Olabideren Biblia

ZENBAKIAK

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Idazti ontan, zenbaki asko ageri dira: izena ere, alaxe bait-du. Guzia, ordea, zenbaki utsa ez da. Beste idaztitako bakaŕean ez diran beŕiak, ementxe ikuiurik daude: Yaube’ren guda-idaztia, alegia: 21, 14.

Iru sail berezi ditzagun:

1) Sinai’n: -a) eŕoldetza, 1 eta 2; -g) lebitaŕak zertarako eta zenbait diran; -k) arau zenbait; -y) leñuburuen emaitzak; irtenera.

2) Etzetan bidez-bide: -a) Sinai’tik Kades’ a, 10; -g) Kades’ko egunak; -k) Kades’tik Yordan’era, 20.

3) Yordan’en: -a) ibai aruzkoekin buŕukak eta Balaam: 22-24; -g) arau batzu; ondareari buruz; yaiak; zin-itzak: 26; -k) luŕ deunera; bigaŕen eŕoldeltza; babes-iriak eta abaŕ.

  1. Edestiari gagozkiola, idazti au goibel-antzekoa edo dugu. Ain xuxen, ixrael’daŕak Kanaan’a ezin saŕturik ikusten ditugu: ekin bai, saŕi ekin; auŕeraketa koxkoŕak, ordea. Oŕela, enda autuak, etzetan bizi beaŕa izan zun, alakoxe noizbaitean Moab aldetik ziŕiztutxo bat agertu zitzaion arte.

Ezin oriek, edestizalientzat ziyo y'akiñak eta gogoangaŕiak ba-zituzten, noski. Bañan, idazti ontako puxkak biribiltzen ibili ziranak, uskurtza aldetiko ziyo gaŕantzitsugoak, ikutu izan dizkigute.



1

Amabi leñuen eŕoldea

  1. Bigaŕen iľabetearen lenbiziko egunean, Aigito’tik rten ondoko bigaŕen urtean, Yaube’k, Moxe’ri Sinai basoan, Itun-Etxolan itz egin zion, ziotsalarik: *
  2. «Ixrael eŕiaren eŕoldea sendika ta etxeka egizute, gizon guzien izenak bildurik. *
  3. Ixrael’en diran ogei urtetik gôrako gudagizon guziak, zuk eta Aaron’ek sailka eŕoldetu itzazute.
  4. Ta, ortan, bego, zuekin, leñu bakoitzaren gizon bat, bere etxeko buru.
  5. Ona, ayen izenak: Eŕuben’ en aldetik; Elisur, Sedeur’en semea.
  6. Simeon’enetik; Salamiel, Suri-Sadai’ren semea.
  7. Yuda’renetik; Naason, Aminadab’en semea.
  8. Ixakar’enetik; Natanael, Suar’en semea.
  9. Zabulon’enetik; Eliab, Elon’en semea.
  10. Yose’ren semeen aldetik;
  11. Benyamin’en aldetik; Abidan, Gedeon’en semea.
  12. Dan’enetik; Ahiezer, Amisadai’ren semea.
  13. Aser’enetik; Pegiel, Okaran’en semea.
  14. Gad’enetik; Eliasap, Duel’en semea.
  15. Neptali’renetik; Ahira, Enan’en semea.
  16. Auek dira eŕiagandik aukeratuak; guziak beren arbaso-leñuen nagusi, ta Ixrael’ go miľanakoen buru. *
  17. Moxe’k eta Aaron’ek izendatutako gizon auek aŕtuta,
  18. bigaŕen iľaren lenbiziko egunean, eŕi guzia bildu ta eŕoldatu zuten sendika, belaun-etxeka, eta, buruka, bakoitzaren izenez, ogei urtetik gorako gizonak oro zenbatuz,
  19. basoan Yaube’k agindu zionez, Moxe’k sailkatu zitun.
  20. Ixrael’en lenseme Eŕuben’en ondorengoetan, sendika ta etxeka eŕoldea egiñik, eta, ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  21. leŕotutako eŕubendaŕak, beŕogei ta sei miľa ta bosteun ziran. *
  22. Simeon’en ondorengoetan, sendika ta etxeka eŕoldea egiñik; eta, ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  23. leŕotutako simeon’daŕak, beŕogei ta emeretzi miľa ta irureun ziran.
  24. Gad’en ondorengoetan, sendika ta etxeka eŕoldea egiñik; eta, ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  25. leŕotutako gadetaŕak, beŕogei ta bost miľa ta seireun ta beŕogei'ta amaŕ ziran.
  26. Yuda’ren ondorengoetan, sendika ta etxeka eŕoldea egiñik; eta, ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  27. leŕotutako yudaŕak, irurogei ta amalau miľa ta seireun ziran.
  28. Ixakar’en ondorengoetan, sendika ta etxeka eŕoldea egiñik; eta, ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  29. leŕotutako ixakaŕtaŕak, beŕogei ta lau miľa ta lareun ziran.
  30. Zabulon’en ondorengoetan, sendika ta etxeka eŕoldea egiñik; eta, ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  31. leŕotutako zabulondaŕak, beŕogei ta amazazpi miľa ta laureun ziran.
  32. Yose’ren ondorengo Eparain’en eŕokoetan, sendika ta etxeka eŕoldea egiñik; eta, ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  33. leŕotutako eparaindaŕak, beŕogei miľa ta bosteum ziran.
  34. Manase’ren eŕokoetan, sendika ta etxeka eŕoldea egiñik; eta, ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  35. leŕotutako manasetaŕak, ogei ta amabi miľa ta beŕeun ziran.
  36. Benyamin’en ondorengoetan sendika ta etxeka eŕoldea egiñik; eta ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  37. leŕotutako benyamindaŕak, ogei ta amabost miľa ta lareun ziran.
  38. Dan’en ondorengoetan, sendika ta etxeka eŕoldea egiñik; eta, ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  39. leŕotutako dandaŕak, irurogei ta bi miľa ta zazpireun ziran.
  40. Aser’en ondorengoetan, sendika ta etxeka eŕoldea egiñik; eta, ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  41. leŕotutako asertaŕak beŕogei ta bat miľa ta bosteun ziran.
  42. Neptali’ren ondorengoetan, sendika ta etxeka eŕoldea egiñik; eta, ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  43. leŕotutako neptalitaŕak, beŕogei ta amairu miľa ta lareun ziran.
  44. Auek dira Moxe’k eta Aaron’ek, amabi leñuetako nagusi banakin sailkatutako gudarien taldeak. *
  45. Beraz, Ixrael’en eŕian sendika ta etxeka eŕoldea egiñik; eta, ogei urtetatik gorako gudagizon guzien izenak aŕturik,
  46. leŕotutako ixraeldaŕ guziak, seireun ta iru miľa ta bosteun ta beŕogei ta amaŕ ziran.
  47. Eŕolde ontan, lebitaŕak, leñuko etxeka ez ziran besteekin saŕtuak.
  48. Apaizekikoa Yaube’k Moxe’ri, itz egin ta esan zionez:
  49. «Ez eŕoldetu Lebi’ren leñua; eta, lebitaŕak Ixrael’go beste semekin ez leŕoratu. *
  50. Yauretxolaren ardura, eta ango puska guziena, ta dagokionaren guzia lebitaŕei utziezu. Yauretxola ta aren atuxak eroatea, ta yauresketan ari izatea ayena izango da. Ta, alazaldietan, beren kapaŕak yauretxolaren baranoan yaŕiko ditute.
  51. Yauretxola beste tokirakoan, lebitaŕek eratxiko dute; eta, yauretxola alazera ezkero. lebitaŕak eraikiko dute; eta, atzeren bat uŕbildu ba’litz, iľa izan beaŕa da. *
  52. Ixrael’go semeek, bakoitzari dagokion zertanean kapaŕtegia dukete, bakoitzaren gaza ondoan sailkatuta.
  53. Bañan, lebitaŕen kapaŕak yauretxoiaren baranoan egongo dira, eŕiaren auŕka nere aseŕea leŕtu ez dadin; eta Itun-Etxola zaitzeko ardura lebitaŕei dagokieke».
  54. Ixrael’go semeek ala egiten zuten. Yaube’k Moxe’ri, agindu zionez, egin zuten.

2

Kapaŕdia ta ibiľerak nola antolatu

  1. Yaube’k, Moxe’ri ta Aaron’i, itz egin ta esa zien:
  2. «Ixrael’go semeek, kapaŕdia nork bere ikuŕin ondoan dazaŕkete; eta, bere yatoŕiko etxeen gazapean, Itun-Etxolaren auŕez-auŕe, inguru guzian.
  3. Soŕtaldean, Yuda’k bere gudosteko kapaŕak sailka dituke; Yudaŕen nagusia Naason, Aminadab’en semea da;
  4. eta, aren gudataldean leŕotutako gizonak irurogei ta amalau miľa ta seireun dira.
  5. Aren aldamenean, bere kapaŕetan izango da Ixakar’en leñua; Ixakaŕ’taŕen nagusia Natanael, Suar’en semea da;
  6. eta, aren gudataldean leŕotutako gizonak beŕogei ta amalau miľa ta lareun dira.
  7. Uŕenean, Zabulon’en leñua; Zabulon’daŕen nagusia Eliab, Eion’en semea da,
  8. eta, aren gudataldean leŕotutako gizonak, beŕogei ta zazpi miľa ta lareun dira.
  9. Yuda’ren kapaŕdian leŕotutako gizon guziak, beraz, eun ta larogei ta sei miľa ta lareun ziran. Auek sailkatuta auŕean yoango dira.
  10. Eŕuben’daŕen kapaŕdiaren gaza, bere sailekin, egoaldean izango da. Ayen nagusia Elisur, Sedeur’en semea da;
  11. eta aren gudataldean leŕotutako gizonak beŕogei ta sei miľa ta bosteun dira.
  12. Simeon’en leñuak kapaŕdia aren aldamenean izango du; Simeon’daŕen nagusia Salamiel, Surisadai’ren semea da;
  13. eta, aren gudataldean leŕotuak, beŕogei ta bederatzi miľa ta irureun dira.
  14. Ta, Gad’en leñuan; gadetaŕen nagusia Eliasap, Duel’en semea da;
  15. eta, aren gudataldean leŕotuak, beŕogei ta bost miľa ta seireun ta beŕogei ta amaŕ dira.
  16. Eŕuben’en kapaŕdian sailka leŕotutako guziak, beraz, eun ta beŕogei ta amaika miľa ta lareun ta beŕogei ta amaŕ ziran. Yoanaldietan auek bigaŕenak izango dira.
  17. Ondoren, Itun-Etxola yoango da; eta, arekin, lebitaŕen kapaŕdia; beste kapaŕdien erdian. Alazean bezela, yoatean ere nor bere leŕoan ta bere gazapean izango dira.
  18. Saŕtaldean, Eparain’en kapaŕdiaren gaza bere sailekin. Eparain’daŕen nagusia Elisama, Amiud’en semea da;
  19. eta, aren gudataldean leŕotuak, beŕogei miľa ta beŕogei ta amaŕ dira.
  20. Manase’ren leñua aren aldamenean izando da: Manase’taŕen nagusia, Gamaliel, Padasur’en semea, da;
  21. eta, aren gudataldean leŕotuak, ogei ta amaŕ miľa ta beŕeun dira.
  22. Benyamin’en leñua: Benyamindaŕen nagusia Abidan, Gedeon’en semea, da;
  23. eta, aren gudataldean leŕotuak, ogei ta amalau miľa ta lareun dira.
  24. Eparain’en kapaŕdietan sailka leŕotutako guziak, eun ta zortzi miľa ta eun ziran. Yoanaldietan irugaŕenak izango dira.
  25. Dan’en kapaŕdiaren ikuŕiña bere sailekin ipaŕaldean izango da. Dan’daŕen nagusia, Abiezer, Amisadai’ren semea, da;
  26. eta, aren gudataldean leŕotuak, irurogei ta amabi miľa ta zazpireun ziran.
  27. Aser'en leñuaren kapaŕdia aren aldamenean izango da: Aser’taŕen nagusia Pegiel, Okaran’en semea, da;
  28. eta, aren gudataldean leŕotuak, beŕogei ta bat miľa ta bosteun dira.
  29. Ondoren, Neptali’ren leñua; Neptalitaŕen nagusia, Ahira, Enan’en semea, da;
  30. eta, aren gudataldean leŕotuak, beŕogei ta iru miľa ta lareun ziran.
  31. Dan’en kapaŕdietan leŕotutako guziak, beraz, eun ta beŕogei ta amazazpi miľa ta seireun ziran. Ta, yoanaldietan azkenak izango dira, nor bere ikuŕinpean.
  32. Beraz, Ixrael’en semeak belaunetxeka ta kapaŕdika leŕotuak, seireun ta iru miľa ta bosteun ta beŕogei ta amaŕ ziran guziak.
  33. Lebitaŕak, ez ziran Ixrael’ go semetartean leŕotuak izan, Yaube’k, Moxe’ri, ala agindu bait-zion.
  34. Yaube’k, Moxe’ri agindutako guzia Ixrael’go semeek egin zuten. Kapaŕeko aldietan beren ikuŕiñen ondoan egoten ziran; eta, alaxe, norberaren sendika ta belaunetxeka bide egiten zuten.

3

Lebitaŕen eginbeaŕak

  1. Yaube’k Sinai-mendian Moxe’ri itz egin zion egunean Aaron’en eta Moxe’ren yatoŕiak auek ziran:
  2. Ara, Aaron’en semeen izenak: Nadab lensemea, Abiu, Eleazar ta Itamar.
  3. Apaiz gantzutu eta apaizketan aritzeko eskubidez aukeratutako Aaron’en semeak beren izenekin auek dira.
  4. Nadab eta Abiu, atze-sua Yaube’ren auŕean eskeintzen zutenean Sinai basoan il ziran; eta, ez zuten semerik. Eleazar ta Itamar, beren aita Aaron’en begipean apaizketan ari izan ziran. *
  5. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  6. «Lebi'ren leñua eratoŕi ta yaŕ ezazu Aaron apaizaren auŕean, otsein dakizkion.
  7. Ayena izango da berari ta Itun-Etxolaren auŕean bildutako eŕiari dagokionaren ardura, yauretxolako eginbeaŕetan ari izanez.
  8. Yauretxolako atuxa guziak eta Etxolako eginbeaŕetan Ixrael’go semeei dagokiena, berayen ardurapean daudeke berebat.
  9. Lebitaŕak oro Aaron’i ta aren semeei «emantzat» izkiezu, Ixrael’go semetartetik ayentzat emanak bait-dira.
  10. Apaizgoa, beŕiz, ta dagozkion eginbideak Aaron’entzat ta aren semeentzat bereizi beaŕ dituzu; ta nâsi litzayeken aŕotza iľa izan bedi».
  11. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  12. «Ixrael’en semetartetik emasabela irikitzen duten lenseme guzien orde nik Niretzat aŕtu ditut; eta, Niretzat izan beaŕak dira. *
  13. Izan ere, lensemeak oro nereak dira. Aigito’ko bazteŕalde guzietan yayotako lenseme guziak poŕokatu nitun egunean, Ixrael’go seme guziak, gizaki edo abere, Niretzat bereizi nitun; ta Niretzat izango dira. Ni Yaube».

Lebitaŕen eŕoldeaz

  1. Sinai-basoan, Yaube’k, Moxe’ri, itz egin ta esan zion:
  2. «Lebitaŕak belaunetxeka ta sendika eŕoldetu itzazu. Iľabete batetik gorako aŕak oro eŕoldetu beaŕ dituzu».
  3. Moxe’k Yaube’ren agindua bete zun, eŕoldea zeatz burutuz.
  4. Oŕa Lebi’ren semeak. beren izenekin; Gerson, Kaat eta Merari.
  5. Oŕa, beŕiz, sendika Gerson’en semeak: Lebni ta Semei.
  6. Oŕa, sendika ere, Kaat’ en semeak: Amram, Yesaar. Eborom ta Oziel.
  7. Oŕa, sendika ere, Merari’ ren semeak: Moholi ta Musi. Auek dira, beŕiz, Lebi’ren sendiak belaunetxeka:
  8. Gerson’en eŕotik; lebnitaŕen sendia ta semeitaŕena. Auek dira, gersondaŕen sendiak.
  9. Ayetan eŕoldetutako iľabete batetik gorako aŕ guziak, zazpi miľa ta bosteun ziran.
  10. Gerson’daŕen kapaŕak yauretxola-ostean. saŕtalderuntz, ziran.
  11. Gerson’daŕen belaunetxeko nagusia Eliasap, Lael’en semea zan.
  12. Itun-Etxolan, gersondaŕen ardurapean, zeuden:
  13. Etxola bera, ta aren kapaŕa bere estalkiarekin. Etxolaren atauŕegañeko oyala, aldabeko eŕezelak, atari-saŕguko ta Etxolaren ta opamayaren inguruko zamauak, eta etxolaren unamak eta osterantzeko guziak.
  14. Kaat’en eŕotik: arametaŕen sendia, yesaartaŕena, eborondaŕena ta ozieldaŕena. Kaat’etaŕen sendiak auek dira.
  15. iľabete batetik gorako aŕ guziak zenbatuta, zortzi miľa ta seireun ziran, yauretxea yagoteko.
  16. Kaat’etaŕen sendiak kapaŕak Etxolaren egoalderuzko alboan zituten.
  17. Kaa’tetaŕen belaunetxeko nagusia, Elisapan, Oziel’en semea, zan.
  18. Ayen ardurapean zeuden: kutxa, maya, argimutiľa, opaŕiak, dagozkien yauresketarako atuxak, estalkia ta oŕelakoak.
  19. Lebi’taŕen nagusien nagusia, beŕiz, Eleazar, Aaron apaizaren semea da, yauretxekoen zaitzale guzien burutzat.
  20. Merari’ren eŕotik: Moholdaŕen sendia ta Musi’taŕena. Auek dira meraritaŕen sendiak.
  21. Iľabete batetik gorako aŕ guziak ayetan zenbatuta, sei miľa ta beŕeun ziran.
  22. Meraritaŕen belaunetxeko nagusia, beŕiz, Suriel, Abiayel’ en semea, zan; eta kapaŕdia Etxolako alboan ipaŕalderuntz zuten.
  23. Merari’taŕen ardurapean zeuden: Etxolako olak, agak, zutoyak, idulkiak, atuxak, eta dagokien erabilketa;
  24. baita aldabearen esiko zutoyak ere, ayen idulki, iltze ta unamaekin.
  25. Yauretxearen «uŕean, Itun-Etxolaren auŕez-auŕe, beren kapaŕa soŕtalderuntz zuten, Moxe’k eta Aaron’ek beronen semêkin; Ixrael’en semêntzat yauretxea zaitzen. Ta, nâsi zitzayeken aŕotza, iľa izan beaŕa zan.
  26. Iľabete batetik gorako aŕ guziak, Moxe’k eta Aaron’ek Yaube’ren aginduz sendika zenbatuak, ogei ta bi miľa ziran.

Lensemeen eŕolde ta beŕerostea

  1. Yaube’k, Moxe’ri, esan zion: «Ixrael’en diran iľabete batetik gorako lenseme guzien izenak aŕtu, eta, zenbatu itzazu.
  2. Ixrael’go lenseme guzien orde lebitaŕak, eta ixraeldaŕen abereetako lenume guzien orde lebitaŕen abereak, Niretzat bereiz itzazu. Ni naiz Yaube».
  3. Yaube’k agindu zionez, Moxe’k Ixrael’go lenseme guziak eŕoldetu zitun.
  4. Ta iľabete batetik gorako lenseme aŕ guzien izenak aŕtu ta zenbatuta, ogei ta bi miľa ta  beŕeun ta irurogei ta amairu ziran.
  5. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin ta, esan zion:
  6. Ixrael’go lenseme guzien orde lebitaŕak bereiz itzazu; eta, lebitaŕen abereak berayen abereen orde; eta, lebitaŕak Niretzat izango dira. Ni naiz Yaube.
  7. Ta lebitaŕetan ordekorik ez luketen Ixrael’go beŕeun ta irurogei ta amairu lenseme orien ordaintzat,
  8. bosna sikel aŕtuko dituzu. Sikelok, beŕiz, yauretxekoak bezela, ogei gerakoak, izango dira.
  9. Diru ori, gañezko lensemeen ordaintzat Aaron’i ta aren semeei eman beaŕ diezu».
  10. Moxe’k, beraz, ordekorik ez zayenen ordain-dirua aŕtu zun;
  11. eta oŕela Ixrael’go lensemeengatik aŕtutako dirutza, miľa ta irureun ta irurogei ta amabost sikelekoa izan zan; yeuretxeko sikelez, gero.
  12. Ta Yaube’k agindu zionez, diru ori, Moxe’k, Aaron’i ta aren semeei, ordaintzat eman zien.

4

Kaat’etaŕen eginbeaŕak

  1. Yaube’k, Moxe’ri, ta Aaron’i, itz egin ta esan zien: *
  2. «Lebi’taŕen artean kaatetaŕen eŕoldea egizu,
  3. Itun-Etxolan egin beaŕ diran lanetarako gai leitezken ogei ta amaŕ uŕtetatik beŕogei ta amaŕ urterañoko gizon guziak sendika ta belaunetxeka zenbatuz.
  4. Itun-Etxola ta baŕneko yaureskiñak kaatetaŕen ardurapean daudeke.
  5. Kapaŕdia aldatzekoan, Aaron’ek eta aren semêk etoŕirik, atauŕeko oyala eratxi, ta Itun - kutxa, artaz estaliko dute.
  6. Gañean izpei-laŕuzko estalkia ezaŕi; eta, onen gañean oyal ubela yaŕiko diote; eta, kutxari agak yaŕiko dizkiote.
  7. Eskein-maigañean ere oyal ubela edatuko dute, gañean lurin-ontzi, txuŕu, gopoŕ ta ixurketarako antuxiñak ipiñirik; betiko ogia ere aren gañean ipiñiko dute.
  8. Eta, guzion gañean oyal goŕi bat edatu; eta, izpei-laŕuz estaiirik, agak ezaŕiko dizkiote.
  9. Argimutiľa ta dagozkion kiriselu, suats, andel ta oliontzi guziak oyal ubelez bildu,
  10. ta dana izpei-laŕuz estalitakoan, zeŕaldo batean ipiñiko dute.
  11. Uŕezko maigañean ere oyal ubel bat yaŕi ta izpei-laŕuz estaliko dute; eta, agak ezaŕiko dizkiote.
  12. Yauretxolan erabiltzen diran ontzi guziak, oyal ubelez biidurik, ta, izpei-laŕuz estalirik, zeŕaldoan ipiñiko ditute.
  13. Opaŕitik eŕautsa kenduko dute, ta opaŕigañean oyal goŕi bat edaturik, *
  14. opaŕi-lanetarako lanabes guziak: sutontzi, xarde, pertzun eta katiľuak gañean yaŕiko ditute; eta, dana izpei-laŕuz estalirik, dagozkion agak ezaŕiko dizkiote.
  15. Ta, yauretxola ta ango atuxa guztiak Aaron’ek eta aren semeek estali ondoren, kapaŕdia beste tokira aldatzekoan, kaatetaŕak dana eramateko etoŕiko dira. Ez bezate, oŕatiño, yaureskiñik ikutu, ez iltzeko.
  16. Aaron apaizaren seme Eleazar’en ardurapean daudeke, argi-olioa, luŕingayak, taigabeko minha ta gantzuketarako olioa. Ta, ari dagokio Etxola osoa ta Etxoiako guziak, toki deuna ta ango tresna guziak zaitzea». *
  17. Yaube’k, Moxe’ri, ta Aaron’i, itz egin eta esan zien:
  18. Kaatetaŕen kimua lebitaŕen artetik galtzen ez utzi.
  19. Ta, yaureskiñetara uŕbiltzean bizi daitezan ta il ez daitezan, egiezute au: Aaron ta aren semeak, betoz; eta, ayetako bakoitzarentzat bereiz bitzate egitekoa ta zama.
  20. Ta, beste iñor ere ez bedi yaureskiñak estaliak izau arte apurtxo bateko ere ikustera saŕtu; ilko litzake-ta».

Gerson’daŕen eginbeaŕak

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin ta esan zion:
  2. «Gersondaŕen eŕoldea belaunetxeka ta sendika egizu,
  3. Itun-Etxolako eginkizunetan aritzeko lain diran ogei ta amaŕ urtetik beŕogei ta amaŕerañoko gizon guziak zenbatuz.
  4. Ta, gersondaŕen arloa au izango da:
  5. Etxolako eŕezelak, Ituneko sapaya, beste estalkia ta guzien gañean yaŕi beaŕ dan estalki ubela, Itun-Etxolako atauŕean esegitako oyala,
  6. aldabeko eŕezelak, eta Etxola ta opaŕia edonundik inguratzen ditun aldabeko ate-oyala, ayentzako unama ta lanabas guziekin eroatea, ta oŕtarako beaŕ dana egitea.
  7. Lanean ta loŕean gersondaŕen moŕoitza ori, beŕiz, orotan Aaron’en ta aren semeen agindupean burutu beaŕa da; eta eroan beaŕko dutena zuek banatuko diezute.
  8. Au da gersondaŕen arloa Itun-Etxolan, Itamar, Aaron apaizaren semea nagusi zayela.

Merari’taŕen eginbeaŕak

  1. Merari’taŕen eŕoldea ere, belaunetxeka ta sendika egizu,
  2. Itun-Etxolako eginkizunetan aritzeko lain diran ogei ta amaŕ urtetatik beŕogei ta amaŕerañoko gizon guziak zenbatuz.
  3. Ta, Itun-Etxolako eginkizunei buruz ayen arloa au izango da: Etxolako ol, aga, zutoi ta idulkiak;
  4. eta aldabe-esiko zutoyak, ayen idulki, iltze ta unamaekin, ta berayen erabilketarako tresna guziekin. Izenka zeaztu beaŕ dituzu, gero, eroateko zenemazkieken zama guziak.
  5. Itun-Etxolako lanetatik meraritaŕen sendiei dagokien arlo guzia au da, Itamar, Aaron apaizaren semea nagusi zayela».
  6. Moxe’k, Aaron’ek eta eŕiaren nagusiek, kaatetaŕen eŕoldea egin zuten, beraz, sendika ta belaunetxeka zenbatuz.
  7. Itun-Etxolako moŕoitzan ari zeitezken ogei ta amaŕ urtetik beŕogei ta amaŕerañoko gizon guziak;
  8. ta ayetan sendika zenbatuak bi miľa ta zazpireun ta beŕogei ta amaŕ ziran.
  9. Auek dira Itun-Etxolako lanetan aritzeko, kaatetaŕen sendietan Moxe’ren bitartez Yaube’k aginduta Moxe’k eta Aaron’ek egindako eŕoldean zenbatutako guziak.
  10. Gersondaŕen eŕoldea ere, sendika eta belaunetxeka, egin zan,
  11. Itun-Etxolako eginbeaŕetan aritzeko lain zeitezken ogei ta amaŕ urtetatik beŕogei ta amaŕerañoko gizon guziak zenbatuz.
  12. Ta, aintzat, sendika ta belaunetxeka zenbatuak, bi miľa ta seireun ta ogei ta amaŕ ziran.
  13. Itun-Etxolako lanetan aritzeko, gersondaŕen sendietan Moxe’k eta Aaron’ek zenbatuak auek dira, Yaube’k Moxe’ren aoz ala agindu ezkero.
  14. Merari’taŕen sendietan, beraz, eŕoldea sendika ta belaunetxeka burutu zan;
  15. Itun-Etxolako lanetan aritzeko lain zeitezken gizon guziak zenbatuz;
  16. ta sendika ta belaunetxeka zenbatuak, iru miľa ta beŕeun ziran.
  17. Auek dira, Itun-Etxolako lanetan aritzeko, meraritaŕen sendietan Moxe’k eta Aaron’ek zenbatuak, Yaube’k Moxe’ren bitartez ala agindu ezkero.
  18. Lebi’taŕetan, Moxe’k, Aaron’ek eta Ixrael’go nagusiek sendika ta belaunetxeka egindako eŕoldean, beraz,
  19. ogei ta amaŕ urtetatik beŕogei ta amaŕerañoko gizonak, Itun-Etxolako moŕoitzan ta loŕetan aritzeko laintzat
  20. zenbatuak, oro, zortzi miľa ta bosteun ta larogei ta amaŕ ziran.
  21. Moxe’ren aoz, ala agindu ezkero, eŕoldea egin zan, nori bere eginbeaŕa ta eroanbeaŕa egotzirik, eta Yaube’k Moxe’ri agindu zionez, guziak sailkaturik.

5

Satsuei buruz

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta esan zion:
  2. «Ixrael’go semeei agindu egiezu legenaŕdun, azi-yariodun, ta kaski-kutsudun guziak kapaŕditik asagotzeko. *
  3. Aŕ edo eme asagotu itzazute, kapaŕdia kutsatu ez dezaten; an bait-naiz ayen erdian.
  4. Ixrael’en semeek, Yaube’k Moxe’ri agindu zionez, egin zuten, alakoak kapaŕditik asagotuz.

Iñori egindako kalteaz

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  2. «Ixrael’go semeei au esayezu: Edozein gizaŕteko bidegabekeriz Yaube’renganako ogendun ta iñoren kaltegaŕi leiteken gizon edo emakumeak,
  3. bere ogena aitoŕtu, ta, berak okeŕ egin dionari kalte-ordaña, bostenez geituta, itzuli ta eman beaŕ dio. *
  4. Ta onek ordaña biurtu dakion goelik ez ba’du, ordaña Yaube’ri ekaŕ bezaio apaizarentzat, ta ordañarekin erin aria, ogendunaren erinkuntzarako. *
  5. Ixrael’go semeek apaizari dakaŕkioten opari deunetako teruma guziak, arenak izango dira. *
  6. Iñork eskeñitako opariak, beŕiz, eskeinlearenak izango dira; eta, apaizari emana apaizarena izango da.

Tuku-legea

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  2. «Ixrael’go semeei itz egiezu, ta esayezu: Norbaiti emaztea, sayestu ta okeŕtzen zayola,
  3. besterekin azi-nastez etzanik, loitua izan ezkero, aitoŕ edo ikuslerik ezagatik arazoa senaŕaren begiekiko estalia danean;
  4. senaŕa espak aŕtzen ba’ du, ta emazteak azpi egin ote dionik ala ez dionik tukutsu ba’dakaŕ;
  5. senaŕak emaztea apaizarengana daratoŕke, arengatik epha amaŕen bat garagaŕ-irin oparitzat ekaŕiz; oliorik gañean ixurtzeke ta luŕingayak gañean yaŕtzeke, ordea, tuku-minha, gaiztakeri baten oroi-minha dalako.
  6. Apaizak, emakumea uŕbiľerazi, eta Yaube’ren auŕean egonaraziko du.
  7. Gero, eltze batean ur deuna aŕtu: eta, Etxolako azpitik auts pixkat eskuraturik, uretara yaurtiko du.
  8. Ta, emakumeari, Yaube’ ren auŕean zutik egonerazirik, burua erantzi ta oroi-minha, tuku-minha, eskuetan yaŕiko dio; bere eskuetan, beŕiz, birao-ur gaŕatzak dauzkake.
  9. Oŕezkero, apaizak, emakumeari, larderiaz, esango dio: beste iñorekin ez ba’zera, ta zure senaŕaren mendean zeundela loikerira sayestu ez ba’ zatzazkio, birao-ur gaŕatzok, kalterik ez bekaŕkizute.
  10. Bañan, zure senaŕarengandik sayestu ta likistu ba’zera; eta, zure senaŕa izan ezik, gizon bat zurekin azi-nâstez etzan ba’da;
  11. biraogaŕi ta iguingaŕi yaŕi zaitzala Yaube’k zure eŕiaren erdian, zure isteŕa maskalduz ta sabela puztuz. *
  12. Ta, birao-urok zure eŕayetara betoz, zure sabela puztu ta istaŕa maskaltzeko. Birao-apaizak emakumea zema ontaz larderiatuko du. Eta, emakumeak esango du: Ala biz, ala biz.
  13. Gero apaizak txantel batean birao auek idatziko ditu; eta, ur gaŕatzean ezabaturik,
  14. birao-ur gaŕatza emakumeari edaten damayoke; ta birao-ur gaŕatza emakumearengan saŕtu ezkero,
  15. apaizak emakumearen eskutik tuku-minha aŕturik Yaube’ren auŕean tenupatzat zabunkatu ta opaŕi gañean yaŕi beza.
  16. Ondoren, apaizak auŕeta bat minhatik, oroigaŕitzat aŕtu; eta, opaŕian ketaraziko du; eta, ordun, ura emakumeari edaten damayoke.
  17. Ta, ara; ura edaten emanda bereala, emakumea senaŕarekiko likits eta etoi ba’ litz, birao-ur gaŕatza aren baŕnera orduko, sabela puztu ta isteŕa maskalduko zayo; eta, emakumea bere eŕiaren erdian biraogaŕi ta iguingaŕi geldituko da.
  18. Likisgabe ta garbia izatekotan, ostera, kalterik gabe geldituko da; eta, auŕ egiteko gai.
  19. Au da tuku-legea, emaztea senaŕarengandik sayestu ta likistu leitekeneko,
  20. edota tuku-atsak senaŕa aŕturik, emaztearekiko tukutsu lekaŕkeneko. Emakumea Yaube’ri auŕkeztu bezayo ta apaizak lege au osorik ezaŕiko dio.
  21. Aŕezkero senaŕa ogenik gabe geldituko da, ta emazteak bere gaiztakeria nozituko du.»

6

Nazirgoaz

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta esan zion:
  2. «Ixrael’go semeei, itz egin, ta, esayezu: Yaube’rentzat bereiz bizitzeko nazir-agintza egin ezkero, gizona edo emakumea,*
  3. ardo ta ordigaŕi guzitik aldendu beaŕa da. Ez du ardotik edo beste ordigaŕitik soŕtutako ozpiñik edan beaŕ, ez mâts-uriñik, eta ez du mâtsik, gordin, edo umel yango.
  4. Bere naziraldi osoan ez beza mâtsondotik etoŕitako ezer yan, altzitik azaleraño.
  5. Bere naziraldi osoan aren buruan labanik ez bedi ibili. Yaube’rentzat nazir egoteko bereizi zanean erabaki zitun egunak bete arte, Arentzat bereiz bego; buruko adatsa aunditzen utzirik.
  6. Yaube’rentzako naziraldi osoan iľotzari ez bekio uŕbildu.
  7. Aita edo ama, anaya edo aŕeba iltzen ba’zayo ere, ez bedi ayen iľotzez kutsatu; Yaube’ rentzako nazir-zantzua buruan bait-daroa.
  8. Bere naziraldi osoan, Yaube’rentzat bereiz bego.
  9. Ta, aren aldamenean norbait sostean iltzen dala-ta, bere nazir-burua kutsatzen ba’du, bere garbikuntzarako egunean, bere adatsa moztuko du. Zazpigaŕen egunean buru-mozte au izango da
  10. Ta, zortzigaŕen egunean, Itun- Etxolako atauŕera apaizari bi usapal edo bi usakume bekazkio.
  11. Ta, apaizak bata ogen-oparitzat ilko du, ta bestea eŕoparitzat; eta aren alde, iľazko utsaren erinketa egingo du. Nazirak, beŕiz, bere burua egun berean deunetsi;
  12. eta, bere naziraldiko egunak Yaube’ri beŕeskeñi, ta urteko bildots bat ogen-oparitzat ekaŕi beaŕ du; lengo egunak ustel izango zazkio, ordea, nazirgoa kutsatu zayolako. *
  13. Oŕa nazir-legea. Naziraldia bete ezkero, Itun-Etxolara etoŕirik, *
  14. bere oparia Yaube’ri eskeñi beaŕ dio; urteko bildots naŕiogabe bat eŕoparitzat, urteko arkazte naŕiogabe bat ogen-oparitzat, eta âri naŕiogabe bat gentza-oparitzat,
  15. saski bat otil, olioz oretutako opiľak, eta olioz bustitako txigoŕak irin-lorez egiñak; dagozkien minhakin ta ixurkizunekin.
  16. Guziok, apaizak Yaube’ ri auŕkeztu ta eskeñiko dizkio: ogenarengatikako oparia, eta beren eŕopa.
  17. Gero, gentza-oparitzat Yaube’ri âria eskeñiko dio otil-saskiarekin; eta, dagozkion minha ta ixurkizunekin.
  18. Nazirak, beŕiz, bere naziraldirako adatsa Itun-Etxolako ataldean moztuko du; eta, bere buruko nazir-adats ori aŕturik, gentza-opariaren azpiko suaren gañean ipiñiko du.
  19. Apaizak âritik sorbalda egosia, ta saskitik opil bat, ta artzigabeko txigoŕ bat aŕtuko ditu; eta, naziraldiko buru-adatsa moztua izan orduko, eskuetan nazirari ipiñiko dizkio;
  20. eta Yaube’ren auŕean tenupatzat zabunkatuko ditu. Yaureskiñok, tenupa-bulaŕarekin ta teruma-isteŕarekin apaizarenak izango dira. Aŕezkero, nazir izanak ardoa edan dezake. *
  21. Au da nazir-legea, nazir-agintzat naziraldirako Yaube’ ri lotu zayonarentzat; agintzari datxikiola, gogoak eta eskuarteak geyagotara ez ba’daramate. Oŕela bete beaŕ du zearo, nazir-legearen arauz berak egindako agintza.»
  22. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin ta esan zion:
  23. «Aaron ta aren semeei, itz egin eta esayezu: Ixrael’go seineak onetsi itzazute, esanez:
  24. Yaube’k onetsi ta zaitu zaitzala, *
  25. betargi ta adeitsu ager dakizula Yaube;
  26. Yaube’k, zugan bere begiak ipiñi bitza, eta gentza bemaizu.
  27. Onela, nere izena, Ixrael’go semen gañean yaŕiko dute; eta, Nik onetsiko ditut».

7

Belaunetxeetako nagusien eskeintzak

  1. Moxe’k Yauretxola amaitu ta eraikitakoan, bera ta ango atuxak oro ta opaŕiaren tresna guziek gantzutu ta deunetsi zitunean, *
  2. Ixrael’go nagusi, belaunetxeetako yaun ta leñuetako burutzat eŕoldea atera zutenek,
  3. beren eskeintza egin ta eskeñia ekaŕi zuten Yaube’ren auŕera; sei gudi estali ta amabi idi, bi nagusiren aldetik gurdi bat; eta, bakoitzarenetik idi bat.
  4. Eta, Yaube’k, Moxe’ri, itz egin eta esan zion:
  5. Dakaŕtena, Itun-Etxolan egin beaŕ diran lanetarako; aŕtu eta, bakoitzaren moŕoibideari dagokionez emayezu.»
  6. Moxe’k, beraz, gurdi ta idiak aŕturik, lebitaŕei eman zizkien:
  7. bi gurdi ta lau idi gersondaŕei eman zizkien, ayen moŕoibideari zetxikolarik;
  8. eta, beste lau gurdi ta zortzi idiak Aaron’en seme Itamar’en ardurapean zeuden meraritaŕei, ayen moŕoibideari zetxikolarik.
  9. Kaatetaŕei, beriz, ez zien ezer eman; ayen lanbidea yauretxean bait-da; eta, zamak bizkaŕean daramazte. *
  10. Nagusiek, beren emariak, opaŕia gantzutua izan zan egunean ekaŕi ta opaŕigañean eskeñi zituten, opaŕi-adelurako.
  11. Yaube’k, Moxe’ri, esan bait-zion: «Nagusiek, beren opariak banako egunetan ta banaka bekazte, opaŕi-adelurako.
  12. Lenbiziko egunean bere oparia ekaŕi zuna Naason, Aminadab’en semea, Yuda’ren leñukoa, izan zan.
  13. Oŕa aren oparia: ziľarezko azpil bat, eun ta ogei ta amaŕ sikel astun, eta ziľaŕezko pitxaŕ bat irurogei ta amaŕ sikel astun, yauretxeko sikelez neuŕtuta; biak olioz oretutako irin bikañez beteak minharentzat;
  14. uŕezko eŕatiľu bat, amaŕ sikel astun, luŕingaiz betea;
  15. txekoŕ bat, âri bat, eta urteko bildots bat eŕoparitzat;
  16. antxume bat ogen-oparitzat;
  17. bi idi, bost antxume ta urteko bost bildots gentza-oparitzat. Au da, Aminadab’ en seme Naason’en oparia.
  18. Bigaŕen eguneko eskeintzalea Natanael, Suar’en seme ta Ixakaŕtaŕen nagusia, izan zan.
  19. Oŕa, aren oparia: ziľaŕezko azpil bat, eun ta ogei ta amaŕ sikel astun, eta ziľaŕezko pitxaŕ bat, irurogei ta amaŕ sikel astun, yauretxeko sikelez neuŕtuta; biak olioz oretutako irin bikañez beteak, minharentzat;
  20. uŕezko eŕatiľu bat, amaŕ sikel astun, luŕingaiz betea;
  21. txekoŕ bat, âri bat eta urteko bildots bat eŕoparitzat;
  22. antxume bat ogen-oparitzat;
  23. bi idi, bost antxume ta urteko bost bildots, gentza-oparitzat. Au da Suar’en seme, Natanael’en oparia.
  24. Irugaŕen egunean Eliab, Elon’en seme ta zabulondaŕen nagusia.
  25. Oŕa aren oparia: ziľaŕezko azpil bat, eun ta ogei ta amaŕ sikel astun, eta ziľaŕezko pitxaŕ bat, irurogei ta amaŕ sikel astun, yauretxeko sikelez neuŕtuta; biak olioz oretutako irin bikañez beteak, minharentzat;
  26. uŕezko eŕatilu bat, amaŕ sikel astun, luŕingaiz betea;
  27. txekoŕ bat, âri bat eta urteko bildots bat eŕoparitzat;
  28. antxume bat ogen-oparitzat;
  29. bi idi, bost antxume, ta urteko bost bildots, gentza-oparitzat. Au da, Elon’en seme Eliab’en oparia.
  30. Laugaŕen egunean Elisur, Sedeur’en seme ta eŕunbendaŕen nagusia.
  31. Oŕa aren oparia; ziľaŕezko azpil bat, eun ta ogei ta amaŕ sikel astun, ta ziľaŕezko pitxaŕ bat, irurogei ta amaŕ sikel astun, yauretxeko sikelez neuŕtuta; biak olioz oretutako irin bikañez beteak minharentzat;
  32. uŕezko eŕatiľu bat, amaŕ sikel astun, luŕingaiz betea;
  33. txekoŕ bat, âri bat, eta urteko bildots bat, eŕoparitzat;
  34. antxume bat, ogen-oparitzat;
  35. bi idi, bost ari, bost antxume, ta urteko bost bildots, gentza-oparitzat. Au da Sedeur’en seme Elisur’en oparia.
  36. Boskaŕen egunean Salamiel, Suridasai’ren seme ta simeondaŕen nagusia.
  37. Oŕa aren oparia: ziľaŕezko azpil bat, eun ta ogei ta amaŕ sikel astun, ta ziľaŕezko pitxaŕ bat, irurogei ta amaŕ sikel astun, yauretxeko sikelez neuŕtuta; biak olioz oretutako irin bikaŕiez beteak, minharentzat;
  38. uŕezko eŕatilu bat, amaŕ sikel astun, luŕingaiz betea;
  39. txekoŕ bat, âri bat, eta urteko bildots bat, eŕoparitzat;
  40. antxume bat, ogen-oparitzat;
  41. bi idi, bost âri, bost antxume, ta urteko bost bildots, gentza-oparitzat. Au da Surisadai’ren seme, Salamiel’en oparia.
  42. Seigaŕen egunean Eliasap, Duel’en seme ta gadetaŕen nagusia.
  43. Oŕa aren oparia: ziľarezko azpil bat, eun ta ogei ta amaŕ sikel astun, ta ziľarezko pitxaŕ bat, irurogei ta amaŕ sikel astun, yauretxeko sikelez neuŕtuta; biak olioz oretutako irin bikañez beteak, minharentzat;
  44. uŕezko eŕatilu bat, amaŕ sikel astun, luŕingaiz betea;
  45. txekoŕ bat, âri bat, eta urteko bildots bat eŕoparitzat;
  46. antxume bat ogen-oparitzat;
  47. bi idi, bost âri, bost antxume, ta urteko bost bildots gentza-oparitzat. Au da Duel’ en seme, Eliasap’en oparia.
  48. Zazpigaŕen egunean Elisama, Amiud’en seme ta eparaindaŕen nagusia.
  49. Oŕa aren oparia: ziľaŕezko azpil bat, eun ta ogei ta amaŕ sikel astun, ta ziľaŕezko pitxaŕ bat, irurogei ta amaŕ sikel astun, yauretxeko sikelez neuŕtuta; biak olioz oretutako irin bikañez beteak, minharentzat;

  1. uŕezko eŕatiľu bat, amaŕ sikel astun, luŕingaiz betea;
  2. txekoŕ bat, âri bat, eta urteko bildots bat, eŕoparitzat;
  3. antxume bat, ogen-oparitzat;
  4. Idi bi, bost âri, bost antxume, ta urteko bost bildots, gentza-oparitzat. Au da Amiud’en seme, Elisama’ren oparia.

  1. Zortzigaŕen egunean Gamaliel, Padasur’en seme ta manasetaŕen nagusia.
  2. Oŕa aren oparia; ziľaŕezko azpil bat, eun ta ogei ta amaŕ sikel astun, ta ziľaŕezko pitxaŕ bat, irurogei ta amaŕ sikel astun, yauretxeko sikelez neuŕtuta; biak olioz oretutako irin bikañez beteak, minharentzat;
  3. uŕezko eŕatiľu bat, amaŕ sikel astun, luŕingaiz betea;
  4. txekoŕ bat, âri bat, eta urteko bildots bat eŕoparitzat;
  5. antxume bat, ogen-oparitzat;
  6. Idi bi, bost âri, bost antxume, ta urteko bost bildots, gentza-oparitzat. Au da Padasur’en seme, Gamaliel’en oparia.
  7. Bederatzigaŕen egunean Abidan, Gedeon’en seme ta benyamindaŕen nagusia.
  8. Oŕa aren oparia; ziľaŕezko azpil bat, eun ta ogei ta amaŕ sikel astun, ta ziľaŕezko pitxaŕ bat, irurogei ta amaŕ sikel astun, yauretxeko sikelez neuŕtuta; biak olioz oretutako irin bikañez beteak, minharentzat;
  9. uŕezko eŕatiľu bat, amaŕ sikel astun, luŕingaiz betea;
  10. txekoŕ bat, âri bat, eta urteko bildots bat, eŕoparitzat;
  11. antxume bat, ogen-oparitzat;
  12. Idi bi, bost âri, bost antxume, ta urteko bost bildots, gentza-oparitzat. Au da Gedeon’en seme, Abidan’en oparia
  13. Amaŕgaŕen egunean Aiezer, Amisadai’ren seme ta dandaŕen nagusia.
  14. Oŕa aren oparia: ziľaŕezko azpil bat, eun ta ogei ta amaŕ sikel astun ta ziľaŕezko pitxaŕ bat, irurogei ta amaŕ sikel astun, yauretxeko sikelez neuŕtuta; biak olioz oretutako irin bikañez beteak, minharentzat;
  15. uŕezko eŕatiľu bat, amaŕ sikel astun, luŕingaiz betea;
  16. txekoŕ bat, âri bat, eta urteko bildots bat, eŕoparitzat;
  17. antxume bat, ogen-oparitzat;
  18. Idi bi, bost âri, bost antxume, ta urteko bost bildots, gentza-oparitzat. Au da Amisadai’ren seme, Aiezer’en oparia.
  19. Amaikagaŕen egunean, Pegiel, Okaran’en seme ta asertaŕen nagusia.
  20. Oŕa aren oparia: ziľaŕezko azpil bat, eun ta ogei ta amaŕ sikel astun, ta ziľaŕezko pitxaŕ bat, irurogei ta amaŕ sikel astun, yauretxeko sikelez neuŕtuta; biak olioz oretutako irin bikañez beteak, minharentzat;
  21. uŕezko eŕatiľu bat, amaŕ sikelez astun, luŕingaiz betea;
  22. txekoŕ bat, âri bat, eta urteko bildots bat, eŕoparitzat;
  23. antxume bat, ogen-oparitzat;
  24. Idi bi, bost âri, bost antxume, eta urteko bost bildots, gentza-oparitzat. Au da Okaran’en seme ta asertaŕen nagusi Pegiel’en oparia.
  25. Amabigaŕen egunean Ahira, Enan’en seme ta neptalitaŕen nagusia.
  26. Oŕa aren oparia: ziľaŕezko azpil bat, eun ta ogei ta amaŕ sikel astun, ta ziľaŕezko pitxaŕ bat, irurogei ta amaŕ sikel astun, yauretxeko sikelez neuŕtuta; biak olioz oretutako irin bikañez beteak, minharentzat;
  27. uŕezko eŕatiľu bat, amaŕ sikel astun, luŕingaiz betea;
  28. txekoŕ bat, âri bat, eta urteko bildots bat, eŕoparitzat;
  29. antxume bat, ogen-oparitzat;
  30. Idi bi, bost âri, bost antxume, ta urteko bost bildots, gentza-oparitzat. Au da Enan’ en seme, Ahira’ren oparia.
  31. Auek dira, beraz, opaŕi-adelurako Ixrael’go nagusien opariak, opaŕia gantzutua izan zan egunean; amabi ziľaŕezko azpil; amabi ziľaŕezko pitxaŕ, eta amabi uŕezko eŕatiľu.
  32. ziľaŕezko azpil bakoitzaren azta eun ta ogei ta amaŕ sikel; ziľaŕezko pitxaŕ bakoitzaren azta, irurogei ta amar sikel. Ontzi guzion zilaŕa, beraz, bi miľa ta lareun sikel, yauretxeko sikelez neuŕtuta.
  33. Uŕezko eŕatiľu luŕingaiz beteak, amabi; eŕatiľu bakoitzaren azta, amaŕ sikel. Eŕatiľu guzien uŕea, beraz, eun ta ogei sikel.
  34. Eŕoparientzako abere guziak: amabi txekoŕ, amabi âri; urteko amabi bildots. Eta ayei dagozkien minhak. Eta gañera amabi antxume, ogen-oparitzat.
  35. Gentza - oparientzako abereak: ogei ta lau txekoŕ, irurogei âri, irurogei antxume, ta urteko irurogei bildots. Oŕa opaŕiaren adelua, gantzutua izan zanean.
  36. Moxe’k, Yaube mintzo zakion, Itun-Etxolara saŕtzen zanean, keruben erdian zegon kutxaren gañeko ibigaŕitik zerauskion mintzoa entzuten zun. *

8

Argimutiľa

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin eta esan zion:
  2. Aaron’i au esan: «Kiriseľuak argimutilean yaŕtzean, aren auŕeruntz argi legiketenez ezaŕi beaŕ dituzu».
  3. Aaron’ek ala egin zun; kiriseľuak argimutiľaren auŕeko alderuntz yaŕi zitun, Yaube’k Moxe’ri agindu zionez.
  4. Argimutiľa, azpitik andeletaraño maľuka landutako uŕez egiña zan; Yaube’k, Moxe’ri erakutsitako ereduz egiña, gero.

Lebitaŕen gantzualdia

  1. Yaube’k Moxe’ri itz egin ta esan zion:
  2. «Lebitaŕak, Ixrael’go semetartetik bereiz aŕtu, ta garbitu itzazu.
  3. Oŕa nola garbitu beaŕ dituzun, erin-ura, ayen gañera zirpizindu ezazu; iľe moztaľuz soin guzia muŕiztu bezayete; beren yazkiak ikuz, eta beren soñak ere garbitu bitzate. *
  4. Txekoŕ bat eta dagokion minhatzat olioz oretutako iriña aŕ bitzate; eta, beste txekoŕ bat ogen-oparitzat.
  5. Ta lebitaŕak Itun-Etxolaren auŕera eratoŕiko dituzu, Ixrael’go seme guziak an bildurik.
  6. Eta, lebitaŕak Yaube’ren auŕean uŕbilduak ditukezunean, Ixrael’go semek, beren eskuak, lebitaŕen gañera bilduko ditute.
  7. Ordun, Aaron’ek lebitaŕak Yaube’ri auŕkeztuko dizkio; eta Yaube’ren moŕoitzat aritzeko geldituko dira.
  8. Lebitaŕak, beŕiz, beren eskuak txekoŕen burugañean bilduko ditute; eta, zuk lebitaŕen erinketarako Yaube’ri ogen-oparitzat, txekoŕ bat, eta eŕoparitzat bestea eskeñiko diozu.
  9. Ta, lebitaŕak Aaron’en ta aren semeen auŕera eratoŕirik, Yaube’ri eskeñiko dizkiozu.
  10. Ta, lebitaŕak Ixrael’go semetartetik bereiziko dituzu, Niretzat daitezan.
  11. Ta, gero, lebitaŕak moŕoitzarako Itun-Etxolan saŕtuko dira. Orela, garbitu, ta tenupatzat eskeñiko dituzu; Ixrael’go semetartetik erabat Niri emanak bait-dira.
  12. Nik, beŕiz, emasabela irikitzen duten, ta Ixrael’go lenseme guzien orde Niretzat aŕtu ditut.
  13. Gizon edo abere, lensoŕtuak oro, Ixrael’go semeetan Niretzat bait-dira: Aigito’ko lenseme guziak poŕokatu nitun egunetik Niretzat bereiziak,
  14. Ixrael’go lenseme guzien orde aŕtuak,
  15. eta Ixrael’go semetartetik Aaron’i ta aren semeei eman dizkiet, Ixrael’go seme orde moŕoi dakizkidan Itun-Etxolan berayengatik erinduz, yauretxera letozkenean gaitz batek ere yo ez ditzan».
  16. Beraz, Moxe’k, Aaron’ek eta Ixrael’go eŕi osoak, lebitaŕei buruz ala egin zuten. Ayetaz, Yaube'k, Moxe’ri, agindu zion guzia Ixrael’go semeek egin zuten.
  17. Lebitaŕak garbitu ziran, ta beren yazkiak ikuzi ondoren, Aaron’ek Yaube’ren auŕean tenupatzat zabunkatu zitun; eta, ayen garbinkuntzarako erinketa egin zun.
  18. Oŕezkero, Aaron’en ardurapean ta aren semeen begietan lebitaŕak Itun-Etxolan moŕoitzat yarduten asi ziran. Lebitaŕei buruz, Yaube’k Moxe’ri agindu zion guzia egin zieten.
  19. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin eta esan zion: *
  20. «Au ere lebitaŕentzat: ogei ta bost urtetara ezkero asiko da ayentzat Itun-Etxolako moŕoibidea, *
  21. ta beŕogei urtetara orduko amaituko da; eta, gerokoan moŕoi-lanik ez dagikete.
  22. Zaitzaľetzat, bai, beren senidei lagun datozkieke».

9

Paska Sinai’n

  1. Ayek Aigito’ko luŕaldetik irten ziranetik bigaŕen urtean, lenbiziko iľabetean, Yaube’k, Moxe’ri, Sinai-basoan, itz egin, ta, esan zion:
  2. «Bere garayan Ixrael’go semek Paska egin beaŕ dute.
  3. Lenbiziko iľabetean, amalaugaŕen eguneko iľuntzean egingo duzute. Ori da erabakitako garaya. Artarako diran lege ta arauak oro yagonez, egin beaŕ duzute». *
  4. Moxe’k, beraz, Ixrael’go semeei Paska egin zezatela esan zien.
  5. Ta, lenbiziko iľabetean, amalaugaŕen eguneko iľuntzean, Paska Sinai-basoan egin zuten. Ixrael’go semeek Yaube’ k Moxe’ri agindu zion guziaren arauz egin zuten.
  6. Zenbaitek ala ere, iľotzez kutsatuta, ezin zezaketen Paska egun artan egin; eta, Moxe’ ri ta Aaron’i egun berean auŕkezturik,
  7. esan zieten: «Giza-iľotzez kutsatuta gaude. Zergatik eragotziko zaigu oparia Yaube’ri erabakitako garayan eskeintzea, Ixrael’go semetartean?»
  8. Moxe’k, erantzun zien: «Itxoin; entzungo dut Yaube’k zuentzat zer dion».
  9. Ta, Yaube’k, Moxe’ri, itz egin eta esan zion:
  10. Ixrael’go semeei itz egin ta esayezu: Iľotzez kutsatuta, edo bide egitez uŕunduta iegoken zuetako edo zuen yatoŕiko edonork Yaube’ren Paska egin beaŕ du.
  11. Bigaŕen iľabetean, amalaugaŕen eguneko iľuntzean egingo du, Paskakoa otiľekin ta belaŕ gaŕatzekin yanez.
  12. Ez du arenik ezer biaramuneko utzi beaŕ, ez aren ezuŕik autsi. Paskaz agindu dan guziaren arauz, egingo du.
  13. Ta, garbi izanik eta bidelari ez zala, Paska egin ez lukena, bere eŕiarengandik erauzia izan bedi, erabakitako garayan oparia Yaube’ri eskeñi ez diolako. Bere ogena nozituko du alakoak.
  14. Aŕotzen batek, zuen artean dalarik, Yaube’ren Paska ba’dagi, Paskarako aginduek diotenez egin beza. Zuentzat eta aŕotzentzat agindu bera dagoke».

Yauretxeko odeya

  1. Yauretxola eraiki zan egunean, Itun-Etxola edo Yauretxola odei batek estali zun; eta, aŕatsaldetik goizeraño, Yauretxolaren gañean, su-antz bat egon zan.
  2. Ala gertatzen zan beti; egunez odeyak estaltzen zun; gauez su-antzak.
  3. Odeya, Etxolatik aldentzen zanean, Ixrael’en semeek ondotik zeŕaizkion; eta, gelditzen zanean, antxe yaŕtzen zuten kapaŕdia.
  4. Yaube’ren aginduz bide egiten, ta Beraren aginduz Yauretxola eraikitzen zuten. Odeya Etxola-gañean zegon bitarte osoan, antxe gelditzen ziran.
  5. Odeya Etxola-gañean luzaro ba’zegon, Ixrael’go semeak Yaube’ren aginduaren zai zeuden, ta auŕera ez ziyoazan,
  6. Etxola-gañean odeyak zirauño. Kapaŕdia Yaube’ren aginduz eraiki ta aren aginduz yasotzen zuten.
  7. Aŕatsaldetik goizeraño egondakoan, odeya goizean aldatzen zanean, ondotik zeŕaizkion; eta, egunez ta gauez egondakoan aldatzen ba’zan, kapaŕdia yasotzen zuten.
  8. Bi egunez, edo iľabete batez, edo iuzaroago, Etxola-gañean, odeya geldirik ba’zegon, Ixrael’go semeak toki berean geldirik zeuden iñora gabe; bañan, odeya aldendu ala, kapaŕdia yasotzen zuten.
  9. Kapaŕdia Yaube’ren aginduz yaŕi ta Yaube'ren aginduz yasotzen zuten, Moxe’ren aoz Yaube’k, agindu ziena beterik. *

10

Ziľaŕezko turutak

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin eta esan zion:
  2. «ziľar-oŕiz turuta bi egin, eŕia biltzeko ta kapaŕdia aldatzeko.
  3. Ayen otsez Aitoŕ-Etxolaren ondoan eŕi osoa zuregana bilduko da.
  4. Turutots batez, bilduko dira, zuregana, Ixrael’en leñuko nagusiak.
  5. Turutaka ekin ezkero, soŕtaldeko kapaŕdikoak yoango dira.
  6. Turutaka bigaŕenez ekin ezkero, egoaldeko kapaŕdikoak yoango dira. Ta oŕela yoanaldi guziak turutaka iragaŕi beaŕak dira.
  7. Eŕia biltzeko, beŕiz, turuta yo beaŕ, turutaka egin gabe, ordea.
  8. Turutariak Aaron’en semeak izango dira; eta, bego au zuentzat eta zuen ondorengoentzat, betiko erabakita.
  9. Zuen luŕaldera ezkero, etsayek erasota ayen auŕka guda egiterakoan ere, turutaka ekiñez bildu zaitezte, Yaube zuetaz oroi dadin; eta, etsayetatik yaregin zaitezten.
  10. Ta zuen poz-egunetan, yayetan, ta ilbeŕietan yo turutak eŕopari ta gentzakoak eskeintzekoan; Yaube’ren auŕean oroigaŕitzat dakizkizuen. Ni Yaube, zuen Yainkoa».

Sinai’tik yoatea

  1. Bigaŕen urteko bigaŕen iľean, ogeigaŕen egunean, odeya Aitoŕ-Etxolatik goratu zan;
  2. eta, Ixrael’go semeek, zegozkien taldeka, Sinai-basotik alde egin zuten, odeya Paran-basoan gelditu zan arte,
  3. Yaube’k Moxe’ren bitartez-erabakitako antolabidea, lenbizikoz aldatze ontan yagon zuten.
  4. Auŕena bere sailekin yudaŕen kapaŕdiko ikuŕiña ziyoan; guzien buru Naason, Aminadab’ en semea zala.
  5. Ixakartaŕen leñuan burua: Natanael, Suar’en semea, zan.
  6. Zabulondaŕen leñuan burua: Eliab, Elon’en semea, zan.
  7. Yauretxola atalka eratxitakoan, gersondaŕak eta meraritaŕak ziyoazan Etxola eramaten.
  8. Ondoren, bere saiľekin eŕubendaŕen kapaŕdiko ikuŕiña ziyoan, Elisur, Sedeur’en semea, buru zutela.
  9. Simeondaŕen saiľean burua: Salamiel, Surisadai’ren semea zan.
  10. Gad’etaŕen saiľean burua: Eiiasap, Duel'en semea zan.
  11. Ondoren, Yaureskiñak eroanez kaatctaŕak ziyoazen; eta eraikia zedin tokira sorbaldan zeramakiten yauretxola.
  12. Gero, bere saiľekin eparaindaŕen kapaŕdiko ikuŕiña ziyoan, Elisamat, Amiud’en semea, buru zutela.
  13. Manasetaŕen leñuan burua: Gamaliel, Padasur’en semea zan.
  14. Benyamindaŕen leñuan burua Abidan, Gedeon’en semea, zan.
  15. Gero, bere saiľekin dandaŕen kapaŕdiko ikuŕiña ziyoan, kapaŕdi guzien atzelari ta ayen burua Ahiezer, Amisadai’ren semea zan.
  16. Asertaŕen leñuan burua: Begiel, Okaran’en semea zan.
  17. Neptalitaŕen leñuan burua Ahira, Enan’en semea zan.
  18. Au da, ixraeldaŕen biderako antolaketa; ta, ala irten ziran.

Moxe’ren aitagiaŕeba

  1. Eŕaguel madiandaŕa Moxe’ren aitagiaŕeba zan; eta, aren seme Obab’i Moxe’k esan zion «Goazkion luŕaldeaz, Yaube’k esan du: «Nik emango dizuet». Zatoz gurekin, ta ondo zaudeke; agintza edeŕak bait-ditu Ixrael’ek Yaube’rengandik»
  2. Obab’ek yardetsi zion: «Ez naiz yoango; nere luŕaldera ta nere aideetara yoango naiz, ostera».
  3. Ta Moxe’k, ari: «Ez gaitzazu utzi, otoi; zuk, kapaŕdia basoan yaŕtzeko toki egokiak ezagun dituzunez gero, begitzat ziñaiguke-ta. *
  4. Gurekin ba’zatoz, Yaube’k egingo digun onaren erkide egingo zaitugu».
  5. Yaube’ren menditik aldentuta, beraz, iru eguneko bide egin zuten, iru egun ayetan Yaube’ren Itun-kutxa auŕean ziyoala, atseden tokia ayentzat ikeŕtzeko.
  6. Kapaŕditik irten ziranetik Yaube’ren odeya aycn gañean ziyoan egunez.
  7. Kutxa irtetean Moxe’k zion: «Yaiki Yaube! suntsi beitez zure etsayak; eta goŕoto zaitutenak igesi biyoaz».
  8. Ta kutxa gelditzean, zion: «Itzul zaitez, Yaube, Ixrael’en talde kopurutsuetara».

11

Biuŕkeriak basoan

  1. Eŕia, samiñez, maŕ-maŕ asi zan Yaube’ren belaŕie-

tan. Yaube'k entzun ta Aren asarea irazeki zan; ta Yaube’ ren suak ayen aurka ixiota kapaŕdiguena irentsi zun.

  1. Ordun, eŕiak, Moxe’ri ots egin zion; eta, Yaube’ri Moxe’k eskatuta, sua itzali zan.
  2. Andik datoŕkio toki ari, Tabeera izena, Yaube’ren sua ayen artean ixio zalako. *
  3. Ayen artean saŕtutako eraskin batzu, iŕitsak aŕtuta atzera itzuli ziran; eta, Ixrael´en semeek ere negaŕez zioten: «Nork damaiguke aragia yateko?
  4. Gogora datozkigu Aigito’n uŕurik yaten genitun aŕaiki, luzkeŕ, yankui, poŕu, kipul ta baratxuriak;
  5. orain, beŕiz, igaŕtuta gaude; mana izan ezik ez dute gure begiek ezer ikusten».
  6. Manak, tankeraz, txaŕangil-azia dirudi; margoz, leŕdoya.
  7. Eŕia baŕeyatzen zan mana biltzeko; eta, eyotaŕian irinduta, edo zapaŕian biŕinduta, eltzean zegosan, edo artaz taloa egiten zun. Aren aokoa, olio-ogiarena bezeiakoa da.
  8. Gauez, kapaŕdien gañera intza yeixtean, mana ere yeixten zan.
  9. Eŕiko sendi guzietan, nork bere kapaŕaren atauŕean, guziek zegiten negaŕa Moxe’k entzun zun. Yaube’ren aseŕea irazeki zan gogoŕki; eta, Moxe’k, saminduta,
  10. Yaube’ri esan zion: «Zergatik narabiltzu gaizki? Zergatik ez dut zure begietan adeya idoro, oŕenbesteko eŕiaren zama leporatu didazun ezkero?
  11. Oŕenbesteko eŕiz izoŕatuta egon ote-naiz? Ala nik soŕtu ote-dut? Zergatik, ba, diostazu: «Eramazu magalean eŕi au, iñudeak ugaztumea bezela, aren arbasoei zin eginda agindu zenien luŕaldera?»
  12. Oŕenbesteko eŕiari emateko aragia non duket? «Iguzu aragia yateko» esanez niregana yo dute-ta.
  13. Bakaŕik naizela, ezin eraman dut oŕenbesteko eŕia; niretzat astunegia da.
  14. Ni onela erabiľi beaŕean, il nazazu, otoi, zure begietan eŕukaŕi ba’naiz, nere zori txaŕa ez dakusadan».
  15. Ta Yaube’k, Moxe’ri, esan zion: «Ixrael´go elduenetatik itzalgaŕi ta nagusitzat dazaguzazun irurogei ta amaŕ gizon, Niretzat bildu ta Itun-Etxolara ekazkidazu; eta, beude an, zurekin.
  16. Ni ara yetxi ta mintzatuko natzaizu; eta, zuregan dan atsetik aŕturik, ixuriko diet, zeroŕi bakaŕik ibili gabe eŕiaren zama zurekin eraman dezaten.
  17. Ta eŕiari esayozu: Xautu zaitezte biarko, ta aragia yango duzute, zure negaŕ-oyu au Yaube’ren belaŕietara eldu bait-da: Alegia, «Nork damaiguke aragia yateko? Aigito’n obeki geunden». Ta Yaube’k aragia emango dizuete yateko.
  18. Yango duzute, baiki; ez, ordea, egun batez, edo amaŕ, naiz ogei egunez,
  19. iľabete batean, egun oro baño; aragia suduŕetik irten ta iguingaŕi dakizueño; zuen erdian dagon Yaube ezetsirik, Aren auŕean negaŕ egin duzute-ta. «Aigito’tik zertarako irten gera» esaka.
  20. Moxe'k yardetsi zion: «Seireun miľa oñezko ba-dira, bere erdian naukan eŕi onen gizonak; eta «iľabete osoz yateko aragia damaizueket» diozu? *
  21. Ardi-idiak ayentzat lepo eginda ere, aski ote-Iitzayeke? Itxasoko aŕai guziak ayentzat bilduta ere, naikoa ote-lukete?»
  22. Ta, Yaube’k, Moxe'ri, erantzun zion: «Yaube’ren eskua akitu ote-da? Auŕki dakuskezu nere itza bete dan ala ez».
  23. Moxe’k, beraz, irtenda. Yaube’ren itzak eŕiari adirazi zizkion; eta, eŕiko elduenetatik irurogei ta amaŕ bildu ta egonerazi zitun Etxolaren baranoan.
  24. Ordun, Yaube’k, odeyan yetxirik, Moxe’ri, itz egin zion: eta, arengan zan atsetik aŕturik, irurogei ta amaŕ elduei ixuri zien. Ta ara, atsa ayengan koka ala, igaŕketan asi ziran; oŕtan gero yaŕaitzeke, ordea. *
  25. Kapaŕdian gizon bi gelditu ziran: bata Eldad izenez. bestea Medad. Ayen gañean ere atsa kokatu zan. Biak aukeratutakoak izanda ere, ez ziran Etxolara yoan; ta kapaŕdian igaŕi egin zuten.
  26. Mutil batek, Moxe’rengana antxintxika yo ta esan zion: «Eldad eta Medad kapaŕdian igaŕketan ari dira».
  27. Ta gaztetanik Moxe’ren moŕoi zan Yosue’k, Nun’en semeak, ori entzun da esan zun: «Moxe! ene yauna; eragotziezu».
  28. Bañan, Moxe’k, esan zion: «Zertako espa oriek nitzaz? Ai lira eŕian guziek igaŕle, Yaube’k bere atsa ayengana ixurita!» *
  29. Oŕezkero, Moxe itzuli zan kapaŕdira, ta arekin Ixrael’ go zaŕak ere bai.
  30. Yaube’k eragindako aize-erauntsi batek, galepeŕak,itxasaldetik yaso ta kapaŕdiaren inguru osoan iñauŕi zitun, alde batetik eta bestetik egun bateko bide zabaleraz ta bi besoko garayeraz, luŕa, galepeŕez estaliz. *
  31. Eŕia yaiki ta egun artan guztian, gau osoan ta biaramon osoan galepeŕak biltzen ari izan zan. Gutxien bildu zunak amaŕ omer bildu zitun; ta bildutakoa kapaŕdiaren inguruan iñauŕi zuten. *
  32. Artean aragia txetu gabe ortzetan zeukatela, beriz, eŕiaren auŕka Yaube’ren aseŕea irazeki zan; eta, eŕiarengan Yaube’k egindako poŕokaldia izugaŕia izan zan.
  33. Toki ari Kiborot-Ataaba izena andik etoŕi zayo; salokeriaŕen iľak an eortzi bait-zituzten. *
  34. Kiborot-Ataaba’tik Asarot’a yoan, ta an gelditu ziran.

12

Aaron’en ta Mari'ren erasiak

  1. Moxe’ren emaztea kustaŕa zala-ta, kustaŕ batekin ezkondua bait-zan, Mari ta Aaron’ek, Moxe’ren auŕka itz egin zuten. *
  2. Oŕa ziotena: «Yaube’k Moxe’ri bakaŕik itz egin ote-dio? Guri ere ez ote-digu itz egin?» Ta, Yaube’k entzun zun.
  3. Moxe oso otzana zan; luŕ-gañean zanik gizonik otzanena.
  4. Bereala, Yaube’k, Moxe’ri, Aaron’i ta Mari’ri, esan zien: «Irurok Itun-Etxolako atauŕera irten zaitezte». Irurak, irten ziran.
  5. Ta, Yaube’k, odei-abean Itun-Etxolako atauŕera yetxirik, Aaron’i ta Mari’ri dei egin zien. Ta biak irten ziranean.
  6. esan zien: «Entzun orain nere itzak. Yaube’ren igaŕlerik zuenean ba’litz, irudipenetan azalduko nintzayoke; ametsetan itz egingo nioke.
  7. Moxe’ri, ordea, ez oŕela; nere etxe guzian zintzoena bera bait-zait. *
  8. Ari auŕpegiz-auŕpegi itz egiten diot: garbiki ta irudipenik gabe, berak Yaube dakusalarik. Nola ez zerate ikaratu nere moŕoiaren auŕka maxiatzen?» *
  9. Ta, ayenganako aseŕez yoan zan.
  10. Etxolagañetik odeya aldendu zaneko, ara, Mari, eluŕez bezela, legenaŕez betea. Aaron’ ek arengana begiratu zunean, ara, Mari legenaŕez.
  11. Ordun Aaron’ek, Moxe’ri, esan zion: «Otoi, ene yauna; zoroki egin dugun ogen au gure gain ez yaŕi; ogendun bait-gera.
  12. Ez bedi nere aŕeba, amasabeletik irten ala aragia usteltzen zayon iľoŕa bezela».
  13. Moxe’k, Yaube’ri oyu egin zion: «Otoi, Yaube! —esanez— senda ezazu».
  14. Ta, Yaube’k Moxe’ri erantzun zion: «Aitak auŕpegian tu egin ba’lio, ez ote-zan zazpi egunez lotsa izango? Bego zazpi egunez kapaŕditik alde bazteŕturik; eta, ondoren atzera aŕtuko da».
  15. Mari, beraz, kapaŕditik alde bazteŕtua zazpiuŕenez egon zan; ta Mari bildu zitzayon arte, eŕia ez zan andik aldatu.
  16. Oŕezkero, eŕiak, Aserot’ etik yoanaa, kapaŕdia, Paran-basoan yaŕi zun.

13

Ikeŕleak

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz  egin, ta, esan zion:
  2. «Igoŕ gizon batzu Kanaan’go luŕa, Ixrael’en semeei damayekedan luŕa, ikeŕ dezaten; ayen arbaso leñu bakoitzetik nagusietako bat».
  3. Yaube’ren agindua beterik, Moxe’k Paran-basotik alako gizonak igoŕi zitun. Guziak ixraeldaŕen nagusietakoak ziran. Oŕa ayen izenak:
  4. Eŕuben’en leñutik, Samua, Zakur’en semea;
  5. Simeon’en leñutik, Sapat, Huri’ren semea;
  6. Yuda’ren leñutik, Kaleb, Yepon’en semea;
  7. Ixakar’en leñutik, Igal, Yose’ren semea;
  8. Eparain’en leñutik, Osea, Nun’en semea;
  9. Benyamin’en leñutik Palti, Eŕapu’ren semea;
  10. Zabulon’en leñutik: Gadiel, Sodi’ren semea;
  11. Yose’ren leñutik: Gadi, Susi’ren semea, Manase’ren eŕotikoa;
  12. Dan’en leñutik: Amiel, Gemali’ren semea;
  13. Aser’en leñutik: Setur, Mikael’en semea;
  14. Neptali’ren leñutik: Naabi Uapsi’ren semea;
  15. Gad’en leñutik: Guel, Maki’ren semea.
  16. Auek dira bazteŕaldea ikeŕtzera Moxe’k igoŕitako gizonak. Nun’en seme Osea’ri, Moxe’k, Yosue izena ezaŕi zion, *
  17. Moxe’k Kanaan’go bazteraldeak ikeŕtzera igoŕi zitunean, esan zien: «Igo emendik Negeb’a, ta gero mendietara;
  18. luŕaldea begirazute zelakoa dan; eta, an bizi dan eŕia sendo ala makal ote-dan, uŕi ala ugari;
  19. baita, auŕkintzak ere on edo txaŕak diran; ta zelakoak diran ayen iriak, esidun ala esigabe;
  20. ta luŕa bera zelakoa dan, gizen ala me, oyantsu ala ez. Bipilki ekin; eta, luŕeko arnariak ekaŕi». Mâts beŕietako aroa bait-zan.
  21. Igo ziran, beraz, ta bazteŕak ikeŕi zituten Sin-basotik Emat’ako bidean dagon Eŕoob’ año.
  22. Nebeg’a igota, Eboron’a eldu ziran. An auŕkitzen ziran Ahiman, Sisai, ta Tolmai, Enak’en semeak. Eboron Aigito’ko Soan baño len eraikia bait-zan zazpi urte ezkero.
  23. Eskol-aranera elduta, mâtsayen bat bere mordoarekin ebaki ta aga batean biren bizkaŕ eraman zuten; baita alesagaŕ ta pikoak ere. *
  24. Toki ari, Eskol-aran izena ezaŕi zioten; egun artan ixraeldaŕek an ebakitako mordoarengatik.
  25. Bazteŕaldea ikeŕi ondoren beŕogei egunen buruan itzuli ziran.
  26. Ta, etoŕi ta bereala, Paran-basoko Kades’en Moxe, Aaron ta eŕi osoaren auŕera auŕkeztu ziran; ta ayei ta eŕi osoari txostena eman ta luŕalde artako zituak erakusti zizkieten.
  27. Oŕa: azaldu ta esan zutena: «Igoŕi giñuzun luŕaldera yoan gera; esnea ta eztia darion luŕera, egiazki. Begira! ango arnariak.
  28. Azkaŕa da, ordea, an bizi dan eŕia; eta, ango iriak esidun ta oso aundiak; eta, Enak’en semeak an ikusi ditugu.
  29. Negeb-aldean Amalek’ etaŕak bizi dira; mendietan Et' etaŕak, Yebus’taŕak eta Amoŕ’ taŕak; itxasaldean ta Yordan-ibaŕean, Kanaan’ daŕak».
  30. Eŕiaren erasiak Moxe' rengandik asagotzeko Kaleb’ek esan zuan: «Ots! goazan; luŕ ori guretzera; menderatuko dugu-ta, enura gabe».
  31. Bañan, arekin igo ziranek zioten: «Ez gera eŕi oŕengana igo al izango; gu baño azkaŕagoa da-ta».
  32. Ta, berek ikeŕitako luŕaldea Ixrael’en semeei bezten zieten, esanez: «Ikeŕketan arakatu dugun luŕaldea, bertan bizi diranak iresten ditun luŕaldea da; eta, an ikusi ditugun eŕiko seme guziak tantaitzaŕak dira.
  33. Zentoyak ere an ikusi ditugu, Enak’en ondorengoak, zentoi-endakoak; geron ta ayen begietan gu txaiskuŕak bezela giñan». *

14

Matxiñada

  1. Ordun, oste osoa oyuz asi zan; eta, eŕi guziak gaua negaŕez eman zun.
  2. Ixrael’go seme guziak Moxe’ren ta Aaron’en auŕka maŕmaŕ zebiltzan; eta, eŕi osoak zesayen:
  3. Zergatik ekaŕi gaitu Yaube’k luŕ ontara, ezpataz il gaitezantzat; eta, gure emazte-semeak atxiľo egiñik daitezan? Obe ez ote-genuke, Aigito’ra itzultzea?»
  4. Ta, elkaŕi zerasayoten: «Buruzagi bat aututa, Aigito’ ra itzul gaitezan».
  5. Ordun, Moxe ta Aaron eŕi osoaren auŕean auzpeztu ziran;
  6. eta, Nun’en seme Yosue’k eta Yepone’ren seme Kaleb’ek, luŕaldearen ikeŕleetakoek, beren soñekoak uŕaturik, *
  7. Ixrael eŕi osoari esan zioten: «Ikeŕketan arakatu dugun luŕaldea, luŕalde ona da, on-ona gero.
  8. Yaube’k atsegingaŕi ba’ gaitu, artara garatozke; eta esnea ta eztia darizkion luŕalde ori damaiguke.
  9. Bañan ez yaiki Yaube’ren auŕka; ta ez izan ango eŕiaren belduŕ; ogitzat dauzkakegu-ta. Babeski zuten itzala igesi yoan zaie: Yaube gurekin dago; utikan belduŕa!»*
  10. Eŕi osoak aŕikatu beaŕak zirala zerasan. Bañan, ixraeldaŕ guziei Itun-Etxolan Yaube’ren aintza azaldu zitzayen;
  11. eta, Yaube’k, Moxe'ri, esan zion: «Noiz arte tiŕiatuko nau eŕi onek? noiz arte ez dit siñetsiko, ayen artean egin ditudan ainbeste alatzen ondoren?
  12. Izuŕiz yo ta zapuztuko dut; zu, beŕiz, eŕi au baño aundiago ta azkaŕago baten buru yaŕiko zaitut».
  13. Moxe’k, Yaube’ri, yardetsi zion: «Entzungo dute aigitoaŕek, ayen erditik zure indaŕez eŕi au atara duzun ezkero; *
  14. eta, luŕalde ontakoei esango diote. Guziek entzun dute eŕi onen erdian, Zu, Yaube, zaudela; bekoz-beko agertzen zatzazkiela; zure odeya ayen gañean egoten dala; eta, egunez lañozko, ta, gauez suzko tantai baten gañean ayen auŕean ibiltzen zerala.
  15. Gizon bat bezela, eŕi au poŕokatzen ba’duzu, zure aipua entzun duten eŕiek esango dute:
  16. «Yaube’k, luŕalde ori emateko zin egin zienak, artara saŕtu ezinda, basoan iľerazi ditu».
  17. Orain, beŕiz, aundi azaldu bedi Yaube’ren al izatea, Zeroŕek aitoŕtu duzunez:
  18. Yaube aseŕerako berankoŕ ta eŕukirako aberats da; ogen ta uts egiñen yasankoŕ, ez ordea zuritzale; eta, gurasoen gaiztakeria irugaŕen ta laugaŕen belaunaldiraño semeetan zigoŕkatzen ba-daki.
  19. Asketsi, otoi, eŕi onen gaiztakeria zure eŕuki aundiari dagokionez; Aigito’tik onerañokoan asketsi diozunez».
  20. Yaube’k erantzun zion: «Zure otoyagatik askesten diot;
  21. bizi naiz Ni, ordea; ta luŕbira osoa nere aintzaz bete beaŕa da.
  22. Nere aintza eta, bai Aigito’n, baita basoan ere, egin ditudan alatzak ikusi-aŕen, nere mintzoa entzun beaŕean, amaŕ aldiz aizkatu nauten gizonetako batek ere,
  23. zin egiñez zuen arbasoei eskeñi nien luŕaldea ez du ikusiko. Aizkatu nautenetako iñork ere, ez du ikusiko.
  24. Kaleb, nere moŕoya, bai, bestelako ats batek eraginda, ziero yaŕai bait-zait, saŕtu dan luŕera saŕtuko dut, eta aren ondorengoek yarauntsiko dute.
  25. Amalek’etaŕak eta Kanaan’daŕak ibaŕetan bizi dira. Zuek, beraz, itzuli ta yoan zaitezte biaŕ, basora, Itxaso Goŕia’rako bidetik».
  26. Yaube’k, Moxe’ri ta Aaron’i, itz egin, ta, esan zien:
  27. «Eŕi gaizto onek nere auŕka darasana, maxioz dabizkidan Ixrael’en semeen maŕmaŕa, noiz arte nagoke entzuten?
  28. Esayezu, «Bizi naiz Ni —dio Yaube’k—. Nik entzunda mintzo zaitezketenez, egingo dizuet. *
  29. Zuen iľotzak baso ontan eroriko dira. Ogei urtetik gorako leŕotuak izaki-ta, nere auŕka maŕmaŕ ibiľi zeraten guziotatik, Kaleb, Yepone’ren semea, ta Yosue, Nun’en semea baizik,
  30. bat ere ez da saŕtuko zin egitez zuentzat neukan luŕaldera.
  31. Zuen umeak, ostera, aŕapakin izango zirala zuek esanda ere, an saŕtuko ditut, eta zuek nardatu duzuten luŕa berak dazagukete.
  32. Zuen iľotzak basoan eroriko dira;
  33. eta, zuen semeak beŕogei urtez basoan aldeŕai ibiľiko dira, zuen biuŕkeriak nozituz, zuen iľotzak basoan usteltzen diran bltartean.
  34. Luŕa ikeŕtzen eman dituzuten egunak aña, erinketarako urteak izango dituzute; beŕogei; egun ordain, urte; ta ikusiko duzute nere apena. *
  35. Nik, Yaube naizan Onek, esan dut: Oŕa zer egingo diodan yaŕki zaidan eŕi gaizto oŕi; basoan akitu ta ilko dira».
  36. Izan ere, luŕa ikeŕtzera Moxe’k bidali zitun gizonek andik itzultzean, luŕaz zabaldutako beŕi txaŕez eŕi osoa aren auŕka maŕ-maŕ yaŕi zuten;
  37. Bañan alako beŕi txaŕak zabaldu zituten gizon ayek, Yaube’ren auŕean yo ta iľak izan ziran.
  38. Ta, luŕa ikeŕtzera yoan ziran guzietatik, Yosue, Nun’en semea, ta Kaleb, Yepone’ ren semea, bakaŕik bizitan gelditu ziran.

Biuŕkeri beŕi bat

  1. Moxe’k, itzok, Ixrael’go seme guziei yakiñerazi zizkienean, eŕiaren negaŕa izugaŕia izan zan.
  2. Biaramonean, goiz-goizetik yaikirik menditontoŕera igo ziran, esanez: «Ona emen gu Yaube’k esandako tokira igotzeko gerturik, ogen egin omen dugun ezkero».
  3. Moxe’k, esan zien: «Yaube’ren agindua zergatik uŕatzen duzute? Ondore onik ez dukezute.
  4. Ez igo; Yaube ez bait-dago zuekin; eta, etsayen auŕean poŕokatuak izango zerate.
  5. Amalek’etaŕak eta Kanaandaŕak dituzute aitzin, ta ayen ezpataz eroriko zerate; Yaube’ren esaneko ez zeraten ezkero; Yaube ez da zuekin egongo-ta».
  6. Ayek itsuki isitu ziran, mendira igo-beaŕez. Bañan, Yaube’ren kutxa, ta Moxe ez ziran kapaŕditik irten.
  7. Ta, mendi artan bizi ziran Amalek’etaŕek eta Kanaan’daŕek, yetxirik, ixraeldaŕak poŕokatu ta Orma’raño esetsi zituten.

15

Minha-lege batzu

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz  egin, ta, esan zion:
  2. «Ixrael’go semeei itz egin ta esayezu: bizitzeko damaizuedan luŕaldera saŕtutakoan,*
  3. Yaube’ren gogarako luŕiña abelgoŕitik edo gibeŕitik iragotzeko, ziñaŕen, oldez edo yayengatik, sutopa edo beste opariren bat Yaube’ri eŕetzekoan,
  4. arakeya il lukenak minhatzat eskeñiko dio Yaube’ri hin-laurden bat olioz oretutako epa-amaŕen bat irin;
  5. eta, gañera, ixurketarako hin-laurden bat ardo, bildots bakoitzarekin sutopa edo bi amaŕen irin, minhatzat,
  6. âri bakoitzarekin, beŕiz, hin-laurden bat olioz oretutako bi amaŕen irin minhatzat,
  7. eta hin-laurden bat ardo ixurketarako eskeñiko dizkio; usai gozagaŕi Yaube’rentzat.
  8. Txekoŕak eŕoparitzat, edo bestelako arakeyak zin egiña betetzeaŕen, naiz gentzoparitzat eskeintzekoan,
  9. txekoŕ bakoitzarekin minhatzat eskeñiko duzu hin erdi bat olioz oretutako iru amaŕen irin,
  10. ta gañera hin erdi bat ardo ixurketarako. Ara Yaube’ rentzat usai gozoko eŕekuntza.
  11. Oŕela egingo duzu abelgoŕi, gibeŕi, bildots ta antxume bakoitzarekin.
  12. Edozenbat daitezken eskeñitako arakeyak, bakoitzarekin berebat egin beaŕ.
  13. Edozein eŕitaŕek ori ta oŕela egin beaŕ du, Yaube’ren gogarako luŕiñez oparia eŕetzekoan;
  14. eta, berebat, zuen gizaldietan zuekin ibiľi edo zuenean bizi leiteken edozein aŕotzek, usai gozoko oparia Yaube’ rentzat eŕetzekoan.
  15. Zuek bezela, ark ere egin beaŕ du. Arau berberaxe guzientzat izango da; bai zuentzat, bai zuenean aŕotz leitezkenentzat; zuen ondorengoentzat betiko erabakia. Zuek bezela, zuen arteko aŕotzak Yaube’ren auŕean izango dira.
  16. Arau bat bakaŕik, lege bat bakaŕik zuentzat eta zuen arteko aŕotzentzat».

Ogi-askiñak

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  2. «Ixrael’go semeei, itz egin, ta, esayezu:
  3. Saŕtuko zaituztan luŕaldera eldu ezkero, ango ogitik yateko zeratenean, teruma bereiz ezazute Yaube’rentzat.
  4. Ore-askintzako opil bat eskeñiozute terumatzat: laŕañeko askintzat eskeñiko diozute.
  5. Zuen ore-askintzako teruma ori Yaube’rentzat bereiziko duzute: zuek, eta zuen ondorengoek, gizaldirik-gizaldi».

Oaŕkabez egindako utsak

22. 23. Yaube’k Moxe’ri emandako, ta egun berean Moxe’ren bitartez zuen gizaldi guzientzat zuei, azaldu ta leporatutako agindu guziotatik edozein, oaŕkabez uts egiñik, bete ez ba’zenute,

  1. eta, oaŕkabe ori eŕi osoarena izan ba’litz; eŕi osoak, usai gozoko eŕoparitzat, erabakitako arauz dagokion minha ta ixurketarekin, Yaube’ri eskeñi beaŕ dio; eta, gañera, ogen-oparitzat, akeŕ bat.
  2. Apaizak, Ixraeldaŕen eŕi osoaren erinketa egin beza; eta, asketsiko zaye; oaŕkabez uts egindakoan, beren eskeintza Yaube’rentzat eŕetzeko, ta bere utsarengatik Yaube’renganako eringaŕia auŕkeztu dituten ezkero.
  3. Oaŕkabea eŕi osoarena izan ezkero, Ixraeldaŕen eŕi osoari ta baita ayen arteko aŕotzari, asketsiko zaye uts egiña.
  4. Oaŕkabea uts egin dunarena bakaŕik ba’da utsarengatik urteko auntz bat eskein beza.
  5. Ta, oaŕkabez uts egin dun alakoaren erinketa apaizak Yaube’ren auŕean burutu orduko, asketsiko zayo.
  6. Oaŕkabez egindako utsetarako lege berbera dukezute eŕiko semearentzat eta zuen arteko aŕotzarentzat.
  7. Yaube’renganako iraiñez eskua yasorik ogen legikena, beŕiz, eŕitaŕ edo aŕotz, bere eŕiaren artetik ebaki beaŕa da.*
  8. Yaube’ren itza esetsi ta Aren agindua bazteŕtu dun ezkero, alakoa suntsi beaŕa da; bere gaiztakeria nozitu beza.

Larunbataz

  1. Ixrael’go semeek, basoan zebiltzala, gizon bat idoro zuten, eguŕa, larunbatez, biltzen.
  2. Eguŕa biltzen idoro zutenek, Moxe’ri, Aaron’i ta eŕi-batzaŕeari auŕkeztu zieten;
  3. eta, auek zaipean yaŕi zuten, zer egin beaŕ zitzayonik argituta ez bait-zegon.
  4. Yaube’k, Moxe’ri, esan zion: «Gizon ori il beaŕa da; eŕi osoak kapaŕditik alde aŕika il beza».
  5. Eŕi osoak, beraz, kapaŕditik atera ta aŕikatu zun: ta il zan, Yaube’k Moxe’ri agindu zionez.

Mendelak

  1. Yaube’k, Moxe’ri itz egin, eta, esan zion:
  2. «Ixrael’go semeei, itz egin, ta, esayezu: ayetan lits urdiñak ipiñirik soñeko egietan mendelak ezaŕtzeko. *
  3. Zuentzat mendela olakoa izango da; ua ikustean, Yaube’ ren agindu guziak gomutaratu ta bete ditzazuten; okeŕbideratzen zaituzten biotz ta begien ondoren ibiltzeke.
  4. Oŕela, nere agindu guziak oroituz ta yagonez beretzakotzat zuen Yaube'k izango zaituz.
  5. Ni naiz, Yaube; zuen Yainkoa, zuen Yainkoa izateko Aigito’tik atera zaituztana. Ni, zuen Yainko Yaube.

16

Kore. Datan. Abiram ta On

  1. Kore, Kaat lebitaŕaren  eŕoko Ixaar’en semea, Datan ta Abiram, Eliab’en semeak, eta On, Pelet’en semea, cŕubendaŕak, elkaŕ aŕtuta,
  2. Moxe’ren auŕka yaiki ziran; eta, ayekin beŕeun ta beŕogei ta amaŕ Ixrael’go seme, eŕiko nagusi, batzaŕeko lagun ta izen aundiko gizonetatik. *
  3. Moxe’ren ta Aaron’en auŕka bilduta, esan zieten: «Aski bekizue oraindañokoa! Eŕiko seme guziak Yaube’renak bait-dira, eta, ayen erdian Yaube dago. Yaube’ren eŕiaren gañean zergatik nagusi antzo yaiki izan zerate?» *
  4. Ori adituta, Moxe auzpez erori zan;
  5. eta, Kore’ri ta aren alderdiko guziei, itz egin, ta, esan zien: «Biar adiraziko du Yaube’k nor dan Arena; eta, Berak bereiz aŕtua, Berak autua, Beregana uŕbiľeraziko du.
  6. Egizute au: Zuk, Kore, ta zure alderdiko guziek, luŕin-ontziak aŕturik,
  7. ipiñi itzazute ayetan sua, ta gañean luŕingaya Yaube’ren auŕean; eta, Yaube’k autu luken gizona, Arentzat bereizia izango da. Aski bekizue au. Lebi´ren semeok».
  8. Ta, Kore’ri, esan zion: «Entzun, Lebi’ren semeok:
  9. Gutxi ote-zaizue Ixrael eŕiarengandik Yaube’ren Etxolako eginbeaŕetan eŕiaren auŕean moŕoitzat aritzeko Ixrael’ en Yainkoak bereiziak eta Arengana aŕtuak izatea?
  10. Ta, zu ta zure anai guziak, lebitaŕak, bere aldamenerako autuak zeraten ezkero, apaizgoa ere iŕikatzen al duzute?
  11. Zu ta zurekin elkaŕtu diran guziak, Yaube’ren auŕka ari zerate, egiazki. Zer da, ba, Aaron, erasoak aren auŕka yaso ditzazuten?» *
  12. Moxe’k, Datan ta Abiram deitu-erazi zitun. Ta, ayek erantzun zioten: «Ez gera igoko. *
  13. Gutxi ote-deritzazu, basoan gu iltzeko, esnea ta eztia darizkion luŕetik gu ateratzea; buru ta yabetzat zaitugu-ta?
  14. Ez gaituzu, noski, esnea ta eztia darizkion luŕera ekaŕi, ezta aloŕen ez mâstien yabe yaŕi. Gizon auen begiak erauziko al-dituzu? Ez gera igoko».*
  15. Ordun, Moxe’k, aseŕe goŕitan, Yaube’ri esan zion: «Orien opariak aintzatotzat ez aŕtu; asto bat ere ez diet kendu, ta ayetako iñori ez diot kalterik egin».
  16. Moxe’k, Kore’ri esan zion: «Zu ta zure alderdiko guziak yaŕi zaitezte biar Yaube’ren auŕean; zu ta ayek, Aaron’ekin.
  17. Sutontzi bana aŕtu ta luŕingaya gañean yaŕirik, nork bere sutontzia Yaube’ri auŕkeztu bezayo; beŕeun ta beŕogei ta amaŕ sutontzi. Zuk eta Aaron’ek ere, nork bere sutontzia.
  18. Nork bere sutontzia aŕturik, beraz, ta artan sua ta gañean luŕingaya ipiñirik, Itun-Etxolako atauŕean auŕkeztu ziran. Ta, ayekin, Moxe ta Aaron ere bai.
  19. Eŕi osoa berebat, Kore’k bilduta, Itun-Etxoiako atauŕean zegon. Ordun eŕi osoari Yaube’ren aintza ageri izan zitzayon;
  20. eta, Yaube’k, Moxe'ri, ta Aaron’i, itz egin, ta, esan zien:
  21. «Alde egizute oŕtik, eta, bertan suntsiko ditut».
  22. Ordun ayek auzpezturik. «Yainkoa—esan zioten—, bizidun guzien Yainkoa! Ogendun bakaŕagatik eŕi osoari aseŕeko al zatzazkio?»
  23. Ta Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  24. «Eŕiari itz egin ta esayozu: Kore’ren, Datan’en ta Abiram’en kapaŕondotik alde egizute».
  25. Moxe yaiki ta yoan zan Datan ta Abiram’gana; eta, aren ondoren yoan ziran ere Ixrael'go zaŕak.
  26. Ta, eŕiari mintzatuz esan zion: «Gizon gaizto orien kapaŕ-ondotik aldendu zaitezte, otoi; eta, ez ikutu ayenik ezer ere, ayen ogen-erauntsian ez iltzeko».
  27. Guziak, beraz, Kore’ren, Datan’en ta Abiram’en kapaŕ-ondotik aldendu ziran. Datan ta Abiram, beŕiz, irten eta yaŕi ziran beren kapaŕ-atauŕean, emazte, seme ta etxekoekin.
  28. Ta, Moxe’k, esan zun: «Oŕa nondik ezagun dezakezuten Yaube’k bidali naula, egin dudan guzia egiteko, neronez ezer egin gabe.
  29. Oriek beste gizonak bezela iltzen ba’dira; eta, oriena ere gizon guzien amayaren idekoa ba’da, ez nau Yaube’k bidali.
  30. Bañan, Yaube’k beŕi zerbait ba'dagi; eta luŕak bere aoa irikirik, oriek eta dagokien guzia iresten ba’ditu, ta xeolera bizirik yeixten ba’dira, Yaube iraindu dutela yakingo duzute». *
  31. Ta, ara; itzaldi au amaitu zuneko, ayen azpiko luŕa iŕikitu zan;
  32. eta, ayek eta ayen etxeak eta Kore’kin ziran gizon guziak, eta zegokien guzia irentsi zitun.
  33. Ta, ayek ta ayenak ziran guziak, xeolera yetxi ziran; luŕak estali zitun, eta eŕiaren erditik suntsitu ziran.
  34. Ta ayen kaŕaxiak entzunda, inguruan zeuden Ixraeldaŕ guziek iges egin zuten, «luŕak, beaŕ ba’da, irentsi ez gaitzan» esanez.
  35. Ta, luŕiña eskeintzen zeuden beŕeun ta beŕogei gizonak Yaube’rengandik soŕtutako suak, il zitun. *

17

Eŕiaren erasi beŕiak

  1. Ta, Yaube’k, Moxe’ri,  itz egin, ta, esan zion:
  2. «Aaron’en seme Eleazar apaizari, au esayozu: gaŕen erditik luŕin-ontziak atera; ta, ayetako atzesua oŕtik baŕeyatzeko, eskeñiak bait-dira. *
  3. Beren ogenagatik ildako orien luŕin-ontziak maluka iyetuak izan beitez, opamaya estaltzeko; Yaube’ren auŕean auŕkeztuak izan ezkero, deunetsiak bait-dira; ta Ixrael’en semeentzat zantzu bat izango dira.
  4. Eleazar apaizak, beraz, eŕe izanek eskeintzean erabiľi zituten tupikizko ontziak bildu ta iyetu zitun opamaya estaltzeko;
  5. Ixrael’go semeek gomuta dezaten Aaron’en odoleko ez leiteken iñori Yaube’ri luŕin eskeintzera uŕbiltzea ziľegi ez zayola: Kore’rena ta aren aldeŕdikoena gerta ez dakion; Yaube’k Moxe’ren aoz esana alaxe bait-da.

Zalapartaren amaya

  1. Biaramonean, Ixraeldaŕen eŕi osoa, Moxe’ren ta Aaron’en auŕka maŕmaŕ asi zan esaten: «Zuek Yaube’ren eŕia il duzute».
  2. Oŕela, Moxe’ren ta Aaron’ en auŕka Ixraeldaŕen eŕi osoa yaŕkita zegola, Etxolaruntz begira zuten; ta, ara, odeyak estaltzen zun; eta, Yaube’ren aintza agiri izan zan.
  3. Moxe ta Aaron yoan ziran Etxolako atauŕera.
  4. Ta, Yaube’ek, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  5. «Eŕi oŕen erditik alde egizute, berealaxe suntsi ditzadan». Ordun, ayek auzpeztu ziran;
  6. eta, Moxe’k esan zion Aaron’i: «Luŕiñontzia aŕtu, ta artan ipiñi opamaigañeko su pixkat, eta gañean luŕingaya; ta eramazu lasteŕ eŕiarengana, ta erinketa egiozu; Yaube’ren aseŕea leŕtu ta zigoŕaldia asi bait-da». *
  7. Moxe’k esan zionez, Aaron’ek luŕiñontzia aŕtu ta eŕiaren erdira lasteŕ egin zun. Ta, ara, zigoŕaldia asita zegon eŕiarengan. Luŕingaya ezaŕirik, beraz, eŕiaren erinketa egin zun.
  8. Ta iľen ta bizien artean yaŕi zalarik, zigoŕaldia amaitu zan.
  9. Zigoŕaldi artan iľak amalau miľa ta zazpireun izan ziran, Kore’ren zalapartan ildakoak alde bat utzirik.
  10. Poŕokaldia amaitu zanean, Aaron Moxe’rengana Itun-Etxolako atauŕera itzuli zan.

Aaron’en zigoŕa

  1. Ta, Yaube'k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion: *
  2. «Ixrael’go semei itz egiezu, belaunetxe bakoitzaketz makil bat zuri emateko, belaunetxe bakoitzeko yaunak, berea; amabi makil, beraz; ta makil bakoitzean bere nagusiaren izena idatzazu. *
  3. Lebi’ren makiľan Aaron’ en izena idatzazu; belaunetxeko-yaun bakoitzaketz makil bat bakaŕik izango da-ta.
  4. Makiľok Itun-Etxolan ipiñitzazu, kutxaren auŕean, zuekin bildu oi naizan tokian.
  5. Ta, ara; autu dukedanaren makiľa loretuko da; eta, Ixrael’go semeek zuen auŕka dakazten erasiak oŕela ixiľeraziko ditut».
  6. Moxe’k, beraz, Ixrael’go semeei itz egin zien; eta, ayen nagusi guziek makil bana eman zioten; amabi makil; ayen belaunetxeak aña; eta, besteekin Aaron’ena ere an zan.
  7. Moxe’k Yaube’ren auŕean aitoŕ-yauretxolan ipiñi zitun makiľok.
  8. Biaramonean, Moxe aitoŕ-yauretxolara itzuli zan; eta, ara: Lebi’ren leñuko Aaron’en makiľa, loretuta zegon, ta ninikak, loreak eta arnariak zekaŕtzin.
  9. Ordun, Moxe’k, makil guziak, Yaube’ren auŕeandik atera zitun Ixrael’go seme guziengana; ta ayek ikusi zituten, ta nork bere makiľa aŕtu zun.
  10. Yaube’k, Moxe’ri, esan zion: «Yaŕi, beŕiz, Aaron’en makiľa Kutxaren auŕean, ta bego an seme biuŕientzako oroikaŕitzat, nere auŕkako oñonak utzi ditzaten eta il ez daitezan».
  11. Moxe’k egin zun Yaube’k agindu zionez.
  12. Ta, Ixrael’go semeek, Moxe’ri esan zioten: «Ots! guziok iltzen goaz; galduak gera, galduak oro. *
  13. Yaube’ren etxolara uŕbiltzen dana, iltzen da. Guziok il beaŕak ote-gera?»

18

Lebitaŕen eskubide ta eginbeaŕak

  1. Yaube’k Aaron’i esan  zion «Zuk eta zure semeek, eta zure aitaren etxeak zurekin, yauretxeko gaiztakeria yasango duzute; eta, zuk eta zure semeek yasango duzute zeron apaizkuntzaren gaiztakeria. *
  2. Zure anayak ere, Lebi’ren leñukoak, zure aitaren leñukoak, aldamenean euzkazu; ta zure aukeran beude moŕoitzat, laguntzeko, zu ta zure semeak zurekin Itun-Etxolaren auŕean zaudeketenean.
  3. Zure ta Etxola guziaren ardura dukete; ez dira, ordea, yaureskiñetara ta opaŕira uŕbilduko, zuek eta ayek il ez zaitezten.
  4. Eraskin ditukezu ta Itun-Etxolaren zaitzaľe, Etxolako eginbeaŕ guzirako. Aŕotzik ez bekizue uŕbildu. *
  5. Yauretxea ta opamaya zuen ardurapean izango dira, Ixrael’go semeek gerokoan nere aseŕea yasan beaŕ ez dezaten.
  6. Oŕa, ba, zuen anai lebitaŕak, Ixrael’go semetartetik Yaube’rentzat, Nik aŕtu ta zuei emanak, Itun-Etxolako moŕoitzan yarduteko.
  7. Zuk, beŕiz, ta zure semeek zurekin, zuen apaizkuntza estalki osteko eginbeaŕetan darabilkezute; ori daiteke zuen arloa, ta oŕtarako duzute apaizkuntza, utsean Nik emana; ta uŕbildu leiteken aŕotza il beaŕa da».
  8. Ta Yaube’k Aaron’i esan zion: «Ots!; Niretzako terumaen ardura zuri uzten dizut. Ixrael’go semeek eskeñitako guziak zuri ta zure semeei damazkizuet, apaizkuntzagatik, betiko erabakiz.
  9. Oŕa zer daiteken zuretzat, surtan eskeñitako guzietatik; edozein minharentzat, edozein erin-oparitzat edo ogen-ordaintzat dakazkidaten eskeintzak oro, yaureskeiñak dirala-ta, zuretzat eta zure semeentzat izango dira.
  10. Yauretxean yango dituzu; gizonezkoek bakaŕik yango ditute. Zuretzat bereizia da.
  11. Zuretzat izango da, berebat, Ixrael’go semeen tenupa guzietako teruma. Nik damaizut zuretzat, eta zurekin leitezken zure seme-alabaentzat, betiko erabakiz. Zure etxeko guziek garbi izan ezkero, yango ditute.
  12. Olio, ardo ta garitan bikañena, guziotatik Yaube’ri askintzat eskeintzen diotena zuretzat damaizut.
  13. Yaube’ri ekaŕi beaŕ dizkioten beren luŕeko zitutik, askiñak oro zuretzat ere dira. Zure etxeko guziek, garbi izan ezkero, ayetatik yan dezakete.
  14. Ixrael’go herem guzia ere zuretzat daiteke.
  15. Yaube’ri leskeinketen edozein len-ume, gizon edo abere, zuretzat daiteke. Ala ere, gizaki len-soŕtua atzera aŕtu beaŕa da arentzat ordaiña itzuliz; ta, berebat, abere satsuena.
  16. Ordainketa ori iľabetera orduko egin daiteke; ta ordain-saritzat ogei gerako bost sikel ziľaŕ aŕtuko dituzu; yauretxeko sikelez, gero.
  17. Bañan, beyaren, ardiaren edo auntzaren len-soŕtuarentzat ez dago ordainketarik; deunetsiak bait-dira. Ayen odola opaŕigaŕiean ixuri beaŕ duzu; eta, berayen bilgoŕa ketarazi, Yaube’ri usai gozoko oparitzat.
  18. Aragia, tenupako bulaŕa ta eskuiko sorbalda zuretzat daitezke.
  19. Ixraei’go semeek Yaube’ ri eskeintzen dizkioten oparietako teruma guziak zuri ta zure seme-alabaei betiko erabakiz damazkizuet. Bego bein betiko, Yaube’ren auŕean gatz-itun au, zuretzat eta zure ondorengoentzat». *
  20. Ta Yaube’k, Aaron’i, esan zion: «Ez duzu ayen luŕean yarauntsirik izango; eta, ez dagoke ayen artean ondarerik zuretzat. Nerau nauzu yarauntsi ta ondare Ixrael’go semeen erdian.
  21. Amaŕen guziak, ostera, lebitaŕei, Itun-Etxolan dagokien lanagatik yarauntsitzat damazkiet.
  22. Ixrael’go seme enparauak beŕiz, ez beitez Itun-Etxolara uŕbildu, alako ogena eriotzez nozituko lukete-ta.
  23. Itun-Etxolako lanak, lebitaŕek burutuko ditute; eta. oŕtan gaizki egiñak berek ere nozituko. Ori dukezute betiko agindua, gizaldirik-gizaldi; Ixrael’go semetartean ez dukete yarauntsirik.
  24. Ixrael’go semeek Yaube’ ri terumatzat eskeintzen dizkioten amaŕenak aiei damazkiedan ezkero, esan diet: «Ixrael’go semetartean lebitaŕek yarauntsirik ez dukete».
  25. Ta, Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  26. «Lebitaŕei itz egin ta esayezu; Ixrael’go semeengandik aŕtuta, yarauntsitzat damaizuedan amaŕena yaso dukezutenean, amaŕen oŕtatik amaŕena terumatzat Yaube’ri eskeñiko diozute;
  27. eta, teruma ori, laŕaiñetik eta tolaretik ekaŕia ba’ litz bezela, onaŕtua izango zaizue.
  28. Oŕela, zuek ere, Ixrael’go semeengandik yasoko dituzuten amaŕen guzietatik teruma bereiziko duzute Yaube’rentzat; eta, Yaube’rentzako teruma ori Aaron’i damayokezute.
  29. Zuei egindako emari guzietatik, Yaube’ren teruma bereiziko duzute, Ari eskeintzeko bikaiñena auturik».
  30. Ta, esayezu: «Zati bikaiñen ori bereizi ezkero, enparaua laŕañeko ta tolareko mozkintzat lebitaŕentzat izango da.
  31. Edozein tokitan yangai dukezute zuek eta zuen etxekoek, Itun-Etxolan egiten duzuten lan-saria dalako.
  32. Bikaiñena bereizi ezkero, ogenera gabe zaitezkete eta, Ixrael’go semeek eskeñitakoa etzazute naŕiotu; eta, ez zerate ilko».

19

Bigantxa goŕia

  1. Yaube’k. Moxe’ri ta Aaron’i, itz egin, ta, esan zien:
  2. «Oŕa Yaube’k agindu ta erabakitako legea: Ixrael-semeei esayezu bigantxa goŕi, lazo oneko, naŕiogabe ta uztaŕpean ibiľigabeko bat zuri ekaŕtzeko. *
  3. Ta, Eleazar apaizari emayozute, kapaŕditik atera ta bere begietan ilerazi dezan.
  4. Eleazar’ek aren odoletik beatzez aŕtu ta Itun-Etxolaren auŕkez odol ortaz zazpitan zirpizindu beza.
  5. Bigantxa, aren begietan eŕeko dute; laŕua, aragia, odola ta korotza eŕe-beaŕak dira.
  6. Keder-eguŕ, iñuri-belaŕ ta artiľe goŕitua aŕtu ta yaurti bitza bigantxa eŕetzen dun surtara; *
  7. eta, bere yantziak ikuzi ta soña uretan garbitu ondoren, kapaŕdian saŕtu ta aŕats arte satsu egon bedi.
  8. Bigantxa eŕe lukena ere bere yantziak ikuzi ta soña uretan garbitu ondoren, satsu egondo da aŕatseraño.
  9. Bigantxaren eŕautsa gizon garbi batek aŕtu, ta toki garbi batean ipiñi beza kapaŕditik alde; eta, Ixrael-semeen eŕiak yagon beza kutsu-uretarako, ogen-eringaŕi da-ta.
  10. Bigantxaren autsa bildu lukenak, bere yazkiak ikuz bitza; eta, satsu bego aŕatseraño. Agindu au, bego bein-betiko Ixrael-semeentzat eta ayen arteko aŕotzentzat.

Il-kutsuaz

  1. Edonoren zuŕuna ikutu lukena, zazpi egunez satsu bego.
  2. Irugaŕen egunean eta zazpigaŕenean, dalako urez ikuz bedi, ta garbi daiteke. Irugaŕen egunean ta zazpigaŕenean ikuzten ez ba’da, ez daiteke garbi.
  3. II dan edonoren zuŕuna ikuturik, garbitu ez leitekenak, Yaube’ren Etxola kutsatzen du; eta Ixrael’go eŕiarengandik erauzi beaŕa da; gañera kutsu-ura zirpizindu ez bait-zayo, satsu da; kutsua, arengan dago.
  4. Oŕa, legea; norbait kapaŕean il danean, an saŕtu leiteken edonor, ta kapaŕean leiteken edozer, zazpi egunez satsu daitezke.
  5. Ta, estalkirik ezaŕi ez litzayoken edozein tresna satsu daiteke.
  6. Ta, ezpataz edo berez ildako norbaiten zuŕuna, edo giza-ezuŕ edo iľobiren bat landan ikutu lukena zazpi egunez satsu dagoke.
  7. Ta aiako satsuarentzat, ogentatik eŕetako bigantxaren autsa ontzi batean aŕtu ta ipiñirik; eta, ur bizia aren gañera ixuririk,
  8. gizon garbi batek iñuŕi-belaŕ-adaxka bat ur artan saŕtu, ta kapaŕa ta ango tresna ta lagun guziak zirpizindu bitza; eta, orobat ezuŕa, edo berez iľa, edo iľobia ikutu luken edozer.
  9. Ta, garbiak, satsuaren gañera zirpizindu beza irugaŕen ta zazpigaŕen egunean. Ta zazpigaŕen egunean aren garbikuntza egin beza. Ta satsu zana, bere yantziak eta soña uretan ikuzi ondoren, garbi geldituko da aŕatsean.
  10. Satsutu dana garbitzen ez ba’da, eŕiaren erditik erauzibeaŕa da, Yaube’ren yauretxea loitzen bait-du. Kutsu-ura zirpizindu ez zayolarik, satsu da-ta.
  11. Lege au dukete betiko. Kutsu-ura zirpizindu lukenak ere bere yantziak ikuzi beaŕ ditu; eta kutsu-ura ikutu lukena satsu dagoke aŕatseraño.
  12. Satsuak ikulutako edozer, satsu geldituko da; ta ikutu lukena satsu dagoke aŕatseraño.

20

Meriba’ko urak

  1. Ixraeldaŕen eŕi osoa Sin  basora lcnbiziko iľabetean eldu zan; eta, eŕia Kades’en gelditu zan. An il ta eortzia izan zan Mari.
  2. Ta, ainbeste lagunentzat urik ez bait-zan, Moxe’ren ta Aaron’en auŕka bildu ziralarik, *
  3. eŕia Moxe’rekin izkatu zan, esaka: «Ai giñan il gure anayak Yaube´ren auŕean il ziranean!*
  4. Zertara igoerazi duzu Yaube’ren eŕia baso ontara, gu ta gure abereak il gaitezan?
  5. Ta, zertara Aigito’tik atera ta ekaŕi gaituzu toki txaŕ ontara, okuntzarik, pikorik, mâstirik, alesagaŕik, eta edateko urik ere ez dun toki ontara?»
  6. Moxe ta Aaron gizataldetik Itun-Etxolako atauŕera yoan ta auzpeztu ziran; ta Yaube’ren aintza ageri izan zitzayen.
  7. Ta, Yaube’k Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  8. «Makiľa aŕtu; eta zuk eta Aaron’ek eŕia bil ezazute; eta, ayen begietan, ura eman dezaizuen, aŕkaitzari itz egiozute; eta, eŕiari ta aren zamariei emateko, aitzetik ura aterako duzu».
  9. Moxe’k beraz, Yaube’k agindu zionez Yaube’ren auŕetiko makiľa aŕtu zun.
  10. Ordun Moxe'k eta Aaron’ ek aŕkaitzaren auŕean eŕia bildurik, esan zien: «Entzun orain, biuŕiok. Nai al duzute aŕkaitz ontatik ura zuentzat guk ateratzea?» *
  11. Moxe’k eskua yaso ta bere makiľaz aŕkaitza yo zun bitan; eta ura eŕuz soŕtu zan; eta, bai eŕiak, baita aren abereek ere edan zuten.
  12. Ordun, Yaube’k, Moxe’ri ta Aaron’i, esan zien: «Eŕiaren begietan, Ni deunetsi beaŕean, siñetsi ez didazutelako, ez duzute eŕi au damayodan bazteŕaldera saŕtuko». *
  13. Auek dira Meriba’ko urak Ixrael-semeak Yaube’ri an yaŕki zitzazkionean soŕtuak: antxe goretsi zan ayengan Aren izena. *

Edom’ek Moxe´ri egindako ukoa

  1. Kades’tik, Moxe’k, Edom’ eko eŕegeari, geznariak bidali zizkion esanaz: «Oŕa zer dion zure anai Ixrael’ek. Zein neketan gabiltzan yakinda zaude.
  2. Gure asabak Aigito´ra yetxi ziran; eta, an aspaldi ezkero Aigito’n egon gera; aigitoaŕek guri ta gure asabaei gaitz egin digutelarik.
  3. Yaube’ri oyu eginda, beŕiz, gure oyua Ark entzun du; eta, aingeru bat bidalirik, Aigito’tik atera gaitu. Ta ona emen gu, Kades’en, zure azken mugaetako irian.
  4. Utz gaitzazu, otoi, zure luŕean baŕna igarotzen. Ez gera zure aloŕ ta mâstietan baŕna yoango; ez dugu urtegietako ura edango; eskui-ezkeŕtara makuŕtu gabe bide nagusitik gabiltzake, zure mugaz beste aldera eldu arte».
  5. Bañan, Edom’ek erantzun zion: «Ez saŕtu nerean; bestela ezpataz yaŕkiko natzaizue».
  6. Ixraeldaŕek yardetsi zioten: «Guzien bidetik ibiľiko gera; guk eta gure ebereek edan dukegun ura ordainduko dizugu. Bakaŕik oñez igaro nai dugu».
  7. Ark erantzun zien: «Ez zerate igaroko». Ta, oste kopurutsu ta indaŕ aundiko batekin bidera irten zitzayen.
  8. Edom, Ixraei’i bere mugapean igarobidea ukatzen isitu zalarik, Ixrael arengandik sayestu zan.*
  9. Ta, Kades’tik irtenda Ixrael’daŕen eŕi osoa Or-mendira yoan zan.

Aaron’en eriotza

  1. Oŕ-mendi ori Edom’eko muga ondoan dago; eta, an, Yaube’k, Moxe’rl ta Aaron’i, itz egin, ta, esan zien:
  2. «Aaron, beretaŕei bildua izateko da. Ez bait-da saŕtuko Ixrael semeei damayekedan luŕaldean, Meriba’ko uretan nere itzari siñesgogoŕ izan zeratelako. *
  3. Aŕtu Aaron ta aren seme Eleazar, ta Or-mendira iragotzizu.
  4. Ken Aaron’i dakaŕtzin yazkiak; eta, aren seme Eleazar’i yantzi izkiozu. An bilduko zaye Aaron beretaŕei; eta, an ilko da».
  5. Moxe’k dana Yaube’k agindu bezela egin zun. Eŕi guziaren begietan Or-mendira igo ziran;
  6. eta, Aaron’i yazkiak erantzirik, aren seme Eleazar’i yantzi zizkion. Aaron mendi-tontoŕean il zan, ta Moxe ta Eleazar menditik yetxi ziran. *
  7. Eŕi osoak Aaron il zala ikusi zun; eta, Ixrael-etxe osoak ogei ta amaŕ egunez deitoratu zun. *

21

Arad’eko eŕegeren poŕokaldia

  1. Negeb’en bizi zan Arad’  eko eŕege kanaandaŕak, Atarin-bidetik Ixrael zetoŕela entzunda, Ixrael’en auŕka buŕukatu ta atxiľo batzu egin zizkion.
  2. Ordun Ixrael’ek zin au egin zion Yaube’ri: «Eŕi ori eskuetara ba’damaidazu, iriak txarotuko dizkiot».
  3. Yaube’k Ixrael’en otsa aditu zun, ta kanaandaŕak ari eman zizkion; eta, auek, eta ayen iriak poŕokatuak izan ziran. Oŕezkero toki ua Orma deritza.

Tupikizko sugea

  1. Or-menditik, Itxaso Goŕiruntzako bidea aŕtu zuten, Edom luŕaldearen inguru egiteko. Eŕiak, bideaz, aspeŕtuta,
  2. Yainkoaren ta Moxe’ren auŕka zerasan: «Zergatik atera gaituzu Aigito’tik basoan il gaitezan? Ogirik ez da, ta urik ere ez, ta aspeŕtuta gaude yanari txatxaŕ onetaz».
  3. Ordun Yaube’k eŕiari suge sutsuak bidali zizkion; eta, ayen zizkaz, Ixrael’daŕ asko il ziran.
  4. Eŕiak, Moxe’rengana yo ta esan zion: «Yaube’ren ta zure auŕka mintzatuz, ogen egin dugu. Aŕen! eska ezaiozu Yaube’ri gure artetik sugeak asagotzeko». Moxe’k eŕiaren alde otoi egin zun,
  5. ta Yaube’k esan zion: «Suge sutsu bat egin ta ipiñazu tantai baten gañean. Zizkatuak oro, ari so egiñez, biziko dira. *
  6. Moxe’k, tupikizko suge bat egin ta tantai baten gañean ipiñi zun; eta, sugeren batek norbait zizkatzen zunean, tupikizko sugeari so zegion, ta alakoa, sendatzen zan. *

Pasga’rako bidean

  1. Andik irtenda, Ixrael-semeek, kapaŕdia, Obot’en yaŕi zuten.
  2. Andik irtenda beŕiz, kapaŕdia, Yeabarin’en yaŕi zuten, Moab’en auŕez-auŕe dan basoan, soŕtalderuntz.
  3. Andik irtenda, Zared-aranean yaŕi zuten kapaŕdia.
  4. Andik irtenda, kapaŕdia Arnon’en beste ertzeko basoan yaŕi zuten, Amoŕtaŕen luŕetik irteten dan aren atzetik. Moab eta Amoŕtaŕen bitartean Arnon bait-da Moab’eko muga.
  5. Argatik dago Yaube’ ren gudak deritzan idaztian esana: «Uaheb Supa’n ta Arnon-arana, *

  1. eta, Moab’en mugari ezaŕita Ar’en aurkintzara makuŕtzen dan aranaren isurkia».

  1. Andik Beer’a yoan ziran. Urtegi au dala-ta Yaube’k Moxe’ri «Bildu eŕia ta ura damayoket» esan zion.
  2. Ta ordun Ixrael’ek eresi au abestu zun esanez:

  1. «Osin oŕek, gañez egik! beren makiľez ta zigoŕez buruzagiek zulotutako ta eŕiko nagusiek irikitako osiña!» Basotik Matana'ra yoan ziran;

  1. Matana’tik Naaliel’a; Naaliel’dik Bamot’a;
  2. ta Bamot’etik Moab’en landako Pasga-gañean Yesimin’i auŕez-auŕe dan ibaŕera.
  3. Andik Ixrael’ek amoŕtaŕen eŕege Seon’i geznariak bidali zizkion esanez:
  4. «Zure luŕean baŕna igarotzeko naiz. Ez gera okuntzetara, ez mâstietara, sayestuko; ez dugu, urtegietatik ura edango; zure mugaetatik irten arte bide zabalean ibiľiko gera».
  5. Bañan, Seon’ek ez zion Ixrael’i, bere mugapean baŕna igarotzen utzi. Bere eŕi osoa bildurik, Ixrael’en auŕka basora irten zan; eta, Yasa’ra etoŕi zalarik, Ixrael’i yazaŕi zitzayon.
  6. Bañan, Ixrael'ek ezpataz poŕokatu zun; eta Arnon’dik Yabok'eraño, aren luŕaz yabetu zan; Amon’daŕen muga sendoa bait-zan.
  7. Ixrael’ek iri guzi aiek beretu zitun, ta Amoŕ-taŕen iri guzietan, Esebon’en ta aren iri guzietan yaŕi zan.
  8. Esebon, amoŕtaŕen eŕege Seon’en iria bait-zan; Seon’ek, beŕiz, Moab’eko eŕege zanari guda egin ta luŕalde guzia Arnon’eraño lenik kendu zion.
  9. Argatik diote oleŕkariek:

Zatozte Esebon’al Beŕeraiki ta antola bedi Seon’en iria!

  1. Esebon'dik irtendako suak,

Seon’en iritik soŕtutako gaŕak

Ar-Moab eta Arnon’go gañak irentsi ditu-ta.

  1. Zure zori txaŕa, Moab!

Galdua zera, Kamos’en eŕia!

Aren semeak igesi yoanak, eta Amoŕ’taŕen eŕege Seon’gana aren alabak atxiľo eramanak bait-dira. *

  1. Biŕindu da ayen uztaŕia Esebon’dik Dibon’año; Nope’raño ta Medaba’raño dana suntsitu da.

  1. Oŕela, Ixrael Amoŕtaŕen luŕaldean yaŕi zan.

  1. Moxe’k, ikeŕtzaleak igoŕi zitun Yazer’a; eta, bere aldeŕiekin eskuratu ta azpiratu zuten, bertan zegon amoŕtaŕa iraitzirik.
  2. Ta bidea aldatuz, Basan’ untz irten ziran. Og, Basan’go eŕege, Edara’ra irten zitzayen bidera, bere eŕi guziarekin ayei guda egiteko.
  3. Ta, Yaube’k, Moxe’ri, esan zion: «Ez izan oŕen belduŕ; izan ere, bere eŕi ta luŕalde osoarekin eskura damaizuket; ta Esebon’go Seon’i, amoŕtaŕen eŕegeri egin zeniona, oŕi ere egiozu».
  4. Og eta aren semeak eta eŕi osoa yo zituten, bat ere bizirik utzi gabe; eta, aren luŕaldeaz yabetu ziran.

22

Balak eta Balaam

  1. Andik yoanda, Ixrael -semeek kapaŕdia Moab’en landetan, Yordan’ez aindi, Yeriko’ren auŕez yaŕi zuten.
  2. Sepor’en seme Balak’ek ikusi zun, Ixrael’ek amoŕtaŕei egindako guzia.
  3. Ta, Moab izutu zan osorik alako eriaren auŕean, kopurutsua bait-zan; Ixrael-semeei buruz Moab laŕi-laŕi gelditu zan.
  4. Ta, Madian’go zaŕei esan zien: «Eŕi onek orain, gure aldiriak idiak landako belaŕa iresten dun bezela irentsiko ditu. Garai artan, Moab’eko eŕege, Sepor’en seme Balak zan.
  5. Ta, deitzaľeak bidali zizkion Balaam’i, Beor’en semeari, Petor’a, bere eŕiko semeen luŕaldeko ibai-ondora, ari esanaz: «Begira; ba-dut nere auŕkez yaŕita, eŕi bat, Aigito’tik irtena, bazteŕak estalirik.
  6. Zatoz, ba, otoi, eŕi ori biraokatzera, ni baño azkaŕagoa bait-da; poŕokatu ta luŕaldetik iraitzi ote-dezakedan. Ba-dakit, zuk onetsia, onetsia dala ta zuk biraokatua, biraokatua dala».
  7. Moab’eko zaŕak eta Madian’goak yoan ziran, beraz, azti-saria eskuetan zekaŕtela; ta Balaam’gana ezkero, Balak’en itzak adirazi zizkioten.
  8. Ta, Balaam’ek esan zien: «Gau ontan egon emen; eta, Yaube’k lesaidakena yardetsiko dizuet. Madian’goak, beraz, gelditu ziran Balaam’enean.
  9. Ta, Yainkoak, Balaam’gana etoŕirik, esan zion: «Zurean dituzun gizon oriek nortzu dira?»
  10. Balaam’ek, Yainkoari, esan zion: «Sepor’en seme ta Moab’eko erege Balak’ek bidali dizkit, esanaz:
  11. «Ara, Aigito’tik irtendako eŕiak luŕaldea estaltzen dit. Zatoz bera biraokatzeko, gudukatuz iraitzi ote-dezakedan».
  12. Yainkoak, Balaam’i esan zion: «Ez yoan oriekin; ez biraokatu eŕi ori; onetsia bait-da».
  13. Goizean, Balaam’ek, yaikirik, Balak’en zâŕei, esan zien: «Itzul zuen luŕaldera; Yaube’k, zuekin yoatea eragotzi dit-eta».
  14. Ordun, Moab’eko nagusi ayek yaiki ta Balak’engana itzulirik, esan zioten: «Balaam’ ek, ezetz; gurekin ez zetoŕkela».
  15. Balak’ek beŕiro, geznari geyago ta beñagoak bidali zizkion.
  16. Balaam’gana elduta esan zioten: «Ara zer dion, Sepor’en seme Balak’ek; Ez geldi oŕ, niregana etoŕi gabe!!
  17. Gorasaŕez beteko zaitut, eta zenesaidaken guzia egingo dizut».
  18. Balaam’ek, yardetsi zion: «Balak’ek bere etxea uŕez ta ziľarez beterik ba’lemait ere, aundi, naiz txiki litzakena egiteko nere Yainko Yaube’ren agindua ezin uŕatu dezaket.
  19. Geldi zaitezte, oŕatiño, emen, gau ontan ere; yakin dezadan zer diostan, beŕiro, Yaube’k».
  20. Gauez Yainkoak,Balaam’ engana etoŕirik, esan zion: «Gizon oriek deika etoŕi zazkizun ezkero, yaiki ta zoaz ayekin; bañan, Nik esango dizudana egin beaŕ duzu».
  21. Balaam, beraz, goizean yaiki zan, ta astoemea atondurik Moab’eko nagusiekin yoan zan.
  22. Yoate oŕetzaz Yainkoaren aseŕea piztu zan biziki, ta Yaube’ren aingerua bidean yaŕi zan, auŕeratzea eragozteko. Balaam astogañean ziyoan, ta arekin bi moŕoi. *
  23. Yaube'ren aingerua bidean zutik, ta aren eskuan ezpata erantzia ikusirik, astoa bidetik sayestu zan landara; eta, Balaam’ek bidera eratoŕtzeko zigoŕkatzen zun.
  24. Ordun, Yaube’ren aingerua mâstitarteko zirkin batean kokatu zan, zutik, esi biren artean.
  25. Astoa, Yaube’ren aingcrua ikustean, ormara aldatu zan, Balaam’en anka orman sakatuz; eta, Balaam’ek, beŕiro, astoa yo.
  26. Ta Yaube’ren aingerua, auŕea aŕtzen ziela, zutik yaŕi zan toki ertsi batean, eskui aldera, naiz ezkeŕekora igarobiderik utzigabe.
  27. Astoa, Yainkoaren aingerua ikusita, Balaam’en azpian etzan egin zan. Ta, Balaam’ek, aseŕetuta, makiľaz yo zun.
  28. Bañan, Yaube’k astoari aoa iriki ziolarik, astoak Balaam’i esan zion: «Zer egin dut, irutan yo nazazun?»
  29. Ta, Baalam’ek, astoari: «Iseka ari atzait gero. Ai nu maŕauza eskuan, i iltzeko!»
  30. Astoak yardetsi zion Balaam’i: «Ez al-naiz zure astoa? ta gauŕdaño, aspalditik, nere gañean beti bide egiten zenularik, olakorik zuri egin al-dizut?» Ta Balaam’ek ari: «Bein ere ez».
  31. Ordun, Yaube’k Balaam’i begiak iriki zizkion; eta, Balaam’ek Yaube’ren aingerua ikusi zun bidean zutik, ezpata erantzia eskuan zekaŕela; eta, makuŕtu ta auzpeztu zitzayon.
  32. Ta, Yaube’ren aingeruak esan zion: «Zergatik yo duzu irutan zure astoa? Begira; auŕka irten natzaizu, nere gogoko ez dan bidetik zabiltzalako.
  33. Astoa, ni ikusita nere auŕetik irutan sayestu da; eta, sayestu ez ba’litz, ilko ziñudan, ua bizi utzirik».
  34. Balaam’ek, Yaube’ren aingeruari esan zion: «Uts egin dut, niri bidea eragozten zeundela ez bait-nekin; orain, beŕiz, ori gaitzi ba’zaizu, atzera itzuliko naiz».
  35. Yaube’ren aingeruak Balaam’i esan zion: «Zoaz gizon oriekin. Bañan, diotzukedanaxe diokezu». Balaam,beraz, Balak’en nagusiekin yoan zan.
  36. Balak, Balaam zetoŕela entzunda, Arnon’go azken mugetan dagon Ar-Moab’a arengana irten zan.
  37. Ta, Balak’ek, Balaam’i esan zion: «Ez al nizkizun deitzaľeak bidali? Zergatik ez ziñan niganatu? Dagokizun deduz zu aŕtzeko gai ez ote-naiz?»
  38. Balaam’ek, Balak’i,erantzun zion: «Ona: emen natoŕkizu. Zerbait nerez esan ote-dezaket, ordea? Aoan Yaube’k ezaŕiko dizkidan itzak esango ditut».
  39. Balaam, beraz, Balak’ ekin yoan zan; eta, Kariat-Usot’en saŕtu ziran.
  40. Ta, Balak’ek idi ta ardiak lepo egiñik, Balaam’i ta arekin ziran nagusiei bidali zizkien.
  41. Biaramoneko goizean, Balak’ek Balaam aŕtu ta Bamot-Baal’a eraman zun; eta, andik eŕiaren albo bat ikusi zun.

23

Balaam’en eresiak

  1. Balaam’ek, Balak’i, esan  zion: «Emen zazpi opaŕi egizkidazu; eta, emen zazpi txekoŕ ta zazpi âri gertu izkidazu». *
  2. Balak’ek, Balaam’ek esan ziona egin zun; eta, biek batera txekoŕ bat eta âri bat opaŕi bakoitzean eskeñi zituten.
  3. Ta, Balaam’ek Balak’i esan zion: «Egon oŕ zure sutopaŕi ondoan, Yaube auŕkezten ote-zaidan ni noaño; ta Ark lerakuskidana adiraziko dizut». Ta, muño soil batera yoan zan.
  4. Yainkoa arengana irten zan, ta Balaam’ek esan zion: «Zazpi opaŕiak eraiki ditut, ta ayetan txekoŕ bana ta âri bana eskeñi dizkizut».
  5. Yaube’k, aoan ezaŕi zion esanbeaŕa ta esan zion: «Itzul Balak’engana ta esayozu au»:
  6. Balaam itzuli zan arengana; ta an zegon zutik, bere sutopaŕi ondoan Balak, Moab’ eko nagusi guziekin.
  7. Ta Balaam’ek eresi au egin zun:

«Aram’etik eratoŕi nau Baiak’ek, Kedem’go mendietatik Moab’eko eŕegek: «Zatoz; birao egiozu Yakob’i; eldu; araokatu ezazu Ixrael.»

  1. Yainkoak biraokatu ez duna, nola nik biraokatu?
    Yaube’k araokatu ez duna, nola nik araokatu?
  2. Aŕkaitz-gañetik Ixrael ikusten nago, egi-tontoŕetik so dagiot;

Oŕa eŕi bereizia, atzeŕiekin nasgabea. *

  1. Nork taxutu dezake Yakob’en autsa?

nork zenbatu Ixrael’en laurdena ere?

Zintzoen eriotza nere eriotza al ba’litz!

Ayena bezela nere amaya!» *


  1. Eta, Balak’ek, Balaam’i, esan zion: «Zer egin didazu? Nere etsayak biraokatzeko aŕtu zaitut, ta ara, onetsi dituzu».
  2. Balaam’ek yardetsi ta esan zion: «Esan beaŕ dudana ez ote-da Yaube’k aoan yaŕtzen didana?»

13; Balak’ek, esan zion: «Zatoz, otoi, nerekin beste toki batera, andik eŕi oŕen ertzekoa, ez eŕi osoa, ikusirik, birao dagiozun».

  1. Ta, Pasga’ren tontoŕeko zai-zelaira eraman zun; eta, zazpi opaŕi eraikirik, bakoitzaren gañean txekoŕ bat eta aŕi bat eskeñi zitun.
  2. Ta, Balaam’ek, Balak’i, esan zion: «Egon emen zure sutopa ondoan, andik ni itzuli arte».
  3. Yaube’k, Balaam’i auŕkezturik,eta esanbeaŕa aoan ari ipiñirik, esan zion: «Itzul zaitez Balak’engana ta esayozu au:»
  4. Balaam itzuli zanean, an zegon Balak zutik bere sutoparen ondoan; eta, arekin Moab’ eko nagusiak. Eta, Balak’ek esan zion: «Zer esan du Yaube’k?»
  5. Ta, Balaam’ek eresi au egin zun:

Yaiki, Balak, eta entzun: adi egon, Sepor’en seme ori.

  1. Yaube gizon ez da, gezuŕez egiteko, ezta gizakume, gogoa aldatzeko. Diona ez al-du egingo? dasana ez al-du burutuko?
  2. Ara! onesteko esan dit; Aren onespena nik ezin atzera biuŕi.
  3. Ez da Yakob’engan okeŕik ikusten, ez da Ixrael’engan bidegabekeririk azaltzen. Yaube, bere Yainkoa, berekin du; eŕegetzat arenean goretsia.
  4. Yainkoak daramatzi Aigito’tik; basidia bezain azkaŕa da. * (Emen 24, 8)
  5. Yakob’enean sorginkeririk ez da, ezta Ixrael’enean aztikeririk ere. Mugonez esango zaye Yakob’i ta Ixrael’i Yainkoak egin dukena.
  6. Oŕa leoi emea bezela yaiki, ta leoi aŕa bezela zutitzen dan eŕia. Ta ez datza, aŕapakiña irentsi ta berak ildakoen odola edan arte».

  1. Balak’ek, Balaam’i esan zion: «Ez ezazu biraokatu, ezta onetsi».
  2. Balaam’ek, Balak’i yardetsi ta esan zion: «Ez ote-dizut esan: «Yaube’k lesaidakena zearo egin beaŕ dut?»
  3. Ta, Balak’ek, Balaam’i: «Zatoz, otoi. Beste toki batera zaramazket, Yainkoak nai ote-dun eŕi ori andik zuk biraokatzea».
  4. Ta, Balaam, Yesimon-landaren auŕez Pogor’en tontoŕera eraman zun.
  5. Ta, Balaam’ek, Balak’i esan zion: «Eraiki emen zazpi opaŕi niretzat, ta gertu itzazu zazpi txekoŕ ta zazpi ari;
  6. Balaam’en esana Balak’ek egin zun: eta, opaŕi bakoitzean txekoŕ bat eta âri bat eskeñi zitun.

24

Irugaŕen eresia

  1.  Balaam’ek, Ixrael ones tea Yaube’ren begietan on zala ikusi zun; eta, aztikizun biľa, beste aldietau bezela, yoateke, basoruntz auŕpegia itzuli,
  2. ta begiak yasorik ikusi zun Ixrael, leñuka eratuta. Ordun Yainkoaren atsak eraginda,
  3. eresi au egin zun:

«Mintzo da Balaam, Beor’en semea; mintzo da, begi itxiko gizona; *

  1. mintzo da Yainkoaren itza dantzuna, Goi-goikoaren yakintza dazaguna, Guziz Altsuaren agerpena dakusana, erori ezkero begi argiak dituna.
  2. Bai edeŕak zure etxolak, Yakob!; zure kapaŕak, Ixrael!
  3. Ibaŕak bezela edatuak dira, baratzak ibai-ondoan bezela, Yaube'k landatutako aloe bat bezela, kedaŕak ur-egian bezela,
  4. adaŕetik ura dariela, ta aziarentzat ura ugari dutela.

Agag baño gorago elduko da aren eŕege ta aren yaureŕia garatuko da. *

  1. Yainkoak AigitoTik atera du; ta basidia bezain azkaŕa da. Etsayen eŕiak irentsi, ayen ezuŕak biŕindu, ta gezika poŕokatzen ditu.
  2. Leoya edo aren emea bezela uzkuŕtuta ba’datza, nork eraikiko du? Onetsia bedi onesten zaituna, biraogaŕi, ostera, biraokatzen zaituna.» *

Laugaŕen eresia

  1. Ordun, Balak, Balaam’i aseŕetu zitzayon, eta, bere eskuak yota, esan zion: «Nere etsayak biraokatzeko deitu zaitut; ta ara, zuk irutan onetsi dituzu.
  2. Alde, ba, emendik zurera. Deduz beteko zaitut —esan nizunta Yaube’k eragotzi dizu».
  3. Balaam’ek, Balak’i, yardetsi zion: «Zuk niri bidalitako geznariei ez ote-nien esan:
  4. «Balak’ek bere etxea uŕez ta ziľaŕez beterik ba’lemait ere, ezin nezake nere oldez Yaube’ ren esana, on, naiz gaitz egiteko aldatu; Yaube’k lesaidakena, orixe esango dut?
  5. Orain, ba, nere eŕira yoateko naizan ezkero, zatoz, ta azalduko dizut eŕi oŕek gerokoan zure eŕiari egingo diona.
  6. Ta eresi au egin zun: «Mintzo da Balaam, Beor’en semea: mintzo da begi itxiko gizona,

  1. mintzo da Yainkoaren itza dantzuna, Goikoaren asmoa dazaguna, Guziz Altsuaren agerpena dakusana, erori ezkero begi argiak dituna.
  2. Ua ba-dakust; ez, ordea, oraingotzat; so dagiot; ez, ordea, uŕbiľekotzat. Yakob’engandik izaŕ bat soŕtuko nagusi; (Mt. 2 2) Ixrael’engandik aginte-zigoŕa yaikiko da, Moab’en bi saŕkutzak astintzen eta Set’en seme guziak poŕokatzen. *
  3. Arena dadike Edom, Arena ere Seir, aren etsaya; ta Ixrael aberastuko da. *
  4. Yakob’engandik soŕtuko da (Edom’en) menderatzalea ta Edom’en ondaŕak irietatik erauziko ditu».
  5. Ta Amalek ikusirik, bere eresiari ekinda, esan zun: «Amalek, atzeŕirik lena

azkenean galduko da betiko». *

  1. Ta Kine ikusirik, bere eresiari ekinda, esan zun: «Sendoa zure egoitza, zure kabia aŕkaitzetan;
  1. Kine zuzitua izango da, ordea; Asur’ek atxiľo eramana izan arte».
  2. Ta bere eresiari ekinda, esan, zun: «Ene! nor biziko da, Yainkoak ori dagikenean?
  3. Kitin’dik ontziak datozke (D. 11 30) Asur menderatzen ta Eber azpiratzen; baña berak ere luŕ yoko du». *

  1. Oŕezkero, Balaam, yaikirik yoan ta berera itzuli zan; eta, Balak ere berera yoan zan.

25

Moab’eko nabarbenkeriak

  1. Ixrael Setin’en egon za nean, eŕia Moab’eko alabaekin zantaŕki ibiltzen asi zan. *
  2. Eŕia beren yainkoentzako oparietara deitzen zuten; eta, eŕiak ayekin yaten ta ayen yainkoak yauresten zitun.
  3. Ixrael Beel-Pegor’i atxiki zitzayon; eta, Yaube’ren aseŕea Ixrael’en auŕka irazeki zan.
  4. Ta, Yaube’k, Moxe’ri, esan zion: «Bildu eŕiko nagusi guziak eta zantaŕ oriek esegi etzazu eguzkitan, Yaube’rentzako. Oŕela, Ixrael’engandik Yaube’ ren aseŕea aldenduko da.»
  5. Ta, Moxe’k Ixraei’go ebazleei esan zien: «Zuetako bakoitzak il bitza, Beel-Pegor’i atxiki zitzazkion bere gizonak».
  6. Ta ara Aitoŕ-kutxaren Etxolako atauŕean, Moxe ta Ixrael eŕi osoa negaŕez ziran: Ixrael-seme bat, madiandaŕ neska bat zekaŕela bere anayen artera etoŕi zan. *
  7. Pinee, Aaron apaizaren seme Eleazar’en semea, ori ikusita, eŕiaren erditik yaiki ta aiztamakil bat eskuan aŕturik,
  8. gizon aren ondoren saŕtu zan gelara; eta, bi ayek, gizona ta neska, sabelpetik zulatu zitun. Oŕezkero Ixrael-semeetan ilketa amaitu zan.
  9. Ilketa artan ildakoak ogei ta lau miľa ziran.
  10. Ta, Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  11. Nire alde Pinee’k, Aaron apaizaren seme Eleazar’en semeak azaldu dun azkuz, Ixrael’ go semeengandik nere aseŕea asagotu du; eta, nere aseŕealdian Ixrael’go semeak ez ditut suntsitu.
  12. Esayozu, beraz: «Ara, Nik bake-itun bat dagit arekin.
  13. Itun onen indaŕez, apaizkuntza arentzat ta aren ondorengoentzat, betiko dagoke; bere Yainkoaren alde azkutsu izan dalako, ta Ixrael’go semeen erinketa egin dulako».
  14. Emakume madiandaŕarekin iľa izandakoa, Zamri zeritzan, ta Salu’ren seme ta Simeon’en leñuko sendi baten burua zan.
  15. Ta arekin iľa izandako emakume madiandaŕa Kasbi zeritzan, ta Madian’go buruzagi ta belaunetxeko-yaun Sur’en alaba zan. *
  16. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin ta, esan zion:
  17. «Madiandaŕen auŕka ekin, eta yo itzazu;
  18. ayek ere Pegor’en ta Kasbi’ren arazoetan, nekagaŕi izan zitzaizkizuen Pegor’engana atzipetu ziñuztanean; eta Pegor ori zala-ta burututako ilketan, Kasbi, Madian’go buruzagiaren alaba eta ayen eŕitaŕa, iľa izan zanean.»

26

Eŕolde beŕia

  1. Ilketa aren ondoren,  Yaube’k, Moxe’ri ta Eleazar’i, Aaron’en semeari, itz egin ta esan zien:
  2. «Aŕtu belaunetxeka, Ixrael eŕi osoan ogei urtetik gorako gudalgai guzien izenak».
  3. Moxe’k eta Eleazar apaizak zenbatu zituten, beraz, Moab’eko landetan, Yeriko’ren aldeko Yordan'en ondoan,
  4. ogei urtetik gorakoak, Moxe’ri Yaube’k agindu zionez. Oŕa, Aigito’tik irtendako Ixrael’en semeak:
  5. Eŕuben. Ixrael’en lensemea. Eŕuben’en semeak: Enok’ engandik, Enok’etaŕak; Palu’ rengandik Palu’taŕak;
  6. Esron’engandik, Esron’ daŕak; Karmi'rengandik Karmi’taŕak.
  7. Auek ziran Eŕuben’daŕen sendiak. Eta ayetako leŕotuak, beŕogei ta iru miľa ta zazpireun ta ogei ta amaŕ. *
  8. Palu’ren semea: Eliab.
  9. Eliab’en semeak: Namuel, Datan ta Abiron. Datan ta Abiron auek, eŕiaren batzaŕekoak, Yaube’ren auŕka yaikitako, Kore’ren alderdian Moxe’ rcn ta Aaron’en aitzi yazaŕi ziranak dira.
  10. Eta luŕak, bere aoa irikirik, irentsi zitun Kore’kin, aren alderdia galdu zalarik, suak, galentzat, beŕeun ta beŕogei ta amaŕ gizon eŕe zitunean. Ikaspide edeŕa izan zan, noski, ua. *
  11. Ez ziran, ordea, Kore’ ren semeak il.
  12. Simeon’en semeak sendika: Namuel’engandik, Namuel’daŕak; Yamin’engandik, Yamin’daŕak; Yakin’engandik, Yakin’daŕak;
  13. Zare’rengandik, Zare’ taŕak; Saul’engandik, Saul’ daŕak.
  14. Simeon’daŕen sendiak auek dira; eta, ayetako leŕotuak ogei ta bi miľa ta beŕeun.
  15. Gad’en semeak, sendika: Sepon’engandik, Sepon’daŕak; Agi’rengandik, Agi’taŕak: Suni’ rengandik, Suni’taŕak;
  16. Ozni’rengandik, Ozni’ taŕak; Eri’rengandik, Eri’taŕak:
  17. Arod’engandik, Arod’ etaŕak; Ariel’engandik, Ariel’ daŕak.
  18. Gad’etaŕen sendiak auek dira; eta, ayetako leŕotuak, beŕogei miľa ta bosteun.
  19. Yuda’ren semeak: Er ta Onan, biak Kanaan’go luŕean iľak (As. 38 3-4).
  20. Ara, Yuda’ren semeak, sendika: Sela’rengandik, Sela’ ŕak; Pares’engandik, Pares’ taŕak; Zare’rengandik, Zarc’ taŕak.
  21. Zare’ren semeak: Esron’ engandik, Esron’daŕak; Amul’ engandik, Amul’daŕak.
  22. Auek dira Yuda’ren sendiak; eta, ayetako leŕotuak irurogei ta amasci miľa ta bosteun.
  23. Ixakar’en semeak sendika: Tola’rengandik, Tola’ŕak; Pua’rengandik, Pua’ŕak;
  24. Yasub’engandik, Yasub’ etaŕak; Semran’engandik Semran’daŕak.
  25. Auek dira Ixakar’en sendiak; eta, ayetako leŕotuak, irurogei ta amairu miľa ta irureun.
  26. Zabulon’en semeak, sendika: Sared’engandik, Sared’etaŕak; Elon’engandik, Elon’ daŕak; Yalei’rengandik Yalei’ daŕak.
  27. Auek dira Zabulon’daŕen sendiak; eta, ayetako leŕotuak, irurogei miľa ta bosteun.
  28. Yose’ren semeak, sendika: Manase ta Eparain:
  29. Manase’ren semeak: Makir’engandik, Makir’taŕak. Makir’ek Galaad soŕtu zun; ta Galaad’engandik datoz Galaad’ etaŕen sendiak.
  30. Auek dira Galaad’en semeak: Yezer’engandik, Yezer’ taŕak; Elek’engandik, Elek’ etaŕak;
  31. Asriel’engandik, Asriel’ daŕak; Seken’engandik, Seken' daŕak;
  32. Senida’ren gandik, Senida’ ŕak; Eper'engandik, Eper’taŕak.
  33. Eper’en seme Sapaad’ek ez zun semerik izan, alabak baizik. Oŕa Sapaad’en alabaen izenak: Maala, Noa, Egala, Melka ta Tersa. *
  34. Auek dira Manase’taŕen sendiak; eta ayetako leŕotuak beŕogei ta amabi miľa ta zazpireun.
  35. Eparain’en semeak, sendika: Sutala’rengandik, Sutala’ŕak; Beker’engandik, Beker’ taŕak; Teen’engandik, Teen’ daŕak.
  36. Ta auek dira Sutala’ren semeak: Eran’engandik, Eran’ daŕak.
  37. Auek dira Eparain’daŕen sendiak; eta ayetako leŕotuak, ogei ta amabi miľa ta bosteun. Auek dira Yose’ren semeen sendiak.
  38. Benyamin’en semeak, sendika: Bela’rengandik, Bela’ŕak; Asbel’engandik, Asbel’ daŕak; Aima’rengandik, Aima’ ŕak;
  39. Supan’engandik, Supan’ daŕak; Upan’engandik, Upan’ daŕak.
  40. Oŕa Bela’ren semeak: Ered eta Noeman: Ered’engandik, Ered’etaŕak; Noeman’engandik, Noeman’daŕak.
  41. Auek dira Benyamin’ daŕen sendiak: eta ayetako leŕotuak beŕogei ta amabost miľa ta seireun.
  42. Dan’en semeak, sendika: Suan’engandik, Suan’daŕak.
  43. Auek dira Dan’daŕen sendi guzietako leŕotuak, irurogei ta lau miľa ta laureun.
  44. Aser’en semeak, sendika: Yemna’rengandik, Yemna’ŕak; Yesui’rengandik, Yesui’taŕak; Birie’rengandik, Birie’taŕak.
  45. Birie´ren semeak: Eber’ engandik, Eber’taŕak; Melkiel’ engandik, Melkiel’daŕak.
  46. Aseŕ’en alabaren izena: Sara.
  47. Auek dira Aser’taŕen sendiak; eta ayetako leŕotuak, beŕogei ta amairu miľa ta laureun.
  48. 48. Neptali´ren semeak sendika: Yesiel’engandik, Yesiel’ daŕak; Guni’rengandik, Guni’ taŕak;
  49. Yeser’engandik. Yeser’ tarak; Selen’engandik, Selen’ daŕak.
  50. Auek dira Neptali’taŕen sendiak; eta ayetako leŕotuak beŕogei ta bost miľa ta laureun.
  51. Ixrael’en seme leŕotuak, beraz, seireun ta bat miľa ta zazpireun ta ogei ta amaŕ;
  52. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin ta, esan zion:
  53. «Auei banatu beaŕ zaye luŕa, yarauntsitzat, izen-zenbakiari dagokionez:
  54. ainitz diranei, yarauntsi aundiago; gutxi diranei, yarauntsi uŕiago; bakoitzari, yarauntsia, aren leŕotuen giñoan eman beaŕ zayo.
  55. Bañan, zotzean egin beaŕ da luŕ-banatzea, asaba-leñuka yarauntsia aŕ dezaten.
  56. 56. Ainitz, naiz gutxi dirala ere, luŕa zotzean banatu beaŕ zaye.

Lebi’taŕen eŕoldea

  1. Ara, berebat, sendika Lebi’taŕenetako leŕotuak: Gerson’ engandik, Gerson’daŕak; Kaat’ engandik, Kaat’etaŕak; Merari’ rengandik, Merari’taŕak.
  2. Auek dira Lebi’taŕen sendiak: Lobni’rena, Mooli’rena, Musi’rena, Korei’rena. Kaat’ek Amram soŕtu zun.
  3. Amram’en emaztea Yokabed zeritzan, ta Lebi’ren alaba zan, Aigito’n yayo zitzayona. Yokabed’ek Amram’engandik Moxe, Aaron ta bien aŕeba Mari izan zitun.
  4. Aaron’i Nadab, Abiu, Eleazar ta Itamar yayo zitzazkion.
  5. Nadab eta Abiu Yaube’ ren auŕean su aŕonta eskeintzen ziardutela il ziran.
  6. Urte batetik gorako seme aŕ guziak zenbatuta, beraz, ogei ta iru miľa ziran. Ez ziran, ordea, Ixrael’go semeekin leŕotuak, Ixrael-semetartean ez bait-zitzayen yarauntsirik eman.
  7. Auek dira, Moxe’k eta Eleazar apaizak Moab’eko landetan leŕotuak, Ixrael-semeen eŕoldea Yordan aldeko Yeriko’ ren auŕean egin zutenekoa.
  8. Ayen artean bat ere ez zan, Moxe’k eta Aaron apaizak Sinai-basoan, lenago leŕotu zituten Ixrael-semeetakorik.
  9. Yaube’k esan bait-zien: «Basoan ilko dira; ta bizirik ez da ayetako bat ere geldituko, Kaleb, Yepone’ren semea, ta Yosue, Nun’en semea, baizik.» *

27

Oñordeko emeak

  1. Yose’ren seme Manase’k,  seme au izan zun: Makir; Makir’ek, beŕiz, Galaad; eta Galaad’ek Eper. Oŕ, ba, Maala, Noa, Egala, Melka ta Tersa; Eper’en semea izan zan Salpaad’en alabak uŕbildu
  2. ta Itun-Etxolako atondoan auŕkeztu ziran Moxe’ren, Eleazar apaizaren, nagusien ta eŕiko batzaŕaren auŕean, esanez:
  3. «Gure aita, basoan il da. Kore’ren zalapartan ez zan Yaube’ren auŕka elkaŕtutakoekin ibiľi; bere ogenez il da, semerik izan gabe. *
  4. Zergatik itzaliko da gure aitaren izena aren sendiaren erditik, semerik izan ez bait-du? Iguzu aloŕen bat gure aitaren anaitartean».
  5. Ayen auzi au Moxe’k Yaube’ri auŕkeztu zion.
  6. Ta, Yaube’k, Moxe’ri, esan zion:
  7. «Salpaad’en alabaek diotena bidezkoa da. Ayen aitaren anaitartean ondare bat emayezu; eta, eratoŕiezu ayen aitaren yarauntsia.
  8. Ta, Ixrael-semeei itz egin, ta, esayezu: «Semeŕik uzteke gizon bat iltzen ba’da, aren ondarea aren alabari eratoŕi beaŕ diozute.
  9. Ta, alabarik ere ez ba’lu, aren anayei emango diezute.
  10. Anairik ere ez ba’lu, aren aitaren anayei emango diezute.
  11. Ta, aitaren anairik ezean, aren ondarea odolkiderik uŕbilenari emayozute; eta, artzaz yabetu bedi. Ori izan beaŕ zaye Ixrael-semeei auzilege, Yaube’k Moxe’ri agindu dionez».

Yosue aukeratuta

  1. Yaube’k, Moxe’ri, esan zion Abarin-mendi ortara igo; eta, Ixrael-semei damayedan luŕaldea ikusiko duzu.
  2. Ikusitakoan, beŕiz, zu ere zuretaŕei bildua izango zatzazkie, Aaron, zure anaya izan zayen bezela; *
  3. ua zala-ta, Sin-basoan eŕia asaldatu zanean, zuek, Ni deunetsi beaŕean, nere aginduari buruz biuŕi izan bait-zlñaten. Meriba’ko ura zan ori, Sinai-basoko Kades’en».
  4. Moxe’k, Yaube’ri, itz egin, ta esan zion:
  5. «Yaube’k, edotariko bizidunen Yainkoak, yaŕ beza eŕi onen burutzat
  6. guzien auŕelari irtenez, ta guzien auŕelari saŕtuz, atera ta saŕtu ditzaken gizona; Yaube’ ren eŕia, artaldea artzai gabe bezela ibil ez dedin».
  7. Ta, Yaube’k, Moxe’ri, esan zion: «Aŕtu zurekin Yosue, Nun’en semea, arnas aundiko gizona; eta, zure eskua gañean ezaŕiozu. *
  8. Gero, Eleazar’i ta, eŕi osoari auŕkezten diezularik, guzien auŕean agintea emayozu;
  9. eta, zure nagusitzaren erkide egizu, Ixrael eŕi osoak men dagion.
  10. Eleazar apaiza auŕkeztuko zayo, ta onek, Yaube’ren auŕean arentzat Urim-galdeak egingo ditu. Arekin, ixraeldaŕak oro, ta eŕi osoa, aren aginduz irten, ta aren aginduz, saŕtuko dira». *
  11. Moxe’k, beraz, dana Yaube’k agindu zionez egin zun. Yosue aŕturik, Eleazar apaizari ta eŕi osoari auŕkeztu zien;
  12. eta, bere eskuak gañean ezaŕtzen zizkiola, agintari yaŕi zun, Moxe’ren bitartez Yaube’k agindu zunez.

28

Yayetako opariak

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz  egin, ta, esan zion:
  2. «Ixrael-semêi agindu, ta esayezu: Zaudete zurt, dagozkidan opariak, eta usai gozoz eŕe beaŕ zazkidan yanariak, erabakitako yayetan, Niri ekaŕtzeko».
  3. Esayezu: «Au da Yaube’ri eskeñi beaŕ diozuten eŕetzeko oparia. Egun oroko eŕoparentzat, urteko bildots naŕiogabe bi; (Ir 29, 38).
  4. bata, goizean eskein beaŕa; ta bestea, aŕatsaldean.
  5. Ta minhatzat, laurden bat olio garbiz nâsitako epa-amaŕen bat irin.
  6. Au da, egun eroko eŕopa, Sinai’n eskeñitako ta Yaube’ rentzat usai gozoko oparia.
  7. Ta, dagokion ixurketarako, laurden bat hin, bildots bakoitzarentzat. Ixurketa, ardo utsez Yaube’rentzat yauretxean egin beaŕ da.
  8. Bigaŕen bildotsa, iľunabaŕean eskeñi beaŕ da, minharekin ta ixurketarekin, goizean bezela. Yaube’rentzat usai gozoko eŕopa.
  9. Larunbatean, urteko bildots naŕiogabe bi; ta minhatzat, olioz oretutako bi amaŕen irin, dagokion ixurketarekin.
  10. Au izango da larunbateko eŕopa larunbat bakoitzean, egun oroko eŕopaz ta aren ixurketaz gañera.
  11. Il-beŕi oroko eŕoparitzat, urteko txekoŕ naŕiogabe bi, ari bat, eta urteko zazpi bildots naŕiogabe eskeñiko dizkiozute Yaube’ri. *
  12. Minhatzat, beŕiz, olioz oretutako iru amaŕen irin, txekoŕ bakoitzarekin, olioz oretutako bi amaŕen irin âriarekin;
  13. eta, olioz oretutako amaŕen bat irin bildots bakoitzarekin Yaube’rentzat usai gozoko eŕopa.
  14. Ixurketarako, beŕiz, hin, erdi bat ardo, txekoŕ bakoitzarentzat; iru eren bat hin, âriarentzat; eta laurden bat hin bildots bakoitzarentzat; au izango da urteko iľabete orotan il-beŕiko eŕopa.
  15. Akeŕ bat ere Yaube’ri eskeñi beaŕ zayo eringaŕitzat, egun oroko eŕopaz eta aren ixurketaz gañera.
  16. Lenbiziko iľabetearen amalaugaŕen egunean, Yaube' ren Paska (Ir 12, 18).
  17. Ta, iľabete berean, amaboskaŕen egunean, yaya. Zazpiuŕenez, otiľak yan beaŕ. *
  18. Lenbiziko egunean batzaŕe deuna; eta ez egin yopu-lanik
  19. Eŕoparitzat Yaube’ri txekoŕ bi eskeñiko dizkiozute; ari bat eta urteko zazpi bildots, naŕiogabeak gero.
  20. Ta, ayen minhaizat, olioz oretutako iru amaŕen irin txekoŕ bakoitzarekin, bi amaŕen ariarekin,
  21. ta amaŕen bat bildots bakoitzarekin.
  22. Ta zeron erinketarako ogen-akeŕ bat.
  23. Ori guzia, goiz oroko eŕopaz gañera, egingo duzute.
  24. Ta, zazpiuŕenean egun oro berebat egingo duzute. Eŕopa ori Yaube’rentzat usai oneko yanari izango da; eta, egunoroko eŕopaz ta dagokion ixurketaz gañera, egin beaŕ da.
  25. Zazpigaŕen egunean batzaŕe deuna dukezute, ta ez duzute yopu-lanik egingo.
  26. Askin-egunean, minha beŕia Aste-yayetan Yaube’ri eskeintzean, batzaŕe deuna dukezute; eta, ez duzute yopu-lanik egingo.
  27. Ta usai oneko eŕoparitzat, txekoŕ bi, âri bat eta urteko zazpi bildots Yaube’ri eskeñiko dizkiozute.
  28. Ta, dagokion minhatzat, olioz oretutako iru amaŕen irin, txekoŕ bakoitzarekin; bi amaŕen ariarekin;
  29. ta amaŕen bat bildots bakoitzarekin.
  30. Ta zeron erinketarako, akeŕ bat.
  31. Ori guzia, egun oroko eŕopaz ta dagozkion minhaz ta ixurketaz gañera, eskeñiko duzute.

29

Turutots-yaya (Ap. 23, 24; Emen. 10, 10)

  1. Zazpigaŕen iľean, lenbi ziko egunean, batzaŕe deuna dukezute; eta, ez duzute yopu-lanik egingo. Turutots-eguna izango da, zuentzat.
  2. Usai oneko eŕoparitzat, Yaube’ri, txekoŕ bat, âri bat eta urteko zazpi bildots naŕiogabe eskeñiko dizkiozute.
  3. Ta, dagokion minhatzat, olioz oretutako iriña; txekoŕarekin iru amaŕen; ariarekin. amaŕen bi;
  4. ta amaŕen bat bildots bakoitzarekin.
  5. Ta, gañera, zeron erinketarako ogen-akeŕ bat.
  6. Dan ori gero, iľe oroko ta egun oroko eŕopaz ta ayetarako arauengatik dagozkien minhaz ta ixurketaz gañera, Yaube’ rentzat usai oneko dakizkion.
  7. Zazpigaŕen iľa ontan, amaŕgaŕen egunean, batzaŕe deuna dukezute; eta, yopu-lanak utzlta garbai-neketan ari izango zerate. *
  8. Ta, usai oneko eŕoparitzat, Yaube’ri txekoŕ bat, âri bat eta urteko zazpi bildots naŕiogabe eskeñiko dizkiozute.
  9. Ta, dagokion minhatzat, olioz oretutako iriña; txekoŕarekin iru amaŕen; ariarekin bi amaŕen;
  10. eta, bildots bakoitzarekin amaŕen bat.
  11. Eta, akeŕ bat, ogen-oparitzat, erin-opariaz, egun oroko eŕopaz ta aren minhaz ta ixurketaz, gañera.

Txosna-yayetako opariak (Ir. 23, 14; Eze. 45, 25)

  1. Zazpigaŕen iľean, amaboskaŕen egunean, batzaŕe deuna dukezute, ta ez egin yopu-lanik. Zazpiuŕenez, Yaube’ren yai egingo duzute.
  2. Ta usai oneko eŕoparitzat Yaube’ri amairu txekoŕ, ari bi, ta urteko amalau bildots eskeñiko dizkiozute; guziak naŕiogabe, gero.
  3. Ta, dagokion minhazat, olioz oretutako iriña; txekoŕ bakoitzarekin iru amaŕen; âri bakoitzarekin bi amaŕen;
  4. ta bildots bakoitzarekin amaŕen bat.
  5. Eta, ogenarengatik aker bat; egun oroko eŕopaz ta aren minhaz ta ixurketaz, gañera.
  6. Bigaŕen egunean, amabi txekoŕ, bi âri, urteko amalau bildots naŕiogabe,
  7. ta txekoŕ, âri ta bildots bakoitzari legez dagozkion minha ta ixurketak.
  8. Eta, ogenarengatik, akeŕ bat, egun oroko eŕopaz ta dagozkion minhaz ta ixurketaz, gañera.
  9. Irugaŕen egunean, amaika txekoŕ, bi âri, urteko amalau bildots naŕiogabe;
  10. ta txekoŕ, âri, ta bildots bakoitzari dagozkion minha ta ixurketak.
  11. Eta. ogenarengatik, akeŕ bat, egun oroko eŕopaz ta dagozkion minhaz ta ixurketaz, gañera.
  12. Laugaŕen egunean, amaŕ txekoŕ, bi âri, urteko amalau bildots naŕiogabe,
  13. ta txekoŕ, âri ta bildots bakoitzari dagozkion minha ta ixurketak.
  14. Eta, ogenarengatik akeŕ bat, egun oroko eŕopaz ta dagozkion minhaz ta ixurketaz, gañera.
  15. Boskaŕen egunean, bederatzi txekoŕ, bi âri, urteko amalau bildots naŕiogabe,
  16. ta txekoŕ, âri ta bildots bakoitzari dagozkion minha ta ixurketak.
  17. Eta ogenarengatik akeŕ bat, egun oroko eŕopaz ta dagozkion minhaz ta ixurketaz, gañera.
  18. Seigaŕen egunean, zortzi txekoŕ, bi âri, urteko amalau bildots naŕiogabe,
  19. eta, txekoŕ, âri, ta bildots bakoitzari dagozkion minha ta ixurketak.
  20. Eta ogenarengatik akeŕ bat, egun oroko eŕopaz ta dagozkion minha ta ixurketaz, gañera.
  21. Zazpigaŕen egunean, zazpi txekoŕ, bi âri, urteko amalau bildots naŕiogabe,
  22. ta txekoŕ, âri, ta bildots bakoitzari legez dagozkion minha ta ixurketak.
  23. Eta, ogenarengatik akeŕ bat, egun oroko eŕopaz ta dagozkion minhaz ta ixurketaz, gañera.
  24. Zortzigaŕen egunean, azkeneko yaya; artan ez egin yopu-lanik.
  25. Ta, usai oneko eŕoparitzat, Yaube’ri txekoŕ bat, âri bat, urteko zazpi bildots naŕiogabe eskeñiko dlzkiozute;
  26. eta, txekoŕ, âri ta bildots bakoitzari dagozkion minha ta ixurkiñak.
  27. Eta, ogenarengatik akeŕ bat, egun oroko eŕopaz ta dagozkion minhaz ta ixurketaz, gañera.
  28. Auek dira Yaube’ri zuen yayetan eskeñi beaŕ dizkiozuten opariak; oldez edo ziñaŕen dagizkiokezuten eŕopaz, minhaz, ixurketaz ta pake oparietaz, gañera.

30

Ziñeskeintzak

  1. Moxe’k, Ixrael-semeei  dana Yaube’k agindu zionez esan zien.
  2. Ta, Ixraeldaŕen leñuburuei itz egin, ta esan zien: «Oŕa Yaube’k agintzen duna:
  3. Norbaitek, Yaube’ri itz emanez edo zin egiñez, bere burua lotu ba’du, bere itza ez beza yan; itz emana, bete beza, zearo. *
  4. Gaztezaroan aitarekin bizirik, emakume batek, Yaube’ ri itz emanez edo zin egiñez, bere burua lotu ba’du;
  5. eta, aitak aren itza ta lokaŕia yakinda, ezer ez ba’ diotsa, alako itz ta ziñak oro sendo dagozke.
  6. Bañan, aitak, alako itz ta lokaŕi guziak entzunda, egun berean uko egiten ba’dio, indaŕik gabe geldituko dira. Ta, Yaube’k aitaren ukoarengatik aren ziñitza asketsiko du.
  7. Ezkontza baño len, emakume bat, bere ezpañetako itzez edo egindako ziñez, zerbaiterako lotuta ba’lego;
  8. eta, senaŕak, ori entzunda, egun berean, ezer ez ba’Iiotsa, emakumearen itza ta bere buruari ezaŕitako lokaŕiak oro, sendo dagozke.
  9. Bañan, senaŕak, ori entzunda, egun berean, uko egiten ba’dio, lotuta zeukaten bere ezpañetako itz edo ziñak oro, indaŕik gabe gelditzen dira; eta, Yaube’k asketsiko du.
  10. Emazte alargunak edo zapuztuak, bere buruari ezaŕitako agintza edo zin-lokaŕia, aren gain dagoke.
  11. Ta, bere senaŕarekin bizi zala, agintza edo zin egiñez bere burua lotu ba’lu:
  12. eta, aren senaŕa ori entzunda, uko egin beaŕean, isiľik gelditu izan ba’litz, emakumearen zin ta agintzak oro, eta, bere buruari ezaŕi lizkioken lokaŕi guziak, sendo dagozke.
  13. Bañan, senaŕak entzunda, egun berean ezereztu ba’ lizkio, emaztea, lotuta zeukaten bere ezpañetako zin edo agintza guzitatik erantzunkizun gabe gelditzen da; eta, Yainkoak asketsiko du.
  14. Emaztearen edozein agintza edo lotu lezaken zin nekagaŕi sendotu edo ezereztea, senaŕari dagokio.
  15. Bañan, egunik-egun senaŕa isľik ba’lego, emaztearen lokaŕiak oro sendotzen zazkio, senaŕak entzunda, egun berean ezer esan ez ziolako.
  16. Gerokoan ezereztu ba’ lizkio, beŕiz, aren okeŕa bere duke».
  17. Auek dira senaŕ-emazteekiko, ta, alaba aitaren mendean bizi daño, aita-alabaekiko legeak, Yaube’k Moxe’ri aginduak.

31

Madian’daŕen ausiabaŕtza

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz  egin, ta, esan zion:
  2. «Aŕtu madiandaŕen lepotik Ixrael’en apena; eta, ondoren, zure arbasoetara bildua izango zera».
  3. Ordun, Moxe’k, eŕiari itz egin, ta, esan zion: «Zuen gizonetan iskiľuak banatu itzazute gudarako; eta, madiandaŕen auŕka biyoaz Yaube’ketz ayen lepotik apena aŕtzera.
  4. Ixrael’go leñu bakoitzetik, miľa gizon gudara atera itzazute».
  5. Leñu bakoitzetik, beraz, miľa gizon autuak izan ziran, gudarako gerturik; guzitan amabi miľa.
  6. Leñu bakoitzeko miľa gizon ayek, Moxe’k gudara bidali zitun; eta ayekin Pine, Eleazar apaizaren semea, yaureskiñak eta turuta ozenak zekarzkitela.
  7. Ta, Madian’en auŕka gudukatuz, ango gizonezkoak oro il zituten. *
  8. Besteen artean, Madian’go eŕegeak ere il zituten; Ebi, Eŕeken, Sur, Ur ta Eŕebek, bostak, Madian’go eŕege. Balaam, Beor’ en semea ere, il zuten ezpataz.
  9. Ixrael-semeek, Madian’go emazte ta umeak atxiľo eraman zituten, ta ayen zamari, samalda ta ondasun guzietaz yabetu ziran.
  10. Ayen iri, etxe, ta gaztelu guziak surtan eŕe zituten; *
  11. eta, bai gizonetan, baita abereetan ere atxiľo ta aŕapakin guziak aŕtuta,
  12. atxiľo ta aŕapakin guziak, gizon ta abere, kapaŕdira eraman zizkieten Moxe’ri, Eleazar apaizari ta Ixrael’daŕen eŕi osoari Moab’eko zelayetan, Yordan ondoan, Yeriko’ren auŕez-auŕe.
  13. Moxe Eleazar apaizarekin, eta eŕiaren nagusi guziak, kapaŕditik irten ziran;
  14. eta, buŕukalditik zetozan buruzagiei, miľako ta eunekoen agintariei aseŕetuta,
  15. esan zien: «Emakume guziak bizitan utzi al dituzute, gero?
  16. Ayetxek dira, oŕatiño, Balaam’en eragitez,ixraeldaŕak Yaube’ren auŕka okeŕtu ditutenak Pegor’en arazoan, Yaube'ren zigoŕa israeldaŕen gañera eratoŕiaz.
  17. Bertan, beraz, ume aŕ guziok, eta gizon-nasketak izan dituten emakume guziak il itzazute.
  18. Gizoni soñez nâsi ez zazkion neskatxak oro, beŕiz, bizirik utz itzazute zuentzat.
  19. Ta, zuek, zazpi egunez kapaŕditik alde egon. Ta, norbait il duzutenok, eta ildakoren bat ikutu duzutenok, irugaŕen egunean ta zazpigaŕenean garbi egin zaitezte; zuek eta zuen atxiľoak;
  20. baita yazki, laŕuzko edo auntziľezko ta zurezko edozer ere garbi ezazute».
  21. Ta, Eleazar apaizak gudara yoandako gizonei esan zien: «Oŕa, Yaube’k Moxe’ri emandako legearen agindua:
  22. uŕe, ziľar, tupiki, burni, burnitxuri, berun,
  23. eta surtan erabilgai guzia, surtan saŕ ezazute aŕagotzeko; baña, garbiketarako uretan ere garbitu beaŕa da. Ta surtan ezin erabili daiteken guzia, uretan erabili beaŕ duzute. *
  24. Zazpigaŕen egunean, zuen soñekoak ikuzirik, garbi egingo zerate; eta, aŕezkero kapaŕdian saŕ zaitezkete».

Aŕapakiñen banakuntza

  1. Ta, Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  2. «Eleazar apaizarekin ta eŕiaren belaunetxeko yaunekin giza-abere atzemanak zenbat diran ikusazu.
  3. Ta, atzemandakoa gudara yoandako gizonen ta eŕi osoaren artean erdikatu ezazu.
  4. Gudara yoanei dagokienetik, beŕiz, bereiziko duzu Yaube’ri terumatzat eskeintzeko, bosteunetik bat, bai gizonetan, baita abelgoŕi, zamari ta gibeŕian ere.
  5. Dagokien erdiatik bereiziko duzu ori; eta, Eleazar apaizari Yaube’rentzako terumatzat emango diozu.
  6. Ta, Ixraeldaŕei dagokien eŕdiatik bai gizonetan, baita abelgoŕietan, zamarietan, eta edozein aberetan, beŕogei ta amaŕetatik bat aŕtuko duzute, eta Yaube’ren Etxolaren ardura duten lebitaŕei emango diezu».
  7. Moxe’k eta Eleazar apaizak, Yaube’k, Moxe’ri, agindu bezela, egin zuten.
  8. Oŕa, gudariek atzeman ta bildu zutena: seireun ta irurogei ta amabost miľa gibeŕi;
  9. irurogei ta amabi miľa abelgoŕi;
  10. irurogei ta bat miľa zamari;
  11. ta giza-nasterik izan ez zuten ogei ta amabi miľa emakume.
  12. Gudara yoandako gizonei zegokien erdia, beraz, au izan zan: irureun ta ogei ta amazazpi miľa ta bosteun gibeŕi.
  13. Ayetako seireun ta irurogei ta amabost, Yaube’rentzako terumatzat.
  14. Ogei ta amasei miľa abelgoŕi. Ayetako irurogei ta amabi, Yaube’rentzako terumatzat.
  15. Ogei ta amaŕ miľa ta bosteun zamari. Ayetako irurogei ta bat, Yaube’rentzako terumatzat.
  16. Amasei miľa emakume, ayetako ogei ta amabi, Yaube’ rentzako terumatzat.
  17. Moxe’k, teruma ori, Yaube’k agindu bezela, Eleazar apaizari eman zion.
  18. Gudarientzako erdiatik, Moxe’k ixraeldaŕentzat bereizitako beste erdizatia,
  19. eŕiari zegokion erdia, au zan: irureun ta ogei ta amazazpi miľa ta bosteun gibeŕi;
  20. ogei ta amasei miľa abelgoŕi;
  21. ogei ta amaŕ miľa ta bosteun zamari;
  22. ta amasei miľa emakume.
  23. Ixrael’daŕentzako erdi ontatik, Moxe’k, gizakume ta abereetan, beŕogei ta amaŕetik bat aŕtu zun; eta, Yaube’k agindu zionez, Yaube’ren Etxolaren ardura zuten lebitaŕei eman zitien.
  24. Gudalburuek, miľatari ta euntariek, Moxe’ri auŕkezturik, esan zioten:
  25. «Zure moŕoyok, gure mendean ziran guda-gizonak zenbatu ditugu; eta, bat ere ez da peitu.
  26. Oŕegatik, bakoitzak idorotako uŕezko pitxiak Yaube’ri oparitzat eskeñi dizkiogu; besoko, eskumutuŕeko, eraztun, belaŕiko ta lepokoak, Yaube’ ren auŕean adeigaŕi dakizkigun.
  27. Moxe’k eta Eleazar apaizak, ayek zekaŕten uŕe landua aŕtu zuten.
  28. Ta, miľatari ta euntariek Yaube’ri terumatzat eskeñitako uŕe guzia, amasei miľa ta seireun ta beŕogei ta amaŕ sikelekoa zan. *
  29. Gudamutiľek, aŕapatua izan zana, beŕiz, bakoitzarentzat utzi zuten.
  30. Moxe’k eta Eleazar apaizak miľatari ta euntarien eskutik uŕea aŕtu, ta Yaube’ren auŕean ixraeldaŕentzat oroigaŕi zedin Itun-Etxolara eraman zuten.

32

Eŕubendaŕ ta Gadetaŕak Yordan aruzko aldearen yabe

  1. Eŕubendaŕek, ardiak  eŕuz zituten; eta, Gadetaŕek, zamariak oso ugari. Ta, Yazer-aldea ta Gaiaad’ekoa laŕerako toki egokiak zirala ikusirik, *
  2. Moxe’rengana, Eleazar apaizarengana ta eŕiko nagusiengana yoanda, esan zieten:
  3. «Atarot, Dibon, Yazer, Nemra, Esebon, Eleale, Saban, Nebo ta Beon;
  4. Ixrael eŕiaren auŕean Yaube’k yo dun luŕalde au, ardiluŕ da, ta zure moŕoyok artaldeak ditugu eŕuz.
  5. Zure gogarako ba’gera, Yordan igarotzerik guri agindu gabe, luŕalde au zure moŕoi geranoi guretzat iguzu.»
  6. Moxe’k, gadetaŕei ta eŕubendaŕei, yardetsi zien: «Zuen senideak gudara, ta zuek emen egon nai?
  7. Zergatik autsi ixraeldaŕei, Yaube’k eman dien luŕera saŕtzeko kemena?
  8. Ori da zuen gurasoek egin zutena, luŕaldea ikeŕtzera Kades-Barne’tik bidali nitunean.
  9. Eskol-ibaŕera eldu ta luŕaldea ikusitakoan, kemena autsi zieten, Yaube’k zemayen luŕera saŕ ez zeitezan.
  10. Ordun, Yaube’k, aseŕe goŕitan zin egiñez esan zun:
  11. «Aigito’tik igo diran ogei urtetatik gorako gizonek, Abraham’i, Ixaak’i ta Yakob’i zin egin nien luŕa ez dute ikusiko; ez bait-dira nere ondoren zintzo ibiľi.
  12. Yepone Kenezai’ren seme Kaleb’ek, eta Nun’en seme Yosue’k bakaŕik, ikusiko dute, Yaube’ren ondoren zintzo ibiľi diralako.
  13. Yaube’k, beraz, Ixrael’ ekiko aseŕetuta, basoan aldeŕai erabili zitun beŕogei urtez, Yaube’ren begietan okeŕ ibiľitako gizaldia aitu arte.
  14. Ta ara, gurasoen ordez zuek, ogenlarien urtumeok, yaiki zerate, Yaube’ren aseŕea Ixrael’en auŕka areago irazekitzeko.
  15. Izan ere, auŕera beaŕean, Aren ondotik aldentzen ba’ zerate, eŕia bertan bera utziko du basoan; eta, zuengatik galduko da eŕi oso au».
  16. Bañan, ayek alderatu ta esan zioten: «Guk emen sarobeak gure artaldeentzat eta iriak gure umeentzat eraikiko ditugu;
  17. eta, iskiľuz yaŕiko gera azkaŕ, Ixraeldaŕen aitziñean berayen tokietara ayek saŕtu arte; gure umeak, beŕiz, iri sendoetan geldituko dira luŕaldeko semeei buruz gerizatuta.
  18. Ta, ixraeldaŕak oro beren yarauntsiaz yabetu daitezeño, gure etxeetara ez gera itzuliko.
  19. Ez dugu, ba, onibaŕik Yordanez aindi ayekin nai izan, Yordan’dik onuzkoan gure onibaŕak soŕtaldean euki ezkero».
  20. Ta, Moxe’k esan zien: «Ori ba’dagizute; gudara iskiluz Yaube’ren auŕean ba’zoazte;
  21. Yaube’k, bere etsayak bere auŕeandik oildu arte, zuen gudari guziek Aren auŕean Yordan igarotzen ba’dute:
  22. eta, Yaube’ren mendean luŕalde osoa utzi arte, itzultzen ez ba’zerate; Yaube’ren ta Ixrael’en begietan ogenik gabe zaudekete, ta luŕalde au zuentzat eukiko duzute Yaube’ ren auŕean.
  23. Bañan, oŕela egiten ez ba’duzute, Yaube’ren aitziñean ogendun zaitezkete; eta, yakizute, zuen ogen ori, gañera etoŕiko zaizuela.
  24. Eraiki, beraz, iriak zuen umeentzat eta sarobeak zuen artaldeentzat; eta, eman duzuten itza, bete ezazute».
  25. Gad’en ta Eŕuben’en semeek, Moxe’ri, erantzun, ta, esan zioten: «Zure moŕoyok nere nagusiak agindu bezela egingo dugu. *
  26. Gure ume, emazte, artalde ta abere guziak, emen, Galaad’eko irietan daudeke.
  27. Ta, iskiľuak erabiľi ditzaketen zure moŕoi guziak, nere nagusiak dionez, Yaube’ ren auŕean gudara doazke».
  28. Ayei buruz, Moxe’k aginduok eman zizkien Eleazar apaizari, Nun’en seme Yosue’ ri, ta Ixrael’en leñuetako sendiburuei;
  29. Dan’en ta Eŕuben’en semeetako gudagizon guziek, Yordan, zuekin gudarako igarotzen ba’dute; eta, luŕaldea menderatzen ba’zaizue, Galaad’eko luŕa ayentzat utzazute.
  30. Bañan, zuekin gudaritzat igarotzen ez ba’dute, Kanaan’ go luŕaldean bere yarauntsia zuen artean daukakete».
  31. Ta Gad’en ta Eŕuben'en semeek erantzun ta esan zioten: «Dana zuen moŕoi auei esan diguzunez, egingo dugu.
  32. Kanaan luŕaldera. iskiľuekin igaroko gera, Yaube’ren auŕean; eta, Yordan-aruzko aldearen yabegoa guretzat dagoke».
  33. Moxe’k, beraz, eman zizkien Gadetaŕei, Eŕubendaŕei ta Yose’ren seme Manase’ren leñu erdi bati, Amoŕtaŕen eŕegeren eŕia ta Basan’go eŕege Og’ena; luŕa bere iriekin ta luŕaldeko irien inguruko mugape guziekin.
  34. Ta Gad’etaŕek eraiki zituten Dibon, Atarot, Aroer,
  35. Atarot-Sopan, Yazer, Yegbaa,
  36. Bet-Nemra ta Bet-Aran iri azkaŕak, eta sarobeak.
  37. Eŕuben’daŕek eraiki zituten Esebon, Eleale, Kariatain,
  38. Nebo, ta Baal-Meon, aldatutako izenez, eta Sabama; eta, berek eraikitako iriei izenak ezaŕi zizkieten. *
  39. Manase’ren seme Makir’ en semeak, Galaad’a, yoan ta artzaz yabetu ziran; eta, bertako amoŕtaŕak andik yaurti zituten.
  40. Moxe’k, beraz, Galaad Manase’ren seme Makir’i eman zion; eta, an bertan yaŕi zan.
  41. Yair, Manase’ren semea, yoan eta ayen aldeŕietaz yabetu zan; eta, Hauot-Yair (Yair-aldeŕieta) izena ezaŕi zien.
  42. Ta, Nobe yoan ta Kanat’ az ta aldirietaz yabetu zan, Nobe izena ezaŕtzen ziolarik.

33

Bide-aldiak Ir. 12, 37; 13, 20; 14, 1-4; 15. 23.27; 16, 1.

  1. Ixraeldaŕen bide-aldiak  auek dira, Moxe’ren eta Aaron’en mendean sailkatuta Aigito’tik irten ziranean.
  2. Yaube’ren aginduz ayek egindako bide-aldiak nundik noraño ziran, Moxe’k idatzi zun; eta, oŕa, bide-aldiok:
  3. Ixraeldaŕen irtera, Eŕames'tik izan zan. Lenbiziko iľaren amaboskaŕen egunean, Paska’ren biaramunean, esku azkaŕez irten ziran aigitoaŕ guzien aitziñean; *
  4. ayen yainkoetan apena aŕtzeko, Yaube’k yotako lensemeak oro, aigitoaŕek eorzten zituten bitartean.
  5. Ixaraeldaŕak, Eŕames’tik irtenda, Sokot’en gelditu ziran.
  6. Sokot’etik irtenda, Etan’ en basaburuan, gelditu ziran.
  7. Etan’dik irtenda, Baal-Sepon’en auŕez dagon Piairot’ untz yoanda, Baal-Sepon’en gelditu ziran, Magdoi’en auŕez.
  8. Piairot’etik irtenda, itxas-baŕna basoruntz igaro ziran; eta, iru egunez Etan-basoan ibiľi ondoren, Mara'n gelditu ziran.
  9. Mara’ik irtenda, Elim’a etoŕi ziran. An amabi ituŕi ta irurogei ta amaŕ palmatze ziran; eta, an gelditu ziran.
  10. Elin’etik irtenda, Itxas-Goŕi ondoan gelditu ziran.
  11. Itxas-Goŕitik irtenda, Sin-basoan gelditu ziran.
  12. Sin-basotik irtenda, Dapka’n gelditu ziran.
  13. Dapka’tik irtenda, Alus’ en gelditu ziran.
  14. Alus’tik irtenda, Eŕapidin’en gelditu ziran. An urik ez zan, edateko;
  15. eta, Eŕapidin’dik irtenda Sinai-basoan gelditu ziran.
  16. Sinai-basotik irtenda, Kaborot-Ataaba’n gelditu ziran.
  17. Kaborot-Ataaba’tik irtenda, Aserot’en yaŕi ziran.
  18. Aserot’etik irtenda, Eŕetma’n tenk-egin zuten.
  19. Eŕetma’tik irtenda, Eŕemon-Pares’en gelditu ziran.
  20. Eŕemon-Pares’tik irtenda Lebna’n tenk-egin zuten.
  21. Lebna’tik irtenda, Eŕesa’n abaro artu zuten.
  22. Eŕesa’tik irtenda Keeleta’n gelditu ziran.
  23. Keeleta’tik irtenda, Seper-mendian gelditu ziran.
  24. Seper-menditik irtenda. Arada’n gelditu ziran.
  25. Arada’tik irtenda, Makelot’en gelditu ziran.
  26. Makelot’etik irtenda, Taat’en gelditu ziran.
  27. Taat’etik irtenda, Tare’n tenk-egin zuten.
  28. Tare’tik irtenda, Metka’n gelditu ziran.
  29. Metka’tik irtenda, Esmona’n gelditu ziran.
  30. Esmona’tik irtenda, Moserot’en gelditu ziran.
  31. Moserot’etik irtenda, Bene-Yakan’en gelditu ziran.
  32. Bene-Yakan’dik irtenda, Or-Agadgad’en gelditu ziran.
  33. Or-Agadgad’etik irtenda, Yetebata’n gelditu ziran.
  34. Yetebata’tik irtenda, Eborona’n itxoin zuten.
  35. Eborona’tik irtenda, Asiongaber’en gelditu ziran.
  36. Asiongaber’tik irtenda, Sin-basoan gelditu ziran, Kades’en.
  37. Kades’tik irtenda, Or-mendian gelditu ziran, Edom’ en muga ondoan.
  38. Ta Yaube’ren aginduz Aaron apaiza Or-mendira igo; eta bertan il zan, ixraeldaŕak Aigito’tik irten ziranetik beŕogeigaŕen urtean, boskaŕen iľaren lenbiziko egunean.
  39. Eun ta ogei ta iru urtekoa zan Aaron, Or-mendian il zanean.
  40. Garai artan, Kanaan’go egoaldean bizi zan Arad’eko eŕege kanaandaŕak Ixraeldaŕen etoŕera entzun zun.
  41. Or-menditik irtenda, Salmona’n gelditu ziran.
  42. Salmona’tik irtenda, Punon’en gelditu ziran.
  43. Punon’dik irtenda, Obot’ en gelditu ziran.
  44. Obot’etik irtenda, IyeAbarin’en gelditu ziran.
  45. Iye-Abarin'dik irtenda, Dibon-Gad’en gelditu ziran.
  46. Dibon-Gad’etik irtenda Elmon-Debalatain’en gelditu ziran.
  47. Elmon-Debalatain'dik irtenda, Abarin-mendietan, Nebo’ren auŕez gelditu ziran.
  48. Abarin-mendietatik irtenda, Moab’eko zelayetan gelditu ziran, Yeriko’ren auŕez, Yordan-ondoan;
  49. eta, ayen kapaŕdiak Yordan ondoan Bet-Ayesimot’etik Abel-Setin’año edatzen ziran Moab’eko zelayetan.

Kanaan’en banatzea

  1. Moab’eko zelai ayetan, Yordan-ondoan, Yeriko’ren auŕez Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  2. «Ixrael-semeei itz egin, ta, esayezu: Yordan igarota Kanaan luŕean saŕtu zaitezketenean,
  3. bertako gizakume guziak zuen auŕeandik yaurti, berayen maskit (oroitaŕi) guziak apuŕtu, urtuzko irudin guziak puskatu ta bamot guziak txarotu itzazute. *
  4. Ta, luŕaz yabetuta bertan biziko zerate, yarauntsitzat eman bait-dizuet.
  5. Ta, luŕa, zuen sendien artean banatuko duzute zotz-egiñez; sendi aundiei aloŕ aundia; txikiei txikia. Zotza nora, antxe duke bakoitzak bere yarauntsia; yarauntsia zuen arbasoen leñuka aŕtuko duzute.
  6. Bañan, luŕeko semeak zuen auŕeandik yaurtitzen ez ba'dituzute, gelditu leitezkenak arantzak begietan ta eztenak sarkutzetan ditukezute. *
  7. Ta ayei egiteko asmatzen nuna, zuei egingo dizuet.

34

Banandu beaŕeko luŕaldearen mugak

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  2. «Ixrael - semeei agindu ezaiezu: Kanaan-luŕaldera saŕtu zaitezketenean, oŕa yarauntsiko duzuten Kanaan luŕalde ori ta aren mugak:
  3. Egoaldea, Sin-basotik Edom’en mugaraño zaizueke. Egoaldeko muga, Gatzun-Itxasoaren guenetik soŕtalderuntz.*
  4. Egoaldean muga ori Akarabin aldapan baŕna sayesturik, Sin’a elduko da; Kades -Barne’ren egoaldetik Asar-Adar’a saŕtzeko; eta, andik Asmon’a.
  5. Asmon’dik biuŕtuko da, Aigito’ko aŕuaren ondoan itxasoraño yaŕaitzeko.
  6. Saŕtaldeko muga, Itxaso Aundia dukezute. Saŕtaldeko muga, ori izango zaizue.
  7. Ipaŕaldeko muga, beŕiz, au izango zaizue: Itxaso Aunditik Or-mendiraño doake, *
  8. ta Or-menditik Amat’eko saŕgura, Sedada’ra saŕtzeko.
  9. Andik Zeporon’a yaŕaiko da, Asar-Enan’a yotzeko. Au izango da ipaŕaldeko muga.
  10. Soŕtaldean, mugaŕiak, Asar-Enan’dik Sepan’año ipiñiko dituzute.
  11. Sepan’dik, muga, Ain’en soŕtaldeko Eŕebala’ra yetxiko da; eta, andik Keneret soŕtaldeko itsasegiari ezaŕita, *
  12. Yordan’a yetxiko da, Gatzun-Itxaso’ra yotzeko. Ori izango da zure luŕaldea, ta oriek aren baranoko mugak».
  13. Moxe’k, beraz, Ixrael’go semeei agindu, ta esan zien: «Au da zotzean yarauntsi beaŕ duzuten luŕa; eta, Yaube’ren aginduz bederatzi leñuri ta leñu erdi bati eman beaŕa;
  14. Eŕuben’en leñuak eta Gad’enak, baita Manase’renaren erdi batek, bakoitzaren sendika zegokien yarauntsia, aŕtua dute-ta.
  15. Leñu bi ta erdi oriek beren yarauntsia Yordan’en beste egian, soŕtaldekoan, aŕtua daukate Yeriko’ren auŕez».
  16. Ta, Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta, esan zion:
  17. «Ora luŕaldea banatuko dizuetenen izenak: Eleazar apaiza, ta Yosue, Nun’en semea;
  18. eta, ayekin leñu bakoitzaren nagusi bat autu ezazute luŕ-banaketarako.
  19. Oŕa, beŕiz, olako gizonen izenak: Yuda’ren leñutik; Kaleb, Yepone’ren semea; *
  20. Simeon’en leñutik; Samuel, Amiud’en semea;
  21. Benyamin’en leñutik; Elidad, Kaleson’en semea:
  22. Dan’en leñutik Boki nagusia, Yogoli’ren semea;
  23. Yose’ren leñutik; Manase’taŕentzat; Amiel nagusia, Epod’en semea;
  24. Eparain’daŕentzat; Kamuel nagusia, Septan’en semea;
  25. Zabulon’en leñutik; Elisapan nagusia, Parnak’en semea;
  26. Ixakar’en leñutik; Paltiel nagusia, Ozan’en semea;
  27. Aser’en leñutik; Ahiud nagusia; Salomi’ren semea;
  28. Neptali’ren leñutik; Padael, Amiud’en semea.
  29. Auek dira, Ixrael’go semeentzat Kanaan’go luŕa banatzeko Yaube’k aukeratu zitunak.

35

Lebitaŕen iriak

  1. Moab’eko zelayetan.  Yeriko’ren auŕez, Yordan’ en ondoan, Yaube’k, Moxe’ri itz egin, ta esan zion:
  2. «Agindu Ixrael’go semeei, beren yarauntsitik iri batzu, lebitaŕak ayetan bizi daitezan, bereizteko; eta, iri orien baranoko aldiriak ere emazkiezute.
  3. Iriak bizitzeko ditukete; eta, ayen aldiriak beren artaldeentzat, zamari ta beste abereentzat.
  4. Lebitaŕei eman beaŕ dizkiezuten aldirion zabalera, barano osoan, miľa ukai, egoaldean bi miľa ukaikoa izango da.
  5. Neuŕtu irien baranoko soŕtaldean bi miľa ukai, egoaldean bi miľa ukai, saŕtaldean bi miľa ukai, ta ipaŕaldean bi miľa ukai; eta, iria erdian dagoke. Oŕelakoak izango dira baranoko aldiriok.
  6. Lebitaŕei eman beaŕ dizkiezuten irietako sei, iges-iri izango dira, gizeraileak ayetara iges egin dezaten; eta, gañera beste beŕogei ta bi iri eman beaŕ dizkiezute.
  7. Beraz, lebitaŕei eman beaŕ dizkiezuten iri guziak, beŕogei ta zortzi dira, bakoitzaren aldiriekin.
  8. Iriok ixraeldaŕen on-ibaŕetatik lebitaŕei emateko, asko daukanari askotxo aŕtuko diozute; gutxi daukanari, gutxi. Leñu bakoitzak bere irietatik lebitaŕei damayoke yarauntsitzat letozkiokenen giñoan.

Iges-irientzako arauak

  1. Yaube’k, Moxe’ri, itz egin, ta esan zion:
  2. «Ixrael-semeei, itz egin, ta esayezu: Kanaan’go luŕaldera Yordan igarotakoan,
  3. iges-iriak autu beaŕ dituzute; oaŕkabe norbait il lukenak ayetara iges egin al dezan. *
  4. Apentzaleari buruz gorku ditukezute, batzaŕari epairako auŕkezteke gizerailea il ez dedin.
  5. Eman beaŕ dituzuten irietako sei, zuentzat iges-iri izango dira:
  6. Oŕtarako iru iri Yordan’ ez aindi emango dituzute; eta, beste iru Kanaan luŕaldean; auek izango dira iges-iriak.
  7. Ixrael-semeentzat, aŕotzentzat eta zuenean bizi leiteken edonorentzat iges-iri izango dira seirok, ayetara igesi yo dezan, oaŕkabe norbait il lukenak.
  8. Burniz yo ta il ba’lu, gizeraiľe da; eraiľetzat il beaŕa.
  9. Esku-aŕi ilgaŕiz yota il ba’lu, gizeraile da; erailetzat il beaŕa.
  10. Esku-eguŕ ilgaŕiz il ba’lu, gizeraiľe da; eraiľetzat il beaŕa.
  11. Odol-apentzaľeak berak ilko du; gizeraiľea idorotakoan il dezake. *
  12. Goŕotoz bultz egitez edo zerbait azpikeriz yaurtitzez norbait il lukena,
  13. edo, tikaŕen, norbait eskuz yotzez il lukena, iľa izan beaŕa da; gizeraiľe da-ta: odol-apentzaleak il beza, idorotakoan.
  14. Bañan, alabeaŕean ta tikarik gabe bultz egiñez, edo azpikeririk gabe zerbait yaurtiz,
  15. edo iñor ikusteke ta kalterik opa gabe iraitzitako aŕi ilgaŕiz yo ta il ba´lu;
  16. apentzaľearen (goelaren) ta yotzaľearen arteko auzia, lege auen arauz, batzaŕeak erabakiko du.
  17. Ta, batzaŕeak ere gizerailea, goelaren eskutik atera ta igesi yoana zan iges-irira itzuli beaŕko du; eta, an dagoke eraiľea, olio deunez gantzututako apaiz nagusiaren eriotzaraño. *
  18. Bañan, gizeraiľea igesi yoana zan iges-iriaren mugatik irten ba’litz;
  19. eta, mugape artatik alde goelak idoro ta il ba’lu, odol-ogendun ez litzake;
  20. eraiľea apaiz nagusiaren eriotzaraño bere iges-irian egon beaŕa zalako; ta apaiz nagusia il leitekenean, eraiľea itzuli daiteke bere yarauntsiko luŕera.
  21. Erabakiok zuen gizaldi eta toki guzietan zuzenbidea izango zazkizue.
  22. Norbaiti gizeraiľetzat bizia kentzeko, aitoŕak beaŕ dira; oŕtarako aitoŕ bat bakaŕik ez da aski.
  23. Ez aŕtu ordañik gizeraile-ogendunaren biziarengatik; il beaŕa da erabat. *
  24. Ez aŕtu ordañik, iges-irian gerizatu dana, apaizaren eriotza baño len, bere luŕera itzul dadin.
  25. Zuen egoitzaren luŕa ez kutsatu; odolak luŕa kutsatzen bait-du; eta, luŕarentzat ez da artan ixuritako odolarekiko eringaŕirik, ixuri dunaren odola baizik.
  26. Ez kutsatu, beraz, zuen egoitzaren luŕa, aren erdian. Ni ere bait-nago; Ni, Yaube, Ixraeldaŕen erdian nago-ta.

36

Oñordeko emeak

  1. Yose’ren leñuan, aren  seme Manase, Makir’en aita izan zan; Galaad, beŕiz, Makir’en semea. Oŕ ba, Galaad’etaŕen belaunetxeetako nagusiek, Moxe’rengana uŕbildurik, ixraeldaŕen belaunetxeetako nagusien auŕean, esan zioten: *
  2. «Yaube’k, nere yaunari agindu zion, Ixrael-semeei yarauntsitzat eman beaŕ zayen luŕa, zotzean banatzeko. Yaube’k ere, nere yaunari agindu zion, gure anai Salpad’en yarauntsia aren alabaei emateko. *
  3. Oŕ ba, Ixrael’daŕen beste leñu batekoakin ezkontzen ba’ dira, dagokien yarauntsia, gure arbasoenetik kenduta, beste leñu oŕi geituko zayo, zotzak eman diguna gutxituz.
  4. Ta, Ixrael’en semeek yobela duketenean, alaba ayen yarauntsia alako leñuari geituko zayo; eta, oŕela yarauntsi ori gure asabaen leñukoetatik yalkiko da». *
  5. Ordun, Moxe’k, Yaube’ren itzaren arauz, Ixrael-semeei agindu au egin zien: «Yose’taŕen leñukoak zuzen mintzo dira.
  6. Oŕa, Yaube’k, Saipad’en alabaei buruz agintzen duna: on deritzayenekin ezkondu beitez, beren asabaen leñuko sendietan, ordea.
  7. Oŕela, Ixraeldaŕen yarauntsia ez da leñutik-leñura aldatuko; eta, Ixrael-seme bakoitza bere arbasoen leñuaren yarauntsiari atxiki bekio.
  8. Ta, ixraeldaŕen leñuetan yarauntsia letoŕkioken edozein alaba ezkondu bedi, bere aitaren leñuko sendikoren batekin; Ixrael-semeetan bakoitzak bere asabaen yarauntsia aŕ dezan;
  9. eta, leñutik-leñura yarauntsia aldatu ez dadin; aitzitik ere, Ixrael-semeen leñu bakoitza bere yarauntsiari atxiki dakion».
  10. Salpad’en alabaek Yaube’k Moxe’ri agindu bezela, egin zuten.
  11. Maala, Tersa, Melka, ta Noa, Salpad’en alabak, beren osabaen semeekin eskondu ziran.
  12. Yose’ren seme Manase’ ren sendikoekin ezkondu ziran; eta, yarauntsia aitaren sendiko leñuan gelditu zan.
  13. Auek dira Moab’eko zelayetan, Yordan-ondoan, Yeriko’ren auŕez, Yaube’k, Ixrael-semeei, Moxe’ren bitartez egindako agindu ta erabakiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper