Olabideren Biblia

TIMOTE’RENTZAT Paul Deunaren bigaŕen idazkia

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Idazki au Eŕoma’ko baitegian Paul’ek idatzi zun, bere bizi-amaya auŕki zekusala. Adiskide ta ikasle guziek alde egin izan zioten, ta Luka deuna bakaŕik zegon arekin.

Atsekabe ontan Timote maitea aldamenean euki nai zun ta, etoŕtzeko idazten dio, ta anartean, irakasle iruzuŕtien auŕka ta siñeste yatoŕaren alde kemena arengan pizteko, azken aolkuak laztanki damazkio.

 

1

  1. Paul’ek, IESU Kisto’rengan dagon biziaren agintza aldaŕikatzeko, Yainkoaren nai izatez, IESU Kisto’ren bidali onek,
  2. Timote, seme maiteari, Yainko Aitarengandik eta IESU Kisto gure Yaunarengandik eskeŕ, eŕuki ta gentza.

Beŕi Onaren alde kemena pizteko

  1. Nere gurasoengandik baŕne garbiz yauresten dudan Yainkoari, eskeŕ dagiot, nere otoiketan etengabe gau ta egun zu gogoan izanez.
  2. Zure malkoaz oroiturik, zu ikusteko erpai nago, pozez bete nadin,
  3. zure siñeste yatoŕaren gomuta piztuz. Siñesmen ori lenik zure amaso Loide’gan ta zure ama Eunike’gan bizi zan; ta berebat zuregan bizi dala uste dut.
  4. Nere esku-ezaŕtzez zuregan duzun Yainkoaren antzia pizteko aolkatzen zaitut, beraz.
  5. Ez bait-digu Yainkoak erabe-atsik eman, indaŕ-atsa, maitasun-atsa ta erabide-atsa baño.
  6. Beraz, gure Yauna aitoŕtzeaz alke ez izan, ez eta nitzaz ere, Beragatik biľuŕez nagon onetzaz. Beŕi Onaren alde, ostera, Yainkoaren indaŕez nerekin lan egizu.
  7. Berak yaregin ta dei gurenez deitu gaitu, gure egiñak oŕtarako ezer ez dirala. Ori zan, ordea, Aren erabakia, ta betiko aspalditik IESU Kisto’ rengan guretzat zeukan adei-emaria,
  8. orain nabari egiña,. IESU Kisto gure Yaregiľea ageri izan danetik eriotza poŕokatuz, ta usteldu ezin dan bizitza Beŕi Onaren bitartez argitara azalduz.
  9. Oŕtarako aldaŕikari, bidali, ta atzeŕien irakasle yaŕia naiz;
  10. ta oŕexegatik neke auetan nago. Ez naiz alke, ordea; bait-dakit nori siñetsi diodan, ta etsi-etsita nago nere yagokizuna egun artaraño yagoteko altsua dala.
  11. IESU Kisto’ren siñeste ta maitakuntzarako entzun dizkidazun itz zindoen ereduari eutsiozu.
  12. Yagokizun edeŕa, gugan dagon Goteunaren laguntzaz, yagozu.
  13. Ba-dakizu Asia’n guziak girbindu zazkidala, Ayetako dira Pigel ta Ermogen. *
  14. Onesipor’en etxekoei Yainkoa eŕuki bekie; askotan adoretu bait-nau, ta iñoiz ere ez da nere biľuŕaz âlke izan;
  15. ostera ere, Eŕoma’ra etoŕi ala, nere biľa idoro arte ayolaz ibili da.
  16. Yaunak egun artan eŕukia bemayo. Epeso’n zein laguntza eman zidan ondo dakizu.

 

2

IESU Kisto’ren gudari ona

  1. Zu, beraz, ene seme ori, IESU Kisto’ren eskeŕez sendotu zaitez;
  2. ta aitoŕ askoren auŕean entzun zenidana gizon zintzo ta bestei irakasteko lain litezkenei azaldu egiezu. *
  3. Ekin lanari, IESU Kisto’ ren guda-mutil onari dagokionez.
  4. Gudari egon ezkero, bizitzako arazoetan ez da iñor nâsten, leŕoratu dunaren edeŕa izan dezan.
  5. Sari-leyaketan ere buruntza ez du iñork beretzen, beaŕ dan arauz leyatu ez ba’da.
  6. Luŕ-lanean ari izanak zitua aŕtu beaŕ du auŕena.
  7. Diodana uleŕ ezazu; uleŕmena Yainkoak orotan damaizuke-ta.
  8. Gogora ezazu IESU Kisto, iľartetik piztua ta Dabid’en eŕotikakoa, aldaŕikatzen dudanez.
  9. Argatik ere, gaizkin bezela, biľuŕez egoteraño neketan bizi naiz. Lotua ez dago, ordea, Yainkoaren itza.
  10. Argatik dana autuen alde yasaten dut, ayek ere IESU Kisto’rengandik datoŕkigun osakuntza betiko aintzarekin erditsi dezaten.
  11. Itz ziña: Arekin iltzen ba’gera, Arekin bizi ere izango gera;
  12. yasaten ba’dugu, Arekin ere eŕegetza dukegu;
  13. uko egiten ba’diogu, Arek ere uko egingo digu; kirmen ez ba’gatzazkio, Bera kirmen dago; ezin bere burua uka dezake-ta.

 

Sasi-irakaslên beŕiketaz

  1. Ori aolkatu ezazu, aditzaľên kalterako baizik ez diran izkimizkiak Yaunaren auŕean larderiatuz.
  2. Alegizu Yainkoari oneskaŕi agertzeko, âlkekizunik gabe lanera yotzen, ta egiaren itza beaŕ danez erabiltzen.
  3. Beŕiketa alpeŕak alde eragitzizu; deungeak areagotzeko adiñonak bait-dira,
  4. ta oŕelakoen elea, min-bizia bezela, edatzen diyoa. Ayetako dira Imenai ta Pilet.
  1. Egitik girbinduta biok oŕ diyoaz beŕpiztea egiña dagola esaten ta batzuen siñestea iraultzen.
  2. Sendo dago ala ere Yainkoaren oñaŕia xaki onekin: Yaunak ba-dazagu zein ditun bereak; eta, Okeŕbidetik aldendu bitez Yaunaren izena aitoŕtzen duten guziak.
  3. Etxe aundietan uŕe-ziľaŕezko atuxaz gañera, buztin-zurezkoak ere ba-dira; batzu, apaingaŕitzat, bestetzu, beŕiz, aŕontekotzat.
  4. Alako kutsutik iñor garbi egiten ba’da, beraz, dedurako ontzi guren ta nagusiarentzat adiñona izango da, edozer eginbeaŕ onerako gertua.
  5. Gazte-iŕiskeritik iges egizu, ta ekin zindokuntzari, siñesteari, itxaropenari, maitasunari ta Yainkoagana biotz garbiko deyez yotzen dutenekiko gentzari.
  6. Eztabaida zoro ta indurigabeak alde eragitzizu, liskaŕen piztugaŕi oi dirala yakiñik.
  7. Liskaŕti izatea, beŕiz, Yaunaren moŕoyari ez dagokio, guzienganako adei, argi ta egonaŕia azaltzea baño;
  8. biuŕiak xamuŕki ataŕatuz garbaya Yainkoak ayei emanda, egia ezagun,
  9. ta txeŕenek bere naitara atzita dauzkan sarea ateman al dezaten.

 

3

Etoŕtzeko diran iruzuŕtiak

  1. Orizu; azken egunetan aldi txaŕak izango dira.
  2. Izan ere, gizakumeak norberakoi, uŕezale, paŕastelari, aŕo, biraolari, gurasoekiko piŕi, eskeŕ gaiztoko, lotsagabe,
  3. biotz-igaŕ, zital, mardaľari, elikugabe, ankeŕ, onaren etsai,
  4. azpisuge, mutiri, anpurutsu, ta Yainkoari baño atseginkeriei atxikiagoak izango dira;
  5. zintzotasunaren tankera, bai, adorea, beŕiz, ez dutela. Oriengandik ere alde egizu.
  6. Ayetako bait-dira, etxeril-etxe emakume ergelak sareratuz dabiltzanak. Emakumeok, ogenez kuin-kuin ta askotariko giriñaz okiturik,
  7. beti ikasten izanaŕen, ez dute iñoiz egiaren ezaguera iristen.
  8. Yanes ta Manber’ek beñola Moxe’ri bezela, gogo biuŕiko ta siñeste usteleko gizon oriek egiari gogoŕ dagiote.
  9. Ez dute, ordea, ezer iritsiko; nabari bait-da guzientzat oŕelakoen erokeria, ayena ordun izan zan bezela.

Onbidean irauteko aolkua

  1. Zeroŕek ikusita, beŕiz, ba-dakizu zein diran nere ikasbidea, bizikera, asmoak, siñestea, biotz zabala, maitasuna ta egonaŕia,
  2. bai eta Antiokei’n Ikoni’n ta Listara’n erauntsi niñuten yazaŕaldi ta nekeak ere! Yazaŕaldiak, bai, yasan nitunakl! Guzietatik Yaunak atera nau, ordea.
  1. Izan ere, guziek, IESU Kisto’rekin zintzo bizi nai ezkero, yazaŕaldia ba-dute yasatekoetan.
  1. Gaizto ta iruzuŕtiak,beŕiz beren artan areagotuko dira, okeŕ ta okeŕtzale izaki.
  2. Zu, ostera, zaude sendo ikasi ta onetsi duzun guzian, irakatsi dizunaz oroiturik.
  3. Umetandik dazaguzun Idazteuna altsua da IESU Kisto’ren siñestez osakuntzarako bidean zuri argi egiteko.
  4. Yainkoak idarokitako idazti oro adiñon ere da irakasteko, akaŕ egiteko, artezteko ta zuzenbidean azteko.
  5. Yainkoaren gizona bikain dedin, edozein eginbeaŕ onerako gerturik.

 

4

Azken aŕena

  1. Yainkoaren auŕean, ta bizi ta iľak ebazteko, eŕegetzat ageri beaŕa dan IESU Kisto’renean agintzen dizut:
  2. itza aldaŕikatu ezazu: ekin mugonez ta mugaitzez; akaŕ, aolku, zema egizu; egonaŕirik aundienaz ta beti irakasten.
  3. Etoŕiko dan garayan gizakiek ez dute irakaste onik yasango; belaŕi-atsegintzat, beŕiz, norberaren iŕitsen aukerako irakasleak biribilgatuko ditute,
  4. eta belaŕia egitik aldenduz, ipuyetara biuŕtuko dute.
  5. Zu, beŕiz, zaude zurt orotan; yo lanera gogoŕ; Beri Ona zabaldu, ta zure egitekoa bete ezazu.
  6. Ni iľuŕen nago ba, ta nereak laisteŕ egingo du.
  7. Buŕuka on egin dut; antxintxiketa burutu dut; kirmen egon naiz.
  8. Zuzentasunaren buruntza daukat orain zai; ta Yaunak, ebazle zuzenak, egun artan emango dit; ez niri bakaŕik; bai eta Aren agertaldia opa duten guziei ere.

 

Beŕi batzu

  1. Leya zaitez enegana laisteŕ etoŕtzeko;
  2. nigandik Dema aldendu ta mende ontakoen zalez Tesalonike’ra yoan da; Kereske Galati´ra, ta Tit Dalmati’ra.
  3. Luka bakaŕik dago nerekin. Mark aŕtu ta zurekin ekaŕkidazu lanbiderako on bait-zait.
  4. Tikik, beŕiz, Epeso’ra igoŕi dut.
  5. Onuzkoan, ekazkidazu Karpo’renean Toroas’en utzi nun soingañekoa ta idaztiak, batez ere laŕutxak.
  6. Alexander pazigiľeak gaitz asko soŕtu dizkit. Yaunak biuŕtuko dio egiñen ordaña.
  7. Iges! argandik; gure itzei oso gogoŕ egin die-ta.
  8. Lenbiziko nere zurikaldian iñor ez da nere alde yaiki; guziek utzi naute. Ez bekie yauki.
  9. Yaunak, beŕiz, niri lagun etoŕita, suzpertu nau, aldaŕia nere bitartez osotu dedin, eta atzeŕi guziek entzun dezaten. Oŕela irten naiz leoyaren aotik.
  10. Yaunak ere gaitz guzitik yarei aterako nau, zeruko bere eŕira ni aŕtzeko. Berari aintza menderen-mendêtan. Ala biz!

Azken aguŕak

  1. Aguŕ egiezu Piriska ta Akil’i ta Onesipor’en etxekoei.
  2. Erast Korinto’n geklitu da, ta Toropin gaxorik utzi dut Milet’en.
  3. Negua baño len etoŕtzeko leya zaitez. Aguŕ dagizue Eubul’ek, Puden’ek, Lin’ek, Kalaudi andereak, eta senide guziek.
  4. Bego Yauna zure biotzean, ta eskeŕa zuekin.

 

 


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper