Olabideren Biblia

EZEKIEL

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Buzi’ren seme Ezekiel au, apaiza zan. Yeremi’ren garayetako aldi batzuk ikusi zitula dirudi. Bañan, bere bizitzaren zatirik geyena eŕbestean eman zun: beste asko bezela, 5 9 7’gaŕenean, Yekoni’rekin batera atxiľo eramana izan bait-zan. Nabukodonosor’ek ayei, bizilekutzat, Kobar ibai-besoaren egia eman zien.

Goi-Atsa yeitxi zitzayonean, Tel-Abib zeritzan tokiyan, bere «begi-betegaŕi zun» emaztearekin bizi zan (26, 16). Aren bizilagunak, len bezin otz zirauten; eta, eŕbesteko zigoŕketak, ayek zintzotzeko indaŕik ez zun. Sasi-igaŕle ao-zuriak nola-nai soŕtzen ziran; eta, askok, orien itz labañak entzun naigo zuten, egizko damutasunera yo baño. Yeremi igaŕleak ere, oŕelakoei idatzi zien, abeŕira itzultzeko irudipen txoroa alde batera uzteko (Ye. 29, 1 eta uŕengoak); bañan, ari ez zioten sinistu.

Eŕbestean bost urte zeramazkin garayan, Yaube’k igaŕlegora deitu zun: idazti onen lenengo iru ataletan, Ezekiel berak adierazten digu, aren aukeraketa oaŕgaŕiya nola izan zan. Yaube’ren onginaiak ixraeldaŕentzat adei txeratsua zekaŕen; eta, auxe ere adierazi nai zien: ayek iñon ere ez zitula zapuzturik uzten; eta, Yauretxean aña, eŕbestean ere ayekin zebiľela.

Igaŕle zintzoaren esanei askok amoŕ eman zien; eta, sasiyainkoak eta oitura zantaŕak bazteŕtuz bide okeŕa utzi zutenak ugari izan ziran.

Idaztiaren zatiketa, ona:

1) Saŕera: 1’gotik 3-22’gaŕeneraño.

—2) Yainkoaren erabaki beldurgaŕiak: 3-22’gaŕenetik 33’raño.

3) Pozbide antzo, gogo-xuxpeŕtzeko itzak eta agintzak: 33’tik amairaño.

1

  1. Ogei ta amargaŕen urteko laugaŕen iľaren boskaŕenean, atxiľo eramanekin Kobar ibai ondoan nengolarik, ortzia iriki zan, eta Yaube’k ikuskizunok erakutsi zizkidan. *
  2. Yuda’ko eŕege Yoakin atxiľo egin izan zanetik boskaŕen urtean, iľaren bostean,
  3. Kaldai’taŕen luŕean, Buzi’ren seme Ezekiel apaizari Kobar ibai ondoko erakustaldi ori Yaube’k egin zion; eta, artan Yaube’ren eskua aren gañean koka zan. *
  4. Nere begietan, ara!: ipaŕaldetik ekaitz-aize, odei aundi ta su-mordo bat inguruan istatsu; ta aren erdian, sutan murgildurik meazki zirudin ori zerbait.


  1. Ta erdian giza-antzeko lau eŕañu bizi edo.
  2. Bakoitzak lau ite eta lau ega zitun.
  3. Oyen ankak zuzenak ziran, ta oñak biribil eta tupikia bezain aratzak.
  4. Egapean giza-besoak zituten; eta eŕañu bakoitzean lau ite eta lau ega ziran.
  5. Egak bata besteari ezaŕiak ziran; ibiltzean ez ziran atzera biuŕtzen; nor bere auŕeruntz ziyoan.
  6. Eŕañu bakoitzean iteak: giza-itea, leoi-itea nonbait, zezen-itea beste nonbait, eta aŕano-itea beste nonbait lauretan.
  7. Iteak auek ziran: egaetako bi edatuak ziran goitian, bakoitza auzokoaren ega bati uŕendua; beste biek norberaren soña estaltzen zuten.
  8. Bakoitza bere auŕeruntz ziyoan; atsaren oidaŕak bultz zegion edonorantz ziyoazan; eta yoatean, iñora ez ziran sayesten.
  9. Eŕañuen lazoa ikatz biziena eta zuzi ixioena bezain istatsua zan; su gori-gori bat ayen artean, argi-dirdirak iraizten bait-zitzekan.
  10. Ta eŕañuek, tximista bezela, yoan-etoŕi antxintxika zebiltzan.
  11. Eŕañuak begira nengolarik, ara: ayen ondoan guŕpil bana, lau aldêtan.
  12. Guŕpil-tankera ta margoa Tarsi’ko aŕiarena zan: laurak berdiñak ziran, eta bakoitzaren erdian beste guŕpil-antza bat agertzen zan.
  13. Ibiltzean, lauretako bakoitza bere ondoko eŕañuaren aldean ziyoan, iñora sayesteke.
  14. Ayen goibera izugaŕia zan, ta lauetako makoak begiz beteak ziran. *
  15. Eŕañuak zebiltzanean, guŕpiľak ayen aldean ziyoazan; eta erañuak goruntz igotzen ziranean, guŕpiľak ere ayekin igotzen ziran.
  16. Atsaren oldaŕak bultz zegien edonorantz, arâ ziyoazan; bizi-atsa guŕpiľetan bait-zan.
  17. Eŕañuak ibiltzean, guŕpiľak ere ayekin zebiltzan; eŕañuak gelditzean, gurpiľak ere geldizten ziran; eŕañuak goruntz igotzean, gurpiľak ere ayekin igotzen ziran; biziko atsa guŕpiľetan bait-zan.
  18. Gañean, eŕañuen buruz sapai-antz bat zan, lei dirdiratsua bezelakoa, ta ayen buruz gañean edatua.
  19. Sapaipean, eŕañu bakoitzaren goiko ega biak, auzoko eŕañuenekin edatuak ziran; beste ega biek soña estaltzen zioten.
  20. Zebiltzanean, nentzun ayen ega-zarata, uyol aundiarena ta gudostearen zalaparta bezelakoa zan; eta gelditzean, egak bêra yeisten ziran.
  21. Ayen buruz gañeko sabaitik egindako ots bat entzutean gelditze eta ega yeiste oriek egiten ziran.
  22. Ayen buruz gañeko sapayaren gañean sapir-aŕizko aulki-antz bat zan eta aulki artan gizon zirudin bat,
  23. ikusi nun aulki baŕnetik baranoan ilkitzen argiz geŕitik goruntz uŕegoŕia bezela aratz, eta geŕitik beruntz sua bezin istatsua.

  1. Euri-egunean ostadaŕa agertzen dan bezela, inguruko ista ua agertzen zan, au da Yaube’ren aintzaren agerpena. Ta ikusi nunean auzpez erori nintzan. Ta itz egiten zun norbaiten otsa entzun nun.

 

2

Idaztia

  1. Ta esan zidan: «Zuti zaite, Giza-seme!, zurekin erausi nai dut, ba.» *
  2. Mintzo zitzaidanetik, atsa baŕneratu zitzaidan nere oñak sendotuz, ta zesaidana entzun nun.
  3. Ona, zer esan zidan: «Nik Ixrael’go semetara bialtzen zaitut, nere auŕka biuŕi diran orietara. Ayek eta ayen arbasoek Nire auŕka gaurdañoxe ogenetan ari izan dira.
  4. Bekoki gogoŕeko ta biotz mokoŕeko semêtara bidaltzen zaitut, eta esango diezu: «Yaube Yauba onela mintzo da:
  5. Ausaz yaramon ba-dagizuteke; baña sendi biuŕi bat dirala-ta, aditu nai ez ba’dute, ezagungo dute bederen igaŕle bat ayen artean izan dala.
  6. Gizakume ori!, ayen belduŕ ez izan, eta ayen itzek ez zaitzate izutu; ñaŕ ta arantza artean aŕubiekin bizi bait-zera; ayen auŕean ez kikildu, sendi biuŕi bat dira-ta.
  7. Nere itzak ayei esan, entzun eta ok egin ote duketen, biuŕiak bait-dira.
  8. Ta zuk ere, gizaseme oŕek!, dasaizudana entzun; ez izan eskurakaitz, sendi eskurakaitz ori bezela. Aoa iriki, ta damaizudana yan.»
  9. Begira nengolarik, ara! esku bat niregana auŕeratzen bildutako laŕutx batekin. *
  10. Nere auŕean edatu nun, ta baŕne ta ginpeŕetik idatzia zan; eta, idatzitakoa negaŕ-eresi, erosta ta zemak zan.

 

3

  1. Ta esan zidan: «Gizaseme oŕek!: Didorokezuna yan; idazti au yan, eta Ixrael’go etxeari itz egitera zoaz.»
  2. Ta aoa zabaldu nunean, idaztia yanerazi zidan.
  3. Ta esan zidan: «Gizaseme oŕekl: damaizudan idazti onetaz zure sabela iñutu ta zure eŕayak bete itzazu.» Yan nun; eta, nere aoan, eztia bezain gozo izan zan.
  4. Gero esan zidan: «Gizaseme ori!, Zoaz eta Ixrael’en etxean saŕ zaitez, eta nere itzak ayei esan.
  5. Ez bait-zaitut erdera aŕotz eta zaiľeko eŕi batengana bidaltzen, Ixrael’en etxera baizik,
  6. ez eta uleŕtzen ez dituzun erdera aŕotz eta zaiľetako eŕi askotara. Ayetara bidalduko ba ziñuzt, entzungo ziñuzkete.
  7. Ixrael’en etxekoek, ostera, ez zaitute entzun nai izango, ez bait-naute entzun nai; Ixrael’ en etxeko guziek bekokia zut eta biotza gogoŕ dutelako.
  8. Bañan, ots! Auŕpegia ayena bezain sendo biuŕtu dizut, eta bekokia ayena bezain gogoŕ.
  9. Zure bekokia istaŕi ta mugeŕa baño gogoŕago biuŕtu dizut. Ayen belduŕ ez izan; ayen auŕean ez ikaratu; sendi biuŕi bat dira-ta.»
  1. Esan zidan berebat: «Gizaseme oŕek!, esango dizkizudan itz guziak biotzean aŕtu; eta yoranez aditu.
  2. Zoaz, eta atzeŕira atxiľo eramanak izan diran zure eŕiko semetartean saŕ zaitez; itz egin eta esayezu: Onela mintzo da Yaube Yauna: entzun eta ok egin ote duketen.»
  3. Atsak aŕtu nindun, eta nere osteko mintzo ozen bat aditu nun: «Onetsia bedi Yaube’ren aintza Aren egoitzatik»;
  4. eta berebat eŕañu edo aberek elkaŕ yoka ateratzen zuten otsa, ta ayen guŕpiľena, ta buŕunba aundi batena.
  5. Atsak yaso eta eroan niñun; eta, biotzeko samin eta aseŕez ninyoan; bañan Yaube’ ren esku azkaŕa nire gaiñean zan.
  6. Eta, Tel-Abib’eko atxiľoak Kobar ibai ondoan bizi ziran tokira eldu nintzan; eta, an gelditu nintzan zazpi egunez ayen artean aŕituta.

Baŕandari

  1. Zazpi egunen buruan, Yaube’ren itza eldu zitzaidan, esanez:
  2. Gizaseme ori!; Ixrael’en etxeko baŕandari yartzen zaitut. Nere aotikako itzak entzun eta Niketz yakiñerazi izkiezu.
  3. Gaiztoari, «il beaŕa zeral!» Nik esanda gero, ua aolkatzen ez ba’duzu, ta bizi dadin aren bide gaiztotik aldentzeko mintzo ez ba’zatzazkio; alako gaiztoa bere gaiztakeriagatik ilko da noski; bañan, aren odolaz erantzun beaŕko didazu.
  4. Bañan, alako gaiztoa, zuk aolkatu aŕen, bere gaiztakeritik eta bide txaŕetik biuŕtzen ez ba’da, ua, noski, ilko da; zu, beŕiz bizi yareingo zera.
  5. Zintzoa izanda gero, norbait bere zintzotasuna erantzirik, ogenetara makuŕtzen ba’da, bidean ari tupustaŕi bat yaŕiko diot, eta ilko da. Aolkatu ez duzulako ilko da; aren egite on guziak antziak geldituko dira, ta aren odolaz zuk erantzun beaŕko didazu.
  6. Bañan, zintzoak zure aolkuengatik ogenik ez ba’dagi, zure aolkuengatik biziko da, ta zu bizi yareingo zera.»

Mintzul

  1. An, Yaube’ren eskua nere gañean izan zan, eta Ark esan zidan: «Yaiki eta ordokira irten!; eta, an mintzatuko natzaizu.»
  2. Yaiki eta ordokira irten nintzanean, ara!: Kobar ibai ondoan ikusi nun bezelaxe, Yaube’ren aintza an zegon.
  3. Atsa saŕtu zitzaidan nere oñak sendotuz, eta itz egin zidan, esanez: «Saŕtu eta zurean itxi zaitez!»
  4. Eta, gizaseme oŕek, yakizu!: lokaŕiak gerturik daude zuretzat; lotuko zaitute, eta egun artatik ezin irten zaitezke. *
  5. Nire egitez, mingaña aosapayari itsatsiko zaizu, eta ayentzat mintzulik geldituko zera, ayei akaŕ egin al izateke, sendi biuŕi bat dira-ta.
  1. Bañan, mintzatuko natzaizunean, aoa irikiko dizut, eta esango diezu: Yaube Yauna onela mintzo da: Entzun nai dunak bentzu; eta, entzun nai ez dunak, ez beza entzun, sendi biuŕi bat dira-ta. *

 

4

Poŕokaldia

  1. Zuk, gizaseme oŕek, pezo bat artu ta Yerusalem iria maŕaztu ezazu artan.
  2. Alaz egiozu; zurezko doŕe bat aren auŕka eraiki; aren auŕka lubanak atera; aren auŕez gudari-kapaŕdi bat ipiñi, eta talka-gaľuak inguru guzian ezaŕi.
  3. Burnizko oŕi bat aŕtu, eta zure ta iriaren artean burnizko ormatzat ipiñi ezazu; iriruntz bekozko iľunez begira, alaz egiozu ta inguratu ezazu; Ixrael’en etxerako zantzu bat da ori.
  4. Gero ezkeŕalderuntz etzan, eta Ixrael’ko etxearen gaiztakeriak an ipiñi eta egon aruntz etzana egun oro, ayen gaiztakeria nozituz.
  5. Egun oriek irureun ta larogei ta amaŕ izango dira, ayen gaiztakerien urteak aña; ta ayen gaiztakeria ayetan nozituko duzu.
  6. Eta, alako egunak betetakoan etzan beŕiro eskuialderuntz, Ixrael’en gaiztakeria larogel egunez nozituz. Eta egun bakoitza urte batentzat zenbatuko dizut.
  7. Eta Yerusalem’en alaza zoŕozki so ta beso garbaildua biuŕtuz aren auŕka iragaŕi egizu.
  8. Eta ara!, lokaŕiak ezaŕiko dizkizut, zure alaz-aldia bete arte oean beste aldera itzul ez zaitezen.
  9. Gari, garagaŕ, babeŕun, aizkol, artatxiki ta oloa aŕtu, ta ontzi batean saŕtu zuretzat ogia egiteko, aldamenka lo egin beaŕ duzun irureun ta larogei ta amaŕ egunetan yanari dezazun.
  10. Eguneko zure emendioaren azta ogei sikelekoa izango da; ta egunean noizik bein yango duzu.
  11. Ura ere neuŕiz edango duzu; hin seiren bat, eta egunean noizik bein edango duzu.
  12. Zure yatekoa garagaŕ-opiľak auspean bezela, atxiľo ayen begietan giza-einkaripean eŕea izan beaŕ da.»*
  13. Eta, Yaube’k esan zidan: Oŕela, atzeŕian, Ixrael’go semek ogi loitua yango dute, ara iraitziko ditudanean.
  14. Nik esan nion: «Ots!!, Yaube Yauna! Iñoiz ez naiz loitu; gaztetanik gauŕdaño ez dut berez amaitutako edo piztiek uŕatutako aragirik yan; aragi loiturik nere aoan bein ere ez da saŕtu.»
  15. Esan zidan: Begira: giza-einkarien orde, pekorotza utziko dizut ogia eŕetzeko.»
  16. Esan zidan geñera: «Biziaren zurkaitza dan ogia biŕinduko dut Yerusalem’en; ogia neuŕiz ta laŕirik yango dute; ura, neuŕiz eta kezkatan edango dute.
  17. Eta ogia aitzen zayelarik, bata bestearen gañean ilda eroriko dira, beren ogenengatik zuzituak.»

 

5

  1. Gizaseme oŕek!, bizaŕ-aizto zoŕotz bat aŕtu, eta zure buruko adatsa moztu, eta zure auŕpegiko bizaŕa ere bai; eta aztaga bat aŕturik, iľeak moltzokatu itzazu.
  2. Eren bat sutan eŕeko dituzu iriaren erdian alazeko egunak bete orduko; beste eren bat aŕturik, aiztoz ebakiko dituzu iriaren inguruan; eta, beste erena aizetara baŕeyatuko duzu, ta ayek esesteko ezpata aterako dut.
  3. Eren ortatik zenbait iľe aŕtu ta soñeko mendelean lotuko dituzu,
  4. eta gero surtara iraitzi ta artan eŕeko. Andik sua soŕtuko da. Eta zuk Ixrael osoari esango diozu:
  5. Yaube Yauna onela mintzo da: Ori da baranoko luŕekin atzeŕitartean Nik yaŕi nun Yerusalem.
  6. Zitala da, ordea; eta, atzeŕiek baño areago nere aginduak autsi, ta ingurukoek baño isitukiago nere legeak ezetsi, nere erabakiak zapuztu ta nere bideak utzi ditu.
  7. Oŕegatik dio Yaube Yaunak: Zure inguruko eŕiak baño biuŕigoa izan zatzazkit; ez zera nere aginduetan ibili; nere erabakiak ez dituzu aintzat aŕtu, ez nere legeak bete, ez eta zuen inguruko eŕien ekandu egokiak yagon.
  8. Beraz, Yaube Yaunak dio: «Ona emen Ni, atzeŕien begietan zurean ataŕa egiteko.
  9. Bein ere egin ez dudana, ez eta idekorik ere iñoiz egingo ez dudana, zure zantaŕkeriengatik orain zure auŕka egitera natoŕ.
  10. Zure artean gurasoek beren semeak, eta semêk beren gurasoak yango ditute; ta gaiztetsiko zaitut, eta zure uzkiñak aize orotara baŕeyatuko ditut.
  11. Oŕegatik, Ala Ni bizia!! —dio Yaube Yaunak—. Nere etxea oŕenbeste zantaŕkeriz eta zitalkeriz kutsatu duzunez-gero Nik zuzituko zaitut; nere begia ez da zutzaz samuŕtuko; ez natzaizu eŕuki izango.
  12. Zuetakorik eren bat ilko da; beste eren bat zure inguruan eroriko da; ta beste erena baŕeyatuko dut, eta ayen auŕka ezpata igoŕiko dut.
  13. Nere sumiña aseko da; nere aseŕea ayen lepotik ibituko da, ta asaskatuko naiz; eta, ordun, nere aseŕea ayetan beteko danean, oŕen suminduta mintzo natzayen au Yaube naizala dazagukete.
  14. Zure inguruko eŕitartean igaro daitezken guzien begietan soil ta âlkegaŕi utziko zaitut.
  15. Geren, âlke, galen eta izugaŕi izango zera zure inguruko eŕientzat, nere epayak sumiñez, sepaz, eta asaŕe-akaŕez zure auŕka burutuko ditudanean. Ni, Yaube Au, naiz mintzo zaizuna.
  16. Gose-gezi ilgaŕiak iraitziko dizkitzuet il zaitezten; eta zaurtuko zaituzte; gosetea zuenean areagotuko bait-dut, eta zurkaitz zaizuen ogia kenduko dizuet.

  1. Gosetea ta pizti ankeŕak igoŕiko dizkizuet, zuen semeak il ditzaten: izuŕi ta odola yausiko zazkizue, eta ezpata eratoŕiko dizuet gañera. Ni, Yaube Au, naiz mintzo zaizuena.

 

6

Zemak

  1. Yaube’k onela itz egin zidan:
  2. Gizaseme oŕek, auŕpegia Ixrael’go mendietaruntz itzul, eta mintzoa ayen auŕka yaso, esanez:

 


  1. Ixrael’go mendiakl Yaube Yaunaren itza entzun!!: Onela mintzo zaye Yaube Yauna, mendi ta muñoei, aŕu ta aranei: Ots! zuen auŕka ezpata eratoŕiko dut, Ta zuen bamotak suntsituko ditut.
  2. Zuen opaŕiak poŕokatuak izango dira, eta zuen eguzki-oroi-agak puskatuak; eta Ixrael’go semen iľotzak zuen irudiñen auŕean etzanaraziko ditut.
  3. Zuen ezuŕak yauŕiko ditut

zuen opaŕien auŕean.

  1. Edonon bizi zaitezken, iriak etze biuŕtuko ta bamotak irauliak izango dira, zuen irudiñak autsi ta apuŕtuak, zuen eguzki-oroitaŕiak luŕ-yoak, eta zuen lanak abaŕikatuak daitezan.
  2. Zuen erdian iľak erortzen ikusiko dituzute, ta Yaube Ni naizela dazagukezute. *
  3. Ala ere, ezpatatik itzuritako batzu atzeŕian utziko dizkiezu, erbestera baŕeyatuak zaitezketenean. *
  4. Ta oriek atxiľo eramanak leudeken edonon Nitaz oroituko dira Niregandik sayestuta daudenen biotz etoyak Nik uŕatu ta irudiñengana itzulitako begi ustelak irikiko dizkiedanean;

ta ordun garbai izango dira egin duten ogenaz.

  1. Ta Ni Yaube naizela dazagukete;

ez bait-naiz, alpeŕik esaten ari izan onelako gaitza ekaŕiko niela.

 

Ixrael’en ogentzaŕak

  1. Yaube Yauna onela mintzo da:

Zeroŕen eskua yo, oñez luŕa yo, ta esazu: Zoritxaŕa!!, Ixrael’go etxearena! bere zantaŕkeriengatik!

Ezpataz, gosetez ta izuŕitez erortzekoa bait-da.

  1. Uŕun legokena izuŕiz ilko da,

uŕen legokena ezpataz, ta yarei gelditu leitekena, gosez. Ayen lepotik nere aseŕea oŕela aseko da.

  1. Ta beren irudiñen erdian

Ta opaŕien inguruan etzanak muño garai guzietan, mendi-tontoŕetan edozein zugatz mardul ta arte adaburutsuaren azpian, beren yainko aizunei usai gozozko luŕiña eskeintzen zieten tokietan ayen iľotzak ikustean, dazagukezute

Yaube Ni naizala.

  1. Nere eskuak ayen auŕka ekingo du, Ta basotik Eŕibala’raño luŕa soil ta muŕi utziko dut; eta Yauna Ni naizala dazagukete.

 

7

Amaia laisteŕ!!

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. «Gizaseme ori! Ixrael’go luŕari Yaube Yauna onela mintzo zayo:

Amaya ba-datoŕ!, luŕalde ontako lau ertzetatik amaya ba-datoŕ!

  1. Zureak egin du; nere aseŕea gañera datoŕkizu. Zure eginbidearen arauz epaituko zaitut, eta noziraziko dizkizut zure gaiztakeriak oro.
  2. Nere begia zutzaz ez da samuŕtuko, ez natzaizu eŕuki izango;

zure egiteak gañera eroraziko dizkizut, zure zantaŕkeriak zure erdian geldituko dira, ta Yaube Ni naizala dazagukezu.

5. Yaube Yauna onela mintzo da: Ondikoa!, ondikoa ba-datoŕl!

  1. Zureak egin du; amaya eldu zaizu; zure auŕka esnatu da! Or datoŕkizu!
  2. Luŕaldeko semea!, zure izangoa datoŕ; garaya eldu da; eguna aurki dago, zalaparta-eguna, ez noski mendien yai-eguna.
  3. Nere sepa laisteŕ baño laisteŕago datoŕkizuke, zure lepotik nere aseŕea aseko da, zure eginbidearen arauz epaituko zaitut, ta zure zantaŕkeri guziak noziraziko dizkizut; ordun, bai, Yaube Ni naizela dazagukezu.
  4. Nere begia ez da samuŕtuko; ez naiz eŕuki izango; zure egiteak gañera yaurtiko dizkizut;

zure zantaŕkeriak zure erdian geldituko dira, ta guziek dazagukete

yotzen zaituna Ni, Yaube Au, naizaia.

  1. Oŕa eguna! Oŕ datoŕ!! Zure izangoa eldu da; zigoŕa loratu da; anpuruskeria erne da.

 

Ixrael’en okeŕak

  1. Gaiztakeriaren zigoŕtzat indaŕkeria garatu da; * ayetako bat ere ez da itzuriko, ez eŕiko semerik, ez lagunabaŕetakorik; ayentzat ez da atsaldirik izango.
  2. Garaya eldu da!, eguna ba-datoŕ!

Eroslea ez bedi pozl ezta saltzaľea atsekabe;

Guzien gañera apena etoŕtzekoa bait-da.

  1. Eroslea ez da erositakora itzuliko, bizia yagongo ba’lu ere; eŕi osoaren auŕka ikusi dudanak atzerarik ez du-ta; bere gaiztakeria dala-ta, iñork ez du bere bizia maldatuko.
  2. Turuta yo aŕen, dana gerturik egon aŕen, gudara doakenik ez;

nere aseŕea eŕi esoaren auŕka da-ta.

  1. Landan ezpata; baŕuan izuŕi ta gosetea; landan legokena ezpataz ilko da, irian legokena gose ta izuŕiak irentsiko dute.
  2. Igesi yoanak mendirik-mendi aldeŕai dabilzke, ibaŕeko usoak bezela, nor bere ogenengatik adiaka.
  3. Esku guziak iokatu ta belaun guziak aulduko dira.
  4. Gizakumeak, ikarak aŕtuta, zurdatzez yantziko dira, auŕpegi guziak lotsa ageriko dira, ta buru guziak muŕi.
  5. Ziľaŕa bidêtan iraitziko dute, ta uŕea sats izango da ayentzat; ziľaŕ ta uŕea ez bait-dira ayek yareiteko. Yaube’ren aseŕe egunean gosea ase ta sabela bete eziñik dabilzke; ondasuna gaizpide izan zitzayelako.
  6. Apaingaŕitzat zekazten pitxiak aŕandia piztu zieten, ta ayetaz beren irudin lotsagaŕiak zegizten. Guziok, beraz, loi biuŕtuko ditut,
  7. eta aŕapakintzat aŕotzei eskuetara emango dizkiet, luŕeko gaiztagiñei erazkintzat, loitu ditzaten.
  1. Nere begiak ayengandik aldenduko ditut, eta nere altxabea kutsatuko dute, ebaslêk, artan saŕturik, ua loituz.
  2. Lokaŕiak gertu; luŕaldea zakaŕkeriz gañezka, ta iria indaŕkeriz kuin-kuin bait-daude.
  3. Oŕ ba, aŕotzik gaiztoenak daratoŕzket,

eta ango etxên yabe egingo dira.

Altsuen aŕandia oŕela itoko dut;

ta ayen toki gurenak kutsatuak izango dira.

  1. Ondikoa datoŕl, gentza biľa dabilzke;

ta gentzarik ez.

  1. Gaitza gaitzaren gain datoŕke;

susmuŕak susmuŕen gain;

igaŕlearengana guziek galdeka yoko dute.

apaizetan legerik eta zâŕetan onurik izateke.

  1. Eŕege negaŕez, aundizkiak atsekabez, ta luŕaldeko semeak saŕakioz daudeke.

Ibili diranez erabiľiko ditut,

ta ebatzi dutenez ebatziko;

ta Yaube Ni naizala dazagukete.


 


 

 

8

Ogen geyago

  1. Seigaŕen urteko seigaŕen iľaren bostean, nere etxean eserita nengolarik eta nere auŕean Yuda’ko zâŕak ere eserita zeudelarik, Yaube Yaunaren eskua gañera eldu zitzaidan.
  2. Ta ara!: sua lako irudi bat ikusi nun. Geŕitik bera suzkoa zan; geŕitik gôra uŕegoŕi istatsuaren antzekoa. *
  3. Ta esku-antz batek auŕeratuz galpaŕetik eldu nindun, eta atsak ortzi ta luŕaren artera yaso ta Yerusalem’era Yainkoaren agerpenez eraman niñun ipaŕalderuntz dagon baŕneko atera, tuku-irudin iguingaŕia yaŕia dan tokira.
  4. Ta ara!: Ixrael’go Yainkoaren aintza, lenik landan ageri izan zitzaidanez, an zegon.
  5. Ta esan zidan: «Gizaseme oŕek; begiak ipaŕalderuntz yaso». Yaso nitun, beraz, begiak ipaŕalderuntz; eta, ara! ipaŕeko atearen ipaŕaldean, saŕguan bertan, tuku-irudiña.
  6. Ta esan zidan: «Gizaseme ori: Uste al-duzu ikusten dituzula Ixrael’go etxeak, nere yauretxetik uŕundu nadin dagitzin zantarkeŕitzaŕak? Itzulirik, ala ere, itxuskeri iguingaŕiak ikusiko dituzu.»
  7. Aldabeko saŕgura eraman niñun, eta ango orman zulo bat ikusi nun.
  8. Ta esan zidan: «Gizaseme ori; orma ori zulatu». Eta orma zulatu nunean, ara! ate bat. *
  9. Ta esan zidan: Zatoz eta emen dagizten itxuskeriak begira!»
  10. Saŕtu nintzanean, edotariko naŕazti ta abere nazkagaŕiak ikusi nltun; eta, Ixrael’ en etxeko idurin guztiak, ormaetan maŕaztuak baranoan.
  11. Eta, Ixrael’en etxeko irurogei ta amaŕ zâŕ, yainkotzako ayen artean eserita zeuden; eta ayen artean Yezoni, Sapan’en semea, nor bere luŕin-ontzia eskuan, lañoa goruntz zeriola.
  12. Ta esan zidan: «Gizaseme ori!; ikusten al-duzu Ixrael’en etxeko zâŕek, iľunpean, «Yaube’k ez gaitu ikusten» esaka, bakoitzak margoztutako bere gelan dagina?»
  13. Esan zidan, beraz: «Itzul beriro eta oriek dagizten itxuskeri aundigoak ikusiko dituzu.»
  14. Gero, Yaube’ren etxeak ipaŕalderuntz dun saŕguko atera eroan niñun. Emakume batzu eserita an zeuden Tamuz deitoratzen.
  15. Ta esan zidan: «Gizaseme oŕek! ikusi al-duzu? Itxuskeri aundigoak ikusiko dituzu oraindik.»
  16. Ta Yaube’ren etxeko baŕne-loriora eraman niñun. Ta ara!, Yaube’ren etxeko saŕguan, atari eta opaŕiaren artean, ogei ta bost gizon, atzea etxeruntz eta auŕpegia soŕtalderuntz zutelarik, eguzki-yayotzari guŕ egiten.
  17. Ta esan zidan: «Gizaseme oŕek!, ez al-duzu ikusi? Gutxi al-da Yuda’ren etxearentzat emen dagizten itsuskeriak egitea? Luŕaldea gaiztakeriz bete dute ta beŕiro tiŕiarazi bait-naute berein zarba suduŕei urbilduz.
  18. Nik ere aseŕez darabilzket; nere begia ez zaye samuŕtuko; ez natzaye eŕuki izango; nere belaŕiak oyuka yo ta yo ba’letozkit ere, ez diet entzungo.»

 

9

Zigoŕketa

  1. Ta oyu egin zidan belaŕietara esanez: «Nork bere eskuan ayotza dakaŕela, iriaren ataŕatzaľeak uŕbiltzen dira.»
  2. Ta ara!, ipaŕalderuntz dagon goiko atearen bidetik sei gizon zetozan, bakoitzak bere eskuan il-ayotza; ta ayen artean liñoz yantzitako gizon bat idaztoltxo bat geŕian zekaŕela. Ta saŕtu ta burniorizko opamai ondoan yaŕi ziran.
  3. Ordun, keruben gañean zegon Ixrael’go Yainkoaren aintza etxeko alartzera aldatu zan. Ta idaztoltxoa geŕian zekaŕen liñoz yantzitako gizona deituta,
  4. Yaube’k esan zion: «Irian baŕna auŕeratu zaitez, Yerusalem’en baŕna, ta an egiten diran zantaŕkeriengatik intziriñez ta adiaz dabiltzan gizon guziei tau bana xakitzat egiezu.» *
  5. Ta nere belaŕitan osterantzekoei esan zien: «Zaŕaizkiote irian baŕna yoka; ez bekizue begia samuŕtu; ez eŕuki izan.
  6. Zâŕ, mutil, neska, ume ta emakumeak il itzazute; bat ere ez bedi gelditu; bakaŕik, xakituak ez itzazute ikutu; ta nere yauretxetik asi zaitez.» Ta etxeauŕean ziran agurêtatik asi zan.
  7. Ta, gañera esan zien: «Yauretxea loitu; ta aldabeak iľotzez bete itzazute: zoazte.» Irtenda, beraz, yo ta yo iria arakatu zuten.
  8. Saŕaskia amaitu zanean, bakaŕik gelditu naiz, ta auzpezturik ots egin nun esanez: «Ene bada! Yainko Yaube, Ixrael’en kondaŕ guziak suntsituko al-dituzu, Yerusalem’ en gañean zure aseŕea ustuz?» *
  9. Esan zidan: «Ixrael’go eta Yuda’ko etxearen gaiztakeria aundia da, aundiegia, noski! Luŕaldea odolez betea dago, ta iria bidegabekeriz. Esan bait-dute: «Yaube’k luŕaldea bertan bera utzi du. Yaube’k ez dakus.»
  10. Ez da, beraz, nere begia samuŕtuko, ezta eŕuki izango; ayen egite txaŕak burugañera eroraziko dizkiet.»
  11. Ordun, idaztoltxoa geŕian zekaŕen liñoz yantzitako gizon ua uŕbildu zitzaidan esanez: «Agindu didazuna egin dut»

 

10

  1. Ordun, nere begietan  keruben buruz gañeko ortziaren gañean zapir-aŕi zirudin yauralki-antz bat ayen gañean azaldu zan.
  2. Ta liñoz yantzitako gizonari itz egin ta esan zion: «Keruben azpiko guŕpiľen artean saŕ zaitez; eta, keruben arteko ikatz biziz zure eskuak bete itzazu, ta bota ikatzak iriaren gañera.» Eta nik nekusalarik saŕtu zan.
  3. Saŕtu zanean, kerubak etxearen eskui-aldean ziran, ta lañoak baŕuko lorioa betetzen zun.
  4. Ta Yaube’ren aintza kerubetalik atalasera aldatu zan, ta etxea lañoz, ta lorioa Yaube' ren aintza dirdiratsuz bete ziran.
  5. Yaube guziz altsuaren mintzoa mintzatzen danean bezela, keruben ega-zarata lekoreko lorioraño entzuten zan.
  6. Liñoz yantzitako gizonari keruben ondoko guŕpiľen artetik sua ateratzeko Yaube’k agindu zionean, gizona saŕtu ta guŕpiľen artean yaŕi zan.
  7. Ta kerubetako batek bere eskua keruben arteko sutara edatu zun, eta artatik zenbait ikatz aŕtu ta liñoz yantzitakoaren eskuaŕetan ipiñi zitun; eta, gizona ayekin irten zan.
  8. Ordun, kerubek egapean giza-esku-antz bat zutela ikusi nun.
  9. Ta keruben ondoan lau guŕpil agiri ziran; kerub bakoitzaren ondoan guŕpil bat; ta guŕpiľen agerkera Tarsi’ko aŕiarena zan.
  10. Lauretan tankera ber-bera zan, bakoitzaren erdiko guŕpil-antzarekin.
  11. Ibiltzean, laurak iñora kordokatzeke biraka ziyoazan; auŕekoak noruntz, atzekoak aruntz zeŕaizkiela, yoaten iñora kordokatzeke.
  12. Keruben soin, lepo, esku ta egak, eta lau guŕpiľetako inguru osoa begiz beteak ziran.
  13. Ta guŕpiľak, nik entzunda, zaiľuak zeritzaten. *
  14. Kerub bakoitzean lau iľe azaltzen ziran: kerub-itea, giza-itea, leoi-itea, ta aŕano-itea.
  15. Kerubak goruntz abiatu ziran; eta, Kobar ibai ondoan nik ikusitako eŕañuak ziran.
  16. Kerubak zabiltzanean, guŕpiľak ere ayen aldean zebiltzan: kerubek luŕetik gora yoateko egak yasotzen zitutenean, guŕpiľak ez ziran ayen albotik aldentzen;
  17. kerubak gelditzen ziranean, guŕpiľak ere gelditzen ziran; goruntz igotzen ziranean, guŕpiľak ere igotzen ziran; biziko atsa guŕpiľetan bait-zan.

Yaube’en aintzak iges!!

  1. Yaube’ren aintza yauretxeko alasagañetik aldendu ta keruben gañean kokatu zan.
  1. Ordun kerubak beren egak edatuz, nere begietan goruntz abiatu ziran, ta ayekin guŕpiľak ere bai; ta yauretxeak soŕtalderuntz daukan atari auŕean gelditu ziran; Ixrael’go Yainkoaren aintza ayen gañean zegolarik.
  2. Auek dira Kobar ibai ondoan nik ikusitako eŕañuak; eta oaŕtu nintzan kerubak zirala.
  3. Bakoitzak lau ite ta lau ega zitun ta egape bakoitzean giza-esku-antz bat.
  4. Ayen ite ta tankera Kobar ibai ondoan ikusi nitunena zan; tankera, ber-bera; ta iteak, ber-berak; eta bakoitza bere auŕeruntz ziyoan.

 

11

Oraindik ogentzaŕak

  1. Atsak yaso, eta yauretxeak soŕtalderuntz daukan atarira eraman niñun. Ta ara! ataiauŕean ogei ta bost gizon zeuden, ta ayen erdian Yezoni, Pelti’ren semea ta Pelti, Banai’ren semea, eŕiko nagusietakoak, ta ikusi nitun.
  2. Ta Yaube'k esan zidan: «Gizaseme ori!: bidegabekeriak asmatu ta burupide txaŕak iri ontan baŕeyatzen ari diran gizonak auek dira.
  3. «Berealakoxe batean oraindik ondikorik ez dugu» darasatenak«etxeak eraiki ditzagun! Iri au pertza da, gu, beŕiz, aragia.»
  4. Iragaŕi, beraz, gizaseme oŕek!, ayen auŕka iragaŕi ezazu.»
  5. Nire gañera yausirik Yaube’ren atsak esan zidan: «Esan: Yaube onela mintzo da: Oriek dira zuen erasiak, Ixrael’en etxekoak. Zuen biotzeko gogoak ezagun ditut.
  6. Zuengatik ainbeste geitu da iri ontan ildakoen kopurua, ta zeyak iľotzez beteak dira.
  7. Oŕegatik onela mintzo da Yaube Yauna: Zuek il ta iriaren erdian edatu dituzutenak aragia dira; iria, beŕiz, pertza. Artatik iraitziko zaituzt.
  8. Ezpataren belduŕ zerate, ta ezpata gañera eratoŕiko dizuet: Yaube Yaunaren itza!!
  9. Iritik aterako zaituzt eta aŕotzen eskuetan utziko, nere epayak zuengan burutuz.
  10. Ezpataz eroriko zerate; Ixrael’go mugan ebatziko zaituzt, eta Yaube Ni naizala dazagukezute.
  11. Ez da zuentzat iri au pertza izango, ezta zuek artan aragia ere; Ixrael’go mugan ebatziko zaituzt.
  12. Eta nere aginduen bidean ibili ta nere erabakiak yagon beaŕean, inguruko atzeŕien bidean ibili zeratenok Yaube Ni naizala dazagukezute.
  13. Yaube’ren itzok iragaŕtzen ari nintzala, Pelti, Banai’ ren semea, il egin zan; ta ni auzpez erori nintzan oyuka esanez: «Ene bada, Yaube Yauna!! Ixrael’en ondakiñak ere suntsituko ote-dituzu?»
  14. Ta Yaube’k itz egin ta esan zidan:
  15. «Gizaseme ori!: zure anayei, zure senide ta aidêi, ta Ixrael’en etxeko guziei Yerusalem’goek zesaizueten: «Yaube’rengandik uŕundu zaitezte; luŕaldea guri yarauntsitzat emana izan bait-zaigu.»
  1. Esayezu, beraz: Yaube Yauna onela mintzo da: «Nik atzeŕien artera asagotu ditut, noski, ta aŕotzen artean sakabanatu; bañan, edonora yoanak daitezken, an izango natzaye yauretxe apuŕ bateko. *
  2. Oŕegatik esayezu: zuen Yaube Yauna onela mintzo da: atzeŕitik Nik bialduko zaituzt, eta baŕeyatuak zeraten luŕetatik batuko, ta Ixrael’go luŕaldea damaizueket.
  3. Ta arâ saŕturik, ango geren ta nakaizkeriak oro bertatik astanduko ditute;
  4. ta biotz bat damayeket, eta adore beŕi bat ipiñiko diet baŕnean; ta aŕizko biotza ayen bulaŕetik kenduta, aragizko biotza emango diet, *
  5. nere aginduetan ibil daitezan, ta nere erabakiak begira ta yagon ditzaten, ta oŕela ayek nere eŕia ta Ni ayen Yainkoa gaitezan. *
  6. Ta biotza beren irudin nazkagaŕietara biuŕtua dutenei, beren egiteak buru gañera eroraziko dizkiet dio Yaube Yaunak—.»
  7. Ordun kerubek beren egak zabaldu zituten, guŕpiľak zeŕaizkielarik, eta ayen gañean Ixrael’go Yainkoaren aintza ziyoan.
  8. Ta Yaube’ren aintza iriaren erditik igo ta iriaren soŕtaldeko mendi gañean gelditu zan.
  9. Gero Yaube´ren atsak irudipenez yaso ta Kaldai’ra Yainkoaren atsez eraman niñun, arâ aldatu izan ziranerengana; ta ikuskizuna adelatu zan.
  10. Ta nik atzeŕiratu ayei yakiñerazi diet Yaube’k niri erakutsitakoa oro.

 

12

Aolkuak

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme ori!: bizilagun biuŕien artean zaude; begiak ba-dituzte ikusteko, ikusterik, ordea, ez; belaŕiak entzuteko bai, entzuterik, ordea, ez; ori eŕi biuŕi bat da-ta.
  3. Bide-zoŕoa gertu ezazu, beraz, glzaseme oŕek, eta irten emendik egunez, ayen begietan beste toki batera, enda biuŕi bat dirala ote dazaguten. *
  4. Egunez, ayen begietan zure bide-zoŕoa atera ezazu, ta iľuntzean ayen begietan irten zaitez eŕi-aldaketan oi danez.
  5. Ayen begietan aŕesian akal bat egin eta zure bide-zoŕoa andik atera ezazu.
  6. Ayen begietan leporatu ta iľuntzean eroan ezazu, luŕa ez ikusteko zure auŕpegia estalirik Ixrael’en etxerako ezaugaŕitzat ipiñi bait-zaitut.»
  7. Agindu zidana egin nun; nere bide-zoŕoa, eŕi-aldaketan oi danez, egunez atera nun; aŕatsaldean nere eskuz orma zulatu nun; eta iľuntzean, zoŕoa lepoan eramanez guzien begietan irten nintzan.
  8. Biaramuneko goizean Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  9. «Gizaseme oŕi: Ixrael’go etxe biuŕi oŕek ez al-dizu esan: «Zer dagizu?»
  10. Esayezu, ba: «Yaube Yauna onela mintzo da: Yerusalem’en dagon buruzagiarentzat erantzun au bedi, eta iri ontan diran Ixrael’en etxeko guzientzat ere bai.
  1. Esayezu: Zantzu bat naiz ni zuentzat; ayei ere egin dudana gertatuko zaye; atzeŕira eramanak izango dira atxiľo.
  2. Ayen buruzagia, lepoan bide-zoŕoa eramanez iľuntzean ilkiko da; ilki dadin aŕesian zulo bat eginda, ta andik irtengo da, luŕa ez ikusteko auŕpegia estalita. *
  3. Sareak edatuko dizkiot, eta ayetan eroriko da; ta Babilon’a, kaldaitaŕen luŕera daramaket; ta an, iria ikusteke, ilko da.
  4. Ta aren aldameneko guziak, zaitzaľe ta gudariak, aize orotara sakalbanatuko ditut, eta ezpata erantzirik, zuzituko.
  5. Ta, atzeŕitartean sakabanatu ta luŕean baŕeyatu ditukedanean, Yaube Ni naizala dazagukete.
  6. Eta ayetako gizon batzu bakaŕik ezpata, gose ta izuŕira gabe bizirik utziko ditut, doazken eŕietan beren bidegabekeri guziak yakiñerazi ditzaten; ta Yaube Ni naizala dezagukete.»
  7. Beŕiro Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  8. «Gizaseme oŕek!, zure ogia ikaraz yango eta ura axanpaz edango duzu.
  9. Luŕaldeko eŕiari esayozu: ogia ikaraz yango eta ura axanpaz edango dute; egoiliaŕ guzien ogenak dirala-ta, luŕaidea

soil geldituko bait-da, daukan guzitik erantzita.

  1. Iri gizatsuak ustuak geldituko dira, ta bazteŕaldeak oro soil; ta Yaube Ni naizala dazagukete.» 

Lelo eta esakunak

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. «Gizaseme orii, Zer da Ixrael’go luŕean darasazuten lelo au: «Egunak igarotzen dira, ta irudipen guziak suntsitzen dira?»
  3. Esayezu: Yaube Yauna onela mintzo da: Lelo ori itoko dut, eta Ixrael’en ez da iñoiz oŕelako lelorik aiphatuko. Esayezu berebat: urbil dira egunak, eta ikustaldi guzietan ageri izan diranak oro beteko dira.
  4. Gerokoan ez ikuspen alpeŕik, ez iragaŕpen ustelik Ixrael´go semetartean ez bait-da izango.
  5. Izan ere, Nik, Yaube Onek, itz egingo dut eta mintzoan esango dudana luzakeririk gabe beteko da. Zeron egunetan. enda isiti ori, esango dudana beteko dut —dio Yaube Yaunak-.»
  6. Eta Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  7. «Ixrael’en etxekoak zer dioten adizu: «Oŕek ikusi duna urte askoren ondorako da, uŕuneko egunetarako iragaŕia.»
  8. Esayezu, beraz: Yaube Yauna onela mintzo da: Nere itzetako bat ere ez da geroratuko; diodana burutuko da dio Yaube Yaunak—.

 

13

Igaŕle zuriak

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. «Gizaseme oŕek!: iragaŕtzen ari diran Ixrael’go igaŕlêi iragaŕiezu: Yaube'ren itza entzun!!!
  3. Yaube Yauna onela mintzo da: Ezer ikusi gabe, beren buruak damayena aldaŕikatzen ari diran igaŕle zoroen zori txaŕa!!!
  4. Ixrael!, zure igaŕleak iraulkiñetako azerien antzekoak dira!!
  5. Etsayen auŕka ez zerate yaiki, ta Ixrael’go etxea aŕesiz ez duzute maldatu, Yaube’ren eguneko buŕukan sendo irautearen.
  6. Amets utsak eta aztikeri gezuŕtsuak dira alakoenak, «Yaube’k dio» darasate, ta Yaube’k ez ditu bidali. Ta diotena sendotzeko epea daskate.
  7. Zuek ikusten dituzutenak ez al-dira amets utsak?, eta iragaŕtzen ari zeratenak aztikeri gezuŕtsuak, Nik ezer esateke «Yaube’k dio» darasazutenean?
  8. Oŕegatik, Yaube Yauna onela mintzo da: «Uskeriak iragaŕtzen ta amets gezuŕtsuak zabaltzen ari zeratenez-gero, ots!! zuetara ba-natoŕ dio Yaube Yaunak.
  9. Amets utsak eta aztikeri gezuŕtsuak zabaltzen ari diran igaŕlên gañera nere eskua yausiko da: nere eŕiaren batzaŕetan ez dira aŕtuko, Ixrael’en etxekoetan ez dira zenbatuko, ez eta Ixrael’go luŕean saŕtuko ere. Oŕela dazagukete Yaube Yauna Ni naizala.
  10. Pakerik ezean pakea dugu esanez, nere eŕia okeŕtu dute, onek zegin orma loi utsez ayek zarpiatzen dutela.
  11. Loi utsez zarpiatzen zuten ayei, beraz, esayezu, alako orma erori egingo dala. Euriyasa bait-datoŕke, ageta oldaŕtuko ta aize-ekaitzak aŕakalduko du;
  12. ta ara!, orma luŕean!! Ta ordun esango dizuete: zarpiaketarako zenerabilten loya non da?
  13. Argatik Yaube Yauna onela mintzo da: Aize-ekaitza nere aseŕez askatu; nere sumiñez euriyasa eratxi, ta nere sepaz aŕiabaŕa igoŕiko dut, guziak oro suntsitu ditzaten. *
  14. Loyaz zarpiatu duzuten orma poŕokatu ta luŕera irauliko dut; aren oñaŕia agirian azalduko da; ta orma luŕera orduko aren zaboŕetan ilko zerate; oŕela dazagukezute Yaube Ni naizela.
  15. Orman eta loi utsez zarpiatu dutenetan nere sepa oŕela asaskatuko dut; eta, esango dizuet: Izana da onezkero orma; izanak ere bai zarpiatu zutenak; izanak
  16. Yerusalem’tzaz iragaŕtzen ta, pakerik ez zanean, pake ametsak arentzat zituten Ixrael’go igaŕleakdio Yaube Yaunak—-.

 

Igaŕlemeak

  1. Orain, gizaseme ori, apela zakizkie beren kasaz iragaŕtzen ari diran zure eŕiko alabaei,
  2. eta ayen auŕka iragaŕi esanez: Yaube Yauna onela mintzo da: zoritxaŕa, noski, gizakiak atzemateko ukondo guzientzat kosnak yosten ta edozein neuritako buruentzat aburdikoak gertutzen ari diran emakumen zoria! Nere eŕiko gizakiak atzemanez zeron bizia azkoŕtu duzutelakoan al-zaudete?
  3. Garagaŕ aurmen batengatik eta otondo batzuengatik naŕiotuko al-nauzute, ilko ez lirakenak iltzeko, ta biziko ez lirakenak pizkoŕtzeko, gezuŕentzat oŕen siñesbera dan nere eŕia atzipetuz?
  4. Oŕegatik, Yaube Yauna onela mintzo da: Ona emen Ni, txoriak bezela egaka doazanak atzemateko darabiltzizuten kosnak dirala-ta. Besoetatik idokiko dizkizuet egaldian atzematen dituzuten gizonak.
  5. Zuen aburdikoak ere apuŕtuko ditut, eta nere eŕia zuen eskutik yareingo dut; eta, ez dira beŕiro, eiza bezela, zuen eskuetara etoŕiko; ta Yaube Ni naizela dazagukezute.
  6. Nik artegatu nai ez dudan zintzoen biotza, zuek gezuŕez artegatzen ari zerate; ta gaiztagiñari bere bide okeŕetik bizitzeko itzul ez dedin, eskuak azkaŕtzen dizkiozute.
  7. Oŕegatik ez zaituzt gerokoan amets egiten ta aztikeriak zabaltzen utziko, ta nere eŕia zuen eskuetatik yareingo dut; eta Yaube Ni naizala dazagukezute.»

 

14

Sasi-yainkoen auŕka

  1. Ixrael’go zâŕ batzu niregana eldu ta nere auŕean eseri zirala,
  2. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  3. Gizaseme ori: gizon oriek beren biotzetan beren irudin nazkagaŕiak eraiki eta beren begietan, ogenera daramazten nabarbenkeriak yaŕi ditute; Nireganatzen utziko ote-ditut?
  4. Itz egiezu, beraz, eta esayezu: Yaube Yauna onela mintzo da: Bere irudin zantaŕak biotzean eta gaizpide zayona betauŕean, Ixrael’ek edozein seme igaŕlengana yo ba’du, Nik Yaube Onek, aren zitalkeri ugariei dagokionez darantzuyoket,
  5. bere irudin zantaŕengatik uŕundu zaidan Ixrael’en etxe osoa beraren biotzetik atzemateko.
  6. Ixrael’go etxeari esayozu, beraz: Yaube Yauna onela mintzo da: zuen irudiñetatik atzera itzul zaitezte, eta zuen auŕpegiak zantaŕkeri guziotatik asagotu itzazute.
  7. Izan ere, Ixrael’en etxeko, edo Ixrael’i erantsitako aŕotzen batek, Niregandik sayesturik, bere biotzean irudiñak eta betauŕean ogenerako leŕabide zazkion nabarbenkeriok ditula, igaŕlearen bitartez galde egiteko, arengana yotzen ba’du, Neronek, Yaube Onek, darantzuyoket; *
  8. ta bekozko iľunez alakoari auŕkeztuz, nere eŕiaren galengaŕi ta lelotzat ipiñi ta nere eŕiarengandik erauziko dut; eta Yaube Ni naizala dazagukezute.
  9. Ta igaŕlea atzipetuta mintzo ba’zayo, atzipea Niregandik, Yaube Onengandik, duke, ta eskua dazaŕkiodalarik, nere eŕia dan Ixrael’en artetik erauziko dut. *
  1. Beren gaiztakeria oŕela nozituko dute, bai galdetzaľeak, bai eta igaŕieak ere;
  2. Ixrael’go etxea beŕiro Niregandik sayestu ta bere zantaŕkeriz zikindu ez dadin. Ordun Ixrael izango da nere eŕia, ta Ni aren Yainkoa dio Yaube Yaunak

Norbera eŕudun; norbera eŕugabe

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. «Gizaseme ori!; luŕalde bat ogentzaŕez Nire auŕka yaiki dalata, zurkaitz zayon ogia kenduz, gosetea igoŕiz ta giza-abereak zuzituz nere eskuak alakoa yoko lukenean,
  3. iru gizon auek, Noe, Daniyel ta Yob an ba'lira, beren zintzotasunarengatik bizi liraukete, dio Yaube Yaunak.
  4. Ta luŕaldera bidali nitzaken pizti zakaŕengatik, iñor andik ezin igaro alakoan ustu ta soil geldituko ba’litz,
  5. iru gizon oriek an izan ezkero, ala Ni!! dio Yaube Yaunakez litzakete beren seme-alabak yarein al izango; berek bakaŕik yareingo lirake; ta luŕak soil iirauke. *
  6. ta luŕalde artara ezpata igoŕi ta «luŕalde ori arakatu» ezpatari esanik, gizon ta abereak andik itaituko ba’nitu,
  7. iru gizon ayek an izan ezkero, ez litzakete beren seme-alabak yarein al izango; berak bakaŕik yareingo lirake beren zintzotasunarengatik.
  8. Ta luŕalde aŕtara izuŕia igoŕi ta gizon ta abereak andik suntsitu arte aren gañera nere aseŕea odolarekin ixuriko ba’ nu;
  9. Noe, Daniyel ta Yob an izan ezkero, ala Ni!! dio Yaube Yaunakayen seme-alabak ez litzakete yareingo; duten zintzotasunarengatik berak bakaŕik yareingo lirake.
  10. Yaube Yauna onela mintzo bait-da: Gizon eta abereak iltzeko lau zigoŕaldi izugaŕiok, ezpata, gosetea, piztitzaŕak eta izuŕia Niregandik Yerusalem’ek yasan beaŕ ba’ditu ere,
  11. ausiabaŕtzatik zenbait seme-alaba kondaŕtzat itzuriko dira, ta zuetara datozke; ta ayen yardunbidea ta egiteak ikusirik, gozatuko zaizue Yerusalem’en gañera irauli ditudan gaitzengatik eta yasanerazi diodan guziarengatik zenuketen samiña.
  12. Ayen bidea eta egiteak ikustea pozgaŕi izango zaizue; Yerusalem’i egin diodana utsean egin ez diodala bait-dazagukezute dio Yaube Yaunak.

 


 

15

Mâtsondoarena

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme ori!: zugatzen zura baño beñagorik mâtsondoaren zurak zer du?
  3. Zurgiñek artatik aŕtuko ote-dute gaya, beren lanak egiteko, edo bederen zerbait eskegiteko artaz kakorik egingo ote-dute?
  4. Ez beintzat! Eŕe dadin surtara yaurtitzen dute; bi mutuŕak suak yaten dizkio, eta aren erdikoa ark iľauntzen du;

beste ezertxotarako ez da on.

  1. Osorik zegonean ere, ezertarako ez zan: suak irentsi ta eŕe izandakoan, zerbaitetan erabiltzeko on ete-daiteke?
  2. Beraz, Yaube Yauna onela mintzo da: Oyaneko eguŕtartetik mâtsondoarena surtara yaurti oi dan bezela, Yerusaiem’go egoiliaŕak ere Nik yaurtiko ditut.
  3. Bekozko iľunez auŕkeztuko natzaye; Surtatik irtenda gaŕak irentsiko ditu, ta, ordun, apelatuko natzayenean, Yaube Ni naizala dazagukete.
  4. Etoi izan bait-zitzaizkidan, luŕaldea txarotuko det dio Yaube Yaunak.

 


 

16

Edesti zerbait

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. «Gizaseme oŕek!, Yerusalem’i bere gaiztakeriak adirazi izkiozu.
  3. Esayozu: Yaube Yauna onela mintzo da: zure egoitza ta enda Kanaan’daŕak dira; zure aita amoŕtara; ta zure ama etetaŕa.
  4. Zure yayotzari dagokionez, yayo ziñanean esgaŕia ez zizuten ebaki, urez ez ziñuten ikuzi, ez eta gatzez gazitu eta auŕ-oyalez bildu.
  5. Zuri oŕelako zerbait egiteko, iñoren begirik ez zan eŕukiz samuŕtu; aitzitik ere, yayo ziñan egunean berean iguiñez luŕera yaurti ziñuten.
  6. Nik, ostera, zure ondoan igarotzean zure odoletan usaŕtzen ikusi ziñudan, eta «bizi zaitez» esan nizun; «zure odoletan ere bizi zaitez».
  7. Soro-belaŕa bezela azkoŕtu ziñudan: aunditu ta garatu ziñan, eta oparo apaintzeko adiñera eldu; ugatzak gordindu zitzazkizun, eta anderegai-laira erne zitzaizun; bañan, estalkirik gabe laŕu-goŕi zeunden.
  8. Zure ondoan igarotzean ikusi ziñudan. Ta ara! zure garaya, anderegai garaya zan. Nere longaña zure gañean edatuz lotsariak estali nizkizun, zin egiñez elkaŕtu nintzan zurekin, ta nere egin ziñudan,— dio Yaube Yaunak.
  9. Urez zu ikuzi ta odol-natuak zure gañetik kendu ondoren, olioz gantzutu ziñudan.
  10. Yostoŕatz-lanez apaindutako yazkiak eta azkon-laŕuzko oskiak yantzi nizkizun, ta liñoz geŕikatu ta zirikoz edeŕtu ziñudan;

  1. besoak eta lepoa pitxiz apaindu;
  2. ta suduŕean ustun bat, belaŕietan zintziľak eta buruan dedu-buruntza ezaŕi nizkizun.
  3. Zure pitxiak uŕe eta ziľaŕa ziran!, zure yazkiak liño, ziriko ta yostoŕatz-lanak; eta zure yanariak irin-lorea, ezti ta olioa. Oso edeŕa ziñan ta eŕege-aintzaz inguratua.
  4. Zure edeŕtasunaren ospea atzeŕiraño eldu zan; gañera edatu nizun nere istaz akatsik gabe bait-ziñan.
  5. Bañan edeŕtasun oŕtaz zoratuta, zure ospearen apeukoz ioikerietara leyatu ziñan, ta igarotzen zan edonori zure edeŕtasuna eskeintzen zenion, eta arena egiten ziñan.
  6. Zure yantziak aŕtuta, ayetan bamotak egin zenitun, ta ez len ez gero ere ezagun eztako loikeritan, ayetan ari izaten ziñan.
  7. Ta Nik emanda zenitun apaingaŕien uŕez eta ziľaŕez giza-irudiñak egiñik, ayei makuŕtzen zintzazkien.
  8. Ta yostoŕatz-lanez apaindutako zure soñekoz irudiñok yantzirik nere olio ta luŕingayak eskeintzen zenizkien.
  9. Yateko nemazkizun ogi, irin-lore, olio ta eztia usai gozoko oparitzat auŕkezten zenizkien. Oŕa, egin duzuna —dio Yaube Yaunak—.
  10. Egin zenizkidan seme-alabatxoak ere oparitzat eskeintzen zenizkien irentsi zitzaten. Oŕenbesteko zantaŕkeriak zuretzat gutxi al-dira?
  11. Nere semeak oparitzat surtan eskeñi dizkiezu-ta. *
  12. Zantaŕkeri nazkagaŕiotan murgilduta, zure umetaroaz ez zera oroitu, zure odoletan uxaŕka laŕugoŕi ta âlkez beterik zeundenean.
  13. Zure zori txaŕa!! Gaiztakeri guzion gañera,
  14. zuretzat ogentegiak gertuak eta zei guzietan lizunkerietarako apeuak atonduak zeneuzkan.
  15. Bidaburu guzietan oŕelako tokiak zenitun; zure edeŕtasuna loitu duzu, edozein bidaztirentzat zure isteŕak zabaltzen ta zure loikeriak geitzen zenitularik.
  16. Zure alboko aigitoaŕ eŕutsuekin nasi zera, ta loikeriak ugalduz naŕitatu nauzu.
  17. Oŕ ba, nere eskua gañera ezaŕi ta zure laiña uŕitu dizutl, eta goŕoto zaituten ta zure nabarbenkeriaz lotsa diran alaba pilistaŕen aukeran utzi zaitut.
  18. Bañan, ez ziñan ase; ta Asur’ko semêkin nasi zera; nasi, bai; ase, ordea, ez.
  19. Kanaandaŕen ta Kaldai’ taŕen luŕean zure loikeriak geitu dira; eta, ala ere, ez zera ase.
  20. Biotz makala, noski, zure biotza!! —dio Yaube Yaunak— emagalduen zantaŕkeri guziok egin dituzu-ta.
  21. Zure ogentegiak bidaburu guzietan gertutzean ta zei guzietan lizunkerietarako apeuak eraikitzean, ez zenbiltzan, ordea, edozein ematxaŕ bezela; saria nardatzen bait-zenun;

  1. bere senaŕa beaŕean, atzeak aŕtzen ditun emazte etoyaren eduz baizik.
  2. Ematxaŕ guziei saria ematen zaye; zuk, beŕiz, txatxan guziei saria eman eta esku-erakutsiak egiten zenizkien, zuregana edonondik saŕ zeitezan.
  3. Elkar-aitzikoak izan dira zantaŕkerietan zure bidea ta beste ematxaŕena; iñor ez da lizunkerietako zure biľa ibili: ara beste ematxaŕen bidea ta zurea elkaŕ aitzi-aitzikoak.
  4. Zantaŕ oŕek!, Yaube’ren itza entzun, beraz.
  5. Yaube Yauna onela mintzo da; zure ziľaŕa oŕelakoetan adelatu, ta zure lotsagabe ta gerena zure txatxanekin ta zure irudin nazkagaŕiekin egindako zantaŕkeriz ta eman dizkizuen zure semên odolez agirian azaldu diranez-gero,
  6. maite izan dituzun eta maite izan zaituzten guziak alde orotatik zuregana bilduko ditut goŕoto ziñuztenekin; eta, zure lotsakizuna erakutsiko diet, ta ikusiko dute zure geren osoa.
  7. Ta emazte etoi ta gizeraiľêntzako legearen arauz ebatziko zaitut, eta tuku-aseŕez zure odola ixuraziko dizut.
  8. Ayen eskuetara zaratoŕzket; eta zure ogentegiak poŕokatu ta zure lizunkerietarako apeuak irauliko ditute; zure soñekoak ostu ta apaingaŕiak kenduko dizkizute; ta, estalkirik gabe laŕugoŕi utziko zaitute.
  9. Giza-osteak zure auŕka bilduko ditut, eta aŕikatu ta ezpataz saŕaskituko zaitute.
  10. Zure etxeak eŕe, ta zure auŕkako epayak emakume askoren begietan burutuko ditut; zure zantaŕkeriak amaituko dira; eta esku-erakutsiak ez dituzu beŕiro aŕtu al izango.
  11. Aŕezkero bakaŕik aseŕea ibituko zait, ta nere tuku-miña amaituko da, ta geldirik nagoke, ta ez naiz beŕiro aseŕetuko.
  12. Zure umezaroko egunetaz antzita oŕenbeste naŕitatu nauzunez-gero, ara! Nik ere zure nabarmenkeriak burugañera daratoŕzkizuket dio Yaube Yaunak; zuk ez bait-dituzu, zure zantaŕkeri guziak beaŕ danez auteman.
  13. Edozein lelozalek zutzaz esango du: «Amaren alaba!»
  14. Senaŕa ta umeak utzi zitun amaren alaba zera zu, beren senaŕ ta umeak utzi zituten aizpaen aizpa. Zure ama Et’etaŕa zan, ta zure aita Amor’ taŕa.
  15. Aizpa zâŕena Samari duzu, ta zure ezkeŕ-aldean dago bere alabaekin; aizpa gaztêna, beŕiz, Sodoma, ta zure eskui-aldean dago bere alabaekin.
  16. Ayen bidêtan ibili ta ayen zantaŕkeriak egitea zuretzat ez da naiko izan: gutxi!, ori oso gutxi zalakoan, zure bide okeŕetan ayek baño areagotu zera.
  17. Ala Ni!! —dio Yaube YaunakZure aizpa Sodoma’k eta aren alabaek ez zuten egin, zuk eta zure alabaek egin duzutena.
  18. Aŕokeria, ogia ugari, arena eta aren aiabaen alpeŕkeria txit aundia, landeŕ ta eskekoei buruz aren esku ertsia, oŕa: zure aizpa Sodoma eta aren alabaen itxespidea zer izan ziran.
  19. Aŕotu ziraia, nere auŕean zantaŕkeriak zegizten; ta ori ikusita abaŕikatu nitun.
  20. Samari’k ere ez du zure ogenen erdia egin. Zure zantaŕkeriak ayenak baño geyago dira, ta zure ogentzaŕen aldean zure aizpak onak zirala esan beaŕko.
  21. Beraz, zure ogenen gerena yasan! Zure aizpak zu baño obeak dirala ere, zure ogenetik ayei ere gerena etoŕi zaye. Lotsaz bete zaitez, zeroŕen ogenez ayek baño iguingaŕiagoa bait-zera ta zu baño obeak dira ayek.
  22. Ayen atxiľoak Nik erakaŕiko ditut, Sodoma’ren eta aren alabaen atxiľoak, Samari’ renak eta aren alabaenak, bai eta ayen artean zureak ere,
  23. zure gerena yasan dezazun, ta ayek suspeŕtzeko egin duzun guziaz lotsa zaitezan.
  24. Zure aizpak, Sodoma bere alabaekin ta Samari bere alabaekin lengoratuko dira, zu ta zure alabak bezela.
  25. Zure aŕandi-egunetan ez zan zure aotik entzun zure aizpa Sodoma’ren aiphurik,
  26. Asur’ko ta inguru guzi ayetako alabaek eta pilistaŕenek zure baranoan iraintzen ziñuztenean bezela, zure gaiztakeria agiri izan dan arte.
  27. Zure gaiztakeri ta itsuskerien ordaña yaso duzu dio Yaube Yaunak.
  28. Yaube Yauna onela mintzo bait-da: «Egingo al-dut zuri buruz, Niri buruz egin duzuna, arean, ituna autsi ta zin egiña yan duzunean?
  29. Ez beintzat; zure umezaroko egunetan zurekin egin nun itunaz oroituko naiz, ta itun beŕi bat sendotuko dut zurekin. *
  30. Ta lengo itunaz ortarako beaŕtuta ez ba’nago, zure aizpa zâŕagoak eta gazteagoak alabatzat emango dizkizut.
  31. Zu, ordun, zure gaiztakeriaz oroituta lotsa izango zera,
  32. ta Nik zurekin nun nere ituna sendotuko dut; eta zuk Yaube Ni naizala dazagukezu, oroi ta lotsa zaitezan egin dituzun ogen guziez ibituko naizanean, aoa beŕiro lotsaŕen iñoiz iriki al dezazun. *

 

17

Aŕano bikaña

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. «Gizaseme oŕek!: asmakizuna ipiñi ta Ixrael-etxeari alegi bat esayozu.
  3. Yaube Yauna onela mintzo da: Ega aundidun eta bizaŕ nabaŕ askoko lumoŕatz luzeak yantzirik zeuzkan aŕanotzaŕ batek, Liban’era etoŕita eretza baten galdotsa eraman zun. *
  4. Aren kimurik beñena erauzi, Kanaan luŕaldera eroan ta garazlarien iri batean yaŕi zun.
  5. Ta luŕaldeko azi bat aŕturik, landa gizen batean erein ta saratsen eduz ibai-egian ipiñi zun.
  6. An erne ta mâtsondo mardul ta ťiki egin zan, ayenak aranoruntz ta eŕoak aren azpian edatuz. Mâtsondo eginda, adaŕak soŕtu ta ayenak eman zitun.
  7. Ordun ega aundiko ta luma ugariko beste aŕanotzar bat etoŕi, ta ara! mâtsondoak arengana bere eŕoak edatu ta zegon aloŕetik bere adaŕak itzuli zitun, arengandik garasta aŕtzeko.
  8. Landa onean, ur ugari ondoan saŕtua zegon, ayenak soŕtu ta zituak ekaŕtzeko mâsondo aundi egin zedin.
  9. Esan, beraz: Yaube Yauna onela mintzo da: Garatuko ote-da?Ez ote-dizkio eŕoak moztu, ta zitu guzia erauziko, igaŕtu dedin? Soŕtu ditun osto guziak igaŕtuko dira. Ta ori, beso azkaŕak eta gizatalde aundirik eŕoak ateratzeko erabiltzeke.
  10. Ara! landatuta dago; garatuko ote-da? Iñola ere ez; erne dan aloŕean igaŕtuko da.»
  11. Ta Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  12. «Eŕi biuŕi oŕi esayozu: ori zer dan ez al-dakizute? Esayezu: Babilon’go eŕegek, Yerusalem’era elduta, ango eŕege, ta aundizkiak atzeman ta berekin Babilon’era eraman ditu.
  13. Gero eŕege-odoleko bat aŕturik, arekin itun bat burutu du, zin egiñerazten diola.
  14. Ta itunak iraun zezan ta luŕaldea yaiki al izateke azpiratua geldi zedin gizon azkaŕenak eraman zitun.
  15. Bañan, eŕege beŕia, zaldi ta gudoste aundiren eske geznariak Aigito’ra bidalirik, Babilon’go eŕegeren auŕka yaiki da. Ori egiñez-gero nola iges dagike? Ituna autsiz-gero, nola itzuri daiteke?
  16. Yaube Yauna onela mintzo da: Ala Ni! Eŕege yaŕi dun eŕegeri egindako ziña uŕatu ta arekin burututako ituna autsi duna, aren irian, Babilon’en erdian, iľa izango da.
  17. Ta gizon asko saŕaskitzeko lubanak egin ta esiak eraiki daitezkenean, ez zayo Parao gudoste aundirekin ta gizon askorekin gudalagun etoŕiko. *
  18. Eŕegek ituna autsiz, ta Aigito’ri eskua emanez itza yan du. Ori egin duna ez da itzuriko.
  19. Argatik Yaube Yauna onela mintzo da: Ala Ni! Yan dun itza eta autsi dun ituna burugañera eroraziko dizkiot.
  20. Nere txinga edatuko diot eta nere sarean atzemango dut; eta, Babilon’a eramanik, an ebatziko dut yandako itzaz ta autsitako itunaz.
  21. Ta aren igeskari ta gudasaiľak oro ezpataz yoak eroriko dira. Ta mintzo naizana Yaube naizala dazagukete.
  22. Yaube Yauna onela mintzo da: Eretza tantai artatik galdotsa aŕtu ta landatuko dut; aren kimu beñendik txorten bat ebaki ta menditzaŕ garai baten tontoŕean landatuko dut.
  23. Ixrael’en mendirik garayenean landatuko dut, eta adaŕak soŕtu ta zituak emango ditu, ta eretza aundi egingo da. Egaztiak artan kokatu ta aren adaburuaren itzalpean txori guziak biziko dira.
  24. Ta landako zugatz guziek dazagukete Nik, Yaube Onek, zugatz garaya eraitxi ta apala goratu dudala; zugatz mardula igaŕtu ta zugatz igaŕa ioratu dudala. Nik, Yaube Onek, esanik neukan ta burutu dut.

 

18

Norberak erantzun beaŕ

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. «Zer dala-ta zuen artean, Ixrael-luŕean, ari zerate, esakun au: «Gurasoek mâts gaŕatza yan ta semek ozkia yasan» lelotzat erasaten? *
  3. Ala Ni! dio Yaube YaunakEsakun au Ixrael’en aiphatzeko aukerarik gauŕdanik ez duzute.
  4. Begira: guzien biziak nereak ditut; aitarena eta semearena orobat nereak dira. Ogen legikena beraxe ilko da.
  5. Zuzen ta bidez dabiľen zintzoa, beŕiz;
  6. mendietan yateke, Ixrael’ go irudiñetara begiak yasotzeke, ta besteren emaztea likistera uŕeratu gabe, astagaiztunarekin nasteke bizi dana,
  7. iñor iraintzen ez duna, zoŕdunari baikuntza biuŕtzen diona, bestere.nik ezer ere bidegabez aŕtzeke bere ogitik goseari gogoz ematen ta laŕugoŕia yazten duna,
  8. maľeguz dirua utsean ematen, ta emana baño geyagorik ordaintzat aŕtzen ez duna, bere eskua gaiztakeritik asagotzen, ta lagun arteko eztabaida zuzen erabakitzen duna,
  9. ta nere aginduak betetzen ta erabakiak yagoten zintzo ari dana, ori bai ona da ta biziko da dio Yaube Yaunak.
  10. Aren semea, beŕiz, mausari, odolzale, edo olakorik zerbait biuŕtuta
  11. arestixean aiphatutako ezer egiteke, mendietan yaten, besteren emazteak loitzen,
  12. landeŕ ta eskaleak zapaltzen ta ohoinkerietan ibiltzen ba’da; baikuntza biuŕtzen ez ba’du; bere begiak irudiñetara yasotzen ta zantaŕkeriak egiten ba’ditu;
  13. maľeguetan diru-saria yasotzen ta geigaŕi aŕtzen ba’du; biziko ote-da? Iñola ere ez! Il beaŕa da. Bere odoia gañera eroriko zayo.
  14. Bañan aren semeak, aitak egindako ogen guziak ikusita ere, ayetan ari yaŕai beaŕean,
  15. mendietan yaten ez ba’ du; begiak irudiñetara ez ba’ditu yasotzen; besteren emaztea ez ba’du loitzen;
  16. iñor iraintzeke, baikuntzak beretzeke ta ezer ebasteke, bere ogia goseari ematen ta laŕugoŕia yazten ba’daki; landeŕentzako eskua astuna ez ba’du;
  17. diru-maľeguetan sari edo geigaŕirik yasotzen ez ba’du; ta nere aginduak betetzen ta nere erabakiak yagoten ari ba’ da; olako ori, aitaren gaiztakeria gora-bera, ez da ilko; biziko da bizi!:
  18. aren aita, bai, egin zitun irañengatik. lagunei ostu zienarengatik, eta ona ez dana eŕiaren erdian egiñagatik, bere ogenez il zan.
  19. Ausaz diozute: «Zergatik ez du semeak aitaren ogena yasango?» Oŕ ba: semeak zuzen ta bidez ibiliz, nere aginduak bete ta nere erabakiak yagon ditulako: oŕegatik biziko da.
  20. Nor bere ogenengatik ilko da: semeak ez du aitaren ogena yasango, ez ere aitak semearena. Zintzoaren zintzotasuna aren gain izango da, ta gaiztoaren gaiztakeria ere beraren gain.
  21. Ala ere, gaiztoa, egin izan ditun ogen guzietaz garbaituta, nere agindu guziak betetzen, nere erakaki guziak burutzen ta on ta zuzen dana agiten ari ba’da, biziko da: eta ez da ilko. *
  22. Ark egindako ogen batentzat ere oroitzerik ez det izango; egin dun onarengatik biziko da.
  23. Atsegin ote-zait dio Yaube Yaunak— gaiztoaren eriotza? Bere bidêtatik asagotzen ba’da, ez ote-da biziko? *
  24. Ta zintzoa, bere zintzotasunetik aldenduta, ogenetara makuŕtzen ta gaiztoak oi ditun okeŕkeri guzietan ari ba’da; ori egiñez-gero, biziko ote-da? Ark egindako on baten ere oroitzerik ez da izango; egindako utsegiñez ogendun dala-ta, alakotzat ilko da.
  25. Zuek diozute: «Yaube’ ren bidea zuzena ez da.» Entzun, beraz, Ixrael’go etxea: nere bidea zuzena ez dala? Zuzenak ez diran bideak zuenak dira, noski.
  26. Alabañan, zintzoa bere zintzotasunetik aldenduta ogendun egin ba’da, oŕetxengatik ilko da; berak egindako ogenengatik ilko da.
  27. Gaiztoak, beŕiz, bere gaiztakeritik aldenduta, zuzen ta bidez yardun ba’du, bizia izango du.
  28. Bere baitara itzuli ta bere ogen guzietatik asagotu danetik, biziko da, ta ez da ilko.
  29. Bañan, Ixrael’go semeak diote: «Yaube’ren bidea zuzena ez da.» Nere bideak zuzenak ez dirala? Zuzenak ez diran bideak zuenak dira, noski.
  30. Ebatziko zaituzt, beraz, Ixrael’en etxekoak, bakoitzaren bideari dagokionez dio Yaube Yaunak. Itzul, ba, ta garbai zaitezte egin duzuten ogen guzietaz, ta galgaŕi ez zaizue izango lengo gaiztakeria.
  31. Egin dituzun ogen guziak zuregandik yaurti itzazu, ta biotz beŕi bat, gogo beŕi bat zerongan egizute. Zertarako ilko ziñakete bestela, Ixrael’en etxea?
  32. Iltzekoen eriotza ez bait-zait atsegin dio Yaube Yaunak. Itzul ta bizi zaitezte.

 

19

Erostatxoak

  1. Ta zuk Ixrael’go nagusiei erosta egiezu,
  2. Ta esayezu:

Zer dala-ta zure ama leoi emeak, * leoitartean etzanda, bere umeak, leoikumetartean iñutu zitun?

  1. Bere umêtako batek, bereziki azia, leoi egin zala, aŕapakiñak aŕtzen ta gizonak iresten ikasi zun.
  2. Ta eŕiek, aren beŕi entzunda, aren saizuloan atzi ta Aigito’ra * biľuŕez eraman zuten.
  3. Amak, luzaro itxoin ondoren bere itxaroa usteldu zitzayola ikusirik, bere umêtako beste bat aŕtu ta leoitzat izendatu zun.
  4. Ta ume ark, leoitartean ibiliz, leoi egin zanean, aŕapakiñak egiten ta gizonak iresten ikasi zun.
  5. Emazteak alargun eta iriak soil utzi zitun. ta aren oŕoaz luŕaldea ustu zun.
  6. Bañan inguruko eŕiek, aren auŕka bilduta, gañera sarea edatu zioten, ta ayen saizuloan erori zan.
  7. Ta kutxa batean biľuŕez saŕturik, Babilon’go eŕegerengana eroan ta gaztelu batean itxi zuten, Ixrael’go mendietan * aren oŕoa geroenean entzun ez zedin.
  8. Oŕiľoan zeundenean, zure ama, ur-egian landatutako mâstiak bezela, * zitu ta ostoak zekaŕtzin ur ugariagatik;
  9. muskil azkaŕak zeuzkan aginte-makiltzat; aren enboŕa adaŕen artean gora ziyoan, buru lairatsua goitik ateratzen.
  10. Bañan erauzia izan da aseŕez ta luŕera eratxia; ta aren zitua egoaizez igaŕtu zan; aren adaŕ azkaŕak uŕatu ta idoŕtu ondoren suak iľaundu zitun.
  11. Ta orain basoan landatuta dago, luŕ agoŕ ta egaŕi artean.
  12. Aren ayenetako batetik irtendako suak zitua irentsi dio, ta adaŕ azkaŕik gabe utzi du, aginte-zigoŕik gabe.

 

20

Edesti mingaŕia

  1. Zazpigaŕen urteko boskaŕen iľean, iľaren amaŕgaŕen egunean, Ixrael’go zâŕetako zenbait Yaube’ri galde bat egitera etoŕi ta nere auŕean eseri ziran.
  2. Ta Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  3. Gizaseme oŕek!, Ixrael’go zâŕ oriei esayezu: Yaube Yauna onela mintzo da: «Niri galde egitera etoŕiak ote-zaituzt? Ala Ni! Galderik Niri egiten ez zaituzt utziko dio Yaube Yaunak.
  4. Ebatzi itzazu, gizaseme oŕek!, ebatzi; eta, beren arbasoen gaiztakeriak erakutsi izkiezu.
  5. Eta esayezu: «Yaube Yauna onela mintzo da: Ixrael autu ta Yakob’en etxeko aziaren alde nere eskua yaso nun egunean; Aigito’ko luŕean ageri nintzayelarik, «Zuen Yainko Yaube Ni naiz» esanez nere eskua edatu nienean,
  6. ayentzat ikeŕia neukan luŕera, esne ta eztia darizkion luŕik edeŕenera Aigito’tik ateratzeko, nere eskua edatu nien egunean,
  7. esan nien: «yainkotzako irudin nazkagaŕiok begietandik iraitzi!; eta ez zaitezte Aigito’ko zantaŕkeriz kutsatu, Ni naiz zuen Yainko Yaube.
  8. Bañan, yarki zitzazkidan, ta nesayena entzuteke, beren irudiñak ez zituzten yaurti, ez eta Aigito’ko zantaŕkeriak utzi; ta, nere aseŕea ayen gañera ixurtzea erabaki nun, ta nere sumiña Aigito’ren erdian ayen lepotik asetzea.
  9. Nere izenarengatik ez nun, ordea, ori egin; zeuden eŕi ayetan nere izena ezetsia izan ez zedin; angoen begietan azaldua bait-nintzan nere eŕia Aigito’ tik ateratzeko.
  10. Aigito’tik atera ta basora eraman nitun, beraz;
  11. Gizonak, bizi nai ba’du, bete beaŕ ditun nere aginduak eman ta nere erabakiak irakatsi nizkien.
  12. Larunbatak ere eman nizkien, Niretzako bereizi nitun Yaube Ni naizala aitoŕtzeko zantzu zekien.
  13. Bañan, basoan Ixraei’en etxekoak auŕka irten zitzaizkidan; nere aginduetan ez ziran ibili; ta betetzen ditunarentzat bizia diran nere aginduak iguindu ta nere larunbatak nabarbenki naŕiotu zituten. Oŕegatik gogoak nere sumiña ayen gañera ixurtzera niñeraman, ayek abaŕikatzeko.
  14. Nere izenarengatik atzera itzuli nintzan, ordea, nere eskua ayen alde ateratzen ikusi niñuten eŕien begietan nere izena ez zikintzeko.
  15. Gero, basoan, nere eskua goratuz, esan nien, ayentzat emana neukan esne ta eztia darizkion luŕalderik edeŕenera ez nitula saŕtuko,
  16. biotzak irudiñetara eraginda, nere arauak iguindu, nere aginduak bazteŕtu ta nere larunbatak naŕiotzen zitutelako.
  17. Ala ere, nere begia eŕuki izan zitzayen, ta ez nitun basoan il, ez suntsitu.
  18. Basoan bertan ayen semêi esan nien: gurasoen eduz ez ibili; ayen ekanduak ez yagon; ayen irudiñekin ez zaitezte kutsatu.
  19. Ni naiz zuen Yainko Yaube: nere aginduetan ibili; nere erabakiak yagon eta burutu;
  20. nere larunbatak aintzakotzat aŕtu, eta beude Nire ta zuen arteko elkaŕpidetzat, zuen Yainko Yaube Ni naizala oaŕtu zaitezten.
  21. Baña, semeak ere yarki zitzazkidan; nere aginduetan ez ziran ibili, ta betetzen ditunarentzat bizia diran nere erabakiak iguindu ta nere larunbatak naŕiotu zituten. Oŕegatik gertuta nengon, nere sumiña asaskatu arte, ayetan nere aseŕea basoan bertan ixurtzeko.
  22. Nere izenarengatik atzera itzuli nintzan, ordea, nere eskua ayen alde ateratzen ikusi niñuten eŕien begietan nere izena ez zikintzeko.
  23. Beŕiro, basoan, nere eskua ayen auŕka goratu nun, eŕitartera sakabanatzeko ta luŕaldetara aizatzeko zemaz;
  24. begiak beren gurasoen irudiñetara ziyoazkiela-ta, nere erabakiak iguindu, nere aginduak bazteŕtu, ta nere larunbatak naŕiotzen zitutelako.
  25. Ta onak ez ziran aginduak eta bizirako ez litzazkieken erabakiak ere eman nizkien. *
  26. Ta ayek poŕokatzeko asmoz, beren lensemeak oparitzat surtan eŕetzeko eskeintzen ere utzi nitun, Yaube Ni naizala ezagun zezaten.
  27. Ixrael’en etxekoei, beraz, itz egin eta esayezu: Yaube Yauna onela mintzo da: ortan ere zuen arbasoek, Nire auŕka yaikirik, iraindu niñuten.
  28. Ala ere, emango niela zin egindako luŕaldera saŕtu nitun; eta, ayek an, edozein mendi garai edo zugatz adaŕtsu ikusita, sumiña piztu zidaten, arakeyak lepo egiñez, opariak eta luŕingai gozoak eskeñiz, ta ixurketak egiñez.
  29. Ta esan nuen: Zer da gain ori, artara zuek igotzeko? Ta ordutik gauŕdaño Bama deritza.
  30. Oŕegatik Ixrael’en etxeari diotsat: Yaube Yauna onela mintzo da; Zuek ere, zuen arbasoen bidean ta loikerietan kutsatzen ta loŕintzen ote-zerate?
  31. Izan ere opariak eskeintzean ta zuen semeak sutan baŕna igaro eraztean, zuen irudin nazkagaŕiekin gauŕdaño loitzen zerate. Ta zuen galdea Nik aŕtzea nai ote-duzute, Ixrael’en etxe ori!? Ala Ni!! dio Yaube Yaunakez dizuet galdea aŕtuko.
  32. Ta gogoak eman dizuena ez da burutuko, «Osterantzeko eŕi ta luŕeko gizarteak bezela, zura ta aŕia yauresten bizi beaŕ dugu» diozutenean.
  33. Ala Ni!! dio Yaube Yaunak. Esku gogoŕez, beso luzez ta aseŕe-atsez yauŕiko zaituzt.
  34. Atzeŕitik aterako zaituzt, baŕeyatuak zeraten luŕaldetik bilduko, ta esku gogoŕez, beso luzez ta aseŕe-atsez yauŕiko;

  1. eŕirik ez dun basora zaramazket, eta an bekoz-beko auzian zuekin saŕtuko naiz;
  2. Aigito’ko basoan zuen arbasoekin auzian saŕtu nintzan bezela, zuekin ere auzian saŕtuko naiz —dio Yaube Yaunak—.
  3. Nere zigoŕpera zakazket, eta itun-lokaŕiz zaramazket.
  4. Ta Nire auŕka yarki ta Niregandik sayestu diranak zuen artetik oilduko ditut, eta Yaube Ni naizala dazagukete.
  5. Orain, Ixrael’en etxekoak, Yaube Yauna onela mintzo da; Zoazte nor bere irudiñetara ayen moŕoi izatera, Nire mendean bizi nai ez duzutenez-gero; eta, gauŕdanik, zuen opariz ta irudiñez nere izena ez naŕiotu.
  6. Nere mendi deunean, Ixrael’go mendi garayaren gañean, Ixrael’en etxe osoak ta luŕeko seme guziek yauretsiko bait-naute —dio Yaube Yaunak—; an atsegingaŕi ta maite izango dituket; zuen opariak eta eskeñiko dizkidazun emarietako askiñak an onaŕtuko ditut;
  7. baŕeyatuak zaudeten eŕi ta luŕaldetatik bilduko zaituztanean, usai gozotzat aŕtuko zaituzt; eta, atzeŕien begietan zuekiko guren ageri izango naiz.
  8. Ixrael’go luŕa zuen arbasoei emateko zin egin nien, ta arâ saŕtuko zaituzt. Yaube Ni naizala ordun dazagukezute.
  9. Ta an, zuen bideak eta loitu zaituzten gaiztakeri guziak gogoratuz, zerontzat aspergaŕi izango zerate, zuek egindako txaŕkeriengatik.
  10. Eta zuen bide txaŕ ta zantaŕkeri nazkagaŕiengatik ez iegokizuen eŕukiz zuei Ni egiten ikustean, zuek, Ixrael’en etxekoek, dazagukezute Yaube Ni naizala. Yaube Yaunak diona auxe da.

 

21

Zigoŕa

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. «Gizaseme oŕek: zure auŕpegia Temna’runtz itzul; zure itzak egoaruntz ixur, eta egoaldeko oyanari igaŕietzat mintzatuz,
  3. esayozu: Yaube’ren itza entzun! Yaube Yauna onela mintzo da: Ots! su emango dizut, eta zure zugatz guziak, mardul ta igaŕak, irentsiko ditu. Aren gaŕak ez dira itzaliko, ta egoaldetik ipaŕalderaño auŕpegiak txito kixkaliak geldituko dira.
  4. Ta guziak dakuskete, Nik, Yaube Onek, piztu dudala. Ez da itxungiko.»
  5. Nik esan nion: «Ots!, Yaube Yauna! Ayek nitzaz diote: «Alegitan baizik ez du oŕek itz egiten.»
  6. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  7. «Auŕpegia Yerusalem’ eruntz itzul; zure itzak toki deunetara ixur; ta Ixrael’go luŕaren auŕka igaŕletzat mintzatuz,
  8. luŕ oŕi esayozu: Yaube onela mintzo da: Ona emen Ni zure auŕka; nere ezpata zoŕotik aterata, zintzoak eta gaiztoak zuretik erauziko ditut.
  9. Zintzoa ta gaiztoa zuretik erauzteko irtengo da zoŕotik nere ezpata gizaki guzien auŕka egoaldetik ipaŕalderaño.
  10. Ta guziek dazagukete Nik, Yaube Onek, nere ezpata zoŕotik atera dudala. Ez da zoŕora itzuliko.
  11. Ta zuk, gizaseme oŕek!, negaŕ egizu geŕuntzeak uŕatzeraño; ayen auŕean samiñez negaŕ egizu.
  12. Ta «zergatik negaŕok» esango dizutenei, erantzuyezu: «Dantzudanarengatik!; ba-datoŕ!, ba; ta biotzak oro urtuko dira, eskuak oro erkinduko, gogoak oro laŕituko, ta belaunak oro bustiko dira. Ara!! Badatoŕ; aurki da —dio Yaube Yaunak—.»
  13. Ta Yaube’k itz egin ta esan zidan:
  14. «Gizaseme oŕek!: iragaŕi ta esazu: Yaube Yauna onela mintzo da:

 


Ezpata, ezpata zoŕoztu ta legunduta dago;

  1. saŕaski egiteko zoŕoztuta, dir-dir egiteko legunduta. Nola poztu geintezke nere semearen makiľaz, edozein makil nardatu lezakelakoan?
  2. Eskuan aŕtua dadin legunduta dago; saŕaskitzaľearen eskuak erabiľi dezan, ezpata zoŕoztu ta legundu dute.
  3. Gizaseme oŕek ots egizu; gaŕaxiak yaso, nere eŕiarentzat, Ixrael’go nagusientzat datoŕ-eta. Nere eŕia ezpataren belduŕ izango da;

yo, beraz, zure izteŕa:

  1. aztaŕenatuta bait-dago; ta zeri aŕitu, aginte-zigoŕa bera austen

ta betiko ezerezten ba’du? —dio Yaube Yaunak—.

  1. Gizaseme oŕek, beraz, iragaŕi ezazu, ta eskuz' eskua yo txaloka.

Bikoiztu ta irukoiztu bedi ezpata ilketaria, saŕaski aundiko ezpata, ta etxetako baŕnean saŕ bedi.

  1. Biotzak urtzeko ta zoztoŕak geitzeko, ayen ate guzietan yaŕi dut ezpata ilketaria. Ots! dir-dir egiteko legunduta dago, saŕaski egiteko zoŕoztuta!!
  2. Ezpata!, ekin gogoŕ! Yo ezkeŕtara! Eskuitara yo!! yo eta yo!! alde orotara!
  3. Nik ere txalo egingo dut, eta aseŕea ibituko zait. Mintzo dana Ni naiz, Yaube.

Babilon’go eŕege

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme oŕek! Babilon’ go eŕegeren ezpata ibiltzeko bi bide maŕaztu: biak une beretik bereiz bitez, ta zegun bana ezaŕiezu, une artantxe, nora doazan yakiteko.
  3. Maŕaztu ezpatarentzat Amon’daŕen Eŕabat’ako bidea ta Yuda’ko Yerusalem azkaŕetakoa.
  4. Babilon’go eŕege bidaburuan geldituko bait-da, gezi-nâstez, irudiñei galde egitez ta eŕai-azteŕketaz aztiek argitu dezaten. *
  5. Aztiek eskuiko bidea, Yerusalem’goa, aŕtu dezala, ta tunkaľuak ezaŕi, guda-deya oyuka yaso, ateak tunkaľuz zanpatu, lubanak egin ta esiak eraiki beaŕ dirala dasayokete.
  6. Ayen begietan igaŕketa ori gezuŕ utsa da; ayen alde bait-dira egindako ziñak; bañan, ayen gaiztakeriak gogoratuz, atzemango ditu.
  7. Argatik, Yaube Yauna onela mintzo da: Zuen gaiztakeriz oroi zaitezten, zuen zantaŕkeriak ageri daitezan, ta zuen ogenak ikus ta gogoratu ditzazuten, aren aŕpean eroriko zerate.
  8. Zuri, batez ere, Ixrael’go nagusi zital poŕokatu oŕi, eguna eldu zaizu; gaiztakeria mukuru bait-dago.
  9. Yaube Yauna onela mintzo bait-da: Ken tuŕua! Utikan buruntza!! Ori gerokoan ez da oŕela izango; bêkoa gora, ta goikoa bêra beaŕa da.
  10. Itxesa!, itxesa!, itxesa dakaŕt; eta, ez zera yaikiko nagusitza dagokion ta Niregandik dukena etoŕi arte.

Amon zigoŕtua

  1. Orain, gizaseme oŕek, igaŕletzat esazu: Yaube Yauna onela mintzo da: ta Amon’ daŕen auŕka ta ayen iraiñei buruz ots egizu:

Ezpata, ezpata, saŕaskirako erantzita dago, zaurtzeko zoŕoztuta, dir-dir egiteko legunduta,

  1. ikuskizun utsal ta igaŕketa gezuŕtsuak zuri buruz egiten diran bitartean, Yuda’n lepo egindako gaizkiñekin zure iľotzak geitzera etoŕ dedin gaiztakerien amai-eguna eldu zaizu-ta.
  2. Ezpata zoŕora itzul!; azi zeran tokian bizi izan zeran luŕean ebatziko zaitut.
  3. Nere aseŕea gañera ixuriko dizut; su-erauntsi bat gañera igoŕiko, ta itxesean ikasiak diran gizon zakaŕen eskuetara eratoŕiko zaitut.
  4. Sutarako eŕekin izango zera: luŕa zure odolez bustiko da, ta iñor ez da zutzaz oroituko Ni, Yaube, bait-naiz mintzo dana.

 

 

 

22

Erabat likits!!

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Ta zuk, gizaseme oŕek, iri odolzalea ez al-duzu ebatziko? aren itxuskeri guziak ez-ote dizkiozu adiraziko?
  3. Esayozu, ba: Yaube Yauna onela mintzo da: ara! bere baŕnean odola ixurtzen, ta bere burua loitzeko irudiñak egiten ari izan dan iria.
  4. Odola ixuriz ogen egin duzu, ta irudiñak antolatuz zikindu zera; eta oŕela, zure egunak gutxitu ta zure urteak uŕitu dituzu. Argatik atzeŕientzat nardagaŕi ta luŕ guzientzat nausagaŕi ipiñi zaitut.
  5. Aldamenekoek eta uŕunekoek isekaz esango dizute izen loitutako ta loŕez yositako iria.
  6. Zurean Ixrael'go nagusiak, nor bere al izatearen arauz, odola ixurtzen ari dira.
  7. Zurean gurasoak ezetsiak dira, aŕotzak irainduak, umezurtz ta alargunak laŕutuak.
  8. Nere toki gurenak nardatu ta nere larunbatak naŕiotu dituzu.
  9. Zurean ba-dabiltz odola ixurtzeko salatari gezuŕtiak, eta mendi gañetan yaten dutenak; zurean loikeriak egiten dira.
  10. Zurean ba-dira aitaren lotsakizunak agertzen ta astagaizdunarengana indaŕez saŕtu oi diranak.
  11. Bakoitza besteren emaztearekin datza; bakoitzak bere eŕaiña kutsatzen du; ta aŕebari, aitaren alabari ere nasten zazkionak zurean aŕkitzen dira.
  12. Zurean ba-dira odola ixurtzeko emariak aŕtzen ditutenak; dirusari ta obariak aŕtzen ta urkoa indaŕez erazten dutenak; eta zu, ez zera nitzaz oroitzen —dio Yaube Yaunak.
  13. Orain, beraz, egiten dituzun irabazkeriongatik eta zurean ixuri dan odolarengatik, nere eskuak yaŕosten ditut;
  14. eta ez du zure biotzak yasan al izango, ez zure eskuak nere auŕka ezer egin gañera eratoŕiko dizkizun egunetan. Nik Yaube Onek au diot eta burutuko dut.
  15. Atzeŕietan sakabanatuko zaitut, eta oŕko luŕaldetan aizatuko, erdoi guzia zuregandik kendu arte.
  16. Ordun yarauntsitzat biŕartuko zaitut atzeŕien begietan; ta, Yaube Ni naizala dazagukezu.
  17. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  18. «Gizaseme ori! Ixrael’go etxea zepa biurtu zait. Aŕagoko tupiki, estain, burni ta berun dira guzi oriek: ziľaŕ-zepa izanak.
  19. Yaube Yauna, onela mintzo da: Guziok zepa bait-zerate, Yerusalem’en erdian bilduko zaituzt.
  20. Ziľaŕ, tupiki, burni, berun ta estaiña aŕagoan bildurik, urtu ditzan suari aize ematen zayon bezela, zuek ere Nik, aseŕe ta suminduta, an utzi ta urtuko zaituzt.
  21. Bilduko zaituzt, eta zuen auŕka aize damayoket nere aseŕe sutsuari; ta Yerusalem’en erdian urtuak izango zerate.
  22. Ziľaŕa aŕagoan bezela, Yerusalem’en erdian urtuak izango zerate; ta dazagukezute, Nik, Yaube Onek, nere sumiña gañera ixuri dizuedala».
  23. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  24. Gizaseme oŕek! Yerusalem’i esayozu: luŕ zikin ta aseŕe-egunean euriak ikuzi gabea zera zu. Arenean igaŕleak elkaŕtuta,
  25. aŕapakiña oŕoaz zaŕatatzen dun leoya bezela, gizakumeak iresten, ondasun ta altxoŕak ebasten, ta alargunak ugaltzen dabiltz.
  26. Ango apaizek nere legea autsi ta nere yauretxea naŕiotu dute; deuna ta aŕonta, ayentzat orobat; zikiña ta garbia ayentzat berdin; nere larunbatei buruz begiak itxiak dauzkate, eta ayen artean naŕiotuta nago.
  27. Ango nagusiak, otso aŕapakariak bezela, ua baŕna dabiltz, beren iŕitsa asetzeko odola ixurtzen ta gizakumeak iresten.
  28. Ta ango igaŕlek zarpiorako buztin utsa darabilte, ta aztigezuŕak baizik ez dute ayentzat, Yaube’k itz egiteke, «Au dio Yaube’k» darasatela.
  29. Luŕaldeko lagunabaŕak ere indaŕkeri ta ohoinketan ari dira gaxo ta landeŕak ostikatzen, ta aŕotzari bidegabez mutiri izaten.
  30. Luŕaldea ez poŕokatzeko, esitzat aren alde atean yaiki ta auŕkeztu litzaidaken bitartekoren biľa ibiľi naiz, ta ez dut idoro.
  31. Nere aseŕea, beraz, ayen gañera ixuri dut, ta nere sumin-gaŕez eŕe ditut, eta ayen burugañera berek egindako txaŕkeriak eratoŕi dizkiet.

 


 

23

Yerusalem eta Samari’taz alegitan

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme ori!; Ba-dira emakume bi, ama baten aiabak.
  3. Eta Aigito’n zikindu ziran; beren gaztezaroan loitu. An ayen buiaŕak samuŕtu, an ayen neska-ugatzak malgutu zitzazkien.
  4. Ayen izenak auek dira:

nagusiarena Oola; aizparena Ooliba.

Biak nereak ziran, ta seme-alabak soŕtu zituten.

Oola, Samari deritza; Ooliba, Yerusalem.

  1. Nerea izan aŕen, Oola okeŕtu zitzaidan, ta txatxanak aŕtu zitun aldameneko asurtaŕetan;
  2. ubelurdiñez yantzitako gazteak, agintari ta nagusiak, guziak moŕosko opagaŕiak, zaldiz ibiltzen guztizkoak.
  3. Eta aukerako asurtaŕ oyekin soñez nasi ta bere txatxan guzien irudiñekin loitu zan.
  4. Ez zitun, ala ere, Aigito’ko zantaŕkeriak utzi; neska zala, aigitoaŕek aren bulaŕak mastakatuz

beren likits nazkagaŕia gañera ixuri bait-zioten.

  1. Oŕegatik, ainbeste maite zitun txatxanei, Asur’ko semei, azpiratu nien.
  2. Ayek, aren gerena agirian ezaŕi dute, ta aren seme-alabak aŕturik, ezpataz il ditute. Ta oŕ dabil emakumetartean aren izena zuzen ta bidez alako epayak yo dulako.
  3. Ori ikusita aren aizpa Ooliba, bere txatxankerietan ua baño areagotu zan, ta aren likiskeriak aizparenak baño aundiagoak izan dira.
  4. Urbiľean zitun Asur’ko semeak maite izan ditu, agintari, nagusiak, ondo yantzitako gizakiak, zaldiz ibiltzen oituak, gazte edeŕ guziak.
  5. Ta usteldu zala ikusi nun; bide berbera aizpa biena!!!
  6. Aren zantaŕkeriak geitu ziran, ala ere, orman margotuak gizon batzuen irudiak ikusi zitunean.
  7. Kaldaitaŕen irudi margotuak ziran, geŕian itoltza ta buruan tuŕu aundia zekaztela, ta nagusi aundien itea zerakusten.

Kaldaitaŕen luŕaldean yayotako Babilon’go semên irudiak ziran.

  1. Ikusi zitunetik iŕikatu zitun, ta Kaldai’ra geznariak bialdu zizkien.
  2. Babilon’go semêk arengana atsegin-oera yo

ta beren zantaŕkeriz kutsatu zuten

ta ayetaz asetzeraño ayekin lokaztatu zan.

  1. Bere zantaŕkeriak agerian ipiñi zitun,

bere gerena agirian, ta beiñola aizparengandik bezela, biotza arengandik aldendu zait.

  1. Ala ere, bere zantaŕkeriak geitu zitun, gaztezaroan loikeriari Aigito’n emandako egunak gogoratuz.
  2. Ta iŕikatu zitun astoena bezainbateko ziľa ta zaldiena bezainbateko kaduri-yarioa zutenak.

21. Beŕitu dituzu, zure gaztezaroan neska-bulaŕak Aigito’n maztakatu zizkizutenean egiten zenitun likiskeriak.

  1. Argatik, Ooliba’ri, onela mintzo zayo Yaube Yauna: Ots, aspergaŕi dagoneko zazkizun txatxanak, zure auŕka axatu ta gañera daratoŕzkizuket ingurutik;
  2. Babilon’dik eta Kaldai’tik; aundizki, agintari ta nagusiak, eta ayekin asurtaŕak oro, aukerako gazte guziak, gudalburu, nagusi ta beñenak, zaldiz ibiltzen oituak oro.
  3. Ta iskiľu, guŕdi ta piŕiľak zure auŕka datozke,

gizatalde aundiekin, bebeski luze ta labuŕak

eta buroskolak ekaŕiz; ta ayen mendera zure auzia daramaket, beren legebidez erabaki dezaten.

  1. Nere tukua zuregan asaskatuko dut;

sepaz erabiliko zaitute; suduŕ ta belaŕiak moztuko dizkizute, ta enparauak zurean ezpataz eroriko dira;

zure seme-alabak atzemango ditute, ta zure azken ondaŕak suak irentsiko ditu.

  1. Zure soñekoak aŕtuko ditute,

eta zure pitxiak eramango.

  1. Zure zitalkeriari amaya ezaŕiko diot

eta Aigito’ko zure zantaŕkeriei.

Ez dituzu gerokoan begiak ayengana yasoko;

ez zera gerokoan Aigito’z oroituko.

  1. Yaube Yauna onela mintzo bait-da:

Goŕoto dituzunen eskuetara zaramazket, iguintzen dituzunen mendera zaratozket.

  1. Sepaz erabiliko zaitute;

irabazi duzun guzia ostuko dizute;

utziko zaitute, eta zure loikeri itsusiak ageriko dira, zure zikiŕia ta zantaŕkeria ere azalduko.

  1. Atzeŕian ibiliz loitu ta ayen irudin nazkagaŕiekin kutsatu bait-zara, guziok datozkizuke.
  2. Aizparen bidean ibili izan ezkero aseŕe-ontzia eskuan ipiñiko dizut.
  3. Yaube Yauna onela mintzo bait-da:

Aizparen ontzi sakon ta zabala edan beaŕko duzu, guzien nausa ta irainpean;

yarmain aundiko ontzia bait-da, noski.

  1. Ordituko zera, ta oñazez beteko; loŕ ta min-ontzia, zure aizpa Samari’ren ontzia da-ta.
  2. Artatik edan beaŕko duzu,

ta sabela zaŕamaztuko dizute.

Ni mintzo bait-naiz dio Yaube Yaunak

  1. Oŕegatik Yaube Yauna onela mintzo da:

Aantzi, eta zure ostera yaurti nauzunez-gero, zure loikeri ta nabarmenkeriak nozitu itzazu.»


 


  1. Eta Yaube’k esan zidan: «Gizaseme oŕek! Oola eta Ooliba ez ote-dituzu ebatziko?Ayen zantaŕkeriak adirazi izkizeu.
  2. Emazte etoyak bait-dira; eskuetan odola dute; beren irudin nazkagaŕiei itsasi zazkie, eta egin zizkidaten umeak ere surtan eskeñi dizkiete yanaritzat.
  3. Ori ere, bai!, egin didate; nere yauretxea aldi ortan kutsatu ta nere larunbatak naŕiotu ditute.
  4. Ta beren umeak irudin nazkagaŕiei oparitzat eskeintzen zizkietenean, egun artan berean nere etxean saŕtzen ziran ua naŕiotzeko. Oŕa zer egin duten nere etxebaŕnean.
  5. Geznariak bidalirik ere, gizonak uŕundik eratoŕtzen zituten, ta eldu ziraneko, ayentzat ikuzten ziñan, ta begiak margoztu ondoren, zure apaingaŕi guzietaz txukuntzen ziñan;
  6. ta mai baten auŕean, aulki edeŕ batean etzanda, mayean Niretzako luŕiñak ta olioa ipintzen zenizkien.
  7. An bildu oi ziran lagunen poz-erausiak, eta basoaldetik geitzen zitzazkien aŕotz askoren yoera! Ta aizpaek beso ta buruak aiľara edeŕez apaintzen zizkien.
  8. Ordun zantaŕkerietan azitako emakume oŕetzaz esan nun: Oŕako ori, oraindik bere zantaŕkerietan yaŕaiko al-da?
  9. Ematxaŕengana yo oi danez, erengana bait-datoz; oŕela ematxaŕ Oola ta Ooliba’rengana saŕtzen dira-ta.
  10. Beraz, emazte etoi ta gizeraiľentzako legez ebatziko ditute gizon zuzenek; emazte etoyak bait-dira ta odola dakaŕte eskuetan.
  11. Beraz, onela mintzo da Yaube Yauna: Gizatalde bat bien auŕka daratoŕket, biak izutu ta laŕitu ditzan;
  12. aŕika zanpatu ta ezpataz laurdendu ditzan; seme-alabak il ta etxeak surtan eŕe dezazkien!
  13. Luŕaldetik loikeria erauziko dut, emakume guziak galendu daitezan, eta zantaŕkerietan yaŕai ez dakizkien.
  14. Zuen nabarbenkeria gañera darorkizueke; irudiñekiko zuen ogena nozitu beaŕko duzute, eta Yaube Yauna Ni naizala dazagukezute.

 

24

Yerusalem ertsatua

  1. Bederatzigaŕen urteko amargaŕen iľean, amaŕgaŕen egunean, Yaube’k itz egin ta esan zidan:
  2. Gizaseme oŕek!, egunaren izena idatzi, gauŕko egunarena; gauŕtxe asi bait-du, Babilon’ go eŕegek Yerusalem’go guda-alaza.
  3. Ixrael’go etxe ezkaitzari alegi bat erakutsiozu; Yaube Yauna onela mintzo da: Gertu eltze bat, gertu ta artan ura ixurazu. *
  4. Egosteko puskak an saŕtu: onak, gero, guziak; isteŕak eta sorbalda; ta ezuŕ bikaiñez bete ezazu.
  5. Oŕtarako aŕ ezazu artaldeko âri yatoŕena, ta ezuŕak azpikoan metaturik, ura bor-bor irakin erazi ezazu, ezuŕak ere egosi daitezan.
  6. Onela mintzo bait-da Yaube Yauna: «Iri odolkoya zori txaŕeko!!, eltze erdoitua, erdoya kendu ez zayon eltzea! Zatika ustu ezazu, zotzean egiteke.
  7. Ixuri dun odola aren erdian bait-dago; aitz tipil gañean ixuri du; ez du autsez estaliko luken luŕean ixuri.
  8. Apen aŕtzeko lain aseŕea piztu didanez-gero, Nik aren odola aitz tipil gañean ixuriko dut, agirian geidi dadin.
  1. Yaube Yauna onela mintzo da, beraz: iri odolkoya zori txaŕeko!: Nik ere sendoŕ aundi bat antolatuko dut.
  2. Eguŕa abazkatu ezazu, ta su emayozu; aragia egosi, salda ertu, ta ezuŕak eŕe daitezan.
  3. Ta gero, eltze ustua ipiñazu ikatz bizien gañean, beroŕen azpikoa goritu, tortika urtu ta erdoya ezeztu dakion.
  4. Neke alpeŕa gero!! Sutan ere ez da aren tortika yalkitzen.
  5. Zure zolda izugaŕia da; zure zetakatik zu garbitu Nik nai ta ere ez zera garbitu, ez eta garbituko ere, nere aseŕea zure lepotik ase dakidan arte.
  6. Nik, Yaube Onek, au diot: garaya datoŕke, ta diodana egingo dut; ez naiz istiatuko; ez naiz samuŕtuko; ez naiz garbaituko, Zure egite ta txaŕkeriei dagokienez ebatziko zaitute dio Yaube Yaunak».
  7. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  8. «Gizaseme ori!!: begi-begetaŕi zaizuna kenduko dizut sostean. Ez egin erostarik, ez negaŕik; eta, malkorik ez ixuri. *
  9. Zure intziriñak isiľak bitez; burukoa ta oskiak yantzi; auŕpegia ez estali; ta ez yan iľetako ogia».
  10. Goizean eŕiari itz egin nion, ta aŕatsaldean emaztea il zitzaidan, ta biaramoneko goizean agindua izan zitzaidana egin nun.
  11. Ta eŕiak esan zidan: «Guretzat egiten dituzun guziok zer diran ez al-diguzu azalduko?»
  12. Esan nien: «Yaube’k itz egin eta esan dit:
  13. Ixrael’go etxeari esayozu: Ona emen Ni, zuen al izatearen iľaŕainbide, begi-betegaŕi ta biotzeko kuťuna dan nere yauretxea naŕiotzeko, ta zuen seme-alabak ezpataz saŕaskitzeko erabakita.
  14. Aŕezkero, nik egin dudana egin beaŕko duzute; bizaŕa ez estali, iľetako ogia ez yan. *
  15. Beude buruan zuen burukoak, eta oskiak oñetan; erostarik ez duzute egingo, ez negaŕik ere; zuen gaiztakeriz akiťuak, eta elkaŕekin adiaka zabiltzakete.
  16. Ezekiel dukezute eredu; arek egin duna egin beaŕko duzute, ori datoŕkenean: ta ordun Yaube Ni naizala dazagukezute.
  17. Ta zuk, gizaseme oŕek!, gomazu: indaŕ, iľaŕainbide ta aintza zayena, begien atsegin ta biotzeko kuťuna zazkien seme-alabak, kenduko dizkiedan,
  18. egun berean, zuregana igesi datoŕke gizon bat beŕi ematen.
  19. Ta egun berean zure aoa irikiko da igesi eldutako arentzat; eta itz egingo duzu: ez zera mintzul geidituko; ta Yaube Yauna Ni naizala dazagukete». *

 

25

  1. Yaube’k itz egin ta esan zidan:
  2. «Gizaseme ori! Auŕpegia

amondaŕenganuntz itzuli ta ayen auŕka igaŕletzat mintzo zaitez.

  1. Amondaŕei esan: Yaube Yaunaren itza entzun! Yaube Yauna onela mintzo da:

Nere yauretxea naŕiotua, Ixrael’go luŕa poŕokatua, Ta Yuda’ren etxea atxiľo eroana dala-ta, Eit! Eit!!, diozunez-gero,

  1. ara!!: soŕtaldekoei zamazkiet yarauntsitzat. Eta ayek bere saroyak zurean ipiñi, beren txabolak zurean eraiki, zure zituak yan ta zure esnea edango ditute.
  2. Eŕabat etzemando-laŕe biuŕtuko dut, eta amondaŕen luŕaldea artegi egingo dut: eta Yaube Yauna Ni naizala dazagukezute.
  3. Yaube Yauna onela mintzo bait-da: Ixrael’en lepotik txaloka ta putinka ibili, ta nargaz poztu zeranez-gero,
  4. ona emen Ni zure auŕka eskua edatzen, eŕitartetik zu erauzi, endartetik yaurti, ta luretik moztu ta itaitzeko erabakita; ta Yaube Yauna Ni naizala dazagukezu.

(Am. 2, 1-3; Ye. 48, So. 2, 8-11) Moab’en auŕka

  1. Yaube Yauna onela mintzo da:

«Ara Yuda’ren etxea, eŕi guziak idekoa.» Moab’ek eta Seir’ek diotenez-gero,

  1. ots!! Moab’en alboa, aren iriak, iľaŕainbide zazkion bere mugako iriak, Bet-Yesimot, Beelmon ta Kariatain, irikitzera noa. *
  2. Soŕtaldeko sementzat irikiko dut, bai eta amondaŕen luŕaldea ere, ta yarauntsitzat emango diet, amondaŕen oroitzerik eŕietan geldi ez dadin gerokoan.
  3. Moab’en lepotik apen aŕtuko dut, eta Yaube Ni naizala dazagukete.»

(Eze. 35; Ye. 49, 7-22; Is. 34; Er. 137, 7) Edom’en auŕka

  1. Yaube Yauna onela mintzo da:

Edom’en auŕka nere eskua edatuko dut, ta an ez gizonik, ez eta abererik ere ez dut utziko. Temnan’dik Dedan’eraño dana abaŕikatuko dut ta ezpataz eroriko dira.

  1. Nere eŕi Ixrael’en eskuz Edom’eri apenduko natzayo; nere aseŕe ta separi dagokienez Edom zeatuko dute, ta nere apena dazaguke dio Yaube Yaunak.

(Yos. 13, 1; So. 2, 4-7) Pilistaŕen auŕka

  1. Yaube Yauna onela mintzo da:

Pilistaŕek betiko goŕotoz ta biotzeko nargaz dana poŕokatzen gogoŕegi apendu diranez-gero,

  1. Nik ere dio Yaube’kpilistaŕen auŕka eskua edatuko dut, eta keretaŕak abaŕikatu ta itxasaldeko enparauak poŕokatuko ditut.
  2. Nere apena aundia izango da ayetan, sepaz zeatuko ditut; eta nere apen-egunean dazagukete Yaube Ni naizala.

 

26

(Is. 23.) Tir’en auŕka

  1. Amaikagaŕen urtean, iľaren lenengoan Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme ori! Eup!!!

esan du Tir'ek Yerusalem’eri buruzeŕien atea autsia da!, orain yoera niregana da!! aberastasunez okituko naiz!, ustu egin da!

  1. Oŕegatik Yaube Yauna onela mintzo da:

Ots! auŕka natoŕkizu, Tir ori: itxas-uiñak bezela zure auŕka eŕi asko daratoŕzket.

  1. Tir’ko aŕesiak poŕokatu ta doŕeak irauliko ditute; autsa ere artatik aizatu, ta aitz tipil biuŕtua utziko dut.
  2. Sare-idoŕtegi eran geldituko da itxaserdian; . mintzo izan naiz-ta dio Yaube Yaunak—. eŕien aŕapakintzat geldituko da.
  3. Legoŕeko aren alabak ere ezpataz ilko dira, ta Yaube Ni naizala dazagukete.
  4. Yaube Yauna onela mintzo bait-da:

Ots!! Tir’en auŕka ipaŕaldetik Nabukodonosor eŕege. eŕegên eŕege eratoŕiko dut zaldi, guŕdi, zaldizko gudagizonen piľo askorekin.

  1. Legoŕean dituzun alabak ezpataz ilko ditu, ta zure auŕka doŕeak eraiki, lubanak egin ta babesak atonduko ditu.
  2. Aren tunkaľuek zure esiak erauntsi

ta aren pitotxek zure doŕeak luŕeratuko ditute.

  1. Aren zaldi-tirluengatik autsak estaliko zaitu, ta zaldizko, piŕil ta guŕdien zalapartaz zure aŕesiak zotukatuko dira, autsitako iri baten akaletatik bezela, zure atetatik zurean saŕtuko dirauean.
  2. Aren zaldien opoek zei guziak istikatuko ditute; zure iritaŕak ezpataz ilko dira, ta zure zutoi azkaŕak luŕera datozke.
  3. Zure ondasunak ostu, zure salgayak ebatsi, zure aŕesiak irauli, zure yauregiak poŕokatu, ta zure aŕi, zura eta autsa itxaserdira yaurtiko ditute.
  4. Zure abestiak isiľeraziko ditut, eta gerokoan zurean ez da kitarotsik entzungo.
  5. Aitz tipil biuŕtua utziko zaitut, sare-idoŕtegi bat izango zera, ta iñoiz ez da zurean etxerik eraikiko: Ni Yaube Au mintzo izan naiz-ta, —dio Yaube Yaunak—.
  6. Ara: Yaube Yaunak Tir’i diotsana:

Zure itxesaren zarataz ugarteak ikaratuko dira, zure baŕneko saŕaskian zaurituen gaŕaxiengatik.

  1. Itxasoko nagusi guziak beren aulkietatik yatxiko dira, ta beren longain ta yazki edeŕak erantzirik, saŕitan ikaratu ta zutzaz txundituko dira.
  2. Ta zuri buruz erostaka diokete: «Nola erori zera, zure semen al izatez itxasoan nagusitzat eserita, itxasoko guzientzat izugaŕi ziñan iri ospetsu ori?
  3. Orain ugarte guziak ikaratuko dira, zure erortze-egunean, ta zure amayaz saŕakioa yabetuko zaye ugarte guziei.»
  4. Yaube Yauna onela mintzo bait-da:

Iri iľak bezela, zakaŕmeta egiña utziko zaitut; nere eragitez zure gañera itxasoa igoko da, ta urak estaliko zaitu.

  1. iľobira yeixten diranekin beiñola il ziranen eŕiengana amildu ta luŕpe sakonetan eortziekin eratzango zaitut, bizilagunik zurean iñoiz ere ez dadin, bizidunen luŕean nere aintza eraiki dukedanean.
  2. Zu, beŕiz, izugaŕi biuŕtuko zaitut, eta ez zera ezer izango.

Zure biľa ibilita ez zaitute idoroko, —dio Yaube Yaunak—.


 

 

27

Tir’i buruz erosta

  1. Yaube’k itz egin ta esan zidan:
  2. Gizaseme oŕek! Tir’iburuz erosta egizu:
  3. Esayozu itxasoko atean eserita dagon ta ugarte askorekin salerosketan ari dan Tir’i.

Yaube Yauna onela mintzo da: «Oso edeŕa naiz» esan du Tir oŕek.

  1. Zure mendeko zertana itxas-altzoa da; eraiki ziñuztenek edeŕa egin ziñuzten.
  2. Sanir’ko izaiz egin zizkioten ol guziak, eta ontzi-tantai nagusia zuri egiteko eretza bat Liban’dik aŕtu zuten.
  3. Eŕaunak Basan’go artez, ta tostak Kitin ugartetako ezpelez egiñak eta ebuŕez apainduak zenitun.
  4. Aigito’ko liño bikaiñez eyoak ziran zure aize-oyal nabaŕak;

ta zure ikuŕiña Elisa ugarteko ari ubel ta goŕiz.

  1. Sidon ta Arbad’eko gizonak eŕaunlari zenitun, ta zure seme antzetsuak, Tir ori!, ontzi-yauŕle.
  2. Ta zure iŕikiñak istintzeko, Gebal’ko gizon eldu ta antzetsuak zeneuzkan, ta itxasontzi ta gizonak oro zurean oi ziran sal-erosketarako.
  3. Zure ikuŕinpean Persi, Lidi ta Libi'aŕak gudari zenitun; zurean beren babeski ta buroskolak esegi ta ospea eman zizuten.
  4. Zure baranoko aŕesietan zure gudagizonekin Arbad’eko semeak, eta zure gazteluetan Gamad’ekoak egoten ziran;

ta inguru guzian aŕesitik dindil ayen babeskiek oso edeŕtzen ziñuzten.

  1. Tarsi’ko merkatariek zure azoka edotariko ogasunez, burniz, ziľaŕez, estaiñuz ta berunez betetzen zuten.
  2. Yaban, Tubal eta Mosok’ek aŕemanak zurekin zituten, ta yopu ta kupeŕezko atuxak zekazkizuten.
  3. Togorma’tik zure azokara zaldi, zamari, ta mandoak zenekaŕtzin.
  4. Dedan’go semeak zure merkatariak ziran;

ugarte askoren sal-erosketak zure eskuan zeuden; ta ebur-adaŕak eta ebena saritzat zemazkizuten.

  1. Aram’ek ere zure salgai ugarien saritzat

istaŕiak, muri, yostoŕatz-lanak, liño bikain, koral ta aŕubiak zure azokara zekaŕtzin.

  1. Yuda ta Ixrael zure merkatariak ziran, ta Minit’eko garia, luŕingayak, ezti, olio, ta zukea azokara zekazkizun.
  2. Damasko zure merkataria zan, ta zure salgai ugarien ordain onauŕki aundiak, Elbon’go ardoa ta artiľe zuria zeramazkizun.
  3. Aden’ek eta Uzal’go Yaban’ek zure azokara saritzat burni landua lerdamin ta seska usaitsua zeramazten.
  4. Dedan’ek aŕemanak zurekin zitun ta zaldi yantziak zekazkizun.
  5. Arabi’k eta Kedar’ko nagusiak oro zure merkatariak ziran, ta ordaintzat arkume, âri ta antxumeak zeramazkizuten.
  6. Saba ta Eŕeema’ko sal-erosleak

zure merkatariak zenitun, ta ordaintzat luŕingai bikañenak ta edotariko istaŕi ta uŕea zakazkizuten.

  1. Aran, Kene, ta Eden, zure merkatariak zenitun;

Saba, Asur ta Keimad ere bai;

  1. ta aŕandi-gayak zekazkizuten,

muriz ta yostoŕatz-lanez apaindutako oyalak, yazki edeŕen kutxak, goroite, unama ta kedeŕak.

  1. Salgayen loŕerako samalditzat

itxasontziak zeneuzkan, ta itxas erdian aberats okitua ta ospetsua ziñan.

  1. Baña, zure aŕaunlariek itxasoz itxaso ziñeramaztenean, egoaizeak irauli zaitu itxaserdian.
  2. Zure ondasun, salgai ta aŕemanak, zure eŕaunlari, lemazai ta istinkatzaľeak, zure garazlari ta gudagizonak oro zurean zegon gizatalde guziarekin amilduak izan dira itxas baŕnean

zure erortze-egunean.

  1. Zure artezkarien oyu-zalapartaz zotukatu dira aldiriak.
  2. Ta aŕaunlari, itxasgizon ta lemazai guziek, ontzietatik legoŕera yeitxita,
  3. oyu miñez zuregana mintzoa yasoko dute, autsez beren buruak estalirik eta autsetan uxaŕturik.
  4. Zuregatik beren buruak muŕituko ditute ta zoŕoz yantziko dira, ta biotzeko samiñez

zuregatik gaŕazki negaŕ egingo dute.

  1. Eta negaŕ-eresika deitoratuko zaitute esanez: «Zein datza, Tir bezela, itxaserdian mintzul?»
  2. Zure salgayak itxasoz eramanez

eŕi asko asetzan zenitun;

ta zure ondasun ta azoka ugariz luŕeko eŕegeak aberasten ziran.

  1. Orain, beŕiz, itxasoak uŕatuta zauntza; zure ondasunak urpean erori dira, ta eŕien zureganako yoera amaitu da.
  2. Ugartetakoek aŕituta daude zuri buruz, ta ayen eŕegeak iľe-latzik eta auŕpegi-itsik dabiltz.
  3. Eŕien merkatariek txistu egiten dizute; galentzat geldituko zera, ta ez zera iñoiz beŕpiztuko.

 

28

Tir’ko eŕegeren auŕka

  1. Yaube’k itz egin ta esan zidan:
  2. Gizaseme oŕek, Tir’ko eŕe-geri esayozu: Yaube Yauna onela mintzo da:

Biotza aŕotu zaizu, ta «Yainko naiz ni»-diozu ta «Yainkotzat «yauraulkia itxaserdian daukat». Gizon zera, ordea, ez Yainko;

Yainkoaren ideko zeralakoan ba’zaude ere.

  1. Ara!: Daniyel baño zuŕago zera; zuretzat, ostenik, ezertxo ere ez da.
  2. Zuŕtasunez ta buru argiz aberastu zera, zure altxoŕetan uŕe ta ziľaŕa bilduz.
  3. Zuŕtasunez salerosketan zure ogasuna geitu duzu ta biotza alako tirluaz aŕotu zaizu.
  4. Argatik Yaube Yauna onela mintzo da:

 Yainkoaren ideko zeralakoan zaudenez-gero,

  1. atzeŕitik zure auŕka aŕotz azkaŕak daratoŕzket, ta zure yakintza edeŕaren ezpata aterata, zure aintza itzaliko dute.
  2. Lezera yaurtiko dute; ta zure eriotza itxaserdian saŕaskituena izango da.
  3. Ordun ere, ilko zaitunaren auŕean «Yainko naiz ni» esango al-duzu? Ez zera Yainko, noski;

gizeraiľearen eskuan gizon baizik.

  1. Erdaindu ez diranei dagokienez, aŕotzek lepo egiña ilko zera;

Ni mintzo naiz-ta, dio Yaube Yaunak.

Tir’ko eŕegeren erorikoa

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme oŕek erosta bat egizu Tir’ko eŕegeari buruz ta esayozu: Yaube Yauna onela mintzo da: *

Onaren erpiña zera zu, yakitez okitua eta edeŕa oso.

  1. Eden’en, Yainkoaren baratzan, bizi ziñan, edotariko istaŕiak gañean zenitula;

sardi, topazi, ikatzuren, tarsi, onike, yaspi, sapir, karbu, beril ta uŕea;

ta egiña izan ziñalako ba-zeuden, zuretzat gerturik ťunťun ta txistuak.

  1. Yagoletzat gantzututako kerub bat ziñan; Yainkoaren mendi deunean zeunden ta aŕi sutsuen erdian zenbiltzan. *
  2. Egiña izan ziñanetik zure yarduera on-ona izan zan gaiztakeria saŕtu zitzaizun eguneraño.
  3. Zure garatz ugariengatik biotza gaiztakeriz bete zaizu, ta ogen egin duzu;

Nik, beraz, Yainkoaren menditik yaurti eta aŕi sutsuen erditik erauzi zaitut, kerub yagole ori.

  1. Zure edeŕtasunak biotza aŕotu, ta zure aintzak zuŕtasuna naŕiotu dizu: Nik, beraz, luŕeraño irauli ta eŕegên galengaŕi yaŕi zaitut.
  2. Ainbeste txaŕkeriz ta garatz okeŕez loitu dituzu zure yauretxeak;

Nik, beraz, irentsi zaitun zure erditik sua soŕtu dut, ta iľaunduta utziko zaitut lurgañean ikusi zaituken guzien begietan.

  1. Ezagun zaituten eŕi guziak Zuri buruz aŕituta daude; izugaŕi egin zera, ta iñoiz ez zera yaikiko.


Sidon’en auŕka

  1. Yaube’k itz egin ta esan zidan:
  2. Gizaseme oŕek, Sidon´eruntz auŕpegia itzul ta artzaz igaŕletzat esazu: Yaube Yauna onela mintzo da:
  1. Ona emen Ni zuregana, Sidonl, zure erdian goretsia izan beaŕez. Nire ebazpenak aren auŕka burutuz deuntzat azalduko naizenean, Yaube Ni naizala yakinda.
  2. Izuŕtea bidaliko diot; aren zeyetan odola; aren erdian alde orotatik eroriko dira,

ezpataz saŕaskituak; eta, Yaube naizala dazagukete.

  1. Ta iñoiz ez da, beŕiro, Ixrael’go etxearentzat arantza zistakoŕ izango;

ez eta izu mingaŕi ere, inguru guziko etsaitartean;

ta Yaube Ni naizala dazagukete.

  1. Yaube Yauna onela mintzo da:

Ixrael’go semeak baŕeyatuak diran eŕietatik bildu ditukedanean, nere deuntasuna ayetan azalduko da atzeŕien begietan;

nere moŕoi Yakob’i

eman nion luŕaldean biziko bait-dira.

  1. An txito gogara egongo dira, etxeak eraikitzen.

mâstiak landatzen ta narerik bizi izaten;

etsai zazkien inguruko eŕiak zigoŕkatu bait-ditut, ta YainkoYaube Ni naizala dazagukete.


 

 

29

(Is. 19; Ye. 46) Aigito’ren auŕka

  1. Amargaŕen urtean, amargaŕen iľean, amargaŕen egunean, Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. «Gizaseme oŕek, auŕpegia Aigito’ko eŕege Parao’renganuntz itzul eta ari eta Aigito osoari igaŕle-itzez esayozu:
  3. Yaube Yauna onela mintzo da:

 

Ona emen Ni zuregana, Parao! Aigito’ko eŕege ta ibaitartean zeuntzalarik, «Ibai au nerea da, niretzat egiña». zenion muskeŕtzaŕ oŕengana.

  1. Matraiľetan kizkiak saŕtuko dizkizut, ta ibaiko aŕayak zure ezkataei itsatsirik, zu ta zure ezkataei itsatsitako aŕai guziok igoraziko zaituztet zure ibayaren erditik.
  2. Eta basoan yaurtiko zaitut, eta zurekin zure ezkataei itsatsitako aŕai guziok ere. Landagañean eroriko zera, ta iñork ez zaitu yasoko, ez eortziko; eguratseko egazti ta luŕeko iizen yanaritzat utziko zaitut.
  3. Eta Aigito’ko guziek dazagukete Yaube Ni naizala; Ixrael’go etxearentzat seska-makil izan bait-ziran.
  4. Beren eskuan aŕtzen zaitutenean, zuk, krask egiñez, sorbalda uŕatzen diezu; ta zuregan ezaŕtzen diranean, beren giltzuŕunen gañean egonerazi dituzu.
  1. Argatik onela mintzo da Yaube Yauna: Ots!, ezpata eratoŕiko dizut auŕka ta zure erditik gizon ta abereak darauzke;
  2. Aigito’ko luŕa soil ta iľik geldituko da, ta Yaube naizela Ni, dazagukete;

«Nerea da ibaya, neronek egiña» Parao’k esan du-ta.

  1. Zuregana, beraz, ta zure ibaira ba-natoŕ, ta Aigito’ko landa zakaŕtegi il ta soil egiña utziko dut, Siene’ko Migdol’dik Kus’ko mugaraño.
  2. Giza-oñik ez da andik igaroko, ez abeloñik ere, ta beŕogei urtez egoiliaŕik gabe dagoke.
  3. Aigito’ko luŕaldea, luŕalde soiľen artean soil utziko dut, ta ango iriak iri iraulien erdian beŕogei urtez soil daudeke;

ta aigitoaŕak atzeŕian baŕeyatuko ditut, eta eŕien artean sakabanatuko.

  1. Yainko Yaube onela mintzo bait-da; ala ere, beŕogei urteren buruan aigitoaŕak bilduko ditu sakabanatuak diran eŕitartetik;
  2. Aigito’tik atxiľo eramanak Patoros’ko luŕera, ayen yayoteŕira, beraz, eramango ditut, eta eŕi apal bat an izango dira.
  3. Eŕirik apalena izango da, ta iñoiz ez yaureŕietan gaľenduko; eŕiei nagusitu ez dakizkien, ango semeak uŕituko bait-ditut.
  4. Arengan ustea zuten Ixrael’go etxekoei ez die gerokoan bere onuz kalterik egin al izango, arengana yotzen zutenean bezela;

ta Yaube Yauna Ni naizala dazagukete».

  1. Ogeita zazpigaŕen urtean lenbiziko iľaren lenengoan Yaube’k itz egin eta esan, zidan:
  2. Gizaseme ori!! Nabukodonosor eŕegek

bere gudarosteari neke latz eman dio Tir’en auŕka: Buruak oro muŕi, sorbaldak oro ebain gelditu dira, ta ez zayo ari, ez eta aren osteari saririk eman Tir’en auŕka aŕtu duten nekearengatik.

  1. Oŕegatik Yaube Yauna onela mintzo da: Ara! Babilon’go eŕege Nabukodonosor’i Aigito damayot, aren aberastasunez nagusitu dedintzat, osorik laŕutu, ta zeukan on guzitik erantzi dezantzat,

ta bere gudagizonen saritzat

ango aŕapakiñak yaso ta eraman ditzan.

  1. Tir’en auŕka egin dun lanaren ordañez Aigito’ko luŕaidea ematen diot, Niretzat lan egin bait-du, dio Yaube Yaunak.
  2. Ixrael’go etxearen adaŕa, egun artan erneraziko dut ta ayen erdian aoa zabaliko dizut; ta Yaube Ni naizala dazagukete.

 

30

Aigito’ren auŕka beŕiz

  1. Yaube’k itz egin eta  esan zidan:
  2. Gizaseme ori! igaŕle-itzez mintzo zaitez eta esazu:

Yaube Yauna onela mintzo da:

Oyu egizute: Zori gaiztoko eguna!!!

  1. Aurki bait-da eguna! Yaube’ren eguna, aurki!!! * Egun iľuna! Eŕientzako garaya!
  2. Aigito´ra ezpata elduko da!

Au Kus’en laŕialdia!!

Saŕaskiak Aigito’n erortzean, aren ondasunak andik eramanak, eta aren oñaŕiak zotukatuak izango dira.

  1. Kus’taŕ, Libi’taŕ, Lidi’taŕ, lagunabaŕak oro, Kub’etaŕak eta Itun-eŕiko semeak ere ezpataz eroriko dira ayekin.
  2. Yaube onela mintzo bait-da:

Aigito’ren zurkaitzak eroriko dira; apalduko da aren indaŕ aŕotsua.

Siene’ko Migdol’dik asita ezpataz darorke dio Yaube Yaunak.

  1. Luŕalde iľen artean il egiña datzake, ta aren iriak iri iľen erdian luŕ yoak dagozke.
  2. Ta Nik eŕea ta aren laguntzaľeak apuŕtuak daitezkenean, Yaube Ni naizala yakingo da.
  3. Egun artan Niketz geznariak ontzietan Kus’en eztialdia irabiatzeko, irtengo dira, ta an ere axanpa izango da Aigito’ren egunean, aurki datoŕken egunean.
  4. Yaube Yauna onela mintzo da: Babilon’go eŕege Nabukodonosor’en eskuz Aigito’ko zalaparta itotzera noa.
  5. Ua ta arekin aren eŕia, eŕirik zakaŕena, luŕalde ua poŕokatzera daramazket: ta Aigito’ren auŕka ezpata erantzirik,

luŕa iľotzez beteko dute.

  1. Ibayak legortuko ditut; luŕaldea gizatxaŕen mendean utziko dut, ta luŕa bertako guziekin aŕotzen eskuz naspilduko dut.

Ni Yaube Au mintzo naiz

  1. Yaube Yauna onela mintzo da:

Nop’etik irudiñak apuŕtu ta yainkotzakoak erauziko ditut; gerokoan Aigito’n ez da Parao’rik izango, ta Aigito’ko luŕean izua edatuko dut.

  1. Patoros irauli, Soan eŕe, No ebatzi,
  2. Aigito’ren indaŕa dan Sin’en nere aseŕea baŕeyatu ta No’ko eŕi gizatsua suntsituko dut.
  3. Aigito’ri su damayoket; No abaŕikatua izango da, ta Nop’i axanpa-eguna datoŕkio.
  4. Aben’go gazteak eta Bubaste’koak ezpataz yoak eta atxiľo eramanak izango dira.
  5. Aigito’ren uztaŕia

Tapnes’en puskatu dukedanean, eguna iľundu da odei batek estalia; ta amaituko zayo bere indaŕetik zetoŕkion anpuruskeria.

  1. Nere erabakiak Aigito’n burutuko ditut, eta Yaube naizala Ni, dazagukete.
  2. Amaikagaŕen urtean, lenbiziko iľaren lenean, Yaube’k itz egin ta esan zidan:
  3. Gizaseme ori!! Nik autsi dut Aigito’ko eŕege Parao’ren besoa, ta ara! ez diote lotu;

ez osagairik ezaŕi; ez zapian bildu, ezpata erabiltzeko senda dakiontzat.

  1. Oŕegatik, Yaube Yauna onela mintzo da:

Ona emen Ni Aigito’ko eŕege Parao’ren auŕka, aren besoak, autsia ta sendoa, makitzeko, ezpata eskutik erori dakion.

  1. Aigitoaŕak eŕien artean baŕeyatuko ditut, eta luŕetan sakabanatuko.
  2. Babilon’go eŕegeren besoak indaŕtuko ditut, eta aren eskuan ezpata ipiñiko dut;

Parao’ri, ostera, besoak makituko dizkiot, eta aren auŕean adiaka ariko da, il beaŕez zaurituta.


  1. Babilon’go eŕegeri besoak indaŕtuko dizkiot, eta Parao’ren besoak eroriko dira.

Ta Babilon’go eŕegeren eskuan

Nik ezaŕitako ezpata berak Aigito’ren auŕka darabilkenean, Yaube Ni naizala yakingo da.

  1. Aigito’aŕak baŕeyatuko ditut eŕien artean ta luŕetan sakabanatuko;

ta Yaube Ni naizala dazagukete.

 

 

 

31

Aigito’ren auŕka oraindik

  1. Amaikagaŕen urteko irugaŕen iľaren lenean, Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme oŕek, Parao’ri ta aren eŕiari esayozu:

 

«A1 izatez noren ideko ziñan?

  1. Ara Asur!: Liban’go eretza bat zirudin, adaŕez edeŕ, adaburuz itzaltsu, gara aundiko ta gaña saŕi.
  2. Euriak mardul, ta luŕeko urak aundi egin zun;

eŕoen inguruan zerizkion latsek

luŕaldeko zugatz orotara lakaintzen bait-ziran.

  1. Argatik aren goibea, auŕkintzako zugatz guziena baño aundiago zan; ta ur ugariengatik adaŕak asko ta luze soŕtu zitzazkion.
  2. Adaŕotan eguratseko egazti guziek kabia zegiten, adaŕpean landako abere guziak ume egiten zuteri, ta aren itzalpean eŕi asko bizi ziran.
  3. Bere aunditasunez ta adaburu zabalez edeŕa zan, noski; eŕoak bustitzen zizkion ur ugariarengatik.
  4. Zugaztirik edeŕenean ere ez da alako eretzarik, ez eta nekostarik aren adaŕak bezin luze, ez astigaŕik aren muskiľak bezain lodi;

ez eta zugaztirik edeŕenean ere ua bezain edeŕ zugatz bat ere.

  1. Edeŕa zan, noski, Nik emandako adaŕ ugariz:

Yainkoaren baratzako zugatz guziek iñartsiz zekusten.

  1. Argatik Yaube Yauna onela mintzo da:

Odeyetaraño eltzeko aiñean burua yaso zula-ta, bere aunditasunaz biotza aŕotu zayonez gero,

  1. eŕirik azkaŕenari eskuetara eman diot nai dukena egin dezayon;

aren gaiztakeriengatik zapuztu dut-eta.

  1. Atzeŕiko aŕotz azkaŕenek ebaki ta bertan bera utzi dute;

ta aren adaŕak mendi ta ibaŕ

guzien gañera erori dira, ta aren muskil


uŕatuak luŕaldeko sakan guzietan. Luŕeko eŕi guziak aren itzalpetik uŕundu dira, ta bertan bera utzi dute.

  1. Aren pusketan kokatzeko datoz eguratseko egazti guziak, eta aren adaŕetan landa-iize guziak;
  2. ur-egian landatutako zugatzak, odeyetaraño burua yasomiñez, eraiki ez daitezan, ta ura eŕuz aŕtzen dutenetako batek ere, bere gain ustea ezaŕi ez dezan.

Guziak Erio’ra, luŕpera, iraitziak izango bait-dira gizasemetatik iľobira yeixten diranekin.

  1. Yaube Yauna onela mintzo da:

Xeolera aren yeixte-egunean, iľetako negaŕtzat, * lezea estali eta aren ibayei ibiľera eragotzi nien;

ta ur biziak gelditu ziran;

ta arengatik Liban iľunpetu nun, ta zugatzak oro zimeldu ziran.

  1. Aren erortze-zarataz eŕiei ikara saŕtu nien, iľobira yeixten diranekin xeolera amildu nunean. Ta Eden’go zugatzak oro, Liban’go edeŕen ta bikañenak, urez azten ziran zugatz guziak ere
  2. arekin xeolera yetxi ziran ezpataz saŕaskituengana; eŕien erdian aren itzaipean eserita aren besotzat egoten ziranengana.
  3. Ospez ta al izatez noren ideko ziñan, beraz, Edengo zugatzetan? Luŕpe sakanera iraitzia izango zera Eden’go zugatzekin, erdaindu ez diranekin, ezpataz ildakoekin etzateko.

Parao ta aren gudoste osoa, oŕelakoa da, dio Yaube Yaunak.

 

 

32

(Eze. 29, 3-5; Muskeŕtzaŕa Yob. 40, 25; 41, 26)

  1. Amabigaŕen urteko amabigaŕen iľaren lenean, Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme oŕek: Aigito’ko eŕege Parao’ri erosta egin eta esayozu:

 

«Eŕien leoikume ori! Zureak egin du! Itxasoan erensugea bezela zeunden suduŕetik txinpartaka oiñez ura irabiotzen ta uiñak zuŕunbiľatzen.

  1. Yaube Yauna onela mintzo da:

Nik, eŕi asko bildurik, nere sarea gañera edatuko dizut, eta nere txingan aterako dute.

  1. Ordun, landan yaurtia utziko zaitut, zure gañean eguratseko egaztiak kokatu eta luŕ osoko iizeak zutzaz ase daitezan.
  2. Zure aragia mendietan baŕeyatuko dut, eta zure ondakiñez ibaŕak beteko ditut.
  3. Zure odol-uiñez luŕaldea mendietaraño garastatuko dut;

eta sakonak zure odolez beteko dira.

  1. Zu itxungitzean ortzea estali ta izaŕak itzaliko ditut; eguzkia odeyez ostenduko dut eta iľargiak argirik ez du egingo.
  2. Zuregatik ortzian argi guziak itxungiko ditut, eta zure luŕaldea iľunpetuko dut, dio Yaube Yaunak.
  3. Ta ez zenezaguzan eŕi askotartean zure elkaitzaren beŕi zabalduz, eŕi askoren biotzak izutuko ditut.
  4. Aunitz eŕi zutzaz aŕituta utziko ditut, eta ayen eŕegeak zuri buruz izututa, nere ezpata ayen begietan dirdir asiz-gero; norbere biziaz laŕi izango dira guziak zure erortze-egunean.
  5. Yaube Yauna onela mintzo bait-da: Babilon’go eŕegeren ezpata gañera datoŕkizu!
  6. Zure eŕiko semeak, eŕi izugaŕieneko gudagizonen ezpataz saŕaskituko ditut; ayek ertuko dute Aigito’ren anpuruskeria, ta aren seme guziak apuŕtuko dira.
  7. Ur-eglan laŕatzen ziran aren abereak ere galduko ditut, eta gerokoan ez da izango giza-oñik ez eta abel-apatzik ura nasi ta aŕetzeko.
  8. Ordun ura irabiatzen dunik gabe, ibayaren ura olioa iduri mara-mara iñotsiko da dio Yaube Yaunak.
  9. Ta Aigito’ko luŕa soil ta muŕi geldituko da, an bizi ziranak poŕokatuko bait-ditut;

ta Ni Yaube naizala yakingo da.

  1. Ori izango da aren iľetako erosta, ta iľetariak eŕietako alabak izango dira, Aigito ta ango semeak deitoratzeko, dio Yaube Yaunak.

(Is. 14, 9-11) Parao xeolera

  1. Amabigaŕen urtean, iľaren amabostean, Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme oŕek: Aigito’ko eŕiari erosta egiozu; eta, bai ua, baita atzeŕi azkaŕen iriak ere, iľobira yeixten diranekin, luŕpe sakonera eraitxi itzazu.

 


  1. Nor baño gurenago zera zu?

Yetxi ta erdaindu ez diranekin etzan.

  1. Ezpataz lepo egindakoen artean eroriko bait-dira; ta ezpata oŕ dabil, Aigito ta aren semeak zuzitzeko.
  2. Xeolaren erditik itz egingo diote, erdainduak ez zirala ezpataz saŕaskituta ara yetxitako gudaririk azkaŕenak.
  3. Bere eŕi osoarekin Asur an dago beren iľobien erdian, guziak ezpataz zaurtuta eroriak.
  4. Asur’en iľobia leze sakonean da, ta aren ingurun aren eŕiko semeak, bizidunen luŕean izua zabaldu ondoren guziak ezpataz zaurtuta eroriak.
  5. Elam an dago, eta aren iľobiaren baranoan bere eŕiko semeak oro;

guziak ezpataz zaurtuta eroriak, ta bizidunen luŕean izugaŕi izandakoan erdaindu ez ziranekin luŕpe sakonera iľobira yetxiekin beren gerena eroanaz yatxiak.

  1. Saŕaskituen erdian dago etzangua arentzat eta aren eŕitaŕentzat, auen iľobiak arenaren baranoan dirala. Guziak buztan-mokodun ta ezpataz saŕaskituak ziran;

ta bizidunen luŕean izua baŕeyatu ondoren beren gerena iľobira yetxiekin eroanda lepo egindakoen artean yaŕiak dira.

  1. An daude Mosok, Tubal, ta ayen eŕi osoa, ayen iľobiaren baranoan eortzia.

Guziak buztan-mokodun ta ezpataz saŕaskituak dira, bizidunen luŕean izua baŕeyatu zutelako.

  1. Ez dauntza, ordea, auek, ezpata buruaren azpian yaŕtzen zayen, erdainduak izateke ere, beren iskiľuekin xeolera yetxitako gudari azkaŕekin; gaiztakeria ezuŕetan bait-dute, bizidunen luŕean gudari azkaŕentzat

izugaŕi ohi zitzazkielako.

  1. Zu ere erdaindu ez diranen artean istikatua izango zera, ezpataz lepo egindakoekin etzanda.
  2. An dago Edom; an ango eŕege ta nagusi guziak; biphiľak izan aŕen, ezpataz ildakoekin yaŕiak, eta iľobira yetxitako erdaindu ez ziranen artean etzanak.
  3. An ipaŕaldeko nagusi guziak

eta ayekin Sidon’daŕak oro daude, izugaŕi izanda ere, saŕaskituekin yetxiak, eta biphiľak izanda ere, gerenez beteak. Erdaindu gabeok ezpataz yositakoekin dauntze ta iľobira yetxitakoekin beren gerena yasaten dute.

  1. Ayek ainbeste lagunekin ikustean Parao poztuko da;

Parao bere gudagizon guziekin

ezpataz saŕaskituta bait-dago, dio Yaube Yaunak.

  1. Bizidunen luŕean ayen izua baŕeyatu nula-ta, ara!: erdaindu ez diranen artean ezpataz lepo egindakoekin dauntza

Parao eta aren eŕi osoa!! dio Yaube Yaunak.


 


 

33

Ezekiel beŕiro zaitzaľe

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme oŕek: Zure eŕitaŕei itz egin eta esayezu: Nere ezpata eŕi baten auŕka darabildanean, eŕitaŕek berenetako norbait aŕtu ta zaitzaľe yaŕtzen ba’du;
  3. ta alakoak, eŕiaren auŕka nere ezpata etoŕtzen ikusita, turuta yo ta eŕia oaŕerazten ba’du;
  4. turutotsa entzundakoan, nere ezpatak senera etoŕtzeke iñor aŕtu ta yotzen ba’du; alakoaren odola bere gain izango da.
  5. Turutotsa entzundakoan senera ez ba’datoŕ, aren odola aren gain; senera ba'letoŕ, ordea, bere bizia daukake.
  6. Baña zaitzaľeak, ezpata etoŕtzen ikusita, turuta yotzen ez ba’du; ta oŕegatik, eŕia gerturik egoteke, ezpatak etoŕirik ayetako norbait yotzen ba’du; alakoa bere ogenarengatik yoan izango da, noski; bañan, aren odolaz zaitzaľeak erantzun beaŕko dit.
  7. Oŕ ba, gizaseme ori!, Ixrael’ en etxean zaitzaľe yaŕi zaitut, nere aotik itza entzunda, eŕia Niketz oaŕerazi dezazun;
  8. gaiztoari «gaiztoa!!, 11 beaŕa zera» Nik esanda, bere bidetik aldendu dadin, mintzo ez ba’zera, gaiztoa bere ogenarengatik ilko da, noski; bañan, aren odolaz zuk erantzun beaŕko didazu.
  9. Ta bere bidetik aldentzeko gaiztoa zuk aolkutu ondoren, bere bidetik aldentzen ez ba’ da, bere ogenarengatik bera ilko da; zuk beŕiz, bizia daukakezu.
  1. Esayozu, ba, gizaseme oŕek, Ixrael-etxeari; zuek dasazute: «Gure biuŕkeri ta ogenak gañean ditugu, ta ayengatik aitzen goaz; nola bizi gaitezke?»
  2. Esayezu: Ala Ni!! dio Yaube Yaunak: gaiztoa iltzea ez dut nai; bere bidetik aldendu ta bizi izatea baizik. Itzul, beraz, itzul zaitezte zuen bide txaŕetik; zertarako ilko ziñake ezperen, Ixrael’go etxe ori?
  3. Esayezu, ba, gizaseme oŕek zure eŕiko semei: okeŕtutako zintzoa ez du lengo zintzotasunak yareingo; okeŕtutako zintzoa ez da lengo zintzotasunarengatik bizi al izango.
  4. Nik zintzoari esan ba’ diot «biziko zera»; ark, ala ere, bere zintzotasunetik entzindurik, ogen ba’dagi, aren egite onak oro antziak izango diral; eta, egindako ogen onengatik ilko da.
  5. Ta Nik gaiztoari ilko dala esanda, bere ogenetik biuŕtuta, arek zuzen eta on dana ba’ dagi;
  6. bahikuntza biuŕtzen ta ostua itzultzen ba’du; ta gaitzik egin gabe bizirako aginduetan ba’diardu; biziko da, noski, ta ez da ilko;
  7. aren ogenak antziak izango dira; eta on ta zuzen dana egiñez-gero, biziko da bizi.
  8. Zure eŕiko semeak diote: «Yaube’ren bidea ez da zuzena». Ayen bidea, noski, zuzena ez da.
  9. Zintzoak, bere zintzotasuna utzirik ogen ba'dagi, arengatik ilko da.
  10. Ta gaiztoak, bere ogenetatik aldenduta, on ta zuzena dana ba’dagi, arengatik biziko da.
  11. «Yaube’ren bidea ez da zuzena» diozute. Ixrael’go etxe ori; bakoitzaren bideari dagokionez ebatziko zaituzt.

Iria menpetua

  1. Gure atxiľo-aldiko amabigaŕen urteko amaŕgaŕen iľaren bostean, Yerusalem’dik itzuritako bat niregana etoŕi zan «Yerusalem aŕtu dute» esanez.
  2. Itzuritakoa niregana baño len, Yaube’ren eskuak aŕatsaldez aŕtu niñun, ta itzuritakoa biaramunean niregana orduko, aoa iriki zidan; ta iriki zidanetik, ez nintzan isiľk egon. *

Ondamendiya

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. «Gizaseme ori!! Ixrael’en luŕaldeko iraulkiñetan bizi diranek darasate: «Abraham bakaŕa izanda ere, luŕaldez yabetu zan. Guk, asko gera, ta guretuko dugu».
  3. Esayezu, beraz: Yaube Yaunak au dio: Aragia odoletan yanez, zuen begiak irudiñetara biuŕtu ta odola ixuriz, luŕaldeaz zuek yabetuko? *
  4. Beti ezpataz yotzen, zantaŕkeriak egiten, ta nork bere uŕkoaren emaztea loitzen ari izan zeratenok, luŕaz yabetuko zeratela?
  1. Ora esan beaŕ diezuna: YaUbe Yauna onela mintzo da: Ala Ni!! Iraulkin ayetan diranak ezpataz eroriko dira; ta landan diranak piztitzaŕei yanaritzat emango dizkiet; eta, gaztelu ta obietan diranak izuŕiz ilko dira.
  2. Luŕaldea soil ta utsik utziko dut, eta aren indaŕ aŕoa amaituko da; ta Ixrael’go mendiak soilduko dira, andik igaro daitekenik gabe.
  3. Ta ordun, egin dituten zantaŕkeri guziengatik luŕa uts ta soil Nik utzitakoan, Yaube Ni naizala dazagukete.
  4. Zuri buruz, gizaseme ori, oŕa zer darasaten etxetako orma ta atên ondoan zure eŕiko semek eikaŕen erausketan: «Zatozte orain, Yaube’rengandik esatekoa zer dun entzuten».
  5. Ta zuregana yoko dute, eŕiak yo oi dunez; nere eŕia zure auŕean eseriko da: dasayekezuna entzun, bai, ba-dantzukete, egin, ordea, ez: zure itzak ao-gozagaŕitzat aŕtuko ditute; irabazketara baizik, biotzak ez daramatzi-ta.
  6. Eztaŕi edeŕeko abeslari atsegintsua ayentzat bait-zera; dasayezuna, bai entzuten dute; egin, ordea, ez.
  7. Bañan etoŕtzekoa datoŕkenean, —ta oŕa: ba-datoŕayen artean igaŕle bat izan dala ba-dazagukete.

 

34

Artzai zitalen auŕka (Ye. 23, 1-6; Z. 11, 4-17; Mt. 18, 12-14; Lk. 15, 4-7; Yon. 10, 1-18)

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. «Gizaseme oŕek; Ixrael’go artzayen auŕka iragaŕi-ezazu; iragaŕi eta artzayei esayezu:

 


Yaube Yauna onela mintzo da: Ixrael’go artzayak zori-gaiztotsu, * bakaŕik beren buruen ardura dute-ta! Artaldea zaitzea, artzayena ez ote-da?

  1. Esnea zuentzat duzute, artiľez yazten zerate, zuentzat ardi gizena lepo dagizute, ta artaldea ez duzute laŕatzen.
  2. Ardi erkiñak ez dituzute indaŕtu, ez eta mintsuak sendatu, oin-autsiak ez lotu, sayestuak bildu, galduak biľatu, aitzitik ere, gogoŕ ta zakaŕki erabili dituzute.
  3. Artzairik gabe sakabanatuak dira, landako iize guzien yanaritzat baŕeyatuta.
  4. Mendi guzietan, muño garai guzietan * nere ardiak aldeŕai dabiltza!;

nere ardiak luŕalde osoan baŕeyatuak dira, ayen alde biľa dabilkienik gabe.

  1. Artzayok, beraz, Yaube’ren itza entzun!!:
  2. Ala Ni!! dio Yaube Yaunak,

Nere artaldea ohoinen aukeran dago, iize guzien yanari dira, nere artzayak ayen biľa ez dabiltzalako, ta nere ardiak laŕatu beaŕean, beren buruak bakaŕik azten ditutelako.

  1. Argatik, artzayok!, Yaube’ren itza entzun:
  2. Yaube Yauna onela mintzo da:

Ona emen Ni artzayengana, nere ardiak ayen eskutik neretzeko. Ardi-zaitza kenduko diet, eta ayen bizkaŕetik beren sabela aztea eragotziko.

Nere artaldea ayen aotik yareingo dut, eta ez zaye yanari izango.

  1. Yaube Yauna onela mintzo bait-da:

Ara!: nere ardiak bildu ta zenbatzera noa. *

  1. Bere ardi zabalduen erdian auŕkitzen danean artzayak ikeŕtzen ditun bezela, nere ardiak ikeŕtu, ta bilduko ditut goibel-egun beitzean baŕeyatuak izan ziran alderdietatik.
  1. Atzeŕietatik aterako ditut, eta dauden luŕaldêtatik bilduta, ayen luŕean saŕtuko ditut;

ta Ixrael’go mendi ta aranetan ta ango belaŕdi guzietan laŕatuko ditut.

  1. Belaze gurietan laŕatuko ditut, eta Ixrael’go mendi garayetan izango dira ayen saroyak: artegi egokietan an lo egingo dute, ta Ixrael’go mendietan laŕe bikañak ditukete.
  1. Neronek—dio Yaube Yaunak— laŕatuko dut nere artaldea, eta nere zaipean abaro egingo dute.
  2. Galduen biľa nabilke, oŕ utziak bildu, zaurituak sendatu, erkiñak indaŕtu, gizen ta guriyak zaitu, ta guziak beaŕ danez laŕatuko ditut.
  3. Zuentzat, nere artaldeok,

Yaube Yauna onela mintzo da:

Ona emen Ni artaldeko ardien artean, ta âri ta akeŕ artean ebazteko gerturik.

  1. Laŕe onak izatea, zuentzat aski ez ote-da, enparauak zuen oñez istikatzeke?

ur garbia edatea,-

enparaua zuen oñez zikintzen ibili gabe?

  1. Nere ardiak ez lirake, oŕela, zuek istikatutako belaŕa yan beaŕez, ez zuen oñez zikindutako ura edan beaŕez izango!!
  2. Argatik, Yaube Yauna onela mintzo da: Ona emen Ni, ardi gizenetatik ardi argalak bereizteko.
  3. Izan ere, zuek, ardi argal guziak iraitzi arte sorka ta soinka bultz egiten ta adaŕka sakabanatzen ari zerate.
  4. Nere ardiak, Nik yareingo ditut: iñoiz ere ez dira aŕapakintzat utziak izango; ta arditik ardia bereiziko dut.
  5. Eta Artzai bat yaŕiko diet buru, laŕatu ditzan, Dabid, nere moŕoya: arek laŕatuko ditu, * ta ua artzai izango zaye.
  6. Ni, Yaube Au, Yainkoa izango natzaye, ta Dabid ayen erdian nagusia izango da. Ni, Yaube Au naiz mintzo dana.
  7. Ayekin gentza-ituna egindo dut, luŕaldetik piztitzaŕak oilduko ditut; eta basoan lasaiki biziko dira, ta oyanetan lo egingo dute.
  8. Ayentzat eta mendirikoentzat izango da nere oneskuntza, ta euria, euri onuratsua, mugonez eraitxiko dut.
  9. Landako zugatzak bere zitua dakaŕke, ta luŕak bere aleak;

beren lurean nare-Iasa biziko dira;

ta ayen uztaŕ-edeak etenda mendean dauzkaten eskutik aterako ditudanean, Yaube Ni naizaia dazagukete.

  1. Gerokoan ez dira atzeŕientzat aŕapakin izango eta eragotziko diot bertara edo bertatik ibiltzea. luŕeko pistitzaŕek ez ditute irentsiko;

ta izutu ditzakenik gabe eroso biziko dira.

  1. Ayentzat uzta aiphagaŕiak piztuko ditut, eta goseak ez ditu beŕiro luŕaldean uŕituko; eta gerokoan ez dute eŕiei buruz gerena yasan beaŕko.
  2. Ta, Ni, Yainko Yaube ayekin nagola dazagukete, ta ayek, Ixrael´en etxekoak, nere eŕia dirala.

dio Yaube Yaunak..

  1. Zuek, nere ardiok, Nik laŕatzen dudan artaldea, gizonak zerate; ta Ni zuen Yainkoa naiz, dio Yaube Yaunak.

 

 

35

(Eze. 25, 12-14) Edom’en auŕka

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme oŕek: auŕpegia Seir mendiruntz itzul, eta aren auŕka igaŕle-atsez esazu:
  3. Yaube Yauna onela mintzo da:

Ona emen Ni, Seir mendi ori, zuregana; nere eskua zuri gañera ezaŕtzeko, ta soil ta utsik zu uzteko.

  1. Zure iriak irauiiko ditut, eta utsik geldituko zera, ta Yaube Ni naizala dazagukezu.
  2. Zure ezpatak betiko goŕotoz Ixrael’go semeak yo ditu, ayen elkaitzaldian ta itxes goŕienean.
  3. Argatik, ala Ni!! dio Yaube YaunakOdolerako zaitut; odolak ezetsiko zaitu; odola iguindu ez duzunez-gero, odolak ezetsiko zaitu.
  4. Seir mendia soil ta utsik utziko dut, eta eragotziko diot bertara edo bertatik ibiltze
  5. Oŕko mendiak iľotzez beteko ditut; zure muño, aran ta sakon guzietan eroriko dira ezpataz saŕaskituak.
  6. Betiko soil utziko zaitut, eta zure iriak utsik daudeke, ta Yaube Ni naizala dazagukete.
  7. Eŕi biak eta luŕalde biak nereak izango dira, ta yabetuko natzaye diozu—

Yaube an egon aŕen.

  1. Ala Ni!!, berazdio Yaube Yaunakgoŕotoak eraginda azaldu dizkiezun sepa ta bekaitzaren arauz, Nik ere zuri buruz egingo dut, eta ezaguna izango naiz ayetan ebatziko zaitudanean.
  2. Ordun dazagukete,

Nik, Yaube Onek, entzun dudala, Ixrael’go mendien auŕka iraiñez zenesan au: «laŕutuak dira, iresteko guri emanak».

  1. Ta, zure aoa, nere auŕka areagotzen zan, ta biraoak geitu dituzu nere auŕka, Nik aditu nitun.
  2. Yaube Yauna onela mintzo da:

Luŕ osoaren pozez soil utziko zaitut.

  1. Ixrael-yarauntsia ondatu danean, poztu zeran bezela, Ni ere zure poŕokaldian poztuko naiz. Seir mendia ta Edom osoa poŕokatuak izango dira, ta Ni yaube naizala dazaguke.

 

36

Ixrael’en itzulera

  1. Gizaseme oŕek, Ixrael’go mendiei'buruz iragaŕi ezazu, ta esayezu:

Ixrael’go mendiak: Yaube’ren itza entzun!

  1. Yaube Yauna onela mintzo da: «Eit! —esan du etsayak zuri buruzbetiko mendiak ere yarauntsitzat emanak zaizkigu!!»
  2. Iragaŕi, beraz, eta esazu:

Yaube Yauna onela mintzo da: Beste eŕien yarauntsia zaitezten, edonork poŕokatu ta istikatuak eta mingain gaiztoen ta gogo maltzuŕen adoya izan zeratenez-gero;

  1. entzun! Ixrael’go mendiok Yaube’ren itza.

Yaube Yauna onela mintzo zaye inguruko atzeŕiko ondaŕei, aŕapakin ta nausagaŕitzat emanak zazkien mendi ta muñoei, aran ta aŕuei, iraulitako etxe ta soildutako iriei.

  1. Yaube Yauna onela mintzo da:

Tukuz suminduta mintzo izan naiz, noski, atzeŕikondaŕen ta Edom osoaren auŕka; biotzeko pozez ta baŕneko nargaz nere luŕa, egoiliaŕak iraitzirik, berentzat aŕtu dutelako.

  1. Iragaŕi, beraz, Ixrael’go luŕari buruz, ta mendi, muño, aŕu, ta aranei esayezu: Yaube Yauna onela mintzo da: Ots!, tukuz ta sumiñez mintzo izan naiz, eŕiengandik yasan dituzuten iraiñengatik.
  2. Argatik, Yaube Yauna onela mintzo da: Nere eskua yaso dut, ta zuen inguruko eŕiek beren gerena yasan beaŕko dute.
  3. Zuek, ostera, Ixrael’go mendiok, zuen adaŕ ta zituak nere eŕiari emango dizkiozute; etoŕtzeko da-ta.
  1. Begira! zuetara itzuliko naiz, ta landuak izango zerate, baita ereiñak ere.
  2. Zuetan bizilagunak ugalduko ditut, Ixrael’go etxe osoa;

iriak egoiliaŕez beteko dira, ta iraulitakoa beŕeraikiko da.

  1. Gizaki ta abereak kopurutuko ditut zuetan, askotsu izango dira ta eŕuz ugalduko; lengoan bezain gizatsu egingo zaituzt, eta lengoan baño areago on egingo dizuet; eta Yaube naizala dazagukezute.
  2. Bizi dadintzat, Ixrael nere eŕia, zuetara daratoŕket; berak zauzkakete; zuek ayen yarauntsia izango zerate, ta iñoiz ere ez dizkiezute semeak ilko.
  3. Yaube Yauna onela mintzo da:

Luŕ gizeraiľe ta zure. eŕiko semen ireslea, izan omen zera-ta;

  1. gerokoan, beŕiz, gizonak ez dituzu irentsiko, ez eta zure eŕiko semeak ilko ere.

dio Yaube Yaunak.

  1. Iñoiz ere ez zaitut eŕien iraiñak entzuten utziko; iñoiz ere ez dituzu eŕien biraoak yasan beaŕko, ta, iñoiz ere ez zera zure eŕiarentzat ilgaŕi izango.

Ixrael’en biŕloraldia

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme ori! Ixrael’en etxekoek, beren luŕean bizi ziranean, beren yardueraz ta egitez loitua utzi zuten; aren yarduera nere begientzat astagaiztunaren loikeria bezelakoa zan.
  3. Ta, ixuri zuten odolez, ta beren irudiñez luŕa kutsatu zutelakoxe, nere aseŕea ayengana ustu nun.
  4. Eŕien artean baŕeyatu eta

luŕetara aizatu nitun;

ayen bide ta egite txaŕengatik ataŕaldia eman nien;

  1. ta yoan ziran eŕietara saŕtutakoan, nere Izen gurena naŕiotu zuten: ayetaz esaten bait-zan:

«Yaube’ren eŕia auek dira; Aren luŕetik ilkia».

  1. Ta eŕuki izan naiz nere Izen gurenaz, eldu ziran eŕien artean

Ixrael’en etxekoek naŕiotutako izenaz.

  1. Ixrael’en etxekoei, beraz, esayezu: Yaube Yauna onela mintzo da: Ori ez dut zuengatik, Ixrael’en etxekoengatik egiten, zuek eri orietara ezkero ayen artean, naŕiotu duzuten nere Izenarengatik baizik.
  2. Nere Izen gurena goretsi nai dut, Zuek atzeŕietan naŕiotutako Izena; ta ayen begietan zuei guren azalduko natzaizuenean, eŕi ayek dazagukete Yaube Yauna naizala, —dio Yaube Yaunak.
  3. Nik atzeŕietatik atera, luŕ guzietatik bildu, ta zuen luŕaldera ekaŕiko zaituzt.
  4. Gañera ur garbia ixuriko dizuet, ta kutsu guzitik garbi geldituko zerate: zuen kutsu ta zantaŕkeri guzietatik garbituko zaituzt.
  5. Biotz beŕi bat damaizueket, eta gogo-yite beŕi bat saŕtuko dizuet baŕnean. Aŕizko biotza zuei bulaŕetik kendu ta aragizko biotz bat emango dizuet.
  6. Zuen baŕnean nere arnasa ipiñiko dut, * nere erabakiak burutu eta * nere aginduak yagon eta bete ditzazuten.
  7. Zuen arbasoei esan nien luŕaldean bizi ta nere eŕia izango zerate, ta Ni zuen Yainkoa izango naiz.
  8. Zuen ñaka guzietatik yareingo zaituzt; zuenean garia erne eta ugalduko dut, eta ez dizuet beŕiro gosetea igoŕiko.
  9. Gerena eta gosea eŕitartean yasan beaŕ ez ditzazutentzat, zugatzetako arnariak eta aloŕetako zituak zuenean ugalduko ditut.
  10. Zuen bide okeŕak eta egite txaŕak gogoratuz, zeronganako iguiña nabaituko duzute, egin dituzuten itsuskeri nazkagaŕiengatik.
  11. Yakizute, beraz: ori ez dut zuengatik egiten, —dio Yaube Yaunak, lotsa ta âlke zaitez zure yardueraz Ixrael’go etxe ori!!
  12. Yaube Yauna onela mintzo da: Zuen gaiztakerietatik garbituko zaituztan

egunean, egoiliaŕak biurtuko dizkiet eŕiei, ta iraulita dagona beŕeraikiko da.

  1. Soil ta bidaztien begietan txarotuta dagon luŕa landua izango da.
  2. Ta esango da: «Txarotuta zegon luŕ au atsegin-baratza biuŕtu da, ta iri ustu, soildu ta irauliak azkaŕtuta daude».
  3. Ta zuen inguruko atzeŕikondoek dazagukete, irauli zana, Nik Yaube Onek, beŕeraiki, ta lardaskatua zana beŕiro landatu dudala, Nik, Yaube Onek, au esan eta egingo dutl!
  4. Yaube Yauna onela mintzo da:

Ixrael’go etxeak, ontan ere Onbera nazaguke; artaldea bezela, gizonak ere ugalduko ditut.

  1. Yauretxeko artaldea bezela,

Yerusalem’go artaldeak yayetan bezela, iri txarotuetan bilduko dira gizataldeak. eta Yaube Ni naizala yakingo da.


 


 

37

Ordokiko ezuŕak

  1. Yaube’ren eskua gañera eldu zitzaidan eta, Yaube’k irudipenez atera ta ezuŕez betetako zelai baten erdian yaŕi niñun.
  2. Ta ayen baranoan itzuli bat egiñerazi zidan. Asko eta ugari ziran landagañean etzandako ezuŕak, eta biziro igaŕtuta zeuden.
  3. Ta esan zidan: «Gizaseme ori! Ezuŕok piztuko ote-dira?» «Yaube Yauna! erantzun nionZuk ba-dakizu».
  4. Esan zidan: «Ezuŕ aueri buruz iragaŕi eta esayezu: «Ezur igaŕok: entzun!! Yaube' ren itza.
  5. Ezuŕoi Yaube Yauna oneia mintzo zaye: zuen baŕnean arnasa saŕtzera natoŕ; eta biziko zerate.
  6. Kirioak ezaŕiko dizkizuet; aragia gañean azkoŕtu ta laŕuz estaliko zaituet; arnasa damaizueket, eta biziko zerate, eta ba-dazagukezute Yaube Ni naizala».
  7. Agindu oni atxikirik, iragaŕi egin nun; eta iragaŕketan ari nintzala, zarata entzun nun; eta, ara! sostean ezuŕei itxasten zitzazkien ezuŕen zalaparta zan.
  8. Begira nun, ta ara! ayen gañean kirioak eta aragia ezaŕiak ba-ziran, ta laŕua gañez edatua, bañan ayetan arnasik ez.
  9. Ta esan zidan: «Gizaseme oŕek!: atsari iragaŕi-iozu ta esayozu: Yaube Yauna onela mintzo da: Zatoz, atsa, lau aizêtatik; ildako auen gañera putz egin ezazu ta biziko dira».
  10. Agindu oni atxikirik ori egin nun; ta ayetan arnasa saŕtu zan, ta piztu ta oñen gañean zutitu ziran: uaxe bai, gizatalde aundia! *
  11. Ta esan zidan: Gizaseme ori!: Ezuŕok Ixrael’go etxe osoa dira. Entzun diotena: «Gure ezuŕak igaŕtuak dira; itxaroa il zaigu; gaiduak gera!!
  12. Iragaŕi, beraz, eta esayezu: Yaube Yauna onela mintzo da: Ona emen Ni, zuen iľobiak iriki ta ayetatik zuek yasotzeko ta Ixrael’go luŕaldera eramateko.
  13. Ordun, ene eŕia, zuen iľobiak iriki, ta zuek yaso ta Ixrael’go luŕaldera Nik eramanez gero, Yaube Ni naizala dazagukezute.
  14. Nere arnasa ixuriko dizuet, eta biziko zerate; atsedena emango dizuet zure luŕaldean, ta dazagukezute Nik, Yaube Onek, diodana egin dudala —diotsa Yaube’k».

Yuda ta Ixrael yauŕeri bat

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. Gizaseme oŕek!: Makil bat aŕtu eta an au idatzi ezazu: «Yuda’ri ta arekin diran Ixrael’go semei». Beste makil bat, Eparain’en eta arekin dan Ixrael’go etxe osoarena, aŕtu eta an idatzi ezazu: «Yose’ri».
  3. Bata besteari ezaŕiozu, makil bat diruditela, zure eskuan batuta ageri daitezan.
  4. Ta zure eŕiko semeak, «Ori egiñez zer nai duzun ez al-diguzu azalduko?» galdetuko dizutenean,
  5. esayezu: «Yaube Yauna onela mintzo da: Begira!!: Ni Eparain’en eskuan dagon Yose’ren makiľa ta arekin diran Ixrael’go leñuak aŕtzen noa, ta Yuda’ren makiľarekin bildu ta biak bat egingo ditut, nere eskuan makil bat daitezan. *
  6. Ayen begietan, makiľak eskuan euzkazu,
  7. ta esayezu: Ots! Atzeŕietara eramanak ziran Ixrael’go semeak andik aŕtu ta alde orotatik bildu ta ayen luŕaldera ekaŕiko ditut.
  8. Ta eŕi biak bat egingo ditut luŕaldez Ixrael’go mendietan; eŕege bera dukete guziek, eta iñoiz ere ez dira yaureŕi bitan bakanduta eŕi bi izango. *
  9. Beren irudiñekin, beren zantaŕkeri ta biuŕikeriekin iñoiz ere ez dira kutsatuko; ogen egin zuten tokietatik yarei aterako ditut; eta garbituko ditut; eta, ayek nere eŕia izango dira: eta Ni ayen Yainkoa izango naiz.
  10. Ta nere moŕoi Yakob’i eman nion luŕaldean biziko dira. Zuen arbasoak an bizi izan dira; eta ayek ere an biziko dira, eta ayen semeak eta semen semeak betiko; ta Dabid, nere moŕoya dukete nagusi.
  11. Dabid, nere moŕoya, ayen eŕege ta artzai bakaŕa izango da: nere aginduetan dabilzke, ta nere legeak yagon ta beteko ditute.
  12. Ta ayekin gentza-ituna egingo dut, betiko duketen ituna; tink yaŕi ta ugalduko ditut, eta nere yauretxea betiko ayen artean yaŕiko dut. *
  13. Nere egoitza ayen artean dagoke; ayen Yainkoa Ni izango naiz, eta ayek nere eŕia izango dira.
  14. Ta atzeriek dazagukete Nik, Yaube Onek, nere yauretxea ayen artean bizi izanez, Ixrael gurentzen dudala.

 

 

38

(Ag. 20, 7-10) Magog’n auŕka

  1. .Yaube’k itz egin ta esan zidan:
  2. «Gizaseme oŕek!, Magog luŕalderuntz euŕpegia itzul, Eŕos, Mosok eta Tubal’go nagusi Gog’en auŕka, ta igaŕle-itzez mintzatuz esayozu:

 


  1. Yaube Yauna onela mintzo da: Ona emen Ni zuregana, Gog ori, Eŕos, Mosok eta Tubal’go nagusiarengana.
  2. Matraľetatik kizkiz elduta eragin eta irten eraziko zaitut, eta zurekin zure gudoste osoa; zaldi ta zaldizkoak aŕandiro yantziak oro, gizatalde izugaŕia, aiztaga, babeski ta ezpata ekaŕiz.
  3. Persi’aŕak, Kus’taŕak eta Libi’aŕak datozke ayekin, guziak babeski ta buru-oskolak dakaztela.
  4. Gomer ta aren oste guziak, eta ipaŕaldeko Togorma’ren etxea ta aren oste guziak talde aundika zurekin datozke ere bai.
  5. Zaude tiñel; gertu zaitez bildu zazkizun gudagizon guziekin, ta yaŕi zakizkie buru.
  6. Egun askoren buruan, zutzaz ikeŕketa egingo da; azkeneko urtêtan etoŕiko zera, luzaro soil izan diran Israel’go mendietan atzeŕitartetik bilduta nare bizi dan ezpatatik itzuritako eŕiaren auŕka.
  7. Arâ zu igo ta, ekaitza bezela, elduko zera, ta luŕa estali beaŕez, lañoa bezela, zoazke zure gudoste ta eŕi ainitzekin.
  8. Yaube Yauna onela mintzo da:

Egun artan, zure biotzean oldozpenak erneko dira ta asmo txaŕ bat aŕtuko duzu.

  1. «Luŕ paketsu oŕen auŕka igo nai dut diokezuyoango naiz aŕesi, moŕoiľo ta aterik gabeko irietan eskieŕ ta narerik bizi dan eŕira,
  2. erazkiñak bildu ta aŕapakiñak yasotzeko, soil izan ondoren

gizatsuak diran luŕetaz yabetzeko, atzeŕitartetik bildu izanda bereala artalde ta ondasunak metatzen luŕaldearen erdian bizi dan eŕia neretzeko.

  1. Saba’k, Dedan’ek, Tarsi’ko azokalariek eta ayen leoikume guziek dasaizukete: «Aŕapakiñen biľa al-zatoz? erazkiñak bildu, uŕe ta ziľaŕa eraman, artalde ta ondasunak ebatsi ta mozkin aundiak yasotzeko zure gudosteak bildu ote-dituzu?»
  2. Iragaŕi, beraz, gizaseme, ta Gog’i esan:

Yaube Yauna onela mintzo da:

Egun artan, Ixrael nere eŕia nare bizi dala ikusita,

  1. Zure luŕetik, ipaŕaldeko mugetatik zatozke, ta zurekin gudagizon asko, guziak zaldiz, talde aundia, gudoste ikaragaŕi.
  1. Nere eŕi Ixrael’en auŕka igoko zera, lañoa bezela luŕa estaltzen.

Azken egunetan, nere luŕaldearen auŕka zaratoŕzket, zure lepotik, Gog oriŕ, ayen begietan nere aintza azaldu dadin, ta eŕiek ezagun nazaten.

  1. Yaube Yauna onela mintzo da:

Beñolako egunetan zutzaz mintzo nintzan Ixrael’go nere moŕoi igaŕlên aoz, eŕi orien auŕka eratoŕiko ziñuztala ziragaŕtenean.

  1. Garai artandio Yaube Yaunak, Ixrael’go luŕaldean Gog saŕtu daitekenean, nere sepa ta aseŕeak leŕ egingo dute.
  2. Onela erabaki dut sepa ta sumiñez irazekita: Laŕi ikaragaŕia Ixrael’go luŕarena egun artanl!
  3. Nere auŕean itxasoko aŕayak ikaratuko dira, eguratseko egazti ta landako iizeak, luŕean naŕastaka dabiltzan pizti guziak. Mendiak bera erori, aŕkaitzak amildu ta orma guziak irauliko dira.
  4. Nere mendi guzien auŕka ezpata deituko dut, dio Yaube Yaunaketa nork bere ezpata anayaren auŕka biuŕtuko du.
  5. Ayetan nere epaya izuŕiz ta odolez burutuko dut; euri, ageta, su ta kirastaŕia zuŕustaka igoŕiko ditut ayen ta leŕaizkieken oste ta eŕi guzien gañera.
  6. Aundi ta guren azalduko naiz:

atzeŕien begietan nor naizen ageri dadin; ta Yaube Ni naizala dazagukete.


 

39

  1. Gizaseme oŕek, Gog’en auŕka iragaŕi ta esazu:

Yaube Yauna onela mintzo da: Ona emen Ni zuregana, Gog ori!, Eŕos, Mosok ta Tubal’go nagusiarengana.

  1. Nik erabili, Nik zu aŕtu ta ipaŕaldetik aterata Ixrael’go mendien auŕka zaramazket.
  2. Ezkeŕetik gezi-ustaya kenduko dizut, eta geziak eratxiko dizkizut eskuitik.
  3. Ixrael’go mendietan eroriko zerate.

zu, zure gudosteak eta leŕaizkizuketen guziak.

Edotariko sai, egazti landako piztien yanaritzat erabakita zauzkat.

  1. Landan erori egingo zera,

erabakita dut-eta

—dio Yaube Yaunak.

  1. Magog’en gañera sua igoŕiko dut, ta ugartetan lasa bizi diranen gañera, ta Yaube Ni naizala dazagukete.
  2. Nire izen gurena erazagungo dut, nere eŕi Ixrael’en erdian;

iñoiz ere ez dut nere izena naŕiotuta utziko, ta atzeŕiek dazagukete

Yaube Ixrael’en Deuna, Ni naizala.

  1. Ara!, guziok ba-datoz; burutuko dira;

—dio Yaube Yaunak— au da Nik nion eguna.

  1. Ixrael’go irietatik irtenda egoiliaŕek babeski, ustai, gezi, makil ta azkonak surtan eŕeko dituzte; zazpi urtez eŕekintzat darabilzkete.
  2. Menditik eguŕa ekaŕi gabe, ta basoak ebakitzeke, eŕekiña ayentzat iskiľuak izango bait-dira; ayen laŕutzaľeak laŕutuko ditute, eta, ayen erazleak erantziko ditute: —dio Yaube Yaunak.
  3. Egun artan, Gog’i iľobirako toki bat, Bidaztien arana, itxasotik soŕtalderuntz Ixrael’en damayoket, bidaztiei igarobidea eragotziz, Gog eta aren gudoste guzia An eortziak dauntzake, ta Amon-Gog deritzake.
  4. Zazpi iľabete emango ditu ayen eorzketan, Ixrael'en etxeak luŕa garbitzeko.
  5. Eorzte ortan, eŕiko seme guziak ari izango dira eta ospegaŕi zaye

nere aintza darakustenean, —dio Yaube Yaunak.

  1. Ta luŕa garbitzeko, bazteŕen arakatzaľeak akuratuko ditute landan gelditutako iľotzak eorzteko. Zazpi iľabete emango ditute arakatze ortan.
  2. Ta bazteŕak arakatzean giza-ezuŕak lidorozkenak zegun bat yaŕi beza aldamanean, Amon-Gog aranean eorzlêk luŕperatu dituken arte.
  3. Iri baten izena ere Amon izango da; luŕaldea oŕela garbituko dute.
  4. Orain, gizaseme oŕek! dio Yaube Yaunakedotariko egazti ta landako piztiei esayezu: Bildu eta etoŕi zaitezte! aldirietatik bil zaitezte!!

egin nai dizuedan oparirako.

Ixrael’en mendietan opari aundirako.

Aragia yan ta odola edango duzute;

  1. gudarien aragia, luŕeko nagusien odola, ari, bildots, akeŕ, txekoŕ ta Basan’go itelak.
  2. Asetzeraño gantza yango duzute, orditzeraño odola edango, damaizuedan oŕitsean.
  3. Nere mayean zaldiz ta zaldizkoz, gizon biphiľez ta edotariko gudariz aseko zeratedio Yaube Yaunak.
  4. Nere al izatea erakutsiko dut eŕitartean, ta eŕi guziek dakuskete nere epaya ayetan burutua, nere eskua ayen gañean yaŕia.
  5. Ta egun artatik gerorago Ixrael´en etxeak yakingo du aren Yainko Yaube Ni naizala.
  6. Ta atzeŕiek dazagute Ixrael’go etxea bere ogenengatik atxiľo eramana izan zala. Nere auŕka biuŕi zala-ta, nere auŕpegia ostendu bait-nien, ta etsayen eskuetara eratoŕi nitun, ta guziak ezpataz erori ziran.
  7. Ayen zantaŕkeri ta biuŕkeriei zegokien ordaña eman ta nere auŕpegia ostendu diet.
  8. Argatik, Yaube Yauna onela mintzo da; Orain itzuliko ditut, atxiľo izandako Yakob’en semeak; eŕuki izango natzayo Ixrael’go etxe osoari, ta nere izenaz tukutsu azalduko naiz.
  9. Beren gerena ta egin dizkidaten etoikeri guziak, yasan beaŕko ditute, beren luŕaldean pakez

urduritu ditekeuik gabe biziko diranean.

  1. Atzeŕitik eratoŕi ta etsayen luŕetatik bildu ditukedanean, ta eŕien begietan nere izena gurenetsi dukedanean,
  2. ayen Yainko Yaube naizela dazagukete, atzeŕitartera eramanak izandakoan, ayetatik beren luŕaldera Nik eratoŕiak, bat ere an uzteke auŕkitzen dirala ikusiz-gero.
  3. Nere auŕpegia beŕiro ez diot ostenduko, ixuri izango bait-dut,

nere atsa Ixrael’en gañera, dio Yaube Yaunak.


 


 

40

Yauretxe beŕia

  1. Gure atzeŕialdiko ogei tU ta boskaŕen urtean, urte asieran, iľaren lenean, iria poŕokatu izan zanetik amalaugaŕen urteko egun berean, Yaube’ ren eskuak eldu ta artara eraman niñun.
  2. Arengandiko irudipenez eroana ta mendi garai baten gañean utzia izan naiz. Ta gain artan egoalderuntz iri-antza bat zan. *
  3. Artara saŕtu niñun; ta ara gizon bat atean: aren auŕpegia kupeŕ-antzekoa zan, ta eskuan liñozko goroite bat eta neuŕaga bat zitun. *
  4. Gizon ark esan zidan: «Gizaseme oŕek!: ikus begiz, entzun belaŕiz, ta ezaŕi biotza erakutsiko dizkizudan guzietara; erakutsi dezazkizudan ona ekaŕia zera-ta. Dakuskizuken guzia, beŕiz, Ixrael’go etxe osoari adiraziozu».
  5. Ta ara: etxetik alde baranoan esi bat. Gizonak eskuan zeraman neuŕtaga zazpi aŕako sei ukarai luze zan. Esiaren lodiera neuŕtu zun, ta neuŕaga batekoa zan; goikoa ere bai, neuŕaga batekoa.
  6. Gero, soŕtaldeko atarira yoan zan, ta maľadia igorik, atalaseak neuŕtu zitun; auŕekoa atalaga bat zabal zan.
  7. Gela bakoitza neuŕaga bat luze ta neuŕaga bat zabal zan; ta gela batetik uŕenerako artea bost ukaikoa zan.
  8. Atzeko atalasa neuŕaga batekoa zan.
  9. Ataria neuŕtu zun, ta zortzi ukaikoa zan; ta aren zutoyak ukai bikoak. Atari au atzekoa zan.
  10. Soŕtaldeko saŕguak sei albagela zitun; albo bakoitzean iru; ta iruretan neuŕi berberak ziran: ta albo bakoitzeko zutoyetan ere neuŕia berbera zan.
  11. Atariaren zabalera neuŕtu zun, ta amaŕ ukaikoa zan; luzera, beŕiz, amairu ukaraikoa.
  12. Albo bietan gela bakoitzaren auŕean, sapaiľo bat zan, ukai batekoa; ta gela bakoitza luzeran ta zabaleran sei ukaikoa.
  13. Ataria, atetik ateraño, gela baten sapaitik aitzikoaren sapairaño neuŕtu zun, ta ogei ta bost ukaikoa zan aren zabalera.
  14. Zutoyentzat irurogei ukai zenbatu zitun; eta, saŕera inguratzen zun ate-saiľa euskaŕi-zutoyetan asten zan.
  1. Saŕguko atauŕetik baŕneko atauŕeraño beŕogei ta amaŕ ukai.
  2. Atari-baŕnearen inguru guzitik gelaetan eta ayen zutoyetan leyo zeyeŕak ziran; ta berebat atarietan; beraz, inguru osoan leyoak ziran baŕneruntz; eta zutoyetan palmondoak.
  3. Andik, lekoreko zeyera eraman nindun; eta, aren inguruan aŕiz ezaŕitako zeŕenda bat zan, aren luzeran ogei ta amaŕ gela ziran.
  4. Zeŕenda oŕen zabalera ta saŕguaren luzera berdiñak ziran.
  5. Zeyaren zabalera lekoreko saŕgutik baŕnekoraño neuŕtu zun; egoaldean ta ipaŕaldean eun ukaikoa.
  6. Ipaŕbideruzko saŕguan luzera ta zabalera neuŕtu zitun.
  7. Aren gelak, albo bakoitzean, iru ziran; eta aren auŕea ta ataria, lengo saŕguarenak; luzeraz beŕogei ta amaŕ ukai, zabaleraz ogeita bost ukai.
  8. Aren leyoak, ataria ta koposlanak, egoaideko saŕguaren berdiñak ziran; ta artara igotzeko; zazpi maľetako ataka bat zan ta auŕean atari bat zun.
  9. Ipaŕaldeko saŕgu oŕen auŕkez-auŕke, ekaldekoan bezela, baŕneko zeyaren saŕguak ziran; ta aitziko saŕgu orien artea neuŕtu zun, ta eun ukaikoa zan.
  10. Andik, egoalderuntz eraman niñun; an ere egoalderuzko saŕgu bat zan; ta aren auŕea ta ataria neuŕtu zitularik, neuŕiak lengo saŕgukoen berdiñak ziran.
  11. Aren inguruko leyoak eta atariak beste saŕgukoen berdiñak ziran, ta aren luzera beŕogei ta amaŕ ukailoa zan; ta zabalera, ogei ta bost ukaikoa.
  12. Ara igotzeko zazpi maiľeko ataka bat zan, ta atari bat auŕealdean; ta auŕe ontan kopostutako palmondoak zitun albo bakoitzean.
  13. Baŕneko zeyarentzat egoalde ontan saŕgu bat zan.
  14. Andik, baŕneko zeyeruntz eraman niñun egoaldeko saŕgutik; eta, saŕgu ori neuŕtu zun: ta neuŕiak lengoxeak ziran. *
  15. Aren gela, auŕearen atari ta leyoek ayetakoen neuŕiak zituten; luzeraz beŕogei ta amaŕ ukai; zabaleraz, ogei ta bost ukai. Aren gelak, bulaŕak eta ataria lengo saŕgukoenek neuŕi berdiñak zituten.
  16. Ta aren atarian inguruko bulaŕak eta pantak luzeran ogeita bost ukaikoak ziran, zabalez bost ukaikoak.
  17. Ataria lekoreko zeiruntz zegon; ta, bulaŕetan palmondoak ziran; auŕean,beŕiz,zortzi maľeko ataka bat.
  18. Andik baŕneko zeyan ekalderuntz eraman niñun, ta ango saŕgua neuŕtu nun; neuŕiok lengoaren berdiñak ziran;
  19. berdiñak ere aren bulaŕak, pantak eta atariak, eta atariko leyoak inguruan; luzeraz berogeita amaŕ ukai; zabaleraz ogei ta bost ukai.
  20. Ataria lekoreko zeiruntz zegon, ta aren bulaŕetan palmondoak ziran albo bakoitzean, ta artara igotzeko zortzi maľeko ataka bat zan.
  21. Andik ipaŕaldeko saŕgura eraman niñun ta neuŕi berdiñak an aŕtu zitun;
  22. Aren gelak sei ziran zegozkion sei bulaŕekin, ta atariaren inguruko sei leyoekin; luzeraz beŕogeita amaŕ ukai; zabaleraz ogeita bost.
  23. Aren buiaŕek lekoreko zeya ikuitzen zuten; ta ayetan albo bakoitzean palmondoak ziran; ta artara igotzeko zortzi maľeko ataka bat zan.
  24. Bulaŕ bakoitzaren ondoan gela bat bere atearekin zan, eŕopariak an ikuzteko.
  25. Saŕguaren atarian bi mai ziran, alde batean eta bi mai berebat bestean, ayen gañean eŕopakizunak, ogengatiko opariak eta utsegintikakoak iltzeko.
  26. Saŕgura igota ataritik lekorean, bañan ipaŕeruntz berari ezaŕiak bi mai ziran, ta beste bi mai beste alderuntz;
  27. beraz, lau mai alde batean, ta lau mai beste aldean; edo zortzi mai alde eta alde, ayen gañean opakizunak iltzeko.
  28. Eŕoparientzako laurak aŕi laukotuzkoak ziran; ta bakoitzaren zabalera ukai bat eta erdikoa zan; luzera ere ukai bat eta erdi; lodiera, beŕiz, ukai batekoa; ta eŕopalkizunen ta beste opalkizunen ilketarako xarde-lanabasak ayen gañean yaŕi-beaŕak ziran.
  29. Ta ayen ezpañetan aŕa bateko kizkiak inguru guzian gertuta zeuden oparientzako aragientzat.
  30. Baŕneko saŕgutik alde, baŕneko zeyean apaizen gelak ziran; bat ipaŕaldeko saŕguaren aldamenean egoalderuntz biuŕtutako auŕearekin; ta, bestea egoaldeko saŕguaren aldamenean ipaŕalderuntz biuŕtutako auŕearekin.
  31. Ta esan zidan: «Auŕea egoalderuntz dun gela au yauretxearen zaitza egotzia litzayeken apaizentzat da.
  32. Ta ipaŕalderuntz auŕea dun gela opamairen zaitza egotzia litzayeken apaizentzat da. Auek Sadok’en ondorengoak dira; ayek dira lebitaŕetan Yaube’ri moŕoitzan uŕbiltzen zazkienak».
  33. Ta baŕneko zeya neuŕtu zun: lauko bat zan, ta bai luzeraz, baita zabaleraz ere eun ukaikoa.

Yauretxearen ataria

  1. Andik yauretxeko atarira eraman niñun; eta, ate-orma neuŕtu zun; alde bakoitzean lodieraz bost ukai; zabaleraz, beŕiz, iru ukai alde bakoitzean.
  2. Atariaren luzera, ogei ukai; zabalera, amaika ukai ara igotzeko maiľetan; ta, atearen orma ondoan zutoi bat zan alde bakoitzean.

 

41

Yauretxea

  1. Andik yauretxera eraman niñun, ta atearen orma neuŕtu zun; aren lodiera sei ukaikoa zan alde bakoitzean; etxe osoko ormarena bezela.

  1. Atearen zabalera amaŕ ukaikoa zan; ta aren ormarena bost ukaikoa alde bakoitzean. Aren luzera ere berebat neuŕtu zun: beŕogei ukai; bai eta zabalera ere, ogei ukai.
  2. Ta baŕnean auŕeraturik, atearen orma neuŕtu zun; aren lodiera, bi ukai; ta zabalera zazpi ukai alde bakoitzean; atearena, beŕiz, sei ukai.
  3. Baŕnea neuŕtu zun; luzeraz ogei ukai; zabaleraz ogei ukai ere. Ta esan zidan: «Au da toki deunena».
  4. Yauretxeko ormak neuŕtu zitun; lodieraz sei ukai; aldameneko zabalera, lau ukaikoa inguru guzian.
  5. Ango gelak iru seľarutan ogei ta amaŕnaka ker-ker leŕotuta yauretxearen inguruan, ayentzat etxeko orman gertutako iru arlatsetan ormari ezaŕiak, artan saŕtzeke, zeuden.
  6. Ayetatik ormarako artea seľaru bakoitzean igarobidetzat zan, seľaru bakoitzean beko uŕenean baño zabalago.
  7. Geladi baŕenean orubien goibera ikusi nun; sei ukaikoa, edo neuŕtaga batekoa.
  8. Geladi oŕen lekoruzko ormaren lodiera bost ukaikoa zan, ta aren uŕenean etxearen aldameneko baŕena agertzen zan.
  9. Andik altxoŕtegietaraño artea edo utsunea ogei ukaikoa zan inguru guzian.
  10. Geladirako ateak an ziran; bata ipaŕaldean, bestea egoaldean. Utsune oŕen zabalera bost ukaikoa zan.
  11. Utsunearen auŕez bereizitako eraikuntza bat zegon; ta aren zabalera, irurogei ta amaŕ ukaikoa zan; luzera, beŕiz, larogei ta amaŕ ukaikoa.
  12. Etxea neuŕtu zun; zabalera, eun ukai, utsune ta geladiaren ormaekin; luzera, eun ukai;
  13. etxearen auŕea zeyarekin saŕtalderuntz; luzera, eun ukai.
  14. Etxearen osteko zei-utsunea, etxearen zabalera ta aren alboetako seľaruena neuŕtu zitun; eun ukai. Baŕnean, yauretxean ta zeyetako atarian,
  15. atalasak, leyo sareztuak eta iru aldetik etxea inguratzen zuten lorioak azpitik atalas bakoitzaren gañeraño oiez yantziak ziran;
  16. azpitik leyo saretuetaraño, ategañeraño ta etxe baŕne-baŕneraño, ormak inguru osoan baŕnetik eta lekoretik,
  17. dana zan palmaz ta kerubez apaindua: palma bat kerub biren artean,
  18. kerub bakoitzak auŕpegi bi zitun: giza-auŕpegi ta leoi-auŕpegi; giza-auŕpegia palma bateruntz, eta leoi-auŕpegia beste palmaruntz: oŕela etxearen inguru osoan.
  19. Azpitik gañeraño etxearen orman alako kerub eta palmak ziran.
  20. Ate-pantak laukotuak ziran.
  21. Debir’aren auŕez-auŕe opamai bat zegon, ta iru ukaiko goibea ta bi ukaiko luzera zitun. Artan dana zurezkoa zan; oñak, gaña, ta alboak. Eta gizonak esan zidan: «Au da Yaube’ren aurean dagon maya».

  1. Saŕguak bi ziran: eikal’ ekoa ta debir’ekoa;
  2. ta bakoitzean bi ate-ori birakari.
  3. Etxeko ate oriek, orma bezela, palma ta kerubez apainduak ziran, ta atariaren aitziñaldeak zurezko aterpe bat zun.
  4. Atariko atearen ormak alde bakoitzean, etxearen aldameneko geladiak, sare-leyoak eta aterpeak ere palmaz apainduak ziran.

 

42

  1. Ta lekoreko zeira ipaŕalderuntz atera niñularik utsunearen ta yauretxearen auŕez an zegon altxoŕtegira eraman niñun.
  2. Aren luzêra ipaŕaldeko saŕguruntz eun ukaikoa zan; zabalera, beŕiz, beŕogei ta amaŕ ukaikoa.
  3. Baŕneko zeyaren ogei ukaiko utsuneari ta lekoreko zeyaren aŕbideari auŕez-auŕe zegon.
  4. Aren auŕean amaŕ ukaiko ibilpide bat zan, eta altxoŕtegira saŕtzeko ukai bateko bidexka bat; eta, aren ateak ipaŕalderuntz zeuden.
  5. Goyeneko gelak erdikoak baño apalagoak, eta auek azpikoak baño apalagoak ziran; lorioek tokia kentzen bait-zieten.
  6. Izan ere, iru soraľutan zeuden, ta ez zuten lorioetakoak bezelako zutoirik.
  7. Lekoreko zelayeruntz gelaen auŕez zegon lekoreko ormaren luzera beŕogei ta amaŕ ukaikoa zan.
  8. Altxoŕtegiaren luzera lekoreko zeyalderuntz, beŕogei ta amaŕ ukaikoa ere bait-zan; yauretxeruntz, beŕiz, eun ukaikoa.
  9. Altxoŕtegi-baŕenean eguzki aldetik saŕgu bat zan lekoreko zeyetik zetozanentzat.
  10. Eguzki-aldean, utsunearen ta yauretxearen auŕez beste altxoŕtegi bat zan;
  11. ta aren auŕez-auŕe, ipaŕaldekoa bezelako beste bide bat. Luzera, zabalera, saŕguak, tankera ta ateak bietan berdiñak ziran.
  12. Egoaldean ere altxoŕtegien ateak, ipaŕaldekoak bezela ziran. Ta ipaŕaldean bezela, an ere lekoreko esiruntz ate bat bidaburuan zetozanentzat zan.
  13. Ta esan zidan: «Utsunearen auŕez dauden ipaŕaldeko gelak eta egoaldekoak yauretxearen gelak dira; ta Yaube’ rengana uŕbiltzen diran apaizek eskein deunak eta ogengatikakoak edo utsegiñengatikakoak orietan yaten ditute; deuna bait-da toki ori.
  14. An saŕtutako apaizak ezin irten daitezke toki deunetik zeyera, yauresketan zekazten yazkiak len erantzi ta soñeko aŕontak yantzi gabe. Ordun, bai, eŕiarengana irten daitezke.
  15. Etxe-baŕnea neuŕtu ondoren, aguzkialdeko loriora atera nindun, ta aren inguru osoa neuŕtu zun.
  16. Neuŕtagaz neuŕtu zun eguzki-aldeko alderdia; bosteun neuŕtaga inguru osoan.
  1. Ipaŕaldeko alderdia neuŕtu zun; bosteun neuŕtaga inguru osoan.
  2. Egoaldeko alderdia neuŕtu zun; bosteun neuŕtaga inguru osoan.
  3. Saŕtaldeko alderdia neuŕtu zun; bosteun neuŕtaga.
  4. Toki deuna aŕontetik bereizten zun aŕesi osoa lau alderditatik neuŕtu zun; luzeraz ta zabaleraz bosteun neuŕtaga.

 

43

Yaube’ren itzulera

  1. Soŕtalderuzko saŕgura eraman niñun.
  2. Ta, ara!, Ixrael’go Yainkoaren aintza soŕtaldetik zetoŕen uyolarena bezelako otsa ateratzen; ta, luŕa istatzen zan Aren gurentasunaz. *
  3. Ta iria poŕokatzeko etoŕi zanean, nik ikusitakoaren antzeko ikuskizun bat ikusi nun; ta aren auŕpegia Kobar ibai ondoan ikusi nuna bezelakoa zan; ta auzpeztu nintzayon.
  4. Ta Yaube’ren aintza, yauretxean, soŕtaldeko saŕgutik saŕtu zan.
  5. Ta atsak aŕtu ta baŕneko zeira eroan niñun; ta, ara!: yauretxea Yaube’ren aintzaz beteta zegon.
  6. Ta entzun nun, niri etxetik mintzatzen. Gizon bat zegon nere aldean zutik,
  7. eta esan zidan: Gizaseme!: ona emen nere yauralkiaren tokia, nere oñazpietako tokia. Ixrael’go semetartean emen biziko naiz betiko. Ez du iñoiz Ixrael’go etxeak, ez aren eŕege batek ere nere izen gurena bere zantaŕkeriz bere eŕegen iľotzez edo bamotez loituko.
  8. Beren atea nere atearen ondoan eraiki zuten; beren zutoyak nere zutoyen ondoan; Nire ta ayen artean orma bat baizik ez zan; ta ayek zegizten zantaŕkerietaz nere izen gurena naŕiotu zuten. Argatik, aseŕetuta poŕokatu nitun.
  9. Orain, beraz, beren zantaŕkeriak Niregandik astandu bitzate eta beren eŕegen iľotzak; eta ayen erdian biziko naiz beti».
  10. Zuk, ba, gizaseme oŕek, Ixrael’go semei yauretxea erakutsiezu; ta beren zantaŕkeriz lotsaturik, aren eredua neuŕtu bezate.
  11. Egin izan duten guziaz lotsa ba’dira, etxearen tankera ta eredua adirazi izkiezu, aren saŕ-irtenak, alderdi guziak, ango eginbeaŕak, bereizkin ta arau guziak; eta dana idatz ezazu ayen begietan, ango eginbeaŕ ta arau guziak bete ditzaten».
  12. Etxeari buruzko legea au da: Mendi-tontoŕean, aren inguruko baŕuti guzia gurenetsi beaŕa da. Etxeari buruzko legea au da.

 

Opaŕia

  1. Ona opaŕiaren neuŕiak, zazpi aŕako ukaika. Eŕetena, ukai bat sakon ta aren inguruko ezpaña goruntz aŕa bat. Opaŕiaren beko aldea, ala da.
  2. Beko eŕeten ortatik beko idulkiraño, ukai bi; ta idulkiaren zabaleraz ukai bat; eta, idulkitik gañeko alderaño lau ukai; eta zabaleraz ukai bat.
  3. Harel’a, lau ukaikoa da; eta, Ariel’dik goruntz lau adar soŕtzen dira.
  4. Ariel’a amabi ukai luze eta amabi ukai zabal da; lauko bat, alegia; eta, ertz ta zoko guziak berdiñak ditu.
  5. Gañeko zatia amalau ukai luze eta amalau ukai zabal da; eta, ertz eta zoko guziak berdiñak ditu; ukai-erdi bateko buruntza batekin. Opamai onen inguru osoan ukai bateko eŕeten bat da, eta artarako maiľak soŕtalderuntz daude.
  6. Ta esan zidan; «Gizaseme!: Yaube Yauna onela mintzo da: opaŕi-legeak auek izango dira, artan eŕopari ta odol-garasta egiteko opaŕia egiña daitekenean.
  7. Niregana uŕbiltzen diran Sadok’en yatoŕiko apaiz ta lebitaŕeidio Yaube Yaunaktxekoŕ bat damayokezu, ogen-oparitzat eskein dezaidaten.
  8. Ta, opaŕiko lau adaŕak aren odolez busti itzazu, aren erlatseko lau zokoak eta inguruko aiľara guzia, erinketa oŕez gurenetsi dadin.
  9. Ta ogen-oparitzat eskeñitako txekoŕa aŕtu ta yauretxetik alde, etxeko legearen arauz eŕe ezazu.
  10. Bigaŕen egunean naŕiorik gabeko akeŕ bat ogen-oparitzat eskein ta txekoŕ-eskeintzaz len bezela, arekin opaŕiaren erinketa burutuz.
  11. Ta erinketa egindakoan txekoŕ yatoŕ bat eta ari bat auŕkeztuko dituzu.
  12. Auŕkezte ori Yaube’ren auŕean egin beaŕ da; ta, apaizek ayen gañera gatza bota beaŕ dute, ta eŕopagaŕitzat eskeñiko dizkiote Yaube’ri.
  13. Zazpi egunez, ogen-oparitzat akeŕ bat eskeñiko duzu egunero; eskeiñiko dira ere, txekoŕ yatoŕ eta artaldeko bildolts yatoŕ bat.
  14. Zazpiuŕenean opaŕia erindu ta gurenetsiko dute, eskuak opariz beteak ekaŕiz.
  15. Egunok bukatuta, zazpigaŕen egunean ta auŕerantzean apaizek zuen eŕopa ta gentza-opariak opaŕian eskeñiko ditute —dio Yaube Yaunak.

 

 

44

  1. Gero, yauretxeak soŕtalderuntz dun lekoreko saŕgura eraman niñun; eta ua itxi zan.
  2. Ta Yaube’k esan zidan: «Ate au itxirik egon beaŕa da; iñork ez beza iriki; iñor ez bedi artatik saŕtu. Ixrael’go Yainko Yaube artatik saŕtu da-ta; itxirik geldituko da.
  3. Nagusia nagusi, ta oŕ, atalasean, d'agoke Yaube’ren auŕean ogia yateko; atariko bidetik saŕtu eta irtengo da».
  4. Ta, yauretxearen auŕez-auŕe ipaŕaldean dagon saŕgura eraman niñun; ta begira nengolarik, ara! Yaube’ren etxea Yaube’ren aintzaz betea zan; eta, auzpez erori nintzan.
  5. Ta Yaube’k esan zidan: «Gizaseme oŕek: biotza ezaŕil, begi-belaŕiak zuzendu Yaube’ ren etxeko arau ta lege guzietaz esan dizudana aditzeko; biotza ezaŕi, artara saŕ ta artatik irten leiteken guzia ikeŕtzeko.
  6. Ta biuŕi oriei esayezu, Ixrael’en etxekoei: Yaube Yauna onela mintzo da: Ixrael’en etxekoak!!, egin dituzuten zantaŕkeriak aski bekizkizue!
  7. Ama aŕotzen semeak!, biotza eta aragia erdainduak ez dituzten gizonak ekaŕi bait-dituzute, nere yauretxean egoteko, ta ogi, gantza ta odola eskeintzen dizkidazutenean nere etxea loitzeko. Nere ituna edotariko zantaŕkeriz austen duzute.
  8. Ta nere etxeko legeak yagon beaŕean, nere etxeko eginbeaŕen ardura egotzi diezute. *
  9. Ala ere, Yaube Yauna onela mintzo da: Biotza ta aragia erdainduak izateke, atzeŕiko amaren semerik nere yauretxean ez da saŕtuko, ezta Ixrael’go semetartean aŕotz bizi daiteken iñor ere. *
  10. Bere irudin nazkagaŕiei yaŕaitzeko, Ixrael Niregandik sayestu zanean, uŕundu zitzaizkidan lebitaŕak ere nozituko dute beren gaiztakeria.
  11. Nere yauretxean atezai ta etxeko moŕoi izango dira lanerako; berek eŕiarentzat lepo dagizkete eŕopa ta beste opariak, eta ari buruz moŕoitzat diardukete.
  12. Irudin nazkagaŕiei buruz eŕiaren moŕoi ta Ixrael’go etxearen tupustaŕi izan diranez-gero, ayen auŕka eskua yaso dut, eta beren gaiztakeria nozitu beaŕko dute.
  13. Apaizkuntzan aritzeko ez zazkit uŕbilduko; ez dira toki deunetan yaureskiñetara elduko: aitzitik beren gerena ta egin dituten zantaŕkeriak nozituko ditute.
  14. Etxeko moŕoitza egotziko diet, an egin beaŕ lan guzietan ari daitezan.
  15. Bañan, Ixrael’go semeak sayestu zitzazkidanean, Sadok’en eŕotikako apaiz lebitaŕak nere legeak bete zituten, auek bai elduko dira Niregana yauresketarako, ta nere auŕean ibiliko dira gantz eta odola Niri eskeintzekodio Yaube Yaunak.
  16. Auek nere etxean saŕtu ta nere maira elduko dira moŕoyenak Niri egiteko; ta nere legeak beteko ditute!
  17. Baŕneko zeyera saŕguetatik igarotzeko, liñozko soñekoz yantziak izango dira; ta baŕneko zeyaren saŕguetan edo baŕnean moŕoi-lanak egitean, ez dukete gañean artiľezkorik ezer.
  18. Buruan liñozko tuŕua ta geŕuntzan liñozko galtzak dakazkete, izerdia soŕtu al dienik ezer yantzi gabe.
  19. Lekoreko zeyera eŕiarengana irteteko, lanerako zekazten yazkiak erantzi ta yauretxeko gelaetan utzirik, alako soñekoz eŕia ez gurentzeko, beste soñekoak yantzi bitzate.
  20. Beren burua ez bezate muŕitu, ez eta adatsa azitzen utzi ere; iľea moztu bai.
  21. Baŕneko zeira saŕtzerakoan, apaizek ardorik ez bezate edan.
  22. Emaztetzat ez bezate alargunik edo zapuztutakorik aŕtu; Ixrael’en endako neska, edo beaŕ ba’da, apaiz baten alarguna baizik.

  1. Deuna aŕontetik eta garbia loitik beŕeizten nere eŕiari birakaskiote!
  2. Auzietan ebazle izango dira, nere erabakien arauz epaya emateko; ta nere yayetan nere lege ta aginduak oro yagon, ta nere larunbatak ospatuko ditute.
  3. Ez bekizkio ildako gizoni urbildu, loltu ez daitezan; kutsatu daitezke, ordea, iľa aita edo ama, seme edo alaba, anai edo ezkondu ez dan aŕeba dalarik. *
  4. Ta garbitu izandakoan, zenbatu bitzake zazpi egun;
  5. ta eginbeaŕa yauretxean betetzeko, baŕneko zeira saŕtu daitezken egunean beren erin-oparia eskeñi bezate dio Yaube Yaunak.
  6. Oŕa, beŕiz, duketen yarauntsia: Ni izango natzaye yarauntsia; ez eman ayei on-ibaŕik Ixrael’en; ayen ondarea Ni naiz.
  7. Minha, erin-opa ta ogengatikoa yango ditute, ta ayentzat izango dira. Zuen otore guzien askiñak ere apaizari eman beaŕ dizkiozute, zuen etxêtan oneskuntza koka dadintzat.
  1. Apaizek ez bezate yan berez edo saŕaskituta amaitu leiteken egazti edo beste abererik.

 

45

Luŕaren banatzea

  1. Luŕaldea yarauntsitzat  banatu dukezutenean, alderdi bat Yaube’rentzat bereziko duzute deun, ogeita bost miľa ukai luze ta ogei miľa zabal; ta alderdi deun ori Arentzat osorik berezita dagoke.
  2. Alderdi ontako lauki bat bosteun neuŕaga luze ta bosteun neuŕaga zabal yauretxearentzat izango dira; ta aren aldiritzat zeŕenda bat inguruan beŕogeita amaŕ neuŕaga zabal.
  3. Oŕelako neuŕiz neuŕtuko dituzute, beraz, ogeita bost miľako luzera ta amaŕ miľako zabalera, ta artan izango da yauretxea toki guren-gurenarekin.
  4. Bereizitako luŕalde ori Yaube’rengana yauretxeko otseintzat uŕbildu beaŕ duen apaizentzat izango da; ta beŕtan daudeke ayen etxeak eta yauretxe gurena.
  5. Beste zertan bat, ogeita bost miľa luze ta amaŕ miľa zabal, etxeko moŕoi lebitaŕentzat izango da; ta gañera yauretxean ogei gela ditukete.
  6. Iriko eŕiari bost miľa neuŕaga zabaleko ta ogei ta bost miľa luzeko beste zertan bat damayokezute, yauretxerako bereiziaren auŕez.
  7. Nagusiari ere bere alderdia emango diozute yauretxeko bereiziaren ta iriko mugaren alde ta aldetik uŕunean saŕtalderuntz itxasoraño, ta soŕtalderuntz Yordan'año.
  8. Luŕalde ori arentzat izango da Ixrael’en; eta iñoiz ere ez dute nere nagusiek nere eŕia laŕutu beaŕko; ta luŕa banatuko diote leñuka Ixrael’go etxeari.
  9. Yaube Yauna onela mintzo da: Aski izan bekizue, Ixrael’en nagusioi; indaŕkeririk ez egin, ez aŕapakeririk; zuzen ta bidez yarduzute; nere eŕiaren lepotik zerga-zama kendu, dio Yaube Yaunak.
  1. Itzazute azta ziña, epa ziña ta bato ziña.
  2. Epa ta batoa yarmain berberakoak izango dira; batoa, omer amaŕen batekoa; ayentzako neuŕia omer’i buruz artu beaŕa da.
  3. Sikel bat eta ogei gera orobat izango dira; ta mina ta irurogei sikel (20 sikel eta 25 sikel eta 15 sikel) orobat izango dira zuenean.
  4. Terumatzat epa’ren seirena omer garitik, eta epa’ren seirena omer garagaŕetik eskeñi beaŕ dituzute.
  5. Olioarentzat oŕa legea; bato olio bat, edo berdin dana, omer’aren amaŕen bat; amaŕ bato, omer bat bait-dira; amaŕ batoz omer bat betetzen da.
  6. Ta minha’rentzat, eŕopa ta pake-oparientzat, eta ayen eringaŕientzatdio Yaube Yaunakartaldeko ardi bat Ixrael’go laŕêtan azten diran beŕeun bakoitzetik.
  7. Luŕaldeko eŕi osoak Ixrael’en nagusiarentzako teruma ori ordainduko du.
  8. Nagusiaren gain izango da, beŕiz, eŕopa, minha ta ixurkizunak yayetan, ilbeŕietan, larunbatetan ta yai guzietan; ta berak ornituko ditu ogengatiko eskeñi beaŕ diran opari, minha, eŕopa ta pake-opariak Ixrael’go etxearen erinketarako».

Yayak

  1. Yaube Yauna onela mintzo da: «Lenbiziko iľaren lenean txekoŕ naŕiogabe bat aŕtu yauretxearen erinketarako.
  2. Apaizak ogengatiko opariaren odoletik aŕtuta, ezaŕiko du etxearen pantan, opaŕiaren lau zokoko adaŕetan, ta baŕneko saŕguaren atearen pantan.
  3. Ta berberaxe egin beaŕ duzu iľaren zazpian oaŕgabe edo okeŕez egindako utsengatik, etxearen erinketarako. *
  4. Lenbiziko iľaren amalaugaŕen egunean izango duzute Paska-yaya zazpi egunez; ayetako ogia otiľak izango dira.
  5. Egun artan nagusiak ogen-txekoŕ bat bere alde ta luŕaldeko eŕi osoaren alde eskeñiko du.
  6. Ta zazpiuŕeneko yayegunetan Yaube’ri eskeñiko dizkio naŕiogabeko zazpi txekoŕ ta zazpi âri egun bakoitzean, ta ogen-akeŕ bat egun oro.
  7. Ta txekoŕ bakoitzarekin epa bat eskeñiko du, ta ari bakoitzarekin epa bat, eta epa biokin hin bana olio.
  8. Zazpigaŕen iľean, iľaren amaboskaŕenean, yayegunetan, zazpi egunez arestixean esana egin beaŕ da, bai ogen-opariari buruz, bai eŕopa ta beste opariei ta olioari buruz. *

 

46

Il-beŕi ta larunbat

  1. Yaube Yauna onela mintzo da: «Baŕneko zeyak egoalderuntz ditun atea sei astegunetan itxirik bego; iarunbatetan ta ilbeŕietan, ostera, iriki beaŕa da.
  2. Nagusia lekoreko ataritik sartuko da, eta atalasean geldituko, apaizek arentzat eŕopa ta pake-opariak eskeintzen dituten bitartean; ta atalasean auzpeztu ondoren irtengo da; atea, ala ere, aŕatsalderaño ez da itxi beaŕ.
  3. Atari artako atauŕean auzpeztuko da eŕia larunbetetan eta ilbeŕietan.
  4. Ona, nagusiak eŕoparitzat eskeñi beaŕ duna: larunbatetan naŕiogabeko sei bildots ta ari bat naŕiogabe;
  5. ta ariarekin epa bat minhatzat; bildots bakoitzarekin, beŕiz, eskeñi nai dukena; ta epa bakoitzarekin hin bat olio.
  6. Txekoŕ bat ilbeŕiko egunean eta sei bildots ta sei ari naŕiogabe.
  7. Ta txekoŕarekin epa bat, eta âri bakoitzarekin ere epa bat. Bañan, bildots bakoitzarekin nai lukena; eta epa bakoitzarekin hin bat olio.
  8. Nagusiaren saŕera atariko bidetik egingo da ta bide artatik irtenera ere.
  9. Luŕaldeko eŕia Yaube’ren auŕean makuŕtzeko doakenean, saŕera ipaŕaldeko atetik legikenak, irtenera egoaldeko atetik egin beza; ta egoaldeko atetik saŕtu leitekena, ipaŕaldeko atetik irten bedi; iñor ez bedi irten, saŕtu dan atetik, aitziko atetik baño.
  10. Nagusia ere ayen artean saŕtuko da, ta ayek bezela soŕtuko.
  11. Yai ta egun aundietan txekoŕ bakoitzarekin epa bat eskeiñi beaŕa da; ta âri bakoitzarekin epa bat ere bai; biklotsarekin, beŕiz, norberak nai lukena; eta epa bakoitzarekin hin bat olio.
  12. Nagusiari, bere oldez eŕopa edo pake-opariak Yaube’ri eskeintzera datoŕkenean, soŕtaldeko atea zabaldu beaŕ zayo; ta larunbateten oi danez, bere eŕopa edo pake-opariak egindakoan, irtengo da; ta irten ondoren atea itxi bedi.
  13. Urteko bildots naŕiogabe bat Yaube’ri eskeñi beaŕ diozu;
  14. ta arekin goiz oro Yaube’ri eskeñiko dizkiozu minhatzat epa’ren seirena ta hin’aren erena olio, irin-lorea bustitzeko. Oŕa betiko aginduz Yaube’ri. eskeiñi beaŕ zayon egun oroko oparia.
  15. Goiz oro eskeiñi beaŕ dira bildotsa ta minha olioarekin; oŕa betiko eŕopa».
  16. Yaube Yauna oneia mintzo da: «Nagusiak bere semêtako bati bere yarauntsitik zerbait ba’damayo, arena izango da; yarauntsitzat arena izango da.
  17. Bañan, bere moŕoyetako bati bere yarauntsitik zerbait ba’darnayo, yareikuntza arte moŕoyarena izango da; aŕezkero nagusiarengana itzuliko da; aren yarauntsia bere semena izango da beti.
  18. Nagusiak ez beza beste edonori dagokiona beretzat indaŕez aŕtu yarauntsitzat; beretik yarauntsia bere semêi eman beaŕko die, iñor ere eŕian bere dunetik astandu ez dedin».
  19. Gero atondoko saŕgutik ipaŕaldeko apaiz-gela deunetara eraman niñun; eta ara!: baŕenean zei bat saŕtalderuntz.
  1. Ta esan zidan: «Apaizek, ogen ta utsengatikako opariak emen egosiko ditute; emen egosiko dute eskeñitakoa, lekoreko zeyera eramateke, eŕia ez gurentzeko».
  2. Ta andik lekoreko zeyera ta zeiko zokoetara igaro erazi niñun; ta, ara!: bakoitzean espaŕu txiki bat zan.
  3. Lau zokoetako espaŕu ayen neuŕiak berberak ziran; beŕogei ukai luzeran, ta ogei ukai zabaleran.
  4. Aŕesi batek lauretako bakoitza inguratzen zun; eta, aŕesi auen oñean, inguru guzian yanariak egosteko sukaldeak ziran.
  5. Ta esan zidan: «Oŕa sukaldeak; ayetan etxeko moŕoyak egosiko dute eŕiak oparitzat eskeñitako aragia».

 

47

Yaube’ren luŕalde beŕia

  1. Eta, etxeko atarira eraman niñun. Ta, ara! etxeko atelase azpitik ura soŕtalderuntz ziñotsan; etxeko auŕea soŕtalderuntz bait-zan. Ta ura etxearen eskuiko aldepetik opaŕiaren erdira yeisten zan.
  2. Ipaŕaldeko atetik atera niñun, ta lekoreko atetik alde soŕtaldeko bideruntz inguru bat egiñerazi zidan; eta, ara!: ura eskui-aldetik irteten zan.
  3. Soŕtalderuntz irtetean, gizonak eskuan zekaŕen neuŕtariz miľa ukai neuŕtu zitun, ta txorkatiľetarañoko urtan baŕna eraman niñun.
  4. Beste miľa ukai neuŕtu zitun, ta belaunetarañoko urtan baŕna eraman niñun. Beste miľa neuŕturik, ta geŕirañoko urtan baŕna eraman niñun.
  5. Beste miľa neuŕtu zitun. Ura an aundituz ta igaro ezin zeiteken uyol bat egiña zan; igerika baizik igaro ezin zeiteken uyola.
  6. Ta esan zidan: «Gizaseme!, ikusi al-duzu? Ta uyol-egira eraman niñun.
  7. Itzuli nintzanean, ara! uyol-egian zugatz asko alde bietan.
  8. Ta esan zidan: «Ur au soŕtalderuntz doa; ta ordokira yetsi ta itxasoan saŕtu ta irtengo da, itxasoko gezala osasungaŕi biuŕturik. *
  9. Ta uyol bikoitz ori edozein tokitara saŕtuz-gero, bizidun igiti oro an biziko dira, ta aŕayak ugari izango dira an; ur au arâ ezkero itxasoko gezala osasungaŕi biuŕtuko bait-da; ta uyola edonora ezkero, bizia an piztuko da. *
  10. Aren egietan aŕantzaleak En-Gadi’tik En-Galin’año sareak edatzen ariko dira; eta edotariko aŕayak itxasoan bezain ugari izango dira an.
  11. Bañan aren aldameneko idoi ta aintzirak ez dira osasuntsu biuŕtuko; gatzagak izango dira-ta.
  12. Uyol ondoan, aren egi bietan edotariko zugatz-aletsuak aziko dira; eta, ayen ostoak ez dira iñoiz eroriko, ezta arnariak peituko ere. Arnari beŕiak iľoro bait-dakazkete, yauretxetik datoŕen urarengatik. Ta arnariok, yateko onak izango dira, ta ostoak sendatzeko egokiak.

 

Luŕaldearen mugak

  1. Yaube Yauna onela mintzo da: «Oŕa zeron yarauntsitzat Ixrael’go amabi leñuetan bi zati Yose’ri emanez, uzitu beaŕ duzuten luŕaren mugak.
  2. Zuek oro, anayen bereizkeririk gabe, yarauntsiko duzute. Eskua yasorik, zin egiñez zuen arbasoei agindu nien luŕa bera yarauntsitzat datoŕkizueke.
  3. Ona luŕaldearen mugak: Ipaŕaldean, Itxaso Aundi’tik asita, Etalon’dik Sedad’ako bidea; *
  4. Amat, Berota ta Sabarim, Damasko’ren ta Amat’en mugartean; ta Atser-Tikon Auran’go mugan.
  5. Oŕa, beraz, muga itxasotik asita: Atser-Enon, Damasko’ren muga, ta ipaŕeruntz yoanez, Amat’en muga. Ori da ipaŕaldeko muga,
  6. Soŕtaldean luŕaldea Auran’en, Damasko’ren Galaad’en ta Ixrael´go luŕaren erdikoa da; ta Yordan izango zayo muga soŕtaldeko itxasoruntz. Oŕela neuŕtu beaŕ duzute soŕtaldeko luŕaldea.
  7. Egoaldea Tamar’tik Meriba’ko uretan, Kades’en ta eŕekatik Itxaso Aundi’raño. Oŕa egoaldeko mugak Negeb’untz.
  8. Saŕtaldeko muga Itxaso Aundia izango da egoaldeko mugatik zuzen-zuzen Emat’ año. Oŕa saŕtaldeko muga.
  9. Luŕalde ori, beraz, zuen artean, Ixrael’en leñuka banatuko duzute.
  10. Banaketa ori zotz egiñez burutu beaŕa da, artan yarauntsia dezazuten zuek eta zuenenan semeak soŕtu lituken zuen artean biziko diran aŕotzek; ayek ere beren laña zotzean iritsiko dute Ixrael’go leñutartean.
  11. Edozein leñutan legoken aŕotza, an eman beaŕ diozute ari dagokiona dio Yaube Yaunak.

 

48

Banaketa

  1. Ona emen leñuen izenak: ipaŕaldeko mugatik asita Etalon’go bidean Amat’a, Atser -Emon’a, Damasko’ren muga ipaŕalderuntz Amat’en zeaŕ yaŕai izango da leñu bakoitzaren laña: soŕtaldeko ertzetik saŕtalderaño, Dan’ena.
  2. Dan’en muga ondoan, soŕtaldeko ertzetik itxaroraño, Aser’en alderdia.
  3. Aser’en muga ondoan, soŕtaldeko ertzetik itxasoraño, Neptali’rena.
  4. Neptali’ren muga ondoan, soŕtaldeko ertzetik itxasoraño Manase’rena.
  5. Manase’ren muga ondoan, soŕtaldeko ertzetik itxasoraño, Eparain’ena.
  6. Eparain’en muga ondoan soŕtaldeko ertzetik itxasoraño, Eŕuben’ena.
  7. Eŕuben’en muga ondoan, soŕtaldeko ertzetik itxasoraño, Yuda´rena.
  8. Yuda’ren muga ondoan, soŕtaldeko ertzetik itxasoraño izango da terumatzat bereizi beaŕ duzuten luŕaldeko zeŕenda, besteak bezela, soŕtaldeko ertzetik itxasoraño luze, ta ogei ta bost miľa neuŕaga zabal; ta aren erdian dagoke yauretxea.
  1. Yaube’rentzat bereizi beaŕ duzuten zeŕenda ori ogeita bost miľa neuŕaga luze ta amaŕ miľa zabal izango da.
  2. Bereizitako zeŕenda ori apaizena izango da; ipaŕaldean, ogei ta bost miľa neuŕaga; saŕtaldean amaŕ miľa; soŕtaldean ere amaŕ miľa; ta ogei ta bost miľa egoaldean; ta Yaube’ren etxea erdian dagoke.
  3. Sadok’en yatoŕiko apaiz gantzutuena izango da; Nireganako moŕoitzan beti ari izan bait-dira, ta ez zitzazkidan, lebitaŕak bezela, sayestu, Ixrael’go semeak Niregandik sayestu ziranean.
  4. Zati au izango da bereizitako luŕean ayentzat bereizia, zati gurena lebitaŕen mugakide.
  5. Lebitaŕena, apaizen uŕena, ogei ta bost miľa neuŕaga luze, ta amaŕ miľa zabal izango da. Luzera ogei ta bost miľakoa izan beaŕ da; ta zabala amaŕ miľakoa.
  6. Ziľegi ez zaye lebitaŕei artakorik ezer saldu edo aldatzea, ez eta luŕeko askiñak besteri egoztea ere; Yaube’rentzat bait-dira askiñak oro.
  7. Ta zabalerako ogei ta bost miľa neuŕagetatik gelditzen diran bost miľak aŕontak izango dira iriarentzat, iritaŕentzat eta aldirientzat; iria erdian egon beaŕ dalarik.
  8. Oŕa iriaren neuŕiak: ipaŕaldea lau miľa ta bosteun nauŕaga; egoaldea, lau miľa ta bosteun nauŕaga; soŕtaldea, lau miľa ta bosteun neuŕaga; ta saŕtaldea, lau miľa ta bosteun neuŕaga.
  9. Aldirientzat, beŕeun ta beŕogei ta amaŕ neuŕaga ipaŕalderuntz, ta beŕeun ta beŕogei ta amaŕ egoalderuntz; beŕogei ta amaŕ soŕtalderuntz, ta beŕeun ta amaŕ, saŕtalderuntz.
  10. Gelditzen dira, beraz, soŕtalderuntz, luzerako amaŕ miľa neuŕaga; ta saŕtalderuntz, amaŕ miľa ere luŕ deunaren uŕenean: ayetako mozkiñak iriko moŕoyen ogiarentzat izango dira.
  11. Ta irientzat lan egin beaŕ duten moŕoi oriek Ixrael’en leñu guzietatik izango dira.
  12. Beraz, bereizitako alderdi osoa ogei ta bost miľa luze ta ogei ta bost miľa zabal dalarik, iriarentzat bereizi dukezutena alderdi deunaren laurden bat izango da.
  13. Osterantzekoa nagusiarentzat izango da. Yaube´rentzat eta iriarentzat bereizitako ogei ta bost miľa neuŕagako mugape ortatik asita soŕtaldeko mugarañokoa, nagusiarentzat izango da: ta, berebat saŕtalderuntz ogei ta bost miľa neuŕagako mugape ortatik asita itxasorañokoa, nagusiarentzat izango da; ta bereizitako toki deuna ta yauretxea erdian daudeke.
  14. Nagusiaren mugape baŕnean diran lebitaŕen ta iriaren luŕak kenduta, Yuda’ren ta Benyamin’en mugetarañoko arte guzia nagusiarena izango da.
  15. Beste leñuen alderdiak: soŕtaldeko ertzetik itxasorañokoa, Benyamin’ena.
  16. Benyamin’en muga ondoan, soŕtaldeko ertzetik itxasorañokoa, Simeon’ena.
  17. Simeon’en ondoan, soŕtaldeko ertzetik itxasorañokoa, Ixakar’ena.
  18. Ixakar’en ondoan, soŕtaldeko ertzetik itxasorañokoa, Zabuion’ena.
  19. Zabuion’en ondoan, soŕtaldeko ertzetik itxasorañokoa, Gad’ena.
  20. Gad’en ondoan, Negeb aldetik egoaruntz muga Tamar’tik Meriba’ko uretara, Kedes’ena, beraz, ta Itxaso Aundira doan eŕekaraño doake.
  21. Au da Ixrael-leñuei zotzean banatuko diezuten luŕaidea, ta auek aren alderdiak, dio Yaube Yaunak.
  22. Ona orain, iritik irtenbideak. Ipaŕaldean lau miľa ta bosteun neuŕaga neuŕtuko dituzu.
  23. Ta iriko atên izenak Ixŕael’go leñuenak izango dira: Ipaŕaldeko ateak iru dira: Eŕuben’ena, Yuda’rena, ta Lebi’ rena.
  24. Soŕtaldean, lau miľa ta bosteun neuŕaga; ta iru ate: Yose’rena, Benyamin’ena ta Dan’ena.
  25. Egoaldean, lau miľa ta bosteun neuŕaga; ta iru ate: Simeon’ena, Ixakar’ena, ta Zabulon’ena.
  26. Saŕtaldean, lau miľa ta bosteun neuŕaga; ta iru ate: Gad’ena, Aser’ena, ta Neptali’ rena.
  27. Inguru osoa emezortzi miľa neuŕagakoa da. Ta egun artatik iriaren izena au izango da: YAUBE AN * (dago).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper