Olabideren Biblia

IKASTUNA

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Idazti au eberkeratik eladerara aldatu zunak, ber-berak aitoŕtzen digu, aren aitona bere bizitzako egunetan ikasi eta ikasi ari izan zala. Oŕa, ba, idaztiarentzat, euskeraz ongi litzaken izena nondik eta nola asmatu dedan. Beste izkeretan Sirak edo Kohelet ere deitzen diote.

Makab’etaŕak yaiki auŕetik idatzia da-edo: Kisto IESU yayo baño len 200-gaŕen urtean. Ain txuxen ere, eladetaŕen oiturak,ixraeldaŕenean saŕtu nairik zebiltzan garai artan. Sirak ikastuna, guziekikoa egin nai zuna bide gendun: apal eta ezti; zalaparta gutxikoa. Bai sinistun gaŕtsua ere: xalo eta zintzo; egiti eta eŕukioŕ. Onako au txito egi zala ere etsita zegon: Yaube’ren eŕiarengan izan ezik, sena eta yakintza, non arki, gero? Aren agindu bikañak betetzen dituna, uaxe zuhuŕ eta yatoŕ!!

  1. Yob’enean eta Gogoetak idaztitan bezela, buruauste akigaŕi eta arazo astunik idazti ontan ez da arkitzen. Yaube’k emandako aginduak ertzik gabe, edo-ta eladetaŕentzat eta aldeŕikoentzat maitagaŕi agertzea edo da, idazlearen xederik beñena: ixraeldaŕ aunitz beste eŕi orien artean nâsturik bizi ziran, eta orien oiturak aŕtzera makuŕtu zitezken, idazleak emen damaizkien aolkuak aŕtu nai ez ba’lituzte. Oŕtarakoxe ere, lenagoko gizurenen edestia eta ayen aŕigaŕizko egintzak aipatzen dizkie.

Idazti onek, zati bikoa dala, asieran eta amaian ere puskatxoak ba-ditu.

Onela:

1) Yakintza eta Yaube’ren beldur deuna: 1’go atala.

2) Lenengo ZATIA: Yakintza eta onoimenak, 2’tik 43’raño.

3) Bigaŕen ZATIA: lenagoko gizurenen goraltzak, 44´tik 50’raño.

—4) Sirak’en otoitza.

 

 

 

[Ez du zenbakirik]

Aldatzaľearen itzauŕea

  1. Arauek, Igaŕlek eta auen ondorengo
  2. beste idazlek guganaño irakaskintza aundi-bikañak luzatu izan bait-dituzte,
  3. oriek dirala-ta, Ixrael-eŕia bere etxean dun yakintza eta senarengatik zoriontsu aitoŕtu beaŕ.
  4. Egoki da, eta bai bakoitzaren eginkizuna ere, irakuŕketa bitarteko dala yakintzaz yaztea;
  5. oŕetzaz gañera bein ikasitakoak iñorentzat eŕextea edo ayentzat zabaltzea ere txalogaŕi,
  6. batzuk eta besteak azkaŕ eta yakintsu daitezentzat.
  7. Oŕela, nere aiton Iesu zeritzanak, Arauak
  8. eta Igaŕleak zudu aundiz arakatu eta ikeŕi izan zitun,
  9. egonaŕi aundiz gañera;
  10. bai beste antziñako idazti zâŕ aunitz ere,
  11. eta orietan txito ikasia zalarik,
  12. berak ere zerbait idatzi izan du gerokoentzat yakinkizun eta yakintzaz,
  13. ikastekoetan gogoz ari oi diranak arek eratutakoetan oituak izateko,
  14. eta Arauen bide zabalean obeki bizi izaten ikasi zezatentzat.
  15. Guztiok, beraz, atozte onara,
  16. leŕo auetxek irakuŕtzera,
  17. gogo onez eta benetako aŕetaz, gero.
  18. Zerbaiten utsunerik arki ba’zenezate,
  19. zoŕotzegi agertu beaŕean, gogo oneko nai zinduzkegu, egiñalez yardun aŕen,
  20. alakoren batean esatekoak egoki danez asmatu ez izatea saŕitxotan gerta liteke-ta.
  21. Izan ere, lenbizi
  22. eberkeraz idatzitako ua beste izkuntza batera aldatzen asiz, itz egokiak arkitzea edo eratzea iya eziñezkoa bait-da;
  23. arego oraindik,
  24. oaŕtzen ba’gera Arau eta Igaŕleak berak,
  25. eta beste idaztiak,
  26. aldatu izan dituztenean ayetako itzak, eberkeraz dagonetik bestela daudela geyenetan.
  27. Ain txuxen ere, Ebergete zeritzan eŕegeren egunetan, aren ogeita emezortzigaŕen urtean alegia,
  28. Aigito’ra agertu eta aldi luzez an bizi nintzala
  29. irakaskizun aundiko idazti bat arkitu nun,
  30. eta iruditu zitzaidan ua aldatzeko eginkizun estua nula, eta ari ere alaxe aritu izan nintzan benetan eta nere almen guztiak artara yaŕiz.
  31. Gaualdi edeŕak eta nezaken yakintza
  32. artantxe eman ditut,
  33. eta orain, idaztia bukatua dudalarik argitara liteke,
  34. atzeŕikoak ere irakuŕi dezaten, yakinzale bait-dira,
  35. eta oŕela beren bizitzak zuzendu eta Arauen eduz bizi ditezentzat.

 

 

I

ESAKERA XORTA

1

Yakintzaren etoŕki aratza

  1. Yakintza Yaunarengandik datoŕ
  2. eta Arekin dago beti.

Itxasoko ondaŕak, euri-tantoak eta egun yoanak nork zenbatu ditzake?

  1. Ortzearen goibera, luŕaren zabalera, lezea ta yakintza nork ikeŕiko ditu?
  2. Yakintza, izaki guziak baño len soŕtu da, adimenaren argia, betiko aspalditik.
  3. (Yakintzaren ituŕia ortze goyeneko Yainkoaren itza da; ta Aren bideak betidanik erabakita daude.)
  4. Yakintzaren eŕoa nori erakutsi zayo? * Aren asmo sakonak nork ezagun ditu?
  5. (Yauna bakaŕik bere aulkian

Yakintsu izugaŕi da.)

  1. Berak soŕtu, ikusi ta neuŕtu du.
  2. Ark izaki orotan, bizidunengan bezela, banatu du bere gogarako neuŕiz,              .

ta Bera maite dutenei ematen die.

 

Yainkoaren belduŕa bai edeŕ!

  1. Yainkoaren belduŕa dedu ta aintza, poz ta alaitasunaren buruntza da.
  2. Yaunaren belduŕak biotza pozten du, * atsegin, sirats ta bizi luzea damatzi.
  3. Yaunaren belduŕ dana, azkenean, ondo daiteke; eriotzako egunean eŕukia idoroko du.
  4. Yainkoaren belduŕa yakintzaren asiera da, ta siñestunengan amasabeletik azten da.
  5. Yakintzak gizakumêngan beretzat betiko egoitza gertu du eta bere arikoekin an biziko da kirmenki.
  1. Yaunaren belduŕa yakintzarik garayena da, ta iritxi dutenak aren arnariz ase,
  2. ayen etxeak on opagaŕiz aberastu, ta ayen mandioak bere zituz betetzen ditu.
  3. Yaunaren belduŕa yakintzaren buruntza da: artzaz loratzen dira pake ta osasuna, ta euria bezela, ezaguera ta adimenaren argia tuŕustan yeixten dira:

belduŕ ori dutenei, gañera, aintza areagotzen zaye.

  1. Yainkozaletasunak biotza zaitu eta zuzentzen du.

eta alaitasuna ta poza dama.

 

Egonaŕia. Norbera menderatzea

  1. Okeŕaren biotza zuzengaitza da; aren yitaren bultzez erortzen da-ta.
  2. Yaunaren belduŕa yakintzaren eŕoa da, ta bizi luzea aren adaŕ bat.
  3. Egonaŕiz apuŕ bat yasaten dakinari pozaldia laisteŕ biurtzen zayo.
  4. Garai egokiraño isilik egoten daki, ta zintzoen ezpañek aren zuŕtasuna aiphatuko dute.

Yakintza eta zuzentasuna

  1. Yakintzaren altxoŕetan itz zuŕak arkitzen dira; ogenlariei, beŕiz, Yainkozaletasuna iguingaŕi zaye.
  2. Yakintza opa al-duzu?

aginduak yagon eta Yaunak damaizuke.

  1. Yaunaren belduŕa yakintza ta ikaspidea da-ta; aren atsegiña ere biotz kirmen ta onbera da.
  2. Yaunaren belduŕarentzat ez izan uzkuŕ, eta arengana ez biotz zikoitzez urbildu.
  3. Gizauŕean ez izan azaluts, ta zure ezpañak arduraz yagon.
  4. Goramiñez ez gaľendu; bestela zarorke ta zure gañera gerena daratoŕkezu.
  5. Zure baŕne ostena Yainkoak argitan darakuske, ta eŕiaren erdian amilduko zaitu,
  6. Yaunari itsatsi beaŕean, zure biotza azpikeriz betea dalako.

 

2

Estualdian Yainkoa’ren belduŕa

  1. Ene seme!, Yainkoa’ren moŕoi izaten asi naiz ba’zera, Zure burua azteŕketarako gertu. (Mt. 4, 1; 2 Tm. 3, 12.)
  2. Biotza zuzendu, tenk egon, eta beltzaldian ez zaitez zuzikatu. *
  1. Yainkoa’ri itsatsi eta Arengandik ez aldendu, azkenean aundi zaitezen.
  2. Letoŕkizuken guzia gogo onez aŕtu, ta zure apalaldiko goraberetan yasankoŕ zaude!
  3. Uŕea surtan bezela, Yainkoa’ren gogarako gizakiak apalaldiko aŕagoan azteŕtzen bait-dira. (Y. 3, 6.)

6. Yainkoarengan uste ona eukazu ta eraikiko zaitu; zure bideak zuzendu eta Arengan itxaro.

  1. Yaunaren belduŕ zeratenok Aren eŕukia itxoin, ta Arengandik ez sayestu, eror ez zaitezten.
  2. Yaunaren belduŕ zeratenok Arengan entzindu, ta zure saria ez da galduko.
  3. Yaunaren belduŕ zeratenok, zori ona itxoin, betiko poza ta eukia.
  4. Antziñeko gizakiak begira eta ikus, Yauna itxaroz-gero, nor âlketu da?

Yaunarenganako lotsa ta kirmen izanez-gero, nor izan da bertan bera utzia?

Arengana deituz-gero, nor izan da esetsia?

  1. Yauna eŕukitsu eta onbera bait-da, ogena asketsi ta laŕialdian yareiteko.
  2. Biotz erabeti ta albigabeko eskuak zori txaŕekoak! bide biko gizona zoritxaŕekoa.
  3. Siñeste-ezarengatik adorerik gabe dan biotza zoritxaŕeko: laguntzarik ez du izango.
  4. Yasapena galdu dezutenok, zori txaŕekoak! Yaunaren ikeŕtze-egunean zer dagikezute?
  5. Yaunaren belduŕ diranak Aren itzei buruz ez dira goŕ;

ta Ua maite dutenak Aren bideak zintzo yagoten dltute.

  1. Yaunaren belduŕ diranak Ari atsegin zayonaren biľa dabiltza, ta Ua maite dutenak Aren legez asetzen dira. *
  2. Yaunaren belduŕ diranek beren biotza apaintzen dute, ta aren auŕean gogo apalik dabiltza.
  3. Ta diote: «Giza-eskuetan baño Yaunarenetan erori nayago dugu, aren eŕukia Aren al-izatea bezain aundi da-ta.

 

3

Gurasoenganako itzala

  1. Ene semeok!! Entzuidazute, zuen aita bait-naiz, ta zoriona iristeko lain yarduzute.
  2. Semeak aitari lotsa izatea Yaunak nai bait-du, * ta amaren nagusitza Ark sendotu du.
  3. Aitari lotsa zayonari ogenak askesten zazkio.
  4. Ta amari lotsa izatea altxoŕ bat biltzea da.
  5. Aitari lotsa zayonari, bere semeek ere poza damayokete,

ta aren otoya entzuna izango da.

  1. Aitari lotsa zayona luzaro biziko da, ta Yaunaren esaneko danak amari poza damayoke.
  2. Yaunaren belduŕ dana, aitari buruz begirunetsu da, ta soŕtu dutenei, nagusiei bezela, men dagie.
  3. Egitez eta itzez aitari lotsa zakizkio, aren onespena gañera datoŕkizuntzat.
  4. Aitaren onespenak semên etxeak sendotzen, ta amaren gaitzespenak oñaŕitik iraultzen ditu-ta.
  5. Zure aitaren gerenez ez iľaŕaindu, aren âlkea ez bait-da zuretzat dedugaŕi.
  6. Giza-aintza bere aitaren dedutik bait-datoŕ. ta nardatutako ama semên âlkekizun da.
  7. Ene seme! zâŕtzaroan aita sorotzazu, ta bizi daño ez ezazu naigabetu.
  8. Adimena aultzen ba’zayo, adeibera zakizkio;

ta gara betean zaitezkenean ez ezayozu lotsa galdu.

  1. Aitari egiten zayon ona, ez bait-da ântzia izango, aitzitik ere, ogen-ordaintzat aŕtuko da.
  2. Axanpa-egunean zure alde oroitua izango da, ta zure ogenak, eguraldi beroan bezela, urtuko dira.
  3. Aita esesten duna, biraolarien idekoa da, ta ama iraintzen duna, Yaunari biraogaŕi zayo.

Biotzeko apaltasun ziñaz

  1. Ene seme! Dagizuna erabidez egizu!

ta esku-zabala baño maiteago zaituteke.

  1. Aundia zeran giñoan apal izan zaitez, ta Yaunaren edeŕa irabaziko duzu. *
  2. Yaunaren al-izatea aundia bait-da, ta Ark bere aintza apalengan du.
  3. Zaiľegia zaizunaren biľa ez ibiľi, ta zure buruz gañekoa ez ikeŕi.
  4. Agindu zaizuna gogoan erabiľazu, ostendu zaizuna zuretzat alpeŕikako da-ta.
  5. Yakin-miñez alpeŕikako arazotan ez ekin;

giza-adimenez gañeko askotsu irakatsiak izan bait-zazkizu.

 

Anpuruskeri ta aŕokeriaz

  1. Beren irudipenez aunitz bidekatu dira, ta peku txaŕ batek ezaguera leŕarazi die.
  2. Aŕiskuzalea aŕiskuan galduko da, ta biotz gogoŕa azkenean darorke.
  3. Biotz gogoŕa naigabez beteko da, ta bere ustekoyak ogen-gain ogenak metatzen ditu.
  4. Ogenlariaren gaitzak osabiderik ez du, Gaitzaren landareak arengan eŕoak egin ditu-ta.
  5. Sen onekoak yakitunen itzuŕak ausnaŕtzen ditu; ta yakitunen gura da belaŕi adibera idorotzen.

Landeŕenganako txeraz

  1. Urak su bizia itzaltzen ta ukaŕak ogena ezabatzen du.
  2. Egindako onaren ordaintzaľea, gero oroituko da, ta ongiľearen gaitzaldian urgaziko du.

 

4

  1. Gaxoari bizigaŕia ez ukatu.

Ta landeŕari begiak ez iľundu. (T. 4. 7.)

  1. Gose danaren biotza ez atsekabetu, Axanpaldian dagona ez gaitzitu.
  2. Biotz gorbiztua ez areagotu, ta beaŕtsuari ematekoa ez luzatu.
  3. Gaxoaren eskariari ez uko egin * ta beaŕtsuengandik auŕpegia ez aldendu.
  4. Gaxoarengandik begiak ez aldendu eta zure auŕkako biraobiderik ari ez eman.
  5. Biotzeko miñez biraokatuko bait-ziñuzke ta soŕtu dun Yainkoak aren biraoa lentzuke.
  6. Ekin eŕiari maitagaŕi izateko, ta aundizkien auŕean burua makuŕtu ezazu.
  7. Zure belaŕia berebat landeŕarengana makuŕtu, ta erantzun samuŕ ta adeitsu bat emaiozu.
  8. Gaxoa, sakatzen dunaren eskutik atera, eta ebaztekoan ez zaitez erabetu.
  9. Umerzurtzei aitatzat agertu zakizkie, eta senaŕak oi dunez alarguna lagun ezazu. Oŕela Goikoari semetzat izango zazkio, ta Ark zure amak baño maiteago zaituke.

 

Yakintza eziketan

  1. Yakintzak bere semei gora aundia damaye, ta aren biľa dabiltzanak berera aŕtzen ditu. *
  2. Yakintza maite dunak, bizia maite du;

ta arengana leyatzen diranak pozez beteko dira.

  1. Yakintza daukanak ospea yarauntsiko du, eta edonora liyoaken Yaunak onetsiko du.
  2. Yakintzaren moŕoyak deunaren esaneko dira, ta yakintza maite dutenak Yaunak maite ditu.
  3. Yakintza apalik dantzunak, eŕiak ebatziko ditu, ta arenganatzen dana lasa ta erara biziko da.
  4. Atxikitzen zayonak yarauntsitzat daukake, ta alakoaren ondorengoak yarauntsiko dute.
  1. Izan ere asieran zeaŕka dabil arekin

Ua azteŕtu ta irakasteko izu ta belduŕa erabiliz;

  1. Bañan, bere biotza yakintzari zabaldu liokenean, Yakintzak, arengana zuzen biurturik, zori onez eta pozez beteko du.
  2. Sayesten ba’da, ordea, bertan bera aren eroraldian etzana utziko du.

 

Era ta lotsa. Giza-izua

  1. Garaya yagon eta gaitzetik itzuri zaitez, * zure buruaz âlketu beaŕen aŕkitu ez zaitezan.
  2. Ogenera daraman âlke bat ba-da, Dedu eta poza dakaŕtzin beste âlke bat ere ba-da.
  3. Zure buruaren kaltez iñoren yaramonik ez ezazu, ezta beraren gaizpidez iñoren begirunerik ere.
  4. Itz egiteko garayean ez isili, ta ordun zure yakintza ez ostendu.
  5. Yakintza itzetan ezagutzen bait-da, ta adimena aoko mintzoan.
  6. Egiaren auŕka ezer ez esan, ta zure yakin-ezaz apal zaitez.
  7. Zure ogenak aitoŕtzeko ez zaitez lotsa, ta iñori ez zakizkio ogenerako menderatu.
  8. Altsuari ez gogoŕ egin;

ibai-ixuriaren auŕka ez ekin.

  1. Gizon ergelari ez zakizkio menderatu, ta zuzena altsuaren gogarako ez makuŕtu.
  2. Eriotzaraño egiaren alde buŕukatu zaite, ta Yainko Yauna zure alde biurtuko da.
  3. Itzetan ez zaitez aidoŕ, ta egitetan belduŕti ta zañil.
  4. Ez zaitezte etxekoentzat leoi

ta moŕoyentzat mutiri,

  1. Zure eskua ez bedi aŕtzeko zabala, ta emateko itxia.

 

5

Aberastasunak. Ustekeria

  1. Zure onibaŕetan ez entzindu,

 ta ez esan: «Ez naiz iñoren beaŕez.» *

  1. Zure iŕitsei eta indaŕari ez yaŕai, zure biotzeko bidêtan ibiltzeko,
  2. Ez esan: «Nor nagusituko zait?»

Yaunak apen-ordain gaŕatza emango bait-dizu.

  1. Ez esan: «Ogen egin dut! Zer yazo zait?»

Bai bait-daki Yaunak luzaro itxoiten. (Er. 10, 6.)

  1. Asketsitako ogenaz belduŕ gabe ez zaitez izan,

ogenak ogenez metatzeko.

  1. Ez esan: «Aren eŕukia aundia da, «ta nere ogen ugariak asketsiko ditu.»
  2. Arengan, aseŕea eta eŕukia uŕenak bait-dira, ta Aren aseŕea ogenlariengan kokatzen da.
  3. Yainkoarengana biuŕtzea ez luzatu, ta egunez-egun ez geroratu.
  4. Yainkoaren sumiña sostean erneko bait-da, ta apen-egunean poŕokatuko zaitu.
  5. Okeŕ irabazitakoan ez entzindu, (Itz. 11, 4-28) apen-egunean ezertarako on ez dukezu-ta.

 

Nor bere buru yabe. Zindo eta tinko

  1. Aize orotara ez artzetu, ta bide orotan ez ibili; ori ogenlari eta mingain biko gizonarena da-ta.
  2. Zure irizpidean egon sendo, ta zure itza bakaŕa bedi.'
  3. Entzuteko tiñel zaitez, ta astitsu, erantzuteko.
  4. Arazoa ba’dazuguzu, elaideari erantzuyozu; bestela, zure eskua bego aogañean.
  5. Itz egitean dedu ta gerena aŕkitu daitezke, ta mingañak gizona galdu dezake.
  6. Ez zaitzatela maxiolaritzat aiphatu, ta zure mingaña iñorentzat sare ez bedi.
  7. Lapuŕari âlkea gañera bait-datoŕkio, ta mingain bikodunari gerena.
  8. Arazo aundi naiz txikietan, ezagutzarik gabe ez ezazu yardun.

 

6

  1. Ez zaitez adiskidearen arerio biurtu;

izen txaŕ, âlke ta gerena yarauntsiko dituzu-ta: alakoxea da mingain biko gizona.

  1. Gogoa ez bekizu giriñaren eragitez aŕotu;

zezenak bezela, zure biotza yaŕosirik. (Eŕ. 12, 16.)

  1. Zure ostoak irentsiz ta arnariak lardaskatuz, zugatz igaŕtua bezela utziko bait-zaitu.
  2. Giriña txaŕak bere yabea poŕokatzen ta etsayen nausagaŕi biurtzen du-ta.

Adiskidetasuna altxoŕ ziña

  1. Ao samuŕak adiskideak geltzen ditu, ta mingain adeitsuak besten adeya irabazi.
  2. Zure adiskideak ugari bitez;

bañan onularitzat miľetatik bat ezazu.

  1. Norbait adiskidetzat aŕtu baño len, ua azteŕtu ezazu,

ta ez zaitez arengan arin entzindu.

  1. Batzu, aldiak datozanez adiskide bait-dira, ta egun gaitzean ez zazkizu geldituko.
  2. Adiskide zaizun norbait arerio biurtuko zaizu, ta zu bezteko, zure ñakak erakutsiko ditu.
  3. Maikidetzat adiskide zaizun norbaitek zure loŕegunean utsegingo dizu.
  4. Zure zorionean zu beste bat dirudin ta zuretaŕekin nabasiki diarduna,
  5. zure zori txaŕean zure auŕka biurtuko da

ta begietandik girbinduko zaizu.

  1. Zure etsayengandik sayestu zaitez, ta zure adiskidei buruz zaude ernai.
  2. Adiskide ziña babes sendo bat da;

ta alakoa upatu dunak altxoŕ bat idoro du.

  1. Adiskide ziñaren ordainkizunik ez da, ezta aren bikaintasuna neuŕtzeko aztagarik ere.
  2. Adiskide ziña bizirako osabide da, ta Yainkozaleak aiako adiskidea didoroke.
  3. Yaunaren belduŕ danak adiskide ziña izango du; adiskide ori, bera bezelakoa izango da-ta.

 

Yakintza ikasten

  1. Seme! Gaztetanik yakinbideari ekin, eta zâŕtzaroraño yakintza iritsiko duzu.
  2. Lugin ta ereiľearen eduz artara eldu zakizkio, aren arnari onen zai.
  3. Ikaspide ontan apuŕ bat nekatuz-gero, aren zitutik laisteŕ yan al izango duzu.
  4. Alotzentzat txito zakaŕa bide da; sengabeak ez artan iraungo.
  5. Berantzeke iraizten dan indaŕ-dema-aŕia bezain astuna da.
  6. Izan ere yakintzak bere izena ez du alpeŕik, ta ez zaye ainitzi nabari.
  7. Entzun, nere seme, nere onua aŕtu!

nere aolkua ez nardatu.

  1. Zure oñak aren biľuŕetan saŕtu, eta zure lepoa aren ustayean.
  2. Ikasbidea eroateko lepoa makuŕtu, ta aren lokaŕiengatik ez gaitzitu.
  3. Gogo-gogoz alderatu zakizkio, ta aren bideak indaŕ osoz yagon.
  4. Aren garatzean ibil, ta ageriko zaizu;

ta atzemandakoan ez ua utzi.

  1. Azkenean atsedena arengan didorokezu,

ta goxo biurtuko zaizu.

  1. Aren biľuŕak babes sendo ditukezu, ta aren lepokoa apaingaŕi aintzatsu.
  2. Arengan uŕezko edergaŕi bat bait-da, ta aren lokaŕiak txingol urdiñak dira.
  3. Aintza-soñekotzat ua yantzita zabiltzake, ta poz-buruntza antzo daramakezu.
  4. Seme, nai ezkero, ikastun egingo zera;

ta zure eskukoitasunaz yakintsu zaitezke.

  1. Entzun nai ba’diozu, zuŕtasuna aŕtuko duzu, ta zure belaŕia makuŕtzen ba’diozu senekoa izango zera.
  2. Yainkoaren irakaspenak oro yoranez aditu, ta esan zuhuŕak ez bekizkizu ezagueratik itzuri.
  3. Zûŕekin maiz yarduzu, ta yakintsu bat idoroz-gero, ari itsatsi zakizkio;

Yainkoaz argitu zaitzaken guzia entzun nai ezazu, esan zuhuŕ bat ere itzuri ez dakizuntzat.

  1. Sen oneko bat ba’dakusazu, goizetik arengana yo, ta aren atalasea zure oñak legundu bezate.
  2. Yaunaren aginduak gogoan erabili, ta Aren legeak taigabe ausnaŕtu itzazu. Ark biotza sendotu

ta gura duzun yakintza emango dizu.

 

7

Aolku batzu

  1. Gaitzik ez egin, eta gaitzak ez zaitu atzemango.
  2. Okeŕetik eldendu zaitez, ta zuregandik aldenduko da.
  3. Semet, ez erein okeŕkeri-ildoetan, zazpi alako bildu beaŕean aŕki ez zaitezen.
  4. Yaunari nagusitasuna ez eskatu, ez eta eŕegeri dedu-aulkia.
  5. Yaunaren auŕean ez zaitez zuritu, ta eŕegeren auŕean ez ezazu yakintsu azaldu izan nai.
  6. Ez ezazu ebazle izan nai,

Bidegabekeriak eragozteko indaŕa peitu ez dakizuntzat; bestela, altsueri buruzko belduŕarengatik zure zuzentasuna galtzorian auŕkitu leiteke.

  1. Iriko eŕi osoari ez egin utsik, ta lagunabaŕari ez zakizkio menderatu.
  2. Ogena ez ezazu bitan lotu, bakaŕ batengatik ere apena yasan beaŕ duzu-ta.
  3. Ez esan: «Goikoak, nere emarl ugariak begira-ta, eskeñiko diodana atsegiñez aŕtuko du.»
  4. Otoitzean ez zaitez erabeti izan, ta ukaŕ egiteko ez zakaŕtu.
  5. Biotzeko naigabez dagona ez nausatu;

gora edo bera iñor ekaŕtzea,

bati bakaŕik dagokio-ta. (1 S. 2, 7.)

  1. Zure anayaren auŕka gezuŕik ez asmatu;

zure uŕkoaren kaltetan alakorik ez egin.

  1. Iñolako gezuŕik ez esan;

Gezuŕ-ekanduak ondore onik ez du-ta.

  1. Zâŕen biľeran itzontzi ez azaldu;

ta otoyean ez itzazu itzak bal-bal soŕtu.

  1. Lan nekagaŕiak ez iguindu, eta Goikoak irazandako lugintza.
  2. Ogenlaritartean ez zaitez leŕotu, ta asaŕea beranduko ez dala oroi zaitez.
  3. Gogoa apal-apalik eukazu, lotsagabearen azaga su ta gaŕa bait-dira. * 18. Adiskidea ez ezazu iñolako ordañez aldatu, ez eta senide yatoŕa Opir’ko uŕez ere.
  1. Emazte guŕbil ta onarengandik ez girbindu, aren adeya uŕea baño bikañago da-ta.
  2. Lanean kirmen ari zaizun yopuarentzat ez izan zoŕotz, ez eta zuregatik leŕenak dagitzin saripekoarentzat.
  3. Moŕoi yatoŕa zere burua bezain maitagaŕi bekizu;

Yareikuntza ez ezayozu ukatu.

 

Etxekoak eta auŕak

  1. Abereak bai al-dituzu? Arduratsu zakizkie!

ta onuratsu ba’zazkizu, zurean yagon itzazu.

  1. Semeak bai al-dituzu? Ikaspidea emayezu! ta auŕtzarotik azi itzazu.
  2. Alabak bai al-dituzu? Ayen garbitasuna yagon!

ta ez zakizkie ortzargiegi azaldu.

  1. Alaba ezkonerazi; ta egite on bat dagikezu, ta sen oneko senaŕari emayozu.
  2. Gogarako emaztea al-duzu? Ez ezazu zapuztu;

ta ez zakizkio iguindutako emakumeari lotu.

 

Gurasoak maite izan

  1. Aitari biotz-biotzez lotsa zakizkio, ta zure amaren erdi-miñak ez ântzi! *
  2. Ayengandik yayo zerala oroi zaitez, Ayengandik duzuna nola ordainduko diezu?

 

Apaizak. Yaube’ren ordekoak

  1. Yauna, biotz-biotzetik goretsazu, ta Aren apaizak aundietsi itzazu. *
  2. Zure Egiľea biotz-biotzez maite ezazu, ta Aren ordekoak bertan bera ez utzi!
  1. Zure gogoa Yaunaren belduŕez bego, ta apaizenganako begirunez bete-betea. ta emayezu asieratik ayentzat agindutako laiña; ogengatiko oparietatik. minha deunetik, ta yaureskiñetatik.

Landeŕak. Zapalduak

  1. Landeŕentzat ere eskua zabaldu ezazu, onespen betea gañera datoŕkizuntzat.
  2. Bizi diran guziei emariak izkiezu, ta ildakoei ere ez ukatu. *
  3. Negaŕetan daudenei utsik ez egin, ta atsekabe diranekin atsekabe zaitez.
  4. Gaxo daudenei ikustaldiak egiteko ez zabaŕtu; egite on auengatik maitagaŕi izango bait-zera.
  5. Egiteko guzietan zure azagak gogoan erabiltzizu, ta iñoiz ere ez dezu ogenik egingo. *

 

8

Zuhuŕtasuna. Gogaketa

  1. Gizon altsuaren auŕka auzirik ez egin, aren eskuetan erori zaitezke-ta.
  2. Gizon aberatsarekin ez liskaŕtu, (Mt. 5, 25) aren aztaz txonpela aren aldera agertuko bait-da.
  3. Uŕeak gizon asko galdu ditu, (Emen. 31, 6) ta eŕegeren biotza ere ayeŕtu dezake.
  4. Mingain-luze dan iñorekin ez izkatu, ta aren suan eguŕa ez metatu.
  5. Gaizki ikasitako iñorekin yostaka ez ibili,
  6. Ogendik aldentzen dan gizona ez nausatu, guziok ogendun gerala oroi zaitez. *
  7. Agure zâŕik ez esetsi, (Ap. 19, 32) guretako zenbait ere aguretuko bait-dira.
  8. Norbait il danean ez poztu, guziok ilko gerala oroi zaitez!

 

Aspaldiko irakatsiak

  1. Yakintsuen aolkuak ez nardatu, (Emen. 6, 35) eta ayen esanak gogoan erabiltzizu.
  2. Yakintza eta aundizkitartean egoki yardutea, ayengandik ikasiko bait-dituzu.
  3. Zaŕen itzaldiak ez nardatu, diotena beren gurasoengandik ikasi bait-zuten, ta erantzun beaŕ danean egoki erantzuteko, sena ayengandik iritsiko duzu.

 

Guŕbiltasuna

  1. Ogenlarien ikatz iľak ez piztu, aren su-gaŕetan eŕe ez zaitezen.
  1. Lotsagabeko iñorekin ez aitzikatu, zure itzen ataizlaritzat yari ez dedin.
  2. Zu baño altsuagori ez maľegatu, ta maľegu eman ba’diozu, galdutzat siñetsazu.
  3. Zure indaŕen gañez baitzaľe ez yaiki, ta yaiki ba’zera, zoŕduntzat urduri zaitez.
  4. Ebazle baten auŕka ez auzikatu. auzia aren iritziz ebatziko da-ta.
  5. Izugaitz batekin bidean ez abitu, bere naitara ibiliz nekagaŕi bait-zaizuke, ta aren zorakeriengatik biok galduko zerate.
  6. Sakeŕe dan batekin ez liskaŕtu, ta iekaroan baŕna arekin ez igaro; arentzat odola ezer ez bait-da, ta lagun letoŕkizukenik gabe, ilko ziñuke.
  7. Zure asmotarako onu-eske ez yo zuntzunarengana, zure asmoak isilpean ezin yagon bait-litzake.
  8. Ostenbeaŕa liteken zeozer aŕotz baten auŕean ez ezazu egin, arek zer egingo dun ez bait-dakizu.
  9. Zure biotza edonori ez zabaldu, ta zori ona zuregandik ez uŕundu.

 

9

Emakumeaz

  1. Zure altzoko emazteari buruz ez izan tukutsu, zure kaltetan gaiztakeria ari ez irakasteko.
  2. Zure biotza ez emazteari zabaldu, zutzaz nagusitu liteken alakoan.
  3. Iñongo ematxaŕengana ez yoan, aren sarean eror ez zaitezentzat. *
  4. Abes-emakumerekin maizetan ez erausi, aren antzeak atzemana ez izateko.
  5. Zure soa ez bedi neskarengan koka, (As. S, 2) aren edeŕtasuna erorpide ez daklzuntzat.
  6. Ematxaŕei ez zakizkie itsatsi, (Itz. 5, 2) zure yarauntsia galdu nai ez ba’duzu.
  7. Iriko bidêtan kuska ez ibili, ta zeyetan oŕ-arâ aldeŕai.
  8. Emakume tximenarengandik begiok aldendu, * eta besteren emazteari so ez egon.
  9. Emakumen edeŕtasunez askotsu liľuratzen dira, ta sua bezela iŕitsa piztu zaye.
  10. Senaŕdunarekin iñoiz ere ez eseri, bazkaritarako aren aldean ez yaŕi.
  11. Ta arekin oŕitsetako ardoa ez edan, biotza arengana yoan ez dakizuntzat, ta iŕitsaren eragitez ondamenera leŕa ez zaitezan.

 

Gizonezkoetaz

  1. Aspaldiko adiskidea ez utzi, beŕia arenbatekoa ez bait-zaizu.
  2. Adiskide beŕia, ardo beŕi da;

zâŕtu daitekenean, atsegiñez edango duzu.

  1. Ogenlarien ospea ez iñartsi, ayen amaya zein izango dan ez bait-dakizu.
  2. Gaiztoen atsegiña ez bekizu alaikizun, ez bait-dira xeoleraño akaŕik gabe geldituko.
  3. Bizia kentzeko eskua dunarengandik uŕun egon, eriotzaren belduŕ gabe izateko:

ta alderatzen ba’zazkio, ogenik ez egin bizia kendu ez dezaizun. Orizu saretartean igarotzen

ta iriko aŕesigañean ibiltzen zerala.

  1. Urkoak albait ondoen ezaguten leya zaitez, ta yakitunekin yardun ezazu.
  2. Zure erausiak sen onekoekin bitez, ta zure itzak Goikoaren legeaz.
  3. Zintzoak maikide itzazu,

ta Yainkoaren belduŕa iľaŕainbide.

  1. Langiľe antzetsuari ospea eskutik datoŕkio, eŕiaren nagusiari bere itz zuŕetatik.
  2. Izlari ona bere eŕian itzalgaŕi da, izlari nabarmena, beŕiz, goŕotagaŕi.

 

10

Yauŕlaritzaz

  1. Yauŕle yakintsuak bere eŕia argitzen du, ta sen onekoaren yauŕpidea eratsua da.
  2. Eŕiko yauŕleak nolako, aren otseiñak alako;

ta eŕiaren burua bezelakoak ango iritaŕak. (Itz. 29, 12.)

  1. Eŕege zuntzunak bere eŕia galtzen du;

ta agintarien sen onarengatik iria aunditzen da.

  1. Luŕeko yauŕpidea Yaunaren eskuan dago, ta mugonez gizon adiñona Ark daraikike.
  2. Gizonaren agintea Yaunaren eskuan dago;

nagusiaren auŕpegia Ark argirazten du.

Aŕokeria iguingaŕi

  1. Okeŕkerien ordaintzat ez ezazu iñor goŕoto,

ta bidegabez ezer ez ezayozu egin. (Ap. 19, 13.)

  1. Aŕopuzkeria Yaunari ta gizonei iguingaŕi zaye, ta bidegabekeria bientzat ogen da.
  2. Indaŕkeri, aŕokeri ta ziľaŕarengatik nagusitza, eŕi batetik bestera aldatzen da.
  3. Auts ta iľaun dana zergatik aŕopuzten da? oraiño bizi dala eŕayak usteltzen zazkiona?
  1. Sendagiľea gorabera, beti eri dagona, ta gauŕ eŕege ba’da ere, biyaŕ ilko dana?
  2. ildakoan, beŕiz, yarauntsitzat

espe, pizti, ta aŕak besterik ez dukena?

  1. Aŕokeriaren asiera Yaunarengandik sayestea, ta biotza bere Egiľearengandik aldentzea da.
  2. Aŕokeriaren asiera ogena bait-da, ta aŕoputzak bere gañera birao-yasa daratoŕ.
  3. Yaunak ukaldi izugaŕiak bidaltzen dizkio, ta txirtxiľatu arte zigoŕkatzen du.
  4. Yaunak aŕoputzen yauraulkiak iraultzen ta ayen orde apalak eserazten ditu.
  5. Yaunak eŕien eŕoak erauzten, ta ayen orde apalak landatzen ditu.
  6. Yaunak eŕien luŕa ere yo ta sakoneraño nâspiltzen du.
  7. Eŕiak luŕetik erauzi ta suntsitzen ditu, ta ayen oroitza ere luŕetik ezabatzen du.
  8. Ez dagokio aŕopuzkeria gizakiei

ezta emagandik yayotakoei kopetakeria ere.

 

Dedua norentzat?

  1. Enda dedugaŕia zein da? Gizonena.

Enda dedugaŕia zein da? Yaunaren belduŕ diranena.

  1. Enda gerentsua zein da? Gizonena.

Enda gerentsua zein da? Agindu-auslêna.

  1. Gizartean, dedua buruzagiari dagokio;

Yaunaren begietan, Aren belduŕ diranei.

  1. Aberats, ospetsu, naiz landeŕ dirala ere, ayen aintza Yaunaren belduŕa da.
  2. Sen oneko landeŕa esestea ez da zuzen, ta ogenlaria gorestea ez dago ondo.
  3. Aundizki, agintari, ta altsuak dedugaŕi dira, bañan iñor ez da ayetan Yaunaren belduŕ dana baño aundiagoa.
  4. Sen oneko yopuari beren buruen yabe diranak makurtzen zazkio, ta gizon zuŕa ez da argatik gaitzitzen. *             

 

Apaltasuna. Egitia

  1. Lanaldian ez erausi, ta gaitzaldian ez iľaŕaindu.
  2. Lanean ekinda orotan yoritsua dana obe da, yatekorik gabe aŕotsu egurastu oi dana baño. (Itz. 12, 9.)
  3. Seme! Zure burua erabidez yagon;

ta zoŕ zaizun begiruneari zeroŕek eutsi.

  1. Bere auŕka ogen dagiña nork onetsiko du?

bere aitari gerena dakarkiona nork goretsiko?

  1. Landeŕak, yakintzatik ospea iritxi dezake, beste askotsuk aberastasunetik erdisten dute.
  2. Landeŕ izan eta ospea irabazi dunak, aberats ba’litz zeñen eŕazago lirabazke?
  3. Ta aberats izan eta osperik gabe dana, Tandeŕ ba’litz zeñen gabeago ote-litzake?

 

11

Axalekoak utsal!

  1. Apala bere yakintzak goratzen (As. 41, 40; D. 6, 3)

ta aundizkietan yaŕtzen du.

  1. Bere edeŕtasunarengatik iñor ez goretsi, ta bere auŕpegi ezaiñarengatik iñor ez iguindu.
  2. Erlea egadunetan txikia da, aren eztia, ala ere goxoetan beñena.
  3. Soñekoarengatik ez iľaŕaindu, (Egi. 12, 21-22) eta ospe-egunean ez zaitez aŕotu, yaunaren egiteak aŕigaŕiak bait-dira, ta Aren yarduera gizonentzat ostena.
  4. Nagusi askok yauralkitik iraulita luŕ yo dute, ta ayen buruntza iñork ezin uste zitzakenek iritsi.
  5. Altsu asko izugaŕiro gerenduak izan dira, eta gizuren asko besteren eskuetan emanak.

Astiro yarduteaz

  1. Aren auzia ezagun auŕean iñor ez gaiztetsi; lenik ikeŕ, eta aŕezkero, beaŕ ba’da, gaiztetsazu.
  2. Seme, lendik aditu gabe ezer ez erantzun, ta bestea mintzo daño zeroŕek ez itz egin.
  3. Zuri ez dagokizunez ez izkatu, ta ez saŕtu ogenlariekin auzia ebaztera.
  4. Seme!, ez zaitez azi-oŕazi askotan arazotu, askotaraz-gero, uts egiteke ez bait-zera geldituko, arinka leyatuz ere ayetara ez zera iritsiko, ta ayetatik iges egiñez ez zatzazkie itzuriko.
  5. Ba-da, lanean nekez ta leyaz ari izan aŕen.

auŕera ezin eldu daitekena. (Go. 4, 8.)

Yainkoarengan ustea

  1. Ta ba-da ere bai, zañil, urgazlerik gabe, akitu ta apoitaz yosia dana;
  2. bañan, Yaunak eŕuki-begiz ari so egiñik (Yob. 42, 10) apalalditik daraiki ta burua yasotzen dio.

Ta askotsuk aŕituta dakuste ori.

  1. Ona ta gaitza, bizia ta eriotza, (Yob. 1, 21; 2, 10) landeŕtasuna ta aberastasuna Yaunarengandik datoz.
  1. Yakintza, ikaspidea, ta legearen ezaguera Yaunarengandik datoz: arengandik ere datoz maitakuntza ta egite onen bideak.
  2. Utsak eta iľunpeak ogenlariekin sortu dira, ta gaitzak gaizkoyekin zâŕtzen dira.
  3. Yaunaren emariek zintzoengan dlraute, ta Aren adeyak zori ona betiko yagoten die.
  4. Ba-da lanez ta elikuz bizirik eberasten dana, ta ara zein dan aren sari-laña: *
  5. «Atsedena iritsi dut» —esatea«orain neretu dedanarekin biziko naiz».
  6. Ta bere bizialdia zein daiteken ez daki, ta azkenik guzia bestei utzirik ilko da.
  7. Zure arloan egon; artan ekin, ta zure bizibidean zâŕtu zaitez.
  8. Gaiztoak legikena gorabera ez aŕitu, Yaunari siñetsi eta zure arloan egon.
  9. Yaunari eŕeza bait-zayo landeŕa laisteŕ eta sostean aberastea.
  10. Zintzoaren saria Yaunaren onespena da, ta onespen au epe labuŕean ernetzen da.
  11. Ez esan: «Zeren beaŕ naiz?

ta zein daitezke gaurdanik nere onak?»

  1. Ez esan: «Iñoren eta ezeren beaŕik ez dutl!

«Onezkero zer gaitz etoŕi zaidake?»

  1. Zori oneko egunean, zori txaŕaz ez ântzi!

ta zori txaŕeko egunean zori onaz ez ântzi.

  1. Yaunari eŕez bait-zayo azken egunean

nori bere yardunbidearen arauz ordaña ematea.

  1. Miñaldiak lenagoko atsaldia ântzirazten digu, ta gizakiaren azkenean aren egiteak agirian azaldu dira.
  2. Bizi dan bitartean iñor ez goretsi, nor nor dan aren semêtan ezaguten bait-da. *

 

Gaiztoei buruz

  1. Orko edonor zurera ez atotsi;

Iruzuŕiearen maltzuŕkeriak asko bait-dira.

  1. Aŕoputzaren biotza apeuko epeŕa kayolan, ta etsayaren zai dagon baŕandaria bezela da.
  2. Baŕandan yaŕita, ona gaitz biurtuz, zintzoenei ere natuak egozten dizkie-ta.
  3. Txinparta txe batek ikatza ixiotzen du, ta ogenlaria odol biľa ari da.
  4. Gaiztagiñari buruz egon ernai!

naigabeak soŕtzen ditulako ta betiko gerendu zaitzake.

  1. Zurera atzeŕitara artu, ta istiľuak piztuko dizkizu, ta zuretarentzat atzeŕitar biurtuko zaitu.

 

12

Ongiak

  1. Iñori on egitekoan, yakizu nori dagiozun,

ta aren eskeŕ-ona ez zaizu peituko.

  1. Zintzoari on egiozu, ta arengandik ez ba’da, goikoarengandik, noski, ordaña dukezu.
  2. Txaŕkerietan oituak zorionik ez dute, ezta ukaŕik egiten ez dunak ere.

4.Zintzoari ukaŕ egin; eta, gaiztoa ez sorotzi.

  1. Ogia eragotziozu ta ari ezer ez eman, zure emariz nagusitu ez dakizuntzat.
  2. Bi alako gaitza gañera bait-letoŕkizuke, eman zenizkioken on guzien alde.

 

Adiskide ziña eta iruzuŕtia

  1. Adiskidea ez da onaldian ezagutzen, ezta gaitzaldian etsaya ostentzen ere.
  2. Iñoren onaldian aren etsayak iľun dabiitz, ta gaitzaldian adiskideak ere aldentzen zazkio.
  3. Etsayarengan iñoiz ere ez entzindu, tupikian erdoya bezela, alaxe arengan gaiztakeria.
  4. Apal azaltzen zaizunean ta makuŕtuta dabilkizunean bertan, ernai egon eta yagon zaitez ari buruz.
  5. Izan zaitez arentzat ispiľua garbituko ba’zenu bezela, ta ikusiko duzu erdoya ziero ezin kendu zayola.
  6. Zure aldean ez ezazu yaŕi,

zu iraulita, zure tokian yaŕi ez dadin;

zure eskui aldean ez eserazi, zure aulkia iritsi nai ez dezan. Ta azkenik, nere itzak egia dirala oaŕtzean, garbaikizun ez dakizkizun.

  1. Sugeak ziztatutako ezleari nor eŕuki izango zayo?

Edo pizti zakaŕei alderatzen zayonari?

  1. Alakoa da ogenlariekin ibilita, ayei ogenetan nâsten zayena.
  2. Zurekin ordu batez egongo da, bañan, apuŕ bat girbintzen ba’zatzayo, ez du yasango.
  3. Etsayak ezpañez eztia darakuskizu, (Ye. 41, 6) ta biotzean, nola zuloratu zaitzaken asmaka dabil.
  4. Etsayak begietan malkoak dakaŕtzi, ta eretia eldu ala, odolez ase eziña da.
  5. Ekaitza ba’datoŕkizu, an didorokezu auŕena, ta laguntzeko apukoz orpotik elduko dizu.
  6. Burbuñoka, txaloka eta erasika, auŕpegiz aldatuta.

 

13

Idekoekin elkaŕtzeaz

  1. Uya ikutzen duna zikintzen da, (Emen. 7, 2) ta lotsagabearekin dabiľena idekotuko zayo.
  2. Zama astunegirik zeroŕentzat ez leporatu, ta ez erkidetu zu baño altsuago ta aberatsagoekin.
  3. Eltzeak tupikiarekin zein batze luke? Tupikiak yota, eltzea apuŕtzen da.
  4. Aberatsa bidegabekeri bat eginda, oñonka asi da; landeŕa, bidegabekeri bat yasanda, isiľik gelditzen da. *
  5. Ezertarako zaituño, bere onerako zauzka, ta akitzen zeranetik oŕ uzten zaitu.
  6. Aberats ba’zera, zurekin biziko da, ta eŕukirik gabe ustuko zaitu.
  7. Zure beaŕez ba’dago limuŕtuko zaitu, ortzargi azalduko zaizu ta itxaropena damaizuke.
  8. Itz edeŕak dasaizuzke: «Zeren beaŕ zera?» ta bere adiguriz âlketuko zaitu, bizpairu alditan zu tipiltzeraño, ta azkenik nausaz ta burbuñoka oŕ utziko zaitu.
  9. Koipetu ez zaitzan egon ernai!

ta zori onetik ondamenera eror ez zaitezan.

  1. Aundizki batek deitzen ba’zaitu eurt egizu; oŕela benazago dei egingo dizu.
  2. Ez zakizkio geyegi alderatu, asagotu ez zaitzan, ez uŕundu arengandik, zutzaz ântzi ez dadin.
  3. Ez erausi arekin zure ariko batekin bezela, ta ez izan siñesbera aren itz askorentzat; bere itz-yarioz azteŕtuko bait-zaitu, ta ezpain zuriz galdeka ikeŕiko.
  4. Eŕuki gabe zure itzak gogoan aŕtuko ditu noizpaiterako, ta ez dizkizu ukatuko neke ta biľuŕak.
  5. Atzaŕi eta ernai zaude! gaibidean bait-zabiltz.
  6. Bizidun guziek beren idekoa maite dute, ta gizaki guziek beren uŕkoa.
  7. Abere guziek beren idekoei biltzen zazkie, ta gizaki guziek beren arikoekin dabiltz ibili.
  8. Zer erkidegorik daiteke otso eta bildotsen artean? gaiztagiña eta zintzoa elkaŕentzat alakoxeak dira.
  9. Zein pakerik daiteke yena eta zakuŕaren artean? ta zein adiskidegorik aberats ta landeŕaren artean?
  10. Basoan, basastoa leoyaren eiza da, ta landeŕa aberatsena.
  11. Aŕoputzari apaltasuna iguingaŕi zayo, ta berebat landeŕtasuna aberatsari.
  1. Galtzorian aberatsa adiskidêk irozotzen dute, landeŕa, beŕiz, ezagunek utikan oiltzen.
  2. Aberats kolokak urgazle asko ditu.

ta aren itzik doľoŕenak ontzat aŕtzen dira.

  1. Landeŕ kolokaz «Nor da ori?» esaten da, ta aren itz zuŕei ez da yaramon dagienik.
  2. Aberatsa mintzo danean guziak isiltzen dira, ta aren itzak odeyetaraño goratzen ditute.
  3. Landeŕa mintzo danean, «Nor da ori?» diote guziak, eta aburikatzen ba’da, bultz dagiote.
  4. Aberastasuna ogenik ezean ona da, * ta landeŕtasuna dongearen aoan txaŕ-txaŕa.
  5. Biotzak giza-auŕpegia

onera naiz txaŕera aldatzen du.

  1. Zintzoetan biotzaren zantzua, auŕpegi alaya da; ta itz zuŕak asmatzeko lan eta neke beaŕak dira.

 

14

Dedu-ospe ziña

  1. Bere itzetan leratzen ez dana, zoriontsu!!

Ta bere biotzak gaitzesten ez duna!

  1. Gogo-zimikorik gabe dagona zoriontsu!!

Ta bere uste ona galdu ez duna.

 

Iñartxi-zekenkeriz

  1. Zekenarentzat aberastasuna ez da ona; zikoitzari, uŕea zertarako?
  2. Ark xuŕkeriz bildua, iñorentzat piľatua da;

ta ala bildutakoz besteak gizenduko dira.

  1. Beretzat on ez dana, norentzat daiteke on? alakoa bere ondasunaz ez da poztuko.
  2. Beraganako zikoitza baño nor gaxoago? bere doľoŕkeriaren zama beregan darama.
  3. Noizpait on ba’dagi, oaŕtzeke dagi; ta azkenik bere doľoŕkeria darakus.
  4. Bekaiztunaren zorltxaŕa!!, auŕpegia nargaz gizabizitik bestetara sayesten du-ta.
  5. Begi mikuiña ez da zati batez asetzen: girin gaitzak biotza igaŕtzen dio. *
  6. Zekenak bere buruari ere ogia -otordua- ukatzen dio;

eta bere mayean bertan ua gose gelditzen da.

  1. Seme, al ba’dezu, erosoan bizi zaitez, ta Yaunari opari onak izkiozu.
  2. Gomazu eriotza berantkoŕa ez dala, ta xeolerako garaya ageri izan ez zaizula. *
  3. On egiozu il baño len adiskideari,

ta, al duzunez, aren alde eskua zabaldu.

  1. Egun onari mamia ateratzeko ez zabaŕtu, ta emari yatoŕaren apuŕ bat ere ez bekizu galdu.
  2. Zure lan-zitua, ta zure dordoen saria

Ez ote-dituzu bestêntzat utzi beaŕko?

  1. Aŕtu eta eman, ta poztu zaitez; xeolean atsegin zai egoterik ez da-ta.
  2. Giza-soñak oro, soñekoa bezela, moŕoizten dira, betidanikako legez ilbeaŕa zeralako.
  3. Adaŕburu oŕitsuan ostoak erori ta ernetzen diran bezela, aragi ta odolezko gizaldietan ere, bata erortzen eta bestea ernetzen da.
  4. Giza-eskuak egindako oro amilbeaŕak dira, ta ayekin ayen egiľea ere bai.

 

Guŕbiľaren zoriona

  1. Azkeneraño yakintzan dirauna zoriontsua!

ta sen onez diardun gizona.

  1. Aren bideak gogoan darabiltzin, ta aren altxabeak ikeŕtzen dituna!! *
  2. Eiztari bat bezela aren biľa dabiľan

ta aren zidoŕetan zai dagokiona.

  1. Leyoetara entzuteko

ta atetara ikusteko urbiltzen zayona!

  1. Aren ormaetan apeuak ezaŕirik, bere kapaŕa aren ondoan daraikana, egoitza ona oŕela eukitzeko.
  2. Aren aterbean bere semeak maldatzen dituna,

ta aren adaŕpean bizi dana.

  1. Ta aren itzalpean eguzki-kinkatik itzuri, ta ospetsuki atseden daitekena!!!

 

15

  1. Yaunaren belduŕ danak, ona dagi egin:

eta legeari atxiki zayonak, yakintza iritsiko du. *

  1. Yakintza alakoarengana datoŕke; gaztezaroko emaztea bezela atotsi,
  2. Yakintzaren ogiz iñutuko du, (Yon. 4, 10) ta adimenaren ura edateko damayo.
  3. Alako gizona, yakintzan ezaŕita, ez da eroriko; ari atxikita ez da makuŕtuko.
  4. Ta, lagunen artean yakintzaŕen gaindituz, batzaŕaren erdian aoa irikiko du.
  5. Buruntza pozkaŕitzat atsegiña duke, eta betiko ospea yarauntsitzat.
  6. Zuntzunek ez dute iritsiko, ogenlariek ez dute ikusiko.
  7. Anpuruskeritik uŕun auŕkitzen da ta gezuŕtiak ez dira artzaz oroitzen.
  8. Ogenlarien aotik gorespena ez da atsegin,

Yaunarengandik ez datoŕelako.

  1. Onespena yakintzak iradokia izan beaŕ bait-da, Yaunak onaŕtu dezan.

 

Giza-aukerabidea

  1. Ez esan: «Ogena Yaunarengandik datoŕkit!!»; iguingaŕi bait-zayo; ez, beraz, ogenik egin. *
  2. Ez esan: «Leŕabidea Ark gertu dit!»; ogenlarien beaŕik ez du-ta.
  3. Nazkagaŕia dan edozer, Yaunari goŕotagaŕi zayo, ta Aren belduŕ diranei maitagaŕi ez zaye.
  4. Gizakiak, asieran Yaunak irazan zitunetik, norberaren aukeran utzi ditu. *
  5. Nai izanez-gero, Aren aginduak bete ditzakezu, ta, Aren gogarako kirmen izan zaitezke.
  6. Bizia eta eriotza giza-auŕean dira»:

Gizakiari, ark aukeratuko lukena emango zayo.

  1. Yaunaren yakintza aundia bait-da, al izatez azkaŕa da, ta oro dakus.
  2. Aren begiak belduŕ zazkionengana dira, ta giza-egite guziak dazagutzi.
  3. Iñori ez dio gaizki egiteko agindu, ogen-egitea iñori ez dio ziľegi utzi.

 

16

Gaiztoei arao!

  1. Seme alpeŕen sail aundia ez opa izan,

ta seme gaiztoengandik ez zaitez poztu.

  1. Ainitz diralako ez zaitez iľaŕaindu, ayengan Yainkoaren belduŕa ez ba’da.
  2. Ayen bizi luzean ez entzindu, ustea ayen ondorengoan ez ipiñi.
  3. miľa seme baño obe da bat bakaŕik, eta seme gaiztoak izan baño, semerik gabe iitzea.
  4. Gizon zintzo batek, basaluŕa olo-luŕ biurtu dezake; gaiztoen enda, beŕiz, suntsituko da.
  5. Alakoak nere begiz asko ikusi ditut, baita areagoak ere nere belaŕiz aditu.
  6. Gaiztagiñen etxean sua pizten da, (Emen. 21, 10) ta eŕi biuŕian ixiotzen da Yaunaren aseŕea.
  7. Beren indaŕez aŕotuta, Aren auŕka *

beiñola yaikitako zentoyak ez zitun asketsi.

  1. Lot’en iritaŕak ere asketsi beaŕean, * ayen lotsagabearekin poŕokatu zitun.
  2. Ayen ogenekin ez zan eŕukitu, aŕo-aŕo bizi ziran eŕi usteldu artakoetaz.
  3. Oŕela biotz gogoŕez elkaŕtuta, *

seireun oñezko ayek suntsituak izan ziran.

  1. Ez litzake, beraz, aŕitzeko lepagogoŕ bat ere ataŕarik gabe gelditu ba’litz?
  2. Arengan eŕukia aseŕearekin auŕkitzen bait-da, eŕuki aundia, aseŕe izu-giña ala ere.
  3. Aren ataŕaldia eŕukia bezain aundia da, ta Yaunak bakoitzaren egiteak, diranez ebazten ditu.

 

Ordañak utsik ez!

  1. Ogenlaria bere aŕapakiñekin ez zayo itzuriko ta zintzoak ez du luzaro itxoiten egon beaŕko.
  2. Eŕuki-egite guzientzat saria izango da, (Eŕ. 2, 6) ta bakoitzak bere egiten arauz didoroke.
  3. Ez esan: «Yaunarengandik ostenduko naiz, ta nor oroituko da nitzaz goi ortatik?»
  4. «Lagunabaŕen artean ez naiz ezaguna izango;

ta, irazandako-ainbestetza-kopuruan zer naiz gixaxo au?»*

  1. Ara: ortzia!, Yainkoaren ortzi goyena, itxasoa, luŕ osoa, ta ayetakoak oro Aren auŕean zotuka.
  2. Mendiak ere ta luŕaren oñaŕiak, izu-ikarez dar-dar, so dagienean.
  3. Bañan, giza-biotzak ez du ori beaŕ danez ausnaŕtzen!! Aren bideak nork darabiltzi gogoan?
  4. Ekaitza giza-begietatik ostenduta dago, ta Aren egite geyenak ere ostenak dira.
  5. Aren zuzentasunaren egiteak nork esan ditzake, eta nork yasan ditzake? Aren erabakiak uŕun bait-dira, * eta guzien azteŕketa azkeneraño ez da egingo».
  6. Sengabekoen oldozkera au da, adin motelekoen iritizak oriek dira.

 

Gizona irazakietan

  1. Entzun niri, seme, ta yakintza ikas, * zure biotza nere itzetara adi bego.
  2. Neuŕitako ikaspidea darakuskizuket; yakintza zeatz adiraziko dizut.
  3. Yaunak, asieran irazan zitun guziei, * zegokien tokia berealaxe erakutsi zien.
  4. Bere irazakiak betikotasunerako atondu zitun, ayen asieratik geroko ayen etoŕkizun uŕutikoraño.
  5. Ayentzat ez da goserik, ez nekerik, eta beren arloan taigabe ari dira.
  6. Ayetako batek ere bestentzat ez du zoztoŕik izan;

ta iñoiz ere ez dira Yaunaren agindutik sayestuko.

  1. Gero Yaunak luŕera begira, ta bere ondasunez bete zun.
  2. Luŕgaña edotariko aberez estali zun, ta auek luŕera itzuli beaŕak dira.

 

17

  1. Gizona, Yaunak luŕetik soŕtua da, beŕiz artara itzultzeko, noski. *
  2. Egun gutxi eta aldi erabaki bat eman zizkion, ta luŕgañeko dana, ari mendean yaŕi zion. *
  3. Indaŕ egokiz yantzi ta bere irudiko egin zun.
  4. Aragidun guziei aren belduŕa ixuri zien, ta abere ta egaztiei buruz nagusitza eman.
  5. Ezaguera, izkuntza, begi-belaŕiak, eta oldozteko adimena eman zizkion.
  6. Gogo-yakintzaz bete zun, ta on ta gaitza adirazi zizkion.
  7. Ta bere egite aundiak ari adirazteko, bere begiaren sua aren biotzean ipiñi zun.
  8. Aren izen gurena goretsi

ta egite aŕigaŕiak gizakumek aldaŕikatu ditzaten. *

  1. Yakintza eman, eta bizirako legea yarauntsitzat utzi zien.
  2. Betiko itun bat egin zun ayekin, ta bere erabakiak adirazi zizkien. *
  3. Giza-begiek Yaunaren aintza aundia ikusi ta belaŕiek Aren mintzo gurena entzun zuten.
  4. Ta Yaunak esan zien: «Bidegabekeri orotatik zure burua yagon ezazu».

ta nori bere uŕkoarenganako aginduak eman zizkien.

 

Yainko-Ebazlea

  1. Aren ibiľerak Aren auŕean daude beti, ta ezin ostendu zazkie Aren begiei.
  2. Eŕi bakoitzari buruzagi bat yaŕi dio; (Eŕ. 13, 1) Ixraei ala ere Arentzat bakaŕik da.
  3. Ayen egiteak oro Aren auŕez, eguzkia bezela dira; ta Aren begiek ayen yardunbidera daude beti.
  4. Ayen gaiztakeriak Arentzat ez dira ostenak;

ayen ogen guziak Yaunaren begietan daude.

  1. Gizonak daman ukaŕa, xaki bat bezela da Arentzat, eta betseiña bezela maitagaŕi zayo gizon eŕukitsua.
  2. Laisteŕ yaikiko da ongiľeari ordaña emateko, ta aren burugañera dagokion saria eratoŕtzeko.
  3. Garbai danari itzulbidea damayo, ta itxaroa galdu dutenei beŕpizten die.

 

Garbairako deia

  1. Itzul Yaunarengana eta utz ogena! otoi egiozu ta gutxitu itzazu gaizpideak.
  1. Goikoarengana itzul, ta okeŕbidetik alde egin! eta zantaŕkeri guziak iguin itzazu biziki.
  2. Goikoa nork goretsiko du xeolean, bizidunen ta goresten dutenen orde?
  3. II danarengandik, ezer ez ba’litz bezela, ezin datoŕkio gorespenik; bizi ta osasuntsuek bakaŕik Yauna goretsi al dute.
  4. Yaunaren eŕukia bai aundia!

Ta Arengana biurtzen diranenganako adeya!!

  1. Izan ere, gizonetan guzia ezin auŕkitu da, ta gizasemetan il eziña danik ez dago.
  2. Eguzkia baño argiago zer? Ua ere iľuntzen da, ordea! baita aragi ta odolez egindako gaiztagiña ere.
  3. Eguzkiak, ortzi-goyan izaŕ-askotza arakatzen du;

ta gizakumeak oro luŕ ta autsa dira.

 

 

18

Yainkoa aundi da

  1. Beti bizi dan Ark diranak oro soŕtu ditu; (As. 7. 1)

Yauna bakaŕik zuzena da.

  1. Aren egiteak iñork ezin azaldu ditu; aren eŕuki-egite guziak nork zenbatu ditzake?
  2. Ez da Yaunaren egite aŕigaŕietan moztu, geitu edo ziero ezagun ditekenik.
  1. Ayen ikeŕketan azkeneraño eldu zala uste dun gizona, asieran baizik ez dago, ta ametsetan arazotuta gelditzen da. *

 

Gizonaren izate utsala

  1. Gizona zer da? Zertarako da on? * Arengan zer da on? Zer txaŕ?
  2. Aren urteak geyenean eun dira; * itxasoan ur tanto bat, ondaŕtzan pikoŕ bat, betiko irautean urte gutxi, noski.
  3. Argatik gizonentzat ain yasankoŕ agertzen da Yauna, ta bere eŕukia ayen gañera ixurtzen du.
  4. Ayen azaga txaŕa dala dakus ta dazagu, ta argatik ain eŕaza da askesteko.
  5. Giza-eŕukia bere uŕkoarentzat oi da;

Yaunaren eŕukia aragidun oroentzat.

  1. Aolkatzen, ataŕatzen, irakasten, ta sayestuak artzayaren artaldera biltzen ari da. *
  2. Ataŕaldia onaŕtzen dutenei

ta Aren aginduetan leyatzen diranei eŕuki zaye.

 

Ematen yakin beaŕ

  1. Seme, norbaiti on egitean, ez egin ari akaŕik; norbaiti zerbait ematean, ez esan mingaŕi litzayokenik.
  2. Ez ote-du intzaldiak bero miña zerbeltzen?

Alaxe, itza emaria baño obea izan daiteke.

  1. Ez al-dakusazu itza emaria baño obea dala?

Gizon yatoŕak biak batera ditu.

  1. Zuntzunak ezer eman ez eta akaŕ egin;

ta bekaiztunaren emariak begiak idortzen ditu.

 

Etoŕkizun eta gerokoen neuŕketaz

  1. Itz egin baño len ikasazu!

gaxotu baño len zeroŕen ardura ezazu.

  1. Ebatzia izan baño len zuzendu zaitez, ta ikeŕaldian adeya didorokezu. (1 Ko. 11, 28.)
  2. Erori baño len apal zaitez,

ta ogen egindakoan Yaunarengana itzul.

  1. Ezerk ez bezaizu eragotzi zure agintzak mugonez betetzea, ta ez itxoin eriotzaraño alako zoŕa garbitzeko.
  2. Agintza egin baño len, gertu zeitez;

ta ez egon Yauna zirikatzen duna bezela.

  1. Azken-eguneko aseŕaldia gomazu, (Emen. 7, 18) auŕpegia bazteŕtuz Yauna apenduko danean.
  2. Oparo-aldian, goseteaz oroi zaitez;

yoritean, landeŕgo ta uŕiteaz. (Emen. 11, 27.)

  1. Goizetik aŕatserañokoan aldatzen da eguraldia, ta Yaunaren begietan, dana ari da igarotzen.
  2. Sen oneko gizona orotan ernai dabil, ta ogen-egunetan utsik ez du egiten.
  3. Gizon zuŕak yakintza dazagu, ta yakintza iristen dunari aitoŕ dagio.
  4. Iztun zuŕa, gizon zuŕa;

ta esaera bikañak, euria bezela darizkio.

 

Zaite, zeroŕen yabe!!

  1. Zure iŕitsak ez zaitzazala bere ondoren eraman, ta zure giriñetatik aldendu zaitez.
  2. Zure iŕitsak azten ba’dituzu, etsayen nausagaŕi biuŕtuko zaituzte.
  3. Ez bedi zure poza legunduta bizitzean, * ta alako atsegiñari ez zakizkio lotu.
  4. Oŕitsetarako yesanez ez zaitez landeŕtu, zarpan ezer eukitzeke.

 

19

  1. Oŕela dabiľena ez da aberastuko,

ta gutxi-txikietan zabaŕa dana landeŕtuko da.

  1. Ardo eta emakumeak gizona okeŕtzen dute, ta ematxaŕei datxikiona txaŕagotuko da.
  2. Mamu ta aŕak oñordeko dituke, ta bizidunen artetik erauzia izango da.

Aoberokeri ariñegia

  1. Laisteregi siñisten dunak biotza arin du, ta ogen dagina bere kaltetan ari da.
  2. Gaitz egitea atsegin zayona, gaiztetsiko da.
  3. Ta erauskeria iguintzen duna gaiztakeritik yareiten da.
  4. Oŕko susmuŕkeriak ez beŕitu,
    Eta ez duzu ezer galduko.
  5. Oŕelako beŕiketarik etsai eta adiskide iñori ez esan; zuregan ogenik ez ba’da ez ezayozu iñori azaldu.
  6. Izan ere lentzuizukenak, zuri buruz ernai yaŕita, garai egokian bere goŕotoa lerakuskizuke.
  7. Oŕelako susmuŕ bat entzun ote-duzu? Zuregan iťo bedi!

Ez kezkatu! Ez duzu argatik leŕ egingo.

  1. Zerbait isiľean gorde beaŕkotan, sengabea erdimiñez dagona bezela da.
  2. Ankako giaŕean saŕtutako gezi bat bezela, isiľik gorde beaŕ dana zuzikaren baŕnean dago.

Entzundakoaren ikeŕpena

  1. Adiskideari akaŕ egin baño len, akaŕkizunaz galde egiozu; Beaŕ ba’da, ez bait-du alakorik ezer egin, ta egin ba’du, beŕiro egin ez dezan.
  2. Adiskideari galde egiozu, agian ez bait-du ezer esan, ta esan izan ba’du, beŕiro esan ez dezan.
  3. Susmuŕak maizetan gezuŕezkoak diralako;

ta ez ezazu siñetsi omen dan guzia.

  1. Batzu ortan leŕatzen dira, nai izateke, ordea!; nor da ezperen, mingañez uts egin ez dunik?
  2. Ari zema egin baño len, adiskideari galde egiozu, ta Goikoaren legea, dagokion tokian utzi.

Egizko yakintza eta utsala

  1. Yakintza, Yaunaren belduŕean dago osorik, Yakintza osoa Aren legea betetzean.
  2. Gaitzerako antzea, ordea, ez da yakintza; ogenlarien soegia guŕbiltasun ez da.
  3. Zuŕtasun nazkagaŕi bat ba-da; eta, ba-da berebat, yakintzarik-eza baizik ez dan ergelkeria.
  4. Yainkoaren belduŕ izanez-gero, adimenez zuntzuna gizon burutsu ta legearen auslea baño obeago da.
  5. Ba-da antze bat, ziña noski, bañan okeŕa; ba-da aitzitik, bere antzea bide zuzena argitzeko dazaŕana.
  6. Betiľunik aizunki dabil, ta goŕ azaltzen da; bañan iñork autematen ez dunean, Zurikalteegiteko auŕea aŕtuko dizu.
  7. Ta bere aultasunak gaitz egitea ba’daragozkio, garaya idorotakoan egingo du.
  8. Begitartez ezagungaŕi da gizona, ta auŕpegiaren itunez yakintsua.
  9. Gizonaren yazkerak, ortz-paŕe ta ibiľerak nolakoa dan adirazten du.

20

Noiz isil eta itz egin

  1. Mugaitzeko akaŕak ba-dira, eta ba-dira isiľak eta zuŕak.
  2. Sumintzea baño akaŕ egitea zeñen obe!

bere utsegiña aitoŕtzen duna kaltetik itzurtzen da.

  1. Auzia indaŕez erabaki nai dun ebazlea, nexkarekin ibiltzeko iŕikiz dagon irenaren antzeko.
  2. Ba-da isiltzean yakintsu azaltzen dana, ta ba-da bal-bal mintzatzean aspergaŕi dana.
  3. Ba-da isiltzen dana, erantzutekorik ez dulako,

ta ba-da isiltzen dana, garaya on ez dalako.

  1. Yakintsua, garai egokiraño isilik dago; zuzika ta ergelentzat garai guziak berdin.
  2. Itzontzia iguingaŕi da;

galendu nai duna, goŕotagaŕi. (Itz. 10, 19.)

 

Adigaitzak

  1. Zenbait elkaitz gizonarentzat onuratsu dira; irabazi batzu, ostera, kaltegaŕi.
  2. Noizik bein, damazunak ez dizu obaririk ekaŕtzen!; bestetan, ostera, bi alako irabazia dakaŕkizu.
  3. Aldiz, ospetik apalaldia datoŕkizu; noizpait, beŕiz, apalalditik buru-yasotzea.
  4. Urliak sari gutxiz asko daros, sandiak, aitzitik, zazpi alako sariz, gutxi.
  5. Yakituna bere itzek maitagaŕi egiten dute, ergelaren legunkeriak, beŕiz, alpeŕik ixurtzen dira.
  6. Ergelaren emaria ez zaizu onurakoŕ, begi bat ez ezen, zazpi ere bait-ditu.
  7. Ta gutxi emanda, maiz yaukitzen dizu, aldaŕikariak bezela, aoa zabalduz.
  8. Gauŕ dagizun maľegua, biaŕ eskatuko dizu: goŕotagaŕi bait-da, noski, alako gizona.
  9. Ergelak dio: «Adiskiderik ez dut;

nere on egiñentzat ez da eskeŕ onik».

  1. Nere ogia yaten dutenek ele-zuri dira, zeinbestetan eta zeinbestek iseka dagiote!

Ganoragabekeriak

  1. Mingain-leŕatzea baño oin-laparasta obe;

oŕela gaiztoei ondamena laisteŕka datoŕkie.

  1. Gizon iguingaŕia ta alotzen aoan, ipui koxkoŕak; beti baŕegaŕia, noski, alako gizona.
  2. Ergelaren aotik esaera zuŕak ere

ez dira onaŕtzen, ez ditu mugonez aipatzen-da.

  1. Ba-da eukiezarengandik ogen ez dagiña, ta atsaldian urduritzen ez dana.
  2. Ba-da lotsakeriaŕen galtzen dana, ta so ergel batengatik puŕut egiten duna.
  3. Ba-da lotsakeriaŕen adiskideari egindako agintzarengatik, adiskidea uŕurik arerio biuŕtzen duna.

 

Gezuŕa beti lotsagaŕi

  1. Gezuŕa gizonarengan ñaka lotsagaŕi izan aŕen, gaizki azitakoen aoan dago beti.
  2. Gezuŕtia baño lapuŕa obea da;

bata ta beste galduko dira, ala ere.

  1. Gaiztoa ziñez gezuŕtien ayuŕia!

taigabe aren gerena dukete berengan.

Senekoaren aunditasuna ta erorbideak

  1. Iztun azkaŕak gora aundia duke, ta gizon guŕbiľa aundizkiei atsegin zaye.
  2. Bere aloŕa lantzen dunak, eultzi aundia metatuko du;

ta aundizkiei atsegin zayonari, okeŕik aski askesten zazkio.

  1. Opari ta emariek yakitunen begiak itsutzen ditute, ta zaldien aokoak bezela, ataŕaidia, daragozkiote.
  2. Yakintza ostena eta estalitako altxoŕa, zertarako dira on? (Emen. 41, 17)
  3. Obe da bere yakiñeza estaltzea, bere yakintza ostentzea baño.

 

21

Ogenen maľak

  1. Seme!, ogenik egin ote-duzu? Beŕiro ez egin!!

Ta egindako ogenentzat askespena eskatu.

  1. Suge baten begietandik bezela, ogenetik iges egizu; alderatu ba’zatzazkio, ziztatuko zaitu-ta.
  2. Giza-bizia kentzeko, leoiaren ortzak ogenaren ortzak bait-dira.
  3. Edozein ogen sorbatz biko ezpata da, ta aren zauriak osabiderik ez du.
  4. Bonbonkeri ta indaŕkeriek aberastasuna irioten dute, eta aŕoputzaren etxea oŕela luŕeratzen da.
  5. Gaxoaren otoya Yaunaren belaŕira doa, ta Arengandik urgazia laisteŕ datoŕkio.
  1. Akaŕa goŕoto duna, ogenlarien bidêtan dabil, Yaunaren belduŕ dana, ostera, biotzez biuŕtzen zayo.
  2. Mingañez altsua uŕundik ezaguna da, bañan, sen onekoak utsak dazaguzkio.
  3. Bere etxea besteren diruz daraikiña, bere iľobirako aŕiak biltzen dituna bezelakoa da.
  4. Gaiztoen biľera amuko bildua da,

ta aren amaya sugaŕa. (Emen. 16, 7.)

  1. Ogenlarien bidea aŕitolez ezaŕita dago, bañan, aren buruan xeoleko lezea datza. *

Guŕbiľa eta motela

  1. Legea yagoten dunak bere iŕitsak ezten ditu, ta Yaunaren belduŕaren ondorea yakintza da.
  2. Antzerik ez duna ez da ikastun izango;

ba-da, ordea, gaŕaztasuna areagotzen dun antze bat.

  1. Sen onekoaren yakintza gañezka doa, ta aren onua biziaren ituŕi bat da.
  2. Ergelaren baŕneak, eltze itzatuak bezela, yakintzaren apuŕ bat ere ezin euki du.
  3. Buru onekoak, itz zuŕ bat dantzunean, goresten ta beretzat aŕtzen du.
  4. Lizunkoyak ba’dantzu, ostera, iguintzen ta bizkaŕera iraizten du.
  5. Ergelaren erausia bideko zama bezeia da, gizon argituarena, beŕiz, atsegintsu.
  6. Guŕbiľaren itza batzaŕean aiphagaŕi da, ta aren asmoak gogoan ausnaŕtzen ditute guziek.
  7. Yakintza, ergelarentzat etxe-iraulkiñak bezelakoa da, ta yakintsuaren itzak aŕi kolokak bezelakoak.
  8. Oin-biľuŕi ta esku itsutak,

ori da ergelei irakasten aritzea.

  1. Ergelaren paŕea zaratatsu da, zuŕarena, beŕiz, isiľa.
  2. Sen onekoarentzat uŕezko apaingaŕi, ari irakasten zayona; ta eskuiko besoan obo adeŕa.
  3. Ergelaren oña, besteren etxera arin doa; gizon ikasia, beŕiz, lotsaz auŕkezten zayo.
  4. Ergelak atetik etxe baŕnera so dagi, sen onekoa, ostera, lotsaŕen gelditzen da atean.
  1. Ergelen ezpañak astakeriak soŕtzen ditute; guŕbiľen itzak, bañan, aztagan neuŕiak dira.
  2. Ergelak aoan biotza darama, sen onekoak, beŕiz, biotzean aoa.
  3. Txeŕena biraokatzean, gaiztoak,

bere burua biraokatzen du.

  1. Mardaiľaria beronen beltzaľe da, ta auzokoek goŕoto dute.

 

22

Alpeŕa

  1. Nagia aŕi-mokoŕ satsu bati erkatu ezayozu;

aren gerena guziek txistuka dakuste.

  1. Nagia pekorotzari erkatu lezayokena da;

atzeman duten guziek beren eskuak yaŕosten ditute.

Seme biuŕiak

  1. Gaizki azitako semea aitaren gerena da, ta oŕelako alaba aren atsekabea.
  2. Alaba zintzoak yarauntsitzat bere senaŕa duke; lotsagaŕiak, ostera, aita atsekabetzen du.
  3. Alaba ziŕildak aita-amak lotsatzen ditu, ta biak esetsiko dute.
  4. Negaŕaldiko eresia ta mugaitzeko itzaldia, biak berdin: zartaľu ta akaŕa, beŕiz, edonoiz ere yakintzarenak dira. *

Sen ona eta zorokeria

  1. Eltzeko puskak itsastea, ergelari irakastea, ta lozoŕo datzana iratzaŕtzea, irurak orobat.
  2. Ergelari darauskionak, logale danari darauskio, eta azkenean ergelak «zer da ori» esango diotsa.
  3. Negaŕ egizu il danarengatik; argia itzali bait-zayo; ergelarengatik negaŕ egizu: sena peitu bait-zayo. [bait-du;
  4. Goxoago negaŕ egin beaŕ il danarengatik, atsedena idoro ergelarentzat, beŕiz, bizia, eriotza baño guziz txaŕagoa da.
  5. iľarengatik zazpi egunez negaŕ egizu, (As. 50, 10) ergel ta gaiztoengatik bizi diraño negaŕ egin beaŕ.
  6. Ergelarekin ez itzazu erausi luzeak izan, ta sengabekoekin ez ibili.
  7. Buruausterik ez izateko ayengandik itzuri, ta ayen zipiriztiñez ez zikintzeko.
  8. Atsedena iristeko ayengandik sayestu, ta aren ergelkeriz ez gaŕazteko.
  9. Beruna baño astunago zer da?

Eta ori nola aipatu, ergel izenez baizik?

  1. Ondaŕa, gatza ta burni-agoa, (Itz. 27, 3) ergela baño eroangaŕiagoak dira.
  2. Ezuŕak soñean bezela elkaŕtuta etxea tink irozotzen duten zurak ez dira luŕikaran eŕaz bakantzen. Oŕela erabakitako asmoari datxikion biotzak, inka gaitzetan belduŕ gabe sendo dirau.
  3. Oar yakintsunari ezaŕitako biotza: latsunez bistutako orma bezela dago.
  4. Gañetako olesia aize-erauntsian ezin dago zutik; oŕela biotz zirtziľak bere asmo aulekin ez dio belduŕari gogoŕ egingo.

 

Adiskidetasunaz

  1. Ziztatutako begitik malkoak diñoste; ziztatutako biotzetik gogoak argitara datoz.
  2. Txoriei aŕia iraitzi, ayek sakabanatu:

adiskideari min eman, adiskidetasuna uŕatu.

  1. Adiskidearen auŕka ezpata atera al-duzu?

Ez belduŕtu! Adiskidetasuna beŕpiztu diteke.

  1. Iraiña, anpuruskeria, kuxeľu zabaldua ta azpikeria, auetako edozertaz, bai adiskidea galduko zenuke.
  2. Adiskideari landeŕ danean kirmen zakizkio, aren loraldian pozkide izateko.
  3. Beltzaldian arekin egon, yarauntsian erkide zakizkion.
  4. Sua izan ezkero, labeko luŕiña ta su-kea igotzen dira; oŕela odola ixuri ezkero, iraiñak ere.
  5. Adiskidearen alde yaikitzeaz, iñoiz ez naiz lotsatuko, ta ez naiz aren auŕetik ostenduko;
  6. Ta arengandik gaitz bat edo beste ba’datoŕkit, dantzuketenek oro, ari buruz ernai dabiltzake.

Atzaŕi ibili!!!

  1. Aoan yagole bat nork lezaŕkidake? (Er. 141, 3) eta zildai yatoŕ bat ezpañetan?

Ayengangik eror ez nadin,

ta nere mingañak galdu ez nazan?

 

23

Otoitz baŕnekoia

  1. Yauna!, nere biziaren Aita ta Yabea!!

Nere ezpañen aukeran ez nazazu utzi!, ezta ayengatik erortzen ere.

  1. Nere oldozkunei nork lezaŕkieke zigoŕa,

ta nere biotzari yakintzaren ikaspidea?;

  1. Nere erokeriak akaŕik gabe ta nere ogenei bide zabalik uzteke,

Nere erokeriak areagotu ta nere ogenak geitu ez daitezan, nere etsayen auŕean eror ez nadin, ta nere arerioa nere lepotik poztu ez dadin?

  1. Yauna!, nere biziaren Aita ta Yainkoa!, niri, ez begi aŕoak eman!

Iŕiskeriak niregandik asagotu!!

  1. Aragi-giriñak eta atseginkeriak nitzaz ez bitez yabetu!, gogo likitsen azpian ez nazazu utzi!

 

Zin egiteko oikuntza

  1. Ene semeok, aoaren erabidea entzun; yagongo lukena ez da galduko.
  2. Ogenlaria ezpañetatik atzemana izango da, mardaiľari ta lotsagabeari erorpide zazkio.
  3. Zure aoan ez bedi zin egiteko oikuntza; (Ir. 20, 7) zure aoan ez azi Izen gurena aiphatzeko yasa.
  4. Izan ere yopu maiz oñazetua, zauri xakirik gabe ez daiteken bezela, zin egiten ta Yaunaren Izena aiphatzen beti ari dana, ogen-kutsurik gabe ez da izango.
  5. Askotan zin egiten duna, ogenez beteko da, eta aren etxetik elkaitza ez da asagotuko.
  6. Alpeŕik zin dagiñak, ogen dagi;

zin egiña betetzen ez dunak, bi ogen dagitzi; gezuŕez zin dagiñak asketsik ez duke ta aren etxea elkaitzez beteko da.

Itz gaiztoak

  1. Zenbait itz, il-deyak dira:

Yakob’en yarauntsitik uŕun beitez!

  1. Guziok zintzoengandik uŕun daude, ogenetan lokaztatu ez daitezan.
  2. Ez bedi zure aoa itz txaldanetan oitua, ayekin ogena ibiltzen bait-da.
  3. Aundizkien artean zaudenean, zure aita-amak gogoratu.
  4. Ayetzaz ântziz gero, ayen auŕean zure oikuntzak âlkekizun zerbait egitera agian bait-ziñeramake, yayoa ez izan nairik eta yayotz-eguna biraokaturik.
  5. Ao-zikin azaldu oi dan gizona, (2 S. 16, 7) iñoiz ez da yakintzara elduko.
  6. Bitariko gizonak ogenak eŕuz geitzen ditute, ta irugaŕen arikoek, batez ere, Yaunaren. aseŕea pizten dute:
  7. Soin-aragia irentsi arte iŕitsak itzaltzeke, su biziak bezeia, gogoa eŕetzen dion gizon likitsa;
  8. edozein ogi goxo zayola-ta, eriotzaraño uzten ez dun gizon doľoŕa;
  9. bere oea utzita, besteren oetik yaikitzean:

«Nork nakus? iľunez esia, ormaz estalia naiz, (Is. 29, 15) ta iñork autematen ez nau; zergatik belduŕtu, beraz?

Nere ogenak Goikoak ez ditu oaŕtuko!!» bere biotzean dio senaŕ etoyak.

  1. Bakaŕik, giza-begiak zazkio belduŕgaŕi,

ta ez daki Yaunaren begiak eguzkia baño argitsuagoak dirala, gizakien bide guziak dakusaztela,


ta altxabe orotara Aren soa saŕtzen dala.

  1. Izakiak oro, irazanak izan baño len

Yaunak ezagutzen zitun, ta berebat ordutik oraindañoko guziak dazagutzi.

  1. Alako gizonak zeyetan ataŕa didoroke, ta uste ez dukenean atzemango dute.

Emazte kutsuzale

  1. Ta orobat gertatuko zayo, senaŕa utzurik, (Ap. 20, 10) besterengandik egindako umea oñordekotzat lekaŕkiokenari.
  2. Izan ere, auŕenik Goikoaren legea autsi, bigaŕeneko senaŕaren auŕka ogen egin, ta irugaŕenean ezkontza loitzen du.
  3. Batzaŕera eramana izango da ori, * ta aren semeak azteŕtu beaŕak dira.
  4. Seme oyek ez dute eŕorik egingo, ta ayen kimuek ez dute arnaririk soŕtuko.
  5. Bere ondoren oroitza biraogaŕia utziko du;

aren gerena iñoiz ez da ezabatuko.

  1. Ta gerokoak dazagukete ez dala ezer

Yaunaren belduŕa baño obeagorik, ez eta Aren aginduak yagotea baño goxoagorik.

 

24

Yakintzaren esanak

  1. Yakintza berez ospagaŕi agertzen da, * ta bere eŕiaren artean goragaŕia.
  2. Goikoaren batzaŕean bere aoa irikitzen du, ta Aren al izatearen auŕean aintzatsua da.
  3. Ni, Goikoaren aotik irten naiz ta lañoak bezela, luŕa estali dut.
  4. Kapaŕa goyenetan neukan, ta nere aulkia odei-abe batean zegon.
  5. Ortzi-sapaya lagunik gabe arakatu dut, eta leze baŕenean ibili naiz.
  6. Itxasoko uiñetan, luŕbira osoan, eŕi ta enda guzietan nagusitza daukat.
  7. Guzion artean atsedentokia, ta nere egoitza yaŕtzeko une-biľa ibili naiz.
  8. Ordun guzien egiľeak agindu niñun ta soŕtu naunak nere kapaŕa geldirazirik, esan zidan: «Kapaŕa Yakob’enaen yaŕi, ta yarauntsia Ixrael’enean euki ezazu».
  9. Betidanik soŕtu nau, ta betidañokoan amairik ez dut izango.
  10. Yauretxoian moŕoitzat ari izan natzayo, * ta onela Sion’en sendotu naiz.
  11. Iri maitean atsedenarazi nau, ta Yerusalem’en dago nere nagusitza.
  12. Eŕoak, eŕi gurenean egin ditut,

Yaunaren baŕuti ta yarauntsian.

  1. Eretza Liban’en bezela, aunditu naiz,

Nekosta Ermon-mendian bezela.

  1. Garatu naiz Engadi’n palmondoak

ta laŕosadiak Yeriko’n bezela.

  1. Oliondo edeŕa zelayean

ta astigaŕa ur-egian bezela.

  1. Kanel, lerdo usaitsu, miŕa bikain galban, onike, estorake, ta yauretxeko luŕiñak bezela, usai gozoa eman dut.
  2. Arteak bezela, nere adaŕak zabaldu ditut, adaŕ ospagaŕi ta edeŕak, noski.
  3. mâstiak bezela, ayen zoragaŕiak soŕtu ditut, * eta nere loreak mâts opagaŕi ta aberats biuŕtu dira.
  4. Iŕikitzen nauzutenok niregana eldu,

ta nere arnariz ase zaitezte;

  1. Nitzaz oroitzea eztia baño goxoago bait-da, nitzaz yabetzea ezti-oŕazea baño geiago.
  2. Yaten nautenak ez dira gose izango, ta edaten nautenak ez dira egaŕi egongo. *
  3. Aditu lidakena ez da âlketuko,

ta nere argitan lan dagiñak ez du utsik egingo.

 

Yakintza eta legea

  1. Au da Goikoaren itun-idaztia, * Moxe’k aldaŕikatutako legea, Yakob’en leñuentzako yarauntsia.
  2. Pison ta zitu beŕien aroan, Tiger bezela, * yakintza gañez egiñerazten dun legea.
  3. Euparate’k eta uztaroan Yordan’ek bezela, adimena senaz aunditzen duna; (Yos. 3, 15)
  4. Nil'ek eta mâtsaroan Geon’ek bezela yakintza ixurerazten duna.
  5. Ikasle auŕenak ez du iritxi aren ezaguera osoa, ta azkena ere ez da aren baŕeneraño eldu.
  6. Aren gogoak itxasoarenak baño aundiagoak bait-dira, eta leze aundia baño sakonagoak aren oldozkunak.
  7. Eta ni, ibaitik eratxitako lats bat, *

eta baratzera ura daraman eŕeten bat bezelakoa naiz.

  1. Ta esan dut: «Nere baratza garaztatu ta nere zelaya ordituko dut».

Eta ara!, nere eŕetena ibai biuŕtu, ta nere ibaya itxaso egin da. 31. Onezkero, goizetik ezaguera argitu, ta uŕutiraño edatuko dut.

  1. Irakaspen onak, igaŕleak bezela baŕeyatu ditut, eta uŕuneko gizaldiei utziko dizkiet.
  2. Orizute ez dudala neretzat bakaŕik lan egin, yakintzaren biľa dabiltzan guzientzat baño. (Emen. 33, 19.)

 

25

Esakun batzu

  1. Irurok edeŕtu; eta, bai Yaunarentzat bai eta gizakientzat ere atsegingaŕi egin naute.
  2. Senidetarteko batasunak, lagunarteko adiskidetasunak, eta sanaŕ-emazte arteko adeiberak.
  3. Iru giza-mota goŕoto ditut, eta ayen bizia oso iguingaŕi zait;
  4. Landeŕ aŕoputza; aberats gezuŕtia, ta sengabeko agure likitsa.

 

Agureak

  1. Gaztezaroan bildu ez duzuna, zâŕtzaroan nola didorokezu?
  2. Zeñen edeŕa sen oneko buru zuria, ta zaŕen onu zuŕa!!
  3. Zeñen edeŕa zâŕen yakintza ta gizurenen soegi ta onua!
  4. Zâŕen buruntza ayen ituiña da, ta berayen iľaŕainbidea, Yaunaren belduŕa.
  5. Bederatzi gizon, nere iritziz zori ontsuak dira, ta nere mingañak beste amargaŕen bat aintzat aldaŕikatuko du:
  6. Bere seme-alabaekin pozik bizi dana;

bere bizian etsayen itxesa dakusana.

  1. Emazte zintzoa duna, zoriontsua noski; mingañez leŕatu ez dana; ta yabe izateko lain ez zanari moŕoi ez zayona.
  2. Zoriontsua soegia iritsirik belaŕi adikoŕari irakasten diona!
  3. Yakintza idoro duna, bai aundia!!

Ez da, ala ere, Yaunaren belduŕ dana baño garayagoa.

  1. Yaunaren belduŕa beste edozeren gañean dago!; belduŕ ori duna, noren antzeko daiteke?

 

Emaztekiak

  1. Edozein zauri, biotzeko zauri ez ba’da, edozein gaiztakeri, emakumeren gaiztakeri ez ba’da,
  2. edozein loŕ, goŕotodunengandik ez ba’datoŕ edozein apen, etsai-apen ez ba’da.
  1. Ez da edenik, sugearena baño zitalagorik;

ez eta separik, emakumearena baño gaiztoagorik.

  1. Emakume txaŕ batekin baño, (Itz. 21, 19) leoi ta sugêkin bizi nayago nuke.
  2. Zantaŕkeriak emakumeari auŕpegia aldatzen, ta iľetako zurdatza bezain beltz biuŕtzen dio.
  3. Aren senaŕa lagunekin danean, nairik gabe ere, asperen mingoŕka dago.
  4. Edozein txaŕkeri emakumearena baño txikiagoa da: betoŕkio gañera ogenlarien ondorea.
  1. Aldapa ondaŕtsua zâŕaren oñentzat bezelakoa, gizon paketsuarentzat mingain zoŕotzeko emaztea.
  2. Emakumearen edeŕtasunak ez zaitzazala aburikatu, ta alako emakumerik ez ezazu iŕikatu. (Emen. 42, 6)
  3. Atsekabe, auŕpegi iľun ta biotzeko zauria, ori da emazte txaŕak soŕtzen duna.
  4. Esku aulak eta belaun makuŕberak bezalakoa, senaŕa pozten ez dun emaztea, gizonarentzat.
  5. Emakume batengandik asi izan da ogena, * ta arengandik guziok il-beaŕak gera.
  6. Urari irtenbiderik ez utzi, ez eta ere emakume txaŕari al izaterik.
  7. Eskurakaitz ba’zaizu, zuregandik asagotu ezazu.*

 

26

  1. Emazte zintzoaren senaŕa, zoriontsu!

Biziaren egunak bikoiztuko zazkio-ta.

  1. Emazte azkaŕak senaŕa pozten du, ta aren urteak pakez beteko ditu.
  2. Emazte on, yarauntsi on;

Yaunaren belduŕarentzako yarauntsi, gero!

  1. Aberats edo landeŕ, aren senaŕak, biotza poz ta aurpegi aŕaitsu dituke beti.
  2. Nere biotzak iru belduŕkizun ditu;

ta beste laugaŕen batek bereiziki izutzen nau:

  1. Iriaren goŕotoa, eŕiaren zalaparta, gezuŕezko mardaiľa; eriotza baño gaitzagoak oro.
  2. Bañan, emazte tukutsua, biotzeko min ta loŕa da; aren mingain-zartaľua, beŕiz, guziok baño areago.
  3. Emazte gaiztoa, uztaŕi koloka:

ua ezi nai izatea, aŕubiari eltzea bezelatsu.

  1. Emakume moskoŕtia iguingaŕi da, ta aren gerena ezin estali daiteke.
  2. Emakume txaŕari, zantaŕkeria, begi-nabarmenkerian ta betazaletan autematen zayo.
  3. Lotsagabeko alaba zoŕozki zaitu ezazu,

eretia idororik galdu ez dadin. (Emen. 42, 11.)

  1. Lotsagabeko aren begiei buruz ernai zaitez, ta ez aŕitu bidekatzen ba’zaizu.
  2. Bidazti egaŕiak aoa iriki ta uŕengo ituŕi orotatik ura edaten dun bezela, emakume lizunkoyak kapaŕ guzien auŕean eserita, gezi guziei bere gezi-ontzia irikitzen die.
  3. Emazteak bere adeyez senaŕa pozten du,  ta bere sen onak ezuŕuna pizkoŕtzen dio.
  4. Emazte isiľa, Yaunaren emari da!;

ta ondo ezitako emaztearen ordañik ez dago.

  1. Emaririk onena emakume lotsati ta zintzoa.
  2. Ortzi goyenetan eguzkia bezela, emazte onaren edertasuna etxean apaingaŕi da.
  3. Lazo oneko soingañean auŕpegi edeŕa, yauretxeko argimutiľean ixiotutako kiriseľuak bezelakoa da.
  4. Anka edeŕak oin sendoen gañean, uŕezko abeak ziľaŕezko idulkietan dira.

 

Biotz-iľungaŕiak

  1. Biotza iľuntzen duten gizamotak bi dira; ta beste irugaŕen batek aseŕea pizten dit:
  2. Landeŕkerian aguretutako gudagizona, sen oneko gizon ezetsia, zuzenbidetik ogenera eroria, Yaunak ezpatarako gertutzen du ori.

Irabazpideak

  1. Merkataria zailki itzuriko da uts egitetik, ta ardo-saltzaľea ogenetik.

 

27

  1. Ainitzek zirtzilkeri batengatik uts egiten dute, eta aberastu nai dunak bere begia biuŕtzen du.
  2. Elkaŕ eldutako aŕitartean kaku bat bezela, erosle ta saltzaľearen artean ogena saŕtzen da.
  3. Yaunaren belduŕari arduraz atxikita ez ba’zaude, zure etxea laisteŕ irauliko da.

Izketak

  1. Baea yaŕostean zizkiñak an gelditzen diran bezela, oŕela giza-ñakak ere baŕneko azteŕketan.
  2. Eltzegiñaren ontziak labean bezela, gizona ere, nolakoa dan, erausietan azteŕtzen da.
  1. Zugatz-aleak zugatz-ondoa nolakoa dan darakuste, ta orobat giza-biotzetako gogoak itzetan agertzen dira.

Zuzentza

  1. Lenik azteŕtu gabe iñor ez goretsil, gizona ezaguteko bidea azteŕketa bait-da.
  2. Zuzentasuna, biľa ibiliz, didorokezu; ta dedu-longaintzat erabiliko duzu.
  3. Egaztiak beren idekoekin biltzen dira, ta egia, darabiltenengana biuŕtzen da.
  4. Leoya eizan bezela, ogena ere bidegabekeriak dagiztenen zai dago beti.
  5. Zintzoa yarduketan beti z'uŕa da, sengabea, beŕiz, iľargia bezela aldakoŕa.
  6. Sengabekoengana saŕtzerakoan mugona itxoin, zuŕen artera, beŕiz, eldu zaitez saŕi.
  7. Zuntzunen erausia aspergaŕi da, paŕe-azkuŕitzat ogen-lizunkeria dute-ta.
  8. Araokarien erausiak iľeak zutik yaikirazten ditu, ta ayen lipiztak belaŕia itxirazten du.
  9. Anpurutsuen iiskaŕetan odola oi dixur, ta ayen iraiñak entzutea niingaŕi da.

 

Isilkakoak

  1. kuxeľuak agertzen ditunak, ori dakitenen entzinmena galtzen du, ta bere gogorako adiskiderik ez didoroke.
  2. Adiskidea maite ezazu eta ari kirmen zakizkio, bañan ez yo arengana, aren kuxeľua zabaldu ba’duzu.
  3. Izan ere etsaya il dunak bezela, zure uŕkoaren adiskidegoa il duzu,
  4. ta eskutik txori bat yarein dun bezela, adiskidea utziz-gero, ez duzu gerokoan eskuratuko.
  1. Ez zakizkio yaŕai; uŕun bait-dago, xedebatik orkatz bat bezela yoana da:
  2. zauria sendatu ta iraiña asketsi daiteke;

bañan, kuxeľua zabaldu dunarentzat itxaroa erabat galdu da.

 

Azaluskeria

  1. Begi-kiñuka ari danak, asmo txaŕak darabiltzi;

ta autematen duna asagotzen zayo.

  1. Zure auŕean zuretzat aoa eztituko du, eta zure itzak txoratuta bezela adituko ditu;
  2. bañan, gero bere aoa aldatuko du, ta zure itzetan tupustaŕi yaŕiko dizu.
  3. Iguintzen ditudanetan ez dut oŕako ori bezain iguingaŕi; Yaunak ere goŕoto du.
  4. Aŕia ortziruntz iraizten dunari, ua burura erortzen zayo,
  5. ta azpikeriz emandako ukaldiak, azpikaria zaurtzen du.
  6. Luŕa zulatzen duna, zulora darorke, ta xedeba yaŕtzen duna artan atziko da.
  7. Besteri iñork egindako gaitza

bere gañera itzultzen dakuske. nondik datoŕken ikusteke.

  1. Aŕoputzak nausari ta iraintzaľeak dira, ta apena, leoi bat bezela, ataizean itxoiten dagokie.
  2. Zintzoen eroraldian pozten diranak xedeban atziak izango dira, ta il baño len miñak irotuko ditu. *

 

Eŕa gaiztoa

  1. Goŕoto eta aseŕea ere nazkagaŕiak dira, ta ogenlariei nagusitzen zaye.

 

28

  1. Apenzaľeari Yauna apenduko zayo, ta aren ogenak ez ditu ântziko.
  2. Iraindu zaituna asketsi, gero zure aŕenez zure ogenak asketsiak dakizkizun. *
  3. Gizonak, gizonari aseŕe zayolarik, yaunari beretzat sendakuntza eskatzen dio.
  4. Bere ideko gizonaz ez da eŕuki, ta eŕukia eskatzen dio bere ogenentzat. *
  5. Aragi dalarik, bere biotzean aseŕea azten da; nork iritsiko du, beraz, aren ogenerako asketsa?
  6. Azagaz oroi zaite eta aseŕea utzazu! eriotzako usteialdiaz oroi zaitez ta aginduak bete itzazu.
  7. Aginduetaz oroi zaitez, ta uŕkoak ez goŕoto izan.
  8. Goikoaren itunaz oroi zaitez, ta uŕkoaren yakin-ezaz ez ayola izan.

 

Auziak eta eztabaidak

  1. Lipiztak utzi!, eta ogenak gutxituko dituzu; izan ere auzikariak eztabaidak pizten ditu.
  2. Ta ogenlariak adiskideak girbintzen, ta lagunen artean ganbuxkeriak soŕtzen ditu.
  3. Eŕekiñen neuŕitan sua ixiotzen dan bezela, giza-indaŕaren giñoan aren aseŕea oi da; aren aberastasuna añean aren sumiña gorbizten, ta liskaŕ-azkuaren arauz areagotzen da.
  4. Eztabaida biziak sua pizten, ta liskaŕ zalapartatsuak odola ixurtzen du.
  5. Txinpartari putz ba’dagiozu, ixiotzen da;

txistu ba’dagiozu, itzaitzen da; bata eta bestea, ala ere, aotik datoz.

  1. Gizon mardaiľari ta mingain bikoa, biraogaŕi bego; * elkaŕ-adiskide bizi ziran asko poŕokatzen ditu-ta.

 

Mingain lana

  1. Mardaiľari gezuŕtien mingaiñak berein yaŕosi, ta eŕiz-eŕi sakabanatu,
  2. iri aŕesidunak poŕokatu ta aundizkien etxeak irauli ditu.
  3. Mardaiľari gezuŕtien mingaiñak emakume yatoŕak etxetik yaurti ta beren lanbidetik asagotu ditu.
  4. Alako mingañari bere belaŕia makuŕtzen dionak, atsedenari ateak ixten ta pakeari eragozpenak yaŕtzen dizkio.
  5. Zigoŕ-ukaldiak ubela soŕtzen du,

mingain-ziztakoak ezuŕak austen ditu.

  1. Ezpataz ildakoak asko dira,

ez, ordea, mingaiñez il diranak aña.

  1. Zoriontsua aren ziztatik uŕun,

ta aren aseŕetik aldendurik aŕkitzen dana ta aren uztaŕpean ta biľuŕetan ez egona.

  1. Aren uztaŕia burnizkoa bait-da, ta aren biluŕak burni-orizkoak.
  2. Ark daman eriotza izugaŕia da, ta ua baño obea da xeola.
  3. Zintzoen auŕka ez du al izaterik, eta aren gaŕetan ez dira eŕeko.
  4. Yaunarengandik sayestuak ayetan erori, ta itzali ez daiteken su ortan eŕeko dira.
  5. Ayen gañera leoya bezela yauziko da, ta katamotzak bezela irentsiko ditu.
  6. Zure aloŕak arantzaz esitu, zure ziľar ta uŕea urtu, zure itzetarako aztaga ta aztakiñak egin, eta zure aorako ate ta moŕoiľoak.
  7. Eta mingañez ez leŕatzeko ernai ibili, ta zure ataizean daudenen auŕean ez erortzeko.

 

29

Emaľeen ona!!! Eŕukioŕak

  1. Eŕukiberak uŕkoari maľegu dagio,

 ta ari esku-zabal agertzea aginduak yagotea da.

  1. Beaŕaldian uŕkoari maľegu egiozu, ta erabakitako garayean zure zoŕa ordaindu ezayozu.
  2. Zure itza bete ezazu, ta kirmen zakizkio;

ta beaŕa litzaizukena edonoiz didorokezu.

  1. Yesandakoa upatutzat begiratzen dute askotsuk, ta beren urgazlei nekagaŕi zazkie.
  2. Yesan arte emaľeari esku-muin dagiote, ta mintzo apalez agintzak egiten dizkiote.
  3. Baña yesandakoa biuŕtzeko garayean

epe bat eskatzen diote, ta aldi txaŕaren apukoz, erostak baño ezer ez dakaŕkiote.

  1. Biuŕtu al ba’diote, atxakiak aterata, ozta erdia biuŕtzen diote; ta beste erdia upatutako dirutzat berentzat eukiko dute.
  2. Biuŕtu al ez ba'diote, yabea beretik erantzia, ta ortarako ezer egin ez duna ayen etsai egiña daiteke.
  3. Araoz eta iraiñez ordaña damayote, ta goretsi beaŕean gerentzen dute.
  4. Gaiztakeri onengatik ainitzek maľegurik ez dagite, obaririk gabe berea galtzeko belduŕez.
  5. Ala ere, gaxoari buruz biotza zabaldu ezazu, ta sorozkia ez ezayozu luzatu. *
  1. Aginduta dagonez, landeŕa sorotzi!, eta ua, bere beaŕaldian eskutsik ez igoŕi.
  2. Zure altxoŕa anai edo adiskidearen alde emazu, aŕien azpian erdoituta alpeŕik euki gabe.
  3. Zure altxoŕa Goikoaren aukeran ipiñazu, ta uŕea baño adiñonago izango zaizu.
  4. Ukaŕ egitekoa, zurean bereizita eukazu

ta gaitz guzietatik yareingo zaitu: (T. 4, 11)

  1. Babeski sendo ta aiztamakiľak baño obe, buŕukan yagongo bait-zaituzte etsayei buruz.

 

Baitzaľe eŕukaŕiak!!

  1. Gizon ona uŕkoaren baitzaľe yaikitzen da; * lotsa galdu dunak, ostera, bertan bera uzten du.
  2. Zure orde baitzaľe yaiki danaren adeyaz ez ântzi!, bere bizia zurearengatik eskeñi du-ta.
  3. Ogenlariak bere baitzaľeari dun guzia galerazten dio, ta eskeŕ onik gabe bertan bera uzten du.
  4. Baitzaľe yaikitzeak aberats asko ondatu ta itxasoko uiñek bezela, yaŕosi ditu.
  5. Argatik gizon altsuak erbestetuak izan, ta atzeŕietan baŕna aldeŕai ibili dira.
  6. Irabazkien biľa baitzaľearengana

yotzen dun ogenlaria ebazlearen eskuetara darorke.

  1. A1 duzunez sorotzazu uŕkoa, ta ibil ernai eror ez zaitezan.

 

Abegi onaz

  1. Bizirako beaŕenak ura, ogi, ta lotsakizuna estaltzeko yantzia ta etxea dira.
  2. Olezko txabolan, landeŕaren otordua obe da, uŕutiko besterenean zauta edeŕa baño.
  3. Zurean duzun uŕi edo ugari, naikoa bekizu; aŕotza zerala iñork yauki ez dezaizun.
  4. Etxerik-etxe dabiľenaren bizia ertuna da; nonbait aŕotz danak aoa iriki ez dezake-ta.
  5. Aŕotz ziñuketenei yan-edatekoak eman, ta gañera itz mingaŕiak entzun beaŕko zeñizkieke:
  6. «Auŕera!, aŕotz ori!!!; apain idazu maya, ta zerbait ba’dakaŕtzu idazu yateko.» Edo: «Yo bestera, aŕotz ori!; besten zai bait-nago; etxearen beaŕa dut; anaya eldu balt-zait!»
  7. Sen oneko gizonarentzat gogoŕ da, noski,

etxeko yaunaren itz gaŕatzak eta aŕtzekodunaren iraiñak entzutea.

 

 

 

30

Ezikeraz

  1. Semea maite dunak, maiz zigoŕkatzen du ua, azkenean poz dadin.
  2. Semea ondo azten duna artzaz atsegingo,

ta ezagunen artean iľaŕainduko da.

  1. Aita il ote-zayo? Il ez ba’litz bezela; bere ideko bat bere ondoren utzi du-ta.
  2. Bizi zanean, semea atsegiñez zekusan, ta iltzean ez zan atsekabetu.
  3. Utzi dun semea etsayei buruz apentzaľe, ta adiskidêntzat eskeŕ oneko azalduko da.
  4. Semea limuŕkeriz azten dunak, zauriak sendatu beaŕko dizkio, ta aren gaŕaxi orotan biotza erdiratuko zayo.
  5. Ezia ez dan zaldia eskurakaitz da, ta seme iñauska burukoi egingo da.
  1. Semeari maiteak egin, ta izutuko zaitu; arekin yosta zaitez, ta atsekabetuko zaitu.
  2. Arekin ez egin paŕe, azkenik garaituta ortz-kaŕaska egon ez zaitezan.
  3. Gaztezaroan ez ezazu ua bere naitara utzi ta aren utsegiñak ayola gabe ez begira.
  4. Gaztezaroan lepoa makuŕtu ezayozu,

ta auŕ daño alboak astindu izkiozu, (Emen. 7, 25) gogoŕtutakoan eskurakaitz ez dakizuntzat.

  1. Semea irakatsi eta landu ezazu. bere ergelkeriaz zoztoŕ ez dakizuntzat.

 

Osasunaz

  1. Soin-gaitzez yositako aberats zaurtua baño obe da, landeŕ osasuntsu eta indaŕtsua.
  2. Osasun ta sozko ona, uŕea baño obeagoak dira, ta soin yatoŕa, aberastasunik aundiena baño.
  3. Soin-osasuna baño gauza oberik ez da, ez eta ere poz aundigorik biotzekoa baño.
  4. Bizitza gaŕatza baño eriotza obe, eritasun luze minzuŕa baño, betiko atsedena obe.
  5. Ao itxira uŕbildutako yanari onenak, iľobian yaŕitako yakiak bezelakoak dira.
  6. Zertarako zazkio eidolari, eskeintzen zazkion arnariak? ez bait-ditu yango, ezta ayen usaya somatuko ere.
  7. Orixe gertatzen zayo Yaunak yoa dan aberatsari; bere ondasuna begiz dakus adiaka, besartean asperenka neska estutzen dun irenaren antzo.

Alaikizuna

  1. Zure biotzean atsekabeari tokirik ez eman, (Itz. 12, 25; 15, 13) ta zure buruko oidozpenez ez kezkatu.
  2. Biotzeko atsegiña, ara: giza-bizia; ta giza-pozak bizia luzatzen du.
  1. Zure burua maite, zure biotza suspeŕtu, ta dordoa zuregandik asagotu ezazu: ainitz bait-dira dordoak galdu ta il aitunak.
  2. Espa ta aseŕeak bizia labuŕtzen dute, ta kezkak zâŕtzaroa goizegi dakaŕ.             
  3. Biotz garbi ta ona, gose oneko: yaten duna oro osasungaŕi du arek.

 

31

Ondasunak

  1. Aberats izateko ernai-aldiek, aragia aitzen dute, ta dordoak loa daragozte.
  2. Ernai-aldiko dordoak loa oiltzen, ta loak eri astuna arintzen du.
  3. Aberatsa, ogasuna biltzeko lan egin ondoren, atsedetean, atsegiñez okitzen da.
  4. Landeŕari, bizigaŕirik gabe lan egin ondoren, atsedetean dana peitu zayo.
  5. Uŕezalea ez da ogenetik yareingo, ta ustelkoya ustelkeriz aseko da.
  6. Uŕearengatik luŕ yoak asko dira, (Emen. 8, 3) aren istak ondamena ekaŕi die-ta.
  7. Yauresten dutenei tupustaŕi bait-zaye; ta ergelak oro, artan aburikatzen dira.
  8. Akatsik gabeko aberatsa, zoriontsua, uŕe-atzetik ez ibilia.
  9. Nor da ori? Goretsiko dugu-ta; bere eŕian, alatzak egin bait-ditu,
  10. Ortan azteŕtuta, on ta yatoŕ nor upatu da? alakoarentzat betiko ospea!!!

nor da okeŕtu zeitekela, okeŕtu ez dan ori? ogen egin zezakela, egin ez dun ori?

  1. Aren ondasuna sendotuko da, ta aren ukaŕak eŕiaren baldernan goretsiak izango dira.

Oŕitsak eta zautak

  1. Zauta aundiren maitara bazkaldaŕ al-zaude? *

aren auŕean aoa ez zabaldu, ta ez esan: «Au yoritasuna!» 13. Bekaitza txaŕa dala oroi zaitez;

begia baño txaŕagorik ezer egin ote-du Yaunak?

edozergatik malkoak darizkio.

  1. Lagunak so dagion artara eskua ez luzatu, ta arenarekin batera zure eskua eŕatiľuan ez saŕtu.
  2. Zere ayeŕetatik besterenak asma itzazu,

ta egiteko orotan oaŕez yardun.

  1. Auŕean duzuna gizabidez yan ezazu, ta ez izan salo, gogaikaŕi ez zaitezantzat.

  1. Aziera onez auŕena zaitez amaitzeko, ta iguingaŕi ez zaitezan, ez azaldu asekaitz.
  2. Maikide askorekin ba’zeude, ez izan auŕena eskua edatzeko.
  3. Ondo azitako gizonari, zein gutxi zayon aski!

ta oŕela ez da oean atsbagituko.

  1. Lo eziña, goragale, ta sabelmiña gizon saloentzat dira,
  2. Lo osasunkoŕa urdail elikutiarena da;

oŕela goizean yaikitzen da pizkoŕ.

  1. Geyegi yan ba’dezu, yaiki ta egurasturik suspeŕtuko zera.
  2. Entzun seme, eta ez nazazu ezetsi;

ta gerokoan nere itzak uleŕtuko dituzu.

  1. Egiteko guzietan neuŕitsu zaitez, ta ez zaizu elduko gaitzaldirik.
  2. Deituentzat bere oŕitsetan naro azaltzen dana, ezpain guziek goresten dute; ta goraldiok ziñak dira.
  3. Bere oŕitsetan zikoitz danaz, ostera, irian maxioz ari dira, eta aren zikoizkeriak banan-banan aitatzen ditute.

Ardoa neuŕiz txit edeŕ

  1. Ardo edaletzat ez zere buruaz iľaŕaindu, ardoak galdu ditunak asko bait-dira. (Yu. 13, 4)
  2. Aŕagoak, burnia urtuz, zieŕtik bakantzen du;

oŕela ardoak aŕoputzen biotzak liskaŕez agertzen ditu.

  1. Erabidez edandako ardoa, gizonarentzat bizia bezela da.
  2. Ardoa peitu zayon arena, zelako bizia da?

giza-pozerako egin bait-da ardoa. (Er. 104, 15)

  1. Biotzeko poza eta gogoaren alaitasuna, neuŕi egokitan mugonez edandako ardoa.
  2. Neuŕi gabe edandako ardoak, beŕiz, gogoa gaŕaztu, irabiotu ta gorbizten du.
  3. Moskoŕkeriak ergelaren giriñak lotsagaberaño geitzen ditu; * indaŕa aultzen dio ta zauriak dakaŕtzi.
  4. Ardo-oŕitsetan adiskideari akaŕik az egin;

pozik dagonean ez ezazu nardatu,

ez ari esan irain-itzik, eta ez zakizkio mutiri zerbait eman dezaizun.

 

32

Oturuntzak eta erestaldiak

  1. Maipuru yaŕi al-zaitute? Ez aŕotu!;

azaldu maikidetan ayetako bezela.

  1. Ayen ardura aŕturik eseri zaitez: gertubeaŕak burutu ondoren, maitara yo, bazkaldaŕekin pozteko, ta zure ganoraŕen buruntza aŕtzeko.
  2. Agure!: itz egizu!, zuri dagokizu-ta; zuŕki ta yakitez itz egizu ta eresia ez eragotzi.
  3. Erestaldian bal-bal ez erausi, ta ez ezazu mugaitzez yakitun azaldu nai.
  4. Uŕezko pitxian istaŕi goŕia bezela, ardo-oŕitsetan erestaldi bat.
  5. Uŕezko eraztunean berilezko siľua bezela, ardo-oŕitsetan eresi goxo bat.
  6. Gazte!, on ba’zaizu, mintzo zaitez, ta isituki bitan eskatzen ba’dizute.
  7. Labuŕki mintzo zaitez, ordea, itz gutxitan asko esanez, Ikastun izaki isiltzen danaren eduz.
  8. Aundizkien artean, ayei ez zakizkie berdindu, ta eiduen auŕean ez zaitez asko mintzo.
  9. Ageta auŕean tximista doa, ta erabidearen auŕean adei-argia.
  10. Garaya eldutakoan, luzatzeke, maitik yaiki, zurera leya zaitez; eta, ez nagitu.
  11. An yostatu eta egin otuko litzaizukena, ogenik gabe, ordea, ta sen ona galtzeke.
  12. Ta guziongatik zure Egiľea onetsi, bere on guzietaz okitu zaitun Ua.

Yainkoaren belduŕa

  1. Yainkozaleak akaŕa ondo aŕtzen du, ta Arenganako goiztaŕek aŕera on didorokete.
  2. Lege-ondoren dabiltzanak artzaz asaskatuko dira, azalutsari, ostera, legea erorpide izango zayo.
  3. Yaunaren belduŕ danak, sen ona iritsiko du, ta aren epayak zuzien eduz argi egingo dute.
  4. Ogenlariak akaŕetik iges egiten du, ta bere naitarako zuribideak didorotzi.
  5. Buru onekoak, adimenaren otsik ez du ezesten; ergel ta aŕoputzak ez dute okeŕen kezkarik.
  6. Ez egin ezer oaŕ egokirik gabe, egin ondoren garbai ez izateko.
  7. Bide zoztoŕtsuan ez ibili, aŕietan tupust ez egiteko.
  8. Ezagun ez zaizun bidea, ayolagabez ez ibili, ta zure semeari buruz ernai egon.
  9. Zure egiteko orotan uste on ezazu; aginduak oŕela bete beaŕ bait-dira.
  10. Legearen siñestea duna, aren aginduei adi dago;

ta Yaunaren eskuan yaŕi danak, kalterik ez du izango.

 

33

  1. Yaunaren belduŕ danari gaitzik ez datoŕkioke;

ostera ere gaitz-zorian yareingo da.

  1. Sen oneko gizonak legea ez du goŕoto, legekoi ziña ez dana, beŕiz, ekaitzean ontzi bat bezela dabil.
  1. Gizon zuŕa legeari kirmen zayo, ta legea urim bezain ziña da arentzat.
  2. Zure itzaldiak gertu, eta oŕela adituko zaitute, ta esatekoa antolatu ondoren itz egizu.
  3. Ergelaren baŕnea gurpil bat bezelakoa da, (Emen. 21, 17) ta aren oldozkera, biraka ari dan ardatzaren edukoa.
  4. Garañoya gañean eseri zayon edonoren azpian, iŕintzika asten da; alaxe da adiskide nausaria.

 

Nonnai maľak

  1. Zergatik ez dira egunak elkaŕen berdiñak? urteko egunargi guzia eguzkitik datoŕkienez-gero?
  2. Bereizkiñok Yaunaren yakintzatik datoz; urtaro ta yayen antolatzaľea Ua da-ta.
  3. Zenbait egun goratu ta gurenetsi ditu, besteak, ostera, aŕontak utzi.
  4. Oŕela, gizaki guziak autsetik datoz, (As. 2, 7) Adam’en soña antolatzeko Yaunak erabilitako luŕetik.
  5. Bañan, Yaunak yakite aundiz, berdiñak ez ditu egin, ezta bide berdiñetan guziak ibiľerazten.
  6. Zenbait onetsi ta goratu ditu, Zenbait Beretzat bereizi ta alderatu.
  7. Besteak, beŕiz, biraokatu, apaldu ta ayen tokietatik iraitzi ditu.
  8. Eltzegiñaren eskuan buztiña, aren naira gertu dan bezela, * gizaki guziak beren Egiľearenetan dira, ta Berak on deritzana bakoitzari damayo.
  9. Gaitzaren auŕkez-auŕke ona dago, ta eriotzaren auŕkez bizia, alaxe zintzoaren auŕkez-auŕke gaiztoa.
  10. Goikoak irazandako guziak begira!, binaka dira oro, bata bestearen auŕkez-auŕke. *
  11. Nik, azken etoŕi onek, mâts-biltzearen ondoren

txirdiľak batzen dabiltzanen eduz

Yakintza iristen buru-belaŕi ari izanda,

  1. Yaunaren onespenez auŕea aŕtu ta tolarea bete dut.
  2. Orizute!, ez dut nere onerako bakaŕik lan egin, Yakintzaren biľa dabiitzan guzien onerako baizik. (Emen. 24, 33).

Buruyabetasuna

  1. Entzun!, beraz, eŕiaren buruok, adizute!, baldernaren azteŕkariok.
  2. Seme edo emazteari, senide edo adiskideari, bizi zeraño ez eman zure gain al izatea, ezta beste iñori zure ogasuna.
  3. Bizi-arnasa duzuño, ez zayozu iñori zure burua saldu.
  4. Obe bait-da zure semeak zure beaŕean egotea, ayen eskuetara zuk begiratzea baño.
  5. Zure eginbide guzietan buru zaitez, ta ez ezazu zure dedua zikindu.
  6. Zure azken egunetan ta iľurean, banatu ezazu yarauntsia.

Yopuak

  1. Astoarentzat zaldale, makiľa eta zama; yopuarentzat ogi, akaŕ eta lana.
  2. Yopuari lan egiñeraziozu ta atsedena dukezu; * askatu aren eskuak, eta askatasuna biľatuko du.
  3. Uztaŕi eta edeak idiari lepoa makuŕtzen diote, ta yopu gaiztagiñari oñaze ta miñek.
  4. Lan egitera igoŕazu, alpeŕik egon ez dadin; opoŕaldiak gaitz asko irakasten ditu-ta.
  5. Dagokionez, lana egotziozu; ta esangin ez ba’zaizu, oin-biľuŕak astundu izkiozu.
  6. Ez zakizkio, ordea, zoŕotzegi azaldu, ta, ez egin ezer ondo oaŕtu ondoren baizik.
  7. Moŕoi bat al-duzu? Zerori bezela begirazu, odola erosi duzu-ta.
  8. Moŕoi bat al-duzu? Zerori bezela erabiľazu, zeroŕi bezain beaŕa izango zaizu-ta.
  9. Gaizki ba’darabilzu, ta iges ba’dagizu, zein bidetan biľa zoazkioke?

 

34

Ametsak

  1. Sengabearen itxaroa utsal ta aizuna da, ta ergelaren egak ametsak dira. *
  2. Itzala oratu eta aizea ukabiľeratu, ori da ametsak siñestea.
  3. Zerbaiten irudia utsik da ametsa, ispiľuan ikusten dan norbaiten antza bezela.
  4. Zikiñetik zerbait garbi soŕtu al-liteke? gezuŕetik egia-ote?
  5. Aztikeri, asmakeri ta ametsak, guziak orobat utsl, izoŕaren irudipenak bezelaxe.
  6. Goikoak ikeŕaldi batean ametsak ez ba'dagoŕtzi, zure biotza ayetan ez ezaŕi.
  7. Ametsek bidekatuak asko dira, eta ayetan ustea zutenak erori dira.
  8. Legea gezuŕik gabe dago osorik, eta yakintza ao kirmenean osotzen da.

Ibiľaldiak

  1. Ikaspidean aziak asko daki, ta atuin aundikoak zuŕki itz egiten du.
  2. Atuin gutxikoak gutxi daki,

ta asko ibiľia, zuŕ egin da askotarako.

  1. Nere ibilketan asko ikusi dut, ta nere yakintza, nere itzak baño aundigoa da.
  2. Maiz arkitu izan naiz il-zorian, ta atuin arengatik gaizkatu naiz.
  3. Yaun-belduŕ diranen bizia pizkoŕ daiteke, beren Yareiľearengan itxaroa dutelako.
  4. Yaunaren belduŕ dana beste ezeren belduŕ ez da, ta ikaratzerik ez dazagu, aren itxaroa Yauna dalako.
  5. Yaunaren belduŕ dana, zoriontsu!, nori ezartzen zayo? Aren zurkaitza nor da?
  6. Yaunaren begiak Ua maite dutenengana daude, yagole altsu, zurkaitz sendo, sargoi ta eguerdirako aterpe, tupust ta erortzerakoan irozkai,
  7. biotzeko poz, begietako argi, osasun bizi, ta oneskuntza zaye.

Opariak

  1. Gaizki beretua oparitzat eskeintzea, lotsabageko nausa da; ta ogenlarien nausa auek Yaunaren gogarako ezin dira.
  2. Ogenlarien opariak. Goikoari ez zazkio atsegin, (Itz. 15, 8) ta ogenak Ark ez ditu alako oparien askotzarengatik asketsi-
  3. Landeŕen bizkaŕetik opariak eskeintzea,[ko.

aitaren begietan semea saŕaskitzea bezelakoa da.

  1. Landeŕen bizia, ogi uŕia da;

Ua ayei kentzen diena gizeraiľe.

  1. Uŕkoa iltzea añaxe, ari azkuŕia kentzea;

eta langiľeari saria ukatzen diona odol-ixurle da.

  1. Batek daraiki; besteak diraul;

zer iristen dute nekea izan ezik?

  1. Batek otoi dagi, beste batek birao;

nagusiak noren mintzoa dantzuke?

  1. iľotz ikuitzetik garbitutakoan, ua ikuitzera biuŕtzen danak, garbiketa ortatik zer irabazi du?
  2. Alaxe da bere ogenengatik barau egindakoan, Ogen beŕiak egitera itzultzen dana.
  3. Aren otoya nork dantzuke? bere apalunea zertarako zayo on?

 

35

Araua eta opariak

  1. Legea yagotea opari asko bezainbat da.
  2. Aginduak betetzea, pake-oparia bezainbat da.
  1. Eskeŕ-ona, minhako irinlorea bezainbat da.
  2. Ta eŕuki-egitea, pake-oparia bezainbatekoa.

5. Yaunari atsegin zayona, gaitzetik sayesten da,

ta Arengandik asketsa iristen duna, (Ye. 7, 3; 26, 13) auŕez bidegabekeritik aldendua izan da.

  1. Ala ere, Yaunari eskutsik ez auŕkeztu. (Ir. 23,15; It. 16,16.)
  2. Opari guziok aginduta daude-ta.
  3. Zintzoaren opariak opamaya koipetzen du, ta aren usai goxoa Goikoarenganaño doa.
  1. Gizon zintzo ta oneskaŕiaren oparia, ta aren izena ez dira ântziko.
  2. Yauna begi onez goretsazu, ta zure eskuetako askiñak ezertan ez gutxitu.
  3. Zure opariak eskeintzean ortzargi zaitez,

ta amaŕenak pozik eramazkiozu. (2 Ko. 9, 7.)

  1. Goikoak eman dizunaren giñoan emayozu zuk ere; zure eskuan dukezunetik biotz onez eskeñiozu.
  2. Yauna ordaintzaľe ona da, ta zazpi alakoa biuŕtuko dizu.

Yainkozko Zuzentza

  1. Opari okeŕik ez eskeiñi, zuzena bait-da Yauna, ta norkerien etsaya.
  2. Gaxoaren auŕkako norkerirlk Arengan ezin auŕkitu da, ta zapalduaren otoya dantzuke.
  3. Umezurtzen aŕenak ez ditu ezesten, ez eta otoi dagion alargunaren adiak ere.
  4. Ez auŕpegian yeisten zaizkion malkoak, ezta ixurazi dizkionaren auŕkako aren oyuak.
  5. Yaunak ospatua izan nai dunez Ua ospatzen dunak, aŕera on didoroke, eta aren otoya odeyetaraño elduko da.
  6. Apalaren otoya odei baŕnera saŕtuko da;

ordurarte gaxoa ez da poztuko; ta Goikoak arengana begiratu ta zuzenbidez aren auzia ebatzi arte ez da bazteŕtuko.

  1. Yauna ez da ortarako berandulari izanen,

ta astitsu ez zaye azalduko zapaltzaľêi, ta geŕuntzea autsiko die alako gizatxaŕei,

  1. Ta eŕiei apenduko zaye, biraolarien taldeak suntsitu, ta gaiztagiñen aginte-makiľak puskatuko ditu;
  1. Bakoitzari bere egitearen arauz, ta egite auetan izan dan asmoaren arauz ordaña damayoke.
  2. Bere eŕiaren auzia beregain aŕtu, ta bere eŕukiz suspeŕtuko du.
  3. Opagaŕia da eŕukia atsekabealdian, legoŕtean euri-odeya bezela.

 

36

Ixrael askatzeko Otoya

  1. Guzien Yainko Yauna!, eŕuki zakizkigu!! * ta guregana begira!!
  2. Zureganako izua eŕi guzietara zabaldu!
  3. Atzeŕien auŕka zure eskua yaso, zure al izatea ezagun dezaten.
  4. Guri buruz oŕen aundi azaldu zatzazkienez, ayei buruz ere gure begietan aundi ager zaitez.
  5. Guk ikusi dugunez, bekuste ayek ere, zu, Yaun Ori baizik, beste yainkorik ez dala!!
  6. Zantzuak beŕiztu, alatzak beŕegin.
  7. Zure eskui ta aren besoa sendotu itzazu, zure egintza aŕigaŕiak ezagunarazi dezazkieten.
  8. Zure aseŕea piztu eta zure sepa yarein;
  9. Arerioa zapaldu, ta etsaya suntsitu.
  10. Garaya auŕeratu ta egindako ziñaz oroi zaitez;

ta zure egite aŕigaŕiak ospetuak izan bitez!

  1. Itzuri ditekena su-gaŕetan irentsia bedi, ta zure eŕia oñazetzen dutenak gal bitez.
  2. «Gu baizik iñor ez» darasaten eŕien nagusiei, burua apuŕtu ezayezu.
  3. Yakob’en leñuak oro bildu;
  4. Yauna!, zure eŕiari eŕuki zakizkio, zure semetzat aŕtu duzun Ixrael’i. (Ir. 4, 22.)
  5. Eŕuki zakizkio Zeroŕek bereizitako eŕiari, zure egoitza dan Yerusalem’eri
  6. Sion Zure aintzaz bete ezazu, ta zure eŕia Zure ospez.
  7. Zuk egindako bikañenari aitoŕ egiozu, eta zure izenez egindako agintzak bete itzazu.
  8. Ustea Zuregan dutenei saria emayezu, zure igaŕleak siñesgaŕi daitezan.
  9. Yauna!, zure moŕoyen aŕenak entzun!

Aaron’ek Zure eŕiari eman beaŕ zion oneskuntzaren arauz.

Ta luŕgañeko guziek bezagute betiko Yainkoa, Zu, Yaun Ori zerala.

 

Suma-bereizketa

  1. Sabelak edotariko yanariak aŕtzen ditu; bañan onako au, beste ua baño obea da.
  2. Aoak eizakia aintzat somatzen du; berebat biotz zuŕak gezuŕ-itza dazagu.
  3. Biotz zitalak kezkak soŕtzen ditu;

bañan gizon ikasiak gogoŕ egiten dio.

 

Emazte-aukeraketa

  1. Emakumeak senaŕtzat edozein gizon aŕtu oi du; emaztegayetan, beŕiz, batzu bestetzu baño obeak dira.
  2. Emaztearen edeŕtasunak senaŕari auŕpegia pozten ta iŕikatu daitekenik opagaŕiena egiten dio.
  3. Ta aren mingaña adeitsu ta samuŕa ba’da, gizonetan, aren senaŕa bezelakorik ez da.
  4. Emazte on dunak, arengan onik beñena, bere ideko laguna, ta atsedeteko zurkaitza du. *
  5. Esirik ez dun aloŕa, lardaskatua izango da, ta emazterik ez duna, aldeŕai adiaka dabilke.

  1. Izan ere, iriz-iri dabiľen lapuŕ pizkoŕ bati buruz, nor legoke narerik? Aiakoxea da kabirik ez duna, ta gaua gañera datoŕkion tokian kokatzen dana.

 

37

Adiskide zuriak

  1. Edozein adiskidek dio: «Adiskide nauzu».

bañan, alakoa izenez bakaŕik duzu adiskide.

  1. Ez al-da eriotzarako miña, etsai biuŕtutako lagun edo adiskidea.
  2. Amildegi gaizto!, zertarako soŕtua izan zera  luŕa txaŕkeriz ta gezuŕez estaltzeko?
  3. Laguna adiskidearekin atsegiñetan pozten da, ta loŕaldian etsai biuŕtzen zayo.
  4. Laguna adiskidearekin sabelarengatik ari da, ta etsayen auŕka babeskia aŕtzen du.
  5. Ez zaitez biotzean adiskideaz ântzi, ta onaldian ez bekizu aren oroitza itzali.

Onulariak

  1. Susmo txaŕak zutzaz ditunari onurik ez eskatu, ta bekaiztunari zure usmoak ez azaldu.
  2. Onulari guziek bere onua diote, bañan ba-da onaurkirako onua diona.
  3. Onulariari buruz ernai ibiľi!, agian bere onerako onua damaizuke-ta. Auŕenik begira zeren beaŕa dunik;
  4. «Ondo zoaz» —esanez saldu ez zaitzan, ta gertatzen zaizuna ikustera bazteŕtu ez dadin.
  5. Emakume tukutsuari ez galdetu

tukuak pizten dizkion emakumeaz;

gizon belduŕtiari gudaz; garaztariari salgayen esku-aldetzeaz, erosleari salketaz, bekaiztunari eskeŕ-onaz,

  1. Eŕukigabearekin on egiteaz; nagiari lanaz,
  2. Urtesariz etxera aŕtutako langiľeari, amayaz;

moŕoi lan-zuriari eginbeaŕ aundiaz. onu-eske, alakoengana ez yo!

  1. Bego zure onularitzat gizon ziña, aginduei itsasia,
  2. gogo-itean zurekin idekotsua, ta zure aburukoetan eŕukiko zaizuna.
  3. Ta aren onuari biotzez zatxizkio, ez bait-da zuretzat ua baño beñagorik.
  4. Gizon ziñaren senak, toki garai batean yaŕitako zazpi zaitzaľeak baño obe, egia noizpait adirazten bait-dio.
  5. Bañan, guziotan otoi egiozu Goikoari, zure bidea egian zuzendu dezan.

Yakintza ziña ta aizuna

  1. Egiteko orotan zio yatoŕa da auŕena, ta arazo guzien auŕean gogartea.
  2. Biotzeko aldarten aztaŕna:

Andik datoz laurok;

ona ta gaitza, bizia ta eriotza;

ta ayen nagusi mingaña da beti.

  1. Ba-da gizon bat edo bat zuŕ ta ainitzen irakasle, bañan, beretzat ezertarako ez dana.
  2. Ba-da sasiyakintzako itzaldiz iguingaŕitzat oŕits guzietatik oildua oi dana.
  3. Yaunak bere laguntza eman ez ziola-ta, senaz erantzia dalako.
  4. Ba-da beretzat bakaŕik yakitun dana,  ta bere senaren zituak zindoak dira aren aoan.
  5. Giza-bizia egun gutxiko da, Ixrael’en biziaren egunak, beŕiz, zenbakaitzak dira.
  6. Yakintsua bere eŕian siñesgaŕi egiten da, ta aren izena biziko da beti.

Neuŕitasuna

  1. Seme!, bizi zeraño zure gogoa azteŕtu ezazu, ta gaitz zer zayon begirata, ez ezayozu eman;
  2. edozer, guzientzat ez bait-da on, ta guziei edozer ez zaye atsegin.
  3. Ez izan asekaitz atsegin zaizkizun guzietan, ta yanari guzietara ez yauzi.
  4. Asko yatean gaitza datza, ta geikeri oŕek goragale dakaŕ.
  5. Salokeriak asko il ditu; elikutiak, beŕiz, bizia luzatzen du.

 

38

Makalaldi ta osagayak

  1. Atxeteŕari, dagokion begirunea erakutsiozu, beaŕa bait-zaizu, ta Yaunak irazana da ua.
  2. Izan ere, osakuntza Goikoarengandik datoŕ, ta emariak eŕegerengandik aŕtzen ditu.
  3. Atxeteŕaren yakintzak burua eraikitzen dio, ta aundizkien artean aŕigaŕi egiten du.
  4. Alotzak ere, luŕetik Yaunak soŕtzen ditu, eta sen oneko gizonak ayek ez ditu nardatzen.
  5. Ez ote-du Yaunak ur gaŕatza eguŕ batez gezatu, * bere al izatea guziei ezagunerazteko?
  6. Ta emari aŕigaŕiongatik ospatua izateko, ayen ezaguera gizonei Berak eman die.
  7. Ta ayekaz sendatzen ta miña ibitzen dute; ayetatik gantzugiñak bere nâsteak dagitzi,
  8. Yaunaren umeak amaitu ez daitezan, ta Arengandiko pakea luŕgañean dadin.
  9. Seme!, gaitzaldian gogoa (adorea) ez galdu; (Is. 38, 3)

Yaunari otoi egiozu, ta sendatuko zaitu.

  1. Seme!, okeŕetik aldendu, zure eskua zuzendu,

ta zure biotza ogen guzitik garbitu.

  1. Yaunari eskeñi, usai gozozko luŕiña ta azkara  opari guri batekin, zureak egin ba’Iu bezela;
  2. Ta atxeteŕari tokia eman, Yaunak ortarako yaŕi bait-du; eta ez bedi zuregandik uŕundu, beaŕeko zaizu-ta.
  3. Garai batzutan osasuna ayen eskuetan dago;
  4. Ta ayek ere, Yaunari otoi dagiokete,

gaxo dagonari atseden ta sendakuntza bizi dadin eman dezayon.

  1. Bere egiľearen begietan ogen dagiña,

atxeteŕaren eskuetara datoŕke.

Iľetak

  1. Seme!; iľarengatik negaŕ egizu, eta miñaldi gaŕatzeau bezela, asi zaitez iľetan; iľari dagokionez, aren iľotza yantzi ezazu, ta ez ântzi aren iľobiratzeaz.
  2. Malko gaŕatzak ixur; egin adia ixioak,

eta maxioak eragozteko, egun bat edo bi dagozkion iľetarako aŕ itzazu.

  1. Ta gero samiña arinduz suspeŕtu zaitez.
  2. Izan ere, samiñetik eriotza etoŕi daiteke, (Itz. 15, 13; 17, 22) ta biotz atsekabeak indaŕa austen du.             
  3. iľa obiratutakoan samiñak dirau,

ta landeŕaren bizia bere biotza bezela da.

  1. Zure biotza ez saminpean utzi;

azagak gogoratuz, samiña iraitzazu.

  1. Ez itzazu ântzi: ayetatik itzultzerik ez dago-ta;

iľari ezin egin diozu onik; zeroŕi kalte bai.

  1. Aren amayaz oroi zaitez; zurea, beraxe izango da;

«Atzo niri, biyaŕ zuri».

  1. Iľa atseden danez, atseden bedi ere oroitza;

ta arnasa aldendu zayonez-gero, arengandiko samiña arindu bekizu.

Ogibidea. Esku-lanak

  1. Ikastunaren yakintza atsaldian iristen da, ta arazo gutxi dituna yakintzara datoŕke.
  2. Nola elduko da yakintzara, aiztamakiľez bezela akuľuz iľaŕain uztaŕidiei auŕetik oska, ayekin lanean, ta txalaz baizik mintzatzen ez dakin goldelaria?
  3. Oŕa aren leya, ildoak uŕatzea:

txalen yanaria gertutzea, oŕa aren logabea.

  1. Nola arotza, zurgin edo aŕgiña

egunez bezela gauez ere ianean ari dana?

  1. Edo xakietarako irudiak kizkatzen

ta askotariko ereduak asmatzen ta egiten dituna?

ereduen irudiak egitea, oŕa aren leya;

bere lana burutzea, oŕa aren logabea.

  1. Orobat olagizona; ingude ondoan exerita,

lantzen dun agoara adi-adi dago.

Suaren atsez ta labearen bero biziz, aragia eŕetzen zayo;

  1. ta gabikoaren buŕunbak belaŕia goŕtzen dio; baña berak eginkizunaren eredutik, begia aldentzeke daŕai.
  2. Bere lana burutzea, oŕa aren leya;

ta ipi-apan osotzea. oŕa aren logabea.

  1. Eltzegiñak ere, bere arlorako eserita piŕiľa bere oñez birakatzen du, ta lanari yoranez daragoyo dagitzin ontziak ugaltzeko iŕikaz.
  2. Buztiñari besoz tankera damayo

ta orea oñez malgutzen du,

ontziak bitseztatzea, oŕa aren leya; iabea garbitzea, oŕa aren logabea.

  1. Guzi auek beren eskuetan dute ustea

ta nor bere eginbidean igurdiziz iľaŕaintzen da.

  1. Ayek gabe iria ezin eraiki daiteke,
  2. ez an bizi, ezta osterarik egin ere;
  3. bañan, langiľe auek eŕi-batzaŕean nabari ez dira izango;

ebazlen aulkietan ez dira aseriko,

auzi ta legen arazotan ezaguerarik ez dute,

ta epayak emateko lain ez dira.

  1. Bañan, bizirako onaurkiak antolatzen ditute, ta ayen otoya bere lanbideaz oi da.

 

 

39

Idazlearen izate bikaña

  1. Beste bat da Goikoaren legeari biotza ezaŕirik bere gogoan darabiľanaren bizia.

Alakoak antziñako guzien yakintza ikeŕtzen du, ta igaŕien irakaspenetan diardu.

  1. Gizon ospetsuen esanak yagoten ditu. * ta ayen mamiraño adiñez saŕtzen da.
  2. Itzuŕ sakonenak azteŕtzen ditu, ta ayetan itxitako uriñez azten da.
  3. Bizia aundizkien artean du, ta agintariei aurkezten zaye.
  4. Atzeŕien luŕaldeak arakatzen ditu, ta gizarteko on eta gaitzen atuiña iristen du.
  5. Bere Yaun ta Egiľearengana biotza goizetik biuŕtzen du, ta Goikoaren auŕean otoi dagi.
  6. Otoyean aoa irikirik, bere ogenei buruz aŕen dagio.
  7. Yaun Aundiak nai ba'du, sen onaren atsez adimena betetzen dio.
  8. Ta aŕezkero, euria bezela, itz yakintsuak baŕeyatzen ditu, ta otoyean Yauna goresten du.
  9. Bere asmoak eta ikaspideak zuzenduko ditu.

ta Aren burupide sakonak dazaguzke.

  1. Ainitzek aren yakintza goretsiko dute; bein ere ez da ezabatuko.
  2. Aren oroitza ez da itzaliko, ta aren izena gizaldirik-gizaldi biziko da.
  3. Eŕiek aren yakintza aiphatuko dute, ta aren gorespenak batzaŕetan entzungo dira.
  4. Bizi daiteño, aren izena beste miľa baño gurenagoa izango da, ta ildakoan, aren aiphua ospetsugoa egingo da.

Yainkoa goratzeko deya

  1. Oraindik zabaldu nai ditut nere oaŕak, iľargia iľaren erdian bezela beteta bait-nago.
  2. Nere zintzoak!, entzun!!; eta, erneko zerate, ur biziaren ondoan lilia bezela;
  3. Liban’ek bezela, usai gozoa iñotsiko duzute, liliak bezela loretuko zerate:

luŕin ta usai gozo edatu ta eres egizute.

  1. Yauna Aren egiteagatik onetsazute, aren izena goretsi, Aren goraldiak ospatu, ezpain-abestiz ta kinorez; ta esan Aren aintzarako:
  2. Yaunaren egiteak oro onak dira, arek erabakitako guzia garai egokian betetzen da. *
  3. Aren itz batez ura mordotuta gelditu zan, ta Aren aoko itz batez urtegiak azaldu dira.
  4. Aren aginduz, atsegin zayona gertatzen da,

ta Arek bidaltzen dun osakuntza iñork ezin eragotzi du.

  1. Gizaki guzien egiteak Aren auŕean daude, ta ezer ezin ostendu zaye Aren begiei.
  2. Betidanik betidañokoa dakus, eta Arentzat aŕitzekorik ezer ez da.
  3. Iñork ezin esan dezake: «Zer da au? Zergatik ori?» dana Aren asmorako egiña da.
  4. Aren oneskuntzak, ibayak bezela, gañez dagi, ta ugolde bat bezela, luŕbira estaltzen du.
  5. Berebat, eŕiek Aren aseŕea yarauntsiko dute, urtsuak ziran luŕak idoŕtu diran bezela. *
  6. Aren bideak zintzoentzat zelayak dira, gaiztoentzat, ostera, malkaŕtsuak.
  7. Asieratik zintzoentzat onak egin zitun, gaiztoentzat, ordea, gaitzak.
  8. Giza-biziarentzat beaŕenak auek dira: (Emen. 29, 24) Ura, sua, burnia, gatza, iriña, eztia ta esnea, mâts-ardoa, olioa ta oyalak.
  9. Guziok onak dira zintzoentzat.

gaiztoentzat, beŕiz, txaŕak.

  1. Zenbait aize apenarentzat egiñak dira, ta Aren aseŕaldian zartaľu azkaŕak zazkie.
  2. Itxesaldian indaŕtsua izango da ayen erauntsia, ta soŕtzen ditun Egiľearen sapa ibituko dute.
  3. Sua, kazkabaŕa, gosete ta eriotza...

guziok apenerako soŕtuak dira;

  1. ta berebat basiizên ortzak, aŕubi ta sugeak, ta etsayak saŕaskitutako ezpata ilgaŕia.
  2. Guziok Aren agindupean daude pozik luŕean, beaŕaldirako gertuta, ta erabakitako garayetan aren aginduak zintzo burutuko ditute.
  3. Asieratik etsi-etsita nago, beraz, ta gogoan guziok erabilitakoan, nere usteak idatzi ditut.
  4. Yaunaren egiteak oro onak dira, (As, 1, 31; Mk. 7, 37) ta beaŕune orotarako sorozpena garai egokian damake.
  5. Ezin esan diteke: «Au ua baño gaitzago da», dana bere garayan zerbaitetarako ona bait-da.
  6. Yaunaren Izena, beraz, biotz-biotzetik abestu eta onetsi ezazute.

 

 

40

Gizona bai eŕukaŕi!!

  1. Gizaki guziei, amasabeletik irten diranetik, guzien amarengana biuŕtzen diraño, *

ezaŕia izan zaye gaitz aundi, uztaŕi astun bat;

  1. biotza belduŕtzen dien oldozpenak, etoŕkizunaren lañoa, eriotzaren eguna.
  2. Yauraulkian aŕandiz eserita dagonarengandik luŕeko autsgañean datzan gaxoarenganaño;
  3. purpuraz ta buruntzaz yantziarengandik zarpaiľez estaliarenganaño,
  4. guzienak dira sapa, iñartsia, axanpa, dordoa, eriotzarekiko izua, samiña ta espak.

Eta bere oean bakoitza atsedeten danean, gaueko ametsak irudimena irabiotzen diote.

  1. Apuŕ bateko ozta lo eginda berealaxe, egunez bezela, amatsetan kezkatzen da, bere irudipenen zorabioz txundituta, buŕukalditik igesi doana bezela.
  2. Ta amets ori suntsitu ala, esnatzean bere izu utsaletan ari da.
  3. Aragidun guziei, gizakume ta piztieri, orixe gertatzen zaye, ta zazpi alakoa ogenlariei.
  4. Eriotza, saŕaskiak, liskaŕak, ezpata, indaŕkeriak, gosetea, itxesa ta elkaitzak;
  5. guziok gaiztoentzat soŕtuak dira,

ta ayengatik etoŕi da uyoldea.

  1. Luŕetik soŕtua luŕera itzultzen da, ta uretik soŕtua itxasora yeisten da. *

Irakaskizun batzu

  1. Emariz ta okeŕkeriz irabazia galduko da, kirmentasuna, beŕiz, biziko da beti.
  2. Gaiztoen aberastasuna suntsituko da, uyola ta ekaitzetako ostotsa bezela.
  3. Eskuzabal danak poza duke, baiñan, ogenlariak erabat ondatuko dira.
  4. Gaiztoen ondorengoak ez ditu adaŕ asko soŕtuko, ayen eŕo zitalak aŕkaitzean dira-ta.
  5. Idoyetako ta ibayondoko seskak belaŕ guziak baño len igaŕtzen dira.
  6. Adeya baratze yoritsua bezelakoa da, ta ukaŕak beti dirauke.

Supitak

  1. Naikoa eukiz-gero lanak bizia gozatzen du, ta biok baño gozoagotzen du upatutako altxoŕak.
  2. Semeak eta iri bat soŕtzeak izena luzaro yagoten du; baña biok baño obea da akatsik gabeko emaztea.
  3. Ardo ta eresiak biotza pozten dute;

biok baño geyago, ala ere, yakintzaren maitakuntzak.

  1. Txistu ta nebelak ots goxoa ateratzen dute, ta biok baño geyago mingain samuŕak.
  2. Adei ta edeŕtasuna atsegin zazkie begiei, ta biok baño geyago okuntza marguiek.
  3. Adiskide ta lagunak zenbait aldiz biltzen dira, ta biok baño maizago senaŕ ta emaztea.
  4. Senide ta lagunak loŕaldian onak dira, ta biok baño geyago eŕukia.
  5. Uŕe ta ziľaŕak oñak sendotzen ditute, ta biok baño opagaŕiago da zuŕtasuna.
  6. Aberastasun ta indaŕak biotza goratzen dute, ta biok baño geyago Yaunaren belduŕak.
  7. Yaunaren belduŕ danari ezer ez zayo peitu, alakoak ez du laguntza-eske ibili beaŕ.
  8. Yaunaren beiduŕa baratze yoritsu bat da, ta aintzartk aundienaz beterik dago.

 

Eskekoak

  1. Seme!, ez zaitez bizi eskeka; eskean bizitzea baño iltzea obe bait-da.
  2. Ondo azi ta ikastuna ortatik uŕun dago;  besteren yanariz bizitzea lotsagaŕi da.
  3. Besteren mayera begiratzen dunaren bizitza, giza-bizitza ere ez da. Alakoak iñoren yanariz kutsatzen du bere eztaŕia.

  1. Lotsagabearen aoan, eskea gozoa da; aren eŕayetan, ostera, su ireskaŕi antzo.

 

41

Eriotza

  1. Erio!!, mingaŕi zayo noski zure oroitza bere ditunekin nare bizi dan,
  2. buruausterik gabe orotan gora doan, ta atsegiñez yateko gordin oraindik dagonari!
  3. Erio!, gozo zayo noski zure epaya * ezer erabiltzeke indaŕak aultzen zazkion gizonari,
  4. urtez ta askotariko gaitzez akitutako zâŕari, itxaropenik gabe etsitako gaxoari!
  5. Ez zaitzala izutu iltzeko erabakiak, ezta zure ondoren gerta leitekenak! Ori da bizidun guzientzat * Yaunak erabakitako azaga.
  6. Goikoaren gogoari zergatik uko zenegioke?

Zer dira amaŕ, eun edo miľa urte? Xeolean ez da biziaren luzeraz dordorik.

Biľauen amaya

  1. Ogenlarien semeak nazkagaŕiak dira, eta gaiztagiñen ondorengoa doľoŕa.
  2. Ogenlarien semên yarauntsia galduko da, ta ayen ondorengoei gerena itxasten zaye.
  3. Aita gaiztoaren semeak aren auŕka oñon dabiltza, arengatik gerenduta daudelako.
  4. Zori gaiztokoak zuek, Yaun-Goikoaren legea alde bat utzi duzuten, gizon dongeokl!
  5. Gaitzespena yayotzetik zuekin dakaŕtzute, ta il zaitezkenean, gaitzespena yarauntsiko duzute.
  6. Luŕetik soŕtua luŕera ditzulke; (Emen. 40, 1) oŕela, gaiztoak gaitzespenetik ondamenera doaz.
  7. Giza-negaŕa soñarengatik oi da;

bañan ogenlarien izen txara itzaliko da.

  1. Zure izenari buruz ernai zaitez, miľa uŕe-altxoŕek baño geyago diraukizute-ta.
  2. Bizi onaren egunak zenbatu daitezke, izen onak, ostera, beti dirau.

 

Lotsakizuna

  1. Semeok, yagon pakez nere irakaspenak. Yakintza ostena ta altxoŕ izkutua, bata eta bestea, zertarako dira on?
  2. Bere yakintza ostentzen duna baño, (Emen. 20, 31) bere ergelkeria izkutatzen duna obea da-ta.
  3. Gomazute, orain lotsaz esan nai dizuedana: ez bait-da edozein lotsa onetsi beaŕ, ta edozer ez da beti guzien iritziz on.
  4. Lotsa zaitezte txikoaz aita-amaen auŕean; gezuŕaz, yauŕle ta agintarien auŕean;
  5. ebazle ta zuzentzayen auŕean lege-austeaz; batzaŕe ta eŕiaren auŕean gaiztakeriaz;
  6. adiskide ta lagunen aintziñean azpikeriaz; ta beren etxean zaituztenen auŕean lapuŕetaz;
  7. zin ta egin-ituna austeaz, mayean okazta edatzeaz,. ta aŕ-emanetan atzipeka yarduteaz;
  8. aguŕ dagizuenari ez erantzuteaz; ematxaŕa begiratzeaz; ta aiderengatik auŕpegia aldentzeaz.
  9. Zure uŕkoarengandik auŕpegia ez zeyartu; dagokion zatia ez aŕtu, ta aŕtu ba’duzu, itzuliozu.
  10. Senaŕdunaren aurpegia ez begira; (Mt. 5, 28) aren neskarentzat ez izan nabasi, eta aren oera ez alderatu.
  11. Adiskidearen iraiñak esateaz lotsa zaite; eta iñori ezer emandakoan, ez ezazu iraindu.

 

42

  1. Entzuna zabaltzeaz lotsa zaitez, ta estali beaŕ dana agertzeaz.

oŕela, lotsati ziña zaitezke, ta giza-adeya irabaziko duzu

  1. Ez zaitzatela lotsarazi, ostera, uŕengo auek, * eta norkeriengatik bati ere ez ezayozu uts egin;
  2. goikoaren legeaz eta Aren itunaz; gaiztoari ere dagokion epai zuzenaz,
  3. lagunekin ta bidaidekin erausteaz;

zure yarauntsi ta onak adiskidetan banatzeaz.

  1. Aztagaren ta aztakien doitasunaz, asko edo gutxi inguratzeaz;
  2. edozein erosleri berdin saltzeaz; semên giriñak taigabe zuzentzeaz; ta yopu gaiztoaren bizkaŕa odoleraño astintzeaz.
  3. Emakume maltzuŕari buruz, zildaya ona da, ta esku asko diran tokian, dana giltzapean eukitzea.
  4. Damazun guzia zenbatu eta aztatu ezazu, ta aŕtua ta emana zeatz idatzi itzazu.
  5. Zoro ta ergelari akaŕ egitez ez zaitez lotsatu, ta gaztêkin izkatzen dan zâŕari.             

Oŕela bizidun guzien begietan gizon ziñez yatoŕ ta ikastun zaitezke.

Aita, alabaren kezkaz

  1. Aitarentzat alaba altxoŕ yagonbeaŕa . ta loa daragozkion dordoa da, Gaztezaroan adin-lorea zimelduko ba’litzayo, eskontzarako iguingaŕi biuŕtuko edo senaŕarenean etoi edo agoŕ auŕkitu liteke.
  2. Alaba ziŕildari buruz zaitza areagotu ezazu,

 etsayen nausagaŕi, iriko elepide, ta guzien maxiokizun ez zagitzin, ta eŕi osoaren erdian gerendu ez zaitzan.

Emaztekietaz

  1. Ez ibili iñoren edeŕtasuna begiratzen, ta emakumetartean ez eseri;
  2. Yazkietatik sitsa bezela, emakumengandik giza-gaiztakeria soŕtzen da-ta.
  3. Obe da gizon gaiztoa emakume limuŕkoya baño; lotsagabeko emakumeak gerena daratoŕkio-ta. *

 

II

YAUBE- YAINKOAREN AINTZA

1’... Izadian

  1. Yainkoak egindakoa aiphatu, ta neronek ikusitakoa aldaŕikatu nai dut.
  2. Yaunak egin dun guzia, bere itzez egin du. *
  3. Eguzkiak, dana argituz begiraka doanean, Aren egiteak aintzaz beteak didorotzi.
  4. Yaun Guzialdunak, deunei ez die eskurik aski eman, aŕigaŕiak oro aldaŕikatu ditzaten: alegia, Yaun berak sendo ezaŕi duna, ludi-izaŕduiak dun aintza-ospean irauteko.
  5. Ark-Berak, bai, lezea ta giza-biotza ikeŕtzen, ta ayen asmo sakonenak ikusten ditu.
  6. Yakingaŕi guzia Yaunak daki, urtearen zegunak dazagutzi.
  7. Izana ta izangoa begietan ditu, ta altxaberik ostenenak agertzen zazkio.
  8. Oldozkun bat ere ez zayo itzurtzen, itz bat ere ez zayo estaltzen.
  9. Aren yakintzak egindako guziak apaindu ditu.
  10. Mendeak baño len ba-zan betirako, geikiñik eta andegarik gabe, ta iñoren onu beaŕik ez du.
  11. Zeñen opagaŕiak diran Aren egiteak oro!

Ayetako dakusguna

txinpart bat baizik ez ba’da ere!

  1. Guziak oŕ dira beti irauteko, ta edozertarako esangin zazkio.
  2. Guziak binaka dira elkaŕi aitzikoak, * eta ezer ez du makeŕ egin.
  3. Bakoizak beste baten ona sendotzen du; ta nor aseko da Yaunaren aintza ikustez?

 

43

Eguzkia

  1. Goitiaren aintza sapai gardena da, ta ortzia begientzat ikuskizun edeŕa.
  2. Eguzkia, yaikitzean, geznaritzat agertzen da, * izaki aŕigaŕi, Goikoaren lanketa bikain.
  3. Eguerdian luŕaldeak agoŕtzen ditu, ta aren kinkan nor dagoke? (Er. 19, 7)
  4. Bero-lanerako labe gorituak baño guziz biziago mendiak kiskaltzen, eguratseko luŕiñak iraklten, ta bere izpien istaz begiak lausotzen ditu.
  5. Aundia da, noski, eguzkia egin dun ta bere itzez osteraka ibiľerazi dun Yauna!

Iľargia

  1. iľargia ere bere garayeko aldartez, (Er. 104, 19) aldiaren neuŕi ta etoŕkizunaren asmabidetzat yaŕi du.
  2. iľargitik datoz, yayetako zantzuak; * epeka itzaltzen zayon argiaz.
  3. iľak iľargitik du izena, aren aldarte aŕigaŕiak, iľa bakoitzean beŕitzen dirala.

Izarduiko zuzitzat ortzea argitzen du.

 

Izaŕak

  1. Izaŕbelen bikaintasunak ortzea edeŕtzen du, Yaube’ren goiburuak ayek apaintzen ditute.
  2. Yainko Deunaren aginduz dira tink, beren gau-aldietan nekatzeke.
  3. Ikus ozadaŕa, ta aren Egiľea onetsi!; * edeŕa da, noski, ta guziz aintzatsua.
  4. Argi-uztaitzat ortzi-ingurua apaintzen du. Goikoaren eskuak makotu-ta.

Izadiko bikaintasunak

  1. Yaunak agindu batez eluŕa yeisten du, ta Aren epaitzat tximistak yausten dira.
  2. Aren altxoŕak ordun zabaltzen dira, eta odeyak, txoriak bezela, egaka abiatzen dira.
  3. Odeyak bere al izatez indaŕtzen ditu, (Yob. 38, 22) ta ayetatik agetaren kazkabaŕak amiltzen dira.
  4. Aren ostotsak, luŕa, erdimiñez bezela yaŕtzen du, ta Aren auŕean mendiak zotuka asten dira.
  5. Eta egoaizeak Aren naitara daude, ipaŕ-ekaitz ta aize-zirimolak.
  6. Eluŕ-maloak, txoriak kokaldira ta oťi irestzaľeak landara bezela yeixten dira.
  1. Eluŕaren zuritasun aratzak begiak liľuratzen ditu, ta aren yeixteaz biotza zoratzen da.
  2. Yaunak intzigaŕa, gatza bezela, luŕean baŕeyatzen du, ta intz ori otzak gogoŕtuta latz biurtzen da.
  3. Ipaŕ-aizearen putzak ura ormatzen du, ta urtegiak oro lazkaŕez estaltzen ditu, ura oskolez yazten dula.
  4. Mendiak iresten, etzeak eŕetzen, ta suak bezela, belazeak igaŕtzen ditu.
  5. Guzion osagaŕia laisteŕ soŕtutako lañoa da, ta letoŕken intzak agoŕte au arinduko du.
  6. Bere itzez itxasoa yabaldu zun ta an * ugarteak soŕtu zitun. *
  7. Itxasoz ibiliek ango galzoriak aiphatzen ditute, ta entzutean zuŕtuta gelditzen gera.
  8. Izaki banai ta aŕigaŕiak an dira, askotariko pizti ta bidutziak. *
  9. Ua lagun, dana elburura aŕtez doa, ta Aren itzez guziak izatean diraute.
  10. Esan, bai, asko genesake; dana esateke, ordea; esan litekena itzotan da: «Guzia Ua da». *
  11. Ua goresteko indaŕa non dugeku?

Guzialduna bait-da, egin dun guzia baño aundigoa. *

  1. Yauna, izugaŕi ta oso aundia da, ta Aren izatea aŕigaŕia:
  2. Yauna ospatu ta al duzutenez goretsazute!, oraindik goragaŕiago da-ta.
  3. Ua goratzeko indaŕtu zaitezte, ez bait-zerate Arengana elduko.
  4. Nork ikusi du Yauna, artzaz yarduteko?

zoŕ zayonez Ua aundiesteko lain nor da?

  1. Aren egite osten askotsu guziok baño aundigoak dira, ikusten ditugunak batzu baizik ez dira-ta... *
  2. Yaunak guzia oro egin du, ta zintzoei yakintza damaye.

EDESTIAN

44

Arbasoen gorasaŕea

  1. Gizurenak ospa ditzagun, * eta gure endaren aitak.
  2. Yaunak, ayei, aintza aundia azaldu die, bere aunditasuna asieratik darakusala.
  3. Beren yaureŕietan nagusi bait-ziran, al izatez ospetsu, onulari yakintsu, igaŕletzat mintzolari.
  1. Batzaŕetan eŕiaren otsemaľe, eŕiari irakasteko zuŕ,
  2. beren irakasketan izlari yatoŕ, eresi-arauetan antzedun, olerkien idazle, aberats ta indaŕtsu, ta beren etxean pakezale bizi ziran.
  3. Guziok beren gizaldietan ospagaŕi ta beren garaikoen iľaŕainbide izan dira.
  4. Ayetako zenbaitek izen betea utzi dute, ta ayen goraldia aiputan dabil.
  5. Beste batzuen oroipenik ere ez dago; bein ere izan ez bai’liran, itzali ziran, ta yayo ez ba’lira bezela, igaro;

ta ayek bezela berayen semeak ere.

  1. Lenbiziko ayek eŕukitsuak ziran, ta ayen egite zintzoak ez dira ântzi.
  2. Or dago oraindik ere ayen yarauntsitzat, ayen iľobasoen azi yatoŕa, itunari kirmen.
  3. Ayen aziak itunaren alde dirau, ta arengatik aren semeak betiko; azi ta seme auen aintza ez dira itzaliko.
  4. Ayen iľotzak pakez eortzita dauntza, ta ayen izena gizaldi guzietan biziko da.
  5. Ayen yakintza eŕiek ospatuko dute, ta gizartean ayen aiphua zabalduko da.

Enok

  1. Enok Yaunari atsegin izan zitzayon, * ta Arengana eramana izan zan. Garbai-eredua gizaldientzat egiña.
  2. Noe osorik zintzoa zaia-ta aseŕe-aldian yabaltzaľea izan zan.
  3. Argatik uyoldea etoŕi zanean, elito bat yarei gelditu zan, *
  4. eta, Yaunak arekin ituna egin zun, bizidun guzien itxesa uyoldez beŕiro burutu ez zedin.

Abraham

  1. Abraham eŕi askoren aita aundia da, ta ez da idoro aintzat berdindu zayonik.
  2. Goikoaren legea yagon zun,

ta Aren itunean aŕtua izan zan. *

  1. Itun ori aren aragian erasona izan zan, * ta atzeŕaldian sinistun auŕkitu zan. *
  2. Argatik Yaunak zin egin zion, eŕiak aren azian onetsiak izango zirala,
  3. ta aren ondorengoak iuŕean ondaŕa aña, ta izaŕak bezain yasoak izango zirala,
  1. baita yarauntsitzat luŕa emango ziola, itxasotik itxasoraño ta ibaitik luŕ-ertzeraño.

Ixaak eta Yakob

  1. Orobat Ixaak’i esan zion: * aren aita Abraham’engatik,
  2. eŕi guzien oneskuntza ta ituna

Yakob’en burugañean sendotu zitun;

  1. bere onespenez auŕendu zun, ta luŕaldea yarauntsitzat eman zion;
  2. ta Berak, luŕaldea uzitu zularik, zatiak amabi leñuei banatu zizkien.

 

45

Moxe

  1. Moxe Arengandik soŕtu da, Yainkoaren ta gizonen maitea, ta onespenez beti oroitua. (Ir. 11, 3)
  2. Yainkoak aintzaz deunen ideko, ta etsayentzat ikaragaŕi ta aundia egin zun, aren aŕenez aiatzak gibelatzen zitun.
  3. Eŕegên auŕez goresten zun, * bere eŕiaren auŕean aginduak zemazkion ta bere aintza erakutsi zion;
  4. aren siñeste ta biotz gozoaŕen Beretzat bereizi ta gizartetik artu zun. (Ze. 3, 7; E. 3, 2-5)
  5. Bere mintzoa entzunerazi zion, ta lañora saŕtu zun.
  6. Bekoz-beko aginduak, bizirako ta yakintzarako legea eman zizkion, ta bere ituna Yakob’i, bere aginduak Ixrael’i irakatsi zezazkion.

Aaron

  1. Aaron deuna, Lebi’ren leñukoa, Moxe’ren anai ta idekoa eraiki zun;
  2. betiko ituna arekin burutu zun,

bere eŕiaren apaizgoa egotzi zion, ta aintzaz apaindu zun.

  1. Itoltza edeŕez geŕikatu, soñeko bikañez yantzi, * ta al-izatearen ezaugaŕiz sendotu zun.
  2. Arentzat egiñerazi bait-zion epoda, oñetarañoko soñekoa, gurbizez ta uŕezko txiliñez mendel-osoan apaindua.
  3. Aren ibilketan tintin egin zezaten, ta yauretxean saŕtzen zanean, eŕia oaŕtu zedin.
  4. Apaizketarako erabaki zizkion berebat, uŕezko ta liñozko ari urdin ta goŕiz eundutako ta yostaŕatz-lanez apaindutako yazkiak;
  5. epai-bulaŕekoa egiaren zegunekin, * antze-lan edeŕa eun goŕiz egiña, uŕez atzitako ta kizkaketaz landutako istaŕiekin,

ta ayetan kizkatutako izenekin, Ixrael’en amabi semên oroitza yagoteko;

  1. urezko aiľara burukoaren gañerako, artan kizkatutako Izen Daunarekin, dedu-ezaugaŕitzat; lan bikaña, begientzako atsegiña.
  2. Iñoiz ere ez zan len oŕelakorik ikusi.
  3. Ez da ain aŕandiro bat ere atzeŕian yantzi;

aren semeak bakaŕik, eta aren ondorengoak beti bai.

  1. Aren opariak beti, egun oro bitan. osorik eŕeko dira.
  2. Moxe’k aren eskuak bete zitun

ta gantzu deunez igurtzi zun, (Ap. 8, 1-3).

  1. Betiko itun onengatik Aaron’i eta aren aziari ortziak diraukeño dagokie apaizketan yardunez yaurespidea yagotea ta Yaunaren izenez eŕiari oneskuntza ematea.
  2. Bizidun guzien artetik autua izan zan Yaunari opariak, luŕin ta usai gozoak, eŕiaren alde ibigaŕitzat eskeintzeko. (Ap. 16, 1).
  3. Bere agindu ta erabaki deunei buruz

Agintea eman zion,

Yakob'i zuzenbidea irakasteko, Ixrael legeaz argitzeko.

  1. Aren auŕka atzeak elkaŕtuta, basoan bekaitzez yarki zitzazkion; Datan ta Abiron’en aldekoak, eta Kore’renekoak, aseŕe zakaŕez.
  2. Bañan ori ikusita, Yaunak gaiztetsi zitun, ta Aren asaŕe bizian suntsitu ziran.
  3. Alatzak ayen auŕka egiñaz. su-gaŕetan irentsi zitun, *
  4. Aaron’i, ostera, aintza geitu zion, luŕeko zituen askiñak (Ze. 18, 12-13), yarauntsitzat eman zizkion:

ta auŕenik, arenak asetzeko azkuŕia gertu zien;

  1. izan ere, ua eta aren azikoak *

Yaunari eskeñitako oparietatik iñutzen dira.

  1. Eŕiaren luŕean, bakaŕik, yarauntsia ez dute, ta eŕian ayentzat laiñik ez da.

ayen yarauntsiaren zatia Ua da-ta.

 

Pinees

  1. Pinees, Eleazar'en semea, aintzari buruz irugaŕena da, Yaube’renganako yoranez, * Aaron’i idekotu bait-zitzayon.
  2. Ta eŕiaren zalapartan, bere biotzeko kemenez sendo gelditzen zitzayolarik,

eŕiaren alde Yauna ibitu zun.

  1. Argatik Yaunak, pake-ituna arekin egiñez, Apaiz nagusi ta bere eŕiaren buru yaŕi zun, arengan eta aren semêngan Apaiz-nagusitza betiko egon zedin.
  2. Yuda'ren leñuko Dabid’ekin Yaunak egindako itunaren arauz Eŕegegoaren yarauntsia semerik-seme igarotzen zan; Aaron’en yarauntsia. beŕiz. aren ondorengo guziei dagokie.
  3. Yaunak biotzean yakintza ipin bezaizue, Aren eŕia zuzenduz yauŕtzeko, Itun ona ta aintza menderen-mendêtan itzali ez dakion.

 

46

Yosue

  1. Gudari azkaŕ. noski, Yosue, Nun’en seme, ta igaŕletzat

Moxe’ren oñordekoa.

  1. Aren izena on egiñez aundi azaldu zan Yaunaren autuak yareiten ta yaikitako etsayak ataŕatzen, luŕaldeaz Ixrael nagusitu zedin.
  2. Bai ospagaŕi egin zala, bere eskua yasorik, irien auŕka ezpata zerabiľaneanl!
  3. Nor izan da ain azkaŕ Yosue baño len izandakoetan? Yaube’ren etsayak zapalduz. bait-zebiľan
  4. Ez ote zan eguzkia aren esku-aginduz istiatu (Yos. 10, 13) ta eguna bi alako egun biurtu?
  5. Alde orotatik etsayek erasotzen zutenean, Goiko Yaunari dei egin zion, ta Yaun Aundiak deya adituta, kazkabaŕ aundian agetaz lagundu zun.
  6. Oldaŕez yauzi zan etsayen gañera ta aŕuan bera poŕokatu zitun.
  7. Atzeŕiek, Aren iskiľuak yasanez, Yaunaren auŕean ta Guzialdunari yaŕaitzeko gudaka arl zitzayela ezagun zezaten.

Kaleb

  1. Len ere, Moxe’ren egunetan, kirmen azaldu zan ta arekin Kaleb, Yeponi’ren semea ere, biuŕieri gogoŕ egiñez, eŕia ogenetik aldenduz, ta gaiztagiñen erasiak isiľeraziz. *
  2. Argatik seireun miľa gizonen artetik biak bakaŕik bizi gelditu ziran yarauntsira, * esne ta eztia darizkion luŕaldera saŕtzeko.
  3. Ta Yaunak Kaleb’i indaŕa eman zion, ta zâŕtzaroraño gordin bizi zalarik, goyeŕira igo zan nagusitzat,

eta aren aziak yarauntsi ua bere dauka;

  1. ona dala Yaunari yaŕaitzea,

Ixrael’go seme guziek ezagun dezaten.

Ebazleak

  1. Gero, ebazleak datoz, izen aundiko gizonak, noski;

izan ere, biotza ez zitzayen okeŕtu.

ta Yaunarengandik ez ziran sayestu.

Ayen oroitza onetsia bego!!

  1. iľobian ayen ezuŕak biŕloratu beitez!

Ta beren semetan pizkoŕ bedi alako gizurenen izena!

Samuel

  1. Samuel, Yainko Yaunaren igaŕle maiteak, * eregetza soŕtu ta bere eŕiaren eŕegeak gantzutu zitun.
  2. Yaunaren legez eŕia yauŕi,

ta Yakob’en gañera Yaunaren begiak itzuli ziran.

  1. Bere siñestez igaŕle azaldu zan, ta aren itzetan ikusleren siñestea autematen zitzayon.
  2. Etsayek orotatik ertsatzen zutenean,

Yaun Altsuari dei egin zion,

ta Ari bildots bat eskeintzen zegola,

  1. Yaunak ortzitik oñaztaŕa yaurtirik,

ta bere mintzoa adirazirik,

  1. Tir’ko agintari ta Pilist’aŕen nagusiak oro poŕokatu zitun.
  2. Betiko loa egiterakoan,

Yauna ta Aren gantzutua deiturik,

esan zun: «Ezer ez dut iñorengandik aŕtu, ezta oñetakorik ere», ta iñork ez du salatu.

  1. Ta ildakoan ere igaŕletzat mintzo zan, ta eŕegeri eriotza iragaŕi zion;

ta luŕpetik bere mintzoa igaŕle eduz yaso zun, Eŕiaren ogena ezabatzeko.

 

47

Natan

  1. Geroxeago, Dabid’en egunetan.

Natan igaŕletzat yaiki zan.

Dabid

  1. Eskeŕ-oparitik gantza bezela

Dabid, Ixrael’go semetartetik bereizia izan zan.

  1. Antxumekin bezela, leoikumekin

ta Basan’go arkumekin bezela, artzekin yostatzen zan.

  1. Gaztezaroan ez ote-zun zentoya il, ta eŕegerengandik gerena kendu,
  2. eskua yasorik, abail-aŕiz

Goliat’en aŕokeria suntsitu zunean?

  1. Izan ere, Yaunari dei egin zion

ta Yaunak eskua indaŕtu zion gudari azkaŕ ua kalitu ta bere eŕiaren al izatea eraiki zezan. *

  1. Oŕela amaŕ miľari buruz Dabid ospatzen *

ta Yaunak zemazkion onengatik goratzen zuten.

Ta buruntzaren aintza gañeratu zioten.

  1. Alde guzietan etsaya biŕindu, ta pilistaŕak, aren aitzikoak, ezereztu zitun ayen al izatea gaurdaño autsia utzirik.
  2. Bere egite guzietan Goiko Deuna aintza-itzez goratu zun; * biotz-biotzetik eresiak egin zizkion, ta bere Egiľea maite izan zun.
  3. Opamayerako eresleak bildu zitun,

ta aren aginduz eresi gozoak an entzuten ziran.

  1. Yayen gurentasuna geitu zun,

ta urteko egun nagusiei gora aundia eman zien.

  1. Izen Deuna ospatzeaŕen, yauresketan eresiak goizetik egiteko aginduz. *
  2. Yaunak ogenak asketsi zizkion, *

Ta aren al izatea betiko eraiki zun; eŕegetzaren eskubidea eman zion, ta aren yauralkia Ixrael’en gañean sendotu zun.

  1. Oñordekotzat, seme zñŕa yaŕai zitzayon, aitarengatik nare bizi zan.

Salomon

  1. Salomon eŕegeren yauraldia, pake-aldia izan zan;

inguru guzietan Yainkoak atsedena gertu bait-zion. Yaunaren izenari egoitza bat eraiki, ta betiko yauretxea apaindu zezayon.

  1. Yakintza aŕigaŕia zure gaztezarokoa!! (1 Bak. 4, 31) Ibai aunditu bat bezela, zuŕtasunez beterik zinyoazan.
  2. Luŕbira zure adin-argiz betea da, zure itzuŕ sakonez okitua.
  3. Zure izena uŕuneko ugartêtaraño eldu da, ta zure pakeak maitegaŕi egin zaitu.
  4. Zure eresi, esaera, itzuŕ ta erantzunengatik luŕ osoa aŕituta dago.
  5. Ixrael’en Yainko deritzan Yainko Yaunaren izenez, estaiña bezela uŕea bildu, (1 Bak. 10, 27) ta beruna añean ziľaŕa metatu dezu.
  6. Bañan, zure istaŕak emakumêi ezaŕi zenizkien, ta ordutik zure soiñaren mendean erori ziñan.
  7. Zure aintza zikindu ta zure azia loitu zenun,

aren gañera ataŕaldia deituz, ta zurean negaŕbideak ereiñez;


  1. Yaureŕia azkenik bi zatitan uzitu (1 Bak. 12, 16) ta Eparain yaureŕi baten eŕege yaiki zan arte.
  2. Yainkoak ez du, ala ere, bere eŕukia bazteŕtu, ta Berak egindakorik ezer ez da galduko; bere autuaren ondorengoa ez du suntsituko, maite zunaren azia ez du ezereztuko.
  3. Kondaŕ bat Yakob’i utzi zion, ta aren aziko altxume bat Dabid’i.

Eŕoboam

  1. Salomon’ek, bere arbasoekin atseden zanean, bere aziko seme ergel ta sengabe bat, Eŕoboam, eta Yeroboam, Nabat’en semea, Ixrael okeŕtu
  2. ta Eparain onbidetik sayestu zuna, oñordekotzat utzi zitun.
  3. Ordun ogenak izugaŕiro ugaritu ziran, Ixrael’daŕak beren luŕetik yaurti ziran arte.
  4. Edotariko gaiztakerietan pulunpatu ziran, apena gañera eldu zitzayen arte.

 

 

48

Eli

  1. Sua bezela, Eli igaŕlea yaiki zan, ta aren itzek * zuzi batek bezela, eŕetzen zuten.
  2. Gosetea eratoŕi zien, ta bere eskuz eŕiko semeak gutxitu zitun.
  3. Yaunaren aginduz ortzia itxi (1 Bak. 17, 1) ta irutan ortzitik sua eratxi zun.
  4. Eli!!, zure alatzez ospagaŕi egin zera!!

Nor iľaŕaindu daiteke zure idekoa dalakoan?

  1. Goikoaren itzez xeoletik eta eriotzatik (1 Bak. 17, 22)

il zana piztu bait-zenun;

  1. Eŕegeak ondamenera, eta altsuak beren oetatik amildu zenitun;
  2. Sinai’n zemak, ta Oreb’en apen-epayak entzun, * Eŕegeak apentzat eta igaŕleak oñorde zekizkizun gantzutu zenitun;
  3. suzko zaldien gurdi batean aŕtu * ta gaŕen artean eramana izan ziñan.
  4. Zutzaz idatzita dago, datoŕken garayean

aseŕe ta ataŕaldia ibitzeko semearengana aitaren biotza biurtzeko * ta Yakob’en leñuak beŕeraikitzeko izendatua zerala.

  1. Zoriontsuak ikusiko zaitutenak, eta zure maitakuntzaren erkideak!; gu ere biziko gera-ta.

Elisai

  1. Eli suzko odei batean eramana izan zanean, Elisai aren atsez bete zan. * Iñoiz ez zan aundizkiei buruz belduŕtu, ta iñork ez zun al izatez menderatu.
  2. Arentzat eziñik ezer ez zan, ta ildakoan aren iľotza igaŕle azaldu zan. *
  3. Bizi zanean alatz aundik egin zitun, ta il ondoren aren egiteak aŕigaŕiak izan ziran.
  4. Ala ere, eŕia ez zan garbaitu, ez eta bere gaitzetik aldendu ere,

beren luŕetik iraitziak eta lurbira osoan baŕeyatuak izan ziran arte.

  1. Eŕiaren kondaŕ uŕi bat bakaŕik

Dabid’en etxeko nagusi batekin gelditu zan.

  1. Ayetako batzu zintzo bizi ziran, bestetzuk, ostera, ogenak beŕitu zituten.

Ezeki

  1. Ezeki'k bere iria sendotu, ta aren erdira Gion elduerazi, ta aitza burniz zulaturik, urtegi bat egin zun. *
  2. Aren egunetan Senakerib igo zan, (2 Bak. 18, 13) ta ark bidalita Eŕabsak’ek etoŕirik, Sion’en auŕka eskua yaso zun aŕopuzkeriz iľaŕainduta.
  3. Ordun ayen biotz ta eskuak ikaraz bete ziran, ta erdimiñez bezela laŕituta
  4. Yaun Eŕukiberari dei egiñez eskuak Arengana yaso zituten.
  5. Ta Daunak ortzitik laisteŕ aditu, ta Isai’ren aolkuz gaizkatu zitun.
  6. Asurtaŕen gudostea yo

ta bere aingeruaren indaŕez poŕokatu zitun. *

 

Isai

  1. Izan ere, Isai igaŕle aundi ta ziñaren aolkuz, Ezeki’k Yaunaren gogoa egin zun, ta bere arbaso Dabid’en bidêtan sendo ibili zan.
  2. Aren egunetan eguzkia gibelatu zan, ta eŕegeri bizia luzatu zion.
  3. Goitikako atsez etoŕkizuna iragaŕi zun, ta negaŕez Sion’en zeudenak ta gertakizun ostenak auŕendanik iragaŕi zitun.

 

 

49

Yosi

  1. Yosi’ren oroitza bai! samuŕ-biguña!: gantzugiñak gertutako nâste luŕintsua bezela da.
  2. Aren izena ao guzietan eztia bezela, ta ardo-oŕitsetako eresia bezain atsegiña da.
  3. Eŕia garbaira ekaŕtzen artez ibili zan, ta zantaŕkeri nazkagaŕiak erauzi zitun.
  4. Bere biotza Yaunarengana zintzoki zuzendu, ta gizatxaŕen egunetan yainkozaletasuna sendotu zun.

 

Beste gizuren batzu

  1. Dabid, Ezeki ta Yosi izan ezik, osterantzeko guziak okeŕtu ziran:
  2. Yuda’ko eŕegeak, Goikoaren legea utzita, erori egin bait-ziran.
  3. Izan ere, bestei beren al izatea, atzeŕiei beren aintza eskuratu zieten,
  4. Yeremi’k esan zunez, iri autua eŕea

ta aren zeyak ustuak gelditu ziran. (2 Bak. 25, 9.)

  1. Yeremi bera gaizki erabili zuten: idoki, irauli ta poŕokatzeko, bai eta beŕeraiki ta beŕitzeko ere amasabeletik bereizitako Yeremi!
  2. Ezekiel’ek keruben gurdian ari azaldutako aintzaren ikuskizuna ikusi zun, (Eze. 1, 4)
  3. euri-zema etsayei iragaŕi zien

ta ondore ona bide zuzenetan zebiltzanei.

  1. Beren iľobietatik biŕloratu bitez, amabi igaŕlen ezuŕak!; ayek bait-dira Yakob pizkoŕtu ta itxarokizunen siñestez yagon dutenak,
  2. Nola aundietsiko dugu Zorobabel,

esku-siľutzat aiphatua? (Ez. 3, 2)

  1. Ta berebat Yesu, Yosedek’en semea? bion egunetan opamaya beŕegin, ta betiko ospagaŕi daiteken yauretxea beŕeraiki zuten.
  2. Oroigaŕi ere da aldi orotan Neemi, gure aŕesi irauliak beŕeraiki, ateak ayetan beren moŕoiľoekin beŕipiñi, ta gure etxeak beŕegin zituna.
  3. Ez da geyago luŕean Enok’en ideko gizonik, ua ere luŕetik aŕtua izan da.
  4. Iñor ez da Yose bezela izan anayen nagusi ta eŕiaren zurkaitz.
  5. Aren ezuŕak ayolaz yagonak izan ta bera ildakoan igaŕle-ezuŕ azaldu dira.
  6. Sem eta Set gizartean goretsiak dira; bañan, gizonik beñena Adam izan da.

 

50

Simon

  1. Simon, Oni’ren semea, da bere bizian (1 M. 12, 7; 2 M. 3, 4) Yaunaren etxea beŕitu ta sendotu zun apaiz nagusia.
  2. Yauretxeko espaŕua irozotzen dun ormaren goibea, bikoitzeko orubeak ark atera zitun.
  3. Aren egunetan itxasoa zeritzan ur-aska, inguru osoan burni-orizkoa egin zan.
  4. Bere eŕia arduraz ondamenetik yagon zun, ta iria guda-alazen auŕka sendotu.
  1. Ua bai aintzatsu!, eŕiz inguratuta, Yauretxolako estalkitik irtetean,
  2. odeitartean goizeko izaŕa, ta ilbetea yayetan bezela;
  3. Goikoaren etxegañean eguzki dirdiratsua, ta laño argituan ozadaŕa bezela;
  4. udabeŕiko laŕosa, ur-egiko lilia, ta Liban’go adaŕak udako egunetan bezela;
  5. Su istatsu ta sutan ditxekan lerdo bikaiña,
  6. uŕezko pitxi istaŕiz apaindua bezela;
  7. arnariak ernetzen zaizkion oliondoa, ta odeiruntz yaikitzen dan nekosta bezela!
  8. Ua, apaingaŕi guziekin dedu-soñekoz yantzita opamaira igotzen zanean, Yauretxearen ingurua aintzaz betetzen zula!
  9. Bere anayak baranoan zeuzkala, opamai-ondoan zutik op'arien puxkak, apaizen eskutik aŕtzen zitunean, Liban’go eretza aundi bat zirudin.
  10. Ta aren inguruan, palmondoak bezela, apaizak eta Aaron’en azikoak oro beren aintzaz zeuden,
  11. Ixrael eŕiaren auŕean Yaunaren ■ opariak eskuetan zeuzkatelarik.
  12. Ta opamayean eskeintza amaitu ondoren Goiko Altsuaren oparia aundiesteko, ixurketarako ontzira eskua edaturik, ta mâts-odola artatik ixuri,
  13. ta oroen Eŕege garaitsuaren gogarako luŕintzat opamayaren oñean baŕeyatzen zunean,
  14. Aaron’daŕek oyuka tupikizko turutotsez, Goikoaren auŕean deika, ots aundia ateratzen asten ziran.
  15. Ta gizon bat bezela, eŕi osoa bapetan luŕeraño auzpezten zan bere Yainko Yaun Guzialduna yauresteko.
  16. Ta ereslariek abestiz goretsi zuten, Yauretxe aundia ots gozoz beteta.
  17. Eŕia Goiko Yaunari aŕenez,

ta Eŕukitsuaren auŕean otoika zeragoyon, Yaunaren yaya amaitu ta ayen eginbidea burutu zan arte.

  1. Ordun, apaiz nagusia yeitxi zan, ta eskua Ixrael’go baldernaren gañean edatu zun. Bere ezpañez Yaunaren onespena emateko ta Aren izenez iľaŕaintzeko.
  2. Ta guziek beŕiro auzpeztu ziran arengandik oneskuntza aŕtzeko.
  3. Arin, beraz, goretsazute guziok Yainkoa, egin ditun aŕigaŕi aundi guziengatik,
  4. asieratik gure egunak goratu ditun ta bere eŕukiz erabili gaitun Yainkoa.
  5. Bigu, biotzeko poza, ta beñola bezela, Ixrael’en bego gure egunetan pakea:
  6. Aren eŕukia, gurekin beti bego!

ta bere egunean datoŕkenean, yarein gaitzala!!

  1. Ba-dira nere biotzak iguintzen ditun eŕi bi, ta eŕi ez dan gizakien enda irugaŕen bat; Seir-mendikoak, Pilist’aŕak, eta Siken’go gizatxaŕak.

Amaia

  1. Yesu, Sirak’en semea, Yerusalem’daŕa da bere biotzeko yakintza yareiñez, sen oneko ikaskizunok, idazti ontan ezaŕi dituna.
  2. Zori ontsua gogoan darabiltziña!

Biotza ayetara yaŕtzen duna, zuhuŕa izango da beti.

  1. Aolkuok betetzen ba'ditu, edozertarako on daiteke. Yaunaren argiak aren uŕatsak zuzenduko ditu-ta.

 

51

Eskeŕ-onezkoa

  1. Eŕege Yauna!, goresten zaitut!

Ene Yainko Yareilea!, ospatzen zaitut!!

  1. Zure izena aldaŕikatuko dut, lagun ta yagole izan bait-zazkit.
  2. Nere soña ondamenditik yagon duzu, mingain mardaiľaren xedebatik, eta gezuŕtien mingañetatik yarein nauzu, nere aitzikoei buruz lagun etoŕi zazkit.
  3. Zure eŕuki ta Izenari dagokionez, atera nauzu, iresteko iŕikaz oŕoaka zetozkidanengandik,
  4. Bizia neri kendu nairik zebiltzanen eskuetatik, izan ditudan loŕaldi askotatik,
  5. inguruko su itogaŕitik, neronek piztu ez nun suaren erditik;
  6. xeolaren leze sakonetik, mingain zikin ta gezuŕtien salakeritik, eta ezpain zitalen mardailkerietatik.
  7. Eriotzaraño urbildu naiz, ta nere bizia beko xeol-egian izana da.
  8. Alde orotatik inguratzen niñuten, ta ez zan lagun zetoŕkidanik;

giza-laguntzaren zai ni, ta laguntzarik ez.

  1. Zure eŕukiaz oroitu nintzan, Yauna ta antziñeko zure alatzetaz,
  2. izan ere, Zuregan ustea zutenak yagon

ta atzeŕien eskutik yareiten zenitun.

  1. Luŕetik nere otoya yaso nun, ta iľuŕen nengola, el zenkidan deitu ziñudan.
  2. Yaunari, nere yaunaren aitari, dei egin nion. Axanpa-egunetan ta aŕoputzen aldian sorozteke bertan bera ni ez uzteko.
  3. «Taigabe zure Izena goratu ta eresika ospatuko dut», nesaizun ta nere otoya entzun zenun.
  4. Ondamenetik aldendu

ta garai txaŕetik yarein nauzu-ta.

  1. Aitoŕtu ta goratuko zaitut, beraz, ta ospatuko dut Yaunaren Izena.
  2. Gaztetanik ogenera gabe nintzalarik, nere otoiketan yakintza biotzez iritxi nai nun;
  3. yauretxe auŕean eskatzen nizun, ta azkeneraño aren biľa nabilke.
  4. Lore-alditik, nere biziaren mordoak margotu diran arte, Yakintza izan da nere biotzaren atsegiña;

arekin bide zuzenean nere oiñak ibili dira;

gaztetanik garatzan nenbilkion.

  1. Nere belaŕia apuŕ bat arengana eukirik,

arengan ikaste aundia idoro dut, eta auŕerapide izan zait,

  1. Yakintza eman didanari

Goraldia damayoket.

  1. Aren bidêtan ibiltzeko erabakita bait-nago, ta on dana iŕikatzeko!; ta ez naiz âlketuko.
  2. Aren biľa buŕukatu naiz, ta arekin ibiliz sendotu naiz.
  3. Ez nezagula-ta, negaŕ egiñez nere eskuak goruntz yaso ditut.
  4. Nere gogoa Arengana zuzendu dut;

arekin asieratik adimena iritsi, ta biziera garbiz idoro dut.

  1. Argatik ez naiz bertan bera utzia izango.
  2. Altsaŕeak aren biľa urduritu zazkit, eta oŕela iritsi dut on bikain au.
  3. Yaunak mingaiña ordaintzat eman dit, eta aren bidea goratuko dut.
  4. Alotzokl!, urbildu zakizkidate, ta ikastetxean bizi zaitezte:
  5. zergatik luzatu duzute ortarako, zuen biotzak egaŕi-miñez daudenez-gero?
  6. Aoa iriki dut, eta esango dizuet;

txanponik yalgitzeke yakintza iritsazute. *

  1. Uztaŕpean lepoa makuŕtu ezazute, zuen adimena ikastez argitzeko; urbil didorokezute.
  1. Ikus zeron begiz, neke gutxiz atseden ugari idoro dudala.
  2. Nekearen-nekez yakintza iritsazute, ta ua izanez uŕe asko irabaziko duzute.
  3. Poztu bekizue biotza Yaunaren erukiz ta ez zaitezte lotsa Yauna goratzeko.
  4. Egiteko ortan len-bait-len ekin!

Ta garai egokian saria dukezute.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper