Bibliotekaren berri
Bibliotekaren Katalogoa
Artxiboaren Katalogoa
Zerbitzuak
Harremana
Resurreccion Maria Azkue
Auspoa bilduma
Príncipe de Viana aldizkaria
Anaitasuna aldizkaria
Luis Villasanteren lanak
Nafarkaria gehigarria
Herri Literatura Jardunaldiak
Euskararen Historia Soziala
Euskararen Lekukoak bilduma
Georges Lacombe funtsa
Armanak Uskara edo Ziberouko Egunaria
Aldizkari pedagogiko historikoak
Piarres Lafitte funtsa
Olabideren Biblia
Andima Ibinagabeitiaren artxiboa
Jokin Zaitegiren artxiboa Itun Zâŕa
Bost Idazti (Pentateuka) deitu oi dana, Moxe’ren ardurapean osatua izan dala ezin esanik ez dago; eta, gutun ori, asiera-asieratik bakaŕa zan: zatitu gabea, noski. Yainkoaren eŕia nola asi, ugaldu, bildu eta bere buruaren yabe izatera iritxi zan, idazti oyetantxe agertzen zaigu. Azkenik, itxaro zuten luŕean kokatua utziko digute.
Osterantzeko lau idaztiak, geyenbat, Moxe’k egin zitunetaz diardute. Ikusi baño ez dago Moxe’ren yayotzaren beŕi noiz damaiguten, Ir. 2, 1-11. Beraz, idazteuneko lenengo beŕogeitamaŕ atalak, entzundakotik edo lendik norbaitek yasotakotik bilduak daude. Biltze oŕen axola Moxe’k izan zun-edo. (Ik: Suhard yanzkoŕdunari eskutitza: AAS 1948, 45-g. oŕialdean, ilbeltzaren 16-gaŕenean. Bai ere Pio Xľ’gaŕenaren Humani Generis, 1950, 8, 12).
Ortarako, askok azteŕtu izan dute puxka bakoitzak gaiak eta arazoak adirazteko era nolatsu dun; eta, azteŕketa oŕtatik agertzen da, bakoitza nondik-nora ibili dan.
Yaube’taŕenak, —lenbizi-lenbizitik Yainkoaren izen ori Asieran dago, 2, 4—: idazkera apañagoa du; esakera bizia; irudipen aberats-ugariz, gizonak izan ditzaken buruauste astunentzat argitasun sakonak egoki agertzen dizkigu. Yainkoaz mintzo danean darabilzkin itz bereziek, Arentzat begirapen aundia dute.
Eloim’daŕek, Yainkoari deitzeko «Eloim» itza zerabilten: idazkeran, neuŕitik sayestu edo irteteko belduŕez bezela diardute; oitura estuxegokoak dira; Yainkoa gizonarengandik geyegi uxatu ez, bañan, ez urbiľegi ipiñi ere.
Apaizak eratu omen zituzten puskak, arauzalegoak dira; eta, yauretxeari dagokionaz ayolatsuagoko azkua dute. Erabateko bildumak eta leñuen etoŕkiak maitego dituztela dirudi.
Labuŕki: bai Yaube’taŕak, bai Eloim’daŕak, bai apaizak, lên-lênagokoei berenetik alakoxe kutsu zerbait erantsi izan aŕen, edestia ez dute aldatu, ez puskatu, ez eta atzekoz-auŕera ipiñi ere.
Uskurtza, ebertaŕen artean ere, edestiz argitu eta indaŕtu zitekena zan; eta, Itun Zâŕ’ean bezela, Itun Beŕi’an ere, sinisten dugunaren aztaŕna, baŕne-baŕneko eŕotik edestia eskuan, edonori erakusti litekena da. Moxe’k, lan ontan arta berezia erabili zularik,lêngo arbasoei Yaube agertu zitzayeneko tokiak, uneak, aroak, itzak, zertzelada oro zeatz yaso zitun, beti eta beti oroigaŕi izateko eta ayetatik Yaube’renganako maitasuna piztu ahal izateko. Irakaskizun orietan, ixraeldaŕek, beren elburua garbi zekusaten; eta Asiera idaztiko saŕeran bertan, gizaki guziek beren buruei legiozkaketen galdeen erantzunak antxe ditute: eriotza nondik eta nola datoŕkigun; eroakizunak zertarako diran; okeŕ-gaiztagiñei beti zutik zerk eusten dien. Batez ere, Yaube’k beste enda bakaŕ bat baño geyago, Ixrael-eŕia zergatik maite dun, Moxe’k esango du: Ixrael’ek agintza aŕtu dulako, noski, Bost Idazti gutuna, agintzaz betea dago. Adam eta Eba’ri, beren erorikoaren egunean bertan, Len-Ebaingeria azaltzen die: garai egokian Mesia bialduko zula. Noe’ri, uyolde biaramonean, ludian era beŕi bat yaikiko dala adierazten dio. Geroago Abraham’eri egindako agintzak bikañak dira txito; oni egindakoak Ixaak eta Yakob’i beŕitu zizkien; eta, aueri egiña, ixraeldaŕengana baŕeyatu zan.
Baldintzatxo bat nai luke guregandik: Argan sinistea, Arekin zintzo ibiltzea. Eoskoŕkeriz Ua zapuzten ba’degu, Arekiko koska soŕtuko zaigu: beraz, ogendun gertatzen gerala, Aren adiskidetasuna galtzen dugu.
Bibliotekaren berri
Bibliotekaren Katalogoa
Artxiboaren Katalogoa
Zerbitzuak
Harremana
Resurreccion Maria Azkue
Auspoa bilduma
Príncipe de Viana aldizkaria
Anaitasuna aldizkaria
Luis Villasanteren lanak
Nafarkaria gehigarria
Herri Literatura Jardunaldiak
Euskararen Historia Soziala
Euskararen Lekukoak bilduma
Georges Lacombe funtsa
Armanak Uskara edo Ziberouko Egunaria
Aldizkari pedagogiko historikoak
Piarres Lafitte funtsa
Olabideren Biblia
Andima Ibinagabeitiaren artxiboa
Jokin Zaitegiren artxiboa 