Olabideren Biblia

[Sarrera]

  1. Saľean, lenbizi agertzen zaigun igaŕlea, Isai da: eta, Igaŕleak, elkaŕen artean, aundi-tiki aldea ere ba-dutela-ta, Isai Igaŕlea, Aundietan ere lena da. Aundi izena eta izana oŕegatik ez ba’datoŕkio ere, luzen idatzi izan diguna Isai dugu: sakon ere bai. Igaŕletzan, Ozi bakalduna ildako urtean asi zan; 740-gaŕen urtean, eta uŕengoen agintepeko garayan yaŕai zun. Yudutaŕen askitzak dionez, Manase bakaldunak eriotz gogoŕa eman zion; eta, adiñean auŕeratuxea zalaraik, noski.
  2. Isai Igaŕleari, Yaunak, gaŕantzi aundiko eginkizuna damayo: Yudu’taŕak esangintzara biuŕtu. Esandakorik ez ziotela egingo, Yainkoak ba-zekusan; eta, oŕelakorik gertatzen ba’zan, zigoŕka zeatuko zitula gaztigatzen die: «Iria bizilagunik eta etxeak gizakumerik gabe, eta luŕaldea etze egiña gelditu arte» (6, 11).
  3. Isai’ri, idatzirik utzi dizkigunetan, batasuna arkitu nai lioteke askok. Bañan, beste aunitzi bezela, gure igaŕle zudu oni, Goi-Yaunak, irakasteko agintzen ziona, aldi luzez adierazi zion: garaian garaikoa, eta zuzendu beaŕ zun eŕiak egoki zukena. Beraz, aldiari buruzko batasuna zailtxo dala, gaiari dagokiona biľatzea ez da ain zail.
  4. Bestelako xetasunek baño, idaztiko irakaspenek onaurki ugariago damaiguteke. Batez ere, Mesia’ri dagokion orotan Isai Igaŕlea berexia da. Bêraxegoko iru zatietan, etoŕtzeko dan Yareilearenak, ixraeldaŕen mugetan esituak bezela dakusazkigu: Isai’ren bultzaz eta eragiñez, Aren yauŕtzak Ezeki’k asitako era-aldatzeak burutuko ditu; eta, atzeŕikoen mendetik aterako; eta, garbiago esaleko, asiriaŕen yoputza eta moŕoitzatik.
  5. Sailka ari zaigula. Isai’renean lau zati asma ditzakegu:

1) Zema eta poz: 1’tik 6’raño.

—2) Ixrael eŕiarentzat iragaŕkizunak: 7’tik 12’raño.

3) Atzeŕientzat zemak: 13’tik 37’raño.

4) Ixrael’en beŕerospena eta luŕ guziarena: 37’tik azkeneraño.

 

 

1

LENENGO PUXKA


  1. Amots’en seme Isai’k Yuda ta Yerusalem’etzaz Yuda’ko eŕege Ozi, Yoatan, Akaz ta Ezeki’ren egunetan izandako ikuspena. *

Eŕi galduaren auŕka

  1. Entzun, ortzia; ezaŕi belaŕiak luŕa; Yaube’k itz dagi-ta: «Semeak azi ta goratu ditut: ayek, beŕiz, biuŕi zazkit.
  2. Idiak bere yabea ba-dazagu, ta astoak bere nagusiaren ukulua. Ixrael’ek ostera, olako ezaguerarik ez du, nere eŕia olako adimenik gabe da.

Yuda zigoŕtua

  1. Enda ogendi gaxoa! gaiztakeriz toildutako eŕia! azi gaiztoa, seme ustelak!

Yaube utzi, Ixrael’go Deuna aseŕererazi dute, ta atzera asagotu zazkio.

  1. Non yo beaŕko zaizue onezkero sayestuta ba’dirauzute?

Buruak oro gaxorik, eta biotzak oro miñez daude.

  1. Oñazpitik bururaño ez da arengan une osorik, dana, beŕiz, zauri, ospel ta zornazoŕoak, lotu, zaitu, ta olioz ematuak izateke.
  2. Zure luŕa soil dago, zure iriak eŕeak; (Emen. 5, 6) ta zeron begietan zuen landak etsayek iresten ditute, Sodoma’ren bezelako itxesez.
  3. Sion’go alaba gelditu da, mâstiko txosna, luzkeŕdiko txabola, ta iraulitako iria bezela.
  4. Yaube Sabaot’ek guretaŕetako batzu utzi ez ba’lizkigu (Eŕ. 9, 29), Sodoma bezelako ta Gomoŕa idekoak izango giñake.

Azaluskeriaz

  1. Entzun Yaube’ren itza, Sodoma’ko nagusiak! Aŕtu belaŕira.Yainkoaren legea, Gomoŕa’ko eŕia!
  2. Zertarako niri -dio Yaube’k- zuen opariak, * asko ba’lira ere? Aseta nago eŕetako ariz ta arakei gurien gantzez.

Ez dut nai txekoŕen odolik, ez bildots-antxumenik.

  1. Auŕkezten zatzazkidatenean, nork eskatu dizue oŕelakorik, nere aldabeak oñezkatu zenitzaten?             
  2. Ez eskeñi gauŕgero alpeŕikako oparirik;

luŕiña gogaikaŕi bait-zait.

Ilbeŕiak, larunbatak, biľerako deyak... ezin yasan dut yai onen txaŕkeriekin nâstea.

  1. Zuen ilbeŕi ta yayak iguin ditut;

nekagaŕi zazkit; aspeŕtu naute.

  1. Eskuak Niregana biuŕtzen dituzutenean, nere begiak zuengandik aldentzen ditut; aŕenak ugaritu dituzutenean, ez ditut entzuten, eskuak odolez beteak dituzute-ta. (Emen. 59, 3)
  2. Ikuz ta garbi zaitezte; (1 Ke. 3, 11) ken idazute begietandik zuen yarduera txaŕa, ta gaizki egitetik eurt egizute;
  3. on egiten ikasi; zuzen dana biľa; gaxoa sorotzi ta umezurtz ta alargunen eskubidea yagon ezazute.

Yaube askesle

  1. Aŕezkero zatozte -dio Yaube’k- eta itunduko gera. Zure ogenak goŕimiña bezela ba’lira ere, eluŕa bezain zuri biuŕtuko dira;

purpura bezain goŕiak ba’lira, * artiľe zuria bezelako egingo dira.

  1. Eskurakoi ta esangin ba’zatzazkidate, zuen luŕeko zituak yango dituzute.
  2. Bañan isitu ta biuŕi ba’zatzazkidate, ezpatak irentsiko zaituz; Yaube’ren aoak esan du.

Ai ene! Yerusalem gaizto!!

  1. Nola ematxaŕtu da iri kirmena, zuzentasunez betea zana? Zuzentasuna an bizi bait-zan, orain, ostera, gizeraiľeak.
  2. Zure ziľaŕa zepa biuŕtu ta zure ardoa urez nâsi da.
  3. Zure nagusiak isiti ta lapuŕen lagunak dira, guziak emarikoi ta sari-gose;

umezurtzei, dagokiena ukatzen diete, (Ye. 5, 26) ta alargunen auziak bazteŕtzen ditute.

  1. Oŕegatik dio Yaunak, Yaube Sabaot’ek, Ixrael’go Azkaŕak: Ara! ordaña aŕtuko dut etsayen lepotik, eta apenduko naiz nere arerioen bizkaŕetik.
  2. Nere eskua gañera ezaŕiko dizut,

ta aŕagoz bezela, zepa guzitik garbituko zaitut, zure estain guzia ateratzeko.

  1. Ebazleak, beñola bezela, beŕiro yaŕiko dizkizut, ta onulariak len bezela;

Ta aŕezkero «Iri zuzena, Iri kirmena» deritzakezu.

  1. Sion zuzenbidez yareingo da

ta zuzentasunez berebat ango onbideratuak.

  1. Ta orduntxe izango da okeŕ ta ogendien poŕokaldia ta Yaube utzi dutenen amaya.
  2. Aalketuko bait-zerate maite zenituten bakadietaz *
  3. eta zuek, atsegingaŕi zitzazkizuen baratzetaz lotsatuko zerate; 30. oŕiuldutako baka geldituko bait-zerate

ta urik gabeko baratza bezela.

  1. Ta azkaŕ izana muľu izango da, ta aren egiñak su-pindaŕa. Biak batera eŕeko dira ta iñork ez ditu itzaliko.

 

2

Gentza iraunkoŕa

  1. Amots’en seme Isai’k Yuda ta Yerusalem’etzaz ikusitakoa.
  2. Azken egunetan Yaube’ren etxeko mendia, mendien burumuño guziak baño garayago sendo yaŕia izango da; [tzat, eta, eŕi guziek artara yoko dute. *
  3. Eŕi askotsu, ara etoŕiko dira, esanez: «Yaube’ren mendira zatozte Yakob’en Yainkoaren etxera igotzeko, bere bideaz Ark argituta artan ibiľi gaitezan.

Legea Sion’dik irtengo bait-da * eta Yerusalem’dik Yaube’ren itza.

  1. Enda guziak Ark ebatziko ditu, ta eŕi guziei epaya emango die. Ta ayek beren ezpatak golde-mutuŕ, ta aiztamakiľak itai egingo ditute. Ez du eŕik eŕiren auŕka ezpata yasoko, ezta guduan iñor ere ibiliko.
  2. Zatoz, Yakob’en etxea! goazan Yaube’ren argitan!

Yaube’ren goraltza

  1. Zure eŕia dan Yakob’en etxea zapuztu duzu: pilistaŕak bezela, sorginkerietan ari izanez ta atzeŕiko semei eskua emanez, neuŕia aspaldi ezkero gorgoľatu dutelako.
  2. Ayen luŕa ziľaŕez ta uŕez okituta dago, * ta ayen gurdiek amairik ez dute. *
  3. Ayen luŕa yainko aizunez beteta dago, ta berayen esku-lan orien auŕean, (Emen. 44, 12) beren beatzek egindako irudion auŕean auzpezten dira.
  4. Gizonak auzpezten, gizonak makuŕtzen dira! Ez itzazu asketsi.
  5. Saŕ zaitezte aŕtzuloetan, osten zaitezte autsean Yaube’ren aseŕetik eta Aren aintza gurenetik.
  6. Gizabegi aŕoak bera yetxibeaŕak bait-dira; ta giza-aidoŕkeria apaldua izango da;

Yaube bakaŕik goretsia izango a egun artan.

  1. Izan ere Yaube Sabaot'ek bere eguna duke aŕokeri ta aidoŕkeri guzien auŕka,

aŕo, aidoŕ ta anpurutsu guziak iraultzeko.

  1. Liban’go izai aundi ta garai guzien, ta Basan’go artelatz guzien auŕka,
  2. mendi garai ta muño aunditsu guzien,
  3. doŕe garai ta aŕesi sendo guzien,
  4. Tarsis’ko ontzi guzien

ta begiei zoragaŕi zayen edozeren auŕka.

  1. Giza-aidoŕkeria iraulia izango da, ta giza-aŕokeria apaldua: Yaube bakaŕik goretsia izango da egun artan.
  2. Yainko aizunak poŕokatuko ditu osorik.
  3. Eta guziak saŕtuko dira aitzetako obietan ta luŕeko iŕikituetan, Yaube’ren auŕpegi izugaŕiagatik eta Aren aintza gurenagatik, luŕa yotzeko yaikiko danean.
  4. Egun artan gizonak, satoŕ ta xaguxaŕen irudiñei auzpezteko, * ziľaŕez ta uŕez berak egindako eidolak yauŕtiko ditu,
  5. ta Yaube’ren auŕpegi izugaŕitik eta Aren aintza gurenetik igesi, aŕpe ta aitzuloetan saŕtuko dira guziak luŕa yotzeko Yaube yaikiko danean.
  6. Aldendu zaitezte suduŕean arnasa dun gizonarengandik; zertzat etsi daiteke, ba?

 

3

Nâspiľariak

  1. Ara, ba, Yaube Sabaot Yaunak edotariko soŕkiak * Yerusalem ta Yuda’tik kenduko ditu;
  2. Ogi-soŕkia ta ur-soŕkia, gudagizon azkaŕ, ebazle, igaŕle, azti ta agureak
  3. beŕogei ta amaŕ-gizon agintariak, aundizki ta onulariak, langiľe antzetsu ta iztun onak.
  4. Ta buruzagitzat auŕak yaŕiko dizkiet, * eta umeak nagusituko zazkie.
  5. Eŕiko lagunak elkaŕen auŕka dabiltzake, ta bakoitza uŕkoaren auŕka;

gaztea zâŕari, ta gizabaŕekoa aundizkiari yaŕkiko zayo.

  1. Iñork bere etxean besteri elduta

«Longaña duzun ori izan zakizkigu nagusi, ta bego zure ardurapean ondakin au» ba’diotsa,

  1. besteak dasayoke: «Ez naiz ni sendagiľe; nerean ez bait-da ogirik, ez yazkirik.

Ez nazazute eŕiaren nagusi yaŕi»;

  1. Yerusalem luŕ yotzeko uŕen bait-dago ta Yuda ere bai erortzeko, itzez ta egitez Yaube iraintzen dutelako, ta Aren begi aintzatsuak tiŕiatzen ditutelako.
  2. Sodoma’k bezela, beren ogena, estali beaŕean, aldaŕikatzen ari dira-ta.

Zori gaiztokoak, beren buruen kaltez bait-dabiltz!

  1. Zintzoari, ostera, «Zori ontsua» esayozute, yango bait-du bere egiñen zitua.
  2. Gaiztoari, beŕiz, «Zori gaiztokoa», gaitza elduko bait-zayo;

ta bere eskuek egiña biuŕtuko diote.

  1. Ene eŕia! auŕek oinkatua * eta emakumei menderatua! Ene eŕia, zure aitzindariek okeŕ zaramazte, ta zure uŕats-bidea gorbiztu dizute.

Ebazketa

  1. Yaube auzitarako, yaiki da, ta zutik dago eŕiak ebazteko.
  2. Yaube datoŕ bere eŕiko zâŕ ta nagusiak ebaztera. «Zuek mâstia irentsi, ta landeŕen mozkiñak * zuen etxêtan bildu dituzute.
  3. Zein eskubidez nere eŕia ebaindu ta gaxoen auŕpegia zanpatzen duzute?» dio Yaube Sabaot Yaunak.

 

Emazteei buruz

  1. Ta berebat Yaube’k dio:

Sion’go alabak aŕotuta, lepo-zut eta begi-irtirin, uŕats-tartain ta oin-txiľinka dabiltzan ezkero,

  1. Yaube’k Sion’go alabak buru-muŕi utziko ditu, ta ayen lotsariak agirian yaŕiko.
  2. Egun artan Yaube’k erantziko dizkie oñetako apaingaŕi, eki ta iľargitxoak,
  3. belaŕi-besoetakoak, estalkiak,
  4. buruko aiľarak, katetxo ta geŕikoak, *
  5. suduŕetako eraztun ta pitxiak,
  6. aldagaŕi, longain, urbitxeta, zizkuak,
  7. ispiľu, txota ta taukak. *
  1. Eta usai gozoen orde kiratsa dukete, geŕikoaren orde korda, moťoen orde buru muŕi, bulaŕekoaren orde zurda ta edeŕtasunaren orde su-xakia.

 

Alargun saiľa

  1. Zure gizonak ezpataz ilko dira, * ta zure azkaŕak gudan.
  2. Sion’go ateak intziriñez ta negaŕez daudeke, ta iria luŕean etzango da ustuta.

 

4

  1. Egun artan zazpi emakumek * gizon bati eldurik, dasayokete: «Gure ogia yango dugu ta gure oyalez yantziko gera; zure izenak bakaŕik yagon gaitzala; ken gure gerena.

Kimu pozgaŕiak

  1. Egun artan Yaube’ren altsuma * goragaŕi ta ospetsua azalduko da; luŕeko uzta yoritsua izango da,

ta gaizkatu leitezken Ixrael’go semeak deduz ta pozez daudeke.

  1. Sion’en utziak eta Yerusalem’en geldituak oro, Yerusalem’go bizilaguntzat idatziak oro deunak deritzakete.
  2. Zuzen-atsez ta apen-atsez Yaube’k Sion’go alabaen natuak garbitu ta Yerusalem’go odola ikuzitakoan,
  3. laño ta kea egunez, ta su-gaŕ argitsua gauez Sion mendi ta bertako biľeraen gañean ezaŕiko ditu, aintza guziaren maldatzat,
  4. eguneko beroaldian itzalpe ta aize ta euriari buruz aterpe dakion.

 

5

Mâski kutuna

  1. Nere maiteñoaren mâsti-abestia nere maiteari abestuko diot. Muño yori batean mâsti bat, nere maiteak, zeukan.
  2. Ta mâstia atxuŕtu, aŕiak artatik kendu, onenetariko ondoak bertan landatu, doŕe bat erdikoan eraiki, ta dolarea atondu ondoren, itxaro zitun mâtsak soŕtu beaŕean mâsti ark otso-mâtsak soŕtu zizkidan.
  3. Orain, ba, Yerusalem’go ta Yuda’ko lagunok, nere mâsti ta neronen arteko auzia ebatzazute.
  4. Zer geyago negioken nere mâstiari, ta ez nion egin? itxaro nitun mâtsen orde, otso-mâtsak niri soŕtzeko?
  5. Orain beraz erakutsiko dizuet nere mâstiari egingo diodana. Esia kenduko diot, eta lardaskatuko dute; aŕesia irauliko diot, eta istikatuko dute.

  1. Etze biuŕtuko dut, iñautsi ta atxuŕtu gabe; artan sasi ta ñaŕak aziko dira, ta odeyei eragotziko diet aren gañera euri egitea,
  2. Oŕ ba, Yaube Sabaot’en mâstia Ixrael’en etxea da, ta Beraren sabitegi atsegingaŕia, Yuda’ko semeak. Zintzo ote leitezken zai nengon... ta aral odol-ixurketakl zuzen ote leitezken... ta ara, gaŕaxiakl

Utikan, ut!!

  1. Zori gaiztokoak etxeri etxeak erasten ta tokirik bestêi uzteke landari landak geitzen ari diranak!             

Zuek bakaŕik biziko ote-zerate luŕean?

  1. Ara Yaube Sabaot’ek adirazi didana:

Etxe asko poŕokatuak izango dira, noski, etxe aundi ta edeŕak iñor gabe geldituko dira.

  1. Amaŕ goldeluŕeko mâstiak pitxaŕ bat bakaŕik emango bait-du, ta omer bat azik epa bat. *
  2. Zori gaiztokoak mozkoŕtzeko guraz goiz-goizetik yaikitzen

ta ardoak irakiten dioten arte iľuntzeraño edaten ari diranak!

  1. Kitara, salteri, aldabai, txistu ta ardoa...

ayen oŕitsetan ugari dira;

Yaube’ren egitetarako begiratzerik ez dute, * ta Aren eskuek burututakoa ez dakuste.

Zigoŕa

  1. Onelako itsukeriagatik, beraz, atzeŕira eramana izango da nere eŕia; aren aundizkiak gosez amikatuko dira,

ta lagunabaŕak egaŕiz igaŕtuko.

  1. Oŕexegatik zabaltzen doa xeola, ta aren aoa neuŕirik gabe aunditzen; ta ara amiltzen dira aren aundizkiak, lagunabaŕak eta pozetan aziak.
  2. Makuŕtuko da gizona, luŕ yoko du gizakiak, * ta begi aŕotsuek beruntz apalduko dira.
  3. Ta Yaube Sabaot, aundi azalduko da ebazketan, * Yainko Deuna deun azalduko da zuzentasunean.
  4. Ta oŕela aberastuen landetan ardiak, berentzako belaŕdietan bezela, laŕatuko dira, ta aberats ayen onibaŕak

atzeŕiko semêk irentsiko ditute.

  1. Zori gaiztokoak lokaŕi utsalez gaiztakeria ta gurtedez bezela ogena loŕean daramatenak!
  2. «Betor» —diote— «azaldu bedi laisteŕ Aren egimena ikus dezagun; uŕbil ta eldu bekigu

Ixrael’go Deunaren burupidea, ezagun dezakegunl

  1. Zori gaiztokoak ona gaitz, ta gaitza on, iľunbea argi ta argia iľunbe, kiratsa gozo ta gozoa kirats zayena!
  2. Zori gaiztokoak beren ustez yakintsuak

ta beren iritziz zûŕak diranak! (Itz. 3, 7; Eŕ. 12, 16)

  1. Zori gaiztokoak ardoa edateko azkaŕak, eta ordigaŕiak nâsteko bipiľak diranak,
  2. emari-ordañez gaiztagiña zuritu

ta zintzoaren eskubidea ukatzen dutenak!

  1. Oŕegatik, lastoa suak irentsi

ta agotza gaŕak suntsi egiten dun bezela, alakoen eŕoa irotu, ta erneak autsa bezela apuŕtuko dira, Yaube Sabaot’en legea zapuztu

ta Ixrael’go Deunaren itza ezetsi dutelako.

Yaube’ren aseŕea

  1. Oŕegatik piztu da Yaube’ren aseŕea

bere eŕiaren auŕka, ta Beraren eskuak aren gañera eramanik yo du, ta mendiak zotukatzen zirala, ayen iľotzak zeyan erdian simauŕa bezela dauntza. Ez da oŕatiño Aren aseŕea ibitu;

orain ere edatua da Aren eskua.

Etsaiak datoz!!

  1. Ikuŕiña yasotzen du uŕungo eŕientzat, * eta luŕ-azkenekoei txistu egiten die, ta ara! laisteŕ ta arin datoz.
  2. Iñor ez da akitzen, ez aunatzen, iñork ez du lorik, ez kuluskarik egiten, iñork ez du geŕikoa askatuta ekaŕtzen, ta iñori ez zayo oñetako goroiterik eten.
  3. Ayen geziak zoŕoztuta daude,

ta ustai guziak tenk:

zaldien apoak sukaŕi dirudite ta gurpiľek ekaitz-zirimolak.

  1. Oŕoa leoyarena bezelakoa dute, ta leoikumek bezeia oŕoaka dabiltz; ta aŕapakiña maŕumaka oraturik, berekin daramate, kendu dezayekenik gabe.
  2. Egun artan Ixrael’en gañean oŕo aundia, itxasoaren oŕoa bezelakoa entzungo da. Luŕaldera begirata, ara! iľunbe ta axanpa; argia aren lañoz iľunduko da-ta.

 

6

Isai’ren deigoa

  1. Ozi eŕege il zan urtean Yaube ikusi nun yauraulki goren-goren batean eserita bere soñeko egalez yauretxea betetzen.*
  2. Aren auŕean Gogo-goriak zeuden. Bakoitzak sei ega zitun; ta bi egaz bere auŕpegia, beste biz bere oñak estaltzen zitun, ta beste bien bitartez egaka guziak zebiltzan. *
  3. Batak besteari oska esanez:

 

«Deuna, deuna, deuna da Yaube Sabaot! luŕbira osoa Aren ospez betea da.»

 

  1. Ate-orpoak oŕelako otsez zotuka ziran, ta yauretxea kez bete zan.
  2. Ta nik nion: «Nere zori gaitza! galdua naiz! ezpain zikiñak ditudala ta ezpain zikiñeko eŕiaren erdian nagola, Yaube Sabaot Yauna nere begiz ikusi dut-eta».
  3. Baña Gogo-gorietako batek, niregana egaka uŕbildurik, eskuan zekaŕen opamaitik aŕtutako iľinti batez,
  4. aoa ikuytu zidan, esanez: «Ara, iľinti onek ezpañak ikutu dizkizunetik zure uts egiña kendua da, ta zure ogena garbitua».
  5. Ta entzun nun Yaube'ren mintzoa niri esaten: «Nor bidaliko dut? Nor doake guketz?» Ta nik Ari: «Ona emen ni; bidal nazazu».
  6. Ta esan zidan:

«Zoaz ta esayozu eŕi oŕi:

Entzun, bai, entzungo duzute; uleŕtu, ordea, ez; * ikusi, bai, ikusiko duzute; ezagun, ordea, ez.

  1. Toildu ezazu eŕi onen biotza,

goŕtu aren belaŕiak eta itsutu aren begiak, begiz ikusi, belaŕiz entzun ta biotzez aditu ezkero atzera itzuli ta sendatu ez dadin».

  1. Ta nik esan nion: «Noiz arte ori, Yauna?» Ta Ark niri: Iria bizilagunik eta etxeak gizakumerik gabe

ta luŕaldea etze egiña gelditu arte.

  1. Yaube'k gizonak uŕutira asagotuko bait-ditu, ta poŕokaldi aundia izango da luŕaldean.
  2. Gelditu daitezken amaŕenak sutarako izango dira;

bañan izai ta arte-enboŕa ebaki ondoren andua bizi gelditzen dan bezela, Ixrael’en eŕoa ere bizi geldituko da.

 

 

7

Dabid’en etxea laŕi

  1. Ozi’ren seme Yoatan’en seme Akaz Yuda’ko eŕege zala, Eŕesin, Aram’eko eŕege, Yerusalem erasotzeko Ixrael’ go eŕege Eŕomeli’ren seme Peka’kin igo zan; bañan ezin aŕtu zuten. *
  2. Dabid’en etxeari beŕi au «Aram Eparain’en kokatu da» eldu zitzayonean, Akaz’en biotza ta aren eŕiarena, aizearen oldaŕez zugatzak bezela, dardar asi ziran.
  3. Ta Yaube’k Isai’ri esan zion: «Zoaz gelditzen zaizun zure seme Xear-Yasub’ekin Akaz’engana goiko urtegiaren ubide-azkenean dagon Oyalgin-bidera.
  4. Ta esayozu: «Egon ernai ta nare; ez izutu; ez kokildu iľintikondo ketsu orien auŕez; besterik ez bait-dira Eŕasin, Aram ta Eŕomeli’ren semea, ta ayen aseŕea.
  5. Aram’ek zure ondamena asmatu du noski, baita Eparain’ek ta Eŕomeli’ren semeak ere;
  6. «Igo gaitezan dioteYuda’ren auŕka; ertsi ta uŕatu dezagun guretzat, eta Tabeel’ en semea yaŕi dezayogun eŕege».
  7. Baña Yaube Yaunak dio: «Ez da ori elduko, ez da izango;
  8. Aram’en burua Damasko izango da, ta Damasko’ren burua Eŕasin; ta irurogei ta bost urteren buruan Eparain ez da eŕi izango.
  1. Eparain’en burua Samari izango da; ta Samari’ren burua Eŕomeli’ren semea. Siñesten ez ba’duzute, ez duzute iraungo.»

 

Emmanuel

  1. Gañera Yaube’k Akaz’i itz egin ta esan zion:
  2. «Eskatu zure Yainko Yaube’ri zantzuren bat, naiz xeoleko beitian, naiz ortziko goitian.»
  3. Bañan Akaz’ek esan zun: «Bein ere ez dut eskatuko; Yaube ez dut tiŕiatuko».
  4. Ta Isai’k esan zun: «Entzun, Dabid’en etxea: gutxi ote-da zuentzat gizonei nekagaŕi izatea; eta, nere Yainkoarentzat ere nekagaŕi izan nai ote-duzute?
  5. Yaube’k zantzu bat damaizueke, beraz:

Ara! neskak sabelean seme soŕtu *

ta argitara ekaŕiko du;

ta aren izena, Emanuel izango da.

  1. Gurin ta eztia yango ditu * gaitza iraizten ta ona aukeratzen yakin arte.
  2. Izan ere, gaitza iraizten ta ona aukeratzen auŕak yakin baño len, belduŕ zatzazkien eŕege bien luŕa abaŕikatua izango da.
  3. Zeroŕen, ta zure eŕi ta belaunetxearen gañera Yaube’k eratoŕiko ditu Aram’eko eŕegerekin, Eparain Yuda’tik bakandu zanetik izan ez diran bezelako egunak.

 

Itxesa

  1. Ordun Yaube’k txistu egingo die Aigito’ko ibayen buruko euliei ta Aram luŕaldeko erlêi
  2. ta etoŕirik, kokatuko dira guziak

aŕuetako aranetan, aŕkaitz-iŕinetan, ta sasi ta laŕe guzietan.

  1. Egun artan Yaube’k Asur’ko eŕegeren eskuz ta urezaindian akuratutako labanez

buru, oin ta bizaŕ guzietako iľeak moztuko ditu.

  1. Egun artan bakoitzak bei bat eta ardi bi aziko ditu,
  2. ta esne-askotzagatik guriña yango du;

guriñez ta eztiz iñutuko bait-dira luŕaldean gelditu leitezkenak oro.

  1. Egun artan ziľaŕkin banako miľa mâtsondo zitun aloŕa sasiz ta lapaŕez betea izango da.
  2. Gezi ta ustayarekin saŕtu beaŕko da artara;

sasi ta lapaŕak baizik luŕalde osoan ezer ez daiteke-ta.

  1. Yoŕaiz lenik landuak izaten ziran muñoetara ez zera sasi ta lapaŕengatik yoan al izango; idi ta ardiak bakaŕik an laŕatu ta ibiľi daitezke-ta.

 

8

Semetxo beŕi

  1. Yaube’k esan zidan: «Ol aundi bat aŕtu, ta edonork irakuŕi dezaken eraz idatzi ezazu: «Aŕapakiñetara lasteŕ! Erazkiñetara azkaŕ!»
  2. Ta Uri apaiza, ta Zakari, Yebaraki’ren semea, aitoŕ kirmentzat aŕturik; *
  3. eta, emazteari batu nintzayolarik, onek seme bat soŕtu ta argitaratu zun. Ta Yaube’k esan zidan: «Maher-Xalal-Xas-Baz izena ezaŕiozu». *
  4. Auŕ onek «aita» edo «ama» esaten ikasi baño len, Damasko’ko aberastasuna ta Samari’ko erazkiñak Asur’ko eŕegerengana eramanak izango dira».

Imanol’gandik Yareikuntza

  1. Berebat Yaube’k itz egin ta esan zidan:
  2. Eŕi onek emeki doazan Siloe’ko urak ezetsirik, Eŕasin ta Eŕomeli’ren semearengana yo nayago dun ezkero,
  3. ara Yaunak eratoŕita, urarangel zakaŕ ta izugaŕia bezela, ibai ta ibaŕ guzien gañez egiñik, Asur’ko eŕege bere al izate osoz etoŕtzen!
  4. Yudai’n baŕna doake, igarotzean dana estaltzen; leporaño elduko da. Eta zure luŕaldea, Emanuel, aren egapean geldituko da osoa.» *

Eŕi izuak

  1. Guda-deya egizute, eŕiak, eta biŕinduak izango zerate; entzun, luŕaldeko bazteŕ uŕunenak oro;

gertu zaitezte, ta biŕinduak izango zerate, gertu zaitezte, ta biŕinduak izango zerate;

  1. aŕtu asmo bat edo bat, eta urtuko zaizue, erabaki ezazute zeozer, ta ez duzute burutuko, Yainkoa gurekin bait-dago.

Ostikoka

  1. Ara ezperen Yaube’k esan zidana, bere esku azkaŕez neunkala, eŕi onen bidean ez ibiltzeko aolkatu nindunean:
  2. «Ez etsi maŕotzat eŕi onek maŕo deritzan edozer; ez belduŕtu aren belduŕez; ez izutu!
  3. Yaube Sabaot bakaŕik guren bego zuentzat, Ua bakaŕik beiduŕgaŕi ta izugaŕi!
  4. Ua izango da zuentzat yauretxea, Ixrael’en etxe bientzat, beŕiz, tupustaŕi ta erorpide, ta Yerusalem’goentzat sare ta xedeba.
  5. Ta ayetakorik asko aburikatu, erori ta zati egingo dira, sarean atxiľotuta.

Isai aolkulari

  1. Lotu aolku au, ta siľututa euzkazu itzok

nere ikaslentzat.»

  1. Ustea Yaube’rengan ipiñirik, beraz, Aren zai nagoke, bere auŕpegia Yakob’en etxeari ostentzen ba’dio ere.
  2. Ona emen ni ta Yaube’k eman dizkidan semeak, zantzu ta ezagungaŕitzat Sion mendiko Yaube Sabaot’ek yaŕiak.
  3. «Il-aztiei ta susmuŕez sorginkerietan ari diranei galde egiezute» iñork ba’dasaizue, erantzuyozute: Ez ote-du eŕiak bere Yaube galdeka Arengana yoateko? bizientzat iľetara yoko ote-du?» *
  4. Legearen aitoŕarengana yo beaŕ da. Oŕela, ez lerantzuketenentzat biaramon-goizabaŕik ez da.

Iľunean bidez-bide

  1. Oŕela ez lerantzukenarentzat biaŕkorik ez da; luŕaldean oŕ-ara zail ta gose dabilke, goseak suminduta, bere eŕege, ta bere Yainkoa biraokatuz.
  2. Begiak goruntz ta beruntz biuŕtuko ditu; ta ara, edonon loŕa, iľunpe, beltzaldi ta axanpak esetsiko dute, ta iľunbetara yaurtiko ere.
  3. Gerokoan, ostera, iľuntzerik ez da izango laŕi egondako luŕean.

 

 

9

Argitan

  1. Lenik Zabulon ta Neptali’ren alderdiak âlkez beterik egon diran bezela, azkenean itxasorako bidea,  Yordan aruzkoa ta atzeŕien luŕaldeak aintzaz beterik daudeke.
  2. iľunik zebiľan eŕiak argi aundi bat ikusi du; Erio-itzalpeko luŕean bizi ziranei argia soŕtu zaye.
  3. Geitu duzu eŕia, ta aren poza areagotu;

ta oŕ dabil pozik zure auŕean itayaroan oi dabiľan pozez, aŕapakiñak banatzean oi dabiľan lekayoz.

  1. Puskatu bait-dituzu, aren uztaŕi astuna, aren bizkaŕ-zigoŕa, ta zeatzen zunaren makiľa, Madian’en egunean bezela. *

Aurtxo txikia

  1. Indaŕez zalapartan aŕtutako edozer, ta odolez zikindutako yazki guziak suaren-gai eŕeak izango bait-dira.
  2. Auŕ bat yayo ta seme bat emana izan bait-zaigu sorbaldan nagusitza dakaŕ: * ta aren izena Onulari aŕigaria, Yainko azkaŕa, Betiko Aita, Nagusi Pakezalea da.

Yaube apenketan

  1. Bere mendea zabaldu ta Dabid’en yauraulkian ta bere eŕian amairik gabeko pakea yaŕi dezan

zuzen ta bidez gauŕdanik sendotuta.

Yaube Sabaot’en azkuak iritsiko du ori.

  1. Yaube’k zema bat igoŕi dio Yakob’i Ta Ixrael’en eroriko da, ta eŕi osoak, nabaituko du, bai Eparain’en baita Samari’n bizi diran eta aŕokeriz ta biotz zitalez darasatenek:
  1. «Buztiñezko etxeak erori dira, aŕlanduz besteak eraikiko ditugu; pikondo aizunak ebakiak izan dira, ayen ordez eretzak landatuko ditugu.»
  2. Ixrael’en auŕka Yaube’k Eŕasin’en etsayak axatu ta amilduko ditu, (2 Bak. 16, 9)
  3. arametaŕak soŕtaldetik eta pilistaŕak saŕtaldetik, eta ao betez Ixrael irentsiko dute.

Ez da oŕenbestez Yaube’ren aseŕea yabaltzen; oraindik yasoa dago Aren eskua.

  1. Bañan eŕia ez da biuŕtu yo beaŕ dun Arengana, ez da Yaube Sabaot’en biľa ibiltzen;
  2. ta Yaube’k burua ta buztana, *

palma ta iya egun berean Ixrael’i ebakiko dizkio.

  1. Zâŕ ta urenak, oŕa burua;

gezuŕa irakasten ari diran igaŕleak, oŕa buztana.

  1. Eŕi ori bere zuzendariek okeŕtzen dute, ta daŕaizkienak galtzen dira.
  2. Oŕengatik ez dira gogarako Yaunarentzat eŕi onen gazteak, eta ez zaye aren umezurtz ta alargunei eŕuki; guziak gaizto ta okeŕak bait-dira, ta ao guziek zorakeriak baizik ez darasate. Ez da oŕenbestez Yaube’ren aseŕea yabaltzen, ta Aren eskua oraindik yasoa dago.
  3. Sua bezela ixiotu bait-da gaiztakeria. ta oŕ doa sasi ta ñaŕak iresten,

oyaneko zakaŕak eŕetzen, ta kea goruntz zirimolka ateratzen.

  1. Yaube Sabaot aseŕe dala-ta, luŕaldea iľundu ta eŕia suaren eŕekin biuŕtu da, ta iñor ez da bere uŕkoaz eŕukitzen.
  2. Eskui alderuntz ozka egin, ta gose, ezkeŕ alderuntz yan, ta ez ase;

nork bere besoko aragia iresten du;

  1. Manase’k Eparain; Eparain’ek Manase, ta biek batera Yuda.

Ez da oŕenbestez Yaube’ren asaŕea yabaltzen, ta Aren eskua oraindik yasoa dago.

 

10

  1. Zori gaiztokoak lege okeŕak egiten ta bidegabekeriakidazten

 aspertzeke ari diranak.

  1. Auzietan gizaxoak zapaldu, nere eŕiaren landeŕei bidezkoa ukatu, alargunak berentzako aŕapakintzat begira, ta umezurtzak laŕutzeko asmotan.
  2. Zer dagikezute galen-egunean, itxesa uŕundik datoŕkenean? Norengana zoazkete laguntza-eske? Non utziko dituzute zuen altxoŕak?
  3. Atxiľoekin makuŕtu, edo iľartean erori beaŕko. Oŕenbestez ez da ala ere Yaube’ren aseŕea yabaltzen, ta Aren eskua oraindik yasoa dago.

Asiriaŕ ankeŕak

  1. Zori gaiztokoa Asur, nere aseŕearen zigoŕa, nere sumiñaren makiľa, aren eskuan yaŕial
  2. Eŕi gaiztoaren auŕka bidaltzen dut, iguingaŕi zaidan eŕiaren auŕka nere ordekotzat, aŕapakiñak an aŕtuz laŕutu, ta bideko loya bezela istikatu dezan.
  3. Asur’ek ez du, ordea, ori uleŕtzen, ezta aren biotzak alakorik uste; ausiabaŕtza bait-da aren gardia, * ta eŕi askoren poŕokaldia.
  4. «Nere aundizkiak—dio eŕege ez ote-dira?
  5. Kalno bezela ez ote-zait Karkemis menderatu? * Arpad bezela, Amat ez-ote? Damasko bezela, Samari ez-ote?
  6. Sasi-yainkoen eŕiak eta ayen irudiñak Yerusalem’go ta Samari’koak baño gurenagoak izan aŕen, nere eskuak aŕtu ditun ezkero.
  7. Samari ta ango yainkoei egin diedana ez ote-diet Yerusalem’i ta ango Yainkoari egin al-izango?»
  8. Oŕa, beŕiz, Yaube’k Sion-mendian ta Yerusalem’en

bere egitekoa burutu dukenean esango duna:

«Asur’ko eŕegeri nozitu eraziko dizkiot aren biotz paŕastelaren erneok eta aren begi aŕoen so aŕanditsua.»

  1. Ala dio-ta: «Nere eskuen indaŕez ta yakitez dan ori burutu dut; zuŕa bait-naiz; eŕien mugaŕiak aldatu, ayen ogasunak aŕapatu ta goyan eseriak nere al izatez yetxirazi ditut.
  2. Eŕien ondasunak, kabi bat bezela, nere eskuak aŕtu ta aŕautzak biltzen diran bezela, luŕalde guziak bildu ditu, iñork ega igitu, mokoa iriki edo ots egin gabe.»
  3. Aizkora, beraz, aizkolariaren auŕka yaikitzen ote-da? zeŕa darabiľenaren auŕka iľaŕaindu daiteke? Zigoŕak zigoŕkariaren eskua erabiltzea edo makiľak daraman besoari eragitea bezela leiteke ori.
  4. Beraz Yaube Sabaot Yaunak

Asur’ko azkaŕak zargailtasunez yoko ditu, ta aren aintzapean sua piztuko du dana gaŕez eŕetzeko.

Ixrael on-biuŕtu da

  1. Ixrael’go argia su biuŕtuko da, ta beraren Deuna gaŕ; ta egun batean Asur’ko ñaŕ ta sasiak eŕe ta irentsiko ditu.
  2. Ta ayen baso ta oyan mardulak erabat txarotuko ditu.
  3. Zugatz gutxi geldituko dira;

auŕ batek zenbatu al izango ditu.

  1. Ta egun artan Ixrael’en kondaŕak

eta Yakob’en etxeko yarei irtendakoak ez zazkio gerokoan yazaŕleari ezaŕiko; * Yaube’ri, ostera, Ixrael’en Deunari, atxikiko zazkio zinki.

  1. Kondaŕak, Yakob’en etxeko kondaŕak, Yainko azkaŕarengana biuŕtuko dira.
  2. Izan ere, Ixrael zure eŕia itxasondaŕak aña ba’litz ere, kondaŕ batzu bakaŕik biuŕtuko dira; * (Eŕ. 9, 27) zuzentasunaren gañezkalditzat

Yakob’en poŕokaldia erabakita bait-dago.

  1. Ta erabakitako poŕokaldi ori Yaube Sabaot Yaunak luŕalde osoaren baŕna burutuko du.

Itxarobidea

  1. Oŕegatik, ala dio Yaube Sabaot Yaunak: «Ez izan Asur’en belduŕ, Sion’en bizi zeran ene eŕi ori,

zigoŕez yotzen ba’zaitu,

ta makiľa, Aigito’k bezela, zure auŕka yasotzen ba’du.

  1. Egon apuŕ bat oraindik; itxoin pixkat, ta nere aseŕea zuregandik aldendu ta nere sumiña Asur eŕetzera biuŕtuko bait-da».
  2. Yaube Sabaot’ek zartaľua aren auŕka yasoko du, Madian yo zunean bezela; * ta bere makiľa itxasgañean dauka, ta beñola Aigito’n bezela, yasoko du.
  3. Egun artan Asur’en zama bizkaŕetik kenduko zaizu ta aren uztaŕia lepotik; ta zure loditasunez etengo da uztaŕia.

Ekaitza

  1. Ayat’a etoŕi ta Magoron’a auŕeratu da; Makmas’en utzi du zekaŕen guzia,
  2. ta aŕoiľa igarota gaueko alaza Gaba’n egin du.
  3. Izututa dago Eŕama; ta Saul’en Gabaa igesi doa. Gaŕaxi egizu, Galin’go alaba!

Entzun, Lais ori! Anatot gaxoa!

  1. Medmena baŕeyatzen da, Gabin’goak igesi doaz.
  2. Egun baten buruan Nobe’n izango da, ta bere eskua yasoko du Sion’go alabaren mendiaren auŕka Yerusalem’go muñoaren auŕka!
  3. Bañan oŕa Yaube Sabaot Yauna adaburua ari indaŕtsuki zaŕatatzen, adaŕ garayenak ebakitzen ta zutienak etzanerazten.
  4. Oyaneko aŕandia burniz ebakia izango da, * ta Liban’go eretzak iuŕera datozke.

 

11

Muskil zuzena

  1. Yese’ren enboŕetik adaŕ bat soŕtuko da; * (Egi. 13, 23) eta, aren eŕotik altxume bat erneko.
  2. Yaube’ren atsa arengan kokatuko da, sen ta adin-atsa, onu ta indaŕ-atsa, Yaube’ren ezaguera ta belduŕ-atsa.
  3. Usnotzat Yaube’ren belduŕa duke, ta ez du azaiekorik baŕne-egitzat etsiko, ezta belaŕira letoŕkenik ere epai-ziotzat aŕtuko.
  4. Gizaxoak zuzentasunez ebatziko ditu, ta lagunabaŕei bidezkoa erabakiko die, bere aoko erabakiz nagusi zakaŕak yo (2 Te. 2, 8) ta bere ezpain-arnasez gaiztoak ilko ditu.
  5. Zuzena aren geŕiko izango da, eta kirmentasuna Aren itoltza.

Lasaitasun ziña

  1. Aren mendean otsoa bildotsarekin estalperatu, (Emen. 65, 25) ta katamotza antxumearekin etzango da;

txekor, leoikume ta ardiak elkaŕekin dabiltzke, ta auŕtxo batek zaituko ditu.

  1. Beya ta artza batean laŕatuko dira, ta ayen umeak batean ere etzango. Leoyak, idiak bezela, anabaka yango du,
  2. iñutauŕa sugezulo ondoan yostatuko da, ta umetxoak ugatzetik ara bere eskua ertsuge-altxabean ipiñiko du.
  3. Mendi deun osoan ez da gaitzik, ez itxesik ikusiko; itxasoa urez beterik dagon bezela, luŕaldea ere Yaube’ren ezagueraz ta belduŕez bait-dagoke.

Eŕbestetuak etxera

  1. Egun artan Yese’ren eŕotikako altxumea (Eŕ. 15, 12) eŕien ikuŕintzat yaŕia izango da, ta eŕiak Aren biľa datozke, ta Aren tokia ospetsua izango da.
  2. Egun artan Yaunak esku aŕtuko du beŕiro, Asur’en, Aigito’n, Patoros’en, Kus’en, Elam’en Senaar’en, Amat’en ta itxasoko ugartêtan banatuak diran bere eŕiaren kondaŕak yareiteko.
  3. Ikuŕiña atzeŕientzat gora yasorik, ixraeldaŕ banatuak, yudu baŕeyatuak, luŕbirako lau zokoetatik bilduko ditu.
  4. Eparain’en tukua itzaliko da

ta Yuda’ren etsayak poŕokatuak izango dira. Eparain ez dagoke Yuda’rekiko tukuz, ta Yuda’k ez du Eparain zapalduko.

  1. Pilistaŕen lepoan itxasoruntz edatuko dira, ta elkaŕtuta soŕtaldekoak laŕutuko ditute; Edom’eri ta Moab’i eskua ezaŕiko diete gañera, ta amondaŕak menderatuko zazkie.
  2. Yaube’k idoŕtuko du Aigito’ko izpazteŕa, ta bere atsaren indaŕez ibaya yo * ta zazpi besotan lakainduko du, edonork oskiz igaro dezaken alakoan.
  3. Oŕela Asur’en auŕkitu leiztezken bere eŕiaren kondaŕentzat bidea izango da, Ixrael’entzat, Aigito’tik igo zanean, izan zan bezela.

 

12

Eskeŕ-on eresia

  1. Ta egun artan esango duzu: *

«Goratzen zaitut, Yaube, aseŕe zintzazkidalarik,

zure sumiña ibitu dalako ta poztu nauzulako.

  1. ots! Yainkoa dut yareiľe;

eskieŕ nago belduŕik gabe;

nere indaŕa ta nere iľaŕainbidea Yaube bait-da,

ta osasun, Yaube izan zait». (Ir. 15, 2; Er. 118, 14)

  1. Ta osasun ituŕietatik ura pozik aterako duzute *

ta egun artan diokezute:

  1. Goretsi Yaube; yo Aren izenpera; zabaidu eŕietan Aren egiteak, erakutsi zein guren dan Aren izena.
  2. Eresiozu Yaube’ri burutu ditun egite aŕigaŕiengatik; yakin erazi itzazute luŕ osoan.
  3. Poztu ta ikotu zaitezte, Sion’goak:

zuen erdian bait-dago Ixrael’en Deun aundia.

 

13

Babilon ori!!

  1. Amots’en seme Isai’ri Babilon’en auŕka ageritako zema.
  2. Mendi muŕi baten gañean ikuŕiña irakoririk, oska ta esku-eragitez dei egiezute guziei, * nagusien atêtatik saŕ daitezan. *
  3. Nik nere aseŕe-moŕoitzat Niretzako autuak eratoŕi ditut, eta nere nagusitza pozik goratzen duten gudariei dei egin diet.
  4. Entzun mendietan eŕi aundiren buŕunba...

entzun bildutako eŕege ta eŕien zarata

Yaube Sabaot’ek bere osteak gudarakoan ikeŕtzen ditu.

  1. Uŕuneko luŕetatik, ortzi azkenetatik datoz

Yaube ta Aren aseŕe-moŕoyak luŕ osoa abaŕikatzeko.

  1. Gaŕaxi egizute, uŕbil bait-dago Yaube’ren eguna; itxesa bezela Altsuaketz datoŕ.
  2. Oŕegatik eskuak oro aulduko dira * ta gizabiotz guziak urtuko.
  3. Axanpaz ta oñazez izututa dabilzke, emakumeak erdimiñez bezela, soŕ ta loŕ elkaŕi so, auŕpegia gaŕetan.
  4. Ots! Yaube’ren egun ankeŕa ba-datoŕ, aseŕez ta sumiñez izoŕa, luŕa etze-soil biuŕtzeko ta gaiztoak artatik iraizteko.
  5. Ortziko izaŕ ta zuziek ez dute argirik egingo, eguzkia yaiki-ala iľunduko da, (Eze. 32, 7; Mt. 24, 29) ta iľargiak ez du bere argia emango.
  6. Luŕa aren gaiztakeriagatik zeatuko dut, eta gizatzaŕak ayen ogenengatik. Aŕotsuen aŕandia zapalduko dut

eta yaun zakaŕen anpuruskeria luŕeratuko.

  1. Uŕe utsa baño uŕiago egingo ditut gizonak, Opir’ko uŕea baño uŕiagoak.
  2. Ortzia yaŕosiko dut, ba, ta luŕa zotukatuko da bere tokitik Yaube Sabaot’en aseŕearengatik Aren sumiña gorituko dan egunean.
  3. Ordun orkatz uxatua ta biltzaľerik gabeko artaldea bezela, bakoitza bere eŕira itzuli * ta bere luŕaldera igesi yoango da.
  4. Yaŕugiak oro sakailduak izango dira, ta atzemanak oro ezpataz yosiak.
  5. Ayen begietan erayoak izango dira ayen umeak, ustuak ayen etxeak, eta indaŕez loituak ayen emazteak.
  6. Ta aral ayen auŕka Medi’aŕak iraitziko ditut, * eta auek, ziľaŕ ta uŕeaz ayolarik gabe,
  7. gazteak gezika ilko dizkiete, umetxoei ez zazkie eŕuki izango ta auŕentzako ez dukete negaŕik.
  8. Ta Babilon, eŕirik beñena, Kaldai’taŕen iľaŕainbide nagusia, Sodoma ta Gomoŕa bezela Yainkoak poŕokatua izango da.
  9. Iñoiz ere ez duke egoiliaŕik, ez eŕiko semerik menderen-mendêtan. Arabiaŕak ez du an bere kapaŕa eraikiko ezta artzayak ere artaldea ezkortaratuko.
  10. Basiizêk, bai, an dukete etzangua;

ango etxekondaŕak ontzez beteko dira: bertan biziko dira egalpeŕak, eta yauzika dabiltzakete tximuak.

  1. Katamotzak ango yauregi ustuetan ta otsoak beñolako atsegin-tokietan aldizka urubi egiten ari izango dira. Auŕki dago aren garaya, ta aren egunak ez dira luzatuko,

 

14

Yaube eŕukibera

  1. Yaube eŕuki bait-zayo Yakob’i; Ixrael oraindik beretzat duke, eta aren luŕaldean yaŕiko du beŕiro.

Ta aŕotzak bilduko zazkio ta Yakob’en etxeari itsatsiko.

  1. Eŕiek aŕtu ta ayen luŕera eramango ditute, ta an, Yaube’ren luŕean Yakob’en etxeak

moŕoi ta mirabe eukiko ditu, atxiľo zeuzkatenean atxiľotuz ta yabe zitzazkionetan yabetuz.

Il da!!!

  1. Ta ara, yasan erazi dizkizuten neke, axanpa ta yoputza gogoŕaz atsedena Yaube’k damaizukenean,
  2. Babilon’go eŕegeren auŕka

erosta au abestuko duzu:

«Zer dala-ta opoŕ dago zapaltzaľea, ta amaitu da ekaitza?

  1. Yaube’k gaiztoen zigoŕa puskatu du, (Ye. 50, 23) yabetzaŕen makiľa
  2. eŕiak amoŕuz etengabe yotzen ta endak oinpetu ta gogoŕ erabiltzen zituna.
  3. Luŕalde osoa atsedeten dago narerik (Ye. 51, 48) pozaŕen lekayoz.
  4. Liban’go kedeŕ ta izayek ere poztuta diote:

«Lo etzan zeranetik, iñor ez da igotzen gu ebakitzera».

  1. Azpi oŕtan xeola zuregatik artegatu da; ta ara, zu yoatean zure biľa irteteko, itzaliak iratzaŕi ta luŕeko yaun ta eŕietako eŕege guziak beren aulkietatik eraikitzen ditu.
  2. Ta guziek ots egin dizute, esanez:

«Zu ere gu bezela erori ta gure ideko egin zera!»

  1. Xeolera yetxi da zure aŕandia

zure nebelen otsarekin;

aŕak ditukezu azpiko ta aŕak ere estalki!

  1. Nola erori zera ortzitik izaŕ dirdiratsu, goiz-seme ori? * Luŕ-yoa zaitugu eŕiak aultzen zenituna.
  2. Ortzira igoko naiz zure biotzean zenionizaŕen gañean yaŕiko dut nere aulkia ta batzaŕeko mendian, ipaŕ goyengoan eseriko naiz. *
  3. Odeigañera igo ta Yainko gurena añeko izango naiz». *
  4. Ta oŕa, xeolera yetxita, leze sakonean zauntza. *
  5. Zakusaztenek, zuri so, aŕituta diote:

«Gizon ori al-da luŕa dar-dar ta eŕiak kordoka zitunean,

  1. luŕbira etze soil biuŕtzen zuna, iriak ziraultziña, ta bere atxiľoei espetxea irikitzen ez ziena?
  1. Eŕetako eŕege guziak deduz dauntzate nor berean;
  2. zu, beŕiz, adaŕ nazkagaŕi bat bezela, (Ye. 22, 19)

zure iľobitik uŕun iraitzia zauntza zure ezpatak ildakoen ta lezeko aitzetara amildutakoen iľotzez estalia saŕaski istikatua bezela.

  1. Ez zera bilduko ayekin iľobian, * zure luŕaldea poŕokatu ta zure eŕia il duzulako: iñoiz ere ez bait-da aipatuko gaiztoaren azia.
  2. Gertu ezazute aren semên ilketa aitaren gaiztakeriarengatik, yaiki ez daitezan luŕaldeaz yabetzeko, ta luŕ-azala iriz bete ez dezaten.
  3. Nerau yaikiko naiz ayen auŕka

—dio Yaube Sabaot’ek— eta suntsituko ditut Babilon’en izen ta ondakiñak, azi ta ondorea —dio Yaube’k—.

  1. Ta kirikiño-toki ta idoi biuŕtuko dut, (Is. 34,11; So. 2, 14) eta abaŕikatuz ekoŕtuko —dio Yaube Sabaot’ek—.

Asur biŕindua

  1. Yaube Sabaot’ek, zin egiñez, dio: *

«Aŕtu dudan asmoa zearo burutuko da noski, erabakita nago, ta egingo da erabat.

  1. Asur poŕokatuko dut nere luŕaldean, istikatuko dut nere mendietan. Aren uztaŕia kendua izango zaye, ta ezaŕi zien zama lepotik astanduko.
  2. Au da luŕalde osoari buruz aŕtutako asmoa, ta au eŕi guzien gañean yasotako eskua. *
  3. Asmo ori Yaube Sabaot’ek aŕtu ezkero, nork daragozkioke?

Bere eskua yaso dun ezkero, nork daragioke atzera?»

Pilistindaŕei buruz

  1. Akaz eŕege il zan urteko igaŕketa.
  2. Ez poztu osorik, Pilistai ori, zeatzen ziñuzan zigoŕa puskatu ba’da ere; suge-eŕotik ertsuge soŕtuko bait-da, ta onen umea erensugea izango da.
  3. Ordun landeŕenak azkuŕia dukete ta gizaxoak atsedengo dira eskieŕ (nare); zure ondorengoa, beŕiz, gosez ilko dut, eta zure ondakiñak poŕokatuko ditut.
  4. Gaŕaxi egizu, ateal ots egizu, iria!

urtzekoa bait-zera osorik, Pilistai ori.


Ipaŕaldetik bait-datoŕ kea, ta aren leŕoetatik ez da bat ere sayesten.

  1. Zer erantzun al-zaye atzeŕien geznariei?

Yaube’k eraiki du Sion bere eŕiko landeŕen gorkutzat.

 

15

Il-eresia

  1. Zema Moab’en auŕka.

Ots! gauez erasoa, Ar-Moab poŕokatua izan da!

Ots! gauez erasoa, Kir-Moab poŕokatua izan da!

  1. Dibon’go eŕia bamotera, negaŕ egiteko igo da: Nabo ta Medaba’gatik negaŕez dago Moab: buru guziak muŕi, ta bizaŕak moztuak dira.
  2. Ango zeyetan zoŕoz yantzita dabiltz guziak; zeyetan ta etxegañetan iri osoa maŕumaz ta negaŕetan ari da.
  3. Esebon ta Eleale gaŕaxika daude, ta Yaas’año entzungaŕi dira ayen erostak. Moab’eko gudagizonak ere ikaratzen dira ta gogoa autsi zaye.
  4. Nere biotzak Moab’i ots egiten dio ango semeak iru urteko bigantxa deritzaken ta Luit’ako igobidean dagon Segor’año negaŕez igesi yoanak dira, Oronain’ako bidean gaŕaxiak emanez.
  5. Nimrim’eko ituŕiak aitu, belaŕak idoŕtu, ta zoyak soroetan gogoŕtu bait-dira, ta ez da gelditzen landare marduiik bat ere!
  6. Bildutako ondakiñak eta zeuzkaten orniak Sarats-aranera daramazte;
  7. deadaŕek Moab’eko mugaen ingurua egin dute, Egalain’año eldu dira ayen erostak, Beer-Elim’era ayen gaŕaxiak;
  8. Dimon’go urak odolez beterik daudelako. *

Ta gaitz goŕiagoa igoŕiko diot Dimon’i

leoi bat Dimon’dik itzuritakoentzat eta eŕiaren kondaŕentzat.

 

16

Abaro ziña

  1. Bidaliozute luŕaldeko yaunari dagokion bildotsa *

Sela’tik basoan baŕna Sion’go alabaren mendira.

  1. Ara! Moab’eko alabak, igesi doazan txoriak eta kabitik sakabanatutako txorikumeak bezela, Arnon’en ibietan dabiltz.
  2. Bildu onu-batza: erabaki zeozer; eguerdia zure itzalez gau egizu, esetsiak estaltzeko, etsaipera igesean uzteke.

  1. Atotsi zurean Moab’etaŕak, maldatu itzazu itseskariari buruz, arangela amaitu, itxesa bukatu, ta itseskaria luŕaidetik bazteŕtu arte.
  2. Yauraulkia eŕukiz sendotzen da, ta artan eseriko da beti Dabid’en yauregian zuzenaren ta bidezkoaren yaŕaiľe sutsu bat.

Moab ori!!

  1. Ba-dakigu Moab’en aŕokeria, aŕokeri aundia, noski; nabari zazkigu aren aŕandi, anpuruskeri, bekoki gogoŕ ta ele gezuŕtia. (Ye. 48, 29)
  2. Oŕegatik Moab’ek Moab’i intziriñez darauskio; Moab osoa intziriñez dago.

Kir-Areset’eko mâtsopiľei buruz adiaka ari dira guziak izututa;

  1. Esebon’go landak lardaskatuak bait-dira, ta bere adaŕak Yerez ta basoraño edatzen, (Er. 80, 12) ta mâtsokoak, itsasoa igaroz, uŕutira zabaltzen zitun, Sebama’ko mâstia atzeŕiko nagusiek istikatu dute.
  2. Yerez bezela, ni ere negaŕez nago Sebama’ko mâstiarengatik.

Esebon ta Eleale, nere malkoz ordituko zaituzt, zuen zitu ta uztaren gañean lekayoak isiľi bait-dira.

  1. Poz ta yaya itzali dira oyanetan; mâstietan yolas ta iyutirik ez! Tolaretan ez da mâts-zapaltzerik, eta lekayoak amaitu dira. *
  2. Ori dala-ta, nere altsaŕeak Moab’engatik kitara bezela dar-dar ari dira

ta berebat nere biotza Kir-Areset’engatik.

  1. Eta Moab azalduko da gañetan nekatuta, ta saŕtuko da bere otoitegian otoi egitera, bañan ez du ezer iritsiko.
  2. Au da aspaldi ezkero Yaube’k Moab’i egindako zema.
  3. Orain ere itz dagi ta dio:

«Saripeko iru lan-urteren buruan Moab’en ospe ta eŕi kopurutsua uŕi izango da, ta aren kondaŕak, gutxi, zirtzil ta indaŕgabeak.

 

17

Damas’i buruz

  1. Damasko’ren auŕka zema.* Oŕa Damasko, irietatik erauzia, ta iraulkin-meta egiña!
  2. Aroer’ko iriak ustuak dira ta artaldentzat utziak;

an laŕatzen dira, ta iñork ez ditu oiltzen.

  1. Eparain’i indaŕa kendua izango zayo

ta berebat nagusitza Damasko’ri;

ta osterantzeko Aram’eri gertatuko zayo Ixrael’en aintzari gertatu zayona

dio Yaube Sabaot’ek.

  1. Egun artan Yakob’en aintza maŕoiztu ta aren soin guritsua argalduko da. *
  2. Ta yazoko zayo, itailariak uzta bildu ta garia itzindu ondoren, galburuak biltzen, Eŕapain’go aranean ari danari yazotzen zayona.
  3. Okozirdil batzu bakaŕik geldituko zazkie, (Is. 24, 13) oliondoa astindutakoan goyenean bizpairu ale, ta adaŕetan lau edo bost gelditzen diran bezela dio Ixrael’en Yainko Yaube’k.

Yainko-aizunkeriaren amaia

  1. Egun artan gizonak bere Egiľearengana begiratuko du, ta aren begiek Ixrael’en Deunari so egingo diote.
  2. Ta ez ditu bere eskuz egindako opamayak begiratuko, ezta bere beatzez atondutako axerak eta eguzki-aŕiak ere.
  3. Egun artan aren iri indaŕtsuak, Ixrael’en semeak saŕtu ziranean ustuta zeuden mendi ta oyenetako iriak bezela, etze soil egiñak geldituko dira,
  4. Gaizkatzaľe duzun zure Yainkoaz aztuta, zure Aŕkaitz indaŕtsuaz oroitu ez zeralako. Argatik landatzen dituzun sabi edeŕak ta ereiten dituzun azi aŕotzak *
  5. egun berean erne ta biaramunean loretzen ba’dira ere. elkaitz ta osabidegabeko min-egunean uztarik ez dakaŕkizukete.

 

Asur’en azkena

  1. Ara eŕi ainitzen aŕamantza, itxasoaren oŕoa bezain buŕeŕien maŕuma, ibai aundituena bezainbatekoa! [unbatsua!
  2. Bai, urarangela bezain buŕunbatsu doaz;

bañan Yaube’k zematzen ditu; ta uŕutira iges dagite, baeko agotzak aize-auŕetik

eta auts-odeyak ekaitz-auŕetik eramanak bezela,

  1. Aŕatsaldean, ara saŕakioa! goizauŕean ayenak egin du!

Ori gure erazlên laiña; ori gure laŕutzaľên zoria!

 

18

Kus’i buruz

  1. Eup, eltxo-luŕa, Kus’ko ibayetaz aindikoa! *

iizko ontzietan geznariak itxasazalean gaindi bidaltzen dituzuna!

  1. Zoazte, geznari azkaŕok, irazki aundiko ta mintz aratzeko eŕiarengana, uŕutiraño izugaŕi dan eŕiarengana; luŕa ibayez zeaŕtua dun eŕi indaŕtsu ta menderatzaľearengana.
  2. Luŕgañean bizi zeraten gizaki guziok; mendigañean ikuŕiña irakoria daitekenean, begirazute! ta turuta entzun ala, adizute!
  3. Onela mintzo bait-da Yaube: «Nerean geldirik begira nagoke eguzki-gingan argia irudi, ta uztaro beroan intz-odeya bezela.»
  4. Alabañan, mâts-biltzea baño len, loraldia igarotakoan mâts gordiña eldu uŕen daitekenean, ayenak ayotzez ebakiko ditu, ta adaŕak iñausi ta kendurik,
  5. mâstia utziko du mendietako sayentzat eta luŕeko pistientzat, eta artan sayek uda ta luŕeko pistiek negua emango dute.
  6. Egun artan Yaube Sabaot’i opariak eskeñiko dizkio irazki aundiko ta mintz aratzeko eŕiak, uŕutiraño izugaŕi dan ta luŕa ibayez zeaŕtua dun eŕi azkaŕ ta menderatzaľeak, Yaube Sabaot’en izeneko tokian, Sion mendian.

 

19

Aigito’ri zema

  1. Aigito’n auŕka zema.

Ara Yaube! odei arin baten gañean Aigito’ra datoŕ, * ta Aren auŕean ikaraz asi dira Aigito’ko idolak eta Aigito’ri biotza urtzen doakio.

  1. Aigito’ren auŕka Aigito yaurtiko dut, anayaren auŕka anaya, adiskidearen auŕka adiskidea, iriaren auŕka iria, alderdiaren auŕka alderdia.
  2. Kemena Aigito’ri urtuko zayo baŕnean, ta Nik suntsituko ditut aren asmoak. Galde egingo diete yainko aizunei, sorgiñei, ildakoen gogoei ta aztiei.
  3. Baña Nik yabe gogoŕ baten eskuetara Aigito dataratoŕket, eta eŕege zakaŕ bat nagusituko zaye —Ala dio Yaube Sabaot Yaunak—
  4. Itxasoan ura aitu *

ta ibaya ustu ta idoŕtuko da.

  1. Ta Aigito’ko latsak ertu ta idoŕtutakoan, eŕekak kirastuko, ta seska ta iyak igaŕtuko dira.

  1. Ibai ondoko zelayak eta ibayak ezetutako kartxiriak idoŕez yota igaŕtuko dira.
  2. Aŕantzale goibeltsuak, negaŕ dagikete amua ibayan erabiltzen zutenek, eta gogoa galduko dute sarea uretan edatzen oituek.
  3. Liñogiñak luŕ-yoak geldituko dira liñoa oŕazten, sareak egiten, ta eun bikañak eyotzen ari izaten ziranak.
  4. Aigito’ren zutoyak irauliko dira, ta langiľe guziak laŕi dabilzke.
  5. Zoroak dira noski Soan’go nagusiak! astakeriak Parao’ren onulari zuŕen onuak! Nola dasayozute Parao’ri

«Yakitunen seme nauzu; antziñeko eŕegên seme?»

  1. Non dira zure yakitunak? Esan ta irakatsi bezaizute Yaube Sabaot’ek Aigito’rentzat erabaki duna.
  2. Soan’go nagusiak erotu egin dira, Nop’eko agintariak okeŕ daude, ta ango leñuburuek Aigito zorabiotzen dute.
  3. Ayen erdian Yaube'k zorabio-atsa ixuri du, ta ayen eragitez Algito egiteko orotan, mozkoŕa bezela, goragalez aldaroka dabil.
  4. Ta ezin gaizkatu duke Aigito iñoren ekiñaldiak, buru * naiz buztan, palma naiz ii olako ori izanaŕen. *

Asur eta Aigito on-biuŕtuta

  1. Egun artan Aigito, * emakume bat bezela, izutu ta ikaratuko da, aren auŕka Yaube’k yasoko dun eskua bere gañean ikusita.
  2. Ta Yuda’ko luŕa Aigito’ren izugaŕi izango da, ta Yuda aipatu ala, guziak Aigito’n ikaratuko dira, aren auŕka Yaube Sabaot’ek aŕtu dun erabakiarengatik.
  3. Egun artan Yaube’ri dei ta zin egin dizkioten kanaandaŕen * izkerako bost iri Aigito’n izango dira, ta ayetako bat «Eguzki-Iri» deritzake. (Eze. 30, 17)
  4. Egun artan opamai bat Yaube’rentzat Aigito’ren erdian izango da, ta oroitaŕi bat Yaube’rentzat ere mugaldean,
  5. Yaube Sabaot’i buruz ezagupide ta aitoŕtzat dakien, ta zapalduak izatean, Yaube’rengana yo ezkero, gaizkatu ditzan yareiľe yatoŕ bat bidal dezayoten.
  6. Egun artan Yaube ezaguna izango da Aigito’n; Aigito’aŕek dazagukete; opari ta minhak Yaube’ri ekaŕi,

ta zinpeko eskeintzak egingo dizkiote; ta beteko ditute.

  1. Yaube’k Aigito yoko du, yoko ta sendatuko;

Yaube’rengana biuŕtuko bait-dira, ta Ark entzun ta sendatuko ditu. *

  1. Egun artan Aigito’tik Asur’año bide bat izango da; ta Asur Aigito’ra, ta Aigito Asur’a andik doazke, Aigito’k Asur’ekin Yaube yauretsi dezan.
  2. Egun artan Ixrael ere irugaŕentzat Aigito’ri ta Asur’i bilduko zaye, luŕaren erdian onespena izateko.
  3. Yaube Sabaot’ek onetsiko bait-du esanez: «Onets bedi Aigito, nere eŕia, Asur, nere eskuek atondua, ta Ixrael, nere yarauntsia.» (Ir. 4, 20)

 

20

Moŕoitza

  1. Asur’ko eŕege Sargon’ek bidalita, Tartan’ek, Azot’a etoŕirik, eraso ta menderatu zun urtean.
  2. Yaube’k Amots’en seme Isai’ren bitartez itz egin zun ta esan zion; «ots!, ken zoŕo ori zure geŕitik, eta oskiok zure oñetatik». Ala eginda Isai, gañekoak erantzita, oñutsik yoan zan. *
  3. Ta Yaube’k esan zun: «Aigito ta Kus’en auŕka zantzu ta adibidetzat, Isai, nere moŕoya, goŕika ta oñutsik iru urtez ibiľi dan bezela, *
  4. Asur’ko eŕegek Aigito’ko atxiľoak eta Kus’ko eŕbestuak, zaŕ eta gazte, Aigito’ren lotsarako goŕika, oñutsik ta ipuŕas eramango ditu. *
  5. Ordun itxarobidea Kus, ta iľaŕainbidea Aigito zazkienak lotsa ta âlketuak geldituko dira. *
  6. Ta itxasalde ontakoek egun artan esango dute: «Ara, Asur’ ko eŕegerengandik itzurtzeko, laguntza * zetoŕkigulakoan, nortzuengana yo dugun! Nola orain itzuri?»

 

 

 

 

21

Babilon yausi da!!

  1. Itxasaideko etzeaz aldaŕia. Egoaldean darauntsaten ekaitzak bezela, luŕ izugaŕi batetik zerbait datoŕ.*
  2. Ikuskizun ikaragaŕi bat ageri izan zait;

aŕaparia aŕapaketan, ta itxeslaria itxesketan. *

Igo, Elam! ertxa, Madai!

Adiak oro amaitu beaŕ dira.

  1. Argatik biotza axanpaz betea dut;

emakumeren erdimiñak bezelako miñez nago.

Entzutez txundituta; ikustez izututa gelditu naiz.

  1. Biotza zorabiotu zait; saŕakioak aŕtu nau; opagaŕi zitzaidan gaua ikaragaŕi biuŕtu zait.
  2. Gertuta dago maya; zamaua edatuta; *

ango yatea! ango edatea!

Zutik, agintariok! gantzutu babeskia!

  1. Onela itz egin bait-dit Yaube’k:

«Ots! yaŕi zaitzaľe bat, dakusken guzia yakiñerazteko»

  1. Ta gudoste bat binaka leŕotutako zaldi, asto ta gameluen gañean eseritako gizonekin, adi-adi egonez ikustean,
  2. leoiren eduz aldaŕi au egin zun: Ernai! emen nauzu, Yauna, taigabe egunez baŕandan zutik, eta nere tokian gau osoan zai.
  3. Ara! gudoste bat datoŕ biñaka leŕotutako zaldiekin.» Ta geroxeago esan zun: «Erori egin da Babilon, erori; aren yainkoen irudiñak luŕean puskatuta dauntza.»
  4. Ene eŕi eultzitua! Nere laŕañeko semeak! *

Yaube Sabaot’i, Ixrael’en Yainkoari entzun diodana iragaŕtzen dizuet.

Aldaŕia Duma’z

  1. Ots dagidate Seir’tik:

«Ataizlari, zein gau-aldi dugu? ataizlari, zein gau-aldi dugu?»

  1. Ta ataizlariak darantzu:

«Ba-datoŕ eguna, baita gaua ere. Galde egin nai didazute, galdetu itzul zaitez beŕiro.»

 

Arabia’z aldaŕia

  1. Aldaŕia etzetaz. Aŕatsaldean oyanera bazteŕtu zaitezte gauerako, Dedan’daŕen bidazti-saiľok:
  2. eta zuek, Tema’koak, ekatzute ura egaŕientzat, eta ogia eskeñiezute igesi dabiltzanei.
  3. Ezpatatik igeska bait-doaz, erantzitako ezpatatik, tenk gertutako gezi-ustaitik, buŕuka gogoŕetik.

Kedar’i zema

  1. Onela itz egin bait-dit Yaunak: «Urtebetera orduko, sarilanetako urtea gero, Kedar’en aintza osorik itzaliko da,
  2. ta Kedar’ko gudarien gezi-uztai ugarietatik batzu baizik ez dira geldituko» * —dio Ixrael´en Yainko Yaube Yaunak—.

 

 

22

Babalorekeriaz

  1. Aldaŕia Ikuste-aranaz. *

Zer duzu etxegañetara alde guzietatik oŕela igotzeko,

  1. iri zaratatsu, pozez ta lekayoz bete ori?

Zurean iľak ez dira ezpataz, ez guduan il.

  1. Zure nagusiak batera igesi yoanda giza-ustairik gabe lotuak izan dira, ta zurean idorotako guziak uŕutira igesi yoanak bezela lotuak ere.
  2. Argatik diot: «Utz nazazute negaŕ egiten saminki; ez leyatu nere eŕiaren itxesari buruz nere atsekabea arintzen.
  3. Itxes eguna, tupust-eguna, kezka-eguna Ikuste-aranera bait-datoŕ * Yaube Sabaot Yaunak bidalita; aŕesi irauliak; mendietan gaŕaxiak.
  4. Elam’ek bere gezi-ontzi, * gurdi ta zaldizkoak bildu ditu, ta Kir’ek atera du bere babeskia.
  5. Zure aran edeŕenak gurdiz beteak dira, ta zaidizkoek atondoan guda dagizute.
  6. Bere estalkia Yuda’ri kendua izango zayo, * ta egun artan oyaneko yauregia iskiľutegi biuŕtua dakuskezute;
  7. autemango duzute Dabid’en iriko akalak askotsu dirala; beko urtegitik ura aldatu,
  8. ta Yerusalem’go etxeak zenbatu ondoren aŕesia beŕitzeko irauliko dituzute,
  9. ta urtegi zâŕeko urarentzat aŕesi bien artean beste urtegi bat antolatuko duzute: ez duzute oŕatiño ori egin dun arengana begiratzenl ta aspaldi ezkero gertu dun Ua ez dakusazute!
  10. Egun artan Yaube Sabaot’ek negaŕ ta malkoetara burumuŕi ta zurdaz yantzirik ibiltzeko dei egingo dizue.
  11. Ta ara! zuenean poz ta yai, idiak il ta ardiak lepo egin, aragia yan ta ardoa edan: «yan ta edan dezagun» esaka, «biaŕ ilko gera-ta!»
  12. Beraz, Yaube Sabaot’ek esan dit: «Ogen au il arte ez zaizue asketsiko» —dio Yaube Sabaot’ek.

 

Yauregiko nagusi Sobna’ren auŕka

  1. Oŕa zer dion Yaube Sabaot Yaunak: Saŕtu Sobna’rengana, * yauregiko buru ta altxoŕzai oŕengana,
  2. toki garayan bere iľobia egiten ari dan

ta aŕkaitzean beretzat egoitza atontzen dunarengana. Ta esayozu: «Zer duzu emen? nor zera zu emen,


iľobia zuretzat egiteko?

  1. Begira, gizon oŕek! Yaube’k yaurtiko zaitu * ta amilka erabiľiko.
  2. Aŕi biribil bat bezela biraka eragitez luŕalde zabal batera iraitziko zaitu.

An ilko zera; an izango dira zure gurdi ospetsuak, zure nagusiaren geren ori.

  1. Erauziko zaitut yauŕpide oŕtatik eta zure tokitik irauliko.
  2. Ta egun artan Eliakim nere moŕoya, Elki’ren semea, deitu
  3. ta zure yazkiz yantziko dut, zure geŕikoa ezaŕiko diot, eta zure agintea aren eskuetara aldatuko dut, Yerusalem’goei ta Yuda’ren etxekoei aita izan dakien.
  4. Aren lepoan ipiñiko dut Dabid’en etxeko giltza; * ta Ark irikia itxi lezakenik ez dago, (Yob. 12, 14) ezta Ark itxia iriki lezakenik ere.
  5. Tink yaŕito dut iltze bat toki sendoan bezela, bere aitaren etxeko ospe-yauraulkitzat.

Eliakim-etxekoen ondamena

  1. Arengandik esegita daudeke bere aitaren etxeko on guziak; seme-lobak eta atuxak oro ontzirik txikienetatik erestaľuetaraño.
  2. «Egun artan dio Yaube Sabaot’ektoki sendoan saŕtutako iltzea, erauzi, idoki ta eroriko da, ta artatik esegitako guzia apuŕtuko da; Yaube’k ala dio-ta.

 

23

Tir eta Sidon’i buruz

  1. Aldaŕia Tir’entzat.

Negaŕ egizute, Tarsi’ko ontziak, poŕokatua bait-da, etxerik gabe, saŕgurik gabe. Ketin-aldetik itzultzean beŕia eldu zaye. *

  1. Ixo, itxasoa arakatuz, Sidon’go merkatariek betetzen zuten itxasaldeko eŕiok!
  2. Itxaso zabalean baŕna zetozkion Nil ondoko garia ta ibai-egiko uztak, aren azkuŕia ziran, ta atzeŕiek an zuten azoka.
  3. Lotsa zaitez Sidon, itxasoak, itxasoaren nagusiak bait-dio: «Ez dut auŕik egin, ez argitaratu;             

ez dut mutiľik iñutu, ez neskarik azi».

  1. Beŕia Aigito’ra orduko, ango ikara Tir’engatik!
  1. Zoazte Tarsi’ra negaŕ egiten, itxasaldekoak!
  2. Ori al-da poza zerion zuen iria, aspaldiko egunetan asia ta uŕutira ibiltzen oitua?
  3. Nork erabaki du au Tir’en auŕka, ango garazlariak nagusi, ta merkatariak luŕ osoan nabari ziranean, eŕege-buruntzak banatzen zitun Tir’en auŕka?
  4. Yaube Sabaot’ek erabaki du, anpuruts guzien iľaŕainkeria iťo ta luŕeko aundizkien aŕokeria zapaltzeko.
  5. Edatu zaite ibaya bezela zure luŕaldean, Tarsi’ko alaba, gauŕdanik zure al izatearenak egin du-ta.
  6. Yaube’k itxasgañean bere eskua yaso ta yaureŕiak yaŕosi ditu, ta Kanaan’go gazteluak iraultzea erabaki du.
  7. Ta esan du: «Ez zera gauŕgero pozetara itzuliko, Sidon’go alaba, neska galdu ori.

Yaiki ta zoaz Ketim’era;

an ere ez da zuretzat atsedenik izango.

  1. Begira Kaldai eŕia; eŕi ozta izanda laisteŕ basoko pistiei Asur utzi diona aren gaztelu ta yauregiak poŕokatu ta iraulkin-meta biuŕtu ondoren».
  2. Negaŕ egizute, Tarsi’ko ontziak, zuen al izatea autsi da-ta.
  3. Garai artan Tir ântzia izango da irurogei ta amaŕ urtez, eŕege baten bizialdian. Ta irurogei ta amaŕ urteon ondoren, Tir ibiľiko ematxaŕaz oleŕkiak dionez: *
  4. Kitara aŕtu ta irian baŕna ibil adi, ematxaŕ ântzia! Yo ganoraz, ekin eresketan, itzaz oroi daitezan.
  5. Irurogei ta amaŕ urteon ondoren Yaube Tir’i eŕuki izango zayo; ta iria, bere garazketara itzulirik, luŕbirako yaureŕi guziekin loituko da.
  6. Bañan aren irabazi ta sariak Yaube’rentzat izango dira; ez dira altxoŕetan bilduak, ezta mardo egiñak izango. Ark irabazitako guziak Yaube'ren ondoan biziko diranentzat izango dira, ase arte yan dezaten ta zâŕtzaroraño ta edeŕki yantziak ibil daitezan.

 

 

 



 

24

Ebazketa

  1. Ara Yaube, luŕa muŕi ta soil biuŕtu, * gain-azpika irabiotu,  ta gizakiak artatik sakabanatzeko gertuta;
  2. gizaki guziak gero: eŕikoseme ta apaizak, * yopu ta nagusiak, neskame ta etxeko andereak,

saltzaľe ta erosleak, maľeguz emaľe ta yesaleak, aŕtzekodun ta zoŕdunak.

  1. Luŕa osorik poŕokatu ta abaŕikatuko da, —Yaube’k ala bait-dio—
  2. Negaŕez dago luŕa; urtuta; * akituta dago luŕbira; aulduta: akituta ere bai luŕeko aŕandia.
  3. Loitua dago luŕa artakoen oinpean; * legea autsi, zuzena okeŕtu, ta betiko Ituna uŕatu dutelako.
  4. Argatik añenak iresten du luŕa, * ta nozitu beaŕez daude angoak.

Argatik erortzen dira an bizi diranak, eta uŕitu dira gizakiak.

 

Ondamena

  1. Mâstia negaŕez dago: mâtsondoa igaŕtu da * ta biotz pozkoŕa zutenak oro adiaka dabiltz.
  2. Aldabai-poza amaitu da, yolas-zarata bukatu, ta kitar-ots goxoa isiľi da.
  3. Ez da onezkero ardo edaketan abestirik entzuten: edalêntzat edaria gaŕatz biuŕtu da.
  4. Poŕokatua da iri utsala, ta etxeak oro saŕtu ditekenik gabe itxiak.
  5. Ardoa peitu dala-ta, oñonak zeyetan; iľundu da atsegin guzia, poza yoan da luŕetik.
  6. Iria ustuta gelditu da, ta ateak elkaitzez danbaka.

 

Yaregiñak gutxi!!

  1. Luŕean eŕiak geldituko dira oliondo ebainduak eta mâts-biltze ondoko txirdiľak bezela.
  2. Mintzoa goratuz abestuko dute

Yaube’ren aintza itxasotik aldaŕikatuz:

  1. «Goretsi Yaube soŕtaldeko alderdietan, goretsi Ixrael’en Yainko Yaube’ren izena saŕtaldean».

Zemak oraiño

  1. Luŕeko ertzetatik eresi au datoŕkigu:

«Gora Zuzena!» Nik, beŕiz, diot:

«Nere miña! nere miña! nere zoritxaŕa! * ogenak ugaltzen doaz! geyegi ugaltzen gero!»

  1. Izu, leze ta sarea luŕaldeko bizilagunentzat!
  2. Izutik itzuria lezera yausiko da, (Ye. 48, 44)

ta lezetik irtena sarera datoŕke: goiko txinboak zabalduak bait-dira, ta luŕeko azpia zotukatua.

  1. Luŕa erabat uŕatu, apuŕtu ta ikaratuko da.
  2. Ordia bezela, luŕa aldaroka dabilke, txosna bezela, alderik alde eramana; ta bere ogenen zamapean eroriko da iñoiz ere ez yaikitzeko.
  3. Egun artan Yaube’k goyan ango osteak, * eta luŕean emengo eŕegeak ebatziko ditu.
  4. Ta lezean lotuta bilduak eta atxiľotuta itxiak izango dira, egun askoren buruan ikeŕtuak izateko.
  5. iľargia âlketu ta eguzkia lotsatuko da, Yaube Sabaot eŕegetzat azalduko bait-da Sion-mendian eta Yerusalem’en, ango nagusien auŕean aintzatsu.

 

25

Gaizkatuen otoia

  1. Yaube! nere Yainkoa zera Zu!

 Goretsiko zaitut, eta zure izena ospatuko dut; zure asmoak aŕigaŕiak bait-dira eta zin-ziñak antziñeko zure agintzak.

  1. Iriak zakaŕtegi, t.a ayen aŕesiak eta aŕotzen yauregiak * aŕimeta egiñak utzi dituzu-ta, iritzat egon edo noizpait beŕeraiki ez daitezan.
  2. Argatik eŕi altsu batek ospatuko zaitu, eŕi izugaŕien iria zure belduŕ izango da.
  3. Indaŕa izan bait-zera gaxoentzat, indaŕa landeŕentzat, ekaitzean aterpe ta beroaldian itzala;

altsuen oldaŕa, orma darauntsan ekaitza bezelakoa bait-da.

  1. Luŕ agoŕa beroaldiak bezela atzeŕien nabarmenkeria iťoko duzu; ta odeipeko sargoriak bezela, altsuen gandoa igaŕ-igaŕtuko.

 

Oŕits bikaña

  1. Ta Yaube Sabaot’ek mendi onen gañean zauta bat eŕi guziei damayeke yaki guritsukin, edari bikañekin, aragi mardo ta mamitsukin, ta ardo uts gardenarekin.
  2. Mendi ontan kenduko du estalkia eŕi guzien gañean edatua, enda guziak estaltzen ditun oyala.
  3. Eriotza suntsituko du betiko, malkoak auŕpegi guzitik txukatuko ditu

ta luŕ osoan bere eŕiarengandik gerena asagotuko du.

ala bait-dio Yaube’k.

  1. Egun artan esango da: «Ara gure Yainkoa!

Aren zai geunden, ta yareingo gaitu!!

Ara Yaube! Arengan ezaŕia genun itxaropena: poztu ta ikotu gaitezan, yarein gaitulako.

 

Garaitza bikaña

  1. Yaube’ren eskua mendi onen alde dagoke;

Moab, beŕiz, Aren azpian istikatua izango da ateko loitza istikatua oi dan bezela.

  1. Ta baŕne artan eskuak edatuko ditu, igeri egiteko igelariak bezela;

bañan aren goramiña ta esku-ekiñaldiak

Yaube’k eragotziko ditu

  1. Ta babes zazkizun aŕesi garayok bera irauliko ditu luŕeko autseraño.

 

26

  1. Egun artan eresi au Yuda'ko luŕean abestuko dute:  «Sion da gure iri azkaŕa, esi ta auŕesitzat Yareiľea dula.
  2. Zabaldu ateak, eŕi zuzen ta egiaren yagolea saŕ dedin».
  3. Biotz kirmenarl pakea yagongo diozu beti, Zuregan bere ustea sendo yaŕia dulako.
  4. Ustea Yaube’rengan eukazute beti, Yaube Altsua bait-da betiko Aŕkaitza.
  5. Goyan bizi ziranak bera amiltzen bait-ditu, ta iri anpurutsua irauli, luŕeraño irauli, autseraño erauzi du,
  6. oinpean egon dadin, gaxoen oinpean, landeŕen oinpean.

 

Eresia

  1. Zintzoaren zirkua zuzen-zuzena da, zintzoarentzat bidea zuzentzen duzu-ta.
  2. Zure aginduen bidean zai gaituzu, Yaube; zure izena, zure oroitza da gure biotzeko gardia.
  3. Gauez nere biotzak iŕikatzen zaitu, ta nere baŕnean gogoa Zuregana doa;
  4. Zure epayak luŕean burutzen diranean, luŕeko semek zuzentasuna ikasten dute-ta.
  5. Ogendiak, eŕukia iritsi ezkero, ez du zuzentasuna ikasten; zintzoen luŕean ere ogenari ekin oi dio,

Yaube’ren aunditasuna ikusteke.

  1. Yasoa zan zure eskua, Yaube, ta ayek ez dute ikusi. Lotsaz beterik ikusiko dute, ordea, zure eŕiaren alde zeinbestekoa dan zure azkua; ta zure etsayentzako suak irentsiko ditu.
  1. Pakea iguzu, Yaube; gurean egindako dana guretzat egin duzu-ta.
  2. Gure Yainko Yaube! Zu ez diran nagusiak yabe izan ditugu; baña Zuregana ezkero zure izena bakaŕik ospatuko dugu.
  3. Ayenak egin du; ez dira yaikiko; ataŕatu ta suntsitu bait-dituzu, ayen oroitza ere ezabatu duzu.
  4. Ugaldu duzu eŕia, Yaube, eŕia ugaldu, ta luŕaldeko mugak zabaldu dituzu.
  5. Yaube! Zuregana yo du negaŕez zure zigoŕak onbideratuta.
  6. Auŕdunak erditzean miñaren-miñez gaŕaxi egiten dun bezela, zure auŕean, Yaube, gu geunden.
  7. Aizea guk miñez erne ta argitaratu dugu! osasuna luŕaldeari ezin ekaŕi diogu; ta luŕaldeko semeak ez ziran erori.
  8. Zure iľak biziko dira; nere iľotzak piztuko dira, esnatu ta ikotu zaitezte, autsean zauntzatenok! Zure intza, Yaube, argi-intza da, * ta luŕaren altzotik iľak yaikiko dira.

 

Yaube’ren erantzuna

  1. Zoaz, ene eŕia; saŕ zaitez zurean, ta ateak itxirik, zaude an ostenik apuŕ bat, aseŕea igaro arte.
  2. Bere tokitik irtengo bait-da Yaube (Mi. 1, 7) luŕean bizi diranen txaŕkeria zigoŕkatzeko; ta luŕak agerin yaŕiko du bertan ixuritako odola; * ta bere iľak ez ditu ostenduko.

 

27

  1. Egun artan Yaube’k yoko du bere ezpata astun, aundi ta azkaŕez Lebiatan suge lodia, * Lebiatan suge okeŕa, ta ilko du itxas-erensugea.

 

Mâsti edeŕa

  1. Egun artan nere mâsti atsegingaŕia goretsazute: *
  2. Ni, Yaube Au, zaitzaľea natzayo;

euria mugonez damayot, eta kalterik eldu ez dakion gau ta egun zaitzen dut.

  1. Ez naiz aspeŕtuko;

lapaŕ ta ñaŕak bezela artara letozkenei auŕka nertenkieke, guziak eŕetzeko.

  1. Obe lukete alakoek nere gerizpera yo

ta onezkoak Nirekin egitea

onezkoak, bai, Nirekin egitea.

 

Ixrael’en elburua

  1. Datozken egunetan Yakob’ek eŕoak egingo, Ixrael’ek lore ta altxumeak erneko ditu, ta luŕbira osoa arnariz beteko du.
  2. Yaube’k yo ote-du, yotzen zutenak yo ditun bezela?

Il ote-du, iltzen zutenak il ditun bezela?

  1. Samuŕkiago yoko duzu, zure atsez eŕbestera, egoaizeak bezela, iraitzirik.
  2. Oŕela bere zitalkeria Yakob’ek erin beaŕko du, opamairen aŕi guziak latsun-aŕiak bezela biŕinduz ta axera ta eki-aŕiak poŕokatuz.

Ori izango zayo zitu osoa, bere ogenaren erinketa.

  1. Iri azkaŕa soil geldituko bait-da,

etxe ustua ta etze utzia bezela;

ta artan muskiľak zirtzikatuz laŕatu ta etzango dira txekoŕak.

  1. Adaŕ igaŕtuak austen dira,

ta emakumêk, etoŕirik, eŕetzen didute.

Eŕi sengabea, noski, da ori;

argatik ez zayo aren Egiľea eŕuki izango;

eratu dunak ez du asketsiko.

  1. Egun artan Yaube’k, bere aseŕearen oldaŕa

Euparate ibaitik, Aigito’ko aŕuraño nabai-eraziko du.

Ta Ixrael’go nere semeok bilduko zaituztet.

  1. Egun artan adaŕots aundi bat eginda,

Asur’ko bazteŕetan baŕeyatuak

eta Aigito’koan eŕbestuak itzuliko dira

ta Yerusalem’go mendi gurenean, Yaube yauretsiko dute.

 

28

Samari’ri buruz

  1. Utikan!! Eparain’go ordien buruntza aŕanditsua, ta ardoz mozkoŕen aran goriaren gañean

aren aintzaren edeŕgaŕitzat yaikitako lore zimelkoŕa!

  1. Ara! sendo ta azkaŕ datoŕ Yaube, ageta zakaŕ, ekaitz oldaŕtsu, ta gañez egindako uyol bosalaria bezela.
  2. Oinpean istikatua izango da

Eparain’go ordien buruntza aŕanditsua.

  1. Ta aran guriaren gañean apaingaŕi edeŕtzat, nabari dan lore zimelkoŕari gertatuko zayo garai auŕean eldutako piko beŕiari gertatzen zayona; dakusanak aŕtu ta eskutik iresten du bereala.
  2. Egun artan Yaube Sabaot dedu-buruntza ta aintza-tuŕu izango da bere eŕiaren ondakiñentzat,
  3. zuzentasun-atsa, ebazletzat eseriko danarentzat, eta indaŕa guduan ateraño etsayak istieraziko ditunean.

 

Isai’ren arerioak

  1. Oriek ere ardoz zorabiotu ta edanez tenteldu dira; * apaiz ta igaŕleak edariz burutik dabiltz, ardoak zoratuta, igaŕketan itsumustuka, ebazketan koloka.
  2. Mai guziak okazta nazkagaŕiz beterik bait-daude, une garbirik gabe.
  3. «Nori irakatsiko dio yakintza? * Nori ikasibeaŕa azalduko?

Edoskitzetik ateratakoei?

Ugatzetatik kendutakoei?

  1. Diolarik: Agintza, bai, agintza! * Agintza, bai, agintza! Arau, bai, arau!

Arau, bai, arau! Orain emendixek! Orain andixek!

  1. Bai; ezpain totelez ta erderaz (1 Ko. 14, 21) eŕi oni itz egingo zayo.
  2. Esan izan zayo: «Ara atseden tokia: utzi aunatua atsedeten».

Bañan ez du entzun nai izan. *

  1. Yaube’k ere esango dio, beraz:

Agintza, bai, agintza!

Agintza, bai, agintza!

Arau, bai, arau!

Arau, bai, arau!

Orain emendixek!

Orain andixek!

yoanik, atzeruntz erori, autsi;

ta sarean atzemanak izan daitezan.

 

Onulari okeŕak

  1. Entzun, beraz, Yaube’ren itza, nausariok, Yerusalem’go eŕi onen yabeok!
  2. Itun egin dugu Erio’kin diozute

itz aŕtuta gaude xeol’arekin.

Ugolde zakaŕa ez zaigu igarotzean uŕbilduko, gezuŕa bait-dugu itxarobide, ta atzipean ostenduko gera».

 

Aldaŕia

  1. Argatik Yaube Yaunak dio: Begira; oñaŕitzat Sion’en yaŕi dut *

aŕi yatoŕ bat, giltzaŕi edeŕ ta gotoŕa; siñestuna ez bedi leya.

  1. Arautzat zuzenbidea yaŕiko dut, eta berun-aritzat zuzentasuna.

 

Onulari okeŕei beŕiro

  1. Agetak ekoŕtuko du gezuŕ-itxaroa, ta uyolak naŕas eroango du zuen babesa.
  2. Ustel utziko da Erio’kin duzuten ituna, ezereztuko da xeol’arekin aŕtutako itza, ta uyolaren oldaŕak naŕas eroango zaituz.

       Igaroaldi bakoitzean eroango zaituz;

igaroko da, beŕiz, goiz oro, egunez ta gauez; izuak bakaŕik adiraziko dizue entzungo duzutena.

  1. Oea txikiegia izango bait-zaizue, artan luze etzateko; ta burusia labuŕa zuek estaltzeko.
  2. Bere egitekoa, egiteko aŕigaŕia, burutzeko, ta bere lana, lan aŕigaŕia, egiteko yaikiko bait-da Yaube Parasin-mendian bezela, * ta aseŕetuko da Gabaon’go aranean bezela.
  3. Ez nausatu, beraz, lokaŕiak areagotu ez dakizkizuen; Yaube Sabaot’i entzun bait-diot luŕ osoaren itxesa erabakita dagola.

Yaube nekazari

  1. Ezaŕi belaŕia, nere mintzoa entzuteko, zaudete zurt, nere itzak aditzeko.
  2. Goldelaria goldean ari ote-da beti * laŕa uŕatuz eta aŕotuz?
  3. Luŕa berdindu ondoren ez ote-du sugiľaŕa baŕeyatzen, kumiña ereiten, gari, garagaŕ ta artatxikia mandioratzen?
  4. Yainkoak argitzen du, ta arauok irakasten dizkio.
  5. Sugiľaŕa ere ez da laŕain-legaz txeatzen, ta guŕpiľa ez da kumin gañean piŕilka erabiltzen; sugiľaŕen azia makiľaz yoka aletzen da, ordea, ta kumiñaren azia zigoŕez.
  6. Garia, bai, legaz apuŕtzen da, bañan azkeneraño biŕindu gabe; legapean edo zaldien apopean gari-aleak leŕtu ez daitezken eraz baizik.
  7. Ori ere Yaube Sabaot’engandik datoŕ;

bere asmotan aŕigaŕi ta yakitez aberatsa bait-da.

 

29

Urxalaim iriari buruz

  1. Zoritxaŕekoa Ariel, Ariel,

Dabid’ek bere egoitzarako iri autua! *

Urte batez oraindik bildotsak lepo egitzizute.

  1. Ondoren Ariel’i erasoko bait-diot, eta ez zayo atsekaberik, ez negaŕik peituko. Benetako Ariel izango zera Niretzat! *
  2. Alaz egingo dizut baranoan, guda-tramankuluz inguratuko zaitut, eta pezoiñak zure auŕka eraikiko ditut.
  3. Luŕ yoko duzu; luŕetik mintzatuko zera; autsetatik irtengo da zure mintzoa, iratxoena bezela; susmuŕ bat bezela, luŕetik datozke zure itzak.
  4. Zure etsaitaldea auts txea bezela izango da, ayen gudostea, aizeak daraman iľauna bezela.
  5. Izan ere, sostean, bat-batean, Yaube Sabaot ostotsez, dardaraz ta buŕunba gaitzez elduko zaizu erauntsi, ekaitz ta su ireskoŕaren gaŕ artean.
  6. Ta Ariel’en auŕka guda dagiketen osteak, eta Ariel ta ango gaztelua eraso ta ertsiko duten guziak, aŕatseko ametsak bezela, suntsituko dira.
  7. Goseak ogia amets; esnatzean, beŕiz, urdaiľa uts; egaŕiak ura amets; esnatzean, beŕiz, neke, ta aoa edan-miñez. Oŕela suntsituko dira

Sion mendiari erasoko dioten eŕien oste guziak.

 

Itsumen zoroa

  1. Aŕitu ta txunditu zaitezte!, liľuratu ta itsutu zaitezte!, mozkoŕ daude; ardorik gabe, ordea;

aldaroka dabiltz; edari ordigaŕirik gabe, ordea.

  1. Lo-atsa ixuriko bait-dizue Yaube’k, eta itsutuko ditu zuen begiak;

eta, zuen igaŕle eta ikusle zoŕotzenak estaliko ditu.

  1. Ayen ikuskizunak oro zildaitutako idazti baten itzak bezela zuentzat izango dira:

alako idaztia irakuŕtzen dakinari emanez «Irakuŕi» esaten  ba’zayo «Ezin dut» —darantzukezildaituta bait-dago».

  1. Ta alako idaztia irakuŕtzen ez dakinari emanez

«Irakuŕi» esaten ba’zayo,

«Irakuŕtzen ez dakit» darantzuke.

Azalutsei oyu

  1. Eŕi onek Niregana aoz etoŕiz, * ezpañez, bai, lotsa agertzen dit; biotza, beŕiz, Nirengandik uŕun dauka;

ta lotsa ori ayengan giza-agindu bat betetzea baizik ez da.

  1. Argatik yaŕaiko naiz eŕi au aŕitzeko yardunbidez alazki erabiltzen.             

Eta ditun gizon zuŕen zuŕtasuna urtu

ta yakitunen yakintza itzaliko da. (1 Ko. 1, 19; Ab. 8)

Giza-asmoak: Yaube’ren bideak

  1. Zori txaŕekoak beren asmoak estaltzeko

Yaube'rengandik ostentzen diranak, eta beren egitekoa itzalgaizka burutzen dutenak «Nork ikusten gaitu? nork gazagutzi» esanez. (Ika. 23, 21)

  1. Zorakeri aundia! Buztinlaria buztiñari berdintzea!

Ori bait-litzake, egiľeari egindakoak «Ez nauzu egin», ta eltzegiñari eltzeak: «Ez duzu igurdizirik» esatea.

  1. Ez ote-da Liban aldi luze gabe Karmel biuŕtuko, ta Karmel, beŕiz oyan bat egingo? *
  2. Egun artan goŕek idaztiko itzak dantzuzkete *
  3. apalei Yaube’rengandik poza itzuliko zaye,

ta gixaxoak Ixrael’en Deunaz ikotuko dira.

  1. Nagusi zakaŕik ez bait-da ordun izango, nausarienak egiña izango du,
  2. ta erauziak izango dira gaiztakerira leyatzen ziran guziak, izketan uŕkoa ogenera zekaŕtenak, auzian xedeba ebazleari ezaŕtzen ziotenak, eta gezuŕez zintzoa ondatzen zutenak.
  3. Argatik Yaube’k, Abraham’en Yareiľeak,

Yakob’en etxeari diotsa:

«Yakob ez da ordun lotsa izango;

aren auŕpegia ez da gauŕdanik zurbilduko.

  1. Aitzitik ere, ark eta aren semek ayen artean nere eskuek egin dutena dakusketenean, nere izena goretsiko dute, Yakob’en Deuna ospatuko dute, ta Ixrael’en Yainkoaren belduŕ izango dira.
  2. Sayestutako gogo guziak senera itzuliko dira, ta marmar zebiltzanek yakinbeaŕa ikasiko dute.

 

30

  1. Zori txaŕekoak—dio Yaube’k—ogenari ogena geituz, Niregana gabe asmoak aŕtzen,

ta nere atsik gabe itunak lotzen ari zeraten seme biuŕiok!

  1. Parao’ren al izatetik laguntza ta Aigito’ren geriza iristeko ustez, galderik Niri egiteke Aigito’ra yotzen duzutenok!
  2. Parao’ren al izatea âlke biuŕtuko zaizue, ta Aigito'ren gerizpea, geren.
  3. Zuen nagusiak Soan’a elduak * eta zuen bidaliak Anes’en saŕtzekoak ba’dira ere,
  4. guziak âlketuta daude ezertarako ez zayen ta urgazi ta laguntza eman beaŕean,

lotsa ta gerena dakazkien eŕi artzaz.

  1. Negeb’eko pistietaz aldaŕia... *

Leoi, ziraun ta erensugek arakatutako luŕ zail ta izugaŕian baŕna, beren ogasunak astoen bizkaŕetan ta altxoŕak gameluen konkoŕetan eramanez, ezertarako on izango ez zayen eŕira doaz.

  1. Izan ere, ustel ta utsala leiteke Aigito’tik letoŕken laguntza.

Oŕegatik Eŕahab mokoŕtua diotsat. *

Itunbena

  1. Zoaz, ba; ol batean ori ayen auŕean idatzi ta idazti batean erason ezazu, betiko aitoŕtzat etoŕkizunean geldi dadin.
  2. Biuŕia bait-da eŕi au; aren semeak gezuŕtiak, Yaube’ren legea entzun nai ez duten semeak.
  3. Ikuslei «Ez ikus» dasayote, igaŕlei «Ez iragaŕi guri egia; * gogarakoak esaizkiguzute, liľuragaŕiak iragaŕi izkiguzute.
  4. Alde gure bidetik! utikan gure zirkutik!

Ez ibiľi gurean beti kalaka Ixrael’en Deuna dala-ta».

  1. Argatik Ixrael’en Deunak dio:

«Itz au ezetsirik, indaŕ ta maŕoetan ustea ipiñi ta ayetatik zuen eskieŕtasuna eskegi duzuten ezkero,

  1. zitalkeri au izango da zuentzat ormatzaŕeko iŕikituak bezela;

ayengatik orma, oben egiñez, luŕera sostean iraulita datoŕ;

  1. ta puskatuko dute, buztiñezko eltzea gogoŕ yota biŕintzen dan bezela; sutik iľinti bat edo patindik ur pitin bat ateratzeko gai leiteken zati bat ere uzteke».
  2. Ara zer dion, ba, Yaube Yaunak, Ixrael’en Deunak: «Geldi ta nare egonez gaizkatuko zerate uste onez itxoitea, ara zuen indaŕa».
  3. Baña zuek, entzun beaŕean, esan duzute: «Ez; zaldiz iges egingo dugu». *

Iges egin zuek?«Zaldi ariñetan gero!»

Ariñak ere izango dira zure esesleak.

  1. Ayetako bakoitzari buruz miľa zuek izan aŕen, bosten zemagatik guziok iges egingo duzute, tantai bat mendi-tontoŕean ta zedaŕi bat muño gañean bezela gelditu arte.

 

Bizi erosoa

  1. Orduko zai dago Yaube, adeibera zuei azaltzeko; * ta yaikiko da bere eŕukia zuengan erakusteko;

Yainko zuzen bait-da Yaube.

Zori ontsuak Arengan uste ona dutenak!

  1. Bai, Sion’go eŕia, Yerusalem’en bizi zerana:

zure negaŕa amaituko da; Yauna eŕuki izango zaizu; zure aŕen-oyua entzun ala, erantzungo dizu.

  1. Ogia uŕi, ta ura xuŕki emango dizkizu Yaube’k;

ez zaitu, ordea, irakaslerik gabe utziko; zure begiok ikusiko dute zure irakaslea,

  1. ta eskui naiz ezkeŕtara sayestekoan zure belaŕiok ots bat dantzukete zure atzetik esaten:

«Au da bidea; artan ibiľi zaitez».

  1. Loitzat izan bedi zuretzat zure idolen ziľaŕezko azala, ta zure irudiñen uŕezko yazkia;

astagaitzak bezela astantu itzazu «utikan» esanez.

  1. Ta azaroan euria damayoket zure ereintzari;

ta aloŕeko zitutik ogi edeŕ ta ugaria dukezu; zure abereak zelai zabaletan laŕatuko dira;

  1. ta luŕ-lanetan ari diran zure idi-astoek endaitzez ta sardez aizatutako zaldalea yango dute;
  2. mendi garai ta muño aundixka guzien gañean latsak eta ur bizia izango dira itxes-egunean doŕeak irauliko diranean.
  3. Eguzkiaren argia bezainbatekoa iľargiarena izango da egun artan, ta eguzkiarena, oi dan zazpi alakoa, Yaube’k bere eŕiaren etena atondu ta bere ukaldien zauriak sendatu ditzakenean.

Asur zigoŕtua

  1. Ara Yaube, ezpañetatik zapa ta mingañetik su ireskoŕa dariola, aseŕe sutsu ta yasangaitzez uŕundik aundi etoŕtzen.
  2. Arnasa, leporaño igobeaŕez

uyol aunditua bezela, irteten zayo;

ta laŕi-artzez eŕiak yaŕostera ta ayen mâtsaiľetan aokoa yaŕtzera datoŕ.

  1. Zuek, beŕiz, yai-aŕatsean bezela, biotzetik poza darizuela, eresika zabilzkete, Yaube’ren mendira, Ixrael’en Aŕkaitzera txibilitu-otsez igotzen diranak bezela.
  2. Yaube'k bere ots ikaragaŕia adiraziko du ta bere arnas irakiñez, su ireskoŕaren gaŕez, ekaitzez, uyolez ta agetaz *             

erakutsiko du bere besoa beruntz biuŕtua.

  1. Yaube’ren otsez Asur ikaratuko da;

Yaube’k zigoŕkatuko du:

  1. ta aren gañera Yaube’k yetxitako apen-zigoŕa igaroko dan bakoitzean, yo aldabai ta kitarak, eta ekin ukaldika buŕukan.
  2. Topet gertuta bait-dago aspaldi, * eŕegerentzat gertuta gero, Topet sakon ta zabala, eguŕ ta su aundiko sendoŕa, Yaube’k bere atsez, sulbŕezko uyolez bezela, pizkoŕtuta.

 

31

Aigito ori!!

  1. Zori txaŕekoak, Ixrael’go Deunarengana yo gabe ta Yaube’ri galde egiteke, zaldi ta gurdien askotzan ta zaldizkoen indaŕean ustea ipiñirik, laguntza-eske Aigito’ra doazanak! .
  2. Jakintsua da, ordea, Yaube, loŕaldi onen Ekaŕlea, ta ez ditu bere itzak atzera bazteŕtu. Gaiztagiñen etxeari yaŕkiko zayo ta baita ayen laguntzaľe okeŕen auŕka.
  3. Aigitoaŕa, beŕiz, gizakume da, ez Yainko;

aren zaldiak aragi, ez gogo;

ta Yaube’k makuŕtuko du bere eskua ta ordun bai laguntzaľea, baita lagundua erori egingo dira ta biak batera ilko.

Yaube’k Asur uzkaiľi

  1. Onela itz egin bait-dit Yaube’k: «Leoyak, gaztea izanaŕen, bere aŕapakiñak beretzat yagonez, aren auŕka bildutako artzayen oyuak gora-bera oŕoa belduŕik gabe yasotzen dun bezela, Sion-mendi ta ango muñoaren alde buŕukara Yaube Sabaot yetxiko da.
  2. Txoriak egapean bere eŕoyaldia bezela, Yaube Sabaot’ek Yerusalem maldatu, gaizkatu, yagon ta yareingo du».

Etsaiarenak egin du!

  1. Itzul, beraz, Arengana, Ixrael’go semeok, Arengandik oŕen aldenduak zeratenok!
  2. Zeron esku gaiztoz zerontzat zeneuzkaten uŕez edo ziľaŕez

egindako idolak egun artan bakoitzak beregandik yaurtiko bait-ditu. *

  1. Ta Asur eroriko da; ez ordea giza-ezpataz, (2 Bak. 19, 35) yoko dun ezpata ez bait-da giza-ezpata izango.

Ezpatatik anka egingo du, eta aren gazteak zergapean auŕkituko dira.

  1. Indaŕa izuaŕen akituko zayo, ta aren mendeko agintariak ikaratuta ikuŕiñetik sayestuko dira.

Ala dio Sion’en bere sua

ta Yerusalem’en bere labea daukan Yaube’k.

 

32

Yauŕlearen zuzentza

  1. Ots! Eŕegek zuzenbidez eŕegetza darabilke ta agintariek legebidez aginduko dute.
  2. Ayetako bakoitza aizebe ta ekaitz-malda, luŕ agoŕtuan ur-latsa, ta etze beroan aŕkaitzaren itzala bezelakoa izango da.
  3. Ikuslen begiak ez dira liľuratuko, ta entzulen belaŕiak adi-adi egongo dira.
  4. Burugabea burudun egingo da, ta totelen mingaña mintzatzeko azkaŕ.
  5. Doľoŕa ez da ordun yatoŕtzat aŕtuko, * ezta maltzuŕa bikaintzat ere.
  6. Doľoŕa itzetan ero ta biotzean gaiztagin bait-da, begirunerik gabe Yaube’ren auŕka mintzatuz ta yanaria goseari ta edaria egaŕiari ukatuz.
  7. Doľoŕaren iskiľuak txaŕak dira;

ta maltzuŕkeri zitalak asmatzen ditu auzian bere eskubidea maldatzen duten landeŕ gizaxoak gezuŕez galtzeko.

  1. Nagusi ziñak, beŕiz, asmo ziñak dauzka, ta zintzo yokatuz goratzen da.

Alpeŕñoak

  1. Emakume ayolagabeok, yaiki ta entzun nere mintzoa! Neska kaskariñok, aditu nere itzak!
  1. Urtebete ta zenbait egunen buruan laŕi zabilzkete, ayolagabeok;

mâsti-zitua peituko da, ta uztarik ez da izango.

  1. Ikara zaitezte, ayolagabeok!

laŕi zaitezte, kaskariñok!

Alde yazki edeŕok! alde apaingaŕiok!

Zuen geŕuntzeak zurdaz yantzi itzazute!

  1. Bulaŕ-yoka negaŕ egizute

landa zoragaŕi ta mâsti zitutsuengatik.

  1. Lapaŕ ta ñaŕez estaliko bait-dira nere eŕiaren luŕa ta pozez beteak oi ziran iriko yauregi edeŕak.
  2. Izan ere yauregiak ustu ta irian lagunak peituko dira; Opel ta gaztelua obiak izango dira betiko, * basastoentzako obiak eta ardi-laŕeak.

Yareikuntza ziña

  1. Baña noizpait goitik atsa ixuriko zaigu, ta ordun etzea okuntzatuko da, okuntza, beŕiz, oyanduko.
  2. Ta etzean kokatuko da legea, ta okuntzetan zuzentasuna.
  3. Zuzentasunetik pakea erneko da, ta zuzentasunaren zituak eskieŕtasun ta atsedena bein betiko izango dira.
  4. Pake-egoitzan nere eŕia biziko da, toki eskieŕetan, etxe naretsuetan.
  5. Oyana, beŕiz, agetak yota, * abaŕikatua izango da, ta iria erabat iraulia.
  6. Zori ontsuak zuek, ur-egian ereiten duzutenok idi ta astoen oña biľuŕez lotu gabe.

 

33

Yaube itxarobide bakaŕ

  1. Zori txaŕekoa laŕutua oraindik izan ez zeran laŕutzaľea, txautua oraindik izan ez zeran txautzaľea!

Laŕutzaľe izandakoan laŕutua izango zera; txautzaľe izandakoan txautua izango zera.

  1. Eŕuki zakizkigu, Yaube! Gure ustea zuregan datza. Izan zaitez gure besoa goiz oro, ta gorkua laŕialdian!
  2. Zure ostotsa entzutean, eŕiek iges egiten dute, yaikitzen zeranean, sakabanatzen dira.
  3. Oťiak bezela, aŕapakiñetara yauzirik, oťiek bezela, aŕapakiñak biltzen ditu Asur’ek.
  4. Garai dago Yaube goi artan eserita;

ta andik erabidez ta zuzentasunez Sion betetzen du.

  1. Zure egunak egi-egunak izango dira, zori onez, yakitez ta senaz aberatsak, eta zure altxoŕa Yaube’ren belduŕa daiteke.

Yaube’ren besoa lanean

  1. Ara ataizlariak landan oyuka, ta pake-geznariak negaŕ-samiñez. *
  2. Bideak soil daude; ayetan iñor ez dabil;

Asur’ek ituna autsi du, ta iriak ezesten ditu; iñori ez dio yaramonik egiten.

  1. Luŕaldea negaŕez ta uzkuŕ dago,

Liban, âlkez ta muŕi, Saron, otaluŕ biuŕtu da, Basan ta Karmel oŕiulduta daude.

  1. «Orain yaikiko naiz dio Yaube’k— orain zutik yaŕiko naiz, orain igoko naiz!
  2. Zuek ereindako belaŕetik bildu duzuten lastoa, suak bezela, zeron atsak arekin iľaunduko zaituz. *
  3. Karobian latsunaŕiak bezela

ta sutan lapaŕak bezela, eŕiak auts egingo dira.

  1. Uŕun zeratenok entzun burutu dudana, ta uŕenok nere al izatea ezaguzute».
  2. Ogenlariak ikaraz daude Sion’en, azalutsak izuak aŕtu ditu.
  3. Guretakorik nor bizi daiteke su ireskoŕ oŕtan? * nor dagoke betiko gaŕetan?
  4. Zintzo ibiltzen ta zuzen mintzatzen dana, indaŕkeriz irabazitakoa iguintzen duna, emariak ez aŕtzeko bere eskuak yaŕosi, aolku odolkoyak ez entzuteko, belaŕiak estali, ta gaiztakeriak ez ikusteko, begiak ixten dituna.

       Alako gizakia goyenetan biziko da

aŕkaitz gañean eraikitako gazteluan babestuta; ogia damayokete, ta ura ez zayo peituko.

Etoŕkizun pozgaŕia

  1. Zure begiek eŕege ikusiko dute aintza dariola, ta luŕa uŕuneraño zabala dakuskete.
  2. Zure biotzak, laŕialdiaz oroitzean, dasake:

«Non da zergaria? non aztakaria? non doŕezaya?» *

  1. Aŕezkero ez duzu ikusiko eŕi erdaldun ori, erdera adigaitzez ta mingain totelez mintzatzen dan eŕi ori.
  2. Begira Sion, gure yayetako iria;

zure begiek ikusiko dute Yerusalem, atseden-egoitza, aldatzerik ez duken kapaŕa; ez dira aren kalkak iñoiz ere erauziak ezta aren lokaŕietako bat ere autsia izango.

  1. An bakaŕik aundi-aundi azaltzen bait-zaigu Yaube; * an ditugu ibai ta lats zabalak, eta ez da ayetan aŕaun-ontzirik ibiľiko, ezta ayetan ontzi aundirik saŕtuko ere.

  1. Gure ebazlea Yaube bait-da, Yaube, gure lege-emaiľea, Yaube, gure eregea, Yaube, gure yareiľea.
  2. Lokatu dira zure unamak, eta ez dute tantaya sendo idorotzen, ezta aize-oyala ere zabalik eukitzen. Ordun banatuko dira aŕapakiñak ugari; eŕenak ere aŕapaketan ibiľiko dira.
  3. Bizilagun batek ere ez du «Akiturik nago» esango. An biziko dan eŕiari ogena asketsiko zayo.

 

34

Edom’en poŕokaldia

  1. Eldu eŕiak, entzuteko; adi egon, endak!

Bentzu luŕak eta an dan guziak, luŕbirak eta an soŕtzen diran guziek!

  1. Eŕi guzien auŕka aseŕe da Yaube, enda guziei buruz suminduta dago, ta saŕaskirako algainduak ditu.
  2. Ayen iľotzak oŕ dauntzateke yaurtiak, kaskitik kiratsa dariela, ta ayen odolez mendiak goŕituko dira.
  3. Ortziko izaŕdui osoa banatuko da; ortzia, idazti bat bezela bilduko da, * ta ango izaŕ guziak eroriko dira * mâtsondotik ostoak, eta pikondotik oŕiak bezela,
  4. Nere ezpata ortzian ordituta Edom’en gañera yeixten bait-da, galdu nai dudan nere eŕia sakailtzeko.
  5. Yaube’ren ezpata odolez betea ta gantzez estalia da; bildots ta akeŕen odolez, arien giltzuŕunetako gantzez; Bosra’n ilketa aundi bat Edom’en saŕaski izugaŕi bat Yaube’k egiten du-ta.
  6. Ayekin eroriko dira basidiak ta basidiekin zekoŕ ta zezenak. Ayen luŕa odolez orditzen ta autsa gantzez uyeltzen da;
  7. au bait-da Yaube’rentzat apen-eguna, ta Sion’en auzirako ordain-urtea.
  8. Ango latsak ui, autsa, sulbuŕ, * ta lura ui sutsu biuŕtuko dira,
  9. ta su ori ez da gauez itzungiko, ez egunez;

artatik kea igoko da beti; luŕaldea menderen-mendêtan ustuta geldituko da ta an iñor ez da ibiľiko.

  1. Pelikan ta tirikuek yarauntsiko dute, ta artan biziko dira ontz ta beleak; galgaz ta neuŕtariz eraikitakoen iraulkiñak aren gañean nâs-mâs etzanak Yaube’k utzi ondoren.
  2. Ez da auŕkituko gizurenik, eŕege yaŕtzeko, ta aundizki guziak ezereztuko dira.
  3. Ango yauregietan lapaŕak aziko dira, asuin ta txokoŕoa ango gazteluetan. An dukete egoitza basatxakuŕek;

eta, korta egaipeŕek.

  1. Basakatu ta otsoak an auŕkituko dira baita tximiñoak ere elkaŕi gaŕaxika. Lilit ere an kokatu ta atsedengo da. *
  2. An kipoz’ek kabia yaŕi, eŕun, * umeak atera ta bere itzaipean biiduko ditu eta sai guziak biiduko dira.
  3. Azteŕtu ta irakuŕi arduraz Yaube’ren idaztia; guziotakorik ezerk ez du uts egingo, dan-dana beteko da;

Aren aoko esanak bait-dira, ta Aren atsak bildu ditu.

  1. Berak guzien artean zotz egin ta bere eskuz neuŕiak aŕtuta iuŕa banatu die, betiko yarauntsitzat dezaten, ta menderen-mendêtan biziko dira bertan.

 

35

Egun alaiak

  1. Baso ta bazteŕalde agoŕak poztuko dira, etzea pozez ikotu ta lilia bezela, loretuko da. *
  2. Loretu ta ikotuko dira noski, lekayoz iyutika;

Liban bezain zoragaŕi

ta Karmel ta Saron bezain eder biuŕtuko dira, Yaube’ren aintza ta gure Yainkoaren edeŕtasuna ikustean.

  1. Azkaŕtu esku aulduok, sendotu belaun koloka oriek.
  2. Esayezu gogo-uŕiei: «Aupa! ez izutu!

Ara! zuen Yainkoa apenarekin datoŕ;

ta Aren ordaiña ikusiko duzute.

Ber-Bera datoŕ; Artxek yareingo zaituz.

  1. Ordun, itsuen begiak argituko dira, eta goŕen belaŕiak zabalduko.
  2. Ordun eŕena, oreiña bezela, yauziko da, * ta mintzularen mingañak abes egingo du;

basoan urguneak azalduko bait-dira, eta, etzean ur-latsak.

  1. Luŕalde agoŕa urtsu egingo da ta bazteŕ egaŕia urbegi.

Erensugen egoitza ta oea ziran auŕkintzak seskadi ta idoyak izango dira.

  1. Ta bide deuna deritzaken bide yauŕi bat an izango da; loiturik iñor ez da artan ibiľiko, ta zuntzunak ere gal ez daitezan * bidaiderik ez zaye an bidaztiei peituko.
  2. Leoirik an ez da saŕtu edo auŕkituko ezta pisti ankeŕik bat ere eta yarei egiñak artan dabilzke, ta artan baŕna Yaube’k yareindakoak itzuliko dira.
  3. Bai, Sion’a itzuliko dira gurenda-eresika.

Betiko pozak burua beteko die; atsegin ta poza yabetuko zazkie, ta axanpa ta negaŕek ayengandik iges egingo dute.


 


 

36

Buŕukak

  1. Ezeki’ren yauraldiko amabigaŕen urtean, Senakerib, Asur’ko eŕege, Yuda’ko iri azkaŕ guzien auŕka igo ta ayen yabe egin zan. *
  2. Asur’ko eŕegek Lakis’tik Yerusalem’era Ezeki eŕegerengana Eŕabsake gudoste aundi batekin bidali zun. Ta Eŕabsake’k alaz egin zun goiko urtegirako eŕeten ondoan, Trimintzaľearen landako bidean.
  3. Ordun Eliakin, Elki’ren seme ta yauregiko yauŕlea, arengana yoan zan Sobna idazlariarekin, eta Yoa’rekin, Asap’ en seme ta eŕegeren siľuzayarekin.
  4. Eŕabsake’k esan zien: «Zoazte ta esayozute Ezeki’ri: ara zer dion eŕege aundiak, Asur’ko eŕegek: zelako da liľuratzen zaitun ustea?
  5. Ezpain-itzak gudarako onu

ta indaŕtzat ote-dituzu? Nor1 ezaŕita yaŕki zazkit?

  1. Aigito’n, ezaŕtzen zayonaren eskua ziztatzen ta zaurtzen dun seska uŕatu oŕtan, zure ustea ipiñi duzu. Ori bait-da, Parao Aigito’ko eŕege, ari ezaŕitako guzientzat.
  2. Agian diostakezu: «Gure Yainko Yaube’rengan datza gure ustea». Non zan, beraz, Yaube ori, Ezeki’k aren bamot eta opaŕiak irauliz, Yuda ta Yerusalem’eri «opaŕi onen auŕean makuŕtu zaitezte» zesayenean?
  3. Ots! egizu orain ispitxo bat nere nagusi dan Asur’ko eŕegerekin: nik emango dizkizut bi miľa zaldi, ta zuk ezetz bildu ayen gañean ibiltzekoak?
  4. Nola zengioke gogoŕ nere nagusiaren moŕoirik txikienari ere, Aigito’ko gurdi ta zaldizkoen ustez?
  1. Gañera ere, Yaube gabe igo ote-naiz onaño luŕalde au poŕokatu bearez? Yaube’k esan dit: «Luralde oŕtara igo ta poŕokatu ezazu».
  2. Eliakim, Sobna ta Yoa’k Eŕabsake’ri esan zioten: «Arameraz itz egiezu zure moŕoi auei; uleŕtzen dugu-ta; ta ez egin yudueraz gurekin aŕesi gañeko lagunabaŕen belaŕitan».
  3. Eŕabsake’k yardetsi zien: «Gezna onekin zuregana ta zure nagusiarengana bidali ote-gaitu nere nagusiak, ala ostera, zurekin nork bere einkariak yan ta gernua edateko zorian dauden aŕesi gañeko gizonengana?»
  4. Gero Eŕabsake’k, zutik yaŕita, mintzoa goratu ta oyuka yudueraz esan zun: «Adi itzazute eŕege aundiaren, Asur’ko eŕegeren itzak.
  5. Ara zer dion eŕegek: Ez zaitzala Ezeki’k atzipetu; ezin yarein bait-zaituz.
  6. Ez zaitzala Ezeki’k Yaube’ren zai euki, «Yaube’k yareingo gaitu; ez da gure iria eŕegeren eskuetan eroriko» esanez.
  7. Ez entzun Ezeki’ri: Ara, ba, zer dion Asur’ko eŕegek: Onezkoak egin itzazute nirekin; ta yan beza bakoitzak bere mâstitik eta bere pikondotik, eta edan beza bakoitzak bere urtegitik.
  8. Ta natoŕkenean zurea bezelako luŕ batera, gari ta ardo-luŕera, ogi ta mâsti-luŕera zaramazket.
  9. Ez zaitzala Ezeki’k liľuratu, «Yaube’k yareingo gaitu» esanez. Beste eŕien yainkoetako batek bere eŕia yarein ote-

-du Asur’ko eŕegeren eskutik?

  1. Non dira Emat’eko ta Arpad’eko yainkoak? Non Separbaim’goak? Samari yarein ote-dute nere eskutik?
  2. Yerusalem Yaube’k yareingo dulakoan iñor egoteko, nor da eŕien yainkoetan bere eŕia nere eskutik yarein dunik?»
  3. Eŕia isiľik gelditu zan itzik ere erantzuteke, agindu au «Ez erantzun oŕi» eŕegek emana zalako.
  4. Ta Eliakim,Elki’ren seme ta yauregiko yauŕlea, Sobna idazlaria, ta Yoa, Asap’en seme ta agirizaya, Ezeki’rengana soñekoa uŕaturik, yoan ziran ta Eŕabsake’ren itzak adirazi zizkioten.

 

37

Isai poz-ekaŕle

  1. Ori eutzunda, Ezeki eŕege, bere soñekoa uŕatu ta zoŕo bat yantzirik, Yaube’ren etxean saŕtu zan.
  2. Ta Eliakim, yauregiko yauŕlea, Sobna idazlaria ta apaiz zâŕenak, zoŕoz yantziak, Amots’en seme Isai igaŕlearengana bidali zitun.
  3. Ta esan zioten: «Ara zer dion Ezeki’k: Axanpa, akaŕ ta birao-eguna, gauŕko egunal Umeak iŕikitura eldu, ta amarengan erditzeko indaŕik ez!
  4. Zure Yainko Yaube’k entzun ditu noski Eŕabsake’ren itz guziak. Yaube bizia iraintzeko, ta zure Yainko Yaube’k aditutako biraoz betetzeko, Asur’ko eŕegek bidalita etoŕi bait-zaigu. Otoi egizu, ba, oraindik gelditzen geranon alde.»
  5. Ezeki eŕegeren moŕoyak Isai’rengana eldu ziranean,

  1. Isai’k esan zien: «Esayozute au zuen nagusiari: Ara zer dion Yaube’k: Ez belduŕtu Asur’ko eŕegeren moŕoyei aditu dizkiezun Nire auŕkako biraoengatik.
  2. Begiral ats bat bidaliko diot; susmuŕ bat entzungo du, ta bere luŕera itzuliko da; ta an, bere luŕean, ezpataz iľeraziko dut.»
  3. Eŕabsake’k atzera egin ta Asur’ko eŕege upatu zun Lobna’ri erasotzen; entzunda bait-zegon Lakis’tik yoana zala.
  4. Asur’ko eŕegeri Kus’ko eŕege Taraka’z beŕi au eldu zitzayon: «Zuri guda egitera irten da». Ori adituta, geznariak Ezeki’ri bidali zizkion, esanez:
  5. «Esayozute Yuda’ko eŕege Ezeki’ri; «Ez zaitzala atzipetu zure Yainkoarengan daukazun usteak, esanez: Yerusalem ez da Asur’ko eŕegeren eskuetan eroriko.
  6. Entzunda bait-zaude zer egin dieten Asur’ko eŕegek eŕi guziei; dana ayetan suntsitu du. Ta zu itzuriko al-zera?
  7. Nere arbasoek poŕokatutako eŕiak, Gosan, Aran, Eŕesep eta Talasar’ko Eden’daŕak ayen yainkoak gaizkatu ote-zituten?
  8. Non dira Emat’eko eŕege, Arpad’eko eŕege, Separbain iriko eŕege ta Ana’ko ta Aba’ko eŕegeak?»

 

Ezeki’ren otoitza

  1. Geznarien eskutik idazkia Ezeki’k aŕtu ta irakuŕi ondoren, Yaube’ren etxera igorik, Aren auŕean zabaldu zun,
  2. ta Yaube’ri otoi egin zion esanez: «Yaube Sabaot, Ixrael’ en Yainkoa, keruben gañean aulkia duzuna! Zu zera luŕeko yaureŕi guzien Yainko bakaŕa; Zu, ortzi-luŕen Egiľea.
  3. Yaube! Itzul niregana zure belaŕiak, eta entzuidazu. Yaube! iriki zure begiok eta ikusazu.
  4. Adi itzazu Senakerib'en itz guziak; Yainko bizia biraokatzeko geznariak bidali ditu-ta.
  5. Yaube! Asur'ko eŕegek eŕi guziak eta ayen bazteŕak egitan poŕokatu,
  6. ta ayen yainkoak surtara yaurti ta ezereztu ditute, ez bait-ziran, yainko, giza-eskuz landutako zur ta aŕi baizik.
  7. Orain, gure Yainko Yaube, gaizkatu gaitzazu aren eskutik, Yainko Yaube bakaŕa Zu zerala luŕeko yaureŕi guziek dakitentzat.»

 

Isai’ren gezna

  1. Ordun Amots’en seme Isai’k gezna au Ezeki’ri bidali zion: «Ara zer dion Ixrael’go Yainko Yaube’k: «Entzun dut Asur’ko eŕege Senakerib’i buruz egin didazun otoya.
  2. Ara Yaube’k aren auŕka diona:

 


Nargaz ta ñakaz dagokizu Sion’go alaba garbia; burbuñoka duzu gibeletik Yerusalem’go alaba.


  1. Nor iraindu ta biraokatu duzu?

Noren auŕka mintzoa eraiki ta begiak goratu dituzu? Ixrael’go Gurenaren auŕka?

  1. Geznarien aoz Yaube iraindu duzu:

esan duzu: «Nere guŕditzarekin

mendi-gañetara, Liban’en tontoŕera igorik, ango izai tantayenak, eta leŕ edeŕenak ebakiko ditut; eta aren erpiñeko bazteŕean, Karmel irudiko oyanean saŕtuko naiz.

  1. Nik atzeŕian luŕpetik ura atera ta edan dut, eta Aigito’n ibai guziak oñazpiz legoŕtuko ditut.
  2. Ez ote-duzu entzun? Aspaldi-ezkero gertu dut au: antziñeko egunetatik erabakita daukat;

orain, beŕiz, burutzera noa, iri azkaŕak iraulkin-meta biuŕtuz.

  1. Ayetako egoiliaŕak albirik gabe, belduŕ ta izututa zeuden, laŕeko mugia, barazki uzteŕa, ta eldu gabe apoñuz igaŕtzen dan etxegañeko belaŕa bezela.
  2. Zure egonaldiak, zure saŕ-irtenak, eta Nirekiko zure aseŕea ezagunak ditut.
  3. Aseŕe zatzazkit, eta zure lotsagabea belaŕietara eldu zait.

Oŕegatik nere oboa suduŕean ta ao-zildaya ezpañetan ezaŕiko dizut, eta etoŕi zeran bidetik itzuleraziko zaitut.

 

Ezeki’rentzat zantzua

  1. Ta au dukezu ezagupide: berez yayoa aurten yango duzute, biŕyayoa, bigaŕen urtean;

bañan irugaŕenean erein ta itaitu ezazute, mâstiak landatu ta ayen mâtsak yan itzazute.

  1. Ta itxestik itzuritako Yuda’ren etxeko aziak eŕoak beruntz ta zituak goruntz egingo ditu.
  2. Gelditzen dana Yerusalem’dik irtengo da, itzuri dana, Sion-menditik.

Ori burutuko du Yaube Sabaot’en azkuak. *

Asur’i buruz

  1. Oŕegatik Yaube’k Asur’ko eŕegeaz dio: Ez da iri ontan saŕtuko; gezi bat ere ez dio yaurtiko,

ezta babeskirik auŕkeztuko, ez pezoirik inguruan eraikiko.

  1. Etoŕi dan bidetik itzuliko da, iri ontan saŕtzeke dio Yaube’k.
  2. Nik gerizatuko dut iri au, Nik gaizkatuko, * Niregatik eta nere moŕoi Dabid’engatik».
  3. Yaube’ren aingeruak irtenda, beraz, Asur’ko kapaŕdian eun ta larogei miľa gizon yo zitun. Enparauak goizean yaiki ziranean, ara! yotako guzi ayek iľotzik zeuntzan.
  4. Ordun Senakerib, kapaŕdia yasorik, itzuli ta Ninibe’n gelditu zan.
  5. Ta ara! bere yainko Nisrok’en etxean zegola, bere seme Adaramelek eta Sarasen’ ek ezpataz yosi zuten, ta Ararat aldera iges egin zuten. Aren ondoren Asaradon, beraren semea, yaŕi zan eŕege. *

 

38

Ezeki’ren makalaldia

  1. Egun ayetan Ezeki iľuŕen gaxorik zegola, Amots’en seme Isai igaŕleak arengana saŕturik, esan zion: «Begira zer dion Yaube’k: Antola zure etxea; ilko bait-zera; bizia aitzen zaizu».
  2. Ezeki’k auŕpegia ormaruntz biuŕturik, Yaube’ri otoi au egin zion:
  3. «Ots, Yaube! Autemazu, otoi, zure auŕean zintzo ta biotz yatoŕez ibiľi naizala, zure begietan on dana egiñez». Ta negaŕ egin zun eŕuz.
  4. Ordun Yaube’k Isai’ri itz egin ta esan zion:
  5. «Zoaz, ta Ezeki’ri esayozu: Au dio Yaube’k, zure arbaso Dabid’en Yainkoak: Zure otoya entzun dut, ta zure malkoak ikusi ditut. Ara! amabost urte geituko dizkiet zure egunei.
  6. Ta zu ta zure iri au yareingo zaituzt; iria yagongo dut.
  7. Eta, Yaube’k, esan duna egingo ere dulako siñespidetzat, begira:
  8. Akaz’en eguzki-maiľetan amaŕ maiľez yetxitako itzala amaŕ maiľez atzera igoeraziko dut». Eta bertantxe eguzkia amaŕ maiľez igo zan.
  9. Yuda’ko eŕege Ezeki’k idatzi zuna, gaxorik egonda, sendatu zanean:

 

Olerkiz eskeŕ oneko

  1. Nik nion: Nere egunen erdian xeoleko atetara ba’noa, gelditzen zitzazkidan urtêtaz erantzita.
  2. Nion: ez dut bizidunen luŕean

Yaube Yauna ikusiko;

an etzandakoen artean ez dut gizakumerik ikusiko.

  1. Nere bizia, artzai-txosna bezela, erauzi ta bildua izateko da.

Euleren eduz nere bizia euntzen niardula, eriak ebakitzen dit, gau ta egun aultzen naula.

  1. Goizeraño ebaintzen nau, ta leoi batek bezela,

ezur guziak uratzen dizkit, goizetik aŕatseraño akitzen naula.

  1. Enada bezela, txioka nago; usoa bezeia, uŕumaka, begiak goruntz yasorik.

Atsekabe naiz, Yaube; suzpeŕtu nazazu.

  1. Zer dioket orain? Berak esan didana egin du. Nere urte guzietan apalik ibiľiko naiz, nere gogo-samiña gogoratuz.
  2. Onela bizi beaŕ ta guzietan dago nere gogoaren bizitza.

Osasuna biuŕ zaidazu; bizi nadin idazu.

  1. Ara nere armiña pake biuŕtua!

Zuk nere bizia leze galgaŕitik idoki duzu, Zuk nere ogen guziak zure bizkaŕera egotzi dituzu.

  1. Ez bait-zaitu xeolak goresten, ez Eriok ospatzen; * luŕpera yetxiak ez dira zure kirmentasunaren zai.
  2. Bizidunak, bizidunak bakaŕik goretsi zaitzake, nik gauŕ bezela.

Aitak semei darakuskie zure kirmentasuna.

  1. Yaube atozkigu yareiľe, ta Yaube’ren etxe-auŕean salteriz eresiko dugu gure egun guzietan.

 

39

Babilon’dik geznariak

  1. Garai artan Babilon’go eŕege Baladan’en seme Merodak-Baladan’ek, Ezeki gaxotu ta sendatu zala adituta, idazki ta esku-erakutsiak bidali zizkion.
  2. Ezeki poztu zan, ta bere altxoŕen etxea, ta ango ziľaŕ, uŕe, luŕingai, olio bikain, ta bere altxoŕetan bilduak oro geznariei erakutsi zizkien. Ez zan aren etxean, ez aren on-ibaŕ guzietan, erakutsi ez zienik ezer ere.
  3. Ordun Isai igaŕleak, arengana yoanda Ezeki eŕegeri esan zion: «Zer esan dute gizon oriek? ta nondik etoŕi dira?» Ezeki’k erantzun zion: «Uŕundik nireganatu dira, Babilon’ dik».
  4. Isai’k beŕiz: «Zer ikusi dute zurean?»Ta Ezeki’k:«Etxean dudan guzia ikusi dute; ez da nire altxoŕetan erakutsi ez nienik ezer ere».
  5. Ordun Isai’k Ezeki’ri esan zion: «Entzun Yaube Sabaot’ en itza.
  6. Ara! egunak datozke, ta etxean duzun guzia, zure arbasoek gauŕdaño bildutako ondasun guzia, Babilon’a eramana izango da; pitsik ere ez da geldituko dio Yaube’k.
  7. Ta zure semeak, zuk soŕtu ta bizira ekaŕitako semeak, Babilon’a eramanak eta Babilon’ go eŕegeren yauregiarentzat irenduak izango dira.»
  8. Ezeki’k Isai’ri erantzun zion: «On deritzat esan didazun Yaube’ren itza». Ta gero, «Nire egunetan bederen beude pake ta eskieŕtasuna».

 

40

BIGAŔEN PUXKA

Alaitasunerako deia

  1. Suzpeŕtu, suzpeŕtu ezazute nere eŕia, * dio zuen Yainkoak.
  2. Itz egiozute Ixrael’en biotzari ta oyuka esayozute yopualdia amaitu ta ogena asketsi zayola, ta aren ogenengatik bi alako ordaña Yaube’ren eskutik aŕtu dula.
  3. Mintzo bat aldaŕika; * zabali basoan bidea Yaube’rentzat, ordotu etzetan zidoŕa gure Yainkoarentzat.
  4. Bete sakan guziak, zapal mendi ta muñoak oro; luŕ-konkoŕak kendu malkaŕak zelaitu.
  5. Ta azalduko da Yaube’ren aintza, ta gizaki guziek batera dakuskete; ala esan bait-du, Yaube’ren aoak.
  6. Mintzo batek esan dit: «Aldaŕi egizu». Ta nik: «Zer aldaŕikatuko dut?». «Aragi guzia belaŕ antzeko da, * ta aren ospe osoa, laŕelorea bezelakoa,
  7. Belaŕa igaŕtzen da, lorea yalkitzen, Yaube’ren atsa ayen gañera orduko, ta eŕia belaŕa da egitan.
  8. Belaŕa igaŕtzen da, lorea yalkitzen, gure Yainkoaren itza, beŕiz, betidañokoan dago».

Ona!: Yaube

  1. Sion’i beŕi ona dakaŕkiozun ori; mendi garai batera igo, Yerusalem’eri beŕi ona dakaŕkiozun oŕek, mintzoa ozengi yaso, yaso mintzoa belduŕik gabe;

Yuda’ko iriei esayezu: Ona zuen Yainkoa!»

  1. Ona: Yaube Yauna altsu datoŕ!

Bere besoak dana azpiratzen dio; ta berekin bere saria ta bere ordaña bere auŕean dakaŕ.

  1. Bere artaldea artzaiñak bezela laŕatuko du, arkumeak besoetan aŕtuz ta altzoan eramanez, ta erdibeŕien ardura samuŕki izanez. (Eze. 34, 23.)

Bikaña da Yaube!!

  1. Nork neuŕtu du itxasoa bere eskuaren baŕnean? ortzia aŕaka nork izaŕtu du?

Nork kotsuka luŕaren autsa taxutu, edo mendiak txonpelaz, ta muñoak aztagaz aztatu?

  1. Yaube’ren gogoa nork argitu du? * Aren asmoak nork iradoki dizkio?
  2. Nor izan da Aren onularia?

Nor izan du irakasle?

Zuzenbideaz nork argitu du?

Nork irakatsi dio yakintza ta senerako bidea erakutsi?

  1. Ari buruz eŕiak tanta bat suiľean ta pikoŕ bat aztagan bezelakotsu dira, ta ugarteak ere Ark baŕeyatutako autsa-edo. *
  2. Liban ez da sutarako aski, ezta eŕoparako ango abereak ere.
  3. Eŕi guziak Ari buruz ez dira ezer uts-muts ta ezerez Aren begietan.

Irudiñak kaxkaŕ: Yaube altsu!!

  1. Zerekin erkatu zenezakete Yainkoa? (Egi. 17, 29) Zerez atondu Aren irudiña?
  2. Arotzak irudin bat tankeratu

ta uŕegiñak uŕeztatu

ta ziľaŕezko edeŕgariz apaintzen du.

  1. Landeŕak, beste eskeintzekorik ezean, zur ustelgaitz aukeratzen du, ta ezin koloka daiteken irudiña egiteko, arotz antzetsuaren biľa doa.

Luŕeko aundizkiak baño garayago

  1. Ez al-dakizute? Ez al-duzute entzun?

Ez al-zaizue asieratik yakiñerazi?

Luŕa luŕ danetik ez al-zaizue irakatsi?

  1. Yaube luŕbira baño garayago eserita dago, luŕeko gizakiak Aren begietan oťiak bezela dauzkala. Ortzia estalkitzat Ark edatu du ta kapaŕ bat bezela bizitzeko atondu.
  2. Altsuak Ark iraultzen

ta luŕeko nagusiak ezerezten ditu.

  1. Ozta landatuak, ozta ereiñak, ozta eŕotuak diraneko, Ark ats egiten diela, igaŕtzen dira ta iľauna bezela, ekaitzak daramatzi.
  2. Nori, beraz, eŕkatuko naukiozute? Nori idekotuko? —dio Deunak—.
  3. Yaso goruntz begiak, eta ikusazute: nork soŕtu ditu guziok? * Bere ostea zeatz zenbatuta ateratzen duna, ta bakoitzari dagokion izenez dei egiten diona, batek ere deyari utsik egin gabe.

Oŕen aundiak dira Aren indaŕ, al izate ta nagusitza!

Yaube’gan uste osoa

  1. Zergatik darasazu, Yakob, ta zuk, Ixrael, diozu: «Nere bizia ostena zayo Yaube’ri, nere auziaren beŕirik ez du nere Yainkoak?»
  2. Ez al-dakizu, ez al-duzu entzun Yaube dala betiko Yainkoa, luŕ osoaren Egiľea, aunatu eziña, akitu eziña, ta Aren yakintza asma leiteken baño aundiagoa dala?
  3. Nekatuari adorea Ark damayo ta akituaren indaŕa pizkoŕtzen du.
  4. Gazteak nekatu ta akituko dira, azkaŕenak ere pot eginda darorzkete;
  5. Yaube’rengan ustea daukatenei, beŕiz, indaŕa biŕloratu zaye, aŕanoak bezela, goruntz egaka doazke ayek, antxintxi egin aŕen, ez dira nekatuko, ibiľi ta ibiľi aŕen, ez dira aunatuko.

 

41

Kir, lan aunditarako

  1. Entzuidazute isiľik, ugarteak; ta eŕiek beŕitu bezate beren indaŕa.Uŕbildu ta mintzo beitez, *

auzian batera saŕ gaitezan.

  1. Nork eraiki du soŕtaldetik zuzentasunak daŕaikion deitua? Nork eŕiak eskuratu ta eŕegeak menderatu dizkio, ezpataz ta gezika biŕintzen ta ziztapuŕak bezela baŕeyatzen ditula,
  2. bere oñek istikatu ez zuten bidetik * nare-nare igaroz esetsi ditzan?
  3. Nork egin ta burutu du ori? (Emen. 44, 6; 48, 12) Gizaldiak asieratik bere esanera dauzkanak, Neuk, Yaube Onek; lena, naizan ta azken-egunetan Berbera nagoken Onek.
  4. Ugarteak ikusita belduŕtu dira, ta luŕ uŕunetatik eŕiak ikaratuta

datoz ta uŕbil dira.

  1. Bakoitzak bere laguna urgaizten du ta batak besteari esaten dio: «Kemen!»
  2. Uŕegiñak urtzaľea pizkoŕtzen du, ta berebat iyeleak ingudelaria, itsaskiñaz esanez: «Ondo dago»; ta gero, idola igitu ez dadin, iltzez sendo uzten du.

Etsaiak indaŕik ez!!

  1. Baña zu Ixrael, ene moŕoya, * Yakob, ene autua, Abraham’en ondorea, ene adiskidea;
  2. luŕeko azken mugatik Nik aŕtua * ta uŕundik Nik deitua zeran ori; «Zu zera nere moŕoya; aŕtu zaitut eta ez zaitut zapuztuko» esan nizun ori,
  3. ez belduŕtu, zurekin nago-ta;

ez uzkuŕtu, zure Yainkoa naiz-ta;

beti lagunduko zaitut; nere esku kirmenez beti irozoko zaitut.

  1. Lotsaz ta âlkez beteko dira aseŕez begiratzen zaituten guziak; suntsitu ta galduko dira guda egiten dizuten guziak.
  2. biľa ibilita ere, ez dituzu idoroko iguintzen zaitutenak;

suntsitu ta galduko dira guda egiten dizuten guziak.

  1. Izan ere, Nik, Yainko Yaube’k, eskutik zauzkat, eta dasaizut: «Ez izutu; lagun natoŕkizu».
  2. Ez izutu, Yakob’en aŕtxoa, Ixrael’go eli txikia!, lagun natoŕkizu-ta —dio Yaube’kIxrael’go Deuna duzu yareiľe.
  3. Ots! berein ortzeko are zoŕotz ta beŕi bat egin zaitut, mendiak zeatu, eyotu ta biŕindu ditzazun.
  4. Aizatuko dituzu, ta aizeak eramango ta ekaitzak baŕeyatuko ditu: zu, beŕiz, Yaube’rekin poztu ta Ixrael’en Deunaz iľaŕainduko zera.

Aŕigaŕi beŕiak

  1. Gaxo ta landeŕak ur biľa, dabiltz, ta urik ez; mingaña egaŕiz idoŕtu zaye;

Nik, Yaube’k, entzungo diet, Nik, Ixrael’en Yainkoak,


ez ditut bertan bera utziko.

  1. Tontoŕetik ibayak soŕtuko ditut, ta ibaŕen erdian ituŕiak erneraziko; baso soiľa idoi biuŕtuko dut, eta urgunez beteko dut etze agoŕa.
  2. Basoan izai, eloŕi, mirto ta oliondoak ipiñiko ditut, eta etzean nekosta, zumaŕ ta ezpeiak batera,
  3. Yaube´ren eskuak ori egin ta Ixrael’en Deunak burutu dula guziek ikusi, ezagun, auteman ta adi dezaten.

 

Yaube, Yainko bakaŕ!!

  1. Betoŕ zuen auzia—dio Jaube’k—

Betoz zuen garbiak —dio Yakob’en eŕegek.

  1. Zatozte ta iragaŕkiguzute etoŕkizuna; beñolakoa azaldu iguzute, ta gogoa ezaŕiko dugu ondorea ezaguteko; adirazi izkiguzute.
  2. Iragaŕi gerokoan gertatuko dana, ta ezagungo dugu zuek yainkoak zeratela. On edo gaitz, zeozer egizute, ta elkaŕekin erausi ta ikusiko dugu.
  3. Baña zuek ezer ez zerate ta ezer ez dagizute;

nazkagaŕi da aukeratu zaituzana.

 

Kir’en garaitza, Yaube’k ari emana

  1. Ipaŕaldetik eraiki dudana, beŕiz, soŕtaldetik ba-datoŕ, nere izena aldaŕikatuz, loya bezela, eltzegiñak istikatzen dun buztiña bezela, agintariak istikatuz.
  1. Nork aztiatu du auŕetik eta aintziñetik ezagurazi digu, «Zuzen dabil ori» esan dezagun?

Iñork ez du iragaŕil iñork ez du esan!

Iñork ez dizue oŕtaz itzik ere entzun!

  1. Ni naiz Sion’i «Oŕa, oŕ dituzu» esan diodan lena, beŕi on au Yerusalem’eri eman diodana.
  2. Kuskan ibiľi aŕen, ez dut iñor ikusi; ez da ayen artean igaŕlerik bat ere: * galde egin diet, eta ez didate itzik ere erantzun.
  3. Utsalak dira noski guziak, utsalak ayen egiteak, uskeri utsa ayen idolak!

 

42

«Yaube’ren moŕoi» izeneko olerkia

  1. Ara Nik idorotzen dudan Moŕoya, *gogoa betetzen didan nere autua.

Arengan ipiñi dut nere atsa; zuzenbidea eŕiei azalduko die.

  1. Ez du oyurik egingo, ezta bere mintzoa zeyetan yaso ta entzun-eraziko.
  2. Seska pitzatua ez du autsiko ez muki iľuŕena itzaliko.
  3. Egia kirmenki azalduko du, zuzenbidea luŕean eŕotuta utzi arte aspeŕtu ta akitzeke

ta ugartekoak Aren legea iŕikatuko dute.

  1. Ala dio Yaube’k ortzia egin ta edatu dunak, luŕa ta ernetzen diranak, oro eratzen ditunak, bizi diranei arnasa ta dabiltzanei atsa damayenak.
  2. Nik, Yaube Onek, nere burupide zuzenez deitu ta eskutik elduta gerizatuko zaitut, eŕiarekiko elkaŕpide ta argia zakizkidan,
  3. itsuen begiak iriki, atxiľoak yarein ta iľunbean etzanak lezetik ateratzeko.
  4. Yaube naiz Ni; au da nere izena;

ta ez diot besteri nere aintza emango. ez uere dedua irudiñei.

  1. Beñola iragaŕitako guziak eldu dira, ta orain yazokizun beŕiak iragaŕtzen natoŕkizue; erne daitezken baño len adirazi nai dizkizuet.

Yaube’ren gorasaŕe

  1. Egin eresi beŕi bat Yaube’ri; *

Aren goraldiak luŕ-ertzetaraño zabal itzazute, itxasoz zabiltzatenok, eta artako guziok, ugarteak, eta ayetan bizi zeratenok.

  1. Yaso bezate mintzoa basoak, ango iriek eta Kedaŕ’ko kapaŕetan bizi diranek: goretsi bezate Sela’ko semêk mendi-gañetatik lekayoka.
  2. Ospatu bezate Yaube ugartetan Aren gorespenak aldaŕikatuz.
  3. Ba-doa yoan Yaube, gizon azkaŕ bat bezela;

gudari batek bezela, bere azkua piztuz; guda-oyuka datoŕ, ta deadaŕ egiñez bere etsayetaz nagusitzen da.

  1. Aspaldi ezkero isiľik egon naiz itzik esan gabe yasaten.

Orain, beŕiz, emakumea ertaldian bezela, intziriñez, axanpaz ta asnaska natoŕ.

  1. Mendi ta muñoak soildu *

ta ayetako belaŕak igaŕtuko ditut ibayak ugarte biuŕtuko ta aintzirak idoŕtuko ditut.

  1. Itsuak ez dakizten bidêtan daramazket, ez dazaguzten zirkuetan darabilzket. Ayen auŕean iľunbeak argi biuŕtuko ta okeŕuneak zuzenduko ditut.

Eman dizkiedan itzok, beteko ditut utsik egin gabe.

  1. Alkez beterik atzera biuŕtuko dira, ostera, ustea irudiñetan dutenak, orkoyetan tankeratutako mokoŕei «Zuek gure yainkoak zerate» dasayotenak.

Itsu eta goŕ

  1. Entzun, goŕak! iriki begiak ikusteko, itsuak!
  2. Nor da itsua, nere moŕoya baizik? nor goŕa, nik bidalitako geznaria baizik? Nor da nere adiskidea bezain itsu? nor Yaube’ren moŕoya bezain itsu?
  3. Ikusi, bai, asko ikusi duzu; auteman, ordea, ezer ez; belaŕiak, bai, irikiak zenitun; entzuterik, ordea, ez.
  4. Yaube’k, zuzena dala-ta, ontzat izan du lege aundi ta guren bat ematea.
  5. Ta ara eŕi au laŕutu ta koroilduta!

Guziak obietan katez estekatuak, eta moŕoilpean itxiak izan dira yareiľerik gabe laŕututa, «Biuŕtu bekie berena» zesayekenik gabe koroilduta.

  1. Nor da zuenean belaŕia guziotara ezaŕi

ta gerorako zai aditu nai litukenik, Yaube baizik?

  1. Nork eratoŕi du Yakob laŕutzaľen eskuetara, Ixrael koroiltzaľen mendera, Yaube’k, baizik; Aren bidean ibiľi ta legepean bizi beaŕean, Aren auŕka ogen egin dugulako?
  2. Oŕexegatik bere sumiña guda-gaŕez

Ixrael’i eratoŕi dio; bañan Ixrael’ek ez du uleŕtu. Oŕexegatik bere sumiña guda-ukaldiz gañera eratoŕi dio, ta gaŕez inguratu du: bañan Ixrael’ek ez du uleŕtu! ez du auteman!

 

43

Ixrael’en yareikuntza

  1. Ta orain ara zer dion Yaube’k, zure Egiľea dan Yaube’k, Yakob, zure Azlea dan Yaube’k, Ixrael

«Ez belduŕtu, erosi bait-zaitut, izena ezaŕi dizut; nerea zera.

  1. Urez igarotzean zurekin nagoke

ta itxasoan ez zaitu urak irentsiko; surtan ez zera eŕeko, ta gaŕak ez zaitu kiskaiľiko.

  1. Ni, Yaube, zure Yainko ta Ixrael’en Deuna, zure Yareiľea naizalako; ta zure ordaintzat Aigito, Kus ta Saba eman ditut.
  2. Adeigaŕi, goragaŕi ta kuťuntzat zaitudan ezkero, zure ordañez aŕotzak

eta zure biziaren ordañez atzeŕiak damazket.

  1. Ez belduŕtu; zurekin bait-nago;

Nik zure semeak ekaŕiko ditut soŕtaldetik, eta berebat saŕtaldetik atotsiko zaitut.

  1. Ipaŕari esando diot: «Ekaŕzkidazu», ta Egoari: «Ez itzazu oŕ euki; luŕ-ertzetatik bidal izkidazu nere seme-alabak,
  2. nere izeneko guziak, nere goraldirako soŕtu, tankeratu ta egin ditudanak.

Yaube lakorik nor?

  1. Utzi ezazu iŕteten, begiak ditula ere, itsu, * ta belaŕiak ditula ere, goŕ dan eŕia.
  2. Bildu beltez eŕi guziak; batu beitez endak oro. Nor da ayetan ori iragaŕi ta auŕendanik adirazi digunik?

Bekaŕzte garbiek; zuritu beitez, entzunda esan dezayegun: «Egia».

  1. Zuek aitoŕ zatzazkidatedio Yaube'k—* eta Nik moŕoitzat autu zaituzt, yakin, siñets, ta ezagun dezazuten Ni naizala. Ez da Ni baño len beste yainkorik izan, ezta izango ere Nire ondoren.
  2. Ni, Ni naiz Yaube, (Os. 13, 4) ta Ni izan ezik, yareiľerik ez da.
  3. Nik iragaŕi, yarein ta auŕesan dut; besterik ez da iñor zuenean.

Zuek nere aitoŕlariak zerate —dio Yaube’kNi naiz Yainkoa.

  1. Asieratik Berberaxe naiz Ni, ta ez da nere eskutik iñor yarein dezakenik. Nik egiña nork ezereztuko du?»

Babilon ez da izango

  1. Au dio Yaube’k, zuen Yareiľe ta Ixrael’en Deunak: «Zuengatik Babilon’a bidalirik, kaldaitaŕen iľaŕainbide ziran ontzietara ango guziak igeska yetxirazi ditut.

  1. Ni naiz Yaube, zuen Deuna, Ixrael’en soŕtzaľe ta eŕegea!
  2. Onela mintzo da Yaube, itxasoan bide bat, ur aundietan ibi bat atondu zuna;
  3. ta Ark aratutako guŕdi, zaldi ta gudari azkaŕak artan guziok batera, iñoiz ez yaikitzeko, ilda erori, ta suak aŕtutako dunda bezela, itzali ziran.
  4. Bañan utzi alde bat beñolako gertariok, ez begira atzeruntz.
  5. Eginkizun beŕi batean naiz orain;

ernetan dago: ez al-dazaguzute?

Bide bat atonduko dut basoan, ibayak soŕtuko ditut etzean.

  1. Basapistiek, otso ta egalpeŕek goretsiko naute;

Niretzat autu dudan eŕiari edaten emateko, urguneak etzean, ta ibayak basoan soŕtuko ditudanengatik.

  1. Niretzat azi dudan eŕi onek nere goraldiak aldaŕikatu ditzan.

 

Eskeŕ txaŕeko Ixrael

  1. Ala ere zuk, Yakob, ez duzu Niregana yo, *

Zuk Ixrael, ez duzu Niregatik nekerik pitiñena ere aŕtu.

  1. Ez didazu sutoparitzat abererik ekaŕi;

ez nauzu oparien eskañiz ospatu.

Nik beŕiz, ez zaitut eskeintzatara beaŕtuz iťo, ezta luŕinketaz nekerazi.

  1. Ez duzu Niretzat usai-seska erosi, ez nauzu zure oparien gantzez ase; aitzitik ere, zure ogenetarako erabiľi nauzu, ta zure gaiztakeriz nekatu.
  2. Ni naiz, oŕatiño, Ni, Neronen edeŕagatik, zure txaŕkeriak ezabatu

ta zure ogenak ântzi ditudana.

  1. Piztu nere oroitaztaŕnak;

auzia elkaŕen artean ikeŕ dezagun;

mintzo zaitez buru-zuriketan.

  1. Zure lenengo aitak ogen egin dit * ta zure ordekoek iraindu naute. *
  2. Argatik yauretxeko nagusiak zapuztu ditut, eta Yakob itxespean, Ixrael irainpean utzi dut.

 

44

Onespenak

  1. Entzun orain, Yakob ene moŕoya, Ixrael ene autua,
  2. Ara zer dion Yaube’k, egin, amasabeletik azi, ta yagon zaitun Yaube’k.

Ez izutu, Yakob ene moŕoya.

Yexurun ene autua.


  1. Ura emango bait-diot luŕ egaŕiari, ibayak luŕalde agoŕari.

Nere atsa ixuriko dut zure ondorengoan, ta nere onespena zure altxumêtan;

  1. ta saratsak ur-latsen ondoan bezela, erneko dira belaŕtartean.
  2. Norbaitek esango du: «Ni Yaube’rena naiz», beste bat Yakob’en izenpean gerizatuko da, ta bat edo batek bere eskuan «Yaube’rena» idatzi * ta Ixrael izena goitizentzat beretuko du.

Yaube’ren nortasuna

  1. Gizakia aspaldi soŕtu nunetik nor berdindu zait? Yaiki bedi, betoŕ ta berakuskit;

iragaŕi beza etoŕkizunean gertatuko dana!

8. Ez izutu, ez belduŕtu.

Ez ote-dut Nik dana azaldu ta iragaŕi, zuek aitoŕ zintzazkidalarik?

Ni izan ezik, beste yainkorik ote-da? beste arkaitzik ote? Bat ere ez dazagut.

Yainkotzakoak utsal!!

  1. Beretzat onaurki bat ateratzeko baizik nork dagi yainko bat, nork urtzen du idol bat?
  2. Alako yainkoen maizteŕ guziak âlkez beteko dira; gizaki bait-dira berayen langiľeak, eta batera guziak bilduta auŕkeztuko ba’lira, batera ere guziak ikaratu ta âlketuko lirake.
  3. Burnigiñak totxoa sutan goritua (kuŕikaz) eukirik, maľuka lantzen du bere beso-indaŕez; ta gero gose ta akiturik gelditzen da ta urik edateke amikatuta.
  4. Zurgiñak algaiña arildu ta eredua margoz maŕezturik, koŕomioz lantzen du ta neuŕtaľuen laguntzaz giza-tankera ematen dio, gizaki-irudiz etxean egon dadin.
  5. Ba-doa norbait eretzak ebakitzera,

ta oyaneko zugatzetan aukera ayolaz eginda, arte ta areitzak, edo berak landatu ta euriz azitako zumaŕak aŕtzen ta beroa etxean izateko

ta ogia eŕetzeko beaŕa ixiotzen ditu.

  1. Enparauko zurez yainko bat egin ta yauresten du; irudin bat dagi ta makuŕtzen zayo.
  2. Erdia surtan eŕetzen du, yatekoa gertutzeko ta eŕariak atontzeko. Ta ase ta bero danean, «Eup! berotu naiz —diosu edeŕa egin dut».
  3. Enparauko zurez bere yainkoa, bere idola dagi, ta auzpeztuta yauretsiko du ta aren auŕean otoika dasayoke:

«Yarein nazazu, nere yainkoa zera-ta».

  1. Alakoek ez dute ikusten, ez aditzen; begiak ikusteko ta adimena aditzeko toilduak ditute-ta.
  2. Ez dute oaŕez oldozten, ta ezaguera ta senik gabe diote: «Erdi batetik sua eginda, su ontako ikatz bizietan ogi ta aragia yanaritzat eŕetzen ditut, eta gañerakotik yainko bat egingo dut, enboŕ baten auŕean auzpezteko».
  3. Eŕautsez azten da ori; biotz liľuratuak okeŕtzen du; ez da gaizkatuko; ez bait-dio:

«Gezuŕa ez ote-da nere eskuz egin dana?»

 

Aldaŕia

  1. Oroi zaitez, Yakob, guziotaz; oroi zaitez, Ixrael, nere moŕoya zera-ta. Nik egin zaitut; nere moŕoya zera,

ez antzi Nitzaz, Ixrael!

  1. Zure txaŕkeriak, kea bezela, suntsitu ditut, lañoa bezela, zure ogenak.

Itzul Niregana, yarein zaitudalako.

  1. Txalo egizute, ortziak, Yaube’k ori egin du-ta;

ikotu zaitezte, luŕeko baŕenak; *

mendi, oyanak eta ayetako zugatzak, goretsazute!

Yaube’k Yakob erosi, ta bere aintza

Ixrael’en erakutsi du-ta.

Yaube indaŕtsu

  1. Ara zer dion Yaube’k, zure goelak, umontzitik eratu zaitunak: Ni naiz Yaube, guzien Egiľea,

Nik, beste iñor gabe ortzia edatu ta luŕa sendo yaŕi dut.

  1. Nik gezuŕtien antzekeriak ezerezten ditut, *

aztiei sena kentzen diet, eta yakintsuak zokoratzen ditut ayen yakintza zorokeri biuŕtuz.

  1. Nik nere moŕoyaren itza betetzen ta nere bidalien onua burutzen dut: Yerusalem’eri diotsat: «Egoiliaŕak ditukezu», ta Yuda’ko iriei: «Beŕeraikiak izango zerate».
  2. Nik itxasoari «luŕtu zaitez» diotsat, Nik agoŕtuko ditut zure uiñak».
  3. Nik Kir’tzaz diot: «Au da nere artzaya; nere asmoa onek beteko du».

Nik Yerusalem’eri diotsat: «Beŕeraikia izango zera» ta yauretxeari: «Zure oñaŕi gañean eraikia izango zera».

 

45

Kir’en alde

  1. Ara Yaube’k Kir’i, bere gantzutuari, aren auŕean eŕiak  uzkaiľi, eŕegên geŕuntzak autsi,             

ta itxi ez daitezan eraz ateak zabaltzeko eskuitik elduta daukalarik, esaten diona:

  1. Zure auŕean noake okeŕuneak zuzenduz, burniorizko ateak autsiz, * ta burnizko moŕoiľoak puskatuz.
  2. Ta emango dizkizut altxabe iľunetan izkututa dauntzan altxoŕak, * zure izenez deitzen zaitudana Ixrael’en Yainko Yaube naizala dakizuntzat.
  3. Nere moŕoi Yakob’en edeŕegatik, Niretzat autua dudan Ixrael’engatik, zure izenez deitu zaitut, zuk Ni ezaguten ez niñuzunean deitu.
  4. Ni naiz Yaube; beste iñor ez;

Ni baizik iñor ez da yainko;

ta zuk Ni ezaguten ez niñuzunean geŕikatu zaitut.

  1. Ni besterik iñor yainko ez dala soŕtaldetik saŕtaldera nabarl dadin, geŕikatu zaitut.

Osasun-aldaŕia

  1. Nik argia pizten ta iľunbea ekaŕtzen dut, pakea egin ta zigoŕaldiak bidaltzen ditut. Nik, Yaube’k, guzion Egiľeak.
  2. Ortziak intza goitik bidal beza; odeyek zuzentasuna euri-eduz begoŕte; iriki bedi luŕa, osasuna ekaŕtzen ta arekin zuzentasuna ernetzen!

Ni, Yaube Au, naiz guzion soŕtzaľea.

Izkutuko indaŕa

  1. Zori gaiztokoa, eltzeko bat eltzekitartean dalarik, bere Egiľearekin izkatzen ari dana! * Buztiñak eltzegiñari ote dasayo: «Zer dagizu lan oŕtarako eskurik gabe?»
  2. Zori gaiztokoa aitari dasayona, «Zergatik erne nauzu?» ta amari, «Zergatik argitaratu nauzu?»
  3. Ara zer dion Yaube’k, Ixrael’en Deun ta Eratzaľeak: «Galde egidazute etoŕkizunaz, galde nere seme ta esku-lanetaz.
  4. Nik egin dut luŕa, ta aren gañean gizakia; nere eskuok ortzia edatu dute, ta ango izaŕdui guzia Nik yauŕtzen dut.
  5. Nik ori eraikitzen dut zuzentasuna yaŕtzeko, ta aren bide guziak arteztuko ditut.

Nere iria Ark beŕeraiko du ta nere atxiľoak yareingo ditu ordain ta saririk gabe» —dio Yaube Sabaot’ek—.

Eŕiak Yaube’rengana

  1. Oŕa Yaube’k diona:

«Aigito’ko nekazariak, Kus’ko merkatariak * eta Sebe’ko gizon tantayak * zuregana datozke; zure ditukezu;

zure ondoren ibiľiko dira, ta biľuŕez ona elduta, auzpeztuko zazkizu aŕenez esaka:

«Zurean bakaŕik dago Yainkoa;

ta beste yainkorik ez da».

  1. Bai! Yainko ostena zera Zu, * Ixrael’en Yainko Yareiľea!
  2. Idolen egiľeak âlkez ta lotsaz beteko dira guziak.
  3. Yaube’k bein betiko yarein du Ixrael: gerokoan ez zerate gerenez âlketuak izango.
  4. Onela mintzo bait-da Yaube, ortzien Egiľea, luŕa, eratu, apaindu ta sendo yaŕita utzi duna; ez noski utsik geldi dadin, bizidunei egoitza zekien baño.

Ni naiz Yaube, ta idekorik ez dut.

  1. Ez naiz ostuka txoko iľun batean mintzatu, «Nire biľa alpeŕik zabilzkete».

Yakob’en ondorengoei esan nienean. Ni naiz Yaube: zuzen dana aitoŕtzen eta egia irakasten dut.

  1. Bildu ta etoŕ zaitezte;

eldu guziok batera, atzeŕietatik itzuriok.


Alotzak dira berek kopostutako zur mokoŕ bat yasorik, ezin yarein ditun alako yainkoarengana aŕenez yotzen dutenak.

  1. Dei egiezute; auŕkeztu bitzate beren aburuak, * elkaŕekin yardun bezate.

Nor da asieratik ori iragaŕi ta ordutik esan dunik?

Ni Yaube Au baizik?

Ba-al dago Ni izan ezik, beste yainkorik?

Ni kenduta, ez dago Yainko zuzen ta yareiľerik.

  1. Begira Niregana, luŕeko eŕi guziok, eta yareingo zerate: Ni bait-naiz,’Yainkoa; ta besterik ez da.
  2. Naizana naizanaz-gero, zin egin dut;

itz egia irten zait aotik; atzerarik ez duke.

  1. Belaun guziak Nire auŕean makuŕtuko dira, mii guziek eta zin egingo dute. (Eŕ. 14, 14; Pi. 2, 10.)
  2. Nitzaz esango dute: «Yaube’rengan bakaŕik auŕkitzen dira zuzentasun ta indaŕa».

Arengana datozke auŕka dabiizkion guziak, * baña lotsaz beteko dira.

  1. Ixrael’en azi guzia, beŕiz, Yaube'k onetsia ta goratua izango da.

 

46

Bel’enak egin du!!

  1. Bel akiťu egin da, Nabo iroldu egin da, * abere ta astoentzako loŕ egiñak dira, zuen zamarientzat zama nekagaŕi.
  2. Akiťu dira, iroldu dira batera; ta beren zama yasan ezinda, oŕ doaz atxiľo egiñak.
  3. Entzun, Yakob’en etxea *

ta Ixrael’en etxeko ondakin guziak: yayo zeratenetik nik eramaten, amasabeletik aŕtuta eroaten zaituzt.

  1. Zaŕtu ta zure iľeak zurituak daitezkeño berberaxe izango natzaizue ta eroango zaituzt. Orañarte bezela, eroango, irozoko ta yareingo zaituzt.

Yaube txit aundi!!!

  1. Zuek, beŕiz, noren ideko, noren antzekotzat naukazute? * Norekin erkatu, norekin berdintzen nauzute zuek,
  2. zoŕotik uŕea atera ta ziľaŕa aztagaz neuŕturik, uŕegin bat akuratzen duzutenok, yainko bat egin dezaizuen, aren auŕean zuek auzpeztuta erortzeko?
  3. Ta oŕtarako sorbaldan daroate

ta aren tokian yaŕia izandakoan, an egongo da iñora yoateke, deika datozkiokenak entzun gabe ta gaitzalditik ezin atera ditularik.

Yaube’k itza bete!!

  1. Oroi onetzaz, biuŕiok, eta lotsaz beterik, * senera itzul zaiteztel
  2. Gogora itzazute antziñeko aspalditik yazoak. Ni naiz Yainkoa; ez da beste yainkorik;

ez Ni bezelakorik.

  1. Nik asieratik azkena iragaŕtzen dut, baita oso auŕetik ere gerokoa, etoŕi baño len. Nere asmoa burutuko da;

ta nai dudan guzia egingo dut.

  1. Aŕanoa soŕtaldetik daratoŕt *

ta nere aukerako gizona uŕuneko luŕetik.

Diodana dagit; darabakidana, burutzen dut.

  1. Entzun, biotz gogoŕekoak, zuzenbidetik uŕunduak.
  2. Nere zuzenaldia daratoŕket; ez dago uŕun. Niregandiko osasuna ere ez da berandutuko. Sion’en yariko dut nere osakuntza, ta Ixrael’en nere ospea.

 

47

Babilon’en poŕokaldia

  1. Yetxi, neska ori, eseri autsean, Babilon’go alaba! Eseri luŕean aulkirik gabe, Kaldai’ko alaba! gerokoan guri ta miliña ez deritzakezu-ta.
  2. Eotaŕia aŕtu ta eo ezazu; erantzi burutik estalkia, * yaso atoŕa ta garbaildu ankak, ibayak igarotzeko.
  3. Nabari izango da zure gerena, * agirian azalduko da zure âlkekizuna; apen aŕtuko dut zure lepotik, eta ezerk ere ez dit eragotziko.
  4. Ala dio gure Yareiľeak, Yaube Sabaot deritzan Ixrael’en Deunak.
  5. Eseri isiľik, Kaldai’ko alaba, ostendu zaitez iľunpean, gauŕdanik ez bait-zera iñoiz ere eŕien anderetzat ezaguna izango.
  6. Nere eŕiari buruz aseŕetuta nere yarauntsia ziranak zapuztu ta zure eskuetan yaŕi nitun;

ta zuk eŕukirik gabe uztaŕi astunegiz zaŕak ere erasan dituzu.


  1. «Beti izango naiz nagusi» zenion, oŕetzaz oldozteke ta zure azagaz oroitzeke. *
  2. Entzun, beraz, orain

ayolarik gabe legunduta bizirik,

«Bakaŕa ni naiz; ni kenduta ezer ere ez da;

ez naiz alargunduko, ezta semerik gabe geldituko» diozuna.

  1. Biok, senaŕik eta semerik gabe gelditzea (Emen. 57, 19) egun berean sostean elduko zazkizu;

bete-betean datozkizuke, zure aztikeri ta sorginkeri ugariak gora-bera.

  1. Zure gaiztakeriak irozota

«Iñork ez nakus» zenion.

«Ni ta ni, besterik ez» zenionean, zure senak eta yakintzak liľuratuta zeunden.

  1. Gaitza datoŕkizuke gañera; ta ez duzu yakingo noiz;

uŕi bizia darorkizuke gañera; ta ez duzu uxatu al izango;

ta ondamena sostean elduko zaizu; ta ez zera orduraño oaŕtuko.

  1. Yaŕai gaztetandik ari izan zeran aztikeri ta sorginkeri ugarietan, ondu ta azkaŕtu ote zaitezken.
  2. Galdua zera zure onularien askotzagatik: betoz, ba, ta yarein zaitzate ortzia neuŕtzen, izaŕak azteŕtzen, ta ilbeŕi bakoitzean gerokoa iragaŕtzen ari diranek.
  3. Oŕ dira, ordea, lastoa bezela, surtan eŕetzekoak; gaŕetatik ez dira bizirik itzuriko;

su ori ez bait-da, aren ondoan bero-eske esertzeko ixiotzen dan eguŕena bezelakoa.

  1. Ori izango dira zuretzat, gaztetanik onua kezkaz eskatzen zenien aztiak. Igesi yoango dira nor bere aldera; ta bat ere ez duzu yaregin zaitzan.

 

48

Yaube, nagusi bakaŕ

  1. Entzun au, Yakob’en etxea, Ixrael’en izenez ezaguna,

 ta Yuda’ren ituŕitik soŕtuak izanez

Yaube’ren izenez zin egin ta Ixrael’en Yauna ospatuaŕen, zintzoki ta beaŕ danez ospatzen ez duzutenok.

  1. Izan ere, izena iri deunetik aŕtuta dute

ta Yaube Sabaot deritzan Ixrael’go Yainkoarengan ayen ustea ezaŕita dago.

  1. Yazo dana auŕetik nik iragaŕia zan; danaren aldaŕia nere aotik soŕtu zan: sostean nik esana, gertatu da.
  1. Gogoŕa zerala, zure lepoa burnizko aga, ta zure kopeta burniorizkoa dala yakiñik, *
  2. etoŕiko zana antziñetik esan nizun, etoŕi baño len yakiñerazi nizun, esan ez zenezan: «Nere irudiñak, zurezko edo urtuzko nere idolak ori egin du».
  3. Zuk entzun zenun; begira orain; dana egin da. Ta zuek iragaŕi ote-zenuten?

Beste gertakizun batzu orain yakiñeraziko dizkizut, ostenak eta ez ezagunak zazkizun gertariak;

  1. oraingoak dira, gero, ez antziñekoak eta gauŕdaño ayetaz ezer ez duzu entzuten; . esan ez zenezan: «Nere irudiñak, zurezko edo urtutako nere idolak egin ditu».
  2. Ez duzu ayetaz ezer entzun, ez ezer yakin; ogentzaŕ zerala, ta yayotzetik dagokizun izena Biuŕia dala bait-dakit. *
  3. Nere izenarengatik oŕen luzaro aseŕe izan natzaizu, nere deduarengatik aoko bat ezaŕi dizut, zure ondamena eragozteko.
  4. Ara, urtu zaitut, eta ziľaŕik ez, naigabe-aŕagoan azteŕtu zaitut. *
  5. Nere edeŕarengatik, nere edeŕarengatik egin dut ori;  biraokatua ez izateko; ta iñori ez diot dagokidan aintza emango.

Kir Yaube’ren kutun

  1. Entzun Yakob ene moŕoya, entzun, Ixrael ene autua. Lena Ni naiz; azkena ere Ni. *
  2. Nere eskuak luŕa abatu du, nere eskuyak ortzia edatu. Nik deituta berealaxe auŕkezten dira.
  3. Bildu zaitezte guziak, eta entzuzute.

Ayetako nork iragaŕi ditu gertariok?

Yaube’k maite dunak, Aren gogoa * beteko du Babilon’i buruz, ta Kaldai’ren auŕka Aren besoa izango da.

  1. Nik, Nik itz egin dut: Nik deitu dut;

Nik eratoŕi dut, atondu diot bidea.

  1. Eldu niregana; entzun au:

ez naiz asieratik ostuka mintzo izan, yazoak yazo baño len, an Ni nengon, ta orain Yaube Yaunak bere atsez bidaltzen nau.

Yaube eŕien auŕelari

  1. Oŕa zer dion Yaube’k, zure Yareiľeak, Ixrael’ko Deunak: Ni naiz zure Yainko Yaube,

on zaizuna darakaskizuna *

ta egin beaŕ duzun bidean eramaten zaituna.

  1. Nere aginduetara ernai egotekotan, zure pakea ibai bat bezela izango da, ta zure zuzentasuna, itxasoa bezela;
  2. zure ondorengoa ondaŕak aña izango da, ta zure azia ondaŕetako pikoŕak aña;

aren izena ez da bein ere itzaliko, ez nere begietandik ezabatuko.

Babilon’dik irtenera

  1. Irten zaitezte Babilon’dik; iges egizute Kaldai’taŕen luŕetik: iragaŕi beŕi au; aldaŕikatu

ta luŕ ertzetaraño zabaldu ezazute, (Ye. 51, 6) «Yaube’k Yakob bere moŕoya askatu du» esaka.

  1. Basoan baŕna zeramatzinean, ez ziran egaŕi; aŕkaitzetik ura soŕtu zun ayentzat; * aŕkaitza zulatu, ta ura yauzi zan.
  2. . Gaiztoentzat, beŕiz, ez dago pakerik dio Yaube’k. *

 

49

Beŕiro abeslari

  1. Entzun, ugarteak; aditu, uŕungo eŕiak: * Yaube’k umontzitik deitua naiz;

amasabeletik nere izena Aren gogoan izan da. *

  1. Ezpata zoŕotzen eduz atondu dit aoa bere eskuaren itzalpean maldatu nau, * ta geziaren eduz zoŕoztuta bere gezi-ontzian yagona nauka.
  2. Ta esan dit: «Zu, Ixrael, nere moŕoya zera, ta zutzaz iľaŕainduko naiz».
  3. Nik, beŕiz, esan dut: «Alpeŕik nekatu naiz;

utsean ta ezertakorik gabe iralgi dut nere indaŕa;

zoŕ zaidana ala ere Yaube’ren eskuan dago, dagokidan ordaña nere Yainkoaren eskuan».

  1. Ta orain mintzo da Yaube, umontzirik moŕoitzat aŕtzen naula, Berari Yakob biuŕtzeko, Ixrael Berari biltzeko.

Dedu au Yaube’k damait, eta nere indaŕa Yainkoa da.

  1. Ta esan dit: «Gutxi zaizu (Emen. 42, 6; Egi. 13, 47) Yakob’en leñuak lengoratzeko

ta gelditzen diran Ixrae´en semeak eŕiratzeko

nere moŕoya izatea;

atzeŕien argitzat ere yaŕiko zaitut, luŕeko ertzetaraño nere osabidea daramazuntzat». *

Ixrael’en itzulera

  1. Oŕela mintzo zayo Yaube, Ixrael’en Yareiľe Deuna, eŕiarentzat nardagaŕi ta iguingaŕi dan yaun altsuen yopuari.

«Zu ikustean eŕegeak yaiki *

ta nagusiak auzpeztuko dira:

kirmena bait-da autu zaitun

Yaube, Ixrael’go Deunas.

  1. Au dio Yaube’k:

«Adei garayan entzunbera, yarei-egunean lagun natoŕkizu.

Yagon ta eŕiarekiko elkaŕpide yaŕi zaitut, luŕaldea yaso, yarauntsi naspilduak antoiatu,

  1. atxiľoei «Irten zaitezte», ta iľunbean dauntzanei

«Zatozte argitara» esateko.

bidêtan ere azkuŕia idoroko dute, ta edozein muño-egietan yatekoa.

  1. Ez dira gose, ez egaŕi izango;

beroak ez ditu yoko, ez sargoriak;

eŕuki zayenak bidea darakuskiokete, ta ur-ituŕietara daramazke-ta.

  1. Nere mendi guzietan bidea gertuko diet

eta zidoŕ guziak atonduko ditut ayentzat. *

  1. Ara! Uŕundik datoz,

ipaŕetik, saŕtaldetik, Sin'daren luŕaldetik. *

  1. Ekin lekayoz, ortzia! Ikotu, luŕa!

Santzoka poz zaitezte, mendiak!

Yaube’k bere eŕiari atsaldia eman diolako, ta atsekabe ziran beretaŕei eŕuki izan zayelako.

Pozezko erausiak

  1. «Yaube’k zapuztu nau! Sion’ek zerasan

Yainko ântzi da nitzaz!»

  1. Ama bere iñutauŕaz ântzi ote-daiteke?

bere eŕayetako umeari ez ote-zayo eŕuki izango?

Ua ântzi ba’ledi ere, Ni ez zutzaz bein ere. *

  1. Eskuan idatzita zauzkat,

eta zure aŕesiak beti ditut begietan.

  1. Ba-datoz zure semeak;

eta zure poŕokatzaľeak asagotzen zazkizu.

  1. Yaso begiak, eta begira inguruan;

guziak bildu dira ta zuregana datoz. *

«Ala Ni! —dio Yaube’k—

Berak yantzi edeŕtzat ditukezu, eskonbeŕiren soñekoz agertzeko.


  1. Orain etze soil ta abaŕikatua dan zure mugapean. biziko diran zuretaŕen askotzagatik ertsita zaudeke; iresten ziñutenak, beŕiz, uŕunduko dira.
  2. Ordun zure agoŕaldiko semêk

zure belaŕitan esango dute:

«Luŕaldea niretzat uŕia da; tokia iguzu, egon al nadin».

  1. Ta zuk zure biotzean esango duzu:

«Nork eman dizkit seme oriek?

Eŕbestean atxiľotuta bakun nengon agoŕ ta antzu.

Nork azi ditu oriek? Bakaŕa gelditu nintzan.

Nondik ditut oriek?

  1. Ara zer dion Yaube Yaunak:

«Atzeŕiengana yasoko dut nere eskua, ta nere ikuŕiña endaengana irakoriko; ta ayek zure umeak besoetan ta zure alabak lepoan dakazkizukete. *

  1. Eŕegeak azle ditukezu ta eŕegemeak iñude, ta luŕean auzpeztuta, zure oñetako autsa miazkatuko dute.

Ta dazagukezu Yaube Ni naizala, ta Niregan ustea eukirik, ez dala iñor âlketuko.

  1. Eŕexa al-da aŕapakiña altsuari kentzea? Indaŕtsuaren atxiľoari eŕexa al-zayo igesa?
  2. Oŕ ba, Yaube’k dio;

«Bai; aŕapakiña altsuari kenduko zayo; ta indaŕtsuaren atxiľoa itzuriko da.

Liskaŕean datoŕkizuna, liskaŕez ertsatuko dut; eta, zure auŕak Neronek yareingo ditut.

  1. Zure etsayei beren aragia yaneraziko diet, * eta ardoz bezela, beren odolez ordituko dira. Ta guziek dakuskete Yaube Ni naizala, zure Yareiľe ta gaizkatzaľea, Yakob’en indaŕa».

 

50

Osasun eskeintza

  1. Ara zer dion Yaube Yaunak: «Non da zuen amari, zapuztu nunean, eman nion agiria? *

Nere aŕtzedunetan zein da saldu zaituzkiodana?

Zuen txaŕkeriengatik salduak izan zerate, ta zuen ogenengatik zuen ama zapuztua izan zan.

  1. Zer dala-ta, etoŕi nintzanean, iñor ez zan auŕkeztu? ta dei egin nunean, iñork ez zidan erantzun?

Yarei-saria emateko aiñean labuŕtu ote-zait eskua? Yareiteko indaŕik ez ote-dut?

Ara, nere zemaz itxasoa legoŕ, ibayak etze-egiñak,


eta urik ezean aŕayak egaŕiz iťo ta ustelduak,

  1. ortzia estalki iľunez yantzia ta zurdaz bezela goibeldua.


Yasankizunak

  1. Yaube Yaunak mingaña ayotu dit

akiťua nire itzez pizkoŕtzen yakin dezadan;

ta ikasleak beaŕ dunez entzun dezayodan belaŕia eragiten dit goiz oro.

  1. Yaube’k belaŕia eragiten dit, eta nik ez diot gogoŕ egiten; ez naiz istiatzen.
  2. Zaurtzen niñutenei nere sorbalda utzi diet;

bai nere matsaľa ere, bizaŕa koroiltzen zidatenei; * eta ez dut auŕpegia itzuli, nausa ta ťu egiten ari zitzazkidanean.

  1. Yaube Yauna yagole izan dut, eta ez naiz âlketuta gelditu.

Ta âlketuta geldituko ez nintzala nekilako, nere auŕpegiak mugeŕ zirudin.

  1. Aldean dut on egiten nauna; (Eŕ. 8, 33) nor yaŕkiko zait? Eldu bedi.

Auzian nork buru emango dit? Auŕkeztu bedi.

  1. Ots! Yaube Yauna lagun datoŕkit;

nork gaiztetsiko nau?

Guziak soñekoa bezela, maŕoiztuko dira;

sitsak zirtzikatuko ditu.


Nori yaŕaituko

  1. Nor da zuetan Yaube’ren belduŕ ta Aren moŕoyaren esaneko?Argirik gabe iľunbean dabiľanak *

Yaube’ren izenean ustea yaŕi beza, ta bere Yainkoari itsatsi bekio.

  1. Zuek, beŕiz, sua pizturik, txinpartaz inguratuta zaudetenok, zabiltzate zerok piztutako * su ta txinparten erdian;

nere eskutik ori datoŕkizue; oñazez ilko zerate.

 

51

Agindu zâŕak

  1. Entzun zuzenkoyak, Yaube’ren yaŕaiľeak.

 Begira zein aitzetik ebakiak eta zein aŕobitik idokiak zeraten.

  1. Begira bakaŕa Nik bereizi, onetsi ta ugaldu nun * Abraham: zuen aita; eta Sara, erdi zaituzana.
  2. Sion’i ere atsaldia Yaube’k damayoke, luŕ-yoa beŕituz, etzeak atsegin-toki ta luŕ agoŕak kartxiri biuŕtuz.

Ango poz ta yaya, goraldi ta abestiak!

Oroen ebazle

  1. Adi egon, ene eŕia; entzun ene enda; legea eman, eta atzeŕien argitzat nere zuzenbidea yaŕi nai dudalako.
  2. Auŕki dago nere zuzenaldia, yareikuntza Niregandik lasteŕ dukezute, ta nere besoak atzeŕiak yauŕiko ditu. Nire zai daude ugartekoak, eta beren ustea nere besoan ipiñia dute.
  3. Yaso ortziruntz begiak; begira ere bai luŕeruntz; ortzia, kea bezela, suntsituko da, eta luŕa, soñekoa bezela maŕoiztuko, eta ango egoiliaŕak amaituko dira;

Niregandikako osasuna, beŕiz, betiko dagoke, ta nere zuzenbideak amairik ez duke. (Er. 37, 39.)

  1. Entzun, zuzenbidea dazaguzutenok, (Eŕ. 37, 31) nere legea biotzean saŕtuta daukazun eŕia. Ez izan giza-iraiñen belduŕ, ez uzkuŕtu ayen biraoak gorabera;
  2. soñekoa bezela, sitsak zirtzikatu, ta iľekia bezela, zeŕenak yango ditu-ta; nere zuzenbidea, beŕiz, betiko dagoke ta Niregandiko osasunak menderen-mendêtan.

Yaube’ren besoa

  1. Yaiki zaitez, yaiki; Yaube’ren besoa; indaŕez yantzi zaitez; antziñeko egunetan, beñolako gizaldietan bezela yaiki zaitezl Ez al-zera Zu Eŕaab sakaildu * ta erensugea kalitu zenuna?
  2. Itxasoa, lezetzaŕeko ura legoŕtu, ta yareiñak igaro zeitezan itxasoaren zingoa bide biuŕtu zenuna? *
  3. Etoŕi, bai datozke Yaube’k yareindakoak, lekayoz datozke Sion’a, betiko poza auŕpegitik dariela, min ta intziriñik gabe yai ta poz bizitzeko.


Pozkiľe bikaña

  1. Ni naiz, Ni, zuen pozgiľea. Nola, beraz, belaŕa bezela, zimelduko dan gizakume ilkoŕaren belduŕ zera;
  2. ta ortzia edatu ta luŕa sendo yaŕi dun ta zure Egiľea dan Yaube’tzat ântzita, zu galtzeko ertsaka dabilkizunaren amoŕuari buruz egun osoan beti laŕi zaude?

Non da orain ertsakariaren amoŕua?


Osasuna

  1. Atxiľoa laisteŕ yarei izango da; ez da leotzean ilko, ta ogia ez
  2. Ni naiz Yaube, zure Yainkoa,[zayo peituko.

itxasoan aseŕea ta uin-maŕumak pizten ditudana, ta Yaube Sabaot dut izena.

  1. Ortzia edatzeko ta luŕa sendo yaŕtzeko, (Emen. 49, 2) ta «Zu zera nere eŕia» Sion’i esateko, nere itzak aoan ipiñi dizkizut, eta nere eskuaren itzalez estali zaitut.


Esnatze goxoa

  1. Esna zaitez, esna; yaiki Yerusalem, Yaube’ren eskutik Aren aseŕe-ontzia, * sorayo-ontzia, edan ta ustu duzuna.
  2. Soŕtu ditun semetan ez da lagun datoŕkionik; azi ditun umêtan ez da eskutik daramanik.
  3. Gaitz bi yauzi zazkizu gañera; nor eŕuki izango zaizu?

ausiabaŕtza ta itxesa, gosete ta ezpata; nork urgaitziko zaitu?

  1. Zure semeak, basauntza xedeban bezela, bidaburu guzietan akituta dauntza Yaube’ren aseŕez. zure Yainkoaren zemaz kunkuin.
  2. Entzun, beraz, orain, gaxoa, ardorik gabe ordia.
  3. Ara, bere eŕiaren alde yardunez zure Yainko Yaube’k diona: Ots! eskutik kendu dizut sorayo-kopoŕa, nere aseŕe-ontziko liaŕa. Ez duzu andik gerokoan edango.
  4. Eskuan yaŕiko diet gaizki erabiľi zaitutenei, «Etzan adi, igaro gaitezan» zerasaizutenei; ta zu etzaten ziñan, zure gañean igaro zeitezan.

 

52

  1. Yaiki, yaiki, Sion! yantzi zure indaŕa, yantzi zure soñekorik edeŕenak, Yerusalem irl deuna!

gauŕgero ez bait-da zurera saŕtuko buztan-mokodunik, ezta loitua danik ere.

Erospena

  1. Astindu zure autsa; yaiki, Yerusalem atxiľoa! yaurti lokaŕiak zure lepotik Sion’en alaba atxiľoa!
  2. Onela mintzo bait-da Yaube: Uŕurik salduak izan ziñaten, ta uŕurik ere beŕerosiak izango zerate.
  3. Oŕela mintzo bait-da Yaube Yauna: (As. 46, 6) Beñola nere eŕia Aigito’ra yetxi zan, aŕotz an bizitzeko, ta Asur’ek

bidekabez atxiľotu zun.

  1. Ta orain —dio Yaube’k— zer dagiket emen, nere eŕia utsean eramana izan ezkero?

Yabetu zazkionak oyuka dabiltz —dio Yaube’k— ta nere izena egun oro taigabe biraokatzen dute.

  1. Baña nere eŕiak yakingo du nere izena, ta egun artan dazaguke, «Ona emen Ni» diona Ni naizala.

Yaiki pozez!!

  1. Zeñen edeŕak diran pakea mendian aldaŕikatzen ari dan geznariaren oñak! beŕi ona zabaltzen * ta osasuna iragaŕtzen dabiľarenak, eta Sion’i «Yainkoa eŕege duzu» dasayonarenak! *
  2. Ara oyuak! zure baŕandariak oyuka daude;

lekayoka guziak batera; Sion’a Yaube itzultzen begiz dakuste-ta.

  1. Ots egizute; ao batez eresi ezazute, Yerusalem’go iraulkiñok!

Yaube’k bere eŕia urgaitzi ta Yerusalem beŕerosten du-ta.

  1. Yaube’k eŕi guzien begietan agertzen du bere beso gurena;

ta luŕeko ertz guzietatik (Er. 98, 3) gure Yainkoarengandiko osasuna dakuste.

  1. Irten, irten, ilki zaitezte andik; * ez ikutu loi danik ezer!

irten andik; garbitu zaitezte, Yaube’ren atuxak dakaŕzkizutenok! *

  1. Ez irten, ordea, abazuzan, ez irten igeska bezela; * Yaube bait-doa zuen auŕean, ta Ixrael’en Yainkoa zuen atzean.

 

Opari antzo

  1. Ots! nere moŕoya garatuko da, aundi, ospetsu ta guziz gurena izango da.
  2. Asko dira, bai, aren auŕpegi ezaindua  ta giza-antzik gabea aŕituta ikusi dutenak,
  3. eŕi guziek, ostera, aŕituta aintzatsu dakuskete, ta eŕegek Aren auŕean aoa itxiko dute, iragaŕia izan ez zayena ikustean,

ta len aditu ez zutena uleŕtzean. (Er. 15, 21)

 

53

  1. Nork siñetsiko du entzun duguna? * nori ageri izan zayo Yaube’ren besoa?
  2. Altxuma bezela, luŕ agoŕeko aldakaitza bezela, tankerarik gabe, edeŕtasunik gabe Aren auŕean garatu da.

Ikusi dugu, ta eskeŕga zan: ez dugu ezagun.

  1. Nardagaŕi, ozta gizon, min ta oñazetan ikasia, auŕpegia arengandik biuŕtzeko alakoa; * ezetsia ta gure begietan ezer-ez egiña.
  2. Guri zegozkigun yasanbeaŕak aŕtu (Mt. 8, 17) ta guretzako miñak leporatu zitun.

Guk, beŕiz, Yainkoak yo ta apalegiña zalakoan, legenduntzat begiratzen genun.

  1. Gure ogenengatik zaurtua

ta gure txaŕkeriengatik biŕindua izan da; gure pakerako zigoŕak yo du Ua, eta Aren odolguriek sendatu gaitute.

  1. Ardiak bezela oŕtik ara ibiľi gera guziok nor bere bidean aldeŕai; *

ta gure txaŕkeriak Yaube’k leporatu dizkio.

  1. Eyo ta arbinduta zegola ere, ez du aoa iriki; bildotsa bezela daramate arategira, ta Ua, moztaľearen auŕean ardia bezela, aoa zabali gabe isiľik dago.
  2. Epai okeŕez erauzia izan da bizitik.

Gizaldi artako itsukeri izugaŕia!

Izan ere, bizidunen luŕetik erauzia izatea * nere eŕiaren ogenengatik etoŕi zitzayon.

  1. iľobia gaiztoen artean gertua zan Arentzat, bañan il zanean, aberatsekin yaŕi dute; bidegabekeririk iñori egin ez ziolako, ta gezuŕik aren aoan auŕkitu ez zalako.
  2. Yaube’k miñez ebaindu nai izan du, noski;

bañan Aren moŕoyak ogen-ordañez bizia eskeiñi ezkero bere ondorengoa ikusten bizi luzea duke, ta aren eskuz Yaube’ren burupidea burutuko da.

  1. Bere bizitzako nekengatik

pozez okiturik ikusiko du (bere burua).

Bere yakitez nere moŕoi zindoak gizakume asko zindotuko ditu, ta ayen gaiztakerien zama berak daroake.

  1. Argatik yarauntsitzat eŕi asko damazkioket, eta azkaŕekin aŕapakiñak banatuko ditu; eriotzarako bere burua utzirik, eta gaiztagiñekin leŕotua izanik,  ainitzen ogenak beregain aŕtu ditulako, ta ogenlarien alde otoi egin dulako.

 

54

Ugaritasun edeŕa

  1. Poztu zaitez, umerik izan ez duzun, agoŕa, r ikotu zaitez, erdimiñez izan ez zerana; (Lk. 23, 29)

zapuztuaren semeak senaŕdunarenak baño geyago * izango dira-ta —dio Yaube’k.

  1. Zabal ezazu zure etxolaren espaŕua, edatu itzazu zure kapaŕ-laŕuak mikuinkeririk gabe, luzatu aren unamak, tinkoagotu ziriak.
  2. Eskui-ezkeŕetara ugalduko bait-zera, eta zure ondorengoak, eŕien yabe eginda, orain ustuak diran iriak beteko ditu.

 

Yaube maitati

  1. Ez belduŕtu; ez bait-zera âlketuko; ez uzkuŕtu; lotsabiderik ez dukezu-ta; antziko bait-zera gaztaroko erabeaz, ta ez zera zure alarguntzaren gerenaz oroituko.
  2. Zure Egiľea senaŕa bait-duzu, * Yaube Sabaot deritzana, ta goela, Ixrael’go Deuna, * luŕ osoaren Yainkoa deritzana.
  3. Bertan bera utzitako emazte gaxotzat Yaube’k dei egiten bait-dizu, gaztaroko emazte zapuztutzat —dio zure Yainkoak—.
  4. Apuŕ bateko, lipaŕ bateko zapuztu ziñudan, bañan eŕuki aundiz Niretzat beŕiro aŕtzen zaitut.
  5. Sumiñalditxo batean nere auŕpegia zuregandik aldendu nun, bañan, betiko eŕukiz, zutzaz eŕuki izan naiz, * diño Yaube’k zure yaregiľe-goelak.
  6. Noe’ren aldiko ugoldean bezelako ugolderik luŕean beŕiro baŕeyatuko ez zala zin egin nun; ta oŕelaxe orain zin egin dizut (As. 9, 11) ez natzaizula aseŕetuko; ez zaitudala ataŕatuko.
  7. Mendiak zotukatu, muñoak zirkinduko dira; baña nere eŕukia ez da zuregandik aldenduko, nere pake-ituna ez da kordokatuko dio Yaube’k zutzaz eŕukituta.

 

Urxalaim beŕia

  1. Gaxoa! atsaldirik gabe ekaitz-erauntsian egona! Ara Nik zapirezko oru gañean * zure orma-aŕiak estibiz elkaŕtuta ipiñiko ditut;
  2. leyoak kodkodez, ateak istaŕiz, ta zure esi osoa aŕi opagaŕiz egingo dizkizut.
  3. Zure seme guziek Yaube dukete irakasle, * ta bete-betea izango da ayen pakea.
  4. Oñaŕitzat zuzentasuna dukezu. *

Oildu axanpa, belduŕtzekorik ez bait-da zuretzat izango; oildu izua, ez bait-zaizu uŕbilduko.

  1. Orain Nirekin ez diranak bilduko zazkizu; zure auŕka bildu leitezkenak, beŕiz, eroriko dira.
  2. Nik soŕtua da sutako ikatzak aizatzen

ta darabilken iskiľua andik ateratzen ari dan arotza; ta Nik soŕtua da ere aren poŕokatzaľea.

  1. Zure auŕka egindako edozein iskiľu, alpeŕa izango da, ta zure auŕka auzian yaiki leiteken edozein mingain isiľeraziko duzu. Au da Yaube’ren moŕoyen yarauntsia, au Niregandik duketen zuzenbidea dio Yaube’k—-.

 

55

Gosetea amaitu da!!

  1. Ots! egaŕi zeraten guziok, zatozte uretara, *

 txanponik ez duzutenok, zatozte, eros ta yan ezazute; zatozte, ta dirurik gabe, iñolako ordañik gabe ardo ta esnea eros itzazute.

  1. Zergatik eralgitzen dute dirua, ogiaŕen ez ba’da? ta nekea, asetzeaŕen ez ba'da?

Entzun niri, entzun, ta azkuŕi ona dukezute, ta guriki ase izango zaitezkete.

  1. Bego Niregana zuen belaŕia, ta zatozkidate; entzun, zuen gogoa bizi dadin.

Itun iraunkoŕa

  1. Ara, eŕiei buruz nere moŕoya aitoŕtzat yaŕi dut, eŕien yabe ta nagusitzat.
  2. Ara, zuk dei egingo diezu ezagun ez dituzun eŕiei, ta ezagun ez zaituten eŕiok zuregana leyatuko dira; goragaŕi egin zaitun zure Yainko Yaube’ren ta Ixrael’go Deunaren edeŕagatik.

Yaube’rengana goazan!!

  1. Yaube’ren biľa ibiľi zaitezte idoro arte, dei egiozute uŕbil daño.
  2. Gizatxaŕak, bere bidea utz beza;

eta gaiztagiñak bere asmoak;

Yaube’rengana itzul bedi eta Yaube eŕuki izango zayo.

  1. Nere oldozpenak zuenak ez bait-dira; ez nere bideak ere zuenen antzeko.
  2. Ortzia luŕa baño garayagoa dan giñoan nere bideak ere zuenak baño garayagoak dira, ta nere oldozpenak zuenak baño.
  3. Euri ta eluŕa odeyetatik yetxi bai:

ez dira bañan arâ biuŕtzen; luŕean iragazita, beŕiz, luŕa orditu, pizkoŕtu ta ernerazten dute, ereiľeari azia ta yaleari ogia eman dezayotentzat.

  1. Alaxe da nere itza; nere aotik irten ezkero ez da Niregana utsik biuŕtzen;

agintzen diodan edozer burutuz nere naya egiten du-ta.

  1. Pozik, beraz, irten zaitezte pakez eramanak izango zerate-ta; mendi ta muñoek santzoz zueri aguŕka eta landako zugazti guziek txaloka.
  2. Eloŕi orde izaya aziko da, asun orde, mirtoa, Yaube’ren osperako iñoiz amaituko ez dan oroigaŕitzat.

56

IRUGAŔEN PUXKA

Eraskiñak

  1. Ara zer dion Yaube’k;

«Ekin zuzenbidean, bidezkoa egiñez;

auŕki bait-dago Niregandikako osakuntza, ta laisteŕ ageriko da nere zuzentasuna.

  1. Zori ontsua ori legiken gizona, artara yaŕi lediken gizasemea, larunbata austeke yagonez ta bere eskuak gaitzera gabe zaituz!
  2. Ez beza Yaube’ri itsatsitako atzeŕitaŕak esan: «Yaube’k oilduko nau, noski, bere eŕiarengandik!» Ez beza irenak esan: «Ona emen ni zugatz igaŕ egiña!» *
  3. Au bait-dasaye Yaube’k irenei: «Nere larunbatak zaitzen, atsegin zaidana aukeratzen, ta nere itunari itsatsita dirauketenei
  4. toki bat nere etxean ta espaŕuan, baita izen bat ere emango diet seme-alabaetatik luketena baño gurenagoa, iñoiz itzaliko ez dan betiko izena.
  5. Yaube yauresteko, Aren izena maite izateko, ta Beraren moŕoitzat letozken atzeŕitaŕak oro, larunbatak austeke zaitu, ta nere ituna yagotekotan,
  6. nere mendi deunera eramango ta nere aŕenetxean pozez beteko ditut, * eta atsegingaŕi izango zazkit nere opamayan ayen sutopa ta eskeintzak;

nere etxea, eŕi guzientzako otoi-etxe deritzake-ta».

  1. Ixraeldar baŕeyatuak biltzen ditun Yaube Yaunak dio: Bildutakoekin besteak ere bilduko ditut.

Auŕelari gaiztoak

  1. Zatozte, basapisti guziok, zatozte irestera, oyaneko iize guziok.
  2. Ixrael’en baŕandariak oro itsu ta alotzak, zaunka ezin dagiten zakuŕ mintzulak dira; ameslari, totoskoi, lotiak.
  3. Zakuŕ lotsagabeok ezin ase dira, ta artzayek berek ez dute adimenik. Oŕ doaz guziak nor bere bidetik opa dutenaren biľa esanez:
  4. Zatozte, ardozun ba-noa, * edari biziak edango ditugu, ta gauŕ bezela, edo obeto, biaŕ ere poztuko gera.

 

57

  1. Zintzo bat il danean, iñor ez da ayola;

gizon on bat eriotzak darama, ta iñork ez du autematen zetoŕkion gaitzetik bere arbasoengana eramana izan dala

  1. pakean saŕ dadin;

Yaube’ren auŕean ibiľiak iľobian atsedeten dauntzalako.

  1. Eldu onara sorginkume, ezkon ustel, ematxaŕen semeak.
  2. Noren lepotik zabiltzate nausaka? Noren auŕka aoa zabaltzen ta mingaña askatzen duzute?

Ogenlari ta gezuŕ-azia ez al-zerate,

  1. sasiyainkokaraz izekirik, loitzen zeratenok, eta edozein bakadi edo zugatz oŕitsuren azpian eta edozein eŕekatan ta aŕkaitzen azpian zure umeak * oparitzat eskeintzen dizkiezutenok?

Yainkotzakoei buruz

  1. Eŕekako aŕibiľak dira zuen laña; ara! ara! zuen aŕtzekoa! eskeñi dizkiezuten ixurkin ta minhaengatik.

Oŕelakoei poztu al-izango naiz?

  1. Mendi tontoŕ garayetan zure oea yaŕi duzu, * ta ara igo oi zera zure oparietarako.
  2. Ate ta atalasen ostean zure gaza ipiñi zenun;

ta Niregandik alde zure etzangua zabaldurik, erantzita igo ta tokia uzten zenien zure eroslei; ta ayen oea edonon ikusirik, ara zlyoan zure iŕika.

  1. Eŕegeri auŕkezteko, olio ta luŕiñak ugaltzen dituzu; * geznariak uŕunera bidaltzen ta xeoleraño yeixten ba-dakizu. *
  2. Aterik-ate oŕela ibiliz nekatu zera;

ala ere ez diozu: «Etsi beaŕko», ta indaŕa eskuan nabaiturik, gaxorik ez zaudela uste duzu.

  1. Noren beiduŕ zera? nori buruz izututa, Ni ukatzeko, Nitzaz ez oroitzeko ta Nire ayola ez izateko?

Aspaldi isiľik nagolako, galdu al-zaizu belduŕa?

  1. Agirian yaŕiko dut, ordea, zure zuzentasuna, * ta egiñala egiten alpeŕik ariko zera.
  2. Zure deadaŕak entzunda, yagon bezaitzate zure elkaŕtuekl... Aizeak eramango ditu, ordea, guziak; putz batek sakabanatuko ditu. Bere ustea niregana dunak, beŕiz, luŕaldea yarauntsiko du * ta nere mendi gurena arena izango da.

Pozbideak

  1. Ta esango dute: «Gertu, gertu bidea, ta garbitu ezazute; kendu zoztoŕak oro nere eŕiaren bidetik». (Emen. 62, 10)
  2. Ala mintzo bait-da Goigoikoa,

betiko egoitzan dagon ta Deuna deritzana: Goyan dut nere egoitza; toki gurenean, biotz samiñeko ta gogo apalekoekin bizi naiz, apalen gogoa pizkoŕtzeko ta samintsuenen biotza adoretzeko.

  1. Ez bait-naiz beti liskaŕtuko ezta aseŕe beti izango;

Neuk soŕtutako bizidunen arnasa Nire auŕean itzaliko litzayeke-ta.

  1. Nere eŕiaren mikuinkeri zitalagatik aseŕetuta, ostendurik nengola, sumiñez yo dut;

bañan bera isituki yoan da biotzak zeraman bidetara.

  1. Aren bideak ikusita, sendatuko dut, eta atzerat ekaŕirik, ari ta aren seme atsekabetuei atseden ta poza biuŕtuko diet,
  2. ezpañetan goraldirako ipintzen diedala; «Pakea, pakea uŕunekoei ta urbiľekoei! * Nik sendatuko ditut» —dio Yaube’k—.
  3. Gaiztagiñak, beŕiz, loi ta basa bere uiñetan irabiotuz ezin yabaldu dan itxaso zakaŕa bezelakoak dira.
  4. Gaiztoentzat —dio nere Yainkoak— pakerik ez.»

 

58

Barau ziñari buruz

  1. Eztaŕi betez ots egizu! ez aspeŕtu!

 Izan bedi zure mintzoa turutotsa bezain zoli!


Iragaŕi nere eŕiari berayen gaiztakeria, Yakob’en etxeari berayen ogenak.

  1. Egun oro nere biľa dabiltz, nere bidea ezagun nairik; beren Yainkoaren legetik sayesteke zintzo bizi leiteken eŕi bati dagokionez, epai zuzenak eskatzen dizkidate, ta Yainkoarengana uŕbildu nai dute.
  2. «Zergatik baru guk eginda, Zuk ez duzu ikusi? Zergatik laztuta biziko gera, gutzaz ayola ez ba’zera?» Baru-egunetan, ala ere, gogoak eman aña dagizute, ta zuen zoŕdunak zoŕozki ertsatzen dituzute.
  3. Liskaŕ ta etiketan yarduteko, baru egiten duzute, ukabilka eŕuki gabe ibiltzeko.

Zure mintzoa entzuna dadin, ez beitez gauŕkoak bezelakoak zuen baruak.

  1. Eguna gaizki ematea,

ii bat bezela, burua makuŕtzea, zurdaz auts gañean etzatea;

ori ote-da nere gogarako barua?

ori Yaube’rentzat baru

ta egun atsegingaŕi ote-deritzazue? (Z. 7, 5)

  1. Ona zer dan nere gogarako barua: * ogen-lokaŕiak autsi, uztaŕiko korapiľoak askatu, zapalduak yarei igoŕi, ta uztaŕi guziak puskatzea,
  2. gose danari zure ogitik eman, (Eze. 18, 7-16; Mt. 25, 35) aterpe gabe dabiltzanak etxera aŕtu, zaŕpail ikusitakoak yantzi ta odolkidearengandik kuku ez egitea.
  3. Oŕezkero, bai, zure argia, goiztirikoa bezela, azaldu ta zure sendakuntza laisteŕ erneko da; zure zuzentasuna zure auŕean dabilke ta Yaube’ren aintza atzetik yaŕaiko zaizu. *
  4. Ordun zuk ots-egitean, Yaube’k darantzuke; zuk deituta bereala, «Ona emen Ni» dasaizuke.
  5. Uztaŕia, esku-zemak, eta irain-itzak zure erditik asagotzen ba’dituzu, zure ogitik goseari yatekoa eman ta atsekabeari biotza pozten ba’diozu, argia zuretzat iľunpetik ilkiko da, ta iľunaldia eguerdi biuŕtuko zaizu;
  6. Yaube bidean artezkari

ta alderdi agoŕetan iñulari dukezu.


Berak zure ezuŕak azkaŕtuko ditu, ta kartxiri bat bezelako izango zera, aituko ez dan ur biziaren ituŕi bat bezelako.

  1. Len iraulia zure semek beŕeraikiko dute, antziñeko oñaŕiak atonduko dituzu (Emen. 61, 4) ta akal-beŕitzaľe, etxe-beŕitzaľe deritzakezu.

Atseden egunaz

  1. Larunbata zuretzat atseden-egun, Yaube’rentzat bereizitako egun aguŕgari ba’da,ta zure bide oituak utzita, zure iŕitsen naitara ibiltzeke ta okeŕ erausteke beaŕ dan begirunez ospatzen ba’duzu,
  2. atsegingaŕi izango zaizu Yaube, luŕ gañetik goyeneraño goratuko zaitut, ta zure arbaso Yakob’en yarauntsia biuŕtuko dizut —Yaube’ren aoak ori dio—.

 

59

Ogena oztoporik beñena

  1. Yaube’ren eskua ez da yareiteko labuŕtu,

 ezta belaŕia ere entzuteko goŕtu. (Ze. 11, 23; Emen. 50, 2)

  1. Yainkoarengandik bakanduta zaituzan esia zuen txaŕkeriak dira; ta zuen ogenak Aren auŕpegia zuengandik aldendu dutenak.
  2. Odolez zikiñak zuen eskuak bait-daude, * ta txaŕkeriz beteak zure beatzak; gezuŕa ezpañetatik darizue, ta mingañetik zitalkeria.
  3. Ez da zuetan zuzentasunaren alde ots dagiñik, ezta egiaren arauz epaya damanik.

Ustea ezerezkerian daukate guziek * ta utsalkeriak baizik ez dute ezer esaten; nekea ernaldian, ogena erditzean.

  1. Suge-aŕaultzak bizirazten * ta amareunak eotzen diardute; aŕaultzok yango litukena ilko da, ta aŕaultzok autsirik, sugeak ilkitzen dira,
  2. ta amareunok yazkirako ezer ez dira, iñor ezin estali dute-ta.

Lan alpeŕa eskuetan darabiltena!

  1. Ayen oñak gaiztakerira antxintxika (Itz. 1, 18) ta ogengabeko odola ixurtzera arin doaz.

Asmo txaŕak ayen asmoak: itxesa ta iraulkiñak, ayen aztaŕnak.

  1. Pake-egunik ez dazagute, ezta bide zuzenik ere; ayen zidoŕak okeŕak dira, ta ayetan dabiltzanentzat ez da pakerik.

Garbaia

  1. Argatik sena aldendu zaigu, ta zuzentasuna ez datoŕkigu. Argiren zai gaude, ta ara, iľuna; goiz-argiren zai, ta iľunbean murgilduta.
  2. Itsuak bezela, ormari aztamuka gabiltz, begigabekoak bezela ikutuka, gauerdian bezela, eguerdian tupustaka, ta iľak bezela iľunbean gauntza.
  3. Artzak bezela, oŕoaka gaude ta usoak bezela, uŕumaka. Zuzentasuna itxoiten gaude, ta ez datoŕ; yareikuntzaren erpai, ta uŕun dago.
  4. Ugari bait-dira zure begietan gure okeŕkeriak, eta gure auŕka geron ogenak ditugu aitoŕlari; gure begietan ekaŕi ta ezagun ditugu-ta.
  5. Ogen ta gezuŕak izan ditugu Yaube’rentzat, gure Yainkoarengandik sayestu gera, etoi ta biuŕi izan gatzazkio, ta iruzuŕak biotzean asmatu ta erabiľi ditugu.
  6. Senak, beraz, atzera egin du guregandik eta zuzentasuna uŕun gelditu zaigu;             

zeyetan egia aburikatzen bait-da ta zuzentasuna ezin saŕtu da.

Yaube’ren miña

  1. Egia ântzita datza; * ta gaitzetik asagotzen dana, laŕututa. Alako zuzentasunik-eza             

Yaube’k ikusi ta gaizki eraman du.

  1. Zuzenik bat ere ez dala ikustean aŕitu da iñor artetzen ez dalako. Ordun bere besoa lagun etoŕi zayo ta bere zuzentasunak irozotzen du.
  2. Bulaŕekotzat zuzentasuna, * buru-oskoltzat osasuna, soñekotzat apena ta longaintzat azkua aŕtu du,
  3. apenerako ordaña bere arerioei biuŕtzeko, bere aseŕea bere etsayei agertzeko ta dagokien saria ugartei emateko.
  1. Oŕela Yaube’ren izena saŕtalderaño

ta Aren ospea soŕtalderaño itzalgaŕi izango da; ugolderen oldaŕez etsaya etoŕtzean, Yaube’ren atsak aren auŕka ikuŕiña yasoko du-ta.

  1. Sion’enzat, beŕiz, ta ogenbidetik (Eŕ. 11, 26) biuŕtutako Yakob’en semêntzat

Yareiľe-zuŕian datoŕ dio Yaube’k,

  1. Oŕa dio Yaube’k— ayekiko nere ituna: Zuregan dagon nere atsa ta aoan ipiñi dizudan nere itza ez dira zure aoan peituko, ezta zure semên-semênean ere, gauŕdanik betiko dio Yaube’k.

 

60

Ista txundigaŕia

  1. Yaiki argi egiñez; zure argia eldu ta Yaube’ren aintza zure gañean agiri bait-da.
  2. Izan ere, luŕa iľunpean datza, ta eŕiak lañopean; * zure gañean, beŕiz, yaiki da Yaube, ta Aren aintza zurean ageri da.
  3. Eŕiek datoz argi ontara, eŕegêk zure goiz-ista ontara.
  4. Yaso begiak; egizu baranoan so. (Emen. 49, 18) guziak biltzen ta zuregana datoz etoŕi, zure semeak uŕundik datozkizu zure alabak gañean eroaten.
  5. Ordun itxasoko altxoŕak, eta atzeŕiko aberastasuna zuregana etoŕtzen ikustean, ista darizula, zure biotza pozaŕen pilpil yaŕiko zaizu.
  6. Gameluek tirluka zurean dana beteko dute, ta Madian ta Epa’ko zamari-konkoŕak datozkizuke guziak uŕe ta luŕingayak ekaŕtzen ta Yaube’ren goraldia aldaŕikatzen.
  7. Kedar’ko artalde guziak bilduko dira zurean, * Nabayot’eko ariak aukeran ditukezu * nere opamaira opari atsegintzat ekaŕtzeko, ta Nik ospagaŕi egingo dut nere aunditasunaren etxea.
  8. Nor dira, odeyak eta usoak usategiratzean bezela, egaka datozan oriek?
  9. Nire erpai bait-daude ugarteak, Tarsi’ko ontzietan beñola bezela zure semeak eta ayekin ziľaŕ ta uŕea uŕundik ekaŕtzeko, zure Yainko Yaube’ren izena ta goresten zaitun Ixrael’en Deuna ospatu dezazun.

Esku-erakutsiak

  1. Atzeŕitaŕek zure aŕesiak beŕeraikiko ditute, eta ayen eŕegeak moŕoi ditukezu;

aseŕaldian yo ba’zaitut, orain adeitsuki eŕuki natzaizu-

  1. Zure ateak beti zabalik daudeke, (Ag. 21, 25) [lako. ta ez dira egunez, ezta gauez ere, itxiko, atzeŕiko ogasunak zuregana ekaŕiak

eta eŕegeak zuregana eramanak daitezan.

  1. Menderatuko ez zazkizun enda ta yaureŕiak galduko dira ta poŕokatuak izango guziak.
  2. Liban’en ospegaŕi diran izai, miteŕ ta zumaŕak zurera datozke batera, nere yauretxeko tokia edeŕtzeko;

nere oin-tokia aundietsi nai dudalako.

  1. Zapaldu ziñuztenen semeak zuregana datozke apalik, eta nardatzen ziñuztenak oro zure oñazpian makuŕtuko dira; ta Yaube’ren iria, Ixrael'en Deunaren Sion deritzakezu.
  2. Bertan bera utzita, nardaz ta iguinduta zauntzana betiko zoragaŕi ta mendetako atsegingaŕi egingo zaitut.
  3. Eŕien esnea edoski ta eŕegên guriña uŕupatuko duzu, ta Yaube, zure gaizkatzaľea, Yakob’en azkaŕa, ta zure yareiľea Ni naizala dazagukezu.
  4. Tupiki orde, uŕea dakaŕkizuket; burni orde, ziľaŕa; zur orde, tupikia, ta aŕi orde, burnia.

Ta pakea yaŕiko dizut yauŕle, zuzentasuna agintari.

  1. Aŕezkero zurean ebaskeririk ez da entzungo, ezta itxesarik ta ausiabaŕtzarik zure mugapean.

Argi iľezkoŕa

  1. Egun-argirako ez duzu eguzkiaren beaŕik izango ezta iľaŕgiarenik ere gauerako. (Ag. 21, 23; 22, 5) Yaube izango zaizu betiko argia, zure Yainkoa izango da zure aintzagaŕia.
  2. Zure eguzkia ez da bein ere etzango, zure iľargia ez da bein ere bazteŕtuko: Yaube izango bait-zaizu betiko argia, ta zure negaŕ-egunak amaituko dira. *
  3. Zure eŕian zintzoak izango dira guziak, eta luŕaldea berentzat betiko eukiko dute; berak bait-dira Nik landatutako altxuma, ta nere aintzarako Neronen esku-lana.
  4. Apuŕtxo bat zana, miľaka geituko da, ta kaxkaŕa zana, eŕi azkaŕ bat izango da. Garaya eldutakoan, Nik, Yaube Onek, laisteŕ ori egingo dut.

 

61

Beŕi-on aldaŕitzaľe

  1. Yaube’ren atsa da niregan * beŕi on bat apalei yakiñerazi, biotz minduak zuzpeŕtu askatasuna biľuŕtuei

ta yareikuntza atxiľoei iragaŕi,

  1. Yaube’ren adei-urtea

ta gure Yainkoaren apen-eguna aldaŕikatu, ta negaŕez dauden guziei poza ekaŕtzeko; (Mt. 5, 5)

  1. Sion’go axanpatuei auts orde buruntza bat, negaŕ-orde poz-olioa, ta etsipen orde goraldia emateko;

bere aintzarako Yaube’k landutako Zuzen-sabiak deritzakete-ta.

  1. Auek aspaldiko etzêtan etxeak egin, antziñeko iraulkiñak beŕeraiki, (Emen. 58, 12) ta gizaldi askotan zakaŕ-meta izandako iriak beŕituko dituke.
  2. Ta etoŕiko dira aŕotzak, zuen artaldeak laŕatzeko, ta atzeŕitaŕak izango dira zuen lagun ta mâstizayak.
  3. Zuek, beŕiz, Yaube’ren apaizak eta gure Yainkoaren moŕoyak deritzakezute, atzeŕien ogasuna yango duzute, ayen aintzaz iľaŕaindu zaitezkete.
  4. Yasan duzuten âlke bikoitzaren ordez * zuen luŕean bikoiztuko zaizue yarauntsia, ta zuen poza betikoa izango da.
  5. Zuzentasuna maite ta eŕopatik kendua goŕoto dudan Yaube Onek ayen egiteak sarituko bait-dizkiet zintzoki, ta betiko itun bat egingo dut ayekin. *
  6. Ta ezaguna izango da ayen azia atzeŕietan ta berayen altxumak eŕien erdian.

Ta ikusiko ditun guziek dazagukete Yaube’ren azi oneskaŕia dirala.

  1. Poz aundia, noski, Yaube’rekin dukedana ta nere Yainkoaren biotza beteko didana! Senaŕ beŕia buruntzaz apaintzen ta emazte beŕia pitxiz edeŕtzen diran bezela, osasuna soñekotzat yantzi bait-dit ta zuzentasunez longaintzat estali bait-nau.
  2. Luŕak bere landareak ematen ta aloŕak azia ernerazten dun bezela, Yaube Yaunak ere zuzentasun ta gorespena ernerazten ditu eŕi guzien auŕean.

 

62

Sion bikain-beŕi

  1. Sion dala-ta ez naiz isiľiko ta Yerusalem dala-ta ez naiz geldituko aren zuzentasuna, ista bezela azaldu

ta aren osasuna, zuzi bat bezela, ixioa dadin arte.

  1. Eŕiek ikusiko dute zure zuzentasuna,

ta eŕege guziek zure aintza; ta ezaŕia izango zaizue Yaube’ren aotikako izen beŕi bat.

  1. Ta Yaube’ren eskuan dedu-buruntza izango zera, zure Yainkoaren eskuan eŕege-buruko aiľara.
  2. Gerokoan «Utzia» ez deritzakezu, *

ta zure luŕa berebat «Ausiabaŕtza» ez deritzake. * Zure izena «Kutuna» izango da, ta zure luŕarena «Emazte»;

Yaube’ren kutuna izango bait-zera ta zure luŕa Aren emaztea.

  1. Neska batekin ezkontzen dan mutiľa bezela, zure semeak zurekin bait-ditukezu, ta senaŕbeŕiaren atsegiña emaztea dan bezela, zu ere Yaube’ren atsegiña izango zera.
  2. Zure aŕesi gañean, Yerusalem, zaitzaľeak yaŕi ditut: egunez ta gauez ez dira iñoiz isiľiko.

Ez zaitezte isiľi, Yaube’ren oroitza piztu beaŕ duzutenok!

  1. Ekin isiltzeke, Yerusalem beŕeraiki ta luŕean goragaŕi yaŕi duken arte.
  2. Yaube’k bere eskuya ta beso indaŕtsua aipatuz zin au egin du: «Ez ditut bein ere zure etsayak zure garia yaten utziko, ta aŕotzek ez dute edango zure lanez egindako ardoa.
  3. Garia, Yaube goratuz gari-biltzaľêk yango dute, ardoa berebat, soŕtu dutenek edango dute, Aren yauretxeko aldabean.
  4. Irten, ba, irten zaitezte atetatik, gertu bidea eŕiarentzat, zelaitu aren zidoŕak, kendu ayetatik aŕiak eta yaso ikuŕiña eŕientzat.
  5. Ara Yaube’ren aginduz luŕ-ertzetaraño egin beaŕ dan aldaŕia

ta Sion’go alabari esan beaŕ zayona: (Z. 9, 9) «Ona emen zure Gaizkatzaľea;

ona Arekin bere saria *

ta Aren auŕean bere ordaña.»

  1. Zure eŕia «Eŕi Deuna Yaube’k askatua» deritzake, ta zu, «Iri opagaŕi ta ez utzia» deritzakezu.

63

Yaube apentzaľe

  1. Nor da Bosra’n goŕitutako soñekoz * oŕen edeŕki yantzita,  al izate aundiz, Edom’etik azkaŕ datoŕen ori?

Ni, zuzentasunaren aldaŕikaria,

yagoteko altsua.

  1. Zergatik goŕi duzu yantzia, (Ag. 19, 13) ta soñekoa tolareko istikariena bezeiakoa?
  2. Tolarean zapaka ari izan naiz, bakaŕik gero; ta eŕietakorik iñor ere ez da izan nerekin. Aseŕez istikatzen, ta sumiñez oinkatzen ari izan naiz, odolez soñekoa zirpizindu zait eta yazki guziak zikindu zazkit. *
  3. Biotzean erabakita bait-neukan apen-eguna;

eta ona eldu, nere yareikuntzaren urtea. (Is. 34, 8)

  1. Baranoan begira dut; baña laguntzaľerik ez: ta aŕitu naiz urgazlerik-ezaz.

Nere besoak gaizkatu nau; nere sumiñak irozo.

  1. Aseŕetuta oinkatu ditut eŕiak, nere sumiñez orditu ditut, eta ayen al izatea luŕera bota dut.

Oroitzak

  1. Yaube’ren eŕukiaz oroituko naiz, ta goretsiko dut eman dieta eŕuki ta esku zabalez Ixrael’en etxeari [gun guziagatik, erakutsi dion adei aundiarengatik.
  2. Esan bait-du: «Auek dira egitan nere eŕia, sayestuko ez zazkidan semeak!» ta izan da ayen gaizkatzaľea.
  3. Ayen axanpa guziak Arenak ere ziran;

ta Aren auŕean oi dan aingeruak gaizkatu ditu. Yaube’k Berak ayekiko maitasaŕez ta adeiberaz yarein, eraiki, ta eraman ditu antziñeko egun guzietan.

  1. Baña beren biuŕkeriz

Aren ats deuna tiŕiatu zutela-ta, etsai biuŕtu zitzayen, ta ayen auŕka buŕukatu zan.

  1. Ordun Aren eŕia Moxe’ren antziñeko egunetaz eroitu zan: Non da itxasotik bere artaldeko artzaya atera zuna? Non da bere ats deuna ayen erdian yaŕi zuna?
  2. Nor da Moxe’ren eskui aldean bere beso ospetsua erabiliz, betiko izena irabazteko, ayen auŕean itxasoa erdibitu zuna? *
  3. Nor da leze artan baŕna, zaldi bat zelayan * edo artalde bat aranean bezela, zoztoŕik gabe igaro erazi zituna?

Atsedenera zeramatzin Yaube'ren atsa. Oŕela Zuk, izen ospetsua Zeroŕentzat irabazteaŕen, zure eŕia eraman zenun.

 

Aŕen-otoitza

  1. So egizu zeru oŕtatik, eta begira zure egoitza deun ta ainNon dira zure azkua, zure indaŕa [tzatsu oŕtatik. zure biotz erdirakoŕa ta zure adeibera?

Erkindu ote-dira niretzat?

  1. Zu bait-zera gure aita;

Abraham’ek ez daki nor geran, Yakob’ek ez gaitu ezaguten.

Zu, Yaube ori, gure aita zera, gure Askatzaľea; ori da betiko aspalditik zure izena.

  1. Zergatik, Yaube, utzi gaituzu zure bidetatik sayesten? Zergatik utzi dituzu gure biotzak zure belduŕari buruz gogoŕtzen?

Itzul zaitez guregana zure nioŕoyen edeŕagatik! zure yarauntsiko leñuen edeŕagatik!

  1. Laisteŕ gure etsayek, zure eŕi deunaz yabetuta, zure yauretxea oinkatu zuten.
  2. Aspaldi ezkero gaude, gure Yauna ez ba’ziña, ta zure izenerako bereiziak ez ba’giña bezela.

 

64

  1. (Ai ziña!), ortzia uŕatuz, yetxiko! * mendiak zure auŕean urtuko lirake,
  2. surtan eguŕa iľauntzen ta ura irakiten dan bezela, zure izena zure etsayei ageri ta zure auŕean belduŕa eŕiei saŕ dakien!
  3. Beñola, iñork usteke, yetxi ziñan alatz izugaŕiak egiñez;

ta mendiak zure auŕean urtu ziran.

  1. Iñoiz ere ez da entzun, ez belaŕiz aditu, ez begiz ikusi arengan ustea zeukanaren alde, (7 Ko. 2, 9) beste yainkoren bat Zu bezela ari zanik.
  2. Zure bidêtan pozik ta zintzo dabiľan ta gogoan zauzkanarengana auŕeratzen zera. Ogen egiten genunean, bai, aseŕetzen zintzazkigun; bañan oŕela aspaldi genbiltzala ere, gaizkatzen giñuzun.
  3. Guziok gizon loituaren idekoak giñan, ta gure egite onenak zataŕ zikin bat bezela. Orbeia bezela eroriak giñan guziok ta gure ogenek, aizeak bezela, eramaten giñuzten.
  4. Iñork ez zun zure izenera yotzen, iñor ez zan Zuri itsasteko esnatzen; zure auŕpegia guregandik aldendua bait-zenun ta gure txaŕkerien eskuan utziak giñuzun.
  5. Ala ere, Zu, Yaube Ori, gure aita zera;

buztiña gu, Zu eltzegiña, zure esku-lana guziok!

  1. Ez zaitez geyegi aseŕetu, Yaube, (Er. 79, 8) ez oroitu iñoiz ere gure gaiztakeriaz;

begira, aŕen! zure eŕia gera guziok.

  1. Zure iri deunak etze egiñak dira, Sion etze egiña da; Yerusalem poŕokatua da.
  2. Gure arbasoek gorespenez bete zuten etxea

suak eŕe du, ta maitagaŕi zitzaigun guzia luŕean datza.

  1. Gaitz guzion auŕean sorayo ote-zaudeke, Yaube? isiľiko ote-zera? iťo-beaŕez izango ote-gaituzu?

65

Gaiztoen azkena

  1. Nitzaz galde egiten ez zutenak nire biľa eldu dira; nere biľa ibiltzen ez ziranek idoro naute. *

«Ona emen Ni! ona emen Ni!» bait-niotsan nere izena ez zeukan eŕi bati.

  1. Egun osoan nere eskuak izan ditut eŕi isitu batengana edatuak, beren asmakerien eragitez bide gaiztoan zebiltzanengana.
  2. Auŕpegiz-auŕpegi naŕitatzen naute beti, opariak oyanetan eskeñiz, luŕingayak buztiñezko mayan eŕez,
  3. iľobietan kokatuz, altxabetan gaua emanez, txaŕikia ta yaki loituak beren azpiľetan yanez
  4. ta «Eurt egizu! ez uŕbildu niregana! zuri buruz deuna naiz-ta» esanez.

Oriek nere suduŕean ke ta su beti ixioa dira. *

  1. Ara nere auŕean idatzita dago: Ez naiz isiľiko zuen ogen-ordaña ta zuen arbasoena batera altzoan zuei biuŕtu arte —dio Yaube’k
  2. mendigañetan luŕingayak eŕetzen, ta muñoetan iraiñez Ni betetzen ari ziralako: ta auŕenik ayen ogenei dagokien ordaña beren altzoan biuŕtuko diet.

Bitako amaia

  1. Ara Yaube’k diona: «mâts-mulko mardul bat igarota, ez lardaskatu; onespen bat an bait-dago» esaten dan bezela, egingo dut Nik nere moŕoyen edeŕagatik: ez dut dana poŕokatuko.
  2. Azia Yakob’erenengandik erneraziko dut, eta nere mendien yabea Yuda’rengandik.

Nere autuek luraldea berentzat eukiko dute, nere moŕoyak bertan biziko dira.

  1. Nire biľa ibiľi dan eŕiarentzat

Saron izango da ardilaŕe, ta Akor-aran beitegi.

  1. Zuek, beŕiz, Yaube utzi duzutenok, maya Gad’entzat ta antuxiña Meni’rentzat * betetzen duzutenok,
  2. ezpataz eroribeaŕak zauzkat eta sakailduta ilko zerate guziak, Nik deituta, erantzun ez duzutelako, (Itz. 1, 24) ta Nik itz eginda, entzun ez didazutelako;

aitzitik ere nere begietan okeŕ dana zengiten ta nai ez dudana maite zenuten.

  1. Argatik Yaube Yaunak dio:

Ots! nere moŕoyek yango dute;

zuek, beŕiz, gose izango zerate;

nere moŕoyek edango dute, ta zuek egaŕi izango zerate; nere moŕoyak pozik biziko dira, zuek, beŕiz, lotsatuta;

nere moŕoyek biotzeko pozez abestuko dute, ta zuek biotzeko atsekabez gaŕaxika ta gogo-miñez oŕoaka zaudekete.

  1. Nere autuek! zuen izena biraotzat aipatuko dute, Ta Yaube Yaunak zuei eriotza emango dizue eta bere moŕoyei beste izen bat ezaŕiko die.
  2. Onespena luŕean iritsi nai dukenak

Yainko kirmenarengandik iritsiko du; ala biz;

ta luŕean zin egin nai dukenak

Yainko kirmena aitoŕtuz egingo du.

Lengo laŕialdiak antziak bait-dira ta gogora ez zazkit beñere etoŕiko.

  1. Ortzi-luŕ beŕiak egingo bait-ditut, (Is. 66, 22; Ag. 21, 1) ta lengoen oroitzerik ez da geldituko, ta ez dira beŕiz gogora itzuliko.
  2. Poz zaitezte, beraz, ta betiko ikotu, egingo dudanaz;

Yerusalem atsegiñerako ta ango eŕiaren pozerako soŕtuko bait-dut.

  1. Atsegingaŕi izango zait Yerusalem,

ta pozkaŕi nere eŕia; ta ez da artan negaŕik, ez min-gaŕaxirik entzungo bein ere.

  1. Artan ez da ikusiko egun gutxiko auŕik iltzen, ez bere urteak betetzeke gizon zâŕik amaitzen. Eun urtedun iltzea, gaztetan iltzea izango da, ta eun urtera ez iristea, ogen-ordaña aŕtzea.
  2. Etxeak egingo ditute, ta ayetan biziko dira;

mâstiak landatuko ditute, ta ayen arnariak yango.

  1. Nork beretzat egindako etxean beste iñor ez da biziko, nork beretzat landatutakoa beste iñork ez du yango; zugaztien egunak aiña, nere eŕikosemênak izango bait-dira, ta ayen esku-lanek luzaro iraungo dute.
  2. Ez dute alpeŕik lan egingo; ezta izurako umerik soŕtuko; Yaube’ren azi onetsia bait-dira berak eta ayekin ayen altxumak ere bai.
  3. Ayek ots egin baño len darantzuyeket, (Er. 32, 5) eta oraindik mintzo diralarik, entzunak izango dira.
  4. Otso ta bildotsak elkaŕekin laŕetuko dira, *

leoyak idiak bezela, lastoa yango du, (Emen. 11, 6) sugeak, ostera, ogitzat autsa duke, *

Ez da nere mendi deun osoan kalte ta gaitz legikenik.

 

66

Yauresketa ziña

  1. Ara zer dion Yaube’k: Ortzia dut yauraulki, ta luŕa oñaulki  Zein daiteke Niretzat zeneraikiketen etxea?

Zein nere atsedentokia?

  1. Diranak oro nere eskuak egin ditu; nereak dira guziak; dio Yaube’kBaña nere begiak apalarengana doaz, Niri buruz ikaraz dagon biotz garbaitsuarengana.
  2. Oparitzat zezen bat iltzen dunak berak * gizon bat iltzen du ere;

biidots bat oparitzat lepo egiten dunak berak txakuŕ bat zintzuŕ egiten du ere;

minha bat eskeintzen dunak txeŕi-odola eskeintzen du ere; luŕingaya eŕetzen dunak berak irudin bat aguŕtzen du ere.

Naste guziok aukeratu ditute beren yardunbidetzat ta zantaŕkeriok atsegingaŕi dira orientzat.

  1. Beraz Ni ere ayen axanpaz poztuko naiz, ta izutzen dituna gañera daratoŕkieket; deitu nitunean erantzulerik ez bait-zan, ta mintzo nintzayenean, ez zidaten entzun, Nere begietan okeŕ dana egin zuten, ta nai ez dudana aukeratzen dute.
  2. Entzun Yaube’ren itza, Aren itzari buruz ikaratzen zeratenok Nere izenarengatik goŕoto ta iguintzen zaituzten zuen anayek darasate: «Berakus Yaube’k bere aintza!» Erakutsi, bai, zuen pozez darakuske;

ayek, beŕiz, âlkez beteko dira.

  1. Ara iritik eŕiaren otsa; yauretxetik otsa! sari egokia bere etsayei damayen otsa.
  2. Erdimiñak baño len erdibitu da, * ertaldia baño len seme bat egin du. *
  3. Nork entzun du olakorik? nork ikusi du? Luŕalde bat egun batez egiten ote-da? eŕi bat sostean yayotzen ote-da, erdimiñetara orduko Sion’ek bere semeak argitaratu ditun bezela?
  4. Amasabela Nik iriki ta erditzea neragozke? dio Yaube’kyayo-erazten dudan Onek dio Yaube’kamasabela itxi nezake?
  5. Poz zaitezte Yerusalem’ekin, yai egizute arengatik, maite duzuten guziok! Ikotu pozaŕen arekin, artzaz negaŕ zengiten guziok!
  6. aren bulaŕ goxoetatik ase arte edoski * ta aren aintza zoragaŕitik atsegiñez edan dezazuten.
  7. Ala bait-dio Yaube’k:

Aral ibai bat bezela, pakea artan ixuriko dut, ta eŕien aberastasuna, uyol bat bezela: ta zuek ugatzetan eramanak eta belaunetan maiteki aŕtuak izango zerate.

  1. Amak bere umeak urgaizten ditun bezela,

Nik urgaitziko zaituzt; ta Yerusalem’en urgaiziko.

  1. Ori ikusita zuen biotza poztuko da, ta zuen ezuŕak belaŕa bezela piztuko dira, ta azalduko da Yaube’ren eskua bere moŕoyen alde, ta Aren aseŕea Aren etsayen auŕka.
  2. Izan ere, Yaube sutan datoŕ, aldagoi antzeko gurdiz, bere aseŕea sumiñez

ta bere zemak sugaŕez burutzeko.

  1. Yaube’k gizaki guziak su ta ezpataz

ebatziko bait-ditu.

ta berein izango dira Yaube’k zaurtuak.

  1. Oyanetarako beren garbitze ta ikuztea dagiztenak,

txeŕiki, yanari loituak eta saguak yaten ditutenak, guziak batera amaituko dira dio Yaube’k.

Eŕien elburu eta amaia

  1. Nik ondo dazaguzt ayen egite ta gogoetak.

Garaya datoŕkenean, eŕi ta izkuntza guziak bilduko ditut; etoŕiko dira guziak eta nere aintza dakuskete,

ta ayen artean alatz bat egingo dut.

  1. Nere eŕiko zenbait itzuriak bidaiiko dizkiet

Tarsi, Pul ta Lud’eko gezilariei, Tubal ta Yaban’ekoei, Nire beŕirik gabe ta nere aintza ikusteke dauden uŕungo luŕaldetara; ta atzeŕi ayetan nere gurentasuna aldaŕikatuko dute.

  1. Eta eŕi guzietatik zure anayak Yaube’ri dakazkiokete zaldiz, guŕdiz, esku-aulkiz, mandoz ta gameluz Yerusalem’eko nere mendi deunera.
  2. Ta ayetatik apaiz ta lebitaŕ dakizkidan zenbait aŕtuko ditut dio Yaube’k.
  3. Nik egindako ortzi-luŕ beŕiak (Ag. 21, 1) nire auŕean iraunbeaŕak diran bezela, zuen azia ta zuen izena ere betiko diraukete dio Yaube’k—.
  4. Ta ilbeŕi oro ta aste oro gizaki guziak Nere auŕean makuŕtzera datozke, dio Yaube’k
  5. Ta datozkenean yaŕki zitzazkidanen iľotzak ikusiko ditute; ez bait-da ayen aŕa bein ere ilko, ezta ayen sua itzaliko ere; * ta bizidun guziei nazkagaŕi izango zazkie.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper