Itun Zâŕa
Idatzi onek, berezko batasuna ba-du. Alegia, Apaizena eta Zenbatiak antzo, ez dago auŕeko beste idaztiei lotua.
Moxe’k, benaz eta gaŕtsuki ekiten die Ixrael’daŕei, beren Yaube Yauna maite dezatentzat. Izan ere, Aigito’tik irtendakoak il bide ziran; andik abitu ziranez gero urteak igaro bait-ziran. Gañera, Moxe’ri entzuten zien askok Yaube’k egindako aŕigaŕiak ez zituzten ikusi izan.
Bein esandakoaz aski dunik ez zaio iduritzen. Beraz, artarako egokiera dun bakoitzean, len esandakoak, itz saŕkoŕago eta beroagoaz biŕesaten dizkie, bein betiko ongi ikasi ditzaten. Nolanai ere, Moxe ber-bera zan Yaube’ren maitalerik bikañenetakoa; eta, ark, biotzean zirakion sua, bere eŕitaŕengan piztu nai zun.
~1) Lenengo itzaldia: l’tik 4,-43’gaŕeneraño: lenago gertatutakoen xorta eta oroipena; eta, aginduak betetzera aolkatzeko itz saŕkoŕak.
— 2) Bigaŕen itzaldia: 4-44-gaŕenetik 19´raño. Amaŕ aginduak, 5; Yaube’renganako eraspena 6; sasi-yainkoak bazteŕtzeko, 7; Yaube’ren eŕukia 8’tik 11’ra; arau zenbait 12’tik 18’raño; sendiaren eskubideak.
— 3) Irugaŕen eta laugaŕen itzaldiak: Sikem’go agindu batzu eta zemak, 27.
— 4) Azkeneko beŕi batzu eta eraskiñak. Yosue’ren izendatzea. Moxe’ren abestia eta aren eriotza.
*
Bidean beŕiro
ez moztu iľea lenbiziko arkumeari.
pin up casino- Online casino in India