Olabideren Biblia

BARUK

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Beste alderdian Yakintsu oi diranak zer diotenari yaramon aundirik egin gabe, Baruk idazti au Doibatzak beretzat aŕtu du, oŕtarako eratu zun neuŕian saŕtzeko ba-zala iritzirik (4).

Izan ere, lenengo zatia lenbizi eberkeraz idatzia izan zalako, bigaŕena, beŕiz, eladeraz, eta irugaŕena Yeremi’ren igaŕkizunei erantsia izana zalako, Baruk’en idazti au, batzuk osoa eta sinisgaŕi danik ez dute uste; ta, beren neuŕitan ez dute saŕtu izan (10).

Yeremi igaŕlearekin luzaro ibilitako Baruk bat ba-da; ez, noski, oraingo au; batzuen ustez beintzat.

  1. Esandakotik au dago garbi: gutun onen txatal guziak ez dirala yaŕayan idatziak. Azkenekoak, auŕenekoak baño askozaz berandugo: azken puxka auek txito bikañak dira; eta, idazteun osoan garayenak bezela ere bai.

Iru zatiak ona:

1) Atxiľoen otoia: 1’gotik 2-8’raño.

2) Aolkuak eta igaŕkizunak: 2-9’tik 5’raño.

3) Yeremi’ren eŕbestetuentzatko eskutitza: 6’gaŕena.


 

 

1

Itzauŕea

  1. Baruk, Neri’ren semea zan; au, beŕiz, Maasi’rena; au Sedeki’rena; au Sedei’rena; ta au Elki’rena; ta idazti au Babilon’en idatzi zun,
  2. boskaŕen urtean, iľaren zazpigaŕen egunean, Kaldai’ taŕek Yerusalem azpiratu ta ondoren eŕe egin zuten.
  3. Ta ark idazti ontako itzak Yoakim'en seme ta Yuda’ko eŕege zanaren auŕean eta eŕi osoaren belaŕietan, *
  1. aundizki ta eŕegeren odolkidênetan, ta Babilon’go bizilagun ťiki ta aundien belaŕietan Sodi-ibai ondoan irakuŕi zitun.
  2. Entzutean, guziek negaŕez ta baruz Yaunaren auŕean aŕen zegiten;
  3. ta bakoitzak eman zezaken dirua bildurik, Salom’en seme Elki’ren semea zan
  1. Yoakim apaizari ta Yerusalem’go beste apaiz ta eŕitaŕ guziei Yerusalem’era igoŕi zieten,
  2. Siban iľaren amargaŕen egunerako Yudai’ra biuŕtzeaŕen, yauretxetik eramanak ziran ziľaŕezko puskak Baruk’ek iritsi zitunean. Puska ayek Yuda’ ko eŕege Sedeki’k, Yosi’ren semeak ziľaŕez egiñak ziran,
  3. Babilon’go eŕege Nabukodonosor’ek Yekoni, nagusiak, bahikuntzako altsuak eta luŕaldeko eŕi osoa Yerusalem’dik Babilon’a eraman zitunean.
  4. Ta ziľaŕ ori bidaltzean esan zietan: «Ziľaŕ ori bidaltzen dizuegu arekin eŕopakizunak eta luŕingayak erosi ta gure Yaunaren opalmayean minhak eta ogengatiko opariak eskeñi ditzazuten.
  5. Babilon’go eŕege Nabukodonosor’entzat otoi egizute, ta aren seme Baltasar’en biziarentzat, ayen egunak luŕgañean zeruarenak aña daitezan. *
  6. Yaunari eskayozute kemendu gaitzala ta begiak argitu dezazkigula, Babilon’go eŕege Nabukodonosor’en ta aren seme Baltasar’en itzalpean moŕoitzat bizi gaitezan ta ayen edeŕa irabazi dezagun.
  7. Gure Yainko Yaunari guretzat otoi egiozute; ogen egin bait-diogu, ta Aren aseŕea gauŕdaño gugandik ez da aldendu.
  8. Bidaltzen dizuegun idazti au Yaunaren etxean irakuŕazute; yai ta biltzegunetan irakuŕia dakizuen, bidaltzen bait-dizuegu.

 

Baruk’en aolkua

  1. Ta esazute:

 

Gure Yainko Yaunari dagokio zuzentasuna, guri, ostera, auŕpegiko lotsa.

Gauŕko arloa au da

Yuda’ko ta Yerusalem’go guzientzat,

  1. gure eŕege ta nagusientzat, gure apaiz, igaŕle ta gurasoentzat.
  2. Yaunari ogen egin diogu: ez diogu siñetsi, ez gera Arengan entzindu.
  3. Menderakaitz izan gatzazkio;

ez dugu entzun nai izan gure Yainko Yaunaren mintzoa, ez eta gure auŕean Ark emandako aginduak bete ere.

  1. Aigito’tik gure asabak atera zitunetik gauŕdaño siñeskaitz izan gatzazkio gure Yainko Yaunari, ta Aren mintzoa ez entzuteko, zorabiotuta sayestu gera.
  2. Oŕegatik, esne ta eztia

darizkion luŕa guri emateaŕen, gure asabak Aigito’tik atera zitun Yaunak Berak bere moŕoi Moxe’ren aldaŕiz iragaŕitako gaitz ta biraoak eŕuz itsatsi zazkigu.

  1. Ez dugu entzun nai izan Gure Yaunaren mintzoa, igaŕlên itz orotan guri adirazia;
  2. ta norberaren biotz maltzuŕeko naitara ibilita eldu gera             

yainko aŕotzak yaurestera, ta gure Yainko Yaunaren begietan gaitz dana egitera.

 

2

  1. Argatik gure Yainko Yaunak bete du

guri, Ixrael yauŕi duten ebazlei, gure eŕege ta nagusiei ta Yuda ta Ixrael osoari eman zien itza.

  1. Moxe’ren legean idatzita dagonez, Yerusalem’en ikusi bait-dira
  2. ortzipean len ez ikusitako gaitz aundiak, nork bere alabaren aragia yateko añean. *
  3. Ta inguruko eŕege guziei eskuratu dizkie, Yaunak baŕeya ditun eŕietan âlkekizun ta aŕigaŕi daitezan.
  4. Azpian gaude, ez gañean, gure Yainko Yaunari ogen egin bait-diogu Aren mintzoa entzun nai ezik.
  5. Gure Yainko Yaunari dagokio zuzentasuna; guri ta gure gurasoei, ostera, oraingo auŕpegiaren lotsa.
  6. Guri buruz Yaunak esandako gaitzak oro gañera eldu zazkigu;
  7. ta, ala ere, guk ez dugu otoika Yainko Yaunaren auŕera yo, nor bere biotzeko asmo txaŕetatik biuŕtzeko.
  8. Yaunak, beraz, gaitzetara atzaŕirik, gañera eratoŕi dizkigu;

zuzena bait-da Yauna agindu dizkigun orotan.

  1. Begietan ipiñi zizkigun aginduen arauz ibil gaitezan mintzo zaigu, ta Aren mintzoa ez dugu entzun nai izan.

Eŕuki zakigu!

  1. Orain, Ixrael’en Yainkoal

esku sendoz, zantzuz ta alatzez, indaŕ aundiz ta beso gurenez Aigito’tik zure eŕia atera zenun ta zure izena, gauŕ danez, ospagaŕi egin duzun Yauna!!

  1. Zure agindu guzien auŕka ogendun, lotsagabe ta okeŕ ibiliak gaituzu emen gure Yainko Yauna!
  2. Zure aseŕea aldendu bekigu;

eŕietan Zuk baŕeyatuta gutxi gelditzen bait-gera.

  1. Yauna!, gure otoi ta aŕenak entzun!! Zeroŕengatik yarein gaitzazu, ta biuŕ ezazu guregana atzeŕiratu gaitutenen adeya,
  2. gure Yainko Yauna zerala, ta Ixrael ta aren azia zure izenpean daudela luŕbira osoak ezagun dezan.
  1. Yauna!, zure etxe gurenetik so egizu!

Gogoan gaitzazu! Zure belaŕia guregana makuŕturik, entzuiguzu, Yauna!!

  1. Zure begiok zabaldu eta gomazu baŕnetik arnasa kendu zayen iľak zure aintza ta zuzentasuna aitoŕtzeko lain ez dirala.
  2. Gaitz aundien azpian atsekabe bizi danak, makuŕ, eri, betiľun ta gose dabiľanak, * oŕek, bai, Yauna, zure aintza ta zuzentasuna goretsi al ditu.
  3. Zure auŕean, gure Yainko yauna, otoiketan gauzkana ez bait-da gure arbaso ta eŕegen zuzentasuna,
  4. zure aseŕe ta sumiña

gure gañean sumatzea baizik;

oŕela iragaŕi bait-zenigun zure moŕoi igaŕlên aoz esatean:

  1. Yaube onela mintzo da:

Bizkaŕ eta lepoa makuŕ itzazute, Babilon’go eŕegerentzat lan egiteko; * ta eseriko zerate zuen arbasoei eman nien luŕaldean.

  1. Bañan, zuen Yainko Yaunaren mintzoa gorabera, Babilon’go eŕegerentzat lan egin nai ez ba’duzute,
  2. Yuda’ko irietan ta Yerusalem’dik alde atsegin ta pozaren lekayoak eta ezkonbeŕien abestiak isiľeraziko ditut, eta bizilagunen aztaŕnarik gabe * geldituko da luŕalde au.
  3. Ta zure mintzoa entzun beaŕean Babilon’go eŕegerentzat ez bait-dugu lan egin, gure eŕege ta asabaen ezuŕak beren tokitik yaurtiak izango zirala iragaŕi zeniguna on egin duzu.
  4. Ta ara! Yaurtiak izan dira, ta eguzki-kinkara ta aŕatseko izotzera egotziak; * ta ayek min gogoŕez ezpatak yosita beren luŕetik iraitzita il dira.
  5. Ta Ixrael’en etxeko ta Yuda’ren etxeko gaiztakeriaŕen zure yauretxea, zure izenez nabari dan etxea, orain dagonez andegatuta utzi duzu.
  6. Zure ontasun ta eŕuki aundiz, ala ere, erabili gaituzu, Yainko Yauna.
  7. Zure legea idazteko agindua Ixrael’en auŕean Moxe’ri ematean, aren aoz esan bait-zenun:
  8. «Nere mintzoa entzun nai ez ba’duzute, gizadi kopurutsu ta aundi au ťiki biuŕtuko da

atzeŕian Nik sakabanatuta.

  1. Ba-dakit, eŕiak entzun nai ez didala, lepo gogoŕeko eŕi da-ta;

bañan, atzeŕira eŕbestetuta bere baitara itzulirik, dazaguke

  1. aren Yainko Yauna Ni naizala;

ta emango dizkiot uleŕtzeko biotza ta entzuteko belaŕiak.

  1. Ordun atzeŕiko bazteŕaldêtan goratuko naute, ta nere izenaz oroituko dira;
  2. ta beren lepo-zailkeria ta izpide okeŕak utzirik, autemango dute beren gurasoei Nire auŕkako ogenek

ekaŕi dieten zori txaŕa.

  1. Ta ayen arbaso Abraham, Ixaak eta Yakob’i zin egiñez eman nien luŕaldera daratoŕzket, eta beŕiro artzaz nagusituko dira, ta kopurutuko ditut, eta ez dira uŕituko.
  2. Ta beste Itun bat burutuko diet betiko, * ayen Yainkoa Ni, ta nere eŕia ayek daitezan.

Ta gerokoan iñoiz ere ez ditut nere eŕia diran Ixrael’go semeak eman nien luŕaldetik aldatuko.

 

3

  1. Orain, Ixrael’en Yainko Yaun guzialduna!, nere biotz kezkatsu ta arnas laŕia deika datoŕkizu.
  2. Yauna, entzun!, ta eŕuki zaitez, Yainko eŕukibera zeranez-gero!! Eŕuki zakizkigu; zure auŕean ogen egin dugu-ta.
  3. Eserita al-zaudeke Zu betiko, ta gu betiko galduak izango al-gera?
  4. Entzun orain, Ixrael’en Yainko Yaun guzialduna, ildako ixraeldaŕen otoya, * ta Zure mintzoa entzun nai beaŕean ogen egin dizuten semena;

gaitzak itsatsi zaizkigu-ta.

  1. Gure arbasoen okeŕkeriaz ez oroitu; oroi zaitez, ostera, aldi ontan zure al izate ta izenaz.
  2. Gure Yainko Yauna bait-zera, ta guk goratuko zaitugu, Yauna.
  3. Ortarako ipiñi bait-duzu, zure belduŕa gure biotzetan, zure izena deitzeko, atxiľoaldi ontan Zu goratzeko, ta zure auŕean ogen egin zuten gure arbasoen gaiztakeritik gu aldentzeko.
  4. Gauŕko erbestaldian begira gaitzazu, geren ta biraopean Zuk baŕeyatuak Zuregandik, gure Yainko Yauna sayestu ziran gure arbasoen ogenengatik.

Sena, Ixrael’go ondarelena!!

  1. Ixrael!! Bizirako aginduak entzun! belaŕietan aŕ itzazu, sen ona iristeko. *
  2. Zer dala-ta, etsayen luŕaldean zaude?
  3. Atzeŕian zâŕtu, ildakoekin loitu ta xeolera yeisten diranekin leŕotu zera.
  4. Yakintzaren ituŕia utzi duzu;
  5. Yainkoa’ren bidean ibili ba’ziña, betiko pakez bizi izango ziñake-ta.
  6. Zuuŕtasuna non dan ikasazu, non indaŕa ta non sen ona; ta bidenabaŕ yakingo duzu biziaren egun ugariak non diran, non begien argi ta pakea.
  7. Yakintzaren tokia nork idoro izan du? Aren altxoŕetan nor saŕtu izan da?
  8. Eŕien otsemaľe-buruzagiak non dira, luŕeko iizen ezleak,
  9. egaztiekin yostatzen diranak?
  10. Non, gizakien ustekizun oi diran uŕe ta ziľaŕa altxoŕeratzen ari diranak. eta onibaŕak amairik gabe ditutenak? Non, ayola aundiz landutako ziľaŕkiak, ayen aztaŕnarik iñon ere ezin idoro da-ta?
  11. Ayen egiľeak itzalita xeolera yeitxi dira, ta beste zenbait daude ayen tokian.
  12. Gizaldi beŕiak argitara etoŕi ta luŕgañean bizi izan dira.
  13. Bañan, oriek ere ez ditute yakintzaren bide ta zidoŕak ezagun;

ta berebat ayen semek ez dute atzeman, ta aren bidetik uŕun dabiltz.

  1. Kanaan’go auŕkintzetan ez da aren aipurik entzun ta Teman’en ez da ikusi.
  2. Luŕeko yakintza-biľa dabiltzan Agar’en umek, Madian eta Teman’go azokariek, itzuŕen saltzaľe ta soegiaren ikeŕtzaľek ez dute yakintzaren bidea ezagun, ez eta aren zidoŕak gogoratu ere.
  3. Ixrael! Ixrael!! Yainkoaren etxea bai aundia!!! Aren menpeko izadia bai zabala!
  4. Zabala, noski, ta mugarik gabe, garaya, ta neuŕirik gabe.
  5. Zentoi ospetsuak an soŕtu dira, esteri aundikoak, gudari azkaŕak.
  6. Yainkoak ez ditu, ordea, alakoak autu; ez die yakintzaren bidea ayei erakutsi.
  7. Ta yakintzarik ez zutela, galdu ziran,

beren ergelkeriaŕen galdu.

  1. Ortzira igorik yakintza nork atzeman, ta odeyetatik eratxi du?
  2. Itxasoa igaro ta yakintza idororik, uŕe garbiaren ordañez andik nork ekaŕi du?
  3. Bide ori dakinik ez da, aren zidoŕak susma al ditunik ere ez.
  4. Ba-dazagu noski, ta idoro du dana yakin lurbira betiko sendo ezaŕi, ta lauroñekoz bete dunak.
  5. Ark, argia ba’daragoŕ, argia ba-doa; deitzen ba’du, argiak men dagio.
  6. Izaŕek beren gau-aldietan beren argia pozik ematen dute.
  7. Ark deitzen ba’ditu: «Emen gaude» diote, * ta irazan ditun Arengatik pozaŕen dir-dir istatzen dira.
  8. Ua da gure Yainkoa, ta ez da eŕkatu al zayonik.
  9. Yakintzaren bideak oro, Ark idoro ditu, ta Yakob’i, bere moŕoyari, Ixrael’i, bere laztanari, eman dio.
  10. Ta gero lurgañean azaldu da, eta gizartean erausi du.

 

4

  1. Yakintza au Yainkoaren aginduen idaztia

ta beti dagoken legea da.*

Yagoten dutenak bizira elduko dira;

utzi luketenak, beŕiz, eriotzara.

  1. Itzul, Yakob, eta legeari eutsiozu, aren istaren argitan bide egizu artara.
  2. Zure dedu ori iñori ez eman, zure onauŕkiak ez eman beste eŕiri.
  3. Zori ontsuak gera, Ixrael, Yainkoari atsegin zayona ageri izan zaigulako.

Pozerako itzak

  1. Adoretu zaitez, Yainkoaren eŕia!

Ixrael’en oroikaŕia!

  1. Atzeŕiei salduak zerate; ez, ordea, iltzeko. Yainkoaren aseŕea piztu duzute ta etsayei eramanak izan zerate;
  2. Yainkoari opariak ukatuz ta txeŕenei eskeñiz betiko Yainkoa tiŕiatu duzute-ta.
  3. Iñutu ziñuzan Yainkoa antzi

ta azi zaituzan Yerusalem atsekabetu duzute.

  1. Yainkoarengandik zetoŕkizuen ataŕa ikusita, Yerusalem’ek dio: «Sion’en mugaideok, entzun!! Yainkoak atsekabe aundi bat bidali dit.
  2. Nere seme-alabaen atxiľo-aldia ikusi dut, ayen gaŕiera betiko Yaunak igoŕia.
  3. Poz-pozik neronek iñutuak neuzkan, ta yoaten utzi ditut malkoz ta negaŕez.
  4. Iñor ez bedi poztu ni alargun ta ainbestetzuk utzia ikustezl Nere semen ogenengatik soil nago, Yainkoaren legetik sayestu diralako.
  5. Aren erabakiak ezetsi ditute, ta Yainkoak erabakitako bidean ibili beaŕean, Aren azierako zidoŕ zuzenetan ez dira saŕtu.
  6. Sion’en mugaideak betoz!

eta gogoratu bezate nere seme-alabaei betiko eratoŕi dien atxiľo-aldia.

  1. Izan ere, Ark ekaŕita, zâŕentzat lotsarik eta umentzat eŕukirik ez dun izkera aŕotzeko eŕi ankeŕ batek,
  2. alargun onen biotzeko maiteak eramanik, * bakaŕ utzi nau alabarik gabe.
  3. Onezkero zer negike zuei lagun etoŕtzeko?
  4. Ekaitza gañeratu dizuenak etsayen eskuetatik yareingo zaituz.
  5. Zoazte, semeok, zoazte!! ni bakaŕ geldituko naiz.
  6. Aldi oneko yazkiak bazteŕturik, eske-zoŕoa yantzi dut, eta onela ots egingo diot Goikoari nere egunetan.
  7. Kemen, Semeok! Yaunari ots egiozute, ta aitziko nagusien eskutik aterako zaituz.
  8. Izan ere, nik zuen yareikuntza itxaroz beterik Goikoari egotzi diot.
  9. Nik malkoz ta samiñez yoaten utzi zaituzt;

Yaunak, ostera, niregana betiko pozez ta atsegiñez itzuliko zaituz.

  1. Zuen atxiľo-aldia Yainkoarengandik zetoŕela Sion’en mugaidek ikusi zuten bezela, zuen yareikuntza ere Yainkoarengandik ospe aundiz ta istaz etoŕtzen dakuskete.
  2. Semeak, egonaŕiz yasazute, eldu zaizuen aseŕea: Etsayak ezetsi ba’zaituz, aren ondamena laisteŕ dakuskezute,

ta lepogañean zuen oña ipiñiko diozute.

  1. Nere seme uzteŕak bide latzetan ibili dira, etsayak ostutako artalde bat bezela.
  2. Kemen!, ene semeok!; ots egiozute Yaunari. Eraman ziñuzana zuetaz oroitzen da-ta.
  3. Gogoak len Yaunarengandik uŕundu ziñuzan bezela, Arengana itzulirik, amaŕ alako yoranez biľa zabilzkiokete.
  4. Gañera elkaitza eratoŕi dizuenak betiko pozaldia yareikuntzarekin biuŕtuko dizue.

Gora biotzak!

  1. Kemen, Yerusalem! Bere izena eman dizunak poztuko zaitu!
  2. Zoritxaŕa gaizki erabiľi zaitutenena! zure eroraldiaz poztu diranena!
  3. Zori txaŕa zure semeak * yopu euki ditutenena! Zori txaŕa zure semeak atxiľo aŕtu ditun iriarena!
  4. Zure ondamenaz poztu ta eroraldiaz gaľendu dan bezela, bere poŕokaldiaz atsekabe izango da.
  5. Bizilagunen askotzak zemayon poza kenduko diot, eta aren iľaŕainkeria negaŕ biuŕtuko zayo.
  6. Aren gañean sua Goikoarengandik egun ainitzez yetxiko da, ta alako iria txeŕen gaiztoen egoitza izango da luzaro.
  7. Yerusalem!, so egizu ekalderuntz, ta ikus Yainkoarengandik datoŕkizun pozaldia.
  8. Begira zure semeak zuregana etoŕtzen: Deunaren deyak ekaldetik saŕtalderaño bilduta datozkizu

Betikoaren aunditasunaz pozik.

 

5

  1. Yerusalem!, utzi negaŕ ta samiñeko zapiok,

ta apaindu zaitez Yainkoarengandik duzun betiko aintzaren yazki edeŕez.

  1. Yantzi zaitez Yainkoarengadik duzun zuzentasunaren longañez, ta ipin buruan Betikoaren aintzako buruntza.
  2. Yainkoak ortzipeko guziei zure ista erakutsi dielako.
  3. Zure Yainkoak bein betiko

damaizuken izena «Pake zuzena» ta «Yauritzal ospetsua» izango bait-da.

  1. Yaiki, Yerusalem!!, yaŕi zutik eta begira ekalderuntz! ikus zure semeak ekaldetik aitziko alderaño Deunaren itzez bilduak, Yainkoa ayetaz oroitu dala-ta pozik.
  2. Etsayen mendean zuregandik oñez eramanak izan ziran; baña Yainkoak erakaŕiko dizkizu eŕege-semetzat ospetsuki aulkiz eroanak.
  3. Yainkoak erabaki bait-du, mendi garai ta betiko aŕkaitzak oro apaltzea, * ayen apuŕez sakonak bete ta luŕa zelaitzeko, Yainkoaren aintzarako nekerik gabe etoŕ daitezan.
  4. Oyan eta usai oneko zugatz guziek ere Yainkoaren aginduz itzalpean Ixrael yagongo dute.
  5. Izan ere, Yainkoak bere aintzara Ixrael pozez eramango du, Arengandik datozkion zuzentasunez ta eŕukiz.

6

  1. Yainkoaren auŕean egin dituzuten ogenengatik, Babilon’daŕen eŕege Nabukodonosor’ek Babilon’a eraman beaŕak zerate.
  2. Arâ ezkero an egongo zerate, urte askotako aldian gero, zazpigaŕen gizaidiraño; bañan, ondoren andik pakez aterako zaituz.
  3. Babilon’en ikusiko dituzute atzeŕientzat izugaŕi diran uŕez, aŕiz ta zurez egindako yainkoak giza-sorbaldetan eroanak.
  4. Egon ernai, beraz, ango atzeŕien antza aŕtu ez dezazuten, ta ayen izuak aŕ ez zaitzan. *
  5. Gizatalde aundiak auŕe-atzetik alako yainkoei guŕ egiten ikustean, zuen biotzetan esazute: «Guŕtu beaŕ dana, Yaun Ori!, Zu bakaŕik zera.»
  6. Nere aingerua zuekin dago, eta bizia ark yagongo dizue.
  7. Yainkotzako ayen mingaña arotzek egiña ta ziľaŕez estalia ta aizuna da; eta, ezin ditezke mintzo.
  8. Apaingaŕiak maite dituzten nexkatxentzat bezela,
  9. uŕea aŕturik ayentzat buruntzak egiten dira.
  10. Noizpait apaizek beren yainko oriei uŕe ta ziľaŕa berentzat kendu ta ematxaŕei ayen tegietan ematen dizkiete, ta uŕez, ziľaŕez edo zurez egindako yainkotzakoak giza-soñekoz apaintzen ditute.

  1. Yainko oriek ala ere, purpuraz yantziak izan aŕen, sits eta erdoitik ez dira yareiten.
  2. Auŕpegia irakori beaŕ zaye, ugari dan etxeko autsa ayen gañetik kentzeko.
  3. Ayen artean ba-da, tokiko ebazlên eduz aginte-makiľa eskuan daukana; ala ere, norbaitek iraintzen ba’du, alako yainkoak ezin yo du ua.
  4. Aizkora ta ezpata eskuan daukana ba-da berebat, ta ala ere gudatik edo ebasketatik bere burua ezin yagon du. Andik nabari da yainko ez dirala.
  5. Ez izan, beraz, ayen belduŕ;
  6. ezertarako on ez dan puztutako eltzearen antzekoak bait-dira.
  7. Eŕegea iraindu dunaren, edo iľa izateko atxiľotuta dagonaren inguruan ate guziak itxi oi diran bezela, yainko orien etxeak ere, ayen apaizatzakoak giltzez eta moŕoiľoz itxi oi ditute, lapuŕek txautu ez ditzaten.
  8. kiriseľuak ayentzat ixiotzen ditute ere, apaiz-berentzat baño ugariago gañera; ta, yainko ayek zerbait ikusteko eziñak dira; zuŕunak bezela etxean bait-daude.
  9. Ta bai baŕnea, bai eta yazkiak ere luŕean ernetako aŕek zirtzikatzen dizkiete, berayek ezer oaŕtzeke.
  10. Etxeko keak auŕpegia baltzituten die.
  11. Ayen soñaren eta buruaren gañean ontzak egaka, enarak eta beste txoriak, eta moxiñak yauzika ibiltzen dira.
  12. Andik nabari al zaizue yainko ez dirala. Ez izan, beraz, ayen belduŕ.
  13. Edeŕtu daitezan ezaŕtzen zayen uŕeari erdoya kentzen ez ba’zayo, berayek ez dute istaraziko; urtzen ziranean ezer ez zuten somatzen.
  14. Arnasik ez dutela ere, garestiki erosten dira.
  15. Oñak peitu bait-zazkie, sorbaldan eroanak izaten dira, beren gerena erakutsiz. Ayen yauresleak lotsa beitez!!
  16. Luŕera erortzen ba’dira, berenez ez dira zutituko. Ildakoei bezela emariak auŕean yaŕi oi zazkie;
  17. ta oŕelako emarietatik apaizek on deritzayena berentzat aŕtzen dute; ta ayen emaztek oparietako aragia gazitzen dute, gaxo eta beaŕtsuei ezer eman gabe.
  18. Izoŕek eta astagaiztunek ere yainko ayentzako oparietatik yaten dute. Yainko ez dirala ikusita, beraz, ez izan ayen belduŕ.
  19. Zergatik, ba, yainko deritzakete? Alabañam, uŕez, ziľaŕez edo zurez egiñak izan aŕen, emakumek opariak eskeintzen dizkiete;
  20. eta ayen yauretxetan yazki uŕatuekin, burumotz, bizaŕik bage ta burutsik apaizek esertzen dira;

  1. ta iľetako aparietan beren yainkotzakoen auŕez txilioka ots dagiete,
  2. ta beren emazte ta umeak yazteko, yantzia erazten die.
  3. On edo gaitz dagiñari yainko oriek ordaña ezin biuŕtu diote; norbait eŕege yaŕi edo iraultzeko almenik gabe dira.
  4. Iñori aberastasunik ezin eman diote, ez eta txanpon bat ere; eta, norbaitek ziñez ayei eskeñia ez ba’damaye, ayentzat ayolarik ez.
  5. Eriotzatik iñor ezin atera dute ez eta gaxo bat ere altsuaren eskutik.
  6. Itsua ez dute ikustun biuŕtuko, ez eta beaŕaldian dagona lagunduko.
  7. Alargunari ez zazkio eŕuki izango, ta umezurtzari ez diote onik egingo.
  8. Uŕez eta ziľaŕez estaliak diran zurezko yainko oriek, mendietatik amildutako aŕiak bezelakoak dira; ta yauresten ditutenak âlketuko dira.
  9. Nola, beraz, esan ta siñetsi daiteke Yainko dirala?
  10. Kaldaitaŕek berek gerentzen ditute. Izan ere, gizon mintzul bat dakustenean, Bel’i auŕkezten, ta zerbait dezakelakoan, arentzat mintzoa eskatzen diote.
  11. Bañan, ezer ezin dezaketela oaŕtzen ba’dira ere, alako yainkoak ezin utzi ditute; sena peitu bait-zaye.
  12. Emakumêk iizko geŕikoekin bidetan eserita, galtzaya eŕetzen diete.
  13. Ta norbaitek, andik igarotzean, ayetako bat eraman eta arekin lo ba’dagi, alakoak bere aldameneko emakumeari, bera bezain opagaŕi ta geŕikotik askatua izateko lain etsia ez zala yaukitzen dio.
  14. Olako yainkoei egin oi zayen guzia aizuna da. Nola, beraz, esan ta siñetsi daiteke yainko dirala? •
  15. Arotz eta uŕegiñek eratuak dira; ta egiľe auek nai luketena baizik ez dira izango.
  16. Ayen egiľeak ez dira luzaroan bizi izango; are gutxiago, beraz, ayek egindako yainkoak!!!
  17. Gezuŕ ta gerena baizik ez diete ondorengoei uzten.
  18. Izan ere, guda edo beste edozein elkaitz soŕtuz-gero, apaizak elkaŕ diardute non ostendu daitezken yainkoekin.
  19. Nola, beraz, siñetsi yainko dirala gudatik edo gaitzetatik itzuri ez daitezkenak?
  20. Uŕez edo ziľaŕez estaliak izan aŕen, zurezkoak dira; ta eŕi ta eŕege guziek noizpait dazagukete aizunak dirala. Nabari bait-da yainko ez dirala, giza-eskuz egiñak baizik; eta, Yalnkoaren egimenik ayetan ez da.
  21. Nork ez dakus, beraz, yainko ez dirala?
  22. Iñor ezin izendatu dute eŕege; gizonei euria ezin damaye;
  23. auzi bat ere zin erabaki dute, ez eta indaŕkeritik eŕi bat ere yagon; ortzi ta luŕaren arteko bela-txingak bezela.
  24. Ta ziľaŕez, uŕez ta zurez egindako yainko orien etxea suak aŕtzen ba’du, ayen apaizak igeska gaizkatuko dira; ayek, ostera, zuŕunak bezela, eŕeko dira.

  1. Eŕegeri edo gudari bati ezin gogoŕ egin diete. Nola esan ta siñetsi daiteke yainko dirala?
  2. Ohoin eta lapuŕtatik ezin itzuri dira uŕez edo ziľaŕez estalitako yainko oriek.
  3. Eta ayek baño indaŕtsuagoak diran ebaslek, uŕe, ziľaŕ ta yantziak ayei erantzirik, yoango dira, yainkoek beren buruen alde ezer egin ez dezaketela.
  4. Oŕelako yainko izan baño obe da, beraz, bere al izatea darakusan eŕege, edo arotzak darabiľan lanabas adiñona, edo-ta etxeko guzia yagoten dun atea izatea. *
  5. Eguzki, iľargi ta izaŕ istatsuak gure onurarako egotzi zayen arloa zintzoki burutzen dute.
  6. Berebat tximistak, azaltzen danean; ta aizeak edonun darauntsanean.
  7. Bai eta odeyek ere, luŕ osoaren gañean Yainkoaren aginduz doazenean, egotzi zien arloa burutzen dute.
  8. Ta orobat suak, mendi ta oyanak eŕetzeko goltik eratxia danean, agindu zayona burutzen du. Bañan, sasi-yainkoak ez dira edeŕtasunez edo al izatez guzi oriei ondoan yaŕtzeko lain.
  9. Ezin siñetsi edo esan daiteke yainko dirala; auzi bat ere erabakitzeko edo gizonei zerbait egiteko ezer ez bait-dira.
  10. Yainko ez dirala yakiñez-gero, beraz, ez izan ayen belduŕ.
  11. Izan ere, eŕegêi on edo gaitz ez diete egingo;
  12. zantzuak ortzian gizonei ezin erakutsi dizkiete; ez dute, eguzkiak bezela argi egiten, ez. eta iľargiaren ista iristen.
  13. Ayek baño beñagoak dira abereak ere; aterpera igeska yo ta on zayena inguratu dezakete-ta.
  14. Iñola ere yainkotzat ezin azaldu zazkigu, beraz.
  15. Luzkeŕdiko txorimaloek ezer ez dute yagoten; alakoxeak dira zurez, ziľaŕez ta uŕez estalitako zurezko yainko oriek.
  16. Baratzeko eloŕian txori guziak kokatzen dira; alakoxeak dira ayen yainkoak; bai eta iľunpera iraitzitako iľotzak bezelakoak.
  17. Ayen gañean sitsak zirtzikatutako oyal goŕbel edo goŕietatik ere dazagukezute yainko ez dirala. Berak ere azkenik sitsak yango ta auŕkintzaren gerentzat biŕinduta utziko ditu.
  18. Benazago da irudiñik ez dun gizon zintzoa; gerendik uŕun bait-dagoke.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus