Olabideren Biblia

YAKINTZA

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Idazti onek, eladeko kutsu zerbait baño geixeago ba-du, bai izkeratik bai gaiak erabiltzeko alderditik ere. Eladeraz idatzia bait-dago, (6); eta, idaztian mintzo danak, ayen gogoa ezagutzen zun.

Itun Zâŕeko beste idaztietatik ontara dagon alderik oaŕgaŕiena, auxe da: giza-gogoari dagokiona. Ezin il diteken arnasa dala esaten bait-zaigu. Eta, gutun onen auŕeko idazleak, ortan, argi osorik ez bide zuten izan; beintzat, idaztiz ez digute azaldu. Yaube’ren Yakintza, ebertaŕengan kokatua zalarik ere, zintzoengan benazago ageri da, nolabaiteko biuŕi gaiztoengan baño.

Bein ere ilko ez geran egi oŕek damayon indaŕez eta eragiñez, idazleak, be ontako lan, arazo, min, naigabe, kezka, yasankizun, buruauste, malko, eta ostekoen zergatia aixa uleŕtzen du. Beraz, gure bizitzak yomuga eta elburu bakaŕ bat du: gerorako bizitza edeŕ, eroso bat gertutzea. Eta, zintzoak, Yaube’ren Arnasak damayon Yakintzaz, lan ori, eŕexago eta aisago egin dezake. Eta, Yakintza ori berbera, ixraeldaŕen txeraz, aldeŕietako eta eŕbesteko guziengana zabaldu beaŕekoa da.

  1. Idaztia, Aigito’n bizi ziranentzat egiña edo da: atzeŕian bizi zirala, abeŕiko edeŕtasunaz pozbide obeak bait-zituzteken. Yakintza izenez, beŕiz, batean zuhuŕtasuna, bestean yainkozaletasuna, uŕengoan argi-ziña eta gerogokoan beste onoimeneren bat adierazi nai izaten da, Akino’taŕ. Toma Deuna’k dionez: batez ere, ordea, «Yainkoagandik datoŕkigun sena», eta luŕkoyek deitzen duten ya- kintza ez-baña, arako Yainkoaren ezagutza mamitsu eta ezkutu ua da, noskiago.

Iru zatidun zaigu, idaztia:

—1) Egizko Yakintzak Yaube’rekin bat egiten gaitu; luŕkoyenak, ostera, eriotzara darama; iritxi dezagun: 1’tik, 6’gaŕen ataleraño.

—2) Yakintzaren goraltza: 6’tik 9-gaŕeneraño.

—3) Yakintza, Ixrael’en zorion aundi: 10’tik 19’na amaitu arte.

 

1

Oaŕak eta aolkuak

  1. Zuzen-zale zaitezte, luŕeko ebazleak; * biotz onez Yauna zuzenetsazute;
  2. zintzoki biľa dabilzkionek didorote

ta kirmen zazkienei agertzen zaye-ta. (2 Eg, 15, 2).

  1. Izan ere, oldozkun okeŕek Yainkoarengandik asagotzen gaitute, ta lotsagabez naŕitatzen dutenak bere indaŕez lotsarazten ditu.
  2. Yakintza biotz maltzuŕean ez da saŕtzen, ta ogenpeko soñean ez da kokatzen.
  3. Aziera onaren ats deunak aizunkeritik iges bait-dagi, * oldozkun ergeletatik asagotzen ta ogena ageri orduko bazteŕtzen da.
  4. Yakintzaren atsa gizabidetsu da, (G. 5, 22) ta ezpain biraolaria ez du akaŕik gabe uzten; aren baŕnearen ikusle, biotzaren ikeŕle, ta itzen entzule Yainkoa da-ta.
  5. Izan ere Yaunaren atsak luŕbira betetzen du, ta orotara eldurik, esaten dan guzia dazagu. *
  6. Argatik mardaiľari bat ere ez zayo ostenduko, ta apen-zigoŕa ez da aretzaz antziko.
  7. Azteŕtuak izango bait-dira aren asmoak, eta aren itz-otsa Yaunarenganaño elduko da, aren gaiztakeriak zigoŕkatuak daitezan;
  8. tukuaren belaŕiak dana aditzen bait-du, ta erasien susmuŕa ez zayo itzurtzen.
  9. Yagon zaitezte, beraz, alpeŕikako erasietatik, eta zuen mingaña biraotik uŕun eukazute, itzik ostenena ere ez bait-da akaŕik gabe geldituko, ta ao gezuŕtia gizeraiľe da.
  10. Ez leyatu zuen bizitzako okeŕez eriotzara, ta ez eratoŕi zeron gañera zuen eskulanez itxesa.
  11. Izan ere, Yaunak ez du eriotza soŕtu * ta ez da Ua pozten bizidunen iltzeaz.
  12. Izakiak oro bizirako irazan ditu, ta guziak osasungaŕi dira; ez da ayetan ilgaŕirik ezer ere, ta xeola ez da luŕaren nagusia;
  13. zuzentasuna ezin il da-ta.

Gaiztoen irizkeriak

  1. Dongeak dira eskuz ta itzez eriotza berengana deitzen dutenak: ta arenganako leraz urtuta, arekin itundu dira, arenak izateko lain dira-ta.

 

2

  1. Irizpide okeŕez beren baitan diote:

«Gure bizialdia labuŕ ta itsa da, ta ez da ikusi xeoletik itzuli leiteken bat bakaŕik. *

  1. Izan ere ustekabe yayo gera

ta il ondoren, bizi izan ez giñan bezela, izango gera; gure suduŕ-atsa, luŕin baizik ez bait-da, ta oldozpena, biotz-talkatik yauzitako txinparta.

  1. Txinparta ori itzali ala, gure soña auts biuŕtzen

ta gure atsa, aizeputz mê bat bezela, suntsitu egiten da.

  1. Gure izena lasteŕ edo belu antziko da, ta iñor ez da oroituko egin dugunaz. Gure bizia igaroko da odei-bidea bezela, ta eguzki-izpiek yotako ta aren beroak luŕindutako lañoa bezela, adelatuko da.
  2. Gure bizialdia igarotzen dan odeiarena da, ta gure amaia eragotzi dezakenik ez da; zildaituta bait-dago, ta iñor ezta itzultzen.
  3. Zatozte, beraz, gaztezaroan bezela, (Is. 22, 13; 56, 12) oraingo atsegiñetara leyatu gaitezan.
  4. Ardo bikañez ta gantzukiz okitu gaitezan, ta ez bekigu adin-lorea igaro.
  5. Zimeldu daitezken auŕean lorez apaindu ditzagun gure buruak.
  6. Ez beza guretako iñork gure oŕitsetara uts egin; utz ditzagun edonon gure yolasen aztaŕnak; au bait-da gure laiña, au gure yarauntsia.
  7. Zapal dezagun zuzen dan landeŕa, ta berebat emazte alarguna;

ta ez gaitezan agure buruzurien lotsa.

  1. Zuzenbidetzat gure indaŕa bekigu aula ez bait-da ezertarako on.
  2. Maŕo egin dezayogun zintzoari, zoztoŕ zaigulako, ta gure bizikera iguingaŕi zayolako; legearen auŕkako ogenak yaukitzen dizkigu ta gure yardunbidearen gaiztakeriak salatzen ditu.
  3. Yainkoa ezaguteaz iľaŕaintzen da, * ta Yaunaren semetzat auŕkezten da.
  4. Gure asmoak gaitzesten ditu; (Yon. 7, 7) bera ikustea ere yasangaitza zaigu;
  5. aren bizia ez bait-da bestena bezelakoa, ta aren bideak bitxiak dira.
  6. Zirtzil gera aren ustez, ta satsetik bezela, gure bidetik uŕuntzen da:

zori ontsua deritzaio zintzoaren azaga, ta aitatzat Yainkoa izateaz iľaŕaintzen da.

  1. Ikus dezagun ziñak ote diran aren itzak, azteŕtu ditzagun aren azkenekoak.
  2. Zintzoa Yainkoaren seme ba’da, (Er. 22, 9) Yaunak aŕtu ta etsayen eskutik yagongo du-ta.
  3. Irañez ta oñazez azteŕtu dezagun, aren erabide ta egonaŕia norañokoak diran ikusteko.
  4. Eriotza lotsagaŕi bat eman dezayogun, * berak dionez, Yaunak gerizatuko dun ezkero».
  5. Onela asmatzen ari dira; okeŕ dabiltza, ordea; beren gaiztakeriak itsutu ditu.
  6. Yaunaren burupide sakonak ezaguteke, ez dute zintzoaren saria itxaroten, ezta biotz garbien gurentasuna zuzenesten.
  7. Izan ere, Yainkoak gizona iľezkoŕ soŕtu ta bere izatearen irudiko egin zun.
  8. Baña txeŕenaren bekaitzak, * luŕgañean eriotza saŕtu zun; ta aren alderdikoek berengan gomatuko dute.

 

3

Zintzoak eta gaiztoak

  1. Zintzoen bizia Yainkoaren eskuan dago;

eta oñazeak ez ditu ikutuko. (It. 33, 3)

  1. Ergelen begietan iľak dirudite;

negaŕgaŕi deritzaizkigu bizitik doazanean,

  1. ta gure artetik eramanak diranean.

Nare daude, ordea, an;

  1. giza-begietan oñazez egonaŕen, ayen itxarokizuna betiko zori ona dalako,
  2. ta neke ariñen ondoren ordain ugaria aŕtuko dute, Yainkoak azteŕtu ta yatoŕak ezagun ditu-ta. *
  3. Uŕea aŕagoan bezela ikeŕtu eta sutoparitzat onaŕtu ditu;
  4. ta sari-garaya datoŕkenean, istatsu daitezke, ta txinpartak seskadian bezela, dabilzke. (Mt. 13, 43)
  5. Eŕiak ebatziko ditute, ta enda guzietaz nagusituko dira, ta Yauna ayen eŕege izango da beti.
  6. Arengan ustea zuten ezkero egia uleŕtuko dute; ta kirmen izan zitzazkionak itsatsiko zazkie;

adei ta eŕukia autuentzat dira-ta.

  1. Zuzenaz ayolarik gabe Yainkoarengandik sayestuak, beŕiz, beren asmo okeŕei zoŕ zayenez zigoŕtuak izango dira.
  2. Yakintza ta akaŕa esesten dituna * zori gaiztokoa da; utsala da alakoen itxaroa, alpeŕikakoak ayen ekiñak, elkoŕak ayen egiteak.
  3. Ayen emazteak ergelak dira, semeak txaŕ-txaŕak, eta ayen ondorengoa, biraogaŕi.
  4. Zori ontsua, beŕiz, emakume agoŕa ta akatsik gabea, * ezkon-oea loitu ez duna! Gogoen azteŕaldian ordaña aŕtuko du-ta.
  5. Zori ontsua ogenik ez dagin ta Yaunaren auŕka asmorik ez darabiľan irena! * kirmenaren sari bereizi bat emana izango bait-zayo, ta Yaunaren etxean toki edeŕena arentzat izango da.
  6. Lan onaren zitua guziz edeŕa bait-da, ta sen onaren eŕoa ez da iñoiz igaŕtzen.
  7. Ezkon etoyen semeak ez dira garatuko, ta ezkon-oe zantaŕean soŕtuak erauziko dira.
  8. Bizi luzea iristen ba’dute, esetsiak izango dira, ta ayen zaŕtzaroak dedurik ez du izango.
  9. Laisteŕ iltzen ba’dira itxarorik ez dukete. ezta ebaztegunean pozbiderik ere.
  10. Yatoŕi okeŕaren azaga txaŕa da-ta.

 

4

  1. Obea da, noski, zintzotasunarekin semerik-eza; aren oroitza iñoiz ere ez da itzaliko, Yainkoari ta gizonei nabari zayo-ta.
  2. Begietan danean, aren antza aŕtu oi da; * yoana danean, zerbaitek uts egin bide du; ta alakoa, buŕuka garbien saria irabazitakoan, betiko buruntzarekin garai dago.
  3. Gaiztoen azi ugaria, beŕiz, ez da garatuko; ayen aldakaitzek eŕo sakonak ez ditute egingo, ezta azpi sendorik idoroko.
  4. Ta ayen adaŕak, noizpait erne ba’lira ere, aulak lirake, ta aizeak yaŕosita, aize-oldaŕak erauziko lituke. (Ye. 17, 6)
  5. Adaŕok oso egiñak izan baño len uŕatzen dira, ta ayen arnariak makal, gaŕatz, ta ezertarako onak ez dira auŕkitzen.
  6. Izan ere, batze okeŕetik yayotako semeak bere gurasoen auŕka ikeŕtzaľeari aitoŕ dagie.

 

Zintzoaren azaga

  1. Zintzoak, ostera, goizegi iltzen ba’da ere, * atsedena idoroko du.

  1. Zaŕtzaroa itzalgaŕi egiten duna ez da bizi luzea edo urten kopurua.
  2. Sen ona gizonari buru zuritzat zayo, ta akaŕkizunik gabeko bizia, adin luzetzat.
  3. Zintzoa Yainkoari atsegin ta begiko bait-zayo, ta ogenlaritartean bizi dan ezkero Yainkoak Beregana aldatzen du. *
  4. Gaiztakeriak adimena irabiotu ta atzipeak biotza iľundu ez dezayon Beregana eramaten du.
  5. Zirtziľerien liľurak zintzoa itsutu

ta iŕitsen zorabioak biotz zindoa usteldu dezake-ta.

  1. Laisteŕ elduta, bide luze egin du, aren gogoa Yainkoari atsegin zayolako.
  2. Argatik laisteŕ eramana izan da baranoko gaiztakeritik.
  3. Dakusten lagunabaŕak ez oi dute uleŕtu ezta beren biotzetan egi au landatu;

arean Yainkoaren adei ta eŕukia *

Aren autuekin oŕtan dirala, ta beretaŕak bere ardurapean dauzkala.

  1. Zintzoaren eriotza gaizto bizien gaitzespena da, ta aren gaztezaro labuŕa ayen zaŕtzaro urtetsuena.
  2. Zintzoaren amaya dakuste, noski;

Yaunak ari buruz oŕtan nai duna ta zelako goŕkura daramanik uleŕtzeke, ordea.

  1. Ikusi ta esesten dute; baña Yaunak ayen lepotik baŕe egiten du.
  2. Ta azkenik dedu gabe erorita * ildakoen artean gerenez dauntzake betiko.
  3. Yaunak apuŕtuko ditu, ta isiľerazirik amildu ta eŕotik erauziko ditu;

azkenarenganaño poŕokatuak

eta atsekabe goŕian murgilduak izango dira, ta ayen oroitza suntsituko da;

  1. ta beren ogenen ezagueraz belduŕtuta datozke, beren gaiztakeriak salatari ditutela.

 

5

Gaiztoen beranduko damu

  1. Ordun zintzoa, ganora aundiz, zutik dagoke

zapaldua zeukaten ta aren nekea nardatzen zutenen auŕkez-auŕke.

  1. Ori ikustean saŕakio izugaŕiak aŕtuko ditu, * ta ainbeste aldatutako zoriaz aŕituta,
  2. garbai-zimikoz ta biotzeko axanpaz adiaka dasakete:

«Oŕa guk beñola nausa ta irañen adoitzat genuna!

  1. Giñan sengabeok, aren bizia erokeritzat ta aren amaya gerentzat begiratzen genun!
  2. Ta ara! Yainkoaren semêtan orain dago ta deunen yarauntsian du erkidegoa.
  3. Egiaren bidetik sayestuta ibiľi gera, beraz, ta zuzentasunaren argia ez da guretzat istatu ezta adimenaren eguzkia guretzat yaiki!
  4. Zidoŕ gaitz ta galgaŕietan nekatu gera; etze zakaŕean baŕna ibiľi genbiltzan, ta Yaunaren bidea ez dugu ezagun.
  5. Zertarako on izan zaigu aŕopuzkeria?

ta zer obari ekaŕi digu aberastasunaz iľaŕaintzeak?

  1. Itzal ta susmuŕ igeskoŕ bat bezela, * igaro dira oŕelako guziak.
  2. Alaxe itxas-uiñetan, ontzia igaro ondoren, ezin ezagun da aren bidea, ta aren ildoa ezabatzen da.
  3. Alaxe txoria ere aize ariña egaz astinduz eguratsa uŕatzen txioka igaro da, bere ondoren bide-zegunik uzteke.
  4. Ta berebat gezi iraiziak adoira yoatean uŕatutako eguratsa laisteŕ lengoratzen da, gezia nondik igaro dan yakin ez daitekela.
  5. Oŕela gerok ere yayota gero amaitzen gera, onerako indaŕaren zantzurik ere erakusteke; ta gure gaiztakeriaŕen erauzten gera.

 

Yainkoa zintzoen alde

  1. Izan ere, dongearen itxaroa aizeak daraman iľaun, putz batez adeiatzen dan ke, ta egun bateko aŕotzaren oroitza bezain suntsikoŕa da.
  2. Baña zintzoak beti biziko dira; ayen ordain-saria Yaunarengan dago, * ta ayen ardura Goikoak du.
  3. Argatik yaureŕi aintzatsua ta buruntza aratz bat Yaunaren eskutik aŕtuko ditute. Yaunak bere eskutik lagunduko ta Aren besoak babeski batez estaliko ditu-ta.
  4. Bere tukua iskiľutzat erabiľiz, izaki guziak iskiľuztatuko ditu bere etsayen lepotik apen aŕtzeko.
  5. Bulaŕekotzat zuzentasunez yantziko da

ta burukotzat ebazpide ziñez. (Er. 17, 40; Ep. 6, 13)

  1. Aren deuntasuna babeski ezkaitz izango zayo;
  2. aiztamakiltzat sepa gogoŕa zoŕoztuko du, ta Arekin luŕbira ogenlarien auŕka buŕukatuko da.
  3. Zuzen-zuzen iraitzitako tximistak ustai tenketik geziak bezela, odeyetatik erabakitako tokira yauziko dira.
  4. Izugaŕizko aseŕetik agetatzaŕek yoko ditu; itxasoko ura ayen auŕka yaikiko da, ta ibayak oldaŕez gañera amilduko zazkie.
  5. Aize erauntsiak, ayen auŕka soŕturik, zirimoľoka baŕeyatuko ditu, ta luŕbira osoa etze bat biuŕtuko du; ta altsuen gaiztakeriaŕen, ayen yauraulkiak irauliko dira.

 

6

Sena bai ona!!

  1. Entzun, eŕegeok eta zuŕtu zaitezte;

ikasazute, eŕi guzien yauŕleok:

  1. adizute, gizabaŕen gañean nagusitzat, eŕi-kopuru aundietaz iľaŕaintzen zeratenok.
  2. Indaŕa Yaunarengandik duzute, ta al izatea * zuen egiteak azteŕtu ta zure gogoak ikeŕtzen ditun Yaungoikoarengandik.
  3. Eŕege Onen otsein izan aŕen, zuzenbidez ebatzi orde, ta legea yagon beaŕean, Yainkoaren naitara ez zabiltzaten ezkero,
  4. laisteŕ izugaŕi azalduko zaizue;

agintariak zoŕozki ebatziak izango dira-ta.

  1. Txikiak eŕukaŕi bait-dira, altsuak, beŕiz, altsuki zigoŕtuak dira.
  2. Guzien Nagusia ez da iñoren auŕetik gibelatuko, ezta iñoren aunditasunez belduŕtuko;

aundi ta txikien Egiľea Bera bait-da, ta guzien ardura orobat dauka. (It. 10, 17; G. 2, 6)

  1. Azteŕketa ala ere altsuentzat zoŕotzagoa izango da.
  2. Zuengana beraz, eŕegeok, nere itzak ditut, yakintza ikasirik, eror ez zaitezten.
  3. Lege deuna zintzoki yagoten dutenak, deunetsiko dira, ta aren aginduak dikasaztenek erantzutekoa dukete.
  4. Atsegingaŕi bekizkizue, beraz, nere itzak opa itzazute, ta ikastun izango zerate.
  5. Aratz ta zimeldu eziña da yakintza, ta aren maitatzaľêntzat ikas-eŕaza; biľa dabilzkionek idorotzen dute.
  1. Iŕikatzen dutenei auŕea aŕtzen die, auŕena ayei azaltzeko.
  2. Aren biľa goizetik yaikitzen dana ez da nekatuko;

atean eseririk didoroke-ta;

  1. Arengatik ernai dagona

dordorik gabe laisteŕ geldituko da.

  1. Arentzako lain diranen biľa alde orotatik bait-dabil;

bidean adeyez azaltzen zaye,

ta ayen asmoa guzientzat lagun datoŕkie.

  1. Arenganako uŕats lena ikasteko lera zin-ziña da
  2. lera onek, beŕiz, maitakuntzara darama, maitakuntzak, aren legeak yagotera, yagote onek ustelkeririk-ezean sendotzen gaitu, 19. ta ustelkeririk ezak Yainkoaren aldamenean

toki bat damaigu.

  1. Oŕela yakintzaren gurak yaureŕira garamatzi.
  2. Beraz, eŕien yabeok, yauraulki ta yauragak maite ba’dituzute, yakintza maite ezazute, menderen-mendêtan eŕege izateko.
  3. Yakintza zer dan, ta nola soŕtu dan

azaltzen noa; ez dut oŕetzaz ezer ostenduko;

yakintzaren yayotzatik asita argitara aterako dut ari dagokiona ta ez dut egia isiľiko.

  1. Ez dut bide ori iñartsiz ustelarekin egingo, alakoak ez bait-du yakintzaren erkiderik.
  2. Yakintzaren askotza luŕbiraren osasuna da, ta eŕege yakintsua bere eŕiaren zurkaitza.
  3. Aŕtu, beraz, nere irakaspenak onuratsu izango zazkizue-ta.

 

7

Senaren Goraltza

  1. Guziak bezela, ni ere ilbeaŕa naiz, auŕena eratutako luŕtaŕaren azikoa; amaren sabelean gizatu naiz;
  2. loaldi egokiko giza-aziz ta odolez amaŕ iľabetez gatzatu nintzan. *
  3. Ta yayotzean, guziek bezela, eguratsetik arnasa aŕtu nun, luŕ berera yalki nintzan, ta lenengo nere otsa, guziena bezela, negaŕa izan zan;
  4. auŕ-oyaletan arduraren-arduraz azi niñuten.
  5. Eŕegêtan ere iñork ez du bestela bizia asi;
  6. bizira saŕtu ta bizitik irteteko era

gizaki guzientzat bakaŕa da-ta.

  1. Yakintza opa dut, ordea; eta emana izan zait; * otoi egin dut, eta eldu zait yakintzaren atsa.
  2. Yaureŕi ta yauraulkiak baño yakintza obetsi dut, eta aren eretzean, aberastasuna nardagaŕi izan zait.
  3. Istaŕiak ez dizkiot erkatu; aren auŕez uŕe guzia ondaŕ poxi bat, eta ziľaŕa, loya besterik ez da-ta.
  4. Osasun ta edeŕtasuna baño maiteago izan dut, eta argitzat ua eukitzera erabakita nago aren araztasuna ezin itzali bait-da.
  5. On guziak arekin etoŕi zazkit, eta aren eskutik ogasun zenbakaitzak aŕtu ditut, (1 Eŕe. 3, 13; Mt. 6, 23)
  6. eta orotan poztu naiz; nere auŕean yakintza bait-zetoŕen on guzien ama zanik ez nekin aŕen.
  7. Gibel-asmorik gabe ikasi dut eta iñartsirik gabe darakast aren aberastasuna ostentzeke.
  8. Gizakientzat altxoŕ aitu eziña bait-da, eta erabiľi dutenak, yakintzaren obariz apainduta, Yainkoaren adiskidegora eldu dira.
  9. Yainkoak ba’letsa nai nukenez ni mintzatzea, ta aŕtutako emariei dagozkien gogoak aztea! Bera bait-da yakintzaren bide-erakuslea, ta sen onekoen artezkaria.
  10. Aren eskuan gaude gu ta gure asmoak, guŕbiltasun ta egiteko igurdizi osoa.
  11. Arengandik dut izaki guziak yakitea, ludiaren tankera ta gayak uleŕtzea;
  12. urtaroen asiera, azkena ta erdikoa, eki-goraberak eta aldi-aldarteak,
  13. urte-biuŕketak eta izaŕen atandak,
  14. aberên izaera ta iizen giriñak, aize-indaŕa ta giza-oldozpenak, landarên bereizkiñak eta zain-eŕoen indaŕak ezagutea.
  15. Ostenak eta agirian diranak oro dazkit, guzien Egiľea dan Yakintzak irakatsi dizkidalako.
  16. Arengan bait-da adin-ats deun, bakaŕ ta askotarakoa, * mê, zalui, zoŕotz, garbi, aratz, samuŕ, onbera, saŕkoŕ,
  17. yarei, ongiľe, gizagin, aldakaitz, eskieŕ, nare, guzialdun, guzi-ikustun, ta gogo argi, garbi ta zoŕotzenen baŕneraño iristen dana.
  18. Igibera edozein baño igikoŕagoa da yakintza, ta bere garbitasunez edonun saŕtu ta kokatzen da.
  19. Yainkoaren indaŕ-luŕiña

ta Goikoaren aintzaren ats gardena da; loirik ezer ezin arengan erori da, beraz.


  1. Betiko argiaren ista da, Yainkoaren al izatearen ispiľu garbia, ta Aren ontasunaren irudia. *
  2. Bakaŕa izanda ere, dana al du;

ta beti bat geldituz, dana beŕitzen du, ta gizaldi orotan gogo deunetara yetxirik, Yainkoaren adiskide ta aidaŕikari egiten ditu.

  1. Yakintzarekin bizi dana baizik

ez du Yainkoak maite.

  1. Eguzkia ta izaŕduia baño edeŕago da yakintza, ta argiari erkatuta, gainditzen zayo.
  2. Izan ere argiari gaua daŕayo, baña gaitza ez zayo yakintzari gainditzen.

 

8

Ogasunak oro, yakintzarenak!!

  1. Yakintza ertzetik-ertzeraño edatzen da azkaŕki ta dana egoki antolatzen du.
  2. Ua gaztetanik maite ta biľatu dut, eta aren edeŕtasunak eramanda emaztetzat eskatu.
  3. Bere yatoŕi gurena argi darakus; Yaunarekin bizi dan ta guzien Nagusiak maite dun ezkero.
  4. Yakintza bait-da Yainkoaren ezaguera irakatsi ta Aren egitekoak aukeratzen dituna.
  5. Aberastasuna bizian opagaŕi ba’da, dana dagin yakintza baño aberatsagorik zer da?
  6. Igurdizia lanarentzat beaŕa ba’da, nor da langiľetan yakintza baño antzetsuagorik?
  7. Zuzentasuna iñork maite ba’du, yakintzaren zitua ekandu onak dira; ark erabide, zuŕtasuna, zuzentasuna ta gizabidea irakasten ditulako, ta ezer ez da bizian onuratsuagorik gizonentzat.
  8. Yakingai asko iñork ezagun gura ba’ditu, yakintzak izana dazagu ta izango dana asmatzen du, itzaldiak uleŕtzen ta gogo-korapiľoak ariltzen ditu, auŕenik zantzu ta gertakizun aŕigaŕiak eta edonoiz yazoko diranak oro dazagutzi.
  9. Erabaki dut, beraz, bizilaguntzat ua nireganatzea bere ogasunen erklde egingo ta nere dordo ta laŕialdietan poztuko naulakoan.
  10. Arengatik lagunabaŕean ospea

ta aundizkietan dedua yardetsiko dut, gazte ba’naiz ere.

  1. Nabari izango da nere epayen adoya; altsuen begietan aŕigaŕi izango naiz, ta nagusiek zurtuta begiratuko naute.
  2. Nere isiľunêtan zai dagozkidate niregana so,

ta nere itzaldietan eskua aogañean daukakete. *

  1. Arengatik amaigabe biziko naiz ta ondorengoei betiko oroitza utziko diet.
  2. Eriak yauŕiko ditut eta aŕotzak menderatuko zazkit.
  3. Eŕege izugaŕienak nire belduŕ izango dira. Lagunabaŕei biotz bera azalduko natzaye, gudarako, ordea, azkaŕ ikusiko naute.
  4. Nerera orduko, arekin atsedengo naiz; aren yardueran mingaŕirik ez bait-da, ezta aren elkaŕtean aspergaŕirik ere; * poz ta atsegiña, ostera, bai,
  5. Guziok gogoan erabiľiz, ta ilgabea yakintzari itsastean,
  6. zori ona aren maitakuntzan, ogasun aitu-eziña aren esku-lanetan, zuritasuna aren izketan

ta ospea aren yardutean dirala

nere biotzean oaŕtu ezkero, ua neretu guraz ara ta onâ aren biľa nenbiľan, beraz.

Goi-emariaren bikaña

  1. Beaŕik ere gazte burutsu nintzala,

ta ayuŕi ona Yaunarengandik aŕturik neukala,

  1. bizi zintzoz soña loirik gabe yagotera eldu naiz.
  2. Baña Yainkoaren emariz baizik

ezin garbi izan neintekela yakiñik,

emari au norengandik datoŕen ezagutea, beŕiz, yakintzari dagokio— Yainkoarengana yota biotz-biotzetik esan nion:

 

9

Sena iristeko Otoia

  1. «Nere arbasoen Yainko ta Yaun eŕukitsua! * Diranak oro zure itzez egin,
  2. ta egindako oroen nagusitzat gizona,
  3. luŕbira deunki ta artez yauŕi zezan ta biotz zuzenez auziak erabaki zitzan, yakintsuki soŕtu zenun Ori!
  4. Emaidazu zure aulkian Zurekin eserita dagon yakintza, ta ez nazazu iraitzi zure moŕoitartetik!
  5. Moŕoi bait-nauzu ta zure mirabearen seme, bizi labuŕeko gizon makal ta auzi ta legeak uleŕtzeko alotz (Er. 116, 16)
  6. Gizonik bikaiñena ere ezer ez bait-da,  yakintza arengan ez ba’da.
  7. Zuk autu nauzu zure eŕiaren eŕege ta zure seme-alabaen nagusitzat.
  8. Zuk agindu didazu zure mendi gurenean etxe bat eta zure egoitzako irian opamai bat eraikitzeko, Zeroŕek aspalditik gertuta daukazun * yauretxolaren ereduz.
  9. Zurekin dago zure egiteak dazagutzin, ta izadia zengiñean, bertan zegon yakintza. Ark daki zer zayen zure begiei atsegin ta zer dan zure aginduen arauz zuzena.
  10. Bidal idazu, beraz, zeru deun oŕtatik, eta zure aulki aintzatsutik igoŕkidazu, ua nirekin egon ta lanean ari dalarik, atsegin zaizuna ikas dezadan;
  11. ark dana yakin ta uleŕtzen dun ezkero, nere egitekotan zuŕki lagundu ta bere aintzaz yagon nazan.
  12. Oŕela zure gogarako daitezke nere egiteak, nere eŕia zuzen yauŕiko dut eta nere-aitaren aulkirako lain izango naiz.
  13. Yainkoaren asmoa, gizonetan nork lezaguke, ba? edo Yainkoak nai duna nork adituko luke?
  14. Gutxirako bait-dira ilkoŕen oldozpenak ta gure burupideak, kolokak.
  15. Soin ustelkoŕ au astun bait-zayo gogoari, ta luŕeko aldi onek gogoa buruauste askoz nekarazten du. *
  16. Luŕgañean ditugunak ozta asmatzen ditugu, ta eskuetan darabilzkigunak nekez dazaguzku; ortzikoak, beraz, nork igeŕiko ditu?
  17. Nork dazaguke zure gogoa, yakintza ematen ta goi oŕtatik zure ats deuna bidaltzen ez ba’diozu?
  18. Oŕela zuzendu dira luŕtaŕen bideak, gizonek ikusi dute atsegin zaizuna,ta yakintzak gaizkatu ditu».

 

10

Yakintza edestia zeaŕ

  1. Lenengo gizona, gizadiaren aitatzat *

Yainkoak bakaŕ irazan ta antolatu zuneko

 yakintzak yagon zun.

  1. Ark gero ogendik atera zun

ta izaki guziak yauŕtzeko indaŕa eman zion.

  1. Arengandik bekaitzez sayestuta, Kain okeŕak * bere anaya il zun, ta biotzeko zimikoz ondatu zan.
  2. Arengatik ugoldeak luŕa estali zunean, yakintzak gizadia beŕiro yagon zun zurezko ontzi kaxkaŕ batean Noe zintzoa gaizkatuz. *
  3. Orobateko gaiztakerian nasitako eŕietan yakintzak zintzo bat idorota,

semeari buruz biotza sendotu ziolarik, * akaŕkizunik gabe Yainkoaren begietan yagon zun.

  1. Pentapoli’n gaiztoak yetxitako surtan eŕetzan ziranean, * itxes artatik itzuri zan Lot zintzoa, yakintzak yagona.
  2. Angoen zantaŕkeriaren aitoŕtzat

ketan gelditu da bertako luŕ agoŕa mugaitzez zitua dakaŕten landarekin ta emazte siñesgogoŕaren gatzezko irudiarekin.

  1. Yakintza esetsirik, ona ezaguteke gelditu ez ezen, beren erokeriaren oroikaŕi bat ildakoan utzi diete, ayen zantaŕkeriak antzi ez daitezan.
  2. Yakintzak, ostera, bere yaŕaiľeak elkaitzetik yarein ditu.
  3. Ark, anayaren aseŕetik igesi ziyoan

Yakob zintzoari bide luzetan laguntzat yaŕaiz, Yainkoaren yaureŕia erakutsi

ta arazo deunen ezaguera eman zion, * aren lanak onuratsu ta nekeak zitutsu egiñez.

  1. Zekenki nekerazten zutenen auŕka sorotzi ta aberastu zun.
  2. Etsayetatik yagon ta ataizlarietatik gerizatu ondoren, danik azkaŕena lotsa ona dala ezagun zezan, buŕuka gogoŕ baten txapeldun aitoŕtu zun.
  3. Saldutako Yose zintzoa ez zun bertan bera utzi, aitzitik ere, ogenera gabe yagon zun. *
  4. Atxiľotegira arekin yetxi zan

ta arengandik aldentzeke an egon zan, eŕege-makiľa ta etsayen gañeko mendea eskuratu zizkioño; (As. 41, 40; Egi. 7, 9-10) beztu zutenen gezuŕak aizatu zitun, ta betiko ospea eman zion.

 

Ixrael, eŕi-enda autua, yarei

  1. Eŕi deuna, akaŕkizunik gabeko enda, gaizki zerabilten eŕietatik atera zun.
  2. Yainkoaren moŕoi Moxe’ren biotzean saŕtuta, eŕege izugaŕiei zantzuz ta alatzez buru eman zien. *
  3. Bere eŕiari lan-saria eman zion, *

ta bide-erakusletzat aŕigaŕiro eraman zun, egunez itzal ta gauez izaŕ-argi zitzayolarik.

  1. Itxaso Goŕian baŕna eraman

ta uretza aundia igaro erazi zion.

  1. Aren etsayak murgildu, ta beretaŕak leze sakonetik atera zitun.
  2. Argatik zintzo auek, gaiztoen erazkiñak yasorik, zure izen gurena, Yaun Ori, eresi

ta zure esku apentzaľea ao batez ospatu zuten.

  1. Izan ere, yakintzak mintzulei aoa iriki ta auŕei mingaña iztun biuŕtu zien.

 

11

  1. Arako igaŕle deun aren eskuz ondore ona egitea orotan eman zien.
  2. Ta oŕela etze iľa igaro ta toki zakaŕ ayetan beren kapaŕdia yaŕi al izan zuten.
  3. Etsayei gogoŕ egin (Ir. 17, 13) ta apena yasanerazi zieten.
  4. Egaŕi zirala, dei egin zizuten,

ta aŕkaitz eskarga batetik ura yardetsi ta aitzetik egaŕia ase zuten.

 

Aigito’ko gertariak

  1. Ayen etsayentzat zigoŕketa zana, zuretaŕentzat laŕialdi artan, onespena zan.
  2. Izan ere, auŕak iltzeko erabakiaz apentzat, ibai aundiaren odolez goŕitutako uraren orde, *
  3. ustekabez Zuk ura ugari eman zenien,
  4. etsayak len nola oñazetu zenitun zuretaŕei erakusteko,
  5. Azteŕaldi artan eŕukiz zigoŕtuta uleŕtu bait-zuten zeinbestean oñazetuak izanak ziran aseŕez gaiztetsitako donge ayek.
  6. Semêi akaŕ dagien aitak bezela, zuretaŕak azteŕtu dituzu; ayek, ostera, gaiztagiñak gaitzesten ditun eŕege zoŕotz batek bezela, oñazetu zenitun.
  7. Guziak, uŕen edo uŕunean, orobat oñazetuak izan ziran.
  8. Yazoaren oroipenez bikoitza zan nagusitzen zitzayen atsekabe ta axanpa.
  9. Ayentzat oñaze izana bestentzat obari zala entzunda, Yaunaren eskua ezagun bait-zuten,
  10. Beñola nardatu ta yaurti zuten eŕia bera, yazoaren azkenean aŕituta begira zuten, zintzoen egaŕiari buruz berena oso bestelakoa zala ikustean.
  11. Ta beren asmakeriz ergelki okeŕtuta naŕasti adingabe ta pisti doľoŕak yaurestera * eldu bait-ziran, Zuk apentzat adingabeko pisti asko igoŕi zenizkien,
  12. iñork ogen dagin aldetik oñazea ere anditxek datoŕkiola yakin zezaten.
  13. Eragabeko gaiz luŕbira antolatu dun zure esku guzialdunari eziña ez bait-zitzayon artz edo leoi-tirlu aundi bat bidaltzea,
  1. ezta lenik ezagunak ez ziran mota beŕiko iize zakaŕak, arnasez luŕin gaŕtsu, kirats ta ke-usaya, edo begietatik txinpartak iraitzirik,
  2. zauri batez eriotza edatu

ta auŕpegiz il lezaketen bidutzak soŕtzea ere.

  1. Olakorik gabe, zure aoko ats batez suntsituak izango lirake, zuzenbidez Zuk esetsi ta zure al izatearen erauntsiz sakabanatuta.

 

Neuŕi narea

  1. Zuk, ordea, neuŕi, zenbaki ta azta egokiz dana azteŕtu duzu.
  2. Zure mendean bait-dago beti al izate osoa, ta zure beso indaŕtsuari nork gogoŕ legioke?
  3. Izan ere, Zure auŕean izadi osoa, aiztagan kizkitxo bat eta luŕgañean goizeko intz-tanta bat bezela dago.
  4. Baña dana al duzulakoxe, eŕuki oi zatzazkigu,

 ta gaiztoak garbai daitezan, giza-ogenei buruz begiak ixten dituzu.

  1. Izaki guziak maite bait-dituzu, ta Zuk egindakorik ezer ez duzu goŕoto; zerbait goŕoto ba’zenu, ez bait-zenuke egingo.
  2. Zuk nai ez zenukenak nola lirauke? ta nola legoke Zuk deitua ez ba’litz?
  3. Guziak askesten dituzu, ordea, zureak diralako, bizidunak maite dituzun Yauna!

 

12

  1. Izan ere guzietan bait-da zure ats aitu-eziña,
  2. ta argatik erabidez ataŕatzen dituzu darorztenak;

ta ogen dagitenean, aolku ta akaŕ egin dizkiezu ogena iraitzi ta Zuregan ustea ipin dezaten.

 

Kanaan’entzat biotz-zabal

  1. Zure luŕ deunaren antziñeko semeak goŕoto izan zenitun, (It. 9, 2-12-29; 18, 12)
  2. sorginkeri ta yaureskerietan ari ziralako.
  3. Auŕak ankeŕki iltzen, giza-aragia yaten, * ta yauroŕitsetan odola edaten zuten.
  4. Urgazlerik gabeko semên guraso eraiľe ayek gure arbasoen eskuz erauzi nai izan zenitun,
  5. osterantzekoak baño goragotu duzun luŕak Yainkoaren semên eŕia berera aŕ zezan.
  6. Baña gizakiak zirala-ta, nolarebait ayek askesteko, zure gudarien auŕelaritzat listoŕak igoŕi zenizkien * geldi-geldika il zitzaten.

  1. Eziña ez zan noski Zuretzat zintzoei gaiztoak azpiratzea. edo piztien izuz, edo itz zoŕotz batez guziak sostean suntsitzea.
  2. Baña, zure epayak aldika burutuz, garbaitzeko astia zenemayen, (Ir. 23, 29; It. 7, 22) txaŕa zala ayen enda, berezkoa ayen gaiztakeria, ta alda-eziña ayen ayuŕia bait-zenekin;

enda ua yatoŕiz biraogaŕi bait-zan

ta Zuk, iñoren belduŕ gabe, ogenak askesten zenizkien.

  1. Ala ere, nork dasaizuke «zer egin duzu»?

ta nor auŕkeztuko zaizu gaiztoen apentzaľetzat, nork salatuko zaitu, soŕtu dituzun eŕiak biŕintzen ba’dituzu?

  1. Guzien gañean zeran Ori baizik, iñor ez da Yainko, zure epayak zuzen ez dirala zuri esateko.
  2. Ez da eŕegerik, ez nagusirik, galdu dituzunetaz zuribidea damayozun auŕkeztu al zaizunik.

 

Yauŕtza txeratsua

  1. Zuzen zerala ta, zuzenki dana darabakizu, ta ataŕarik zoŕ ez zayona gaiztestea zure al izatearen aitzikotzat deritzazu.
  2. Zure al izatea bait-da zuzentasunaren eŕoa, ta guzien Yauna zeralakoxe, guziak adeitsuki begiratzen dituzu.
  3. Erabateko zure al izatea siñetsi ez dutenei zure indaŕa oi darakuskiezu, ezagun ez zaitutenen aŕokeria apaltzeko.
  4. Indaŕaren Yaubetzat samuŕki ebazten ta begirunez yauŕtzen gaituzu, al izatea eskuan naitara bait-daukazu.
  5. Oŕela egiñez zure eŕiari irakatsi diozu zuzenak biozbera izan beaŕ dula;

ta uste ona zure semêtan piztu duzu, egindako ogenaz garbairako astia damazu-ta.

  1. Izan ere, zure moŕoyen etsayak eta kalitu beaŕak ziran eŕiak gaitzetik aldendu zeitezan, toki ta astia ukatzeke oŕen erabidetsuki zigoŕkatu ba’dituzu,
  2. nolako erabidez ataŕatu ditukezu zure semeak, agintza ain edeŕez ta zin egiñez ayen arbasoekin itunduta zauden ezkero?
  3. Akaŕ dagiguzunean, beraz, gure etsayak zartaka astintzen dituzu, ebaztean guk zure ontasuna gogoratzeu,

ta ebatziak geranean, zure erukia itxaro izaten ikas dezagun.

 

Zigoŕaldia aigitoaŕ ergelei

  1. Argatik ergelki bizi ziran okeŕak beren zantaŕkeriz, oñazetu zenitun;
  2. auŕ ergelen eduz atzipetuta, (Eŕ. I, 23) pisti iguingaŕienak yainkotzat yauresteraño okeŕpidean Zuregandik uŕundu bait-ziran.
  3. Auŕ txoroei bezela, beraz, baŕegaŕi zirudiken ataŕa egin zenien. *
  4. Bañan ataŕa baŕegaŕiz ondu ez ziranak zoŕ zayen zigoŕketaz Yainkoak yoko ditu.
  5. Yainkoak zerizkietenen auŕka beren oñazez suminduta, beñola uko zegioten Yainko ziña ikustean, aintzat ezagun zuten, ta argatik * epairik gogoŕena gañera erori zitzayen.

 

13

Sasi-yainkoak ñañu

  1. Izatez utsalak, noski, Yainkoa ezagun,

 on ikusgaŕietatik berez Dana auteman,

ta egin duna oaŕturik, Egiľea idoro beaŕean,

  1. sua, edo egurats, aize, izaŕ-sapai,

uŕ bizi, edo ortziko argiak (It. 4, 19; 17, 3) izadiaren Yainko yauŕleak zirala sinesten dutenak.

  1. Izakion edeŕtasunez zoratuta,

Yainkotzat begira ba’ditute, igeŕ bezate zeñen edeŕago daiteken ayen Nagusia; edeŕtasunaren Soŕtzaľeak guziok egin ditu-ta.

  1. Izakion indaŕ ta eginkoŕ-eŕoak aŕigaŕiak ba’zazkie, uleŕ bezate ayek baño indaŕtsuagoa ayen Egiľea dala.
  2. Izakien edeŕtasun ta aunditasunak

Irazalea erkaketaz ezagunerazten dute-ta.

  1. Ala ere alakoen akaŕkizuna gogoŕena ez da;

Yainkoa idoro nayez biľa ibilirik bidea galdu al izan dute-ta.

  1. Ark egindakoetaz ikeŕketan ari bait-dira, ta ayetan agertzen zazkienaz liľuratuta gurenesten ditute.
  2. Ez dira oŕatiño ogenik gabe.
  3. Izan ere, izadia edeŕesteko añean yakitea iritsi ba’dute, nola ez dute eŕazago aren Nagusia ezagun?

 

Yauresketa okeŕa

  1. Zori txaŕekoak, ustea bizigabekoetan ipiñirik, giza-eskulanak, antzez landutako uŕe ta ziľaŕa,

edo antziñean eskuz tankeratutako aberen irudiak, edo alpeŕikako aŕiak Yainkotzat yauresten ditutenak!

  1. Zurgin batek zugatz lerden bat ebakita, (Is. 44, 12) azala egoki erazten dio, ta antzetsuki landuz, bizirako on daiteken altxari bat dagi.
  2. Lan ondoren gelditutako mokoŕak gosearen auŕka yatekoa egosteko darabiltz;
  3. ta ezertarako on ez dan gañerako mokoŕ makuŕ ta begitsua aŕturik, arte-marteka antzetsuki landuz, giza-iruditara tankeratzen du,
  4. edo abere baten antzeko egiten dularik, lugoŕiz igurtzi ta goŕitzen du zikin guziak margopean estaliz.
  5. Gero arentzat gela egoki bat apaindurik, ormari burniz sendotuta dazaŕkio;
  6. oŕelako sorozkirik gabe irudi ua

eguŕki dala-ta, ezin berez zutik dagokela bait-daki.

  1. Ala ere, bere ondasunaz, ezkontzaz ta semetaz otoiketarako, bizi ez dan alako eguŕkiari lotsagabe aŕenez makuŕtzen zayo,
  2. ta eri ba’da, osasun-eske artara yotzen du; bizi-eske zuŕunera, laguntza-eske indaŕik gabekoŕa.
  3. bidelagun, ibiľi ez daiteken irudia gura du, ta zerbait saldu, egin edo iritxi nai dunean esku-alpeŕ ari esku-antzea eskatzen dio.

 

14

Zura-mota bi

  1. Itxasoko uin zakaŕak igarotzen asita norbaitek ontzikoarena baño auskoŕago dan eguŕkiari otoi dagio.
  2. Itxasontzien asmatzaľea irabazteko iŕitsa bait-da, ta egiľea, arotz antzetsu bat;
  3. yauŕlea, beŕiz, Zu, Aita Ori, zera zure arduraz; itxasoan bide sendoa, ta uiñartean

zidoŕ sendoa eman diguzuna. (Ir. 14, 22.)

  1. Oŕtan, beŕiz, darakusazu, itxasoan igurdizirik gabe saŕtzen diranak edozertatik gaizkatu ditzakezula.
  2. Baña Zuk egindakorik ezer alpeŕik egotea nai ez duzuia-ta, eguŕ makalari gizakiek

beren bizia egozten diote, ta itxasoa ontziz ondamenik gabe igarotzen dute.

  1. Ta alaxe asieran, zentoi aŕoputzen itxesean, gizadiaren itxaron ondamenik gabe ontzi batean ugoldetik gaizkatu zan, *

ta zure eskuak yauŕita, ondorengoen azia luŕean utzi zun.

  1. Onets bedi zuzentasuna dakaŕkigun eguŕa!
  2. Biraogaŕi, beŕiz, eidol egindako (Er. 114, 8; Ba. 6, 3) eguŕa ta aren egiľea; egiľea, eidola egin dulako; ta eidola, eguŕ auskoŕ dalarik, Yainko izena ezaŕia izan zayolako.
  3. Yainkoak dongea ta aren dongekeriak orobat goŕoto ditulako;
  4. ta egiña egiľearekin oñazetuko da.
  5. Argatik eidolei ere apena gañeratu zaye, Yainkoak irazan ba’ditu ere, iguingaŕi, * gizonentzako gaizpide, ta ergalentzako sare biuŕtu dira-ta.

 

Sasi-yainkoen asmatzaľe

  1. Izan ere, eidolak asmatzea zantaŕkeriaren asiera izan zan, * ta berayen agertzea, biziaren galera.
  2. Asieran eidolik ez bait-zan, ta ez dira beti izango.
  3. Giza-utsalkeriak saŕtu ditu luŕbiran, ta aren amaya laisteŕ izateko erabakita dago.
  4. Aita bat, seme goizegi iľa samiñez ikusita, aren kopos-irudi bat egiñerazirik, seme iľa yainkotzat yauresten bereala asi zan; ta aren dedurako, bere mendekoetan yaurespide ta opariak soŕerazi zitun.
  5. Gero, ekandu gaizto ori sendotu zalarik, legetzat yagona izan da, ta nagusien aginduz alako kopos-irudiei guŕ egin zitzayen.
  6. Uŕungo eŕitaŕek, auŕpegiz-auŕpegi, nai zutenez, eŕegeri lotsa erakutsi ezinda, aren irudiak uŕundik eratoŕi ta guŕ egin nai ziotenaren irudiok guzion begietan eraiki ta yaŕi zituten, uŕun zegona, antxe ba’zegon bezela, yauresteko.
  7. Ta yaurespide ori

eŕege ez zezagutenen artean zabaltzeaŕen, pizgaŕi aundia koposlarien aundinaya izan zan.

  1. Alabaña, nagusi altsua koipatu nairik-edo, koposlariek, irudia albait ongien egiteko, lanari beren igurdizia ezaŕtzen zioten.
  2. Ta lagunabaŕek, irudiaren edeŕtasunez liľuratuta, gizontzat len zutena Yainkotzat begira zuten;
  3. bizidunei ori maŕo izan zitzayen;

elkaitzaren edo eŕegên eragitez aŕi ta zurari izen erkidetu eziña gizonek ezaŕi bait-zieten. *

 

Ondoren makuŕak

  1. Ez zitzayen aski Yainkoaren ezaguerari buruz okeŕ ibiltzea; ostera ere guda goŕitan yakiñezagatik bizi zirala ere, alako elkaitza pakea zeritzayen.
  2. Seme-yaurilketan, itzalpeko yaureskerietan ta aŕotzen eduko oŕits zantaŕetan ari izanez,
  3. biziaren ta ezkontzaren garbitasuna galdu dute, ta batak bestea azpikeriz iltzen edo ezkon-kutsuz naigabetzen du.
  4. Orotan nasita dabiltz odola, iiketak, lapuŕetak, iruzuŕak, ustelkeri ta etoikeria, zaiapartak eta ziñausteak, zintzoei esespenak,
  5. eskeŕgabekeri, gogo-satsa, yayotz-eragozketak, ezkontza zuzikak, lizunkeri ta apokerien ugoldea.
  6. Aipatu ere beaŕ ez leitezken eidolak yaurestea gaitz oroen asiera, ituŕi ta burua da-ta.
  7. Ayen yauresieak, yolasetan ero irakaspenetan gezuŕti, bizikeran okeŕ, ta egindako ziñaren yale diralako.
  8. Izan ere, bizi ez diran eidoletan ustea dutela-ta, beren zin usteletatik iñolako kalteren belduŕ ez bait-dira.
  9. Baña apen zuzena elduko zaye biongatik;

Yainkoaz gaizki oldoztuz eidoletara yo, ta gezuŕez ta bidegabez ziñaren gurentasuna ezesten dutelako.

  1. Ez bait-da ziñean aipatutako eidolen al izatea, ogenlariei zoŕ zayen apen zigoŕa baizik, gaiztoen ogenei beti daŕayena.

 

15

Nor obe?

  1. On, kirmen, yasankoŕ zera, ordea, Yainkoa,

ta dana eŕukiz yauŕtzen duzu. *

  1. Ogen egiten dugunean ere, zureak gera, zure al izatea dazagugularik;

eta ez dugu beŕiro ogenik egin nai, zurekotzat gauzkazula bait-dakigu.

  1. Zu ezagutea, zuzentasun osoa da.

ta zure al-izatea ezagutea, betiko biziaren zain-eŕoa.

  1. Argatik ez gaitu atzipetzen antze gaiztokoen igurdiziak, ezta margolarien alpeŕeko lanez margoztutako irudi nabaŕak ere.
  2. Alako eidolak, oŕatiño, ergalen iŕitsa pizten, ta ayen biotzak bizi ez dan irudia maite izatera daramatzi.
  3. Alako itxarokizunak izateko lain dira

eidolen egiľe, adiskide ta yaŕaiľe gaiztoak.

  1. Izan ere, eltzegiñak, buztin beratza nekez oreturik, askotariko ontziak gure beaŕentzat dagitzi, ta guziak, zera garbietarakoak eta aitzikoak, ore berberaz dagitzi, bere oldez bakoitza zera baterako edo besterako tankeratuz, ta neke goŕiz yainko bat dagi.
  2. Gero, luŕetik arextian yayo dan, ta laisteŕ, maľeguz ari emandako bizia atzera eskatuko zayonean, artaraxe biuŕtubeaŕa dan gizon ark buztin berberaz yainko aizun bat dagi.
  3. Bitartean, indaŕa aitzen zayola, ta bizia labuŕtxo dula ere, kezkatzeke, uŕegin ta ziľaŕgiñekin berdintzeko leyatzen da, ta borontzelarien eredua aŕtuz, dagin irudi aizunaz iľaŕaintzen da. *
  4. Aren biotza autsa da; aren itxarokizuna, luŕa baño zirtziľagoa; ta aren bizia loya baño nardagaŕiagoa,
  5. adore eginkoŕa ta bizi-arnasa eman dizkion

bere Egiľea ezagun ez dulako.

  1. Izatea yolas bat da arentzat, eta bizia, irabazketarako azoka; ta dio: «Nolarebait, bidegabez ere, irabazi beaŕ».
  2. Ba-daki oŕatiño, luŕezko atuxa uzteŕak eta eidolak dagitzin gizona beste guziak baño ogendunagoa dala.

Mozkeri beltza

  1. Zoroenak eta auŕtxo baten bizia baño eŕukariagoak zure eŕia zapaltzen duten etsayak dira, ordea,
  2. ikusteko begiak, arnas egiteko suduŕak, entzuteko belaŕiak, ikutzeko esku-atzak, eta ibiltzeko oñak ez dituten atzeŕiko eidolak oro yainkotzat begira ditute-ta. (Er. 114, 5; 135, 16.)
  3. Gizonek egiñak bait-dira eidolak;

arnasa yesana dutenek tankeratuak;

eta ez da gizonetan bere idekorik bat ere tankeratu dezakenik.

  1. Ilkoŕa dan ezkero, aren esku-gaiztoak

bizirik gabeko zerbait baizik ezin tankeratu al du, yauresten ditun esku-lanak baño

obeago da; bizia bederen berak bait-du; ayek, ordea, ez.

  1. Eidolkoyek gañera pisti iguingaŕienak yauresten ditute, eta ezaguera motzenekoak baño okeŕagoak gero!
  2. Beste zenbait aberêtan ageri oi dan

maitagaŕirik ayetan ezer ere ez dalarik, ostera; eta Yainkoaren onespenetik itzuri diranak!!

 

16

Yainkoa Zuzena da

  1. Argatik orien ideko izakiz eidolkoi auei zoŕ zayen apena eldu zaye, ta pisti ainitzek oñazetu zituten.
  2. Elkaitz oŕen orde zure eŕia adiguriz erabiľi zenun, ta aren gogoa yanari beŕi batez asetzeko, galepeŕak azkuŕitzat igoŕi zenizkion. *
  3. Oŕela aigitoaŕek, yangabe zirala ere, ayen auŕka igoŕitako mamu okaztagaŕiak ikustean, yateko gogoa osorik galdu zuten; zuretaŕek, beŕiz, apuŕ bateko eliku ostean, yaki beŕi batez poztu ziran.
  4. Egokia bait-zan zapaltzaľen gañera itzurpiderik uzteke itxesa etoŕtzea; zuretaŕei, ostera, ayen etsayak nola zigoŕtuak ziran erakustea.
  5. Izan ere, zuretaŕei pizti gaitzen erasoak, (Ze. 21, 6) eta suge edendunen ausikiak yasanerazi zenizkienean, zure aseŕeak ez zun azkeneraño iraun;
  6. aitzitik ere, oberatu zeitezan, apuŕ batez izupean euki zenituneko,osasun-zantzu bat erakutsi zenien, zure legearen aginduak ayei gogoratzeko.
  7. Ta zantzu artaruntz biurtzen zana sendatzen zan; ez, noski, begietan zuten zantzuaren egitez, zintzo guzien yareiľea zeran zure egitez baño.
  8. Oŕela gure etsayei erakutsi zenien edozein gaitzetik ateratzeko altsu zerala.
  9. Izan ere, ayek, bizia yagoteko osabiderik idoro gabe, oti ta eulien ausikiz iltzen ziran, (Ir. 8, 24; 10, 4) alako ataŕa aŕtzeko ogendun ziralako.
  10. Zure semeak, ostera, ez ziran suge edendunen ortzez galdu, ayen alde yaikirik, sendatzen bait-zenitun.
  11. Zure itzak gogoratu zitzaten zaurtu ta laisteŕ sendatzen ziran, ayetaz antzita, zure eŕukitik iraitziak ez zeitezan.
  12. Sendatzen zituna ez zan iñongo belaŕ edo osabidea, dana sendatzen dun zure itza baizik, Yauna.
  1. Zu bait-zera bizi ta eriotzaren Nagusia,

ta xeoleko atetara edo atetik daramazuna. (It. 32, 39.)

  1. Gizonak bere gaiztakeriz il dezake, noski;  yoandako bizia lengoratu, xeoleratutakoa itzulerazi, ordea ez.

 

Ortzitiko yanari aŕigaŕia

  1. Baña zure eskutik itzurtzea, eziña da.
  2. Ezagun ez ziñuztela zioten dongeak (Ir. 9, 23) zure beso indaŕtsuak zigoŕkatu ditu;

ugoldez, agetaz ta euri-zapaŕadaz yota,

edo suak irentsita amaitu ziran.

  1. Ta ori bai aŕigaŕia! dana itzaltzen dun urtan sua biziago zan; izadia zintzoen yagole-aldezle da-ta. *
  2. Noizpait sua ibitzen zan, gaiztoen auŕka igoŕitako piztiak eŕe ez zeitezan, ta gaiztoek, ori ikustean, Yainkoaren epayaŕen ebainduak zirala ezagun zezaten.
  3. Noizpait ere, sua bere indaŕaren gañez urtan ixiotzen zan luŕ gaiztoko zituak iľauntzeko.
  4. Ayen orde zure eŕia aingeruen azkuŕiz iñutu zenun, ta ogi adiñona nekegabe ortzitik igoŕi zenion, atsegin guzirako ta aogozo guzietako ogia gero.
  5. Zure adiguri onek zure semêntzat duzun gozotasuna zerakusan;

yaten zunaren gurari menderatuz,

bakoitzari aren naitara aogozoa bait-zemayon,

  1. Eluŕ ta izotzak suaren indaŕa (Ir. 9, 24) urtzeke yasaten zuten, nabari zedin agetan izekiz ta eurian gaŕeztatuz etsayen uztak eŕetzen sua ari zala.
  2. Baña zintzoei azkuŕia peitu ez zekien, suari bere indaŕa laisteŕ azten zitzayon. *
  3. Irazale zatzazkion Zuri menderatuta, sua, gaizkiñak oñazetzeko goritzen, ta zintzoen onerako ibitzen da-ta.
  4. Argatik ordun aldatze guziok aŕtuz, oroen iñude dan zure arduraren emariak yan beaŕez zeudenen naltara sorotzi zitun;
  5. Zuk, Yaun Oŕek, zure seme laztanei erakutsi nai bait-zenien giza-azkuŕia luŕeko zitua ez dala, (It. 8, 3; Ze. 4, 4) ta Zuregan ustea dutenak zure itzak azten ditula.
  6. Izan ere, suak ezin eŕe zezaken mana bera, eguzkl-izpi batek doi-doi berotuta, urtzen zan,
  7. Zuri eskeŕak biuŕtzeko eguzkiari auŕea aŕtu ta guŕ egiteko eguna baño len yaiki beaŕ dugula guziok yakin dezagun.
  8. Eskeŕ gaiztokoen itxaroa, beŕiz, neguko izotza bezela, urtuko da, ta, ezertarako beaŕa ez dan ura bezela, doake.

 

17

Baŕuko aŕa

  1. Zure asmoak aundi ta uleŕgaitzak dira,

 ta ikaspiderik gabeko gizakumeak bidekatzen dira.

  1. Gizatxaŕak eŕi deunaren yabe ziralakoan zeudenean, iľunpeak estekatu ta gau luze batek atxiľotuta, * ateŕpean itxirik betiko zure arduratik alde zeuntzan.
  2. Beren ogen isiľekin estalki iľun baten azpian * ântzi ta ostenak zirala uste zutenean, saŕakio-ikaraz ta irudipenen belduŕez ezin egon zeitezkela auŕkitu ziran.
  3. Iñongo altxabeak ez zien belduŕa kentzen; inguruko buŕunbaz laŕi-laŕi zeuden ta auŕpegi istuneko eŕañuak agertzen zitzazkien.
  4. Argi egin dezaken surik ez zan, ta izaŕen argi aratzak gau izugaŕi ua ezin argitu zun.
  5. Noizik bein bakaŕik, izua areagotuz, tximistak zortaka sostean agertzen zitzazkien; ta iñoiz ikusia ez zuten ikuspenez laŕituta, zekustena gaitzagoa zeritzayen.
  6. Sorgiñen antzea zapaldua zetzan, ta ayen yakite aizuna gerenez betea; (Ir. 7, 22)
  7. belduŕ ta artega biotz kikiľetatik oildu ba’litzaketen bezela, iľaŕaintzen ziranak belduŕ baŕegaŕiz kikilduta zeuden.
  8. Izutzekorik ezer ez zala ere pizti-igaroketaz ta suge-txistuz belduŕtuta, ikaraz erortzen ziran, ta ez zuten ikusi nai iñor ezin itzuri zitzayon aiako aizea.
  9. Berez belduŕti bait-da gaiztakeria, bere salatari ta gaiztezletzat baŕneko aitoŕez ta zimikoz txirtxil ta gaitzenaren belduŕez beti urduri.
  10. Izan ere, belduŕa, adimen urgaizirik gabe dalakoaren * biotzeko kezka besterik ez da;
  11. ta baŕnean itxaroa uŕiago dan giñoan laŕiago da kezka oŕen estalitako eŕoa.
  12. Ayek, beraz, xeolazpi sakonetik yaikitako gau iľunez inguratu ta lo berean murgilduta,
  13. noizpait eŕañuen belduŕez dar-dar, ta noizpait adoregabez akituta zeuden; uste gabe saŕakioa bapetan etoŕi bait-zitzayen.
  14. Aŕezkero bakoitza zegon bertan erori ala, atxiľotegian bezela, moŕoiľorik gabe ere, an itxia gelditzen zan.
  15. Nekazari, artzai edo lugin zediľa ere, elkaitz ark sostean aŕtuta, itzurpiderik gabe yasan beaŕez, aurkitzen zan.
  16. Iľunpe berbera bait-zan guzien lokaŕia.

Aize-txistuak, zugatz-ostotarteko txorien txio gozoak ur laisteŕaren susmuŕak,

  1. zerortzan aŕien buŕunbak, ikusten ez ziran pizti yauzikoŕen antxintxiketak,

iize ankeŕen oŕoak, mendi obietatik biuŕtutako oyartzunak, orietako edozerk saŕakioz aŕitzen zitun.

  1. Ortzi-luŕak argiz dirdir zeudenean,

ta zoztoŕik gabe lana edonun burutzen zanean,

  1. ayen gañean bakaŕik gau astuna

irentsi beaŕ zitun iľunbearen irudi zetzan; * ta berberaxek iľunperik astunena berentzat ziran.

 

18

Yainkoaren autuen argia

  1.  Zure autuek, ostera, argi edeŕa zuten;

ayen auŕpegia ikusteke, aigitoaŕek, ayen mintzoa zentzuten ta ainbeste ikusi zutenak ordun zoriontsuak zeritzazten,

  1. ta yasandako iraiñetaz apentzen ez bait-ziran, * eskeŕ ona zerakuskieten.
  2. Zure autuei, ostera, ibilketa aintzatsu artan bide erakusle ta eguzki osagaŕi zekien, suzko zutoi bat eman zenien.
  3. Zuzen ta bidez iľunpean atxiľo gelditu ziran, ordea, gizadi osoari zure iegearen argi bizia eman beaŕ zioten zure semeak, atxiľo euki zitutenak.
  4. Zintzoen umetxoak iltzeko erabakia Aigito’n burutu  zanean,oŕ utzi ta biŕaŕtutako ume bat

ayen ataŕaldirako yarei itzuri zan,

semetalde aundi bat kendu zenien ta uin zakaŕetan batera ito zenitun,

  1. Gau ua auŕenik gure arbasoei iragaŕia izan zitzayen; * zein ituni lotuak zitzazkion enuragabe yakiñez adorea geitu zekien.

 

Lensemên ilketa mingaŕiak

  1. Zure eŕiak, beraz, zintzoen yareikuntza ta dongen poŕokaldia itxaro zitun.
  2. Etsayak yotzen zenitun zigoŕaldiz gu yareiten giñuzun, deitu ziñugun ezkero.
  3. Izan ere, zintzoen seme yatoŕek yauropariak isiľean eskeintzen zizkizuten, ta bai gaitzaldian baita onaldian orobat erkide zintzoak izateko erabaki deuna guzien itunez aŕtu zuten, arbasoen eresiak orduxetik abestuz.
  4. Aitziko aldetik entzuten ziran, ostera, etsayen gaŕaxi nasiak, eta beren auŕak deitoratzen zituten negaŕ-oyuak.
  5. Yopu ta nagusiak zigoŕ berberaz yota zeuden, (Ir. 12, 30) giza-aŕontek eta eŕegek yasakizun berbera zuten.
  6. Guziek batera eriotza berberaz iľak asko zituten,

ta bizi geldituak aski ez ziran iľak eorzteko;

lipaŕ batean ayen seme bikaiñak erori bait-ziran.

  1. Sorginkeriengatik len siñetsi nai ez zutenek, lensemên saraskia ikusita, gure eria Yainkoaren seme dala ezagun zuten.
  2. Dana isiľik nare zetzanean,

ta gaua bere ibilbidearen erdira eldu zanean,

  1. zure Itz guzialduna ortzi goreneko *

bere yauraulkitik itxes-luŕaldearen erdira gudari gogoŕ antzo yauzi zan,

  1. ezpata zoŕotzak zure erabaki uko-eziña ekaŕiz.

Ta oŕtik luŕalde osoa eriotzaz bete zun;

ortzia ikutuz oñak luŕean zitun.

  1. Berealaxe, amets astunez laŕi-Iaŕi eginda, angoetaz saŕakioa yabetu zan.
  2. Oŕ-andik luŕean erdi-iľik etzanda zergatik iltzen ziran zerakusten.
  3. Artegatzen zituten ametsek zioa agertzen bait-zien, zergatik ain zoŕozki yoak ziran yakiteke il ez zaitezan.
  4. Eriotzaren azteŕaldia zintzoei ere eldu zitzayen, ta etzean ainitzak suntsituak izan ziran; * baña zure aseŕeak ez zun luzaro iraun.

 

Aaron eŕizale yatoŕa

  1. Akaŕkizunik gabeko gizon bat * eŕiaren alde yaikitzera leyatu bait-zan; ta bere arloaren iskiľutzat otoi ta luŕiñ ibigaŕia aŕturik, Yainkoaren aseŕeari gogoŕ egin ta elkaitzari amaya eman zion, zure moŕoi zala zerakusalarik.
  2. Zalaparta iťo zun; ez noski soin-indaŕez,

ezta iskiľuen al izatez ere, ataŕatzen zitun Aren itzez baño; arbasoei egindako ziñak eta itunak gogoratzen zizkiola.

  1. iľak, bata bestearen gañean metatuak zeuutzanean arteturik, aseŕea geldirazi zun, ta saŕaskitzaľeari bizienganako bidea itxi zion.
  2. Izadi osoa aren apaiz-soñeko luzean bait-zan; * arbasoen izen ospetsuak ere

lau leŕoka istaŕietan kizkatuak zeramatzin;

ta aren burugañean zure izen gurena agertzen zan.

  1. Zantzu ayek ikusita, saŕaskitzaľea gelditu zan, aski bait-zan Yainkoaren aseŕearen ekiñaldi ua.

 

19

Itxaso goŕikoak

  1. Dongên auŕka, beŕiz, aseŕea azkeneraño eŕukirik gabe yaŕai zan. Yainkoak auŕenik bait-zezagun,

gero ayen yardunbidea zein izango zan.

  1. Izan ere, zintzoak yoaten utzi ta ayen yoatea isituki eragin ondoren, garbai izan ziran ta esetsi zituten. *
  2. Oraindik beretaŕen iľetan ari zirala, beren iľen obietan negaŕ zegitenean, gogoa girbindurik, uŕunera yoateko isituki bultzatu izan zitutenak berak, igeskari ba’lira bezela, esetsi zituten.
  3. Bidez zoŕ zitzayen alabeaŕak oŕtara zeramatzin, arestixean gerta zitzayenaz ântzirazten zitula, lengo oñazei peitu zitzayena neuŕi mukuŕuz yasan,
  4. ta zure eŕiak bere bide aŕigaŕia zeginean mota beŕiko eriotza yaŕugi zezaten.
  5. Zure semeak edozein gaitzetik yagoteko, izaki orotan berebiziko yitea, zure agindu bereiziei men egiñez, aldatu zan. *
  6. Odei batek kapaŕdiari itzal oi zegion; urpean len zegon luŕaldea legoŕtu zan; * Itxaso Goŕiak igarobide lasai bat zabaldu zien, ta urpe sakona zelai belaŕtsu biuŕtu zan ayentzat.
  7. Andik zure eskuz lagunduta eŕi osoa, zure alatz aŕigaŕiak ikusiz igaro zan
  8. laŕean zaldi ta arkume putikoen antzo pozik, Zu Yaun Ori, ayen Yareiľea, goresten ziñutelarik.

Izadia Ixrael’en alde

  1. Oroitzen bait-ziran oraindik, atzeŕiko aldian gertatutakoaz; luŕak oiko izen orde eltxoak soŕtzen zituia, ta ibayak aŕaiñen orde igelak paŕastan.
  2. Gerokan, iŕitsaren eragitez (Ir. 16, 13; Ze. 11, 31) yanari beŕi bat eskatu zutenean,
  3. galepeŕ tirlu izugaŕi bat, beren iŕitsa asetzeko, itsasaldetik ayengana etoŕtzen ikusi zuten.
  4. Gaiztoen gañera, beŕiz, ataŕaldia, tximista izugaŕiz auŕenik iragaŕita, erori zan; ta beren ogenengatik bidez asko yasan zuten, 14. zuzen ta bidez gero, aŕotzei egin zieten

abegi txaŕarengatik; batzuk (sodomaŕak) ez bait-zituten * aŕotz ez ezagunak atotsi nai izan,

ta bestetzuk (aigitoaŕak) aŕotz ongiľeak yopu egin zituten. * 15. Baña lenbizikoei buruz eŕuki xamaŕ izan daiteke;

zetozkien aŕotzak etsaitzat edo begira bait-zitzaketen.

  1. Aigitoaŕek, beŕiz, yaitsuki atotsiak

eta eskubiderako erkidetzat aŕtuak zeuzkatenak,

neke gogoŕak yasanerazi zizkieten.

  1. Itsutasunez yoak izan ziran, beraz,

Lot’en atauŕean beñola eseri ziranak

ta iľunpe beltzez inguratuta (As. 19, 11)

ate-biľa saŕtzeko aztamuka zebiltzanak bezela.

  1. Salteriko erestari berberetatik

askotariko eresiak atera daitezken bezela, luŕgayetatik ere, egoki yotzekotan, askotariko ondoreak iritsi daitezke.

 

Idaztiaren amaia

  1. Izan ere luŕeko piztiak urtako biuŕtzen ziran, ta urtakoak luŕera ziyoazan;
  2. Suak urtan berebiziko indaŕa areagotzen zun, ta ura, sua itzaltzeko dun indaŕaz azten zan.
  3. Gaŕek ez zuten kixkaltzen ayen baŕnean zebiltzan pisti makalen aragia; ta ez zuten urtzen * intzigaŕen antzeko ta, intza bezela, urtzeko eŕeza zan ortzitikako azkuŕia.
  4. Orotan, Yauna, zure eŕia goratu ta ospez bete duzu; ez duzu nardatu, ta edonon ta edonoiz sorotzi duzu.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper