Olabideren Biblia

[Sarrera]

170. Ose igaŕlea, ipaŕaldekoa zan, noski. Alderdi artan, beŕiz, ango bakaldun Yeroboam bigaŕenaren garaitzak zirala-ta, lasaikeria eta nolabaiteko oiturak indaŕean zeuden. Eta, oŕela, idazti osoan baŕna, ixraeldaŕek Yaube’ri dagizkioten gaiztakeriak besterik ez da ikusten. Eta, ala ere, Yainkoak Ixrael «Bere kuťun» izenez deitzen du; eta, ezkontidetzat aŕtzen.

Irudi au, geroagoko igaŕleak oparo durabilkite.

Igaŕkizun onek zati bi ditu:

1) Irudiak: 1’gotik 3’ra.

2) Igaŕketa-itzaldiak: 4’tik 14’raño.

 

 

1

Zantzuzko ezkontza

  1. Yuda’ko eŕege Ozi, Yoatan, Akaz ta Ezeki’ren egunetan, ta Ixrael’go eŕege Yoa’ renetan, Beeri’ren seme Ose’ri Yaube’k egindako itza.
  2. Lenbizikoz itz egitean, Yaube’k Ose’ri esan zion: «Zoazl, ematxaŕ bat aŕtu, arengandik seme txaŕak izateko; Yaube utzita eŕia osorik txaŕkerietan bait-dago.» *
  3. Yoan zan, beraz, ta Debelaim’en alaba Gomer aŕtu zularik, onek seme bat soŕtu ta egin zion.
  4. Ta Yaube’k esan zion: «Izena Yezrael ezaŕiozu: Yehu’ ren etxea laisteŕ Yezrael’en odolaz ikeŕiko bait-dut, eta Ixrael’go etxea eŕegetzaz erantziko. *
  5. Egun artan, Yezrael aranean, Ixrael’en ustaya puska-puskatuko dut».
  6. Gero, Gomer’ek alaba bat soŕtu ta egin zion. Ta Ose’ri Yaube’k esan zion: «Izena Lo-Eŕuhama ezaŕiozu, gerokoan ez bait-naiz Ixrael’go etxeaz eŕuki izango; eŕo-eŕotik erauziko dut. *
  7. Yuda’ko etxeari, bai, eŕuki izango natzayo; Nik, ayen Yainko Yaube’k, yareingo ditut, ezpatarik, gudarik, zaldirik eta zaldizkorik gabe».
  8. Gomer’ek, bere alaba Lo-Eŕuhama bulaŕetik iguindu ondoren, beste seme bat soŕtu ta egin zun.
  9. Ta Yaube’k Ose’ri esan zion: «Izena Lo-Ami ezaŕiozu; zuek nere eŕia ez bait-zerate, ta Ni ez naiz zuen Yainkoa izango». *
  10. Ala ere, Ixrael’en semen kopurua itxas-ondaŕa bezainbatekoa izango da, neuŕtu eziña, zenbakaitza. Ta «zuek nere eŕia ez zerate» esango zaye.
  11. Ta Yuda’ko semeak eta Ixrael´goak bat egingo dute; buruzagi berbera yasoko dute berentzat; eta, dauden luŕetik irtengo dira; Ixrael'en eguna aundia izango da-ta.
  12. Zure anayei ezayezu: «Ami» ta zure aŕebaei «Eŕuhama».

 


 

2

Yaube’ren emazte zimuŕa

  1. Anayei esayezu: Ami!! ta aŕebaei: Eŕuhama!!
  2. Auzi egiozute amari, ua salatu ezazute! orain ez bait-zait emazte; eta ez natzayo senaŕ.
  3. Aurpegitik bere zantaŕkeriak ken bitza eta bulaŕen artetik bere ezkontza-kutsuak,
  4. yayo zanez luŕugoŕi ta erantzia utzi ta etze ta luŕ agoŕa bezela, egaŕiz iltzear ezaŕi ez dezadan. *
  5. Aren semêi ez natzaye eŕuki izango, zantaŕkeri-zitu diralako.
  6. Ayen ama txikotu da; ume egin dituna gerenduta dago, «Ogi, ur, artiľe, liño, olio ta edaria damazkidaten

nere txatxanekin yoan nai dut»—esan du-ta.

  1. Argatik bidea arantzez itxi ta sapaŕez esituko diot, eta bere zirkuak ez ditu idoroko.
  2. Bere txatxanei yaŕai bai, ta ez ditu iritsiko, ayen biľa ibilita, ez ditu yaŕugiko, Ordun, «lenbiziko nere senaŕarengana itzuliko naiz» —esango du— «ordun orain baño obeki bait-nengon».
  3. Ez zezagun ogi, ardo ta olio Nik nemazkiola, ta Baal’i zemazkion uŕe ta ziľaŕa Nik emanda zitula.
  4. Itzuliko naiz, beraz, nere ogia aldi egokian ta ardoa bere garayan aŕtzeko, ta kenduko dizkiot, aren itsuskeria estaltzeko. nemazkion artiľe ta liñoa. *
  5. Orain aren txatxanentzat agirian ipiñiko dut aren erokeria, ta iñork ez du nere eskutik yareingo.
  6. Atsegin guziak nere egitez amaituko zazkie, yai, ilbeŕi, larunbat eta poz-egunak oro.
  7. Bere mâsti ta pikondoetzaz esaten zun: «Oŕa nere txatxanek eman didaten saria». Nik, ba, lardaskatu ta laŕdi biuŕtuko dizkiot, eta basaberek irentsiko ditute.
  8. Pitxiz ta edeŕgaŕiz apainduta bere txatxanei yaŕaitzen, ta Nitzaz antzita luŕiña Baal’i eskeintzen ari zan egunengatik zigoŕkatuko dut —dio Yaube’k.
  9. Ala ere, adeyez basora eramango dut eta biotza ukituko diote nere itzek; *
  10. eta andik, itxaso-atetzat, bere mâstiak eta Akor-arana emango dizkiot, eta an abestuko du bere gaztezaroko egunetan bezela, Aigito’tik igo zan egunean bezeia.
  11. Ta egun artan dio Yaube’k-

«ixi edo ene senaŕa» diostakezu;

ez, ordea, Baal’i bein ere. *

  1. Aotik asagotuko dizkiot Baal’en izenak, eta iñoiz ere ez dira beren izenez aiphatuko.
  2. Ta egun artan ayen alde itunduko naiz basa-iize, eguratseko egazti ta lureko naŕastiekin; gezi-ustaya, ezpata ta guda luŕaldetik erauziko ditut, narerik lo egin dezatentzat.
  3. Ta emaztetzat aŕtuko zaitut bein betiko: zuzen ta bidez, adeyez ta eŕukiz emaztetzat aŕtuko zaitut;
  4. kirmen izateko, emaztetzat artuko zaitut eta Yaube dazagukezu.
  5. Egun ayetan dio Yaube’kortziari dantzuyoket, eta orztiak lurari dantzuyoke;
  6. luŕak ere gari, ardo ta olioari dantzuyeke, ta berebat ayek Ixrael’i dantzuyokete.
  7. Ta nere eŕia luŕaldean Niretzat ereingo dut, eta Lo-Eŕuhama’ri eŕuki izango natzayo,

  1. ta Lo-Ami’ri «Zu zera nere eŕia» esango diot, eta berak esango dit «Ene Yainkoa».

 

3

Lengo emaztea beŕiro aŕtzen

  1. Oraindik ere Yaube’k esan zidan: «Zoaz eta txatxan bati oaide zayon emazte etoi bat maite ezazu. Oŕela, ba, maite ditu Yaube’k Ixrael’go semeak; ayek, beŕiz, beste yainkoetara ta mâts-opiľetara iŕikaz yotzen dute.
  2. Amabost sikelez eta omer bat eta erdi garagaŕez alako emazte bat erosi nun, beraz, *
  3. ta esan nion: «Lizunkeririk gabe eta gizonekin nâsteke egun askoz itxoin beaŕko didazu: nik ere zuregana gabe itxoingo dut». *
  4. Izan ere, Ixrael’go semeak egun askoz daudeke eŕege ta nagusirik gabe, opari ta masebarik gabe, epod eta terapiñik gabe.
  5. Ta ondoren Ixrael’go semeak itzuliko dira beren Yainko Yaube’ren ta beren eŕege Dabid’en biľa; ta, Yaube’ri ta Aren eŕukiari izututa biuŕtuko zazkie azken-egunetan.

 

4

Oro gaiztakeri

  1. Yaube’ren itza entzun! Ixraei’go semeak: Yaube luŕ ontakoak ebaztera datoŕ-eta. Luŕ ontan ez bait-da egiarik, ez eŕukirik ez Yainkoaren ezaguerarik.
  2. Birao, gezuŕ, ilketa, iapuŕetak eta loikeriak edonon ta odola odolgañean.
  3. Negaŕa, beraz, luŕaldean,

ta albirik-eza an bizi diranetan, landako abere ta ortziko egaztietan; itxasoan ere aŕayak galdu dira. *

  1. Bañan, iñor ez bedi gaitzitu, ez beza iñork ukorik egin; zure eŕia apaizen auŕka liskaŕa dutenen antzeko bait-da.
  2. Egunez eroriko zera zu, ta gauez igaŕleak zurekin; ta zure ama erauziko dut.
  3. Nere eŕia yakiñezagatik galdua da; yakintza iguin duzunezg-ero, nere apaizkuntzatik yaurtiko zaitut;

zure Yainkoaren legea antzi duzunez-gero, Ni ere zure semêtaz antziko naiz.

  1. Ugalde diran giñoan uts egin didate; dedutik âlketara eratxiko ditut.
  2. Nere eŕiaren ogenez iñutzen dira, ta adorea gaitzarentzat pizkoŕtzen diote.
  3. Apaizen zoria, beraz, eŕiarena bera izango da; ayen bide txaŕak noziraziko dizkiot, eta gañera daratoŕzkieket aren egiteak.
  4. Yanda ere ez dira aseko; txikotuta ere ez dira ugalduko, Yaube’ren ayola alde bat utzi dutelako. *
  5. Lizunkeria, ardo ta ordikeriak sena moteltzen diote.
  6. Nere eŕiak bere eguŕari galde dagio, ta bere zigoŕak darantzuyo; bere loikeriaren atsez liľuratuta, bere sasiyainkoekin loitu da-ta. *
  7. Mendi-tontoŕetan opariak eta muño-gañetan luŕiñak, itzal oneko arte, lertxun ta zumaŕpean eskeintzen dizkiote. Argatik zure alabak loitzen ba’dira, ta zuen emazteak ezkontza kutsatzen ba’dute,
  8. ez ditut loikeriongatik zuen alabak zigoŕkatuko, ez ta zuen emazteak ezkontza-kutsuengatik ere; ayen aita-senaŕak ematxaŕekin nasten bait-dira, ta opariak ziŕildaekin eskeintzen ditute;

ta, yakiña! sengabeko eŕia usteltzen da.

  1. Loitzen ba’zera zu, Ixrael, ez beza bederen Yuda’k ogen egin; ez zaitezte Galgal’en saŕtu; ez igo Bet-Aben’a, ta Ala Yaube!! esanez ez ziñik egin. *
  2. Izan ere Ixrael bei uzkuŕ bat bezela zeyaŕtu da: orain, beŕiz, Yaube’k, zelai zabalean bezela laŕatuko du.
  3. Eparain irudiñei itsatsi zaye; utzazu or!
  4. Edanda bereala, loikerietara yotzen dute, ta ayen nagusiek gerena baizik ez dute iŕikatzen.
  5. Aizeak bere egaei lotu dizkie, ta beren oparietaz âlketuak izango dira.

 

5

Zigoŕaldia

  1. Apaizak, entzuzute! Ixrael’go etxea, adizu!! eŕegeren etxea, gomazu! Zigoŕaldia eldu zaizue!! Epaya zuen auŕka emana bait-da, zuen zaipekoentzat Mispa’n xedeba, ta Tabor’en sare izan zeralako,
  2. ayetan eroriak sakoneraño, amiltzeko; ta alako guzien ataŕatzaľea Ni naiz.
  3. Eparain ba-dazagut, eta Ixrael ez da Niretzat ostena; Eparain orain irudiñekin loitu zera; ta Ixrael kutsatu da.
  4. Biotzak ez ditu Yaube’rengana biuŕtzen uzten; loikeri-atsa ayengan bait-dago, ta Yaube ez dazagute.
  5. Ixrael’ek bere lotsagabea auŕpegian darakus;

Ixrael ta Eparain beren ogenengatik eroriko dira, ta ayekin Yuda ere bai.

  1. Beren ardi ta unayekin Yaube’ren biľa dabiltzake, ta ez dute idoroko; ayengatik aldendu da-ta.
  2. Seme aŕotzak soŕtuz, etoi izan dira Yaube’rentzat; orain ayek eta ayenak oro iľe batez irentsiko dira.
  3. Gabaa’n ots-adaŕa yol, Eŕaman’n turuta yo! Bet-Aben’en gaŕaxiak yaso, Benyamin’en atzetik.
  4. Eparain poŕokatua izango da ataŕa-egunean; Ixrael’en leñuei iragaŕtzen diedana egia da.
  5. Yuda’ko nagusiak zedaŕi-aldatzaľetzat ari izanak dira ta ura bezela, ayen gañera baŕeyatuko dut nere aseŕea. *
  6. Eparain zapalduta dago, zigoŕpean ebainduta, irudin nazkagaŕien ondoren yoan nai izan dulako.
  7. Ta ni Eparain’entzat, sitsa bezela izango naiz, pipia bezela Yuda’ko etxearentzat.
  8. Eparain’ek bere gaitza eta Yuda’k bere zauria ikusita, Eparain’ek Asuŕ’a yo du eŕegeri apentzaľetzat, dei egiñez;

bañan, eŕegek ezin sendatu al izango zaitu ta ez dizue zauria osatuko.

  1. Eparain’entzat leoi bat bezela izango naiz, Ixrael’go etxearentzat leoikume bat bezela, Neronek aŕapatuko ditut, eta noake;

aŕtuko ditut, eta iñork ezin dizkit kendu al izango.

  1. Yoango eta nerera itzuliko naiz, aunatuta Nire biľa datozen arte; laŕialdian nire biľa dabiltzake-ta.

 

6

Aldi labuŕeko onbiuŕtzea

  1. Zatozte, ta goazan Yaube’rengana;
  2. Ark erabakia Berak antolatzen,

ta Ark zaurtua Berak sendatzen daki-ta.

  1. Egun biren buruan pizkoŕtu ta irugaŕen egunean eraikiko gaitu, ta Aren auŕean biziko gera.

Yaube ezagungo dugu, ta ezaguera ontan diraukegu. Egun-uŕatze antzo (edeŕ) agertzeko da, ta euria bezela datoŕkiguke,

goiz-euria ta beranteuria bezelaxe.

  1. Zer egingo dizut, Eparain? Zer egingo dizut, Yuda? Zuen eŕukia, goizeko lañoa ta goizeko intza bezain igeskoŕa da.
  2. Argatik igarlên lanez ebaki ta nere aoko itzez il ditut; eta zuen auŕkako epaya tximista bezela yauziko da.
  3. Eŕukia nai bait-dut, oparirik ez;

Yainkoaren ezaguera, eŕopak baño nayago dut.

  1. Ayek, beŕiz, Adam’ek bezela, ituna autsi dute, ta bertan uts egin didate.
  2. Galaad gaiztagiñen iri da odol aztaŕnaz zikindua.
  3. Mausariak ataizean bezela, Siken-bidean apaiz-piľo bat bidaztiak iltzeko zai dago; oŕen gaiztagiñak dira!
  4. Ixrael’go etxean gaiztakeri izugaŕiak ikusi ditut; an loitu da Eparain; Ixrael an kutsatu da.
  5. Zuretzat ere, Yuda, uzta gerturik dago, nere eŕia atxiľo-alditik itzuiiko dudaneko.

 

7

Aundizkien nabarmenkeriak

  1. Ixrael sendatzen ari nintzalarik, Eparain’en gaiztakeria ta Samari’ren txaŕkeria azaldu ziran; azpikeriz ebazten ari bait-ziran, etxean lapuŕak, landan mausariak.
  2. Ez dira oaŕtzen ayen gaiztakeriaz oroitzen naizala; orain beren egite zitalez inguratuak nere auŕean daude.
  3. Beren gaiztakeriz eŕegeren poza ta beren gezuŕez aundizkiena ziran.
  4. Orea arantzaz nasiz-gero, labeko suari okiñak eragiteke, osorik murtzitu ta aldatzen dan bezela, eŕiotan guziak zataŕ ta alaenak biuŕtu dira.
  5. Gure eŕegeren egunean, aundizkiak ardoz berotu ziranean, eŕege berak lotsagabe ayekin bere eskua yaso zun;
  6. ta aren maŕoaren eragitez ayek biotza labe sutsu bat bezain gori zutenean, okiñak bezela eŕegek gau osoan lo egin zun; baña goizera orduko gaŕ bizia bezain ixiotuta zegon.
  7. Guziek, labe bat bezela gori eginda.

beren ebazleak irentsi zituten;

ayen eŕege guziak erori ziran Niregana batek ere ots egin gabe.

Itun kaltetsuak

  1. Eparain atzeŕiekin nasi da;

Eparain egostaldian itzuli eztako opil bat da.

  1. Berak autemateke, aŕotzek indaŕa irentsi diote; bera oaŕtzeke iľe-urdin egin da.
  2. Ixrael, bere aŕokeria apaldua ikusiaŕen, bere Yainko Yaube’rengana ez da biuŕtu ez eta guzion gora-bera Aren biľa ibili ere.
  3. Eparain, uso elo ta zuntzun biuŕtu da; Aigito’ri dei egin diote; Asur’a yo dute.
  4. Ta arâ doazen bitartean, nere sarea ayen gañera edatu ta txoriak bezela atziko ditut, eta ayen batzaŕean iragaŕi zayenez, yoko ditut gogoŕki.
  5. Ayen zori txaŕa, Niregandik aldendu diralako! Nire auŕka yaiki diranez-gero, poŕot egingo dute. Nik askatu nai nituke, ta ayek gezuŕak esaten Nire auŕka ari dira.
  6. Niregana ez dute biotzetik oyu egiten, oean negaŕez dauntzanean.

Gariaz ta ardoaz ayen gaŕaxiak izaten ziran;

Niregandik, beŕiz, asagotzen dira.

  1. Nik burua argitu ta besoak sendotu nizkien, ta ayek Nire auŕka asmo txaŕak darabilzte.
  2. Biuŕtzen dira, bai!, ez, ordea, Goikoarengana;

gezi-ustai aizun egin dira;

ayen buruzagiak ezpataz eroriko dira.

beren mingain gaiztoengatik.

ta Aigito’rentzat ere nausagaŕi izango dira.

 

8

Sasi-yainkokeria

  1. Turuta yo! Yaube’ren etxeak nere ituna autsi ta Nire auŕka ogen egin dunez-gero, aŕanoa bezela, etsaya gañera datoŕkio-ta.
  2. «Ene Yainkoal!»—ots egingo didate— Ixrael geranok ezagun zaitugu».
  3. Bañan Ixrael, onaz aspeŕtu bait-da, etsayak ezetsi beza.
  4. Berak, ez Nik, bere gain eŕegeak;

Berak, ez Nik bere gain buruzagiak yaŕi;

ta uŕez ta ziľaŕez irudiñak beretzat egin ditu: Oŕegatik erauziak izan dira.


  1. Samari, zure txekoŕak bertan bera utzi zaitu; nere aseŕea zuretaŕen auŕka ixiotu da-ta: Noiz arte izango dira garbi-eziñak?
  2. Txekoŕ ori, Ixrael’gandik erne izan bait-da; arotz batek egin du; ez da yainko;

ta biŕindua izango da.

  1. Aizea ereinda, ekaitza yasoko dute;

ez dute uztarik bilduko;

aleak ez du iriñik emango.

ta ematen ba’du, aŕotzek yango dute.

  1. Ixrael irentsia da, orain eŕitartean ezetsita dago.
  2. Ixrael’ek, beretzat bakaŕtutako basastoak, Asur yo du;

ta Eparain’ek aren adiskidetasuna emariz iritsi nai du.

  1. Bañan, atzeŕien laguntza ba’leroste ere, laisteŕ bilduko ditut, eta yasan beaŕko dute eŕegen eŕegeren zama.
  2. Eparain’ek opaŕiak gaitzerako ugaldu bait-ditu; aren ogentzaŕa opaŕiok dira.
  3. Nere lege yatoŕak arentzat idatzi ditut, eta beste iñorentzakotzat begira izan ditu.
  4. Eskeintzen dizkidaten oparietarako

arakeyak ildakoan, aragia berek yaten dute;

Yaube’k ez ditu alako opariak nai.

Ayen txaŕkeriaz oroitzen da orain, ta ayen ogenengatik zigoŕkatuko ditu; Aigito’ra itzuli-beaŕak dira.

  1. Bere Egiľeaz antzita. Ixrael’ek yauregiak eraiki ditu; ta Yuda’k iri azkaŕ asko atondu ditu: bañan, ayen irietara sua igoŕiko dut ta ayen yauregiak irentsiko ditu.

 

9

Ogenengatikako zemak

  1. Ixrael!, atzeŕiak bezela, iyutika ez zaitez poztu:

Zure Yainkoarengandik sayestu ta loitu bait-zera, gari-laŕain guzietan ogen-sari biľa ibilita. *

  1. Ez ditu laŕaiñak, ez tolareak aziko; ardoak uts egingo die.
  2. Yaube’ren luŕean ez dira geldituko;

Eparain, Aigito’ra ta Asur’a itzuliko da, azkuŕi ezaiñak an yateko.

  1. Yaube’rentzat ez dute ardorik ixuriko, ta ayen opariak ez zazkioke atsegingaŕi: ayentzat iľogi izango dira:

ayetatik yango dutenak loituak geldituko dira; ayen ogia ayentzako izango da;

ta Yaube’ren etxean ez da sartuko.

  1. Egun gurenetan zer egingo duzute? Yaube’ren yai-egunetan?
  2. Izan ere, poŕokalditik igesi doazkenean, Aigito’k bilduko, ta Menpi’k eortziko ditu; Ayen ziľaŕez asuna yabetuko da, ta ayen kapaŕetaz lapatza (ñaŕa).
  3. Ataŕa-egunak eldu dira: ordain-egunak eldu dira! Zure begiek, Ixrael, ikusiko ditute. Zure ogentzaŕ ta goŕoto aundiarengatik igaŕleak zoro ta gizon argitsuenak burutik egiñak ditukezu-ta.
  4. Eparain’go zaitzaľea nere Yainkoarekin dago; igaŕleak, bere bide orotan, eiza-sare bat didoro. ta bere Yainkoaren etxean goŕotoa.
  5. Gabaa’ko egunetan bezela, osorik sayestu ta usteldu dira; ta orain Yaube’k, ayen gaiztakeriaz oroituta, ogen-ordaña damayeke.
  6. Mâtsak etzean ta udabeŕiko pikoak zugatzean bezain opagaŕi Ixrael yaŕugi nun;

ta aren buruan zuen arbasoak ikusi nitun; bañan, Baal-Peor’engana sayesturik, irudin nazkagaŕi oŕi eskeiñi zitzazkion. ta maite zutena bezain nardagaŕi egin dira.

  1. Eparain’en iľaŕainbidea ziran semeak, txoriak egaka bezela, arengandik yoanak dira. yayotzetik, amasabeletik, umontzitik.
  2. Ta agian azi lituketen semeak. gizondu baño len kenduko dizkiet. Ayen zoritxaŕa, ayengandik aldenduko nintzakenean!
  3. Tir bezin edeŕa belaŕditartean beñola ikusi nun...

Eparain’ek bere semeak eraiľearen eskuetan utzi beaŕko ditu!

  1. Yaube!, emayezu!!... Zer damayekezu?... Umontzi agoŕ eta ugatz antzuak emazkiezu.
  2. Ayen gaiztakeri guzia, Galgal’en ageri izan da; iguingaŕi an egin zitzazkidan.

Ayen egite txaŕengatik, nere etxetik yaurtiko ditut; gerokoan ez ditut maite izango;

ayen nagusiak oro okeŕak dira. *

  1. Eparain txundiťuta dago; aren eŕoak igaŕtuta: iñoiz ez du ziturik emango; ta ekaŕiko ba'lu ere, ayen sabeleko ume maiteak Nik ilko ditut.
  2. Nere Yainkoak zapuztuko ditu; entzun nai ez diotelako;

ta atzeŕietan aldeŕai dabiltzake.

 

10

Ixrael’i biraoa

  1. Ixrael mâsti ayentsu ta arnariz okitua zan;

bañan, aren arnariak giñoan, aren opaŕiak ugaltzen ziran;

aren luŕa giñoan aren masebak edeŕagotzen ziyoazan. *

  1. Biotza uzitu zaye; laisteŕ irotuko dira;

Yaube’k opaŕiak puskatu ta masebak irauliko dizkie.

  1. Laisteŕ esango dute: «Eŕegerik ez dugu, ez bait-gera Yaube'ren belduŕ izan; ta zer legiguke eŕegek?
  2. Itzak esan, zin aizunak egin, itunak burutu... ta bitartean, okuntzetako ildoetan belaŕa bezela, ataŕaldia erneko da.
  3. Bet-Aben’go txalak dirala-ta, Samariaŕak izututa daude, pozkaŕi zitzayen txekoŕaren ospea aldatu bait-da, ango eŕia negaŕez ta apaizak ikaraz dabiltzalako.
  4. Adiguritzat eramana izan da, Asur’a Yareb eŕegerentzat. Eparain âlkez bete da ta bere asmoetan Ixrael lotsatuko da.
  5. Ur-azaleko apaŕa bezela Samari’tik eŕegea suntsitu da.
  6. Ixrael’en ogena ziran Aben’go bamotak irauliak izango dira, ta ayen opaŕietan lapaŕ ta ñaŕak aziko dira; ta gizakiek mendiei esango diete: «Estal gaitzazute!»
  7. Gabaa’ko egunetik erorita zetzan Ixrael ogen ortan, ta an datza oraindik.

Ez ote-zaye elduko Gabaa’n gizatxaŕen saŕaskia?

  1. Asetzeraño yoko ditut; eta ayen auŕka bilduko dira eŕiak ogen biengatik zigoŕaldia yasanerazteko.
  2. Eparain txal guri bat da, eultzian pozik oitua: aren lepo edeŕa uztaŕpera gabe gauŕdaño yagon dut; bañan gauŕdanik uztaŕia ezaŕi nai diot;

Yuda’k luŕa landu beaŕko du, ta Yakob’ek ildoak uŕatu.

  1. Eŕukia yaso al izateko, egite zuzenak erein ta lurgoriak okuntzatu itzazute;

Yaube’rengana yotzeko garaya bait-da orain, zuzenbidez irakatsiko dizuena datoŕen artio.

  1. Biuŕkeria azi-ezkero, ogena yasotzen duzute, gezuŕ-arnariak yango dituzute, beraz;

zure asmo ta gudarien oste aundietan ustea zenutelako.

  1. Zure eŕietan zalaparta piztuko da, ta zure gaztelu guziak irauliko dira, buŕuka-egunean Salman’ek Bet-Arbel irauli ta ormak umên gañean zapaldu zitun bezela.
  2. Ara Bet-El’ek egin dizuena.

Goizerako, erabat erauzia izango da Ixrael’en yaureŕia!!

 

11

Azkenerako agintzak

  1. Ixrael gazte zala, maite izan nun

ta semetzarako Aigito’tik dei egin nion. *

  1. Deyak gorabera, aldendu zait uŕun, Baal’i opariak ta irudiñei luŕinketak egiteko.
  2. Eparain’i nik irakatsi nion oñez ibiltzen, besotik elduta neramala; eparaindaŕek, ala ere, ez dute ezagun izan Nik sorozten nitula.
  3. Giza-Iokaŕiz, lera-lokaŕiz neramatzin; ayentzat Ni, lepotik uztaŕia kentzen ta azkuŕia ematen zietena nintzan.
  4. Aigoto’ra ez da itzuliko; Asur eŕege izango du, Niregana biuŕtu nai ez dulako.
  5. Aren asmoengatik ezpata aren irietan moŕoiľoak austen ta lagunak iresten ariko da.
  6. Nere eŕia Niregandik bereizteko ayeŕ da; goitik deyak datoz ta iñork ez ditu begiak goruntz yasotzen.
  7. Eparain, nola utziko zaitut? Ixrael, nola zu iguinduko? Nola nemaizuke Adama’rena bezelako azaga, Seboin’ena bezelako amaya?

Biotza baŕnean aldatu zait eŕukira garbaiz osorik erdiratuta. *

  1. Nere aseŕearen sumiña ez dut zabalduko;

ez dut Eparain beŕiro poŕokatuko; gizon ez bait-naiz, Yainkoa baizik, zure erdian dagon deuna;

ta ez naiz irian aseŕetuta saŕtuko. *

  1. Yaube’rengana yoko dute;

leoi batek bezela Yaube’k oŕoi dagike ta Arengana saŕtaldetik semeak ikaraz leyatuko dira;

txoriak bezela, Aigito’tik ikaraz datozke,

  1. eta uso bat bezela, Asur’ko luŕaldetik;

eta beren etxetan yaŕiko ditut dio Yaube’k—.

 

12

Garbairako deya

  1. Eparian’ek gezuŕez inguratu nau, Ixrael’go etxeak

Yuda bakaŕik, noizik bein koioka ere, [atzipez. Yainkoaren ta Aren autuekin aitoŕ kirmentzat azaltzen da oraindik.

  1. Eparain aizez ezi ta igaŕaizez ibiltzen da, gezuŕa ta indaŕkeria beti geituz;

Asur’ekin itun bat dagi, ta olioa Aigito’ra daroa,

  1. Yuda’rekin ere auzia du Yaube’k,

Yakob ataŕatzeko aren yardunbidearengatik, ta aren uŕatsei dagokien ordaiña ari emateko.

  1. Amasabelean bere anaya oinperatu, ta gaztetan bere indaŕa Yainkoarenarekin buŕukan neuŕtu zun. *
  2. Aingeruari buŕukan gainditu zitzayon ta negaŕez otoi egin zion.

Gero Bet-El’en idoro zun;

ta an mintzo izan zan gurekin,

  1. Sabaot’en Yainko Yaube;

Yaube da, izan ere, Aren izena.

  1. Yainkoarengana itzuli zaitez, beraz, eŕukia ta zuzentasuna yagon, ta ustea zure Yainkoarengan euki ezazu beti!
  2. Kanaan'ek eskuan aiztaga aizun bat du, iruzuŕkoya da-ta.
  3. Eparain’ek, beŕiz, dio: «Egitan aberastu naiz; ogasun aundiak bildu ditut;

nere lanbide batean ere ez du, ordea, iñork okeŕik edo ogenik idoroko».

  1. Ta Nik, Aigito’tik zure Yainkoa naizan Yaube onek, oraindik itzuliko zaitut, yai-egunetan bezela, etxoletan bizi zaitezan.
  2. Igaŕlei mintzatu natzaye, erakustaldiak ugaldu ditut, eta igaŕlên aoz alegitan itz egin dizut.
  3. Galaad’ekoa txaŕkeria izan zan, noski;

bañan, alpeŕik nekatu ziran idiak arakeituz; aŕimetak landako ildoen gañean bezela, ba-dira orain ayen opalmayak.

  1. Yakob Aram luraldera igesi yoan zan;

an Ixrael emakume batengatik moŕoi eginda, emakume batengatik artzai bizi izan zan.

  1. Igaŕle baten bitartez Yaube’k Ixrael Aigito’tik atera ta igaŕle baten bitartez zaitu zun. *
  2. Bañan, Eparain’ek Yainkoa saminki aseŕerazi du; ixuri dun odola gañera eroriko zayo, ta aren iraiña Yaunak ordainduko dio.

 

13

Akaŕak

  1. Eparain mintzatu ala, guziak ikaraz;

nabari egin zan Ixrael’en;

bañan Baal’engana sayestu ta il zan.

  1. Orain ere ogenera itzuli dira; beren ziľaŕez urtuzko irudiñak, beren gogarako sasi-yainkoak egin ditute. Arotzen esku-lana utsikl!

Ayei buruz esan da:

«Gizakiak il eta txekoŕak laztandu».

  1. Argatik, goizeko laño eta intza bezela suntsituko dira, aizeak laŕañetik daroan agotza, ta leyotlk doan kea bezela.
  2. Ni, beŕiz, Aigito’tik zure Yainko Yaube naiz; Ni baizik ez duzu Yainkotzat iñor ezagun beaŕ, Ni izan ezik, yareiľerik ez da. *
  3. Etzean ezagun izan zaitut, eta alderdi agoŕ artan iñutu;
  4. Ayen laŕetara ezkero ase dira, ordea, ta aserik biotza aŕotu zaye, ta Nitzaz antzi dira.
  5. Leoi azalduko natzaye, beraz;

katamotza bezela, bide ondoan zai nagokieke.

  1. Umeak ostu dizkioten artzemea bezela, gañera yauziko natzaye, ta bulaŕa biotzeraño uŕatuko diet;

leoyak bezela irentsiko ditut, eta basapiztiek irentsiko ditute.

  1. Ixrael, galdua zera; bañan oraindik urgazia Niregan dukezu.
  2. Eŕege non duzu, zure iriak yagoteko?

Zure yauŕleak non? ayei buruz bait-zenion: «Eŕege bat idazu; agintariak izkidazu».

  1. Nere aseŕealdian eŕege bat eman nizuen, ta nere sepaldian kenduko.
  2. Eparain’en gaiztakeriak bilduak ditut, aren ogena mardo daukat.
  3. Erdimiñak datozkio,

aren sabeleko umea sengabea da, garaya elduta ez bait-da auŕkezten yayotzeko.

  1. Xeol’en mendetik yareingo ditut, eriotzara gabe yagongo.

Erio!, ilko zaitut. Xeol!, itxiko zaitut;

Begietandik itzaliko zait garbaya. *

  1. Anaitartean loretuko da;

bañan igaŕaizea soŕtaldetik datoŕke;

Yaube’ren arnas-putza etzetik elduko da, aren ituŕiak idoŕtuz, ta urguneak legoŕtuz; ta aren ogasunen altxoŕ guziak ustuko ditu.

 

14

  1. Samari zuzitua izango da

bere Yainkoaren auŕka yaiki dalako; ezpataz darorke; aren umeak leŕtuak, eta izoŕak uŕatuak izango dira.

 

Osasunaren agintzak

  1. Ixrael!, zure Yainko Yaube’rengana itzul zaitez, zure txaŕkeriengatik erori zera-ta.
  2. Elkaŕekin itz aŕtuta, itzul zaitezte Yaube’rengana, esanez: «Ken guregandik ogenak oro, ta aŕ ezazu on guzia;

ta txekoŕen orde ezpañetako gorespenak eskeñiko dizkizugu.

  1. Asur’ek ez gaitu gaizkatuko; zaldi-gañera ez gera igoko; gerokoan ez diegu gure esku-lanei «gure Yainkoa» esango;

umezurtzak Zuregandik eŕukia iritxiko du-ta».

  1. Ayen biuŕkeria Nik sendatuko dut, ta biotz-beraz maite izango ditut; aldendu bait-da ayengandik nere aseŕea.
  2. Ixrael’entzat intza bezela izango naiz; eta ua lilia bezela erneko da;

Liban bezainbat eŕotuko da.

  1. Aren adaŕak zabalduko dira; aren yoritasuna oiiondoarena bezelako izango da, ta eretzarena bezain atsegingaŕi aren usaya.
  2. Itzuli ondoren aren itzalpean eserita, garia dukete bizirako; mâtsayenak bezela ugalduko dira, ta aren izena Liban’go ardoa bezain goxoa izango da.
  3. «Eparain! Nire aldean irudiñak zer dira?

Nik entzun ta sorotziko zaitut;

izai oŕitsu izango natzaizu;

Niregandik zuregan arnariak erneko dira.

  1. Nor da oriek ezaguteko yakituna? Nor da oriek uleŕtzeko zuuŕa?

Yaube’ren bideak artezak bait-dira;

eta, zuzenak ayetan dabiltzake;

okeŕak, beŕiz, ayetan erorikoa dukete.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper