Olabideren Biblia

GOGOETAK

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Gaŕtsuari beroa dario. Beroa ireslea da; bai itxaskoŕ ere. Yakintsu biotz-zabalak, altxoŕ askoren yabe da-ta, ditunak pozik ematen ditu. Gure idazle asko ikasi au, oyetakoa dugu.

Emen, idazleak ontzat ematen ditunak auetxek dira: —1) Yainkoak, daginaren zuriketarik iñori ez diola eman beaŕ; —2) Yainkoak guganako dun ardura, nolakoa ote-da? Luŕ zabaleko yauŕlek mendekoekin dagitenezkoa, ala? Edo-ta, Yainkoak, eskuan daukan zizkutik ateratzen ote ditu, onako onentzat eriotza; uŕengo arentzat malkoketa eta yasankizuna; berendiarentzat ospe eta dedua; beste oŕentzat bizitza luzea; alakoarentzat negaŕa eta gosea; urliarentzat asebetetzea, eta sandiarentzat ausiabaŕtza eta ekaitza? Ez, noski!! 3) Yainkoarenak uleŕtzetik, giza adimena txito uŕuti dago. —4) Bizitza ontako gure yomuga, ez da, bê ontan lasa eta nai erara ibiltzea. Oŕa: oyetxek dira, ezezka ari zaigula erakusten dizkigunak; eta, arek txito aintzakotzat dauzkanak.

  1. Bayezka ari dalarik darabizkin gogorakizunak, ez zaizkio ain eŕex uleŕtzen. Iñolaz ere, bere ingurun nolabaiteko zertxo geitxo ikusten zitun; eta, korapiľoa askatu beaŕez burura zetozkionak olera aldatzean, ez bide zun, beti, era batera egin izan. Aldizka, goibeluts agertzen zaigula uste diteke: ludi ontan bizitzeak, ezertxoren pozik ez dakaŕela; eta, emen ditugun egun pixkak, eguzkipeko une apuŕak, etekin gabekoak dirala. Bañan guzia oro, oŕen beltz ikusi gabe ere, auxe irakasten digu: yakiña!, gure oraingo bizitza ez da zoriondegi bete bat: nai-erara bizi izatea, iñondik ere ez zaigu zoŕ; Yainkoak damaiguna aŕtu egin beaŕ; danean danarekin etsi onean izaten dakinak, aretxek edeŕkina asmatzen du. Latzaldia, zorionaldia bezelaxe, Yainkoaren emari da. Yainkoak daginaren erantzun-emanenik ez du: bañan, irazan zitunei, dagitenen zuriketa eskatu dezayeke.
  2. Itun Zâŕ’eko idazle geyenak bezela, gerogokoen ondoan Gogoetakari au, gogoŕtxo ere gerta liteke. Izan ere, len-garayetako ikaskizunak, asiera-asieratik ez ziran, azkenean bezela biribil eta oso ageŕtu izan: au bein ere ez da âztu beaŕ. Esan nai dana auxe da: ez, noski, azken-aldera egi geyago eta yakingaŕigoak irakasten zaizkigunik; baizik, lenbizi era bat bezela eta piľan emandakoak, gero, apuŕ-apuŕka azaldu, zabaldu, edeŕtu, argitu, borobildu eta uleŕgaŕigo ipiñi izan zaizkigula. Idazti ontako egi batzuk, geroago Ikastun’ean eta Yakintza’n argigo irakatsiko zaizkigu.
  1. Itun Beŕi’an ditugunak entzun izan ba’litu, gure idazle onek, bere asmakizunak adierazten lasago eta zabalago ziarduken. Ona: Matai deunak, au diosku: landeŕen zoriona (5, 3)!! Eta, itz bi oriek uleŕtu ahal izateko, beste onako au ikasi izatea lenagoko zan: aberatsak zorioneko dirala, ez bide da egi borobil eta osoa. Ontaz etsita zegonak, txiroei buruzko IESU’ren itzak aixa sinistu zitzazken.

1

Utsalkeri

  1. Dabid’en seme eta Yerusalem’go eŕege Kohelet’en itzak.
  2. Uts-utsa edonun, dio Kohelet’ek— * uts-utsa, guzia oro uts.
  3. Eguzkipean daraman ainbeste neketik, * gizonak zer yasotzen du?

Agiri diranak: oro lengo

  1. Gizaldi bat ba-doa, gizaldi bat datoŕ;

bañan, luŕa beti artan dago.

  1. Eguzkia soŕtu eta etzanda, bere tokira itzultzen da; eta beŕiro andik irteteko.
  2. Eguerdiruntz ibili eta ipaŕa inguratuz, aizea beti itzulika doa, eta bere tokira ere itzulika biuŕtzen da.
  3. Ibai guziak itxasora doaz,

eta itxasoa bein ere ez da betetzen.

Eta latsak beti yoan, beren elburura doaz.

  1. Diranak oro lanean ari dira: * esan diteken baño areago. Begia, ikustez ez da asetzen, ezta belaŕia ere, entzutez okitzen.
  2. Zer izan zan? Izango dana bera.

Zer egin zan? Eginen dana bera; eta, eguzkipean, beŕirik ezer ere ez da.

  1. «Ona, zerbait beŕi», agian, esaten da;

gure auŕeko mendêtan izana da, ordea

  1. Beñolakoen oroitzarik ez da;

Gerokoenik ere, geroagokoen artean ez da izango.

Salomon’en egunak

  1. Ni, Kohelet au, Ixrael’go erege nintzala,
  2. Maiz, biotzez erabakita ari nintzan, ortzipeko egi guziak ayolaz azteŕtu eta uleŕtzeko.

Lanbide gaitza!!, Yaube’k gizonei leporatua: artan ari ditezan. *

  1. Eguzkipean egiten dan guzia azteŕtu dut,  eta ara!: dana uts, eta gogoaren dordoa.
  2. Okeŕa ezin zuzendu, eta utsa ezin zenbatu.
  3. Nere baitarako esan nun: Ona emen ni, yakitez eta senaz, Yerusalem’en ni baño len izandakoen auŕena.

Nere biotzak, yakintza eta sena ugari iritxi du.

  1. Eta yakintza, ergelkeria eta zorokeria ikeŕtzen gogoa erabiliz gero, ezagun dut ori ere uskeri eta gogoaren dordoa dala.
  2. «Sena aundi, buruausteak aundi: yakintza asko, miña ere ugari.»

2

Atsegiñen utsa

  1. Nere biotzari esan diot: Orain pozetan azteŕtu nai aut, atsegiñari gozoa aŕtu ezayok». Eta, ara!: Ori ere uskeri da.
  2. Baŕeari esan nion: «Zoro ori!!» eta atsegiñari: «Zertarako on, i»?
  3. Nere soin-aragia ardoari ematea erabaki nun: eta zorakerietatik uŕun, biotza senaz burutzea: gizakumeak, eguzkipean bizi diraño, biľatu beaŕ duten ona zein dan ikusi arte.
  4. Egite aundiak burutu, etxeak eraiki, mâstiak landatu,
  5. baratzak eta zugaztiak atondu, guzitarako arnari-ondoak landatu, sabi-mintegiak garastatzeko urtegiak egin ditut,
  6. moŕoi mirabeak erosi, eta etxeko semeak izan ditut.
  7. Abelgoŕi eta umeŕien saldoak ba-nitun, Yerusalem’en ni baño len izandakoak baño askotsuago.
  8. Ziľaŕ eta uŕea metatu ditut, eta eŕegen eta eŕieldên ondasunak;

gizon eta emakume abeslariak bilduak neuzkan, eta gizonen atsegiña diran emakumeak ugari.

  1. Aundi egin nintzan, Yerusalem’en ni baño len izandakoak baño garayagoa; eta, osterantzekoan, yakintza nigan zetzan.
  2. Nere begiei, gura zutenik ezer ere ez diet ukatu; nere biotzari, pozaldi bat ere ez diot eragotzi; nere neke guzietan, baŕnea pozkide zitzaidan:

eta, au izan zan nere dordo guzien saria.

  1. Eta, nere eskuek egindako guzia, eta egiteko aŕtu nun lana begirata, aral: dana uskeri utsa eta gogoaren zama, eta onurarik ez eguzkipean.

Yakituna ta alotza orobat

  1. Oŕezkero biuŕtu nintzan, sena, zorakeria eta ergelkeria azteŕtzeko. Ots!! Eŕegeren ondorengoak, zer dagike? Auŕetik egin izan dan uaxe!
  2. Eta senetik ergelkerira alde aundi dagola ikusi nun; argitik iľunera aña:
  3. «Zuhuŕak begiak buruan ditu:

Ergela, iľunpean dabil.»

Ala da!! Bañan, batak eta besteak, orobateko ondorena dutela ezagun dut.

  1. Eta, nere baitan esan dut: «Ergelaren amaya, nere amaya ere izando da; zertarako, beraz, nere zuhuŕtasuna?» Eta nerekiko nion: «Ori ere, uskeri utsa!!»
  2. Zuhuŕaren oroitza, ergelarena bezela: biak amaikoŕ!

Egun gutxiren buruan, dana aztuko bait-da; Zuhuŕa eta ergela, biok orobat ilko dira.

  1. Eta, bizia, iguingaŕi egin zait;

eguzkipean egiten danaz aspeŕtuta bait-nago; dana uskeri utsa eta gogoaren dordoa dalako.

Lana alpeŕik

  1. Nere bizi-aldian egin dudana ere iguingaŕi zait: eta, nere ondorengoei uzten diedan lan guzia, orobat.
  2. Nork daki, zuhuŕ ala ergel izango danik, ainbeste neke eta yakintza ezaŕi dizkiodan lanaz yabetuko dana? Ori ere, uskeri utsa!!
  3. Beraz, biotza, beŕiro, etsipenak aŕtu zidan, Iraizean burutu nitun nere lan guzietzaz.
  4. Izan ere, senaz, yakitez eta antzez bere lana egin dunak, besteri zitua utzi beaŕ dioia: uskeri utsa eta gaitz aundia da.
  5. Zer da, ezperen, bere lanetik gizonari datoŕkiona, eta eguzkipean, biotza nekatu zeukayon dordotik?
  6. Aren egun guziak miña, eta arazoak, belduŕa dira;

gauez ere biotz-atsedenik izateke: eta, ara!!, beŕiro, uskeri utsa.

  1. Auxe gizonaren zoriona:

Yan!, edan! eta, lanerakoan giro ona!!

Eta, ori, Yainkoaren emari da, nik uste!

  1. Nork, nik baño geyago yango?

Edo, nor ni baño leunago biziko?

  1. Aren begietan ona dan gizonari, sena, yakintza eta poza damayo-ta; gaiztagiñari, beŕiz, bildu eta metatzeko nekea, gero, Yainkoak naiko dunari, dana uzteko. Aral: beŕiro, uskeri utsa eta biotzeko dordoa.

3

Gizarteko aldi ta aroak

  1. Gauza orotarako, garai berezia ba-da;

eta, eguzkipean, dana, bere aldian egiten da.

  1. Yayotzeko aldia; eta, iltzeko garaya; landatzeko aroa; eta, landareak biltzeko eguna,
  2. erailtzeko aldia, eta sendatzeko aldia, iraultzeko aldia, eta eraikitzeko aukera,
  3. negaŕ-eguna eta baŕe-eguna, erosta-aldia eta dantza-aldia.
  4. Aŕiak iraizteko aldia; eta, aŕiak biltzeko aldia; laztanaroa eta laztanak uztekoa.
  5. Biľa ibiltzeko mugona; eta, galtzeko zoritxaŕa; zaitzeko aldia, eta yaurtitzeko aldia.
  6. Uŕatzeko aldia eta yosteko aldia; isiltzeko aldia eta mintzatzeko eretia.
  7. Maite izateko aldia, eta goŕotatzeko aldia; gudarako aldia eta bakerako aldia.

Tinkorik iñon ezer ez!

  1. Bere neketik, gizonak, zer obari du?
  2. Azteŕtu dut, artan nekatzeko, gizonei, Yainkoak egotzi dien lanbidea.
  3. Garai egokian, izakiak oro, onak egin zitun;

eta, guziak gizonaren aukeran utzi: Yainkoak egiña, ordea, burutik burura gizonak ez dezake ezagun.

  1. Ezagun dut, arentzat oberik ez dala, pozik egotea eta bere bizian on egitea baño.
  2. Eta, berebat, gizonak yan eta edaten ba’du eta bere lan-zituaz pozik bizi ba’da:

ori, Yainkoaren emaria dala.

  1. Yainkoaren yarduerak, aldaketarik ez:

Ori ba-dakit. Arenari, ezin ezer erantsi;

Ez kendu ere. Beldur gatzazkion dabil Ua.

  1. Egiten dana, len ere ba-zan: eta egingo dana, len izana da; esetsi-yazartua Yainkoak maite du.

Eguzkipean oro naspil

  1. Eguzkipean, aregorik ikusi dut: zuzentasunaren tokian gaiztakeria;

eta bidezkoaren tokian makuŕkeria.

  1. Eta, nerekiko niotsan:

«Zuzena eta gaiztoa Yainkoak ebatziko ditu».

Giza-asmo orotarako eta egite bakoitzerako garai erabakia du-ta.

  1. Gizakumêngatik, nere baitan esan dut:

«Ala da: Yainkoak azteŕtu ditzan, eta, ikusi dezaten berenez aberên antzeko dirala.»

  1. Gizakumên azaga, aberêna beraxe da:

aberea bezela, gizona iltzen da;

eta, guzien arnasa ber-bera da;

eta, gizona ezertan ez zayo abereari gainditzen;

dana, uskeri utsa da-ta.

  1. Guziak, toki berera doaz:

guziak, luŕetik irten dira; (As. 3, 19) eta, guziak luŕera biurtzen (dira).

  1. Nork daki, gizakien arnasa gôra igo, * eta abertna luŕpera yeisten ote-dan?
  2. Ikusi dut, beraz, gizonarentzat, onena dala bere arazoetan pozik yardutea;

eta, ori dala aren yarauntsia.

Nork erakutsiko dio, ba, aren ondoren izango dana?

4

Saŕi oi diran gora-beratxoak

  1. Biuŕtu naiz, eta ikusi ditut

iraizean egiten diran zakaŕkeri guziak. *

Eta, aral: poztu ditzakenik gabe, zapalduak negaŕez!!

Zapaltzaľên eskuetan indaŕa, eta zapalduak, poztu ditzakenik gabe.

  1. Eta, bizirik diranak baño zori obekotzat il diranak etsi ditut.             
  2. Eta ayek eta auek baño, zori obekotzat oraiño soŕtu ez diranak; eta, eguzkipean egiten dan gaitza ikusi ez dutenak.
  3. Eta, berebat, lanean erabiltzen dan ayola eta antzea, bata-bestearekiko iñartxia baizik ez dala, ikusi dut: ori, ere, uskeri utsa eta gogoaren dordoa da.
  4. «Ergelak, eskuak bildu

eta, bere aragia zirtzikatzen du», diote; eta:

  1. «Atseden-auŕetatxo bat obe da,

bi eskuak beteko nekea baño, eta aldi utsa baño.

  1. Eta, beŕiro gogartuz, eguzkipean beste uskeri bat ba-dakusket
  2. «Bakaŕa dan norbait:

Aita, seme, seniderik gabe, Ala ere, bere lanean opoŕik ez:

Eta, ogasunez ezin ase.

Nere biziari atsedena ukatuz, Lanean, norentzat ari naiz?» Ori ere, uskeri utsa eta arazo txaŕa!!

Lagunartearen ona!

  1.  Bakaŕik bizitzea baño, besterekin obe: lan-sari bete-osoa dutelako.
  2. .Bata erortzen ba’da, besteak yaso duke-ta; bakaŕ ua, beŕiz, eroritakoan, yaso dezakenik ez da.
  3. Bik batera lo ba’dagite, elkaŕ berotzen dira; bakaŕa, beŕiz, nola berotuko da?
  4. Bietako bata, iñork azpiratzen ba’du, biek gogoŕ dagiote, eta, lakain irukoitza ez da eŕaz etengo.
  5. «Obe da mutil landeŕ, baña zuhuŕa,

eŕege zarkil eta eroa baño»:

iñorgana, aolku eske yotzen ez dakina, alegia.

  1. Ba-dira, arean, espetxetik eŕege izateko irtenak, beren eŕian landeŕ yayo zirala ere.
  2. Ordun ikusi ditut eguzkipean dabiltzanak oro, eŕegeren orde yaikitzen zan mutiľaren aldamenean.
  3. Alakoaren auŕean bildutako eŕi-ostea, amaigabekoa zan: ayen ondorengoak ez dira, agian, poztuko artzaz. * Ona emen ere, uskeri utsa eta gogoaren dordoa.

Yainkozalea

  1. Yainkoaren etxerakoan, begira nora zoazan: urbil zaitez, entzuteko. Bere buruzko ukoa obe da, ergelen eskeintza ugariak baño. (1 Eŕe. 15, 22; Os. 6, 6.) Emagun, ala ere, ayek okeŕ dagitenen kezkarik ez dutela.

5

  1. Aoa irikitzen, ez zaitez leyatu:

eta, Yainkoaren auŕean, zure biotzak ez beza ariñean itz egin. Yainkoa zeruan bait-dago; eta, zu luŕean.

Beraz, zure itzak, gutxi izan bitez.

  1. Arazo askotatik, ametsak soŕtzen dira;

eta itz geyegitik, asmo zoroak.

  1. Yainkoari zerbaitetzaz itza eman ezkero, ez zaitez berankoŕ, betetzeko: zabaŕak iguingaŕi bait-zaizkio; itz emana, bete beaŕ.
  2. Obe duzu itzik ez eman, itz emana yan baño.
  3. Ez iriki aoa, gero ogendun irteteko;

eta, ez esan Yainkoaren ordekoari, oaŕik gabe egin duzula Yainkoak, zure itzengatik aseŕetuta, zure esku-lanak abaŕikatuko litukelako.

  1. «Amets askotlk, iruzuŕak datoz:

Itzontzi danak, uskeri aunitz.» Or, ba: Yainkoaren belduŕ zaite!!

  1. Zuk, eŕialde batean, landeŕa zapaldua, eta zuzena eta bidezkoa ostikatua ba’dakusazu: aŕituenik ez duzu. Onela yardetsiko dizute:

«Agintari au baño gorago, beste ua dago».

Eta, onela etengabe.

  1. Azkenik, ongi orokoŕari eutsiko diote; * eta, gero, bakaldunaren irabazi eta gentzari.

Ziľar-gose zoroa

  1. «Ziľarkoya ez da ziľaŕez aseko: Altxoŕzaleak, ayetatik ziturik ez yetxiko.» Ori ere, uskeri utsa da.
  2. Zituak ugari diran tokian, bizkaŕoiak ere asko oi dira. Eta, nagusiarentzat zer? Begiak asetzeal!
  3. Asko, naiz, gutxi yan, langiľearen loa gozoa da: Aberatsari, beŕiz, aseak berak loa eragozten dio.
  4. Oŕa, eguzkipean ikusi dudan gaitz goŕia (Yob. 20, 20): yabeak, bere kalterako, ondasunak zaitzea.
  5. Alako ondasuna, agian, galtzen da zori txaŕez: seme bat yayotzen zayo; eta, esku-utsik gelditzen da.
  6. Amasabeletik laŕu-goŕi irtenda (1 Tm. 6, 7), etoŕi zan bezela, laŕu-goŕi ere biuŕtuko da; ezer ere berekin eramatekorik, bere lanetik aŕtzeke.
  7. Gaitz goŕia da ori: etoŕi zan bezela yoatea;

Zein obari datoŕkio, lanean ari izanetik?

  1. Izan ere, iľunbean yango du bere egun guzietan, belduŕez, yasankizunez eta aseŕez beterik.

Ontasuna

  1. Oŕa ikusi dudana: gizonarentzat ona da, yan, edan eta legunduta bizitzea, bere bizitzako egun guzietan: ori da aren yarauntsia.
  2. Yainkoak, ogasun eta onak, ayetatik yateko aukera eta dagokiona aŕtzea, eta, bere lanean bertan pozik izatea damazkion gizonak, Yainkoarengandik emari au du.
  3. Bere bizitzako egunetaz, buru-austerik ez du: Yainkoak biotza pozez betetzen bait-dio.

6

Nolabaiteko iŕiskeriak

  1. Gaitz aundi bat eta gizonarentzat astuna, eguzkipean ikusi dut.
  2. Yainkoak, urliari, ogasun altxoŕak eta ospea eman dizkio:

eta nai lezaken ezer ez zayo peitu;

bañan, Yainkoak ez dio utzi aukeran ainbeste onez poztea... Oŕa!!: uskeri utsa eta gaitz aundi bat.

  1. Iñork eun seme soŕtu, eta alabak eun izan: urte askoz bizi eta adin aundia iritsi aŕen, biotza zori onez bete, eta, iľobirik ere idoro ez ba’du:

—nik diot— «Alakoa baño, iľoŕa obe da. *

  1. «iľundegitik etoŕi,

iľundegira itzuli.»

Aren izena ere alaxe: iľundegian izkutatu zaio.

  1. «Eguzkirik ez du ikusi,

atsedenik ez du murtxatu»;

ez bata eta ez bestea. *

  1. Eta, ua, bere onibaŕetan pozik aŕtzeke,

bi aldiz amaŕ eun urtez bizi ba’Iitz, biak toki batera ez al-doaz?

  1. Gizonaren lan guziak, bere aoarentzat dira: ala ere, urdaľa ez zaio asetzen.
  2. Zer du zuhuŕak, zoroak baño oberik?

Bere burua zuritzen dun landeŕaz, zer uste dezakegu? *

  1. Begien liľura, urdaľaren mintzoa baño aintzagaŕigo ote-da? Ori ere, uts-utsa eta gogoaren dordoa da.
  2. Dan edozeren izena, esana izan da:

eta, gizona zer dan yakiña da: (1 S. 13, 14; 1 Eŕe. 13, 2) bera baño azkaŕago batekin ezin buŕukatu dala.

  1. Gizonaren aŕokeria geitzeko itzik asko ba-da: ayetatik, gizonak, zein ekoizpen du?
  2. Nork daki gero, zer dan onik gizonarentzat bizian, Bere bizitza utsaleko egunetan, itzala bezela igarotzen danean?

Eta, nork diotsake gizonari zer gertatuko dan, aren ondoren, eguzkipean?

7

Onena auxe iñolaz!

  1. Entzute ona, luŕin ona baño obe da; eta, eriotzako eguna, yayotzakoa baño.
  2. Oŕits-etxera baño, iľeta-etxera yoatea obe da:

Ontan bait-da giza-amaya, eta, bizi danak gogaketa-gai ba-du.

  1. Baŕea baño larderia obe da:

Bekozko beltzak biotzari on dagio-ta.

  1. Zuhuŕak negaŕ-etxea du gogoan: Zoroak, bañan, oŕits-etxea.
  2. Zoroen leloari adi egon baño, * Zuhuŕaren akaŕa entzutea obe.
  3. Zoroaren baŕea, pertzaren azpiko arantz-sukiñaren otsa lez da: uskeri utsa.
  1. Paŕak, zuhuŕa zoro biuŕtzen du: eta pozak biotza lardaskatzen.
  2. Lan asia baño, bukatua obe: Biotz zabala ere, aŕoa baño obe.
  3. Ez zaitez arin, aseŕerako; Aseŕea, ergelen altzoan bait-datza.
  4. Ez esan: «Zergatik, antziñeko egunak auek baño obeak izan ziran?» galde ori, sen onekoarena ez bait-da.
  5. Zuhuŕtasuna, ondasunaz geyagorako da; eta, eguzkipekoentzat onuratsugoa.
  6. Zuhuŕtasunaren itzala, ziľaŕarena aña, ba-da, noski: * yakintzarena arego; senak, yabe zayona yareiten bait-du.
  7. Begira Yainkoak egiña: nork zuzendu dezake Ark makuŕtu duna?
  8. Zori oneko egunean, poz eta alai zaitez: eta egun txaŕean oaŕ zaitez, bata eta bestea Yainkoak egin ditula, gizonak, zer yazoko zayonik, igaŕi ez dezan.
  9. Nere utsalkerien egunetan, au ere ikusi dut: zintzo izan aŕen, zintzoa noizpait iltzen dala;
  10. «Zuzenegi ez izan,

«Ez zuhuŕegi ere» zertarako irotuko ziñake, ba?

  1. «Ogenak ez askotu,

Eta, ez izan zoro.»

zertako ilko ziñake garaya baño len?

  1. On duzu au eukitzea;

beste ortatik eskuak aldentzeke, ordea: Yainkoaren belduŕ danak, biok burutu ditzake-ta.

  1. Zuhuŕtasunak zuŕari indaŕ geyago damayo, iriko amaŕ azkaŕena baño.
  2. Ez da, noski, zintzo bat ere luŕ-gañean, on dana, beti, ogenik gabe, egiten dunik.
  3. Esaliei ere ez yaramon geyegi egin:

Moŕoia zutzaz gaizki esaka ari izan dala entzun ez dezazun.

  1. Zure biotzak bait-daki, zerori ere

bestietzaz gaizki-esaka askotxotan yardun izan zerala.

  1. Guzi au, senaz ezagun dut:

 Esan bait-dut: «Sendun izango naiz.» Baña, sena, nigandik uŕundu da.

  1. Uŕun zegona, uŕun dago; eta, sakona, sakon: Nork iritsiko du? *
  2. Egiñala egin dut sena eta yakintza ezagun, ikeŕi eta iristeko:

eta ikusi dut, gaiztakeria ergelkeri bat, eta ergelkeria zorakeri bat dala.

Emaztekiak

  1. Emakumea, eriotza baño gaŕatzagoa dala auteman dut: aren biotza sare eta xedeba da;

eta, aren eskuak lokaŕiak:

«Yainko-belduŕekoa itzuriko zayo;

ogenlariari ark atzemango.»

  1. Ona: dio Kohelet’ek, idoro dudana:

guziok banaka, aria ateratzeko, azteŕtutakoan.

  1. Beti ari oŕen biľa nabil; eta ez dot idorotzen: «Gizonetan, miľatatik bat idoro dut yatoŕ, «Emakume guzietan, bat ere ez.»             
  2. Au bakaŕik idoro dut:

Yainkoak, gizona, zuzen soŕtu dula;

gizakumeak, beŕiz, istiľu askotan saŕtzen dira.

8

Zintzoa

  1. «Nor edo zer sendunaren kideko?

»Eta, nork daki egiten duna azaltzen? »Gizonari, senak, auŕpegia argitzen, »Eta bekozkoa biguintzen dio.»

  1. Eŕegeren agindua bete ezazu, Yainkoari egindako ziñagatik.
  2. Aren auŕetik ez uŕundu arin: Okeŕkerian ez isitu, Nai duna egin dezake-ta.
  3. Eŕegeren itza agintetsua bait-da;

eta, nork dasayoke, «Zer dagizu?»

  1. Agindua betetzen dunak, kalterik ez duke;

eta zuhuŕak ba-daki, noiz eta zer yardetsi;

  1. edozertarako garaya eta adoya beaŕ-ta, gizonak, beŕiz, lan aundia du,
  2. zer eta noiz izango dan yakiteke;

nork irakatsiko dio, ba?

  1. Arnasa ez dago giza-aukeran;

ez eta eriotzako eguna ere;

ez da arentzat opoŕik buŕukan;

eta, ogenlaria bere biuŕikeriak ez du yareingo.

Amai berdiña

  1. Guziok ikusi ditut, gogoa ezaŕtzen

eguzkipean egiten dan guziari, bere kaltez, gizona gizonari nagusitzen zayonean.

  1. Ikusi ditut ere, gaiztoak

iľobira dedu-aokutan ekaŕiak; *

zintzo izanen oroitza, beŕiz, irian ezabatua.

Uts-utsa ori ere.

  1. Egite txaŕen epaia ez bait-da azkaŕ betetzen, giza-biotza, osorik, gaitz egiten dago:
  2. gaiztoari, alabañan, eunetan ogen eginda ere, ataŕaldia astiro datoŕkio.

Ba-dakit, ala ere, Yainkoaren belduŕ diranek, Aren belduŕ diralakoxe, zori ona duketela;

  1. gaiztagiñak, beŕiz, zori onik ez duke; itzala bezela, ez da luzaron biziko, Yainkoaren belduŕ ez dalako.
  2. Uskeri bat, luŕean ikusten da: Zintzo bizi; eta, okeŕen saria yasan, * okeŕ bizi eta zintzoen saria aŕtu. Eta, diot: ori ere, uskeri aundia.
  3. Poza, beraz, goratzen dut, yan, edan, eta legunduta bizitzea baizik ez da gizonarentzat eguzkipean zori onik. Ori da aren lagundia atsekabetartean, Yainkoak eman dizkion, eguzkipeko egunetan.
  4. Begiak egunez bezela gauez ere loaŕen ixteke, yakintza ikastean eta luŕean egiten dana ikeŕtzean, nere biotza ari izan ezkero,
  5. Yainkoak egindako guzia ikusi dut, eta gizona ez dala eguzkipean egiten dana uleŕtzeko gai: * neka ala nekatuz ere, ez du ezer idorotzen, eta yakintsuenak berak dazagula ba’lio ere, ezin ezer idoro du.

9

  1. Guziok nere biotzean ipiñita oaŕtu naiz, zintzo eta zuhuŕak eta ayen egiñak, Yainkoaren eskutan dirala; gizonak, beŕiz, ez daki maitagaŕi ala goŕotagaŕi dan.

Dana Aren aukeran dago.

  1. Dana, berdin eldu zaye guziei;

Zintzoen eta gaiztoen zoria, ber-bera da, Zikiñena eta garbiena opariak eskeintzen ditunarena eta ez ditunarena, gizon yatoŕarena eta gaiztagiñarena zin daginarena eta ziñitz-belduŕ danarena.

Orobateko amaia: eriotza

  1. Eguzkipeko orori buruz, gaitz au ikusten da: guziek ondore bera izatea, eta, beraz, giza-biotza gaiztakeriz betea,

eta, bizitza osoan zorakeriak aŕtua egonez gero, iľartera yoatea.

  1. Bizi dan edonork itxaro dezake, obe bait-da zakuŕ bizia, leoi iľa baño:
  2. Izan ere, biziek dakite, ilko dirala;

iľek, beŕiz, ezer ez dakite; eta, beste saririk ez dute; ayen oroitza, itzala bait-da.

  1. Maitakuntza, goŕotoa, iñartsi, ayentzat amaitu dira: bein ere eskuarterik ez dute izango, ez eta eguzkipeko ezertan ere.
  2. «Zoaz, ba, zure ogia pozik yan,

eta biotz zabalez zure ardoa edan», zure egiteak, Yainkoaren gogarako bait-dira.

  1. «Beti, soñeko txurik yantzi itzazu;

eta, ez bedi zure burua gantzuki gabe».

  1. Bizitzan, emazte maitearekin poztu zaitez, * eguzkipean Yainkoak zauzkan egun guzietan; auxe bait-da zure laiña bizitza ontan.
  2. Egin pozik, zure indaŕez, ahal duzun guzia, xeolera bait-zoaz, eta ez da an egitekorik, ez asmorik, ez ezaguerarik, ezta yakiterik ere.

Aldian aidiko aldaketak

  1. Biuŕturik, eguzkipean ikusi dut, ez dala zaľluentzat antxintxi egitea, azkaŕentzat buŕukatzea, yakitunentzat ogia, gurbiľentzat aberastasuna, edo antze onekoentzat eskeŕa: baizik, orotan, garaia eta adiunea nagusi dirala. *
  2. Gizonak, bere garaia ez bait-dazagu: aŕainak sare iruzuŕtian bilduak bezala, eta txoriak xedeban aŕtzen diranez, elkaitza gañera sostean datoŕkienean, gizonak ere atzemanak bait-dira.
  3. Eguzkipean, onako iruzuŕki au ere ikusi dut;

eta, aundia gero niretzat:

  1. Iri txiki bat ba-zan; an iñor gutxi: eta, eŕege aundi batek etoŕi, doŕe garayak aren auŕka eraikirik,             

inguru guzitik eraso zion.

  1. Bañan, ark auŕean landeŕ zuhuŕ bat auŕkitu: eta, onek zuhuŕtasunez iria yagon.

Alako gizaxoaz, ordea, iñor ez zan oroitu.

  1. Nik diot: indaŕa baño zuhuŕtasuna altsuago da; bañan, landeŕaren zuhuŕtasuna ez da aintzakotzat aŕtzen, ez eta aren itzak entzuten ere.
  1. Zuhuŕen itz bêrak gogozago entzuten dira, zoroen arteko gudalburuenak baño.
  2. Guda-iskiľoek baño sena obe da, uts bakaŕ batek, aldiz, on asko galtzen ditu.

10

Sena. Motelkeria

  1. Euli iľek, gantzuki luŕintsua maskaltzen dute;

eta, berebat, zorakeri piťin batek gizonaren sena eta ospea.

  1. «Zuhuŕak eskuyan du biotza,

ergelak ezkeŕean». *

  1. Ergel-zoroak, bidean abitu besterik ez du: senik ez bait-du, guziei ero azaltzen zaye.
  2. Nagusia asaŕetzen ba’zaizu, zure tokia ez utzi: epe onak okeŕ aundiak eragozten ditu-ta.

Arazoen yauŕpen okeŕa

  1. Eguzkipean, gaitz bat ikusi dut; nagusiek, okeŕ-ikustez edo soŕtua:
  2. ergelkeria, toki guzietan yaŕia, eta aberatsak bekoan etzanak;
  3. yopuak zaldiz ibiltzen, nagusiak, beŕiz, yoputzat oñez.
  4. «Lezoya dagiña, artara eroriko;

eta esia iraultzen dunari, sugeak ausiki egingo dio».

  1. «Aŕiak ateratzen ari danak min aŕtuko du;

eta eguŕa dagiña, kalte-zorian dabil».

  1. Kamustutako burnia zoŕozten ez ba’da, indaŕa geitu, eta antzea ezaŕi beaŕ.
  2. Sugeak txisturik ezean zizta egiten du, * eta, mardaľaria ez da obea.
  3. «Zuŕaren aoko itzak eskeŕtsuak dira, ergela, beŕiz, bere ezpañek galtzen dute».
  4. Aren aoko itzen askiña zorakeria da, eta aren erausiaren amaya txorakeri miña.
  5. Ergelak itz asko: gizonak izangoa ez daki;

eta bere ondoren yazoko dana nork irakatsiko dio?

  1. «Lanak, zoroa goganbeaŕtzen du:

Biderik ez dakina, urira ezin yoan».

Agintariak

  1. Zure zori txaŕa, eŕi!!, eŕegetzat auŕ bat ba’duzu; eta, zure agintariak, goizetik yaten asi ba’dira.
  2. Zure zoriona, eŕi!, eŕegetzat aitoŕen seme bat ba’duzu, eta zure agintariek garai egokian otordu egiten ba’dute, indaŕ eske eta ez salokeriagatik.
  3. «Nagikeriagatik etxegaña erortzen, eta esku alpeŕengatik etxea ituzurez betetzen».
  4. Oŕitsak, atsegiñagatik egiten dira; ardoak giza-biotza pozten du; eta, diruak guziari darantzuio.
  5. «Zere kolkorako ere, eŕegez ez gaizki mintzatu, * ez eta aberatsaz, zure gela baŕnean ere».

eguratseko txoriek mintzoa bait-daramate, eta egaztiek zure itzak adiraziko ditute.

11

Lanerako eratasun egokia

  1. Zure ogia, ur-azalera bota,

egun askoren buruan idoroko duzu-ta;

  1. eta, zazpi edo zortzi zatitan puskatu ezazu, luŕera datoŕken gaitzaldia ez bait-dakizu.
  2. Odeyek, beterik egonez-gero, euria luŕ gañean ixuriko dute; eta egoaldera naiz ipaŕaldera erortzen ba’da zugatza, erori dan bertan geldituko da.
  3. «Aizetara so dagonak, ez du ereiten, eta odeyak begiratzen ditunak ez du itaitzen».
  4. Aizearen bidea ez dakizu, ez eta amasabelean ezur beŕiak nola soŕtzen diran.

Oŕela, ba, guzien Egiľe Yainkoak egin duna ez dazaguzu.

  1. «Goizetik, zure azia erein, eta, aŕatsaldean, eskua, alpeŕik ez euki».

Au ala ua, lenik zein soŕtuko dan ez bait-dakizu, ala, biak onak ote diran.

Gure ona eta pozaldiak

  1. Argia, noski, gozoa da, eta eguzkia ikustea, begientzat ona.
  2. Urte asko bizi eta guzi ayetan poztuta ere, gogora beaŕ dira egun beltzak, aunitz izango bait-dira; eta, arâ ezkero dana uts.
  3. Gaztel, gaztaroan poztu, biotzak gaztaroko egunetan poztu zaitzala; zure biotzaren oidez zoaz!

eta zure begiek zaramatziñez:

bañan, yakizu!, Yainkoak dana-oroz ebatziko zaitula.

  1. «Zure biotzetik beiduŕa asagotu,

eta zure soñetik iraitzi miña!!» bañan, gaztaroa eta auŕtzaroa, biak uts-utsa. *

12

Adiñaz eta beste utsalkeriz

  1. Gaztaroko egunetan, zure Egiľeaz oroi zaitez:

«atsegiñik ez dut», esateko

egun iľunak etoŕi eta urteak uŕbildu baño len;

  1. eguzki, iľargi eta izaŕak iľundu, eta euriaren ondoren odeyak itzuli baño len;
  2. «etxe-zaitzaľeak ikaratzen diranean, gizon azkaŕak makuŕtu;

emakume eotzaľeak lana utzi, eguna leyoetara yetxi dalarik

  1. ateko bi oŕiek kaleruntz itxita dagozke, eyotaŕi otsa isil dadinean, eta txoriaren txioa amaitzean

eta abeslari guziek makeztuko diranean,

  1. igoketari bilduŕ zayonean, eta bidean arnaska gabiltzanean».

* * *

Amandatzea loretan,

eta oťia gizen,

eta alekiak zitu dakaŕenean», bitartean, gizona betiko egoitzara doake, eta iľetari-negaŕtiak itzultzez zeyean,

  1. onako au baño len:

«ziľaŕezko goroitea eten, uŕezko opoŕa puskatu, pegaŕa ituŕi ondoan ausi, piŕita urtegiaren gañean apuŕtu»;

  1. luŕetik soŕtutako autsa luŕera biuŕtu, eta, arnasa, eman digun Yainkoagana itzuli arte.
  2. Kohelet’ek au dio: uts-utsa; eta, dana oro uts!!! *

Amaitzeko onuak

  1. Kohelet’ek gañera, yakintsua bait-zan, eŕiari ere yakintza irakatsi zion; bere azteŕketak ezagurazi zitun, esaera zuhuŕ asko antolaturik.
  2. Kohelet leyatu zan, esaera edeŕak biltzen, eta egia berebiziko itzez idazten.
  3. Zuhuŕaren itzak akuľo-antzekoak dira, eta ayen zoŕtak, saŕtutako iltzeak bezelakoak; bion Artzai, beŕiz, ber-bera da.
  4. Ene seme!: beste itzen biľa ez ibiľi.

Idaztiak, amairik gabe, ugaltzen doaz;

eta asko irakuŕiz, aragia aunatzen da.

  1. Ona, esandako guzien giaŕa: Yainkoaren belduŕ izan, eta Aren aginduak bete itzazu.

Ortan bait-dago gizona, oso;

  1. egiterik isiľenak oro, txaŕak naiz onak, Yainkoak ebatziko bait-ditu.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper