Itun Zâŕa
Ebertaŕak idatzi izan dituztenetan, alakoxe batasun bat beti oaŕ diteke. Gaiak erabiltzeko kera geyenetan antzekoa dute. Eŕikoi bulkoa ere, idazle askok ari batetik datoŕkiena dute. Beraz Abestirik Edeŕen onek ere, ayen antzeko zerbait beti erakutsiko digu: esakeretan, irudien tankeraetan, abeŕiaren itxaropen eta kezkaetan; bai eta ere, eŕirik geyenak oi dituten uste egiñetan.
Gutun au, ebertaŕen olerkietako beste gutunak bezela osatua da; eta, ayetako gayak oparo darabizki: ezkonide, bakalduna, artzaia, artaldea, mâstia, baratza, alesagaŕa, Liban, udalenaren aratza, gaua, esnatzea.
Idazti ontako maite biak, Ixrael eta Yaube dira: eta bi orien estalkitzat maitea eta aren kuťuna ditugu. Asieran bata bestearengandik berexita azaltzen zaizkigu; bañan onezkoak laisteŕ egiten ditute.
zeroŕen izena usaiki zabalia da: neskaek oŕetxegatik maite zaitute.
Eŕege! zurera eraman nazazu,
zutzaz poztu eta ikotuko gera,
zure laztanketak ardo-ziŕara baño daŕdaŕgaŕiago:
ain zera maitagaŕi!!
Nerekiko suminduta, nere amaren semek mâsti-zain yaŕi naute;
neronen mâstia, bañan, nik zaindu ez!
mutiľetan, nere maitea: aren itzalpean gogoz esertzen naiz, eta aren alea aogozagaŕi zait.
Mendiz-mendi antxintxika: muñoz-muño punpaka.
orkatza eta oreinkumea gogoratzen: oŕa oŕ, gure orma-ostetik dabil; leyotik begira nagokio, saretik nik ari so!
Ez da geyago euririk; atertu du!
Dagoaneko, gure alderdi auetan uxapalaren uŕuma entzuten da.
eta mâstiek loretan usai-edeŕ zabali dute; «Yaiki, ene adiskideño!
Ene edeŕño, atoz!!!
Ain dira ezti zure itzak, ain da polita zure muxua!!»
Gure mâstiak loretan bait-daude, eta, ayek an okeŕean!!
5. —Yerusalem’go alabak, neuk desaizuet: basauntz eta orein-aŕen!
ez esnatu, maiteari ez ezer egin, ber-berak nai luken arte.
eserlekuko azpi-oyala, goŕimiñez; eta baŕnekoa oro
Yerusalem’go nexken maitakuntzak biŕleundua.
Salomon eŕege ikusazute, eztai egunean bere biotzaren egun alaian, amagandik artutako buruntzaz.
txito edeŕa zera!
Musu-estalki atzetik, zure begiak, usoarenak: adatsak, Galaad mendiko antxume saldoa dirudi.
Dabid’en doŕea gogoratzen neri, zure lepoak: babeskirik aunitz an zintzilik, azkaŕen oskolak oro.
Amana’ren tontoŕetik, so;
Sanir eta Ermon’en erpiñetik, ikus: An, leoien egoitza-zuloak, leoinabaŕen izkuta-zuloak.
zure iduneko txirlaŕi batez.
miñazpian ezti eta esnea dituzu.
Eta, zure yazkien usaña, Liban’ena da.
Zu, esidun loretegi;
Zu, iturama estali bat;
Zu, urgune zildaiduna.
an ere zuandor eta akara;
ene aŕebaño, ene emaztegaitxo; nere miŕa eta luŕingayak biltzen nabil, nere oŕazietako eztia yaten dut, nere ardo eta esnea edaten.
—Adiskideok!! Yan!, edan!
gogara ase zaitezte, maiteok!! *
«ene aŕebaño, ene adiskideño! ene usoa, ene edeŕa! Iriki!!! Burua garoz bustirik dut;
eta nere txerloak gau-intza-tantaz beterik».
Zertarako ostera zikindu?
igaroa zan;
aren itz-otsa nentzularik, niregandik irten nintzan. Aren biľa yoan naiz: nik idoro ez;
dei egin diot; erantzunik ez.
Maitasaŕez akituta nagola.
Emakumeetan edeŕen ori: Zer din, ba, ire maiteak? Olako eskean atoŕkigu-ta.
Aren ezpañak, miŕarik yatoŕena darien liliak.
Aren bulaŕa ezuŕ-txuri-bikaña, eta sapirez edeŕtua.
Aren lazoa, Liban’en antzekoa, ango eretz-zugatzak bezaiñ liraiña.
gudoste gertua bezain ikaragaŕi.
Zure adatsak antxume saldo irudi, * Galaad’eko egian dabiltzanetakoak.
Nexkak ua ikusita, ari zorioneko diotsate, eŕegiñek eta oaidetakoak gorasaŕe dagiote.
—Zertarako ikusi nai duzute Sulan’daŕa, landa-dantzan egiten?
Sabela liliz estaidutako gari-moltzoa iduri.
Zure ugatzak, aren ale-mordo antzo.
Zure ugatzak, neŕetzat, mâts-mordo antzo bitez.
baseŕietan bizitzeko gauean.
ardo ondua eradanen nizuke, nere alesagaŕaren ardo goxoa.
ez esnatu, maiteari ez ezer egin, ber-berak nai luken arte.
—Sagaŕondopean atzaŕi ziñudan: zure amak erdi ziñun artan, zure amak, miñez, ludira soŕtarazi ziñun artan.
maitakuntza, eriotza bezain altsua bait-da; tuku-beroa xeola bezain gogoŕ, aren gaŕak, Yaube’ren su.
Bere etxeko on guziak, maitakuntzaren ordaintzat iñork ba’lemazki ayek ezetsiak izango lirake.
Zer dagikegu gure aizpatxoarentzat, aren ezkontza-izketako egunean?
ain xuxen, arentzat alaitasun-ekaŕle naiz.
ayetako bakoitzak, zitu-ordaintzat miľa sikel eman beaŕ zizkion.
pin up casino- Online casino in India