Olabideren Biblia

[Sarrera]

  1. Belen-inguruko artzai bat zan, Tekue’n. Baseŕitaŕa. Yainkozale zintzoa. Yeroboam bigaŕenaren aldiko yoritasun artan, zemak eta beŕi txaŕak besterik ez ditu aldaŕikatzen.

Samaria’n, gizarteko auzia buruz-bêra zebiľen noskiago: beaŕtsu eta xumeak zapalduak; ebazle ziľaŕez erosiak; emakumeak, iñola ere ase ezin ziranak.

  1. Ipaŕaldeko yaureŕiak goŕiak ikusiko ditu; bañan, Yuda’ri ere, obea ez dana etoŕiko zayo: sasi-yainkoetara makuŕtzea.

Mexia-aldiko yoritasun-edeŕa adierazteko, uztaro bikañaren irudiz diardu.

Iru zatikoa dugu:

— 1) Atzeŕi ta Yuda’zko zemak: 1’tik 2’ko 5-era.

— 2) Ixraeldaŕentzat zemak: 2’gaŕengo 6-tik 6’raño.

— 3) Igaŕketak: 7’tik amairaño.


 


 

 

1

  1. Tekue’ko artzayetako Amos’en itzak, Yuda’ko eŕege Ozi’ren egunetan ta Ixrael’go eŕege Yoa’renetan, luŕ-ikara baño len urte bi Ixrael’tzaz ageri zitzazkionekin. *
  2. Oŕa diona:

 

**Yaube’k aŕtuko dun apenaz

(Is. 17, 1-3; Ye. 49, 23-27) Damasko’z:**

Yaube’k Sion’dik oŕoa egingo du, bere mintzoa adiraziko da Yerusalem’dik. Artzai-txaboletan negaŕa izango da, Karmel’go tontoŕa igaŕtuko da-ta.

  1. Yaube onela mintzo da:

Gaiztakeri askoren ondoan Damasko’k egin dun beŕia ez diot asketsiko; burnizko leraz Galaad biŕindu du-ta. *

  1. Azael’en etxeari su emango diot, ta Ben-Adad’en yauregiak irentsiko ditu.
  2. Damasko’ko ataga puskatuko dut;

Biskat-Aben’dik egoiliaŕak erauziko ditut, eta aginte-makiľa daukana Bet-Eden’dik. Aram’eko eŕia ere Kir’a atxiľo eramana izango da dio Yaube’k.

(Yos. 13, 1; Ye. 47, So. 2, 4-7) Gaza ta Pilistaŕak

  1. Yaube onela mintzo da:

Gaza’k bere gaiztakeri ainitzei asketziko ez diodan beste bat geitu die; eŕi osoa Edom’a atxiľo eraman du-ta.

  1. Beraz, Gaza’ko aŕesiari su emango diot, ta ango etxeak irentsiko ditu.
  2. Azot’etik egoiliaŕak erauziko ditut, eta Askalon’dik aginte-zigoŕa daukana. Akaron’en ondakiñak suntsituko dira, —dio Yaube Yaunak—.

(Is. 23; Eze. 26-28) Tir

  1. Yaube onela mintzo da:

Tir’ek bere gaiztakeri ainitzi geitu dien beste batengatik, aren gañetik nere zigoŕa ez dut aldenduko; ... senide-elkaŕteaz ayolarik gabe


guziak Edom’a atxiľo eraman ditu-ta.

  1. Tir'ko aŕesiari su emango diot, eta ango etxe guziak irentsiko ditu.

(Is. 34; Ye. 49, 7-22; Eze. 25, 12-14; 35) Edom

  1. Yaube onela mintzo da:

Gaiztakeri askoren ondoan Edom’ek egin dun beste bat ez diot asketsiko; Izan ere bere anaya ezpataz esetsi du arenganako eŕukirik gabe, ta aren auŕka sepak aŕtuta, sepaz dirau beti.

  1. Teman’i su emango diot, ta Bosra’ko etxeak irentsiko ditu.

(Ye. 49, 1-6; Eze. 25, 1-7; So. 2, 8-11) Amon

  1. Yaube onela mintzo da:

Gaiztakeri askoren ondoan Amon’daŕek asketsiko ez diedan beŕi bat egin dute: beren luŕa zabaltzeko Galaad’eko izoŕei sabela uŕatu diete.

  1. Beraz, Eŕaba’ko aŕesiari su emango diot, ta ango yauregiak irentsiko ditu gaŕaxitartean guda-egunean, ta ekaitz-oldaŕez itxes-egunean.
  2. Ango eŕege atxiľo eramana izango da, ta arekin aren aundizkiak oro —dio Yaube’k—.

 

2

(Is. 15-16; Ye. 48; Eze. 25, 8-11) Moab

  1. Yaube onela mintzo da:

Gaiztakeri askoren ondoan Moab’ek asketsiko ez diodan beŕi bat egin du: Edom’eko eŕegeren ezuŕak latsun biuŕtzeraño eŕe ditu-ta.

  1. Beraz, Moab’i su emango diot, ta Kariot’eko etxeak irentsiko ditu, ta zarata, gaŕaxi ta adaŕotsen artean Moab ilko da. *
  2. Aren erditik ango nagusia erauziko dut eta arekin aren aundizki guziak ilko ditut—dio Yaube’k—.

 

Yuda

  1. Yaube onela mintzo da:

Gaiztakeri askoren ondoan Yuda’k asketsiko ez diodan beŕi bat egin du: Yaube’ren legea nardaturik, Aren erabakiak ez ditu bete;


arbasoak zeŕaizkien yainko aizunek girbiñerazi dute-ta.

  1. Beraz, Yuda’ri su emango diot ta Yerusalem’go yauregiak irentsiko ditu.

 

Ixrael

  1. Yaube onela mintzo da:

Gaiztakeri askoren ondoan Ixrael’ek asketsiko ez diodan beŕi bat egin du: zintzoa dirutan, ta landeŕa oski-biko batez saldu dute.

  1. Luŕeko autsa gaxoen burugañean ikusi nai dute, ta apalei bidea okeŕtzen diete; ta nere izen gurena naŕiotuz, neska ber-berarengana aita-semeak saŕtzen dira.
  2. Bahikuntzat aŕtutako soñekoz etzanda, opaŕi guzien ondoan otoruntzak ditute, ta berek gaiztetsitako ardoa beren Yainkoaren etxean edaten dute.
  3. Ala ere Nik amortaŕak, kedeŕak bezain tantai ta arteak bezain sendoak, ayen auŕetik suntsitu nitun, ayen gañeko arnariak eta beko eŕoak leŕturik.
  4. Nik Aigito’tik atera ta basoan baŕna beŕogei urtez eraman ziñuztan, amortaŕen luŕaz yabetu zeintezketen.
  5. Nik zuen semetartetik igaŕleak eta zuen gaztetartetik nazirtaŕak eraiki ditut, ez al-da onela, Ixrael’go semeok?

dio Yaube’k.

  1. Zuek, beŕiz, nazirtaŕei ardoa edanerazi, ta igaŕlei agindu au eman diezute: «Ez iragaŕi». *
  2. Ara! Belaŕez betetako guŕdi bat bezela zapalduko zaituzt, eta kaŕask eragingo.
  3. Zaiľuentzat ere ez da iges egiterik izango; azkaŕek ez dute beren indaŕa idoroko, ta biphiľenek beren bizia ez dute yagon al izango.
  4. Gezilaria ez da gogoŕ egongo, ankariña ez da itzuriko, zaldizkoak ez du bere bizia yareingo.
  5. Egun artan azkaŕik azkaŕenak ere laŕugoŕi iges egingo dudio Yaube’k.

 

3

Zemak

  1. Entzun!, Ixrael’go semeak, Yaube’k zuetaz ta Aigito’tik ekaŕi nun sendi osoaz diona.
  2. «Lureko eŕietatik zuek bakaŕik nere eŕitzat ezagun zaituzt; oŕexegatik zuen gaiztakeri guziak nozitu eraziko dizkizuet.
  3. Gogaide izan ezik gizon biren artean erkiderik izan ote-daiteke?
  4. Aŕapakiñik gabe ote-dagi leoyak oyanean oŕoa? Ezer aŕapatu gabe leoikumeak bere altxabetik oŕoa yasotzen ote-du?
  5. Luŕeko xedeban eroriko ote-da txoria, xedeba yaŕtzeko iñor ez ba’da?

ta xedeba luŕetik yasoko ote-dute artan zerbait erori baño len?

  1. Turuta irian entzun erazten ote-da eŕiari izua saŕtzeke?

Yaube’ren baimenik gabe gaitz bat ere irian gertatu ote-daiteke?

  1. Ez du, ba, Yaube Yaunak ezer egiten bere moŕoi igaŕlei bere asmoa agertzeke.
  2. Leoyak oŕoa ba’dagi, nor ez da izutzen?

Yaube Yauna mintzo ba’da, nork ez du iragaŕiko?

Samari’ren galera

  1. Azot luŕeko ta Aigito’ko yauregietan aldaŕi au egizute: «Samari’ko mendietan bildu zaitezte ta ikus itzazute aren erdian egiten diran bidegabekeri ta indaŕkeri ugariak.
  2. Zuzen danik egiten ez dakite —dio Yaube’k; ondasun ta aŕapakiñak beren yauregietan metatzen, ostera, bai.
  3. Argatik onela mintzo da Yaube Yauna: inguru guzitik ba-datoŕ elkaitza;

indaŕa autsiko dizu ta zure etxeak ustuko ditu.

  1. Yaube onela mintzo da:

Anka bi edo belaŕi gingil bat leoyaren aotik artzayak yareiten ditun bezela yareingo dira Samari’n aulki luzêtan Damasko’ko txosnetan eserita daudenak.

  1. Entzun ta aitoŕtu ezazute au Yakob’en etxean

dio Yainko Sabaot Yaube Yaunak.

  1. Ixrael’en biuŕkeriak zigoŕtuko ditudanean, Bet-El’go opaŕiak ere zuzituko ditut: opaŕiko adaŕak ebakiak izango dira ta luŕera iraitziak.
  2. Negu-etxea ta udakoa yoko ditut, ebur-yauregiak eratxiak izango dira ta etxe asko suntsituak.

 

4

(Is. 3, 16-24; 32, 9-14.) Samari’ko andereak!!!

  1. Entzun itz au!, Samari’ko mendian zeraten Basan’go beyok, gaxoak zapaltzen ta landeŕak istikatzen dituzutenok, «Ekatzute, edatekoa dezagun»

—senaŕei dasayezutenok.

  1. Bere gurentasuna aitoŕtuz

Yaube Yaunak zin au egin du: Datozkizuten egunetan yasoko zaituzte kakoetan ta zuen ondakiñak pertzetan.

  1. Akaldêtatik irtengo zerate, bata bestearen ondoren, Armon’a iraitziak —dio Yaube’k.
  2. Zatozte Bet-El’a, ogen egitera, Galgala’ra, ogenak geitzera!

Goiz oro zuen opariak ekaŕi, eta irugaŕen egun bakoitzean zuen amaŕenak. *

  1. Ketarazi ezazute opiľa gorasaŕe-oparian;

iragaŕi ta aldaŕikatu itzazute oldezko emariak, ori atsegin ba’zaizue, Ixrael’go semeak —dio Yaube’k.

  1. Oŕegatik, iri guzietan ortz-garbi utzi zaituzt, ogirik-eza etxe guzietan;

ta ala ere, Niregana ez zerate biuŕtu —dio Yaube’k. *

  1. Ta euria ukatu dizuet, uztaroa baño lenagoko iru iľabetean: toki batek euria izan du;

besteak euririk gabe agoŕtu dira.

  1. Bizpairu iri, aldi batean iri batera zetozan urzun, ta ez ziran asetzen: ta ala ere, Niregana ez zerate biuŕtu—dio Yaube’k.
  2. Erdoiz ta goŕiñez yo zaituzt;

eta zuen kartxiri asko, zuen mâsti, pikodi ta oliondoak oťiek yan ditute;

ta ala ere, Niregana ez zerate biuŕtu—dio Yaube’k.

  1. Aigito’n bezela, eriotza bidali dizuet;

zuen mutiľak ezpataz yo ditut;

zuen zaldiak etsayei eman dizkiet, eta suduŕetaraño igorazi dizuet zuen kapaŕdien kiratsa;

ta ala ere, Niregana ez zerate biuŕtu —dio Yaube’k.

  1. Sodoma ta Gomoŕa bezela, poŕokatu zaituzt, ta sutandik idokitako

iľintia bezelakoak izan zerate;

ta ala ere, Niregana ez zerate biuŕtu—dio Yaube’k. *

  1. Beste ainbeste, beraz, egingo dizut, Ixrael, zure Yainkoarengana bidean auŕeratzeko, ta egingo dizudalakoan gertu zaitez, Ixrael.
  2. Mendiak egin dituna Ua bait-da, aizeari zirkiña eman, ta gizonari bere gogoa agertzen diona, iľunalditik goiza agertzen duna ta luŕeko tontoŕen gañean ibiltzen dana.

Aren izena, Yainko Yaube Sabaot. *

 

5

Ixrael’i erosta

  1. Ixrael’go etxea, entzun!, zuei buruz yasotzera noan erosta.
  2. Erori da!, ta iñoiz ez da yaikiko Ixrael’go neska; luŕ-yoa dago, ta iñork ez du eraikiko. *
  3. . Yaube onela mintzo bait-da: Ixrael’go etxearentzat miľa gudagizon zitun irian eun bakaŕik geldituko dira;

ta eun zitun irian amaŕ bakaŕik geldituko dira.

  1. Yaube’k Ixrael’go etxeari esan bait-zion: Zabiltzate nere biľa, ta biziko zerate! *
  2. ...Bet-el’a ez yo:

Galgala'n ez saŕtu;

Ber-Sabee’ra ez yoan!

Galgala atxiľo eramana izango bail-da, eta Bet-El ustua.

  1. Zabiltzate Yaube’ren biľa, ta biziko zerate!

sua bezela yeitxirik, Yose’ren etxea eŕe ez dezan; Bet-El’en ez bait-da, itzali lezakenik izango.

  1. Zuzentasuna zuenean ixun biuŕtu da, luŕean zuek utzi-ta.
  2. Artur ta Orion’en egiľeak, iľunbetik goiza ta egunetik aŕatsa atera, itxasotik ura deitu ta luŕ gañera ixurtzen, ta Yaube izena dun Ark,
  3. altsuaren auŕka poŕokatzaľea indaŕtzen du, ta poŕokaldia iri azkaŕei daratoŕkie.
  4. Auzian gogoŕ dagizuena, goŕoto, ta zintzoki mintzo dana iguin duzute.
  5. Landeŕa zapaldu ta aren guzia zuentzat aŕapatuz, aŕlanduzko etxeak eraiki dituzute, ta ez zerate ayetan biziko;

mâsti edeŕak landatu dituzute, ta ez duzute ardoŕik ayetatik edango.

  1. Zuen bidegabekeriak zeinbeste diran ba-dakit, zuen ogenak zein goŕiak diran;

zuzenaren etsai, azpiko emarien artzaľe, ta auzian gaxoaren zapaltzaľe zerate.

  1. Argatik garai ontan gizon zuŕak isiľik daude; garai txaŕa dalako.
  2. Bizitzeko, on-biľa ibili zaitezte, ez gaitz-biľa, ta Yainko Yaube Sabaot zure alde eukitzeko, zuek diozutenez.
  3. Ogena goŕoto ta ona maite ezazute, zuzenbidea auzian yaŕazute, Yainko Yaube Sabaot Yose’ren * ondakiñaz eŕuki ote dan.
  4. Yainko Yaube Sabaot Yauna, onela mintzo bait-da: Zei guzietan negaŕa izango da;

bide guzietan, «enel, ene!» esango da. Nekazaria ere deitoratzen dakitenekin negaŕ ta erostarako deitua izango da.

  1. mâsti guzietan negaŕ egingo dute;

zurean baŕna igaroko bait-naiz —dio Yaube’k.

Yaube’ren eguna

  1. Yaube’ren eguna * iŕikatzen dunaren zori txaŕa!!! Zertarako opa duzute?

Egun iľun izango zaizue, ez argi-egun. *

  1. Norbait leoitik igeska artz baten erpera ba’letoŕ, edo etxera orduko eskua orman ezaŕtzean sugeak ziztatu ba’lu.
  2. Yaube’ren eguna, argi-egun orde, ez al-da iľunbe-egun izango?

Egun dirdiratsu orde, goibel-egun ez-ote?

  1. Zuen yayak goŕoto ditut; gogaikaŕi zazkit; zuen bilkuetzaz aspeŕtuta nago.
  2. Sutopak eskeintzen ba’dizkidazute,

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

ez dizkizuet aŕtuko zuen opariok;

ta zuen gentzoparietako itelak ez ditut aintzakotzat begiratuko.

  1. Utikan!, zuen abestien zarata!!

Zuen salterien eresiak ez ditut entzun nai.

  1. Nere apena, ura bezela, ibiliko da, ordea, ta nere zuzentasuna uyol oldaŕtsua bezela.
  2. Ixrael’go etxe oŕek!,

basoko beŕogei urte ayetan, opari ta minhak eskeñi al-zenizkidan?

  1. Zuen sasi-yainko Sakkut eta Keban’en etxola

ta zerok egindako yainkoen izaŕa, ori bai zeneramaten.

  1. Nik, beŕiz, Damasko’z aindi aldaraziko zaituzt —dio Yaube’k; Aren izena Yainko Sabaot.

 

6

Ixrael’go aundizkiei

  1. Zori-txaŕekoak, eŕirik beñenetako seme nabaritzat

Ixrael’en etxea ayetera yotzen dutela-ta

Sion’en nare ta Samari’ko mendietan eskieŕ daudenak!

  1. Zoazte Kalne’ra, ta begira!

igaro andik Amat aundira;

gero Pilistaŕen Get’a yeitxi.

Yaureŕiak baño edeŕagoak al-dira iri oriek?

Ayen luŕaldea zuena baño zabalagoa?

  1. Egun ikaragaŕia uŕun dalakoan, poŕokaldia urbiľarazten dute,
  2. eburezko oeak lotarako, etzangu apañak atsedenerako, bildots ta txekoŕ gurienak yateko,
  3. nebelak eta Dabid’enak bezelako erestaľuak pozerako,
  4. edontzi zabalak ardorako, eta luŕingai bikañak beren gantzuketarako dauzkatenak, Yose’ren atsekabez eŕuki izateke, ordea.
  5. Argatik, orain, atxiľo eramatekoetan oriek lenbiziko izango dira, bestien auŕelari, eta oŕelako lizunkoyen lekayoak amaituko dira.
  6. Bera danarengatik zin egin du Yaube’k, eta au da Yainko Yaube Sabaot’ek diona: Yakob’en gaiztakeria iguingaŕi zait; ayen yauregiak goŕoto ditut, eta iria ango guziekin etsayari damayoket.
  7. Etxean amaŕ gizon gelditzen ba’dira, amaŕak ilko dira.
  8. Ta ildakoen aideak, nork beretaŕaren iľotza aŕtu ta aren ezuŕak etxetik ateratzeko eorzlearekin etoŕita, artan legoken beste bati galdetuko diote: «Bai al-dago oraindik iñor zurekin?»;

arako ark darantzuyoke: «Iñor ez»;

ta besteak dasayoke:

«Ixo, ba, Yaube izena aiphatzeke». *

  1. Yaube erabakita bait-dago;

ta etxe aundia akaldez, ta etxe ťikia pitsez, dana irauliko du.

  1. Arkaitzetan zaldiek laisteŕ egin, edo idiek goldeka lan egin ote-lezakete?

Zuek legea eden, ta zuzentasuna ixun biuŕtu duzute-ta.

  1. Ezer ez danez pozik iľaŕaintzen zerate, esaka:

«Dugun al izatea ez ote-dugu geron indaŕez iritsil?»

  1. Oŕ ba dio Yainko Yaube Sabaot’ekIxrael’en etxea! eŕi bat zuen auŕka eraikiko dut, ta Amat’etik asi ta Araba’ko aŕuraño zapalduko zaituzt.

 

7

Oťiak

  1. Yaube Yaunak erakutsi didana, oŕa:

Eŕegeren belaŕa yaso ondoren Belaŕ beŕia ernetzen asi zanean, Yaube’k oťiak soŕtu zitun.

  1. Ta ayek luŕeko belaŕa yandakoan, «Asketsi, Yaube Yauna!, asketsiesan nion. Nola egon daiteke Yakobtikia da-ta?»
  2. Ordun Yaube’k garbaituta, esan zidan: «Olakorik ez da izango».

Legoŕtea

  1. Yaube Yaunak erakutsi didana, oŕa:

Yaube Yaunak bere auzia burutzeko deituta, suak leze aundi ta luŕaldea iresten zitun.

  1. Ta nik esan dut:

Aŕen!, Yaube Yauna, gelditu zaitez!!

Nola egon daiteke Yakob tikia da-ta?

  1. Ordun, Yaube Yaunak garbaituta esan zidan: «Olakorik ez da izango».

Berun-aria

  1. Erakutsi didana oŕa:

Orma zut baten gañean Yauna zegon, berun-aria eskuan zeukala.

  1. Ta Yaube’k esan dit: «Amos, zer dakusazu?» «Berun-ari bat» erantzun diot.

Ta Yaube’k esan dit: «Ots! berun-aria

Ixrael’en eŕiari ezaŕtzen diot; ez diot geyagorik yasango».

  1. Ixaak’en bamotak soilduko dira;

Ixrael’go toki deunak irauliko dira, ta Ni ezpataz yaikiko naiz Eŕoboam’en etxearen auŕka».

 

Eztabaida

  1. Bet-El’go apaizak Ixrael’ go eŕege Yeroboam’i gezna bidali zion: «Amots, Ixrael’go etxebaŕnean zure auŕka itz egiten ari da; eŕiak aren itzak ezin yasan ditu.
  2. Oŕela mintzo bait-da: «Yeroboam ezpataz ilko da, ta Ixrael atxiľo eramana izango da bere luŕetik».
  3. Ta Anani’k Amots’i esan zion: «Ikusle ori! zoaz emendik!; Yuda’ko luŕaldera iges egizu; an zure ogia yan, an iragaŕi ezazu,
  4. Bet-El’en, ostera, ez yaŕai igaŕketan; eŕegeren toki deuna bait-da, eŕegeren etxea.
  5. Amots’ek Anani’ri yardetsi ta esan zion: «Ni ez naiz igaŕle; ez eta igaŕlegai * ere; unai naiz ni, basapikozale.
  6. Ta Yaube’k unaitzatik aŕtu nau ta esan dit: «Zoaz, nere eŕi Ixrael’i iragaŕi ezayozu.
  7. Orain, beraz, Yaube’ren itza entzun: Zuk diostazu: «Ixrael’en auŕka ez iragaŕi; Ixrael’go etxearen auŕka ez ezer esan».
  8. Bañan, Yaube onela mintzo da:


Zure seme-alabak ezpataz yoak eroriko dira; zure luŕaldea zundaka uzituko dute bestêntzat, eta zu luŕ loi * batean ilko zera, ta Ixrael atxiľo eramana izango da bere luŕetik.

 

8

Arnarien saskia

  1. Yaube Yaunak erakutsi zidana, oŕa: arnari umoen saski bat.
  2. Ta esan dit: «Amots!, zer dakusazu?» «Arnari umoen saski bat» erantzun diot. Eta Yaube’k esan dit:

«Nere eŕi Ixrael’entzat amaya eldu da, geyagorik ez diot yasango».

  1. Yaube Yaunak, onela dio:

«Egun artan yauregiko abestiak negaŕ-gaŕaxi izango dira.

iľotzak asko izango dira, ta edozein tokitan isiľik iraitzita dauntzakete.

  1. Entzun au: landeŕak iresten

ta gaxoak erauzten ari zeratenok, esanez:

  1. «Noiz igaroko da, gure salgayak saltzeko il-beŕi ta astea, gure mandioak saltzaľêntzat irikitzeko, epa uŕituz, sikela antuz, ta aiztaga aizunez?
  2. Ordun, landeŕak ziľaŕez,

ta beaŕtsuak oski-biko batez erosi ta galbotak saldu al izango ditugu».

  1. Yakob’en aŕokeriari buruz zin au egin du Yaube’k: «Ayen egiteak oro iñoiz ez ditut antziko.
  2. Argatik, luŕa ikaratuko da;

ta ango egoiliaŕ guzien malkoz ibai bat bezela, Aigito’ko Nil bezela, anpatuko da osorik, eta gero ertu ta suntsituko da.

  1. Egun artanYaube Yaunak dioeguzkia eguerdi miñean etzanerazi, ta argi-aldian luŕa iľuneraziko dut.
  2. Nik eginda, zuen yayak negaŕ

eta zuen abestiak intziri biuŕtuko zazkizue; zuen soñekoa zurdatza izango da, ta burusoil zabilzkete guziok.

Luŕalde osoa seme bakaŕaren iľetan bezela dagoke, ta aren azken-eguna samin-eguna izango da.

  1. Datozken egunetan—dio Yaube Yaunak— luŕera gosetea igoŕiko dut; ez ogi-gosea; ez ur-egaŕia, Yaube’ren itza entzuteko, gose eta egaŕia baizik.
  2. Itxasotik itxasora, ta ipaŕaldetik egoaldera gizakiak geraka igituko dira Yaube’ren itzaren biľa, ta ez dute idoroko.
  3. Egun artan neska edeŕ ta mutiľak egaŕiz amikatuta eroriko dira.             
  4. Samari’ko yainkotzakoa aiphatuz:

«Ala zure Yainkoa, Dan ori!!» edo, «Ala Ber-Sabee’ren bidea!» esanez zin egiten dutenak, eroriko dira iñoiz ere ez yaikitzeko.

 

9

Akaŕaren amaya eta agintza onak

  1. Yaube, opaŕi gañean zutik ikusi dut, eta zion: «Atalasa yo, eta ateak zotukatu beitez, eta burua zeatu ezayezu guziei.

Enparauak ezpataz ilko ditut, iñor ez da yareingo, iñor ez da itzuriko.

  1. Xeol’eraño saŕtzen ba’dira, nere eskuak andik aterako ditu!; ortziraño igotzen ba’dira, andik eratxiko ditut.
  2. Karmei’go tontoŕean ostentzen ba’dira, an biľatu ta atzemango ditut.

Itxasoko zingoan nere begietandik uŕuntzen ba’dira, ara sugea igoŕiko dut, ta autsiki egingo die.

  1. Atxiľo eramanak ba’dira, ezpata arâ igoŕiko dut, ta ilko ditu: begiak ayengana izango ditut, kalterako, ordea, ez onerako.»
  2. Yaube Sabaot Yaunak luŕa ikuitzen ba’du, luŕa urtzen da, ta ango bizidun guziak negaŕez asten dira: luŕ osoa Aigito’ko Nii bezela, goruntz anpatzen da.
  3. Berak antolatu ditu ortzian bere maľak, la luŕ gañean ortzia edatzen du;

itxas-urak deitu ta luŕgañean baŕeyatzen ditu; Yaube da Aren izena.

  1. Ez ote-zerate Niretzat, Ixrael’go semeok, Kus’ko semeak bezelatsu, dio Yaube’k. Ez ote-naiz Ni Aigito’tik Ixrael, Kaptor’tik pilistaŕak,

eta Kir’tik arametaŕak igorazi ditudana?» *

  1. Ara! Yaube Yaunaren begiak yaureŕi ogendiruntz so daude; luŕ-azaletik Nik erauziko dut, Yakob’en etxea dio Yaube’k.
  2. Nik aginduz-gero, Ixrael’go etxea eŕi guzien artean, galbayan bezela, yaŕosia izango da, ta aletxorik bat ere ez da luŕera yalgiko.
  3. Nere eŕiko ogenlari guziak ezpataz ilko dira, «Ez zaigu gaitza uŕbilduko, ez gaitu atzemango» ba’diote ere.
  4. Egun artan, luŕ-yoa dagon Dabid’en etxea beŕeraikiko dut, aren akalak-atondu, ta aren iraulkiñak len bezela eraikiko ditut
  5. nere izenpean bizi diranak, Edom’en enparauaz ta eŕi guzietaz yabetu daitezan dio ori dagiken Yaube’k—.
  6. Oŕa: egunak ba-datoz

dio Yaube Yaunaketa ayetan goldetan ari diranak itailaria dakuske, ta mâts-istikatzaľeak ereilea;

mendiek ardo beŕia iñotsiko dute, ta muñoak oro landatuak izango dira;

  1. mâstiak landatuko ditute, ta ayen ardoa edango dute, baratzak egin ta ayen arnariak yango ditute.
  2. Landatuko ditut, beren luŕean, ta iñoiz ez dira eman nien luŕetik erauziak izango dio Yainko Yaube’k.

 


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper