Olabideren Biblia

[Sarrera]

  1. Abdi igaŕlea nor zanik, iñon ez zaigu esaten. Igaŕletzat datoŕkigu; eta, bizi izan zala ortatixek dakigu. Ain da labuŕa, beste labuŕpenik egiteko tokirik ez dama.

Idatzi izan diguna, atxiľoaldiyan osatua bide-da. Igaŕketa, Edom’entzako zema bat da: Yerusalem poŕokatua izan zalako, ua poztu egin bait-zan. Yainkoaren zigoŕa atzeŕikoei bezelaxe gañeratuko zayo.

  1. Igaŕketak Yeremi’renaren une batzuen antza dula-ta, gai auetan ari diranen batzuk uste dute, Abdi’rena geroagoko batean arenari erantsia ote dan. Ba-liteke baita, biak baño lenagoko pusketa bat erabili izatea ere ayek, bakoitzak bere aldetik.

 

1

  1. Abdi’ren ikuspena.

Yaube Yaunak Edom’i au diotsa:

Yaube’ren gezna bat aŕtu dugu, ta atzeŕietara ere geznaria bidalia izan da: «Yaiki, ta goazan aren auŕka buŕukatzen.»

(Ye. 49, 7-22) Erabakia

  1. Ots!, eŕitartean ťiki egin zaitut; oso nardagaŕia zera.
  2. Zure biotzeko aŕokeriak itsutu zaitu.

Aŕkaitz-zulo ta gañetan bizi zerala-ta, biotzak dasaizu: «Luŕera nork eratxiko nau?» 4. Aŕanoa bezela igorik, zure kabia izaŕen artean ba’zenu ere, andik erauziko zaitut —dio Yaube’k.

  1. Zuzituta zaude, noski! Lapuŕak zurean saŕtu ta ebasleak gauez etoŕi izan ba’litzaizkizu, naikoa litzayekena ez ote-zuten ostuko?

Mâts-biltzaľek ere txirdiľik

 ez ote-zuten zurean utziko? *

  1. Esau laŕututa dago, noski! aren altxoŕ ostenak ikeŕiak!
  2. Mugaraño izan zaitute zure elkaŕkide guziek; adiskidek atzipetu zaitute, gainditu zazkizu; zure ogitik iñutuek xedeba yaŕi dizute azpian. Ezaguerarik ez duzu izan. *
  3. Egun artan yakitunak Edom’etik, zuŕtasuna Esau’ren mendietatik erauziko ditut dio Yaube’k. *
  1. Zure gudari azkaŕak, Teman ori, poŕokatuak izango dira;

Esau’ren mendietatik gizakiak oro itxesean ebakiak izango bait-dira.

  1. Zure anai Yakob’i egin dizkiozun iraiñengatik lotsak estaliko zaitu, ta betiko erauzia izango zera. *
  2. Zure begietan aren gudalostea aŕotzek atxiľo zeramatenean, zuk ere ayetako bat bezela zeniraun.
  3. Anayaren egun beltzean so egiten ez zenun egon beaŕ, Yuda’ko semen itxes-egunean ez zenun poztu beaŕ, ez eta samin-egunean aoa askatu ere.
  4. Poŕot-egunean ez zenun nere eŕiko atetik saŕtu beaŕ, ez aren erortze-egunean so’ka egon, ez aren axanpa-egunean, eskua aren ondasunetara edatu beaŕ.
  5. Iges ziyoazanak iltzeko ez zenun bidaburuetan kokatu beaŕ, ez eta itxesetik itzuriak atzeman.
  6. Yaube’ren eguna guzientzat uŕbiltzen bait-da;

egin duzuna egingo zaizu;

zoŕ zaizun saria, burura datoŕkizuke.

  1. Nere mendi deunean edan duzun bezela, eŕi guziek ere edango dute taigabe;

edan ta irentsiko dute, ta izan ez ba’lira bezela izango dira. *

  1. Sion mendian, ostera, yareikuntza egingo da;

toki deuna izango da;

ta Yakob’en etxea bere yarauntsiaz yabetuko da, beŕiz.

  1. Yakob’en etxea sua izango da;

Yose’ren etxea gaŕa, ta Esau’ren etxea ayetan eŕetzeko lastoa;

ayek ixio ta irentsiko dute, Esau’ren etxekorik bat ere bizi gelditzeke. Ala esan du, Yaube’k.

  1. Esau’ren mendietaz Negeb’ekoak yabetuko dira, Sepela’koak pilistaŕen landetaz ta Samari’ko luŕaz, ta Benyamin’daŕak Galaad’az.
  2. Ta atzeŕira eramandako Ixrael’en samaldak beretzat dauzkake Kanaan-luŕak Sarepta’raño.

Ta Separad’en atxiľo dauden Yerusalem’go semeak Negeb’eko irien yabe egingo dira.

  1. Ta yaregiľeak igoko dira Sion-mendira, Esau’ren mendia ebazteko; ta yauretxea Yaube’rena izango da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper