Argi-semeak
-
Seme kutunei dagokienez, Yainkoaren antza aŕ ezazute,
-
ta maitasunean ari izan zaitezte, Kisto’k maite izan ziñuzala-ta, bere burua gugatik usai gozoko eskein ta oparitzat Yainkoari eman zion bezela.
-
Deunei dagokienez, ez bedi zuen lepotik izoŕkeri bat ere aipatu, ez zantaŕkeririk, ez eukimiñik,
-
ez doľoŕkeririk, edo ezertarako ez liteken ele zantzail ta baŕegaŕirik, eskeŕ oneko itzak baizik.
-
Ondo yakin beaŕ bait-duzute: Kisto’ren ta Yainkoaren eŕian yarauntsirik ez du iñongo izoŕtzaľek, ez zantaŕek, ez diruzalek, edo orobat litekena, sasiyainkozalek.
-
Iñork ez zaitzazala ele xuriz liľuratu; oŕelakoengatik siñesgogoŕen gañera Yainkoaren aseŕea etoŕtzen da-ta.
-
Ez zakizkiete erkide egin.
-
Beñola iľunbe ziñaten; orain, beŕiz, Yaunagan argi zerate. Argi-seme bezela ibili.
-
On, zuzen ta egia dan guzia, argi-zitua da-ta.
-
Ikeŕazute Yainkoari zer zayon atsegin,
-
ta ez zaitezte iľuntako egite alpeŕetan nâsi; gaiztetsi itzazute, ostera;
-
itzalgaizka oriek dagitena, esateko ere lotsagaŕia da-ta.
-
Gaiztetsiak oro, beŕiz, argiaŕen agertzen dira; agertzen dan edozer, argi dalako.
-
Argatik esana dago:
Yaiki, loti ori, iľartetik irten,
Ta Kisto'k argituko zaitu. (Is. 26, 19; 60, 1)
-
Zuŕki, beraz, gomazute nola ari izan beaŕ duzuten; ez, noski, ergelen antzo; guŕbil bezela baizik,
-
astia ustiatuz; txaŕak dira egunak-eta.
-
Adingabe ez izan; adizute, ostera, zein dan Yaunaren gogoa.
-
Ardoz ez mozkoŕtu; loikeria berekin du-ta; Goteunez, bai, okitu zaitezte,
-
elkaŕ-aldietan eliťoz, eresiz ta oyu deunez yardunik, eta zuen biotzetan Yainkoa txio ta eresika goretsirik.
-
Danagatik Yainko Aitari eskeŕ egiozute beti IESU gure Yaunaren izenean.