Itun Zâŕa
Kaldaitaŕek Yerusalem’go iria ezabatu eta suntsitu zutenean, inguru artako bazteŕak iľun eta goibel itzuli bide ziran. Olerkariak, beraz, bere baŕneari benaz daragoyo, biotzeko iťo laŕia iraizera ateratzeko. Geyena maite zuna, siniskabekoak oinperatu zioten: Aren poz bakaŕ eta osasun betea zan Yauretxea; Yaube’ren egoitza; gogo onekoen itxaro ta atsartea; otoitzerako txoko egoki berotzaľea; biotzeko utsunearen betegaŕi ziña.
Miñari ero-mokoloan eutsi; ta, beste gabe ua yoan arte negaŕez egon; edo-ta dan bezela dala ari azkaŕ alde-eragin, sinisterik ez dutenek bakaŕik egiten dute. Kistaŕ zintzoak, ordea, iľeta goŕitik eztia ateratzen du. (Ikus: As. 3, 16.)
Eŕitartean aundi zana, orain alargun egiña, Erkietan gurena, orain zergapetua!
maite zutenetan ez da urgaizten dunik;
aren adiskide guziak nardatu dute, eta etsai biuŕtu zazkio.
gogoŕki yo dulako; aren umeak atxiľo eramanak bait-dira aren ertsaľearen auŕean.
bere amayaz ez da oroitu; aren erortzea aŕigaŕi izan da, ta urgaizlerik ez du.
«Begira! Yaube, nere atsekabea; etsayak iľaŕaindu dira-ta».
Begira!, ta ikus Yaube!, noraño erori naizan!!» *
Bere aseŕe goŕi egunean Yaube’k yo naunez-gero.
ta aren azpian indaŕik gabe nago.
Gogoŕ ezin dagledan eskuetan Yaunak utzi nau.
Etsaya nagusitu zait, eta semeak galdu ditut.
Yaube’k igoŕi ditu Yakob’en auŕka aren inguruko etsayak, eta ayen artean Yerusaiem auŕkitzen nardagaŕi.
Eŕi guziok entzun!, nere miña ikus!!
nere nexkak eta nere mutiľak atxiľo eraman dituzte.
nere apaiz ta agureak irian il dira, bizia pizkoŕtzeko yanarien biľa ibiliz, gero!
baŕnea erdiratu zait eta biotza zotukatu, biuŕitzaŕ bat izan naiz-ta;
landan, ezpata iltzaľe; etxean, bestela ere, eriotza.
ta nere miña yakinda, nere etsai guziak dagidazunaz pozten dira.
Iragaŕi duzun eguna ekaŕiko duzu, ordea, ta ni bezela auŕkituko dira berak.
ta bere eskuya arerio eduz gogoŕtuz, Sion’go alabarenean begi-betegaŕi zan guzia, bere aseŕea sua bezela ixuririk, suntsitu du.
ta ayek yauretxean, yayetan bezela, lekayoak atera ditute.
ayen moŕoiľoak autsi eta apuŕtuak dira;
aren eŕege ta aundizkiak atzeŕian daude; legerik ez da, ta aren igaŕlêk ez dute esatekoa Yaube’rengandik aŕtzen.
ta Yerusalem’go nexkak burua luŕeruntz dute.
nere eŕayak dar-dar dira eta gibela luŕean zabaldu zait, nere eŕiko alabaren itxesarengatik, ume ta iñutauŕak iriko zeyetan iltzen ikusita.
zer aŕtu nezake zutaz berdintzeko, Sion’go alaba oŕi? zure loŕa itxasoa bezin aundia bait-da;
nork sendatuko zaitu?
txalo ta txistuka doaz;
ta Yerusalem’go alaba ikustean,
«Au al-da —diote— arako iri guziz edeŕ ua, luŕalde osoaren iľaŕainbidea?»
eŕukirik gabe zuzitu zaitu;
ta zure etsayak zure lepotik poztu ditu, ta ayen indaŕa areagotu du.
«Sion’go alabaren aŕesia! ixuri tuŕustan zure malkoak gau ta egunaz, atsaldirik gabe; ta ez beitez isiľi zure betseiñak.
ixuri ura bezela zure biotza Yaunaren auŕean!
zure umeak bizi daitezan eskuak Arengana yaso! goseak amikatuta bidaburu guzietan erortzen bait-dira.
Ta Yaube’ren egunean iñor ez da bizirik itzuri; nik maťe ta azi nitunak oro nere etsayak suntsitu ditu.
zeatu ta bertan bera utzi nau.
nere giltzuŕunetan ustu du.
Yaube’rengandikako itxaroa aitu zait.
oso kirmen bait-zera.
zerura yaso dezagun Yainkoarengana.
eta zeru goitik ikusi arte.
nere otoitzarentzat ez itxi!!»
Uŕe yatoŕa nola gorbiztu da?
Yauretxeko aŕiak nola baŕeyatu dira? bidaburu guzietan?
basoan maŕoak gertu dizkigute.
ta artzaz guk genion: «Aren itzalpean biziko gera atzeŕian.»
bizi zeran, Edom’eko alaba!
Zuri ere elduko zaizu edontzia: ordituko zera, ta laŕutuko zaitute.
zuretzat ataŕaldia amaitu da;
gerokoan iñoiz ez zera atxiľo eramana izango.
Zure gaiztakeria, beŕiz, Edom'eko alaba! Yaunak zigoŕkatuko du, ta zure ogenak agirian erakutsiko ditu.
begira ta gomazu gure gerena.
Oŕa!! Gure begiak oŕetxegatik iľundu dira.
ta zure yauraulkia menderen-mendêtan dagoke.
alde bat utziko ote-gaituzu egun orotan?
pin up casino- Online casino in India