Olabideren Biblia

TESALONIKE’TAŔEI Paul Deunaren bigaŕen idazkia

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Onak izan ziran tesaloniketaŕen artean lengo idazkiaren ondoreak. Beŕiro idatzi beaŕ zien, ordea; Yaunaren itzuleraz eta azken-egunaz artegatsu bait-zebiltzan, berealaxe izango ziralakoan, lanerako zañil, ta alpeŕik laŕi.

Idazki ontan dasaye ez zala oŕen auŕki azken-eguna; gertari aundiak lenik soŕtu beaŕak zirala; Gaizkiñaren agerpenata askotzaren sayeskuntza; ekin beaŕ ziotela, beraz, lanari biotz zabalez, ta iruzuŕti ta gaiztoengandik aldenduta.

 

1

  1. Paul’ek, Silban’ek eta Timote’k, Yainko gure Aitarengan ta IESU Kisto Yaunarengan dagon Tesalonike’taŕen elizari:
  2. Eskeŕ ta gentza zuei Yainko Aitaren ta IESU Kisto Yaunaren izenean.

 

Eskeŕ oneko aitoŕa

  1. Zuzen ta bidez Yainkoari zuengatik, senideok, eskeŕ egin beaŕ diogu, beti, zuetako bakoitzarengan siñestea azkaŕtzen, ta elkaŕen maitasuna geitzen diyoalako.
  2. Guretzat, noski, Yainkoaren elizetan iľaŕainbide zerate, esetsi ta loŕaldi guzietan azaltzen dituzuten egonaŕi ta kirmenagatik.
  3. Oŕtan agiri da Yainkoaren burupide zuzena; Arengatik zuek laztuta egon ezkeo, Yainkoaren eŕirako gai auŕkituko zerate-ta.
  4. Yainko zuzenaren berebizikoa bait-da, atsekabetzen zaituztenak atsekabetzea,
  5. zuei, beŕiz, atsekabetuoi, atsedena gurekin ematea, IESU Yaunak zerutik bere aingeruekin al izatez agertzean.
  6. Yainkoa ezagun ta Beŕi Onaren mendera etoŕi nai ez zutenak sugaŕez ataŕatzeko agertzean.
  7. Okeŕ-sari au bein betiko dukete oŕelakoek, Yainkoaren auŕpegitik eta Aren indaŕaren ospetik uŕunduta,
  8. bere deunetan ospatu ta siñestun guzietan edeŕetsia izateko, Yauna datoŕken egunean. Zuek, beŕiz, gure aitoŕa siñetsi duzute.
  9. Anartean beti zuen alde otoiketan gaude, gure Yainkoak deigaŕi egin zaitzazan, ta onginai guzia ta siñestearen arloa indaŕez burutu ditzan.
  10. Oŕela, gure Yainkoaren ta IESU Kisto Yaunaren eskeŕez, goragaŕi azalduko da zuengan IESU Kisto Yaunaren izena, ta zuena Arengan.

 

2

Kisto’ren etoŕeraz ez artegatu

  1. IESU Kisto gure Yaunaren etoŕeraz ta gure arenganatzeaz, otoi, senideok;
  2. ez zotukatu bereala iritzirik, ez eta ere gogoak emana, edo gurea omen liteken itz edo idazkiren bat gorabera izutu, Yaunaren eguna auŕki dalakoan.
  3. Iñola ere ez zaitzazala iñork atzipetu. Auŕenik sayeskuntza soŕtu-beaŕa da, ta ageriko .da ogen-gizona, gaizkin galgaŕia,
  4. Yainkotzat begiratu edo yauresten dan edozeren auŕka yaŕi ta goratuko dana. Yainkoaren etxean Yainkotzat esertzeraño. *
  5. Ez al-zerate oroitzen guziok nesazkizuela, zuen artean nengonean?
  6. Yakin ere ba-dakizute zerk daukan orain eragotzita, bere garayan ager dedin.
  7. Orain bertan gaizto ta alaena berean ari da; itzalgaizka, ordea, eragozpena ari kendu arte.
  8. Orduan ageriko da zitala, ta IESU Yaunak bere aotikako atsez ezereztuko du ta bere etoŕaldiko agerketaz poŕokatuko.
  9. Alako zitalaren etoŕera, beŕiz, Satan’en egitez, al izate aunditan izango da, gezuŕezko alatzez, zantzuz,
  10. ta edotariko liľura okeŕez betea, burua gaizkatzeko egizaletsu egin ez ziralarik, galtzen diranentzat.
  11. Argatik ere, gezuŕa siñisterazi lezayeken liľurapidea Yainkoak daratoŕkie,
  12. egia siñetsi beaŕean, okeŕa obetsi dutenak gal ditezan.

 

Yainkoak zertarako aututa gaitun

  1. Guk, ordea, senideok, Yaunaren kutunok, Yainkoari zuengatik beti eskeŕ egin beaŕ diogu, gogo-gurentasunez ta egiaren siñestez osasuna iristeko, Yainkoak asieratik autu zaituzalako.
  1. Oŕtarako, nere aldaŕiz dei egin bait-dizue, IESU Kisto gure Yaunaren ospea irabazteko.
  2. Sendo egon, beraz, senideok, nere izketan naiz idazkietan ikasi duzutena betetzen.
  3. IESU Kisto gure Yaunak, eta gure Yainko ta Aitak, maite izan gaitunak,
  4. zuen biotzak eginbide ta itz on guzirako adoretu ta sendotu bitza.

 

3

Eske ta aolku batzu

  1. Zuek ere, senideok, gure alde otoi egizute, Yainkoaren itza baŕeyatu, ta, zuenean bezela, goretsi dedin,
  2. ta gu, gizatxaŕ ta gaiztoengandik yaregin gaitezan; siñestea oroena ez da-ta.
  3. Kirmena da, beŕiz, Yainkoa; ta Berak sendotu ta gaitzera gabe eukiko zaituz.
  4. Zuek ere agindu genizuena betetzen ta beteko duzuelakoan gaude Yainkoaren auŕean etsita.
  5. Yaunak, beŕiz, zuen biotzak, Yainkoa maite izatera ta Kisto’renganako egonaŕira zuzendu bitza.
  6. Onezkero, senideok, IESU Kisto gure Yaunaren izenean agintzen dizuegu guk irakatsitako bidetik alde okeŕ dabiltzan senide guziengandik aldentzeko.
  7. Ba-dakizute zer egin beaŕ duzuten gu bezela ibiltzeko. Eragabe ez gera zuenean bizi izan;
  8. iñoren ogirik ez dugu uŕurik yan; gau ta egun lanean ta neketan ari giñan, ostera, zuetako iñoren bizkaŕ ez izateko.
  9. Ez, ordea, ortarako eskubiderik ez genulakoan, gu bezela ibiltzeko eredua gerongan zuei erakusteaŕen baño.
  10. Esan ere, zuenean geundela, genesaizuen; ian egin nai ez dunak ez beza yan.
  11. Entzunda gaude zuetako batzu nabarbenki dabiltzala, lanik egiteke beŕiketan beti.
  12. Oŕelakoei IESU Kisto Yaunaŕen agindu ta aolkatzen diegu, beren ogia isilik lan egiñez yan dezatela.
  13. Zuek, beŕiz, senideok, on egitez ez aspeŕtu.
  14. Ta idazki ontan dioguna norbaitek betetzen ez ba’du, alakoa galgatu ezazute, ta ez zaitezte arekin nâsi; lotsa dedin.
  15. Ez ezazute ala ere etsaitzat begira; senidetzat, ostera, akaŕ egiozute.
  16. Yainko bakezaleak aldi ta alde orotan bakea bemaizue. Yauna bego guziokin.
  17. Orain nere aguŕa, Paul’ ena, nere eskuz ezaŕia. Au da idazki guzietan ezaugaŕia. Onela idazten dut.
  18. IESU Kisto gure Yaunaren eskaŕa bego guziokin. Ala biz!!!

 

 


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper