Olabideren Biblia

ASIERA

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Izenak berak edeŕki adierazten du. Eguzki-iľargi, izaŕ, ortziko mami-gayen len-albirak, Idazteunetako lenengo gutun ontan daude. Izaŕbel omen dan luŕ ontakoak nola eta nondik soŕtu ziran ere ementxe erakusten zaigu. Yainkoa bera ez dan oro, irazana bait-da.

Idazti au, Moxe’k bildua da. Entzun eta ikasi zitunak darabilzki. Gizonek idatzitako ainbeste idazti zâŕ aintzakotzal aŕtzeko esparik ez dunak, Yainkoaren eragitez (15) osatutako idaztiak ez ditzake bazteŕtu. Alabañan, saŕitxotan, bestela izan oi da: idazti deunetan batzu-batzuk egundañoko ziurtasunak nai lituzkete!!: beste iñon ez bezelakoak eta obeak eta ugarigoak, noski.

  1. Beŕi zerbait non aŕkituko dabiltzanak, ASIERA idazti onen auŕka izketa askotxo erabili oi dute; eta, al ba’lute, izkutatuko luteke, pozik, betiko. Doibatzak, baña, bestela ibiliz, idazti ontan aipatzen diranak ongi uleŕtzeko asmatzen diran alegiñak, ez ditu txaŕetsitzen. (A.A.S., 1945, 319-gaŕen oŕialdean, 55-gaŕen saľean.)
  2. Gerok ere, lenbiziko irakuŕaldian, beaŕ ba’da, puxka guz tiyak ez ditugu zeatz eta aixa uleŕtuko (22). Esan nai zaiguna gogoan ongi aŕtzeko, beraz, beste bein ekin beaŕko diogu. Izan ere Antziren eluŕak (Er. 88, 13) eta Aldi’ren xakaŕak, bete-lan aundik egin dituzte; eta, zertxo asko ezkutatu zaizkigu. Zer egin? Gogo onaren bero maitatiz, eluŕ oriek urtu ditzagun: idazteunetan, uste ez genitun aberastasunak aŕkituko ditugu. Asmo zintzozko isuskiz autsak astinduz-gero, berez edeŕ dan egia ezagutuko dugu; eta, irakaspen zâŕen diz-diz bikaña ikusi ahal izango.
  3. Adibidez: Asiera’n 3, 1-goan, bat-batean, suge estalkiz, Yaube'ren iñartxizko norbait, gizonari okeŕ eragin nayez agertzen zaigu. An bertan 3, 24-gaŕenean, baratza zaitzaľeak aiphatzen zaizkigu. Nortzu ditugu? Guretzat beŕi izan aŕen, ixraeldaŕentzat ezagunak ziran. Ayek zekizkiten zertxo asko, idazle deunak ez ditu berexiki adirazten. Alegiya: gogoki batzuk ba-dirala; eta, gizonen aŕtu-emanetan ayek ere saŕtzen dirala. Ixraeldaŕek buruz aspalditik zekizkitenak, ântzi’ren eluŕak estali dizkigu; eta, orain, Asiera’n aiphatzen zaizkigunak, ezin uleŕtu. Bañan, Idazteunetako beste unetxo aunitz irakuŕiz, ixraeldaŕek zekitena, azalera agertu oi da. Onela, gizona baño len Yaube’k gogo-uts diran izakiak soŕtu zitula egiztatu ere, bai.

Gogo-uts deuneri buruz esana, beste edozein gaiz ere beŕitu diteke. Eta, gai auetan asko ikasiyak, oŕela ari oi dira: une iľunagoak, besŕe argi eta ezagunen edeŕtasunez biribildu.

  1. Asiera idaztiak, bere oŕietan urte askoko bitartea darabilki. Urte zenbaketarako, aldi bakoitzean, orduko norbaiten izena aiphatzen du; eta, gizaldi osoaren urteak, iñor bakaŕ bat arenak ba’lira bezela esan. Ala ere, urte-aldi bakoitzaren mordoa, ez dirudi, gureganaño garbi eta zeatz iritxi izan danik. Gizadi-ikasketetan ari oi diranak, Asiera idaztiak damaigun urte-saiľa baño aundigoko bat nai dute: ezeren zalantza eta okeŕ-belduŕik edo akatsik gabe ari ba’zaizkigu, ikasketa orien bitartez ziuŕ eta zuzen erakutsi nai dutenaren auŕkakoak, Asiera idaztitik ez bide ditezke atera.
  2. Ala ere, onako au gogoan izateko dugu: Asiera idaztiak berariz ez digu izadiaren adiña irakatsi nai izan.
  3. Asiera idaztia bost zatitan banatu diteke:

1) Ludiaren soŕtzea. Lenengo gurasoak. Ayen ogena. Arbasoak. Gizadiaren galera: 1’ go ataletik 6’raño.

2) Noe. Ugaldea. Eŕi eta endak baŕeyatzea. Noe’ren ondorengoak: 6’gaŕenetik 11’raño.

3) Abraham’en edestia. Aren aukeratzea. Ixaak’en yayotza. Iri galduen ondamena. Ixaak onetsia. Aren ezkontza: 12’tik 25’raño.

4) Yakob’en neke-lanak. Ezkontza. Itzulera. Aren semên zitalkeria: 25’etik 36’raño.

5) Yose’ren ametsak. Anaiek ua saltzen dute. Yose espetxean. Aren anaiak Aigito’runtz yanarizun. Yose agertzen zaye. Yakob zâŕa Aigito’ra. Yakob’en onespenak. Yose’ren eriotza: 37’tik 50’raño.

1

Ludi-soŕketaren lenbiziko edestia

  1. Asieran, Yainkoak, ortzi luŕak irazan zitun. *
  2. Ta luŕa nâsi-mâsi bat zan; leze-gañean iľuna; ta ur-gañean Yainkoaren atsa zetzan. *
  3. Artan Yainkoak esan zun: «Soŕ bedi argia». Ta argia soŕtu zan. *
  4. Yainkoak, argia ikusi ta, ontzat eman zun; eta argia iľunetik aldendurik,
  5. argiari, «egun» esan zion, eta «iľuna», gauari. Eta oŕa, aŕats eta goiz: egun bat. *
  6. Uŕena Yainkoak esan zun: «Bego uren erdian sapai bat, urak uretatik bereizi ditzan».
  7. Ta Yainkoak sapaya egin, ta sapaibeko urak sapaigañeko uretatik bereizi zitun: eta oŕela yazo zan.
  8. Ta Yainkoak sapayari «ortzi» esan zion. Ta ara, aŕats ta goiz: bigaŕen eguna.
  9. Gero Yainkoak esan zun: «Bildu beitez ortzipeko urak toki batera, ta ageŕ bedi legoŕa». Ta ala izan zan.
  10. Ta Yainkoak legoŕari «luŕ» esan zion, ta ur bilduari «itxaso» esan zion. Ta Yainkoak ona zala ikusi zun.
  11. Yainkoak beŕiro esan zun: «Soŕ beza luŕak soropila, belaŕ aziduna, eta, bere gisako arnariak dakazken arnari-zugatza, azia lur-gañean bere baitan ekaŕiz». Ta alaxe gertatu zan.
  12. Luŕak azkitza, edotariko azidun belaŕak, eta edotariko zugatzak beren aziekin soŕtu zitun; ta Yainkoak ikusi zun ona zala.
  13. Ta ara, aŕats ta goiz: irugaŕen eguna.
  14. Yainkoak oraindik esan zun: «Ortzi sapayan izan beitez argizayak, eguna gautik bereizteko, eta aroak, egun ta urteak neuŕtzeko.
  15. Ta beude ortziko sapayan argizai luŕa argitzeko. Ta ala egin zan.
  16. Argizai aundi bi egin zitun Yainkoak; aundiena egunez, eta txikiena eta izaŕak gauez argitzeko. *
  17. Ta Yainkoak ortzi-sapayan yaŕi zitun: luŕa argitzeko,
  18. eguna gautik bereizteko, eta argia iľunetik bereizteko. Ta Yainkoak ona zala ikusi zun.
  1. Ta ara, aŕats ta goiz: laugaŕen eguna.
  2. Beŕiz Yainkoak esan zun: «Birakite urek bizizko arnasdun piztiz, eta bebiltza egaka egaztiak luŕ-gañean ortzipe zabalean baŕna».
  3. Ta Yainkoak aŕai aundiak eta uretan igitzen diran edotariko bizidunak irasi zitun, ta berebat egazti-mota guziak. Eta Yainkoak ona zala ikusi zun.
  4. Ta Yainkoak onetsi zitun esanez: «Azi ta ugaldu zaitezte, ta itxasoko ura bete ezazute; ta berebat ugaldu beitez luŕgañean egaztiak.
  5. Ta ara, aŕats ta goiz: boskaŕen eguna.
  6. Esan ere zun Yainkoak: «Soŕtu bitza luŕak edotariko pizti bizidunak, bakoitza bere motakoa; edotariko abere naŕ asti ta iizeak». Ta alaxe izan zan.
  7. Edotariko luŕeko piztiak, edotariko abereak, eta edotariko naŕastiak Yainkoak soŕtaŕazi zitun; eta Yainkoak ona zala ikusi zun.
  8. Yainkoak beste bein esan zun: «Egin dezagun gizona gure antz eta irudiko, itxasoko aŕayei, eguratseko egaztiei, aberei, luŕ osoari, ta luŕean naŕasten diranei buru izan dakidien». *
  9. Ta Yainkoak gizona bere irudiko egin zun; aŕ-eme irazan zitun.
  10. Eta Yainkoak onetsi ta esan zien: «Kopuratu ta ugaldu zaitezte; luŕa bete eta menderatu ezazute; eta itxasoko aŕayen, eguratseko egaztien eta luŕean igitzen diran bizidun guzien nagusi izan zaitezte». *
  11. Ta Yainkoak esan zien: «Begira: luŕ osoan azia dakaŕten belaŕ guziak, eta azi ta arnariak dakazten zugatz guziak damazkizuet, azkuŕitzat ditzazuten.
  12. Ta luŕeko iize guziei, eguratseko egazti guziei, ta luŕean naŕasten diran biziduu guziei luŕeko soropil guzia damayet azkuŕitzat». Ta ala izan zan.
  13. Ta Berak egindako guziak Yainkoak ikusi zitun; ta on-onak ziran. Eta ara, aŕats ta goiz: seigaŕen eguna.

2

  1. Ortzi-luŕak eta ayetako edeŕgaŕi guzia oŕela osotu ziran.
  2. Zazpigaŕen egunean Yainkoak bere ariketa bukatu zun; eta, zazpigaŕen egun ontan, ari izandako lanetik, opoŕ egin zun.
  3. Ta Yainkoak zazpigaŕen eguna onetsi ta Beretzat bereizi zun, bere egitez irazandako guzietatik egun artan atseden aŕtu bait-zun. *

Ludi-soŕketaren bigaŕen edestia

  1. Oŕa: ortzi-Iuŕen askiñak irazanak ziranean, Yainko Yaube’k ortzi-luŕak egin zitunean,*
  2. ez zan oraindik luŕgañean basalaŕik; landetako belaŕa ere ez zan oraindik erne, Yainko Yaube’k euria luŕari igoŕi izan ez ziolako; eta, luŕa lantzeko gizonik ez zalako.
  3. Luŕiña bakaŕik igotzen zan luŕetik, luŕ-azal guzia garastatuaz.

Giza-soŕtzea

  1. Yainko Yaube’k, beraz, luŕeko buztiñez gizona tankeratu zun; eta aren suduŕean ats egiñez, bizirako arnasa ixuri zion; ta gizona bizidun egin zan. *
  2. Ordurako Yainko Yaube’k baratza bat Berak landatuta zeukan Eden’en soŕtalderuntz; eta, Berak soŕtutako gizona artan ipiñi zun.
  3. Ta Yainko Yaube’k ernerazi zitun edotariko zugatzak begi-betegaŕi ta ao-gozagaŕi; eta baratzaren erdian bizirako zugatza, ta on ta gaitzaren yakintzako zugatza.
  4. Eden’dik ibai bat soŕtzen zan, baratza garastatzeko; eta, andik lau besotan banatzen zan.
  5. Lenbizikoa Pison deritza, ta uŕe-luŕ dan Ebila’ko luŕalde osoan baŕna doa.
  6. Ona da gero luŕalde ontako uŕea; ta gañera an auŕkitzen dira bedeli ta onikaŕia.
  7. Bigaŕen ibaya Geon deritza, ta Kus’ko luŕalde osoan baŕna doa,
  8. Irugaŕen ibaya Tiger der itza, ta Asur’en ekeran doa. Laugaŕen ibaya Perat da. *
  9. Beraz Yainko Yaube’k, gizona aŕtu, ta Eden’go baratzean ipiñi zun; arek ua landu ta zaitu zezan.
  10. Ta Yainko Yaube’k gizonari agindu ta esan zion: «Baratzeko zugatz guzietatik, yana, ziľegi zaizu;
  11. bañan, on ta gaitzaren yakintzako zugatzetik ez yan; artatik yan zenuken egunean, ilko zera-ta». *

Emakumearen soŕtzea. Ezkontzaren yatoŕia

  1. Esan ere zun Yainko Yaube’k: «Ez da on gizona bakaŕik egotea; dagokion laguna egingo diot».
  2. Yainko Yaube’k, beraz, luŕetik soŕtu zitun landako abere ta eguratseko egazti guziak, gizonari eraman zizkion zein izen lezaŕkieken ikusteko; ta pizti bizi bakoitzari, gizonak ezaritako izena, orixe da aren izen.
  3. Ta gizonak edotariko abere, eguratseko egazti ta landako piztiei izenak ezari zizkien. Ez zan, ordea, gizonari zegokion lagunik auŕkitzen.
  4. Ordun Yainko Yaube’k gizonarengana lo-zoŕoa eratxi zun; eta, lo zegola, ari, sayets-ezuŕetako bat kendu, eta utsunea aragiz bete zion.
  5. Ta, ateratako sayetse zuŕ ontatik, Yainko Yaube’k, emakumea egin, eta gizonarengana eraman zun.
  6. Ta gizonak esan zun: Au dut, orain, nere ezuŕetik ezuŕ, eta nere aragitik aragi! Ta «gizeme» deritzake, gizonarengandik atera dalako.
  7. Arengatik gizonak bere aita-amak utziko ditu, bere emazteari itsasteko; ta biok aragi bat biuŕtuko dira». *
  8. Biok, gizona ta emakumea, laŕugoŕi ziran, baña lotsa izateke.

3

Ayen ogena

  1. Sugea zan, Yainko Yaube’k egindako landa-piztirik maltzuŕena; eta emakumeari ark esan zion: «Yainkoak esan ote-dizue: Ez yan baratzako zugatz guzietatik?» *
  2. Emakumeak sugeari erantzun zion: «Baratzeko zugatzen arnariak yaten ditugu.
  3. Baratzaren erdiko zugatzaren arnarietaz, ordea, Yainkoak esan digu: «Ez yan oŕtatik, ez ikutu ere; il ez zaitezten».
  4. Sugeak emakumeari esan zion: «Ez zerate ilko, ez;
  5. ba-daki, izan ere, Yainkoak, artatik zuek yanda berealaxe zuen begiok irikiko dirala, eta Yainkoa bezainbatekoak izango zeratela, on ta gaitzaren yakitun».
  6. Ordun emakumea oaŕtu zan, zugatza yateko on, begien betegaŕi, ta ezaguera iristeko opagaŕia zala; eta, aren arnaritik aŕtu ta yandakoan, senaŕarekin egokitu zanean, eman zion ari ere; eta, senaŕak ere yan egin zun.
  7. Ta bertan zabaldu ziran bien begiak; eta, laŕugoŕi zeudela auteman zuten; eta piko-ostoak yosirik, berentzat geŕipekoak egin zituten. *
  8. Ordun, baratzan egurasten zebiľan Yainko Yaube’ren mintzoa entzunik, gizona eta aren emaztea baratzako zugatz artean Yainko Yaube’ren begitandik ostendu ziran.
  9. Bañan, Yainko Yaube’k, gizonari dei egin eta esan zion: «Non ago?»
  10. Ta erantzun zion: «Zure mintzoa baratzan entzunda belduŕtu egin naiz, laŕugoŕi bait-nago; ta ostendu egin naiz»
  11. Ta Yainko Yaube’k esan zion: «Nork adirazi dik laŕugoŕi agola? Ez yateko agindu dikadan zugatzetik yan ote-duk?
  12. Gizonak erantzun zion: «Nere laguntzat eman didazun emakumeak zugatzetik eman dit, ta yan egin dut».
  13. Ta Yainko Yaube’k emakumeari esan zion: «Zer egin dun?» Emakumeak erantzun zion: «Sugeak atzipetu nau, ta yan egin dut».
  14. Yainko Yaube’k sugeari esan zion: «Ori egin dunan ezkero, abere ta landako pizti guzien artean biraogaŕi izango aiz; sabelez naŕastaka abilke, eta ire bizitzako egun guzietan autsa yango dun. *
  15. Ire ta emakumearen artean, ire ta aren ondorengoaren artean, etsaigoa yaŕiko diñat; onek burua zapalduko diñ, eta ik orpoa ziztatuko dion. *
  16. Emakumeari esan zion: «Ire neke ta erdimiñak ugalduko zetiñat; oñazez erdiko aiz, ire yasak senaŕarengana aramake, eta aren mendean egongo aiz». *
  17. Gizonari esan zion: «Ire emaztearen mintzoa entzunda, ez yateko agindu dikadan zugatzetik yan dukan ezkero, luŕa iregatik gaiztetsia izango duk; nekearen nekez aterako duk artatik azkuŕia, ire bizitzako egun guzietan;
  18. sapaŕondo eta laŕak erneko dizkik, eta landako belaŕa yango duk.
  19. Ire bekokiko izerdiz yan go duk ogia; luŕetik soŕtua aizanez, luŕera itzuli aiteño; autsa aiz, ta auts biuŕtuko aiz».
  20. Gizonak bere emazteari Eba izena ezaŕi zion, bizidun guzien ama izan dalako.
  21. Ta Yainko Yaube’k laŕuzko soñekoak egin zitun gizonarentzat, eta aren emaztearentzat; eta, yantzi zizkien.
  22. Ta Yainko Yaube’k esan zun: «Ara, gizona, guretako bat bezela egiña; on ta gaitzaren yakitun. Ez beza orain eskurik edatu ta bizirako zugatzetik yatekorik aŕtu, betiko bizitzeaŕen». *
  23. Ta Yainko Yaube’k Eden’go baratzatik yauŕti zun, luŕetik atera izana zala-ta, luŕa landu zezan.
  24. Ta gizona yauŕtitzean, kerubak eta ezpata bat, gaŕez dardar yaŕi zitun, Eden’go baratzaren soŕtalderuntz, bizi-zugatzerako bidea zaitzeko. *

4

Kain ta Abel

  1. Gizona bere emazte Eba’ri batu zitzayolarik, Eba’k Kain erne zun, ta esan zun: «Yaube lagun, gizon bat iritsi dut».
  2. Gero Abel, aren anaya ere, argitaratu zun. Abel artzai izan zan, ta Kain lugin.
  3. Egunen buruan, Kain’ek, luŕeko zitutik, eskeintza bat Yaube’ri ekaŕi zion.
  4. Abel’ek ere, bere artaldeko len-umêtatik eta ayen koipetik ekaŕi zion. Ta Yainkoak Abel ta aren eskeintza onaŕtu zitun;
  5. ez, ordea, Kain ta aren eskeintza. Argatik Kain oso aseŕetu zan eta auŕpegia erori zitzaion.
  6. Yaube’k, Kain’i esan zion: «Zergatik aseŕetu aiz ta burua beruntz abil?
  7. On eingo ba’uke, goruntz beaŕ ukek. Gaitz egin ezkero, ordea, atauŕean etzana duk ogena, iregana iŕika; ta ik ua menderatu beaŕ duk».
  8. Kain’ek bere anai Abel’ekin erausi bat izan zun; eta, landan biak zeudela, Kain’ek, aren auŕka yaikirik bere anaya il egin zun;
  9. ta Yaube’k Kain’i esan zion: «Non duk Abel ire anaya?» Kain’ek erantzun zion: «Ez dakit; nere anayaren yagole ote-naiz ni?» *
  10. Ta Yaube’k: «Zer egin duk? Ire anayaren odolak luŕetik ots egiten zidak. *
  11. Onezkero, beraz, biraogaŕi izango aiz luŕean; iriki bait-dik bere aoa ire anayaren odola ire eskutik aŕtzeko.
  12. Ik lantzean, luŕak ez dik bere zitua len bezela emango; aldeŕai abilke, luŕean, igesi.
  13. Kain’ek Yaube’ri esan zion: «Aundiegia da nere ogena, asketsia izateko. *
  14. Ona emen ni, gauŕ, luŕetik Zuk yauŕtia, zure auŕpegitik ostendu nairik, aldeŕai luŕean igeska ibiľi beaŕa; ta, ni idoro orduko. edonork ilko nau».
  15. Ta Yaube’ek esan zion: «Iñola ere ez; Kain ilko likekanak, zazpi alakoa nozitu beaŕko likek». Eta Yaube’k ezaugaŕi bat Kain’i ezaŕi zion, idoro luken iñork ere il ez zezan.*
  16. Ta Kain, Yaube’ren auŕpegitik irtenda Nod luŕean, Eden’dik ekalderuntz bizi izan zan.

Kain’en ondorengoa

  1. Kain bere emazteari batu zitzayolarik, emazteak Enok soŕtu ta argitaratu zun. Ta iri bat eraiki zularik, Enok bere semearen izena ezaŕi zion.
  2. Enok’i Irad yayo zitzayon, ta Irad onek Mabiael soŕtu zun; Mabiael’ek, beŕiz, Matusalen, ta Matusalen’ek Lamek.
  3. Lamek’ek emazte bi aŕtu zitun, bataren izena Ada, bestearena Sela.
  4. Ada’k, Yabel erdi zun; eta au izan zan txaboletan bizi diran artzayen aita. *
  5. Yubal, aren anaya, kitara ta organu-yotzaľên aita da.
  6. Sela’k, beŕiz, Tubalkain erdi zun, tupikizko ta burnizko tresna guzien iyelea; Tubalkain’en aŕeba Noema zan.
  7. Ta Lamek’ek bere emazte biei esan zien:

Entzun nere mintzoa, Ada ta Sela bi oriek:

aditu nere itzak, Lamek’en emazteok;

gizon bat sakaiľez il dut,

gazte bat zartadaz il dut.

  1. Zazpi alako apena yasan du Kain’ek, zazpitan amaŕ alakoa yasango du Lamek’ek. *

  1. Beŕiz ere, Adan, bere emazteari batu zitzayon; ta onek seme bat egin zun, eta Set izena ezaŕi zion, esanez: «Kain’ ek ildako Abel’en ordez, ondorengoa eman dit Yainkoak».
  2. Set’ek ere seme bat izan zun, ta Enos izena ezaŕi zion. Ordun asi zan Yaube’ren izenarentzat yaureskuntza.

5

Adan’en ondorengoak

  1. Ona Adan’en ondoren goak: Yainkoak gizona irazatean, Yainkoaren irudiko egin zun. *
  2. Aŕ ta eme irazan zitun; onetsi zitun, ta Giza izena ezaŕi zien, irazan zitun egunean.
  3. Eun ta ogei ta amaŕ urtekoa zala, gizonak bere antz eta irudiko seme bat izan zun; eta, Set izena, ezaŕi zion.
  4. Set soŕtu ondoren, Adan’ en egunak zortzireun urte izan ziran; eta, ayetan seme eta alabak soŕtu zitun.
  5. Adan’en bizitzako urte guziak, bederatzireun ta ogei ta amaŕ urte izan ziran; eta il zan.
  6. Set’ek, eun ta bost urtekoa zala, Enos soŕtu zun;
  7. eta, Enos soŕtu ondoren zortzireun ta zazpi urtez bizi izan zan: eta, seme eta alabak soŕtu zitun.
  8. Set’en egun guziak, bederatzireun ta amabi urte izan ziran; eta il zan.
  9. Enos’ek larogei ta amaŕ urteko zala, Kainan soŕtu zun;
  10. eta, Kainan soŕtu ondoren, zortzireun ta amabost urtez bizi izan zan; ta seme eta alabak soŕtu zitun.
  11. Enos’en egun guziak, bederatzireun ta bost urte izan ziran; ta il zan.
  12. Kainan’ek, irurogei ta amaŕ urtekoa zala, Malaleel soŕtu zun;
  13. ta Malaleel soŕtu ondoren, zortzireun eta beŕogei urtez bizi izan zan; eta seme eta alabak soŕtu zitun.
  14. Kainan’en egun guziak, bederatzireun ta amaŕ urte izan ziran; ta il zan.
  15. Malaleel’ek, irurogei eta bost urtekoa zala, Yared soŕtu zun;
  16. ta, Yared soŕtu ondoren, zortzireun eta ogei ta amaŕ urtez bizi izan zan; ta seme eta alabak izan zitun.
  17. Malaleel’en egun guziak, zortzireun ta larogei ta amabost urte izan ziran; ta il zan.
  18. Yared’ek, eun ta irurogei ta bi urteko zala, Enok soŕtu zun;
  19. eta Enok sortu ondoren, zortzireun urtez bizi izan zan; eta, seme eta alabak sortu zitun.
  20. Yared’en egun guziak, bederatzireun ta bi urte izan ziran; ta il zan.
  21. Enok’ek, irurogei ta bost urteko zala, Matusalem sortu zun;
  22. ta soŕtu ondoren, Yainkoarekin ibili zan irureun urtez; ta seme eta alabak soŕtu zitun. *
  23. Enok’en egun guziak, irureun ta irurogei ta bost urte izan ziran.
  24. Enok Yainkoarekin ibili zan, ta ez zan gero azaldu. *
  25. Matusalem’ek, eun ta larogei ta zazpi urtekoa zala, Lamek soŕtu zun;
  26. eta, soŕtu ondoren zazpireun ta larogei ta bi urtez bizi izan zan, ta seme eta alabak soŕtu zitun.
  27. Matusalem’en egun guziak, bederatzireun ta irurogei ta bederatzi izan ziran; ta il zan.
  28. Lamek’ek, eun ta larogei ta bi urteko zala, seme bat soŕtu zun,
  29. ta Noe izena ezaŕi zion esanez: «Yaube’k gaiztetsitako luŕak dakazkigun loŕ ta beso nekeak, onek arinduko dizkigu».
  30. Ta Noe soŕtu ondoren, bosteun ta larogei ta amabost urtez bizi izan zan; eta, seme eta alabak soŕtu zitun.
  31. Lamek’en egun guziak zazpireun eta irurogei ta amazazpi urte izan ziran; ta il zan.
  32. Noe’k, bosteun urteko zala, Sem, Kam eta Yapet soŕtu zitun.

6

Gaiztakeri nagusia

  1. Gizakiak luŕgañean ugaltzen eta aiek alabak soŕtzen asi ziranean,
  2. Yainkoaren semeek, gizaalabaen edeŕtasuna ikusirik, auk erakoenak aŕtu zituten emaztetzat. *
  3. Ordun Yaube’k esan zun: «Ez dirauke beti nere arnasak gizonarengan, aragi bait-da; ayen egunak eun ta ogei urte izango dira. *
  4. Egun aietan, baita gero ere, giza-alabak, Yainkoaren semeek ayekin batu ezkero, auŕdun egin ziranean, ba-ziran luŕean gizatzaŕak, antziñako gizon azkaŕ ta ospetsuak. *
  5. Ta Yainkoak ikusi zun giza-gaiztakeria, luŕean, aundia zala; eta, giza-biotzeko burupide ta asmo guziak beti gaitzera zeudela.
  6. Luŕean gizona egin izanaz garbaiturik, beraz; eta, biotzeko samiñez, *
  7. Yaube’k esa zun: «Luŕgañetik erauziko dut, irazan dudan gizona; eta gizonarekin abere, naŕasti ta eguratseko egaztiak ere; ayek egiñaz garbai naiz-ta.
  8. Noe’k, ala ere, Yaube’ren edeŕa iritsi zun.

Noe’ren kutxa

  1. Ona emen Noe’ren ondorengoen idaztia. Noe gizon zintzo ta osoa izan zan bere aldiko gizartean; Noe, Yainkoarekin ibili zan. *
  2. Noe’k iru seme, Sem, Kam eta Yapet izan zitun.
  3. Bitartean luŕa, Yainkoaren auŕean, ustel ta zakaŕkeriz beterik zegon.
  4. Yainkoak luŕari so egin zion; eta, ara, ustelduta zegon; gizadi osoa luŕgañean gaiztotu bait-zan.
  5. Yainkoak, beraz, Noe’ri esan zion: «Aragidun guzien amaya erabakita daukat; ayengatik, luŕa, okeŕkeriz beteta bait-dago; ta ara, Nik luŕarekin batera suntsituko ditut. *
  6. Zur lerdotsuz, egizu, zeroŕentzat, kutxa bat; eta, aren baŕnean gelak; eta baŕnetik eta atetik uyez istinkatu ezazu.
  7. Ona, nola egin beaŕ duzun: irureun ukai luze, beŕogei ta amaŕ ukai zabal, ta ogei ta amaŕ ukai garai izango da.
  8. Kutxari leyo bat egiozu; eta, gañean sapaya; leyotik sapairaño ukai bat utzirik; kutxaren alboan ate bat yaŕi; eta, baŕnean iru soraiľu: bêkoa, erdikoa ta goikoa.
  9. Ta, ara: Nik luŕgañera ugoldea eratoŕiko dut, ortzipeko arnasdun guziak iťotzeko; luŕeko guzia galduko da.
  10. Zurekin, ordea, itun bat erabakiko dut; eta zu, zure semeak, zure emaztea, ta zure semeen emazteak saŕtuko zerate kutxan. *
  11. Ta edotariko bizidun bikoiti bana, aŕa ta emea, kutxan saŕtuko dituzu, zurekin bizirik zaitzeko.
  12. Edotariko egazti, edotariko abere ta edotariko naŕasti bikoiti bana ere zuregana datoŕke, bizirik zaitu ditzazun.
  13. Edotariko yanariak ere aŕtu ta bildu itzazu zurekin, zure ta ayen azkuŕitzat.
  14. Noe’k, beraz,dana, Yainkoak agindu zionez egin zun.

7

Ugoldea

  1. Ta, Yaube’k, Noe’ri esan zion: «Saŕ kutxan, zu ta zure etxeko guziak, zurekin; zintzo bait-zabiltza nere auŕean gizaldi onen erdian.
  2. Aŕ zurekin abere garbien mota orotako zazpi bikoiti, aŕa ta emea; baita garbi ez diran abereetako bikoiti bi ere, aŕa ta emea.
  3. Berebat eguratseko egazti mota orotako zazpi bikoiti, aŕa ta emea, luŕ osorako azia yoritzeko.
  4. Alabañan, zazpi egunen buruan euri-yasa luŕ gañera beŕogei egun ta beŕogei gautan eten gabe igoŕiko dut; eta, luŕ gañetik suntsituko ditut Neronek egindakoak oro.»
  5. Noe’k, beraz, dana Yainkoak agindu zionez egin zun.
  6. Seireun urtekoa zan Noe, ur-arangeltzaŕa luŕgañera etoŕi zanean.
  7. Noe ugoldeagatik kutxan saŕtu zan, eta arekin aren semeak, emaztea, ta aren semeen emazteak.
  8. Abere garbi ta satsuetako, egaztietako ta luŕgañean igitzen diranetakoak
  9. bikoitika, aŕa ta emea ere, kutxan saŕtu ziran Noe’rekin, Yainkoak Noe’ri agindu zionez.
  10. Ta zazpi egunen buruan, luŕgañera ugoldea yauzi zan,
  11. Noe’ren bizitzako seireungaŕen urtean, bigaŕen iľabeteko amazazpigaŕen egunean. Egun artan leze aundiko ituŕi guziak leŕ egin ta ortziko txinboak iriki ziran. *
  12. Ta beŕogei egun ta beŕogei gautan luŕgañera euri yasak zerauntsan.
  13. Noe, egun artantxe saŕtu zan kutxan, eta, arekin Sem, Kam eta Yapet, Noe’ren semeak, eta Noe’ren emaztea, ta aren semeen iru emazteak.
  14. Baita, ayekin, mota guzietako piztiak ere, mota guzietako abereak, luŕgañean igitzen diran mota guzietako naŕastiak, eta mota guzietako egaztiak.
  15. Arnasa suduŕean dabilkien edotariko aragidunak kutxara Noe’rengana binaka etoŕi ziran.
  16. Saŕtuak aŕa ta emea ziran, mueta guzietako aragidun, Yainkoak agindu zionez; eta, saŕtu ziranean, Yaube’k atea itxi zun aren atzetik.
  17. Beŕogei eguntan ari izan zun euri-yasa luŕgañean; urak azi egin ziran txito, ta kutxa urak yasota, luŕetik gora ziyoan.
  18. Ura geroago ta ugariago luŕgañean igotzen ziyoan, ta aren gañean kutxa igeri zebiľan.
  19. Ura luŕaz oso nagusitu zan; eta ortzipeko mendi garayenak estalirik, *
  20. estalitako mendien gañetik,ura amabost ukai igo zan.
  21. Luŕean igitzen diran aragidun guziak ito egin ziran; egazti, abere, pisti, luŕean dabiltzan naŕasti ta gizaki guziak.
  22. Bizi-arnasa suduŕean zerabilten legoŕekoak oro, il ziran.
  23. Luŕgañeko bizidun guziak, gizaki, abere, naŕasti ta eguratseko egaztiak luŕean suntsitu ziran. Noe ta arekin kutxan zeudenak bakaŕik gelditu ziran.
  24. Luŕgañean, ura eun ta beŕogei ta amaŕ egunez, nagusi egon zan.

8

Ugoldearen amaya

  1. Yainkoak, Noe’tzaz ta arekin kutxan zeuden pizti ta abere guzietaz oaŕturik, luŕgañera aizetea igoŕi zun; eta, ura beratzen asi zan.
  2. Lezeko ituŕi eta ortziko txinboak itxi ziran; eta odeitatikako euria gelditu zan.
  3. Ura legoŕetik atzera biuŕtzen ari zan; eta, eun ta beŕogei ta amaŕ egunen buruan, ertzen asi zan.
  4. Ta zazpigaŕen iľaren ogei ta zazpigaŕen egunean, kutxa, Ararat mendigañean kokatu zan. *
  5. Amaŕgaŕen iľabeteraño, ura, ertzen ari zan; ta amaŕgaŕenean, lenbiziko egunean, mendi-tontoŕak ageri izan ziran.
  6. Beŕogei egunen buruan, Noe’k, iriki zun, berak kutxan egindako leyoa, eta, bele bat igoŕi zun.
  7. Ta belea, irtenik osteraka zebiľan, luŕgañetik ura idoŕtu arte.
  8. Uso bat ere igoŕi zun, ura luŕgañetik uŕitu ote zan ikusteko.
  9. Bañan, oñak non yaŕi idoro ez; eta, usoa, kutxara biuŕtu zan; luŕgañean ura edo nun bait-zegon; eta, Noe’k eskua auŕeratuz, usoa atzi ta kutxara saŕtu zun.
  10. Beste zazpi egunez itxoinda, beŕiro, usoa kutxatik igoŕi zun.
  11. Ta aŕatsaldean, usoa, arengana itzuli zan, oliondo muskil beŕi bat mokoan ekaŕiz. Noe’k artatik igaŕi zun ura aldendu zala;
  12. eta, beste zazpi egunez itxoinda usoa beŕiz igoŕi zun; usoa ez zan, ordea, oraingoan arengana itzuli.
  13. Seireun ta batgaŕen urtean, iľaren lenbiziko egunean, luŕean, ura idoŕtu zan; eta, Noe’k, kutxaren sapaya yasorik, alde orotara begiratu zun; eta, ara, luŕgañean ura idoŕtua zan.
  14. Ta bigaŕen ilabetean, iľaren ogeita zazpigaŕen egunean, luŕa idoŕa zan.

Kutxatik irtenera

  1. Ordun, Yainkoak, Noe’ri itz egin, eta esan zion:
  2. «Irten zaitezte, kutxatik, zu ta zure emaztea ta zure semeak; eta, zure semeen emazteak zurekin.
  3. Baita, zurekin dauden, aragi orotako bizidunak ere; egazti, abere ta luŕeko naŕasti guziak atera itzazu zurekin; luŕbiran baŕeyatu, kopuratu eta ugaldu daitezan».
  4. Noe, beraz, irten zan, ta arekin aren emaztea ta aren semeen emazteak, kutxatik, irten ziran.
  5. Pizti guziak, naŕasti ta egazti guziak, luŕgañean igitzen diran edotariko motakoak, kutxatik irten ziran.
  6. Ta, Noe’k, opaŕi bat Yaube’rentzat eraikirik, abere garbi guzietatik eta egazti garbi guzietatik aŕtu ta eŕoparitzat opaŕian eskeiñi zizkion.
  7. Ta Yaube’k, atsegiñez usnatu zun aren usai gozoa; eta, bere biotzean esan zun: «Ez dut, gaurgero, luŕa gizakumeengatik gaiztetsiko; gizabiotzeko yasa umetandik txaŕa bait-da; ezta beŕiro, ez ditut bizidun guziak yoko, orain egin dudan bezela.
  8. Geroenean luŕak diraukeño, ez dira iñoiz etengo azaro ta uztaroa, otz ta beroa, uda ta negua, egun ta gaua».

9

Yainkoak Noe’rekin egindako ituna

  1. Ta, Yainkoak, Noe ta aren semeak onetsi zitun, esanez: «Azi ta ugaldu zaitezte; ta luŕa bete ezazute.
  2. Belduŕ ta lotsa bekizkizue luŕeko pizti guziak eta eguratseko egazti guziak. Luŕean igitzen diran guziak, eta itxasoko aŕai guziak zuen mendean dira.
  3. Aragidun bizi guziak, azkuŕitzat dauzkazute; dana damaizuet, belaŕdi guriak len bezela.
  4. Aragi bizi ta odolduna bakaŕik, ez duzute yango. *
  5. Zuen bizitzaŕen ere zuen odolaz apentzale yaikiko naiz Ni, edozein piztiren auŕka apentzaľe; gizakiaren auŕka, batez ere, giza-bizitzaz apentzale yaikiko naiz, anai zaizue-ta.
  6. Giza-odola ixuri luken gizonaren odola, giza-eskuz ixuria izango da; gizona Yainkoaren irudiko egiña izan dalako. *
  7. Azi ta kopuratu zaitezte, beraz; luŕean geitu ta ugaldu zaitezte».
  8. Yainkoak, esan zien gañera, Noe’ri ta aren semei:
  9. «Begira! Itun bat egin nai dut zuekin ta zuen ondorengoekin;
  10. baita kutxatik irtenda zuekin diran bizidun guziekin ere; egazti, iize, naiz luŕeko naŕastiekin, ta luŕeko pizti guziekin.
  11. «Nere ituna, beraz, zuekin egiten dut; geroenean ez da, iñola aragidun bat ere onelako ugolderen uretan itoko; eta, ez da beŕiz luŕa poŕokatzeko beste ugolderik izango.
  12. Ta ara; esan zun Yainkoakara, Nire ta zuen artean eta zuekin diran abere bizi guzien artean, bein betiko yaŕtzen dudan itunaren zantzua:
  13. Nere ostadaŕa odeyetan yaŕtzen dut, Nire ta luŕ aren arteko itunaren zantzutzat.
  14. Luŕgañean odeyak Nik metatzean, ostadaŕa odeyetan ageriko da.
  15. Ordun nere ta zuen, eta mueta orotako bizidun guzien arteko nere itunaz oroituko naiz; eta, ez da geroenean luŕa poŕokatzeko ugolderik izango.
  16. Ostadaŕa odeyetan dagoke, ta Ni ostadaŕa begiratuta oroituko naiz, Yainkoaren ta luŕean legozken mota orotako bizidun guziekin egindako itunaz.
  17. Oŕa Nik yaŕtzen dudan Nire ta zuen eta luŕean legozken aragidun guzien arteko itunaren zantzua eta ezaugaŕia» esan zion, Noe’ri, Yainkoak.

Noe’ren mâstia

  1. Kutxatik irtendako Noe’ ren semeak, Sem, Kam ta Yapet ziran. Kam, Kanaan’en aita da. *
  2. Irurok ziran Noe’ren semeak, eta ayengandik eŕitu da luŕ osoa.
  3. Noe’k, lugintzan asi zalarik, mâsti bat landatu zun.
  4. Ardoa edanez, moskoŕtuta, bere kapaŕaren erdian gelditu zan. *
  5. Kanaan’en aita Kam, bere aita laŕugoŕi ikusita, bere anayei esatera irten zan.
  6. Ordun Sem’ek eta Yapet’ek longain bat aŕtu, ta bien bizkaŕetan ipiñirik, atzeruntz ibiliz, aitaren laŕugoŕia estali zuten; auŕpegia atzeruntz zeukatela, aitaren laŕugoŕia ez ikusteko.
  7. Noe’k, ardo-lotatik esnatu zanean, yakin zun seme gazteenak egin ziona, ta esan zun:

  1. «Biraogaŕi bego Kam;

bere anayen yopuen

yopu izango da.» *

  1. Eta gañera esan zun:

«Onetsi bedi Yaube, Sem’en Yainkoa,

eta Kanaan yopu bekio.

  1. Yainkoak zabal beza Yapet;

Sem’en kapaŕean bizi bedi,

eta Kanaan yopu bekio.»


  1. Noe ugoldearen ondoren irureun eta beŕogei ta amaŕ urtez bizi izan zan.
  2. Eta Noe’ren egun guziak, bederatzireun ta beŕogei ta amaŕ urte izan ziran.

10

Noe’ren ondorengoak

  1. Ona emen Noe’ren seme Sem, Kam eta Yapet’en ondorengoak; ugoldeaz gero semeak yayo bait-zitzazkien: *
  2. Yapet’en semeak: Gomer, Magog, Madai, Yaban, Tubal, Mesek eta Tiras.
  3. Gomer’en semeak: Askenez, Eŕipat eta Togorma.
  4. Yaban’en semeak: Elisa, Tarsis, Ketin, ta Dodanin.
  5. Atzeŕiko ugarteetan alderdika, izkuntzaka eta eŕika banatu diranak, ayengandik datoz. *
  6. Kam'en semeak: Kus, Mesrain, Put eta Kanaan.
  7. Kus’en semeak: Saba, Ebila, Sabata, Eŕegma ta Sabataka; Eŕegma’ren semeak, beŕiz, Saba ta Dadan.
  8. Kus’ek Memrod soŕtu zun. Au asi zan, luŕean altsu izaten.
  9. Yaube’ren auŕean eiztari azkaŕa izan zan; argatik esaten da: «Nemrod bezela, eiztari azkaŕa Yaube’ren auŕean».
  10. Aren yauraldia Babel’en asi zan; eta Arak’en, Akad’en ta Kalane’n Senaar aldean.
  11. Luŕ artatik Asur’a irten da, Ninibe, Eŕehobot-Ir, ta Kalane eraiki zitun;
  12. baita Eŕesen ere, Ninibe iri aundiaren ta Kalane artean.
  13. Mesrain’ek, Ludi’taŕak, Laab’etaŕak, Neptu’aŕak,
  14. Peturus’taŕak, Kaslui’taŕak (auengandik gero Pilis’taŕak yayo ziran) ta Kaptor’taŕak soŕtu zitun.
  15. Kanaan’ek lensemea, Sidon izan zun;
  16. eta gero Et, Yebus, Amor, Gerges,
  17. Eu, Arak, Sin,
  18. Arad, Samar ta Amat. Ta gero Kanaan’daŕak baŕeyatu ziran,
  19. ta Kanaan’daŕen mugapea Sidon’dik Gerar’aruzkoan, Gaza’raño edatu zan; eta Sodoma, Gomoŕa, Adama ta Se boin’aruzkoan Lesa’raño.
  20. Auek dira Kam’en semeak eŕiz, izkeraz, alderdiz ta iriz banatuak.
  21. Eber’taŕ guzien arbaso ta Yapet’en anai nagusia dan Sem’ek ere, semeak izan zitun.
  22. Sem’en semeak: Elam, Asur, Arpaksad, Lud eta Aram.
  23. Aram’en semeak: Us, UI, Geter eta Mas.
  24. Arpaksad’ek Sale soŕtu zun; Sale’k beŕiz, Eber.
  25. Eber’ek seme bi izan zitun; bata Paleg zeritzan, aren egunetan luŕa alderdikatu zalako; ta aren anaya Yoktan zeritzan. *
  26. Yoktan’ek Elmodad, Salep, Asarmot, Yare,
  27. Aduran, Uzal. Dekala,
  28. Ebal, Abimael, Saba,
  29. Opir, Ebila ta Yoba soŕtu zitun; guzi auek Yoktan’en semeak dira.
  30. Ayen luŕaldea, Mesa’tik, ekalderuntz, Separ’erañokoa da.
  31. Auek dira Noe’taŕen sendiak beren belaunaldi ta eŕiekin. Ta ayengandik datoz luŕean ugolde ondoren baŕeyatutako gizakumeak.

11

Babel’go doŕea

  1. Luŕ osoan, ordun, ezpain bat bakaŕik zan; izkera bat bakaŕik.
  2. Baña orduko biztanleek, ekaldetik irtenda, Senaar eŕialdean ordoki bat idoro zuten; eta, an gelditu ziran.
  3. Ta elkaŕi esan zioten: «Ots! buztiña oretu ta surtan egos dezagun». Ta buztin ego zia aŕitzat, eta, uya espaloitzat sitzayelarik,
  1. esan zuten: «Eup! luŕean gu sakabanatu baño len, iri bat, ortzirañoko doŕe batekin eraiki dezagun, entzute aundiko izena irabazteko.
  2. Baña, Yainkoa, yetxi zan gizonek zegiten iri ta doŕea ikustera; *
  3. eta, Yaube’k esan zun: «Ara, guziok eŕi bat dira; eta, guzien izkera ere bat da; beren egitekoan asten dira ta ez dute beren asmoa burutzea dara gozkienik.
  4. Yetxi, ta izkuntza nâs dezaiegun, batak bestearen izkera uleŕ ez dezan». *
  5. Oŕela, Yaube’k, luŕalde orotara sakabanatu zitun; ta iria egitetik atzeratu ziran.
  6. Argatik. iri ark Babel izena aŕtu zun; bertan, Yaube’k, luŕ osoko izkuntza nâsi zulako. Ta, andik, Yaube’k luŕalde orotara baŕeyatu zitun.

Abraam’en arbasoak

  1. Au da Sem’en ondorengoa: Sem eun urteko zan, ugolde ondoko bigaŕen urtean Arpaksad soŕtu zunean.
  2. Ta Arpaksad soŕtu ondoren, Sem bosteun urtez bizi izan zan; eta seme eta alabak izan zitun.
  3. Arpaksad’ek, ogei ta amabost urteko zala, Sale soŕtu zun;
  4. ta, Sale soŕtu ondoren, Arpaksad beŕogei ta iru urtez bizi izan zan; eta, seme eta alabak izan zitun.
  5. Sale’k, ogei ta amaŕ urteko zala, Eber soŕtu zun.
  6. Ta Eber soŕtu ondoren, Sale, lareun ta iru urtez bizi izan zan; eta seme eta aiabak izan zitun.
  7. Eber’ek, ogei ta amairu urteko zala, Paleg soŕtu zun.
  8. Ta, Paleg soŕtu ondoren, Eber, lareun ta ogei ta amaŕ urtez bizi izan zan; eta seme eta alabak izan zitun.
  9. Paleg’ek, ogei ta amaŕ urteko zala, Eŕeun soŕtu zun.
  10. Ta, Eŕeun soŕtu ondoren, Paleg, beŕeun ta bederatzi urtez bizi izan zan; eta seme eta alabak izan zitun.
  11. Eŕeun’ek, ogei ta amabi urteko zala, Sarug soŕtu zun.
  12. Ta, Sarug soŕtu ondoren, Eŕeun, beŕeun ta zazpi urtez bizi izan zan; eta seme eta alabak izan zitun.
  13. Sarug’ek, ogei ta amaŕ urteko zala, Nakor soŕtu zun.
  14. Ta, Nakor soŕtu ondoren, Sarug, beŕeun urtez bizi izan zan; eta seme eta alabak izan zitun.
  15. Nakor’ek, ogei ta bederatzi urteko zala, Tare soŕtu zun.
  16. Ta, Tare soŕtu ondoren, Nakor, eun ta emeretzi urtez bizi izan zan; eta seme eta alabak izan zitun.
  17. Tare’k, irurogei ta amaŕ urteko zala, Abram, Nakor ta Aran soŕtu zitun.
  18. Ona, emen, Tare’taŕen gizaldiak: Tare’k Abram, Nakor ta Aran soŕtu zitun. Aran’ ek, beŕiz, Lot soŕtu zun.
  19. Aran, bere aita baño len, bere yayoteŕian, Kaldai’ko Ur’en, il zan.
  20. Abram ezkondu zan, ta baita Nakor ere. Abram’en emaztea Sarai zeritzan, ta Nakor’ena Melka. Melka ori, Aran’en alaba zan; eta Aran, Melka’ren ta Yeska’ren aita.
  21. Sarai, agoŕa zan, umerik gabe.
  22. Tare’k, beraz, Abram bere semea; bere iľoba Lot, Aran’en semea; eta bere eŕain Sarai, Abram’en emaztea, berekin aŕtu zitun; ta Kaldai’ko Ur’tik, ayekin irten zan, Kanaan luŕera yoateko; ta Aran’a

eldurik, an gelditu ziran egotez.

  1. Tare’ren egunak, beŕeun ta beŕogei ta amaŕ urte izan ziran. Tare, Aran’en il zan.

12

Yaube’k Abram’i  egindako dei ta agintzak

  1. Yaube’k, Abram’i esan zion: «Irten zaitez zure luŕaldetik, zure abeŕitik; eta, zure aitaren etxetik; eta, zoaz erakutsiko dizudan luŕaldera.*
  2. Eŕi aundi baten buru yaŕiko zaitut; onetsiko zaitut, eta zure izena aundituko dut; eta zure izena onets-lelo izango da.

  1. Zure onesleak onetsiko ditut, eta zure biraolariak zapuztuko; zuregan onetsiak izango dira luŕeko enda-eŕi guziak. *

  1. Abram, beraz, yoan zan, Yaube’k agindu zionez; ta, arekin Lot ereyoan zan. Abram, Aran’dik irten zanean, irurogei ta amaŕ urteko zan. *
  2. Abram’ek, Sarai bere emaztea, eta Lot bere anayaren semea, ta Aran’en irabazitako ondasun ta abereak aŕtu zitun, eta irten ziran, Kanaan luŕaldera yoateko; ta Kanaan’a eldutakoan,
  3. Abram, luŕaldean baŕna, Siken’año auŕeratu zan: More’ko artadiraño; luŕalde artan, ordun, Kanaan’daŕak bizi ziralarik.
  4. An, Yaube’k, Abram’i auŕkezturik esan zion: «Luŕalde au zure ondorengoei emango diet». Ta, antxe, Abram’ek berari auŕkeztu zitzayon Yaube’ri, opaŕi bat eraiki zion.
  5. Andik, Betel’en ekaldeko mendira aldatu zan; eta, bere kapaŕa an eraiki zun, saŕtaldean Betel, ta soŕtaldean Ai zitula. An ere, opaŕi bat, Yaube’ri, eraiki zion, Aren Izena deituz.
  6. Gero, Abram, bide egiñez Negeb’untz (egoalderuntz) auŕeratu zan.

Abram Aigito’n

  1. Bañan, luŕaldean, gosetea bait-zan, Abram, Aigito’ra yetxi zan, aŕotzaldi bat an egiteko; bizi zan bazteŕalde artako gosetea astuna bait-zan.
  2. Aigito’ra saŕtzekoan, bere emazte Sarai’ri esan zion: «Begira, emakume edeŕa zera, ta yakiña!,
  3. Aigito’aŕek, zu ikusitakoan, esango dute; «oŕen emaztea da au», ta ni il egingo naute; zu, beŕiz, euki.
  4. Esan, ba, aŕeba zaitudala, zuregatik abegi ona dagidaten, eta zuregatik bizitan utz nazaten». *
  5. Ta, ala gertatu zan; Abram Aigito’n saŕtu zanean, aigitoaŕek, emakumea, edeŕa zala ikusi zuten.
  6. Parao’ren aundizkiek emakumea ikusi zuteneko, Paraoi’ri goretsi zioten; eta emakumea, Parao’ren etxera eramana izan zan.
  7. Arengatik, Parao’k, abegi edeŕa, Abram’i, egin; eta, abelgoŕi, gibeŕi, asto, moŕoi, neskame, astama ta gameluak eman zizkion.
  8. Baña, Yaube'k, Parao ta aren etxea, gogoŕki laztu zitun, Abram’en emazte Sarai’ rengatik.
  9. Ordun, Parao’k, Abram’i, dei egin, ta esan zion: «Zer egin didazu? Zergatik ez didazu esan emaztea zenula?
  10. Zergatik esan didazu: aŕeba dut au? Ala zalakoan, nere emaztetzat aŕtu bait-nun. Orain,beŕiz, berau aŕtuta zoaz».
  11. Ordun, Parao’k, bere gizonei agindu zien, Abram ta aren emaztea, ayena zan guziekin igoŕteko.

13

Kanaan’a itzuli

  1. Abram, beraz, bere emaztearekin eta zeukan guziarekin, Aigito’tik Negeb’untz igo zan; eta, arekin Lot ere.
  2. Abram, artaldez, uŕez ta ziľaŕez oso aberastuta ziyoan.
  3. Ta, lengo bidea atzeruntz aŕturik Negeb’etik Bet-El-untz itzuli zan, bere kapaŕa lenbizi yaŕi izan zun tokira: Bet-El ta Ai’ren artera alegia;
  4. berak opaŕia eraiki zun tokira. Ta, an, Abram’ek, Yaube’ren izenari oles egin zion. *
  5. Arekin etoŕitako Lot’ek ere abelgoŕi, gibeŕi ta kapaŕak ba-zeuzkan;
  6. tokia, beŕiz, ez zan biak alkaŕekin bizi izateko aski; ayen ogasunak ugari zirala-ta, elkaŕekin ezin bizi ziralako.
  7. Oŕela Abram’en eta Lot’en artzayen artean, iskanbiľak soŕtzen ziran; luŕaldea beŕiz Kanaan’daŕen ta Perez’taŕena zan.
  8. Beraz, Abram’ek Lot’i esan zion: «Ez bego, aŕen, iskanbiľarik bion artean, ez nere ta zure artzayen artean ere, anai gera-ta.
  9. Oŕ duzu, begietan, eŕialde osoa. Alde egizu niregandik, otoi. Ezkeŕtara ba’zoaz, eskuitara noake; eskuitara ba’zoaz, ezkeŕtara ni».
  10. Lot’ek, begiak yasorik Yordan ibaŕ osoa, ikusi zun, Yaube’ren baratza ta Zoar al deko Aigito’ren luŕa bezain urdun. Oŕela bait-zan, Yaube’k, Sodoma ta Gomoŕa suntsitu zitun arte.
  11. Lot, beraz, Yordan ibaŕ osoa beretzat aukeraturik ekalderuntz yoan zan. Oŕela bakandu ziran elkaŕengandik.
  12. Abram, Kanaan aldean gelditu zan; eta, Lot, ordokiko irietan bizi zan; bere kapaŕak Sodoma’raño ipiñirik. *
  13. Sodoma’ko egoiliŕak, oso gaizto ta okeŕak ziran Yaube’ ren auŕean.
  14. Abram’engandik Lot aldendu zanean, Yaube’k, Abram’i, esan zion: «Yaso begiok ta zauden ortatik begira ipaŕera, egoara, ekaldera ta saŕtaldera.
  15. Dakusazun luŕalde osoa zuri ta zure yatoŕiari emango dizuet betiko.
  16. Nik eginda, zure ondorengoak luŕeko autsa aña izango dira. Luŕeko autsak iñork zenbatu al ba’litu, oŕek zure ondorengoak ere zenbatuko lituke.
  17. Yaiki, ta luŕaldea arakatu ezazu, luzeran ta zabaleran; zuri emango bait-dizut».
  18. Abram, beraz, bere kapaŕak bildurik, Eboron ondoan, Mambere’ko artadira yoan zan an bizitzeko; eta Yaube’ri opaŕi bat eraiki zion.

14

Abram eta Kodorlaomor

  1. Egun ayetan Senaar’ko eŕege Anrapel’ek, Elasar’ko eŕege Ariol’ek, Elam’eko eŕege Kodorlaomor’ek, eta Goim’eko eŕege Tadal’ek,
  2. Sodoma’ko eŕege Bara’ri, Gomoŕa’ko eŕege Barsa’ri, Ada ma’ko eŕege Senaab’i, Seboin’go eŕege Semeber’i ta Segor ere deritzan Bala’ko eŕegeri guda egin zieten.
  3. Azkenok, orain Itxaso Gazia dan aranean bildu ziran. *
  4. Amabi urtez Kodorlaomor’en azpian egondakoan, amairugaŕenean aren auŕka yaiki ziran.
  5. Bañan, amalaugaŕen urtean, Kodorlaomor ta arekin zeuden eŕegeek, etoŕirik, Eŕepa’ŕak poŕokatu zituten Astarot-Karnain’en, Zus’taŕak Am’en, Em’etaŕak Kariatain’go zelayan.
  6. Eta Oŕ’taŕak ere Seir’go mendietan baso ondoan dagon El-Paran’año uxatu zituzten.
  7. Andik itzuli ta etoŕi ziran Kades ere deritzan En-Mispat’a; eta Amalek'etaŕen landa guzia, ta Asasontamar’en bizi ziran Amoŕ’taŕak poŕokatu zituten. *
  8. Ordun, Sodoma’ko eŕege, Gomoŕa’ko eŕege, Adama’ko eŕege, Seboin’go eŕege ta Segor ere zeritzan Bala’ko eŕege bildu eta buŕukarako leŕokatu ziran, ayen auŕka, Sidin aranean.
  9. Elam’eko eŕege, Kodorlaomor’en auŕka, Goim’eko eŕege Tadal’en auŕka, Senaal’ko eŕege Anrapel’en auŕka ta Elasar’ko eŕege Ariok’en auŕka; lau eŕege, bosten auŕka.
  10. Lugui-osin asko ziran Sidin aranean; ta igeska ayetan erori ziran Sodoma’ko eŕege ta Gomoŕa’koa; enparauek mendietara iges egin zuten.
  11. Beste eldekoak, beŕiz, Sodoma’ko ta Gomoŕa’ko ondasun ta yanari guziak aŕtutakoan, itzuli egin ziran.
  12. Itzultzekoan, Lot ere, Abram’en anayaren semea, zeukan guziarekin aŕtu ta eraman zuten; Lot Sodoma’n bizi zan-eta.
  13. Itzuritako norbaitek, Abram ebertaŕarengana etoŕirik yazo zana azaldu zion. Abram, Mambere’n amoŕtaŕen artadian bizi bait-zan; Mambere, beŕiz, Eskol’en eta Anar’en anaya zan; ta irurok itunez Abram’ekin elkaŕtuta zeuden.
  14. Abram’ek bere aidea atxiľo egiña zala entzun zuneko, bere etxean yayotako moŕoitartean irureun ta emezortzi azkaŕenak aukeratu ta eŕegeen biľa auŕeratu zan Dan’año.
  15. Ta aŕatsean, bere moŕoyak sailkaturik, aiek yo ta Damasko’ren ezkeŕaldean dan Oban’año esetsi zitun.
  16. Ondasun guziak, eta Lot bere anaia aren ondasunarekin, emakumeekin ta eŕi guziarekin atzera aŕtu zizkielarik.
  17. Kodorlaomor’en ta arekin ziran eŕegen poŕokalditik Abram itzuli zanean, Sodoma’ko eŕegearengana irten zan Sabe aranean. Au da eŕege-arana.

Abram ta Melkisedek

  1. Salen’go eŕege Melkisedek’ek ogi ta ardoa ekaŕi zitun, ta Yainko Gurenaren apaiz zala-ta, *
  2. Abram onetsi zun ta esan zion: «Ortzi-luŕen Egiľea dan Yainko Gurenak, Abram onets beza! *
  3. Onets bedi Bera ere, zure etsayek eskuetan yaŕi bait-dizkizu.» Abram’ek beŕiz, guzien amaŕenak eman zizkion.
  4. Sodoma’ko eŕegek, Abram’i esan zion: «Eman niri abereak, eta zuretzat enparaua».
  5. Abram’ek Sodoma’ko eŕegeri erantzun zion: «Ortzi-luŕen Egiľe dan Yainko Guren’gana eskua yasorik, zin au egin diot:
  6. «Dagokizun guzitik ez dut litsik ere, ez oñugalik aŕtuko «Abram aberastu dut» esan ez dezazun.
  7. Niretzat ezer ez!; moŕoyek, yana bakaŕik; eta nerekin ibiľi diran Aner, Eskol ta Mambere’ren laña; ori bai, bego ayentzat».

15

Yainkoaren ta Abram’en ituna

  1. Gertarion ondoren Yaube’k, Abram’i, agerpenez esan zion: «Ez belduŕtu, Abram; Ni naiz zure babesa; ordain yoritsua dukezu.
  2. Ta Abram’ek esan zion: «Yaube Yauna; zer emango didazu? Semerik uzteke bait-noa,              (ta              nere etxearen yabe Damasko’taŕ Eliezer izango da»). *
  3. Ta, geñera, esan zun: «Ara, ez didazu semerik eman; eta, nere oñordekoa etoŕkin ori izango da».
  4. Baña Yaube’k yardetsi zion: «Ez da ori izango zure oñordekoa; zure eŕayetatik soŕtuko dan bat dukezu oñordeko».
  5. Ta, landara eramanik esan zion: «Begira ortzia, ta, al ba’duzu, izaŕak zenbatu itzazu». Ta esan ere zion: «Oŕenbestekoa izango da zure ondorengoa».
  6. Abram’ek, Yaube’ri, siñetsi zion; eta, Yaube’k zindokuntzarako aŕtu zion. *
  7. Ta esan zion: «Ni naiz, luŕalde au yarauntsitzat zuri emateko, Kaldai’ko Ur’tik atera zaitudan Yaube».
  8. Ta, Abram’ek esan zion: «Yaube Yauna, zertan dazaguket yarauntsi dukedala?».
  9. Ta, Yainkoak erantzun zion: «Artu Niretzat iru urteko bei bat, iru urteko auntz bat, iru urteko ari bat, usapal bat eta usakume bat».
  10. Guziok, beraz, aŕtu ta erdibitu zitun, erdi bakoitza beste erdiaren auŕkez ipiñirik, bañan egaztiak erdibitzeke. *
  11. Sayak saŕaskira zetozan, ta Abram’ek oiltzen zitun.
  12. Eguzki-etzatean, Abram logale aundiak aŕtu zun; eta, iľunbe beltza erori zitzayon gañera.
  13. Ta, Yaube’k Abram’i esan zion: «Yakin beaŕ duzu zure ondorengoak, berena ez dan luŕean, aŕotz biziko dirala, bertakoen yoputzat, eta ayek gaizki erabiľiak lareun urtez.
  14. Baña, yoputzat dauzkaken eŕia Nik ebatziko dut; eta, aŕezkero ondasun aundiekin yarei irtengo dira. *
  15. Zu, beŕiz, zure arbasoengana pakez yoango, ta zaŕtzaro onaren ondoan eortzia izango zera.
  16. Laugaŕen gizaldiraño ez dira onara itzuliko, amoŕtaŕen gaiztakeria ez bait-da oraindik mukurutu. *
  17. Eguzkia etzan ta iľuna lodi zanean, ara, labe bat ketan, ta zuzi ixio bat puska ayen artean igarotzen.
  18. Egun artan, Yaube, Abram’ekin itunez elkaŕtu zan esanez: «Zure ondorengoari damayot luŕalde au, Aigito’ko ibaitik Euparate ibai aundiraño;
  19. Kin, Kenez, Kadmon.
  20. Et, Perez, Eŕepat,
  21. Amoŕ, Kanaan, Gergasa, ta Yebus».

16

Ismael’en yayotza

  1. Abram’i, bere emazte  Sarai’k, ez zion semerik egin izan; etxekandereak, Agar zeritzan, neskame aigitoaŕ bat zeukan, ordea.
  2. Beraz, Sarai’k Abram’i esan zion: «Begira; Yaube’k agoŕ egin nau. Saŕ zaitez, aŕen, neskamearengana; apika, aren bitartez semedun izango naiz. Sarai’ren eske au, Abram’ek, onaŕtu zun. *
  3. Beraz, amaŕ urte ezkero Kanaan’go luŕean Abram zegola, Sarai’k, Abram’en emazteak, bere neskame aigitoaŕa aŕtu ta Abram’i, bere senaŕari, emaztetzat eman zion.
  4. Abram Agar’engana ezkero, Agar auŕdun gelditu zan; eta, auŕdun zala oaŕtu zaneko, etxeko-anderea aren begietan gutxisko izaten asi zan.
  5. Beraz, Sarai’k Abram’i esan zion: «Nere gerena zure gain bego; altzoan yaŕi dizut nere neskamea, eta auŕdun dala oaŕtu daneko, aren begietan nardagaŕi nago; yaiki bedi Yaube nere ta bion artean ebazle». *
  6. Ta Abram’ek Sarai’ri erantzun zion: «Ara, neskamea zure eskuan daukazu; egiozu on deritzazuna». Aŕezkero Sarai’k Agar gaizki zerabiľan, ta Agar arengandik igesi yoan zan.
  1. Yaube’ren aingeruak, basoko ituŕi baten ondoan idoro zun, Sur’ako bidean dagon ituŕiaren ondoan.
  2. Ta esan zion: «Agar, Sarai’ren neskame ori; nondik nora zatoz?» Agar’ek erantzun zion: «Nere etxekoandere Sarai’ren auŕpegitik igesi noa».
  3. Yaube’ren aingeruak esan zion: «Itzul zure anderearengana ta aren mendean yaŕi zaitez apalik».
  4. Ta Yaube’ren aingeruak esan zion gañera: «Ezin zenbatu alakoan ugaldu dizut yatoŕia».
  5. Ta beŕiro Yaube’ren aingeruak: «Begira; ezuŕbeŕi zaude, ta seme bat izango duzu. Ismael izena ezaŕiozu, Yaube’k zure atsekabea ateman du-ta».
  6. Basastoa bezela diarduke, bera guzien auŕka ta guziak aren auŕka, bere senideen auŕkez-auŕke biziz».
  7. Agar’ek, beraz, zerauskion Yaube’ri «Ata-El-Roi», «Nakusazun Yainkoa» ots egin zion». «Yanikoa ikusi ondoren bizi ote naiz?» bait-zion.
  8. Argatik osin edo ituŕi ori Ber’bai’roi (ikuste osin) deritza; ta Kades ta Barad’en artean dago.
  9. Agar’ek seme bat soŕtu zion Abram’i, ta Agar’ek soŕtutako seme oŕi, Abram’ek, Ismael izena ezaŕi zion.
  10. Abram’i Agar’ek Ismael soŕtu zionean, Abram’ek irurogei ta sei urte zitun.

17

Yaube’k Abram’ekin egindako ituna erdainkuntzaz zantzututa

  1. Larogei ta emeretzi urteko zala, Abram’i, Yaube ageri izan zitzayon, ziotsalarik: «Ni naiz Yainko guziz altsua; nere auŕean ibiľi ta akatsik gabe izan zaitez. *
  2. Nik, beŕiz, Nire ta zure artean nere ituna yaŕiko dut; eta eŕuz baño eŕuzago ugalduko zaitut».
  3. Abram, luŕeruntz auzpeztu zitzayon; eta, Yainkoak itz egin ta esan zion.
  4. «Ona emen Ni zuretzako itunarekin: Eŕi askoren aita izango zera.
  5. Argatik ez duzu gerokoan Abram izena izango;zure izena, beŕiz Abraham izango da; eŕi askoren aita egiten bait-zaitut. *
  6. Eŕuz baño eŕuzago azkoŕtuko zaitut; eta zuregandik eŕegeak soŕtuko dira.
  7. Nere Ituna, betiko Ituna gero, nere ta zure artean ezaŕiko dut; zu ta zure ondoren zure yatoŕia ere gizaldizgizaldi Nirekin elkaŕtuz, zuri ta zure ondorengoei Yainko izan nakizuen.
  8. Ta orain aŕotz zaitun luŕaldea, Kanaan luŕalde osoa betiko yarauntsitzat zuri ta zure ondoren zure yatoŕiari damaizueket, eta Yainko izango natzaizue».
  9. Ta gañera, Yainkoak, Abraham’i, esan zion: «Zuk, beŕiz, ta zure ondoren zure yatoŕikoek ere, Nere Ituna yagon beaŕ duzute, gizaldirik gizaldi.
  1. Ta, au da Niri buruz, zuk eta zure ondoren zure yatoŕikoek, Itunari buruz yagon beaŕ duzutena; zuetako aŕak oro erdaintzea.
  2. Zeron buztan-mokoaren aragia erdainduko duzute; ta ori izango da Nire ta zuen arteko Itunaren ezagugaŕia. *
  3. Zuen gizaidi orotan yayotako aŕ guziak zortzigaŕen egunean erdaindu beaŕak dira, naiz etxean yayoa naiz zure odolekorik ez leiteken edozein aŕotzi erosia dadiľa.
  4. Bai zurean yayoa, baita ziľaŕez erosia ere erdaindua izan beaŕa da, nere Ituna zure aragian betiko egon dadin.
  5. Erdaingabea, beŕiz, buztan-mokoa ebakia ez zayon aŕa, bere eŕiarengandik erauzia bedi; oŕelakoak nere Ituna autsi du-ta».
  6. Yainkoak, Abraham’i, esan zion gañera: «Ez ezazu sure emazte Sarai, Sarai izenez deitu; Sara izango bait-da aren izena. *
  7. Berau onetsiko dut, baita arengandik seme bat damaizuket; onetsiko dut, bai; ta, eŕi baño geyago, eŕegeak ere arengandik soŕtuko dira».
  8. Abraham’ek ordun, luŕera auzpeztuta, baŕe egin zun, bere biotzean esanez: «Eun urteko gizon bati seme bat yayoko zayola? Sara’k, larogei ta amaŕ urtekoa dalarik, seme egingo dula?
  9. Ta, Yainkoari, Abraham’ ek, esan zion: Zure auŕean bederen Ismael biziko ba’litz!! *
  10. Ta, Yainkoak esan zion: «Bai ba. Zure emazte Sara’k seme bat egingo dizu. Ixaak izena ezaŕiozu; eta, Ituna, betiko Ituna, arekin ta aren yatoŕiarekin egingo dut.
  11. Ismael’i dagokionez ere zure aŕena ontzat aŕtzen dut. Nere oneskuntza ba-du; azkoŕtu ta eŕuz baño eŕuzago ugalduko dut; amabi nagusi soŕtuko ditu, ta eŕi aundi baten buru yaŕiko dut.
  12. Baña nere Ituna Ixaak’ekin sendotuko dut; ta Sara’k geurtz seme egingo dizu urtaro ontan».
  13. Ta itzaldi au egindakoan, Yainkoa, arengandik aldendu zan.
  14. Ordun, Abraham’ek, Ismael, bere semeari; eta, bere etxeko aŕ guziei, bai arenean yayoei, baita aren ziľaŕez erosiei ere, aiek oro aŕturik, aiei buztan-mokoaren aragia erdaindu zien: ta berea ere egun berean erdaindu zun, Yainkoak esan zionez.
  15. Abraham, erdaindu zanean, larogei ta emezortzi urteko zan.
  16. Ismael, beŕiz, erdaindu zanean, amairu urteko zan.
  17. Abraham ta Ismael egun berean erdaindu ziran; baita aren etxeko aŕ guziak ere, arenean yayoak eta aren zilaŕez aŕotzei erosiak, arekin erdainduak izan ziran.

18

Abraham iru aingerukin Manbere’ko artadian

  1. Yaube, Manbere’ko artadian Abraham’i ageri izan zitzayon. Egunaren beroenean, bere kapaŕeko atarian eserita zegola.
  2. Abraham’ek bere begiak yasota, ara! aren auŕean iru gizon zutik.
  3. Ikusi zituneko, ayengana kapaŕeko ataritik arin yoan ta luŕean auzpeztu zan, esanez: *
  4. «Yauna! zure adeya ba’ daukat, ez zaitez, aŕen, zure moŕoi onengana gabe igaro. Aterako zaizue, ur pixkat, berealaxe, oñak ikuzteko. Zugazpean atseden zaitezte.
  5. Ogi puska bat ere ekaŕ iko dizuet. Oŕela zuzpeŕtuta gero bidean yaŕai zaitezkete, zuen moŕoi onengana uŕbildu zeraten ezkero». Ta ayek esan zioten: «Egizu, ba, diozuna».
  6. Abraham’ek, beraz, Sara’ ren biľa yo zun, arin, kapaŕdira, ta esan zion: «Iru lakari irin lasteŕ oretu ta opiľak egin itzazu».
  7. Ta berak saldora leyaturik, txal guri on bat aŕtu ta moŕoi bati eman zion; ta moŕoyak bereala egosi zun.
  8. Egositako txalarekin gazta ta esnea ere aŕtu ta auŕean yaŕi zizkien; eta,bera zugazpean zutik zegola, bazkaldu zuten.
  9. Ta esan zioten: «Non dago Sara, zure emaztea?». «Oŕ, kapaŕean» erantzun zien.
  10. Ayetako batek esan zion: «Geurtz urtaro ontan zuregana itzuliko naiz; eta begira; orduko, zure emazte Sara’k seme egin izango du». Ala mintzo zanaren atzean zegon kapaŕeko atetik, Sara’k itzok entzun zitun;
  11. ta Abraham ta Sara zâŕ eta eldeugiak bait-ziran, et astagaitzak Sara’ri amaitu bait-zitzazkion.
  12. Sara’k bere baitan paŕe egin zun, esanez: «Ni atso; nere nagusia agure; ta oŕelako atsegiñik niretzat?»
  13. Baña, Yaube’k, Abraham’i, esan zion: «Zer dala-ta, Sara’k baŕez dio: atsotuta gero ere seme egin beaŕ?
  14. Ba al dago Yaube’rentzat zaiľik ezer? Geurtz urtaro ontan zuregana itzuliko naiz, ta begira! orduko, Sara’k, seme bat egin izango du».
  15. Ordun Sara’k belduŕtuta uko egin zun, esanez: «Ez dut paŕerik egin». Eta Yaube’k esan zion: «Paŕe egin duzu, bai»

Sodoma’runtz

  1. Gizonak, yaikita Sodoma’runtz irten ziran; Abraham bidelagun zitzayela.
  2. Eta, Yaube’k esan zun: «Abraham’i ostenduko al diot egin gogo dudana?
  3. Izan ere Abraham eŕi aundi eta azkaŕ baten aita izango da; eta, eŕi guziak arengan onetsiak izango dira.
  4. Izan ere, bere semeei ta ayen ondorengoei Yainkoaren bidean egite on ta zuzenez ibiltzea irakatsi dezayen aukeratua bait-daukat; Yaube’k artzaz esan duna arengan burutu dadin».
  5. Yainkoak esan zion, beraz: «Sodoma’ko ta Gomoŕa’ko gaŕaxia aundia, da, ta ayen ogena laŕegia. *
  6. Orain, ayen gaiztakeria, ayetatik datoŕkidan gaŕaxia bezainbatekoa ote dan ikustera yetxiko naiz; ta ala ez ba’da, yakingo dut». *
  7. Ordun, gizon bi ayek biuŕtu, ta Sodoma’ra yoan ziran; Abraham ordea, Yaube’ ren auŕean zutik gelditu zan.
  8. Ta Yaube’rengana uŕbildurik, esan zion: Zintzoa ere dongearekin poŕokatuko ote duzu?
  9. Zintzoak, irian, beŕogei ta amaŕ ausaz dira an. Oriek ere suntsituko ote dituzu? Beŕ ogei ta amaŕ zintzoren edeŕagatik ez al zenuke iria asketsiko?
  10. Bego Zuregandik uŕun oŕela egitea, zintzoa gaiztoarekin suntsituz, ta bata bestearekin berdinduzl Luŕ osoaren Ebazleak ez ote du zuzenbidez ebatziko?*
  11. Yaube’k erantzun zion: —Sodoma’n beŕogei ta amaŕ lagun zintzo idorotzen ba’ditut, iri osoa ayengatik asketsiko dut». Abraham’ek yardetsi ta esan zion:
  12. Auts ta luŕ naizala ere, Yaube’ri mintzatzen asi naizan ezkero, ara:
  13. Apika berogei ta amaŕetara eltzeko beste bost gizon zintzo peituko dira: bost orien ezagatik iria suntsituko ote duzu?» Ta Yaube’k: «beŕogei ta bost ba'didorozkit, ez dut iria suntsituko».
  14. Abraham’ek ekinda esan zion: «Ausaz auŕkituko dira an beŕogei gizon zintzo». Yaube’k esan zion: «Nai nuna egiteke geldituko naiz».
  15. Beŕiz Abraham’ek: «Aŕen, ez bedi aseŕetu nere Yauna; eta, itz egingo diot: «An ogei ta amaŕ on ba’dira?» Eta Yaube’k, ari: «Ogei ta amaŕik an ba’didorok, nai nuna ez diat egingo».
  16. Oraindik Abraham’ek: «Asi ezkero, Yaube’ri, mintzatuko natzayo: Zintzoak an ogei ba’lira?» Ta Yaube’k: «Ogei oriengatik ez dut suntsituko».
  17. Abraham’ek beŕiro: «Aŕen! ez bedi nere Yauna aseŕetu; eta bein baizik ez naiz mintzatuko: «An amaŕ ba’lira?» Ta, Yaube’k: «Amaŕ oriengatik ez dut suntsituko:» *
  18. Abraham’ekin erausitakoan, Yaube yoan zan; eta, Abraham berera biuŕtu zan.

19

Sodoma’n

  1. Aingeru biak, Sodoma’ra aŕatsaldean eldu ziran. Sodoma’ko atauŕean Lot, eserita zegon; eta ikusi zitunean, yaiki ta ayengana auŕeraturik, luŕeraño auzpeztuta, *
  2. esan zien: «Aguŕ ene yaunak! zatozte, otoi, zuen moŕoi onen etxera, gaua emateko ta oñak ikuzteko. Biar goizean, yaikita gero, zuen bidean yaŕaiko zerate». Ayek esan zioten: «Ez; gaua zeyan egingo dugu».
  3. Bañan, Lot’en leyari alki izanik, arengana yoan ta aren etxean saŕtu ziran. Lot’ek aparia gertu ta otiľak egiñerazi zitun ayentzat, ta ayek apaldu zuten.
  4. Oera gabe ziran oraindik, ta aral iriko gizon gazte ta zâŕek, eŕi osoak, iriko bazteŕ guzietatik aratuta, etxea inguratu zuten;
  5. eta, Lot’i dei egiñik esan zioten: «Non dira, gaur zurera etoŕitako gizonak? Ekazkiguzu ezagun ditzagun».
  6. Lot’ek, ayengana atauŕera irtenda, atea bere atzetik itxi zun,
  7. ta esan zien: «Aŕen, ene anayok, ez egin gaiztakeririk.
  8. Begira! Ba-ditut gizonik ez dazaguten alaba bi. Aterako dizkizuet, nai duzutena ayekin dagizuten. Nere aterpean gerizatu diranei, ordea, ez egin ezer». *
  9. Erantzun zioten: «Alde ortik!» eta, gañera esan zuten: «Aŕotz saŕtu zaiguk oŕako ori, ta ebazle egiten dik! Ayek baño gaizkiago erabiľiko augu erori». Ta Lot indaŕez zakatuz auŕeratu ziran atea puskatzeko.
  10. Ordun gizon bi ayek, eskua atera ta Lot berengana etxean saŕturik, atea itxi zuten.
  11. Atauŕean zeuden gizonak, beŕiz, txikienetik aundieneraño, itsutu zituten; ta ate biľa alpeŕik nekatu ziran.
  12. Aŕotz ayek, Lot’i esan zioten: «Zuretaŕik bat edo bat bai al duzu emen? Zure sui-seme-alabak eta irian dituzunak oro atera itzazu emendik.
  13. Eŕi au poŕokatzeko baitgaude, aren gaŕaxia Yaube´ren auŕean laŕegi yaiki dalarik, au ondatzeko Yaube’k bidali gaitu-ta».
  14. Beraz, Lot’ek, irtenda, bere alabaen senaŕgayei itz egin ta esan zien: «Yaiki ta iritik irten zaitezte, Yaube iria poŕokatzera doa-ta. Bañan, aren suyek burutalditzat aŕtu zioten.

Sodoma’ren poŕokaldia

  1. Egun-abaŕa orduko, aingeruek, Lot’i zeragioten esanez: «Yaiki ta aŕtu zure emaztea ta alaba biak, iriaren poŕokaldian gal ez zaitezan».
  2. Ta astiro bait-zebiľan, bera ta aren emaztea ta alaba eskutik aŕtuta atera zituten, iritik alde egiteko aginduz, Yaube eŕuki zitzayelako. *
  3. Atera zitutenean aingeruetako batek esan zien: «Itzuri zaitez bizi nai ba’duzu; ez begira atzeruntz; ez gelditu inguru auetan; zoaz mendira, il ez zaitezan».
  4. Lot’ek, yardetsi zion: «Ez, aŕen, ene yauna!
  5. Zure moŕoi onek zure adeya idoro du, ta aundia izan da nere bizia yagonez azaldu didazun eŕukia; baña, mendira ezin itzuri naiz itxesean eiki ilko ninteke-ta.
  6. Begira iri ori; uŕbil dago ta txikia da; bertara utz nazazu itzurtzen, txikia da-ta; oŕela bizi naiteke».
  7. Aingeruak erantzun zion: «Oŕtarako ere ba-dauzu nere adeya. Diozun iria ez dut suntsituko.
  8. Artan geriza zaitez lasteŕ; zu artara baño len ezin ezer egin dudalako». Andik, iri oŕi Segor izena datoŕkio.
  9. Eguzkia luŕ gañean gôratzen ari zan, Segor’a Lot saŕtu zanean.
  10. Ordun, Yaube’ren erabakiz ta Berak erauntsita sulbuŕ ta su-yasa ortzitik Sodoma ta Gomoŕa’ren gañean erori zan,
  11. iri ayek ta ordoki osoa ango gizakume ta luŕeko landare guziekin iľaunduz. .
  12. Lot’en emaztea atzera begirata, gatzaŕi biuŕtu zan.
  13. Abraham, goiz-goizetik yaiki; eta Yaube’ren auŕean zutik egona zan tokira yoan zan. *
  14. Sodoma’ra, Gomoŕa’ra ta bazteŕalde guzira begiak itzuli zitun; eta, ara: aren begietan, labetik bezela, luŕetik kea gôra ziyoan.

Lot, mendian

  1. Bazteŕalde artako iriak poŕokatzean, Yainkoak Abraham gomutaturik, an bizi zan Lot, iri ayen itxestik itzurarazi zun.
  2. Lot, Segor’en egoteko belduŕez, mendira igo zan andik; eta, ango obi edo zulo batean, bere alaba biekin gelditu zan bizitzez.
  3. Alaba elduenak gazteagoari esan zion: «Aita zaŕtu zaigun; ta gizonik ez diñagu, luŕ osoan oi danez, guregana saŕtzeko.
  4. Atoŕ, ba; aitari ardoa eman da, arekin lo diñagun, ondorengoa ari pizteko».
  5. Gau artantxe, beraz, aitari ardoa eman zioten; eta, elduena, yoan ta aitarekin etzan zan; eta, aitak, ez zun aren etzaterik ezta aren yaikitzerik oaŕtu.
  6. Biaramonean, elduenak gazteagoari esan zion: Bart ni aitarekin etzan naun; «gaur ere ari ardoa emanda arengana i saŕtu ta arekin etzan adi, ari ondorengoa pizteko.»
  7. Gau artantxe, beraz, gazteena yoan ta aitarekin etzan zan. Ta aitak ez zun aren etzaterik ezta yaikitzerik oaŕtu.
  8. Oŕela, Lot’en alaba biak, beren aitarengandik auŕdun egin ziran.
  9. Elduenak seme bat izan zun, ta Moab izena ezaŕi zion. Au da oraingo moabetaŕen aita.
  10. Gazteenak ere seme bat izan zun, ta Ben-Ami izena ezaŕi zion. Au da oraingo amondaŕen aita.

20

Abraham Gerar’en

  1. Andik, Abraham, egoaldera yoan zan; eta, egoitzaz Kades’en ta Sur’en arteko Gerar’en, aŕotz yaŕi zan.
  2. Abraham’ek Sara, bere emaztea, aŕeba omen zula baitzion, Abimelek’ek Sara beretzat erakaŕi zun.
  3. Baña, gauez, ametsetan, Yaube’k, Abimelek’i auŕkeztuta esan zion: «II beaŕa zera, aŕtu duzun emakumeagatik; ezkonduta bait-dago».
  4. Ta Sara’ri uŕbiltzeke zegon Abimelek’ek, Yaube’ri esan zion: «Yauna! ogenik gabe naizala ilko ote niñuzuke?
  5. Ez al zidan Abraham’ek esan: Aŕeba dut, au? Ta, Sara’k ere ez al zidan esan: Anaya dut, au? Biotz zintzoz ta esku garbiz egin dut au».
  6. Yainkoak ametsetan erantzun zion: «Ba-dakit, ori biotz zintzoz egin duzula; eta, Neuk eragotzi dizut Nire auŕka ogen egitea. Argatik ez zaitut ua ikutzeko aukeran utzi.
  7. Orain, ba, gizon oŕi emaztea itzuliozu, igaŕle da-ta. Ark otoi dagike zure alde; eta biziko zera. Bañan, itzultzen ez ba’diozu, zu ta zuretaŕ guziak ilko zerate. Yakizu, ba».
  8. Goizean, Abimelek yaiki zan; eta, bere moŕoi guziak deiturik, gertatutakoak oro azaldu zizkien, ta ayek belduŕtu ziran.
  9. Gero, Abraham’i dei egin, ta esan zion: «Zer egin diguzu, zertan uts egin dizut, oŕenbesteko ogena niri ta nere eŕiari leporatzeko? Egin ez daitekena egin didazu».
  10. Esan zion gañera: «Zer ikusi duzu, oŕela egiteko?»
  11. Abraham’ek, erantzun zion: «Nire baitan nion: Yainkoaren bilduŕik ez dago emen; eta, nere emaztea dala-ta ilko naute.
  12. Osterantzean ere nere aŕeba da; nere amaren alaba izan ez aŕen, nere aitaren alaba bait-da, ta emaztetzat aŕtu dut.
  13. Beraz, Yainkoak nere aitarenetik aldeŕai ibiltzeko agindu zidanean, emazteari esa tea otu zitzaidan: «Edonora gentozkela, nitzaz esazu: Neba dut au».
  14. Ordun Abimelek’ek abelgoŕi ta gibeŕi, moŕoi ta neskameak aŕturik Abraham’i eman zizkion, ta emaztea itzuli zion.
  15. Ta Abimelek’ek esan zion: «Oŕa, zure auŕean, nere luŕa. Obe deritzakezun aurkintzan bizi zaitez».
  16. Ta Sara’ri esan zion: «Zure nebari miľa ziľaŕki damaizkiot; au, beŕiz, begi-estalki izango zaizu zurekin leitezken guziei buruz zuzenetsia izateko.
  17. Abraham’ek Yainkoari otoi egin zion; ta Yainkoak Abimelek eta aren emaztea ta neskeameak sendatu zitun; ta auek semeak egin zituten.
  18. Yakin beaŕ da, Abimelek’en etxean, emasabel guziak Yainkoak itxi izan zitula, Abraham’en emazte Sara’gatik.

21

Ixaak eta Ismael

  1. Yaube’k, bere itzaren arauz, Sara sorotzi zun; eta ari egindako agintza Ark bete zun.
  2. Beraz, Sara’k, bere zaŕtzaroan Abraham’i seme bat soŕtu ta egin zion, Yainkoak ari esandako garayan.
  3. Ta, Abraham’ek, Sara’rengandik soŕtu ta izandako bere semeari, Ixaak izena ezaŕi zion. *
  4. Abraham’ek Ixaak, zortzi eguneko zala, erdaindu zun, Yainkoak agindu izan zionez.
  5. Abraham’ek, eun urte zitun, Ixaak semea yayo zitzayonean.
  6. Ta, Sara’k esan zun: «Yainkoak paŕe egin-erazi dit; eta, dantzuketen guziek paŕe egingo dute nitzaz.
  7. Ta, gañera zion: «Nork esango zioken Abraham’i, Sara’k semea iñutuko ziola? Ta, ara! zaŕtzaroan seme bat egin diot!»
  8. Aurtxoa taŕotu zan, ta ugatza kendu zioten. Ta Ixaak’i ugatza kendu zioten egunean, Abraham’ek, oŕits aundi bat egin zun.
  1. Agar aigitoaŕak Abraham’i egindako semea, Sara’k, yos tatzen ikusi zun.
  2. Ta, Abraham’i esan zion: «Asagotu itzazu mirabea ta aren semea; ez bait-da nere Ixaak’ekin neskamearen semea oñorde izan beaŕa. *
  3. Itzok Abraham’entzat gogoŕegiak izan ziran; auzia Abraham’en semeaz zalako. Baña Yainkoak Abraham’i esan zion:
  4. Mutiľaz ta zure neskameaz ez laŕi izan. Sara’k lesaizuken edozeri alki zakizkio; Ixaak’engandik soŕtuko baitzaizu zure izeneko yatoŕia. *
  5. Bañan, neskamearen semea ere eŕiburu egingo dut, zure azia dalako.
  6. Beraz, Abraham’ek, goiz-goizetik yaikita ogi ta zâgi bat ur aŕtu zitun; eta, aren soŕbaldan ezaŕirik Agar’i eman zizkion; baita mutiľa ere itzuli zion. Oŕela igoŕi zitun; eta Agar Ber-Sabee basoan aldeŕai ibiľi zan.
  7. Baña, zagiko ura aitu zala-ta, mutiľa zugatz baten azpian utzi zun; *
  8. bera, beŕiz, gezi-bide ainbatez aldendu; eta, aren auŕez eseri zan, esanez: «Ez dut nere semea iltzen ikusi nai». Aren auŕez-auŕe eseri zan, beraz, adiaz ta negaŕez.
  9. Yainkoak mutiľaren otsa aditu zun; ta Yainkoaren aingeruak, ortzitik, Agar’i, dei egin, eta esan zion: «Zer duzu?, Agar. Ez belduŕ izan; Yainkoak bere egoitzatik mutiľaren otsa aditu du-ta.
  10. Yaiki zaitez; eta, mutiľari, aŕtuta, eskutik eutsiozu; eŕi aundi baten aita yaŕiko dudalako».
  11. Ta Yainkoak aren begiak iriki zitularik, urtegi bat ikusi zun. Bertara yo ta zagia urez beterik, mutiľari edaten eman zion.
  12. Yainkoa mutiľarekin zegon, ta Ismael azi ta basoan bizi zan, moŕoskotuta gero gezilari azalduz.
  13. Paran basoan bizi zan; eta, aren amak Aigito’tik emaztea ekaŕi zion. *

Abraham Abimelek’ekin elkaŕtua

  1. Garai artan Abimelek’ek, berekin Pikol aren gudalburua zekaŕkiala, Abraham’i itz egin ta esan zion: «Zure egite guzietan Yainkoa zurekin dago.
  2. Zin egidazu, beraz, emen, iruzuŕik, niri ezta nere seme-iľobaei ere, gaur-gero egingo ez diguzula; eta, zuretzat nik izan dudan adeya, niretzat eta atotsi zaitun luŕ onentzat ere zuk izango duzula.
  3. Ta Abraham’ek erantzun zion: «Zin egingo dizut, bai».
  4. Bañan, Abimelek’en moŕoyek urtegi bat Abraham’i indaŕez kendu izan zioten; eta, Abraham’ek bere gaitzia erakutsi zion.
  5. Abimelek’ek esan zion: «Ez dakit, ori, nork egin dun. Txostenik ere ez zenidan eman; ta gaurdaño ez dut ezer aditu.
  6. Oŕezkero Abraham’ek ardi ta idiak aŕturik Abimelek’i eman zizkion; ta biak elkaŕtu ziran.
  7. Ta Abraham’ek zazpi arkazte artaldetik bakandu zitun.
  8. Abimelek’ek Abraham’i esan zion: «Zertarako bakandu dituzu zazpi arkazteok?»
  9. Ta Abraham’ek erantzun zion: «Aŕtu nere eskutik zazpi arkazteok, urtegi au nik egiña dalazko aitoŕtzat».
  10. Andik datoŕkio, toki ari, Ber-Sabee izena; artan biek elkaŕi zin egin ziotelako.
  11. Oŕela elkaŕtu ziran Ber-Sabee’n. Ta Abimelek eta Pikol aren gudalburua, yaiki ta pilistaŕen luŕaldera itzuli ziran.
  12. Abraham’ek, beŕiz, miľazki bat Ber-Sabee’n landatu, ta Yainko Yaube’ren izena bertan aitoŕtu zun.
  13. Ta pilistaŕen luŕean, luzaro, bizi izan zan.

22

Abraham’en siñeskuntza

  1. Guzion ondoren, Yainkoak Abraham’i, azteŕtu nairik, esan zion: «Abraham!» Abraham’ek erantzun zion: «Ona emen, ni».
  2. Ta Yainkoak ari: «Ixaak, zure seme bakaŕ ta kutuna aŕtuta, zoaz Moria aldera; eta, an, desaizukedan mendi baten gañean, eŕoparitzat eskeñidazu». *
  3. Goiz-goizetik, Abraham, yaiki zan; eta, astoa gertu; bi moŕoi ta Ixaak, bere semea, berekin aŕtu; eta, eŕoparentzako eguŕa txikitu ondoren, irten eta yoan zan Yainkoak esandako tokira.
  4. Irugaŕen egunean, begiak yasorik, tokia uŕunean ikusi zun.
  5. Ta, bere moŕoyei esan zien: «Itxoin emen astoarekin, mutiľa ta biok Yainkoa yauretsitakoan, itzultzen geraño.
  6. Gero, eŕoparentzako eguŕa aŕtu; eta, bere seme Ixaak’i leporatu zion; sua ta maŕauza, beŕiz, berak zeramatzin eskuan; ta, biak oŕela, igo ziran. *
  7. Ixaak’ek, aitari, itz egin ta esan zion: «Ene aita». Ta aitak ari: «Emen nauzu, ene seme». Ta semeak: «Sua ta maŕauza emen dira; baña bildots eŕebeaŕa non dago?»
  8. Abraham’ek erantzun zion: «Bildots eŕebeaŕa Yainkoak inguratuko du». Ta biak bidean yaŕai ziran. *
  9. Yainkoak ari esandako tokira eldu ziranean, Abraham’ ek opaŕia eraiki ta gañean eguŕa metaturik, Ixaak, bere semea, lotu ta opaŕiko sendoŕ-gañean ipiñi zun.
  10. Gero eskuan maŕauza aŕtu zun semea iltzeko.
  11. Ordun, Yaube’ren aingeruak, ortzitik, ots egin zion: «Abrahaml Abraham!»Ta Abraham’ek erantzun zion: «Ona emen ni».
  12. Ta aingeruak: «Ixaakengana gabe, atzera esku ori: ez egin ezer mutiľari. Yainkoaren belduŕ zerala ba-dakust; zure seme bakaŕa ukatu ez didazu-ta». *
  13. Abraham’ek begiak yasota, bere atzean âri bat ikusi zun, sasi bati adaŕetatik itsatsia. Ta ara yoanik, âria atzeman, ta, bere semearen ordez Yainkoari eŕoparitzat eskeñi zion.
  14. Argatik, toki ari, Abraham’ek, Yaube-Yire izena ezaŕi zion; ta gaurdaño esaten da: «Mendian Yaube ikusten da«.

Agintza beŕiak

  1. Bigaŕenez, Yaube’ren aingeruak, Abraham’i ortzitik ots egin ta esan zion:
  2. Ala Ni! dio Yaube’kzure seme bakaŕa Niri ukatze ke, ori egin duzun ezkero, *
  3. oparo onetsiko zaitut: nere onespenez, zure ondorengoak, ortziko izaŕak eta itxasertzeko ondaŕa aña izango dira; zure yatoŕikoek beren etsayen ateak dauzkakete; *
  4. eta, zure eŕokoengatik, luŕeko eŕi guziak onetsiak izango dira, nere mintzoari men egin diozulako».
  5. Gero Abraham bere moŕoyengana itzuli zan; eta, guziak yaiki ta Ber-Sabee’ra yoan ziran. Ta Abraham, an bizi izan zan.

Naor’en ondorengoak

  1. Guzion ondoren, Abraham’i beŕi au ekaŕi zioten: «Ara, Melka’k ere zure anai Naor’i semeak eman dizkio:
  2. Us, auŕena; Buz, Us’en anaya; Kamuel, Aram’en aita;
  3. Kased, Azau, Peldas, Yedlap eta Batuel.
  4. Batuel, beŕiz, Eŕebeka’ ren aita izan zan. Auek dira, Abraham’en anai Naor’i, Melka’k egindako semeak.
  5. Eŕoma zeritzan, aren oaideak ere Tabee, Gaam, Taas ta Maaka egin zizkion.

23

Sara’ren eriotza ta iľobia

  1. Sara, eun ta ogei ta  zazpi urtez bizi izan zan. Auek dira aren bizialdiko urteak.
  2. Sara Kiriat-Arbe, edota Eboron deritzan irian il zan, Kanaan eŕialdean; ta, Abraham, Sara’ren iľetako negaŕketara arâ yoan zan.
  3. Gero, aren iľotzaren auŕetik yaiki; eta, Et’en semeei itz egin ta esan zien:
  4. Zuenean aŕotz ta etoŕkin naiz; idazute iľobi baten yabetza zuenean, iľotz au nere begitandik ken ta eortzi dezadan».
  5. Et’etaŕek, Abraham’i erantzun ta esan zioten:
  6. «Entzuiguzu, ene yauna! nagusi itzalgaŕitzat zaitugu emen; aukeran dituzu gure iľobiak zure iľa eorzteko; guretako iñork ez dizu bere iľobia ukatuko, zure iľa eortzi dezazun.
  7. Ordun Abraham zutitu zan, ta luŕaldeko seme Et’etaŕ ayei gur egiñik itz egin,
  8. eta esan zien: «Nere iľa, nere auŕetik ken ta eortzi dezadan on ba’deritzazute, entzuidazute ta Eporon’i Seor’en semeari,
  9. eskayozute bere landaburuan daukan Makpela obia, beaŕ dan zilaŕ-ordañez niri emateko, iľobia nerea dezadan».
  10. Beaŕik ere Eporon Et’ etaŕen artean eserita zegon; ta Et’etaŕen ta bere iriko atetik saŕtzen ziran guzien auŕean Abraham’i esan zion: *
  11. Ez, ene yauna: entzuidazu: nere landa ta ango obia utsean damaizkizut: nere eŕitaŕ guzien begietan damaizki zut; eortzi, an, zure iľa».
  12. Ordun Abraham’ek luŕeko semeei gur egiñik,
  13. ayen belaŕitan Eporon’i esan zion: «Entzuidazu, aŕen; landa-ordaña eman nai dizut; aŕ idazu; ta nere iľa an eortziko dut».
  14. Eporon’ek yardetsi ta esan zion:
  15. «Entzun, ene yauna: lareun ziľar-sikel, landarako, bion artean zer da? Eortzi, ba, zure iľa».
  16. Eporon’i entzundakoan. Abraham’ek, Et’etaŕen auŕean aztatu zun Eporon’entzat, onek esandako ziľaŕa; lareun ziľarsikel, azoka sikeltan. *
  17. Oŕela, Manbere’ren auŕez Makpela’n dagon Eporon’en landa, aren obiarekin ta inguru guziko zugatzekin Abraham’ena egin zan,
  18. Et’etaŕen ta iriko atetik saŕtzen ziran guzien begietan.
  19. Oŕezkero, Abraham’ek Sara bere emaztea Makpela-landako obian, Manbere’ren auŕez, Kanaan luŕaldean eortzi zun.
  20. Eta landa bere obiarekin Et’etaŕen eskuetatik Abraham’ en eskuetara iľobitarako igaro zan.

24

Ixaak eta Eŕebeka

  1. Yaube’k orotan onetsia, ta zaŕtzaroan auŕeratua zala,
  2. Abraham’ek, bere on guzien yauŕletzat etxean zeukan moŕoi zaŕenari, esan zion: «Ezaŕi zure eskua nere iztaŕpean,
  3. eta ortzi-luŕen Yainko Yaube’ren auŕean, zin egidazu, ez duzula, nere semearen emaztetzat, kanaandaŕ auen artean neskarik aŕtuko;
  4. Nere eŕira ta aideetara yoanda, beŕiz, andik nere seme Ixaak’i emaztegaya ekaŕiko diozula». Moŕoyak erantzun zion:
  5. «Ta neskak bazteŕalde ontara etoŕi nai ez baldin ba’lu, zure semea utzi duzun luŕaldera eraman beaŕ al dut?
  6. Abraham’ek esan zion: «Iñola ere ez duzu nere semea arâ eraman bear.
  7. Zure ondorengoei luŕ au damayeket, zin eginda esanez, nere aitaren etxetik, eta nere sendiaren luŕetik ekaŕi nindun ortziko Yainko Yaube’k, bere aingerua zure auŕean bidaliko du; eta, zuk nere semearentzat neska bat andik artu ta ekaŕiko duzu.
  8. Ta, neskak zurekin etoŕi nai ez ba’lu, daskaizudan zin ontatik yarei geldituko zera; nere semea ez ezazu, ordea, arâ eraman».
  9. Ordun, moŕoyak, bere eskua Abraham’en iztaŕpean ezaŕirik, arazo artaz zin egin zion.
  10. Ta, bere nagusiaren amaŕ gamelu edo etzemando artuta, aren on guziak bere aukeran zitula irten zan; eta, Aram Naarain’untz, Naor’en irira yoan zan.
  11. Irira saŕtu baño len, aŕatsaldean, emakumeak, urzun oi doazanean etzemandoak ituŕi baten ondoan belaunikarazi zitun.
  12. Ta esan zun: «Aŕen, nere nagusi Abraham’en Yainko Yaube! eratoŕkidazu gaurtxe; ta adeibera azaldu zakizkio nere nagusi Abraham’i.
  13. Oŕa, emen nagoke ni ituŕi ondoan zai, eŕiko alabak urzun datozan bitartean.
  14. Beraz, «Otoi! eratxi suľa, edan dezadan» nik esanda, «edazu; ta zure gameluei ere edaten demayeket lesaidaken neska, orixe bedi zure moŕoi Ixaak’entzat bereizi duzuna. Ta, andik dazaguket nere nagusi Abraham’i adei dagiozula».
  15. Itzaldi au amaitu baño len, ara Eŕebeka, Batuel’en alaba suľa lepoan, etoŕtzen... Batuel’en ama, Melka, Naor’en emaztea zan; Naor, beŕiz, Abraham’en anaya.
  16. Eŕebeka edeŕ-edeŕa zan; neska gazte gero, ta gizon batek ere ezagun gabea. Ituŕ ira yetxi, ta suľa betetakoan igo zan.
  17. Moŕoyak, arengana leyaturik, esan zion: «Utz nazazu, otoi, ur pixkat zure suľetik uŕupatzen».
  18. Neskatxak, esan zion: «Edazu, ene yauna». Ta suľa eskura azkaŕ yetxirik, edaten eman zion.
  19. Ta, ari edaten emandakoan, esan zion: «Zure gameluentzat ere ura aterako dut, edatez ase daitezken arte».
  20. Ta suľa lipaŕean askan usturik, ituŕira beŕiro leyatu zan ur eske, ta gamelu guzientzat atera zun.
  21. Gizona, bitartean, ari so, isiľik zegon; Yaube’k bidea onetsi ote lioken erpai.
  22. Gameluek edan zuteneko, gizonak uŕezko ereztun bat, sikel-erdi astun ta eskumutuŕeko bi, amaŕ sikel astun, eman zizkion. *
  23. eta esan zion: «Noren alaba zera? Ba-al dago zure aitarenean gau-aldirako guretzat tokirik?»
  24. Neskatxak erantzun zion: «Batuel’en alaba naiz, ni; Batuel, beŕiz, Melka’ren semea da; eta, Melka, Naor’en emaztea».
  25. Ta, yaŕai zan: «Ba-dago gurean lasto ta zaldale ugari, baita gau-aldirako tokia ere».
  26. Ordun, gizona auzpeztu zan; Yainkoa yauretsi zun, esanez:
  27. «Onets bedi, gure nagusi Abraham’en Yainko Yaube, bere adei ta kirmentasuna ez bait-dizkio nere nagusiari ukatu; eta, nerau iteran ekaŕi nau nere nagusiaren anayaren etxera».
  28. Ta, neskatxa, leyatu zan bere amaren etxera; eta entzunak oro azaldu zizkion.

Laban’enean

  1. Eŕebeka’k, Laban izeneko neba bat zun. Laban,

beraz, ituŕira azkaŕ yoan zan, gizon arengana. *

  1. Bere aŕebaren eskuan eraztuna ta eskumutuŕekoak ikusi; eta, bere aŕeba Eŕebeka'ri, itzok «gizonak au esan dit» entzundakoan, ituŕi ondoan gameluekin zegon gizonarengana yoan zan;
  2. eta esan zion: «Zatoz, Yaube’k onetsia: zergatik geldituko ziñan landan? Zuretzat etxea eta gameluentzat tegia gerturik daukat».
  3. Gizona, yoan zan, beraz, etxera, la Laban’ek gameluei zama kendu, ta lasto ta zaldalea emandakoan, gizonari ta aren lagunei, oñak ikuzteko, ura erakaŕi zien.
  4. Yatekoa ere, auŕean yaŕi zien. Baña, gizonak esan zion: «Ez dut yango, esatekoa esan ondoren baizik». Laban’ek esan zion: «Esan, ba».
  5. Ordun, esan zun: «Ni, Abraham’en moŕoi naiz.
  6. Yaube’k, nere nagusia oparo onetsi, ta aundi egin du; ardi, abelgoŕi, ziľaŕ, uŕe, moŕoi, neskame, etzemando ta astoak eman dizkio.
  7. Nere nagusiaren emazte Sara’k, bere zaŕtzaroan seme bat egin dio; eta, seme oŕi, Abraham’ek, bere on guziak eman dizkio. Niri, beŕiz, zin egiñerazi dit, esanez:
  8. «Ez ekaŕi nere semearen emaztetzat luŕ ontako kanaandaŕen alabarik.
  9. Nere aitaren etxera, eta nere aideetara bakaŕik yoan beaŕ duzu, nere semearentzat emaztea ekaŕtzeko.»
  10. Nik, nere nagusiari esan: «Ausaz, ez du, emakumeak, nirekin etoŕi nai izango.
  11. Ta ala esan dit: «Yaube’ ren auŕean nabiľan ezkero, Arek bere aingerua zurekin bidali ta zure bidea gerizatuko du, nere senidetartetik eta nere aitaren etxetik nere semearentzat emaztea aŕ dezazun. *
  12. Nere sendira zatozkeneko, yarei geldituko zera, egin didazun ziñetik, eman ez ba’dizute.
  13. Gaur ituŕira eldu naizanean, esan dut: «Nere nagusi Abraham’en Yainko Yaube! dagidan bide ontan nire alde zaitut,
  14. ara, ba, emen nagoke ituŕi ondoau zai. Urzun irtendako neskaren bati, «ur pixkat idazu, otoi, edan dezadan» nik esanda,
  15. «Edazu, ta zure gameluei ere edaten damayeket» berak ba’diost; orixe bedi, nere nagusiaren semearentzat, Yaube’k bereizi dun emaztea.
  16. Itzok nere baŕnean amaitu baño len, ara, Eŕebeka, suľa lepoan zetoŕen, ituŕira yetxi ta ura atera du. Ordun esan diot: «Idazu edaten».
  17. Berealaxe, suľa niregana eratxi ta esan dit: «Edazu; ta zure gameluei ere edaten damayeket». Nik edandakoan, gameluei ere eman die.
  18. Gero galdetu diot: «Noren alaba zera? Ta, erantzun dit: «Batuel’en alaba, Melka’k ari soŕtua. Batuel, beŕiz, Naor’en semea da. Ordun, eraztuna suduŕean ta eskumutuŕekoak eskuetan ezaŕi dizkiot.
  19. Eta, Yaube’ren aurean makuŕtu ta auzpeztu naiz, nere nagusi Abraham’en Yainko Yaube goratzen, nere nagu siaren anayaren alaba aren semearentzat aŕtzeko bide onetik ekaŕi naulako.
  20. Orain, ba, esaidazute nere nagusiaren gogoa adeyez eta egiaz bete nai ba’duzute; ta ezezkoa berebat esaidazute, eskuitara naiz ezkeŕtara yo dezadan».
  21. Laban’ek eta Batuel’ek, erantzun eta esan zioten: «Yaube’gandik datoŕkigu au: ezin eman dezaizukegu erantzun onik ezta txaŕik ere. *
  22. Oŕ duzu auŕean Eŕebeka. Aŕtu ta eramazu; ta bedi zure nagusiaren emaztea, Yaube’k esan dunez».
  23. Itzok adituta, Abraham’ en moŕoya, Yaube’ren auŕean auzpeztu zan luŕeraño.
  24. Ta ziľaŕ-uŕezko pitxiak eta yazkiak aterata, Eŕebeka’ri eman zizkion; aren nebari ta amari ere eskuerakutsi edeŕak zemaizkiela.
  25. Gero, berak eta arekin etoŕiek yan ta edan zuten; eta gau-aldirako an gelditu ziran; eta goizean yaikirik, moŕoyak esan zien: «Utz nazazute, nere nagusiarengana itzultzen».
  26. Eŕebeka’ren anayek eta amak esan zioten: «Bego neska gurekin, amaŕ egun bederik; eta gero yoango da».
  27. Moŕoyak erantzun zion: «Ez luzatu nere itzulera, onañoko bidea Yaube’k zuzendu didan ezkero; utz nazazute nere nagusiarengana biuŕtzen».
  28. Esan zioten: «Neskatxari dei ta galde egingo diogu, zer dion».
  29. Eta, Eŕebeka deiturik, galdetu zioten: «Yoango al zera gizon onekin?» Ta ark erantzun zien: «Yoango naiz, bai».
  30. Ordun, Eŕebeka’ri, aren aizpari ta iñudeari, ta Abraham’en moŕoyari ta aren gizonei azken-aguŕak egiñez,
  31. Eŕebeka onetsi zuten esaka:

«Gure aŕeba! Zaite zoriontsu

miľa-miľatan azi,

ta zure ondorengoa

etsayen ateaz yabetu dadiľa!!»


  1. Yaiki ziran, beraz, Eŕebeka ta aren neskameak eta gameluen gañera igo ziran, gizon arekin yoateko. Ta gizona, Eŕebeka aŕturik, yoan zan.
  2. Bitartean, Ixaak, Beer-Lai-Roi’tik itzuli ta Negeb’en bizi zana,
  3. aŕatsaldean landara, gogartetsu, irtena zan; ta begiak yasotzean, ara, gameluak etoŕtzen ikusi zitun. *
  4. Eŕebeka’k ere, begiak yaso zitun, eta Ixaak ikusirik, gamelutik yauzi zan.
  5. Eta moŕoyari esan zion: «Nor da, landan gureganuntz datoŕen gizon ori? Moŕoyak esan zion: «Ori, nere nagusia da». Ordun, Eŕebeka’k, estalkia aŕtuta, bere burua estali zun.
  6. Moŕoyak, bere yardunbide osoa Ixaak’i azaldu zion.
  7. Ta, Ixaak’ek, bere ama Sara’ren etxolara, Eŕebeka eraman, bere emaztetzat aŕtu ta maite zun, bere ama il ondoko samiñetik poz aldira biuŕtuz.

25

Abraham’en eriotza

  1. Abraham’ek, gero, Ketura zeritzan emazte beŕi bat aŕtu zun.
  2. Ta arengandik semeok izan zitun: Simram, Yoksan, Medan, Madian, Yesbok eta Sua.
  3. Yesbok’ek Saba ta Dadan soŕtu zitun; ta Dadan’en semeak Asur’taŕak, Latus’taŕak, eta Laom’etaŕak izan ziran.
  4. Madian’en semeak: Epa, Oper, Enok, Abida ta Eldaa. Auek dira Ketura’ren ondorengoak.
  5. Abraham’ek, bere on guziak Ixaak’i eman zizkion.
  6. Ta bere oaideek emandako semeak, eskuerakutsiak egiñik, oraindik bizi zala, bere seme Ixaak’engandik saŕtalderuntz asagotu zitun.
  7. Abraham’en bizialdiko egunak, eun ta irurogei ta amabost urte izan ziran.
  8. Abraham, azken-arnasa zaŕtzaro onean atereaz, eta bizia adiñez okiturik utzi zula, beretaŕei bildu zitzayen, *
  9. Manbere’ren auŕkez-auŕke dagon Seor Et’etaŕaren seme Eporon’en landan; eta, Ixaak’ ek eta Ismael’ek, Abraham, beren aita, ango Makpela’obian eortzi zuten.
  10. Landa ori, beŕiz, Et’etaŕei Abraham’ek erositakoa da; ta artan eortzita dago Abraham bere emazte Sara'rekin.
  11. Abraham il zan ondoren, Yaube’k, Ixaak aren semea, onetsi zun; ta Ixaak Beer-Lai-Roi ondoan bizi zan.

Ismael’en ondorengoa

  1. Sara’ren neskame Agar aigitoaŕak, seme bat, Ismael, Abraham’i soŕtu zion. Abraham’en seme oŕek, beŕiz, semeak izan zitun.
  2. Oŕa ayen yayotzaren arauz Ismael’en semeak; auŕena, Nebayot; gero Kedar, Adbeel, Nabsan.
  3. Masma, Duma, Masa,
  4. Adad, Tema, Yetur, Napis ta Kedma.
  5. Auek dira Ismaelen semeak, eta auek ayen izenak ayen kapaŕdi ta irietan; norberaren leñuaren buru izan ziran.
  6. Ta, auek dira Ismael’en bizitzako egunak: eun ta ogei ta amazazpi urte. Azkenik il ta beretaŕei bildu zitzayen.
  7. Aren semeak, beste anayen egoaldean, Ebila’tik Ai gito’ren auŕez dagon Sur’a bitartean bizi ziran.

Ixaak’en semeak

  1. Ona emen, Abraham’en seme Ixaak’en edestia.
  2. Abraham’ek, Ixaak soŕtu zun. Ixaak’ek beŕogei urte zitula, Eŕebeka, Laban arametaŕaren alaba ta Paran-Aram’ eko Patuel arametaŕaren alaba emaztetzat aŕtu zun.
  3. Eŕebeka legoŕa zan; ta Ixaak’ek aren alde Yaube’ri otoi egin ziolarik, Eŕebeka, aren emaztea, auŕdun egin zan.
  4. Aren umontzian umeak buŕukan zebiltzala-ta, esan zun: «Oŕela zertarako ni?» Ta Yaube´rengana yo zun galdezka.
  5. Yaube’k esan zion:

Eŕi bi dituzu sabelean,

ta eŕi bi soŕtuko dira zure eŕayetatik;

bata bestea baño azkaŕagoa izango da;

eta, aundiagoa txikiagoari menderatuko zayo.


  1. Erditzeko garaya eldu zitzayonean, ara, bizki bi aren sabelean.
  2. Auŕenik yayoa dan-dan goŕi, ta oyal iľetsua bezelakoa zan; ta Esau izena ezaŕi zioten. Gero aren anaya irten zan Esau’ren orpoari eskuz eldurik; ta Yakob izena ezaŕi zioten.
  3. Yayo ziranean Ixaak’ek irurogei urte zitun.
  4. Ume ayek gizondu ziran; ta Esau eiztari azkaŕ ta gizon takeŕ egin zan; Yakob, beŕiz, gizon erabidetsu ta etxekoi.
  5. Ixaak’entzat maiteena Esau zan; aren eiza atsegin zitzayolako; Eŕebeka’rentzat, beŕiz, Yakob.
  6. Bein batean, eltzekoa egosten Yakob ari zala, Esau, basotik aunatuta zetoŕen.
  7. Esau’k, Yakob’i esan zion: «Utz nazazu yaki goŕi ortatik yaten, akituta baitnatoŕ». Andik datoŕ Edom goitizena Esau’taŕentzat. *
  8. Yakob’ek erantzun zion: «Oñordekoa lenik sal idazu». *
  9. Esau’k yardetsi zion: «Iľuŕen nagon ezkero, oñordetza niri zertarako?»
  10. Yakob’ek esan zion: «Zin egidazu, ba». Esau’k zin egin zion beraz; eta, oŕela, oñordetza Yakob’i saldu zion. *
  11. Ordun, Yakob’ek, ogi ta txiľista egosiak eman zizkion; eta, Esau, yan ta edandakoan, yaiki ta aldendu zan. Bere oñordetza oŕela nardatu zun. *

26

Ixaak Gerar’en

  1. Abraham’en egunetako gosetearen ondoren luŕaldean gosete beŕi bat soŕtu zala, Ixaak, Gerar’a, pilistaŕen eŕege Abimelek’engana yoan zan. *
  2. An, Yaube ageri izan zitzayon, ziotsalarik: «Ez yetxi Aigito’ra; esango dizudan luŕaldean bizi zaitez.
  3. Luŕalde ontan, aŕotz geldi zaitez zu; eta zurekin nagoke, ta onetsiko zaitut. Bazteŕalde guziok zuretzat eta zure yatoŕ iarentzat emango bait-dizkizut; eta, zure aita Abraham’i egin nion ziña burutuko dut. *
  4. Zure yatoŕia ortziko izaŕak aña ugarituko dut; eta bazteŕalde guziok damazkiot; eta, zure yatoŕiarengan onetsiak izango dira luŕeko eŕi guziak;
  5. nere mintzoa entzunda, Abraham’ek, nere agindu, erabaki ta legeak yagon ta bete ditulako».
  6. Ixaak, beraz, Gerar’en gelditu zan.
  7. Iriko semeek, aren emazteaz galde zegiotenean, aŕeba zait» zerantzuyen; Eŕebeka ain edeŕa dalarik, «nere emaztea da» ba’nerantzuye iriko gizonek ausaz ilko niñukete-ta».
  8. Oŕ ba, ango aren aldia luzatzen zalarik, pilistaŕen eŕege Abimelek’ek, leyotik begira zegola, Ixaak bere emazte Eŕebeka’ri maiteak egiten ikusi zun.
  9. Abimelek’ek, Ixaak’i, dein egin, ta esan zion: «Ori emazte duzu, noski. Zergatik, ba, esan zenidan nere aŕeba da?» Ixaak’ ek, erantzun zion: «Bera dala bide, agian ilko naute» biotzak ziostalako;
  10. Abimelek’ek yardetsi zion: «Zer egin diguzu? Zure emaztearekin oŕko norbait nâsi zeiteken, ta ogena gure gañera eratoŕi zenezaken».
  11. Beraz, Abimelek’ek, agindu bat atera zun, eŕi osoari esanez: «Gizon au edo aren emaztea ikutu lukenari, bizia kenduko zayo».

Ixaak’ek Gerar’en egindakoa

  1. Ixaak’ek, luŕ artan erein, eta urte berean eun bana bildu zun; Yaube’k, onetsi zulako. *
  2. Gure gizonak, gora aundia izan zun; ta geroago ta gorago ziyoan al izate aundi eukitzeraño.
  3. Aren gibeŕi ta abelgoŕiak, baita moŕoyak ere, eŕuzkoak ziran; ta, oŕexegatik, pilistaŕek bekaitzez begiratzen zioten.
  4. Aren aita Abraham’en egunetan, onen moŕoyek egindako urtegiak oro pilistaŕek luŕez bete ta itsutu zituten.
  5. Ta Abimelek’ek Ixaak’i esan zion: «Alde egizu guregandik; gu baño altsuago egin zera-ta».
  6. Beraz, Ixaak’ek alde egin zun andik, eta bere kapaŕdia Gerar-aranean yaŕirik, an gelditu zan.
  7. Abraham’en egunetan egindako, eta Abraham il zan ondoren pilistaŕek itsututako urtegiak oro Ixaak’ek beŕegin zitun; ta, bere aitak ayei ezaŕitako izenak biuŕtu zizkien.
  8. Gañera ere, Ixaak’en moŕoyek, aranean, atxurtuta, urgune bat idoro zuten.
  9. Bañan, Gerar’ko artzayak, Ixaak’en artzayekin izkatu ziran, esanez: «Ur ori gurea duk». Izka oŕengatik urtegiak, Esek izena du; aŕtzaz soŕtutako izkarengatik. *
  10. Beste urgune bat idoro zutela, aŕtzaz ere liskaŕa piztu zan; ta, argatik Sitna izena ezaŕi zioten. *
  11. Ta, andik irtenda, beste urgune bat idoro zun. Onetzaz ez zan auzirik piztu, ta Eŕekob izena ezaŕi zion, esanez: «Onezkero bai, Yaube’k zabal utzi gaitu luŕean geitu gaitezan». *

Ixaak Ber-Sabee’n


  1. Andik Ber-Sabee’ra igo zan, ta gau berean Yaube azaldu zitzayon esanez:
  2. «Ni naiz zure aita Abraham’en Yainkoa»,

Ez izutu, zurekin nago-ta

onetsiko zaitut, eta yatoŕia ugalduko dizut

nere moŕoi Abraham’en edeŕegatik, gero»!!

  1. Ixaak’ek, opamai bat eraiki, Yaube izena goretsi, eta antxe bere kapaŕa ipiñi zun; eta, aren moŕoyek, bertan urgune bat atondu zuten.
  2. Abimelek, Gerar’tik arengana etoŕi zan; eta arekin Oozat, aren adiskidea, ta Pikol aren gudalburua.
  3. Ixaak’ek, esan zien: «Zer dala-ta zatozkidate goŕoto ta asagotu nauzutenok?»
  4. Erantzun zioten: «Argi ta garbi ikusi bait-dugu, Yaube zurekin dagola. Oŕezkero esan dugu: «Elkaŕi zin egiñez, bego, gaurdanik, gure eta zure artean itun au:
  5. «Ez diguzu gaitzik egingo, guk zuri on baizik egin ez dizugun bezela; aitzitik ere, adiskideki igoŕi zaitugu. Onezkero, Yaub’ek, onets zaitzala».
  6. Ixaak’ek, bazkari edeŕ bat eskeñi zien; eta, yan ta edan zuten.
  7. Biaramonean, goiz-goizean, yaikirik, elkaŕi zin egin zioten. Ta gero, Ixaak’ek igoŕita, adiskidetsuki aldendu ziran arengandik.
  8. Egun berean, Ixaak’i, moŕoyak etoŕi zitzazkion, berek atxuŕtutako urtegiaz beŕi ematen, esanez: «Ura upatu dugu».
  9. Ixaak’ek, Sabea izena ezaŕi zion urtegiari. Argatik, gaurdaño, iria Ber-Sabee deritza.
  10. Esau’k, beŕogei urte zitula, Yudit, Beeri Et’etaŕaren alaba, ta Basemat Elon Et’etaŕaren alaba emaztetzat artu zitun.
  11. Ta biak; Ixaak’i ta Eŕebeka’ri, gogaikaŕi izan zitzazkioten. *

27

Ixaak’ek Yakob onetsi

  1. Ixaak’ek, zartu zalarik,  ta begiak gandoaŕen itsutu zitzazkiolarik, bere lenseme Esau’ri dei egin, eta esan zion: «Ene seme». Esau’k erantzun zion: «Emen nauzu».
  2. Ta, Ixaak’ek esan zion: «Begira: zâŕa naiz, ta nere azken eguna ez dakit.
  3. Zure iskiľuak, gezi-ontzia ta ustaya aŕtuta, zoaz, basoan niretzat zerbait eizatzeko.
  4. Ta, atsegin zaidanez atondu ta ekaŕkidazu, aŕtatik yanda gero nere biotzak onets zaitzan, il auŕean». *
  5. Ixaak’ek, bere seme Esau’ ri itz zegion bitartean, Eŕebeka dana aditzen zegon. Ta, zerbait eizatu ta ekaŕtzeko Esau yoan zaneko,
  6. ark bere seme Yakob’i itz egin ta esan zion: «Begira: nik entzunda, aitak zure anai Esau’ri au esan dio:
  7. «Eizaki ekaŕi ta atondu zaidazu, artatik yanda gero, nere eriotza baño len, Yaube’ ren auŕean, onetsi zaitzadan».
  8. Entzun, ba, ene seme, ta egizu esan nai dizudana.
  9. Artaldera zoaz, eta antxume edeŕ bi ekazkidazu, aitaren gogara yaki on bat atondu dezadan.
  10. Gero, aitari eramayozu, yan dezan ta il auŕean onetsi zaitzan».
  11. Yakob’ek yardetsi zion: «Esau, nere anaya, laŕuz iľetsua da; ni, beŕiz, leguna.

  1. Aitak eskuz mia ba´nindeza iruzuŕletzat etsiko nau; eta aren oneskuntza iritsi beaŕean, biraoa iritsiko dut».
  2. Ta, amak esan zion: Nere gain birao ori, ene seme; nere esanari bakaŕik eutsiozu, ta antxumeak ekazkidazu».
  3. Yoan zan, beraz; antxumeak aŕtu ta amari ekaŕi zizkion; amak, beŕiz, aitaren gogarako yaki bat gertu zun.
  4. Ordun, Eŕebeka’k, etxean zitun Esau’ren yazkirik edeŕenak aŕturik, bere seme gazteenari yantzi zizkion.
  5. Gero, aren eskuak eta lepoa, antxume-laŕuz estalirik,
  6. berak egositako antxumea ta ogia eman zizkion.
  7. Oŕela, aitarengana etoŕir ik, Yakob’ek esan zion: «Ene aita!» Aitak esan zion: «Emen nauzu. Nor zera zu, ene seme?»
  8. Ta, Yakob’ek aitari: «Ni, Esau, zure lensemea naiz. Esan didazuna egin dut. Yaiki, agon du, ta nere yakia yan ezazu, zure biotzak onetsi nazan». *
  9. Ixaak’ek, semeari yardetsi zion: «Nola idoro duzu oŕen azkaŕ, ene seme?»Ta, Yakob'ek erantzun zion: «Zure Yainko Yaube’k eratoŕi didalako».
  10. Ordun, Ixaak’ek Yakob’i esan zion: «Urbildu zakizkit, ene seme, mia zaitzadan, Esau nere semea ote zeranentz».
  11. Yakob, aitari urbildu zitzayon, ta aitak ua aztatu ondoren, «Mintzoa Yakob’ena da noski; eskuak, ordea, Esau’ ren eskuak dira», esan zun.
  12. Eskuak, Esau’renak bezela iľetsuak zirala-ta ez zun Ixaak’ek maŕoa igaŕi, ta oneskuntza eman zion.
  13. Ta, beŕiz, galdetu zion: «Esau al zera zu, ene seme?» Yakob’ek: «Bai, ba». Ta, Ixaak’ ek: «Ekatzu, ba, ene seme, eizatu duzuna, yan dezadan; ta nere biotzak onetsiko zaitu».
  14. Yakob’ek ekaŕi,ta Ixaak’ ek yan zun; ardoa ere ekaŕi, ta Ixaak’ek edan zun.
  15. Gero, aren aita Ixaak’ek esan zun: «Urbildu zakizkit, ene seme, ta muin egidazu».
  16. Yakob’ek, urbilduta muin egin zion. Ta, Ixaak’ek, aren soñekoaren usaya usnatzean, oneskuntza eman zion, esanez:

«Ona! nere semearen usaya:

Yaube’k onetsitako landaren idekoa,

  1. Yaube’k bemaizkizu ortziko intza,

ta luŕeko guriña; gari ta ardoa eŕuz.

  1. Azpiratu bekizkizu eŕiak,

eta aŕotzak auzpeztu.

Izan zure anayaren nagusia,

ta zure amaren semek guŕ begizute.

Birao legizukena, bego biraogaŕi!

Onetsia, beŕiz, onetsko zaituna!»*

Esau ta Ixaak

  1. Ixaak’ek Yakob’i oneskuntza emanda bereala, Yakob, bere aita Ixaak’engandik irten zaneko, ara, Esau, bere eiza-alditik zetoŕen.
  2. Ta, yaki on bat gerturik, aitari auŕkeztu zion, esanez: «Agondu bedi, nere aita; ta, beroŕen seme onek eizatua yan beza, beroŕen biotzak onetsi nazan».
  3. Aren aita Ixaak’ek, esan zion: «Nor zaitut, ba?» Ta, Esau’k aitari: «Esau, zure lensemea».
  4. Ordun, Ixaak’ek, zaŕada izugaŕiz, ikaratuta, esan zion: «Nor da, beraz, eiza eginda, eizakia ekaŕi didana? Zu etoŕi baño len yanda bait-nago, ta oneskuntza ari eman diot: onetsia, beraz, onetsia bego».
  5. Aitaren itzok aditu ala, Esau’k, oŕo aundi ta samin-samin bat aterata, aitari esan zion: «Ene aita! idazu niri ere zure oneskuntza».
  6. Aitak, esan zion: «Zure anaya iruzuŕez etoŕi ta zegokizun oneskuntza ark yaso du».
  7. Esau’k, esan zun: «Bidez, du, noski, Yakob izena. Bitan azpiz egin dit-eta. Len ere, oñordetza kendu zidan; eta, orain, beŕiro, ara! zegokidan oneskuntza eraman du». Gero, esan zion: «Ene aita!: ez al duzu niretzat ere oneskuntzarik?»
  8. Ixaak’ek, Esau’ri, yardetsi ta esan zion: «Begira: zure nagusi yaŕi dut, eta bere anai guziak yopu eman dizkiot, ua gariz ta ardoz aberasturik. Zer dagizuket onezkero, ene seme?»
  9. Esau’k, aitari, esan zion: «Ene aita! Oneskuntza bat baizik ez al duzu? Ni ere onetsi nazazu, ene aita!» Aren aita Ixaak isildu zala, Esau negaŕez asi zan oyuka.
  10. Ordun, aren aita Ixaak’ ek, itz egin, ta esan zion:

«Ara, luŕeko guriñik gabe

ta ortziko intzik gabe

zure egoitza dukezu. *

  1. Ezpataz yoka biziko zera

zure anayaren yopu.


Noizpait askatuko zera, ordea, eta aren uztaŕia zure lepotik yaurti ta puskatuko duzu».

Yakob’en auŕka Esau’ren goŕotoa

  1. Esau’k, Yakob goŕoto zun, aitak ari emandako oneskuntzarengatik; eta, bere baitan esan zun: «Aurki dira aita ren iľetako egunak; eta, aŕezke ro Yakob nere anaya ilko dut».
  2. Bere lenseme Esau’k esandako itz auen beŕi yakinda berealaxe, Eŕebeka’k, deiturik bere seme gazteenari esan zion: «Begira! or dabil Esau, zure anaya, apen aŕtzeko; eta, zu iltzeko gogoz.
  3. Aditu, ba, orain niri, ene seme; yaiki ta iges egizu Aram’ era, nere anai Laban’engana.
  4. Ta, egon arenean, zure anayaren aseŕea ibitu arte.
  5. Ibituko zayo, ba, oraingo aseŕea zure anayari; eta, egin diozuna antziko ere zayo. Ta, ordun eratoŕiko zaitut. Zergatik, seme biak egun berean galdu nitzazke?» *
  1. Ixaak’i, beŕiz, Eŕebeka’k esan zion: «Biziaz aspeŕtuta nago, Et’en alabak dirala-ta. Eŕi ontako neskatxak bezelako bat, Et’en alabatartetik Yakob’ek emaztetzat artuko ba’lu zertarako bizi nai nuke?»

28

Yakob Aran’a bazteŕtzen da

  1. Ixaak’ek, Yakob deitu  ta onetsi zun; eta agindu au egin zion: «Emaztetzat Kanaan’go alabarik ez aŕtu.
  2. Yaiki, ta zoaz Padan-Aram’era, zure amaren aita Batuel’engana; eta, zure amaren neba Laban’en alaba bat emaztetzat aŕ ezazu.
  3. Yainko guziz altsuak onetsi, aberastu ta kopuratu zaitzala, eŕi askoren buru zaitezan. *
  4. Ark, zuri, eta zure ondorengoei, Abraham’en oneskuntza, bemaizue; Yainkoak Abraham’i emaniko luŕalde au euki dezazuten.
  5. Ixaak’ek igoŕita, beraz, Yakob Padan-Aram’a yoan zan, Batuel’en seme, ta Esau’ren ta Yakob’en ama, Eŕebeka’ren neba zan Laban’engana.
  6. Ixaak’ek, Yakob onetsi ta emazteren biľa Padan-Aram’a igoŕi zula, ta oneskuntzarekin kanaandaŕen alabarik emaztetzat ez aŕtzeko agindua eman ziola ikusirik.
  7. Eta Yakob bere aitari ta amari men egiñez Padan-Aram’a yoan zala aditurik.
  8. Esau’k ateman zun Kanaan’go neskak bere aita Ixaak’i gogaikaŕi zitzazkiola
  9. ta Ismael’engana yoanik len zeuzkan emazteen gañera, Maelet, Abraham’en seme Ismael’en alaba ta Nabayot’en aŕeba, emaztetzat artu zun.
  10. Yakob, beŕiz, Ber-Sabee’tik irten zan Aram’a yoateko.
  11. Ta toki batera eldurik, gaualdia antxe egin zun, eguzkia etzana zalako. Ango aŕi bat aŕtu, bururdikotzat yaŕi; eta, bertan lo egin zun. *
  12. Ametsetan, zurubi bat ikusi zun, azpitik luŕean ta gañetik zeruan ezaŕita, Yainkoaren aingeruak andik gora-bêra zebiltzala.
  13. Zurubi gañetik, Yaube’k, esan zion: «Ni naiz Yaube, zure aita Abraham’en Yainkoa, ta Ixaak’en Yainkoa. Zauntzan luŕ ori, zuretzat eta zure ondorengoentzat emango dizut.
  14. Zure ondorengoak luŕeko autsa aña izango dira. Ekera eta Oxezkira, Ipaŕ eta Egoaldera zabalduko zera; ta, luŕeko eŕi guziak, zuregan eta zure ondorengoengan onetsiak izango dira.
  15. Ots! zurekin nago; edo nora zoazkela, yagongo zaitut; eta, luŕ ontara biuŕtu ere bai; eta, esan dizudana burutu arte ez zaitut utziko».
  16. Yakob’ek, esnatutakoan, esan zun: «Yaube dago, noski, toki ontan, eta nik ez nekin!» *
  17. Ta izututa esan zun. «Au toki ikaragaŕia! Yainkoaren etxea, ta zeruko atea baizik ez da au».
  18. Goizean, yaikirik, bururditzat berak yaŕitako aŕia, oroigaŕitzat eraiki zun, ta olioa gañetik ixuri zion.
  19. Ta lenik Luz zeritzan ango iriari, Bet-El izena ezaŕi zion. *
  20. Agintza au ere egin zun: «Egiten dudan bidean, Yainkoa nirekin lagun ta yagole ba’datoŕ, yateko ogia ta yazteko soñekoa ba’damazkit».
  21. Eta nere aitaren etxera onez itzultzen ba’naiz, nere Yainkoa Yaube izango da. *
  22. Oroigaŕitzat eraiki dudan aŕi au yauretxe bat izango da; ta zenemaikedan guzitik, amaŕenak ordainduko dizkizut. *

29

Yakob Laban’enean

  1. Oŕezkero, Yakob, bidean  yaŕai ta ekaldekoen luŕera etoŕi zan.
  2. Begira zegola, urtegi bat landan ikusi zun, ta aren ondoan iru artalde etzanda; artaldeak urtegi artan edaten baitzuten. Urtegiaren aoa, aŕi aundi batez estalita egoten zan.
  3. Artaldeak oro, an bilduak zirala, aŕia aotik kendu; eta, ardiek edandakoan, ao gañera beŕiz itzulia izaten zan.
  4. Yakob’ek, artzayei, esan zien: «Ene anayok, nongoak zerate?» Ayek erantzun zioten: «Aram’ekoak gera».
  5. Esan zien: «Naor’en seme, Laban bai al dazaguzute?» Ta, ayek: «Bai».
  6. Yakob’ek ayei: «Ondo al dago?» Ta ayek: «Ondo; ta oŕa Eŕakel, aren alaba saldoarekin onuntz».
  7. Ta, esan zien: «Oraindik, eguna luze dugu; artaldea biltzeko garaya ez da oraindik; edanarazi ta saldoa laŕera eramazute».
  8. Erantzun zioten: «Ezin dugu ori, artaldeak oro bilduak, eta, aŕia urtegiaren aotik kendua izan arte; aŕezkero bakaŕik saldoei edanerazi al izango diegu».
  9. Oraindik ayekin zerausala, eldu zan Eŕakel, bere aitaren artaldearekin, artzai bait-zan.
  10. Yakob’ek, Eŕakel, bere anai Laban’en alaba, Laban’en artaldearekin ikusi zuneko, urtegira urbildurik, aren gañeko aŕia kendu; eta, bere amaren anai Laban’en artaldeari edanerazi zion.
  11. Ta, gero Eŕakel laztandu, eta mintzoa yasorik negaŕ egin zun.
  12. Ta, Eŕakel’i azaldu zion, bera, aren aitaren anai ta Eŕebeka’ren seme zala. Ordun, Eŕakel, beŕi au bere aitari yakinerazteko leyatu zan. *
  13. Laban’ek, bere aŕebaren seme Yakob’en beŕi entzun ala, arengana lasteŕ egin zun; eta, laztan ta muin ari eginda, berera eraman zun; ta Yakob’ek dana azaldu zion.
  14. Laban’ek, esan zion: «Nere ezuŕ ta aragi zera noski». Ta, Yakob arekin gelditu zan iľabetez.

Yakob’en Eztaiak

  1. Ordun, Laban’ek, Yakob’i esan zion: «Nire anai zera la ere, ez dizut utsean lanik aŕtuko. Esaidazu zer sari nai duzun».
  2. Beaŕik ere, Laban’ek alaba bi zitun; zâŕena Lia zeritzan; ta gazteena Eŕakel». *
  3. Lia, bepera zan; Eŕakel, kaizuz ta aurpegiz edeŕa.
  4. Yakob’ek, Eŕakel maite zun; eta, Laban’i erantzun zion: «Zazpi urtez moŕoi izango natzaizu, Eŕakel, zure alaba gazteena, iristeaŕen».
  5. Laban’ek, esan zion: «Beste iñori baño obeki, zuri emango dizut; geldi zaitez nirekin».
  6. Ta, Yakob, zazpi urtez, Laban’en moŕoi egon zan, Eŕakel’engatik; eta, egun gutxitzat izan zitun, arenganako maitemiñarengatik.
  7. Aldi onen buruan, Yakob’ek, Laban’i esan zion: «idazu nere emaztea; arengana saŕtzeko epea bete da-ta».
  8. Laban’ek, ango lagun guziak bildu zitun zauta aundi baterako.
  9. Ta, aŕatsean, Lia bere alaba artuta, Yakob’engana eraman zun; ta Yakob batu zitzayon. *
  10. Laban’ek, bere alaba Lia’ ri, Zelpa bere neskamea, mirabetzat eman zion.
  11. Goizean, ara! Yakob’en aldamenekoa Lia zan. Beraz, Yakob’ek Laban’i esan zion: «Zer egin didazu? Ez al nitun Eŕakel’engatik aŕtu, zuri moŕontzan egin ditudan lan guziak? Zergatik atzipetu nauzu?»
  12. Laban’ek, erantzun zion: Eŕi ontan, ez oi dugu, alaba gazterik, zaŕena baño len, ezkontzarako eman.
  13. Astea Lia’rekin bete ezazu; ta, beste zazpi urteko moŕoi-aldiaren orde Eŕakel emango dizugu». *
  14. Yakob’ek, ori egin zun; eta astea igaro ondoren, Laban’ek, Eŕakel, bere alaba, emaztetzat eman zion.
  15. Bere alaba Eŕakel’i, Bala bere neskamea emanik.
  16. Yakob, Eŕakel’engana saŕtu zan; eta, Lia baño, Eŕakel maiteago zun; ta, Laban’ entzat, beste zazpi urtez, lanean ari izan zan.

Yakob’en semeak Lia’rengandik

  1. Yaube’k, Yakob’i Lia iguingaŕi zitzayola ikusita, emasabela iriki zion: Eŕakel, beŕiz, agoŕa zan.*
  2. Lia’k, ume bat soŕtu ta egin zun; eta Eŕuben izena ezaŕi zion: «Yaube’k ikusi du nere atsekabea, ta onezkero senaŕak maite izango nau». *
  3. Beŕiz ere, auŕdun eginda, beste seme bat argitaratu ta ziotsan: «Iguingaŕi nintzala, Yaube’k, begirata, seme au ere eman dit». Argatik, Simeon izena ezaŕi zion.
  4. Beŕiz auŕdun eginda, beste seme bat argitaratu zun; eta, ziotsan: «Orain ere itsatsiko zait senaŕa, iru seme egin dizkiot-eta». Argatik, Lebi izena ezaŕi zion.
  5. Beŕiz ere, auŕdun eginda, beste seme bat argitaratu zun, ta ziotsan: «Orain Yaube goratuko dut». Argatik, Yuda izena ezaŕi zion. Ta antzu gelditu zan.

30

Seme geiago

  1. Eŕakel'ek, Yakob’i semerik egiteke zegola ikusi zuneko, bere aizpaz iñartxita, senaŕari esan zion: «Izkidazu semeak; bestela nereak egin du».
  2. Yakob’ek aseŕez suminduta, erantzun zion: «Umeak ukatzen dizkizun Yainkoari ordeko ote naiz?»
  3. Eŕakel’ek yardetsi zion: «Or duzu Bala, nere neskamea; saŕ zaitez arengana, nere magalean erdi dadin; ta aren bitartez seme izango dut».
  4. Ta, Bala, bere neskamea, emaztetzat eman zion; eta, Yakob arengana saŕtu zalarik,
  5. Bala’k, seme bat Yakob’ engandik soŕtu ta egin zun.
  6. Ta, Eŕakel’ek esan zun: «Yainkoa eŕuki izan zait, nere eskaria adituz, ta seme bat neri emanez». Argatik, Dan izena ezaŕi zion.
  7. Bigaŕenez, Eŕakel’en neskame Bala’k Yakob’i seme bat soŕtu ta egin zion.
  8. Ta, Eŕakel’ek esan zun: «Buŕukak izan ditut Yainkoari buruz nere aizparekin; eta, garai irten naiz». Argatik, Neptali izena ezaŕi zion.
  9. Lia’k ere, ikusi zun bere ertaroa yoana zitzayola; beraz, Zelpa bere neskamea aŕturik, Yakob’i emaztetzat eman zion.
  10. Eta, Lia’ren neskame Zelpa’k, Yakob’i seme bat egin zion.
  11. Ta, Lia’k esan zun: «Au zori ona!» Argatik Gad izena ezaŕi zion.
  12. Beste seme bat egin zion, Yakob’i, Lia'ren neskame Zelpa onek.
  13. Eta esan zun: «Nere zori ona! Neskatxek zori ontsua esango didate». Argatik, Aser izena ezaŕi zion.
  14. Gari-itaroan, landan baŕna ibiltzean, Eŕuben’ek, uŕiľoak, idoro, ta bere ama Lia’ri, ekaŕi zizkion. Ta, Eŕakel’ek, Lia’ri esan zion: «Izkidazu, otoi, zure semearen uŕiľoetatik zenbait».
  15. Lia’k, erantzun zion: «Gutxi ote da zuretzat, niri senaŕa kentzea, orain nere semearen uŕiľoak eskatzen etoŕtzeko?» Eŕakel’ek, esan zion: «Betza zurekin gau ontan, zure semearen uŕiľoen orde».
  16. iľuntzean, Yakob etxera etoŕi zanean, Lia ari irten zitzayon esanez: «Niregana saŕtu beaŕ duzu, nere semearen uŕi ľoz, erosi bait-dut ori». Gau artantxe, beraz, elkaŕekin etzan ziran.
  17. Yainkoak, Lia’ren eskaria entzun zun; eta, Lia’k, Yakob’i, boskaŕen semea soŕtu ta egin zion.
  18. Ta esan zun: «Saria eman dit Yainkoak, nere neskamea nere senaŕari eman diodalako». Ta, Ixakar izena ezaŕi zion.
  19. Beŕiro, oraindik, Lia, auŕdun egin zan; ta seigaŕen semea Yakob’i egindakoan,
  20. esan zun: «Adiguri edeŕ bat egin dit Yainkoak. Onezkero nirekin biziko da nere senaŕa, sei seme egin bait-dizkiot». Eta, Zabulon izena ezaŕi zion. *
  21. Seme orien ondoren, alaba bat izan zun, ta Dina izena ezaŕi zion.
  22. Eŕakel’tzaz ere Yainkoa, oroitu zan, eta aren aŕenak adituz, emasabela iriki zion.
  23. Ta, Eŕakel’ek seme bat soŕtu ta egin zun. Ta esan zun: «Yainkoak gerena niregandik kendu du». *
  24. Ta, semeari Yose izena ezaŕi zion, esanez: «Bemait Yaube’k beste seme bat».

Yakob’en artaldeak

  1. Eŕakel’ek Yose izanda gero, Yakob’ek, Laban’i esan zion: «Utz nazazu neretaŕengana ta nere eŕira yoaten.
  2. Izkidazu nere emazte ta semeak; ayengatik moŕoi izan bait-natzaizu; zuk dakizunez, lan egiten.
  3. Laban’ek erantzun zion: «Begi onez begira nazazu. Ateman dut Yainkoak zuregatik onetsi naula». *
  4. Esan zion gañera: «Erabaki zeroŕek, eman beaŕ dizudan saria; eta emango dizut».
  5. Yakob’ek, erantzun zion: «Ba-dakizu, moŕoiketan nola ari izan natzaizun; ta nolako egin dan zure gibeŕia, nere arduraz.
  6. Izan ere, ni onara baño len, gutxi zana, kopuratu ta yori egin da, ta ona: emen ipiñi niñunetik, Yaube’k, onetsi ziñuzan. Noiz dagiket zerbait nere etxearen alde?»
  7. Laban’ek, esan zion: «Zer damaizuket?» Yakob’ek erantzun zion: «Ez didazu ezer eman beaŕ. Oŕa nere asmoa; onaŕtzen ba’didazu, geldituko naiz oraindik, zure saldoak yagon ta laŕatzen.
  8. Gaurtxe arakatuko ditut zure saldo guziak, arditartetik izpiltsu, nabaŕ ta aŕeak oro, ta auntz artetik izpiltsu ta nabaŕak oro alde bat bilduz; eta, ori daiteke nere saria.
  9. Biar, nere saria azteŕtzeko zatozkenean, nere zuzentasuna ezagun al izango duzu. Auntzetan izpiltsu edo nabaŕak eta ardietan beltzak ez daitezkenak oro, nik ostutzat etsi beitez». *
  10. Laban’ek erantzun zion: «Edeŕki: diozuna bedi.»
  11. Ta, egun artantxe, akeŕ eta auntz izpildun ta nabaŕak oro, ta ardi ta âri beltzak oro alde bat utzirik; eta, osterantzekoak bere semeei banaturik,
  12. Yakob’engandik egun bide uŕuti, aldendu ziran; ta, Yakob Laban’en beste auntz-ardiak laŕatzen gelditu zan.
  13. Yakob’ek zumaŕ, uŕitz ta astigaŕen muskiľak aŕtu ta batzuei azala kendu zien uneka, baŕne zuria une ayetan ager zedin.
  14. Ta, ala azaldutako muskiľak, saldoak edatera biltzen ziran ur-odi ta askaetan, sal doen auŕez-auŕe ipintzen zitun; arkera-aldian begietan zitzaten.
  15. Ta, muskilak begietan zeuzkatela, estaliak ziran ardi ta auntzek, ume zeŕendatsu izpildun ta nabaŕak zegizten. *
  16. Saldo au, Yakob’ek, beretzat bereizi ta lengo izpildun ta nabaŕen auŕez-auŕe bilduta euki oi dan tokietan yaŕtzen zun; ume aŕe (edo zuri edo beltzak oro) ostera, Laban’entzat ziran. Ta bere artaldea bereiz zeukan, Laban’en artaldera urbildu gabe.
  17. Gañera ere, lenbiziko bikoitean ardi edo auntzak estaliak ziran bakoitzean, Yakob’ ek, askaetan muskiľak begietan yaŕtzen zizkien, ayetara begiraturik umatu zeitezan.
  18. Ardi ta auntz argalei, umatzekoan, ez zien auŕean ezer yartzen. Oŕela umeŕi argalak Laban’entzat ziran, ta azkaŕak Yakob’entzat. *
  19. Eta, gure gizona aberastu zan oparo baño oparoago. Ta abere, neskame, gamelu ta asto asko izan zitun.

31

Laban’en eta Yakob’en arteko gaitzibideak

  1. Laban’en semeek zera  saten: «Gure aitak zeukan guzia Yakob’ek aŕtu, ta gure aitaren mamitik beretzat oŕenbesteko aberastasuna bildu du». Erasiok, Yakob’ek, aditu zitun.
  2. Laban’en auŕpegia ikusi zun; ta ara! ez zan, Yakob’entzat, len izaten zana.
  3. Yainkoak, gañera, Yakob’i esan zion: «Itzul zaitez zure gurasoen luŕera ta zure yayoteŕira. Ni izango naiz zurekin».
  4. Yakob’ek, bere artaldea laŕean zeukala etoŕtzeko deya, Eŕakel’i ta Lia’ri igoŕi,
  5. ta esan zien: «Zuen aitaren auŕpegia, niretzat len izaten zana ez dala ateman dut. Baña, nere aitaren Yainkoa nerekin dago.
  6. Ba-dakizute, nik, zain ta muin, zuen aitarentzat lan egin dudala.
  7. Zuen aitak, beŕiz, atzipetu nau; eta, saria askotan aldatu dit. Yainkoak, eragotzi dio, ordea, niri kalte egitea.
  8. «Zure saria, nabaŕak izan beitez» ba’ziostan, auntz ta ardi guziek ume nabaŕak zegizten; «zure sari, izpildunak izan beitez» ba’ziostan, auntz ta ardi guziek, ume izpildunak zegizten.
  9. Oŕela, zuen aitari, Yainkoak, ondasuna kendu; eta, niri eman dit.
  10. Izan ere, ernalaroan begiak ametsetan yaso nitularik, ardi ta auntzak estaltzen zituten âri ta akeŕ guziak nabaŕ, izpildun ta zeŕendatsu zirala, ikusi nun.
  11. Ta, Yainkoaren ainger uak, amets artan, esan zidan: «Yakob!» Nik: «Ona emen ni» erantzun nion.
  12. Ta, ark, esan zidan: «Yaso begiok, eta begira emeak estaltzen dituten akeŕak; guziak nabaŕ, izpildun ta zeŕendatsu. Laban’ek egin dizkizunak oro, ikusi bait-ditut.
  13. Oroikaŕi bat gantzutu, ta agintza bat egin zenion Bet-El’eko Yainkoa naiz Ni. Yaiki, orain, eŕi ontatik irten; eta, zure yayoteŕira itzul zaitez». *
  14. Eŕakel’ek eta Lia’k esan zioten: «Guretzat ere, gure aitarenean eskubide ta yarauntsirik gelditzen ote da? *
  15. Ez al gaitu aŕotz alakotzat izan? Ez al gaitu saldu? Ez al du gure dirua irentsi?
  16. Beraz, Yainkoak, gure aitari yoritasun osoa kendu ta guri ta gure semeei eman digun ezkero, Yainkoak agindu dizun guzia egizu».

Yakob’en igesa Ixaak’enganuntz

  1. Ordun Yakob yaiki zan, ta bere seme-emazteak gameluetan atondurik.
  2. Padan-Aram’en berak irabazitako artalde ta ondasun guziak bildu zitun, Kanaan luŕaldera, bere aita Ixaak’engana yoateko.
  3. Eŕakel’ek ere, Laban bere artaldeen mozketara irtena zalarik, bere aitaren terapak ostu zitun. *
  4. Ta, Yakob’ek Laban ara metaŕa atzipetu zun; itzik ari esan gabe, igesi aldentzen zitzayola.
  5. Zegokion guziarekin yaiki, ibaya igaro ta Galaad-mendiruntz igesi yoan zan. *
  6. Yakob’en igesa, Laban’i, irugaŕen egunean yakinerazi ziotenean,
  7. Laban, bere anayak berekin aŕtuta, aren biľa yoan zan; eta Galaad-mendian atzi zun.
  8. Baña, Yainkoak, Laban arametaŕari, gau-ametsetan azaldurik, esan zion: «Begira; ez onik ez gaitzik, Yakob’i ezer ere ez esan».
  9. Laban’ek Yakob idoro zunean, Yakob’ek bere kapaŕa mendian eraikita zeukan; ta, Laban’ek, berea ere, Galaad-mendian bere anayekin eraiki zun.
  10. Laban’ek, Yakob’i esan zion: «Zer egin duzu? nere alabak ostuka guda-atxiľotzat kentzen al dizkidazu?
  11. Zergatik irten zera ostuka, niretik, niri ezer esan ta adirazi gabe; pozez, zaldabez ta kitaraz igoŕi izango ziñuz ket, ba?
  12. Nere seme-alabak laztantzen ere ez nauzu utzi! Eroki, egin duzu beintzat, ori.
  13. Nere eskua, zuei kalte egiteko indaŕtsua da. Baña, zure aitaren Yainkoak, bart, agindu ta esan dit: «Begira; ez esan Yakob’i itz onik ezta gaiztorik ere».
  14. Orain, bertan, zure aitaren etxemiñez zoazan ezkero, zergatik ostu dizkidatzu nere yainkoak? *
  15. Yakob’ek, Laban’i, erantzun ta esan zion: «Zuri ezer esan gabe ni irtetea zure alabak kenduko ote zenizkidan belduŕarengatik izan da.
  16. Ta, zure yainkoei buruz, iñorenean idorotzen ba’dituzu, ua iľa izan bedi. Ikeŕ, zure zerbait nerean ote dan; eta, aŕ ezazu zuretzat». Eŕakel’ek ostuta zeuzkala, Yakob’ek ez bait-zekin.
  17. Laban’ek, Yakob’en kapaŕean, Lia’renean ta neskame bienean ikeŕita ere, ez zun ezer idoro. Ta, Lia’ren kapaŕetik irtenda Eŕakel’enera saŕtu zan.
  18. Bañan Eŕakel, terapak lenik aŕtu, ta gamelu-bastan ostenik zeuzkala, gañean eseri ta zegon. Laban’ek, kapaŕ guzia aztatu ondoren ez zun ezer idoro.
  19. Ta, Eŕakel’ek bere aitari esan zion: «Ez gaitzitu, ene yauna, zure auŕean yaiki ezin ba’naiz; emalegez bait-nago». Ta, Laban’ek biľa ibiľi aŕen, ez zitun terapak idoro. *
  20. Ordun, Yakob’ek, suminduta, Laban’i, larderiaz, esan zion: «Zertan ogen, zertan uts egin dizut, oŕen gogoŕ ni esesteko?
  21. Nere puskak oro azteŕtu ondoren, zer idoro duzu zurea zanik? Ipiñazu, emen, nere ta zure anayen begietan; ta, bion artean epaya bemate.
  22. Ogei urtez, moŕoi izan naiz zurean; urte ôtan, zure auntz-ardiek ez dute ekost egin; ta, nik ez dut zure artaldeetako ari bat ere yan.
  23. Saŕaskitua zanik, ez dizut bein ere ekaŕi; kaltea nere gain gelditzen zan; gauez naiz egunez ostuaren ordaña, nere eskutik zeneraman.
  24. Egunez beroak eta gauez izotzak eŕeta nengon; ta, loa nere begietatik aldentzen zan.
  25. Oŕela, zurean, ogei urtez moŕoi bizi izan naiz; amalau urtez zure alaba biengatik, sei urtez zure artaldearengatik. Gañera ere, saria askotan aldatu didazu.
  26. Nere aitaren Yainkoa, Abraham’en Yainkoa, Ixaak’ entzat itzalgaŕia, nere alde egon ez ba’litz, esku utsik, noski, orain igoŕiko niñuzuke. Ya inkoak, nere atsekabea ta nere eskuen lana begira ditu, ordea, ta bart ataŕatu zaitu».

Bien Artean Ituna

  1. Laban’ek, yardetsi zion: «Alaba oriek, nere alabak dira; seme oriek, nere semeak; artalde oriek, nere artaldeak; dakusazun guzia, nerea dut. Orain, beŕiz, nere alaba orien ta berek egindako semeen alde, zer egin dezaket?
  2. Ots, ba! zu ta biok elkaŕtu gaitezan; eta bego, nire ta zure artean oroikaŕi bat».
  3. Ordun, Yakob’ek, aŕi bat aŕtu ta oroikaŕitzat eraiki zun;
  4. ta bere anayei esan zien: «Aŕiak bildu itzazute». Ta bildutakoan aŕi meta bat egin ta aren gañean bazkaldu zuten.
  5. Laban’ek, Yegar-Saaduta izena ezaŕi zion, ta Yakob’ek Galed.
  6. Ta, Laban’ek esan zun: «Aŕi meta au, aitoŕtzat bego, gaurdanik, nere ta zure artean». Ta, argatik Galed izena, baita Mispa izena ere ezaŕi sion.
  7. Esan zun berebat: «Zaitzaľe bego Yaube, nere ta zure artean; elkaŕengandik biok aldentutakoan. *
  8. Nere alabak gaizki ba’ darabiltzizu, ta bizi diraño besteren bat emaztetzat aŕtzen ba’duzu, ez da gure artean aitoŕ dagiken gizonik; baña, Yainkoa da, gure artean aitoŕ egiteko». Beŕiro, Laban’ek, Yakob’i esan zion: «Oŕa, aŕi meta ori; oŕa, oroitaŕi ori, bion artean nik eraikita.
  9. Bego aŕi meta au, bego oroitaŕi au, bion artean.
  10. zure auŕka, ni meta ontatik oŕuntz bein ere igaroko ez naizala; eta, berebat, nere aurka, zu oroitaŕi ontatik onuntz bein ere igaroko ez zerala aitoŕtzeko.
  11. Abraham’en Yainkoa, ta Naor’en Yainkoa, ayen gurasoen Yainkoa, nere ta zure artean ebazle bedi». Yakob’ek ere, ala zin egin zun Ixaak’entzat Itzalgaŕi zan Arengatik.
  12. Gero, Yakob’ek, opari bat mendi gañean eskeñi zun; eta, bere senideak bazkaltzera deitu zitun. Bazkal ostean, gaua an egin zuten.

32

Manaain’en eta Panuel’en

  1. Argitu baño len, Laban yaiki zan; eta, bere seme alabei mun eman ta oneskuntza emandakoan, bere eŕira itzuli zan.
  2. Yakob, auŕera yaŕai zan; ta, Yainkoaren aingeru batzu bidera irten zitzazkion.
  3. Ikusi zitunean esan zun: «Yainkoaren gudarien egoitza-zelaia da ori». Ta, toki ari, Manaain izena ezaŕi zion.
  4. Andik, bere auŕean, geznariak, bere anai Esau’ri, Edom’eko Seir’a, bidali zizkion,
  5. ziotselarik: «Oŕa, zer esan beaŕ diozuten, nere nagusi, Esau’ri: «Au dio zure moŕoi Yakob’ek: Laban’enean, aŕotz bizi ta egon naiz gaurdaño. *
  6. Idi, asto ta artaldeak baditut; baita neskame ta moŕoyak ere. Ta, geznariok bidali dizkizut, zure adeya niretzat eskatzeko».
  7. Geznariak, Yakob’engana itzuli ziran esanez: «Zure anai Esau’rengana eldu gera; ta lareun gizonekin datoŕkizu».
  8. Ordun, Yakob’ek laŕi-laŕi ta saŕakioak aŕtuta, zekaŕtzin gizakume, gibeŕi abelgoŕi ta gameluak, bi sailtan bakandu zitun,
  9. esanez: «Sail bat Esau’k eraso ta yotzen ba’du, bestea gaizkatuko da».
  10. Gero Yakob’ek esan zun: «Nere aita Abraham’en Yainkoa! nere aita Ixaak’en Yainkoa! «Zure eŕira ta zure aideetara itzul zaitez, ta Nik on dagizuket» esan didazun Yaube Ori!
  11. Txikiegia naiz, ni zure moŕoi au, azaldu dizkidazun eŕuki ta kirmentasun audientzat. Yordan ori, nere makiľarekin igaro nun, ta orain sail birekin natoŕ.
  12. Yagon nazazu, aŕen, nere anai Esau’ren eskutik; belduŕ bait-naiz, ni nire semeak eta ayen amak poŕokatzeko etoŕiko ote zaidan.
  13. Zuk, beŕiz, esan didazu: «On egingo dizut; eta, zure yatoŕia zenbatu ezin dan itxasoko ondaŕa aña egingo dut». *
  14. Yakob’ek, gau ua an igarorik, zeuzkanetatik, bere anai Esau’ti ematekoa bereizi zun;
  15. beŕeun auntz ta ogei akeŕ; beŕeun ardi ta ogei âri;
  16. ogei ta amaŕ gamelu esnedun beren umeekin; beŕogei bei ta ogei txal; ta ogei astama ta amaŕ astakume.
  17. Taldeok, bere moŕoyei, banaka egotzi; eta esan zien: «Igaro nere auŕera, taldetik taldera arte bat utzirik».
  18. Ta auŕenari agindu au egin zion: «Nere anai Esau’k zuregana elduta, «norena zera? nora zoazkit? daramazun taldea norena da?» galdetzen ba’ dizu,
  19. esayozu: «Zure moŕoi Yakob’ena nauzu: ta, ori Esau nere nagusiari, ark bidaltzen dion opari bat da. Ara: zure moŕoi Yakob bera, gure atzean datoŕ».
  20. Bigaŕen, irugaŕen ta beste taldezayei agindu berbera egin zien, esanez.
  21. Idorotzean esayozute Esau’ri: «Ara, Yakob, zure moŕoya, gure atzean datoŕ». Bere baitan bait-zion: «Biyoa, nere auŕean, opari au, aren bekozkoa argitzeko; eta, gero auŕkeztuko natzayo; apika abegi ona egingo dit».
  22. Oparia, beraz, auŕeratu zuten; ta Yakob’ek gaua kapaŕdian igaro zun.
  23. Gau berean yaiki zan; ta bere emazte biak, neskame biak ta amaika semeak aŕturik, Yabok’eko ibia igaro zun.
  24. Ta, beretaŕak eta zekaŕen guzia igaroerazi zitun.

Yakob’i Ixrael izena ezaŕi

  1. Yakob, bakaŕik gelditu zan; eta, ara: gizon bat, arekin buŕukan egun sentirarte. *
  2. Gizon ark, Yakob, azpiratu ezin zula ikusirik, iztaŕ-giltzan ikutu egin zun; eta, iztaŕ-giltza, Yakob’i, gizon arekin buŕukatzean, zañartatu zitzayon.
  3. Ordun, gizon ark esan zion: «Utz nazazu; egun sentia bait-datoŕ». Yakob’ek, erantzun zion: «Onesten ez ba’ nauzu ez zaitut utziko».
  4. Gizonak. esan zion: «Nola duzu izena? «Ta Yakob’ek: «Yakob».
  5. Gizonak ordun Yakob’i: «Ez duzu gaurdanik, Yakob izena izango, Ixrael baño; Ya inkoari buruz garaitzaľe izanda gizonei ere garaituko zatzaz kie-ta. «Yakob’ek, galdetu zion: «Esaidazu, aŕen, zure izena». *
  6. Baña, beste ark, erantzun zion: «Zertarako, nere izena?» Ta, bertan oneskuntza eman zion.
  7. Yakob’ek, toki ari, Panuel izena ezaŕi zion, esanez: «Auŕpegiz-auŕpegi Yainkoa ikusita ere, bizirik bait-nago. *
  8. Yakob, Panuel’dik eguzki-soŕtzean, irten zan; eta auŕeruntz, iztaŕ-giltzaŕen, eŕenka zebiľen ibili.
  9. Argatik Ixrael’en semeek egundaño ez dute iztaŕ-giltz on doko kiriorik yaten, Yainkoak, Yakob’i, iztaŕ-giltzeko kirioa ikutu zion ezkero. *

33

Elkaŕ-Ikustea

  1. Yakob´ek, begiak yasota, Esau ikusi zun, lareun gizonekin beragana etoŕten. Ordun, bere semeak Lia’ri, Eŕakel’i ta bi neskemei banaturik,
  2. neskameak bere auŕekin auŕean yaŕi zitun; eta, Lia bere semeekin, ta Eŕakel Yose’rekin atzean.
  3. Ta, bera auŕeratu zan, ta luŕeraño zazpitan auzpezturik, bere anayarengana alderatu zan. *
  4. Esau’k, arengana leyatuz, laztandu zun; eta, lepotik zeutsala mun egin zion, bien ne gaŕez.
  5. Ta, begiak yasorik, aren emazte-semeak ikusirik, esan zion: «Zeintzu dira dakaŕtzizun oriek?» Ta, Yakob’ek esan zion: «Yainkoak, zure moŕoi oni emandako semeak».
  1. Ordun, neskameak beren semeekin uŕbildu ta auzpeztu zitzazkion.
  2. Uŕena, Lia ere bere semeekin uŕbildu, ta auzpeztu zitzayon, ta, gero Yose eta Eŕakel uŕbildu ta auzpeztu zitzazkion.
  3. Ondoren, Esau’k galdetu zion: «Zer da upatu dudan ainbesteko sail ua? «Yakob’ek, erantzun zion: «Zure adeya irabazteko opari bat».
  4. Bañan, Esau’k yardetsi zion: «Ba-dut aski, ene anaya; bego zurea zuretzat».
  5. Yakob’ek esan zion: «Ez, aŕen, ez! Zure edeŕa ba’daukat, tori nere eskutik emari au; Yainkoari auŕkezteko bezela, zuri auŕkeztu natzaizu-ta. *
  6. Aŕen! aŕ ezazu, eskeintzen dizudan adiguri au, Yainkoak aberastu bait-nau; eta, au, oro nerea bait-da». Oŕelako isiaŕen, Esau’k, adiguria aŕturik,
  7. Yakob’i esan zion: «Yaiki ta goazan; ni yoango naiz auŕelari».
  8. Baña, Yakob’ek yardetsi zion: «Oaŕ bedi, nere nagusia, auŕtxo minberak ardi ta bei umedunak dakaŕtzidala. Egun bateko nekea, aski leiteke, umeŕi guzia iltzeko. *
  9. Biyoa, nere nagusia, moŕoi onen auŕean; ni, beŕiz, mara-mara noake auŕen ta artaldeen ibilkeraz nere nagu siarengana, Seir’a eldu arte».
  10. Esau’k, esan zion: «Beude, aŕen, zurekin, nerekin etoŕitako zenbait». Ta, Yakob’ek, yardetsi zion: «Zertarako? zure adeya daukadan ezkero?»
  11. Esau, beraz, egun artantxe, bere bidetik Seir’a itzuli zan.
  12. Yakob, beŕiz, Sukot’a yoan zan; ta, etxe bat beretzat; eta bere abereentzat saletxeak eraiki zitun; argatik, toki ari Sukot izena ezaŕi zion.

Yakob Siken’a

  1. Andik, Padan-Aram’etik, irtetean, Yakob, Kanaan luŕaldean dagon, Siken-daŕen irira, zori onez eldu zan; eta, iriaren auŕez, alaz egin zun.
  2. Ta, bere kapaŕa landan eraiki ondoren, landa ua Siken’ en aita Emor’en semeei eun kesitaz erosi zien. *
  3. Ta, opaŕi bat, an eraikirik, El-Elohe-Ixrael izena ezaŕi zion.

*

34

Dina’ren arazoa

  1. Dina, Yakob’i Lia’k soŕtutako alaba, eŕiko neskatxak ikustera irten zan.
  2. Eŕiko nagusia, Emor Eu’taŕa zan; eta, Siken, aren semea, Dina ikusitakoan, artaz yabetu ta arekin etzan zan, indaŕez.
  3. Siken’en biotza, Yakob’en alaba Dina’ri itsatsi zitzayon; neska ua maite zun, ta biotzera mintzo izan zitzayon.
  4. Bere aitari, Emor’i, beraz, itz egin ta esan zion: «Neska txa ori iriskidazu emaztetzat».
  5. Bere alaba Dina’ri egindako iraña, Yakob’ek aditu zun. Baña, bere semeak artaldeekin laŕean bait-ziran, isilik egon zan ayek itzuli arte. *
  6. Emor, Siken’en aita, Yakob’engana etoŕi zan, arekin yarduteko.
  7. Ordurako, Yakob’en semeak, yazo zana entzunda, laŕetik itzuliak ziran; ta, samiñez ta aseŕez beterik zeuden, Yakob’en alabari egiñiko itsuskeria, Ixrael’entzat ezin eraman zeiteken irain bat zalako. *
  8. Emor’ek, itz egin ta esan zien: «Nere seme Siken’en biotza, suen alabari itsatsi zayo. Emayozute, aŕen, emaztetzat. *
  9. Eta, aidetu zaitezte gurekin. Izkiguzute zuen neskak; eta, gureak aŕ itzazute».
  10. Gurean gelditu zaitezte; luŕa aukeran duzute, bertan bizi, sal-erosketan ibili ta onibaŕak izateko.
  11. Siken’ek, gañera, Dina’ ren aita-nebaei esan zien: «Adiguri au egidazute; eta, zuek esan aña ba-damaizueket.
  12. Ezkonsaria ta eman beaŕ dizuedana geituz eskatu ezada zute. Zuek esan aña damaizue ket; neskatxa ori, beŕiz, emaztetzat idazute». *
  13. Baña, Yakob’en semeek, beren aŕeba Dina’ri Siken’ek egindakoagatik minduta, Si ken’i ta aren aita Emor’i atzipez erantzun,
  14. ta esan zieten: «Ezin egin dezakegu ori; erdaindu ez dan edonori gure aŕeba ematea iguingaŕi zaigu.
  15. Ala ere, gurean bezela, zuenean, aŕak oro erdainduko ba’lira, oŕtara bagentozkizueke.
  16. Aŕezkero, ba, gure alabak eman ta zuenak aŕtu ahal genizkizkizueke, eta, zuekin bizi geintezke eŕi bat izanez.
  17. Baña, guri entzun ta er dainduak izan nai ez ba’duzute, gure alaba artuta yoango gera emendik».
  18. Itzok, Emor’i, eta, aren seme Siken’i atsegin izan zitzazkien.
  19. Ta, mutiľa ori egiteko ez zan nagitu; Yakob’en alaba atsegingaŕi bait-zitzayon. Mutiľa ere, aitarenean beñena zan.
  20. Beraz, Emor ta Siken, aren semea, iriko atera yoan ziran; ta iritaŕei itz egin ta esan zieten. *
  21. «Gizon oriek, paketsu ditugu, beude gurean bizilagun, gurekin aŕ-emanak izanez; luŕa ayentzat ere alde orotara zabala bait-da. Ayen alabak, emaztetzat aŕtuko dltugu; eta, ayek, beŕiz, gureak.
  22. Au bakaŕik nai dute eŕi bat izanez gurekin bizitzeko; ayek bezela, gu ere, erdainduak izatea.
  23. Oŕezkero, ayen artalde, ondasun ta zamari guziak ere gureak izango dira. Alki gakizkion bakaŕik, gurekin geldi dai tezan».
  24. Iriko atean bildutako guziak, Emor’en ta aren seme Siken’en esana onaŕtu zuten; eta, iriko atean biltzen ziran aŕ guziek erdainkuntza yasan zuten.
  25. Irugaŕen egunean, erdainduak miñez zeudela, Yakob’ en seme ta Dina’ren neba ziran Simeon ta Lebi’k, ezpata bana zekartela, irian bipilki saŕturik, aŕ guziak il zituten. *
  1. Emor ta Siken, aren semea ere, ezpataz il ta Siken’en etxetik Dina aŕtuta irten ziran.
  2. Ta, Yakob’en semeek, saŕaskira yo ta iria laŕutu zuten, beren aŕebari egindako itsuskeriarengatik.
  3. Irian ta laŕean zeuden abelgoŕi ta zamariak oro aŕtu.
  4. Eta, iľen on guziak, ayen auŕtxo ta emazteak atzemanez etxe guziak ustu zituten.
  5. Ordun, Yakob’ek, Simeon’i ta Lebi’ri esan zien: «Inka goŕian yaŕi nauzute, luŕaldeko kanaandaŕ eta pereztaŕei goŕotagaŕi ni egiñez. gutxi bait-gera gu; ta ayek nere auŕka bilduko dira, ta ilko naute; eta, ni nere etxe guziarekin poŕokatuak izango gera». *
  6. Yardetsi zioten: «Gure aŕeba, beŕiz, ez al dute oriek ematxaŕ bat bezela erabiľi?»

35

Yakob Bet-El’a

  1. Yainkoak, Yakob’i, esan  zion: «Yaiki, Bet-El’a igota an egon zaitez. Ta, bertan, opamai bat, zure anai Esau’rengandik iges egitean ageri izan zitzaizun Yainkoari eraikiozu».
  2. Yakob’ek, bere etxekoei ta arekin zeuden guziei esan zien: «Zuen artean daitezken yainko aŕotzak alde eragitzizute; garbitu zaitezte, ta yazkiak aldatu itzazute». *
  3. Yaiki ta Bet-El’a igo beaŕ dugu, laŕialdian nitzaz eŕuki izan ta bidean nirekin egon dan Yainkoari opamai bat daraikiodan».
  4. Beraz, zeuzkaten yainko aŕotz ta belaŕietako guziak Yakob’i eman zizkioten, ta Yakob’ek Siken ondoko arizpean luŕperatu zitun.
  5. Ori egin ondoren, bidea aŕtu zuten. Inguruko eŕietan, Yainkoaren izua soŕtua zan; eta Ixrael’en semeak, iñork ez zitun atzetik esetsi.
  6. Yakob, arekin zeuden lagun guziekin, Kanaan luŕaldean dagon ta orain Bet-El deritzan Luz’a, etoŕi zan.
  7. Ta, an opamai bat eraiki zun; eta, bere anayarengandik igesi zebiľanean Yainkoa bertan ageri izan bait-zitzayon, toki ari Bet-El izena ezaŕi zion.
  8. An il, ta Bet-El baŕenean, Negaŕ-Arte orain deritzan artepean, eortzia izan zan Debora, Eŕebeka’ren iñudea.

Yainkoaren ageŕaldi beŕia

  1. Padan-Aram’etik itzultzean, beŕiro, Yainkoa ageri izan zitzayon; eta, onetsi zun,
  2. ziotsalarik: «Duzun Yakob izena, ez duzu gerokoan izango; Ixrael izena, baizik». Eta Ixrael, izena ezaŕi zion.
  3. Ta, gañera, esan zion: «Yainko guziz altsua naiz Ni. Azi ta kopuratu zaitez. Eŕi bat eta eŕitalde bat zuregandik soŕtuko dira; eta, baita eŕege-yatoŕiak, zure giltzuŕunetatik.
  4. Abraham’i ta Ixaak’i eman nien luŕaldea, zuri ere ba-damaizuket, zure ondotik zure yatoŕiarentzat dadin».
  5. Ori esandakoan, Yainkoa, goruntz aldendu zitzayon.
  6. Ta, Yainkoaren mintzaldi ontako tokian, Yakob’ek, aŕizko oroikaŕi bat eraiki; eta, aren gañean edaleskeintza bat egin, ta olioa ixuri zun. *
  7. Ta, Yainkoak, toki artan itz egin ziola-ta, Yakob’ek, Bet-El izena ezaŕi zion.

Eŕakel’en eriotza

  1. Gero, Bet-El’dik irten ziran; eta, Eparata’raño, arte luzetxo bat oraindik zanean, Eŕakel erdi zan, erditze zaľez gero.
  2. Erdimiñez zegolarik, emagiñak esan zion: «Ez belduŕtu: ori ere, seme duzu-ta».
  3. Azken-arnasetan ta iľuŕen zalarik semeari Ben-Oni izena ezaŕi zion; bañan, aitak Benyamin izena ipiñi zion. *
  4. Eŕakel il zanean, Epara ta’rako bidean, gaurko Bet-Leen’en eortzi zuten.
  5. Gero, Ixrael’ek, andik irtenda, bere etxola Migdal-Eder-aruntzago yaŕi zun.
  6. Aren iľobi gañean, Yakob’ek oroikaŕi bat eraiki zun: ta iľobiko oroikaŕi au gaurdaño dago. *
  7. Ta, bazteŕalde artan Ixrael bizi zala, Eŕuben, bere aitaren oaide Bala’rekin etzan zan; ta, Ixrael osoak ori aditu zun. Yakob’en semeak, amabiok izan ziran:
  8. Lia’ren semeak: Eŕuben, Yakob’en seme lena; Simeon, Lebi, Yuda, Ixakar, ta Zabulon.
  9. Eŕakel’enak: Yose ta Benyamin.
  10. Eŕakel’en neskame, Bala’ ren semeak: Dan eta Neptali.
  11. Lia’ren neskame Zelpa’ renak: Gad eta Aser. Auek dira Yakob’en semeak, eta Pada-Aram’en yayo ziran.

Ixaak’en eriotza

  1. Andik, Yakob, bere aitarengana Eboron deritzan, Kiriat-Arbe’ra, yoan zan; an, aŕotz egonak izan ziran Abraham ta Ixaak.
  2. Ixaak’en egunak, eun ta larogei urte izan ziran.
  3. Ixaak, akituta il zan; eta, egunez beterik, beretaŕei bildu zitzayen. Ta, bere semeek Esau’k eta Yakob’ek, eortzi zuten.

36

Esau ta Edom’etaŕak

  1. Ona emen, Edom’etaŕen  aita Esau’ren ondorengoak Seir mendian. *
  2. Esau’k, Kanaan’go alaba tartetik, bere emazteok aŕtu zitun: Ada, Elon Et’etaŕaren alaba; Oolibama, Ana’ren ta Sebeon Eu’taŕaren alaba;
  3. ta Basemat, Ismael’en alaba, Nabayot’en aizpa.
  4. Ada’k, Esau’ri, Elipaz soŕtu zion; Basemat’ek Eŕauel;
  5. ta Oolibama’k Yehus, Yaelon ta Kore sortu zizkion. Auek dira, Kanaan luŕaldean, Esau’k izandako semeak.
  6. Bere emazte, seme-alabak eta bere etxeko lagun guziak, baita bere saldo, zamari ta Kanaan’go luŕean irabazitako ogasun guziak ere aŕtuta, Esau, beste bazteŕalde batera, bere anai Yakob’en begitandik leko yoan zan.
  7. Elkaŕekin bizitzeko, laŕegia bait-zan ayen yoritasuna, eta, aurkintza ez zan ayen artalde aundientzat naikoa.
  8. Esau, edo beste izenez Edom, Seir mendian bizi zan, beraz.
  9. Seir mendian, Edom’en aita Esau’ren etoŕia au da.
  10. Auek, Esau’ren semeen izenak: Elipaz, Esau’ren emazte Ada’ren semea; ta Eŕauel, Esau’ren emazte Basemat’en semea.
  11. Elipaz’en semeak: Tamen, Omar, Sepo, Gatan ta Kenez.
  12. Esau’ren seme Elipaz’ek, bere oaide Tamna’gandik Amalek soŕtu zun. Auek dira, Esau’ ren emazte Ada’ren semeak.
  13. Eŕauel’en semeak: Nayat, Zara, Sama, ta Meza. Auek dira Esau’ren semeak, bere emazte Basemat’en aldetik.
  14. Esau’ri, bere emazte, ta Sebeon’en seme Ana’ren alaba Oolibama’k, soŕtu zizkion semeak: Yehus, Yaelon ta Kore.
  15. Esau’taŕen sendiburuak, Esau’ren lenseme Elipaz’en eŕotik: Teman, sendiburu; Omar, sendiburu; Sepo, sendiburu; Kenaz, sendiburu.
  16. Kore, sendiburu; Gatan, sendiburu; Amalek, sendiburu. Auek dira, Elipaz’en eŕotikako sendiburuak Edom luŕaldean; Ada’ren ondorengoak guziak.
  17. Esau’ren semeak Eŕauel’ en eŕotik: Naat, sendiburu; Zara, sendiburu; Sama, sendiburu; Meza, sendiburu. Auek dira Eŕauel’en seme sendiburuak; Esau’ren emazte Basemat’en ondorengoak guziak.
  18. Esau’ren emazte Oolibama’ren semeak Yehus, sendiburu; Yaelon, sendiburu; ta Kore, sendiburu. Auek dira Esau’ren emazte ta Ana’ren alaba Oolibama’ren seme sendiburuak.
  19. Auek dira Esau’ren semeak eta ayen sendiburuak: Ori da Edom.
  20. Ona, beŕiz, luŕa lenik zeukaten Seir Oŕ’taŕaren semeak: Lotan, Sobal, Sebeon, Ana.
  21. Dison, Eser, ta Disan. Auek dira Or’taŕen sendiburuak, Seir’en semeak Edom luŕaldean.
  22. Lotan’en semeak: Ori ta Eman: ta Lotan’en alaba, Tam na.
  23. Sobal’en semeak: Aluan, Manaat, Ebal, Sepo ta Onan.
  24. Sebeon’en semeak: Aya ta Ana. Ana au da basoan ur beroa upatu zuna; bere aita Sebeon’en astozai zegoanean.
  25. Ana’ren semeak: Dison ta Oolibama, Ana’ren alaba. *
  26. Dison’en semeak: Am dam, Esebam, Yetaran ta Karau.
  27. Eser’en semeak: Balan, Zauan, ta Akan.
  28. Disan’en semeak: Us ta Aran.
  29. Auek dira Oŕ’taŕen sen diburuak: Lotan, sendiburu; Sobal, sendiburu;
  30. Dison, sendiburu; Eser, sendiburu; ta Disan, sendiburu. Auek dira Or’taŕen sendiburuak, sendika, Seir’en luŕaldean.
  31. Ona, beŕiz, Ixrael’daŕen artean eŕegerik izan baño len, Edom luŕaldean eŕege izanak. *
  32. Bela, Beor’en semea, Edom’eko eŕege izan zan; ta, aren iria Denaba zeritzan.
  33. Bala il zala, aren orde Yibab Bosra’koa, Zara’ren semea eŕege izan zan.
  34. Yobab il zala, aren orde Usan Teman’daŕa eŕege izan zan.
  35. Usan il zala, aren orde Adad, Badad’en semea Moab’ eko landan Madian poŕokatu zuna, eŕege izan zan; ta, aren iria Abit zeritzan.
  36. Adad il zala, aren orde Semla Masreka’koa eŕege izan zan.
  37. Semla il zala, aren orde Saul, Eŕoobot-Naar’koa eŕege izan zan.
  38. Saul il zala, aren orde Baal-Anan, Akbor’en semea eŕege izan zan.
  39. Baal-Anan Akbor’en semea il zala, aren orde, Adar izan zan eŕege. Aren iria Pau zeritzan; ta Meetabel aren emaztea, Metered’en alaba zan; Metered, beŕiz, Mezaab’en alaba zan.
  40. Auek dira, Esau’taŕen sendiburuak, beren izeneko leñuka ta eŕika; Tamna, sendiburu; Alua, sendiburu; Yetet, sendiburu.
  41. Oolibama, sendiburu; Ela, sendiburu; Pinon, sendiburu.
  42. Kenez, sendiburu; Te man, sendiburu; Nabsar, sen diburu.
  43. Magdiel, sendiburu; ta Iran, sendiburu. Auek dira, Edom’eko sendiburuak luŕaldeka. Au, Esau izan zan; Edom’ en aita.

37

Yose’ren ametsa

  1. Yakob’ek, bere egoitza,  Kanaan luŕaldean, bere aita aŕotz-zuŕian bizi izan zan aurkintzan, yaŕi zun.
  2. Ona, emen, aren sendiaren goraberak. Yose, amasei urteko zala, bere aitaren emazte Bala ta Zelpa’ren semeen mutiltzat, bere anayekin ardiak laŕatzen ari izaten zan; eta noizpait bere aitari ogen lotsagaŕi batez salatu zizkion.
  3. Gañera, Yakob’ek, zaŕtzaroan yayo bait-zitzayon Yose, beste semeak baño maite ago zun; eta, ari soñeko tximen bat egin zion. *
  4. Yose’ren anayek, aitari maiteena zitzayola ikusita, goŕoto zuten; eta, ezin erausi zuten arekin adiskidez.
  5. Goŕoto ori, areagotu zitzayen, Yose’ek, bere amets bat azaldu zienean. *
  6. Entzun, otoi esan zien— izan dudan ametsa.
  7. «Aloŕean balak lotzen ari giñan; ta ara! nere bala yaiki ta zutik yaŕi zan; zuen balak, beŕiz, baranoan makuŕtzen zitzazkion».
  8. Aren anayek esan zioten: «Eŕege izango ote zatzazkigu, beraz? Yabe izango ote zaitugu?» Ta, aren ametsa ta itzak zirala-ta, ayen goŕotoa areago egin zan. *
  9. Beste amets bat izan, ta anayei azaldu zien, oŕela: «Amets beŕi bat izan dut. Eguzkia, iľargia ta amaika izaŕ guŕka zegozkidan».
  10. Amets au, bere aitari ta anayei azaldu zienean, aitak akaŕ egin ta esan zion: «Egin duzun amets ori zer da? Nik, eta zure amak, eta anayek zure auŕean auzpeztera yoan beaŕko ote dugu?» *
  11. Anayek bekaitzez zekusten; eta aita gogoetatsu zebiľen, isilik.
  12. Artaldea laŕatzeko, Yose’ ren anayak Siken’a yoan ziralarik,
  13. Ixrael’ek, Yose’ri esan zion: «Ez al dira, Siken'en, zure anayak, artaldearekin? Zatoz, ayengana igoŕ zaitzadan». Yose’k esan zion: «Ona emen ni».
  14. Yakob’ek, Yose’ri: «Zoaz, orain, anayak eta artaldea nola dauden ikustera; niri esateko». Eboron ibaŕetik igoŕi zun, ta Yose Siken’a yoan zan.
  15. Landan baŕna, bidekaturik, zebiľala, norbaitek galde egin zion: «Noren biľa zabiltz?»
  16. Yose’k, erantzun zion: «Nere anayen biľa: esaidazu, aŕen, non diran artaldearekin».
  17. Gizon ark, esan zion: «Emendik alde egin dute; ta aditu diet esaten: «Goazan Dotain’a». Ordun, Yose’k, ayetara yoanda, Dotain’en idoro zitun.
  18. Uŕutitik ikusi zuteneko urbildu zitzayen baño len ua iltzeko itundu ziran.
  19. Elkaŕi bait-ziotsaten: «Ara! ba-zetoŕek yaun ameslari ori.
  20. Zatozte, ba, txautu ta urtegiren batera yaurtitzera; eta, esango dikagu: «Basiize batek irentsi dik». Ordun ikusiko dikagu, zer itukan aren ametsak». *
  21. Eŕuben’ek, ori entzunda, ayen eskutik yarein zun, esaka: «il ez».
  22. Ta, ayen eskuetatik Yose atera; eta, aren aitari biuŕtzeko, Eŕuben’ek esan zien: «Ez ixuri odolik; basoko urzulo ontara yaurtazute, ta eskurik ez ezayozute gañera ezaŕi».
  23. Bere anayengana, Yose, eldu zaneko, soñekoa, soñeko tximen ua, erantzi zioten;
  24. eta, bera, atzirik urtegira saŕtu zuten; urtegia utsik zegon, ordea, ta artan urik ez zan.
  25. Ori eginda, bazkaltzeko eseri ziran; ta, begiak yasorik, so egin zuten. Ta, ara! ismaeldaŕen aldra bat, Galaad’etik zetoŕen, Aigito’rako luŕingai, lerdo ta ladana gameluetan zekaŕtela.
  26. Ordun Yuda’k bere anayei esan zien: «Zer irabaziko dikagu, gure anaya iltzetik, eta aren odola estaltzetik?
  27. Gure eskuak aren odolez kutsatu ez-baña, obe duk, ismaeldaŕ oriei saltzea; gure anai ta gure aragi duk-eta». Anayek, oaŕa onaŕtu zuten;
  28. Ta sal-erosle madiandaŕak igarotzen ziranean, Yose, urtegitik iradoki ta aterarik, ogei sikel ziľaŕetan ismaeldaŕei saldu zieten; eta, auek Aigito’ra eraman zuten.
  29. Eŕuben, urtegira yoan zan; ta ara! Yose an ez.
  30. Ordun, bere yazkiak uŕatu zitun; eta, anayengana biuŕturik esan zien: «Mutiľa ez duk ageri. Nora yoango nauk?»*
  31. Ayek, Yose’ren soñekoa aŕtu zuten; eta, antxume bat lepo egiñik, aren odolez busti ondoren,
  32. soñeko apain ua beren aitari igoŕi zioten, gezna onekin: «Au upatu dugu; ikusizu zure semearen soñekoa ote dan».
  33. Aitak, ezagun eta esan zun: «Nere semearen soñekoa da! basiizeren batek irentsi du! zatitua da, Yose!»
  34. Ta, bere yazkiak uŕatu ta geŕian zoŕo bat yantzirik, Yakob’ek, bere semearen eriotzagatik egun askotan negaŕ egin zun.
  35. Aren, seme-alaba guziak, aita pozteaŕen etoŕi ziran; pozaldirik ez zun, ordea, aŕtu nai, esanez: «Negaŕaren-negaŕez, luŕpera, nere semearengana yetxiko naiz». Oŕela, aitak semea deitoratzen zun. *
  36. Bitartean, madiandaŕek, Aigito’n, Putipar’i, Parao’ren yauregiko gudalburuari, Yose, saldu zioten.

38

Yuda’ren sendia

  1. Egun ayetan Yuda bere  anayengandik aldendu ta Ira zeritzan Odolan’go gizon batengana bazteŕtu zan.
  2. An, kanaandaŕ baten alaba, Sue zeritzana ikusi zun; eta emaztetzat aŕturik, arengana saŕtu zan.
  3. Sue’k, auŕ bat soŕtu ta argitaratu zun; eta, Er izena ezaŕi zion.
  4. Gero, beste auŕ bat soŕtu ta argitaratu zun; eta, Onan izena ezaŕi zion.
  5. Beŕiz ere, auŕ bat soŕtu ta argitaratu zun; eta, Sela izena ezaŕi zion; ta, argitaratu zunean Kezib’en zegon.
  6. Yuda’k, Er’i, bere lensemeari, Tamar zeritzan neska bat eman zion.
  7. Er, Yuda’ren lensemea, Yaube’ren begietan gaiztoa zan, eta, Yaube’k il egin zun. *
  8. Yuda’k Onan’i esan zion: «Saŕ zaitez zure anayaren alargunarengana, ta aide zaizun arekin, ezkondu zaitez, zure anayari yatoŕia soŕtzeko». *
  9. Bañan, Onan’ek yatoŕi ua beretzat izango ez zula ezagunda, bere anayaren alargu narengana saŕtzen zanean, azia luŕean ixurtzen zun; bere anayari yatoŕia ez pizteko. *
  10. Oŕelako egitea, Yaube’ ren begietan nazkagaŕi izan zan, eta Yaube’k, Onan ere, il zun.
  11. Ordun, Yuda’k bere eŕain Tamar’i esan zion: «Geldi zaitez alargun zure aitarenean, Sela, nere semea, azten dan bitartean». Bere baitan bait-zion: «Ba-leiteke, ba, ori ere bere anayak bezela iltzea». Beraz, Tamar irten ta bere aitarenean bizi izan zan.
  12. Egun asko igarota, Sue, Yuda’ren emaztea il egin zan. Iľeta ondoan, Yuda, Ira Odolan’daŕarekin, Tamna’ra, bere ardien motzaľeengana igo zan.
  13. Tamar’i, norbaitek esan zion: «Zure aitagiaŕeba, bere ardien mozketara doa».
  14. Ordun, Tamar, alargun-yazkiak utzi, eta, bere burua oyal batez estalirik, Enain’en atean, Tamna’rako bideondoan eseri zan; Sela azia izan aŕen, senaŕtzat ez zemayotela bait-zekusan.
  15. Yuda’k, Tamar, ikusi zun; eta, aren auŕpegi-estalkiaŕen emagaldu bat zalakoan,
  16. bidetik sayestuz arengana yo, ta esan zion: «Utz nazan, otoi, iregana saŕtzen». Ez bait-zun, bere eŕaña zala igaŕtzen. Tamar’ek, esan zion: «Zer emango didak niregana saŕtzeko?»
  17. Yudak, erantzun zion: «Saldoko antxume bat igoŕiko diñat». Tamar’ek, yardetsi zion. «Igoŕi arte, oŕatiño baikuntza bat idak».
  18. Yuda’k, esan zion: «Zelako baikuntza emango diñat? «Tamar’ek erantzun zion: «Ire eraztuna, ire goroitea ta eskuan dakaŕkan makiľa». Yuda’k eman zizkion, ta arengana saŕtu zan; eta, emakumea izoŕa gelditu zan. *
  19. Ta, yaikirik andik yoan zan; eta, estalkia utzita, bere alargun-soñekoa yantzi zun.
  20. Yuda’k, bere lagun Odolan’daŕen bitartez, antxumea igoŕi zion, emakume aren eskutik atzera baikuntza aŕzeko. Bañan, Odolan’daŕak ez zun emakumea idoro.
  21. Bertako gizonei galde egin zien: «Non dago, Enain’ ako bide ondoan zegon emagaldua?» Ta erantzun zioten: «Emen ez da emagaldurik izan»
  22. Yuda’rengana itzulirik, beraz, esan zion: «Ez dut emakumea idoro. Ostera ere, ango gizonek esan didate: «Emen ez da emagaldurik izan!»
  23. Ordun, Yuda’k esan zun: «Beuka beretzat, nardagaŕi ez gaitezan».
  24. Iruren bat iľabeteren buruan, Yuda’ri, gezna au eldu zitzayon: «Tamar, zure eŕaña, akets egindakoan, izoŕa da». Yuda’k, esan zun: «Atera eza zute, ta eŕea bedi».
  25. Atera zutenean, bere aitagiaŕebari gezna au bidali zion: «Auen yabe dan gizonak izoŕa egiña naiz». Ta yaŕai zan esaten: «Ikusi noren diran, eraztun, goroite ta makiľa».
  26. Yuda’k, ezagun zitun ta esan zun: «Ni baño zuzenagoa da; ez bait-diot Sela, nere semea, senaŕtzat eman». Ta, geroenean ez zan arengana saŕtu.
  27. Ertaldira orduko, ara, bizkiak aren sabelean.
  28. Ta, ertaldian bertan bizkietato batek eskua atera zun, ta emagiñak eskutik eldu ta, ari goŕi bat lotu zion, esanez: «Au soŕtu da auŕena». *
  29. Bañan, auŕak eskua atzeratu, ta aren anaya irten zan. Ordun emagiñak esan zun: «Nola egin duk ziŕikitu ori?» Ta, Pares izena ezaŕi zion.
  30. Gero soŕtu zan aren anaya, ari goŕia eskuan. Ta, Zara izena ezaŕi zioten.

39

Yose Putipar’enean

  1. Aigito’ra, Yose, eraman  zutenean, ara eraman zuten ismaeldaŕei, Putipar aigitoaŕak, Parao’ren yauregiko gudalburuak, erosi zien.
  2. Yaube, Yose’rekin bait-zan; Yose, orotan garatzen ziyoan; eta bere nagusi aigito aŕarenean bizi zan. *
  3. Nagusiak, auteman zun, Yaube Yose’rekin zegola; eta, aren eskuetan egintza guziak, Yaube lagun, obetara ziyoazala.
  4. Oŕela, Yose’k, bere nagu siaren edeŕa zeukan; eta, moŕoi zitzayon. Ta, nagusiak, bere etxeko buru yaŕi zun, aren eskuetan dana utzirik.
  5. Bere etxeko buru; eta, bere on guzien arduradun Yose yaŕi zuneko, beŕiz, aren edeŕez Yaube’k aigitoaŕaren etxea onetsi zun; eta, Yaube’ren oneskuntzak, etxean ta landan zeuzkan on guziak geitu zizkion.
  6. Bereak oro Yose’ren eskuan utzi zitun; Yose’k legi kenik ikeŕtzeke, yaten zun ogia ez ba’zan. *

Yose’ren zintzotasuna

  1. eta, alako batean, aren nagusiaren emazteak, Yose’rengana begiak yasorik, esan zion: «Etzan zaitez nerekin».
  2. Yose’k, uko egin eta, bere nagusiaren emazteari esan zion: «Nere nagusiak, dana nere eskuan utzi dit, etxean dauka nik nirekin ikeŕtzeke.
  3. Etxe ontan, ni baño aundiagorik iñor ez da; ta zerori baizik ez dit ezer eragotzi, emazte zaitu-ta. Yainkoa irain duz oŕenbesteko okeŕa nola negike, ba? *
  4. Egun oro, emakumeak, Yose’ri oŕela zirikaekin aŕen, ez zitzayon, Yose, ari ondoan etzatera, ta arekin nastera makuŕtu.
  5. Alako egun batean, Yose, bere eginbiderako etxera saŕtu zan; eta, gizonik bat ere bertan ez zalarik,
  6. emakumeak yazkitik el du zion «etzan nirekin» esaka. Baña, Yose, yazkia aren eskuan utzirik, itzuri; eta, etxetik irten zan. *
  7. Eskuan bere yazki ua uzten ziolarik, Yose itzuri zala ikustean,
  8. emakumeak etxekoei ots egin ta esan zien: «Ikus!!: mutil ebertaŕ ori gutzaz nausatzeko ekaŕi digute. Nirekin etzateko eldu bait-zait; argatik ots egin dizuet.
  9. Baña nire ots eta deadaŕak entzutean, bere yazki au nere ondoan utzirik, igesi irten da».
  10. Emakumeak, Yose’ren yazkia, bere nagusia etoŕi arte bere ondoan utzi zun.
  11. Ta etoŕi zanean, itzok esan zizkion: «Ekaŕi diguzun moŕoi ebertaŕa eldu zait, ni kutsatzeko.
  12. Baña, otsa yaso ta deadaŕ egin dudalarik, landara igesi yoan da, bere yazki au nere ondoan utzita.
  13. Ara, zer egin didan zure moŕoyak». Nagusiak, bere emaztearen itzok adituta, aseŕez irakiñik,
  14. Yose, atzeman ta eŕegeren atxiľoak loturik zeuden gazteluko tokian, itxi zun. Ta, Yose’k, atxiľotegian egon beaŕ izan zun.
  15. Yaube, Yose’rekin zegon, ordea, bere adeya arengana makuŕtuz; eta, atxiľozaiaren begietan adeigaŕi egin zun.
  16. Atxiľozayak, etxe artako atxiľo guziak, Yose’ren ardurapean utzi zitun; eta, an egin beaŕ zan guzia, Yose’k egiten zun.
  17. Atxiľozaya, Yose’ren eskuan dana utzirik, ezertxoren ayolagabe zegon, Yaube Yose’rekin zegolako; eta, Yose’k zegiña Yaube’k auŕera zeramalako.

40

Amets-Azaltzaľe

  1. Guzion ondoren, Aigito’ko eŕegeren edarizaiak eta okiñak, beren nagusi Aigito’ko eŕegeri okeŕ bat egin zioten.
  2. Eta, Parao’k bere moŕoi bi ayen auŕka, edarizai eta okiñaren auŕka, aseŕetuta,
  3. atxiľozayaren ardurapean, atxiľotegian itxi zitun, Yose loturik zegon toki berean. *
  4. Atxiľozayak, ayen ardura Yose’ri egotzi zion; eta, Yose’k aŕtu ere bai. Oŕela, zenbait egun atxiľotegian egon ziran.
  5. An itxirik zeudela, biek, Aigito’ko eŕegeren edarizaya eta okiña izanek, amets egin zuten gau batean, nork bere ametsa, asmakizun banarekin.
  6. Goizean, Yose’k, ayengana eldurik, so egin zien; eta, ara! betiľunik zeuden.
  7. Beraz, beren nagusiaren atxiľotegian arekin zeuden Parao’ren moŕoi ayei galdetu zien: «Zergatik gaur auŕpegi iľunok?»
  8. Erantzun zioten: «Amets egin dugu; eta, asmalaririk ez da emen». Yose’k esan zien: «Asmatzea, beŕiz Yainkoari ez al dagokio? Txosten idazute». *
  9. Edarizai nagusiak, bere ametsa, Yose’ri, zabaldu zion, esanez: «Ametsetan ari nintzala, ara! mâtsondo bat nere auŕean, iru ayendun.
  10. eta mâtsondoa erne ala, loreak artan ageri eta mulkoetan mâtsak eldu ziran».
  11. «Nik Parao’ren katiľua eskuan nekaŕela, mâtsak aŕtu eta Parao’ren katiľura urtu ondoren katiľua Parao’ri eskura nemayon».
  12. Yose’k esan zion: «Au da ametsaren azalkuntza: Iru ayenak iru egun dira;
  13. eta, iru egunon ondoren, Parao’k goratu eta lengoratuko zaitu; eta katiľua eskura emango diozu, len edarizai zintzayonean bezela.
  14. Ez ântzi, ordea, nitzaz, onaldian; eta, eŕuki zakit, otoi, Parao’ren auŕean, atxiľotegitik atera nazan.
  15. Ostuka atera bait-naute ebertaŕen luŕetik; bai orixe, eta, onaraz gero ez dut ezer egin, itzalpe ontara ekaŕia izateko lain». *
  16. Okinburuak, Yose’ren azalkuntza atsegintsu au adituta, esan zion: «Ametsetan ari nintzan ni ere; eta, ara! nere buru gañean iru otaŕe zuri, iru ogi txuriekin.
  1. Gañeko otaŕean, okintzari dagozkion edotariko yanariak, Parao’rentzat; eta, an dik txoriak yaten».
  2. Yose’k yardetsi eta esan zion:
  3. «Au da azalkuntza: iru otaŕak, iru egun dira; eta, egunon buruan, Parao’k lepo egingo zaitu eta abe batetik esegiko; eta, txoriek, gañetik, zure aragia irentsiko dute».
  4. Irugaŕen egunean, Parao’k, bere yayoteguna ospatzeko, bere moŕoi guziei oŕits bat gertu zien; edarizai nagusiaz eta okinburuaz oroituta,
  5. edarizai nagusia bere eginbidera lengoratu zun; eta, onek edaria Parao’ri eskura eman zion; okinburua, beŕiz, abetik esegi zun, Yose’k azaldu zienez.
  6. Bañan, edarizai nagusia, Yose’z gogoratu beaŕean, artaz ântzi zan. *

41

Parao’ren amets bi

  1. Bi urteren buruan, Parao’k, amets au izan zun: Ua, ibai ondoan zegon:
  2. eta, ara! zazpi bei lazoz edeŕ, eta aragiz mardul, ibaitik igota, belaŕa yaten asi ziran.
  3. Sostean, ayen ondoren beste zazpi bei lazoz ezain eta aragiz argal, ibaitik igota, lengoen auŕez, ibai ondoan azaldu ziran.
  4. Eta, ara!: bei ezain eta argalok, lazo edeŕeko bei mardulak yan zituzten. Ordun, Parao, esnatu zan.
  5. Beŕiro, lo; eta, amets egin zun, ordea: eta, ara! zorten ber-beretik zazpi galburu aletsu eta edeŕ garai;
  6. eta, ayen ondoren zazpi galburu mê eta saŕgoriz zizpil ernetzen.
  7. Zazpi galburu meaŕok, beŕiz, zazpi galburu aletsu eta edeŕak irentsi zituten. Ordun, Parao, esnatu egin zan. Oŕa, ametsa.
  8. Goiza eldu zanean, biotza armindu zitzayolata, Aigito’ko azti eta yakitun guzieri, deitzaľeak igoŕi zizkien etoŕtzeko; eta, bere ametsa zabaldu zien; ez zan, ordea, Parao’ri azaldu zezayokenik. *
  9. Ordun, edarizai nagusiak, Parao’ri, esan zion: «Nere ogenaz gaur oroitzen naiz.
  10. Parao’k, bere moŕoyen aurka aseŕetuta, ni eta okinburua gudalburuaren etxeko atxiľotegian yaŕi giñuzan.
  11. Eta, gau batean, biok nori berea iragaŕtzen zigun amets bana egin genun.
  12. Gurekin, mutil ebertaŕ urli bat, gudalburuaren moŕoia, an zegon. Gure ametsak zabaldu genizkion; eta, ark amets bien azalkuntza, nori berea gero, eman zigun.
  13. Eta, ark azaldu zigun guzia gertatu zaigu: ni lengoratua izan naiz; bestea, beŕiz, esegia.

Yose Parao’rekin

  1. Ordun, Parao’k, Yose’ri, deitzaľeak bidali zizkion; eta, eŕesaka atxiľotegitik atera zuten. Yose, bizaŕa egin eta yantzia aldatutakoan, auŕkeztu zitzayon.
  1. Eta, Parao’k esan zion: «Amets egin dut; eta, azaldu didakenik ez da. Entzunda nago, ordea, zuk amets bat entzun orduko azaltzen duzula».
  2. Yose’k, Parao’ri, yardetsi eta esan zion: «Erantzun doya, Parao’ri, nere aoz, Yainkoak damayoke».
  3. Ordun, Parao’k, Yose’ri, esan zion: «Ibai ondoan nengola amets egin dut.
  4. Eta, ara! zazpi bei, lazoz edeŕ eta aragiz mardul, ibaitik igota belaŕa yaten asi ziran.
  5. Eta, ara! ayen ondoren, beste zazpi bei mê, lazoz ezaiñegi eta aragiz argal ibaitik igo ziran: egundaño ez dut Aigito’ko mugape osoan, bei ayek bezain itsuririk ikusi.
  6. Eta, bei mê eta argalok, lengo zazpi bei mardulak yan zituten.
  7. Baña, beren sabelean irentsiak zeuzkatela ere, ez zitzayen igaŕi baŕnean zeuzkatenik: lazoa, len bezain zargail zuten. Ordun esnatu naiz.
  8. Oŕa, orain beste ametsa: zorten ber-beretik zazpi galburu aletsu eta edeŕ erne ziran.
  9. Eta, ara!: ayen ondoren beste zazpi galburu ikol, mê eta saŕgoriz zizpil ernetzen.
  10. Eta, zazpi galburu mê ayek, zazpi galburu edeŕak irentsi zituten. Esan diet ori aztiei; eta, iñork ere ez dit azaldu».
  11. Ordun, Yose’k, Parao’ri esan zion: «Parao’ren ametsa bakaŕa da; eta, Parao’ri, Yainkoak, gertatzeko dana agertzen dio. *
  12. Zazpi bei edeŕak, zazpi urte dira; eta, zazpi galburu edeŕak zazpi aseurte dira; ametsa bakaŕa da.
  13. Zazpi bei zargail eta argalak, lengoen ondotik igoak, zazpi urte dira; eta zazpi galburu lanbo eta saŕgoriz zizpi ľak, zazpi gose-urte dira.
  14. Argatik, Parao’ri esan diot: Yainkoak Parao’ri ger tatzeko dana adirazten dio.
  15. Ba-datoz, Aigito’ko luŕ osoan, zazpi urtabe yoritsu.
  16. Baña, ayen ondotik, beste zazpi urte datozke; eta, ayetan, ântziko da ugaritasuna, Aigito’ko luŕean eta, goseteak luŕa ustuko du.
  17. Ez da, ordun, luŕaldean, ugaritasun oŕen zantzurik atemango; gosete ua, laŕegia izango da-ta.
  18. Eta, gertakizun ber-beraz amets biok zuri etortzeak, arazoa Yainkoak, erabakita daukala; eta Ark laisteŕ burutuko dula darakus.
  19. Onezkero, beraz, gizon argi eta zuŕ bat, Parao’k, aukeratu; eta, Aigito’ko eŕian buru yaŕi beza.
  20. Mugape osoan, ere, kisadunak yaŕ bitza Parao’k, luŕ-zitutik, bostena, zazpi urte yoritsuetan Aigito’ko bazteŕaldetik yaso dezaten.
  21. Eta, etortzeko diran ur tabe auen uztak oro, bildu eta Parao’ren zaipean mandioratu bitzate, garia irietan yagoteko.
  22. Oŕela, Aigito’n zazpi gose-urtetarako azkuŕia eŕiarentzat ba-diteke mardo egiña; eta, goseak ez du eŕia ilko».
  23. Itzok, Parao’ri eta aren moŕoi guziei atsegin zitzazkien.
  24. Eta, Parao’k, bere moŕoyei esan zien: «Non genidoroke, gizon onek bezela, Yainkoaren atsa beregan lukenik?»
  25. Eta, Yose’ri esan zion: «Yainkoak, guzi au, ezagunerazi dizunez gero, ez da oŕtarako zu bezain burutsu eta yakitunik.
  26. Zu izango zaitut, nere etxean buru; eta, zure aoz, arnas egingo du nere eŕi osoak. Aulkian bakaŕik izango natzaizu aundiago».
  27. Eta, gañera, Parao’k Yose’ri esan zion: «Aigito’ko mugape osoan, buru yaŕi zaitut».
  28. Eta, bere beatzetik eraztuna aterata, Yose’ri, beatzean ezaŕi zion; eta, liñaberazko soñekoz yantzi zun; eta, uŕezko katez lepoa apaindu zion.
  29. Eta, bere gurdietako bigaŕenean esererazi zun; eta, aren auŕetik, ots zegiten: Alde!(ABREK)». Oŕela, Aigito osoan, buru yaŕi zun. *
  30. Eta, Parao’k, Yose’ri esan zion: «Parao, ni naiz;baña, zu gabe, iñork ez du Aigito’ko luŕ osoan, eskurik ez oñik yasoko».
  31. Eta, Tsapnat-Panea goi tizena ezaŕi; eta, Asenet, On’go apaiz Putipar’en alaba emaztetzat eman zion. Eta, oŕezkero Yose, Aigito’ko bazteŕaldeak ikeŕtzera irten zan. *
  32. Aigito’ko eŕege Parao’ri, Yose auŕkeztu zitzayonean eta bazteŕaldeak arakatzera irten zanean, ogei eta amaŕ urtekoa zan. *

Urte yoritsuk

  1. Zazpi urtabe yoritsuetan, luŕaldekoek uztak mandioratu zituten.
  2. Eta, Yose’k, zazpi urte ayetan Aigito’n soŕtutako zituak bere ardurapean aŕtu; eta, iri guzietan aldirietako uztak mardotzat bildu eta yagonak zeuzkan.
  3. Yose’k bildutako azkuŕiak, itxasoko ondaŕak aña ziran; eta, ayen zenbaketa utzi beaŕ izan zun, zenbakaitzak bait-ziran txito.
  4. Gose-urteak baño len, Yose’k, Asenet’engandik, On’go apaiz Putipar’en alabarengan dik, bi seme izan zitun.
  5. Lenari, Manase izena ezaŕi zion, esanez: «Yainkoak nere nekeak eta nere aitaren etxeko guziak ântzirazi dizkit».
  6. Eta, bigaŕenari, Eparain izena ezaŕi zion, esanez: «Yainkoak, nere negaŕ-luŕean garatu nau».

Gose urteak

  1. Yose’k esan zunez, zazpi urte yoritsuak amaitu;
  2. eta, zazpi gose-urteak asi ziran. Baña, beste eŕialdetan gosetea ba’zan ere, Aigito’ko mugapean ogia ba-zan.
  3. Gero, Aigito osoan ere, gosetea azaldu zan; eta, eŕiak Parao’ri, ogi-eske, ots egin zion. Ordun, Parao’k, aigitoaŕ guziei esan zien: «Zoazte Yose’rengana; eta, ark esana egizute».
  4. Gosetea, bazteŕalde orotan nabarmen zanean, Yose’k, aletegi guziak iriki zitun, aigitoaŕei garia saltzeko. Gosetea, Aigito’n, areagotuz ziyoan;
  5. eta, eŕi guzietatik, Yose’ ri garia erosteko zetozan; luŕalde guzietan, gosete aundia bait-zan.

42

Yose’ren Anaiak Aigito’ra

  1. Aigito’n azkuŕia ba-zala  adituta, Yakob’ek, bere semeei esan zien: «Zer zaudete elkaŕi so?
  2. BegiradasayeAigito’n garia ba-dala entzun dut. Zoazte ara, bizi izan eta eriotzatik itzuri gaitezan, garia erosteko».
  3. Yose’ren senideetako amaŕ Aigito’ra yetxi ziran garia erosteko.
  4. Benyamin, Yose’ren anaya, Yakob’ek ez bait-zun anayekin igoŕi, «eriotza agian, letoŕkioke» esaka. *
  5. Ixrael’en semeak Aigito’ra eldu ziran, bertara ziyoazan bestetzukin; Kanaan luŕean gosea zalako.
  6. Yose, luŕaldeko nagusia, eta, eŕiari garia saltzen ziona zala-ta, Yose’ren anayak arengana etoŕi ziran eta luŕeraño auzpeztu zitzazkion.
  7. Yose’k, ikusi zituneko ezagun zitun; aŕotz azaldu zitzayen, ordea; eta, gogoŕ mintzatu ere, esanez: «Nondik zatozte?» Erantzun zioten: «Kanan eŕitik, garia erosteko».
  8. Yose’k, bere anayak ezagutu zitun; ayek, beŕiz, ez zuten Yose ezagun.
  9. Beraz, ayetaz egindako ametsak gogoraturik, esan zien: «Usnari zerate zuek, luŕ ontako alde makalak ikeŕtzeko etoŕiak». *
  10. «Ez yauna, ez erantzun ziotenzure moŕoi auek, garia erosteko etoŕiak gaituzu.
  11. Guziok, aita ber-beraren seme gera, eta egizale gero; ez gera zure moŕoyok, azpikeriz etoŕi».
  12. Yose’k yardetsi zien: «Bai zeral, luŕ ontako aide aulak ikeŕtzen etoŕi zerate».
  13. Erantzun zioten: «Zure moŕoi auek, amabi anai giñan; aita ber-beraren semeak, Kanaan’go luŕean. Txikiena aitarekin dago orain; bestea yoana da».
  14. Yose’k esan zien: «Esanari nagokio; zuek, azpikari zerate».
  15. «Zuribide bat duzute, ala Parao!! Ez zerate emendik irtengo, zuen anai ťikiena onara etoŕi ezik.
  16. Zuetako bat, anayaren biľa igoŕi; bitartean, zuek biľuŕez lotuak egongo zerate. Zuen itzak ziñak; eta, egia ote diozuten, oŕela agertuko da. Ezenean, beŕiz, ala Parao!!, azpikari zerate».
  17. Eta, atxiľo euki zitun, iru egunez.
  18. Irugaŕen egunean, beŕiz, Yose’k esan zien: «Bizi nai ba’duzute, au egizute; Yainkoaren belduŕ bait-naiz. *
  1. Egizale ba’zerate, bego zuetako bat biľuŕez zuen atxiľotegian; eta, besteok, azkuŕiekin zoazte, zuen etxeetatik goseari alde eragitera.
  2. Eta, ekaŕi niregana zuen anai ťikiena; oŕela, zuen itzak egi dirala dakusket; eta, biziko zerate». Ala egin zuten.
  3. Eta, elkaŕi zesayoten: «Ogendun gera, noski, gure anayari buruz, aŕen zegigunean guk aren biotzeko axanpa ikusi, eta aditu ez geniolako. Atsekabe au, andik datoŕkigu.»
  4. Eta, Eŕuben’ek esan zien: «Esan ere, ez al nesaizuen ordun: ez egin ogenik mutiľari? Zuek, beŕiz, ez niñuzuten aditu. Ara, ba, orain, aren odola guri eskatuta.»
  5. Ez zekiten, Yose’k, ayen erausiak aditzen zitula; arekin adierazleren bitartez bait-zerausaten.
  6. Yose, ayengandik aldendu zan, negaŕ egiteko. Gero, ayengana itzulirik, ayekin mintzo izan zan; eta, besteen artetik Simeon aŕtu; eta, ayen begietan lotu zun. *
  7. Ondoren, Yose’k, ayen zoŕoak gariz betetzea; bakoitzari dirua zoŕoan biurtzea; eta, biderako beaŕa ayei ematea agindu zun. Eta, oŕela egin zan.
  8. Beraz, ayek, garia asto gañean yaŕitakoan, yoan ziran.
  9. Ostatuan, beŕiz, ayetako batek, zaldalea astoei emateko, bere zoŕoa iriki zun; eta, ara!, zoŕo-aoan bere dirua ipiñita ikusi zun.
  10. Eta, bere anayei esan zien: «nere dirua biuŕtu didate; eta, ara!, nere zoŕoan dago.» Ordun, biotza irauli zitzayen; eta, aŕituta, elkaŕi zesayoten: Yainkoak dagigun au, zer da?»
  11. Kanaan’a eldu ziranean, yazo zitzayen guzia, beren aita Yakob’i azaldu zioten esanez:
  12. «Luŕ artako nagusia, zoŕozki mintzatu zaigu; eta, luŕ-ikeŕletzat yo gaitu.
  13. Guk esan diogu: «Zintzo gabiltza; eta, ez gera azpikari.
  14. Aita ber-beraren amabi seme gera; bat, yoana da; eta, ťikiena aitarekin Kanaan’en dago».
  15. Luŕ artako nagusiak erantzun digu: «Zintzo zabiltzatela ezagun dezadan, utzi nerekin zuetako bat; eta, zuenean beaŕ dan garia aŕtuta zoazte.
  16. Eta, azpikari ez zeratela dazagudan, zuen anai ťikiena ekaŕkidazute; eta, aŕez gero, zuen anaya itzuliko dizuet eta bazteŕalde auetan ibili zaitezkete».
  17. Zoŕoak ustutzerakoan, ara! bakoitzak bere diru-txarpa zoŕoan zeukan; eta, beren diru-txarpak ikustean, ayek eta ayen aita, izutu egin ziran.
  18. Ordun, ayen aita Yakob’ ek esan zien: «Semerik gabe uzten nauzute! Yose ez da bizi; Simeon ez da gurekin; eta, Benyamin ba-daramazute. dana auŕka biuŕtzen zait!»
  19. Bañan, Eŕuben’ek, aitari esan zion: «Benyamin itzultzen ez ba’dizut, nere seme biak il itzazu. Utzi Benyamin nere eskuetan; eta, nik biuŕtuko dizut.
  1. Yakob’ek esan zion: «Ez! Nere semea ez da zuekin yoango; anaya iľa bait-du; eta, bera bakaŕa gelditu da. Egin beaŕ duzuten bidean gaitzen bat ba’letoŕkio, agure buru-zuri au, iľobira, samiñak iťoa eratxi beaŕko niñukezute. *

43

Yose’ren anaiak Aigito’ra, beŕiz

  1. Gosea, luŕaz yabetu zan, ordea.
  2. eta, Aigito’tik ekaŕitako garia yan zutenean, aitak esan zien: «Zoazte, beŕiro, gari apuŕ bat guretzat erostera».
  3. Yuda’k, erantzun zion: «Gizon ark, zema biribiľez, esan zigun, Anaya zuekin izan ezik, ez auŕkeztu niregana.
  4. Gure anaya gurekin igoŕtzen ba’duzu, yoango gera eta zuretzat azkuŕia erosiko dugu.
  5. Bestela, ez gera yoango, gizon ark esan bait-zigun: Anai gaztêna zuekin izan ezik, ez niregana auŕkeztu».
  6. Ixrael’ek esan zien: «Nere kaltetan, gizon ari, beste anai bat zenutela, zergatik esan ze nioten ?»
  7. Erantzun zioten: «Bein eta beŕiz, arako gizon ark, gure sendiaz galde egin bait-zigun: «Bizi al duzute oraindik aita? Beste anairik ez al duzute?»Eta galdeen arira erantzun genion. Nondik igaŕi genezaken, «anai ori ekaŕkidazute» esango zigula?»
  8. Azkenik, Yuda’k bere aita Ixrael’i esan zion: «Igoŕazu mutiľa nerekin; eta, bereala yoango gera, gu eta zu eta gure etxekoak il izan beaŕean, bizi gaitezan. *
  9. Nik, mutilaz darantzut; nere eskutik eskatu al izango duzu. Zure begietara itzuliko ez ba’nu, zurekiko ogendun izango naiz beti.
  10. Ainbeste luzatu ez ba’ genu, bitan ere yoan-itzulia eginda geundeke.
  11. Ayen aita Ixrael’ek, esan zien: «Ala, ba’da, diozutena egizute. Artu zoŕoetan luŕak damaigun onena, gizon ari adiguritzat emateko; lerdo eta ezti pixka bat, luŕingai, ladan, legentxoŕ eta amindalak.
  12. Dirutan ere, bi alako eramazute; eta, zoŕoetan biuŕtu zizuen dirua itzuliozute; apika ori ustekabez egin bait-zun.
  13. Zuen anaya ere aŕtu; eta, yo ezazute gizon arengana.
  14. Yainko guziz altsuak, gizon aren adeya zuengana beragi, beste anaya eta Benyamin askatu dezazkizuen. Bitartean, ni, emen nagoke, semeak il zazkiona bezela.

Amaikak Yose’rekin

  1. Ayek, beraz, bi alako diru; eta, Benyamin aŕturik, yaiki ziran eta Aigito’ra ezkero, Yose’ri auŕkeztu zitzazkion.
  2. Yose’k, ayen artean Benyamin ikusi zuneko, bere etxeko otseinburuari esan zion: «Saŕ etxean gizon oriek; il ara kei bat; eta, dana gertu ezazu, nirekin eguerdian bazkaldu dezaten».
  1. Otseinburuak, dana, Yose’k esan zionez, egin zun; eta, gizon ayek Yose’ren etxera saŕtu zitun.
  2. Yose’ren etxerakoan, gure gizonak izututa zioten: «Gure zoŕoetan atzera egindako diruaŕen edo, onara saŕtu gaitute; gutzaz yabetu, gure gañera oldaŕtu eta gure astoekin gu yoputzat atzemateko». *
  3. Beraz, otseinburuarengana alderatuta, etxeko atean itz egin zioten
  4. esanez: «Aŕen, yauna, len ere etoŕi giñan azkuŕiak erostera.
  5. Eta, aral, ostatura eldutakoan, gure zoŕoak iriki genitunean, dirua zoŕoen aoan zegon. Diru ori, azta berberaz, orain, beŕiro dakaŕgu.
  6. Eta, gañera azkuŕiak erosteko, diru beŕia dakaŕgu. Ez dakigu, zoŕoetan dirua nork ipiñi zigun».
  7. Ark erantzun zien: «Oŕegatik ez kezkatu; ez izutu. Zuen Yainkoa, zuen aitaren Yainkoa da diru ori zoŕoetan ipiñi zizuena. Zuen dirua neronek aŕtu nun. Eta, Simeon ekaŕi zien.
  8. Eta, Yose’ren etxera saŕtu ziralarik, oñen ikuzketarako ura ekaŕi; eta astoei zaldarea eman ere egin zien.
  9. Ayek, eguerdirako Yose zetoŕken bitartean, zekazkioten emariak gertu zituten; an bazkalduko zula aditu baitzuten.
  10. Etxeratu zanean, ayek, luŕeraño auzpeztuta, eskuetan zeuzkaten emariak, Yose’ri eskeiñi zizkioten.
  11. Eta, Yose’k, aguŕ egin da galdetu zien: «Pixkoŕ al da aipatu zenidaten zuen aita zâŕa? Oraindik bizi al da?»
  12. Erantzun zioten: «Ondo dago, bai, gure aita, zure moŕoya; oraindik bizi da». Eta, makuŕtu eta auzpeztu zitzazkion.
  13. Yose’k, begiak yaso zitun; eta, Benyamin bere anaya, bere amaren semea ikusirik, esan zien: «Ori al da aipatu zenidaten zuen anai ťikiena?» Eta, esan zion: «Yainkoa zutzat eŕuki dadiľa, ene semea». *
  14. Eta, berealaxe biotza Benyamin’engantik erdiratuta, negaŕgale bait-zan, Yose bere gelan saŕtu eta negaŕez asi zan.
  15. Gero, bere auŕpegia ikuzi ondoren, irten zan; eta, adorea aŕturik, esan zun: «Ekaŕtzute bazkaria». *
  16. Mai batean, bera bakaŕik bazkaltzen zan; beste mai batean, aren anayak; eta, beste mayean arekin bazkaltzen ziran aigitoaŕak; aigitoaŕek ezin bazkaldu bait-ditezke ebertaŕekin; iguin zaye-ta.
  17. Bazkaritan, Yose’ren auŕez adin-arauz zeuntzan; auŕena lensemea, eta azkena ťikiena; eta, aŕrituta, elkaŕi so zegioten. *
  18. Yose’k, beretzako yakietatik nori berea igoŕtzen zien, eta Benyamin’i, bai bost alako ere.

44

Yose’ren Anayak Kanaan’untz

  1. Yose’k etxeko otseinburuari agindu au egin zion: «Gizon orien zoŕoak gariz bete ala bete itzazu; eta, bakoitzaren dirua bere zoŕoaren aoan ipiñiozu.
  2. Txikienaren zoŕo-aoan, ziľaŕezko nere edontzia aren diruekin ipiñiko duzu». Otseinburuak, Yose’k esana egin zun.
  3. Biaramun goizean, beren astoekin yoaten utzi zitun.
  4. Iritik irten ziran; eta, uŕun gabe, Yose’k otseinburuari esan zion: «Yaiki eta zoaz gizon orien ondotik; eta, ayengana eldurik esayezu: «Gaitzez ona zergatik ordaintzen duzute?
  5. Daramazuten antuxin ori, ez al da nere nagusiak edateko eta aztiketarako darabiľena? Gaizki egin duzute». *
  6. Otseinburuak, ayengana eldurik itzok esan zizkien.
  7. Eta, erantzun zioten: «Zergatik mintzo zaigu onela gure nagusia? Utikan zure moŕoi auengandik oŕela egitea!!
  8. Gure zoŕoetan idoro genun dirua itzuli dizugu Kanaan’dik etoŕtzean. Nola ostu genezake ziľar edo uŕerik, zure nagusiaren etxetik?
  9. Zure moŕoi auetako iñori, zerbait idorotzen ba’diozu, alako ua iľa bedi; eta, gañera, guziok nere yaunaren yopu geldituko gera».
  10. Ark esan zien: «Ondo! Orain ere egin bedi diozutenez. Zerbait idoroko zayona, yopu izango zait; besteok, beŕiz, yarei izango zerate».
  11. Berealaxe, nork bere zoŕoa luŕera eratxi eta iriki zun.
  12. Otseinburuak, ikeŕi zitun, aundienarenetik ťikiena renganaño; eta, edontzia Benyamin’en zoŕoan azaldu zan.
  13. Ordun ayek: beren yazkiak uŕatu zituten; eta, astoak zamaturik, irira itzuli ziran. *

Beŕiz Yose’rekin

  1. Yose, oraindik bere etxean zala, Yuda eta aren anayak, saŕtu; eta, Yose’ren auŕean auzpeztu ziran;
  2. eta, Yose’k esan zien: «Zer egin duzute? Ez al zenekiten, naizana naizan ezkero, igaŕiko nula?»
  3. Yuda’k esan zion: «Zer erantzungo diogu nere yaunari? Zer esango? Nola gure buruak zurituko? Yainkoak, agirian yaŕi du, zure moŕoi auen txaŕkeria. Ona, emen, gu, gure yaunaren yopu, gu eta edontzia zoŕoan idoroa zayona».
  4. Yose’k erantzun zien: «Iñola ere ez dut ori egingo. Edontzia idoro diotena bakaŕa yopu izango zait; zuek, beŕiz, aitarengana narerik igo zaitezte».
  5. Ordun, Yuda’k, arenga na urbildurik, esan zion: «Aŕen, yauna!, ziľegi bekio zure yopu oni bere yaunaren belaŕitan zerbait esatea; eta, ez bedi ixio zure aseŕea zure yopu onen auŕka; Parao-lakoa bait-zera zu. *
  6. Nere yaun oŕek, moŕoi gaituzunoi, galde egin zenigun «Aita ba al duzute, edo beste anairik?»
  7. Eta, nere yaunari erantzun genion: «gure aita zâŕa da; eta, zâŕtzaroan izan du seme gazte au; onen anaya il da; eta, aren amarengandik au bakaŕa gelditzen da. Argatik, aitak maite-maite du; *
  8. eta, zure moŕoi auei, esan digu: «Itzulidazute mutil au, begietan dezadan.
  9. Eta, gañera, nere yaun oŕi, esan genizun: Ezin kendu zaio aitari mutil au; ilko bait-da, mutiltxoa peitu ba’zayo».
  10. Eta, zure moŕoi auei esan zenigun: «Anai ťikiena zuekin ez ba’dakaŕtzute, ez duzute nere auŕpegia ikusiko».
  11. Zure moŕoi dan gure aitarengana itzulitakoan, nere yaunaren itzok adirazi genizkion.
  12. Eta, aitak esan zigun: «Zoazte, beŕiro, azkuŕi pixka bat guretzat erostera».
  13. Erantzun genion: «Ezin yetxi gaitezke ara; gure anai ťikiena ba’datoŕ, ordun bai, yetxiko gera. Ezin auŕkeztu bait-gera gizon aren auŕean, anai ťikiena gurekin izan ezik».
  14. Zure moŕoi dan gure aitak, esan zigun: «Ba-dakizute nere emazteak, seme bi eman zizkidala. *
  15. Batak alde egin dit, nere ustez zati eginda; eta, gaurdaño ez dut ikusi.
  16. Beste au, begitandik ba’ daramazute, eta iltzen ba’da, agure buruzuri au, iľobira samiñak iťoa eratxi beaŕko duzute».
  17. Beraz, orain, zure moŕoi dan nere aitarengana itzultzean, mutiľa gurekin ez ba’ lego, aitaren biotza mutiľarenari itsatsita bait-dago, *
  18. mutiľa an ez dala ikusi orduko, il egingo da; eta, zure moŕoi auek gure aita eta zure moŕoi danaren buru zuria iľobira samiñaŕen eratxi beaŕko dngu.
  19. Nik, zure moŕoi onek, nere burua aitari mutiľaren orde baiturik, esan nion: «Mutiľa itzuliko ez ba’nizu, nere aitarekiko ogendun geldituko nintzake, nere egun guzietan.
  20. Aŕen, beraz, ni, zure moŕoi au, mutilaren orde nere yaun zeran oŕen yopu geldituko naiz; eta, auŕa biyoa bere anayekin.
  21. Nola igo neinteke, ba, nere aitarengana, mutil ori nirekin eukitzeke? Ez dut, nere aitak aŕtuko luken naigabea ikusi nai».

45

Yose, anayei agertzen zaye

  1. Oŕezkero, Yose’k, an ziran guzien auŕean gotoŕ iraun ezinda, ots egin zun: «Irtenerazi, nere aldetik, gizon guziak». Oŕela, ez zan arekin aŕotz bat ere auŕkitu, Yose’k, anayei bere burua azaldu zienean. *
  2. Eta, aigitoaŕek eta Parao ’ren etxekoak zentzutela, mintzoa negaŕez yaso,
  3. ta bere anayei esan zien: «Ni nauzute, Yose, nere aita bizi al da? Anaiek, alabaña, ezin zuten itzik atera, txundituta bait-zeuden.
  4. Ordun Yose’k ayei: «Eldu nigana, orain». Eta alderatu zitzazkionean, esan zien: «Ni nauzute, Yose, anaya, zuek Aigito’ra saldu zenutena.
  5. Ez laŕitu, ordea, eta onarako ni saldu izanaz ez kezkatu; Yainkoak, onara, zuen auŕelaritzat, zuek bizi zaitezten bi dali nau-ta.
  6. Izan ere, luŕean urte biz gero gosea dabil; eta, oraindik izango dira bost urte, golde-lanik eta uztarik gabe.
  7. Baña, Yainkoak, luŕean, zuek ondakintzat yaŕi eta yarei-bide aundibatezyagoteko, zuek baño len ni onara ekaŕi niñun.
  8. Eta, Parao’ren uŕena, aren etxeko buru eta Aigito osoaren nagusi yaŕi nau. *
  9. Igo zaitezte, azkaŕ, nere aitarengana eta esayozute: «Au dio, zure seme Yose’k: «Yainkoak, Aigito osoaren buru yaŕi nau; yetxi zaitez niregana, luzatzeke. *
  10. Gesen bazteŕaldean bizi, eta nere aldamenean egongo zera; baita zurekin zure semeak eta ayen semeak ere, zure gibeŕi eta abere eta dauzkazun guziekin. *
  11. Eta, uŕiaren uŕiz aitu ez zaitezten, zuretzat, zure sendiarentzat, eta dauzkazun guzientzat azkuŕia emango dizut; oraindik, goseteak bost urte dirauke-ta.
  12. Ara: zuen begiok, Benyamin’enok bezela, zuen izkeraz zuekin erausten nakuste. *
  13. Aitari esayozute, Aigito’n dudan ospea; eta, ikusi duzuten guzia; eta, alik laisteŕen, ekaŕtzute onara nere aita».
  14. Eta, Benyamin’i lepora oldaŕturik, negaŕ egin zun; baita Benyamin’ek, Yose’ren lepoan ere.
  15. Bere anai guziak laztandu zitun negaŕez; eta, ondoren, aren anayak, arekin mintzatu ziran.

Anayak aitarenean

  1. Parao’ren etxean zuzmuŕ au: «Yose’ren anayak etoŕi dira» aditutakoan, Parao’ri eta aren aldamenekoei, atsegin izan zitzayen.
  2. Eta, Parao’k, Yose’ri, esan zion: «Zure enayei ezaye zu: «Au egizute: astoak zamatu eta zoazte Kanaan’a,
  3. eta, zuen aita eta sendiak aŕturik, niregana zatozte: Aigito’ko luŕik onena damai zuet; eta, luŕeko mamia yango duzute.
  4. Nere aginduz esayezu: Au egizute: eraman Aigito’tik gurdiak zuen auŕ eta emazteentzat; eta, zuen aita aŕturik zatozte onara.
  5. Eta, ez izan ayola zuen atuxetaz, Aigito guziko onenik onena zuentzat izango duzute-ta». *
  6. Ixrael’en semeak oŕela egin zuten. Parao’ren aginduz, Yose’k, gurdiak eman zizkien, baita biderako azkuŕiak ere.
  7. Aldagaŕiak ere guziei eman zizkien; eta, Benyamin’i, irureun ziľaŕki eta bost aldagaŕi. *
  8. Eta, bere aitari amaŕ asto, Aigito’ko emari bikañe nekin; eta, amaŕ astama bere aitaren biderako gariz, ogiz, eta beste azkuŕiz zamatuak igoŕi zizkion.
  9. Eta, bere anayei, aguŕ egiñik, igoŕtzean esan zien: «Ez izkatu bidean». *
  10. Ayek, Aigito’tik igo, eta Kanaan’a, beren aita Yakob’ engana eldu ziranean,
  11. esan zioten: Yose, bizi da oraindik; eta, Aigito’ren mugape osoan buru da». Bañan, Yakob’en biotza ez zan zuzpeŕtu, siñesten ez zielako.
  12. Ala ere, Yose’k igoŕitako gurdiak ikusi zitunean, Yakob’en biotza pizkoŕtu zan.
  13. Eta, Ixrael’ek esan zun: «Aski da. Yose, oraindik bizi da. Yoango naiz; eta il baño len ikusiko dut».

46

Yakob Aigito’ra

  1. Ixrael, beraz, zeuzkan guziekin abiatu zan; eta, Ber-Sabee’ra elduta, bere aita Ixaak’en Yainkoari opariak eskeñi zizkion. *
  2. Eta, gauko ametsetan Yainkoak Ixrael’i esan zion: «Yakob! Yakob!!» Ixrael’ek erantzun zion: «Ona emen, ni».
  3. Yainkoak esan zion: «Ni naiz Yainkoa; zure aitaren Yainkoa. Aigito’ra yetxi zaitez bilduŕ gabe; eŕi aundiaren buru yaŕiko bait-zaitut. *
  4. Ni zurekin Aigito’ra yetxiko naiz; eta, Nik ere andik igoeraziko zaitut; eta, Yose’k, bere eskua zure begien gañean yaŕiko du». *
  5. Beraz, Yakob, Ber-Sabee’tik yaiki zan; eta, Ixrael’en semeek beren aita eta beren auŕ eta emazteak arturik, ua eroateko Parao’k igoŕitako gurdietan eraman zituten.
  6. Eta, beren artaldeak eta Kanaan’go luŕean irabazitako ondasun guziekin, Yakob eta aren etxeko guziak Aigito’ra eldu ziran,
  7. berekin, bere seme eta ayen semeak, eta bere yatoŕi guzia Aigito’ra eramanez.
  8. Ona, emen, Aigito’ra etoŕitako ixraeldaŕen izenak: Yakob eta aren semeak; Eŕuben, Yakob’en lensemea.
  9. Eŕuben’en semeak: Enok, Esron eta Karmi.
  10. Simeon’en semeak: Yamuel, Yamin, Aod, Yakin, Soar eta Saul, emakume kanaandaŕaen semea.
  11. Lebi’ren semeak: Gerson, Kaat eta Merari.
  12. Yuda’ren semeak: Er, Onam, Sela, Pares eta Zara. Pares eta Onam Kannan’go luŕean il ziran. Eta, Pares’en semeak, Esron eta Amul izan ziran.
  13. Ixakar’en semeak: Tola, Pua, Yob eta Semrom.
  14. Zabulon’en semeak: Sared, Elon eta Yaebel.
  15. Semeok eta Dina alaba Lia’rengandik Padan Aram’en Jakob’ek izandakoak ziran; seme-alabak oro, ogeita amairu.
  16. Kad’en semeak: Sepion, Agi, Suni, Esebon, Eri, Arodi, eta Areli.
  17. Aser’en semeak: Yamne, Yesua, Yesui eta Beri, eta onen alaba Sara. Beri’ren semeak: Eber eta Melkiel.
  18. Auek dira Laban’ek bere alaba Lia’ri emandako Zelpa’ rengandik Yakob’ek izandako semeak: amasei.
  19. Yakob’en emazte Eŕakel’en semeak: Yose eta Benyamin.
  20. Yose’k, beŕiz, Aigito’ko luŕean seme bi, Manase eta Eparain izan zitun, On’go apaiz Putipar’en alaba Asenet’engandik.
  21. Benyamin’en semeak: Bela, Bokor, Asbel, Gera, Naama, Ehi, Eŕos, Mopin, Opin, eta Ared.
  22. Auek dira Yakob’ek Eŕakel’engandik izandako semeak: amalau.
  23. Dan’en semeak: Usin.
  24. Neptali’ren semeak: Yasiel, Guni, Yeser, eta Salen.
  25. Auek dira Laban’ek bere alaba Eŕakel’i neskametzat emandako Bala’rengandik Yakob’ek izandako semeak: zazpi.
  26. Beraz, Aigito’ra Yakob’ekin etoŕitako guziak, aren semeen emazteak alde batera utzirik, eta aren belaunekoak bakaŕik zenbaturik, irurogei eta sei izan ziran.
  27. Yose’ren semeak, Aigito’n yayoak, bi. Aigito’ra etoŕitako Yakob’en sendiko guziak, irurogei eta amaŕ.

Yakob Yose’rekin

  1. Yakob’ek, bere auŕean, Yose’ri, Yuda igoŕi zion, Gesen’en aren etoŕera iragaŕi zezan.
  2. Eta, Yose, bere gurdia atondurik, Gesen’a yoan zan, Ixrael bere aita ikusteko. Eta, aren auŕera orduko, lepora oldaŕtu zitzayon; eta, lepoari ezaŕita, negaŕez egon zan luzaro.
  3. Ixrael’ek, Yose’ri, esan zion: «Orain, pozik il naiteke zure auŕpegia ikusiz gero; orain dik ere bizi zera-ta».
  4. Yose’k, bere anayei eta bere aitaren etxekoei esan zien: «Ba-noa, Parao’ri beŕi ematera; eta, esango diot: «Nere anayak eta nere aitaren sendia Kanaan’go luŕean egonak, niregana etoŕi dira.
  5. Artzaigoan azi eta artzai bait-dira, beren artalde eta abereak eta zeukaten guzia ekaŕi dute.
  6. Beraz, dei egin eta, «Zein da zuen bizibidea?» galdetuko dizuenean,
  7. esayozute: «Artzai gera zure moŕoyok auŕtzarotik gaurdaño gu eta gure arbasoak. Oŕela, Gesen’go luŕaldean biziko zerate; aigitoaŕentzat artzayak iguingaŕi dira-ta.

47

Yakob Parao’rekin

  1. Yose’k, Parao’rengana,  beŕi ekaŕtzen yo; eta esan zion: «Nere aita eta anayak, beren artalde eta abereekin eta duten guziarekin, Kanaan’go luŕaldetik etoŕi; eta, Gesen’go luŕean dira guziak».
  2. Gero, bere anayetako bost aukeraturik, Parao’ri auŕkeztu zizkion.
  3. Parao’k, aren anayei esan zien: «Zein da zuen bizibidea?» Ayek, Parao’ri erantzun zioten: «Artzai gera zure moŕoi auek; gu eta gure arbasoak ere».
  4. Eta, gañera esan zioten: «Luŕ ontara aŕotz etoŕi gera; Kanaan’go luŕean gosetea dala-ta, ez bait-dago laŕerik zure moŕoyen artaldeentzat. Utz gaitzazu, beraz, zure moŕoi geranok, Gesen’go luŕaldean bizi izaten».
  5. Parao’k, Yose’ri, esan zion: «Zure aita-anayak zuregana etoŕi dira;
  6. Zure aukeran dago Agito’ko luŕa. Bazteŕik onenean yaŕ itzazu; Gesen’go luŕaldean bizi beitez. Eta ayetan igurdizi oneko gizonak idorotzen ba’dituzu, yaŕ itzazu nere abeltalde guzien unai-maizteŕ».
  7. Yose’k, bere aita eratoŕirik, Parao’ri auŕkeztu zion: eta, Yakob’ek, Parao’ri giza-legekoak egin ondoren, *
  8. Parao’k, Yakob’i esan zion: «Zenbat urte dituzu?»
  9. Eta, Yakob’ek erantzun zion: «Nire aŕotzaldiko urteak eun eta ogei ta amaŕ dira; urte gutxi eta ertunak; nere gurasoek beren aŕotzaldian iritsitakoak baño uŕiagoak». *
  10. Eta, Parao’ri, guŕ egin da, Yakob aren auŕeandik irten zan.
  11. Yose’k, Parao’ren aginduari zetxikiola, bere aita eta anayei, Aigito’ko luŕik yatoŕenean, egoitzak eman zizkien, Eŕamese’ren luŕean, eta onibaŕen yabe egin zitun.
  12. Eta bai bere aita, baita anayak, eta aitaren etxeko guziak ere, auŕak ba’lira bezela iñutzen zitun.

Yose’ren yauŕbidea gosetean

  1. Luŕalde osoan ogirik ez; gosea, izugaŕia zan; eta, Aigito’ko eŕia eta Kanaan’goa, goseak akituta zeuden. *
  2. Bitartean, Yose’k, Aigito’ ren eta Kanaan’en uŕe guzia, zeroskioten gari-ordañez bildu, eta Parao’ren etxera eraman zun.
  3. Aigito’ren eta Kanaan’en dirua, oŕela, aitu zalarik, aigitoaŕ guziek Yose’rengana yo zuten esaka: «Ogia iguzu!, zergatik ilko gera zure auŕean?, aiťu bait-zaigu dirua?»
  4. Yose’k, erantzun zien: «Dirurik ez ba’dezute, izkidazute zuen abereak, eta, ayen ordañez yatekoa emango dizuet».
  5. Beraz, beren abereak, Yose’ri zekazkioten; zaldi, gibeŕi, abelgoŕi eta zamariak; eta, ayen ordañez azkuŕiak zemazkien. Oŕela, urtebete artan, abereen ordañez iñutu zitun.
  6. Urte ori igarotakoan, beŕiz, uŕengo urtean arengana yo zuten, esanez: «Gure nagusiari, arentzako diru eta abereak aiťu zazkigula ez diogu estaliko; gure nagusiaren auŕean, gure aloŕ eta soña baizik ez dala gelditzen.
  7. Gu zergatik galduko gera eta gure luŕak? Eros gaitzazu gu eta gure luŕak, azkuŕiaren ordañez; eta gu gure luŕekin Parao’ren yopu izango gera; eta, iguzu azia, gu bizi eta eriotzatik itzuri gaitezen, eta luŕa galdu ez dadin».
  8. Yose’k, Aigito’ko luŕ osoa, Parao’rentzat erosi zun; gosearen eragitez aigitoaŕek, banan-banan, beren aloŕak sal du bait-zizkioten; eta, luŕ osoa Parao’rena izan zan.
  9. Ordun, Yose’k, Aigito’ ren mugapeko eŕi osoa, irietara bildu zun.
  10. Apaizen luŕa bakaŕa ez zun erosi, apaizek Parao’rengandik beren laiña bait-zuten; eta Parao’k zemayena yaten zuten; argatik, ez zituten beren luŕak saldu.
  11. Yose’k, eŕiari esan zion: «Ara!, zerok eta zeron luŕa, gaur, Parao’rentzat erosi zaituzt. Or duzute azia ereintzarako.
  12. Uztaroan, beŕiz, bostetik bat Parao’rentzat izango da; eta, beste laurak zuentzat, aloŕ-ereinkuntzarako, eta zeron eta zuen etxekoen bizitzarako».
  13. Ayek, erantzun zioten: «Bizia yagon diguzu. Bego zurekin gure nagusiaren adeya; eta, Parao’ren yopu izango gera.
  14. Oŕela, Yose’k erabakita, Aigito’ko luŕean, gaur ere, bostetik bat Parao’rentzat da; apaizen landak bakaŕik ez dira Parao’rentzat.
  15. Ixraeldaŕak, Aigito’ko luŕean, Gesen’go bazteŕaldean bizi izan ziran, onibaŕen yabe egiñak; eta, auŕ asko izanez, izugaŕiro ugaldu ziran.
  16. Yakob, Aigito’ko luŕean, amazazpi urtez bizi izan zan; eta, aren bizitzako urteak eun ta beŕogei ta zazpi izan ziran.
  17. Bere eriotzako egunak urbildu zitzazkionean, Yose, bere semea deiturik, esan zion: «Adeigaŕi ba’natzaizu, ipiñazu, aŕen, zure eskua nire iztaŕpean, on eta kirmen izango zazkidala itza emanez; eta, aŕen!!, ez nazazu Aigito’n eortzi.
  18. Azken loa, nere gurasoekin egiteko, Aigito’tik atera eta ayen iľobian eortzi nazazu». Yose’k, erantzun zion: «Diozuna egingo dut».
  19. Eta, Yakob’ek esan zion: «Zin egidazu». Yose’k zin egin zion; eta, Ixrael oeburura makuŕtu zan. *

48

Onespenak

  1. Guzion ondoren, Yose’ ri, esan zioten: «Ots!, aita gaixorik duzu». Ordun, Yose’k, bere seme biak, Manase eta Eparain, berekin aŕtuta,
  2. Yakob’engana yoanik esan zion: «Ona emen, Yose, zure semea». Ordun, Ixrael’ek, oputz eginda, oean agondurik,
  3. Yose’ri esan zion: «Yainko guziz altsuak, Kanaan’go Luz’ en azaldu zitzaidala, onetsi.
  4. niñun, esanez: Ona emen Ni, zu azkoŕtu, ugaldu eta eŕi askoren eŕo yaŕtzeko. Luŕalde au, zure ondoren, zure yatoŕiari, emango diot, betiko beretzat dezan.
  5. Orain, beraz, ni zuregana baño len, Aigito’n izan dituzun seme biak, Manase eta Eparain, nereak ditezke: Eŕuben’en eta Simeon’en idekotzat izango ditut. *
  6. Eta, ayen ondoren soŕtuko zenituken semeak zureak izango dituzu; eta, bere anayen izenez ondarea aŕtuko dute.
  7. Eŕakel, Padar’dik nentoŕela, bidean, Kanaan’go luŕean, Eparata’n saŕtzeko arte aundi xamaŕ bat igaro beaŕ gendunean il zitzaigun; eta, orain Bet-Leen deritzan Eparata’rako bidean eortzi nun».
  8. Ordun, Ixrael’ek, Yose’ren semeak ikusita, esan zun: «Auek nortzu dira?»
  9. Yose’k aitari erantzun zion: «Yainkoak emen eman dizkidan semeak». Yakob’ek esan zion: «Aldamenera ekazkidazu, onetsi ditzadan».
  10. Aren begiek, zâŕtzaroak lausotuta, ondo ikusi ezin zutela-ta, Yose’k bere semeak alderatu zizkion; eta, Ixrael’ek, laztandu zitun muxuka.
  11. Eta, Yose’ri esan zion: «Zure auŕpegia ez nekuskelakoan nengon, eta ara!, Yainkoak, zure semeak ere erakutsi dizkit».
  12. Yose’k, aren belaunetatik atzera aŕtu zitun, eta aren auŕez luŕeraño auzpeztuta, *
  13. biak, Eparain bere eskuiz, Ixrael’en ezkeŕaldean; eta Manase bere ezkeŕez, Ixrael’ en eskuialdean atzemanik uŕeratu zizkion.
  14. Bañan, Ixrael’ek, besoak berariz aunatuz, bere eskuya auŕeratu, eta Eparain’i ťikiena zala ere, buru gañean ezaŕi zion; ezkeŕa, beŕiz, lena zan Manase’ri buru gañean.
  15. Eta, Yose onetsi zun esanez:

«Nere arbaso Abraham eta Ixaak begietan beti zaukaten Yainkoak,  aspalditik gaurdaño Artzai nula azi naun Yainkoak; *

  1. gaitz guzitik gerizatu naun Aingeruak,

mutil auek onets bitza.

Bego, beti, ayentzat nere izena eta nere arbaso Abraham eta Ixaak’en izena; eta, itxasoko aŕayak bezela kopuratu beitez luŕean.» *


  1. Bere aitak eskuya Eparain’en buruan ezaŕita zeukala oaŕtu zanean, Yose gaitzitu zan; eta, Eparain’en buru gañetik Manase’ren buru gañera aldatzeko aŕtu zun aitaren eskua,

  1. ziotsalarik: «Oŕela ez, ene aita: lensemea au da-ta. Onen buruan zure eskua ipiñazu».
  2. Bañan, aitak uko egin eta esan zion: «Ba-dakit, ene seme, ba-dakit. Ori ere eŕi aundi baten buru izango da; ori ere aundia izango da; ori baño aundiagoa izango da, ordea, oŕen anai ťikia, eta arengandik eŕi asko soŕtuko dira.
  3. Eta, egun aŕtan, onetsi zun ziotsalarik: «Zuregatik oneskuntza Ixrael’en egitean, esango dute: «Yainkoak Eparain eta Manase’ren eduko» egin zaitzazala». Eta Eparain yaŕi zun Manase’ren auŕenik.
  4. Gero, Ixrael’ek Yose’ri esan zion: «Ara!, nereak egin du; baña, Yainkoa, zuekin dagoke; eta, zuen arbasoen luŕera biuŕtuko zaituz.
  5. Zuretzat, beŕiz, zure anayei buruz nere ezpataz eta gezi-uztaiz amortaŕei irabazi nien bazteŕaldea damaizut».

49

Azken-Itzak

  1. Yakob’ek, bere semeak deiturik, esan zien: «Bildu zaitezte azken egunetan yazoko zaizuena iragaŕi dezaizuedan.*
  2. Bildu zaitezte, Yakob’en semeok; eta, zuen aita Ixrael’i aditu ezayozute:

  1. Eŕuben, ene seme lena ene indaŕa, eta nere kemenaren askiña, deduz eta al izatez auŕena.

  1. Ura bezain ixurbera, ez zera izango garayena; zure aitaren oera igorik nere oea kutsatu duzulako. *
  2. Simeon eta Lebi anayak! indaŕkeri-abas, ayen maŕauzak!
  3. Ayen asmoetan ez dut erkidetu nai!

ayen batzaldietan nere gibela ez dut ikusi nai. Zepaldian gizeraiľe biuŕtu bait-dira eta samiñaldian kementsuen irentzaľe. *

  1. Biraogaŕi bego ayen sumiña, ankeŕa da-ta, biraogaŕi ayen aseŕea, gogoŕa da-ta.

Yakob’enean bakanduko ditut, eta, Ixrael’en sakabanatuko. *

  1. Yuda, zure anayek goretsiko zaitute, zure eskua etsayen lepoan dagoke, eta zure aitaren semeak auzpeztuko zazkizu. *
  2. Yuda nere semea leoi gazte bat da:

eta saŕaskitik igota leoi-aŕ edo emea bezela, belaun gañean datzanean, nork daraike?

  1. Yauraga ez da Yuda’rengandik aldenduko, ezta aren oñartetik aginte-makiľa ere.

Eŕi guziak menderatuko zazkio

Xiloh etoŕi arte. Eta, aŕezkero, ene seme, *

  1. nork, bere astoa mâtsondoari

eta bere astakumea mâtsondo mardulari loturik, ardoz bere yazkiak ikuziko ditu

eta mâts odolez bere oyalak,

  1. begiak ardoaŕen liro

eta ortzak esneaŕen zuri.

  1. Zabulon itxas-egian biziko da, itxas-ontzietarako egian, Sidon’untz aldamenka.
  2. Ixakar asto ezuŕtsu bat da, espaŕu biren artean etzana.
  3. Atsedena on eta luŕa atsegin zayola ere, bizkaŕa loŕari makuŕtuko dio, eta zergak ordaindu beaŕez etsiko. * 16. Dan’ek, bere eŕia ebatziko du, Ixrael’en leñuetako bat da-ta. *
  1. Dan, bideko suge bat bezela, ziraun bat lez, zidoŕean dago, zaldi-aztalak ausikika zalduna atzera eror dedin. *
  2. Nere ustea, Yaube! Zuregan dago. * 19. Gad’ek, aren auŕka datozanak orpoz-orpo ezesten ditu.
  1. Aser’ek ogia ugari eta yanari bikañak soŕtuko ditu.
  2. Neptali orkatz yareya, edeŕtzat ospatsua.
  3. Yose, muskil mardul bat da, muskil mardul bat ituŕi ondoan azia; adaŕak orma gañera goratuz.
  4. Gezilariek mindu, gezikatu eta goŕoto dute.
  5. Baña, aren uztaya sendorik dago;

eta Yakob’en Indaŕtzaleak, Ixrael’en Artzai eta Aŕkaitz danak, beso-eskuak zaluitu dizkio. *

  1. Zure aitaren Yainkoa lagun betoŕkizu! Guziz altsuak yoritu zaitzala goitik, ortziko oneskuntzaz, bêtik, lezeko oneskuntzaz, eta ugatz-emasabeleko oneskuntzaz. *
  2. Zure aitaren oneskuntzak, antziñako mendi ta betiko muñoenak baño yoritsuagoak yetxi bitez Yose’ren buru gañera, eta aren seme beñenaren burura.
  1. Benyamin, otso aŕapakari da; goizean aŕapakiña irentsiz, eta aŕatsaldean uzkiñak banatuz. *

  1. Auek dira, Ixrael’en ama bi leñuen eŕoak: eta, au ayen aitak esan ziena, nori bere biziko oneskuntza eman zionean.

Yakob’en Eriotza

  1. Gero, agindu au egin zien: «Ni ba-noa, nere eŕiarengana; neortzazute nere gurasoekin Eporon Et’etaŕaren iľobian,
  2. Makpela zelayan, Manbere’ren auŕez, Kanaan’go luŕean dagon obian. Obi ua bait-da, Abraham’ek, Eporon Et’etaŕari, bere iľobitzat landarekin erosi ziona.
  3. Eta, an eortzita dago bere emazte Sara’rekin. Antxe, berebat, eortzita daude Ixaak, Eŕebeka, aren emaztea, eta baita Lia ere».
  4. Aginduok bere semêi egindakoan, Yakob’ek bere oñak oean bildurik, azken arnasa atera zun; eta, bere eŕiari bildu zitzayon.

50

Yakob’en iľetak

  1. Ordun, Yose, bere ai  taren auŕpegira oldaŕtu zan negaŕez;eta, muin egin zion.
  2. Eta, bere mendeko sen dagiñei agindu zien, bere aita ontzeko. Eta, sendagiñek, Ixrael ondu zuten.
  3. Lan ortan beŕogei egun igaro ziran; ori bait-zan lan ontako astia. Aigitoaŕek, beŕogei ta amaŕ eguneko iľetak egin zizkioten.
  4. Iľetako egunak igarotakoan, Yose’k, Parao’ren etxekoei itz egin; eta, esan zien: «Zuen edeŕa ba’daukat, Parao’ ri itz egin eta esayozute:
  5. «Nere aitak zin egiñazi dit, esanez: «Ara, nereak egin du; neortzazu, Kanaan’go luŕe an niretzat atondu dudan iľobian». Ziľegi zait, beraz, orain ara yoatea; eta, aita eortzitakoan, itzuliko naiz».
  6. Parao’k, esan zion: «Zoaz; eta, zure aita eortzazu; berak zin egiñerazi dizunez».
  7. Igo zan, beraz, Yose, bere aita eorztera;eta, ayekin Parao’ ren moŕoi guziak; eta, aren etxeko eta Aigito’ko nagusiak oro,
  8. Yose’ren etxeko eta anai guziak; eta, aitaren etxekoak oro; beren auŕak eta abere ťiki eta aundiak Gesen’go luŕean utzita. *
  9. Gurdi eta zaldun guziak ere yoan ziran, aoku aundi bat egiñez.
  10. Yordan aruzko Goren-Aatad’a eldu ziranean, negaŕez eta miñez zazpi eguneko iľetak, Yose’k bere aitari egin zizkion.
  11. Eta, bertako egoiliaŕek, iľeta ua ikusirik, zioten: «Iľeta aundia Aigitoaŕek dagitena!» Andik, toki ari Abel-Misraim izena datoŕkio; eta, Yordan aruzkoan dago. *
  12. Oŕela, Yakob’en agindua, bere semêk betetzen zutelarik, Kanaan’go
  13. luŕera eraman eta Makpela’ko obian, iľobitzat Abraham’ek Eporon Et’etaŕari Manbere’ren auŕez erositako iľobian eortzi zuten.
  14. Eta, eortzi ondoren, Yose, aren anayak, eta ayen aita eorztera Yose’rekin igotako guziak, Aigito’ra itzuli ziran.

Yose eta anayak

  1. Yose’ren anayek, aita il zitzayela ikusitakoan, esan zuten: «Apika, Yose’k ezetsiko gaitu; eta, egin genion gaiztakeriaren ordaña biuŕtuko digu».
  2. Beraz, gezna au igoŕi zioten: «Zure aitak agindu au il baño len egin zigun:
  3. «Yose’ri esayozute: Aŕen, ba, asketsiguzu, ogen au, zure aitaren Yainkoaren moŕoyei». Yose’k, itzok adituta negaŕ egin zun.
  4. Aren anayak, arenga na yoan ziran, eta aren auŕean auzpezturik, esan zioten: «Emen gaituzu yoputzat».
  5. Baña, Yose’k, esan zien: «Ez belduŕtu. Yainko ote naiz ni? *
  6. Asmo txaŕez zuek egin zenidatena, Yainkoak onera biuŕtu du, dakusazutenez, oŕenbeste gizakumen bizitza yagoteko.
  7. Ez izan belduŕik; nik, zuek eta zuen auŕak iñutuko zaituzt». Oŕela, Yose’k,biotzera ayei mintzatuz suspeŕtu zitun.

Yose’ren azken-urteak

  1. Yose, Aigito’n bizi izan zan, bere aitaren sendiarekin; eta, aren bizitzako egunak, eun eta amaŕ urte izan ziran.
  2. Eparain’en biľobak ikusi zitun; eta, Manase’ren seme Maki’ren semeak ere, Yose’ren belaunetan yayo ziran. *
  3. Yose’k anayei zin egiñerazi zien esanez: «Yainkoak sorotziko zaituz, noski; zuek, beŕiz, nere ezuŕak atera itza zute emendik».
  4. Eun eta amaŕ urteko zala, Yose, il egin zan; eta, aren iľotza ondutakoan, kutxa batean, Aigito’n ipiñi zuten. *

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper