Olabideren Biblia

EBER’TAŔENTZAKO Paul Deunaren Idazkia

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Idazki au Yerusalem’go Elizarentzat egiña bide da. Iñon ez zan ain gogoŕa yudutzatik kistaŕtasunari zetoŕkion erasoa. Dana Yerusalem’en siñestun kistaŕ beŕi ayen auŕka ari zan. Norberaren baŕnean, odol-otsa, eŕi guzien gain Ixrael’i zegokion nagusitasuna goratuz, arbasoengandik ayetaraño belaunik-belaun zoliago eldua. Inguruan, nagusitasunaren eŕoa zitzayen Yainkoaren aukera, Abraham’i egindako agintzaz ta Moxe’rekin burututako Itunez sendotua, ta yauretxeko opari ta yayetan ospez ageri zana, Yerusalem Yudu-eŕiaren burua bait-zan; ta aren buruntza, yauretxeko bizitza. Kistaŕak an endakatutzat bizi ziran, guziei iguingaŕi, ta siñespidetik sayesteko agian. Aŕisku ontatik kistaŕ ayek aldentzea. da idazki onen asmo agiria.
  1. Oŕetarako, Itun Zâŕa ta Beŕia auŕkez-auŕke yaŕirik, Beŕiaren nagusitasuna adirazten da, bataren ta bestearen bitaŕtekoei, apaizgoari ta opariei so egiñez.

Idazki au, Paul’ena da noski; mami oso-osoa, esanak oro, yaŕaikera ta antolabidea, arenak dira osorik. Itz-yoera bakaŕik omen da besterena; ta ausaz ala da, aren aginduz, ta ardurapean beste bat idazteko esku zitzayolarik.

 

 

1

Kisto ta Aingeruak

  1. Askotan ta askotara igaŕlên aoz Yainkoak gure arbasoei beñola itz egin ondoren,
  2. azken egunotan guri ere itz egin digu bere Semearen aoz, ludia Aren bitartez egin bait-du, guzien yabe ere Bera yaŕirik.
  3. Au, beŕiz, Aren aintzaren dirdira, Aren izatearen irudia, ta bere indaŕ-itzez dana irozoten duna da; ta ogen-garbikuntza egin ondoren, goyenean dago Goikoaren eskui aldean eserita,
  4. aingeruek baño izen gurenagoa yarauntsi dun giñoan, ayek baño gorago yasoa. *
  5. Zein aingeruri, ezperen, esan dio bein ere: Nere Semea zera zu; Neronek gauŕ soŕtua? (Er. 2, 7; E. 5, 5.) Ta beŕiz: Ni izango natzayo aita; ta Bera izango zait seme?
  6. Beŕiro ere, Lensoŕtua luŕbiran saŕtzen dula, dio: Yainkoaren aingeru guziek Bera yaurets bezate. (Er. 98, 7.)
  1. Aingeruetaz dio: Aizeak bere aingeru, ta sugaŕak bere moŕoi egiten dituna.
  2. Semeaz dio, ordea: Zure aulkia, Yauna, bein betiko, ta zure makiľa, zuzen-makil.
  3. Zuzena maite ta okeŕa goŕoto duzu; Argatik Yainkoak, zure Yainkoak, poz-olioz iguŕtzi zaitu, zure lagunen gañetik Zu goratuz. (Er. 45, 6-7)
  4. Ta beŕiro: Zuk, Yaun oŕek, lenbizitik luŕa sendo yaŕi duzu, ta zure eskuek egiña da ortzia.
  5. Arenak egingo du; Zuk, beŕiz, ba-diraukezu; yazkia bezela, maŕoiztuko da osoa;
  6. soingañekoa bezela, bilduko duzu, ta aldagaŕitzat bazteŕtuko.

Zu beti bat zera, ordea, ta ez dira zure urteak aituko. (Er. 102, 26-28.)

  1. Esan ere, zein aingeruri esan zion noizpait: Eseri zaitez nere eskui aldean, oñazpikotzat zure etsayak yaŕtzen dizkizudaño? (Er. 110,1)
  1. Moŕoitzarako gogo ez ote-dira guziak, osasuna yarauntsi beaŕ dutenak laguntzeko igoŕiak?

 

 

2

Kisto’ren itzari zoŕ diogun aŕeraz

  1. Onezkero, entzundakoei areago atxiki beaŕ gatzazkie yitoan ez ibiltzeko.
  2. Alabañan, aingeruen bitartez aldaŕikatutako itza sendo egin ba’zan, ta arekiko auste ta biuŕkeri guziek ordain zuzena aŕtu ba’zuten; *
  3. nola guk iges egin, oŕenbesteko osabidea nardaturik? Osabide au, lenbizikoz Yaunak iragaŕia izan da, entzulên aitoŕez sendotuta eldu bait-zaigu.
  4. Ta ayen aitoŕari Yainkoak berea geitu dio, zantzu, alatz ta askotariko ezagupideak burutuz, ta Goteuna bere oldez banatuz.
  5. Ez bait-die Yainkoak ari dugun ludi etoŕtzekoa aingeruei menderatu. *
  6. Bait-dugu nonbait norbaiten aitoŕ au:

Zer da gizakia, artzaz Zu oroitzeko?

Zer Gizasemea, Aren ayola Zuk aŕtzeko?

  1. Apuŕ batez aingeruak baño beragotuta, burua ospez ta deduz yantzi bait-diozu, dana Aren oñazpian yaŕirik. (Er. 8, 5-7)
  2. Dana, beŕiz, Aren oñazpian yaŕi dula, ez du Aren azpira gabe ezer utzi. Orain, noski, ez dakusgu dana Aren azpiko.
  3. Apuŕ batez aingeruak baño beragotutako IESU Bera ba-dakusgu, ordea, yasan dun eriotzagatik, ospez ta deduz yantzia; Yainkoaren eskeŕez, eriotza murtxatu beaŕ bait-zun guzien onerako.
  4. Berez ta Beretzat dana egin dunari bait-zegokion, semerik asko zerura eramatean, osasuna zekaŕkiena oñazez aŕagotzea.
  5. Guziak, alegia, Gurentzaľea ta gurenduak, yatoŕi bereko. Argatik lotsik gabe senidetzat aipatzen ditu, *
  6. esanaz:

Zure izena nere senidêi iragaŕiko diet;

Ta batzaŕe betean goretsiko zaitut. (Er. 22, 23.)

  1. Ta beŕiz:

Arengan nere uste ona yaŕiko dut.

Ta beŕiz:

Ona emen ni ta Yainkoak eman dizkidan semeak. (Er. 18, 3; Is. 8, 8.)

  1. Oŕ bada, semeak aragi ta odol bateko bait-dira, Bera ere oŕtan erkide egin zaye, eriotzaren gañeko al izatea zeukan tuxuria eriotzaz poŕokatzeko,
  2. ta eriotzaren belduŕez ildabiziko yoputzan zeudenak askatzeko.
  3. Ez bait-du, noski, aingeruen auzia bere gain aŕtu, Abraham’en semêna baño.
  1. Oŕezkero alde orotara anayen eduko eginbeaŕa zan, Yainkoarenetan apaizpuru eŕukibera ta kirmen izateko ta eŕiaren ogenak eriteko.
  2. Laŕialdiak Berak yasan bait-zitun, laŕialdian daudenak urgaizteko altsu da.

 

3

IESU ta Moxe

  1. Beraz, zerurako deya aŕtu duzuten senide gurenok, IESU, gure aitoŕaren iragaŕle ta apaizpurua, begirazute,
  2. aintzat yaŕi zunari kirmena, Aren etxe osoan Moxe bezela. *
  3. Moxe baño goragaŕiago ere da Au, etxea baño etxegiľea goragaŕiago dan giñoan.
  4. Izan ere, norbaitek egiña da edozein etxe; guzien Egiľea, beŕiz, Yainkoa.
  5. Moxe, noski, Aren etxe osoan kirmen zan, esanbeaŕak aitoŕtzeko moŕoi bezela;
  6. Kisto, ordea, bere etxean semetzat. Aren etxea, beŕiz, gu gera, azkeneraño zabal-zabal ta bipilki itxaropena sendo eukitzekotan.

Yainkoarekiko goŕ ez izan

  1. Oŕezkero, Goteunak dionez,

Aren mintzoa gauŕ ba’dantzuzute,

  1. ez gogoŕtu biotzok,

basoko Meriba’n Masa-egunez bezela,

  1. zuen arbasoek tiŕiatu ta axukatu niñutenean, ta nere egiñak beŕogei urtez ikusi egin beaŕ.
  2. Argatik alako gizaldiaz aspeŕtuta esan nun: biotza beti okeŕ dute; ez ditute nere bideak ezagun.
  3. Suminduta, beraz, zin egin dut:

ez dira auek nere atsedenera saŕtuko. (Er. 95, 7-11.)

  1. Orizute, senideok; ez bego zuenean biotz bat ere, Yainko biziarengandik sayesteko bezain gaizto ta siñesgogoŕik.
  2. Aitzitik gauŕ deritzan astiak dirauño, egun oro elkaŕ berotu ezazute, ogen-liľuraz zuenean iñor gogoŕtu ez dedin. *
  3. Kisto’ren erkide egiñak bait-gera, asierako uste ona azkeneraño sendo eukitzekotan.
  4. Esaten bait-zaigu:

Aren mintzoa gauŕ ba’dantzuzute, ez gogoŕtu biotzok Meriba’n bezela.

  1. Izan ere mintzoa entzunda gero, zalapartatuak zeintzu izan ziran? Ez ote Aigito’tik Moxe’ren mendean irtendako guziak?
  2. Ta zeintzuei aseŕe izan zitzayen beŕogei urtez? Ez ote

ogendunei, kaski egiñak basoan eroritakoei?

  1. Bere atsedenera saŕtuko ez ziran zeintzuei zin egin zien, biuŕiei baizik? Ta ba-dakusgu biuŕkeri onengatik ezin saŕtu izan zirala.

 

4

Atseden-agintza

  1. Belduŕ gaitezan, beraz, Aren atsedenera saŕtzeko agintza geldi zaigun aŕen, zuetako norbait arâ gabe auŕkituko ote dan.
  2. Ayek bezela, gu ere dei zoragaŕia aŕtuak gaude-ta. Itz entzunak ez zien, ordea, onik egin aditu zutenekin siñestez batu ez ziranei.
  3. Atsedenera siñestunok saŕtuko bait-gera, esana dagonez:

Suminduta zin egin dut: ez dira nere atsedenera saŕtuko.

Aren lana, beŕiz, ludia antolatu zunetik amaiturik zegon.

  1. Zazpigaŕen egunaz nonbait bait-dio: Ta zazpigaŕen egunean Yainkoak lana utzita atseden aŕtu zun. (As. 2, 2)
  2. Ta beŕiro emen: ez dira nere atsedenera saŕtuko.
  3. Beraz, arâ saŕtzeko zenbait gelditzen bait-dira, ta auŕena deituak biuŕkeriagatik saŕtu ez bait-ziran
  4. beŕiro egun bat, gauŕ bat mugatzen du, ainbesteko epe ondoren arestiko itzak Dabid’ en aoz esanez:

Aren mintzoa gauŕ ba’dantzuzute, ez gogoŕtu biotzok.

  1. Oŕ bada, Yosue’k atsedenera saŕtu izan ba’litu, ez luke Yainkoak beste egun batentzaz aŕezkero itz egin.
  2. Oraindik itxarogaŕi dago, beraz, Yainkoaren eŕiarentzat betiko atsedena.
  3. Aren atsedenera saŕtzen dana bere lanetatik atsedeten bait-da, Yainkoa beretatik bezela.
  4. Leya gaitezan, beraz, atseden artan saŕtzeko, iñor ez dedin ayen ereduz siñesgogoŕkerian erori.
  5. Yainkoaren itza, bizi, eragintsu ta sorbatz biko edozein ezpata baño saŕkoŕagoa bait-da; gogo ta adimena, txunku ta muñak sakailtzeko ainbatekoa, ta biotzeko oldotz ta asmoak bereizteko zoŕotza.
  6. Ta aren begientzat ezer ez dago ostenik; dana garbail ta zabalik dago, aitzitik, aipatzen dugunaren begietan.

 

Gure Apaizpurua

  1. Beraz, Apaizpuru aundia, IESU, Yainkoaren Semea, zeruan saŕtuta daukagun ezkero, aitoŕari sendo gatxizkion.
  2. Gure gaitzak somatu ezin ditzaken Apaizpuru ez bait-zaigu; ogenik gabe edozer neketan, gu bezela, ezita baño.
  3. Emari-aulkira, beraz, uste onez yo dezagun, eŕukia iristeko, ta urgaitzi egokirako edeŕa irabazteko. *

 

5

IESU’ren apaizgo yatoŕa

  1. Izan ere, edozein apaizpuru, gizartetik artua, ta Yainkoari dagozkionetan gizakien alde yaŕia da, ogenengatik emari ta opariak eskeintzeko,
  2. ta itsu ta okeŕtuak samuŕ erabiltzeko, bera ere ergalkeriz esitua dagon ezkero.
  3. Ta argatik, eŕiaren alde bezela, bere buruarentzat ere opariak eskeñi beaŕ ditu ogenengatik.
  4. Iñork ez du, beŕiz, dedu ori bere buruz beretzen; Aaron bezela, Yainkoak deitu izanak baño.
  5. Oŕela Kisto’k ez du berez apaizpuru-dedua aŕtu; emana du, ordea, itzok esan zizkionarengandik:

Zu zera nere Semea;

Neuk gauŕ soŕtu zaitut. (Er. 2, 7.)

  1. Ta berebat beste nonbait:

Bein betiko Apaiz zera Zu, Melkisedek’en ariaz. (Er. 110, 4)

  1. Alakotzat ere, aragitan bizi zala, eriotik yagon zezakenari oyu ozenez ta negaŕez otoi ta aŕenak eskeñirik, aditua izan zan bere lotsagatik.
  2. Ta (Yainkoaren) Seme izanaŕen, neketan ari izanda, men egiten ikasi zun.
  3. Ta iltzean, Aren esangin guzientzat betiko osasunbide eginda,
  4. Melkisedek’en ariaz Apaizpurutzat Yainkoak iragaŕita.

Egi au ezaguteko oaŕkizunak

  1. Itzaldi luze ta adigaitza ba-negizueke oŕetzaz, aditzeko ergel egin zerate-ta.
  2. Oŕen aspalditik irakasle izan beaŕ zenutela ere, Yainkoaren ikasbidean zein dlran asimasiak beŕiz ikasteko beaŕean bait-zaudete, ta yanari gogoŕa baño, esnea duzute beaŕago.
  3. Esnez oraindik azten dana, ez da zindotasunaren izketarako lain; auŕtxoa da-ta.
  4. Elduentzat da azkuŕi gogoŕa; ona gaitzetik bereizteko sena azita dutenentzat.

 

6

Goragoko aolkuak

  1. Ala ere, Kisto’ren ikasbideko asimasiak alde bat utzirik, gorenetara yo dezagun, oŕpo-egiak, egite iľen garbayaz, Yainkoaren siñestean,
  2. ukuzpenaz, esku-ezaŕtzeaz, iľarteko beŕpizteaz ta betiko epaitzaz egiok beŕiz ikutzeke. *
  3. Ta ori egitera goaz, Yainkoa onez.
  4. Eziña bait-da bein argituak, zeruko emaria murtxatu, Goteuna aŕtu,
  5. ta Yainkoaren itz ona ta etoŕtzeko mendearen indaŕak ezagundakoan
  6. eroriak, garbairako beŕitzea, Yainkoaren Semea, beren aldetik al danez, beŕiro gurutzatu ta âlkegaŕi egin duten ezkero. *
  7. Alabaña, saŕitako euria gañean aŕtu ta edandakoan, belaŕ ona lugiñei dakaŕkien luŕak, Yainkoaren onespena bere gain du;
  8. luŕ ta arantzak dakazkiena, beŕiz, txaŕa da, biraogaŕi ta eŕalora beaŕa.
  9. Oŕela mintzo gerala ere, ene maiteok, obe da zuen osakuntzaz dugun ustea.
  10. Okeŕ ez bait-da Yainkoa, zuen lana ta Aren izenagatik, deunak sorozten erakutsi ta erakusten duzuten maitakuntza aintzat ez aŕtzeko.
  11. Azku ori azkeneraño, itxoikizuna bete-betean iritsi arte, zuetako bakoitzak erakustea nai dugu, ordea,
  12. nagitu ez zaitezten; aitzitik ere, oñordea siñestez ta egonaŕiz erdisten dutenek bezela, ari izan zaitezten.
  13. Agintza Abraham’i Yainkoak egin zionean, zin egiteko aundiagorik iñor ez bait-zitzayon, bere buruagatik zin egin zun,
  14. esanaz: Onetsi ere onetsiko zaitut, eta ugaldu ere ugalduko zaitut. Ala Ni! (As. 22, 27)
  15. Oŕela Abraham’ek egonaŕiz itxoinda, agintza izan zun.
  16. Gizonek aundiago zayen bat edo batengatik zin egiten dute, ta ziña da ayentzat eztabaidan esandakoen erabateko sendogaŕia.
  17. Yainkoak ere, bere asmoaren alda-eziña agintzaren oñordekoai areago erakusteko, zin egitera yo zun.
  18. Oŕela, Yainkoarengan gezuŕarekin bat etoŕi, ta aldatu ere ezin ditezken bi burutatik, eskeñitako itxaropena azkaŕtzeko zurkaitz sendo dezagun, Arengan gerizatu geranok. *
  19. Itxaropen au gogoaren arpeu eskieŕ ta sendo bait-dugu estalki baŕneraño saŕtua.
  20. Ara gure alde saŕtu bait-da auŕena, IESU, Melkisedek’en ariaz bein betiko Apaizpuru egiña.

 

7

Melkisedek’en apaizgoa

  1. Izan ere, Melkisedek, Salem’go nagusilen ta Yainko Goyenaren apaiz au, eŕegen poŕokalditik zetoŕen Abraham’ engana auŕeratuta, onespena eman ziona,
  2. ta Abraham’ek oroen amaŕenak eman zizkiona, izenez Eŕege Zuzen, ta izanez Salem’go eŕege edo Eŕege Paketsu zana,
  3. aita gabe, ama gabe, yatoŕki gabe, bere egunen asiera gabe, ta biziaren amai gabe, ta oŕela Yainkoaren Semearen antzeko agertzen zaigun onek, apaiz iraun du betiko.

Lebi’taŕen apaizgoa

  1. Gomazute zeinbestekoa dan au, Abraham’ek, arbaso nagusiak, gudakiñetako amaŕenak eman zizkion au.
  2. Apaizgoa aŕtzen duten Lebi’taŕek, legearen aginduz amaŕenak eŕiarengandik, edo orobat dana, beren senidêngandik yaso beaŕ ditute, auek ere Abraham’en belauneko izanaŕen.
  3. Arek, beŕiz, beste endakoa zala ere, amaŕenak Abraham’engandik izan zitun, ta agintzaen yabe zana onetsi zun.
  4. Ezin uka diteke gero, onespena aŕtzen duna ematen diona baño txikiagoa dala.
  5. Berebat emen gizon ilkoŕak dira amaŕenak aŕtzen ditutenak; an, ordea, bizi dala aitoŕtzen dana.
  6. Ta amaŕenen aŕtzaľea dan Lebi’k ere, Abraham’en bitartez, amaŕenak eman zizkion;
  7. oraindik aitaren geŕuntzetan bait-zegon, oni Melkisedek bidera irten zitzayonean.
  8. Oŕ bada, zindokuntza Lebi’taŕen apaizgoz iristen ba’ zan, aren gain bait-zegon eŕiari emandako legea, zertarako yaiki beaŕa zan beste apaiz bat Melkisedek’en ariaz, ta ez Aaron’en ariaz aipagaŕi?
  9. Apaizgoa aldatu ezkero, legea ere beaŕez aldatu da.
  10. Izan ere, esanak dagozkiona beste leñukoa da; ta Aren leñuan opamai-mutiľik ez zan izan.
  11. Nabari bait-da, gure Yauna. Yuda eŕotik erne dala; Moxe’k, beŕiz, apaizkundeaz egitean, ezer ere ez dio leñu oŕetzaz.
  12. Ta are nabariago da ori, Melkisedek’en ereduz beste apaiz bat yaŕi dan ezkero, *
  13. ez legeko belaunbidez, amaigabeko biziaren indaŕez baizik. *
  14. Artzaz esana bait-dago:

Bein betiko Apaiz zera Zu Melkisedek’en arauz. (Er. 110, 4.)

  1. Oŕela lenago agindua, aul ta alpeŕ zala-ta, ustu egin da.
  2. Ezer ez du, arean, legeak bete-betean osotu; Yainkoagana uŕbiltzen gaitun uste oberako ataka baizik ez bait-zan.
  3. Ta gañera, zin egiteke ez da ori yazo. Besteak ziñik gabe apaiztu dira;
  4. Au, beŕiz, zin egitez apaiztu du diotsanak: Yaunak zin egin du; ta ez da garbai izango; Bein betiko Apaiz zera Zu. (Er. 110, 4.)
  5. Oŕezkero, IESU, Itun obearen baitzaľe yaŕita dago.
  6. Asko dira, berebat, apaiz egiñak; eriotzak irautea daragozkie-ta.
  7. Onek, beŕiz, beti bait-dirau, betiko apaizgoa dauka.
  8. Oŕetxegatik Yainkoarengana uŕbiltzen diranak beti ere gaizkatu ditzake, gure alde otoi egiteko beti bizi da-ta.
  9. Oŕelako Apaizpuru beaŕa zaitzaigun; guren, utsik gabe, garbi, ogenditartetik atera ta zerugañetara yasota;
  10. bere ogenakatik auŕena ta eŕiarenakatik uŕena, opariak egun oro eskeñi beaŕik ez duna; bere burua eskeñirik, bein betiko ori egiña du-ta.
  11. Apaizpuru Legez yaŕiak, gizon ergelak bait-dira; lege ondoren ziñitzez yaŕia, beŕiz, Semea da, bein betiko bikaña.

 

 

8

Itun Beŕiko Bitartekoa

  1. Ara esanen guna: Oŕenbestekoa da zeruan dugun Apaizpurua, Goikoaren yauralki-eskuyan eserita,
  2. yauretxearen arduraduna, ta Yaunak Berak, ez gizonek, eraikitako etxola yatoŕarena.
  3. Apaizpuru dana, beŕiz, emari ta opariak eskeintzeko yaŕita dago. Beraz, Onek ere zer eskeñi izan beaŕ du.
  4. Luŕean egonik, apaiz ere ez zan izango; opariak legez eskeintzeko aukeradunak bait-dira.
  5. Bañan oriek zerukoen irudi ta itzalarekiko moŕoitzan ari dira, etxola eraikitzekoan, Moxe’ri esan zitzayonez: Begiradiotsa Yainkoak, dana egizu mendian erakutsi dizudan ereduz. (Ir. 25, 40.)
  6. Onako Oni egotzitako egitekoa, beŕiz, garayago da noski; Itun oberen ta agintza obetan sendotuaren Bitartekoa dan giñoan.
  7. Lengo Itun ark akatsik ez ba’lu, beŕiren bat egiñenik ez litzake.
  8. Yainkoak, beŕiz, aseŕetan dasaye:

Ara egunak datoz, dio Yaunak, ta Itun beŕi bat burutuko dut. Ixrael etxearekin ta Yuda etxearekin;

  1. ez, ordea, Aigito’tik ayen arbasoak ateratzeko. eskutik eldu nien egunean ayekin egin nuna bezelakoa.

Nere Itunean ayek iraun ez zutela, Nik ere, dio Yaunak, zapuztu nitun-eta.

  1. Oŕa, dio Yaunak, egun ayetara orduko,

Ixrael etxearekin atonduko dudan Ituna: Nere legea gogoan ipiñiko diet eta biotzetan itsatsita utziko.

Neu Yainkotzat izango natzaye. ta ayek eŕitzat izango zazkit.

  1. Iñork bere uŕkoari, iñork bere senideari ez dio irakasletzat esango: ezaguzu Yauna; guziek, txiki-aundiek, nazaguketelako,
  2. Ayen utsekiko eŕukioŕ izango naiz, ta beŕiro ez ditut ayen ogenak gomutaratuko. (Ye. 31, 31-34.)

  1. Itun au beŕia esatean, lengoa zaŕkintzat darakuskigu. Zaŕkin ta umela, beŕiz, auŕki aitzekoa da.

 

9

Itun Zaŕeko yaureskuntza

  1. Lengo Itunak ere yauresketarako araudi ta luŕeko yauresgua ba-zeuzkan.
  2. Etxola bat antolatua bait-zan ta Gurena deritzan aitziñaldean argimutiľa, maya ta eskein-ogiak zeuden.
  3. Bigaŕen estalki ostean, Guren-Gurena deritzan aldea;
  4. ta artan uŕezko luŕin-maya ta alde orotatik uŕez estalitako Itun-Kutxa. Kutxa-baŕnean, beŕiz, uŕezko antuxin bat manarekin, Aaron’en makiľa, biŕloratu izana, ta Lege-olak; *
  5. eta kutxagañean ospe-kerubiñak adeigaŕia itzalpetuz. Orain ez dagokigu, ordea, oŕelako bakoitzaz itz egitea.
  6. Dana oŕela gertuta, lenbiziko etxolaldean apaizak beti saŕtzen dira yauresketarako;
  7. bigaŕenean, ostera, apaizpurua bakaŕik urtean bein, ta iñola ere ez odolik gabe, ordain ori bere utsegiñakatik eta eŕiarenakatik eskeintzeko.
  8. Oŕela Goteunak zerakusan Gurena’rako bidea oraindik zabalik ez zegola, lengo etxolak zutik zirauño.
  9. Orduko mendearen irudia da ori; eskeintzen ziran emari ta yauropak yaureslea baŕnetik zintzotzeko indaŕgabe ziralako;
  10. garai beŕiraño yan-edariak ere ikuzketa batzu arautzeko aragi-aginduak baizik ez bait-ziran.

 

Kisto’k eskeñitako yauropa yatoŕa

  1. Kisto, beŕiz, etoŕtzeko ongien Apaizpuru azaldurik, eskuz egiña ez dan ta emengo tankerarik ez dun etxola obe ta bikañagoan zeaŕ,
  2. Guren baŕnera bein betiko saŕtu zan, akeŕ ta zikiroen odolik gabe, bere odolez baizik, betiko yareikuntza burutuz.
  3. Alabaña, satsuak, akeŕ ta zezenen odolez ta txalen eŕautsez zirpizinduta, aragitan garbi ta guren egiten ba’dira,
  4. zeñen bidezago betiko Goteunez bere buru garbia Yainkoari eskeñi zion Kisto’ ren odolak zuen baŕnea egite iľetatik garbituko du, Yainko bizia yauresteko!?
  5. Ta oŕetxegatik Itun Beŕiaren Bitartekoa da, agintzaren arauz betiko ondarea deituek aŕ dezaten, lengo Itunpean egindako ogenen ordaintzat il dalako.
  6. Ilburukoa betetzeko, aren egiľearenak egin beaŕ du-ta. *
  7. Eriotza ondoan sendo egiten bait-da, ilburukoa; aren egiľea bizi daño, beŕiz, indaŕik ez du.
  8. Oŕegatik lengo Ituna ere odolik gabe ez zan soŕtua izan.
  9. Moxe’k eŕi osoari legearen aginduak oro irakuŕi ondoren, akeŕ ta txekoŕen odola, ur, artiľe goŕi ta itzebelaŕa aŕturik, Idaztia bera ta eŕi osoa iztatu zitun,
  10. esanaz; Au da Yainkoak zuekin burutu dun Itunaren odola. (Ir. 24, 8.)
  11. Berebat etxola ta yauresketarako ontzi guziak odolez zirpizindu zitun.
  12. Ta legearen arauz geyenak odolez garbitzen dira; ta odol-ixurtzerik gabe askespenik ez dago.
  13. Oŕela garbitu beaŕak ziran zerukoen irudiak; zerukoak, ordea, be ontakoak baño, opari obeaz.
  14. Izan ere, Kisto ez zan eskuz egindako Gurena’n, yatoŕaren irudian, saŕtu, zeruan bertan baizik, Yainkoaren auŕean gure alde orain auŕkezteko.
  15. Ez eta bere burua maiz eskeintzeko ere, yauresguan urte oro apaizpurua besteren odolez saŕtzen dan bezela.
  16. Ostera, ludi-asieratik oñazetu beaŕa askotan izango litzake. Bein bakaŕik ageri izan da, ordea, azken aldi ontan, bere eriotzaz ogena ezabatzeko.
  17. Ta gizonentzat bein iltzea, ta gero ebaztaldia erabakita dagon bezela,
  18. Kisto ere, eŕiaren ogenak ezabatzeko bere burua bein eskeñitakoan, Aren zai daudenei beŕiro ogenik gabe azalduko zaye, osasuna ekaŕtzeko.

 

10

Kisto’ren oparia bein betiko bakaŕa

  1. Legeak etoŕtzeko ongien itzala ba-zeukan; ayen irudipekoa, beŕiz, ez. Argatik, urtean maiz opariak eskeñiaŕen, ayetara elduak ez zitzaken ben-ben egin.
  2. Bestela, eskeintzaľeak, bein garbi eginda gero, ogen-oaŕtzerik gabe gelditzean, ez ote-lirake opariok amaitu?
  3. Urte oro, ostera, ayetan beŕizten da ogen-eroipena;
  4. ezin bait-diteke zezen ta akeŕen odolez ogenak kentzea.
  5. Argatik gizartera saŕtzean, dio:

Ez duzu oparirik, ez eskeiñik nai izan; soña ezaŕi didazu, ordea.

  1. Sutopa ta ogengatikoak ez dituzu edeŕetsi.
  2. Oŕezkero esan dut: Ona emen Ni, Yainkoa, idazpuruan Nitzaz idatzita dagonez, zure gogoa egiteko gerturik. (Er. 40, 7-9.)
  1. Lege arauz egin oi diran opari, eskein, sutopa ta ogengatikoak ez dituzu nai izan, ez eta edeŕetsi ere, lenik esanda gero,
  2. Ona emen Ni, Yainkoa, zure gogoa egiteko gerturik, diola, lengo yaurespidea darauz, bigaŕena yaŕtzeko.
  3. Erabaki au dala-ta, guren egiten gera gu IESU Kisto’k bein betiko egindako bere soin-eskeintzagatik.
  4. Izan ere, apaiz guziak yauresketan egun oro ari dira, opari berak askotan eskeintzen; opariok ogena iñola ere ezin kendu dutelako.
  5. Au, ostera, opari bat bakaŕik ogenengatik eskeñitakoan, bein betiko eseri da Yainkoaren eskuyan,
  6. gerorako itxoiten, Aren etsayak oinpean yaŕiak izan arte.
  7. Opari batez osasun betea gurenduei bein betiko ekaŕi die-ta.
  8. Goteunak ere dioguna aitoŕtzen du. Lenik esandakoan:
  9. Au da egun ayetara orduko ayekin atonduko dudan Ituna; dio Yaunak: Nere legea biotzetan ipiñiko diet

eta ayen gogoan itsatsita utziko:

  1. ta beŕiro ez ditut ayen ogen ta utsak gomutaratuko. (Ye 31, 33.)
  2. Or bada, ogen-asketsa ezkero, ogengatiko eskeinkizunik ez dago.

 

Siñespidean sendo egoteko

  1. Gurena’rako saŕbidea zabalik ba-dugu, beraz, senideok, IESU’ren odolez. *
  2. Berak estalki zeaŕ, edo orobat dana, bere aragi zeaŕ, bide beŕi ta bizi bat zabaldu digu.
  3. Bera dugu Yainkoaren etxean Apaizpuru yaŕia.
  4. Arengana goazan, beraz, benetako gogoz, siñeste bete-betez, baŕne-kutsu guzitik biotza garbi, ta soña ur utsez ikuzita dakaŕkigula.
  5. Gure uste ona kordokatzeke aitoŕ dezagun; kirmena balt-da agintza egin diguna.
  6. Elkaŕi so dagiogun, maitasuna ta egite onak gurean pizkoŕtzeko.
  7. Ez beza iñork bere batzaŕea utzi, batzuk oi dutenez; elkaŕ adoretu ezazute, ordea, eguna batez ere uŕbiltzen dakusazute-ta.
  8. Egiaren ezaguera aŕtu ondoan, oldez ogen ba’dagigu gerokoan ez bait-zaigu ogen-ordaintzat oparirik gelditzen.*
  9. Epayaren ta biuŕiak irentsi beaŕ ditun su biziaren zai egon beaŕ.
  10. Moxe’ren legea austen dunarentzat ez dago eŕukirik;bizpairuren aitoŕez il beaŕa da.
  11. Zeñen gaŕatzago ebain-beaŕa deritzazute, Yainkoaren Semea oinkatu, Itun-odolez guren eginda gero, odol ori nardatu, ta eskeŕa darion Gogoa iraindu lukena?
  12. Bait-dakigu nork dion: Nere gain apena; nere gain ordaña. Ta beste nonbait: Yaunak bere eŕia ebatziko du. (It. 32, 35; Er. 135, 4.)
  13. Bai izugaŕia, Yainko biziaren eskuetan erortzea!!

 

Oroipen azkaŕiak

  1. Lenbiziko egun ayek gomutara itzazute, argitara eldubeŕi ziñatela, neke askoren buŕuka zeneramatenean,
  2. alde batetik guzien auŕean âlke ta gogaikaŕi yaŕiak, eta bestetik, oŕela zebiltzanen lagun egiñak.
  3. Atxiľoekin nekeak yasan bait-zenituten, ta zuenaz eraztea pozik eraman zenuten, beste ogasun obe ta iraunkoŕ bat zeneukatela yakiñik.
  4. Uste on ori ez galdu; sari edeŕa du-ta.
  5. Egonaŕia beaŕa bait-zaizue, Yainkoaren naya bete ta agintza iritsi dezazuten.
  6. Apuŕ bat oraindik, apuŕ bat; etoŕiko da Etoŕtzekoa, ta ez du luzatuko.
  7. Anartean nere zintzoa siñestez bizi da; ta gibeltzen ba’da, ez du nere edeŕa eukiko. (Is. 26, 20; Ab. 2, 3.)
  8. Guk, beŕiz, ez dugu ondamenerako gibeldu nai, gure yareikuntzarako siñetsi baño.

 

 

11

Siñestearen goraldia

  1. Izan ere, siñestea itxoikizunen mamia, ta ageri ez diranen erakuspidea da. *
  2. Arengatik zâŕak aipagaŕi egin dira.
  3. Siñestez ba-dakigu mendeak Yainkoaren itzetik soŕtuak dirala, ikusgaŕia ageritik etoŕtzeke beraz.
  4. Siñestez, Abel’ek Kain’en oparia baño obea Yainkoari eskeñi zion; ta argatik, aren opariaz Yainkoak Berak egindako aitoŕez zuzentzat iragaŕia, oraindik ere ilda gero mintzo da.
  5. Siñestez Enok eriotzara gabe eramana izan zan, la iñork ez du idoro, Yainkoak eraman zulako. Eramana izan baño len, Yainkoaren gogarako zala, aitoŕtua izan bait-zitzayon. (As. 5, 24.)
  6. Siñesterik gabe eziña da, ordea, Yainkoaren gogarako izatea. Yainkoari uŕbiltzen zayonak, Yainkoa ba-dala, ta biľa dabilzkionei ordaintzaľe zayela siñetsi beaŕ du-ta.
  7. Siñestez Noe’k, oraindik ez ikusitakoen beŕi aŕtuta, bere etxekoak yagoteko kutxa guŕbilki antolatu zun; ta oŕela gizakeria gaiztetsirik, siñestetik dan zindokuntzaren oñordeko egin zan.
  8. Siñestez Abraham deritzana, deya adituz, ondaretzat beaŕ zuken alderdira irten zan, nora ziyoanik yakiteke.
  9. Siñestez agintza-luŕean aŕotz, atzeŕian bezela, txaboletan bizi zan; ta berebat Ixaak eta Yakob, agintza berberaren oñordekoak.
  10. Yasoin sendo gañean Yainkoak eraiki ta antolatutako iriaren zai zegolako.
  11. Siñestez Sara’k berak, elduegia zala ere, auŕdun izateko indaŕa aŕtu zun, agintza egin ziona kirmen zala siñetsi zulako.
  12. Ta ala gizon batengandik, erdi-iľagandik gero, soŕtuak, ortziko izaŕak eta itxasegiko ondaŕak aña dira.
  13. Siñestez guziok il ziran agintzak iristeke, bañan ayetara uŕundik so ta aguŕ egiñik, eta luŕ gañean aŕotz ta atzeŕitaŕ zirala aitoŕturik.
  14. Oŕela mintzo diran ezkero, abeŕiruntz diyoazala bait-darakuste.
  15. Ta utzi izan zuten eŕira gogoak ba’leramatzi, bertara itzultzeko aukeran zeuden.
  16. Beste eŕi obe batera gogoak zeramatzin, ordea, ta au zerukoa zan. Argatik Yainkoa ere ez da lotsa ayen Yainko izena beretzeaz; iria ayentzat gertuta bait-zeukan.
  17. Siñestez Abraham’ek azteŕaldi artan Ixaak, seme bakaŕa, eskeñi zun, agintzak aŕtu,
  18. ta itzok aditu ondoren: Ixaak’en ondorengoa dukezu zure izenekoa. (As. 21, 12.)
  19. iľak beŕpizteko lain Yainkoa dalakoan zegon, ta argatik itzulitakotzat euki zun.
  20. Siñestez Ixaak’ek etoŕkizunerako oneskuntza Yakob’i ta Esau’ri eman zien.
  21. Siñestez Yakob’ek iltzerakoan, Yose’ren semeak banaka onetsi zitun, makilburuan ezaŕita guŕ egiñez. *
  22. Siñestez Yose’k, iltzerakoan, Ixrael’daŕen irtenaldia aipatu ta bere ezuŕetaz egitekoa erabaki zun.

  1. Siñestez, Moxe’ren yayotzean, aren gurasoek auŕ aren edeŕtasuna ikusirik, iru iľabetez izkuturik euki zuten, eŕege-agindua aintzat aŕtu gabe.
  2. Siñestez Moxe’k berak, gizondu orduko, Parao’ren alabaren seme zala ukatu zun,
  3. ogen-atsegin mengela baño Yainkoaren eŕiarekin nekepean bizi nayagorik.
  4. Sariren zai bait-zegon, Kisto’ren gerena Aigito’ko altxoŕak baño aberatsagoa zan arentzat-eta.
  5. Siñestez ere Aigito utzi zun, eŕegeren aseŕeaz ayolarik gabe; ikusi eziña auŕean ba’lu bezain sendo egonik.
  6. Siñestez Paska-yaya ta odol-ziprinketak burutu zitun, seme nagusien saŕaskitzaľeak ixraeldaŕenik ikutu ez zezan.
  7. Siñestez Ixrael’daŕak, legoŕetik bezela, Itxaso Goŕi’tik igaro, ta aigitoaŕak, beŕiz, ori bera egitean, iťo egin ziran.
  8. Siñestez, Yeriko baranoan ixraeidaŕak zazpi egunez ibili ezkero, iriko aŕesiak erori egin ziran.
  9. Siñestez Erahab ziŕilda ua ez zan siñesgabekoekin galdu, ikeŕlei egin zien aŕera onagatik.
  10. Zertarako oŕtik yaŕai? Astlrik ez nuke Gedeo, Barak, Sanson, Yepte, Dabid, Salomon ta igaŕleak oŕela aipatzeko.
  11. Siñestez auek eŕiak azpiratu, zuzenbidea eraiki, agintzak iritsi, leoyen aoak itxi,
  12. suaren oldaŕa itzali, ezpata-sorbatzetik iges egin, eri ondoren suzpertu, gudan azkaŕtu, ta etsaitaldeak sakabanatu zituten.
  1. Emaztek beren iľak beŕpiztez aŕtu zituten. Batzu zeatuak izan ziran, yareibiderik aŕtzeke, beŕpizte obea erdisteko.
  2. Beste batzuk maxi ta zigoŕak yasan zituten, bai eta biľuŕ ta baitegiak ere.
  3. Ba-dira aŕikatu, oñazetu, zeŕatu, ta ezpataz il diranak; ardi ta auntz-laŕuz yantzirik, landeŕ, laŕi ta iaztuta bizi izanak,
  4. baso, mendi, obi ta aitzartean aldeŕai ibiliak, luŕa ayentzako gai ez zala ere.
  5. Guziok, beŕiz, siñestearen aitoŕez aipagaŕi izanaŕen agintzaren zitua ez zuten iritsi, *
  6. Yainkoak gutzaz obe zerbait erabakita bait-zeukan, gu gabe goyenera eldu ez zitezan.

 

12

IESU’ren eredua

  1. Beraz, ainbeste aitoŕen odei erdian gauden ezkero, edozein zama ta ogen-esi erauzirik, dagokigun buŕukara egonaŕiz leya gaitezen,
  2. siñestearen Ituŕi ta Elburua dan IESU’ri so ta so. Poza aukeran zeukala, gurutza yasan bait-zun, alkea uŕuñaturik, eta Yainko-aulkiaren eskuyan eserita dago.
  3. Gogora ekaŕtzute ogendiengandik alako yazaŕa yasan zun Ori, kemena galdurik aspeŕtu ez zaitezten.

  1. Oraindik ez diozute, odolketaraño buŕukatuz, ogenari gogoŕ egin.
  2. Ta aztu zaizue Yainkoak semêi bezela, dagizuen aolku au:

Ene seme, Yaunaren erasia ez ezetsi;

Aren akaŕagatik gogoa ez galdu;

  1. bere maiteari egiten bait-dio Yaunak erasi, ta semetzat daukana astintzen du. (Itz. 3, 11-12.)

  1. Senaren azkaŕi zaizue erasia. Semêkin bezela, Yainkoa ari da zuekin. Al-da ezperen semerik, aitak akaŕ egiten ez dionik?
  2. Guzientzat dan akaŕa zuentzat ere ez ba’da, sasiko zerate, ez seme.
  3. Aragi-gurasoek ere akaŕ egiten ziguten, ta lotsa ona generakuskien. Zeñen bidezago gogoen Aitari menderatu beaŕez gaude, bizia iristeko?
  4. Ayek, akaŕpean egun gutxiko gauzkate beren gogara azkai; Onek, beŕiz, bere gurentasuna guretzeko beaŕa zaiguño.
  5. Edozein akaŕek noski, bertakoan pozgaŕi baño gogaikaŕiago dirudi; bañan, artan azitakoei gentza ta zuzentasuna arnaritzat dakazkie.
  6. Beraz, esku akituok eta belaun zañiľok indaŕtu bitez,
  7. uŕats zuzenka ibiliz, eŕenen oñak bidekatu gabe sendotu ditezan.

 

Sinai ta Sion

  1. Guziekiko pakea biľa ezazute, bai eta gurentasuna ere; gurendu izan ezik, iñork ez du Yainkoa ikusiko.
  2. Zaudete zurt Yainkoaren edeŕa iñork galdu ez dezan, ta linbuxkerien eŕorik azi ta aldaskatu ez dedin, askotsuei kalte ta gaitz ekaŕiz.
  3. Ez bedi iñor zantaŕ ta deunge izan. Esau, bere oñordetza yaki baten ordañez saldu zuna bezela.
  4. Bait-dakizute geroan onespena yarauntsi naita, astandua izan zala, negaŕez ekinda ere, atzeratzerik erditsi ez zulako.
  5. Ez bait-zerate mendi aztagaŕira uŕbildu, su bizi, txaŕamel, laño ta ekaitz-artean *
  6. turutotsa ta itz-mintzoa entzunik, itzegin zekiela nai ez zuten ayek bezela.
  7. Ezin yasan bait-zuten geben au: Mendia ikuľu dukena, abere dala ere, aŕikatua izan bedi. (Ir. 19, 13.)
  8. Moxe'k berak zion: Izututa nago ta ikarak aŕtuta. (Is. 9, 19.) Oŕen izugaŕi zan ikuskizun ua!!
  9. Zuek, beŕiz, Sion-mendira uŕbildu zerate, Yainko biziaren irira, zeruko Yerusalem’era, aingeru sail zenbakaitzetara, batzaŕe yaitsura,
  10. zeruetan idatzitako len-semên elizera, guzien ebazlea dan Yainkoarengana, elburura eldutako zintzoen gogoetara,*
  11. Itun Beŕiaren Arartekoa dan IESU’rengana, ta Abel’ ena baño obeki darausan odol-itzaldira.
  12. Begira, ez zapuztu mintzo zaizuena. Alabaña, luŕean zerauskiena zapuztu zutenek igespiderik ez ba’zuten, nola guk dukegu, zerurik darauskiguna zapuzten ba’dugu?
  13. Orduan luŕa dar-dar yaŕi zunaren mintzoa, beŕiro orain datoŕkigu esanaz: Oraindik bein, luŕa ez ezen, ortzia ere zotukatuko dut. (Ag. 2, 6.)
  14. Oraindik bein oŕek adirazten digu, aldagaŕiak, ayen aldia igarota, baztertubeaŕak dirala, aldakoŕ ez dana gelditzeko.
  15. Beraz, aldagaŕi ez dan yaureŕira deituak geran ezkero, eskeŕ ona azaldu ta Yainkoaren moŕoitzan gogo onez, begirunez, ta belduŕez ari beaŕ dugu.
  16. Gure Yainkoa su ireskoŕ da-ta. *

 

13

Aolku berezi batzu

  1. Bego zuenean senide-maitakuntza.
  2. Aŕotzenganako txeraz ez aztu; txera oŕegatik, etxera oaŕtzeke aŕtutako aingeruekin auŕkitu bait-dira.
  3. Biľuŕketan biľuŕtuetaz oroi zaitezte, ta gaizki erabiľietaz berebat; soña zerok ere duzuten ezkero.
  4. Itzalgaŕi bego ezkontza, ta kutsurik gabe ezkonduen oea. Likits ta ezkontzausleak Yainkoak ebatziko ditu-ta.
  5. Dirugose ez izan: daukazutenaz naikotuta egonik. Ez zaitut utziko, ez zaitut zapuztuko (It. 31, 6; Yos. 1, 5), Berak dioskun ezkero,
  6. zabal-zabal esan dezakegu

Yauna nere urgazle; ez naiz belduŕ izango Zer egingo dit gizonek? (Er. 119, 6.)


  1. Yainkoaren itza azaldu zizueten auŕetikoak gogoratu itzazute; ta ayen yardunaren amaya ikusiz, sinismenean ikasle zakizkiote.
  2. IESU Kisto atzo eta gauŕ ta betiko berbera.
  3. Irakaste aldakoŕ ta aŕotzen yitoan ez ibili. Eskeŕez biotza sendotu beaŕ, ez ordea, zerabilztenei onik ekaŕi ez dieten yanariz.
  4. Opamai bat daukagu; ta andik yateko eskubiderik etxolako moŕoyek ez dute. *
  5. Alabañan, ogengatik eskeñitako aberên odola apaizpuruak Gurena’ra darama; saŕaskia, beŕiz, iritik alde eŕetzen da.
  6. Oŕela IESU’k ere, bere odolez eŕia gurentzeko, iri atetik alde nozitu zun.
  7. Etzauntzatik gu ere Arengana irten gaitezan, Aren gerena eramanik. *
  8. Ez bait-dugu emen betiko iririk; gerokoaren biľa gabiltza, ordea,
  9. Aldi orotan, beraz, Aren bitartez Yainkoari gorespen-oparia, edo Aren izena aitoŕtzen duten ezpañetako arnaria, eskeñi dezayogun.
  10. Elkaŕi on egiteaz ta lagun etoŕtzeaz ere ez aztu; oŕelako oparien bitartez Yainkoaren edeŕa irabazten da-ta.
  11. Zuengatik erantzun beaŕez zuen buru diranak ernai dauden ezkero, esangin ta etoŕkoŕ azaldu zakizkiete, pozik oŕtan yardun dezaten, ez, ostera, atsekabez; on ez litzaizueke ori-ta.
  12. Otoi egizute guretzat; gure biotza zintzoa dalakoan bait-gaude, ta orotan ondo ari izan nai dugu.
  13. Ori egiteko batez ere daskaizuet, lenbaitlen zuetara itzuli nadin.

 

Azkena

  1. IESU gure Yauna, Betiko Itunaren odolez Artzai

Aundi egiña, iľartetik yaso dun Yainko pakezaleak, beŕiz,

  1. egite on guzirako gai zuen biotzak egin bitza, Aren gogoa bete dezazuten; bai eta gugan ere atsegin zayona burutu beza menderen-mendêtan aintza dagokion IESU-Kisto’ren bitartez. Ala biz.
  2. Aolkuok, aŕen, senideok ontzat aŕ itzazute; labuŕki idatzi bait-dizuet.
  3. Yakizute gure anai Timote yarei dagola. Laisteŕ baldin ba’datoŕ, arekin yoango naiz zuek ikustera.
  4. Zuen buru diranei ta guren guziei aguŕ egiezute. Itali’ ko senidêk aguŕ dagizuete.
  5. Bego zuekin Yainkoaren edeŕa. Ala biz!!

 


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper