Olabideren Biblia

YEREMI

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Yeremi igaŕlea bizi izandako garayak ezagutuz-gero, arek idatzitakoak ulertzea eŕexago gertatzen da. Aren aita Elki apaiza, yauretxean Yaube’ren moŕoiketan ari oi zan; eta, semea ere, orduko oitura zanez, apaiz izango zan. Bañan, Goikoa’ren deia etoŕi zitzayon, artean gaztea zala gero, Ozi yainkoti bakaldunaren amaŕgaŕen urtean, gure oraingo egutegiaren auŕetik 626-gaŕeñean: (25, 3).
  2. Yeremi bakaŕik izateko gogoz zebiľen, bañan oŕetarako gogoak norbaitek kendu zizkion, eta gizartera saŕtu beaŕ izan zun, eŕitaŕak argitzeko; beroyen yarduketak ezagutuz, negaŕ ugari egiteko: izan ere, maite dana nolabaiteko ibiľeratan ikusten ba’da, bere burua aintzakotzat daukanari, biotzak palast egiten dio; eta, orduan igo oi da begietara iñola ere atertu ezin diteken malkotza. Yarioz busti eziñezko negaŕa ba’da, okeŕago oraindik.
  3. Bizkayan ba-da esakun egoki bat: ondo egiñen pague, ate ostien palue. Esakun ori, Yeremi’k, beretzat aŕtu zezaken. Ozi zintzoaren ondorengo bakaldunen garayan, aldi artako oitura makuŕen auŕka gizonki yaiki zan. Sasi-yainkoak iraultzeko alegiñak egin zitun; eta Yainko Yaube’ren esanak betetzeko nabarmen zebiľen alpeŕkeria astindu zun. Orduan ere, nolabaiteko apaizak ba-ziran; eta aundizkiekin beti ongi eta gentzaz ibili naieko igaŕle ao-zuriak ere bai. Eta, nagusitzako maľa leunetara igo izandakoak, Yeremi’ ren esan maitetsuak baño, arako beste apaiz eta igaŕlen aolku limurtzaľeak naiago zituzten. Eta, auŕelarien ibilkeriz okeŕtutako eŕi xumeak ere, eŕezkeria azkaŕago aŕtzen zun, zintzotasunerako Yeremi’k zegion deia baño. Oriek oro ikusi eta ikutuz, igaŕle sutsu eta otzanaren egunak goibel gertatzen ziran; iŕiz betetzen zuten; iraiñez eraso oi zioten; atertu gabe gaizki esaka ekiten; uskerietaz salatzen: abeŕi-saltzaľe etoi bat zala, nâspiľari, il beaŕeko, gezuŕti, mausari, aŕo, berekoi, espetxean usteltzen egoteko obea; eta, oŕelako beste gaiztesketak ugari yasan beaŕ izan zitun. Miñak eta naigabeak eraginda, soŕtu zan egunari arao zegion: 15, 10-20; 17, 12-18: 18, 18-23; 20, 14-18.
  4. Yeremi’ren irakatsiak sakonak dira. Yainko Yaube’ren bikaintasuna, 10, 12-gaŕenean aitoŕtzen du. Aren eŕuki adeitsua aunitzengana edatu izan da, 32, 18; Ua zintzo eta zuzen dabil, 20, 12. Ixrael eŕia Aren seme da, 31, 9 eta 20; eta, bien artean aŕtu-emanik estuenak izango dituzte, 24, 7. Yaube’ren aldetik oŕenbesteko onginaia, eta Ark maite zun eŕi biuŕiak Ari zitalkeriz eta zimuŕkeriz erantzuten; aŕizko biotza ba’lu bezelaxe: orixe da ogena. Zuzen eta zintzo-nayekoak, aldiz, zoŕotzegi izaten omen dira; eta, bide onera erakaŕi nai lituzketenen bidegabekeriak nabarmenegi bezten omen dituzte. Oŕelako zerbait gertatu omen zitzayon Yeremi’ri.
  5. Gure Irazalea bazteŕtzen dun arinkeriari, Yeremi’k izen bat baño geyago damaizkio: utsa, okeŕa, gaiztakeria, biľaukeria, bezkeria. Bañan, ixraeldaŕak beti esaneko agertu izan ba’ziran, Yeremi igaŕleak isilik egoteari edeŕago etsiko zion, nabarmenkeritan zebiltzanei arasoz, ayekin etsai izan baño.
  6. Galbideari iges egitea beaŕeko da: bai orixe! Bañan, beste ezer gabe Yaube’rentzat begi-betegaŕi izan ote-giñezke? Egunak eta garayak gaiztoak dirala esate utsez, ezer egin ote-diteke? Ez, noski! Zuzena burutu eta egiaren biľa ibili beaŕ dugu: 5, 1; Yainkoa ezagutu, 22, 16; eta, ezagutza oŕi dagokionez, beaŕtsuen eŕukia izan; on egiñaren saritzat, luŕ ontako ospeari muzin egin. Egizko yainkotiak, azaleko yarduketa zintzoa nardatzen ez dula, baŕnean eta bere biotzean begirapen aundigo agertzen dio Ari.

Idazti au onela banatu dezagun:

1) Igaŕleari deia; eta, artarako autatua: 1’go atala.

2) Yuduei zemazko igaŕkizunak: 2’tik 33’raño.

3) Yuda yaureŕiaren azken-egunak: 34’tik 44’raño.

4) Atzeŕien auŕka zemak eta igaŕkizunak: 46’tik 51’raño.

5) Yuda yaureŕiaren amaya: 52’gaŕen atala.

 

1

Saŕera

  1. Yeremi’ren itzak. Yeremi Elki’ren semea, Benyamin’en luŕaldeko Anatot’en bizi ziran apaizatekoa zan.
  2. Yaube’k Yeremi’ri esanak, Yosi Amon’en seme ta Yuda’ko eŕege, bere yauraldiko amairugaŕen urtean zanean.
  3. bai eta Yosi’ren seme ta Yuda’ko eŕege Yoakin’en egunetan, eta gerokoan Yosi’ren seme ere zan Yuda’ko eŕege Sedeki’renetan amaikagaŕen urtearen azkeneraño, Yerusalem’dik erbestera boskaŕen iľabetean eramana izan zan arte.

Yeremi’ri deia. Igaŕletza

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. «Amaren eŕayetan tankera

Nik zuri eman baño len, ezaguna;

eta umontzitik zu irten auŕetik

berezia ziñudan, eta eŕientzat igaŕle yaŕia».

  1. Ta nik esan nion:

«Ez Yainko Yaube, itz egiten ere ez dakit, auŕa naiz-ta».

  1. Baña, Yaube’k esan zidan:

«Ez esan: auŕ bat naiz;

edonora Nik bidalita, bait-zoazke, ta aginduko dizudan guzia esan beaŕko duzu.

  1. Ez izutu iñoren auŕean; yagoletzat zurekin nauzu-ta, —dio Yaube’k.
  2. Orduan, Yaube’k eskua edatuz aoa ikutu ta esan zidan:

«Ots!, nere itzak aoan ipiñiko dizkizut;

  1. begira, gaurdanik enda ta eŕien gañean erauzi ta iraultzen, zuzitu ta poŕokatzen, eraiki ta landatzen ari zaitezan

yartzen zaitut».

  1. Ta Yaube’k itz egin ta esan zidan:

«Zer dakusazu, Yeremi?»

Ta nik erantzun nion:

«Amidal-adaŕ bat dakust».

  1. Yaube’k niri: «Ondo dakusazu, nere itza betetzeko ernai bait-nago».
  2. Beŕiro Yaube’k niri: «Zer dakusazu?»

Ta nik: «Dirakin pertz bat dakust ipaŕaldetik etoŕtzen». *

  1. Ta Yaube’k esan dit:

«Ipaŕaldetik datoŕke gaitza luŕaldeko egoiliaŕ guzien gañera.

  1. Nik deitutadio Yaube’keŕietako sendi guziak datozke, ta bakoitzak yaŕiko du bere kapaŕa Yerusalem’go ate-saŕguan, ta aren esi osoaren baranoan, ta Yuda’ko iri guzien auŕean.
  2. Ta ayekin diarduket nere epayak emateko, Ni utzirik, yainko aŕotzei luŕiña eskeiñi ta beren asku-lanei guŕ egiten diotenen okeŕkeriaz.
  3. Lotu, beraz, geŕikoa ta esayezu aginduko dizudan guzia: ez izutu ayen auŕean, berayen begietan ikarazi ez zaitzadan.
  4. Aral, gauŕdanik luŕaide osoaren auŕean, Yuda’ko eŕege, nagusi ta eŕiaren auŕean yaŕtzen zaitut iri azkaŕtzat, burnizko abetzat eta borontzezko esitzat.
  5. Guda egingo dizute, bañan ez dira garaiľe irtengo; gaizkatu zaitezan, zurekin nago-tadio Yaube’k.

 

2

Ixrael’daŕen eskeŕ-txaŕa

  1. Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  2. zoaz ta Yerusalem’go belaŕietan oyuka esazu:

«Ara zer dion Yaube’k:

Zure gaztaroko zintzotasuna gomutan dut, * zure ezkontza-aldiko maitakuntza, basoan, ereiña ez dan luŕ artan, zeŕaizkidanean.

  1. Ixrael orduan zan Yaube’ri bereizitako Aren mozkiñen askiña: iresten zuten guziak ogendun egiten ziran, ta gaitza gañera zetoŕkien» dio Yaube’k.
  2. Yakob’en etxekoakt, Yaube’ren itza entzun, Ixrael’en etxeko sendi guziak.
  3. Ara zer dion Yaube'k:

«Zein okeŕkeri idoro dute Nigan zuen arbasoek Niregandik sayesteko, ta uskerien ondoren, * berak ere uskeri utsik biuŕtuak izateko?

  1. Ez al-dute, ba, esan: «Non da Yaube? Aigito’tik igoerazi ta basoan, luŕ etze, soil, agoŕ ta Erio-itzalpekoan, iñor igaro ta iñor bizi ez zan luŕean zuzendu giñuzana?»
  2. Luŕalde zoragaŕi ontara ekaŕi ziñuztan,

emengo zitu ta mamia yan zenezaten, ta zuek emen saŕtu ala, nere luŕ au kutsatu ta nere aloŕa nazkagaŕi biuŕtu zenuten.

  1. Ez al-dute apaizek esan: «Non da Yaube?» Lege-zaitza dagokienek ez naute ezagun, artzayek uts egin didate, * ta igaŕlek Baal’entzat iragaŕtzen ari izan dira, ta ezertarako on ez diranei yaŕai zazkie.
  2. Oraindik, beraz, ataŕatuko zaituzt,

dio Yaube’keta berebat zuen semên semeak ataŕatuko ditut.

  1. Zoazte Ketin ugartetara, ta so egizute zoŕozki; olakorik alde ayetan ote-dan ikusazute.
  2. Baal-da eŕi bat ere bere yainkoak aldatu ditunik? Yainko ez dira oŕatiño!...

Nere eŕiak, bai!, bere aintza, ezertarako * on ez danaren ordañez aldatu du.

  1. Aŕitu zaitez, ortzia!;

izu ta txunditu zaitez oŕenbestez

dio Yaube’k.

  1. Zitalkeri bi egin ditu nere eŕiak: Ni, ur biziaren ituŕia, utzi nau, ta urtegiak, ura ezin euki duten urtegi iŕintsuak egin ditu beretzat.
  2. Yopu ote-da Ixrael?, uztaŕpeko edo? zertarako, beraz, aŕapakintzat erabiľia da?
  3. Leoyek maŕumaz ta oŕoaka iuŕaldea lardaskatzen diote: eŕeak diran aren eŕiak, bizilagunik gabe.
  4. Nop eta Tapnes’ko semek ere txurtena yotzen dizute.
  5. Ta nondik datoŕkizu guzi ori, bidean zuzendari zitzazun zure Yainko Yaube’rengandik sayestu izanetik baño?
  6. Ta orain zer duzu Aigito’rako bidean, * Nil’go ura edateko?

Zer duzu Asur’ako bidean, ango ibaiko ura edateko?

  1. Zure gaiztakeria izango zaizu ataŕa, ta zure sayeskuntzak akaŕ egingo dizu. Yakin ta ikus zeñen gaitz ta gaŕatz zaizun zure Yainko Yaube’rengandik sayestea ta Nire belduŕik gabe bizitzea.

dio Yainko Yaube Sabaot’ek.

  1. Izan ere aspalditik uztaŕia puskatu

ta lokaŕiak askatu dizkizut;

baña zuk diozu: «Ez dut yopu izan nai».

Muño garai guzietan eta

zugatz oŕitsu guzien azpian

eme galdu bezela etzaten ziñan. *

  1. mâsti edeŕ bat bezela,

sabi yatoŕetik landatu zaitut,

nola, ba, aldatu zazkit, otso-mâsti biuŕtuz? *

  1. Gatzunez ta bori-belaŕez zure burua ikuzi aŕen, zure ogenez zikinduta geldituko zera nere begietan dio Yainko Yaube’k.
  1. Nola diozu: Ez naiz loitu;

ez det Baal’engana yo?»

begira zure aztaŕnak aranean: *

egin duzuna auteman, or-arâ  zabiltzan gameleme zuzika.

  1. Alaxe etzean oitutako basastoak, giriñak eraginda, giriaren usna aizean aŕtzen dunean, doa;

nork eragotziko dio aren iŕika betetzen?

biľa lebizkioken guziek

ez dute nekebeaŕik izango;

astagaitzez idoroko dute.

  1. Ez ibiľi ortotsik, ez zintzuŕ-egaŕirik.

Zuk diozu, ordea: «Etsi beaŕko-ote, ba?» Ez, noski!! Aŕotzak maite ditut; eta, yaŕaiko natzaye.

  1. Ohoina ebasketan atzemana bezela,

lotsaz beterik geldituko dira Ixrael’en etxekoak, bere eŕege, aundizki, apaiz ta igarlekin,

  1. eguŕari: «I aiz nere aita»

ta aŕiari: «Ik soŕtu nauk» esan diotelako.

Auŕpegia Niregana itzuli beaŕean, bizkaŕa itzuli didate; te gero laŕialdian «Yaiki ta gaizkatu gaitzazu» dasaidate.

  1. Non dira, ba, zeroŕentzat agin dituzun yainkoak?

Yaiki bitez, yarein ote-zaitzaketen

zure laŕialdian; zure iriak aña

izan bait-dira zure yainkoak, Yuda.

  1. Zergatik auŕka zabilzkidate?

Guziok uts egin didazute? dio Yaube’k.

  1. Alpeŕik yo ditut zuen semeak; ez dira zentzatu;

bidaldu dizkizuedan igaŕleak;

zuen ezpatak irentsi ditu, leoi zakaŕ batek bezela.

  1. Gizaldi txaŕa! Adizute Yaube’ren itza!

Etze iľun beltz bat izan ote-natzayo Ixrael’i?

Nere eŕiak bait-dio:

«Geron buru egin gera;

ez gera beŕiz Zuregana itzuliko!»

  1. Nexkatxa bere apaingaŕiz ântzi ote-diteke? emaztegaya bere geŕikoaz?

Nere eŕia, ala ere, Nitzaz antzita dago aspaldi luzetik.

  1. Oŕen igurdiziz atontzen dituzu maitakuntza iristeko bideak! zantaŕkeriak ere zure bidean irakasten dituzu.
  2. Soñekoaren oyalean ikusten zaizu gaxo ta ogengaben odola!

ez noski lapuŕetarako ormak zulatzen yaŕugi dituzulako, guziongatik baño!

  1. Ta zuk diozu: «Ogengabe naiz; aldendu zait, noski, Aren aseŕea». Ona emen Ni, ordea, zu ebazteko «ogenik ez dut» darasazunez-gero.
  2. Zergatik oŕenbeste igitu zure bideak aldatzen? * Lotsaz beterik Aigito’tik itzuliko zera, Asur’tik lotsaz beterik itzuli ziñan bezela.
  3. Andik ere eskuak burugañean irtengo zera, ustea ezaŕi zeniena Yaube’k iraitzi bait-du, ta ondoren onik ayengandik ez duzu aterako.

 

3

  1. Esan oi da:

«Iñork bere emaztea zapuztutakoan emazte ori beste batekin ezkontzen ba’da, lengo senaŕa arengana itzuliko ote-da? Alako luŕa ez ote-litzayoke guziz kutsatua?» Zu, ala ere, adiskide ainitzekin loitu zeralarik Niregana itzuliko-ote?dio Yaube’k.

  1. Yaso begiok gaiñetara, ta begira non ez zeran loitu!! Arabiaŕa etzean bezela, ayentzat eserita oi zeunden bidêtan! ta zure zantaŕkeriz ta loikeriz luŕaldea likistu duzu.
  2. Andik, udazkenean urik-eza, ta udabeŕian euririk gabea. Bañan, urdangaen bekokia duzu ta ez duzu lotsa izan nai.
  3. Ta orain diotsazu: «Ene aita,

nere gaztaroko adiskidea;

aseŕe izango al-zera beti?

azkeneraño ote-dirauke zure sumiñak?»

  1. Bañan oŕela mintzo zerana, auŕera zoaz ogenak al duzunez geitzen.

Aizpa bi

  1. Yosi eŕegeren egunetan Yaube’k esan zidan: Ikusi al-duzu Ixrael zitalak egin duna?

Mendi garai guzietara

ta zugatz oŕitsu guzien itzalpera yoanda * txikotu ta likistu da ayetan.

  1. Ta guzion ondoren:

«Itzul Niregana» esan nion;

bañan, ez da itzuli.

Ta aren aizpa dan Yuda zitalak ikusi du ori.

  1. Ta Ixrael biuŕia aren zantaŕkeri guziengatik,

Nik zapuztu nuela ikusi aŕen,

Yuda, aren aizpa zitala, lotsa izan beaŕean, bera ere yoan ta loitu da.

  1. Ta bere loikeriaren zarataz

luŕalde osoa zikindu du, aŕi ta eguŕari guŕ egiñez.

  1. Ta guziok gora-bera, aren aizpa, Yuda zitala, ez da Niregana biotz-biotzez, gezuŕez baizik itzuli—dio Yaube’k.
  2. Ta Yaube’k esan zidan:

Yuda zitalaren aldean zintzo lirudike

Ixrael biuŕiak.

  1. Zoaz ta oyu egizu ipaŕalderuntz,

itzok esanez:

Itzul, Ixrael biuŕi ori —dio Yaube’kez natzaizu bekozkodun azalduko;

eŕukibera bait-naiz —dio Yaube'k;

ez naiz beti aseŕe izango.

  1. Baña zure gaiztakeria ezaguzazu,

zure Yainko Yaube’ri uts egin bait-diozu, ta yainko aŕotzengana zure uŕatsak baŕeyaturik, zugatz oŕitsu guzien azpian guŕ egin diezu, nere mintzoa entzuteke —dio Yaube’k.

  1. Itzul zaitezte, seme ezikaitzok,

dio Yaube’k—

Ni bait-naiz zuen nagusia, ta bana irietatik eta bina sendietatik aŕtu ta saŕtuko zaituzt Sion’en.

  1. Ta emango dizkizuet nere gogorako artzayak,

zuŕki ta yakitez laŕatu zaitzazten.

  1. Ta aŕezkero luŕaldean ugaldu * ta aziko zaratenean, —dio Yaube’kez da esango «Yaube’ren Itun-Kutxa;» ez zaizue geyago gogora etoŕiko, ez zerate artzaz oroituko, ez da artara yoerarik izango,             

ta ez da beste bat egingo.

  1. Garai artan Yerusalem yauralkitzat aiphatuko da, ta eŕi guziak Yerusalem’en bilduko dira Yaube’ren izenpean, ta ez dira ibiliko beren biotz gaiztoko isiaren oldez.
  2. Garai artan Yuda’ren etxea Ixrael’enarekin bilduko da, ta biak batean datozke ipaŕaldetik zuen arbasoei banatu nien luŕaldera.
  3. Ta Nik nion: «Nola yaŕiko zaitut nere semêtan, ta emango dizut luŕalde atsegingaŕi bat, eŕi kopurutsu bat yarauntsitzat?»
  4. Ta esan dut: «Ene aita» diostakezu, ta nere ondotik ez zerate atzeratuko. Baña senaŕari maŕo dagion emazteak bezela, zuk ere, Ixrael etxe oŕek, maŕo egin didazu —dio Yaube’k.
  5. Aŕamantza entzuten da gañetan, Ixrael’en semên otoi-negaŕa beren bidea okeŕtu ta beren Yainko Yaube antzi dutelako.
  6. Itzul, seme ezikaitzok, eta zuen biuŕkeriak sendatuko ditut. Emen gera; Zuregana gatoz;

Zu bait-zera gure Yainko Yaube.

  1. Uste utsala, muño ta mendi askotzan ezaŕia;

gure Yainko Yaube’rengan dago Ixrael’en gaizkapena.

  1. Gerenak irentsi ditu gure gaztarotik gure arbasoen lan-zituak, ayen ardi ta idiak, seme ta alabak.
  2. Aalketuta gauntza gerenaz estalita! * gaztetanik gauŕdaño guk eta gure arbasoek gure Yainko Yaube’ri uts egin diogulako, ta gure Yainko Yaube’ren mintzoa entzun nai izan ez dugulako.             

 

4

  1. Itzuli nai ba’duzu, Ixraeldio Yaube’k

itzuli Niregana.

Ta zure begietandik zure sasi-yainko nazkagaŕiak kentzen ba’dituzu, aldeŕai ez zera ibiliko.

  1. «Ala Yaube bizia» esanez zure ziñak egitzizu egiz, bidez ta zuzentasunez, ta eŕi guziek onetsi ta goratuko dute.
  2. Yaube’k Yuda ta Yerusalem’go gizonei dasaye: okuntzatu zuen labakia, ta erein arantzartean.
  3. Yaube’rentzat erdaindu zaitezte, * Yuda’ko ta Yerusalem’go lagunok, ta erdaiñak zuen biotzetan bitez; zuen egite txaŕengatik, sua bezela, nere aseŕea piztu ez dadin, ta itzali dezakenik gabe, eŕe ez zaitzan.

Etsaiak datoz!!

  1. Ots egiozute Yuda’ri; Yerusalem’i yakiñerazo; mintzo zaitezte, oyua yaso, turuta yo luŕaldean, ta ao betez aldaŕika esayezute:

«Bil zaitezte, ta goazan iri azkaŕetara;

  1. yaso ikuŕiña Sion’en; iges egizute; ez zaitezte gelditu! Ondiko ta itxesa ipaŕaldetik ekaŕtzeko bait-nago».
  2. Yaiki da ieoya bere altxabetik, eŕien poŕokatzaľea zutitu ta irten da bere tokitik, zure luŕaldea etze soil uzteko; ta zure iriak abaŕikatuak eta iñorgabe geldituko dira.
  3. Zurdaz yantzi zaitezte; egin negaŕ ta gaŕaxi; . ez bait-da Yaube’ren aseŕea guregandik aldendu.
  4. Egun artan eŕegeri ta nagusiei adorea peituko zaye dio Yaube’keta apaizak aŕituta, igaŕleak txundituta daudeke.
  5. Ta nik esan nun: «Yaube Yauna!

Eŕi au, beraz, ta Yerusalem atzipetu duzu, «Pakea dukezute» esan bait-diozu ta ezpata biotz-baŕneraño datoŕkioke.

  1. Garai ortan eŕi oni ta Yerusalem’i esango diote: Aize kiskalkoŕa basoko muñoetatik datoŕ, nere eŕiko alabaren bidean baŕna, * ez, noski, egurasteko, ez eta garbitzeko ere.
  2. Beste aize bat, oriek baño oldaŕtsuago datoŕ Niregana, Orain nere epaya emango diet.
  3. Ara! odei bat bezela etoŕi datoŕ;

aren guŕdiak ekaitza bezelakoak dira, ta zaldiak aŕanoa baño ariñagoak. Gure zori txaŕa!! Galduak gera-ta!

  1. Garbi ezazu biotz ori gaiztakeritik, Yerusalem, gaizkatu zaitezan. Noiz arte zure biotzean egongo dira zure gogoeta gaiztoak?
  2. Oŕa Dan’etik beŕia dakaŕenaren mintzoa, ta Eparain-menditik ondikoa yakiñerazten dunarena.
  3. Esayezute atzeŕiei: yakiñerazi ayei

Yerusalem’en inka:

uŕuneko luŕetik gudariak datoz, Yuda’ko irien auŕka oyu egiñez.

  1. Irurayak bezela, aren baranoan daude; tiŕiatu nautelakodio Yaube’k.
  2. Oŕa zer ekaŕi dizuten zure bide ta ibilketak! Zure gaiztakeria dala-ta, samiña biotzeraño saŕtuko zaizu.
  3. Nere eŕayetako miña!

Nere biotz-taupadak bulaŕean!

Ez naiz isiliko!, turutotsa ta guda-deya entzuten bait-zaude, ene gogoa!

  1. Gaitza gaitzaren gain!, luŕalde osoan poŕokaldia! Nere etxolak sostean irauliak!

nere kapaŕak bapetan luŕera!

  1. Noiz arte ikuŕiña ikusi

ta turutotsa entzun beaŕko dut?

  1. Nere eŕi tentelak ez nazagu;

ume alotz ta adingabeak bait-dira;

gaitz egiteko yakitun, ta on egiteko zuntzun.

  1. Luŕera begira dut, eta soil ta utsik zegon; * ortzira, ta argirik an ez.
  2. Mendietara begira dut, eta ikaraz zeuden, ta muño guziak zotuka.
  3. Begira dut eta gizonik ez, ta eguratseko egazti guziak yoanak dira.
  4. Begira dut, eta ara, Karmel etzetua zan, ta ango iri guziak Yainkoaren auŕean ta Aren aseŕeari buruz poŕokatuak.
  5. Onela mintzo bait-da Yaube:

Luŕalde osoa abaŕikatua izango da!

ez dut, ala ere, osorik ezereztuko.

  1. Oŕegatik luŕa negaŕez dagoke ta ortzia goyan iľunduko da:

ala esan ta erabaki bait-dut, eta ez naiz garbai, ez atzera biuŕtuko.

  1. Zaldi gezilarien zarata dala-ta iri osoa igesi doa, oyanetan saŕtzen edo aŕkaitzetara igotzen dirala; iri guziak ustu dira, ta iñor ez da ayetan gelditu.
  2. Ta zuk, abaŕikatua izan ezkero, zer dagikezu? Alpeŕik zenbiltzake soñeko goŕiz yantzirik, uŕezko pitxiz apainduta, begiak estibiz margotuta, edeŕ agertzeko; maite ziñuztenek * nardatzen zaitute, ta bakaŕik bizia kendu nai dizute.
  3. Entzuten ditut erditzen danarenak bezelako gaŕaxiak, lenengoz erditzen danarenak bezelako axanpak; Sion’go alabaren mintzoa da;

adiaz ta eskuak luzatuz bait-dio: * «Ene negaŕgaŕia!! bizia aitzen doakit eraildakoengatik».

 

5

Yuda’ren gaiztakeria

  1. Arakatu itzazute Yerusalem’go zeyak:

 begira ta ikeŕi, idoro ote dezakezuten aren zeyetan zuzena egiten ta egia biľatzen dunik bat bedere; ta iria asketsiko dut.

  1. «Ala Yaube bizia!» diotenean ere gezuŕez zin egiten dute.
  2. Zure begiak, Yaube, ez ote-dira egira biuŕtuak?

Yo dituzu, ta ez dute miñik erakutsi;

zeatu dituzu, ta ez dute ataŕa yasan nai izan.

  1. Ta nik nion: «Zirtziľak dira, noski; erotu dira; Yaube’ren bidea, Yainkoaren legea ez dakite-ta.
  2. Aundizkietara noake, ta itz egingo diet, oriek, bai, Yaube’ren bidea, beren Yainkoaren legea, dakitelako;

ta ara!!, ayek ere batera uztaŕia ântzi ta edeak ebaki ditute.

  1. Argatik oyaneko leoyak saŕaskitu ta basoko otsoak abaŕikatzen ditu; ta ayen iriei buruz katamotza oi dago noiz iñor irtengo zai ta aŕapatzeko; ayen biuŕkeriak ugaldu ta zitalkeriak geitu diralako.
  2. Onezkero, ba, zergatik asketsiko zaitut?

Zure semeak, Ni utzirik, Yainko ez danaren izenez zin egin dute;

ase ditut, eta ezkontza kutsatzen ari dira, eme galduen etxean taldeka bilduta.

  1. Zaldi aseak bezela, goizetik ibiltzen dira * besten emaztekiko iŕintzika.
  2. Oŕelako txaŕkeriak ataŕik gabe nola utziko ditut? —dio Yaube’kApenik ez-ote dut olako gizakien lepotik aŕtuko?
  3. Aren aŕesira igota, abaŕikatu ezazute;

ez, ordea, osorik; aren ayenak

erauzi itzazute, Yaube’renak ez bait-dira.

  1. Erabat biuŕi egin bait-zazkit

Ixrael etxea ta Yuda’ren etxea —dio Yaube’k.

  1. Yaube ukatu dute: «Ez da Yaube’rik» diote;

ez zaigu gañera gaitzik etoŕiko;

ez dugu ezpatarik ikusiko, ez goseterik.

  1. Igaŕleak, utsik, aize dira;

iñork ez digu ayen bitartez itz egiten; ayen gañera datozke.

  1. Argatik, Yainko Yaube Sabaot’ek dio:

Oŕela mintzo zeratenez-gero, ara!, zure aoan sutzat ipintzen dut nere itza. ta eŕi au eguŕa bezela eŕea izateko.

  1. Ixrael'go etxe ori, zure auŕka —dio Yaube’k— eŕi azkaŕ ta zâŕ bat ekaŕiko dut, ez dakizun erderaz mintzatzen da, ta ez duzu uleŕtuko zer dion dio Yaube’k.
  2. Aren gezi-ontzia iľobi zabal bat da;

guziak azkaŕak dira.

  1. Zuk eta zure seme-alabaek yan beaŕko zenituten zitu ta ogia yango ditu;

zure ardi-beyak, zure mâts ta pikoak ere berak yango ditu, ta ustea ezaŕtzen diezun iri azkaŕak ezpataz ezereztuko ditu.

  1. Ala ere, egun ayetan dio Yaube’kez zaituzt osorik biŕinduko.
  2. Ta «zergatik egin dizkigu guziok gure Yainko Yaube’k?» iñork ba’lesa, erantzuyozute:

«Ni utzirik, yainko aŕotzen yopu zeron luŕean egin zeraten bezela, aŕotzen yopu ere atzeŕian izango zerate».

  1. Aldaŕikatu ezazute au Yakob’en etxean, ta zabaldu ezazute Yuda’n onela:
  2. Entzun, eŕi tentel ta biotz gabea, begiak izanda, ez dakusazuna, belaŕiak izanda, ez dantzuzuna.
  3. Ez ote-zerate Nire belduŕ izango —dio Yaube’k— Ez ote-zerate ikaratuko nere auŕean?

Ni naiz oŕatiño, iñoiz autsiko ez dun betiko erabakiz ondaŕtza itxasoari mugaŕitzat ezaŕi diodana. Uiñak zaramalka igituko dira; gañez egin gabe, ordea.

  1. Eŕi onen biotza, beŕiz, isiti ta eskurakaitz da; sayestu zait eta oŕ doa,
  2. bere baitan esateke:

«Gure Yainko Yaube’ren belduŕ gaitezan orain, goizteuri ta berantekoa mugonez eman ta uztaroko asteak eurigabe zaitzen dizkiguna da-ta.

  1. Zuen gaiztakeriak ori eragotzi dute; zuen ogenek zori ona asagotu dizuete.
  2. Gizakiak atzemateko xedeba ta eiza-sareak ipintzen, eiztariak bezela, ari diran gizatxaŕak nere eŕian bait-dira.
  3. Txoriz betetako kayola bezela, alakoen etxeak iruzuŕez beterik daude;

oŕela aundi ta aberats egin dira.

  1. Gizen ta guritsu biuŕtutakoan, neuŕirik gabe gaiztakerian diardute; auzian umezurtzen eskubidea ez dute yagoten, ta gaxoentzat epai zuzenik ez dute.
  2. Gaiztakeriok ataŕaldirik gabe utziko ote-ditut?

Oŕelako gizakien lepotik ez ote-dut apen aŕtuko?

  1. Aŕitzeko itxukeriak egiten dira luŕaldean;
  2. igaŕleak gezuŕa iragaŕtzen dute, ta apaizak... txaloka!, ta nere eŕia pozik! Zein izango da zuen azkena?

 

6

Yazaŕketa

  1. Yerusalem’dik iges egizute, Benyamin’daŕok!

Yo otsadaŕa Tekue’n, ta yaso ikuŕiña Bet-Akaren’en! gaitz ta itxes aundi bat ipaŕaldetik azaltzen da-ta.

  1. Sion’go alaba edeŕ ta guria * poŕokatu beaŕ dut.
  2. Arengana datoz artzayak beren artaldekin: ta beren txabolak aren baranoan ipiñirik, bakoitzak bere samalda laŕatuko du.
  3. Guda-deya egizute aren auŕka, yaiki ta igo gaitezan eguerdian. Gure zoritxaŕa! Eguna beruntz doa, aŕatsaldeko itzalak luzatu egin dira.
  4. Yaiki ta igo gaitezan gauez, ta iraul ditzagun aren yauregiak.
  5. Ala bait-dio Yaube Sabaot’ek:

Ebaki ango zugatzak, eta egin lubakiak Yerusalem’en auŕka;

Au da ataŕatu nai dudan iria;

aren baŕnean gaiztakeria besterik ez da.

  1. Urbegian ura bezela, artan gaiztakeria iñosten da-ta. An ez da lapuŕkeri ta ausiabaŕtza baizik entzuten, beti Nire begietan eri ta zauriak.
  2. Zintzotu zaitez, Yerusalem! zuregandik aldendu ez nadin, ta bizidunik gabeko etze biuŕ ez zaitzadan.
  3. Ara zer dion Yaube Sabaot’ek: * «mâstian txirdiľa bezela, Ixrael’en ondakiñak ere bilduak izango dira; mâts-biltzaľeak bezela, itzul zure eskua saskietara.
  4. Noiz itz egin beaŕ? Norengana yo entzuna izateko? estaliak ote-dira ayen belaŕiak, eta ezin entzun ote-dute?

Yaube’ren itza lotsagaŕi zaye; ez dute aŕtu nai.

  1. Yaube’ren sumlñez beterik nago, eutsi eziñik nekatuta.

Bota, ba, oŕ zeyetan, auŕen ta gaztetalden gañera; senaŕ-emazteak atzemanak izango bait-dira, ta berebat agureak eta egunez okitutako gizonak.

  1. Ayen etxe, aloŕ ta mâstiak bestentzat izango dira, luŕaldeko seme guzietara nere eskuak iritxiko dira-ta dio Yaube’k.
  2. Txikienetik aundieneraño guziak mikuintzaŕ ta igaŕletik apaizetaraño guziak iruzuŕle bait-dira. *
  3. Ta nere eŕiko alabaren gaitzak sendatzeko,

«Pakea! gentza!» darasate eroki, * ta pakerik ez da.

  1. Lotsa ote-dira beren nazkakeriaz? Bai zera!! Lotsa izan beaŕean, lotsa zer dan ere ez dakite.

Argatik erori beaŕekin luŕ yoko dute, ta ataŕaldirako natoŕkiekenean, eroriko diradio Yaube’k.

  1. Yaube’k au dio:

Ayola zaitezte zuen bidetaz, begira ta gomazute zein diran antziñeko zirkuak, ta zein dan bide ona, ta yaŕai andik, eta atsedena iritsiko duzute zuen gogoentzat».

Bañan, ayek: «Ez gera andik ibiliko», yardetsi zioten.

  1. Zaitzaľeak eman dizkizuet. Adi egon turutotsari, Bañan ayek: «Ez gera adi egongo», yardetsi zioten.
  2. Entzun, beraz, eŕiak; yakizute eŕi guziok, yazoko zayena.
  3. Entzun luŕa; begira, eŕi onen gañera aren asmakerien zitutzat, gaitzak irauliko ditut;

nere itzak entzun beaŕean, nere legea zapuztu dute-ta.

  1. Zertarako datoŕkidake luŕingaya Saba’tik, eta seska usaitsua uŕungo, luŕetik?

Zuen opariak ez ditut atsegin, eta zuen eskeñiak ez zazkit gozagaŕi.

  1. Argatik, Yaube’k dio:

Aral, eŕi oni zoztoŕak yaŕiko dizkiot, eta ayetan eroriko dira guraso ta semeak nasita, eŕiko ta auzokoak; guziak galduko dira.

  1. Yaube’k au dio: Ots! eŕi bat ipaŕaldetik datoŕ, ta gizatalde aundi bat yaikitzen da azkeneko luŕetatik.
  2. Gezi ta aiztagak dakazte; ankeŕ ta eŕukigabeak dira; ayen iskanbiľa itxasoaren buŕunba bezainbatekoa da, ta zaldiz datoz zure auŕka, Sion’go alaba, guda egiteko gerturik.
  3. Ayen aipua adituta, auldu zazkigu eskuak, ta exanpak aŕtu gaitu, erditzen danarenak bezelako miñez.
  4. Ez irten landara, ez yo bidetara; inguru guzian etsayaren ezpata ta izua bait-dira nagusi.
  5. Nere eŕiko alaba, yantzi zurdatza, autsean uxaŕtu zaitez, negaŕ egizu saminki, seme bakaŕaz bezela; poŕokatzaľea gañera sostean yausiko zaigu-ta.
  6. Nere eŕiaren erdian yaŕi zaitut azteŕkari azkaŕtzat; ikeŕ ta azteŕtu ezazu ayen bidea.
  7. Biuŕi ta alaenak dira guziak, mardaiľari; tupiki ta burni; guziak ustel.
  8. Surtan eŕe egin da auspoa; beruna aitu da; urtzaľea urtzen alpeŕik nekatzen da;

zieŕa ez da bereizten.

  1. ziľaŕ ezetsia deritzakete, Yaube’k ezetsi ditu-ta.

 

7

Yauretxeko atean

  1. Yaube’k Yeremi’ri egindako itzak. Ara zer esan zion:
  2. Yaube’ren etxeko atean zutik, iragaŕi aldaŕika itz au, ta esazu: * Yaube’ren itza entzun! Yaube yaurestera ate auetatik saŕtzen zeraten Yuda’ko gizon guziok.
  3. Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot’ek ara zer dion: Zuen yardunbide ta asmoak izan beitez obeak, ta Nik egoneraziko zaituzt toki onen yabe.
  4. Ez ziñetsi: «Yaube’ren etxeal Yaube’ren etxea! Yaube’ren etxea!» esaka dabiltzanen gezuŕezko itzaldiak.
  5. Izan ere, zuen bidea ta asmoak zuzendurik, nori berea ba’damayozute,
  6. aŕotz, umezurtz ta alargunei bidegabekeririk egiten ez ba’diezute, odol ogengabea toki ontan ixurtxen ez ba’duzute, ta yainko aŕotzengana zeron kaltetan yotzetik uŕuntzen ba’zerate;
  7. Nik egoneraziko zaituzt toki onen yabe, zuen arbasoei beñola betiko eman nien luŕaldean.
  8. Zuek, ala ere, ezertarako on izango ez zazkizuen gezuŕ-itzak siñetsirik,
  9. ebasten, erailtzen, ezkontza loitzen, gezuŕez zin egiten, Baal luŕinkatzen, ta ez zenezaguzten yainko aŕotzengana uŕbiltzeari ekiten diozute.
  10. Ta onara etoŕirik, auŕkezten zatzazkidate nere Izenari bereizitako etxe ontan, ta «gaizkatu gera» diozute, nazkakeri guziotara beŕiz biuŕtzeko.
  11. Lapuŕ-obi ote-da zuen aburuz * nere izenari bereizitako yauretxe au? Nik ere ikusi dut dio Yaube’k.
  12. Zoazte, ezperen, Silo’ra nere Izenarentzat lenik aututa neukan tokira, ta begirazute egin diodana nere eŕi Ixrael’en gaiztakeriengatik.
  13. Oŕ, ba —dio Yaube’k:

Egin dituzun guzion ondoren, ta goizetik mintzatzen nintzaizuelarik, * eta dei negizuelarik,

erantzun ez didazuten ezkero,

  1. Silo’ri egin diodana, zuen ustea datxikion etxe oni, ta zuen arbasoei eman nien toki oni ere egingo diet.
  2. Nire auŕeandik iraitziko zaituzt, zuen senide guziak, Eparain’daŕ guziak, iraitzi ditudan bezela.
  3. Zuk, beŕiz, eŕi oŕentzat ez otoirik egin, ez yo Niregana deadaŕez eta aŕenez orien alde, eske; ez dizut entzungo-ta.
  4. Ez al-duzu ikusten oriek dagitena, Yuda’ko irietan ta Yerusalem’go zeyetan?
  5. Auŕak eguŕa biltzen, semeak sua pizten, emakumeak orea gertutzen ari dira ortziko anderearentzat opiľak egiteko, * yainko aŕotzei eŕopariak eskeintzeko, ta nere aseŕea pizteko.
  6. Baña Niretzat samingaŕi aña dio Yaube’kez ote-da ori ayentzat (geyegi ere) kaltegaŕi eta âlkegaŕi izango?
  7. Argatik dio Yaube Yaunak:

Ara nere sumin ta aseŕea toki ontan gizon, abere, zugatz ta luŕeko zituen gañera ixuriko da, ta iñork ezin itzali alako sua piztuko da.

Zintzotasunik ez

  1. Ixraei’go Yainko Yaube Sabaot’ek au dio: Eŕopari eŕopa geitu ezayozute, ta aragia yan ezazute;
  2. eŕopariaz ta opariaz ez bait-nien zuen arbasoei, Aigito’tik atera nitunean, itz edo agindurik egin.
  3. Agindu au, ostera, egin nien:

«Entzun nere mintzoa, Yainko nakizuen ta nere eŕi zakizkidaten;

ta aginduko dizkizuedan bidêtan ibili zaitezte, zori onez bizitzeko.

  1. Ta ez zidaten entzun, ez eta belaŕia ezaŕi ere; yoan ziran, ordea, oldeak eta beren biotzeko isiak zeramazten edonora, auŕera beaŕean atzeraka zegitela.
  2. Zuen arbasoek, Aigito’tik irten ziranetik gauŕdaño, nere moŕoi igaŕleak egun oro goizetik bidali dizkizuet;
  3. bañan ez didate entzun nai izan, ez belaŕia ezaŕi; lepoa gogoŕtu dute ta

beren gurasoak baño gaiztoagoak izan dira.

  1. Itz guziok esango dizkiezu, ta ez zaitute entzungo: deituko dituzu, ta ez dizute erantzungo.
  2. Esayezu, beraz: Oŕa!!, bere Yainko Yaube’ren itza entzun ta akaŕa onaŕtu nai ez dun eŕia!

Kirmentasuna galdu ta ayen aotik aidendu da.

  1. Zure buruko adatsa moztu ta iraitzirik, deitoratu ezazu toki garayetatik, Yaube’k, aspergaŕi zayon enda au zapuztu ta bertan bera utzi du-ta.
  2. Yuda’ko semêk nere begietan okeŕ dana egin bait-dute —dio Yaube’k:

nere Izenarentzat autu dudan yauretxea beren zantaŕkeriz kutsatu,

  1. ta Topet’eko gaiñetan ta Ben-Enon aranean opaŕiak eraiki ditute;

surtan seme-alabak eskeintzeko.

Oŕenbestekorik, beŕiz, iñoiz ere ez dut Nik agindu, ta iñoiz ere ez zitzaidan otu.

  1. Argatik, dio Yaube’k: Ara!!

etoŕiko diran egunetan ez da Topet, * ez eta Ben-Enon aran izendatuko, Saŕaski-aran baizik; eta beste tokirik-ezean iľak Topet’en eortziak izango dira.

  1. Ta eŕi onen iľotzak eguratseko egaztien ta luŕeko pistien azkuŕia izango dira; ta oildu ditukenik ez da izango.
  2. Ta Yuda’ko irietan ta Yerusalem’go zeyetan, lekayo ta poz-iŕintziak isiľeraziko ditut, eta senaŕ-emaztegayenak;

luŕaldea erabat soil geldituko da-ta.

 

8

  1. Egun ayetan—dio Yaube’k— idokiak izango dira beren iľobietatik Yuda’ko eŕegên ezuŕak, ango nagusi, apaiz ta igaŕlenak, eta Yerusalem’go egoiliaŕenak.
  2. Ta yauŕtiak izango dira eguzki ta iľargitan, ta ortziko izaŕdui osoaren auŕean;

izaŕentzat bait-zan ayen maitakuntza ta moŕoitza, izaŕen ondoren zebiltzan, ta izaŕei galde ta guŕ bait-zegizkieten.

Ezuŕek ez dira bilduak, ez eortziak izango: luŕ gañean simauŕa bezela geldituko dira.

  1. Ta edozein tokitan, Nik baŕeyatuta, leitezken

gizaldi txaŕ onen ondakintzat utziak, bizia baño eriotza obetsiko dute guziek, —dio Yaube Sabaot’ek.

  1. Esayezu, gañera: Ara zer dion Yaube’k: Erori dana ez ote-da yaikitzen? bidetik irtena ez ote-da artara biuŕtzen?
  2. Zergatik, ba, Yerusalem’go eŕi au, oŕen isituki zaputz azaltzen zait? Gezuŕari eutsirik, ez du atzera itzuli nai.
  3. Adi-adi egon naiz entzuten, ta izketa onik ez; ez da bere ogen-garbaiz, «zer egin dut?» dionik, Nor bere bidêtan leyatzen da, zaldi sutsua buŕukara bezela.
  4. Amiamokoak eguan bere aldia dazagu, ta usapal, enada ta leŕtxoiñek beren etoŕerako garaya sumatzen dute; nere eŕiak, ostera, Yaube’ren legea ez dazagu.
  5. Nola diozute: «Zuŕak gera, ta Yaube’ren legea gurean dago?» * Gezuŕa idatzi du, noski, idazlarien ezten gezuŕtiak.
  6. Aalketurik, txunditurik, atzemanik daude zuuŕak, Yaube’ren itza ezetsi dute; ta, zein da ayen zuŕtasuna?
  7. Oŕegatik ayen emazteak bestei damazkiet, eta ayen on-ibaŕak yabe aŕotzei;

txikienetik aundieneraño mikuintzaŕ dira guziak; igaŕletik apaizeraño guziak gezuŕti.

  1. Ta nere eŕiko alaba sendatzeko, «Pakea, gentza!» darasate eroki; * ta pakerik ez da.
  2. Lotsa ote-dira beren zitalkeriaz? Bai zera!, iotsa izan beaŕean, lotsaz goŕitzen ere ez dakite.

Argatik erori beaŕekin luŕ yoko dute —dio Yaube’k.— eta ataŕaldirako natoŕkiekenean eroriko dira.

  1. Guziak bildu ta eramango ditut,

—dio Yaube’k— mâstian mâtsik ez, pikondoan pikorik ez; ostoak ere erori egin dira; ta Nik bidalita etsayak luŕaldean saŕtuko zazkie.

  1. Zergatik gaude eserita? Bildu zaitezte, ta goazan iri azkaŕetara, zaratarik gabe an egoteko. Gure Yainko Yaube’k isiľerazi ta beazun-ura edanarazten bait-digu,

Yaube’ren auŕka ogen egin dugulako.

  1. Pakearen zai gu, ta onik ezer ez; sendakuntzaren zai, ta ara saŕakioa.
  2. Dan’etik entzun da etsayaren zaldien iŕintzia; ayen gudarien taŕapataz ikaratu da luŕalde osoa; uŕbiltzen ba-datoz, auŕkintzak eta ayetan dan guzia, iria ta iritaŕak iresten.
  3. Izan ere, zuen auŕka igoŕtzen ditut iñork ezin liľuratu ditun sugetzaŕak, eta ziztatuko zaituztedio Yaube’k.
  4. Ez da pizkoŕtzerik nere atsekabearentzat; biotza baŕnean akitzen zait.
  5. Ara uŕungo luŕetik nere eŕiaren negaŕ-oyua;

«Yaube ez-ote da Sion’en?

Ango eŕege bertan ote-da?

Zergatik, ba, aseŕerazi naute beren yainko aŕotzen irudiñez?

  1. Uztaroa igaro, uda ere bai amaitu da, ta gu ez gera gaizkatuak!»
  2. Miñez nago nere eŕiko alabaren miñagatik;

goibel nago, ta saŕakioak aŕtu nau.

  1. Gantzukirik ez ote-da Galaad’en? sendatzaľerik ez-ote?

Zergatik, ba, ez da nere eŕiko alabarentzat sendagaŕirik izan?

 

9

Yuda erabat galdua

  1. Nork lezaŕkidake buruan ura, ta begiok ituŕburu biuŕtu, nere eŕiko alabaren ildakotaz gau ta egun negaŕ egiteko? *
  2. Nork lemaidake etzean bidaztien aterpe bat, nere eŕia uzteko ta eŕitaŕengandik aldendu nadin? ezkon-etoi bait-dira guziak, gizatalde txaŕa.
  3. Egiaren orde gezuŕak iraizteko mingaña gezi-ustaitzat dute; ogenez-ogen ibilita luŕean altsu egin dira, ta ez nazagutedio Yaube’k.
  4. Zaudete zurt bakoitza bere adiskideari buruz, ta ez pentzutu anayetako iñorengan;

anai guziak iruzuŕle bait-dira, ta adiskide guziak mardaiľari.

5. Elkaŕi atzipeka dabiltz, egia esateke, mingaña dute gezuŕetan ikasia, ta okeŕ egiten ari dira.

  1. Maŕotartean bizi zera, ta maŕozaleak bait-dira, ez naute ezagun naidio Yaube’k.
  1. Argatik Yaube Sabaot'ek dio:

ots! urtu ta aŕagotuko ditut;

besterik zer dagiket nere eriko alabarentzat? *

  1. Gezi zoŕotz bat da ayen mingaña, gezuŕa dariola;

aoz lagunari pakea goratzen, ta biotzez maŕo egiten diote.

  1. Ez ote-ditut, beraz dio Yaube’k oriengatik ataŕatuko?, oŕelako gizakien lepotik ez ote-dut apen aŕtuko?
  2. Mendiak ezin gogoratu ditut negaŕ ta adiarik gabe, ez eta basoko belaŕdiak ere intziriñik gabe. Eŕeak bait-dira, ta iñor ez da andik igarotzen, ardien bêrik ere ez da ayetan entzuten, ta txori ta abereak igesi yoan dira.
  3. Yerusalem aŕimeta ta eren-suge-toki biuŕtuko dut, eta Yuda’ko iriak bizilagunik gabe soil utziko ditut.
  4. Nor da uleŕtzeko zuŕa? Nori itz egiten dio Yaube’ren aoak, ori azaldu dezan?

Zergatik galdu da luŕalde au, ta iñor emendik igaro ezin alakoan soil gelditu?

  1. Ta Yaube’k dio: Nik yaŕi nien legea utzi dutelako, ta nere mintzoa entzun eta ari yaŕai beaŕean,
  2. arbasoek ezagunerazi zizkieten Baal’engana beren biotzeko isiz yo dutelako.
  3. Argatik dio, Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot’ek: Ots!, eŕi au ixenez iñutuko dut, eta beazun-ura edanaraziko diot.
  4. Ez oriek, ez orien arbasoek ezagundako eŕietan sakabanatuko ditut, eta berayen ondoren ezpata igoŕiko dut biŕindu ditzan.
  5. Au dio Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot’ek: Gomazute, ta etoŕtzeko deya erostalariei egiezute.
  6. Betoz leyaz ta negaŕ begite guri buruz;

malkoak begietatik erne

ta betazalak uŕtu bekizkigu!

  1. Negaŕ-oyu bat entzun bait-da Sion’en: «Ebainduak gera, âlketuak oso, gure luŕa utzi beaŕez, gure etxetatik iraitzi gaituzte-ta!»
  2. Entzun, ba, emakumeak!, Yaube’ren itza; aŕ beza zuen belaŕiak Aren aoko itza! Irakatsi erostak alabei,

eta iľetak nork bere auzokoari.

  1. Auŕak kalean ta gazteak zeyetan itaitzeko, eriotza gure leyoetatik igo ta gure yauregietara saŕtu da-ta.
  2. Itz egizu, ba! Ala dio Yaube’k:

Giza-iľotzak luŕean dauntzake, simauŕa aloŕean ta belaŕa epaiľearen ostean bezela, ta iñork ez ditu yasoko.

  1. Ala dio Yaube’k:

Ez bedi zuuŕa bere yakintzaz, ez eta indaŕtsua bere indaŕaz, edo aberatsa bere ogasunaz iľaŕaindu.

  1. iľaŕaintzekotan, eŕukiz ta zuzen ta bidez luŕean dana dagidan Yaube’tzat Ni ezagun * ta yakiteaz iľaŕaindu beaŕ:

oriek nere gogarakoak bait-dira dio Yaube’k.

  1. Ara!, ba-datoz egunak erdaindu ta erdaingabeak oro ataŕatu ditzadan;
  2. Aigito, Yuda, Edom, Amon’daŕak, Moab, eta basoan bizi diran burumotz guziak; * eŕi guziak erdaingabe bait-dira, ta Ixrael’go etxe osoa ere biotz erdaingabekoa da.

 

10

Yainkoaizuna eta Yaube

  1. Ixrael’go etxe!, Yaube’k desaizuena entzun!!

 Oŕa zer dion Yaube’k:

  1. Ez aŕtu atzeŕitaŕen bidea, ta ez izutu, atzeŕiak bezela, ortziko zantzuak gora-bera;
  2. atzeŕiko ekanduak utsalkeria besterik ez dira-ta.

Izan ere, arotzak eguŕa oyanean aizkoraz ebaki ta lantzen du.

  1. Gero eguŕ landua uŕez ta ziľaŕez apaiutzen dute, ta iltzez maľuka yosten erori ez dadin.
  2. Oŕelako yainkoak palma-enboŕak bezelakoak dira: mintzorik ez dute; eroanbeaŕak dira, ezin ibili bait-dira. Ez izan ayen belduŕ;

ez gaitzik, ez onik ezin dakaŕte-ta.

  1. Idekorik ez duzu, Yaube!: aundia zera Zu, ta indaŕez aundia zure Izena.
  2. Nor ez da Zure belduŕ izango, eŕegên Eŕege? Zurebiziko da yauretza; eŕietako yakintsuetan ta ayen yaureŕi guzietan Zu idekorik ez da-ta.
  3. Guziak ergel ta sakatsak dira; eguŕezko mokoŕak, irakasle txaŕak.
  4. ziľaŕ iyeldua Tarsi’tik dakaŕte, ta uŕea Opaz’tik; *

arotzaren eskuak lantzen du, ta oyal urdin ta gorbelez yazten dute; dana, arotzen eskulan!

  1. Yaube, ostera, egia da; Yainko bizia, betiko Eŕege. Aseŕe danean, luŕa ikaratzen da, ta eŕiek ezin yasan dute Aren sumiña.
  2. Esayezute: *

«Erauzi bitez lurgañetik eta ortzipetik ortzi-luŕak egin ez dituten yainkoak!!»

  1. Yaube’k, ostera, bere indaŕez luŕa eratu, bere yakitez luŕbira antolatu, ta bere adimenez ortzia edatu du.
  2. Bere itzez ura ortzian biltzen, odeyak luŕaren ertzetatik eraikitzen, euriyasako tximistak pizten, ta aizea bere altxabetatik ateratzen du.
  3. Gizakiak oro tentelak dira senik gabe; arotzen gerena eidolak dira, berek egindako irudiñak gezuŕ utsa bait-dira, ta arnasik ez dute.
  4. Baŕegaŕi utsalak dira, ta ataŕaldian suntsitu beaŕak.
  5. Ez da ayen antzekoa Yakob’en Yainkoa!: guzien egiľea Ua da-ta, Ixrael, beŕiz, Aren gandoa, ta Aren izena Yaube Sabaot.
  6. Toki azkaŕean bizi zerala ere, luŕalde osotik bildu itzazu zure altxariak: *
  7. Oŕa, ba, Yaube’k diona;

Garai artan luŕaldeko egoiliaŕak abaiľez iraitziko ditut, ta ertsatuko ditut, atzemanak daitezan.

  1. Ene zori txaŕa! Ene ondikoa!!

Goŕi da, noski, nere loŕaldia!

Baña nere ustez gaitzaldi au neroneri zoŕ zait, ta yasango dut.

  1. Nere kapaŕa poŕokatua da; goroiki guziak, uŕatuak; semeak kendu dizkidate, ta ez dira: ez da bat ere nere kapaŕa eraikitzeko, ta aren laŕuak edatzeko.
  2. Artzayak abere egin bait-dira, ta Yaube´rengana ez dute yotzen; tenteldu dira, ta artalde guzia baŕeyatu da.
  3. Zarata entzuten da:

zalaparta aundi bat ipaŕaldetik datoŕ,

Yuda’ko iriak ustu ta erensugetoki biuŕtzeko.

  1. Ene Yaube! Ba-dakit ez dala gizakia * bere bidearen nagusi, ez eta ere bidaztiarena bere uŕatsak zuzentzea.
  2. Ataŕatu nazazu, Yaube, baña, zuzenbidez, ez, ordea, aseŕez; ezereztu ez nazazun.
  3. Ezagun ez zaituzten eŕien gañera zure aseŕea ixuri ezazu;

Yakob yan, irentsi ta ezerezten ari bait-dira ta aren egoitza abaŕikatu dute.

 

11

Ituna oinperatua

  1. Yaube’k Yeremi’ri egindako itzaldia; *
  1. Esayezu;

Au dio Ixrael’go Yainko Yaube’k: «Biraogaŕi bedi elkaŕte onen itzak aintzat aŕtu ez ľtukena.

  1. Zuen arbasoei agindu bait-nien, Aigito’tik, burni-labe artatik atera nitunean: Entzun nere mintzoa, ta agintzen dizuedan guzia egizute;

ta nere eŕia izango zerate;

Ni, beŕiz, zuen Yainkoa,

  1. esne ta eztia darion luŕa emango niela zuen arbasoei egin nien ziña bete dezadan.» Nik erantzun eta esan diot:

«Ala biz Yaube!!»

  1. Ta Yaube’k esan dit: Aldaŕikatu itz guziok Yuda’ko irietan ta Yerusalem’go zeyetan, esanez: Entzun elkaŕte onen itzak, eta egin ayek diotena.
  2. Izan ere, zuen asabak Aigito’tik atera nitunetik gauŕdañokoan ekin-ekiñez ari izan naiz, goizetik aolkuz ta aŕenez ayei esaten: Entzun nere mintzoa.
  3. Ez dute, ordea, entzun nai izan, ez belaŕia ezaŕi. Bakoitza, beŕiz, yoan da bere biotz gaiztoaren oldez. Argatik betetzeko agindu nien, ta bete ez duten Itunean ayen auŕka esana dan guzia gañera irauli diet.
  4. Zimaŕkun bat itz aŕtuta darabilte

Yuda’ko gizonek Yerusalem’go iritaŕekin.

  1. Nere itzak entzun beaŕean, yainko aŕotzak yaurestera sayesturik, antziñeko arbasoen gaiztakerietara itzuli dira: Ixrael’en etxeak eta Yuda’renak suntsitu dute ayen arbasoekin erabakita neukan Ituna.
  2. Argatik dio Yaube’k: Begira!!

ezin itzuri izango zazkion ondikoa dakaŕkiet; oyuka Nireganatuko dira, ta ez ditut entzungo.

  1. Yuda’ko iriak ta Yerusalem’go iritaŕak oyuka doazke luŕinkatzen dituten yainkoetara; baña yainko ayek ez ditute zaituko loŕaldian.
  2. Zure iriak aña, zure yainkoak bait-dira, Yuda!, ta zure zeyak aña, Yerusalem, Baal luŕinkatzeko atondu dituzun opaŕi nazkagaŕiak.
  3. Ez egin, beraz, Niri eŕi onen alde otoirik, ez yo Niregana aŕenez ta negaŕez: goŕik bait-nagoke, beren loŕaldian ots egingo didatenean.
  4. Zer dagi nere laztanak nere etxean, ainbeste gaiztakerietan murgilduta? Aŕen-oyuek eta oparien aragiak itxesa zuregandik aldenduko ote-dute, poztu al zaitezan?

Izen bikain!!!

  1. Oliondo mardul, zitu edeŕez apaindua, ara Yaube’k beiñola ezaŕi zizun izena. Aren itzaren otsez su aundi bat ixiotu da, ta adaŕak austen dizkio.
  2. Ta landatu zitun Yaube Sabaot’ek ondikoa erabaki du zure auŕka, Ni axatuz Ixrael’en etxeak eta Yuda’renak Baal luŕinkatzean egindako ogenarengatik.

Yeremi’ren auŕkako zimaŕkuna

  1. Baña, Yaube’k irakatsita oaŕtu naiz, ta ayen azi-oŕaziak erakutsi dizkidazu.
  2. Nik, arategira daramaten bildots otzanak bezela, * nere auŕka asmatzen zutena ez nekin: «Suntsi dezagun zugatza aren arnariekin!

Eta ua bizidunen luŕetik erauzi!!, aren izenez iñor oroitu ez dadin.»

  1. Yaube Sabaot, ebazle zuzena, giltzuŕun ta biotzak ikeŕtzen dituzun Oŕekl!

Idazu, otoi, ayeu lepoan apena ikustea, nere auzia zure eskuan utzi bait-dut. *

  1. Argatik, bizia zuri kendu nairik

«gure eskutik il nai ez ba’duzu ez zaitez Yaube’ren izenez mintzatu», dasaizuten Anatot’eko gizonei buruz ara zer dion Yaube’k.

  1. «Ataŕatuko ditut; —dio Yaube Sabaot’ek— ayen gazteak ezpataz ilko dira ta seme-alabak gosez.
  2. Bat ere ez da itzuriko; ataŕako urtean ondikoa Anatot’en iritaŕei ekaŕiko bait-diet.»

 

12

Gaiztoak garaiľe, nola?

  1. Zuzenegia zera, Yaube, eztabaidan Zuri

 iñor yarkitzeko; zuzenbideaz zer edo zer galde nai nizuke, ordea.

Zergatik loratzen da gaiztoen bidea, * ta gaiztagiñak oro lasa ibiltzen dira?

  1. Zuk landatuta eŕoak dagizte, azten doaz, ta zitua dakaŕte, aotik uŕen, baña biotzetik uŕun ba’zauzkate ere.
  2. Yaube, Zuk ezagun ta ikusten nauzu, ta ba-dakizu zein dan Zuri buruz nere biotza. Ardiak arategirako bezela, bereiz itzazu! saŕaski-egunerako xakia ezaŕiezu!!
  3. Noiz arte auŕkintza soil ta belaŕa landan zimel dagoke? An bizi diranen gaiztakeriagatik abere ta txoriak amaitzen doaz, «Gure azaga ez ikusiko» esaka.
  4. Oñezkoekin antxintxi egiñez nekatu ba’zera. nola leya zindezke zaldizkoekin?

Nare bizi ziñan luŕalde paketsuan

il nai ba’ziñuten

zer dagikezu Yordan’go leoitartean? *

  1. Zure anayak, zure aitaren etxekoak, azpisuge bait-dituzu; ta ao batez zure atzetik ots dagite. Ez ayei siñetsi. itz onak esaten ba’dizkizute.

Alderdikoen mende

  1. Nere etxea, nere yarauntsia, (nere biotzeko maitagaŕia) nere etsayen eskuetan utzi dut.
  2. Nere yarauntsiko eŕia sasitarteko leoi

bat bezela egin da niretzat;

bere oŕoa yaso du nire auŕka;.

ta argatik iguin dut.

  1. Nere yarauntsiko eŕia sai nabaŕa da niretzat; * alde guzietatik auŕka datozkio sayak.

Ots! basoko iizeok!

bildu ta leya zaitezte saŕaskira.

  1. Artzai askok nere mâstia lardaskatu,

nere aloŕa oinkatu,

ta nere yarauntsi edeŕa soildu

  1. ta abaŕikatu dute; ta oŕ dago nere auŕean negaŕez; luŕalde osoa soil gelditu da; iñork ez du zaitu-ta.
  2. Basoko muño guzietatik eldu dira mausariak;

Yaube’ren ezpatak buru batetik besteraño luŕaldea iresten dulako;

ta igespiderik ez da iñorentzat.

  1. Garia ereinda, txokoŕak biltzen ditute;

alpeŕik nekatu dira. Uztak âlkez bete ditu; ainbestekoa bait-da Yaube’ren sumiña!

  1. Ara zer dion Yaube’k yarauntsiari erasoka ari diran nere eŕi Ixrael’i eman diodan nere auzoko gaiztoei buruz:

Ara! erauziko ditut beren luŕetik, eta Yuda’ren etxea ere ayen erditik idokiko dut.

  1. Bañan erauzi ondoren, beŕiro eŕuki izango natzaye, ta nor bere yarauntsiko aloŕera biuŕtuko dut.
  2. Eta Baal’en izenez zin egitea nere eŕiari irakatsi diotenez, nere izenez, «Ala Yaube bizia!» esanez, zin egiten irakasten ba’diote, beŕiro yaŕiak izango dira nere eŕiaren erdian.
  3. Bañan, entzun nai ez ba’dute, «eŕi au erauzi, iraitzi, ta suntsituko dut» —dio Yaube’k.

 


 

13

Geŕikoarena

  1. Yaube onela mintzatu zait: «Zoaz liñozko geŕiko bat erostera, ta urtara saŕtzeke zure geŕuntzean yantzi ezazu».*
  2. Yaube’ren itzaren arauz, geŕikoa erosi ta geŕian lotu nun.
  3. Ordun Yaube’k itz egin eta esan zidan:
  4. «Erosi ta geŕian duzun geŕikoa aŕturik, yaiki ta zoaz Euparate’ra, ta ango aŕtzulo batean izkutu ezazu».
  5. Yoanda, beraz, Euparate ondoan, Yaube’k agindu zidanez, geŕikoa izkutatu nun.
  6. Ta egun askoren buruan, Yaube’k esan zidan: «Yaiki ta

zoaz Euparate’ra, ta aŕtu ezazu nere aginduz an izkutatu duzun geŕikoa».

  1. Yoanda, beraz, luŕa atxuŕtu ondoren an izkutatu nun

geŕikoa aŕtu dut. Ta ara, usteldu zan, ezertarako on ez bait-zan.

  1. Ta Yaube’k itz egin ta esan zidan:
  2. «Yaube’k au dio:

Oŕela usteleraziko ditut

Yuda’ren aŕokeria ta Yerusalem’en anpuruskeria.

  1. Nere itzak entzun beaŕean, bere biotzeko isiz ibilita, yainko aŕotzak yaurestera eta ayei makuŕtzera yoan dan eŕi gaizto au,
  2. ezertarako ez dan geŕiko ori bezela geldituko da. Giza-geŕiari geŕikoa lotzen zayon bezela, Ixrael’en etxe osoa ta Yuda’ren etxe osoa Niri lotu nizkion —dio Yaube’k— nere eŕi, izen, dedu ta iľaŕainbidea zeitezan;

ta ez dute entzun nai izan.»

Zaragiena

  1. Itzok, beraz, esazkiezu:

Ixrael’go Yainko Yaube’k ara zer dion: Ayek yardetsiko dizute: «Ez-ote genekin zaragiak oro ardoz bete beaŕak zirala?»

  1. Ta zuk dasayekezu: Ala dio Yaube’k:

Ordikeriz beteko ditut luŕalde ontako gizaki guziak, Dabid’en aulkian esertzen diranak, apaiz ta igaŕleak eta Yerusalem’go lagunak oro.

  1. Ta sakabanatuko ditut, eta

bata bestearengandik, semeak gurasoengandik bereiziko ditut —dio Yaube’k—.

Ez dut asketsiko, ez naiz samuŕtuko;

eŕuki gabe suntsituko ditut. *

Akaŕ eta zema

  1. Entzun!, ezaŕi belaŕia, ez aŕopuztu! Yaube mintzatu bait-da.
  2. Goretsazute zuen Yainko Yaube, iľunaldia etoŕi baño len, zuen oñek mendi itzaltsuetan tupust-egin baño len; itxoiten duzuten argia erio-itzal ta iľunbe Yaube’k biuŕtu ta gau beltz egin baño len.
  3. Au entzun nai ez ba’duzute, ostenduko naiz zuen anpuruskeriagatik negaŕ egiteko ta malkoak zuŕustan ixurtzeko;

Yakob’en artaldea atxiľo eramana izango da-ta.

  1. Esayezu eŕegeri ta eŕegemeari:

Yeitxi zaitezte apalik; zuen dedu-buruntza, burutik erori zaizue-ta.

  1. Itxiak dira egoaldeko iriak, eta iñork ez ditu irikitzen;

Yuda osoa eramana izan da; atzeŕira eramana osorik.

  1. Yaso begiak eta ikusi ipaŕaldetik datozen oriek. Non da zuri emandako artaldea?

Non zure ardi edeŕak?

  1. Zer diokezu auŕkez-auŕke ditukezunean, zure yabe ta nagusi daitezan bidea, zeroŕek irakatsi diezunez-gero?

Erdimiñez bezela ez ote-zaudeke?

  1. Ta zure baitan ba’diozu: «Nondik niri guziok?» Ara!, zure ogentzaŕengatik, gonak gora ta ortotsik gelditu zera.
  2. Beltza danak bere mintza zuritu edo katamotzak bere laŕu nabaŕa aldatu ote-dezake? Zuek ere, gaitzean oituak zeratenok, on egin al-izango duzute?
  3. Nik baŕeyatu ditut, etzeko aize-erauntsian agotzak baŕeyatzen diran bezela.
  4. Ori da zure izangoa —dio Yaube’k—-, Ori Nik zuretzat neuŕtutako ordaña.
  5. Nitzaz ântzita zure ustea gezuŕean ipiñi duzunez-gero, zure auŕpegiruntz gonak garbailduko dizkizut, zure lotsariak agirian yaŕtzeko.
  6. Zure etoikeriak, zure iŕintziak, zure zantaŕkeriak, mendi ta landan egin dituzun likiskeri izugaŕiak, ikusita nago.

Zure zori txaŕa Yerusalem!!

Zikiña zera! Noiz arte oŕela?

 

14

  1. Yaube’k Yeremi’ri legoŕtean egindako itzaldia.
  2. Yuda negaŕez dago; aren ateak negaŕez, luŕean iľunik eroriak;

Yerusalem’en gaŕaxia gora doa.

  1. Aundizkiek beren moŕoyak urzun dagoŕzte, ta auek urtegietara elduta, ura idorotzeke suil utsekin itzultzen dira, ta lotsaz beterik auŕpegia estaltzen dute.
  2. Euri-ezagatik luŕa zail dala-ta, nekazariek lotsatuta auŕpegia estaltzen dute.
  3. Oreiñak ere laŕean erdituta,

umea an uzten du, belaŕik ez dalako.

  1. Basastoak, eguratsa erensugeak bezela uŕupatzen, mendigañetan betiľunik daude, belaŕik ez da-ta.
  2. Yaube!, gure ogenak gure auŕka dirala ere, zure Izenarengatik bederen eŕuki zakizkigu; ugaldu bait-dira gure biuŕkeriak, uts egin dizugu.
  3. Ixrael’en itxarobide ta laŕialdian yareiľea zeran Ori!, zergatik zaude luŕalde ontan aŕotz bat bezela, kapaŕa gauerako edatzen dun bidezti bat bezela?
  4. Zergatik zaude oŕ sorayotuta bezela, ezin garaitu daiteken gudari bat bezela? Gure artean zera ala ere, Yaube!, ta zure Izenez ezagunak gera: ez gaitzazu utzi!!
  5. Ara zer dion Yaube’k eŕi onetzaz:

Atsegin zaye oŕ-andik * ibiltzea, oin-geldirik gabe; argatik Yaube’k ez ditu nai;

ta ayen gaiztakeriaz oroiturik ogen-ordaña ayei emateko erabakita dago.

  1. Yaube’k esan dit:

«Ez egin Niri otoirik eŕi onen alde!

  1. Baru ba’legite, ez nituke ayen eskariak entzungo; eŕopa ta minhak eskeñi ba’lizkidate, gogarako ez litzaizkidake;

ezpataz, gosetez, ta izuŕitez suntsitu nai ditudalako».

  1. Ta nik yardetsi diot:

Otoil, Yaube Yauna! Begira!

Igaŕleak darasayete:

Ez duzute ezpatarik ikusiko, ez goserik: aitzitik ere egizko pakea damaizuet luŕalde ontan.»

  1. Ta Yaube’k esan dit:

«Gezuŕez ari dira igaŕle oriek, nere Izenean mintzatuz; ez ditut Nik bidali, ez diet geznarik eman, ez itzik egin;

ikuspen aizunak, asmakeri utsak, beren biotzeko iruzuŕak iragaŕtzen dizkizuete.»

  1. Argatik —dio Yaube’k—

Nik bidaliak izateke, nere izenez mintzatzen, ta «ez da luŕalde ontan ezpatarik, ez goserik izango» darasaten igaŕle oriek ezpataz ta gosez ilko dira.

  1. Ta ala mintzo zazkion eŕiko lagunen iľotzak eta berayen emazte-seme-alabaenak

Yerusalem’go bidêtan gosez ta ezpataz yaurtita dauntzake, ta iñork ez ditu eortziko. Egin duten gaitza orela biuŕtuko diet.

  1. Esayezu au ere:

Nere begiak negaŕez urtzen doaz gau ta eguu taigabe, nere eŕiko alaba gaztea loŕaldi miñean, ta itxesa izugaŕian erortzear dalako.

  1. Landara ezkero, ara ezpataz saŕaskituak;

irira ezkero, ara gose-oñazeak; igaŕle ta apaizak eramanak dira ez dazaguten luŕalde batera.

  1. Yuda erabat iraitzi al-duzu?

Zure gogoak Sion iguin ote-du?

Zergatik yotzen gaituzu, sendabiderik gabe?

Gentzaren zai geunden, ta gentzarik ez; sandakuntzaren zai, ta ara loŕaldia.

  1. Ba-dakusagu, Yaube, gure gaiztakeria, gure arbasoen zitalkeria;

zure auŕka ogen egin dugu.

  1. Zure Izenaren edeŕagatik!

ez gaitzazu zapuztu, ez utzi itzaltzen zure yauralkiaren aintza. Gogoratu ta ez utzi * usteltzen gurekin duzun Ituna.

  1. Atzeŕiko sasi-yainkoetan bai al-dago euria eman dezakenik?

Euria odeyek berenez bidaliko ote-digute?

Zuregan dago gure ustea;

ori egitea Zuri dagokizu-ta.

 

15

  1. Yaube’k esan dit:

«Moxe ta Samuel auŕkeztuko ba’litzazkit ere, ez leiteke nere biotza eŕi ontara itzuliko.

Yaurti itzazu nere auŕeandik; asagotu bekizkit!»

  1. «Nora goazke» galdetzen ba’dizute, ara zer dion Yaube’k: «Esayezu, eriotzarakoa, eriotzara;

ezpatarakoa, ezpatara; goseterakoa, gosetera; ta atxiľotegirakoa, atxiľotegira.

  1. Lautariko gaitzak igoŕiko dizkiet, dio Yaube’k: il ditzan ezpata, laŕutu ditzaten zakuŕak; uŕatu ta irentsi ditzaten, sai ta basapiztiak.
  2. Ta Ezeki’ren seme Manase’k, Yuda’ko eŕegek, * Yerusalem’en egindako gaiztakeriengatik,

luŕeko eŕi guziei emango dizkiet, yaŕosiak izateko.

  1. Nor eŕuki izango zaizu, Yerusalem?

Nor dukezu saminkide?

Nor zureganatuko da pake-aguŕez?

  1. Zapuztu nauzu —dio Yaube’k— gibelatu zatzait;

ta Nik nere eskua edatuko dut zu galtzeko; eŕuki izateaz aspeŕtuta bait-nago.

  1. Sardez sakabanatuko ditut luŕaldeko atêtatik; nere eŕia semerik gabe utzi ta galduko dut; beren bidetatik itzultzen ez dira-ta.
  2. Aren lagunak itxasondaŕek baño geyago izango dira; gaztediaren auŕka saŕaskitzaľea igoŕiko diet eguerdian, ta axanpa ta izua gañera eratoŕiko dizkiet itxumustuan.
  3. Seme askoren ama, akituta dago, ta azken arnasa egiteko;

arentzat eguzkia egunez etzan da;

lotsaz dago, âlketuta oso.

Zinkuriñez

  1. Ene ama!, nere zori txaŕa! * liskaŕez ta lipiztaz emen bizitzeko, argitara ekaŕi bait-niñuzun!

Maiľegurik ez aŕtu, ez emanda ere, guziek biraokatzen naute!!»

  1. «Ala ere, —dio Yaube’k—: Nik sendotu ta onez aterako zaitut. Nik eratoŕita etsaya loŕaldian ta egun gaitzetan aŕenez elduko zaizu, noski.

15.1 — Ba-dakizu!!

  1. Autsiko ote-da burnia, * ipaŕ-burnia, ta burnioria?
  2. Zure ogenengatik zure mugapeko ondasun ta altxoŕak oro aŕaparien aukeran utziko ditut,
  3. ez dazaguzun luŕalde batera eramanak daitezan; nere aseŕea zuek eŕetzeko gertua bait-dago.»
  4. 2 —Yaube! Nitzaz oroitu ta ayola zaitez, etsayen lepotik apendu nazazu;

ez nazazu zure egonaŕiarengatik iltzear utzi; gomazu Zuregatik gerenduta nagola.

  1. Zure itzak niregana orduko, azkuŕitzat ditut, eta berak dira nere poz ta atsegiña;

zure izena nire alde dago-ta, Yainko Yaube Sabaoť!

  1. Ez naiz atsegin-biľa nausarien erausietan nâsi;

Zure eskuari atxikita bereiz eseri oi naiz; zepaz bete nauzulako.

  1. Zergatik ez du amairik nere samiñak, eta ez da osabiderik nere zauri zitalarentzat? Lats atzipekor bat bezelako ote-zera Zu? beaŕena danean uts dagin ura bezelakoa ote?
  2. Argatik, dio Yaube’k:

Niregana biuŕtu nai ba’dezu Nik eratoŕiko zaitut, eta nere auŕean zaudeke. Gurena zieŕtik bakantzen ba’duzu, nire aotzat izango zaitut; ayek zuregana biuŕtuko dira, ez zu ayengana.

  1. Ta burniorizko esi sendotzat yaŕiko zaitut nere eŕia yagoteko. Guda dagizukete; bañan ez zazkizu garaituko, zu yagon ta yareiteko, zurekin bait-nagoke —dio Yaube’k—.
  2. Nik yareingo zaitut gaiztagiñen eskutik, eta altsuen besotik yagongo zaitut.

 

16

Bakaŕ-bizitza

  1. Yaube’k itz egin eta esan dit:
  2. «Ez aŕtu emazterik, eta ez izan seme-alabarik toki ontan.
  3. Alabañan, toki ontan yayo liraken seme-alabei buruz, ta luŕalde ontan argitara lekazketen amaei ta erneko lituketen aitaei buruz, ara zer dion Yaube’k:
  4. Eri gaitzez ilko dira iľetarik eta eortzlerik gabe, ta simauŕa bezela, luŕ gañean dauntzake ezpatak eta goseak yota; eta ayen iľotzak egazti ta pistien yanaria izango dira.»
  5. Onela mintzo bait-da Yaube:

«Ez saŕtu iľaren etxean, samin-aguŕ ta siratsa angoei emateko nere adei, eŕuki ta kupida

eŕi ontatik kendu ditudalako.

  1. Txiki ta aundiak ilko dira luŕalde ontan, ta ez da ayentzat eortzerik, ez malkorik, ez kaŕamistarik, ez eta iľe-mozterik izango. *
  2. Iñork ez du ayekin il-ogia yango ildakoaz samiña beretaŕei arintzeko, eta aita edo ama zanarengatik urgaitz-ontzia iñork ez damayeke.
  3. Ez saŕtu iľen zautako etxera, angoekin yan-edaten esertzeko.
  1. Ara, ba, zer dion Ixrael’en Yainko Yaube Sabaot’ek: Emen, zuen egunetan ta zeron begietan isiľeraziko ditut poz-santzo ta lekayo guziak, senaŕ beŕien abestiak, eta emazte beŕienak oro.
  2. Guziok eŕi oni iragaŕtzean, esango dizute: «Zergatik diragaŕkigu Yaube’k zori gaitz goŕi ori? Zein da gure ogena? Zertan uts egin diogu gure Yainko Yaube’ri»?
  3. Ta zuk yardetsiko duzu:

Zuen arbasoek dio Yaube’kalde bat Ni utzita, yainko aŕotzengana yo ta ayen moŕoi eginda, yauretsi zitutelako;

Ni utzi niñuten, ta nere legea ez zuten bete.

  1. Ta zuek, zuen arbasoek baño okeŕago ibili zerate, nor bere biotz gaiztoak zeramanez sayestuta, Niri entzun nai gabe.
  2. Luŕ ontatik, beraz, iraitziko zaituzt zuei ta zuen arbasoei ezaguna ez zitzayen luŕ batera;

ta bertan yainko aŕotzen moŕoitzat biziko zerate gau ta egun; ez natzaizue eŕuki izango-ta.

Puxka batzu

  1. Ala ere, dio Yaube’kdatozan egunetan ez da esango: «Ala Yainko bizia!

Ixrael’en semeak Aigito’tik atera zituna»;

  1. esango da, beŕiz: «Ala Yaube bizia!

Ixrael’go semeak ipaŕaldetik eta sakabanaturik ziran alde guzietatik itzuli dituna.» Ayen arbasoei eman nien luŕera.

biuŕtuko ditut-eta.

  1. Aŕantzale asko bidaliko dizkiet dio Yaube’k, eta atzemango ditute; gero eiztariak asko, eta eizatuko ditute, mendi muño ta aŕtzulo guzietatik.
  2. Izan ere ayen bide guziak nere begietan daude; uŕats bat ere ez zait begietandik itzurtzen, ez eta ayen gaiztakeria estalirik gelditzen.
  3. Lenbizi bi alako ordaña biuŕtuko diet ayen ogen ta gaiztakeriengatik, nere luŕa naŕiotu ta nere yarauntsia beren eidolen iľotzez ta beren zantaŕkeriz bete dute-ta.
  4. Nere indaŕ, babes, ta egun txaŕetako gorkua zeran Yaube!, eŕiak Zuregana

datozke luŕ azkenetatik esaka:

«Gezuŕa izan da, noski, gure arbasoek zeukatena, ezertarako ez diran uskeri utsa.»

  1. Gizonak beretzat Yainkoak egin al-ditzake? Alakoak ez lirake yainko!!!
  2. Ara, beraz! nere eskuaren indaŕa ezaguneraziko diet; bai!, erakutsiko diet, eta nere Izena, Yaube dala, yakingo dute.

 

17

  1. Burnizko eztenez idatzita dago Yuda’ren ogena

ta ayen biotzeko olean ta opaŕien adaŕetan istaŕizko mokoz xakituta.

  1. Zuen semêtan ere bizi bait-da mendigañetako ayen opaŕi, axera ta oyanen oroipena.
  2. Ogen oriengatik, nere mendian ta landan dituzun on, altxoŕ ta bamotak oro aŕapakarien aukeran utziko ditut zure mugape osoan.
  3. Erantziko dizut Nik emana zeneukan yarauntsia, ta ez dazaguzun luŕaldean zure etsayen yopu utziko zaitut;

nere aseŕearen gaŕa, zuek piztuta, beti eŕetzen dagoke-ta.

Zuhuŕ-itzak

  1. Ara Yaube’k zer dion:

Biraogaŕi bego gizongan ustea dun gizona, * bere indaŕa aragiari daskayona, ta biotza Yaube’rengandik uŕun daukana.

  1. Landan oŕea antzo bait-dagoke, ona uŕbiltzen ikusteke, iñor bizi ez dan etze kiskaliko gatzu-luŕean bizirik.
  2. Zori ontsua, beŕiz, bere ustea Yaube’rengan duna ta Yaube bakaŕik itxarokizuna zayon gizona!
  3. Alakoxea da ur egian landatutako zugatza; ur ondoan eŕoak ditula, berotea eldutakoan, arentzat kezkarik ez. Oŕi mardulez yantzita, ez da urte legoŕetan ere belduŕ izango, ta arnaririk gabe ez da geldituko.
  4. Ozkume da giza-biotza, ta okeŕ alaena; nork ezagun dezake? *
  5. Ni Yaube Au, naiz biotzen ikeŕle ta baŕnekoen azteŕtzaľea,

nori bere bidêtan bere yardunbidez irabazi duna emateko.

  1. Epeŕak, eŕun ez ditun araultzak txitatzen ditu; alakoxea da ondasunak bide gabez bildu dituna; bere egunen erdian utzi beaŕko ditu ta azkenean ageri da aren ergelkeria.

 

Igaŕle-Otoitza

  1. Aintza-aulki garaya, gure toki deuna asieratik,
  2. Yaube, Ixrael’en itxarokizuna!

Utzi zaituten guziak âlketuak izango dira; sayestu zazkizunak luŕean idatziak: ur bizien ituŕi Yaube utzi dute-ta.

  1. Senda nazazu, Yaube, ta sendatuko naiz; gaizkatu nazazu; gure iľaŕainbidea Zu zera-ta.
  2. Ikus!, zer desaidaten:

«Non da Yaube’ren itza? Betoŕ orain.»

  1. Ni ez naiz uzkuŕtu zure agindupean, ene Artzai, eta ez dut itxes-eguna opa izan; eta ba-dakizu nere aotik irten dana;

zure auŕean irten da-ta.

  1. Ez izan niretzat galgaŕi, egun txaŕeko itxaroa zatzazkidan Ori.
  2. Nere yazaŕleak lotsa bitez;

ni, beŕiz, ez nadiľa lotsa izan;

izu bitez ayek; ni, beŕiz ez nadiľa ikaratu;

egun txaŕa eratoŕkiezu, ta bein ta beŕiz yo itzazu.

Larunbataz

  1. Yaube’k esan dit: Zoaz eŕiko semên atean, Yuda’ko eŕegên saŕ-irteneko atean, ta Yerusalem’go ate guzietan auŕkezturik,
  2. esayezu: Entzun Yaube’ren itza,

Yuda’ko eŕegeak, Yuda osoa, ta ate auetatik saŕtzen zeraten Yerusalem’go seme guziak.

  1. Ara zer dion Yaube’k:

Egon zeron biziaren ernai, zamarik larunbatean ez eroateko, * ta Yerusalem’go atetatik ez saŕtzeko.

  1. Larunbatean zure etxetik zamarik ez atera;

ez egin lanik bat ere;

yagon, ostera, larunbata, zuen arbasoei agindu nienez.

  1. Ayek ez zuten entzun, ez belaŕia ezaŕi nai izan; aitzitik, ere,

ez entzuteko, ta ataŕaldia ez aŕtzeko, beren lepoa gogoŕtu zuten.

  1. Nere agindua entzunda, iri ontako atetatik larunbatean zamarik ekaŕtzeke ta lanik egiteke larunbata deunesten ba’duzute —dio Yaube’k—,
  2. iri ontako atetatik guŕdiz ta zaldiz saŕtuko dira Dabid’en aulkian eseriko diranak: eŕege ta nagusiak, Yuda’ko gizonak eta Yerusalem’goak; eta iñoiz ere ez dira iri ontan egoiliaŕak peituko.
  3. Ta Yuda’ko irietatik, Yerusalem’go aldirietatik, Benyamin’dik, Beteŕi’tik, Goyeŕi’tik eta Negeb’etik ba-datozke Yaube’ren etxera, eŕopa ta arakeyak, minha ta luŕingayak ekaŕiz, eskeŕ-oneko aitoŕtza egiteko.
  4. Baña Niri entzun beaŕean, nere larunbata deunesten ez ba’duzute, ta larunbatetan zama eroaten

ta Yerusalem’go atetatik saŕtuz ba’zabiltzate, ango atetan sua piztuko dut Yerusalem’go yauregiak eŕetzeko, ta su ori ez da itzaliko.

 

 

18

Eltzegiľearena

  1. Yaube’k Yeremi’ri itz  egin eta esan zion:
  2. «Yaiki ta zoaz buztin-olara; ta an adiraziko dizkizut nere itzak».
  3. Yeitxi nintzan, ba, buztin-olara, ta ara buztinlaria lanean ari zan birataľuz.
  4. Zegin ontzia eskuan apuŕtu zitzayolarik, gizonak buztin ua aŕtu ta beste ontzi bat zirudionez egin zun.
  5. Orduan Yaube’k itz egin ta esan zidan:
  6. «Buztinlari oŕek bezela,ezin egin ote-dut Nik zuei buruz, Ixrael’go etxea!!—dio Yaube’k.

Bai beintzat! Buztinlariaren eskuan buztiña bezela, zu ere

Ixrael’go etxea, nere eskuan zaude.

  1. Noizpait enda naiz yaureŕi bat erauzi, apuŕtu ta poŕokatzera erabakita nagolarik,
  2. alako eŕia bere ogenetatik aldentzen da, ta orduan egin nai nion gaitzaz garbai izaten naiz.
  3. Noizpait, ostera, enda edo yaureŕi bat eraiki ta landatzera erabakita nagolarik,

  1. alako eŕiak, nere mintzoa entzun nai ezik, nere begietan txaŕa dana egiten du, ta orduan egin nai nion onaz garbai izaten naiz.
  2. Orain, beraz, Yuda’ko gizonei ta Yerusalem’goei esayezu:

Ara zer dion Yaube’k:

Ots! elkaitz bat

zuen auŕka gertutzen ari naiz, asmo bat zuen auŕka gogoan darabilt.

Zuetako bakoitzak bere bide okeŕetik alde egin ta bere yardunbidea zuzen beza.

  1. Baña diote: «Alpeŕik zabiltz!! gogoak garamazkenera yoko dugu, gure biotz gaiztoaren arauz diarduguke.»
  2. Argatik dio Yaube’k: Galde egiezute eŕiei ikusi ote-duten gaiztakeririk

Ixrael’go neskak egindakoak bezin itsusirik.

  1. Liban’go eluŕa peituko ote-da landako aŕkaitzetan? Aituko ote-dira uŕundik datozan ur bizl ozkiŕiak?
  2. Nere eŕia, beŕiz, Nitzaz ântzita, ezer ez dana luŕinkatzen tupustaka doa aren bidetatik, antziñeko bidetatik oinkatuak ez diran zirkuetara eramana.
  3. Aren luŕaldea etze nausagaŕi biuŕtu da, ta andik igarotzean buruñoka *

aŕitzen dira guziak.

  1. Soŕtaldeko aizeak bezela etsayen auŕean sakabanatuko ditut, eta itxes-egunean gaŕondoa erakutsiko diet ez auŕpegia.

 

Yeremi’ren auŕka

  1. «Zatozte esan duteYeremi’ren auŕka zimaŕkuntzeko; ez bait-da apaizetan legea, ez eta yakintsuetan onua edo igaŕletan (Yaube’ren) itza itzaliko. Zatozte: mingañez zaurtuko dugu, * aren itzaldiei belaŕia ezaŕtzeke.»
  2. Begira nazazu, Yaube!!

Entzun nere yazaŕlen erasanak!

  1. Egindako onaren ordañez gaitz egin beaŕ-ote? bizia niri kendu nairik, zuloa atxuŕtu dute-ta. Oroi zaitez nola ibili naizan zure auŕean ayen alde otoika, ayen gañetik zure aseŕea asagotzeko.
  1. Utzi ayen semeak gose, ta ezpatari egotzi izkiezu! Ayen emaztek . seme-senaŕak gal bitzate, senaŕak izuŕiz ta semeak gudan ezpataz il zazkielarik.
  2. Entzun bitez gaŕaxiak ayen etxetatik irteten, iskiľudun osteak sostean zeneratozkiekenean; ni atzemateko zuloa luŕean atxuŕtu

ta nere oñentzat izkutuan xedeba yaŕi dute-ta.

  1. Yaube!, zuk ba-dakizu ni iltzeko duten asmoa; ayen gaiztakeriaz ez eŕuki, ez ezaba zure begietandik ayen ogena;

aburikatu beitez zure auŕean: ekin ayen auŕka aseŕealdian.

 

19

Korkoiľena

  1. Ara, Yaube’k zer dion; Zoaz ta erosazu buztiñezko ardo-korkoil bat, eta eŕiko ta apaizetako zâŕekin.
  2. Enon’en semearen aranera, eltzegiñen ate-ondora irten zaitez; ta an aldaŕikatuko dituzu esango dizkizudan itzak:
  1. «Entzun Yaube’ren itza diokezuYuda’ko eŕege ta Yerusalem’go egoiliaŕak! Ara, ba, nola mintzo dan Ixrael’go Yainko Yaube. Ots! Toki onen gañera ekaŕtzeko naiz dantzuken belaŕiak dardaraziko ditun elkaitz bat.
  2. Izan ere, alde bat utzi naute;

toki au aŕotzei eman diete;

ez ayei ez ayen arbasoei,

ez eta Yuda’ko eŕegêi len ezagunak ez zitzazkien yainko aŕotzei luŕinketak eskeñi dizkiete, ta ogengabeko odolez toki au bete dute.

  1. Baal’en aintzarako bamotak eraiki ditute, beren umeak Baal’i oparitzat surtan eskeintzeko. * Bein ere ez nien Nik alakorik agindu, otu ere iñoiz alakorik ez zitzaidan otu.
  2. Oŕegatik dio Yaube’kdatozken egunetan toki onen izena Topet ez da izango, ez eta Ben-Enon aran ere;

Saŕaski-aran baño.

  1. Toki ontan suntsituko dut Yuda ta Yerusalem’en burupidea; ta ezpataz eroraziko ditut etsayen auŕean bizia kendu nai dietenen eskuz.

Ta ayen iľotzak egaztiei ta luŕeko pistiei yanaritzat emango dizkiet.

  1. Iri au galenbide ta nausagaŕi utziko dut, ta emendik igarotzean, guziak aren ausiabaŕtzaz nausaka aŕituko dira.
  2. Seme-alabaen aragia yaneraziko diet, eta nork bere adiskidearen aragia yango du, aren etsayek eta bizia kendu nai dietenek yaŕiko duten laŕialdi goŕian.»
  3. Gero zuekin yoandako gizonen aurean korkoiľa puskatuz esango duzu:
  4. Ara zer dion Yaube Sabaot’ek.

Nik iri ta eŕi au puskatuko ditut, buztin-eltze bat puskatzen dan bezela, iñork ezin antolatu duken añean;

ta eorzteko beste tokirik ezean,

Topet’en eortziak izango dira.

  1. Oŕela egingo diot toki oni, ta emengo egoiliaŕei, ta iri au Topet bezela * utziko dut dio Yaube’k.
  2. Yerusalem’go etxeak, Yuda’ko eŕegên yauregiak, Topet tokia bezain loi geldituko dira;

ta berebat goyengoan izaŕ guziei luŕinketak eta yainko aŕotzei ixurketak egin zizkietenen etxeak oro.

  1. Aldaŕi au Yaube’ren aginduz Topet’en egindakoan, Yeremi’k, andik itzulita, Yaube’ ren etxeko aldabean eŕi osoari esan zion:
  2. «Ara zer dion Ixrael’ go Yainko Yaube Sabaot’ek: «Ots!!, iri onen ta dagozkion iri guzien gañera daratozket aren auŕka iragaŕi ditudan gaitz guziak; nere itzak ez entzuteko beren lepoa gogoŕtu dute-ta».

 

 

20

Yeremi atzi!!

  1. Emer’en seme ta Yaube’ren etxeko buru Paxur apaizak Yeremi igaŕketa auek egiten entzundakoan,
  2. yo ta Benyamin’en goiko atalondoan zegon atxiľotegian itxi zun.
  3. Biaramuneko argi-asgoŕian andik atera zun, ta Yeremi’k esan zion: Yaube’rentzat zure izena ez da izango Paxur, Magor-Misabib baizik; *

 

  1. au bait-dio Yaube’k:

Saŕakiopean yaŕiko zaitut, bai zu, bai eta zure adiskide guziak ere;

auek etsayen ezpataz eroriko dira, ta zure begiok ori dakuskete.

Yuda osoa Babilon’go eŕegeri eskuratuko diot, eta Babilon’a daramazke, ta ayotzez yoko ditu.

  1. Iri ontako ondasun, eraikin ta opagaŕi guziak eta Yuda’ko altxoŕak oro etsayen eskuetara daratozket, eta aŕapaka yaso ta Babilon’era daramazkete.
  2. Zu, Paxur ori, ta zure etxeko guziok Babilon’a atxiľo eramanak eta an il ta eortziak izango zerate, gezuŕa iragaŕtzen zenien zure adiskide guziekin.

 

Adiaka

  1. Atzipetu nauzu, Yaube, ta liľuratu naiz; * ni baño azkaŕagoa zera, ta garaitu zatzazkit. Egun oro irainpean nago; guziek nausatzen naute.
  2. Mintzo naizen bakoitzean datozkien indaŕkeri ta itxesa deadaŕez aldaŕikatzen dizkiet; eta Yaube’ren itzak geren ta iraiñak gañera dakazkit egun oro.
  3. Ez naiz Artzaz oroituko beŕiz, —esan dut— ez eta Aren izenean mintzatuko.

Ezuŕetarañoko sua bezela nere biotzak * zirakin, ta yasan eziñik, aspeŕtuta nago.

  1. «Gogoŕ oŕi!, saiatu dezagun!!» goŕotoz nitzaz zion eŕiaren erasi izugaŕiak entzuten bait-nitun: nere adiskideak berak ataizean zeuden zer edo zertan uts egiten ote nunik. «Uts egiten ba’du, garaituko gatzazkio ta apenduko gera oŕetzaz». —zioten.
  2. Yaube nirekin dago, ordea, gudari azkaŕ antzo; nire yazaŕlek tupust egingo dute ta ez naute azpiratuko; alkez beteko dira, zuŕki ibili ez diralako; ta ayen gerena ez da iñoiz itzaliko.
  3. Zindoa azteŕtzen ta biotz ta giltzuŕunak ikeŕtzen dituzun Yaube Sabaot!

Ikusiko dut, noski, ayen lepotik aŕtuko duzun apena, zure eskuetan nere auzia utzi dudanez-

  1. Yaube’ri eresiozute, Yaube goretsazute,[-gero.

gaixo onen bizia yagon bait-du gaiztoen eskutik.

  1. Gaiztetsia bedi yayo nintzan eguna;

ez bedi onetsia amak egin niñun eguna!

  1. Gaiztetsi bedi: «Seme bat yayo zaizu» esanez * nere aitari poz eman ziona!!
  2. Izan bedi alakoa, Yaube’k garbairik gabe abaŕikatuko ditun irien antzekoa! * gaŕaxiak goizean, ta oŕobiak eguerdian adi bitza,
  3. amasabelean il ez niñulako.

Orduan nere ama iľobi izan zitzaidaken eta aren sabelean yagona egongo nitzake beti!!

  1. Zergatik, ba, irten nintzan amasabeletik? Nere egunak âlkez aitzen ikusi, eta dordo ta miña ezaguteko-ote?

 

21

Sedeki’ri

  1. Yaube’k Yeremi’ri egindako itza, Sedeki eŕegek Paxur, Melki’ren semea, ta Soponi, Maasi apaizaren semea, Yeremi’rengana bidali zitunean ari esateko:
  2. Mintzo zaitez Yaube’rekin gure alde; Babilon’go eŕege Nabukodonosor’ek erasotzen gaitu-ta. Apika Yaube’k gure alde bere alatz aundi guziak beŕituko ditu, ta etsaya aldenduko zaigu. *
  3. Yeremi’k yardetsi zien: Esayozute Sedeki’ri:
  4. Au dio Ixrael’go Yainko Yaube’k: Begira!! Babilon’go eŕege ta kaldaitaŕen auŕka ari diran zuen gudalosteak Nik itzuleraziko ditut, eta iri onen erdian bilduko.
  5. Ta zuen auŕka buŕukatuko naiz aseŕez, sumiñez ta zepa goŕiz nere esku ta beso indaŕtsuak erabiliaz.
  6. Iri ontako gizakume ta abereak yoko ditut, eta izuŕiz ilko dira.
  7. Gero dio Yaube’k— Sedeki, Yuda’ko eŕege,aren moŕoyak, eta iri ontan izuŕitik, ezpatatik eta gosetik itzuriak Babilon’go eŕegeren ta bizia kendu nai zietenen eskuetan utziko ditut; eta, berak ezpataz yoko ditu iñori asketsi gabe ta iñortaz kupira ta eŕuki izan gabe.
  8. Esayozu, gañera eŕi oni: Au dio Yaube’k: Begira! Auŕean yaŕtzen dizkizuet bizirako bidea ta eriotzarakoa.
  9. Iri ontan geldituko dana, ezpataz, gosez edo izuŕiz ilko da; ertsatzen zaituzten kaldaitaŕetara lirtekena, ostera, biziko da, ta bere bizia aŕapakintzat izango du.
  10. Izan ere, iri onen kalterako, ez noski onerako, itzulia dut auŕpegia dio Yaube’k— Babilon’go eŕegeri emana izango zayo, ta surtan eŕeko du.

 

Bakaldun-etxekoei

  1. Ta Yuda’ko eŕegeren etxeari esayozu:

Entzun Yaube’ren itza Dabid’en etxea;

  1. Yaube onela mintzo da:

Nori berea emayozute goizetik, eta atera gaxoak laŕutzen ditunen eskutik, zure egite okeŕengatik nere aseŕea sua bezela piztu, ta iñork itzali eziñik, izeki ez dadin.

  1. Ara!, zuregana, araneko egoiliaŕ ta zelaiko aŕkaitza zeran oŕengana, ba-noa dio Yaube’k;

«Nor yausiko zaigu gañera ta gure

etxêtara saŕtuko da?» diozutenengana.

  1. Nik zigoŕkatuko zaitut —dio Yaube'k, zure egiñei dagokienez: su emango diot zuen oyanari ta inguru guziak eŕeko ditu.

 

22

  1. Yaube’k au dio: Zoaz Yuda’ko eŕegeren etxera ta esan itzazu an itzok:
  2. Entzun Yaube’ren itza, Dabid’en yauralkian esertzen zeran Yuda’ko eŕege, ta zurekin bentzute ere bai zure moŕoyek eta ate auetatik saŕtzen dan eŕiak.
  3. Zuzen ta bidez ebatzi ezazute; atera itzazute gaxoak laŕutzen ditutenen eskutik, aŕotz, umezurtz ta alargunei kalterik ez iozute egin; ez eta ezer ebatsi, ta toki ontan ez ixuri odol ogengabea.
  4. Aginduok betetzen ba’dituzute, etxe ontako atetatik saŕtuko dira beren gurdi, zaldi ta moŕoyekin, Dabid’i yauralkian oñordekotzat daŕaizkioken eŕegeak, bai eta ayen eŕia ere.
  5. Bañan itzok entzun nai ez ba’dituzute, «Naizana naizarengatik dio Yaube’ketxe au utsik dagokela zin egin dut.»
  6. Yuda’ko eŕegeren etxeari buruz onela mintzo bait-da Yaube: Galaad eta Liban-tontoŕa bezela zera zu Niretzat, bañan etze soil iri iľekin biuŕtuko zaitut.
  7. Poŕokatzaľeak iskiľu-lanabes egokiekin zure auŕka aukeratuko ditut; eta zure eretza edeŕenak ebakiko eta surtara yaurtiko ditute.
  8. Eŕi askotako bidaztiek, iri ontan igarotzean, elkaŕi esango diote: «Zergatik ain gogoŕki zigoŕkatu du Yaube’k oŕenbesteko iria?»
  9. Ta darantzuyeke:

«Bere Yainko Yaube’ren ituna utzirik, yainko aŕotzei makuŕtu ta moŕoi egin zayelako».

Yoakaz-Selun’i

  1. Ez egin negaŕik iľengatik; * ayengatik ez atsekabetu; yoanengatik, bai, negaŕ egizute; * beren yayo-luŕaldea ez bait-dute beŕikusiko.
  1. Onela mintzo bait-da Yaube, Yuda’ko eŕege Yosi’ren seme ta aren oñordekotzat eŕege zalarik, toki ontatik irten zan Selun’i buruz:

«Ez da iñoiz itzuliko;

  1. atxiľo aramana izan dan tokian ilko da, luŕalde au beŕiro ikusteke.»

Yoakim’i

  1. Zori gaiztokoa, utsean ta saririk gabe bere uŕkoa lanerako erabiľiz, bere etxea bidegabez, ta bere mandioak okeŕpidez daraizkiña!
  2. «Etxe aundi bat, eta artan leyo aundiak eta gela zabalak niretzat egingo ditut; eta izai-olez ta margo goŕiz apainduko dut» -diona!!
  3. Izai-zurez eŕege azaldu nai ote-duzu? Zure aitak, zuzentasuna zintzo yagonez, ez ote-zun yan-edaten?

ez-ote zitzayon dana ondo irten?

  1. Gaxo ta landeŕen auzia zintzoki ebazten zitun; ta dana ondo gertatzen zitzayon.

Ori da Ni ezagutea dio Yaube’k.

  1. Zure begiak eta biotza, beŕiz, irabazteko, ogengabeko odola ixurtzeko, ta uŕkoa zapaldu ta iraintzeko baizik, ez daude zai.
  2. Argatik Yosi’ren seme ta Yuda’ko eŕege

Yoakim’i buruz, dio Yaube’k:

«Ez dute «Ene anaya! Ene aŕeba!» deadaŕez deitoratuko; iľetak ez dizkiote «Ene nagusia! Ene eŕege aintzatsua» oyuztatuz egingo.

  1. Asto batena bezela, aren iľotza eramana ta Yerusalem’dik alde yaurtia izango da!

Abeŕi gaixoa!!!

  1. Igo Liban’a ta ots egizu! Yaso oyua Basan’en!, ta deadaŕa Abarin-tontoŕean!, maite

ziñutenak oro suntsituak dira-ta.

  1. Mintzatu nintzaizun loretan zeundenean, ta «ez dut entzun nai» esan zenidan.

Gaztetanik au izan da zure bidea: nere mintzoa entzun nai ez izatea.

  1. Zure artzayak oro aizeak daramazke, ta zure limuŕtzaľeak atxiľo doazke.

Orduan zure gaiztakeri guziengatik lotsaz ta âlkez beteko zera.

  1. Liban’en bizi zeran ta kabia izayetan duzun oril Zein izango dira zure adiak!!, erdimiñez bezela, oñazetan auŕkituko zeranean!!

Yekoni’rentzat

  1. «Ala ni» —dio Yaube’kYekoni, Yuda’ko eŕege ta Yoakim’en semea, nere eskuyan eraztuntzat ba’litz ere, andik erauziko dut.
  2. Bizia kendu nai dizutenen

ta beren auŕpegiz izugaŕi zazkizun Babilon’go eŕegeren ta kaldaitaŕen eskuetara eratoŕiko zaitut.

  1. Eta zu ta bizia eman dizun ama zuen yayoteŕia ez dan lur aŕotz batera aldatuko zaituztet, eta an ilko zerate.
  2. Ta luŕ ontara biuŕtzeko biotzak bultzatzen ba’ditu ere, ez dira iñoiz biuŕtuko.
  3. Iñork euki ez dun eltze kaŕaskatu bat ote-da, beraz, oŕako Yekoni ori?

Zergatik iraitziak izan dira bera ta bere aikoak ezaguna ez zayen luŕaldera?

  1. Luŕa!, luŕa!!, luŕa!!! entzun Yaube’ren itza!
  2. Yaube’k ara zer dion:

Ziztoŕtzat, bizian poŕotzat gizon ori idatzazute; aren odolkiderik bat ere ez da Dabid’en yauraulkian Yuda’ko eŕegetzat eseriko *

 

23

Mausariak

  1. Zori txaŕa—dio Yaube’knere laŕeko ardiak galdu ta baŕeyatzen dituten artzayena!!
  2. Oŕegatik Ixrael’go Yainko Yaube’k nere eŕia laŕatzen duten artzayei dasaye: Zuek nere ardiak sakabanatu ta iraitzi dituzute, ayen ardura izan ez duzute-ta. Emen nauzute, beraz, zuen gaiztakeria dagokionez zigoŕkatzeko.
  3. Nere artaldearen ondaŕak bilduko ditut, banatuta dauden luŕalde guzietatik; ta ayen saroyetara dakazket, eta azi ta ugalduko dira.

  1. Ta laŕatu ditzaten, artzayak aukeratuko dizkiet; ez dira iñoiz ez belduŕtu, ez izutu, ez kukulduko, —dio Yaube’k—.
  2. Ba-datoz egunak —dio Yaube’k— Dabid’i soŕtu dezayodan ernemin yatoŕ bat. * Eŕege izango da, eŕege zuŕ gero, ta luŕa zuzen ta bidez yauŕiko du.
  3. Aren egunetan Yuda yareingo da, ta Ixrael belduŕik gabe biziko. Ta Aren izena, «Yaube gure zuzena» izango da.
  4. Argatik —dio Yaube’k— datozan egunetan, «Ala Yaube!, Ixrael’go semeak Aigito'tik atera zituna!!», esan beaŕean,
  5. «Ala Yaube!, Ixrael’en etxeko semeak ipaŕaldetik eta Nik banatuta neuzkan alde guzietatik itzuli dltuna!», esango da. Ta beren luŕean biziko dira.

Igaŕle zuriak

  1. Igaŕleak dirala-ta: Biotza baŕnean autsia dut; eta ezuŕ guziak ikaraz: ardoz mozkoŕtuta bezela, * Yaube’ren auŕean nago, Aren itz deunengatik.
  2. Luŕaldea gizatxaŕez kuin-kuin bait-dago, ta biraoengatik, luŕa soil ta basoko laŕeak agoŕ. Guzien uŕatsak okeŕetara doaz, eta ayen indaŕa bidegabekeria da.
  3. Bai igaŕlek, bai eta apaizek ere uts egin dute; nere etxean bertan idoro dut txaŕkeria —dio Yaube’k—.
  4. Oŕegatik bidea, laŕabide iľun izango zaye; ta bultz aŕtuta artan eroriko dira, dagokien akaŕ-urtean ikeŕtzera noakiekenean.
  5. Samari’ko igaŕletan ergelkeria ikusi dut; Baal’en izenez mintzatuz Ixrael nere eŕia bidekatu dute-ta.
  6. Yerusalem’go igaŕletan zantaŕkeriak ikusi ditut, ezkontza-loi ta gezuŕ-ontziak bait-dira, ta gaiztoak azkaŕtzen ditute gaiztakerietatik atzera ez daitezan. Nere begietan Sodoma lakoak dira guziak, Gomoŕa bezelakoak angoak oro.
  7. Argatik igaŕlei buruz

onela mintzo da Yaube Sabaot:

Yanaritzat ixen, ta edaritzat beazun damazkieket; Yerusalem’go igaŕletatik zitalkeria luŕalde osora baŕeyatu bait-da.

  1. Yaube Sabaot’ek au dio:

Oŕelako igaŕlên itzak ez entzun!;

liľuratzen zaituzte; beren biotzetik datoŕkie diotena, ez Yaube’ren aotik.

  1. Nardatzen nautenei darasayete:

«Yaube mintzatu da; pakea dukezute», ta beren biotzaren oldez dabiltzanei dasayete: «Gaitzik bat ere ez zaizue gañera etoŕlko».

  1. Nor auŕkitu da, ezperen, Yaube’ren onu-batzaŕean? Nork ikusi du?

Nork entzun du Aren itza? Nor egon zayo adi, Aren esanak aldaŕikatzeko?

19. Ara!, Yaube’ren aseŕe-oldaŕa leŕ egiteko gertua!, ta ekaitza gaiztoen burugañera zemaka.

  1. Yaube’ren aseŕea ez da atzera itzuliko, bere biotzeko asmoak bete arte; azkeneko egunetan ori dazagukezute.
  2. Igaŕleok, Nik ez ditut bidali;

beren oldez dabiltz; ez diet itzik egin;

ta beren oldez igaŕletzat mintzo dira.

  1. Nere onu-batzaŕean auŕkitu izan ba’lira, nere eŕiari nere itzak aldaŕikatu lizkiokete, ta aren bide okeŕetik eta egite txaŕetatik asagotu lukete.
  2. Urbiľean Yainko ote-naiz, uŕunean, ordea, ez? —dio Yaube’k—.
  3. Bai al-da Nik ikusi ezin alakoan izkutatu daiteken iñor ere?

Ez al-ditut Nik —dio Yaube’k— ortzi-luŕak betetzen?

  1. Entzun dut, nere izena aiphatuz, gezuŕa aldaŕikatzen ari diran igarlen leloa: «Amets bat dut! Amets bat dut!!»
  2. Noiz arte yaŕaiko dira oŕela, iruzuŕa iragaŕtzen ta beren biotzeko asmakeriak aldaŕikatzen ari diran igaŕle oriek?
  1. Uste al-dute beren iruzuŕak zabalduz nere eŕiari nere izena ântziraziko diotela, ayen arbasoek Baal-izenarengatik

nere Izena ântzi zuten bezela?

  1. Amets egin dun igaŕleak ametsa adirazi beza; ta nere itzak entzun ditunak zintzoki iragaŕi bitza. Garia ta lastoa zertarako nasi? *
  2. Nere itza ez ote-da dio Yaube’ksua bezelakoa, ta aitza apuŕtzen dun maľuaren antzekoa?
  3. Ona emen Ni, beraz, nere itzak bestêi ebasten dizkieten igaŕlen auŕka.
  4. Ona emen Ni dio Yaube’kberen mingaña legunduz «Yaube’k dio» esaka ari diran igaŕlên auŕka.
  5. Ona emen Ni dio Yaube’kgezuŕezko ametsak iragaŕi ta zabalduz, nere eŕia gezuŕ ta limuŕkeriz okeŕtzen dabiltzan igaŕlen auŕka.

Ez ditut Nik bidali; ez diet ezer agindu, on bat ere eŕi oni egin ez dioten alako gizonei dio Yaube’k.

 

Yaube’ren zama

  1. «Zein da Yaube’ren zama?» eŕiak, igaŕle, edo apaizen batek galdetzen ba’du, erantzuyozu:

«Zuek zerate zama dio Yaube’k

ta Nik iraitziko zaituzt.»

  1. Ta «Yaube’ren zama» lesaken igaŕle, apaiz edo eŕiko semea, Nik zigoŕtuko dut, bai eta aren etxea ere.
  2. Oŕa nork bere lagunari edo anayari esan beaŕ diona: «Zer erantzuten du Yaube’k?, zer dio Yaube’k?»
  3. Ez bekizue otu «Yaube’ren zama» aipatzea; norberaren zama bere itza izango bait-zayo; Yainko biziaren, gure Yainko Sabaot’en itzak zuek okeŕtzen dituzute-ta.
  4. Oŕa zer galdetu beaŕ diozun igaŕleari: «Zer erantzun dizu Yaube’k?

Zer dio Yaube’k?»

  1. «Yaube’ren zama» aiphatzen ba’duzute, ostera, Ara zer dion Yaube’k: zuei Nik

«Ez aiphatu Yaube’ren zama» agindu aŕen, zuek «Yaube’ren zama» bait-diozute,

  1. ara!, zuek, eta zuei ta zuen arbasoei eman nizuen iria ântzi ta

nere auŕeandik iraitziko,

  1. ta betiko gerenez ta iñoiz ântzi ez daiteken alkez beteak utziko zaituztet. (Emen. 20, 11.)

 

24

Piko Aleak

  1. Babilon’go eŕege Nabukodonosor’ek Yekoni, Yuda’ko eŕege ta Yoakiin’en semea, Yuda’ko nagusiak, eta Yerusalem’go arotz ta ziľaŕgiñak Babilon’era eraman zitun ondoren, Yaube’k ikuskizun au begietan yaŕi zidan: otaŕe-piko bi Yaube’ren etxe auŕean gerturik. *
  2. Otaŕe bateko pikoak on-onak ziran, uztapikoak bezeia; beste otaŕekoak, beŕiz, txaŕ-txaŕak eta yangaitzak; ain txaŕak bait-ziran. *
  3. Ta Yaube’k esan zidan: «Zer dakusazu, Yeremi?» Ta nik erantzun nion: «Pikoak; piko onak, on-oank, eta piko txaŕak, txaŕ-txaŕak eta yangaitzak; txito txaŕak bait-dira.»
  4. Orduan Yaube’k itz egin ta esan zidan:

  1. Au dio Ixrael’en Yainko Yaube’k: Piko on auek zuk bezela, Nik ere eŕuki-atsegiñez begiratuko ditut kaldaitaŕen luŕaldera emendik atxiľo irtenerazi nitun Yuda’ko semeak.
  2. Adeiberaz begiratu ta luŕ ontara itzuliko ditut; ez ditut abaŕikatuko, eraikiko bai;

ez ditut erauziko, landatuko bai.

  1. Ta biotza atonduko diet, Yaube’tzat ezagun nazaten; ta nere eŕia izango dira, ta Ni ayen Yainkoa; biotz-biotzez Niregana itzuliko dira-ta.
  2. Sedeki, Yuda’ko eŕegea ta aren aundizkiak, eta iri ontan gelditu edo Aigito’n bizi diran beste yerusalemdaŕak, ostera, piko txaŕ ta yangaitzak bezela, izango dira Neretzat.

Txito txaŕak dira-ta.

  1. Ta luŕeko eŕi guziei emango dizkiet, gaizki erabili ta yaŕosi ditzaten: ta iraitziko ditudan edonora, an izango dira geren ta galentzat, guzien nausa ta mardailpean.
  2. Ta ezpata, gosete ta izuŕia igoŕiko dizkiet gañera, zuei ta zuen arbasoei eman nizuen luŕetik zuzituta zaudeketen arte.

 

25

Babilon’en ondamendia

  1. Yosi’ren seme ta Yuda’ko eŕege Yoakim’en yaur-

aldiko urtean edo orobat dana, Babilon’go eŕege Nabukodonosor’en lenbizikoan, Yuda’ko eŕi osoaz Yeremi’ri irakatsitako,


  1. ta Yeremi’k Yuda’ko eri osoari ta Yerusalem’go guziei aldaŕikatutako iragaŕkizuna.
  2. Amon’en seme ta Yuda’ko eŕege Yosi’ren amairugaŕen urtetik onañoko urteotan ari izan naiz Yaube’k ziostana goizetik aldaŕikatzen; ta zuek ez didazute entzun nai izan.
  3. Yaube’k bere moŕoi igaŕleak mugonez bidali dizkizue; baña, zuek ez diezute entzun ez eta aditu nai ere.
  4. Itzul zaitezte esaten zizuenzuen bide okeŕetik eta egite txaŕetatik, eta gizaldiz-gizaldi biziko zerate zuei ta zuen arbasoei Yaube’k emandako luraldean. *
  5. Ez yaŕai Yainko aŕotzei, ayen auŕean ez makuŕtu moŕoitzat; ez nazazute zuen eskuek egindako sasi-yainkoz axatu; ta ez dizuet gaitzik egingo.
  6. Zuek, beŕiz, ez didazute entzun nai dio Yaube’k; aitzitik ere, zeron kalterako naŕitatu nauzute zuen eskutikako sasi-yainkoz.
  7. Oŕegatik, Yaube Sabaot oneia mintzo da: Nere itzak entzun nai ez dituzutenez gero,
  8. Nik —dio Yaube'kipaŕaldeko eŕi guziak eta ayekin Babilon’go eŕege, nere moŕoya, bildu eta eratoŕiko ditut luŕalde onen auŕka, ta emengo egoiliaŕen ta inguruko eŕi guzien auŕka; txarotu nai bait-ditut soil, nausagaŕi ta luŕ iľ betiko uzteraño.
  9. Ta ayen artetik asagotuko ditut poz-lekayo ta santzoak, ezkonbeŕien abestiak, eyotaŕien zarata ta kiriseľuen argia.
  10. Luŕalde oso au etze izugaŕi bat izango da, ta eŕi auek Babilon’go eŕegeren mendean irurogei ta amaŕ urtez daudeke.
  11. Ta irurogei ta amaŕ urteok betetakoan dio Yaube’kzigoŕtuko dut Babilon’ go eŕegeren ogena ta aren eŕiarena, Kaldai-luŕa betiko soil utzirik.
  12. Ta eŕi artan burutuko ditut aren auŕka esan ditudan itz guziak, idazti ontan esanak, eta Yeremi’k eŕi guzietaz iragaŕi dun guzia.
  13. Kaldaitaŕak ere beste eŕi askok eta eŕege aundiek menderatu ditute, noski; ta, oŕela biuŕtuko diet beren esku-lanei dagokien ordaña.

Yainkoaren aseŕea

  1. Ixrael’en Yainko Yaube onela mintzo bait-zait: «Aŕtu nere eskutik nere aseŕe-ardoko ontzia ta edozein eŕitara Nik bidalita zoazken, edanerazi ezayezu andik guziei.
  2. Ta edan ondoren ikaratu ta zoratuko dira ayen erdira igoŕiko dudan ezpataren auŕean.
  3. Orduan nik, Yaube’ren eskutik ontzia aŕtuta, edan erazi diet Yaube’k bidali niñun eŕi guziei;
  4. Yerusalem’i, Yuda’ko eŕegeri ta nagusiei, soil, txaro, nausagaŕi ta biraogaŕi, gauŕ diranez, biuŕ daitezan;
  5. Aigito’ko eŕege Parao’ri, ta aren moŕoi, nagusi ta eŕi osoari;
  6. guziei orobat; eta Uz’ko eŕege guziei, ta pilistaŕen erege guziei, Askalon’i, Gaza’ri, Akaron’i, ta enparauko Azot’i;

  1. ta Edon’i, Moab’i, Amon’ daŕei,
  2. Tir’ko eŕege guziei, Sidon’go eŕege guziei, ta itxasaindian dauden ugartetako eŕegêi,
  3. ta Dedan’i, Tema’ri, Buz’i ta luŕeko eŕi guziei,
  4. Arabi’ko eŕege guziei, ta basoan bizi diran eŕi abaŕen eŕege guziei,
  5. Zanbiri'ko eŕege guziei, Eiam’eko eŕi guziei, Madai’ko eŕi guziei,
  6. ta ipaŕaldeko eŕi guziei, uŕen naiz uŕungoei, guziei orobat; eta, ayen ondoren Xexak’

eko eŕegek artatik edango du.»

  1. Esayezu, ba: Ixrael’en Yainko Yaube Sabaot’ek au dio: Edan orditzeraño, okaztaraño, bein ere ez yaikitzeko erori arte zuen erdira igoŕiko dudan ezpataren auŕean.
  2. Ta zure eskutik ontzia edateko aŕtu nai ez ba’dute, esayezu: Ara zer dion Yaube’k: Noraezean edan beaŕko duzute!
  3. Zer, ba? Yaube’ren izenez ezaguna zan irian zigoŕaldia asi dut; eta, zuek asketsiko ote-zaituzt? Ez zaituzt asketsiko; luŕeko gizaki guzien auŕka ezpataz bait-natoŕ dio Yaube Sabaot’ek. *

 


  1. Guziok iragaŕi beaŕ dizkiezu, ta gañera esayezu: Yaube’k oŕoa dagi goitik; * bere egoitza garaitik, bere mintzoa adirazten du; bere egoitzatik oŕoaka da aseŕez, luŕeko guzien auŕka tolare-abestia abes-gai dula.
  2. Luŕ-ertzetaraño Aren buŕunba eldu da, * bizidun guziak ebaztera ta gaiztoak ezpatari egoztera Yaube datoŕelako dio Yaube’k.
  3. Yaube Sabaot’ek au dio:

Ots!! Ondikoa eŕirik-eŕi doa, luŕ-ertzetatik ekaitza ba-datoŕ.

  1. Luŕ-ertze batetik besteraño egun artan auŕkituko dira Yaube’k ildakoen iľotzak; eta iñork ez ditu deitoratuko;

iñork ez eortziko; simauŕa bezela luŕean dauntzake.

  1. Oyu egizute, artzayak!, yaso gaŕaxiak! * iraulka zaitezte autsean, ardi-maizteŕak! bete bait-dira zuen saŕaskirako egunak: sakabanatuko ditut, eta ontzi bikañak antzo, eroriko zerate.
  2. Ez da izango igespiderik artzayentzat, ez gorkurik ardi-maizteŕentzat.
  3. Artzayen ots eta aŕamantza entzungo dira,

ta artaldeko maizteŕen gaŕaxiak: Yaube’k ayen laŕeak zuzituko ditu-ta.

  1. Yaube’ren aseŕez zuzituak izango dira saroi paketsuak.
  2. Bere egoitza Yaube’k, leoikume batek bezela, utzi bait-du, ta ayen luŕa zuzitzaľearen aseŕez soil galdituko da Yaube’ren sumin biziaren auŕean.»

 


 

26

Ezta-baida

  1. Yosi’ren seme zan Yuda’ko eŕege Yoakim’en yauraldiaren asieran Yaube’k Yeremi’ri onela itz egin zion:
  2. «Au dio Yaube’k: Yaŕi zaitez yauretxeko aldabean, ta esan izkiezu Yuda’ko iri guzietatik arâ doazenei Nik esan dizkizudan itzak, bat ere isiltzeke.
  3. Ausaz entzungo dute ta itzuliko dira beren bide okeŕetik. Orduan garbaituko naiz ayen egite txaŕengatik egin nai dudanez.»
  4. Ta esayezu: «Au dio Yaube’k: Zuen auŕean yaŕi dudan legea betetzeke,
  5. ta Nik zuei taigabe bidalitako nere moŕoi igarlên aldaŕiak entzuteke yaŕaitzen ba’ zerate,
  6. Silo’ri egin diodana etxe oni ere egingo diot, eta iri au luŕeko eŕi guzien iguinpean utziko dut.»
  7. Apaizak, igaŕleak eta eŕi osoak Yeremi’ren itzok entzuten yauretxean izan ziran;
  8. ta ara, eŕi osoari Yaube’k agindu ziona Yeremi’k esanda bereala, apaiz, igaŕle ta eŕiko guziek; «il beaŕ zaitugu» esaka atzeman zuten.
  9. Zergatik, Yaube’ketz mintzatuz, «Silo’ri yazoa, etxe oŕi

ere yazoko zayo, ta iri au bizilagunik gabe soil galedituko da» esan duzu?» Ta eŕi osoa bildu zan Yeremi’ren auŕka Yaube’ ren etxean.

  1. Ori entzunda, Yuda’ko nagusiak eŕegeren etxetik Yaube’ren etxera igo ta yauretxeko atauŕean eseri ziran.
  2. Ta apaiz ta igaŕleak nagusi ayei ta eŕi osoari itz egin ta esan zieten: «Eriotza eman beaŕ zayo oŕako gizon oŕi; zerok zeron belaŕiz entzun diozutenez, igaŕletzat mintzo izan bait-da iri onen auŕka.»
  3. Orduan Yeremi’k nagusi guziei ta eŕi osoari itz egin ta esan zien: «Yaube’k bidali nau esan ditudan itzak oro etxe onen ta iri onen auŕka aldaŕikatzeko.
  4. Zuzendu, beraz, orain zuen bideak, eta entzun Yaube’ren, zuen Yainkoaren itzak; eta, Yaube garbaituko da zuen auŕka zematu dun gaitzaz.
  5. Ona orain ni zuen eskuetan: egizute nitzaz zuen begietan on ta zuzena dana.
  6. Yakizute oŕatiño, iltzen ba’nauzute ogengabeko odola zeron gañera iri onen gañera ta emengo egoiliaŕen gañera ixurtzen duzutela; egitan Yaube’k bidalita bait-nago itz gu-

ziok zuen belaŕitan esateko.»

  1. Orduan nagusiek eta eŕi osoak apaiz ta igaŕiêi esan zieten: «Gizon au ez da iltzeko ogendun, gure Yainko Yaube’ ketz mintzo zaigu-ta». *
  2. Luŕaldeko zâŕ batzu yaiki ziran, ta esan zieten: «Yuda’ko eŕege Ezeki’ren egunetan,
  3. Morasti’ko Mikai’k igaŕletzat esan zun: «Au dio Yaube Sabaot’ek: Sion izango da aloŕa bezela goldatua, Yerusalem zakaŕtegi biuŕtuko da, ta Sion muño oyantsu egiŕia geldituko da.»
  4. Argatik il ote-zuten Yuda’ko eŕege Ezeki’k eta Yuda’ ko eŕiak? Ez beintzat: Yaube’ ren belduŕak aŕtuta, otoi egin zioten, ta Yaube damutu zan ayei egindako zemaz. Ta guk geron kaltez oŕenbesteko ogena egingo ote-dugu?
  5. Beste gizon bat izan da, Uri Kariat-Yarin’daŕa, Semei’ ren semea, iri onen auŕka, Yeremi’k bezela. Yaube’ren izenez mintzatuz itz egin zuna.
  6. Yoakim eŕegek bizia kendu nai izan zion. Ta ori aditurik, Uri belduŕtuta Aigito’ra igesi saŕtu zan.
  7. Orduan, Yoakim eŕegek Elnatan, Akobor’en semea, beste gizon batzuekin Aigito’ra igoŕi zun;
  8. ta ayek Aigito’tik Uri atera ta Yoakim’engana eraman zutelarik, Yoakim’ek ezpataz yo zun, ta aren iľotza eŕiko lagunabaŕen artean aortzi zun.
  9. Bañan, Sapan’en seme Aikan’ek Yeremi, eŕiaren es-

kuetara gabe yagon zun, il ez zezaten.

 

27

Uztaŕiarena

  1. Yosi’ren seme zan Yuda’ko eŕege Yoakim’en yauraldiaren asieran Yaube’k Yeremi’ri itz egin ta esan zion:
  2. Au dio Yaube’k: Lokaŕi ta buztaŕiak egin ta lepoan ezaŕi ondoren
  3. Amon’daŕen eŕegeri, Tir’ ko eŕegeri ta Sidon’goari bidal izkiezu Yuda’ko eŕege Sedeki’ rekin yarduteko Yerusalem’era etoŕi diran geznarien ardurapean.
  4. Ta aglndu ezayezu beren nagusiei esan dezayotela: Au dio Ixrael’en Yainko Yaube Sabaot’ek; eta au esan beaŕ diezute zuen nagusiei:
  5. Luŕa, gizakiak eta luŕ gañeko abereak nere al izate aundiz ta beso azkaŕez Nik egiñak dira, eta Nik damazkiot ondo deritzadanari.
  6. Orain, ba, luŕalde guziok Babilon’go eŕege ta nere moŕoi dan Nabukodonosor’i damazkiot, landako aberêkin aren mendean egon daitezan.
  7. Ta aren garaya ta aren luŕarena eldu arte, eŕi guziok ari ta aren semeari, ta seme onen semeari menderatuta daudeke.
  8. Ta Babilon’go eŕege nagusiari menderatu beaŕean, bere lepoa Babilon’go eŕegeren buztaŕpean yaŕi ez lioken eŕi naiz luŕaldea, dio Yaube’kezpataz, gosetez ta izuŕitez yoko dut aren eskuz zuzitua daiteken arte.
  9. Ez entzun, beraz, zuen igaŕle, azti, ameslari, zoriketari ta sorgiñei, «ez zaituz azpiratuko Babilon’go eŕegek» dasaizuetenean. *
  1. Gezuŕa iragaŕtzen bait-dizuete, zuen luŕaldetik asagotu ta iraitziak izan ta galdu zaitezten.
  2. Ostera ere, bere lepoa Babilon’go eŕegeren uztaŕpean makuŕturik, menderatu litzayoken eŕia yarei utziko dut bere luŕean dio Yaube’kbere luŕ-lanetan ari izaten bizi dadin.»
  3. Yuda’ko eŕege Sedeki’ri ere guziok iragaŕi dizkiot esanez: Makuŕtu lepoa Babilon’go eŕegeren uztaŕpean, ta menderatu zakizkie ari ta aren eŕiari; ta oŕela biziko zerate.
  4. Zertan ilko ziñateke ezpataz, gosetez ta izuŕitez zu ta zure eŕia, Babilon’go eŕegeri menderatu ez litzayoken eŕiaz Yaube’k esan dunez?
  5. Ez entzun igaŕlên itzak «ez zaituz azpiratuko Babilon’ go eŕegek» dasaizuetenean.
  6. Ez ditut alakoak bidali dio Yaube’k; gezuŕez ari dira nere izena aiphatuz iragaŕtzen, iraitzi zaitzadan, ta bai zuek, bai eta oŕela mintzo zazkizuen igaŕleak ere gal zaitezten.
  7. Apaizei ta eŕi guzi oni ere itz egin ta esan diet: «Au dio Yaube’k: Ez entzun igaŕlen itzak onela mintzo zazkizuenean: «Berealaxe atzera datozke Babilon’dik Yaube’ren etxeko atuxak». Gezuŕa igaŕtzen dizuete-ta.
  8. Ez entzun alakoei; menderatu zakizkiote Babilon’go eŕegeri, ta biziko zerate; zertarako legoke soil iri au?
  9. Igaŕle ba’dira, ta Yaube’ ren itza ba’dute, otoi begiote orain Y’aube Sabaot’i Yaube’ ren etxean, Yuda’ko eŕegerenean ta Yerusalem’en gelditutako atuxak Babilon’a eramanak ez daitezan.
  10. Au bait-dio Yaube Sabaot’ek iri ontan utzitako zutoyei, itxasoari, idulkiei ta osterantzeko erabiltaľuei buruz.
  11. (Babilon’go eŕegek ez bait-zitun eraman, Yekoni, Yoakim’en semea, Yuda’ko eŕege ta Yerusalem’go ta Yuda’ko aundizki guziak Yerusalem’dik Babilon’a atxiľo aldatu zitunean.)
  12. Bai; Yaube’ren etxean, eŕegên yauretxean ta Yerusalem’en utzitako puska guziotaz Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot’ek dio;
  13. Babilon’a eramanak izango dira, ta an daudeke atxiľoak soroztera noaken arte; ta orduan toki ontara erakaŕi ta biuŕtuko ditut.

 

28

Anani’rekikoa

  1. Urte artan bertan, Yuda’ko eŕege Sedeki’ren laugaŕenean, boskaŕen iľean, Anani igaŕlea, Azur’en semea, gabaondaŕa, Yaube’ren etxean mintzatu zan, apaizen ta eŕi osoaren auŕean esanez: *
  2. «Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot’ek au dio: Babilon’go eŕegeren uztaŕia puskatu egin dut.
  3. Bi urteren buruan eratoŕiko ditut toki ontara Babilon’go

eŕegek emendik Babilon’a eraman zitun Yaube’ren etxeko erabiltaľu guziak,

  1. bai eta Yekoni, Yuda’ko eŕege, Yoakim’en semea eta Yuda’tik Babilon’a eramandako guziak ere onara eratoŕiko ditut dio Yaube’k; Babilon’go eŕegeren uztaŕia puskatuko dut-eta.»
  2. Yeremi igaŕleak, apaizen auŕean ta yauretxean zan eŕi osoaren auŕean Anani’ri erantzun
  3. ta esan zion: «Ala biz!! Yainkoak ba’letsa!! Bete bitza Yaube’k iragaŕi dituzun itzok, yauretxeko puxkak oro ta atxiľo guziak Babilon’dik onara ekaŕiz.
  4. Entzun, ala ere, zure ta eŕi osoaren beiaŕitan esango dudan itza:
  5. Ni ta biok baño len aspaldi izandako igaŕlek guda, gaitz ta izuŕiak iragaŕi dizkiete luŕalde askori ta yaureŕi aundiei. *
  6. Pakea iragaŕtzen duu igaŕlea Yaube’k egitan bidalitako igaŕletzat ezaguna ez oi da, aren esanak bete diranean baizik.»
  7. Orduan Anani igaŕleak Yeremi’ren lepotik uztaŕia kendu ta puskaturik,
  8. eŕi osoaren auŕean esan zun: «Au dio Yaube’k: Onela puskatuko du urte biren buruan Babiion’go eŕege Nabukodonosor’en uztaŕia, eŕi guzien lepotik erauzia.» Ta Yeremi yoan zan auŕera bere bidean.
  9. Anani igaŕleak Yeremi igaŕlearen lepoko uztaŕia puskatu ondoren, Yaube’k Yeremi’ri itz egin ta esan zion:
  10. Zoaz ta esayozu Anani’ri: «Yaube’k au dio; zurezko uztaŕi bat puskatu duzu; aren ordekoa burnizkoa izango da.
  11. Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot onela mintzo bait-da: burnizko buztaŕi bat yaŕiko diet iepoan eŕi auei, Babilon’go eŕege Nabukodonosor’en yopu izan daitezan, ta izango dira izan; ta gañera luŕeko abereak ere damazkioket.»
  12. Ta Yeremi igaŕleak Anani igaŕleari esan zion: «Entzun orain, Anani; ez zaitu Yaube’k bidali;. eŕi ori gezuŕetara daramazu.
  13. Oŕegatik, Yaube’k au dio: Begiral, lurgañetik erauziko zaitut; aurten ilko zera, Yaube’rengandiko sayeskeria aldaŕikatu duzulako.»
  14. Ta urte artantxe, zazpigaŕen iľean Anani igaŕlea il egin zan.

 

29

Eŕbestetuentzat: idazkia

  1. Ona emen, atzeŕaldian gelditzen ziran zâŕei, apaizei, eta Yerusalem’dik Babilon’ era atxiľo aldatutako eŕi osoari, Yeremi igaŕleak Yerusalem’dik bidali zien idazkia, *
  2. Yekoni eŕege, eŕegemea, irenak, Yuda’ko ta Yerusalem’ go nagusi, arotz ta ziľaŕgiñak Yerusalem’dik arâ irten ziran ondoren.
  3. Idazkia eraman zutenak Babilon’go eŕege Nabukodonosor’i geznaritzat Ezeki’k bidalitako geznariak izan ziran: Elasa, Sapan’en semea, ta Gamari,

Elki’ren semea. Ara zer zion idazkiak:

  1. Yerusalem’dik Babilon’a aldatu ditudan guziei, Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot, onela mintzo natzaye:
  2. Eraiki etxeak, ayetan bizitzeko; landatu baratzak, ayetako zituak yateko.
  3. Artu emazteak, seme-alabak izan ditzaten; ta ugaldu zaitezte; ez zaitezte gutxitu.
  4. Edozein iritara Nik aldatuak izanez-gero, ango pakeaz ayola zaitezte, ta aren alde Yaube’ri otoi egiozute; ango pakea zuena ere izango da-ta.
  5. Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot’ek au bait-dio: Ez zaitzatela atzipetu zuen artean dabiltzan igaŕle aztiek; eta ez itsatsi zeron ametsetako irudipenei;
  6. nere izena gezuŕez aiphaturik itz egiten bait-dizuete: ez ditut Nik bidali —dio Yaube’k.
  7. Ara, ezperen, Yaube’k diona: Irurogei ta amaŕ urteko aldia Babilon’entzat bete daitekenean, lagun natoŕkizueke, ta burutuko dut egin dizuedan agintza adeitsua, ta toki ontara biuŕtuko zaituzt.
  8. Bait-dakizkit Nik —dio Yaube’kzuei buruz ditudan asmoak; adei-asmoak noski, ez kalte-asmoak, itxaroten duzuten ondorea zuei emateko.
  9. Deituko nauzute; aŕenez zatozkidakete; ta Nik entzungo zaituzt.
  10. Nire biľa ibiliko zerate, ta nidorokezute; biotz-biotzez nire biľa ibilita.
  11. Idoroko nauzute, bai dio Yaube’keta Nik zuen atxiľoaldiari amaya emango diot, eta iraitzi ziñuztan eŕi ta luŕ guzietatik bildu ta biuŕtuko zaituzt utzirazi ziñuztan luŕera.
  12. Zuek diozute, ordea: «Yaube’k igaŕleak eraiki dizkigu Babilon’en.»
  13. Ara, beŕiz, zer dion Yaube’k Dabid’en aulkian eserita dagon eŕegeri eŕi ontako eŕegeri ta atzeŕira zuekin eramanak ez ziran anayei buruz.
  14. Yaube Sabaot’ek au dio: Ezpata, gosete ta izuŕia igoŕiko diet, eta piko txaŕ ta yangaitzak bezela, utziko ditut.
  15. Ezpataz, gosetez ta izuŕiz esetsiko ditut, eta luŕeko eŕi guziei damazkieket yaŕosiak izateko; ta Nik sakabanatuta edonon daudeken, guziek, aŕituta biraoz, nausaz ta iraiñez gerenduko ditute,
  16. nere moŕoi igaŕleak Nik mugonez ayek bidaliaŕen, dio Yaube’kayek entzun nai izan ez dietelako.
  17. Entzun, beraz, Yaube’ ren itzak, Yerusalem’dik Babilon’era atxiľo iraitzi ziñuztan guziok.
  18. Ara zer dion Ixrael’go Yainko Sabaot’ek nere izena aiphatuz gezuŕak zuei aldaŕikatzen ari diran Koli’ren seme Akab’i ta Maasi’ren seme Sedeki’ri buruz: Ots! Babilon’go eŕege Nabukodonosor’i eskuratuko dizkiot, eta zuen begietan yoko ditu. *
  19. Ta Yuda’k Babilon’era atxiľo eramandako guziek biraotzat aiphatuko ditute esanez:

«Yaube’k yo azala Sedeki ta Akab bezela.» Nabukodonosor’ ek surtan eŕe bait-zun,

  1. Ixrael’en egiten zituten nabarmenkeriengatik; uŕkoen emazteak loitzen ta, nere agindurik izateke, nere izena aiphatuz gezuŕa aldaŕikatzen ari izan bait-ziran Nik ba-dakit eta aitoŕtzen dutdio Yaube’k.
  2. Ta Semei Neelan’daŕari esayozu:
  3. Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot’ek au dio: Yerusalem’go eŕi osoari, Maasi’ren Soponi apaizari, ta beste apaiz guziei bidalitako idazkien leŕoz zure burutik esan diezu:
  4. «Yaube’k apaiz yaŕi zaitu Yoyada apaizaren orde yauretxeko burutzat ao-beroko igaŕleak oro atzi ta atxiľotu ditzazun.
  5. Zergatik, ba, ez duzu atzeman igaŕletzat mintzatzen ari zaizuen Yeremi Anatot’ etaŕa?
  6. Izan ere, idazki bat Babilon’era bidali digu esanez: Luze dukezute orko aldia; eraiki etxeak, ayetan bizitzeko; landatu baratzak, ayetako zituak yateko.»
  7. Soponi apaizak idazki au Yeremi igaŕleari irakuŕi zion.
  8. Ta Yaube’k Yeremi’ri itz egin ta esan zion:
  9. Igoŕ atzeŕira eramandako guziei itzok: «Ara zer dion Yaube’k Semei Neelan’daŕari buruz: «Zuen ustea gezuŕean ipiñi dezaten, Semei’k igaŕletzat itz egin dizuenez-gero,
  10. onela mintzo da Yaube: Nik zigoŕtuko ditut Semei Neelan’daŕa ta aren ondorengoak. Ayetako bat ere ez da eŕi onen artean biziko; batek ere ez du nere eŕiari egingo diodan ona ikusiko dio Yaube’k; Yaube’rengandiko sayeskeria aldaŕikatu dulako.

 

30

Oro beŕitzeaz

  1. Yaube’ketz Yeremi’ri egindako itza:
  2. «Ixrael’go Yainko Yaube onela mintzo da: Erason idazti batean esan dizkizudan itz guziak.
  3. Bai bait-datoz egunak dio Yaube’knere eŕia atzeŕiko alditik eratoŕtzeko. Ta eratoŕiko ditut dio Yaube’kayen arbasoei eman nien luŕaldera, ta yabetzat eukiko dute.»
  4. Oŕa Ixrael ta Yuda’ri buruz Yaube’k esandako itzak:
  5. Yaube onela mintzo da:

Izu-otsa entzun dugu; saŕakioa, pakearen orde!

  1. Galde ta so egizute gizonek erdibitu ote-ditezken; zergatik, ezperen, gizonak oro eskuak sarkutzetan ta auŕpegi zurbiľik erdimiñez dagona bezela ibiltzen ikusten ditut?
  2. Au zori txaŕa! egun aundia, egun ua! idekorik gabeko eguna!

Aldi ertuna Yakob’entzat, aldi ua!

Gaizkatuko da, ordea.

  1. Egun artan zure lepoko uztaria puskatuko dut —dio Yaube Sabaot’ek— eta zure lokaŕiak etengo ditut;

eta aŕotzak ez zaitu beŕiz menderatuko.

  1. Beren Yainko Yaube’ri ta ayentzat eraikiko dudan Dabid eŕegeri * menderatuko zazkie Yakob’en semeak.
  2. Ez izutu, Yakob, ene moŕoi ori!

—dio Yaube’k— ez belduŕtu Ixrael; uŕundik yarei aterako bait-zaitut, eta zure azia erbestetuta dagon atzeŕirik dakaŕket. Yakob itzuli ta nare ta eztitsu biziko da izutu dukenik izateke.

  1. Ni bait-nago zurekin zu gaizkatzeko,

—dio Yaube’k— ta sakabanatuta euki zaituten eŕi guziak zuzitzeko: zu, beŕiz, ez zaitut suntsituko; baña zuzenki zigoŕkatu, bai; ez zaitut ataŕaldirik gabe utziko.

  1. Yaube’k au bait-dio: sendakaitza da zure gaitza, zure zauria osakaitza.
  2. Zure gaitza sendatzeko osagiľerik ez da. ez eta zure gaitzerako osagaŕirik ere.
  3. Zure adiskideak, zutzaz ântzita, zure ayola ez dira; etsai bat bezela, ukaldi gogoŕez yo bait-zaitut, zure zitalkeri beltzarengatik; zure ogenak ugaldu dira-ta.
  4. Zertarako zaude gaŕaxika zure poŕokaidiaz? zure miñak osabiderik ez du;

zure zitalkeri ta ogentzaŕengatik egin dizkizut guziok.

  1. Baña zure iresleak ere irentsiak izango dira; zapaltzen zaitutenak atxilo doazke; zure erazleak erantziak izango dira, eta laŕutzen zaitutenak laŕutuak.
  2. Txaplatak ezaŕiko dizkizut

eta zauriak sendatuko —dio Yaube’k—; «Sion zapuztua ta guziek nardatua» * izan bait-da guzientzat zure izena.

  1. Onela mintzo da Yaube:

Yakob’en kapaŕak beŕeraikiko ditut, eŕukaŕiak bait-zaizkit aren egoitzak. Bere muñogañean lengoratuko da iria, ta yauretxea bere tokian beŕituko.

  1. Goraldi ta lekayoak yasoko dira andik; ugalduko ditut, eta ez dira gutxituko; dedugaŕi egingo ditut, eta ez dira doľortuko.
  2. Ayen semeak beñola bezela izango dira, ta aren bazkunak sendo dirauke nere auŕean; ayen etsai guziak, ostera, zigoŕtuko ditut.
  3. Ayen buruzagia ayetakoa izango da, * ta nagusia ayen artetik soŕtua.

Nik eratoŕiko dut, eta uŕbilduko zait;

nor leiteke, ba, Niregana —dio Yaube’k—, berez uŕbiltzeko bezain kementsua?

  1. Nere eŕia izango zerate ta Ni zuen Yainkoa.
  2. Ots! eztanda beaŕez dago Yaube’ren aseŕea ba-datoŕ ekaitza gaiztoen burugañera.
  3. Ez da atzera biuŕtuko Yaube’ren aseŕea bere biotzeko asmoak burutu ta bete artio; azken egunetan uleŕtuko duzute.

 

31

Ixrael’n gôraketa

  1. Garai artan —dio Yaube’k—. Ni izango naiz Ixrael’en sendi guzien Yainkoa, ta ayek izango dira nere eŕia.
  2. Yaube onela mintzo da:

Ezpatatik itzuritako eŕikondoak nere adeya erbestean iritxi du; * ots! ba-noa atsedena ari emateko.

  1. Uŕundik azaldu zayo Yaube!

Betidanik maite zaitut;

oŕegatik eŕuki izan natzaizu beti.

  1. Beŕiro eraikiko zaitut, Ixrael’go neskatxa, ta eraikita zaudeke.

Beŕiro aldabaya yoka zatozke dantzaritaidean.

  1. Beŕiro mâstiak Samari’ko muñoetan landatuko dituzu, ta zitua, oi danez. laugaŕen urtean bilduko duzu.
  2. Eguna ba-datoŕ, Eparain’go mendietan zaitzaľek ots egin dezaten: «Yaiki zaitezte ta goazan Sion’a gure Yainko Yaube’rengana.»
  3. Yaube onela mintzo bait-da:

Yakob’i pozaŕen txalo egiozute, yaso lekayoak atzeŕien auŕean; esan oyu ta goraka: «Yaube! yareizu zure eŕia, Ixrael’en kondoa.»

  1. Ara! ipaŕetik ta luŕ-ertzetatik

biltzera noa itsu ta eŕenak; izoŕa ta erdituak elkaŕekin; ta samaldaka datozke onara.

  1. Negaŕez datozke; ta eŕukiz ekaŕiko ditut; ur-latsetan ker-ker daratoŕzket zoztoŕik gabeko bidean baŕna;

Ixrael’en aita bait-naiz, ta Eparain da nere lensemea.

  1. Eŕiak!, entzun Yaube’ren itza ta uŕuneko ugartêtan iragaŕi ezazute. Esayezute: Ixrael sakabanatu zunak, eta artzayak bere artaldea bezela, biidu ta laŕatzen du.
  2. Izan ere, Yaube’k Yakob yareiten ta yabe azkaŕ baten eskutik ateratzen du.
  3. Sion’go tontoŕera lekayoz datozke, ta Yaube’ren ogasunera, ogi-ardo-oliora, ardi ta beitaldetan leyatuko dira;

ta ayen biotza kartxiri bat bezela izango da iñoiz ere miñik somatzeke.

  1. Neskak orduan dantzan ariko dira pozik, bai eta mutil ta agureak ere.

Negaŕetik pozaldira aterako ditut, eta atsekabe ondoren urgaitzi ta suspeŕtuko.

  1. Apaizaren biotza atsegiñez ordituko dut, *

—dio Yaube’k— eta nere eŕia nere ondasunez aseko da.

Etxeruntz

  1. Yaube onela mintzo da: Otsa Eraman’ entzun da. negaŕ-adia, samiñak;

Eŕakel bere umengatik negaŕez, ta ez diranez-gero, pozbiderik nai ez. *

  1. Ta Yaube’k dio:

Ito negaŕ-otsa zintzuŕean ta malkoak begietan; bait-dago zuretzat lan-saria —dio Yaube’k— ta zure umeak etsayen luŕetik itzuliko dira.

  1. Zure itxaroa ere azkenez beteko da, dio Yaube’kberen mugapera zure semeak biuŕtuko bait-dira.
  2. Eparain’en erostak entzun ditut;

«Ataŕatu nauzu»-zion-«idisko ezkaitz antzo ataŕatuta nago; biuŕtu nazazu, ta biuŕtuko naiz;

nere Yainko Yaube Zu zera-ta.

  1. Izan ere biuŕtu nauzunetik, garbai naiz, ezaguera iritsi dudanetik, nere isteŕa yo dut: * lotsa ta âlketuta nago, nere gaztaroko gerena nozitu beaŕez».
  2. Seme kutun, ume laztan ez ote-dut Eparain? Artzaz mintzatu naizanetik gomutan bait-daukat beti.

Oŕegatik biotza arengana erdiratu zait eta artzaz baŕnetik eŕuki naiz —dio Yaube’k—.

  1. Zegunak ipiñi, taket aundiak yaŕi itzazu; gertu biotza biderako, egin zenun biderako, ta itzul, Ixrael’go neska, itzul zere irietara.
  2. Noiz arte zabiltzake aldeŕai, alaba biuŕi ori? Beŕi zerbait burutuko bait-du Yaube’k; Emaztea Senaŕarengana biuŕtzea. *
  3. Onela mintzo da Ixrael’go Yainko Yaube: Aren atxiľoak ona Nik ekaŕitakoan, Yuda’ko luŕaldean ta ango irietan itz au esango da: «Yaube’k onetsi zaitzala, zuzentasunaren egoitza, mendi deuna!
  4. An biziko dira Yuda ta aren iri guziak, nekazari ta artzayak;
  5. egaŕi zana orditu ta gose zana aseko dudalako.
  6. Ortan esnatu naiz, ta ikusi dut, eta goxoa izan zait ametsa. *
  7. Ara! ba-datoz egunak —dio Yaube’k—, Ixrael’go ta Yuda’ko etxeak Nik gizakiz ta aberez ugaltzeko.
  8. Ta ayen arbasoak erauzi, apaldu, irauli, galdu ta zuzitzeko ernai egon naizan bezela, landatu ta beŕeraikitzeko ere ayola izango natzayo —dio Yaube’k—.
  9. Egun ayetan ez da esango iñoiz ere; «Gurasoak mâts gordiñak yan, * ta umeak ozkiťu»;
  10. Nor bere ogengatik ilko da, ta ozkiera mâts gordiñen yalearena izango da.

Itun beŕia

  1. Ara ba-datoz egunak —dio Yaube’k—, * Yuda’ko etxearekin ituna dagidan, itun beŕi bat, ordea,
  2. ez beñola, ayen arbasoak Aigito’tik ateratzeko eskutik aŕtu nitunean, egin nuna, ta senaŕtzat nintzayela ere, autsi zutena bezelakoa —dio Yaube’k—.
  3. Egun ayetan Ixrael’go etxearekin dagikedan ituna au izango da: —dio Yaube’k— Nere legea eŕayetan ipiñi ta biotzean idatziko diet; (E. 10, 16) eta Ni izango naiz ayen Yainkoa ta ayek nere eŕia.
  4. Iñor ez dabilke orduan uŕkoari, naiz anayari, «ezaguzu Yaube» irakasletzat esaka; guziek bait-nazagukete —dio Yaube’k— txiki ta aundiek; ayen gaiztakeria asketsiko bait-diet, eta ayen ogenaz ez naiz oroituko. (Egi. 10, 43.)
  5. Yaube onela mintzo da: egunaren argirako eguzkia damana ta iľargi ta izaŕei legeak gauarenerako yaŕi dizkiena;

itxasoa irabiotzen ta aren uiñei oŕoa egiñerazi dietena.

Aren izena Yaube Sabaot!!

  1. Legeok nere auŕetik bazteŕtu leitezkenean, Ixrael’go azia ere —dio Yaube’k— nere auŕetik bazteŕtuko leiteke, nere eŕia izatetik

betiko aldenduta gelditzeko.

  1. Yaube onela mintzo da:

Ortzia goyan neuŕtu ta luŕeko sakona beitian azteŕtu daitekenean, Nik ere Ixrael’go azi osoa, egin dun guziagatik, zapuztuko dut —dio Yaube’k—.

  1. Ba-datoz egunak —dio Yaube’k—, iria Yaube’rentzat eraikitzeko Ananael doŕetik Zoko’ko ateraño.
  2. Andik neuŕtaria zuzen-zuzen Gareb-muñora doake, andik Goa’runtz makuŕtzeko.
  3. Ta iľotz ta eŕautsetako aran osoa ta landa guziak Kedoron eŕekaraño ta soŕtalderuntz Zaldi-ateko zokoraño,

Yaube’rentzat bereizirik daudeke, ta iñoiz ere ez dira zuzitu ta abaŕikatuak izango.

 

32

Yeremi erostun

  1. Yaube’k Yeremi’ri, Yuda’ko eŕege Sedeki’ren amairugaŕen urtean, Nabukodonosor’en emezortzigaŕen urtean, beraz, egindako itza.
  2. Garai artan Babilon’go eŕegeren gudostea Yerusalem baranotik ertsatzen ari zan, ta Yeremi igaŕlea atxiľo zegon Yuda’ko eŕegeren etxeko bebaŕuan.
  3. Yuda’ko eŕege Sedeki’k itxia bait-zeukan, ta ziotsan: «Zergatik ari zera igaŕketan esaka: «Yaube’k au dio: iri au Babilon’go eŕegeri eskuan yaŕiko diot eta beretuko du,
  4. ta Sedeki, Yuda’ko eŕege, ez da kaldaitaŕen eskuetatik itzuriko; ostera ere, Babilon’go eŕegeri eramana izango zayo, ta arekin aoz-ao erausi ta ua bekoz-beko ikusiko du.
  5. Ta ark Babilon’a eramango du, ta an geldituko da Sedeki ikustera noakion arte dio Yaube’k. Ta kaldaitaŕen auŕka buŕukatzen ba’zera, ez duzu ondore onik izango.»
  6. Ta Yeremi’k esan zun: «Yaube’k itz egin ta au esan dit: «Ara Ananael, zure osaba Selun’en semea, datoŕkizu esaten:
  7. Erosazu Anatot’en daukadan aloŕa, eroslerik beñena zera-ta». *
  8. Izan ere Ananael, nere osabaren semea, niregana etoŕi da atxiľotegira ta esan dit: «Erosazu, otoi, Anatot’en, Benyamin’en luŕaldean daukadan aloŕa, oñordekotzat zuri bait-dagokizu erosteko eskubidea; erosazu zuretzat.» Orduan ezagun nun itz ori Yaube’rena zala.
  9. Ta erosi nun Anatot’eko aloŕa, ta ortarako amazazpi sikel ziľaŕ dirutan aztatu nitun. *
  10. Ta agiria idatzi, ezagungaŕiz sendotu, aitoŕtzaľeak izendatu ta ziľaŕa aztatu ondoren,
  11. beaŕ ta oi danez siľututako erostagiria ta biŕidazki bat aŕtuta,
  12. nere osaba Ananael’en auŕean, erostagirian aiphatutako aitoŕlarien ta atxiľotegiko lorioan zeuden yudaŕ guzien auŕean erostagiria Maasi’ren seme Baruk’i eman nion.
  13. Ta berayen auŕean agindu au Baruk’i egin nion:
  14. «Au dio Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot’ek: Artu agiriok, siľutua ta biŕidazkia, ta ipiñi itzazu buztiñezko eltze batean, luzaro iraun dezaten.
  15. Au bait-dio Ixraei’go Yainko Yaube’k: Oraindik etxe aloŕ ta mâstien erosketak egingo dira luŕalde ontan.»

Otoitza

  1. ta Neri’ren seme Baruk’i agiria emandakoan, Yaube’ri otoi egin nion esanez:
  1. Yaube Yauna! Zuk egin dituzu ortzi-luŕak zure al izate aundiz ta beso luzez;

ta ezer ez da Zuretzat eziñik.

  1. Zure eŕukia ainitz baño ainitzago eldu oi zaye, ta arbasoen ogena ayen ondoren, berayen semêi altzora biuŕtzen diezu.

Yainko aundi ta altsua zera, ta zure izena Yaube Sabaot.

  1. Aundia, bai, burupidez, ta gurena egitez; begiak dituzu gizabide guzietara atzaŕi, nori bere bide ta egiñei dagokien ordaña emateko.
  2. Gaurdaño Aigito’n, Ixrael’en ta gizartean egin dituzun alatz aŕigaŕiek zure Izena gauŕ dakusgunez ospetsua egin dute.
  3. Zure alatz aŕigaŕiek izututako Aigito’tik. esku indaŕtsuz ta beso zaiľez

Ixrael atera zenun.

  1. Aren arbasoei zure agintzaren arauz ezti ta esnea darizkion luŕalde au eman zenien.
  2. Ta ayek saŕtu ziran, ta artaz yabetu ere bai; bañan ez zuten zure mintzoa entzun, ez zure legea bete, ez eta agindu zenienik ezer egin;

ta oŕegatik etoŕi zazkie gañera gaitz guziok.

  1. Ara iria aŕtzeko gertutako lubakiak!

iria ezpataz, gosez ta izuŕitez erortzeko ba-da erasotzen dioten kaldaitaŕen eskuetan;

Zuk esana eldu da; ta zeroŕek dakusazu.

  1. Zuk, Yaube, esan didazu:

«Erosazu ziľaŕez aloŕ au, aŕ itzazu aitoŕtzaľeak»eta iria kaldaitaŕen eskuetara emana da!»

Yaube’ren erantzuna

  1. Yaube’k Yeremi’ri itz egin ta esan zion:
  2. Ni naiz Yaube, bizidun guzien Yainkoa; bai al-da Niri eziña zaidanik?
  3. Au dio, ba, Yaube’k:

Ots! iri au kaldaitaŕen eskuetan Babilon’go eŕege Nabukodonosor’en eskuetan laisteŕ yaŕiko dut; ta aŕtuko du.

  1. Iri au erasotzen dauden kaldaitaŕak bertan saŕtuko dira, su emango diote, ta iria ta batez ere

zenbait etxe eŕeko ditute, ayetako goyenetan naŕitatzen niñutelarik luŕin ta ixurketak Baal’i ta beste yainkoei eskeintzen zizkietelako.

  1. Ixrael’en semeak eta Yuda’renak gaztetanik gaizki egiten nere begietan ari izan bait-dira. Ixrael’go semêk batez ere, beren esku-lanez naŕitatu nautedio Yaube’k.
  2. Iri au bizi izan da eraiki zuten egunetik, nere aseŕe ta sumiña gauŕdaño pizten. Nere auŕeandik iraitziko dut, ba!!
  3. Ixrael’go ta Yuda’ko semên gaiztakeriengatik Berek eta ayen eŕege, nagusi, apaiz ta igaŕlek, Yuda’ko gizonekin ta Yerusalem’goekin naŕitatu bait-niñuten.
  4. Izan ere, Niregana ez dute auŕpegia itzuli, atzekoa baizik, eta lendabizitik irakasten ari nintzayenean ez zuten nere irakaspena aŕtu, ez eta aditu nai izan ere.
  5. Ostera ere, nere etxea, nere izenari eraikitako etxea, loitu dute, beren yainko nazkagaŕiak artan ipiñiz.
  6. Bamotak ere Baal’i eraiki dizkiote, ta oŕ daude Ben-Enon aranean, beren seme-alabak Molok’i surtan eskeintzeko. Ez nien, noski, oŕelakorik agindu ta iñoiz ez zitzaidan otu oŕenbesteko zantaŕkeria Yuda’ri egiñeraziko zietela.
  7. Orain, ba, «Iri au ezpataz, gosetez ta izuŕitez, Babilon’go eŕegeren eskuetan erorlko da» diozutenok, entzun artzaz zer dion Ixrael’go Yainko Yaube’k:
  8. Ots!!, aseŕe, sumin ta zepa goriak eraginda atzeŕietara iraitzi ditudanak andik bildu ta onara ekaŕiko ditut ta emen biziko dira belduŕik gabe.
  9. Ayek nere eŕia izango dira, ta Ni ayen Yainkoa.
  10. Biotz bat eta bide bat beren eta

ayen semên onerako beti Nire belduŕ daitezan emango dizkiot.

  1. Betiko itun bat egingo dut ayekin, iñoiz ayengandik aldentzeke ayei on egiteko; ta Nire belduŕa saŕtuko diet biotzean

Niregandik alde egin ez dezaten.

  1. Nere poza ayei on egitea izango da, ta gogo-gogoz ta biotz-biotzez luŕalde ontan sendo landatuko ditut.
  2. Au bait -dio Yaube’k:

Gaitz guziok eŕi oni ekaŕi dizkiodan bezela, dasaizkizuedan on guziak ere dakaŕzkioket.

  1. Ta gizon ta abererik gabe soil ta kaldaitaŕei emana zayola diozuten luŕalde ontan aloŕ-erosketak egingo dira.
  2. Aloŕak ziľaŕez erosiko dira, erostagiriak atera ta siľutuko ditute ta aitoŕtzaľeak aŕtuko dira. Benyamin’en luŕaldean, Yerusalem’en inguruetan, Yudako irietan, mendikoetan, Sepela’koetan ta Negeb’ekoetan;             

atxiľoak atzeŕiko alditik ekaŕiko ditulako—dio Yaube’k.

 

33

Agintzak

  1. Yeremi artean zaitegian atxiľo zala, bigaŕenez Yaube’k itz egin eta esan zion:
  2. Yaube onela mintzo da, guziok egin, antolatu ta burutu dituna; eta, Yaube deritzana:
  3. Ots egidazu ta darantzuizuket, eta ez dazkizun yakingaŕi aundi ta zaiľak irakatsiko dizkizut.
  4. Ixrael'go Yainko Yaube onela mintzo bait-da, talkan ta aizkoraka iri ontan iraulitako etxe ta eŕegeren yauregiei buruz,
  5. ta aren etxeak iľotzez betetzeko, kaldaitaŕen auŕka buŕukatzen datozan ta nere aseŕe samiñean yotzen ditudanei buruz.              -

Ain zuzen ere ayen gaiztakeriengatik nere auŕpegia iri oni ostentzen diot-eta.

  1. Ara! Nik, txaplatak eta osagaŕiak ezaŕiz sendatuko ditut, eta pake ta egia eŕuz damazkieket.
  2. Nik Yuda ta Ixrael’go seme eŕbestetuak ekaŕi, ta beñolako izakerara biuŕtuko ditut.
  3. Garbituko diet Nire auŕka egin dituten txaŕkeri ta ogen guzien lertzoa;

ta asketsiko dizkiet beren gaiztakeriz egin dizkidaten irain ta biuŕkeri guziak.

  1. Ta ori izango da nere dedu ta aintza, nere eŕiari dagiodan on guzia dantzuketen luŕeko eŕi guzien auŕez;

zorabiotu ta belduŕtuko bait-dira damazkiokedan on ta pakearengatik.

  1. Yaube onela mintzo da:

Gizaki ta abererik gabe, diozutenez, etze dagon toki ontan, ta gizaki,

abere ta bizidunik gabe dauden

Yuda’ko irietan ta Yerusalem’go zeyetan,

  1. lekayo ta poz-iŕintziak entzungo dira, beŕiro, senaŕ ta emazte beŕien abestiak (toberak) «gora Yaube Sabaot!, Yaube ona bait-da, ta betikoa Aren eŕukia», diotenen aŕamantza, * ta eskeŕ-oneko opariak

Yaube´rentzat dakaztenen mintzoa;

beñola bezela atxiľoak dakaŕzket —dio Yaube’k.

  1. Yaube Sabaot onela mintzo da, Gizon ta abererik gabe etze egiña dagon toki ontan ta emengo iri guzietan izango dira beŕiro ardiak biltzeko artzayen saroyak;
  2. mendietako, beteŕiko ta egoaldeko irietan, Benyamin’en luŕean, Yerusalem’go inguru osoan

eta Yuda’ko irietan, artaldeak beŕiro

igaroko dira zenbatzen ditunen eskupean —dio Yaube’k.

Aldi onak

  1. Ots!! ba-datoz egunak — dio Yaube’k, * — Ixrael'en ta Yuda’ren etxêi egin diedan ona betetzeko.
  2. Egun ayetan ta garai artan *

ernemin bat Dabid’i soŕtuko diot;

luŕaldea zuzen ta bidez yauŕiko dun muskil yatoŕ bat.

  1. Egun ayetan ta garai artan

Yuda yarei ta Yerusalem nare biziko da, da «gure Yaube zuzena» deritzake.

  1. Au bait-dio Yaube’k:

Iñoiz ere ez zayo Dabid’i oñordekorik peituko, Ixrael’go yauralkian esertzeko.

  1. Apaiz-lebitaŕetako gizonik ere

ez da iñoiz peituko, nere auŕean, eŕopariak eskeñi, minhak luŕinkatu, ta egun oroko opariak egiteko.

  1. Yaube’k Yeremi’ri itz egin ta esan zion:
  2. Yaube’k au dio:

Egun-gauen aldiketak aldatzeko alakoan egun ta gauarekin dudan ituna suntsitu al ba’duzute,

  1. yauraulkian oñordekotzat semerik peituko ez zayola nere moŕoi Dabid’ekin, eta bere moŕoi apaiz lebitaŕekin dudan ituna ere suntsitua izan daiteke.
  2. Ortziko izaŕak bezain zenbakaitzak eta itxasoko ondaŕa bezain neuŕkaitzat izateraño nere moŕoi Dabid’en ondorengoak eta nere moŕoi lebitaŕak geituko ditut.
  3. Yaube’k Yeremi’ri esan zion;
  4. Ez al-duzu ikusi eŕi onek diona:

«Yaube’k zapuztu ditu

Berak aukeratutako bi sendiak?»

Oŕenbeste ezesten dute ayen begietan eŕi ez dan nere eŕia!

  1. Ara, beŕiz, zer dion Yaube’k:

Egun ta gauarekin itunik egin ez ba’dut, ta ortzi-luŕen legeak yaŕi ez ba’ditut,

  1. Yakob’en ta nere moŕoi Dabid’en ondorengoa zapuztuko dut eta ayen azitik buruzagiak Abraham’en, Ixaak’en ta Yakob’en * yatoŕiarentzat ez ditut aukeratuko;

atxiľo eramanak daratoŕzket, ordea, ta eŕuki izango natzayo.


 


 

34

Sedeki ta Yeremi

  1. Yaube’k Yeremi’ri egindako itzak, Babilon’go eŕege Nabukodonosor’ek bere gudoste osoarekin ta bere mendean zitun luŕeko yaureŕi ta enda guziekin Yerusalem’i ta aren iri guziei guda egiten zienean:
  2. Ixrael’go Yainko Yaube’k au dio: «Zoaz ta esayozu Yuda’ko eŕege Ezeki’ri: Yaube’k au dio: Begiral: iri au Babilon’

go eŕegeren eskuetan ezaŕiko dut, eta eŕeko da.

  1. Ayen eskutik ez duzu iges egingo; atzemana ta ayetara eroana izango zera; ta zure begiek Babilon’go eŕegeren begiak ikusiko ditute, ta aoz-ao mintzatuko zaizu; ta Babiion’en saŕtuko zera.
  2. Ala ere, Sedeki, Yuda’ko eŕege oŕek, entzun Yaube’ren itza: au dasaizu Yaube’k: Ez zera ezpataz ilko;


  1. pakez ilko zera, ta zu baño len Yuda’n eŕege izan ziran zure arbasoen iľetan luŕinketak egin oi zitzazkien bezela, zuretzat ere luŕinketak eta deitoreak izango dira; eta, «Ene negaŕgaŕia» dioteke; oŕela erabaki bait-du Yaube’k.
  2. Itz guziok Yeremi’k Yuda’ ko eŕege Sedeki’ri yakiñerazi zizkion Yerusalem’en.
  3. Bitartean Babilon’go eŕegeren gudosteak guda zegien Yerusalem’i, ta oraindik gelditzen ziran Yuda’ko iriei; Yuda’ko iri azkaŕetatik bi auek bakaŕik gelditzen ziran.

Yopuen arazoa

  1. Yaube’k Yeremi’ri egindako itza, Sedeki eŕegek Yerusalem’go eŕi osoarekin itunduta, moŕoi ta neskamen yareikuntza aldaŕikatu zuanean,
  2. nork bere yopu ebertaŕak, gizon naiz emakume, yarein zitzan, ta iñork yopu yudurik ez zezan.
  3. Ori entzunda nork bere yopuak, gizon naiz emakume, yareiteko ta yoputzat iñoiz eukitzeko itunez elkartutako nagusi guziek eta eŕi osoak yarein zituten.
  4. Bañan laisteŕ garbai ziralarik, berek yareindako yopuak, gizon ta emakumeak, atzera aŕtu ta moŕoi ta mirabetzat uztaŕpean ipiñi zituten.
  5. Orduan Yaube’k Yeremi’ ri esan zion;
  6. «Ixrael’go Yainko Yaube’k au dio: Nik zuen arbasoekin, Aigito’ko yopu-alditik atera nitunean, itun egin nun esanez:
  7. Zazpigaŕen urte bakoitzean zuetako bakoitzak saldua zitzayon bere anai ebertaŕa yarein beza. Sei urtez yopu izan zaizuna yarei bidali beaŕ duzu. Baña zuen arbasoek ez zuten entzun nai izan, ez eta aditu ere. *
  8. Zuek gauŕ, senera itzulirik, nere begietan on dana egin duzute nork bere anayaren yareikuntza aldaŕikatuz, nere auŕean, nere izeneko etxean, ortarako ituna burutu ondoren.
  9. Baña, gogoa aldatuz, nere izena naŕiotu duzute; zerok yarei ta bere buruen yabe egindako yopuak, gizon ta emakumeak nork berera mirabetzat itzultzera beaŕtu ditu-ta.
  10. Argatik, Yaube onela mintzo, da: Zuek ez nauzute, nork bere anai edo uŕkoaren yareikuntza aldaŕikatzeko entzun nai izan —dio Yaube’k—. Or, ba, Nik ezpata, izuŕi ta goserako yarei aldaŕikatzen ta luŕeko eŕi guzien galengaŕi yaŕtzen zaituzt.
  11. Ta txekoŕ bat erdibituz ta erdi bien artean igaroaz nere auŕean egindako ituna sendotu ondoren, nere ituna autsirik, artan erabakia betetzen ez duten gizonak; *
  12. Yuda’ko nagusi, iren, apaizak, eta txekoŕaren erdian igaro diran luŕaldeko seme guziak, *
  13. bizia kendu nai dieten etsayei eskuetara emango dizkiet, eta ayen iľotzak eguratseko egaztien ta luŕeko pistien yanari izango dira.
  14. Ta Ezeki, Yuda’ko eŕege, ta aren mendeko aundizkiak emango dizkiet bizia kendu nai dieten etsayei ta zuetatik yoana dan Babilon’go eŕegeren gudosteari.
  15. Nere aginduz datozke iri onen auŕka, ta erasoko, aŕtuko ta eŕeko dute; ta Yuda’ko iriak egoiliaŕik gabeko etze soil egiñak utziko ditut».

 

35

Eŕekab’taŕak zintzo

  1. Yosi’ren seme ta Yuda’ko eŕege Yoakim’en egunetan Yaube’k Yeremi’ri itz egin ta esan zion:
  2. «Zoaz Eŕekab’taŕen etxera; mintzo zakizkie ta yauretxeko geia batera eramanik, ardoa emayezu edaten.» *
  3. Beraz, Yezoni, Absani’ren seme Yeremi’ren semea, ta aren seme guziak eta Eŕekab’etaŕen sendi osoa aŕtu
  4. ta saŕtu nitun Yaube’ren etxeko Anan’daŕen geian. Anan ori, Yegdeli’ren semea, Yainkoaren gizon bat zan; eta Anan’ daŕen gela nagusi ondoan ta Selun siľuzayaren gela gañean zegon.
  5. Ta ardoz betetako eŕatiľu ta edontziak Eŕekab’taŕen auŕean yaŕirik, esan nien: «Edazute ardoa.»
  6. «Ez; guk ez dugu ardorik edaten», yardetsi zidaten; Eŕekab’en seme ta gure aita Yonadab’ek agindu au utzi zigun-da: «Ez edan ardorik iñoiz ere; ez zuek, ez eta zuen semeak ere;
  7. ez egin etxerik, ez erein, ez landatu ta ez euki mâstirik, ez beste ezer ere. Ta zuen egoitzak kapaŕak izan beitez beti aŕotz-usaiñez zeraten luŕean.»
  8. Guk, Eŕekab’en seme ta gure aita Yonadab’ek agindu zigun guzia zearo egiñez, bein ere ez degu ardorik edan, ez guk ez eta gure emazte, seme-alabak ere;
  9. etxerik ez dugu eraikitzen bizitzeko, ta ez dugu mâstirik, ez aloŕik, ez okuntzarik,
  10. eta kapaŕetan bizi izan gera, gure aita Yonadab’ek agindu zigun guzia zintzoki egiñez.
  11. Baña Nabukodonosor, Babilon’go eŕege, gure luŕaldera etoŕi zanean, esan dugu: «Zatozte; bazteŕtu gaitezen Yerusalem’era, kaldaitaŕen ta arametaŕen gudoste auŕean; ta Yerusalem’en gelditu gera.»
  12. Yaube’k Yeremi’ri itz egin ta esan zion:
  13. «Oneia mintzo da Ixrael’ go Yainko Yaube Sabaot: Zoaz ta esayezu Yuda’ko gizonei ta Yerusalem’go egoiliaŕei: «Ez al-duzute nere itzak entzuteko mendua ikasiko» —dio Yaube’k—.
  14. Eŕekab’en seme Yonadab’en itzak indaŕa izan dute; ardoa ez edateko bere semêi agindu zien; eta, aitaren itzei atxikita, ez dute gauŕdaño edan; Nik, beŕiz, taigabe itz egin dizuet, eta zuek ez didazute menik egin!
  15. Aspalditik ba-natoŕ ainbeste igaŕle zuetara bidaltzen: «Atzera itzul zaitezte daramazuten bide okeŕetik», esanez; «artu asmo obeak; ez yoan yainko aŕotzak yaurestera; ta zuen arbasoei eman nien luŕaldean biziko zerate.» Baña zuek ez didazute entzun nai izan, ez eta aditu ere.

  1. Eŕekab’en seme Yonadab’en semeak, beren aitaren gebenari sendo atxiki izan zazkio; ta eŕi au esaneko ez zait!!
  2. Oŕegatik dio Yaube Sabaot’ek, Ixrael’go Yainkoak: Ots! Yuda’ko ta Yerusalem’eko bizilagun guzien artera, esan dizkiedan gaitzak oro ekaŕiko ditut; itzegin diet, eta ez didate entzun; deitu diet, eta ez bait-didate erantzun.
  3. Ta Eŕekab’etaŕen sendiari Yeremi’k esan zion, «Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot onela mintzo da: Zuen aitaren aginduari atxikita, aren esanak oro ta agindu dizuen guzia egin duzutenez-gero,
  4. Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot’ek dio: Eŕekab’en seme Yonadab’i iñoiz ere ez zayo peituko nere auŕean auŕkeztu daiteken beretaŕetako norbait.»

 

36

Laŕutxak eŕe!

  1. Yosi’ren seme ta Yuda’ko eŕege Yoakim’en laugaŕen urtean Yaube’k Yeremi’ ri itz egin ta esan zion:
  2. «Idazti bat aŕtu, ta erason artan Yosi’ren egunetatik gauŕdaño Ixrael’en, Yuda’ren ta eŕi guzien auŕka esan dizkizudan itzak oro, *
  3. Yuda’ko eŕia, egin gogo diodan gaitz guzia uleŕturik, bere bide okeŕetik aldenduko

ote dan, aren ogen ta gaiztakeriak asketsi dezazkiodan.»

  1. Orduan Yeremi’k Neri’ren seme Baruk’i dei egin zion; ta Baruk’ek Yeremi’ren aotik idazti batean erason zitun Yaube’k ari esandako itz guziak.
  2. Gero Yeremi’k agindu au Baruk’i egin zion: «Ni atxiľotuta nago; Yaube’ren etxean ezin saŕtu naiz. *
  3. Zoaz, ba, zu Yaube’ren etxera baruregun batez, ta eŕiaren belaŕitan idaztitik irakuŕ itzazu nere aotik idatzi dituzun Yaube’ren itzak; ta Yuda’ko iri guzietatik datozkenen belaŕitan ere irakuŕ itzazu.
  4. Apika ayen otoya Yaube’ renganaño elduko da, ta beren bide okeŕetik itzuliko dira; aundia bait-da eŕi onen auŕka Yaube’k erakutsi dun aseŕea.»
  5. Yeremi’k, agindu zion guzia egiñez, Neri’ren seme Baruk’ek Yaube’ren etxean Aren itzak irakuŕi zitun.
  6. Yuda’ko eŕege Yosi’ren seme Yoakim’en boskaŕen urteko bederatzigaŕen iľean, baru-aldaŕia irten zan Yaube’ren auŕean Yerusalem’go eŕi osoarentzat, eta Yuda’ko iri guzietatik Yerusalem’era etoŕitako guzientzat.
  7. Orduan Baruk’ek yauretxean bildutako eŕiaren belaŕitan Yeremi’ren itzak idaztitik irakuŕi zitun Sapan’en seme Gamari idazlariaren gelatik, goiko aldabean yauretxeko Ate Beŕiaren saŕguan.
  8. Yaube’ren itz guziak idaztitik entzundakoan, Mikai, Sapan’en seme Gamari’ren semea
  9. eŕegeren etxera yeitxi zan idazlariaren gelaraño. Beaŕik an bilduta zeuden nagusiak oro: Elisama idazlari ta Dalai, Semei’ren semea, ta Elnatan, Alkobor’en semea, ta Gamari, Sapan’en semea, ta Sedeki, Anani’ren semea, nagusi guziekin.
  1. Mikai’k yakiñerazi zizkien, berak entzunda, eŕiaren auŕean idaztitik Baruk’ek irakuŕitako itz guziak.
  2. Orduan nagusi guziek Yudi, Natani’ren semea (Natani, beŕiz, Selemi’ren semea zan, ta au Kusi’rena) Baruk’engana igoŕi zuten esan zezayon: «Eŕiaren belaŕitan irakuŕi duzun idaztia aŕtuta, etoŕi onâ». Baruk, idaztia aŕturik, ayengana yoan zan.
  3. Ta ayek esan zioten: «Eseri ta irakuŕi gure belaŕitan». Ta Baruk’ek ayen belaŕitan irakuŕi zun.
  4. Ta itz guziak entzundakoan, elkaŕenganako izututa, Baruk’i esan zioten: «Itz guziok eŕegeri yakiñerazi beaŕ dizkiogu.»
  5. Gero, Baruk’i galde au egin zioten: «Esaiguzu itz guziok aren aotik nola idatzi dituzun.»
  6. Baruk’ek esan zien: «Arek aoz itz guziok niri irakuŕtzean, nik laŕutxean idazturez idazten nitun.»
  7. Ta nagusiek Baruk’i esan zioten: «Zoaz, ta bai zu bai eta Yeremi ere ostendu zaitezte; ta, ez beki iñork non zeraten.»
  8. Ta bereala eŕegerengana yoan ta aldabean saŕtu zirala, Elisama idazlariaren gelan idaztia utzirik, eŕegeri, belaŕitan, arazoa zeatz azaldu zioten.
  9. Idaztia ekaŕtzeko eŕegek Yudi igoŕi zun; ta Yudi’k idaztia Elisama idazlariaren gelatik aŕtu ta eŕegeren belaŕitan ta eŕegeren auŕean zutik zeuden nagusi guzien belaŕitan irakuŕi zun.
  10. Bederatzigaŕen iľa zala-ta, eŕege neguko gelan eserita zegon, ta aren auŕean sutontzi batek zizekan.
  11. Yudi’k iruzpalau zeŕenda irakuŕi orduko, eŕegek idazlariaren aiztoz idatzia uŕatu ta surtara bota zun, ta ontziko sutan idaztia eŕe zan osorik.
  12. Eŕege ta aren moŕoi ayek, itzok entzunda ere, ez ziran belduŕtu; ta ez zituten beren yazkiak uŕatu.
  13. Ala ere, Elmatan, Dalai ta Gamari’k eŕegeri eskatu zioten idaztia ez eŕetzeko; ez zitzayen, ordea, alki izan.
  14. Gero eŕegek, eŕegeren seme Yeremiel’i, Ezriel’en seme Sarai’ri, ta Abdeei’en seme Selemi’ri agindu zien Baruk idazlaria ta Yeremi igaŕlea atzemateko, baña Yaube’k ostendu zitun. *
  15. Yeremi’ren aotik Baruk’ ek idatzitako Yaube´ren itzak zeuzkan idaztia eŕegek eŕe ondoren, Yaube’k Yeremi’ri itz egin ta esan zion:
  16. «Aŕtu beŕiz beste idazti bat eta Yuda’ko eŕegek eŕe dun lengo idaztian ziran itz guziak artan idatz itzazu.
  17. Ta Yudako eŕege Yoakim’i esayozu: Yaube’k au dio: zuk eŕe duzu idaztia esanez: «Zergatik idatzi dituzu artan itzok: Babilon’go eŕege ba-datoŕ ta luŕalde osoa abaŕikatuko du, gizon ta abereak emendik asagotuz».
  18. Oŕegatik Yaube’k au dio Yuda’ko eŕege Yoakim’i buruz: «Dabid’en yauraulkian esertzeko oñordekorik ez da izango, ta aren iľotza zuŕun dagoke berotan egunez, otzetan gauez.
  19. Ta ari, aren aziari, ta aren moŕoyei berayen gaiztakeria nozitu eraziko diet, eta ayen gañera ta Yuda’ko gizaki guzien gañera igoŕiko ditut iragaŕi dizkiedan ta entzun nai ez dituten gaitz guziak».
  20. Beraz, Yeremi’k beste idazti bat aŕtu ta Neri’ren seme Baruk idazlariari eman zion; ta an Baruk’ek Yeremi’ ren aotik idatzi zitun Yuda’ko eŕegek eŕe zun idaztiko itz guziak eta gañera ari bereko beste itzaldi asko.

 

37

Beŕi txaŕak

  1. Sedeki, Yosi’ren semea, Yoakim’en seme Yekoni’ ren orde zan, Babilon’go eŕege Nabukodonosor’ek Yuda’ko eŕegetzat yaŕita.
  2. Eta ez ark, ez aren moŕoyek, ez eta luŕaldeko eŕiak ere, Yeremi’ren bitartez Yaube’k ziotsanari ez zioten yaramonik egin.
  3. Sedeki eŕegek Yukal, Selemi’ren semea, ta Soponi apaiza, Maasi’ren semea Yeremi’ rengana bidali zitun esanez:

«Gure Yainko Yaube’ri gure alde otoi egiozu».

  1. Garai artan Yeremi eŕiaren artean yarei zebiľan, oraindik atxiľo ez bait-zuten eraman.
  2. Parao’ren gudostea Aigito’tik irtena zan; ta Yerusalem ingurutik erasotzen ari ziran kaldaitaŕak, ori entzunda uŕundu ziran Yerusalem’dik.
  3. Orduan Yaube’k Yeremi igaŕleari itz egin ta esan zion:
  4. Ixrael’go Yainko Yaube onela mintzo da: Oŕa zer esan beaŕ diozuten nire onuaren eske niregana bidaltzen zaituzan Yuda’ko eŕegeri: «Begiral, laguntza zuei ematera irten dan Parao’ren gudostea Aigito’ra, bere luŕera itzuliko da.
  5. Ta kaldaitaŕek ba-datozke, ta iri oni erasoko diote; aŕtu ta eŕeko dute.
  6. Yaube onela mintzo da: Ez zaitezte atzipetu, esanez: «Kaldaitaŕak gure gañetik iradu yoango dira», ez bait-dira yoango.
  7. Izan ere, auŕka duzuten kaldaitaŕen gudoste osoa yoko ba’zenute, ta ayetarik zauritutako batzu baizik geldituko ez ba’lira ere, nor bere kapaŕetik yaikirik iri au su emanda eŕeko dute».

 

Yeremi itzaľera

  1. Parao’ren gudostearengatik kaldaitaŕena Yerusalem’ dik uŕundu zanean,
  2. eŕiaren artean zeukana andik yasotzeko Yeremi’k iritik irten nai izan zun,
  3. eta, Benyamin’go atean zegolarik, Yeri zeritzan ta Anani’ren seme Selemi’ren semea zan zaiburuak Yeremi igaŕlea atzeman zun: «kaldaitaŕetara ba-zoaz igesi», esaka.
  4. «Gezuŕaľ»,yardetsi zion Yeremi’k ez noa kaldaitaŕetara igesi». Baña Yeri’k ez zion siñetsi, ta Yeremi atxiľoturik, agintariengana eraman zun. *
  5. Agintariek, Yeremi’ri aseŕetuta, yo ta Yonatan idazlariaren etxean biľuŕtegira zokoratu zuten; etxe ori atxiľotegi biuŕtua zeukatelako.
  6. Saŕtu zan, beraz, Yeremi atxiľotegi artako etxabean, ta an egon zan berein egunez.
  7. Sedeki eŕegek andik atera zezaten agindu zun, ta bere etxean ostuka galde au egin zion: «Yaube’rengandik esatekorik bai al-duzu?» Bai, ba!! yardetsi zion Yeremi’k, eta gañeratu zion: «Babilon’go eŕegeren eskuetan emana izango zera».
  8. Yeremi yaŕai izan zan Sedeki’ri esaten: «Zertan uts egin dut zure auŕka, edo zure moŕoyen naiz eŕi onen auŕka, atxiľo egin nazazun?
  9. Ta non dira «Babilon’go eŕege ez da zure edo luŕ onen auŕka etoŕiko» aldaŕikatzen dizuten igaŕleak?
  10. Orain, ba, otoi, ene eŕege yauna, entzun!! El bedi zuregana nere aŕena! Ez nazazu beŕiro Sedeki idazlariaren etxera eraman an iltzeko».
  11. Sedeki’ren aginduz Yeremi yaŕi zuten atxiľotegiko bebaŕuan, ta ogia irian aitu arte otan bat egun oro eman beaŕ zioten Okin-zeyetik. Onela Yeremi atxiľotegiko bebaŕuan gelditu zan.

 

38

Urtegian

  1. Sapati, Matan’en semeak, Gedeli, Pasu’ren semeak, Ukal, Selemi’ren semeak, eta Pasur, Melki’ren semeak, entzun zituten Yeremi’k eŕi osoari esaten zizkion itzok:
  2. «Yaube’k ona zer dion: Iri ontan geldituko dana, ezpataz, izuŕiz, edo gosez ilko da, kaldaitaŕetara lirtekena, ostera, biziko da, bizia aŕapakintzat eukiko du, ta biziko da.
  3. Yaube’k au dio: Iri au Babilon’go eŕegeri emana izango zayo, ta aŕtuko du».
  4. Ta nagusi ayek eŕegeri esan zioten: «iľa izan bedi gizon ori lenbaitlen; oŕelakoak esanez, irian gelditutako gudagizonak eta eŕi osoa kikiltzen ditu-ta. Ez bait-du gizon oŕek eŕiaren ona nai, gaitza baizik».
  5. Sedeki eŕegek esan zien: «Oŕ duzute; zuen eskuetan dago; eŕegek ezer ezin egin du zuen auŕka».
  6. Orduan ayek Yeremi aŕtu ta eratxi zuten eŕegeren seme Melki’ren urtegira atxiľotegiko bebaŕuan. Unamaz eratxi zuten. An baŕuan ez zan urik, basa baño; ta basa artan saŕtua gelditu zan Yeremi.
  7. Abdemelek zeritzan eŕegeren etxeko iren kustaŕak yakin zun Yeremi urtegian zala. Ain txuxen ere, orduan eŕege eserita zegon Benyamin’en atauŕean.
  8. Beraz, Abdemelek’ek yauretxetik irtenda, eŕegeri itz egin ta esan zion:
  9. «Ene eŕege yauna!: Yeremi igaŕlea oŕela erabiltzen, gizon oriek okeŕ aundi bat egin dute; urtegi batera eratxi dute, ta goseak ilko bait-da an; irian oraindik ogirik ez da-ta».
  1. Ordun eŕegek Abdemelek kustaŕari au agindu zion: «Aŕtu emen ogei ta amaŕ gizon ta Yeremi igaŕlea urtegitik irakori, il baño len».
  2. Gizonak aŕturik, beraz, Abdemelek altxoŕpeko gela batera saŕtu zan; ta zapi zarpail ta maŕoiz batzu aŕturik, Yeremi’ri lokaŕiz urtegira eratxi zizkioten.
  3. Ta Abdemelek kustaŕak Yeremi’ri esan zion: «Ezaŕ zapi zarpail ta maŕoizok zure galtzarbêtan eta lokaŕia soin-inguruan». Yeremi’k ala egin zun;
  4. ta unamaz iradoki ta irakori zuten urtegitik; eta, Yeremi atxiľotegiko bebaŕuan gelditu zan. *

Yeremi ta bakalduna

  1. Orduan Sedeki eŕegek Yeremi’ri deia bidali zion; eta yauretxeko irugaŕen saŕgura Yeremi eidu zanean, eŕegek esan zion: «Galde bat egin nai dizut; ez niri ezer ostendu».
  2. Yeremi’k eŕegeri erantzun zion: «Erantzuten ba’dizut ez al-nauzu ilko? Onu ba’ damaizut, entzungo ote-didazu?»
  3. Sedeki eŕegek Yeremi’ri aopean zin egin zion esanez: «Ala Yaube bizia!!, bizi au eman diguna! Ez zaitut ilko; ez eta il nai zaitutenen eskuetara eratoŕiko ere».
  4. Ordun, Yeremi’k Sedeki’ ri esan zion: Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot onela mintzo da: Babilon’go eŕegeren agintariengana irteten ba’zera, bizia yagongo duzu, ta iria ez dute eŕeko; zu ta zure etxekoak biziko zerate.
  5. Bañan, Babilon’go eŕegeren agintariengana igarotzen ez ba’zera, iri au kaldaitaŕei emana izango zaye, ta eŕeko dute; ta zu ez zera itzuriko».
  6. Sedeki eŕegek Yeremi’ri esan zion: «Belduŕ naiz kaldaitaŕetara igandako yudaitaŕei emana izango ote naizen, ta ayen nausa yasan beaŕko ote-dudan».
  7. Yeremi’k yardetsi zion: «Ez zera emana izango. Entzun, ba, Yaube’ketz ointxe esango dizudana; ta ondo zabiltzake, ta biziko zera.
  8. Irten nai ez ba’duzu, ostera, entzun Yaube’k yakiñerazi didana:
  9. ots!, Yuda’ko eŕegeren etxean gelditu leitezken emakume guziak Babilon’go eŕegeren agintarientzat eramanak izango dira, ta esango dizute: Zure adiskideak liľuratu ta menderatu zaitute; zure oñak lokatzara orduko, ayek atzera egin dute.
  10. Zure emazteak eta zure seme guziak kaldaitaŕetara eramanak izango dira, ta zerori ez zera itzuriko: Babilon’go eŕegek atzemango zaitu, ta iri onen eŕeketaz ogendun izango zera».
  1. Sedeki’k Yeremi’ri esan zion: «Iñork ez beza izketa au yakin, il nai ez ba’duzu.
  2. Zurekin mintzo izan naizala yakinda agintariek zuregana yo ta «esaiguzu ezer isiltzeke eŕegeri esan diozuna ta eŕegek esan dizuna; ta ez zaitugu ilko» ba’iesaizute, erantzuyezu:
  3. Aŕen egin diot ez nazaia Yonata’ren etxera itzulerazi, il ez nadin».
  4. Izan ere, agintariak Yeremi’rengana yoan ziran galdeka; ta Yeremi’k eŕegek agindu zionaren arauz erantzun zien; ta geyagorik gabe utzi zuten, arazoa ezaguna ez bait-zan.
  5. Ta Yeremi atxiľotegiko bebaŕuan gelditu zan Yerusalem aŕtua izan zan arte; aŕtua izan bait-zan.

 

39

Azke!!!

  1. Yuda’ko eŕege Sedeki’ren bederatzigaŕen urteko amargaŕen iľean Nabukodonosor ta aren gudoste osoa Yerusalem’en auŕez auŕkeztu ziran ta eŕiaren ertsaldia asi zuten.
  2. Ta Sedeki’ren amaikagaŕen urteko iaugaŕen iľaren bostean akalde bat aŕesian egin zuten.
  3. Ta andik saŕtuta Nergal Sereser altxoŕzaya, Nabu-Sarsakin irenburua, Nergal Sereser aztiburua, ta Babilon’go eŕegeren osterantzeko agintariak erdiko atean yaŕi ziran.
  4. Yuda’ko eŕege Sedeki’k eta aren gudagizon guziek ikusi zitutenean iritik Araba’runtz igesi irten ziran gauez bi aŕesien arteko atetik eŕegeren baratzarako bidea zeaŕ.
  5. Baña kaldaitaŕen gudosteak esetsi zitun, ta Yeriko’ko basoan Sedeki atzeman ta Emat’eko iri dan Eŕebala’ra eraman zutelarik, Babilon’go eŕegeri eman zioten; ta ark ebatzi zun.
  6. Eŕebala’n Babiion’go eŕegek Sedeki’ren begietan aren semeak, ta bai Yuda’ko aundizki guziak ere, lepo egin zitun.
  7. Gero, Sedeki’ri begiak erauzi ta biľuŕak ezaŕi zizkion Babilon’a eramateko.
  8. Yerusalem’en ere kaldaitaŕek eŕegeren etxea ta eŕiarenak eŕe ta Yerusalem’go aŕesiak irauli zituten,
  9. ta Nabuzardan buruzagiak irian gelditutako eŕiko-semeak, arengana igesi igaroak -etoŕiak-, eta luŕaldean gelditzen ziran enparauak atxiľo eraman zitun Babilon’a.
  10. Nabuzardan buruzagiak lagunabaŕeko landeŕenak bakaŕik utzi zitun Yuda’ko luŕean ta egun artan mâsti ta aloŕak eman zizkien.
  11. Yeremi’ri buruz agindu au Nabuzardan buruzagiari Babilon’go eŕegek egin zion:
  12. «Atzeman ta begirunez sorotzazu, ta ez egin ari gaitzik, berak lesaizukena baizik.»
  13. Ta Nabuzardan buruzagiak, Nabusezkan irenburuak, Nergal-Sereser aztiburuak, eta Babilon’go eŕegeren agintari guziak,
  14. Yeremi’ren biľa igoŕirik, atxiľotegiko bebaŕutik atera ta Godoli’ri, Sapan’en seme Aikan’ en semeari bidali zioten, bere etxera eraman zezan. Ta eriaren artean gelditu zan.

 

Abdemelek osasuntsu

  1. Yeremi atxiľotegian itxirik zegola, Yaube’k itz egin ta esan zion:
  2. «Zoaz ta esayozu Abdemelek kustaŕari: «Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot onela mintzo da: «Ona emen Ni, iri onen gaitzerako betetzen gerturik artzaz iragaŕi dudana; dana eroriko zayo gañera egun artan, ta zuk dakuskezu. *
  3. Zu, beŕiz, egun artan gaizkatuko zaitut dio Yaube’keta ez zera belduŕ zatzazkienen eskuetan emana izango.
  4. Yarei aterako zaitut, ordea, ta ez zera ezpataz eroriko; uste ona Niregan ipiñi duzunez-gero, bizia aŕapakintzat eukiko duzu—dio Yaube’k

 

40

Godoli’renean

  1. Yerusalem ta Yuda’tik Babilon’a atxiľo eramana ziyoan eŕiaren artean, katez loturik Eŕama’ra Yeremi eldu zanean, Nabuzardan buruzagiak yarein zun ondoren, Yaube’k Yeremi’ri egindako itza.
  2. Buruzagiak aŕturik, Yeremi’ri esan zion: «Zure Yainko Yaube’k ondiko au toki oni iragaŕi zion,
  3. ta orain eratoŕi dio Berak esana egiñez; Yaube’ren mintzoa entzun beaŕean ogen egin bait-diozute, ona orain zer yazo zaizuten!
  4. Zuri, ala ere, gauŕ eskuetako biľuŕak askatzen dizkizut. Nirekin Babilon’a yoan nai ba’duzu, zatoz, ta nik sorotziko zaitut. Babilon’a nirekin yoan nai ez ba’duzu, ordea, geldi zaitez. Begira!! Luŕalde osoa zure auŕean dago; obe ta nayen dukezun edonora zoaz.»
  5. Ta aldendu baño len esan zion: «Itzul Aikam’en seme Godali’rengana; Babilon’go eŕegek Yuda’ko iri guzien burutzat yaŕi bait-du, ta egon arekin, edo zoaz obe deritzazun edonora.» Ta buruzagiak atxezu ta emariak emanik igoŕi zun.
  6. Orduan Yeremi’k Godoli’ rengana Mispa’ra yo zun, ta arekin bizi izan zan luŕaldean gelditutako eŕiaren artean.

Godoli yauŕle: eriotz

(2 Eŕe. 25, 22-26)

  1. Landan baŕeyatutako aitzindariak eta ayen gizonak Babilon’go eŕegek Godoli, Aikam’en semea, luŕaldeko yauŕlaritzat yaŕi zula, ta Babilon’a eramanak ez ziran gizon, emakume, auŕak eta luŕaldeko landeŕak aren ardurapean utzi zitula adituta,
  2. Godoli’rengana yo zuten Mispa’n. Ona ayen izenak: Ismael, Natani’ren semea; Yoanan ta Yonatan, Karee’ren semeak; Sarai, Teneumet’en semea; Epoi’ren semeak, Metopa’koak; eta Yezoni, Maati’ ren semea, bere gizonekin.
  3. Godoli’k, Sapan’en seme Aikam’en semeak, ayei ta ayen gizonei zin eginda esan zien: «Ez zaitezte belduŕ izan kaldaitaŕen mendean bizi izateko; geldi zaitezte luŕaldean; men egiozute Babilon’go eŕegeri, ta ondo biziko zerate.
  4. zuen ordekotzat. Yaso, beraz, ta mandioratu mâsti, aloŕ ta oliondoetako zituak, eta geldi zaitezte dauzkazuten irietan.»
  5. ayek Yuda’n utzi zitula ta ayen yauŕletzat Godoii Sapan’en seme Aikam’en semea, yaŕi zula adituta,
  6. Yuda’ra itzuli ta Godoli’ rengana Mispa’ra etoŕi ziran igestoki izan zitzazkien alde guzietatik, ta ardo ta udako zitu guziak eŕuz yaso zituten.
  7. Yoanan, Karee’ren semea, ta landetako guda-agintari guziek, Godoli’rengana etoŕirik,
  8. esan zioten: «Yakin ezazu Amon’daŕen eŕege Boalis’ek Ismael Matani’ren semea zu iltzeko igoŕi dula.» Bañan Aikam’en seme Godoli’k ez zien siñetsi.
  9. Karee’ren seme Yoanan’ ek Godoli’ri aopetik Mispa’n itz egin ta esan zion: «Ba-noa oraintxe ta Ismael ilko dut, Matani’ren seme ori; ta iñork ez du yakingo. Zergatik, ba, ilko ziñuke, ta baŕeyatuko lirake zuregana bildu diran yudaitaŕak, eta Yuda suntsituko litzake?»
  10. Bañan Aikam’en seme Godoli’k Karee’ren seme Natana’ri esan zion: «Ez egin oŕelakorik; Ismael’tzaz diozuna gezuŕa da-ta.»

41

  1. Zazpigaŕen iľean Elisame’ren seme Natani, eŕegeren odolekoa, ta eŕegeren aundizki batzu amaŕ gizonekin Aikam’en seme Godoli’rengana Mispa’ra etoŕi ziran, ta elkaŕekin yan zuten bertan.
  2. Ta Matani’ren seme Ismael’ek, arekin ziran amaŕ gizonekin yaikirik, Godoli, Sapan’en seme Aikam’en semea, ezpataz yo ta il zun.
  3. Godoli’rekin Mispa’n ziran yudaitaŕak oro, ta an aŕkitzen ziran gudagizon kaldaitaŕak ere Ismael’ek yo zitun.
  4. Biaramunean, yazoa oraindik iñork ez zekiñean,
  5. Siken’dik, Silo’tik eta Samari’tik larogei gizon zargail, bizaŕa - motz, soñekoa - zarpail etoŕi ziran, Yaube’ren etxerako eskeingaiľu ta luŕingayak zekaztela.
  6. Ismael, Matani’ren semea, bidera irten zitzayen negaŕez; ta ayengana orduko, esan zien: «Zoazte Godoli’rengana, Aikam’en semearengaua».
  7. Ta iriaren erdira eldu ziranean, Matani’ren seme Ismael’ ek, arekin ziranen laguntzaz, il ta ango luban batera iraitzi zitun.
  8. Bañan, gizon ayetako amaŕek Ismael’i esan zioten: «Ez gaitzazu il!; gari, garagaŕ, olio ta eztia landan bilduta eŕuz bait-ditugu. Gogoa aldaturik, beraz, ez zitun ayen anayekin il.
  9. Godoli zala-ta, Ismael’ek ildakoen iľotz guziek artu zitun lubana, Ixrael’go eŕege Boasa’rentzat Asa’k egin zuna da. Ta Matani’ren seme Ismael’ ek iľotzez bete zun.
  1. Gero, Ismael’ek atxiľo eraman zitun Mispa’n auŕkitzen ziran eŕiaren ondaŕak; eŕegeren alabak eta Mispa’n gelditzen zan enparauko eŕia, guziok Nabuzardan buruzagiak Aikam’en seme Godoli’ren ardurapean yaŕiak izan ziran. Ismael, Natani’ren semea, guziak aŕturik irten zan andik Amon’daŕetara igarotzeko.
  2. Natani’ren seme Ismael’ ek egindako ausiabaŕtza adituta, Yoanan, Karee’ren semea, ta arekin ziran guda-agintari guziak,
  3. beren gizonak oro bildurik, irten ziran Natani’ren seme Ismael’en auŕka, ta Gabaon’go aintziraren aldean idoro zuten.
  4. Ismael’ekin ziyoan eŕi osoa, Yoanan, Karee’ren semea, ta zeŕaizkion guda-agintariak ikustean, pozez bete zan.
  5. Ta Ismael’ek Mispa’tik atxiľo zeraman eŕi oso ua, itzuli zan ta Karee’ren seme Yoanan’i bildu zitzayon.
  6. Bañan Ismael, Natani’ren semea, zortzi gizonekin Yoanan’engandik igesi igaro zan Amon’daŕetara.
  7. Karee’ren seme Yoanan’ ek, beŕiz, berekin zitun guda-agintari guziekin, aŕtu zltun Ismael’ek Godoli, Aikam’en semea saŕaskitu ondoren zekaŕtzin eŕiaren ondaŕ guziak: gudagizon, emakume, auŕ ta irenak;ta Gabaon’dik atera zitula,
  8. guziak Bet-Leen ondoko Gidorot-Kanaan’a yoan ta an gelditu ziran, Aigito’ra igarotzeko,
  1. kaldaitaŕengandik igesi: izan ere ayen belduŕ ziran, Babilon’go eŕegek luŕaldeko burutzat yaŕitako Godoli, Aikam’ en semea Natani’ren seme Ismael’ek il zulako.

 

42

Aigito’ra

  1. Orduan guda-agintari guziak, Yoanan, Karee’ren semea, Yezoni, Osai’ren semea, ta eŕi osoa, tiki ta aundiak, Yeremi’rengana eldu ziran
  2. esanez: «Onaŕtu gure eskaria, ta otoi egiozu Yainko Yaube’ri gure ta ondaŕ auentzat; zure begiok dakustenez, ugari giñalarik, uŕi gelditu bait-gera.
  3. Berakuskigu Yaube’k yaŕai beaŕ dugun bidea, ta egin beaŕ duguna.»
  4. Yeremi igaŕleak esan zien: «Edeŕki!!, zuen Yainko Yaube’ ri otoi egingo diot, eskatzen didazutenez. Yaube’k lerantzuizueken guzia yakiñeraziko dizuet, itzik isiltzeke.»
  5. Ayek Yeremi’ri esan zioten: «Bego Yaube gure egiaren ta zintzotasunaren aitoŕtzaľe, zure Yainko Yaube’k zure aoz lesaiguken guzia zintzo betetzen ez ba’degu.
  6. Gure Yainko Yaube’rengana bidaltzen zaitugunez-gero, edozer lesaiguken, on edo txaŕ, esanera gauzkake, gure Yainko Yaube’ri esangin izanez ondo bizitzeko.»
  7. Amaŕ egunen buruan Yaube’k Yeremi’ri itz egin zion:
  8. ta Yeremi’k Yoanan, Karee’ren semea ta arekin ziran guda-agintari guziak, eta eŕi osoa, tiki ta aundiak deituta,
  9. esan zien: «Zuek Ixrael’go Yainkoarengana bidali gaituzute zuen eskariak Ari auŕkezteko. Oŕ, ba, Yaube’k au dio zuentzat:
  10. Luŕ ontan gelditzen ba’ zerate, eraikiko zaituzt; ez, noski irauliko; landatuko zaituzt; ez noski erauziko; garbaituta bait-nago egin dizuedan gaitzaz.
  11. Izugaŕi deritzazuen Babilon’go eŕegeren belduŕ ez zaitezte dio Yaube’k; ez izan aren belduŕ; zuek gaizkatzeko zuekin bait-nago, ta aren eskutik yareingo zaituzt.
  12. Aren eŕukia iritsiko dut zuentzat, eta zuetaz kupituta zuen luŕaldera biuŕtuko zaituz.
  13. Bañan, «ez gera luŕ ontan geldituko; ortarako, Yaube’k esanera ez gauzkake,
  14. ortarako iñola ere ez! Aigito’ra goazke, turutotsik ez entzuteko ta gose ez izateko; ta an biziko gera» ba’diozute,
  15. entzun Yaube’ren itza, Yuda’ko ondakiñok. Ixrael’go Yainko Sabaot onela mintzo da: Aigito’ra saŕtzeko ta aŕotz an bizitzeko erabakita ba’zaudete,
  16. antxe bertan iritsiko zaizue belduŕtzen zaituzan ezpata, eta antxe atxikiko zaizue izutzen zaituzan gosea; ta an ilko zerate.
  17. Aigito’ra saŕtzeko ta aŕotz bizitzeko isitutako gizonak oro ezpataz, gosez edo izuŕiz ilko dira: ayetako bat ere ez da bizirik geldituko, bat ere ez da itzuriko gañera eratoŕiko diodan gaitzetik.
  18. Ixrael’go Yainko Yaube onela mintzo bait-da: Nere aseŕe ta sumiña Yerusalem’goen gañera ixuri dan bezela, zuen gañera ere nere aseŕea ixuriko da Aigito’n saŕtu zaitezketenean; ta zuentzat ez da izango goŕoto, narda, birao ta gerena baizik; eta ez duzute beŕiro toki au ikusiko.
  19. Zuentzat, Yuda’ren ondaŕentzat, Yaube’k esan du: «Ez saŕtu Aigito’n» Gomazute nik gauŕ zuen auŕka diodana.
  20. Zeron kaltez atzipetuta zabiltzate. Izan ere, zuen Yainko Yaube’rengana bidali niñuzutenean, esan zenidaten: «Otoi egiozu Yainko Yaube’ri guretzat; ta gure Yainko Yaube’k lesaken guzia esaiguzu, ta guk egingo dugu.
  21. Gauŕ yakiñerazi dizuet, eta ez duzute entzun nai zuen Yainko Yaube’ren mintzoa, ez eta nere bitartez dasaizuena egin ere.
  22. Onezkero, beraz, yakizute ezpataz, gosez ta izuŕiz ilko zeratela, aŕotz bizitzeko, saŕtu nai duzuten tokian.»

 

43

  1. Yeremi’k eŕi osoari ayen Yainko Yaube’ren itzak, ayen Yainko Yaube’ren aginduz esan beaŕ zizkien itzak, amaitutakoan,
  2. Asai’ren seme Azari’k, Karee’ren seme Yoanan’ek eta gizon aŕo guziek Yeremi’ri esan zioten: «Gezuŕa diozu; gure Yainko Yaube’k ez zaitu bidali «ez saŕtu Aigito’n an bizitzeko» esan dezaiguzun.
  3. Meri’ren seme Baruk’ek axatzen zaitu gure auŕka, kaldaitaŕen eskuetara gu eratoŕtzeko, il ta Babilon’a eraman gaitzaten.»
  4. Oŕela Karee’ren seme Yoanan’ek, gudu-agintari guziek eta eŕi osoak uko egin zioten luŕean gelditzeko Yaube’k zesayenari.
  5. Beraz, Karee’ren seme Yonatan’ek eta guda-agintari guziak, atzeŕietan baŕeyatuak izanda gero, alde guzietatik Yuda’n bizitzeko Yuda’ra itzuli,
  6. ta Aikam’en seme Godoli’ ren ardurapean Nabuzardan buruzagiak yaŕita zeuden eŕikondaŕak oro aŕturik,
  7. Yaube’ren mintzoa nardatuz, Aigito’n * saŕtu ta Tapnes’ año eldu ziran.
  8. Orduan Yaube’k Yeremi’ ri Tapnes’en itz egin ta esan zion:
  9. «Aŕi aundi batzu eskuan aŕtu ta loyean ostendu itzazu Parao’ren etxeko atondoan Tapnes’en dan iabean.
  10. Ta esayezu: Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot onela mintzo da: Ara!! Nabukodonosor, Babilon’go eŕege, nere moŕoya, daratoŕket eta ostendu ditudan aŕi auen gañean aren yauralkia yaŕiko dut; eta auen gañean bere kapaŕa edatuko du.
  11. Ta etoŕitakoan yoko du Aigito’ko luŕa, ilbeaŕak saŕaskituz, atxiľotu beaŕak atxiľotuz ta galdu beaŕak ezpataz galduz.
  12. Aigito’ko yainkoen etxei su emango die, ta kixkaliko ditu, ta atxiľo daramazke; Aigito’ren erazkiñez yantziko da, bere oyalez artzaya bezela, ta andik mara-mara itzuliko da.
  13. Aigito’n dan eguzki-etxeko oroitaŕiak puskatu ta Aigito’ko yainkoen etxeak eŕeko ditu.

 

44

Sasi-yainkokeri

  1. Aigito’ko Migdol’en, Tapnes’en, Nop’en ta Patures’ko bazteŕaldean bizi ziran yudu guziei Yeremi’k egindako itza:
  2. Ixrael’go Yainko Sabaot onela mintzo da: «Yerusalem' en gañera ta Yuda’ko iri guzien gañera eratxi ditudan gaitz guziak ikusi dituzute. Soilduak eta bizidunik gabe gauŕ oŕ dituzute,
  3. ayen gaiztakeriengatik; ayei, zuei ta zuen arbasoei ezagunak ez zitzazkizuen yainko aŕotzei opariak eta yaureskuntza eskeintzera sayestuz nere aseŕea piztu zutelako.
  4. Aspalditik zuetara nere moŕoi igaŕleak bidaltzen leyatu naiz zuei esateko: «Ez egin oŕenbesteko gaiztakeria; goŕotagaŕi bait-zait.»
  5. Bañan ez didazute entzun, ez eta belaŕia Niregana itzuli ere, zuen zantaŕkeritik biuŕtzeko ta yainko aŕotzei luŕinketarik ez egiteko.
  6. Beraz, nere aseŕeak Yuda’ ren irietan ta Yerusalem’go zeyetan leŕ egin du, ta soil gelditzen dira bizidunik gabe.
  7. Ta orain onela mintzo da Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot: Zergatik, Yuda’ko gizon, emakume, umetxo ta iñutauŕei eriotza ekaŕiko dien ogentxaŕ ori?
  8. Izan ere, Aigito’ra ezkero giza-eskuek egindako yainko aŕotzak luŕinkatuz axatuko nauzute, Nik poŕokatuak eta eŕi guzien biraogaŕi ta gerengaŕitzat utziak agertzeko.
  9. Aantzi al zazkizue zuen arbasoek, Yuda’ko eŕegek eta ayen emaztek, zerok eta zuen emaztek Yuda’ko luŕaldean ta Yerusalem’go zeyetan egindako txaŕkeriak?
  10. Gaurdaño garbai ta lotsarik gabe bizi izan bait-dira nere legetik eta zuen arbasoei ta zuei erakutsi dizuedan bidetik sayestuta.
  11. Oŕegatik dio Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot’ek: «Ona emen Ni zuen gaitzerako, Yuda osoa erauzteko erabakita.
  12. Yuda’ren ondaŕei apelatuko natzaye, Aigito’ra saŕtu ta an bizi beaŕ dutela isitu bait-dira. An, Aigito’n suntsitu ta eroriko dira ezpataz ta gosez yota guziak, tiki ta aundiak; ezpataz ta gosez ilko dira, guzien goŕoto, galen, birao ta nardaren azpian.
  13. Aigito’ra’ bazteŕtu diran guziak ataŕatuko ditut, Yerusalem ataŕatu dudan bezela, ezpataz, gosez ta izuŕiz.
  14. Ta Aigito’n bizitzeko iges egin duten Yuda’ren ondakin auetatik ez da gardiak daramatzin Yuda’ko iuŕaldera itzuliko bat edo bat baizik.»
  15. Orduan beren emaztêk yainko aŕotzak luŕinkatzen zitutela zekiten gizon guziek, an eŕuz auŕkitzen ziran emakumek, eta eŕi osoak Yeremi’ri yardetsi ta esan zioten:
  16. «Yaube’ren izenez esan diguzunari buruz goŕak gaituzu.
  17. Eman dugun itza, bai, beteko dugu osorik, luŕin ta ixurketak ortziko andereari egiñez, Yuda’ko irietan Yerusalem’go zeyetan guk eta gure arbaso, eŕege ta agintariak egiten genuenez. Ta orduan ogiz ase giñan, pozik geunden, ta gaitzik bat ere ez genkusan.
  18. Luŕin ta ixurketak ortziko andereari eskeintzea alde bat utzi dugunetik, ostera, dana peitu zaigu, ta ezpataz ta gosez aitzen goaz.
  19. Or, ba, luŕin ta ixurketak ortziko andereari * genegizkionean, aren irudiko opiľak eta eskeintzen genizkion ixurketak gure senaŕen baimenik gabe egiten ote-genitun?» *
  20. Orduan Yeremi’k, yardetsi zioten eŕi osoari, gizon, emakume ta lagunabaŕ guziei itz egin ta esan zien:
  21. «Ain zuzen ere zuek eta zuen arbaso, eŕege ta nagusiek Yuda’ko irietan ta Yerusalem’ go zeyetan eskeintzen zenituten luŕinketa ayek gomutan dauzkalako, aseŕe izan da Yaube ta sumindu zayo biotza.
  22. Yaube’k ezin yasan izan ditu luzaroago zuen egite txaŕ ta nazkagaŕiak; eta oŕegatik zuen luŕa soil, galengaŕi ta biraogaŕi, bizidunik gabe utzi du gauŕ danez.
  23. Eskeintzen zenuten luŕiñarengatik, Yaube’ren auŕka egin dituzuten ogenengatik, Yaube’ren mintzoarekiko izan duzuten nardarengatik, eta aren lege, agindu ta erabakien arauz ibili ez zeratelako, gauŕko elkaitz au gañera etoŕi zaizue.»
  24. Yeremi’k eŕi osoari ta emakume guziei esan zien: «Entzun Yaube’ren mintzoa, Aigito’n zeraten Yuda’ko seme guziok:
  25. Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot onela mintzo da: «Zuek itzez ta egitez esan duzute: «Eman degun itza bete dugu erabat, luŕin ta ixurketak ortziko andereari eskeñiz». Ta itza betetzen duzute, noski!!, zuen itza burutzen duzute!
  26. Entzun, beraz, Yaube’ren itz auek, Aigito’n bizi zeraten Yuda’ko seme guziok. Begiral: nere Izen gurenez zin egiten dutdio Yaube’k: Nere izena ez da Aigito’ren mugapean «Ala Yaube Yaun bizia» Yuda’ko gizonen aoz aiphatua izango.
  27. Ara!, ernai nago ayei buruz, ez ordea onerako, gaitzerako baizik; eta, Aigito’n diran Yuda’ko gizonak oro ezpataz ta gosez ilko dira, iñor bizitzan gelditzeke.
  28. Batzu bakaŕik, gutxi gero, ezpatatik itzuriko dira Aigito’ tik Yuda’ra igeska; ta Aigito’n bizitzeko gogoz saŕtu diran Yuda’ko ondaŕ guziek ikusiko dute noren itza beteko dan, nerea ala ayena.
  29. Ta ori izan zaizue dio Yaube’k— toki ontan ataŕatuko zaituztala ezagugaŕia, zeron kaltez nere itzak sendotzen dirala yakin dezazuten.
  30. Onela mintzo da Yaube: Ots!! Opara Parao, Aigito’ko eŕege bizia kendu nai zieten etsayen eskuetan utziko dut, Sedeki Yuda’ko eŕege bizia kendu nai zion Babilon’go eŕege Nabukodonosor’en eskuetan utzi dudan bezela.

 

45

Baruk’i gezna

  1. Yeremi igaŕleak Neri’ren seme Baruk’i esan ziona, Yeremi’ren aotik itzok idaztian erason zitunean, Yosi’ren seme ta Yuda’ko eŕege Yoakim’en laugaŕen urtean.
  2. Ixrael’go Yainko Yaube onela mintzo da zuretzat:
  3. «Ene negaŕgaŕia!! diozunaigabe beŕi batez nere miña geitu bait-du Yaube’k intziriñez nekatuta nago, ta atsedenik ez dut.»
  4. Esayozu, ba: Au dio Yaube’k: Ona emen Ni eraiki nitunak iraultzen, ta landatu nitunak, arean, luŕalde oso au, erauzten.
  5. Ta zu alatzen biľa zuretzat al-zabiltz? Ez ibili oŕela. Itxesa ekaŕtzeko bait-naiz bizidun guziaren gañera dio Yaube’k. Baña, zuri bizia erazkintzat utziko dizut, edonora zoazken.»

 

46

Siniste-gabekoenzat

  1. Atzeŕiei buruz Yaube’k Yeremi’ri egindako itzak.
  2. Aigito’ri buruz. Aigito’ko eŕege Nekao Parao’k Euparate ibayondoan zeukan, ta Yosi’ren seme ta Yuda’ko eŕege zan

Yoakim’en laugaŕen urtean Babilon’go eŕege Nabukodonosor’ ek poŕokatu zun gudostearen auŕka.


  1. Gertu iskiľuak eta babeskia, * ta zatozte gudara!
  2. Gertu zaldiak, ta igo zaitezte, zaldunok! Leŕoetara buru-oskolekin!

araztu aiztamakiľak! yantzi bulaŕekoa!

  1. Zer dala-ta ikusten dut izuaŕen eurt egiten?

Ayetako azkaŕenak igesi doaz, atzera begiratzeke ...

Saŕakioa edonon! dio Yaube’k.

  1. Ez biyoa zaiľua igesi! ez beza egin azkaŕak esti! Ipaŕaldean, Euparate ibayondoan kordokatu ta erortzen dira.
  2. Zer da, uyoldea bezain aundituta ibai antzeko uiñez irakiñik doan ori.
  3. Aigito da, ugoldea bezain aunditua, ibai antzeko uiñez irakiñik doana.

Auŕera noakeesanez, luŕa estaltzen, iriak eta iritaŕak irentsi beaŕez.

  1. Igo zaitezte, zaldiak! oldaŕ egizute, guŕdiak! Auŕera gudariok! Kus’tar ta Libi’aŕok, babeskia besoan! ta zuek Lidia’ŕok, gezi-ustayak tenk eusten.
  2. Yaube Sabaot Yaunaren eguna dugu, ordea, apen-eguna, etsayen lepotik apentzekoa.

Ezpatak irentsiko ditu, ayen odolez ase ta orditzeraño; Yainko Yaube Sabaot’entzako oparia Ipaŕaldetik bait-da, Euparate ibayondoan.

  1. Igo Galaad’a zauri-belaŕaren biľa, Aigito’ren alaba gaztea.

Alpeŕik ari zera osakayak biltzen: zuretzat ez da sendatzerik.

  1. Atzeŕiek entzun dute zure gerena, ta zure gaŕaxiek luŕa bete dute; gudariak gudariengan tupust egin ta biok batera luŕ yo dute-ta.

Aigito’k poŕot!!

(Ye. 42, 15-22; 43, 8-13)

  1. Nabukodonosor, Babilon’go eŕege Aigito yotzera zatoŕela-ta, Yaube’k Yeremi’ri egindako itza:
  2. Aldaŕi egizute Aigito’n! Aladaŕi Migdol’en! Aldaŕi Nop’en ta Tapnes’en!

«Zut! Ernai!» esayezute—zuen baranoan

dana iresten ari bait-da ezpata.

  1. Ara! zure azkaŕa iraulita datza!

ezin egon da zutik!; Yaube’k irauli du-ta.

  1. Asko dira Aren bultzez esaka.
  2. «Galdu da Parao, Aigito’ko eŕege! garai ona igarotzen utzi gaŕaxika.
  3. Ala NiMendietan Tabor bezela, Itxasgañean Karmel bezela, ba-datoŕ.
  4. Gertu bidezoŕoak, Aigito’n bizi zeran alaba: bizidunik gabe poŕokatuta.
  5. Bigantxa edeŕ bat da Aigito!; ezpea ipaŕaldetik datoŕkio.
  6. Aren erdian aren saripekoak, txekoŕ guriek bezela, anka egiten dute guziek batera, gogoŕ egiten igesi; gañera eldu bait-zaye itxes-eguna, abaŕtza-aldia.
  7. Aren gaŕaxiak suge-txistuaren dutenez.
  8. Ta oyanak ebakiko dizkiete dio Yaube’k; txaiskuŕak baño geitsuagoak bait-dira, zenbakaitzak, zenbakirik gabe.
  9. Alpeŕik alaba, ipaŕaldeko eŕi baten eskuetara emana!
  10. Ixrael’go Yainko Sabaot’ek dio:

ataŕatzeko.

  1. Ta eratoŕlko dut bizia kendu nai dietenen eskuetan, Babilon’go eŕege Nabukodonosor’en eta aren moŕoyenetara.

Ta gero Aigito’k egoiliaŕak

dio Yaube’k.

  1. Ez belduŕtu, beraz, Yakob, ene ori; ez izntu Ixrael, uŕungo aldetatik yareingo bait-zaitut,

atzeŕietatik zure ondorengoa ekaŕiko dut.

  1. Ez izutu, Yakob, nere moŕoi ori;

dio Yaube’k;

Nik iraitzita egon ziran

eŕi guziak suntsituko ditut;

zu, beŕiz, ez zaitut suntsituko;

ataŕatu, bai, zuzenbidez egingo zaitut;

ataŕaldirik gabe ez zaitut utziko.

47

Pilistin’daŕentzat

  1. Parao’k Gaza yo baño leari, pilistaŕei buruz egindako len Yaube’k Yeremi igaŕ- itza. *
  2. Yaube onela mintzo da:

«Ots! Urarangel bat ipaŕaldetik uyolak bezela, luŕa ta ango guziak, iria ta iritaŕak, estaltzen datoŕ.

Gizonak gaŕaxika daude;

luŕaldeko semeak oro negaŕez.

  1. Ayen zaldien apo-otsez, guŕdi-zalapartaz ta guŕpil-kaŕaskaz gurasoek ez ditute beren semeak sorozten;

oŕen aulak dira eskuak!

  1. Aurki bait-da pilistaŕ guziak poŕokatzeko ta Tir’i ta Sidon’i gelditzen zazkien laguntzaľe guziak kentzeko eguna;

pilistaŕak eta Kaptor ugarteko ondakiñak Yaube’k suntsituko ditu.

  1. Gaza burumuŕi dago; * Askalon ta aldiriko ibaŕa irauliak dira, noiz arte ariko aiz ire burua aŕamazkatzen?
  2. Yaube’ren maŕauza, noiz arte ez zera ekuratuko? Itzul zoŕoral, geldirik atsedeteko.
  3. Baña nola atsedengo ziñake,

Yaube’ren aginduz, Askalon’en auŕka ba’zoaz?»

 

48

Moab’entzat

  1. Moab’i buruz. *

Ixrael’go Yainko Yaube onela mintzo da:

Nebo’ren zori txaŕal poŕokatu bait-da;

Kariatain menderatua ta âlkez betea da;

Misgab ere âlkez beterik erorita datza.

  1. Itzali da Moab’en ospea;

Esebon’en aren auŕka asmo txaŕak darabilzkite:

«Goazan eŕitartetik ezabatzera!»

Zu ere, Madmen ori, erauzia izango zera;

atzetik daŕaizu ezpata.

  1. Gaŕaxiak, itxesa ta ausiabaŕtza nagusi daude Oronain’en.
  2. Moab abaŕikatuta dago, ta aren auŕak gaŕaxika.
  3. Luit’ako igoeran negaŕ-otsa; igotzean guziak negaŕez bait-dabiltza; ta Oronain’dik yeistean min-gaŕaxiak ere.
  4. Iges egizute! zeron bizia yagozute, ta iñaŕa basoan bezela izan zaitezte.
  5. Izan ere, ustea zure eidol ta ondasunetan zenulako, menderatua izango zera, ta Kamos’ek * atzeŕira yoan beaŕko du bere apaiz ta nagusiekin batera.
  6. Poŕokatzaľea iri bakoitzera doake;

iri bat ere ez zayo itzuriko; ta Yaube’k esan dunez aranak lardaskatu ta zelayak soilduko ditu.

  1. Eman egak Moab’i egaka uŕundu dadin; ango iriak soil eta bizidunik gabe geldituko bait-dira.
  2. Biraogaŕi bego Yaube’ren egitekotan maŕoka ari dana! biraogaŕi, bere ezpata odolera gabe daukana!
  3. Gaztetanik Moab egon da geldirik, bere iapaŕen gañean ekuru, ontzitik ontzira aldatua ta atxiľo eramana izateke.
  4. Orain, beŕiz, ba-datoz egunak,

dio Yaube’keta bidaliko dizkiot aldatu duteken aldatzaľeak, eta aren ontziak ta zaragiak uŕatuko ditute.

  1. Kamos dala-ta, Moab lotsaz beteko da, Betel’en ustea zeukan Ixrael Betel’erengandik bezela. *
  2. Nola diozute: «Gudariak gera gu, buŕukarako azkaŕak?»
  3. Abaŕikatua izan da Moab, suntsituak aren iriak, eta lepo egiñak aren gazte beñenak, —dio Yaube Sabaot deritzan Eŕegek.
  4. Moab’en poŕokaldia uŕbil dago, abazuzaka datoŕkio etxera.
  5. Saminkide zoazkiote aldameneko guziok, eta aren izena dazaguzutenok esazute: «Nola uŕatu da zigoŕ altsu, makil ospetsu ua?»
  6. Yeitxi goi ortatik ta eseri lur agoŕean, Dibon’go alaba ori, zure aurka bait-datoŕ Nabukodonosor, Moab’en poŕokatzaľea, ta irauliko ditu zure babesak.
  7. Egon bidean uŕunera so, Aroer’ko alaba; galde egiezu igeska doazan itzuriei, ta esayezu: «Zer gertatu da?»
  8. Moab lotsa da: irauli dute-ta;

adiatu zaitezte, ta gaŕaxi egizute;

iragaŕi ezazute Arnon osoan Moab abaŕikatua izan dala.

  1. Zigoŕaldia ordokira eldu da; Elon’a, Yasa’ra.
  2. Mepaat’a, Dibon’a, Nabo’ra, Bet-Debalatain’a,
  3. Kariatain’a, Bet-Gamul’a, Bet-Maon’a,
  4. Kariot’a, Bosra’ra ta Moab’eko iri guzietara, uŕen ta uŕunekoetara.
  5. Moab’en adaŕa apuŕtu da, ta aren besoa, autsita dago, dio Yaube’k.
  6. Orditu * ezazute; Yaube’ren auŕka yaiki zan-eta!! Iraulkatu bedi Moab bere okaztan ta nausagaŕi bego.
  7. Zuretzat nausagaŕi ez ote-zan, ba, Ixrael? Lapuŕen artean upatua izan ote-da? buruñoka baizik artzaz yakin ez dezazun?
  8. Utzi iriak, Moab’eko egoiliaŕok, aitzartean bizitzera yoateko;

ta egon an, aitz-iŕiñetan kabia dun usoa bezela.

  1. Moab’en aŕopuzkeria entzuna genun, (Is. 16, 6) aŕopuzkeri gaitza gero, aren aŕokeri, antuste-aŕandi ta biotzeko aundinaya.
  2. Nik —dio Yaube’k— ezagunak ditut aren iľaŕainkeri,

itz aŕo ta egite anpurutsuak.

  1. Oŕegatik intziriñez nago Moab’i buruz, Moab osoari gaŕaxika, Kir-Eres’ko iritaŕei adiaka.
  2. Yazar’ekin negaŕez nago zuregatik, Satama’ko mâsti ori.

Zure ayenak, itxasoa igarota, Yazer’ko itxasoraño iristen ziran; ta poŕokatzaľea zure uzta ta mâtsokoen gañera yauzi da.

  1. Moab’eko okuntza ta aloŕetik

poz ta yaya yoanak dira; (Is. 16, 10)


zure tolaretan ardoa peitu-erazi dut, eta mâts-zapaltzaľen abestiak ez dira beŕiro an entzungo.

  1. Gaŕaxiak, bai, Esebon’dik Elai ta Yasa’raño; Segor’tik Oronain ta Egalat-Xelisi’raño entzuten dira; Nirim’eko urguneak legoŕtuko dira-ta.
  2. Moab’etik erauziko ditut —dio Yaube’k mendigañetara igota beren yainkoei luriña eskeintzen dieten guziak.
  3. Argatik nere biotza Moab’i ta Kir-Eres’i buruz txirula bezela zinkuriñez dago;

bildu dituten ondasunak suntsitu bait-dira.

  1. Buru guziak muŕi eta (Is. 15, 2; Eze. 7, 18) bizaŕ guziak motz daude;

esku guzietan xakiak eta geŕi guzietan zurdatzak ikustekoak dira.

  1. Moab’eko etxegain ta zeyetan eŕi osoa negaŕ-erostaz ari da; eltze nardagaŕi bat bezela, puskatu dut—dio Yaube’k.
  2. Moab’en saŕakioa! Ango oŕobiak!

Moab’en iges lotsagaŕia!

Nausagaŕi ta galenbide biuŕtu da Moab inguruko guzientzat.

  1. Yaube onela mintzo bait-da: Aŕano bat bezela egaka datoŕ, bere egak Moab’eruntz erabiliz.
  2. Karit aren gazteluekin aŕtu dut!

ta egun artan Moab’eko gudarien biotza erditzen dan emakumearena bezela izango da;

  1. ta Moab ezereztuko da eŕitzat, Yaube’ren auŕka yaiki dalako.
  2. Saŕakio, leze ta xedeba dituzu auŕka Moab’eko seme oŕek —dio Yaube’k.
  3. Saŕakiotik itzuria lezera darorke, * ta lezetik ilkia xedebak atziko du; Moab’en gañera dagokion ataŕaldia eratoŕiko bait-dut—dio Yaube’k.
  4. Indaŕetik igeska doazanak, Esebon’en itzalpean gelditzen dira; bañan Esebon’dik suak eta Seon’dik gaŕek irtenda Moab’en sarkutzak eta zalapartarien gara iresten ditu.
  5. Zori txaŕekoa Moab! Kemos’en eŕia galdu da!, zure semeak atzeŕira eramanak,

eta zure alabak atxiľo egiñak izan bait-diraľ

  1. Bañan, azkeneko egunetan Moab’en atxiľoak

Nik itzuleraziko ditut —dio Yaube’k»

Oneraño Moab’en epaya.

 

49

Amon’daŕentzat

  1. Amon’daŕei buruz: Yaube onela mintzo da: Ixrael’ek ez ote-du semerik?

ez ote-du oñordekorik?

Zergatik, ba, Melkon Gad’az yabetu ta aren eŕia Gad’eko irietan yaŕi du?

  1. Oŕegatik ba-datoz egunak —dio Yaube’k gudotsa Eŕabat-Amon’en adirazi dezadan: zakaŕmeta biuŕtuko da ta aren iriak eŕeak izango dira, ta Ixrael bere nagusietaz nagusituko da —dio Yaube’k.
  2. Ots egizu, Esebon; Ai poŕokatua bait-da!

adiatu zaitezte Eŕabat'eko alabak;

yantzi ezazute zurdatza; negaŕ egizute esparutartean aldeŕai ibiliz;

Melkon erbestera bait-doa, ta arekin aren apaiz ta aundizkiak.

  1. Zure ibaŕetaz zergatik iľaŕaintzen ziñan?

Zure ibaŕak poŕokatuta daude, alaba ezkaitz ori, zure altxoŕetan ustea ipiñirik zenesayen aŕen: «Nor da nire auŕka etoŕtzeko lain?»

  1. Nik —dio Ixrael’go Yaube Sabaot Yaunak— inguru guzietatik saŕakioa saŕtuko dizut, eta nor bere aldetik igesi baŕeyatuko zerate, aiako baŕeyaldian atoslerik idoro gabe.
  2. Baña, gero beŕiz itzuleraziko ditut

atxiľo eramandako Amon’daŕak —dio Yaube’k.

Edom’i buruz

  1. Yaube Sabaot onela mintzo da: Teman’en sen’ik ez ote-da gelditu? Yakintsuetan adoya aitu ote-da? zuhuŕtasuna usteldu al-zaye?
  2. Iges egizute, bazteŕ ta altxabe sakonetan kukuldu zaitezte, Dodan’go egoiliaŕok, itxesa, ataŕaldia, Esau’ri dakaŕkiot-eta.
  3. mâts-biltzaľeak zure mâstira ba’datoz txirdiľik ez dute utziko;

gau-lapuŕak ba’datoz, nai aña daramakete.

  1. Nik Esau estalkirik gabe utziko dut,

aren altxabeak agirian yaŕiko ditut, eta ezin ostendu daiteke.

Aren azia, senide ta auzokoak suntsituko dira, ta arenak egingo du.

  1. Utzi zure semezurtzak; Nik aziko ditut, eta zure alargunak ustea Niregan beukate.
  2. Yaube onela mintzo bait-da: Begira! ontzi au edateko * epaya ez zutenek edan beaŕ dute; ta zu yareingo al-zera?

Ez zera yareingo; edango duzu, noski.

  1. Izan ere Neronengatik zin egin dut:

—dio Yaube’k— Bosra soil, gerenez, etze il ta biraogaŕi egiña datzake, ta ango guziek bein betiko iľik diraukete».

  1. Yaube’rengandik gezna au eldu zait, * eta geznari bat eŕiei bidali zaye: «Bildu ta yoan zaitezte Bosra’ren auŕka; yaiki zaitezte gudarako».
  2. Txiki biuŕtuko bait-zaitut eŕien artean, nardagaŕi gizonen artean.
  3. Zure aŕokeri ta biotzeko antusteak atzipetu zaitute; muñogañari itsatsita aitzuloetan bizi zera; bañan, aŕanoak bezela goi-goyan kabia ba’zenu ere, andik eratxiko zaitut —dio Yaube’k.
  4. Edom luŕ yoa datzake; ta andik igarotzean guziek txundituko dira ta txistu egingo dute aren ondikoaz,
  5. Sodoma, Gomoŕa ta aldameneko irien itxesa bezela yazoko da —dio Yaube’k: egoiliaŕik gabe geldituko da;

gizakirik bat ere ez da artan biziko.

  1. Leoi bat bezela, ara etsaya non datoŕen Yordan’go zakaŕetatik betiko laŕêtara; laisteŕ andik Edom iraitziko bait-dut, aukeratu dudana an yaŕtzeko.

Nor da, ba, Ni bezelakorik?

Nork naramake auzitara?

Nor da niri buru emateko lain?

  1. Entzun Edom’i buruz aŕtu dun burubidea, Teman’goei buruz erabaki dun asmoa.

Ardi kaxkaŕak bezela, eramanak izango dira, saroyak izuak txundituta geldituko dira, —Nik dasaizuet.

  1. Ayen erortze-zarataz, ikaratuko da luŕa, ta oyartzuna Itxas-Goŕiraño elduko da.
  2. Ara non datoŕen aŕano bat bezela egaka, egak Bosra’runtz eragiñez.

Egun artan Edom’eko gudarien biotza, erditzen dan emakumearena bezela izango da.

Damasko’ri buruz *

  1. Amat eta Arpad nâspilduta daude, beŕi ertun bat eldu zayelako: belduŕez artega dabiltz, ibitu ez daiteken itxaso zakaŕa bezela.
  2. Damasko zaiñil dago, iges egin nairik, eta saŕakioak aŕtuta, erditzen dan emakumea bezela axanpa ta miñez.
  3. Zer dala-ta ustu ez dute iri ospetsu ori, nere begiko iria?
  4. Ango zeyetan aren gazteak erori ta aren gudagizon guziak egun artan ilko bait-dira—dio Yaube Sabaot’ek.
  5. Damasko’ren aŕesian sua piztuko dut, ta Ben-Adad’en yauregiak irentsiko ditu.

Kedaŕ’entzat *

  1. Babilon’go eŕege Nabu- Kedar’i eta Asor’taŕen yaurkodonosor’ek poŕokatu zitun eŕiei buruz.

Yaiki eta Kedar’en auŕka zoazte!

Soŕtaldeko semeak poŕokatu itzazute!

  1. Saroi ta artaldeak aŕ izkiezute; kapaŕ, atuxa eta gamelu guziak ken izkiezute, alde guzietatik izua eratoŕkiezute.
  2. Eta zuek, Asor’ko bizilagunok, osten zaitezte —dio Yaube’k; Babilon’go eŕege Nabukodonosor’ek zuen auŕka, burupide bat eratu eta asmo bat aŕtu du-ta.
  3. Yaiki eta zoazte, berean narerik eta lasa, ate eta moŕoiľorik gabe bereiz bizi dan eŕi oŕen auŕka, —dio Yaube’k.
  4. Ayen etzemandoak guda-sari, ta artalde ugariak mozkin izango dituzute.

Alde orotara baŕeyatuko ditut buru-muŕi ayek ta alde orotatik ondikoa daratoŕkieket —dio Yaube'k.

  1. Ta Asor beti basatxakuŕen egoitza ta luŕalde il bat izango da;
    artan iñor ez da biziko, gizakumerik bat ere ez da an egongo (biziko).

Elam’etzaz

  1. Yuda’ko eŕege Ezeki’ren Yeremi igaŕleari Elam’i buruz yauraldiaren asieran Yaube’k egindako itza:
  2. Yaube Sabaot onela mintzo da: ona emen Ni, indaŕ nagusia Elam’i zayon gezi-ustaya austen.
  3. Ortziko lau ertzetatik lau aizeak

Elam’en gañera eratoŕi ta aren semeak aize guziotara sakabanatuko ditut;

eta ez da izango eŕi bat ere, artara Elam’etik igesi yoandakorik gabe.

  1. Nik Elam il duten etsayei buruz belduŕ-ikara saŕtuko diot, eta itxesa ta nere aseŕea gañera daratoŕkiet, dio Yaube’k; eta ezpata igoŕiko dut aren auŕka guziak zuzituak daitezken arte.
  2. Nere yauralkia Elam’en yaŕiko dut, ta guziak, eŕege ta agintariak ilko ditut, dio Yaube’k.
  3. Bañan, azken-egunetan Elam’en atxiľoak itzuleraziko ditut dio Yaube’k.

50

Ai iri!! Babilo!!!

 

  1. Babilon’i ta kaldaitaŕen luŕari buruz Yeremi’ren bitartez Yaube’k egindako itza.
  2. Aldaŕikatu irietan; entzun eraziezute;

Yaso ikuŕiña; ez esiľi; iragaŕiezute;

«Babilon aŕtua da» esazute, lotsa bedi Bel; Merodak iraulita datza, * yainkotzakoak gerenduta, yainko aizunok luŕ yoak.

  1. Eŕi bat aren auŕka ipaŕaldetik datoŕ, ta luŕaldea ustuko da;

iñor ez da an biziko; gizakume eta abereak andik igesi yoanak dira.

  1. Egun ayetan, garai artan —dio Yaube’kIxrael’go semeak Yuda’renekin itzuliko dira, Yainkoaren biľa nigaŕa begian.
  2. Sion’az galdeka ta aruntz begira, esanez: «Zatozte, ta iñoiz ezin ântzi daiteken itunez Yaube’ri itsatsi zakizkiote».
  3. Artalde galdua izan da nere eŕia, * artzayen ogenez sakabanatua;

ta mendirik-mendi aldeŕai ibiľi da saroyaz ântzita.

  1. Upatzen zitun edonork iresten zitun, ta ayen etsayek zerasaten: «bidegabekeririk ez dugu orla egitez, zuzenbidearen egoitza ta ayen arbasoen itxaroa zan

Yaube’ren auŕka ogen egin dutenez-gero».

  1. Iges egizute Babilon’dik; irten zaitezte Kaldai’taŕen luŕaldetik, saldoaren aitziñean aumak bezela, ibiliz.
  2. Ipaŕaldeko eŕi aundiak bilduak bait-dauzkat, eta Babilon’en auŕka laisteŕ iraitziko ditut; eta gertubeaŕak eginda artaz yabetuko dira: ayen geziak gudari yatoŕenak dira ta atzera ez datoz utsik.
  3. Kaldai aŕapakintzat geldituko da; aŕapakin-biľa artara datozenak oro aseko dira— dio Yaube’k.
  4. Txalak soroan iyutika ta zaldiak iŕintzika bezela, nere aloŕa lardaskatzen

pozez ta burgoiki ari izan bait-zerate,

  1. zuen ama âlkez beterik dago, soŕtu zaituzana lotsa da osorik, eŕi txatxaŕ, soil, etze ta agoŕ biuŕtua.
  2. Yaube’ren aseŕeagatik egoiliaŕik gabe luŕ il dagoke, ta Babilon-baŕna igarotzean guziek txundituta aren ondikoz txistu egingo dute.
  3. Babilon’en baranoan gezilari guziok

bildu zaitezte, ta geziak zenbatzeke iraitz izkiozute; Yaube’ren auŕka ogen egin du-ta.

  1. Alde guzietatik guda-oyu egizute aren auŕka; eskuak luzatzen ditu; aren babesak eŕoiztu ta aŕesiak irauli bait-dira.

Yaube’ren apenaldia da;

apendu zaitezte artzaz; berak egin duna egiozute.

  1. Eraile ta itailariak Babilon’dik erauzi itzazute. Ezpata ilgaŕitik bakoitza bere eŕira igesi biyoa, bakoitzak bere luŕaldera yo beza.
  2. Ixrael leoyak esetsitako ardi galdu bat da, Asur’ko eŕegek auŕenik irentsi du, gero azken oŕek, Babilon’go eŕege Nabukodonosor’ek ezuŕak apuŕtu dizkio.
  3. Oŕegatik Ixrael’go Yainko Yaube Sabaot’ek dio: Ara! Asur’ko eŕege zigoŕkatu dudan bezela,

Babilon’go eŕege ta aren eŕia ere zigoŕkatuko ditut.

  1. Ixrael, beŕiz, lengo bere egoitzara ekaŕiko dut, ta Karmel’en ta Basan’en laŕatuko da, ta Eparain ta Galaad’eko muñoetan aseko da.
  2. Egun ayetan, garai artan dio Yaube’k, biľa ibiľi aŕen Ixrael’en gaiztakeririk ez da izango eta Yuda’ren ogena ez da iñon idoroko;

bizi utziko ditudanei dana parkatuko bait-diet.

  1. Yaiki Meratain’en ta Pekod’en auŕka: suntsi ta abaŕikatu itzazu dio Yaube’k, ta agindu dizun guzia egizu.
  2. Luŕaldean dana oro gudotsa! Guzia saŕaski goŕial!
  3. Nola autsi eta apuŕtu da

luŕ osoaren gabikoa? Nola dago Babilon eŕien artean etze egiña?

  1. Sarea Nik yaŕi, ta zu, Babilon, artan erori zera; Yaube naŕitatu duzu; ta ara, oratu eta atzemana zaude.
  2. Yaube’k bere bilkindegia iriki, eta atera ditu andik bere aseŕearen iskiľuak; Yaube Sabaot bait-da kaldaitaŕen luŕean ori egin duna.
  3. Zatozte aren auŕka luŕeko azkenetatik; aren altxoŕak iriki; dana metaka bildu, ta zuzitu ezazute, ondakiñik ere uzteke.
  4. Aren txekoŕak iepo egitzizute; arategira biyoaz. Zori gaiztokoak!, zigoŕ-eguna eldu zaye.
  5. Ara!, Babilon’dik iges dagitenen oyuak, gure Yainko Yaube’ren apen-eguna aldaŕikatzen bere yauretxeaz artzen dun apenaren oyuak!!
  6. Bildu Babilon’en auŕka gezilari guziak;

alaz egiozute inguru guzitik;

ez beza iñork iritik iges egin;

egiozute berak egiten duna. (Emen. 49.)

  1. Oŕegatik aren gazteak erori dira zeyetan ta aren guda-gizon guziak ilko dira egun artan.
  2. Ona emen Ni zure auŕka, aŕoputz ori —dio Yaube Sabaot’ek, zure eguna eldu bait-da, ataŕaldia Niregandik aŕtzeko eguna.
  3. Aŕoputz oŕek tupust egingo du;

eroriko da, ta iñork ez du yasoko. Su ezaŕiko diet aren iriei, ta inguruko guziak eŕeko ditu.

  1. Yaube Sabaot onela mintzo da: Ixrael'go semeak zapalduta daude, eta ayekin Yuda’renak ere;

atxiľo eraman ditutenek beren mendean dauzkate, ta ez ditu yarei egin nai.

  1. Bañan altsua da ayen apentzaľea; * Yaube Sabaot du izena, ta ayen auzia ebatziko du, luŕaldeari atsedena ta Babilon’daŕei ikara ekaŕtzeko.
  2. Ezpata kaldaitaŕen auŕka! dio Yaube’k, Babilon’go egoiliaŕen eta ayen agintari ta yakitunen auŕka!
  3. Ezpata ayen aztien auŕka!, erotu beitez!

Ezpata aren gudarien auŕkal, ikara beitez!

  1. Ezpata aren zaldi ta gurdien auŕka, ta ango lagunabaŕen auŕkal, ta izan daitezela emakumeak bezeiakotsu. Ezpata aren altxoŕen auŕka, ta ebatsiak beitez!!
  2. Agoŕtea ango urarentzat!; agoŕ bedi! irudiñen luŕa bait-da, eta yainko aizunek erotuta dago.
  3. Egalpeŕkumekin basabere ta ontzak an biziko dira; gizakumerik ez duke iñoiz ere;

egoiliaŕik gabe geldituko da menderen-mendêtan.

  1. Sodoma, Gomoŕa ta aldameneko iriak itxesaren ondoren bezela dio Yaube’k, egoiliaŕik gabe dagoke, ta artan iñor ez da biziko.
  2. Ots! Eŕi bat ipaŕaldetik datoŕ, * eŕi aundi bat, eta eŕege ainitz luŕeko azkenetik yaikitzen dira,
  3. ustai ta azkona eskuan-ukabiľean;

gizon ankeŕ ta eŕukirik gabekoak. Ayen iskanbiľa itxasoaren buŕunba bezainbatekoa da. Zure auŕka, Babilon’go alaba, zaldiz datoz gizon bat bezela, gudarako eratuta.

  1. Beŕi yakitean, Babilon’go eŕegeri

auidu zazkio eskuak: ta axanpak aŕtu dute eta erditzen danarenak bezelako miñek.

  1. Leoi bat bezela, ara non datoŕen

Yordan’go zakaŕetatik betiko laŕetara; andik laisteŕ iraitziko bait-dut, aukeratu dudana an yaŕtzeko.

Nor da, Ni bezelakorik?

Nork naramake auzitara?

Artzayetan nor da Niri buru emateko lain?

  1. Entzun, Babilon’i buruz Yaube’ren burupidea ta kaldaitaŕen luŕari buruz erabaki dun asmoa. Ardi kaxkaŕak bezela, eramanak izango dira, ta izuak txundituta geldituko dira saroyak.
  2. Babilon’en erortze-zarataz ikaratzen da luŕa, ta oyartzuna atzeŕietan entzungo da.

51

  1. Yaube onela mintzo da:

Ona emen Ni, nire auŕka yaikitako * Babilon’en ta ango egoiliaŕen gañera aize-erauntsi zakaŕ bat igoŕtzeko erabakita.

  1. Aizeztariak igoŕiko ditut Babilon’a, ta aizeztuko dute aren luŕaldea ustu arte; ondiko egunean alde orotatik darauntsakete-ta.
  2. Tenk-erazi beza gezilariak bere ustaya gezilarien ta beren bulaŕ-oskolaz iľaŕaintzen diranen auŕka;

ez asketsi aren gazteak;

aren gudari guziak il itzazute.

  1. Zuŕun eror beitez kaldaitaŕen luŕean! saŕaskituta beuntza Babilon’go zeyetan.

5.Ayen luŕaldea Ixrael’go Deunaren begietan ogentzaŕez betea dalako, ta ez da il

Ixrael’en ta Yuda’ren senaŕa, ayen Yainko Yaube Sabaot.

  1. Iges egizute Babilon’dik!, nork bere burua gaizkatu beza! Ez zaitezte aren ogenengatik il; Yaube’ren apen-eguna eldu bait-da, ta dagokion ordaña biuŕtuko dio.
  2. Yaube’ren eskuan Babilon uŕezko ontzi bat zan, ta luŕ osoa orditzen zun;

ango ardotik eŕiek edan dute, ta erotuta dabiltz. *

  1. Sostean Babilon erori ta poŕokatu da;

oyu egizute arengatik;

aŕtu sukea aren zaurientzat, sendatzen ote-diran.

  1. Babilon sendatu nai izan dugu, ta ez da sendatu;

utzazue ta itzul bedi nor bere luŕera;

ortziraño eldu bait-da aren ataŕa, odeyetaraño iristen da.

  1. Yaube’k gure auzia onez atera du;

zatozte ta aldaŕikatu itzagun Sion’en gure Yainko Yaube’ren egiteak.

  1. Zoŕoztu geziak; aŕtu besora babeskiak:

Yaube’k pizkoŕtu du Madai’ko eŕegeren arnasa; Babilon poŕokatzeko asmoa erabaki bait-du;

Yaube’ren apena da-ta; bere yauretxeaz apena.

  1. Yaso ikuŕiña Babilon’go aŕesien auŕka; ertsazute alaza; yaŕi zaitzaľeak;

gertu ataizlariak!, Babilon’daŕen auŕka Yaube’k esana zeukanez, asmoa aŕtu du, ta burutuko du.

  1. Ibai egian ondasunez okituta zauden ori, eldu zaizu amaya, zure ebaskerian amaya.
  2. Yaube Sabaot’ek bere izenagatik zin au egin du: «Txaiskuŕez bezela, gizonez beteko zaitut eta gurenda-deya zure gañera yasoko dute.
  3. Ark bere indaŕez luŕa egin, izadi osoa bere yakitez antolatu ta bere adimenez ortzia edatu du.
  4. Ots egiñez ura ortzian bildu, odeyak luŕ-ertzetatik eraiki, euriyasako tximistak piztu, ta aizeak beren altxabetatik ateratzen ditu.
  5. Gizakiak oro alotz ta tentelak dira; arotzetan eidol-egiľea batez ere lotsagaŕi da; egiten ditun irudiñak gezuŕ utsa bait-dira, arnasik ez dute-ta,
  6. guziak utsal eta nausagaŕiak, ebazte-egunean suntsitu beaŕak.
  7. Yakob’en Yainkoa ez da ayen antzekoa; guzien egiľea Ua bait-da, Ixrael Aren yarauntsiko gandoa da, ta Aren izena Yaube.
  8. Gabiko * ta iskiľutzak zaitut, zu erabiliz eŕiak biŕindu ta yaureŕiak iraultzeko,
  9. zure indaŕez zaldia ta zaldizkoa, guŕdia ta guŕdizkoa zuzitzeko,
  10. zurekin gizon ta emakumeak agure ta umeak, mutil ta neskak saŕaskitzeko,
  11. zurekin artzaya ta aren artaldea, nekazaria ta aren uztaŕyauŕle ta agintariak poŕokatzeko.              [idiak,
  12. Ala ere, Babilon’i ta kaldaitaŕ guziei zuen begietan biuŕtuko diet

Sion’en egin duten itxesa dio Yaube’k.

  1. Ona emen Ni zure auŕka, luŕ osoa zapaltzen duzun mendi eskarga; nere eskua zure auŕka edatuko dut,

aitzetatik bera amilduko

ta mendi eŕe bat egiña utziko zaitut.

  1. Ez dute zuretik giltzaŕirik aterako, ez oñaŕirik, iraulkin-meta bait-zaudeke beti —dio Yaube’k.
  2. Yaso ikuŕiña luŕ gañean, yo turuta atzeŕietan, gertu eŕiek aren auŕka, bildu aren auŕka Ararat, Meni ta Askenez yaureŕiak;

izendatu aren auŕka guda-agintariak.

Otiak bezin ugari berasote zure zaidiek.

  1. Bildu aren auŕka eŕiak, Madai’ko eŕegeak, yauŕleak, agintariak, eta ayen mendeko gizon guziak.
  2. Luŕa ikaraz dar-dar dago;

Yaube’k bere asmoa burutuz, gizakirik gabeko toki izugaŕi bat egiña Babilon uzten du-ta.

  1. Babilon’go gudariak buŕukara ez dira yeisten; gazteluetan kuku daude emakumeak bezela kemena galduta. Eŕeak dira ayen etxeak puskatuak ayen atagak.
  2. Edonondik bidayak, edonondik geznariak. Babilon’go eŕegeri yakiñerazteko iriaren alde au edo ori aŕtua izan dala.
  3. Ibiak aŕtuta daude; gazteluak eŕeak izan dira; gudagizonak saŕakiotuta daude.
  4. Ixrael’go Yainko Yaube onela mintzo bait-da: Eultzirako zapaltzen duten laŕain bat bezela da Babilon;

auŕki datoŕke arentzat eultzi-aldia.

  1. Babilon’go eŕege Nabukodonosor’ek yan, zurgatu ta ustutako ontzi bat bezela utzi nau; erensuge batek bezela kurkatu ta bere sabela nere mamiz bete ondoren, iraitzi nau.
  2. «Bego Babiion’en gain nere aragi sakaildua» —esango du Sion’go alabak— «eta kaldaitaŕen gain nere odola» —esango du Yerusalem’ek.
  3. Oŕegatik Yaube’k dio: Ona emen Ni zure auzia nere gain aŕtzeko ta zure apena burutzeko erabakita. Ayen itxasoa ustu, * ta ituŕia agoŕtuko dut.

  1. Arimeta bat izango da Babilon, otso-sai bat, izu ta nausagaŕi guzientzat, egoiliarik gabe.
  2. Leoyak bezela guziek batera oŕoa egingo dute, leoikumeak bezela maŕua yasoko dute.
  3. Sukaŕez daitezkenean, edariz ordituko ditut dio Yaube’kzerbeldu ta eror daitezan, esnatzerik ez dan betiko loan.
  4. Bildots, âri ta akeŕak bezela, arategira eratxiko zaitut.
  5. Nola aŕtua izan da Sesak, nola poŕokatua luŕeko iľaŕainbidea zana? Nola egin da Babilon eŕitartean galengaŕi?
  6. Itxasoak Babilon’a igota, bere uiñez estali du.
  7. Aren iriak toki izugaŕi biuŕtu dira, luŕ agoŕ ta soil, bizilagunik ta igarotzen danik gabe.
  8. Bel ere zuzituko dut Babilon’en, ta irentsi duna aotik aterako diot, eta ez dute beŕiro arengana yoko gizataldeak. Babilon’en aŕesia berebat irauliko da.
  9. Irten artatik, ene eŕia,

Yaube’ren aseŕetik nork bere burua gaizkatzeko.

  1. Ez bekizue biotza mertzildu; ez izutu luŕaldean entzun litekena gorabera;

aurten susmuŕ bat, eta geurtz beste bat dabilke, indaŕkeriak eta bidegabekeriak

izango dira luŕaldean.

  1. Ba-datoz, ordea, egunak, Babilon’go eidolen auŕka zoŕotz Ni yaikitzeko; luŕalde osoa ordun alkez beteko da, ta aren iľak oro aren erdian dauntzake.
  1. Ortzi-luŕek eta ayetan diran guziek Babilon’en lepotik lekayoz dabiltzake, ipaŕaldetik poŕokatzaľeak

etoŕiko zazkiolako —dio Yaube’k.

  1. Babilon’engatik Ixrael’en ainbestetsu il ziranez-gero, Babilon’daŕak luŕalde osoan ilda eroriko dira.
  2. Ezpatatik itzuriok, irten zaitezte andik, berandu gabe;

uŕun ortatik oroi zaitez Yaube’tzaz, gogoratu ezazute Yerusalem.

  1. Iraiñak entzutez lotsa giñan:

gure auŕpegiak âlkez estaliak ziran, Yaube’ren etxearen auŕka aŕotzak etoŕi ziralako.

  1. Oŕegatik ba-datoz egunak;

eta ayetan Babilon’go idolak irauliko ditut ta luŕalde artan intziriñez daudeke zaurituak.

  1. Babilon ortziraño igoko ba’litz ta bere indaŕa goi artan sendotuko ba’lu ere, Nik bidalita iritsiko lukete poŕokatzaľeak.
  2. Babilon’go gaŕaxi biziak! Kaldai’taŕen luŕeko itxes goŕia!
  3. Izan ere Yaube’k Babilon poŕokatu ta aren, itz aŕoak iťo ditu;

ta ayen zalapartak uyoldearen buŕunba dirudi.

  1. Poŕokatzaľea Babilon’en auŕka etoŕi bait-da. ta aren gudariak atxiľo egin ditu, gezi-ustaya autsi zielarik;

Yainko ordaintzaľea bait-da Yaube; eta ordaña damayo.

  1. Aren nagusi ta yakintsuak ordituko ditu, yauŕle, agintari, ta gudariak, eta esnatzerik ez dun betiko ioa egingo dute. Yaube Sabaot deritzan Eŕegek ala dio.
  2. Yaube Sabaot onela mintzo da:

Babilon’go aŕesi lodia zearo irauliko da, ta aren ate garayak surtan eŕeko dira; ta alpeŕik izango dira suaren auŕean eŕien lan eta neke .guziak.


 

Idaztia Euparate’ra

  1. Yeremi igaŕleak Sarai’ri, Neri’ren seme ta Maasi’ren lobari egindako itza, Yuda’ko eŕege Sedeki’rekin Babilon’a, aren yauraldiko laugaŕen urtean, yoan zanean. Sarai orduan eŕegeren gelazaiburu zan.
  2. Yeremi’k idazti batean erason zitun Babilon’i. etoŕtzekoak ziran gaitz guziak, eta Babilon’en auŕka idatzi diran itz guziak.
  3. Eta Sarai’ri esan zion: «Babilon’a elduta guziok ira-

kuŕi ta ikusi dituzukenean,

  1. esazu: «Ene Yaube!! Zuk esan duzu toki au txarotuko zenula, gizonik eta abererik gabe luŕ il ta betiko soiľik utzi arte.»
  1. Ta idazti au irakuŕitakoan, lotu ezayozu aŕi bat, eta Euparate erdira iraitzizazu, esanez:
  2. «Onela ondatuko da Babilon, ta iñoiz ez da yaikiko dakaŕkiodan ausiabaŕtzatik. Lur-yoa geldituko da.»

Oneraño Yeremi’ren itzak.


 

52

Geigaŕitxo

  1. Ezeki’k, * eŕegetzan asi zanean, ogeita bat urte zitun; eta amaika urtez izan zan eŕege Yerusalem’en. Aren ama Amital zeritzan ta Lobna’ko Yeremi’ren alaba zan.
  2. Yaube’ren begietan okeŕ ibili zan, orotan Yoakim bezela ari zala.
  3. Yaube’ren aseŕeagatik, Yuda’k eta Yerusalem’ek beren itsukeriz iraun bait-zuten Yaube’k bere auŕpegitik iraitzi zitun.

 

Urxalaim txarotua

  1. Ta aren yauraldiko bederatzigaŕen urtean, amaŕgaŕen iľaren amaŕgaŕen egunean Babilon’go eŕege Nabukodonosor’ ek bere gudoste osoarekin Yerusalem’en auŕka etoŕirik, alaz egin zuten, ta inguru osoan zurezko esi bat aren auŕka eraiki zuten.
  2. Iria oŕela izan zan Sedeki eŕegeren amaŕgaŕen urteraño.
  3. Laugaŕen iľaren bederatzian, iriaz gosetea nagusitu ta ogia eŕiarentzat aitu zala-ta,
  4. akalde bat aŕesian eginda, gudagizon guziek bi aŕesien artean iges egin zuten eŕegeren baratz-ondoko ate-bidetik, kaldaitaŕak baranoan zeuden bitartean; ta Araba’rako bidea aŕtu zuten.
  5. Baña kaldaitaŕen osteak eŕege esetsi ta Yeriko’ko zelayetan Sedeki aŕapatu zuten; ta, eŕege utzirik, aren oste guzia baŕeyatu zan.
  6. Kaldaitaŕek eŕege atzemanda, Emat luŕaldeko Eŕebala’ra eraman zuten, Babilon’go eŕegerengana, ta ebatzia izan zalarik,
  7. aren begietan Nabukodonosor eŕegek Sedeki’ren semeak eta Yuda’ko agintari guziak lepo egin zitun Eŕabala'n.
  8. Gero Ezeki’ri begiak ustu zizkion, ta biľuŕez loturik Babilon’go eŕegek Babilon’a eraman ta aren eriotzako eguneraño atxiľo euki zun.
  9. Babilon’go eŕege Nabukodonosor’en emeretzigaŕen urtean, boskaŕen iľaren amaŕgaŕen egunean, Babilon’go eŕegeren moŕoi ta zaitzaľen burua zan Nabuzardan’ek, Yerusalem’era etoŕirik,
  10. Yaube’ren etxea, eŕegeren yauregia ta Yerusalem’go etxe guziak eŕe zitun; yauregiak batez ere.
  11. Ta zaiburuaren osteko kaldaitaŕek Yerusalem’en aŕesiak inguru osoan irauli zituten.
  12. Gero Nabuzardan zaiburuak eŕiko landeŕak, irian gelditutako eŕisemeak Babilon' go eŕegerengana igesi yoanak eta osterantzeko lagunabaŕak atxiľo eraman zitun.
  13. Baña Nabuzardan zaiburuak bazteŕaldeko zenbait landeŕ utzi zitun mâstizai ta nekazaritzan.
  14. Yaube’ren etxean kaldaitaŕek tupikizko zutoyak, idulkiak eta bertako itxasoa puskaturik, ayen tupikia Babilon’a eraman zuten.
  15. Ta yauresketarako pertz, burtzin, aizto ta tupikizko atuxa guziak ere eraman zituten.
  16. Zaiburuak ere pegaŕ, luŕiñontzi, katiľu, pertz, argimutil, xali ta atabakak; itz batez, uŕezko edo ziľaŕeko puska guziak eraman zitun.
  17. Yauretxearentzat Salomon’ek egindako zutoi bien tupikia, itxasoarena, ta aren azpiko amabi idiena ta idulkiena, neuŕigabe astuna zan.
  18. Emezortzi ukarai luze zutoi bakoitza bait-zan, ta aren geŕia neuŕtzeko amabi ukaraiko ari bat beaŕa zan; aren lodiera lau atzekoa zan; baŕnetik zutoyak utsak bait-ziran.
  19. Gañean tupikizko ginbel bat bost ukarai luze zutoyak zeukan, eta ingurun koltza bat ale-sagaŕekin; dana tupikizkoa zan. Ta berebat beste zutoyak bere alesagaŕ ta koltzarekin.
  20. Borka bakoitzeko alesagaŕak eun ziran, ta ayetako larogei ta amasei agirian zeuden.
  21. Zaiburuak beste atxiľo tartean Sarai, apaiz nagusia, Soponi, apaiz uŕena, ta iru lanabes-zai eraman situn;
  22. ta ayekin gudarien buru zan iren bat, ta aren idazlaria, eŕiaren eŕoldetzaľea, ta irian auŕkitzen ziran luŕaldeko irurogei lagunabaŕ.
  23. Guziok Nabuzardan zaiburuak aŕtu ta Eŕebala’ra eraman zitun Babilon’go eŕegerengana,
  24. an, Eŕebala’n, Emat luŕean Babilon’go eŕegek yo ta il zitun.
  25. Ona emen Nabukodonosor’ek atxiľo eramanak: zazpigaŕen urtean iru miľa ta ogei ta iru gizon.
  26. Nabukodonosor’en emezortzigaŕen urtean Yerusalem’ go bizi lagunetatik zortzireun ta ogei ta amabi.
  27. Nabukodonosor’en ogei ta irugaŕen urtean Nabuzardan zaiburuak Yuda’tik eraman zitun zazpireun ta beŕogei ta bost gizon. Guziak, beraz, lau miľa ta seireun gizon.

 

Yoakim yareiña

  1. Yuda’ko eŕege Yoakim atxiľoaldiko ogei ta amazazpigaŕen urtean, amabigaŕen iľaren ogei ta bostean, Babilon’go eŕege Ebil-Merodak’ek, bere yauraldiko lenbiziko urtean Yoakim, Yuda’ko eŕege gora ekaŕi ta atxiľotegitik atera zun.
  2. Adeitsuki itz egin zion, ta aren aulkia, berekin Babilon’ en zitun eŕegênak baño gorago yaŕi zun;
  3. atxiľo-yazkiak aldatu zizkion; eta, ordutik Yoakim’ek arekin bazkaltzen zun bere biziaren egun guzietan.
  4. Ta egun oroko emendioa bizi guzirako erabaki zun arenzat.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper