». Ta bertantxe legenaŕa uŕutiratu zitzayon.
  3. Ordun IESU’k agindu zion, iñori ere ez esateko; «zoaz, ordea, apaizari auŕkeztu zakizkio, ta Moxe’k agindu zuna eskeñiozu zure garbikuntzaren aitoŕtzat.»
  4. Aren ospea gero ta geyago baŕeyatzen ziyoan; ta eŕia samaldan zetoŕkion entzutera, ta erien osakuntza iristera.
  5. Ua, beŕiz, basoan bazteŕturik otoiketan ari zan.

Elbaŕia (Mt. 9, 1-8; Mk. 2, 1-12)

  1. Alako egun batean, Ua irakasten ari zala, ba-ziran an yaŕiak parisai eta lege-irakasleak ere, Galilai ta Yudai’ko eŕi guzietatik, bai eta Yerusalem’dik ere etoŕiak; eta Yaunaren indaŕak ayek sendatzera zeragion. *
  1. Ta ara! zeŕaldoan eibaŕi bat zekaŕten gizon batzuk IESU’ri auŕkezteko, baŕnera saŕtu nai zuten.
  2. Ta gizataldeaŕen saŕbiderik ez zekustela, sapai gañera igo ta teľartetik zeŕaldoan eraitxi zuten erdira IESU’ren auŕera.
  3. Ayen siñestea ikusirik, esan zion: «Gizona!, ogenak askesten zazkizu.»
  4. Orduan idazlari ta parisaitaŕak asi ziran beren baitan asmatzen: «Birao-ontzi ori nor da? Ogenak nork asketsi lezazke, Yainkoak bakaŕik baño?»
  5. Bañan, IESU’k, ayen asmakeriok igaŕirik, itz egin ta esan zien: «Zer ari zerate zuen biotzetan asmatzen?

  1. Zer da eŕazago?, ogenak askesten zazkizu esatea, ala yaiki ta abil esatea?»
  2. Beraz, ogenak askesteko eskubidea Gizasemeak luŕgañean ba-dula dakusazuten —elbaŕiari dasayo—: Nik dasaizut: Yaiki, zure zeŕaldoa aŕtu ta etxera zoaz.»
  3. Ta bertantxe ayen auŕean yaikirik, zetzan zeŕaldoa aŕtu ta bere etxera yoan zan, Yainkoa goretsiz.
  4. Ta guziek zoratuta Yainkoa goresten zuten, ta belduŕez beterik zerasaten: «Aŕitzekoak gauŕ ikusi zetikagu!!»

Lebi’ri deia (Mt. 9, 9-13; Mk. 2, 13-17)

  1. Orien ondoren irten zan, ta Lebi zeritzan zergari bat zergategi ondoan eserita ikusirik, esan zion: «Zaŕaizkit!» *
  2. Ta ua dana utzirik, yaiki ta yaŕai egin zitzayon.
  3. Lebi’k, ordea, bere etxean, oŕits edeŕ bat egin zion, ta bai zergari, bai eta beste lagun sail aundia ere, ayekin maikide ziran.
  4. Idazlari ta parisaitaŕak maŕ-maŕ zebiltzan, Aren ikaslêi esanez: «Zergatik zergari ta ogenlariekin yan-edaten duzute?»
  5. Erantzun ta IESU’k esan zien: «Sendoek ez dute osagiľerik beaŕ, makalek baño.
  6. Ez naiz garbai-deyez zintzoetara etoŕi, ogendunetara baizik.» *
  7. Bañan ayek esan zioten: «Zergatik Yon’en ikasleak baru ta otoiketan maiz ari dira, ta baita parisaitaŕenak ere; zureak ostera, yan-edaten?»
  8. IESU’k, beŕiz, esan zien: «Beraz, ezkonbeŕia ayekin dagoño, ezteikideak barutzea nai al-duzute?
  9. Ba-datozke egunak... ta ezkonbeŕia kenduko dietenean... egun ayetan barau egingo dute.»
  10. Alegi au ere ekaŕi zien: «Soñeko zaŕari iñork ez dio soñeko beŕitik adabaki erasten; bestela, beŕia uŕatuta gero, beŕitik ateratako adabakiak ez bait-dio zaŕari ondo ematen.
  11. «Zagi zâŕetan iñork ere ez du ardo beŕirik ustutzen; bestela, ardo beŕiaŕen zagiak leŕtu ta galdu egingo bait-dira, ta ardoa ixuri. *
  12. Ardo beŕia. ordea, zagi beŕietan saŕtu beaŕ: oŕela biok diraute.
  13. Ta zaŕa edan-beŕian, ez du iñork beŕirik nai; zaŕa obeago duk dio-ta.» *

 

6

Larunbateko galburuak (Mt. 12, 1-8; Mk. 2, 23-28)

  1. Larunbat batez ereintzetan baŕna igarotzean, Aren ikaslêk galburuak aŕtzen ta eskuetan maŕuskatuz yaten ziyoazan.
  2. Ta parisaitaŕ batzuk esan zieten: «Zer ari zerate, larunbatetan ziľegi ez dana egiten?»
  3. IESU’k erantzunda esan zien: «Ez al-duzute oŕatiño irakuŕi Dabid’ek egin zuna, bera ta arekin zeudenak gose ziranean? *

  1. Yauretxean sartuta, apaizek baizik, iñork ere ezin yan zitzaken eskein-ogiak aŕtu ta yan zitula, ta arekin zeudenei eman zizkiela?»
  2. Esan ere zien: «Gizasemea larunbataren ere yabe da.»

Gizon esku-igaŕa (Mt. 12, 9-14; Mk. 3, 1-6)

  1. Beste larunbat batean ere batzaŕtegira saŕtu zan eta irakasten asi. Eta an gizon esku-igaŕ bat arkitzen zan.
  2. Ta idazlari ta parisaitaŕak Arengana zeuden adi-adi, larunbatean sendaketarik egingo ote zunentz, Ua salatzeko.
  3. Arek, beŕiz, ayen asmakeriok ikusita, gizon esku-igaŕari esan zion: «Yaiki!, ta erdian zutik egon!» Ta gizona yaiki ta zutik yaŕi zan.
  4. Orduan IESU’k esan zien: «Galde dagizuet: larunbatean on ala okeŕ egitea da ziľegi?, iñor gaizkatzea ala poŕokatzea?»
  5. Ta ayengana guzietara baranoan begirata, gizonari esan zion: «Esku ori zabaldu!» Ta ark eskua zabaldu zun, ta sendatu zitzayon.
  6. Ayek, ordea, ero-ero eginda, elkaŕi zerasayoten zer ote legioketen IESU’ri.

Bidalien aukeratzea (Mt. 10, 1-4; Mk. 3, 13-19)

  1. Egun ayetan mendira bazteŕtu zan otoi egitera, ta Yainkoari otoiketan gau osoa zeraman.
  1. Egundu zanean, bere ikasleak deitu ta ayen artetik amabi auturik, bidali izena eman zien ayei;
  2. Simon, izentzat Kepa ezaŕi ziona, Ander aren anaya, Yakob, Yon, Piľipe, Bartolomai,
  3. Matai, Toma, Yakob Alpai’rena, Zelote deritzan Simon,
  4. Yakob’en Yuda, ta Yuda Iskariot, saltzaľe izango zitzayona.
  5. Ta ayekin yeitxita, zelai batean gelditu zan bere ikaslêkin ta Yudai osotik eta Yerusalem’dik eta Tir ta Sidon itxasaldetik arâ bildutako gizataldearekin.
  6. Guziok an zeuden Ari entzuteko ta beren gaitzetatik sendakuntza iristeko, ta txeŕen satsuek gaizki zerabiztenak ere sendatzen ziran;
  7. ta guziak Ua ikuťu nairik zebiltzan, Arengandik indaŕa soŕtu ta guziak sendatzen zitutalo.

(Mt. 5, 1-7; 29) Zori-onak

  1. Orduan, bere ikaslêtara begiak yasorik, onela mintzatu zan: «Zuen zori-ona, landeŕok; Yainkoaren Yauraldia zuena da-ta!
  2. «Zuen zori ona, orain gose zeratenok; aseko zerate-ta! Zuen zori ona, orain negaŕez zabiltzatenok, baŕe egingo duzute-ta!
  3. «Zuen zori ona, Gizasemeaŕen gizonek goŕoto, oildu ta irainduko zaituztenean, ta zuen izena gaiztotzat zapuztuko duteneanl *
  4. Poztu ta ikotu zaitezte alako egunean; zuen saria zeruan yoritsua bait-da; ayen gurasoek igaŕlêi ere beste ainbeste egin zieten.

Arao-añenak

  1. Zuen zori txaŕa, ordea, aberatsok; zuen atsaldia onezkero ba-duzute-ta!
  2. «Zuen zori txaŕa, ase zeratenok; gose izango zerate-ta! «Zuen zori txaŕa, orain baŕe egiten duzutenok; samin ta negaŕez izango zerate-ta!
  3. «Zuen zori txaŕa, gizonek zuetzaz ongi darausketenean; sasi-igaŕlêi ere ayen gurasoek oŕela egin zieten.»

Etsai-maitakuntza

  1. «Zuei, beŕiz, entzuten zagozkidatenoi dasaizuet: etsayak maite itzazute; goŕoto zaituztenei ongi egiezute;
  2. biraokatzen zaituztenak onetsi itzazute; iraintzen zaituztenentzat otoi egizute;
  3. matsaľean yotzen zaitunari beste matsaľa ere eskeñiozu; txabuxa kentzen dizunari soñekoa ere ez ukatu. *
  4. Eske datoŕkizun edonori emayozu, ta zerbait ostu dizunari ez itzulerazi.
  5. Gizonek zuei egitea nai duzutenez, zuek ere ayei egin.
  6. Maite zaituztenak maite ba’dituzute, zein da zuen adeya? Gizatxaŕak ere beren maitatzaľeak maite ditute.
  7. Ta ongi dagizuetenei ongi ba’dagiezute, zein da zuen adeya? Ogenlariek ere ori egiten dute.
  8. Ta yesana itzuliko dizuetenei auŕeratzen ba’diezute, zein da zuen adeya? Gizatxaŕek ere gizatxaŕei auŕeratzen diete, beste ainbeste aŕtzekotan.
  9. Zuek, beŕiz, zeron etsayak maite itzazute, ta guziei ongi egin ta auŕeratu iezute, ordañaren usterik gabe; ta Goi-goikoaren seme izango zerate; eskeŕgabe ta gaiztoeri ere Ua adeitsu azaltzen zaye-ta. *

Eŕuki-egintzaz

  1. Beraz, biotz-bera izan zaitezte, zuen Aita biotz-bera dan bezela.
  2. Ez iñor ebatzi, ta ez zerate gaiztetsiak izango; bestêi asketsi, ta zuek ere asketsiak izango zerate.
  3. Emazute, ta ba-damaizuekete; neuŕi on, tinko, iñaŕosi ta gañez dariona damaizuekete altzora. Neuŕtu zenuketen neuŕi berberaz, neuŕtuko dizuetelako.»

Zudu ona eta ala ez dana

  1. Bai eta alegi au ere ekaŕi zien: «Ausaz ere, itsua itsumutil izan al diteke? Ez ote-dira biak zulora eroriko?
  2. Ikaslea ez da irakaslea baño geyago; ikastunena ere bere irakaslea bezelakotsu daiteke.
  3. Zer dala-ta, beŕiz, zure senidearen begian kizkia dakusazun oŕek, zeroŕen begian duzun abea ez duzu nabaitzen?
  4. «Edota zure senideari nola desayokezu, «senide, itxoin!; kizkia begitik idokiko dizut; zeroŕen begian abea ez dakusazularik?» Azaluts ori, zeroŕen begitik abea len idoki ezazu, ta aŕezkero garbi ikusiko duzu, zure senidearen begitik kizkia idokitzeko.»
  1. «Arnari txaŕ dakaŕken zugatz onik ez bait-dago; ez eta zugatz iroturik ere arnari zindo dakaŕkenik.
  2. Zugatza zein dan arnaritik ezagutzen da-ta; eloŕitik ez bait-du iñork pikorik aŕtzen, ez eta lapaŕetik mâtsik biltzen ere.
  3. Gizon onak bere biotzeko altxoŕ onetik ongia ateratzen du; ta gaiztoak, bere baŕu txaŕetik okeŕkeria ateratzen du; biotzari gañez dariona aoak daraus-ta.»

 

Azken-oaŕa

  1. «Zertarako zatozkidate Yauna! Yauna! deyez, ta diodana ez dagizute?
  2. Niregana etoŕita, diodana entzun ta egiten duna, noren antzekoa dan erakutsiko dizuet.
  3. Etxea eraikitzeko, atxuŕketan sakonduz, azpia aŕkaitz gañean yaŕi zun norbaiten antzekoa da. Ugoldea etoŕi ta alako etxea ibayak oldaŕez erauntsiaŕen, ezin zirkin eragin zion, edeŕki eraikia bait-zegon.
  4. Diodana entzunda egin ez duna, beŕiz, luŕ gañean bere etxea eustazpirik gabe eraiki zun gizon baten antzekoa da. Ibayak erauntsita, alako etxea berealaxe erori ta guziz poŕokatu zan.»

 

7

Euntariaren moŕoia (Mt. 8, 5-13; Yon 4, 46-54)

  1. Eŕiaren belaŕitan esandako itz guziok bukatu ondoren, Kaparnaun'en saŕtu zan.
  2. Euntari batek asko maite zun moŕoi bat ba-zun, eta au iltzeaŕ gaixorik arkitzen zan.
  3. IESU’ren beŕi entzunda, yuduetako zâŕ batzu Arengana bidali zitun, bere moŕoi ua sendatzera etoŕtzeko aŕenez.
  4. IESU’rengana ayek auŕkeztu zirala, gaŕtsuki otoi zegioten, esanaz: «Ori eman dakion ainbatekoa da;
  5. gure eŕia maite bait-du, ta batzaŕ-etxea eraiki digu.»
  6. IESU, beraz, ayekin yoan zan. Ta etxetik uŕungabe zala, euntariak adiskide batzu bidali zizkion, esanaz: «Yauna! nekerik ez aŕtu; ez bait-naiz ni nor nere aterpera Zu saŕtzeko.
  7. Zuregana yoateko ere ezer ez nintzalakoan nengon; itzez bakaŕik esazu, ordea, ta nere moŕoya sendatuko da.
  8. Besteren mendean egonaŕen, neuk ere nere esku gudamutiľak bai bait-ditut; ta oni «oa» diotsat, ta ba-doa; besteari atoŕ ta ba-datoŕ; ta nere moŕoyari au egik ta ba-dagi.»
  9. Au entzunda IESU artzaz aŕitu zan, ta zeŕayon eŕiarengana itzulirik, esan zien: «Ziñez dasaizuet!; Ixrael’en ere ez dut onenbesteko siñesterik idoro».
  10. Ta bidali izanek, etxera itzulirik, gaxo egondako moŕoya sendatua idoro zuten.

Naim’go gaztea

  1. Oŕezkero IESU Naim deritzan irira yoan zan, ta Arekin bere ikasle ta laguntalde aundia ziyoazan.

  1. Iriko atetara uŕbildu ziranean, ara!, ama alargunaren seme bakaŕa iľa ateratzen aoki aundia alargunarekin ziyoan.
  2. Eta ua ikusi zuneko Yaunak aren eŕukia izan zun, eta esan zion: «Ez negaŕ egin.»
  3. Ta alderaturik, zeŕaldoa ikuťu zun, ta eroaleak gelditu ziran. Orduan esan zun: «Mutil zeroŕi dasaizut: yaiki zaitez!»
  4. Ta iľa agondu ta mintzatzen asi zan. Ta IESU’k amari eman zion.
  5. Ta guziek izututa Yainkoa goresten zuten, esanaz: «Igaŕle aundi bat gurean yaiki da, eta Yainkoa bere eŕiari lagun etoŕi zayo.» *
  6. Ta Aren aipu ori Yudai’n ta inguru guzian baŕeyatu zan.

Yon’ez IESU’ren aitoŕa (Mt. 11, 2-15)

  1. Yon’i bere ikaslêk guzion beŕi ekaŕi zioten. Ta ikaslêtako bi deituta
  2. Yon’ek Yauna’rengana bialdu zitun, esanaz: «Zu al-zera Etoŕtzekoa, ala besteren baten zai egon beaŕ dugu?»
  3. Gizon ayek Arengana eldutakoan, esan zioten: «Yon Ukuzleak bidalita gatozkizu esaten: «Zu al-zera Etoŕtzekoa, ala besteren baten zai egon beaŕ dugu?»
  4. Ain zuzen ere, garai artantxe mindun ta eri txeŕendun asko sendatu zitun, ta itsu ainitzi ikusmena eman zien.
  5. Geznariei erantzunik, beraz, esan zien: «Zoazte, ta zerok entzun ta ikusia Yon’i esayozute. Itsuek ba-dakuste, eŕenak ba-dabiltza, legenaŕdunak garbitzen dira, goŕek ba-dantzute, iľak beŕpizten dira, ta landeŕei Beŕi Ona iragaŕtzen zaye.
  6. Ta zoriontsua, Niri buruz sayesten ez dana.»
  7. Yon’en geznariak yoan ziranean, asi zan gizataldeari Yon zala-ta esaten: «Basora zer ikusteaŕen irten zerate? Aizeak erauntsitako seskaren bat ote?
  8. Zer ikusteaŕen irten zerate, ba? Guriki yantzitako norbait ote?... Aŕandiro yantzi ta eztitan bizi diranak yauregietan egon oi dira, oŕatiño.
  9. Beraz, zer ikusteaŕen irten zerate? Igaŕleren bat?... Orixe bai, Neuk esanda, bai eta igaŕle baño areago ere.
  10. Onetzaz idatzita dago:

 


Ara!, nere aingerua bidaltzen dizut, Bidea zure auŕetik gertu dezaizun.


 


  1. «Esaten bait-dizuet: emakumegandik yayotartean ez da Yon baño igaŕle aundigorik: ala ere, Zeru-Yaureŕian ťikiena, ua baño aundigoa da.
  2. Ta eŕi guziak eta zergariek Yainkoa gogotik goretsi zuten ta Yon’en ukuzpena aŕtu zuten.
  3. Parisaitaŕ ta idazlariek, beŕiz, Yon’en ukuzpena astanduz, Yainkoaren ayenganako asmoa uts biuŕtu zuten.»

 

(Mt. 11, 16-19) Gizaldi txoralda

  1. «Gizaldi onetako gizonak noren kideko deritzazkek? Ta nor dirudite?
  2. Zeyean eserita dauden mutikoak bezelako dira, laguntxoei gaŕaxika dasayetenean:

«Guk zuei txilibitua yo, ta zuek yauzirik ez! Guk zuei eresi egin, ta zuek negaŕik ez!


 


  1. Yon Ukuzlea, oŕa! ogirik yaten ez duna ta ardorik edaten ez duna etoŕi: eta diozute: «Txeŕen dik!!»
  2. Gizasemea yan eta edaten etoŕi da; ta diozute: «Ori bai yatun eta ardozale, zergari ta gizatxaŕen adiskide.»
  3. Yakintzari, beŕiz, bere semeak zoŕ zayona eman diote.» *

 

Simon’enean

  1. Parisaitaŕ batek berekin bazkaltzeko eskatu ziola, pasisaitaŕ arenean saŕtu zan ta maitara yaŕi.
  2. IESU parisaitaŕarenean bazkaritan zala, iriko ematxaŕ batek yakinda, ontzian gantzuŕin ekaŕi zun,
  3. ta Aren atzetik yaŕita, oñak bere malkoz ikuzi, bere adatsez idoŕtu, muñez bete ta gantzuŕiñez igurtzitzen asi zitzayon.
  4. IESU deitu izan zun parisaitaŕak, ori ikusita, bere kolkorako zerasan: «Igaŕle izan ba’litz, ba-lekike onek nor ta nolako dan eskuka ari zayon ematxaŕ ori.»
  5. IESU’k erantzunez esan zion: «Simon, zertxo bat esango nizuke.» Eta Simon’ek Ari: «Esan, bada, Irakasle!»
  6. «Maľegari batek zoŕdun bi zitun. Batak bost eun denari zoŕ zizkion; besteak beŕogeita amaŕ.
  7. Zoŕa garbitzekorik ez bait-zuten, biei asketsi zien. Nork maiteago beaŕ du?»
  8. Simon’ek erantzun zion: «Nere ustez, geyago asketsi zayonak». IESU’k esan zion: «Ondo ebatzi duzu.»
  9. Ta emakumearengana itzulirik, Simon’i esan zion: «Emakume au bai al-dakusazu? Zurean saŕtu naiz, ta ez didazu oñetara urik bota; onek, ordea, oñak bere malkoz busti ta bere adatsez idoŕtu dizkit.
  10. Ez didazu muñik egin; au, ostera, saŕtu danetik, nere oñei muin egitez ez da aspeŕtu.
  11. Burua ez didazu olioz igurtzi; onek, ostera, gantzuŕiñez oñak igurtzi dizkit.
  12. Argatik dasaizut: asko maite izan bait-du, bere ogen ugariak asketsi zazkio; gutxi askesten zayonak, beŕiz, gutxi maite du.»
  13. Ta emakumeari esan zion: «Zure ogenak askesten zazkizu».
  1. Orduan maikideak asi ziran elkaŕean esaten: «Ogenak ere askesten ditun au nor da?»
  2. IESU’k, beŕiz, emakumeari esan zion: «Zure siñesteak yaregin zaitu. Zoaz narerik.»

 

8

Eŕiz-eŕi

  1. Geroenean iriz-iri ta eŕiz-eŕi zebiľan, Yainkoaren Yaureŕiaz Beŕi Ona iragaŕi ta aldaŕikatzen; ta Arekin amabiak ziyoazan,
  2. bai eta txeŕen satsu ta erietatik sendatutako emakume batzu ere; Malen zeritzan Mari, zazpi txeŕen satsu ilki izan zitzazkiona, *
  3. ta Yone, Erode’ren otseinburu Kusa’ren emaztea, ta Susane, ta beste asko, beren ogasunez IESU sorozten zutenak.
  4. Laguntalde aundia ta irietatik Arengana etoŕiak bildu zitzazkiola, alegi au esan zien:
  5. «Ereilea azi ereitera irten zan. Ta puŕakoan, poxi bat bide ondoan yalki ta istikatua izan zan, ta eguratseko egaztiek yan egin zuten.
  6. Beste bat aŕitartean yalki zan ta erne orduko igaŕtu, astarerik ez bait-zun.
  7. Beste bat arantzartean yalki zan, eta arekin soŕtutako arantzak ua iťo egin zuten. *
  8. Beste bat luŕ onean yalki zan; ta ernetakoan, eun alako ale eman zun.» Au esanda, deadaŕez ziotsan: «Entzuteko belaŕidunak bentzu!!»
  9. ikaslêk, beŕiz, itandu zioten alegi au zer liteken.
  10. Eta Ark esan zien: «Yainkoaren Yaureŕiaren mami ezagutzea zuentzat dago; bestentzat, ordea, alegitan

 


dakustela, ikusi ez dezaten, dantzutela, uleŕ ez dezatentzat. (Is. 6, 9) *


 


  1. Alegia, beŕiz, au da. Azia, Yainkoaren itza da.
  2. Bide ondokoak, itza dantzutenak dira; baña, gero, txeŕenek etoŕita biotzetik itza kentzen die, siñetsirik yaregin ez ditezan.
  3. Aŕitartekoak, itza dantzutenean, pozik aŕtzen dutenak dira; bañan eŕorik ez dutela, epe ťikirako siñesten dute, ta axekaldian sayestu egiten dira.
  4. Arantzartean yalkiak, dantzutenak dira; baña bizitzako arazoak, aberastasuna ta eztikeriak dirala-ta, iťo egiten dira, ta alerik ez damate.
  5. Luŕ onean yalkiak, beŕiz, itza entzunda, biotz on ta zintzoan daukaten ta egonaŕiz ale dakaŕtenak dira.

(Mk. 4, 21-22) Kiriseľuarena

  1. Iñork ez du kiriseľua piztu ondoren lakaripean estaltzen, edo oepean ipintzen; argimutil gañean yaŕtzen du, ordea, etxean saŕtzen diranak argia dakustentzat.
  2. Ostenik ezer ere ez bait-dago, ageriko ez danik; ez eta itzalpekorik ere, nabari ta argitaratuko ez danik.
  3. Orizute, beraz, nola aditzen duzuten; daukanari emango bait-zayo; ta ez daukanari, euki uste zuna ere kenduko zayo.»

 

IESU’ren ama-senideak (Mt. 12, 46-50; Mk. 3, 31-35)

  1. Aren Ama-senideak Arengana etoŕi ziran, ta gizataldeaŕen ezin uŕbil zitzazkion.
  2. Eta gaztigatu zioten: «Ama-senideak oŕ dituzu atetik, Zu ikusi nairik».
  3. Ark, beŕiz, yardetsi ta esan zien: «Yainkoaren itza entzun ta egiten dutenak, auetxek ditut ama-senide.»

Ekaitza (Mt. 8, 23-27; Mk. 4, 35-41)

  1. Alako egun batean bere ikaslêkin ontzira igo zan ta esan zien: «Aintziraren beste aldera goazan». Ta aruntz asi ziran.
  2. Arakoan, lo gelditu zan; ta aize-erauntsi zakaŕ bat ur gañean soŕtu zala, galetsian zebiltzan, urak estaltzen zitulako.
  3. Arengana yota, beraz, esnatu zuten esanaz: «Yauna!, Yauna, galduak gera!» Bañan, Arek, esnatuta, aizeari ta itxasketari araoz ekin zien; ta ibitu ziran, ta eztialdia etoŕi zan.
  4. Orduan esan zien: «Zuen siñestea non da?»Ta ayek izutu ta aŕituta, elkaŕi ziotsaten: «Aize-itxasoei agindu ta men dagioten au, nor da, ordea?»

 

Gerasa’ko txeŕenduna (Mt. 8, 28-34; Mk. 5, 1-20)

  1. Gerasa’ŕen aldera eldu ziran, Galilai’ren auŕez-auŕe.
  2. Ta legoŕera irten zanean, soñekorik eta etxerik gabe iľobietan bizi oi zan aspaldiko txeŕendun eŕi-seme bat Arenganatu zan.
  3. Ta IESU ikusi zuneko, Aren auŕean auzpezturik, deadaŕez esan zion: «Niri ta Zuri zer, Yaun Goigoikoaren Seme ori? Ez nazazu, aŕen, oñazetu.»
  4. Beraz, IESU’k gogo satsuari gizon arengandik irteteko agintzen zion, aspaldi ezkero artzaz yabetuta zegolako. Estuntzaz ta oin-biľuŕez loturik gorde oi zuten; baña, lokaŕiak etenda, txeŕenen eragitez basaldera bazteŕtzen zan. *
  5. IESU’k galde egin zion, esanaz: «Nola duzu izena?» Ta arek: «Talde», esan zion; arengan tuxuri asko saŕtu bait-ziran.
  6. Ta lezeratzeko agindu ez zezayen aŕen zegioten.
  7. Urdalde aundi bat laŕatzean zegon mendi artan; ta ayetara saŕtzeko baimena zeskayoten. Ta eman zien.
  8. Orduan tuxuriak gizonarengandik irten ta urdêtan saŕtu ziran; ta urdaldea aldapabêra itxasora amildu ta iťo egin zan.
  9. Yazoa ikusirik, urdezayek iges egin zuten ta beŕia irian ta aldeŕietan baŕeyatu.
  10. Angoak, orduan, gertatua ikustera irten ziran, ta IESU’ganaño eldurik, tuxuriak ilki zitzazkion gizona idoro zuten IESU’ren oñetan eseri, yantzi ta bere senera itzulia; ta izutu ziran.

  1. Ta ikusle izanek azaldu zieten nola txeŕenduna sendatu zan.
  2. Ta ayengandik alde egiteko Gerasa aldeko guziek IESU’ri zeskayoten, belduŕaren-belduŕez bait-zeuden. Ontzira igorik, beraz, itzuli zan.
  3. Tuxuriak ilki zitzazkion gizonak Arekin egotea eskatzen zion. Bañan, IESU’k igoŕi zun, esanaz:
  4. «Zoaz etxera, ta Yainkoak egin dizun guzia erasazu». Yoan zan, beraz, IESU’k ari egindako guziak iri osoan aldaŕikatuz.

Odol-yarioduna. Yair’en alaba (Mt. 9, 18-26; Mk. 5, 21-43)

  1. Itzuli zanean, gizataldeak IESU’ri txera ona egin zion, guziak Aren zai bait-zeuden.
  2. Ta ara, Yair zeritzan batzaŕeko burua etoŕi ta IESU’ ren oñetara auzpeztuz, bere etxera, aŕen, saŕtzeko zeskayon,
  3. amabiren bat urteko alabatxo bakaŕa, iľuŕen zeukalako. Arako yoaneran, gizataldeak leŕtu beaŕean zerabiľan.
  4. Oŕ, bada, iñorgandik osasuna iristeke, amabi urte ayetan odol-yarioz zebiľen emakume batek, bere ondasun guzia ere atxeteŕetan eralgi bait-zun,
  5. atzetik uŕbilduz, soñeko mendela ikuťu zion; ta odol-yarioa berealaxe gelditu zitzayon.
  6. Ta IESU'k esan zun: «Nork ikuťu nau?» Guziek Ari uko, ta Kepa’k eta aren lagunek dasayote: «Nagusi!, gizataldeak iťobeaŕez zapaltzen zaitu.»
  7. Ta IESU’k esan zun: «Bat edo batek ikuťu nau, Niregandik indaŕa irteten nabari izan dut-eta.»
  8. Orduan emakumea, ostenik ez zegola oaŕturik, etoŕi zan ikaraz, ta Aren oñetara auzpezturik, eŕi osoaren auŕean aitoŕle zebiľan zergatik ikuťu zun, ta nola beingoan sendatu zan azalduz.
  9. Ta IESU’k esan zion: «Alaba, zure siñesmenak sendatu zaitu; zoaz narerik.
  10. Oraindik mintzo zala, batzaŕ-buruari etxetik norbait datoŕkio, esanaz: «Zure alaba il da; Irakasleari geyago nekagaŕi ez izan».
  11. Bañan IESU'k itzok entzunda, nexkaren aitari esan zion: «Ez belduŕ izan; siñetsazu eta besterik gabe sendatuko da.»
  12. Ta aren etxera eldu zanean, iñor ez zun Berekin saŕtzen utzi, Kepa, Yon ta Yakob, ta nexkaren gurasoak baizik.
  13. Guziak an negaŕ ta samiñez zeuden. IESU’k, beŕiz, esan zien: «Negaŕik ez egin: ez dago iľik, lotau baño.»
  14. Bañan, iŕi zegioten, il zala bait-zekiten.
  15. Orduan Berak nexkari eskutik eldu ta esan zion: «Nexkal, yaiki zaitez».
  16. Ta arnasa itzuli zitzayon, ta bereala yaiki zan. Ta IESU’k ari yaten emateko agindu zun.

  1. Nexkaren gurasoak aŕiťuta zeuden; ta IESU’k yazoa iñori ez esateko agindu zun. *

 

9

Amabiak deitzaľe bidalita (Mt. 10, 5-9-14; Mk. 6, 7-13)

  1. Amabiak deiturik, txeŕen guziei buruzko indaŕ ta eskubidea eman zizkien, bai eta eriak sendatzeko ere.
  2. Ta Yainkoaren Yauraldia iragaŕtzera bidali zitun, ta makalak sendatzera.
  3. Ta esan zien: «Biderako ezer ez eraman; makiľik ez, zoŕorik ez, ogirik ez, ziľaŕik ez, eta aldagaŕirik ere ez. *
  4. Edozein etxetan saŕtuz-gero, an geldi zaitezte, egon-irtenetarako.
  5. Ta nonbait aŕtzen ez ba’ zaituzte, iri artatik irtetean, zuen oñetako autsa astindu ezazute ayen auŕkako agerbidetzat.»
  6. Ayek, beraz, irtenda, eŕirik-eŕi zebiltzan, Beŕi Ona edonun zabaltzen, eta eriak sendatzen.

 

Erode kezkati (Mt. 14, 1-2; Mk. 6, 14-16)

  1. Gertari guziok adituta, Erode laurdenburua kezkatan zegon. Izan ere, batzuk: «iľen artetik Yon beŕpiztu da» zerasaten;
  2. beste batzuk: «Eli ageri izan da»; bestetzuk, beŕiz, «Antziñako igaŕleren bat piztu da.»
  3. Bañan Erode’k zion: «Yon’i lepoa nik moztu nion; nere entzutez alakoak egiten ari dan ori, beŕiz, nor da?» Ta nondik Ua ikusiko zebiľan. *

Kepa’k IESU’rengan sinisten! (Mt. 16, 13-20; Mk. 8, 27-30)

  1. Berezian Ua otoiketan zegola, ta Arekin ikasleak ere, galde au egin zien: «Gizonek, Ni nor naizala diote?»
  2. Ayek erantzun ta esan zioten: «Yon Ukuzlea; batzuk, Eli; beste batzuk, beŕiz, antziñeko igaŕleren bat piztuta».
  3. Ark esan zien: «Zuek, ostera, nor naizala diozute?» Orduan Kepa’k erantzun ta esan zion: «Yainkoaren Kisto’a.» *
  4. Bañan Ark, zoŕozki, iñori ere ez esateko agindu zien,
  5. ziotsela: «Gizasemeak nekerik aski yasan beaŕ du; zâŕ, apaizpuru ta idazlariek gaiztetsiko dute, eta ilko da; ta irugaŕen egunean beŕpiztuko».

Norberaren ukoa

  1. Ta guziengana itzulirik. zesayen: «Nere ondotik iñork etoŕi nai ba’du, bere burua ukatu beza ta bere gurutzea egun oro leporatu, ta beŕait. *
  2. Bizia yoritu nai dukenak, galduko bait-du; Niregatik galdu dukenak, ostera, artxek yorituko du.
  3. Alabañan, gizonari zertarako zayo iudi osoa ere irabaztea, bere burua galtzen ba’ du eta ondatzen ba’da?
  4. Nitzaz ta nere itzaz iñor alke ba’da, Gizasemea ere artzaz alke izango da, bere ospez ta Aitaren ta aingeru deunen ospez datoŕkenean.
  5. Ziñez dasaizuet ere: ba-dira emen daudenetako zen-

bait, Yainkoaren Yauraldia ikusi arte eriotza murtxatukoez duteneak.»*

IESU’ren antzalda (Mt. 11, 1-9; Mk. 9, 2-10)

  1. Itzaldiok eginda zortziren bat egun ezkero, Kepa, Yon ta Yakob Berekin aŕturik, otoi egiteko mendira igo zan.
  2. Ta otoi bitartean, Aren auŕpegi-antza aldatu ta soñekoa zuri ta istatsu egin zan.
  3. Ta ara!, gizon bi, Moxe eta Eli, Arekin erausten
  4. ageri izan ziran ospe aunditan, Yerusalem’en Arek izango zun azagaz ziardutela.
  5. Anartean Kepa eta aren lagunak lo-astun zeuden. Esnatu ziranean, Aren aintza ikusi zuten, bai eta Arekin zeuden gizon biak ere.
  6. Auek Arengandik alde egiteko zirala, IESU’ri Kepa’k esan zion: «Yauna!, emen edeŕki geundeke; iru txabola egin ditzagun: Zuretzat bat, Moxe’ rentzat bat, eta Eli’rentzat bat»; zer zion ez bait-zekin.
  7. Oŕela mintzo zalarik, odei batek soŕtu ta estali zitun; ta ayek odeyan saŕtu zirala, ikasleak belduŕtu egin ziran.
  8. Odeitik, beŕiz, ots bat soŕtu zan, esanaz: «Au da nere Seme kuťuna; entzuyozute.»
  9. Ta otsa soŕtu zalarik, IESU bakaŕik auŕkitu zan. Ta ayek isili ziran, ta ikusitakorik ez zioten iñori esan egun ayetan.

 

Mutil aldientsua (Mt. 17, 14-18; Mk. 9, 14-27)

  1. Biaramunean, menditik yeitxi ziranean, Arengana gizatalde aundi bat etoŕi zan.
  1. Ta ara!, gizataldeko gizon batek ots egiñaz esan zion: «Irakasle!, begira, aŕen, nere seme au, bakaŕa zait-eta.
  2. Txeŕenak, beŕiz, eraso ta beingoan deadaŕez ta lerdea dariola iñaŕosten du, ta nekez aldentzen zayo bera poŕokatuz.
  3. Zure ikaslêi eskatu diet. txeŕen ori iraizteko, ta ayek ezin.»
  4. «Au gizaldiaren siñeskabe ta okeŕal!—erantzunez, esan zun IESU’kZuekin noiz arte ibili beaŕ dut?, noiz arte yasan beaŕ zaituzt? Semea onera ekatzu!»
  5. Ta mutiľa uŕbiltzean, txeŕenak luŕera yaurti zun eta iñaŕosi. Bañan IESU’k txeŕen satsua larderiatuz, mutiľa sendatu ta aitari itzuli zion.
  6. Ta guziak soŕ ta loŕ gelditu ziran Yainkoaren aunditasunaz. Oŕela guziak egiñengatik aŕiťuta zeudela, beŕiz, bere ikaslêi esan zien:
  7. «Itzok zuen biotzetan ipiñi: Gizasemea giza-eskuetara emana izango da.» *
  8. Ayek, ordea, itz au ez zuten uleŕtu, ta estalirik zegokien aditzen ez zutela; eta artzaz galde egiteko belduŕ ziran.

 

Ni ta ni (Mt. 18, 1-5; Mk. 9, 33-37)

  1. Bururatu zitzayen ere, zein ote liteken ayetako aundiena.
  2. Bañan IESU’k ayen biotzetako asmakeriak igaŕirik, auŕtxo bat aŕtu ta bere aldamenean ipiñi zun,
  3. ta esan zien: «Auŕtxo au Nere Izenean datotsanak, Nerau natotsa; eta natotsanak, bidali nauna datotsa. Zuetan tikiena dana, aundiena auxe bait-da.»
  4. Yon’ek artetuz esan zion: «Nagusi!, norbait ikusi dugu txeŕenak zure izenean iraizten; ta, gurekin ez dabiľalako, eragotzi egin diogu.»
  5. IESU’k erantzun zion: «Ez eragotzi; zuen auŕka ez dagona, zuen alde dago-ta».

Yerusalem’eruntz (Mt. 79, 1; Mk. 10, 1)

  1. Aŕtua izateko garaya betetzerakoan, Yerusalem’era iteran yoatea erabaki zun, *
  2. ta geznariak auŕetik ara bidali zitun. Auek yoan ta Samari’aŕen eŕixka batera saŕtu ziran, Arentzat gertu beaŕak atontzeko.
  1. Ez zuten, ordea, angoek atotsi Yerusalem’era ziyoalako.
  2. Ori ikusita, Aren ikasle Yakob eta Yon’ek esan zioten: «Yauna!, nai al-duzu sua ortzitik yeitxi ta oriek iľauntzeko esan dezagun?»
  3. Ayengana itzulirik, ordea, Arek akaŕ egin zien.
  4. Ta beste eŕixka batera yo zuten. *

Bidalitza uko-aundikoa (Mt. 8, 18-22)

  1. Ta IESU’k esan zion: «Azeriek saizulo ta egaztiek abi ba-dute: Gizasemeak, beŕiz, burua non ezaŕi ez du.»

  1. Beste norbaiti ere esan zion: «Zaŕaizkit». Bañan, alako arek esan zion: «Yauna!, lenik nere aita eorztera yoaten utzi nazazu».
  2. IESU’k esan zion: «iľen eorztea iľei utziezu. Zu, beŕiz, zoaz Yainkoaren yauraldia aldaŕikatzera».
  3. Beste batek esan zion: «Yauna, yaŕaiko natzaizu; baña, lenik etxekoei azken aguŕ egitea onaŕtu ezaidazu».
  4. IESU’k esan zion: «Goldeari eskua ezaŕita, atzeruntz begiratzen duna ez da Yainkoaren eŕirako gai.»

 

10

Irurogei ta amaŕ ikasleak

  1. Ori ezkero, Yaunak beste irurogei ta amaŕ berezi ta binaka bere auŕetik bidali zitun Bera etoŕiko zan iri ta alde guzietara, *
  2. ziotselarik: «Uzta, bai ugari!; biltzaľeak, beŕiz, gutxi. Uzta-yabeari otoitz egiozute, beraz, bere uztara biltzaľeak bidali ditzan.
  3. Zoazte! Oŕa!: arkumeak otsotartera bezela bidaltzen zaituzt.
  4. «Zarparik ez eraman, ez zoŕorik, oskirik ez; ta bidean iñori aguŕik ez egin. *
  5. Edozein etxetan saŕtu ezkero, gentza e.txe onentzat lenik esazute;
  6. ta, gentza-semerik an ba’ lego, zuen gentza aren gañean kokatuko da; bestela, zuengana itzuliko.
  7. Etxe artan geldi ere zaitezte, lemaizueketena yan-edanez; langiľeari saria zoŕ zayo-ta. Etxerik-etxe bizitzaz ez aldatu.
  8. Ta edozein iritan saŕtu orduko, atosten ba’zaituzte, auŕkeztuko dizuetena yazute;
  9. ta ango eriak senda itzazute, ta esayezute: «Yainkoaren Yauraldia eldu da zuentzat».
  10. Ostera ere, edozein iritan saŕtu orduko, atosten ez ba’ zaituzte, zeyetara irtenik, esayezute:
  11. zuen iritik oñetan itsatsi zaigun autsa ere, zerontzako astintzen dugu; yakizute oŕatiño Yainkoaren Yauraldia eldu dala.
  12. Aitoŕ natzaizue Sodoma’ ren zoria egun artan yasangaŕiagoa izango dala, alako iriarena baño.
  13. «Zure zori txaŕa, Korazin! Zure zori txaŕa, Betsaida! Zuenean egindako alatzak Tir’ en ta Sidon’en egiñak izan ba’ lira, zurdatz ta eŕautsez eserita aspaldi garbai izango bait-ziran.
  14. Oŕezkero, Ebaztegunean Tlr’en eta Sidon’en zoria, zuena baño yasangaŕiagoa izango da.
  15. Zu ere, Kaparnaum, ortziraño ez ote-zera yaiki? Luŕperaño eroriko zera. *
  16. Dantzuizuenak Neroni dantzuit; eta uxatzen zaituzanak Nerau uxatzen nau. Bazteŕtzen naunak, beŕiz, bidali nauna bazteŕtzen du.»

Bidalien itzulera

  1. Irurogei ta amaŕak pozik itzuli ziran, esanaz: «Yauna, tuxuriak ere Zure Izenean azpiratzen zazkigu».

  1. Bañan, Arek esan zien: «Satan ba-nekusan, tximista ortzitik bezela, yausten.
  2. Orizute: suge ta aŕubiak eta Etsayaren indaŕ guzia oinperatzeko al izatea eman dizuet, eta ezerk ez dizue kaiterik egingo.
  3. Tuxuriak azpiratzen zazkizuela-ta ez zaitezte poztu, ala ere; poztu zaitezte, ordea, zuen izenak zeruan idatzita daudelako.»

 

IESU’ren eskeŕ-itzak

  1. Garai artantxe Goteunez adoretuta esan zun:

Goratzen zaitut, ene Aita ortzi-luŕen Yauna, yakitun ta zuuŕei oriek ostendu ta auŕtxoei erakutsi dizkiezulako. Bai, Aita, oŕela atsegin zaizu-ta.

  1. Dana nere eskuan Aitak utzi du. Ta Semea nor dan iñork ez daki, Aitak baizik.

Aita nor dan ere iñork ez daki Semeak baizik, ta Semeak erakutsi nai diona izan ezik.


  1. Ta ikaslêngana biuŕturik esan zien: «Zuek dakusazutena dakusten begiak, bai zoriontsuakl
  2. Au bait-dasaizuet: zuek dakusazutena igaŕie ta bakaldun askok ikusi nai ta ez zuten ikusi; zuek dantzuzutena entzun nai ta ez zuten entzun.»

Samariaŕ zintzoa

  1. Ta, ara!, legelari batek yaiki ta azpikeriz esan zion: «Irakasle!, betiko bizitza iristeko zer egin beaŕ dut?»
  2. IESU’k esan zion: «Arauan zer dago idatzita? Nola irakuŕtzen duzu?»
  3. Legelariak erantzun eta esan zion: «Zure Yainko Yauna biotz-biotzez, gogo-gogoz, adore-adorez ta adin-adiñez maite ezazu; zure lagun uŕkoa, beŕiz, zure burua aña.»
  4. IESU’k esan zion: «Edeŕki erantzun duzu. Ori egizu, ta biziko zera».
  5. Bañan, ark, bere burua zuritu nairik, IESU’ri esan zion: «Ta, nere lagun uŕkoa nor da?» *
  6. IESU’k yardetsi ta esan zion: «Gizon bat, Yerusalem’ dik Yeriko’ra yeistean, lapuŕen eskuetan erori zan, ta ayek ua erantzi ta zauŕtu ondoren, erdi iľik utzita, yoan ziran. *
  7. Bide artatik ere, ain zuzen, apaiz bat zetoŕen beruntz: ikusi zun ua: bidearen beste ertzetik igaro zan.
  8. Orobat, lebitaŕ batek, toki artara eldurik eta ua ikusita, bide ertzetik auŕera egin zun.
  9. Samariaŕ bat, ostera, bidelari ua ere, alderatu zitzayon ta ikusi zularik, aren eŕuki izan zan. *
  1. Ta arengana elduta, zauriak olioz ta ardoz iguŕtzi ta lotu zizkion; ta asto gañean yaŕirik, aŕoztegira eraman ta bere ardurapean aŕtu zun.
  2. Ta biaramunean, denari bi aterata, ostalariari eman zizkion, esanaz: «Oŕen ardura aŕ ezazu, eta oŕtaz goitik eralkiko zendukena, osterakoan neuk ordainduko dizut.»
  3. Iruotatik nor deritzazu lapuŕen eskuetan yausitakoaren lagun uŕko izan zala?»
  4. Arek esan zion: «Eŕukia erakutsi ziona». Ta IESU’k esan zion: «Zoaz, ta zuk ere oŕela egizu!» *

Mari eta Marta

  1. Bidean auŕera ziyoazala, eŕixka batean saŕtu zan, ta Marta zeritzan emakume batek berera aŕtu zun.
  2. Onek Mari zeritzan aizpa bat zun; ta au Yaunaren oñetara eserita, Aren itzak aditzen zegon.
  3. Marta, beŕiz, arazo askotan maratz zebiľan. Ta auŕkezturik arek esan zion: «Yauna!, aizpak lanean bakaŕik utzi naula ere Zuri ayolik ez? Esayozu, ba, lagun datoŕkidala».
  4. Bañan Yaunak erantzunik esan zion: «Marta!, Marta!, urduritsu zabiltza, ta askotara artega.
  5. Bat bakaŕa da beaŕeko, ordea. Arlorik onena Mari’k aukeratu du, ta ez zayo kenduko.»

 

11

Otoi-eredua

  1. Egun batez, nonbait otoiketan ari zan. Amaitu zuneko, ikaslêtako batek esan zion: «Yauna!, otoi egiten erakuskiguzu, Yon’ek bere ikaslêi irakatsi zienez».
  2. Ark esan zien:

 


«Otoi agiterakoan esazute:

Aita!, Zure Izena bego guren; (Mt. 6, 9-13) Zure Yauraldia betoŕ, *

  1. Eguneko gure ogia egun oro iguzu;
  2. Gure ogenak asketsi,

Gerok ere geron zoŕdunei askesten bait-dizkiegu, Ta ez gaitzazu zirikaldira erakaŕi».


 


  1. Ta esan zien: «Zuetako norbaitek adiskide bat du, ta arengana gaberdian doa ta diotsa: adiskide, iru ogi izkidazu;
  2. bidelari adiskide bat enera zait, eta ari zer eskeñi ez dut.
  3. Baña besteak baŕutik darantzuyo: ez akit gogaitgaŕi!; atea itxirik zegok, eta nere mutiľak nerekin oean zeudek; ezin yaiki naitekek, ogiak emateko;
  4. ba-dasaizuet, emateko adiskidetasunez yaikitzen ez ba’da, aren isiagatik beintzat yaikiko da, ta beaŕ ditun guziak emango dizkio.
  5. Berebat Nik dasaizuet: eska ezazute, ta emango zaizue; zabiltzate biľa, ta idoroko du-

zute; yo ezazute, ta irikiko dizuete.

  1. Eske dabiľanak aŕtzen bait-du; ta biľa dabiľanak ba-didoro; ta yotzatzaľeari irikiko diote.
  2. Zuetako batek aitari ogia ba’daskayo, arek aŕi bat ote-damayo?; edo aŕaya ba’daskayo, aŕai orde suge bat ote-damayo?
  3. Edo aŕaultza ba’daskayo, aŕubi bat ote-damayo?
  4. Beraz, zuek, gaiztoak izan aŕen, emari onak zuen umeai egiten baldin ba’dakizute, zeñen areago zuen Aitagoikoak emango die Gogo Deuna eskatuko diotenei? *

IESU’ri siñesteko zantzuak (Mt. 12, 22-29; Mk. 3, 22-27)

  1. Txeŕen mintzul bat iraizten IESU ari izanda, txeŕen ua irten zaneko, mintzulak itz egin zun, ta gizataldea aŕiťu zan. *
  2. Batzuk esaten zuten, ordea: «Beelzebul txeŕenburuaren egitez txeŕenak iraizten ditu».
  1. Beste batzuk, zirika, ortzi-zantzu bat zeskayoten.
  2. Arek, beŕiz, ayen asmakeriak igaŕirik, esan zien: «Alderdikeritan dabiľen eŕi guzia poŕokatzen da, ta etxea etxeren gain erortzen. *
  3. Beraz, Satan ere bere baitan alderdika ba’dabil, aren yaureŕia nola legoke zutik?... Txeŕenak Beelzebul’en eragitez iraizten ditudala bait-diozute.
  4. Nik txeŕenak Beelzebul’ en eragitez iraizten ba’ditut, beŕiz, zuen semeak noren eragitez iraizten ditute? Argatik berayek zuen ebazle izango dira.
  5. Txeŕenak Yainkoaren beatzez iraizten ba’ditut, ordea, Yainkoareu Yauraldia ziñez eldua duzute. *
  6. Gizon azkaŕ batek bere ataria iskiľuz yagoten dunean, eskieŕ daude ditunak oro.
  7. Bañan ua baño azkaŕagoren batek etoŕita azpiratzen ba’du, entzinkizun zitzazkion iskiľuak kenduko dizkio ta aren erazkiñak banatuko ditu.
  8. Nerekin ez dagona, nere auŕka dago; ta Nerekin biltzen ez duna, sakabanatzen ari da.
  9. Txeŕen satsua gizagandik ilkitzen danean, etzêtan baŕna dabil atseden biľa; ta iristen ez dula, dio: «Utzi dikadan etxera itzuliko nauk».
  10. Ta arâ elduta, ekoŕtu ta apaindua yaŕugitzen du.
  11. Orduan ba-doa, ta bera baño zazpi tuxuri txaŕago biltzen ditu, ta saŕturik, artan bizi dira; ta alako gizonaren ondorenak askiñak baño txaŕago izaten dira.»
  12. Oŕela Arek itz eginda, laguntaldeko emakume bateak, mintzoa goratuz, esan zion: «Zori onekoa ekaŕi ziñuzan sabela, ta edoski zenitun ugatzak!»
  13. Bañan Arek erantzun zion: «Zori ontsuak noskiago, Yainkoaren itza entzunda betetzen dutenak!»*

(Mt. 12, 38-42) IESU ta Yona

  1. Eŕia moltzotu zala, beŕiz, IESU asi zan esaten: «Gizaldi au, gizaldi okeŕa! zantzu eske dabil; ta ez zayo zantzurik emango Yona igaŕlearena baizik;
  2. izan ere, Ninibe’taŕentzat Yona zantzu izan zan bezelaxe, gizaldi ontakoentzat Gizasemea oŕela izango da.
  3. Egoaldeko andere bakalduna gizaldi ontako gizonekin Ebaztegunean yaikiko da, ta gaiztetsiko ditu; Salomon’en yakintza entzuteaŕen luŕ guenetik etoŕi bait-zan; ta ona emen Salomon baño geyago dana. *
  4. Ninibe’taŕek ere gizaldi onekin piztuko dira Ebaztegunean, eta (gizaldi au berau) gaiztetsiko dute; Yona’ren deyez garbai izan bait-ziran; ta ona emen Yona baño geyago dana.
  5. kiriseľua ixio ondoren iñork ez du izkutuan edo lakaripean ipintzen, argimutil gañean baño, saŕtzen diranek argia dakustentzat.
  6. Soin-kiriseľua begia duzu. Zure begia garbi izan ezkero, zure soin osoa argitsu izango da; okeŕ izan ezkero, beŕiz, zure soiña ere ľuntsua izango da.
  7. Begira!, beraz, zuregan dagon argia itzala ez dedin.
  8. Zure soin osoa, beŕiz, argitan ta itzal-unerik gabe ba’ dago, guzia argitsu izango da, kiriseľuak dir-dir argitzen zaitunean bezela.»

Parisaitaŕei erasoa

(Mt. 23, 1-36; Mk. 12, 38-40;
Lk. 20, 5-47)

  1. Mintzo zala, parisaitaŕ batek berekin bazkaltzera deitu zion. IESU, beraz, arene'an saŕtu ta maitara yaŕi zan bazkalauŕeko ikuzketa egin gabe.
  2. Parisaitaŕa, beŕiz, ori ikusita aŕitzen bait-zltzayon,
  3. Yaunak esan zion: «Zuek, parisaitaŕok, orain katiľu ta azpiľak azaletik ikuzten dituzute; zeron baŕnea, ordea, lapuŕkeri ta gaiztakeriz kuin-kuin dago.
  4. Tenteltzaŕok!! Azalekoa egin dunak. baŕnekoa ere ez al-du egin?
  5. Oŕatiño, gañezkiñak ukaŕketan eralgi itzazute, ta dana izango zaizue garbi.
  6. Zuen zori txaŕa, ordea, parisaitaŕona!, iñuntzi,bortusai ta belaŕ guzien amaŕenak ordainduz, zuzentza ta Yainkoaren maitasuna alde batera uzten dituzutenona! Auek egin beaŕak ziran, gero; ayek. beŕiz, ez uztekoak.
  7. Zuen zoritxaŕa, parisaitaŕona!, batzaŕtegietan auiki nagusiak eta zeyetan aguŕak iŕikatzen dituzutenona!
  8. Zuen zori txaŕa, ageri ez diran ta gizonek ayen gañeau ibili aŕen ez dazaguzan iľobiak dirudizutenona!»
  9. Orduan legelari batek yaiki ta esan zion: «Irakasle, oŕela mintzatuz, guri ere irain egiten diguzu».
  10. Bañan, IESU’k esan zion: «Bai eta ere zuen zori txaŕa!. legelariona. Ezin eraman alako zamak bestêi leporatzen bait-dizkiezute; zerok, ordea, beatz batez zamarik ikutzen ere ez dakizute.
  11. Zuen zori txaŕa, zuen asabaek ildako igaŕlêntzat iľobiak antolatzen dituzutenonal
  12. Ayek egiña zuek aitoŕtu ta onaŕtzen duzute, beraz; ayek bizia kendu zietenei iľobiak zuek antolatzen dizkiezuten ezkero. *
  13. Oŕegatik ere Yainkoaren Yakintzak esan zun: «Igaŕle ta bidaliak igoŕiko dizkiet; eta ayetatik ilko eta esetsi egingo dituzte;
  14. gizaldi onek luŕ soŕtzetik onakoan ixuri dan igaŕle guzien odolaz erantzun dezan,
  15. Abel’en odoletik asi ta opaŕi ta yauretxe artean ildako Zakari’ren odoleraño. Izan ere, odol oŕetzaz glzaldi oni zuribidea eskatuko zayo; Neuk dasaizuet.
  16. Zuen zori txaŕa, yakite-giltzaz yabetu zeraten legelariona. Zerok ez bait-zerate saŕtu; ta saŕtzen ziranei eragotzi egin diezute.» *
  17. Oŕela mintzo zitzayela-ta, idazlari ta parisaitaŕak Ari gogoŕ egiten asi ziran, ta askotaz itantzen,
  18. Aren aotik itzen bat yalkiko ote zai.

12

IESU belduŕ gabe aitoŕtu beaŕ

  1. Laguntaldea bitartean eŕuzko aleunkaz, elkaŕ sakatzeko alakoan bildu zala, asi zan lenik bere ikaslêi esaten: «Zeron ardura izazute, parisaitaŕen orantza dan azaluskeriari buruz! *
  2. Ageriko ez danik estalita ezer ere ez bait-dago; ez eta itzalpekorik ere, yakingo ez danik.
  3. Ostera ere, iľuntan zuek esana, argitan entzuna izango da; ta aotik belaŕira gelan zuek erausia, etxegañetik aldaŕikatuko da.
  4. Zuei, beŕiz, ene adiskideoi, dasaizuet: soña il ondoren, besterik ezin egin dutenei buruz ez izutu.
  5. Noren belduŕ zaitezketen, ostera, erakutsiko dizuet. Soiña il ondoren, sulezera yaurti dezaken Alakoaren belduŕ zaitezte; bai!, Oŕen belduŕ zaitezte; Neuk dasaizuet.
  6. Bost txolaŕe ez ote-dira xemaiko bitan salgai? Yainkoarentzat, oŕatiño, ayetako bat ere ez dago aztuta.
  7. Zuen buruko iľe guziak ere zenbatuta daude. Ez, bada, belduŕ izan. Txolaŕe asko baño gurenagoak zerate zuek.
  8. Esan ere dasaizuet: gizauŕean aitoŕtuko nauna, Yainkoaren aingeru auŕean Gizasemeak ere aitoŕtuko du,
  9. gizauŕean ukatuko nauna, beŕiz, Yainkoaren auŕean ukatua izango da.
  10. Gizasemearen auŕka birao legikenari, asketsiko zayo; Goteunaren auŕka birao legikenari, ostera, ez zayo asketsiko.*
  11. Batzaŕtegietara, ta agintari ta nagusiengana zaramazketenean, ez laŕi izan nola ta zuen alde zer erantzun edo zer esango duzuten;
  12. esan beaŕa garai artan bertan Goteunak erakutsiko dizue-ta».

 

Eukimiñaz

  1. Eŕiko norbaitek esan zion: «Irakasle!, esayozu nere anayari ondarea nerekin erdikatzeko».
  1. Bañan, IESU’k esan zion: «Gizona, nork yaŕi nau zuetan ebazle edo banatzaľe?»*
  2. Ta guzientzat esan zun «Zurt egon ta eukimin guzitik zuen burua arduraz zaitu; gañez iñork euki aŕen, aren bizitza ez bait-dago dauzkanetatik eskegita».
  3. Alegi au ere erakutsi zien: «Gizon aberats baten aloŕeko uzta ugaria izan zala,
  4. ua bere kolkorako asmaketan asi zan, esanez: Zer egingo? Nere uzta non bildu ez bait-dut!
  5. Esan zun: oŕa, nere egitekoa. Nere mandioak irauli-puskatu eta zabalagoak egin; eta ayetan nere uzta ta ondasun guziak bildu.
  6. Aŕezkero nere gogoari esango ziokat: Ots!!, oŕa urte askotarako ogasun yoritsu bilduta. Atseden aŕtu. Yan. Edan. Oparo bizil!
  7. Bañan, Yainkoak esan zion: Zoro ori! Gauŕ aŕatsean zure bizi-eske datozke. Zuk bilduak norenak izango dira?
  8. Yainkoarentzat aberastu beaŕen, beretzat biltzen ari dana, oŕelakoxea da.

Yainkoaren gureganako arduraz (Mt. 6, 25-33)

  1. Ta bere ikaslêi esan zien: «Argatik dasaizuet: ez laŕi izan biziarentzat zer yan, soiñarentzat zer yantzi.
  2. Yanaria baño bizia, ta yazkia baño soña geyago bait-dira.
  3. Begira beleak; ez dute ereiten, ez itaitzen; goñuberik ez dute, mandiorik ere ez; ta Yainkoak azten ditu. Txorietatik zuetaraño, ordea, tarte edeŕa dago!
  4. Aitzitik ere, zuetan nor da bere bizitzari ekiñaren-ekiñaz beserdi bat geitu dezayokenik?
  5. Beraz, gutxiena ere ezin duzuten ezkero, osterantzekoaz zertarako ayolaz ibili?
  6. .Begira liliak nola garatzen diran. Ez dira lanean ari, ez goruetan. Ala ere, dasaizuet, Salomon bera, goraldirik ospetsuenean, ez zegola oyetako bat bezain apaindurik.
  7. Oŕ, bada, gauŕ zelayean dagon ta biyaŕ laberatuko dan belaŕa Yainkoak oŕela yazten ba’du, zeinbaterañoko ardura erakutsiko dizue zuei, siniste-txikikoei.
  8. Ez ibili, beraz, zer yan, ala zer edan artega ta laŕi.
  9. Alakoen ondotik luŕkoyak dabiltza; Zuen Aitak ba-daki, ordea, guzion beaŕean zeratela.
  10. Zabiltzate, beŕiz, Yainkoaren Yaureŕi biľa, ta enparau guziok geigaŕiz emango zazkizue.
  11. Ez belduŕ izan motxiño ori; zuen Aitak adeitsuki yaureŕia zuentzat bait-dauka.
  12. Duzutena saldu eta ukaŕ egizute: moŕoizten ez diran zarpak eta aitzen ez dan altxoŕa zuentzat atondu zeruan; lapuŕik an ez bait-dago, ez eta zirtzikatzeko sitsik ere.

  1. Izan ere, zuen altxoŕa non, zuen biotza ere antxe.

Moŕoi ernaya

  1. «Zuen sarkutzak geŕikatu ta kiriseiľuak ixioturik beude,
  2. nagusia ezteyetatik noiz itzuliko dan moŕoyak zai dauden bezela, etoŕi ta yo ala, atea ari irikitzeko.
  3. Zori ontsuak, noski, nagusiak etoŕtzean ernai yaŕugiko ditun moŕoi ayek! Ziñez dasaizuet: geŕia lotuko du, maitara esereraziko ditu, ta bazkari-moŕoiketan ariko zaye. *
  4. Zori ontsuak ayek, bigaŕen gau-aldian, naiz irugaŕenean etoŕita ere, ala yaŕugitzen ba’ditu.
  5. Ori ere yakizute: etxeko yaunak, lapuŕa zein ordutan zetoŕken yakin izan ba’lu, bere etxea zulatzen ez zion utziko.
  6. Oŕela, bada, zaudete gerturik, Gizasemea ez dakizuten garayan datoŕke-ta».
  7. Orduan Kepa’k esan zion: «Yauna, alegi au guretzat ala guziontzat diozu?»
  8. Ta Yaunak esan zun: «Nor da gero, yauŕle zintzo ta gurbiľa, nagusiak otseinburu yaŕia, etxekoei azkuŕia mugonez banatzeko?
  9. Zori ontsua nagusiak etoŕtzean ala ari izaten yaŕugitako moŕoi ua!
  10. Ziñez dasaizuet: ditun guzien buru yaŕiko du.
  11. Baña moŕoi arek bere baitan ba’dio, «nere nagusiak luzatzen dik», eta moŕoi-neskameak astintzen, ta yan-edan-moskoŕean ba'dabil,
  12. berak uste ez dun egunean ta ez dakin garayan etoŕita, bere nagusiak zatituko du ta siniskabekoei dagokiena damayoke. *
  13. Bere nagusiaren gogoa yakinda ere, gerturik egon beaŕean, aren gogara ari ez zan moŕoi ark arakaldi izugaŕia yasan beaŕko du.
  14. Ariña, beŕiz, nagusiaren gogorik yakiteke, astingaŕi zerbait egin lukenak. Asko eman zayonari, asko eskatuko bait-diote; ta asko egotzi zayonari, geyago lakatuko diote».

Gudadei goria

  1. Luŕari su ematera etoŕi naiz, eta zer naiko dut irazeki dedin baño? *
  2. Ukuzpenez ukuzi beaŕa naiz; eta, anartean nere ezin egona!!
  3. Luŕera gentza ipintzeko etoŕi nintzala uste ote duzute, ala? Oŕa esan: ez, noski; bereizkuntza baño. *
  4. Gerokoan, etxe batean bost dirala, iru biren auŕka bereiziko dira; ta bi iruren auŕka.
  5. Zatituko dira: aita semearen auŕka, ta semea aitaren auŕka; ama alabaren auŕka, ta alaba amaren auŕka; amigiaŕeba eŕañaren auŕka, ta eŕaña amagiaŕebaren auŕka.»

(Mt. 16, 2-3) Eguraldiaz

  1. Gizataldeari ba-ziotsan ere: «Ekeratik odei bat soŕtzen ikusita, bereala diozute: «Euriyasa datoŕ», ta alaxe da.
  2. Egoaizea baldin ba’dabil, «bero izango da» diozute; ta alaxe da.
  3. Azalutsok, ortzi-luŕen auŕpegia aditzen ba-dakizute; oraingo garai au, beraz, nola ez duzute ezagutzen? *
  4. Zer dala-ta ez duzute zeronez zuzenki igaŕtzen?
  5. Agintariarengana zure auŕkakoarekin zoazala, bidean bertan arengandik yaregiteko al-egizu, ebazlearen eskuetan yaŕi ez zaitzan, ta ebazleak amainarenetan, ta amainak moŕoilpean.
  6. Azken zipa ordaindu arte ez zera andik irtengo: Neuk dasaizut.

 

13

Garbairako aolkua

  1. Garai artan, Galilai’taŕ batzuei gertatua esaten etoŕi zitzazkion norbaitzuk, alegia opari-odolarekin berayena nâstu zula Pilat’ek.
  2. Ta erantzunez esan zien: «Galilaitaŕik gaiztoenak zirala uste al-duzute galilaitaŕ ayek, oŕenbeste nozitzeko?
  3. Ez, noski: ona Neuk esan. Garbai ez ba’zerate, ostera, guziok ere oŕela zuzituak izango zerate,
  4. Siloe’ko, doŕeak gañera erori zitzayelarik leŕtu zitun emezortzi ayek ere, Yerusalem’ go gizonik ogendunenak zirala uste al-duzute?
  5. Ezta ere, dasaizuet. Garbai ez ba’zerate, ostera, guziok ere oŕela zuzituak izango zerate.»
  6. Alegi au ere esan zien: «Norbaitek pikondo bat bere mâstian landatua zun; ta arengana ale biľa etoŕita, bakaŕik ez zun idoro.
  7. mâstizayari, beraz, esan zion: «Begira!; iru urteotan pikondo ontara ale biľa etoŕtzen naiz; ta alerik ez. Ebaki ezazu. Zertarako egon beaŕ du, bada, luŕean alpeŕik?
  8. Bañan ark erantzun zion: «Yauna!, aurten ere utzazu; nik baranoa atxuŕtu ta simauŕtuko diot, *
  9. ale ote-dakaŕen gerokoan... ez ba’dakaŕ, ebakiko duzu.»

Larunbatez sendaketan

  1. Larunbata zala, IESU batzaŕtegian irakasten ari zan.
  2. Ta ara!, emezortzi urte ayetan makal-aizeak gaitzez zeukan emakume bat an zegon iñola lerdendu eziñik korapiľotuta.
  3. Gaxoa IESU’k ikusi zunean, deitu ta esan zion: «Emakume, zure gaitzetik yaregiña zaude».
  4. Ta eskuak ezaŕi zizkiola, emakumea beingoan lerdendu ta Yainkoa goresten asi zan.
  5. Larunbatean IESU sendagintzan ari zala-ta aseŕeturik, batzaŕ-buruak yaiki ta gizataldeari esan zion: «Ba-dira sei egun lanerako; ayetan etoŕi, bada, sendakuntza biľa; ez, ordea, larunbatean».
  6. Bañan, Yaunak yardetsi ta esan zion: «Azalutsokl, zuetan ez al-du edonork bere idi edo astoa larunbatean ukuľutik askatu ta edatera ateratzen?
  7. Ta Satan’ek emezortzi urteotan loturik zeukan Abraham’en alaba oni lokaŕia larunbatean ezin lekiokela askatu?» 17. Oŕela mintzo-zala, Aren etsayak lotsa ziran; eŕi osoa, beŕiz, poz-pozik zegon Berak egindako aŕigaŕi guziengatik.

 

Yeben-azia (Mt. 13, 31-32; Mk. 4, 30-32)

  1. Esan ere zien: «Zelakoa da Yainkoaren Yaureŕia? Zeren antzeko dala dioket?
  2. Oŕa! gizon batek yeben-azia aŕtu ta bere baratzan erein, zugatz aundi egin zan ernetakoan, ta aren adaŕetan txoriek abi egin: Yainkoaren Yaureŕia oŕelakoxea da.»

(Mt. 13, 33) Orantza

  1. Ta berebat esan zien: «Yainkoaren Yaureŕia zeren antzeko yo nezake?»
  2. Oŕa! emakume batek orantza aŕtu ta iru lakari irintan saŕtu, ore osoa murtzitu arte: Yainkoaren Yaureŕia alaxe da.»

 

Zeru-atea

  1. Yerusalem’eruntz ba-ziyoan eta bidelari iri ta baseŕietan irakasten zun.
  2. Ta norbaitek esan zion: «Yauna, zerua iristen dutenak gutxi al-dira?» Ta Arek esan zien:
  3. «Ate estutik saŕtzeko leya zaitezte; saŕtu nai ta ezin saŕtu asko ibiliko dira-ta; Neuk dasaizuet. *
  4. Etxeko yaunak yaiki ta atea itxi ondoren, atauŕetik zuek ere yoka asiko zerate, esanaz: Yauna!, Yauna!, iriki iguzu! Eta erantzungo dizue: «Nongoak zeraten ere ez dakit.»
  5. Orduan asiko zerate esaten: «Zure auŕean yan eta edan genun, ta gure zeyetan irakasten ari izan ziñan».
  6. Ta esango dizue: «Nongoak zeraten ere ez dakit. Alde Niregandik, gaiztagin guziok!
  7. Orduko negaŕ ta ortz-kaŕaska, Abraham, Ixaak, Yakob eta igaŕle guziak Yainkoaren Yaureŕian; zuen buruak, beŕiz, andik oilduak ikusitakoan!
  8. Ekera-oxezkietatik, ipaŕ-egoetatik datozke, ordea, ta Yainkoaren Yaureŕian maikide eseriko dira.
  9. Ta azkenen diranak lenenak izango dira, ta lenen diranak azkenenak izango dira.»

Erode azeria

  1. Egun artan bertan parisaitaŕ batzu alderatu zitzazkion, esanaz: «Irten emendik eta zoaz; Erode’k il egin nai zaitu-ta.»
  2. Bañan esan zien: «Zoazte ta azeri oŕi esayozute: «Orizu, gauŕ ta biaŕ tuxuriak iraizten ta eriak sendatzen ari nauzu; ta etzi nereak egin du. *
  3. Baña, gauŕ-biaŕ-etzietan auŕera egin beaŕ dut; Yerusalem’dik alde iltzea igaŕleri ez dagokio-ta. *
  4. Yerusalem! Yerusalem! Igaŕieak il eta zuregana bidaliak aŕikatzen dituzun ori! Zenbatetan zure umeak bildu nai izan ditut, oľoak bere txitaldia egapean bezela, ta zuek ez duzute nai izan!
  5. Oŕa, bada!! Zuen etxea utsik geldituko da. Ta ba-dasaizuet: ez nauzute ikusiko «gora Yainkoaren Izenean datoŕena» zuek esateko garaya eldu arte». (Er. 118, 26.)

 

14

Ugeriduna

  1. Larunbatean bazkaltzera parisaitaŕ nagusi batengana saŕtu zala, kirika zegozkion.
  2. Ta ara!, gizon ugeridun bat Aren auŕean zegon.
  3. IESU’k, bada, legelari ta parisaitaŕengana itzulirik, itz egin ta esan zien: «Larunbatean norbait sendatzea ziľegi al da, ala ez?»
  4. Bañan, ayek isilik!... Arek, beŕiz, gizona atzirik, sendatu ta igoŕi egin zun.
  5. Ta ayengana biuŕturik, esan zien: «Nor da zuetan semea edo idia larunbatean osin-zulora erori ba’zayo, berealaxe ateratzen ez dunik?»
  6. Ta oŕetzaz ezin erantzun zioten.

 

Maipururik ez iŕikatu

  1. Maikideak aulki nagusien biľa zebiltzala oaŕturik, alegi au esan zien:
  2. «Ezteiyetara deitua izatean, ez zaitez maipuru yaŕi; bai bait-liteke zu baño gurenagoren bat deitua izatea,
  3. ta biok deitu zaituzanak orduan esan lezaizuke, toki au oŕentzat utzazu. Aŕezkero, azken-tokia âlkez aŕtu beaŕko zenuke-ta.
  4. Bazkaldeya aŕtutakoan, beŕiz, zoaz ta azken tokian yaŕi zaitez, deitu zaitunak etoŕi ta dasaizun: adiskide, zatoz gorago. *
  5. Bere burua gôratzen duna, apaldua izango bait-da; ta bere burua bêratzen duna, gôratua.
  6. Bazkaritara deitu zionari, beŕiz, esan zion: «Bazkari edo aparia gertu duzunean, zure adiskideak ez deitu, senideak ez, aideak ez, auzoko aberatsak ez; bestela, ayek ere deituko zindukete, ta ordaña ba-zenuke. *
  7. Oŕits duzunean, ordea, landeŕ, maki, eŕen ta itsuak deitu;
  8. ta, ayek ez bait-dute ordaintzekorik, zori ontsua izango zera, berpiztaldian zindoen saria aŕtuko duzu-ta.

(Mt. 22, 2-10) Oŕits aundia

  1. Au adituta, maikide batek esan zion: «Zori ontsua Yainkoaren Yaureŕian maikide izango dana.»
  2. Oni, beŕiz, IESU’k esan zion: «Gizon batek apari edeŕa atondu zun, eta artara ainitzi dei egin zien.
  3. Otorduan, deituei bere moŕoya igoŕi zien etoŕtzeko esaten, aparia gerturik zegola-ta.
  4. Baña guziak gogobateko ezezka asi ziran. Lenbizikoak esan zion: aloŕa erosia nauzu, ta ikustera yoan beaŕ dut; asketsi, bada, aŕen!
  5. Beste batek esan zion: bost uztaŕidi erosia nauzu, ta azteŕtzera noa; asketsi, bada, aŕen.
  6. Ta beste batek esan zion: ezkonbeŕi nago ta ezin noake.
  7. Moŕoya, aŕezkero, itzuli zan nagusiari guzia adirazteko. Orduan nagusiak aseŕetuta moŕoyari esan zion: zoaz arin iriko zei ta auzoetara, ta landeŕ, maki, itsu ta eŕenak onara saŕerazi itzazu.
  1. Ta moŕoyak esan zion: Yauna!, agindu duzuna eginda ere, oraindik tokia dago.
  2. Ta nagusiak moŕoyari esan zion: bide eta esietara zoaz, ta gogoŕean ere saŕtzera eragiezu, etxea bate dakidan. *
  3. Neuk esaten bait-dizuet: deitu izandako batek ere ez du nere aparia txastatuko.

IESU’ri nola yaŕai

  1. Arekin laguntalde aundia ziyoan, ta ayengana biurturik, esan zien: *
  2. Niregana norbait ba’datoŕ, ta bere aita, ama, emaztea, seme-alabak, eta anai-aŕebak, bai eta bere burua ere, iguintzen ez ba’ditu, ezin izan diteke nere ikasle. *
  3. Ta gurutza sorbaidan, nere ondoren ez datoŕena, ezin dlteke izan nere ikasle.
  4. Etxea eraiki nai izan ezkero, zuetako nork ez du auŕetik eralgi-beaŕa astiro ainbatzen, buru ematekorik ote-daukanentz?, *
  5. azpikoa ezaŕita gero ezin bukatu ba’du, ikusle guziak aren lepotik asi ez ditezan ixekaz, esaten:
  6. gizon onek eraikitzen asita ezin bukatu izan dik.
  7. Berebat bakaidunen batek basteren auŕka guda egiterakoan, ez al-du ienik astiro gogoratzen amaŕ miľa gizonekin gogoŕ egin ote-lezayoken ogei miľa gizonekin gañera datoŕkionari?
  8. Bestela, alako ua oraindik uŕun dagoño, geznariak bidali ta onezkoak eskatzen diozka.
  9. Oŕela, beraz, zuetan ere ditun guziak uzten ez dituna, ezin izan diteke Nere ikasle.
  10. Gatza ona da; baña gatza gezatu ba’litz, zerez gazitu liteke?
  11. Ez luŕerako, ez eta sastegirako ere ez da gai; ta ortik yaurtitzen dute. Entzuteko belaŕidunak, bentzu.»

 

15

(Mt. 18, 12-14) Ardi Galdua

  1. Zergari ta gizatxaŕ guziak Arengana zetozan, Ari entzuteko.
  2. Parisaitaŕ ta idazlariek, beŕiz, maxiotan zerasaten: «Onek ogenlariekin aŕtu-emanak ba-ditu, ta ayek maikide ditu».
  3. Bañan, IESU’k alegi au esan zien:
  4. «Eun ardi izan ta bat galdu ezkero, zuetako nor ez doa, larogei ta emeretziak laŕean utzirik, galduaren biľa, atzeman arte?
  5. Atzeman orduko, beŕiz, bere lepoan pozik ezaŕtzen du,
  6. ta etxera eldu ala, adiskide ta auzokoak biltzen ditu, esanaz: poz zaitezte nerekin; ardi galdua idoro dut-eta.
  7. Neu aitoŕ natzaizue: oŕela zeruan ere garbai dan ogenlari batengatik poz aundiagoa izango da, garbai izanenik ez duten larogei ta emeretzi zindogatik baño.

  1. Berebat, zein emakumek amaŕ txanpon izan ta bat galdu ba’du, ez du kiriseľua pizten ta etxea isusten ta ez da aren biľa ayolaz ibiltzen, idoro arte?
  2. Idoro ala, beŕiz, adiskide ta auzokoak biltzen ditu, esanaz: poz zaitezte nerekin; txanpon galdua idoro dut-eta.
  3. Neu aitoŕ natzaizue: oŕela Yainkoaren aingeruetan ere pozten dira, garbai dan ogenlari batengatik.»

 

Seme zaŕastela

  1. Esan zien ere: «Gizon batek seme bi zitun,
  2. ta gaztênak aitari esan zion: Aita, indazu ondaretik dagokidan lagiña. Ta aitak ondarea banatu egin zien.
  3. Egun asko baño len seme gaztêna, guziak bilduta, uŕutiko aldetara yoan zan; ta an, bulezka bizirik, bere ogasun guzia irion zun.
  4. Zitunak oro eralgi ordukoxe, beŕiz, bazteŕalde artan gosete izugaŕia soŕtu zan, ta bera laztuta bizitzen asi zan.
  5. Yoan zan, beraz, ta ango eŕitaŕ baten akuran yaŕi zan. Onek bere laŕetara igoŕi zun urdezai.
  6. An, txeŕiek yaten zituzten txilekaz bete naita, iñork ez zizkion ematen.
  7. Beraz, bere senera itzulirik, esan zun: amaikatxo ogipekok nere aitarenean ba-dute ogia ugari; neu, beŕiz, emen goseak iltzen nago! *
  8. Yaiki ta ba-noake nere aitarengana, ta ba-dasayoket: Aita!, Goikoaren auŕka ta zuri buruz ogen egin dut;
  9. ez naiz oŕezkero zure seme-izena eramateko gai; zure ogipekoetan aŕtu nazazu, aŕen!
  10. Beraz, yaiki ta aitarengana yoan zan. Oraindik ua uŕutian zala, aitak ikusi zun, ta biotza erdiratu zitzayola, semearengana irten zan arin, ta besoak lepora ezaŕirik, laztandu egin zun.
  11. Orduan semeak esan zion: «Aita, Goikoaren auŕka ta zuri buruz ogen egin dut; ez naiz oŕezkero zure seme-izenaz deitzeko gai.»
  12. Aitak, ordea, bere moŕoyei esan zien: Soñekorik edeŕena aguro ekaŕi ta yantziozute, ta eraztuna eskuan ta oskiak oñetan saŕtu izkiozute.
  13. Txekoŕ gizena ere ekaŕi ta il ezazute; ta oŕits ta yai bedi;
  14. nere seme au iľa izanda beŕpiztu, ta galdu zana azaidu dalako. Ta asi ziran oŕitsean pozten.
  15. Seme zâŕena, beŕiz, landan zan. Andik etxera uŕbildu zanean, eresi ta dantzak entzun zitun,
  16. ta moŕoi bat deiturik, ari galde egin zion guzi ayek zer ziran.
  17. Moŕoyak esan zion: Anaya etoŕi zaizu, ta zure aitak txekoŕ guritua il du; semea beŕiro osasundun beretu dulako.
  18. Orduan, aseŕeturik, ez zun saŕtu nai; ta arengana aita irten zan aŕenez. *
  19. Bañan aitari yardetsi ta esan zion: ona!, ainbeste urtetan yopu natzaizu zure agindurik bein ere autsi gabe, ta antxume bat ere ez didazu iñoiz eman, nere adiskidêkin yolas aŕtzeko.

  1. Ta ematxaŕekin ogasuna irentsi dizun seme oŕentzat, etoŕi danekoxe, txekoŕ guritua il duzu.
  2. Bañan aitak esan zion: Seme!, zu beti nerekin egoten zera, ta nereak oro zure dira.
  3. Egoki da, ordea, oraingo poza eta yaya, zure anai au iľa izana piztu, ta galdua zana azaldu dalako.»

 

16

Yauŕle maltzuŕa

  1. Bere ikaslêi ere esan zien: «Gizon aberats bati bere yauŕlea salatu zioten ogasuna irioten ziola-ta.
  2. Beregana deituta esan zion, beraz: Zer da zutzaz dantzudana? Zure yauŕpidea erakuskidazu; onezkero yauŕle ezin izan zaitezke-ta.
  3. Yauŕleak ordun bere baitan esan zun: Zer dagiket? Nagusiak yauŕgoa kentzen bait-dit. Atxuŕean ezin dut. Eskean lotsa naiz.
  1. Ba-dakit zer egin, yauŕgotik astandua naiteken orduko, bere etxean nork aŕtu izan dezadan.
  2. Beraz, bere nagusiaren zoŕdunak banaka deiturik, lenbizikoari esan zion: nere nagusiari zenbat zoŕ diozu?
  3. Arek esan zion: Eun aŕatz olio. Ta yauŕleak ari: tori zure agiria, eseri eta idatzi azkaŕ beŕogei ta amaŕ. *
  4. Gero beste bati esan zion: Eta zuk zenbat zoŕ diozu? Ark esan zion: Eun eŕegu gari. Ta yauŕleak ari: tori zure agiria, ta idatzi larogei.
  5. Nagusiak, beŕiz, yauŕle maltzuŕ ua goraiphatu egin zun, zuŕki ari izan bait-zan. Izan ere, luŕkoien umeak beren artekoekin zuuŕago bait-dira argi-umeak baño. *
  6. Nik, beraz, dasaizuet: mammon okeŕaren lepotik zuen adiskideak geitu itzazute, ilko zeratenean betiko aterpera zatotsaztentzat.
  7. Ñimiñoan zintzo, aundi-askoan ere zintzo; ta ñimiñoan maltzuŕa, aundian ere maltzuŕ.
  8. Mammon okeŕaz zintzoak izan ez ba’zerate, beraz, ondasun yatoŕa nork egotziko dizue? *
  9. Ta besterenaz zintzoak izan ez ba’zerate, zerona nork emango dizue? *
  10. Iñor ezin izan diteke bi nagusiren moŕoi; edo bata goŕoto ta bestea maite izango bait-du; edo batari adikoŕ ta besteari ayolagabe izango zayo. Yainkoaren ta aberaskeriaren moŕoi ezin izan zaitezkete.»

Parisaitaŕen azaluskeria

  1. Parisaitaŕ ziľaŕzaleak guzi ori entzun zuten eta Ari paŕ egiten zioten.
  2. Esan zien, beraz: «Zuek gizauŕean zintzo-antzekoak izaten ba-dakizute; zuen biotzak, ordea, Yainkoak ba-dazagutzi. Gizauŕean gorena, beŕiz, Yainkoaren auŕean nazkagaŕi da.
  3. Lege ta Igaŕlên aldia Yon arterañokoan izana da; aŕezkero, Yainko Yauraldiaren Beŕi

Ona zabaltzen da, ta guziak oldarez arâ datoz.

  1. Erazagoa da, beŕiz, ortzi-luŕak igarotzea, kizkitxo bat ere legetik yalkitzea baño.
  2. Bere emaztea utzi ta beste bat aŕtzen dunak, izoŕkeri dagi; ta senaŕak zapuztua beretzat aŕtzen dunak, izoŕkeri dagi.»

 

Aberats beti-yai ta Lazar eskalea

  1. «Gizon aberats bat zan, purpura ta liñaberazko yazkiak eta egun oro oŕits edeŕak izan oi zituna.
  2. Bai eta Lazar zeritzan eskale bat ere ba-zan aberats aren atalondoan zauriz yosirik etzanda,
  3. aberatsaren maitik yalkitako apuŕez asegale; zakuŕak, ostera, zetozkion ta zauriak miľikatzen zizkioten.
  4. Eskalea il zan, ta aingeruek Abraham’en altzora eraman zuten. Aberatsa ere il zan, ta eortzi zuten. *
  5. Sulezean zegola, begiak yasorik, Abraham uŕundik ikusi zun, bai eta aren altzoan Lazar ere. *
  6. Ta deadaŕez esan zion: «Abraham aita!, nitzaz eŕuki izan, ta Lazar niregana igoŕazu, bere erpurua urtan bustita, mingaña oztu dezaidan; gaŕ ontan oñazez nago-ta.»
  7. Bañan, Abraham’ek esan zion: «Seme, oroi zaitez, bizi ziñanean, atsaldia aŕtu zenula, Lazar’ek, beŕiz, atsekabea. Orain, ostera, atsaldia arek emen du, ta zuk oñazea.
  8. Osterantzean ere, gure ta zuen artean, leze aundi bat dago, emendik oŕara igaro naiko lukena yoan ez dedin, eta oŕtik onera etoŕi naiko lukena eziñean daiten.
  9. Ta besteak esan zion: «Aŕen!, aita: Lazar ori beiñik-bein nere aitaren etxera igoŕazu,
  10. ditudan bost anayei emengoa aitoŕtzeko, oñazetoki ontara ayek ere ez datozan.»
  11. Bañan Abraham’ek esan zion: «Moxe ta Igaŕleak ba-dituzte; bentzuyete».
  12. Ta ark esan zion: «Ez, Abraham aita; ildakoren bat ayetara ezkero, garbai izango dira».
  13. Abraham’ek yardetsi zion: «Moxe’ri ta Igaŕlêi ez ba’dantzuyete, iľartetik iñor piztu ba’ litz ere, ez diote sinistuko.»*

 

17

Gaizpideaz ta irain-asketsaz (Mt. 18, 6-7; Mk. 9, 42)

  1. Bere ikaslêi esan zien: «Eziña da gaizpiderik ez soŕtzea; bañan, au zori txaŕa! gaizpidea yaŕtzen dunarena.
  2. Obe litzayoke alakoari, eyotaŕia lepotik ezaŕita, itxasora yaurtia izatea, txikitxo auetako bat ere gaizpideratzea baño.
  3. Zeron ardura ezazute. Zure anayak uts egin ba’du, akaŕ egiozu; ta garbai ba’litz, asketsiozu.
  4. Ta egunean zazpitan uts eginda, egunean zazpitan «garbai nauzu» esaten ba’datoŕkizu, asketsiozu».

 

Siñeste ta apaltasunaz

  1. Ta bidaliek Yaunari esan zioten: «Siñeskuntza geitu iguzu».
  2. Yaunak, beraz, esan zien: «Yeben-azia bezainbateko siñeskuntza ba’zenute, masustondo oni «eŕotik atera ta itxasora alda adi» zuek esan ezkero, men egingo lizueke.
  3. Moŕoya goldean naiz artzaintzan izanda landatik biuŕtzen danean, zuetako nork dasayo: «Auŕera azkaŕ; eseri aparitan?»,
  4. ta ez dasayo, aitzitik, «aparia gertu idak, geŕikoa lotu ta yan-edaten dedaño mirabetzan ari akit; ta gero ik yan-edango duk?»
  5. Moŕoyari eskeŕ egingo ote dio, agindu zayona bete dulako? Nik ez uste!
  6. Oŕela zuek ere, agindu zaizuen guzia egin ondoan, esazute: moŕoi txatxaŕ gera. Egin beaŕ genuna egin dugu.»

Amaŕ legenaŕdunak

  1. Yerusalem’erakoan, bein Samari’n ta Galilai’n baŕna ziyoan.
  2. Ta eŕixka batean saŕtzen zala, auŕkez zetozan amaŕ gizon legenaŕdun uŕundik gelditu
  3. ta asi ziran deadaŕez Ari esaten: «IESU nagusi ori!, eŕuki zakizkigu».
  4. Ikusi zituneko, esan zien: «Zoazte, ta apaizei auŕkeztu zakizkie». Ta, ara!, yoatean garbi egin ziran.
  5. Ayetako batek, sendatu zala ikusi zunean, atzera egin zun, Yainkoa deadaŕez goratzen.
  6. Ta Aren oñetara auzpeztu zan eskeŕ egiñaz; ta alako ua samaritaŕa zan.
  7. Orduan IESU’k itz egin ta esan zun: «Ez al-dira amaŕak garbituak izan? Non dira, bada, bederatziak?
  8. Aŕotz au besterik ez da izan Yainkoa goratzeko itzuli danik?» *
  9. Ta esan zion: «Yaiki ta zoaz. Zure siñesteak yarein zaitu».

Yainkoaren Yauraldiaren etoŕeraz

  1. Parisaitaŕ batzuk itandu zioten: «Yainkoaren Yauraldia noiz datoŕ» Ark yardetsi ta esan zien: «Yainkoaren Yauraldia oaŕgaŕiro ez datoŕ. *
  2. Ez dioteke: «Oŕa oŕ!... edo, ara an!» Yainkoaren Yauraldia zuenean duzute.»

Gizasemearen Eguna

  1. Ta bere ikaslêi esan zien: «Ba-datozke egunak, eta orduan zuek Gizasemearen egun bat bederen ikusi nai izango duzute; ta ez duzute ikusiko.
  2. Ta esango dizuete: Ona emen; oŕa oŕ! Aren biľa ez zaitezte iñora yoan.
  3. Alabaña, odeiz-odei dirdiratuz tximist argitsua diyoan bezela, bere Egunean Gizasemea ere alaxe agertuko da.
  4. Artara baño len, ordea, gizaldi onengandik neke asko yasan; ta, gaiztetsia izan beaŕa da.
  5. Ta Noe’ren egunetan gertatua, Gizasemearen Egunetan ere gertutako da.
  6. Yan, eta edaten, ezkonduz ta ezkoneraziz bizi ziran, Noe kutxan saŕtu zan eguneraño: uyoldea etoŕi zan eta guziak suntsitu zitun.
  7. Lot’en egunetan bezelaxe izango da: yan, edan, saldu, erosi, landatu, eta etxeak eraikiz bizi ziran;
  8. Lot Sodoma’tik irten zan egunean, ordea, su ta kirastautsak ortzitik yeitxita guziak iľaundu zitun.
  9. Gizasemea ageri beaŕa dan egunean ere, alaxe yazoko da.
  10. Egun artan, etxegañean legokena, ez bedi baŕnean lituzken atuxak ateratzeko yeitxi; ta berebat, aloŕean litzakena, ez bedi atzera itzuli.
  11. Lot’en emazteaz oroi zaitezte. *
  12. Bizia yarein nai lukenak, galduko du; ta galdu lukenak, yagongo du.
  13. «Ba-dasaizuet: mai-etzangu batean bi arkituko dira gau artan; bata aŕtu ta bestea utzia izango da. *
  14. Emakume bi elkaŕekin eyotzen ari izango dira; bata aŕtu ta bestea utzia izango da.»...
  1. Orduan ayek dasayote: «Non, Yauna?» Ta Ark esan zien: «Saŕaskia non, aŕanoak ere arâ bilduko dira.» *

 

18

Ebazle lotsagabea

  1. Otoiketan aspeŕtu gabe beti ekin beaŕ zutela erakusteaŕen, alegi bat ere aipatu zien,
  2. esanaz: «Iri batean ebazle bat zan Yainkoaren belduŕik eta gizonen ayolarik gabe.
  3. Iri artan bertan ere alargun bat zan; ta ebazlearengana zetoŕen, esanaz: «Nere aitzikoari buruz zuzenbidea idazu».
  4. Luzaroan, ezezka ibili zitzayon. Ondoren, ordea, bere baitan esan zun: «Yainkoaren belduŕ, ta gizonen lotsa ez ba’ naiz ere,
  5. alargun oŕi, gogaikaŕi zaidan ezkero, zuzenbidea egingo diot, aŕamazkan noizpait ez datoŕkidan.» *
  6. Yaunak esan zien: «Ebazle gaiztoak diona, entzun ezazute.
  7. Ez ote-die gero Yainkoak zuzenbidea egingo, gau ta egun deadaŕez dagozkion bere autetsiei? Ayen lepotik yasanbera azalduko ote-da?
  8. Zuzenbidea egingo die, noski, ta laisteŕ egingo ere: Neuk dasaizuet.» Alabaña, Gizonaren Semeak datoŕkenean, luŕgañean siniskuntzarik arkituko ote-du? *

Parisaitaŕa ta zergaria

  1. Berak zintzo ta besteak ezer ez diralakoan, aŕo-aŕo dabiltzan batzuentzat alegi au ezan zun:
  2. «Yauretxera, otoi egiten, gizon bi igo ziran; bata parisaitaŕ, bestea zergari.
  3. Parisaitaŕak, otoyaldian zutik, bere baitan onela zion: Ene Yainkoa!, eskeŕ dagizut, beste gizonak edo oŕako zergari ori bezela, lapuŕ, okeŕ ta ezkontza-nâsle ez naizalako.
  4. Aste oro bitan baru egiten dut, eta ditudanen amaŕena ematen.
  5. Zergariak, beŕiz, uŕutian zegola, begiak ortziruntz ez zitun yaso ere nai, ta bulaŕ-yoka zion: «Ene Yainkoa!!, ogenlari onentzat eŕuki izan.»
  6. Ba-dasaizuet: au etxera zindotuta itzuli zan; bestea, ez. Goratzen dana apaldua izango da-ta; apaltzen dana, beŕiz, goratua izango da.»

IESU eta auŕak (Mt. 19, 13-15; Mk. 10, 13-16)

  1. Auŕtxoak ere ba-zekazkioten, ikuťu zitzan; ta ikaslêk, ori ikusita, akaŕ zegieten.
  1. Bañan, IESU’k auŕak deitu zitun, esanaz: «Auŕtxoak Niregana etoŕtzen utzi, ta ez eragotzi; Yainkoaren Yaureŕia oŕelakoena da-ta.
  2. Ziñez dasaizuet: auŕtxoak bezela Yainkoaren Yaureŕia aŕtu ez lukena, ez da artan saŕtuko.»

 

Gazte aberatsa (Mt. 19, 16-22; Mk. 10, 17-22)

  1. Aundizki batek itandu zion: «Irakasle on Ori! Zer egin beaŕ dut Betiko Bizitza yarausteko?»
  1. Ta IESU’k esan zion: «
  2. Ona zergatik diostazu? Iñor ez da ona, Yainkoa baizik.
  3. Aginduak ba-dakizkizu: ez izoŕtu, iñor ez il, ez ostu, gezuŕezko aitoŕik ez esan, zure aita-amaei lotsa izan.»
  4. Besteak esan zion: «Guziok gaztetanik bete ditut.»* 22. IESU’k entzunda esan zion: «Gabe zerantxo bat ba-duzu oraindik. Dituzun guziak saldu, ta landeŕei eman; ta altxoŕa zeruan dukezu; ta zatoz!, zaŕaizkit.»
  1. Au entzunda goibeldu zan, aberats okitua bait-zan.
  2. IESU’k, beŕiz, ua goibeldurik ikusita esan zun: «Bai zaľa!, aberatsak Yainkoaren Yaureŕian saŕtzea.
  3. Oŕatzulotik gamelua eŕazago igaro liteke, aberatsa Yainkoaren Yaureŕian saŕtu baño.»
  4. Ta entzuleak esan zuten: «Nor yaregin diteke, beraz?»
  5. Bañan, IESU’k esan zun: «Gizonentzat ezinkizuna, Yainkoarentzat eginkizun».

Oldez landeŕ egiñak

  1. Orduan Kepa’k esan zun: «Ona emen gu, dana utzita, yaŕai gatzazkizunok».
  2. Ta IESU'k esan zien: «Ziñez dasaizuet: ez da iñor ere, Yainko-Yauraldiaŕen etxe, emazte, senide, aide edo semeak utzi ondoren;
  3. geyago mende ontan, ta betiko bizitza gerokoan aŕtzen ez dunik.»

IESU bere azaga iragaŕtzen (Mt. 20, 17-19; Mk. 10, 32-34)

  1. Izan ere, atzeŕitaŕei emana, ixekatua, iraindua ta listukatua izango da.
  2. Ta zigoŕkatu ondoren Ua il egingo dute; ta irugaŕen egunean piztuko da.»
  3. Ayek, beŕiz, ez zuten ezer ere uleŕtu; ta itzok ayentzat estalirik zeuden; ta ez zioten esana igaŕtzen. *

 

Itsua ikustun (Mt. 20, 29-34; Mk. 10, 46-52)

  1. Yeriko’ra urbildu zalarik, itsu bat antxe zegon bide ondoan eserita, eskean.
  2. Gizataldea iragotzen zentzuneko, beŕiz, zer ote zan galde egin zun.
  3. Ta esan zioten: «IESU Nazoretaŕa igarotzen da».
  4. Orduan ots egin zion, esanaz: «IESU1, Dabid’en seme Ori, nitzaz eŕukit»
  5. Ta auŕetik ziyoazanek larderiatu zuten isiltzeko. Ark, ordea, areago ots egiten zion: «Dabid’en seme Ori, nitzaz eŕuki!»
  6. Beraz, IESU’k, gelditurik, Beragana ekaŕtzeko agindu zun; ta itsua uŕbildu zitzayonean, itandu zion,
  7. esanaz: «Zer nai duzu Nik zuri egitea?» Ta ark eranzun zion: «ikuseraztea, Yauna!»
  8. «Ikusi, ba!» IESU’k esan zion, zure siñesteak sendatu zaitu.
  9. Ta bertantxe ikustun biuŕtuta, Aren ondotik ziyoan, Yainkoa goratuz. Eŕi osoak berebat, yazoa ikusirik, Yainkoa edeŕesten zun.

 

19

Zakai

  1. Yeriko’n saŕtuta, igaro-yoanez ziyoan.
  2. Ta ara!, Zakai zeritzan ta zergariburu zan gizon aberats bat
  3. IESU nor zan ikusmiñez zebiľan; gizataldeaŕen ez zezaken, ordea, ñaŕoa zalako.
  4. Antxintxika, beraz, auŕea aŕtuz, astigaŕ batera igo zan, Ua ikusteko; andik igaro beaŕa zan-ta.
  5. IESU’k arâ orduko, begira ta ikusi zun, ta esan zion: «Zakai, yeitxi azkaŕ, gauŕ zurean egon beaŕ dut-eta.»
  6. Beraz, yeitxi zan azkaŕ, ta etxera pozik aŕtu zun.
  7. Ta guziak, ori ikusirik, maxiotan asi ziran, esanaz: «Gizatxaŕ baten etxean Ori kokatu!»
  8. Zakai’k, beŕiz, Yaunari auŕkeztuta esan zion: «Emen naukazu, Yauna! Ditudanen erdia landeŕei damayet, eta norbaiti bidegabez zerbait kendu izan ba’diot, alakoari lau alako biuŕtzen diot.» *
  9. Ta IESU’k esan zion: «Etxe ontan gauŕ osakuntza egin da; au ere Abraham’en semea da-ta.
  10. Gizasemea, galdua biľatu ta gaizkatzera etoŕi bait-da.»

(Mt. 25, 14-30) Amaŕ minak

  1. Yerusalem’etik uŕbiľean bait-zan, ta Yainkoaren Yauraldia auŕki agertzekoa zalakoan entzuleak bait-zeuden, alegi au esan zien:
  2. «Aundizki bat uŕutiko luŕaldera yoan zan, ango yaureŕia beretu ondoren itzultzeko asmotan.
  3. Ta bere amaŕ moŕoi deiturik, amaŕ mina banatu zizkien, zesayela: Ekin irabazketan, natoŕen arte. *
  4. Bere eŕitaŕek goŕoto zuten, ta aren ondotik geznariak bidali zituten, esanaz: Ez dugu nai gizon ori yauntzat. *
  5. Eŕi ua beretu ondoren itzulita, dirua eman izan zien moŕoyak deitu zitun, nork zenbat irabazi zun yakiteko.
  6. Lenbizikoa auŕkeztu zitzayon esanaz: Zure minak amaŕ mina soŕtu ditu.
  7. Yaunak esan zion: Ots!, moŕoi on ori; gutxitxoan zintzo izan bait-zera, amaŕ iriren buru izango zera.
  8. Bigaŕena ere eldu zan, esanaz: Yauna!, zure minak bost mina soŕtu ditu.
  9. Oŕi ere esan zion: Zu ere bost iriren buru zaitezke.
  10. Beste bat etoŕi zan, esanaz: Yauna!, oŕ duzu zure mina; zapitan bilduta euki dut;
  11. latza zeralako zure belduŕ bait-nintzan; ipiñi ez duzuna aŕtu, ta erein ez duzuna itaitzen duzula.
  12. Yaunak dasayo: Eroŕen aotik ebazten aut, moŕoi okeŕ ori. Latza naukala, ta ipiñi ez dikadana aŕtu, ta erein ez dikadana itaitzeko gizona naukala ba-ekikan.
  13. Zergatik ez duk, bada, nere dirua irabazitan yaŕi, ta nik etoŕtzean irabaziekin bilduko nikek?
  14. Ta angoei esan zien: Mina ken iozute, ta amaŕ mina ditunari emayozute.
  15. Ta esan zioten: Yauna, amaŕ mina ba-ditu.
  16. Ba-dasaizuet: dunari emango zayo; ez dunari, ordea, duna ere kenduko zayo.
  17. Yauntzat nai izan ez nauten nere etsayak, beŕiz, ekaŕi ta nere auŕean il itzazute.» *             
  18. Itzok bukatuta, auŕera asi zan beŕiro, Yerusalem’era igotzen.

 

Yerusalem’era saŕtze (Mt. 21, 1-11; ospatsua Mk. 11, 1-11; Yon 12, 12-16)

  1. Oliamendi ondoko Betpage ta Betani´ra eldu zanean, bere ikaslêtako bi igoŕi zitun,
  2. esanaz: «Auŕeko eŕixka ortara zoazte; an saŕtu ala, astakume bat idoroko duzute lotuta, gaurdaño iñor gañean yaŕi ez zayona. Askatu ta ekaŕkidazute.
  1. Ta zergatik askatzen duzuten iñork itantzen ba’dizue, esayozute: Yaunak aren beaŕ du.»
  2. Igoŕi ayek, arâ yoanda, dana IESU’k esan zienez idoro zuten.
  3. Astakumea askatzen ari zirala, yabêk esan zieten: «Astakumea zergatik askatzen duzute?»
  4. Ayek erantzun zioten: «Yaunak beaŕ dulako!»
  5. Orduan, IESU’ri ekaŕi zioten; ta beren txabuxak astakumeari gañera ezaŕita, gañean IESU yaŕi zuten.
  6. Ta auŕera ziyoan bitartean, beren txabuxak bidean lagunabaŕek irauŕtzen zizkioten.
  7. Oliamendi baŕen aldera eldu zirala, ikasle saiľeko guziak asi ziran pozaren-pozez Yainkoa ozengi goresten, ikusitako alatz guziengatik,
  1. esanaz: «Gora!, Yaunaren Izenean datorkigun bakalduna! Gentza zeruan, ta aintza goyenetanl!»*
  2. Gizataldeko parisaitaŕ batzuk, ordea, esan zioten: «Irakasle!, zure ikasle oriei agiraka egiezu».
  3. Bañan, Ark erantzunez esan zien: «Ba-dasaizuet: auek isiliko ba’lira, aŕiek oyu legikete».

 

IESU negaŕez

  1. Uŕbildu zanean, beŕiz, iria ikusirik, arengatik negaŕez, asi zan esaten:
  2. «Zuk ere ai! ezagutu ba’ zenu, egun ontan beintzat, gentzarako zenegokizuna! Tamalez, ordea, zure begientzat estalirik zegon!!
  3. Egunak datozkizuke, ta zure etsayek lubaki-esia baranoan atxuŕtuko dizute, ta baŕnean aŕtu ta alde guzietatik ertsatuko zaitute.
  4. Ta zurean zerori ta zure umeak suntsituko zaituzte, ta aŕirik ere aŕgañean ez dute utziko; zureganako adei-garaya ezagun izan ez duzulako.»

Yauretxeko salketariak

(Mt. 21, 12-13; Mk. 11, 15-17;
Yon 2, 14-16; Is. 56, 7)

  1. Yauretxean saŕtuta, salerosketan an ziardutenak iraizten asi zan,
  2. zesayelarik: «Idatzita dago: nere etxea, otoi-etxe; zuek, ordea, lapuŕ-zulo egin duzute».
  3. Ta egun oro yauretxean irakasten zun. Bañan, apaizpuru, idazlari, ta eŕiko nagusiak Ua galdu nairik zebiltzan;
  4. ez zuten, ordea, asmatzen zer egin, eŕi osoa Ari entzuten buru-belaŕi bait-zegon.

20

IESU’ren al izateaz (Mt. 21, 23-27; Mk. 11, 27-33)

  1.  Alako egun batean,  yauretxean eŕiari irakasten ta Beŕi Ona azaltzen ari zala, apaizpuru ta idazlariek zâŕekin alkaŕtuta,
  2. itz egin ta esan zioten: «Esaiguzu; zein eskubidez ari zera oŕela? Eskubide ori nork eman dizu?»
  3. Ark erantzun zien: «Galdetxo bat Nik ere egingo dizuet. Esaidazute:
  4. Yon’en ukuzpena zerutik ote-zan, ala gizagandik?»
  5. Ayek, beŕiz, elkaŕean ziardukiten, esanaz: «Zerutik ba’ diogu, Berak dasaiguke: Zergatik ez zenioten, bada, siñetsi?
  6. Gizagandik ba’diogu, beŕiz, eŕiak aŕika ekingo digu; Yon igaŕle zala etsi-etsirik dago-ta.
  7. Erantzun zioten, beraz. ez zekitela nondik zan.
  8. Ta IESU’k esan zien: «Ez eta Nik ere, oriek zein eskubidez egiten ditudan ez dizuet esango».

Mâstiko nekazari gaiztoak (Mt. 21, 33-46; Mk. 12, 1-12)

  1. Ta eŕiari alegi au esaten asi zan: «Gizon batek mâsti bat landatu zun, ta nekazari batzuei akuran utzirik, luzarorako uŕutiratu zan.
  2. Uztaroan, maizteŕ ayetara moŕoi bat igoŕi zun, mâsti-zitutik eman zezayoten. Nekazariek, ordea, ua astindu ta esku-utsik yaurti zuten.
  1. Beste moŕoi bat igoŕi zien; ta ayek ori ere astindu ta iraindu ondoren, esku-utsik yaurti zuten.
  2. Oraindik, beste irugaŕen bat bidali zien; ayek, ordea, ua ere zaurtu ta yaurti egin zuten.
  3. Orduan, mâsti-yabeak esan zun: Zer dagiket? Nere seme kuťuna igoŕiko diet; Ua ikusita, ausaz lotsa azalduko zazkio.
  4. Baña, maizteŕek ikusi zutenean, elkaŕi esan zioten: oñordekoa au duk; il dezakagun, ta yarauntsia guretzat.
  5. Ta mâstitik yaurti ta il egin zuten... mâsti-yabeak zer egingo die?
  6. Etoŕiko da, ta alako maizteŕak zuzituko ditu, ta mâstia beste batzuei damayeke.» Au adituta, ayek esan zuten: «Ez, aŕen! ez».
  7. Baña, Arek ayei so egiñaz, esan zien: «Zer da, beraz, idatzitako au:

Argiñek astandutako aŕia

Giltzaŕi nagusi ipiñia da? (Er. 118, 22) *

  1. Aŕi onen gañean eroriko dana, puskatuko da; aŕi onek, beŕiz, norbaiten gañera yausiz-gero, alakoa apuŕtu egingo du.»
  2. Apaizpuru ta idazlariek, alegi au berengatik esan zula igaŕirik, orduan bertan Ua atzi nai zuten; bañan eŕiaren belduŕ ziran.

 

Zerga-ordainketa (Mt. 22, 15-22; Mk. 12, 13-17)

  1. Beraz, atustan yaŕirik, azkondari batzu Arengana igoŕi zituten, itzen bat zintzo-azalez atzi zezayoten, Ua eŕi-yauŕlearen esku ta menpera eratoŕtzeko.
  2. Ta galde au egin zioten: «Irakasle!, ba-dakigu zuzen erausi ta irakasten duzula, ta nor dan bereizteke Yainkoaren bidea egiz darakasazula.
  3. Kaisar’i zerga ematea ziľegi ai-da, ala ez?
  4. Ayen maltzuŕkeria igaŕirik, esan zien:
  5. «Txanpon bat erakuskidazute. Dakaŕtzin irudi ta idazkuna norenak dira?» Ayek erantzunda esan zioten: «Kaisar’enak».
  6. Orduan, Ark esan zien: «Oŕezkero, Kaisar’ena Kaisar’i, ta Yainkoarena Yainkoari emayozute».
  7. Ta itzik ere ezin atzi zioten eŕiaren auŕean; ta Aren erantzunaz aŕiťuta isili ziran.

Beŕpizteaz (Mt. 22, 23-33; Mk. 12, 18-27)

  1. Beŕpizterik ez dala dioten sadukaitaŕetako batzuk ere, Arengana alderatuz, itandu zioten,
  2. esanaz: «Irakasle!, Moxe’k idatzirik utzi digu: semerik gabe emaztea utzirik norbaiten anaya il ba’litz, aren anayak beretzat alarguna aŕtu ta anai zanari ondorengoa soŕtu bezayo. *
  3. Oŕ, bada, zazpi anai ziran, ta lena ezkondu ta semerik gabe il zan.
  4. Bigaŕena ere alargunarekin ezkondu, ta semerik gabe il zan.
  5. Irugaŕenak ere alarguna aŕtu zun beretzat; eta orobat zazpirek; auŕik ez zuten izan ta il egin ziran.
  6. Azkenik, emakumea ere il zan.
  7. Beraz, zazpirek emaztetzat izan zuten ezkero, beŕpiztaldian ayetako norena izango da emazte?»
  8. IESU’k erantzun zien: «Mende ontako gizakumeak dira ezkontza-arazotan ibiltzekoak;
  9. arako mende ua iristeko ta iľartetik beŕpizteko lain auŕkituentzat, beŕiz, ezkontza-arazorik iñola ere ez dago;
  10. ezin il dira-ta; beŕpiztez ala biuŕtuak, aingeruak bezela, Yainkoaren seme bait-dira.
  11. Iľak beŕpizten dirala, beŕiz, Moxe’k berak adirazten digu, laŕ ondoam Yainkoari, Abraham’en Yainkoa ta Ixaak’ en Yainkoa, ta Yakob’en Yainkoa diotsanean.
  12. Yainkoa, beŕiz, ez da iľen Yainko, bizidunena baño; Arentzat guziak bizi dira-ta.»
  13. Idazlari batzuk orduan itz egin ta esan zioten: «Edeŕki esan duzu, Irakasle!»
  14. Ta aŕezkero ez zuten ezer itantzeko adorerik.

 

Mesia, Dabid’en seme (Mt. 22, 41-45; Mk. 12, 35-37)

  1. Bañan Ark esan zien: «Nola diote, Kisto’a Dabid’en seme omen dala?
  2. Dabid’ek berak eresi-idaztian bait-dio:

Yaunak nere Yaunari esan zion: nere eskui aldean eseri zaitez,

  1. zure etsayak oñazpikotzat

yaŕtzen dizkizudan arte. (Er. 110, 1-2)


 


  1. Beraz, Dabid’ek Yauna ba’diotsa, aren seme nola izan diteke?» *
  2. Ta eŕi osoak entzunda, bere ikaslêi esan zien: «Zurt egon idazlariei buruz. Yantzi-luzeok oŕ dabiltza, zeyetan aguŕak, batzaŕtegietan aulki nagusiak, eta aparietan maipurua iŕikatzen,
  3. ta alargunen etxeak, otoi luzeren apukoz, iresten. Epai zoŕotza aŕtuko dute, noski, oriek.»

 

21

Alargunaren ukaŕtxoa (Mk. 12, 41-44)

  1. Begiak yasorik, aberats batzu ikusi zitun beren emariak atabakan botatzen.
  2. Alargun landeŕ bat ere ikusi zun zipatxo bi an botatzen.
  3. Ta esan zun: «Ziñez dasaizuet: alargun landeŕ onek, guziek baño geyago bota du.
  4. Guzi oriek, Yainkoarentzako oparietara gañezkiñetatik bota bait-dute; onek, ordea, bere apurtxotik bizitzarako zeukan guzia bota du.»

 

Yerusalem’en poŕokaldiaz (Mt. 24, 1-3; Mk. 13, 1-4)

  1. Yauretxea aŕi edeŕez ta opariz apaindua zegola zioten batzuei esan zien:
  2. «Auŕean dituzuten guziotatik, aŕi gañean aŕirik luŕera gabe geldituko ez dan egunak ba-datozke.»
  3. Ta itandu zioten, esanaz: «Irakasle, oriek noiz gertatzekoak dira? Ta zein igaŕpide izango da oŕelakoak gertatzekoan?»
  4. IESU’k esan zien: «Ernai ibili!, atzipera ez etoŕtzeko. Ainitz ba-datozkizue-ta, nere izenean esaten: ni naiz; garaya eldu da. Ez yoan, beraz, ayen ondotik.
  5. Guda ta zalapartak entzun aŕen, ez izutu. Olakoak lenik gerta beaŕ; amaya ez dago, oŕatiño, auŕki.
  6. Ba-zesayen ere: Orduan, enda endari ta eŕiri eŕi yaŕkiko zayo,
  7. ta alderik-alde soŕtuko dira luŕikarak, izuŕi, gosete, alatz izugaŕi, ta ortziko zantzu aundiak.
  8. «Guziok baño len, ordea, atzi ta esetsiak izango zerate, batzaŕtegi ta baitegietan itxiak, eta bakaldun ta agintariengana eramanak, nere Izenarengatik.
  9. Guzi au, beŕiz, nere aitoŕa eman dezazuten gertako zaizue. *
  10. Ala ere, zuen biotza erabakita bego zeron zuribidea auŕetik ez asmatzeko.
  11. Zuen etsayek buru egin ta yardetsi ere ezin lezayoketen ao ta sena Neronek emango bait-dizkizuet.
  12. Guraso, senide, aide ta adiskideak izango dituzute salatzaľe ta zuetako batzuen iltzaľe ere, bai.
  13. Ta nere Izenarengatik guzien goŕotagaŕi izango zerate.
  14. Ala ere, zuen buruko iľe bat ez da galduko.
  15. Egonaŕiz bizia auŕera aterako duzute. *
  16. Yerusalem gudari-taldez esitua ikusi orduko, aren poŕokaldia auŕki dagola yakizute.
  17. Orduan Yudai’n diranak mendietara igesi biyoaz; ta iri baŕnekoak landara irten bitez; ta bazteŕaldekoak ez betoz baŕnera.
  18. Apen-egunak bait-dira ayek idatzitako guziak bete ditezantzat.
  19. Egun ayetan auŕdun ta iñuden zori txaŕa! Luŕ osoan laŕi aundia, ta eŕi ontan armin goŕia izango da-ta.
  20. Batzu ezpata-sorbatzak ilko ditu; besteak atzeŕi guzietara eramanak izango dira yopu; ta, atzeŕitaŕek Yerusalem ostikatuko dute, atzeŕi aldia bete arte.

Gizasemearen bigaŕen etoŕera (Mt. 24, 29-31; Mk. 13, 24-27)

  1. Eguzki, iľargi ta izaŕetan zantzuak azalduko dira; ta luŕean guziak laŕi ta arminduta dabiltzake itxasoko oŕu ta uiñengatik;
  2. ta luŕari gertatzekoen belduŕ ta zalantzaŕen, gizakumeak igaŕtu beaŕez daudeke; ortziko orpoak zotukatuko diralako.

  1. Orduan Gizasemea ikusiko dute indaŕ ta ospe aunditan odei batean etoŕtzen.
  2. Guziok gertatzen asi orduko, beŕiz, zuek yaiki ta burua yaso ezazute; zuen askatasuna uŕbil dago-ta.
  3. Ta alegi au esan zien: «Begira pikondoa ta zugatz guziak.
  4. Ernatzen asita daudela ikustean, uda auŕki dagola ba-dakizute.
  5. Oŕela zuek ere guziok gertatzen ikusi orduko, yakizute Yainkoaren Yauraldia uŕbil dagola.
  6. Ziñez dasaizuet; gizaldi au ez da igaroko, guziok yazo arte. *
  7. Ortzi-luŕenak egingo du; nere itzenak, ordea, ez du egingo.

 

Ernai egon beaŕ

  1. Zeron ardura ezazute, salokeri ta ordikeritan ta bizitza ontako arazoetan biotza mokoŕtu ez dakizuen, ta alako eguna itxumustuan ez datoŕkizuen.
  2. Sarea bezela bait-datoŕke, luŕ osoan dauden bizien gañera. *
  3. Beraz, zaudete ernai beti, ta ekin otoyari, etoŕkizun guzioi iges egiteko ta Gizasemearen auŕean agertzeko lain izan zaitezten».
  4. Oŕela ari oi zan egunez yauretxean irakasten; gauez, ordea, irtenik, Oliamendi’ra bazteŕtzen zan. *
  5. Ta eŕi osoa goiz-goizetik Arengana ziyoan, yauretxean Ari entzuteko.

 

22

Batzaŕ Nagusiaren erabakia (Mt. 26, 1-5; Mk. 14, 1-2; Yon 11, 47-53)

  1. Paska deritzan Otil-yauu yeguna uŕbil zegon,
  2. ta apaizpuru ta idazlariek Ua nola il zezaketen ayolatsu zebiltzan, eŕiaren belduŕ bait-ziran.
  3. Bañan amabietako batengan, Iskariot izengoitia zun Yuda’rengan, Satan saŕtu zala,
  4. alako ua apaizpuru ta aitzindariengana yoan zan, IESU nola lemayeken ayekin eraustera. *
  5. Ayek poztu ziran ta ari dirua emateko itundu ere bai.
  6. Arek bayezkoa eman zien, ta gizataldearen isiľean IESU ayei emateko mugonaren biľa zebiľen.

 

Azken-Aparia (Mt. 26, 17-19; Mk. 14, 12-16)

  1. Paska-bildotsa iltzeko Otil-eguna eldu zan.
  2. (IESU’k) Kepa, ta Yon bidali zitun esanaz: «Zoazte Paska aparia guri atontzera, yan dezagun».
  3. Ayek esan zioten: «Non nai duzu atontzea?»
  4. Ta Ark esan zien: «Zuek irira orduko, pegaŕ bat ur sorbaldan, gizon bat auŕkeztuko zaizue; zoazte aren ondotik, saŕtuko dan etxeraño, *
  5. ta etxeko yaunari esayozute: «Irakasleak dio: non dago aŕoztegia, nere ikaslêkin Paskakoa yan dezadan?»
  6. Ta arek apaldegi aundi ta apain bat erakutsiko dizue; an atondu.
  7. Ara yoanda, esan zienez dana idoro ta Paska atondu zuten.
  8. Garaya eldu zanean maitara yaŕi zan, ta Bidaliak Arekin.
  9. Ta esan zien: «Nekaldira baño len Paska au zuekin yan gogo-gogo nun;
  10. Yainkoaren eŕian beteko dan artaraño, beste bein yango ez dudala bait-dasaizuet.
  11. Ta ardo-ontzia aŕturik, eskeŕ eginda, esan zun: «Torizute ta zuen artean bana ezazute.
  12. Ba-dasaizuet ere, mâtsardotik ez dudala edango, Yainkoaren Yauraldia etoŕi arte».
  13. Ta ogia aŕturik, eskeŕ eginda, autsi ta eman zien esanaz: «Au da nere soña zuentzat emana. Au egizute nere oroitzat». *
  14. Berebat apal-ostean, ontzia aŕtuz, esan zien: Ontzi au Itun Beŕia da, zuentzat ixuritako nere odolez».
  15. «Bañan, au samiña! nere saltzaľearen eskua Nerekin mayean dago.
  16. Gizasemea ba-diyoa, noski, erabakita dagonez; baña, zori txaŕa Ua saltzen dunarena!»
  17. Ta ayek asi ziran elkaŕi galdeka, zein ote ziteken oŕelakorik legikena.

Gaľenkeriaz

  1. Liskaŕa ere ayen artean soŕtu zan, ayetako aundiena nor ote liteken.
  2. Bañan IESU’k esan zien: «Eŕien yaunak yabe azaltzen zazkie, ta ayen gañeko aginbidea daukatenak ongiľe omen dira. *
  3. Zuek ez oŕela; aitzitik ere, zuetan aundiena, txikiena bezela bedi, ta nagusia, moŕoya bezela.
  4. Nor da, ezperen, aundiena: aparitan datzana, ala apari-moŕoya? Aparitan datzana, noski!! Ala ere, Ni zuen artean moŕoi bezela nago.
  5. Zuek zerate, ordera, nere beltzaldietan Nerekin egonak;
  6. ta Nik yaureŕia atontzen dizuet, nere Aitak atondu didanez,
  7. nere yaureŕian nere mayean yan ta edan dezazuten, ta Ixrael’go amabi leñuak ebazten yauralkietan eseri zaitezten».

Uŕengoxe armiñaldirako oaŕak

  1. (Gero Yaunak esan zun): «Simon!, Simon!, begira: Satan’ek, zuek garia bezela galbaitu al izatea iritxi du. *
  2. Nik, ordea, zure alde otoi egin dut, zure siñesteak puŕut egin ez dezan; zuk, beŕiz, zuzpeŕtuta gero, zure anayak sendoŕtu itzazu».
  3. Kepa’k esan zion: «Yauna, baitegi ta eriotzara ere Zurekin yoateko gerturik nago».
  4. Bañan IESU’k esan zion: «Ba-dasaizut, Kepa, ez du oľaŕak gauŕ yoko, ezagun nauzula irutan len zuk ukatu gabe».
  5. Ta esan zien: «Zarpa, zoŕo ta oskirik gabe bidali ziñuztanean, zerbait peitu izan ote zitzaizuen?» Ayek erantzun zioten: «Ezer ere ez».

  1. Ta IESU’k esan zien: «Orain, beŕiz, zarpa daukanak aŕ beza berekin, ta bai eta zoŕoa ere; ta ez dunak, bere txabuxa saldu ta ezpata erosi beza.
  2. Auxe bait-dasaizuet: Niregan bete beaŕ da idatzitako au: Ta gaiztaginlzat aŕtua izan da. Izan ere, Nereak laisteŕ amaya du». *
  3. Ayek esan zioten: «Yauna, ona emen ezpata bi». Ta Ark esan zien: «Aski da».

Getsemani’ko otoya (Mt. 26, 36-46; Mk. 14, 32-42)

  1. Andik irtenda, oi zunez, Oliamendi’ra yoan zan; ta ikasleak ere yaŕai zitzazkion.
  2. Arâ orduko, esan zien: «Otoi egizute, zirlkaldira ez etoŕtzeko».
  3. Eta aŕikada bat bide edo, ayengandik aldendu zan ta belaunikaturik otoika ari zan,
  4. esanaz: «Aita!, nai ba’ duzu, Niregandik ontzi au alde eragizu; ez bedi, ordea, nere gogoa egin, zurea baño».
  5. Orduan ortzitik aingeru bat ageri izan zitzayon, Bera adoretuz.
  6. Ta laŕi goŕitan yaŕita, otoika areago zeragoyon, luŕeraño odol-tantaka izerdia zeriola.
  7. Otoiketatik yaikita, ikaslêtara etoŕirik, gogait-aŕen lo yaŕugi zitun,
  8. ta esan zien: «Zer duzute, oŕ, lo? Yaiki ta otoi egizute zirikaldira ez etoŕtzeko».

 

(Mt. 26, 47-56; Atzemaľeak Mk. 14, 43-50; Yon 18, 3-11)

  1. IESU’k esan zion: «Yuda, Glzasemeari muiñez al dagiozu iruzuŕ?»
  2. Orduan Arekin ziranak, gertatzekoa ikusirik, esan zioten: «Yauna, ezpataz yoko al ditugu?»
  3. Ta ayetako batek apaiz nagusiaren moŕoyari zaztakoan eskuiko belaŕia moztu zion.
  4. Bañan IESU’k erantzun ta esan zien: «Utzi orain». Ta belaŕia ikuťuz, moŕoya sendatu zun.
  5. Gero, biľa zetozkion apaizpuru, yauretxeko zaitzaľeburu ta zâŕei esan zien: «Lapuŕ biľa bezela, ezpata-makiľaz Ni atzematera irten zerate.
  6. Egun oro zuekin yauretxean ninduzutenean, beŕiz, ez niñuzuten atzeman. Auxe da, ordea, zuen garaya ta iľunaldiaren indaŕa».

 

IESU batzaŕ-nagusian

  1. Egundu ala, eŕiko zâŕ, apaizpuru ta idazlariak bildu ziran, ta beren batzaŕera IESU eraman zuten, esanaz: «Kistoa Zu ote zeran esaiguzu».
  2. Ta Ark esan zien: «Nik esanda ere ez didazute siñetsiko.
  3. Ta zerbait galdetzen ba’ dizuet, ez didazute erantzungo, ez nauzute askatuko ere.
  4. Gizasemea, oŕatiño, eserita egongo da gauŕgero Yainko Indaŕaren eskui aldean».
  5. Orduan guziek esan zioten: «Oŕezkero Yainkoaren Semea zera Zu?» Ark esan zien: «Zerok diozute: Ni naiz».
  6. Ayek, beŕiz, esan zuten: «Onezkero beste aitoŕik zertarako? Bere aotik gerok entzunda gaude». *

 

23

  1. Ta batzaŕeko guzi ayek  yaikita, Pilat’engana eraman zuten,
  2. ta salaketan asi ziran, esanaz: «Onako au gure eŕia aztoratzen, Kaisar’entzako zergak eragozten, ta bera Kisto bakalduna dala aldaŕikatzen, atzeman dugu.
  3. Pilat’ek, beraz, galde egin zion, esanaz: «Yuduen bakalduna Zu al-zera?» IESU’k erantzunez esan zion: «Zeroŕek diozu!»
  4. Orduan Pilat’ek apaizpuru ta eŕiari esan zien: «Gizon onengan epaikizunik ez dut atzematen bat ere».
  5. Ayek, beŕiz, gogoŕago zeragoyoten, esanaz: «Eŕia zaŕamalkatzen du, Galilai’tik asita onaraño, Yudai osoan baŕna irakasten ibiliz».
  6. Galilai’ren aipua entzunda, Pilat’ek, gizon ua galilaitaŕa ote zan galdetu zun;
  7. ta Erode’ren mendekoa zala yakinda, Erode'ri igoŕi zion, egun ayetan au Yerusalem’en bait-zan.

Erode’renean

  1. IESU ikustez, Erode oso poztu zan. Artzaz entzunarengatik, Ua ikusi gogo bait-zun aspaldiz-gero, ta alatzen bat egiten Ua zekuskelakoan bait-zegon.
  2. Galde asko egin zizkion, beraz. IESU’k, ordea, ez zion ezer ere erantzun.
  3. Apaizpuru ta idazlariak, beriz, ekin eta ekin ari ziran Ua gogor salatzen.
  4. Bañan Erode’k bere gudamutiľekin esetsi ta puŕust egiñik, soñeko istatsu bat Ari yantzita, Pilat’i itzuli zion.
  5. Ta egun artatik, eikaŕen etsai ziran Pilat eta Erode, adiskidetu ziran.

(Mt. 27,15-26; Pilat’ekin beŕiro Mk. 15,6-15; Yon 18, 38; 19,16)

  1. Pilat’ek, beŕiz, apaizpuruak, agintariak eta eŕia bildurik,
  2. esan zien: «Gizon au, eŕiaren nâsletzat ekaŕi didazute. Ta ara!: zeron auŕean galde egin niola, Aren lepotik dagizkidazuten salaketaz, epaikizunik ez dut gizon onengan idoro.
  3. Ez eta Erode’k ere. Arengana igoŕi bait-zaituzt, ta ezer ere ez zayo eriotzarako lain eraso.
  4. Beraz, ataŕatuta gero askatuko dut.» (17).*
  1. Guziek, beŕiz, ao batez ots egin zioten, esanaz: «Ken ori!, ken!!; ta Baraba askatu iguzu».
  2. Gizon au, iriko zalapartaz eta norbait il zulako, baitegian itxirik zegon.
  3. Pilat’ek beŕiro, IESU askatu nairik, itz egin zien.
  4. Bañan ayek deadaŕez zerantzuyoten: «Gurutzera ori! Gurutzera!!»
  5. Irugaŕenez esan zien: «Oŕek zer du gaizki egiña? Ez diot iltzeko lain ezer idoro. Ataŕatu ondoren, beraz, askatuko dut».
  6. Bañan ayek, aŕamaka zeragoyoten gurutza Arentzat eskatuz, ta ayen aŕamantza areagotzen ziyoan.
  7. Pilat’ek erabaki zun ayen eskaria egitea.
  8. Beraz, zalapartari ta gizeraiľetzat baitegian itxitako ua, ayek eskatuta, yarei utzi zun, ta IESU ayen naitara eman zien.

 

(Mt. 27, 35-38; Gurutzaldia Mk. 15, 24-28; Yon 19, 18-24)

  1. IESU’k zion: «Aita!, asketsiezu; zer dagiten ere ez bait-dakite». Ta Aren yazkiak zotzean banatu zituten.
  2. Eŕi guzia an zegon begira, ta arekin agintariek ere puŕust zegioten esanaz: «Besteak yaregin zetik; bere burua yaregin beza: Yainkoaren Kistoa, autua, baldin ba’da».
  3. Gudamutiľek ere iñaka zegioten, uŕbildu ta ozpiña Ari eskeintzen... ta,
  4. esaten ziotela: «Yuduen bakalduna ba’aiz, ire burua yaregik».
  5. Aren buru-gañean, beŕiz, iragaŕki au zegon, Elade, Eŕoma ta Eber’eko izkiz egiña: YUDUEN BAKALDUNA, AU
  6. Ta eskegirik zeuden gaiztagiñetako batek biraoka ziotsan: «Kistoa ba’aiz, eroŕen burua ta gureak yaregin itzak».
  7. Baña besteak yardetsi ta akaŕ zegion, esanaz: «I ere, oñazekide atzayolarik, ez al-aiz Yainkoaren belduŕ?
  8. Guk, bai: oñazeok zuzenez zetikagu, gure egiñen ordain egokitzat. Onek, beŕiz, ezer ez dik okeŕ egin.»
  9. Ta IESU’ri ziotsan: «IESU, zure yaureŕira orduko, oroi zaite nitzaz».
  10. Ta IESU’k esan zion: «Ziñez dasaizut: gauŕ Nerekin atsedendegian izango zaitut». *

(Mt. 27, 57-61; IESU eorztea Mk. 15, 42-47; Yon 19, 38-42)

  1. Ta ara!, Batzaŕe Naguziko gizon zintzo ta on bat, Yose zeritzana,
  2. ta ayen burupide ta egiñetan bat etoŕi ez zitzayena. Yudaiko Arimatai iritaŕa zan, ta Yainko Yauraldiaren zai zegon.
  3. Oŕek, bada, Pilat’engana yo ta IESU’ren soña eskatu zion.

  1. Ta gurutzetik eratxita, izarez bildu, ta len iñor ere ipiñia izan ez zan aitz zulatu batean eortzi zun.
  2. Paraskeue eguna zan, ta larunbateko argia diz-dizean zan. *
  3. IESU’rekin Galilai’tik etoŕitako emakumeak aratuta, iľobia ikusi zuten, ta bai Aren soña an nola ipiñirik zegon ere.
  4. Ta etxera itzulirik, luŕin ta gantzukiak atondu zituten; larunbatean, ordea, geldi egon ziran aginduaren arauz.

 

24

Beŕpiztearen beŕi alaya (Mt. 28, 1-8; Mk. 16, 1-8; Yon 20, 1-2)

  1. Baña lenbiziko astegunean, goiz-goizean, iľobira yoan ziran, atondutako luŕiñak zeramaztela.
  2. Ta aŕia iľobitik iraulia idoro zuten;
  3. ta baŕnera saŕturik, ez zuten IESU Yaunaren soña idoro.
  4. Ta ara!, oŕetzaz ayek kezkatan zeudela, soñeko argitsuz yantzitako gizon bi auŕkeztu zitzazkien.
  5. Emakumeak belduŕez ta burua luŕeruntz makuŕtuta gelditu bait-ziran, bi ayek esan zieten: «Zer zabiltzate biziduna iľartean biľatzen?
  6. Ez dago emen: piztu da. Oroi zaitezte, oraindik Galilai’n zegola, onela itz egin zizuela,
  7. esanaz: «Gizasemea gaiztoen eskuetara etoŕi, gurutzetua izan, ta irugaŕen egunean piztu beaŕa da».
  8. Ta Aren itzetaz oroitu ziran.
  9. Ta iľobitik itzulita, guzion beŕia Amaikei ta beste guziei ekaŕi zieten.
  10. Beŕiok bidaliei ekaŕi zizkietenak, beŕiz, Mari Malen, Yone, Mari Yakob’ena ta beste lagun guziak ziran.
  11. Bidaliek, ordea, ayen esana ameskeritzat aŕtu zuten, ta ez zieten siñetsi.
  12. Baña Kepa yaiki ta iľobira leyatu zan. An makuŕturik, miesak luŕean erantziak ikusi zitun soilik; eta, yazoaz aŕiťuta berera itzuli zan.

Emaus’ko ikasleak

  1. Egun artan bertan, Yerusalem’dik irurogei estadi bide, Emaus deritzan baseŕira ayetako bi ziyoazan, *
  2. yazo ziran guzietaz elkaŕekin ziardutela.
  3. Erausiotan ziardutenean, ara! IESU Bera uŕbildu ta bidelagun egin zitzayen.
  4. Bañan ayen begiak lausoturik zeuden, Ua ezagutzeko.
  5. Ark esan zien: «Zer da bidean ari duzuten ori?» Ta goibeldu ziran.
  6. Keleopa zeritzan batek erantzunez esan zion: «Bakaŕa ote-zera Yerusalem’en aŕotz, egunotan an yazoen beŕirik gabe?»
  7. IESU’k esan zien: «Zer, bada?» Ayek esan zioten: IESU Nazaretaŕ Oŕena. Igaŕle zan, Yainko ta eŕiaren auŕean egitez ta itzez gizon azkaŕa.
  8. Baña gure apaizpuru ta nagusiek Arentzat eriotzarako epaya iritsi ta gurutzatu egin zuten.

  1. Izan ere, guk Ixrael yaregingo zula uste genun; bañan irugaŕen eguna da gauŕkoa guziok yazo zirala.
  2. Oŕatiño, gure arteko emakume batzuk ere aŕiťuta utzi gaitute; iľobira goiz-goizetik yoanda,
  3. Aren soña idorotzeke itzuli bait-dira, esanaz, aingeru batzuk agertuta, Ua bizi dala esan zietela.
  4. Ta guretaŕ batzuk, iľobira yoanda, emakumeak ziotenez dana idoro dute; Ua, beŕiz, ez dute ikusi.»
  5. Orduan IESU’k esan zien: «Tentelok!, eta igarlên itz guziak siñesteko biotz-motelok!
  6. Ez ote-zun Kisto’k oŕelakorik yasanda bere aintzan saŕtu beaŕ?
  7. Ta Moxe’rengandik asita, Idaztietan Artzaz esandako guziak, igaŕlerik-igaŕle, azaltzen zizkien.
  8. Ziyoazan baseŕira uŕbildu ziranean aruntzago ziyoalakoa egin zun.
  9. Bañan ayek gelditzeko ertsatu zuten, esanez: «Geldi zaitez gurekin; aŕatsa alde bait-dago, ta eguna aitzen diyoa». Ta ayekin gelditzeko saŕtu zan.
  10. Aparitan ayekin zetzala, ogia aŕtu, onetsi, autsi ta banatu zien.
  11. Orduan ayen begiak iriki ziran, ta nor zan ezagun izan zuten.
  12. Bañan Ua ayen begietatik itzali zan ta ayek elkaŕi ziotsaten: «Ez ote-genitun biotzok gaŕez, Idaztiak azalduz bidean itz egiten zigunean?»
  13. Ta bertantxe yaiki ta Yerusalem’era itzuli ziran. An Amaikak idoro zituten beren lagunekin bilduak, *
  14. «Yauna ziñez beŕpiztu da, ta Simon’i ageri izan zayo», ziotela.
  15. Ayek ere bidean yazo zitzayena azaldu zieten, bai Ua ogi-ausketan ezagun izan zutela ere. *

IESU Bidali guzien artean

  1. Erausiotan ziardutela, IESU’k ayen erdian azalduta esan zien: «Gentza zuei; Neu naiz; ez belduŕ izan».
  2. Bañan ayek, laŕi ta izututa, iratxoren bat zekustelakoan zeuden.
  3. Esan zien, beraz: «Zergatik zerate laŕi, ta zuen biotzetan ustekeriok soŕtzen zaizkizue?
  4. Esku-oñak begira izkidazute. Neu naiz. Aztatu ta ikus nazazute. Iratxoek aragirik ez dute, ez eta ezuŕik ere, zerok ikusita Nik dudanez».
  5. Ta au esandakoan, esku-oñak erakutsi zizkien.
  6. Baña pozaŕen aŕiťuta ayek oraindik siñesten ez bait-zuten, esan zien: «Emen yatekorik bai al-duzute?»
  7. Ayek aŕaiki eŕe ta ezti-oŕaze bat eskeñi zizkioten,
  8. ta Arek aŕtu ta ayen auŕean yan ondoren,
  9. esan zien: «Au da niona, zuekin nengola, esaten nizuenean: Moxe’ren legean, Igaŕlên idaztietan eta Eresietan Nitzaz idatzitako guziak bete beaŕak dira». *
  1. Orduan adimena argitu zien, Idaztiak uleŕtzeko,
  2. ta esan zien: «Onela idatzita dago, ta onela Kisto nekêtan ibili izan ta irugaŕen egunean iľartetik beŕpiztu beaŕa zan.
  3. Ta onela Nere Izenean eŕi guziei, Yerusalem’etik asita, garbai ta ogen-asketsa aldaŕikatu beaŕ zaye.
  4. Guzion aitoŕtzaľeak, beŕiz, zuek zerate.
  5. Ta ara!, nere Aitaren

agintzakoa Neronek zuen gañera bidaliko dut. Anartean, zuek zaudete irian, goitikako indaŕez yantziak izan arte.»

Zerura

  1. Gero, Betani’ra atera zitun, ta eskuak yasorik, onets-aguŕa egin zien. *
  2. Ta onesten zitularik, ayengandik aldendu ta zerura goratua izan zan.
  3. Ayek, beŕiz, Ari guŕ eginda, Yerusalem’era poz-pozik itzuli ziran,
  4. ta yauretxean zeuden beti, Yainkoa goratzen ta onesten zutela. *

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper