Olabideren Biblia

SOPONI

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Soponi igarlea, Yosi’ren egunetan bizi izan zan: IESU-Kisto auŕetik 625-gaŕen urte inguruetan.

Sasi-yainkoen maitaleak, ainbesteko gaiztakeariaren ondiko edo zeaketa gaŕatz gabe ez dira izango. Yaube’ren aseŕea bera ere, guretzat maitasun biuŕtzen bait-da; Ark, Argan ustea dutenak ez ditu era bat galduko. Atzeŕikoek baŕuti zintzora saŕtuko dira: orien artean Yainkoaren Izena beti edeŕ agertuko da. Eta, Ixrael ere. txaŕkeritik garbitua. Yaube’ren adiskidetasunera beŕiro aŕtua izango da.


 


 

 

1

Egun aundia urbil

  1. Yosi, Amon’en semea, Yuda’ko eŕege zala. Yaube’k Soponi’ri egindako itza. Soponi au Kusli´ren seme zan; Kusli, beŕiz, Godali’rena; au Amari’rena, ta au Ezeki’rena.


  1. Dana luŕgañetik erauztera natoŕ —dio Yaube’k—;
  2. gizonak eta abereak, eguratseko egaztiak eta itxasoko aŕayak suntsituko ditut, eta amaituko dira gaiztoen nabarmenkeriak; gizakumeak erauziko ditut luŕ-gañetik, —dio Yaube’k—.
  3. Yerusalem’go ta Yuda’ko egoiliaŕ guzien auŕka nere eskua edatuko dut, eta toki ontatik Baal’en ondakiñak, ayen moŕoyen izena ta apaizak,
  4. eta ayekin izaŕduiari etxegañetan makuŕtzen zazkionak, Melkon’engatik zin egiten dutenak
  5. eta Yaube’rengandik sayestuta, Aren ayola ez diranak.
  6. Yainko Yaube’ren auŕean, ixo!!;

Yaube’ren eguna uŕbii bait-dago. Izan ere, Yaube’k opari bat gerturik, apaldaŕak ere gertu ditu. *

  1. Ta ara!: Yaube’ren opari-egun artan, aundizkiak, eŕegeren semeak, eta atzeŕiko soñekoz yantzita dabiltzan guziak ebatziko ditut.
  2. Egun artan ere ebatziko ditut, atalasetik yauzika saŕtuta, beren yabearen (ugazabaren) etxea indaŕkeriz ta iruzuŕez betetzen dutenak.
  3. Ona!, Yaube’k diona:

Egun artan, Aŕai-atetik gaŕaxiak, iri-baŕnetik oyuak eta muñoetatik iskanbiľak datozke.

  1. Maktes’ko egoiliaŕok, ots egizutel! kanaandaŕen eŕi osoa suntsitua bait-da, ziľaŕa zekaŕtenak oro erauziak dira. *
  2. Garai artan Yerusalem kiriseľuz ikeŕiko dut, eta ataŕatuko ditut beren einkarietan eserita «Yaube’k ez du onik ez gaitzik ezer egiten», darasatenak.
  3. Ayen ondasuna tipildua izango da, ta ayen etxeak irauliak.

Etxeak, bai, egingo ditute; (Am. 5, 11) bañan, ez dira ayetan biziko; mâstiak landatuko ditute, bañan ez dute ayetatik ardorik edango.

  1. Yaube’ren egun aundia uŕbil dago; aurki dago; laisteŕ datoŕke.

Oyu gaŕatzak, Yaube’ren egunekoak!!

Orduan gizon azkaŕenak gaŕaxika ariko dira. *


  1. Aseŕe-eguna egun ua!, axanpa ta laŕi-eguna!

zarata ta itxes-egunal, egun goibel ta iľun, odei-egun lañotsua!

  1. Adaŕots ta buŕunbako eguna

iri azkaŕ ta doŕe garayentzat.

  1. Gizakiak, Nik laŕituta, itsuak bezela dabilzke, Yaube’ren auŕka ogen egin dutelako;

ayen odola, autsa bezela, ixuria izango da, ta ayen aragia, simauŕa bezela.

  1. Ayen uŕe ta ziľaŕa ezer ez dira izango berak gaizkatzeko Yaube’ren aseŕe-egunean; Aren aseŕeko suak luŕ osoa irentsiko du, luŕeko bizidun guziak suntsitzen ieyatuko da-ta.

 

2

Ogenlari oro ebatzia izango

  1. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .*

eŕi lotsagabe ori!,

  1. agotza bezela zaramazken erabakia leŕtu, Yaube’ren sepa miña zuen auŕka gaŕeztatu, ta Aren aseŕe-eguna zuen gañera etoŕi baño len,
  2. yo Yaube’rengana! zuek oro, luŕaldeko otzanok, aren aginduak betetzen dituzutenok oro, zabiltzate! zuzentasunaren biľa, alegin zaitezte apaltasunaren biľa:

gerizatuko ote zeraten Yaube’ren aseŕe-egunean. *

Ekaldeko etsayak: Moab eta Ammon (Am. 1, 13; 2, 3; Is. 15-16; Ye. 48, 1; 49, 6; Eze. 25, 1-11)

  1. Entzun ditut Moab’ek eta Ammon’ek nere eŕiari egin dizkioten irain eta biraoak, eta aren mugetan iritsi dituten gurendak
  2. Argatik dio Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot’ek: Ala Ni!! Sodoma bezela geldltuko da Moab, eta Ammon’daŕak Gomoŕa bezela;

asundui, gatzaga, etze soil bat betiko egiñak.

Nere eŕiaren kondaŕek laŕutuko ditute: nere eŕitik geldi lirakenek ayena yarauntsiko dute.

  1. Beren aŕokeriarengatik gertatuko zaye ori;

Yaube Sabaot’en eŕia arbuyoz ta antustez atsekabetu dute-ta.

  1. Yaube izugaŕi azalduko zaye, luŕeko yainko aizun guziak ezereztuko bait-ditu, ta nor bere tokitik atzeŕiko ugarte guzietan guziak makuŕtuko zazkio. *

(Is. 18 eta 20; Ye. 46; Eze. 29-32) Egoaldeko etsaia: Aitiopi

  1. Zuek ere bai, Kus’taŕok «Nere ezpataz iľak izango dira».

 

Ipaŕaldeko etsaia: Asur

  1. Ta bere eskua ipaŕalderuntz edatu ta Asur galduko du: ta Ninibe utziko du soil ta etze agoŕ egiña. *
  2. Artan ardiak eta atzeŕien abere guziak biziko dira; pelekan eta sagaŕoyek ango inbeletan kabia dukete; leyoetatik irtengo dira oyuak eta atalburuetatik bele-koŕokak.
  3. Au da iri pozkoŕ ta nare zaiarik, bere baitan «Ni, ta besterik ez» ziona! Andik igarotzean, guziek txistu egjn ta eskua yaŕosiko.dute.

 

3

Yerusalem’eri buruz

  1. Zori gaiztokoa iri biuŕi, zikin ta zapaltzaľea!
  2. Mintzorik ez du entzuten; ez akaŕik onaŕtzen. ustea ez du Yaube’rengan ipintzen, bere Yainkoari ez zayo uŕbiltzen.
  3. Aren baŕnean nagusiak leoi oŕokari dira; ta aren ebazleak, goizerako ezer yagoten ez duten gau-otsoak.
  4. Areñ igaŕleak kaskarin ta maltzuŕak dira; ta apaizek yauretxea loitu ta arauak zapaltzen ditute.
  5. Aren erdian dagon Yaube zuzena da, ta ez du bidegabekeririk egiten;

goiz oro utsik egiteke bere erabakia argitzat yaŕtzen du;

bañan, gaiztagiñak ez daki lotsa zer dan.

  1. Atzeŕiak poŕokatu ditut; irauliak dira ayen gazteluak; ayen bideak ustu ditut, ayetan iñor ez igarotzeko añean; ta ayen iriak soil dauntza.

ayetan gelditu ta bizi daitekenik gabe.

  1. Nere beldur, beintzat, izango zera nion Nik; nere irakaspenak onaŕtuko dituzu, zure etxeak luŕera erori ez daitezan eta aŕtu ez zaitzaten, zuri buruz bidali nitun gaitzek. Bañan; ayek areagotu dira, beren egite guziak okeŕtzen.
  2. Egon, beraz, nere zai dio Yaube’k— aŕapakiñetan yaikiko naizan egunerako. Erabakita bait-nago eŕiak biltzeko ta endak Niregana deitzeko, nere aseŕea ta separen su osoa ayen gañera ixuri beaŕez.

Nere separen gaŕek luŕalde osoa irentsiko dute-ta.

Osasunaren agintzak

  1. Orduan eŕiei ezpain garbiak damayezket, Yaube’ren izena guziek deitu dezaten, ta gogo batez Aren moŕoi azaldu deitezan.
  2. Kus’ko ibayen beste aldetik oparia, baŕeyatuak diran nere yaureslêk dakaŕkidate.
  3. Egun artan lotsa izanenik ez dukezu, nere auŕka egin izan dituzun ogen guziengatik;

 orduan zure altzotik uŕunduko bait-ditut  zure aŕokeriaz pozten diranak, eta zu nere mendi deunaz ez zera iľaŕainduko.

  1. Ta eŕiko seme apal ta gaxoak zure magalean utziko ditut, ta Yaube’ren Izenean ipiñiko dute ustea.
  2. Ixrael’en kondaŕek ez dute txaŕkeririk egingo, ez gezuŕik esango; ta ayen aoetan ez da mingain zuririk auŕkituko;

izutu ditzakenik gabe eztitan

laŕatu ta atsegingo dira-ta.

  1. Lekayoka ari zaitez, Sion’go alaba! Lekayoka poz zaitez, Ixrael!

Gogotik ikotu ta yauzi zaitez, Yerusalem’go alaba! *

  1. Yaube’k autsi du zure auŕkako erabakia; ta eurt eragin ditu zure etsayak.

Yaube, Ixrael’en eŕege, zure artean dago, ta iñoiz ez duzu zori gaitzik ikusiko. *

  1. Egun artan Yerusalem’eri dasayokete:

«Ez izan belduŕik»; eta Sion’i «Zure eskuak ez beitez auldu».

  1. Zure Yainko Yaube, Yagole azkaŕa, zure erdian dago! Poz-pozik dagoke zurean, maitakuntzaŕen isilik, eta zuri buruz lekayoka ikotuko da.
  2. Yai gurenetatik uŕun egon beaŕez atsekabe diranak Nik bilduko ditut, geren-zama ayengandik erauzita.
  3. Begira! Aldi artan ebainduko ditut, zure zapaltzaľe guziak;

eŕena yareingo ta sayestua bilduko dut, eta âlkea yasan duten edozein tokitan goragaŕi ta aiphagaŕi yaŕiko ditut.

  1. Aldi artan ekaŕi ta bilduko zaituzt;

eta zuen begietan atxiľoek ekaŕitakoan, goragaŕi ta aiphagaŕi yaŕiko zaituzt luŕeko eŕi guzien auŕean dio Yaube’k•.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper