Olabideren Biblia

ERESIAK

PDF-a ikusi

[Sarrera]

  1. Yainkoa goretsi. Aren bikaintasuna ezagurazi. Ari eskerak eman; damutasun ziñez, ogenen azkespena eskatu. Ua yauretsi.

Eresietako gayak olatsu dira. Beste itz batez esateko, eresiak otoitz uts dira. Otoitza nola egin, ordea, Yainkoak berak guri erakustea egokiago zan, eta Itun Beŕian ez-ezik, Itun Zaŕean ere Ark alaxe egin zun. Oŕtarako bere maitale ziranen gogo-biotzak irazeki zitun, eta Yaube’ren yaŕaile oriek beren otoitz batzuk idatziz utzi dizkigute. Nolanai ere, oraingo eresien bilduma au, onelaxe osatua da.

  1. Itun Zâŕeko uskurtz-irakatsi guziak, eresietan arkitzen dira. Batzutan, abesti zoragaŕi antzo. Berealaxe biotzeko intziri luze baten eran. Uŕena otoitz bero eta ukigaŕi bezela. Geroxeago, eskeŕ-egintza bikain baten iduriz. Ondoren, goraltza gaŕtsu yantziz.

Ereslariek Yaube dute aoan. Artzaz mintzo dira. Ua dute goragaŕi. Unero Ari deika daude. Ayen otoitzak, itz uts ez-baña, Yaube’ gana doazen ai-ots samiñak dira. Eskari sutsuak. Biotzaren baŕen-baŕengo adi saŕkoŕak. Bakoitzaren buru-eskeintza ziña eta benazkoa; Gogaketa gurbiľak. Asmo eraginkoŕak. Erabaki adoretsuak. Alpeŕkeria zer dan ez dakiten maitalarien yardun zintzoa.

  1. Eresi guzien oñaŕi, Yainko-Bakaŕ-Sinismena. Nor-izate gurena dun Yaube’ren aitoŕmena: ongi diardunari sari damayona; okeŕa zigoŕtu gabe uzten ez dakina. Eŕuki eta adeiberaz, izaki guzientzat Aita dana. Yaube’ren ondoan, beste sasi-yainko eta irudiñak eta yainkotzakoak uskeri nardagaŕi batzu besterik ez dira: ayen auŕean makuŕtzea, biľaukeririk aundiena; burua galdu-ta ibiltzea; zozokerietan sinistea; azpi busti labañean zutik iraun nai izatea; Yaube’ri iñork legioken iraiñik beltzena. Egizko Yainkoa, bakaŕa da, betikoa; biotz-bera; bikañetan bikañena; guren-gurena; aldakizunik ez duna; non-nai beti antxe arkitzen dana; ikusten gaituna eta so dagokiguna; oro dakina; gurekin bizi dana; on guzia dezakena.
  2. Itz soil batez eta nai izate utsez, izadia Ark irazan du. Yainko bizia danez, guziei arnasa Ark damaye; eta, garaya datoŕenean, Ark yasotzen du bakoitza beŕiro Beregana. Ua Yaun, Bakaldun, Nagusi, Auŕelari, Ebazle Guren, Yaregile, Egi eta Argi. Izadiaren itzuli-yoanak Ark zuzentzen ditu; edestia Ark darabil eskutik; irazanak oro Ark yauŕtzen ditu; itxasoari metxa ipiñi; aizea esipean saŕtu; lañoak azôtan dabiltzanean edez uztaŕtu; tximistari bidea estutu; eguzkiari zidoŕak erakutsi; iľargiarekin itzulean ibili; izaŕei beren izenez deitu; ekaitzaldian euria iragazi; eguratsean txoriek egaz dagiten maŕa oaŕtu.
  1. Ditunaz aski dula, ezertxoren beaŕik ez du: oŕela dagitziñak oro Aren aintzarako dira; beste ezertxotarako ere ez, iñola. Guretzat ikusieziñeko bizi da; ala ere, ba-dalazkoa txito egoki azaltzen digu. Neuŕi guziz gora ditun aunditasun eta deuntasuna, azalera dagiñaz erakusten du; bai ontasuna ere; zuzentasuna, orobat; al-izatea, beŕiz, agiri-agirian agertzen zaigu.
  2. Nolarebait ezagutu dezaguntzat, eresietan, aldiz, irudi batzuk ematen zaizkio: asaŕekoi dugula; damutu zaiola; onelako edo alako musua dula; buŕukari azkaŕ; lotan dagon bulaŕtsu; arkaitz gogoŕ; maľo zuti; ur bizi; aŕesi edeŕ; argi ziña; su bero; ekaitz buŕunbatsu; apentzaľe zoŕotz. Yainkoa, goi-goyetan bizi dala esaten zaigu: an, yauregi zabal bat dula; araño iñor ezin igo ditekela. Gotzonek Ari lagun egiten diote; eta, Aren goraltzak kantari atertu gabe antxe diardute; ayek, Aren gudostea osatzen dute; eta, Ark ala beaŕ dunean, Aren geznari dira. Ark, ayei izen yatoŕa eman die, bai izana ere: Yainkoaren seme; eta, ayen eginkizuna, Aren maiteok yagotea da, etsai asko eta galbide bildurgaŕiz inguraturik bizi bait-gera.
  3. Gizona, gotzonak baño askoz kaxkaŕagoa da; bañan, onek ere luŕean igitzen diranei buruz eskubidetxoa dularik alakoxe nagusitza ba-du. Ludi ontako egunak, ain zaizkio labuŕ eta gutxi!! Ogenera eŕextxo iŕist egiten du: auleriz, askotan; oaŕkabez, saŕi; axolakabez maiz; gaiztoz ez gutxitan. Ala ere, Yainkoak gizona maite!!! Ark gaizto damukaitzak gogoŕki zigoŕtzen ditularik, zuzenei irabazi dutenez dagokiena gogo aundiz damaye; eta, apaltasunez, biotza garbaiz autsi dutela, Gogo-Deuna’ren eragiñez bide-oneratuei ongi ugariz apaintzeko txaŕkeri guziak azkesten dizkie.
  4. Yainkoaren alborik agiriena, Aren adeiberatasuna, eŕukia. eskeŕa, maitasun kupibera dugu: 25, 104 eta abaŕ; eun eta ogei bideŕ baño geyagotan aipatzen zaiguna; eta, maiz kirmen izenez. Yaube’k Ixrael-eŕiarekin darabilzkin aŕtu-emanak, albo oŕi begiratuz ulertzen dira; bai, beste gizon guziokin darabiltziñak ere. Ixrael-eŕia ez ezik, ludi osokoak ere Ua ezagutzera eta Ari moŕontzan ari izatera deituak bait-dira. Yaube, Aita da: Ixrael’en ezkontide maite; ugazaba eta artzai, yagole eta yareilea Ua bait-zayo. Aigito’tik Ark atera zun; atzeŕitik ainbestetan abeŕira erakaŕi izan du; eta, beste ainbat eta ainbat garaitza bikain Aren laguntzaz lortu ditu.
  5. Ark, bere Izen deunari edeŕ eutsi nai dio. Ortan Ua txito tukutsu agertzen zaigu; eta, norbait zigoŕtzen dularik, Izen oŕen edeŕez dagi; eta, sariak banatzen ditunean ere, bere Izenaren aunditasuna ez du ântziko. Bizi izateko, Urxalaim’go yauretxea aukeratu, eta antxe dagola ere, luŕzabaleko eŕi guziak oro Arenak dira; Ua ayen Yainko da; ayek men egin beaŕ diote eta Aren Izena ezagutu.
  6. Isai igaŕlearen irakatsiak beren mami biuŕtuz, ereslariek orokaŕtasunera zabal-zabal dagite. Siniskabeak, bide onera etoŕtzen eta biuŕtzen ez ba’dira, gañean zigoŕaldi eta astinketa gaŕatza izango

dute; eta, ezabatuak izango dira. Yainkoaren yauŕeria alderdi guzietara zabali eta edatu beaŕkoa da; eta, Sion, yainkozale guzien buru biľakaturen da. Yaube’ren igortzi Mesia’k, eŕi lepagogoŕak eskuratu eta menderatuko ditu. Ark, Dabid’en seme danez, apaiz eta bakalduntza bere ditularik, gizon guzieri gentza eta elkaŕen-arteko ulertze-maitasuna dakaŕkieke. Geroago, beŕiz, garaiak aťu ditezkenean, Yainkoa gizonak ebaztera datoŕke.

  1. Irakaspen auek, ereslarien yatoŕtasuna maľa goitaŕean daukatelarik, berayen yaiera eta azkuarentzat yanari bikain dira. Yainkoarekin aŕtu-emanik estuenak eta zintzoenak dituztela etsi-etsita bait-daude; eta, beren erantzunkizunaz yabetu diralarik, ogenarentzat abegi aŕai eta txera adeitsurik ezin dute iñondik agertu; eta, arinkeriz-edo, kutsurik erantsi ba’zayete, beren utsak aitoŕtuko ditute, damutasunik sakonena erakutsiko digute, eta, orbanik likiena ere beren gogotik laisteŕ baño laisteŕago erauziko dute.

Ereslari batzuk, beren buruak zuritu beaŕez oaŕtu ditzakegu: bañan, ez aŕokeriz eta antustekeriz, yarki zazkien zenbait maxiolari lotsarazteko asmo zintzoz baizik. Yainkoa axalekoz eta itz edeŕez gogobetetzen ez dala edeŕkitxo dakite; makuŕketak eta auzpezketak, biotz garbi gabe ezertarako ez dira; bulaŕa ukabiľez yo aŕen, baŕua biuŕitu ta okeŕtzen ba'da, norberak bere buruari iruzuŕ dagiola. (Ikus: 40, 7; 51; 52, 18).

  1. Iñor izan ba’da, ereslariek, Itun Zâŕ’eko Igaŕlên irakaspenetan auŕeratuak dira; eta, ayek egin zutenez, ereslariek ere, beti ikasteko bakaŕa aipatzen digute: zintzotasunari eta zuzentasunari adi ibiltzeko. Yainkoaren adeiberatasunari, yainkozaleak bere adeiberaz erantzun beaŕ dio. Yainkotiaŕen otoitza eta eskariek, uste bizi eta etengabekoak dirala, nitanikeri gabe Ua goratzeko daitezke beti eta Ari guŕ egiteko. Otoitzerako, eresiek añeko ikasbidea emango digunik zail arkituko degu; areago: egizko yaiera darakuskigutela, benetako yainkozale izateko bidean yaŕtzen gaitute.
  2. Ereslariek, Yaube’ren aginduak, txito aintzakotzat dituzte; eta, ayentzat, arau oriek ez dira espaŕu estu bat bezela, eta langa luzeak ditun nolabaiteko baŕuti baten antzo. Aitzitik ere, aginduetako zidoŕak bizitza damate; Yainkoaren aginduen zale dana, zoriontsu daiteke. Agindu aratz oriek maitagaŕi dira; zuhuŕtzaren ituŕi; sena indaŕtzeko pixkorgaŕi; gentzaren ur-begi.

Sinistun zuzenak, Yaube’ren belduŕa ba-du: aitari izan oi zayon begirapen itzaltsua, alegia. Aren esana pozik dagi: gogo osoz; biotz alaiz; asmo zintzoz; zudu aundiz; gaŕ biziz. Ark nai duna bete gabe uztea, izenik ez dun txaŕkeria deritzayo; zabaŕkeri motza; alpeŕkeri utsa; lotsagabekeri aundia; ondamendira daraman amildegi malkaŕtsuan gain-bera oldaŕtzea.

  1. Yaube’k, naigabetuak ez ditu zapuzten; landeŕak ez ezesten; yazaŕtuak ez asagotzen; iikiak ez bazteŕtzen; aulak ez zapaltzen; alargunei isekarik ez egiten; erorbidean iñor ez ipintzen; negartiei paŕez ez begiratzen. Arako anawim ayek —apal eta indaŕ gutxikoak— Asid’etaŕen asabalenak (1, M. 2, 42), geroenean garaile irtengo dira; eta, ayen aitzikoak, gaizto-galdu alakoak, ez dute bururik yasoko. Zuzentasunean bizi diran zintzo piťin-pixkak, arako beste ayen ondamendiaren lekuko izango dira. Ordainketa legeari dagokionez, ereslariek ebazle zuzenari maiz deitzen diote: izan ere, yainkozalen etsaia, nola diteke Yaube’ren adiskide? Ortik, ayen apengura; gaiztoak zigoŕtu ditzala Ari eskatzea; iñori askestea uleŕtu nai eziña-edo. Alabañan, ori ez da aŕigaŕi. Asmo okeŕik ez zuten; eta, orain dugun maitasun-uztaŕiaren bikaintasunik eta biguiantasunik, artean iñork ez zien adierazi.
  2. Geroko bizitzari buruz, ongi ikasiak ditugu: onak eta gaiztoak xeol’en amilduak izango dira: auxe da Igaŕleak eta idazle deunek erakusten dutena. Beraz, zintzoari emen eman beaŕ zayo dagokion saria; eta, biuŕiak ere, zigoŕa, emen nozitu beaŕ du. Oŕela, ez-beaŕak eta zoritxaŕak ogenaren zigoŕtzat aŕtzen dituzte; eta, gazterik iltzea aŕiabaŕik aundina zeritzayen. Ala, ere, Yaube’rekin maitez elkaŕtzea eta Aren bidêtan akatsik gabe ibiltzea, ongirik aundiena zala, edeŕki zekiten; eta, lasatasun ori ezergatik ez zuten galdu nai izaten. (119, 33-112; 73, 23 eta uŕengoak) Onela, ayen gogoak betiko bizitzaren oyartzun alaiak nolarebait entzuten zituzten; bai artan sinistu ere; eta, laisteŕ erakutsiko zitzayen Egi pixkoŕgaŕiari bideak zabaltzen ari ziran: beŕpizte-irakaspenak edeŕki argituko giñuzala, alegia.
  3. Orduko ayen izatea, beti biribilduz ziyoala, Mesia etoŕi arte ez zan osotuko: ala ere, Eresiak duten bikaintasuna beti gorengo maľan egon dago. Alakoxe itzal likiren bat edo beste ba-dutela esaten ba’degu ere, utsunetxo oriek, bikaintasun ori edeŕago agertu dedintzat baizik ez dira. An dakuskigu yainkozale zintzoak, Aren Yaureŕia etoŕtzeko egaŕi biziz: Mesia’ri dagizkien dei sutsuak antxe ditugu. Yaube’ren albo guziak goresten ditute; maite ditunak Ark yareiten bait-ditu; aukeratu ditunak, zorionera Ark daramatzi. Isai Igaŕleak gogo dun bikaintasunaren betetzea, eresi-arauz dabiltzanek egingo dute. Yeremi gaŕtsuak asmatu nai dun Yaube’kiko kutun-batze ua, eresietako bizitza uleŕtu dutenek osatu dezakete.
  4. Amaitzeko: eresiak, txiroen otoi; landeŕen malko-dei; yareiñen eskeŕ-on dira. Zintzoen eskari, atsekabetuen aŕena, biotz gaŕtsuen lei bizi; eta, kistaŕen ezpañetan eta aoan txirlaŕi istatsu biuŕtuko dira. Doibatzak-egizko Ixrael bait-da-beretzat aŕtuko ditu; arduraz zainduko; taigabe erakutsiko; etengabe abestuko; yanari goxo biuŕtuko.

 

1

LENENGO ATALA

Bide Biak

  1. Zorioneko gizona, Gaiztoen asmoetara yo ez, * ogenlarien bidêtara saŕtu ez, eta, iŕilari-txatxuekin biltzen ez dana:

  2. Aitzitik, Yaube’ren aginduak gogoko zazkiona, * eta Aren arauak gau eta egun ausnaŕtzen dituna.
  3. Oŕiultzeke, garai egokian arnari dakaŕen, ur bizien egiko zugaitz antzo da: * dagizkiñak oro garatuko zazkio.
  4. Ez oŕela gaiztagiñak; ez orixe!! Ostera ere, * aizeak daraman zizkiŕa bezela dira:
  5. Oŕetxegatik ere, ankeŕek auzirakoan ez zutik, eta, ogenlariek zintzoen batzaŕean artzekorik ez dute.
  6. Zuzenen bidea Yaube’k begiratzen bait-du; eta, gaiztoen asmaketak Ark ondatzen ditu.

2

Mesia’ri buŕuka eta Aren garaitza

  1. Zer dala-ta, atzeŕiak zalapartan, *

eta, eŕiak uskeri-asmaketan ari dira?

  1. Yaube’ren eta Aren Igurtziaren auŕka, * luŕeko agintariak yaiki dira;

eta nagusiak elkaŕtuta daude.

  1. «Uŕa ditzagun ayen lokaŕiak» —diote— «Ayen biľuŕak yaurti ditzagun».
  2. Yaŕgoia goyen dunak, ori, paŕez dantzu: * Yaunak begi-ertzez begiratzen ditu.
  3. Noizpait, beŕiz, aseŕetuta mintzatuko zaye, eta sumiñez izutuko ditu.
  4. «Or, ba, Nik nere auŕelaria nere muño guren Sion’en yaŕi!!» *
  5. Yaube’ren erabakla aldaŕikatuko dut: «Yaube’k esan dit: Zu. nere seme! * Gaur bertan soŕtu zaitut.
  1. Eska zaidazu: eta, eŕiak yarauntsitzat damaizkizuket; eta, luŕ-ertzerañokoa zure mugatzat.
  2. «Burni-zigoŕez itzaituko dituzu; eta, buztin-eltzea lez apuŕtuko». *
  3. Onez-gero, eŕegeok, zaudete zurt! luŕeko ebazleok, senera saŕ zaitezte!!
  1. Yaube’ri, lotsaz, men egiozute: Arekin poztu; belduŕez Ari moŕoi atozkiote.
  2. Aseŕe ditekelarik, bidea galdu ez dezazuten: Aren aseŕea bat-batean pizten bait-da.

Arengan ustea dutenak, benetan zoriontsu!!

3

Estutasunean bertan, nik Yaube’gan itxaron

  1. Dabid’en eresia, bere seme Abasalom´engandik igesi yoatean. *
  2. Yaube!! Nere etsayak, bai ugari dirala!!

Nere auŕka, amaikatxo yaiki dira!!

  1. Askotsuk, nitzaz darasate:

«Yainkoagan arentzat yareibiderik ez da».                     (Tartea.)

  1. Zu, ordea, Yaube, nere babesa zera, *

       nere iľaŕainbidea eta burua daraikidazuna.

  1. Oyuka, Yaube’rengana yo dut,

       eta Ark bere mendi deunetik darantzuit.                      (Tartea.)

  1. Etzanda lo egin dut; eta, esnatu naiz;

Yaube zurkaitz zaidalako. *

  1. Ez naiz belduŕ, inguru guzitik

     etsayak sailka ditudala ere.

  1. Yaube, yaiki zaitez!! Ene Yainkoa, yarein nazazu!!

      Nere etsayak matsaľetan yotzen, eta gaiztoen ortzak austen bai bait-dakizu. *

  1. Yaube’rengandik yareikuntza!,

zure eŕiaren gañera, betoŕ zure onespena!!           (Tartea.)

4

Estu eta laŕi. Aŕatsaldean Yaube’ri otoitza

  1. Ereslarien nagusiarentzat. Ari-erestaľuz yotzekoa.

Dabid’en eresia.

  1. Nere zuzentzaren Yainkoa, deiez natoŕkizu: Adeibera zera, eta entzuidazu. * Zabaldu biotz au; eŕuki zakizkit; eta, nere otoitza entzun.
  2. Gizakumeok! Nere dedua gerenez noiz arte dagoke?

Noiz arte uskerizale eta gezuŕkoi izango zerate? (Tartea.)

  1. Yaube’k, zintzoa beretzat berezi dula yakizute;

Yaube’k nere deyak entzuten ditu.

  1. ikara zaitezte; eta, ogenik ez egin;

Zuetako bakoitzak, oean isiľik oldoztu beza. * (Tartea.)

  1. Opari zuzenak eskeñi; eta, * Yaube’rengan uste on ezazute.
  2. Ainitzek darasate: «Onaldia nork darakuskikegu?» Yaube! Zure auŕpegiaren argia, gure gain yaso!
  3. Biotzean poza ixuri didazu;

gari eta ardoa ugari yasotzean baño biziago da.

  1. Oera orduko, lasa-lasa lo artzen dut: Zuk, Yaube!!, aldakaizki bizirazten nauzu-ta.

 

5

Goiz otoitza

  1. Ereslarien nagusiarentzat. Txistuz yotzekoa. Dabid’en eresia.
  2. Yaube! Belaŕiok, nere itzetara itzul!

nere intziriak entzun,

  1. nere otoitzaren oyuak aditzazu, ene Eŕege eta Yainko!
  2. Zu bait-zera goizetik nik deituz nere mintzoa dantzuzuna;

goizetik naiz tiñel eskein-oparitan aritzeko, eta Zugandikoen zai nago.

  1. Gaiztakeria atsegin zayon yainkotakorik ez bait-zera; zurean gaiztorik ez da biziko;
  2. ez gizatxaŕik ezin dagoke zure begien auŕean.
  3. Gaiztagin guziak goŕoto dituzu, gezuŕtiak ondatuko dituzu; Odolzale eta ustelak oro Yaube’k iguin ditu.
  4. Nik, bañan, txit eŕukitsu bait-zera, zurean saŕera ba-dut;

zure yauretxeruntz naiz makuŕtzen * belduŕez beterik, gerol

  1. Yaube, zure zuzentza-arauz eramanazu, ataizean dauzkadan etsayei buruz, nere auŕean bidea artez zaidazu.
  2. Izan ere ayen aoan egirik ez da; baŕnean, ostera, txaŕkeria, bai. Ayen zintzuŕa iľobi zabal da, mingaña, beŕiz, limuŕkeritsu.
  3. Yainko!! Iraul itzazu! Amil bitez beren buruetako asmakerietan.

Utikan!, bial itzazu ayen txaŕkeri ugariengatik, zure auŕka diardute-ta.

  1. Oŕela Zuregan uste ona duten guziak, zure magalpean gerizatuta, pozik goretsiko zaitute betiko

eta zure izena maite dutenak Zutzaz iľaŕainduko dira. *

  1. Zuk, Yaube Oŕek, zintzoa onetsi;

babeskiz bezela, adeyez maldatzen duzu-ta.


 

6

Estualdiko otoltza

  1. Ereslari auŕenari. Ots-ariz yotzekoa. Zortzi-arikoan.Eresia. Dabid’ena.
  2. Yaube! Ez nazazu aseŕez ataŕatu.  ez sumiñez zigoŕkatu.
  3. Eŕuki zakizkit, Yaube, aula naiz-eta; * senda nazazu, ezuŕ-ikaraz nago-ta.
  4. Osorik saŕakioak aŕtu nau;

Noiz arte, ba, Yaube, Zu?

  1. Aŕen! Yaube: itzul nigana; atera nazazu;

Oŕen eŕukioŕ zerala-ta, yarein nazazu.

  1. Zutzaz oroitzerik ez il ezkero,:

Nork goretsiko zaitu xeolean? *

  1. Intziriek nekatuta nauzu, gauoro oea negaŕez uyel, eta etzandegia malkoz bustia uzten dut.
  2. Begiok negaŕez txokaŕtuak ditut, eta nere etsayengatik lausotuak.
  3. Gaiztagin guziok, niregandik alde! * nere negaŕ-otsa Yaube’k entzun du-ta.
  4. Nere aŕenak Yaube’k entzun ditu, eta nere otoya ontzat aŕtzen du.
  5. Nere etsai guziak, âlkez eta saŕakioz bete bitez;

Utikan!, biyoaz laisteŕ, gerenduta.

 

7

Zintzo esetsiaren otoitza

  1. Erosta. Dabid’ena. Kus Benyamin’daŕaren arazokoan abestu zuna.
  2. Ene Yainko Yaube!! nere ustea Zugan dut;

 nere etsai guziengandik maldatu eta atera nazazu.

  1. Leoi batek bezela, iñork ez benaza erpetu, eta ez uŕatu ere yaregiľerik ez omen dudan au.
  2. Ene Yainko Yaube!, alakorik egin ba’dut, nere eskuak ogen oŕtaz kutsatu ba’dira,
  3. onari gaizkiz erantzun izan ba'diot, nere arerioren bat laŕutu ba’dut,
  4. etsayak ni esetsi eta atzemanik nere bizia luŕean zapaldu, eta nere ospea autsean lardaskatu beza. (Tartea.)
  5. Ots!, Yaube!!, zure aseŕean yaiki;

ene Yainkoa, esnatu zaite!,

nere etsaien amoŕu-buruz zutitu zakizkit, eta nere alde erabakita duzun epaya piztu.

  1. Eta, eŕi-ostea zure baranoan bildurik, aren gañez igo eta yaŕi zaitez.
  2. Yaube’k eŕiak ebatziko ditu.

Ebatz nazazu, Yaube, nere ogenik-ezari eta zintzotzasunari dagokionez, Goi-goiko Oŕek!!

  1. Gaiztoen txaŕkeria zapaldu, eta, zintzoa sendotu ezazu; biotz-giltzuŕunak ikeŕtzen dituzun * Yainko zuzen oŕek.
  2. Nere babesa, Yainkoa da, biotz zuzenekoak maldatzen dituna.
  3. Yainkoa ebazle zuzen da, ez aseŕeari emana;

ala ere, edonoiz sumintzen dana,

  1. onera biuŕtzen ez ba’gatzazkio; bere ezpata zoŕozten du eta baŕneraño saŕtzen; * gezi-ustaya tenk eta gertua dauka.
  1. Aren auŕka aukeran ditu iskiľu ilgaŕiak, bere azkonaz zuziak dagitziľa;
  2. oŕa ba, oñazea soŕtu du, eta ordain egokiz iruzuŕa erdiko du. *
  3. Zuloa luŕean iriki eta sakondutakoan, zulogiľea artan erortzen da;
  4. bere gaiztakeria burugañera datoŕkioke, eta bere zakaŕkeria lepokondora yausiko zayo. *
  5. Zuzena bait-da, Yaube goretsiko dut eta Goi-goikoaren izena abestuko dut.

 

8

Irazalearen esku zabala

  1. Abesburuai. Ardogintzakoa. * Dabid’en eresia.
  2. Yaube! Gure Yaube! Luŕ osoan

Zure izena bai aundia dala!,

  1. Goraltza, ume eta iñutauŕen aotik ateratzen duzu, * etsayei buruz tegi gogoŕa irasi duzu, * biuŕi eta arerioak isiľerazteko.
  2. Zure atzek landutako ortzia, bai ikustekoa! bai Zuk artan ipiñitako iľargi eta izaŕak ere.
  3. Zer da gizakia, artzaz Zu oroitzeko?

Zer gizakumea, aren ardura Zuk aŕtzeko? *

  1. Yainkoa baño ozta txikiago Zuk egiña, * eta ospez eta deduz betea bait-da.
  2. Zure eskuek egindakoen buru ipiñi duzu, guzia oro aren oñazpian yaŕirik,
  3. ardi eta idiak, guziok erabat, bai eta basabereak ere,
  4. eguratseko txori eta itxasoko aŕayak, * ur-bideak zeaŕ dabiltzan-dabiltzanak.
  5. Yaube!, gure Yaube!! Zure izena luŕ osoan, oŕen altsu eta aundi da!!

 

9

Yaube, atzeri eta bere eŕiko gaiztoak ebazten ditun Ebazle Gurena

  1. Abeslarien nagusiari: «Semearen eriotza»koa* bezela yotzekoa.

Dabid’en eresia.

  1. Yaube, biotz-biotzez goretsiko zaitut: Zure alatz guziak aldaŕikatuko ditut.
  2. Zutzaz poztu ta ikotuko naiz, eta, Goi-Yauna, zure izena abestuko dut,
  3. nere etsayak, eurt egiñez, zure auŕean aburikatu ta erortzen diran bitartean.
  4. Ebazle zuzen aulkian eseririk, nere zuzena erabaki duzu-ta.
  5. Ayen izena bein betiko ezabatuz, atzeŕiak ataŕatu eta gaiztoak suntsitu dituzu;
  6. etsayenak egin du!! Betiko irauliak dira;

eta poŕokatu dizkiezun irien izenak ayekin yoanak dira.

  1. Yaube’k, beŕiz, betiko dirauke, ebazteko eraiki du bere aulkia,
  2. eta luŕ osoa zuzen ebazten du, eŕientzat epai zuzenak ditu.
  3. Yaube, gizaxoentzat gorku da, laŕialdirako abaro.
  4. Zure izena dakitenen itxaroa, zugan dago, Yaubet, biľa dabilzkizunak ez bait-dituzu bertan bêra uzten.
  5. Sion’en dagon Yaube’rentzat abes ezazute; Aren egiteak eŕietan zabal itzazute.
  6. Odol-apentzaľea, ayetaz oroitu bait-da; eŕukaŕien gaŕaxiaz ez da ântzi.
  7. «Yaube!! Eŕuki zakizkit!; nere etsayek zein laŕi nauten begira, erio-atetik yaso nazazu!!
  8. Sion’go alabaren atarian * zure goragaŕiak iragaŕi ditzadan, eta, zure laguntzagatik pozez yauzi nadin.»
  9. Atzeŕiak, berek egindako lezean erori dira;

ayen oña, berek izkututako sarean atzemana izan da.

  1. Zuzenbidea burutuz, Yaube azaldu da;

eta gaiztagiña, berak egindako xedeban erori da. (Higgaion.

  1. Gaiztagiñak, xeolera amil bitez,                              [Tartea.)

Yainkoa ântzirik duten atzeŕi guziekin. *

  1. Gizaxoa ez bait-da ântzia izango, ez eta landeŕen itxoa betiko ustel geldi ere.
  2. Yaiki zaitez, Yaube!, gizakia ez bedi gaľendu! Zure auŕean eŕiak ebatziak izan bitez.
  1. Yaube! Belduŕa saŕ ezayezu;

atzeŕiek, gizakume dirala dakitentzat. *

10

Zapaltzaľe ankeŕen auŕka

  1. Yaube! Zergatik zaude uŕutian? eta, laŕialdian ostentzen zatzazkit? *
  2. Gaiztoak bere aidoŕkeriz gaxoa eŕetzen dunean, asmatzen ditun maŕoetan atzemana izan bedi.
  3. Gaiztoa bere iŕits okeŕaz iľaŕaintzen bait-da; eta, zitalak, Yaube’rentzat, birao ta narda ditu.
  4. Aŕoak, bere zoroaldian bait-dio: «Ez da Ua oaŕtzen; * ote-da Yainkorik?» Aren oldozpenak ola dira.
  5. Bide guziak arentzat onak: aren begientzat, zure erabakiak ain daude goyen! ayeŕ zaizkionak oro, ats egiñez aizatzen ditu.
  6. Ark, bere baitan «Ez naiz kordokatuko» dio; * «gaitzik ez zait bein ere elduko.»
  7. Aoa, biraoz, gezuŕez eta zemaz betea du; * eta miñazpikoa, edenez eta zimaŕkuz kuin-kuin.
  8. Ogengabea itzalgaizka iltzeko, eŕixkaen altxabêtan egoten ba-daki, begi atzaŕiz gizagaxo bat edo baten zai.
  9. Leoya bere zulotik bezela, ataizean dago, ostenik, landeŕa atzemateko, eta bere sarera eratoŕirik, oratzen du.
  10. Makuŕtzen da; kukultzen da, eta gizagaxoak aren erpetan erortzen dira.
  11. Bere baitan, «Yainkoa ântzita dago», dio: * «auŕpegia estalirik du; ez du bein ere ezer ikusten»,
  12. Yainko Yaube! Yaiki zaitez; yaso zure eskua! gaxoak ez ântzi!!
  13. Zergatik naŕitatzen du gaiztoak Yainkoa? eta, dio: «Zuri ayolarik ez!!»
  14. Ikusi duzu, ordea; neke ta dordora adi-adi bait-zaude, gaxoa zure eskuan yagoteko;

eŕukaŕiak, bere ardura, Zuregan utzi du; umezurtzaren urgazlea Zu zera.

  1. Gizatxaŕen eta gaiztoen besoa autsazu; * biľa ibilita ere, ayen gaiztakeria ezin idoro dedin.
  2. Yaube, menderen mendetan, eŕege da: atzeŕiak Aren luŕetik iraitziak izango dira. *
  3. Yaube! Gaxoen aŕena entzun duzu;

biotza sendotu diezu; eta, belaŕia ayengana biuŕtu,

  1. txiro eta apalei, dagokiena emana izan dakien, eta, luŕetik soŕtutako gizona, iñori zakaŕ azaldu ez dakion.*

 

11

Nere itxarona: Yaube!!

  1. Ereslarien nagusiari. Dabid’ena.

Ustea Yaube’rengan dut: *

Zertako diostazute,

«Yo mendira egaka, txoriak bezela?

  1. »Ara gaiztoak, ustaya tenk eta gezia kirioan gertuta, »biotz-zuzenak iľunpean yotzeko zai.
  2. «Oñaŕiak irauliak izanez-gero, »gizon zuzenak zer egin dezake?»
  3. Yaube, bere yauretxe deunetik, Yaube, zeruan daukan goi-aulkitik, * begiraka, Ua adi dago, eta so batez gizakumeak ikeŕtzen ditu.
  4. Yaube’k, gizon zuzena onaŕtzen, gaiztoa, beŕiz, eta ogenzaiea biotzez goŕoto du.
  5. Gizatxaŕen gañera iľinti-euria yeitxiko du: xedebak, sua, sulbuŕa, eta aize kiskalia; oŕa, ayentzat gertutako edaria.
  6. Yaube zuzena bait-da, eta zuzenzalea: Aren auŕpegia zuzenek ikusiko dute.

 

12

  1. Ereslarien nagusiari. Zortzikoz * yotzekoa. Dabid’en eresia.
  2. El!, Yaube, el!!!: zintzoak yoanak bait-dira, *
    eta, kirmenak, gizartetik amaitzen doaz.
  3. Lagunek, elkaŕi, gezuŕa diotsate;

ezpain-limuŕez eta biotz-maltzuŕez mintzo dira.

  1. Yaube’k ezpain limuŕkeritsuak ebaki bitza; eta, itz aŕoak darizkion mingaña ere bai;
  2. eta, «geron mingañek azkaŕ; eta geron ezpañak gure dira: nor da gure yabe?» darasaten guztiak.
  3. «Gaxoen laŕiagatik eta landeŕen adiengatik, Yainko naiz orain —diago Yaube’k— iŕikatzen duten osasuna ayei emateko».
  4. Yaube’ren itzak, itz garbiak: luŕezko aŕagoan urtutako ziľaŕa, zazpitan araztua.
  5. Zu, Yaube, ayen yagole zaitez!

Gizaldi ontatik, betiko, Zuk zaitu itzazu.

  1. Gaiztoak, baranoan dabilzkie, gizakumên artean doľoŕen diranek.

 

13

Zintzoa, Yainkoak entzun: bañan, miñez dabil

  1.  Ereslarien nagusiari. Dabid’en eresia.
  2. Yaube!! Noiz arte utziko nauzu aztuta? * Zure auŕpegia noiz arte ostenduko didazu?
  3. Noiz arte egon beaŕko dut, egun oro

gogoa axanpaz, biotza kezkaz oñazetuta? Nitzaz etsaya noiz arte gaľenduko da?

  1. Ene Yainko Yaube! begira eta entzun nazazu; erio-Ioak aŕtu ez nazan, begiok argi izkidazu!,
  2. nere arerioak «garaitu natzayo» esan ez dezan, eta erortzeko uŕean ni ikustean, nere etsayak poztu ez ditezen.
  3. Zure eŕukia dut itxarobide:

Zugandiko osasunez biotza poztu bekit;

eta, egin didan onarengatik Yaube onetsiko dut.

 

14

Yainko-bazteŕtze beltza

  1. Ereslarien nagusiari. Dabid’en eresia.

Bere baitan «Yainkorik ez da»dio zoroak: * Ustelduta daude; ayen egiteak nazkagaŕiak dira; zintzo dabiľenik ez da, bakaŕ bat ere ez.

  1. Yaube, ortzitik gizakumetara so dago, Yainkoaz ayolatsu eta sen onekorik ote-danentz.
  2. Guziek sayestu eta zerdendu dira; * zintzo dabiľanik ez da, bat ere.
  3. Gaiztagiñak oro, erotu al-dira?

Yaube'ri oles egin beaŕean, ogia bezela, nere eŕia iresten dute-ta?

  1. Izu-lauoŕiz noizpait ikaratuko dira, Yainkoa zintzoekin bait-dabil.
  2. Zuek, landeŕen asmoak apuŕtu nai; ayen gorku, oŕatiño, Yaube da.
  3. Betoŕ, aŕen, Sion’dik Ixrael’en yareikuntza! Bere eŕiaren ituin txaŕa, Yaube’k alda beza! Yakob txito poztuko, Ixrael oso alaituko da.

 

15

aube’kin bizkide izateko lain nor?

  1. Miktam. Dabid’ena.

Yaube!, zure kapaŕean nor biziko da? * Zure mendi deunean egoitza nork duke?

  1. Eŕugabeki bizi eta zuzentza dagiña. * eta bere biotzean egia diagona;
  2. bere itzetan gaizki-esale ez dana, uŕkoari okeŕik egin ez, eta auzokoari bidegabekeririk ez dagiona;
  3. gaiztoa eseskaŕi zayona, eta Yaubezalea goragaŕi; bere kaltez zin-egin-da ere ziñari kirmen datxikiona;
  4. diru-saririk yasotzen,

edo ogengabearen kalterako emaririk artzen ez duna.

  1. Alakoa, bein ere ez da kordokatua izango.

16

Yainkozalearen poz-ituŕiak

  1. Miktam. Dabid’ena.

Zaitu nazazu, Yainko!! Zugan maldatu naiz-ta. *

  1. Yaube’ri —«Zu zera nere Yauna— diotsat: Zu bakaŕik nere ona».
  2. Luŕean berexiak diran gizurenak, osorik gogarako zazkit!!
  3. Sasi-yainkoengana leyatzen diranak, beren naigabe-dordoa laztu dute; oparien odol-ixurketan ez naute lagun izango; eta, ayen izena nere ezpañetan ez dut aŕtuko.
  4. Nere yarauntsi eta ontzi, Yaube dut; * Nere aloŕaren zaitzaľea Zu zera.
  5. Niretzat neuŕtutako luŕa gozo-gozoa da; bai!, yarauntsi edeŕ-edeŕa eldu zait.
  6. Sorotzi nauzun Yaube!, onesten zaitut: gauez ere baŕneak ortara naragi.
  7. Yaube beti begietan daramat:

Ua, eskui-aldean dut; ez bait-naiz kordokatuko.

  1. Oŕela, biotza pozik eta gogoa yaietan dut: eta, nere aragia bera lasa datza.
  2. Ez bait-nauzu xeolean erortzen utziko:

eta, zure kutunak iľobia ikustea ez duzu nai izango. *

  1. Bizirako bidea erakutsiko didazu, baizik;

zure aurpegitikako pozez eta zure eskuitikako adiguriz betiko ase nadin.

 

17

Etsaiak, bai azkaŕak: ayei buruz laguntza-eskea

  1. Dabid’en otoitza.

Yaube!, aŕen, entzun zuzena;

nere oyua, adizu:

belaŕia, nere otoira itzul, ezpain gezuŕtitik ez doakizu-ta.

  1. Zure auŕpegitik betoŕkit epaya; zure begiak bidezkoa bait-dakuste.
  2. Nere biotza gauez ikeŕi eta azteŕtu;

eta, aŕagoan urtu nauzu; eta, ezer ez didorozu; nik marmaŕik ez.

  1. Giza-arazoetan, zure ezpaiñen itzari atxikirik, zakaŕen bidetatik itzuri naiz.
  2. Nere uŕatsak zure bidetan sendotuz, oin-iŕistatzerik gabe ibili naiz.
  3. Nantzuzu-ta, deika nauzu Yainkoa: belaŕiok nigana itzul!; entzun nere itzak!!
  4. Zure eŕuki edeŕa erakutsidazu!! etsai-belduŕez Zugana yotzen dutenen Yagolea!
  5. Zure betseña bezela yagon;

eta, zure egalpean geriza nazazu,

  1. nasesten gaiztoei buruz eta bizia niri kentzeko inguratzen nauten etsayen auŕka.
  2. Biotza toildu zaye;

eta, aoa itz aŕoz betea dute.

  1. Nere uŕatsen adi, inguruan ditut; luŕera erauzteko baŕandari.
  2. Eizeki-zai dagon leoyaren antzo: leoikumea alaxe altxabêtan.
  3. Yaube, yaiki zaitez!! Auŕkez zoazkio! Gaiztoengandik, zure ezpataz yagon nazazu, Yaube!,
  4. eta zure eskuz, gizon luŕkoyengandik, bizitza ontan yarauntsia duten gizonengandik, sabela zure otzuŕez bete, eta, semeak ase ondoren, iľobasoentzat ere ornia duten gizonengandik.
  5. Nik, beŕiz, zuzentzan, zure auŕpegia dakusket; eta, esnatutakoan, zure begitartez aseko naiz. *

 

18

  1. Ereslarien nagusiari. Eresi onen itzak, Yaube’ren moŕoi Dabid’ek Yaube’ri esan zizkion; aren etsai guzien eta Saul’en eskutik Yaube’k yarei atera zunean.
  2. Ona, aren itzak:

Yaube!, ene indaŕ!!, maite zaitut.

  1. Yaube, nere aŕkaitz, abaro eta yaregiľe, * nere itxoa datxikion Yainko eta aitza!
  2. Yaube goragaŕiari ots dagioket;

eta, yaregiña izango naiz nere etsayengandlk.

  1. Erio-lokaŕiek inguratua, gaitz-uyolek izutua,
  2. Xeol’eko gaŕoek atxikia, eta erortzeko erio-saretan aŕtua nintzan.
  3. Laŕialdi artan Yaube’gana yo nun, nere Yainkoari ots egin nion;

eta bere yauretxetik nere deya entzun zun, * nere gaŕaxia Aren belaŕira eldu zan.

  1. Luŕa dar-dar eta ikaraz asi zan, mendiak azpitik zirkindu

eta zotukatu ziran: Ua, aseŕe zalako.

  1. Suduŕetik kea zerion, eta aotik su ireskoŕa, eta iľinti biziak, Berak irazekirik.
  2. Ortzea beratuz yetxi zan, laño iľuna oñazpian zekaŕela,
  3. eta kerub batengan eserita, * aize-egal-gañean ziyoan.
  4. iľunpeaz izkuta-leku egin zun, beretzat

bere baranoan bisuts-iľun eta odei beltzak kapaŕtzat eda-

  1. Aren auŕeko argiaŕen, odeyak[turik.

txingaŕez eta su-txinpartaz ziyoazan.

  1. Yaube’ren ostotsa ortzitik zetoŕen, Goikoa bere mintzoa adirazten asi zan.
  2. Gezi-urtika etsayak sakabanatu, eta, tximistaka poŕokatu zitun.
  3. Eta, zure zemaz, Yaube!, zure suduŕ-aizez, uberkak ustu, eta luŕ-azpiak ageri izan ziran.
  4. Eskua goitik luzatuz, ugoldetik atera;
  5. eta nere etsai altsuaren eskutik,

eta goŕoto niñutenen erpetatik yaregin niñun, ni baño indaŕtsuagoak ziralarik ere.

  1. Nere egun beltzetan yarki zitzaizkidan, bañan, Yaube izan nun zurkaitz.
  2. Maite bait-nau, zabalera atera eta yaregin nindun.
  3. Nere zuzentzaren arauz Yaube’k ordain eman dit:

nere esku garbien eduz, saria Argandik izan det.

  1. Yaube’ren bidean ibili bait-naiz, nere Yainkoagandik zitalki sayesteke.
  2. Aren erabaki guziak begietan izan ditut, eta Aren legetik ez naiz aldendu.
  3. Kirmen izan natzayo, txaŕkeritik uŕun egonaz.
  4. Eta, nere zuzentasuna eta esku garbiek ikusirik, ordain egokia Yaube’k eman dit.
  5. Eŕukitsuarekin eŕukitsu, zintzoarekin zintzo bait-zabiltz;
  6. garbiari, garbi;

eta okeŕari, okeŕ azaltzen bait-zazkio.

  1. Eŕi apala yaregiten,

eta begi-aŕoak apaltzen dituzu.

  1. Yaube!, nere argiaren zuzi Zu zera;

nere Yainkoa da nere iľuntasuna argitzen duna.

  1. Zurekin gudostea austeko, eta aŕesira yauzteko gai naiz.
  1. Yainkoaren bidea on-ona da, Yaube’ren itza surtan aŕagotua; Ua, Arengana yotzen duten guzientzat babesa.
  2. Yaube baizik, Yainko nor da?

Nor gure aŕkaitz, Yainkoa baizik?

  1. Ua da indaŕez yazten nauna: bidea atondu didana;
  2. gainez-gain ibili naitekentzat

oreiñenak bezelako ankak eman dizkidana;

  1. eskuak gudarako gai egin, eta besoak burnorizko ustaya erabiltzeko azkaŕtu dizkidana.
  2. Zure babeskia eman didazu: zure eskuak irozo, eta zure adeyak goratu nau.
  3. Nere uŕatsentzat bide zabala eratu duzu: eta, nere oñak ez dira zalantzaka ibili.
  4. Etsayak esesten nitun; eta, ayetara ezkero, ez nintzan atzera itzuli, suntsituak ikusi arte.
  5. Biŕindu ditut: beŕiz ezin yaikiko dira;

nere oñazpian daudeke, egon.

  1. Gudurako indaŕez yantzi ninduzun;

eta, nere yazaŕleak azpiratzen zenizkidan.

  1. Nere etsayen lepondoa ematen zenidan; eta ala, nere goŕotatzaľeak abaŕikatu ditut.
  2. Gaŕaxika ayek; bañan, yaregiľerik ez;

Yaube’ri deika; eta, ez zien entzuten.

  1. Aize-oldaŕez autsa bezela, sakabanatu ditut; zeyetako lokatza bezela istikatu.
  2. Eŕiko zalapartetan ni yaregin ondoren, eŕien buru yaŕtzen nauzu.

Ez nezagun eŕia menderatu zait.

  1. Nere itza dantzuneko, esanera daukat; atzeŕiko semêk limuŕtzen naute; *
  2. atzeŕitaŕak margulduta daude, eta, izututa datoz beren gazteluetatik.
  3. Gora Yaube!! Nere Arkaitza, onetsi bedi!!!

Gora Yainkoa, nere yaregiľea;

  1. Yainkoa, nere apentzaľea;

eta, eŕiak menderatzen dizkidana,

  1. nere etsayengandik atera, berayen buru yaŕi, eta zakaŕengandik yaregin naun Yainkoal!
  2. Aitoŕtuko zaitut, beraz, atzeŕien auŕean, ene Yaube, eta zure izena eresiz goretsiko dut,
  3. zure eŕege ainbeste goratzen duzulako,

eta zure igortziari, Dabid’i, eta aren ondorengoei betiko azaltzen diezun eŕukiarengatik.

 

19

Ortzi-goyen izkuntza

  1. Ereslarien nagusiari. Dabid’en eresia.
  2. Ortzigoyek Yainkoaren goraldia darasate;
    eta, izarrtegiak, Aren esku-lana aldarrikatzen du.
  3. Egun bakoitzak biaramunari, au berau beŕesaten;

eta, gau bakoitzak uŕengoari mezu ori bera aldaŕikatzen.

  1. Ez da ayen mintzoa, ez dira ayen itzak, * otsa entzun ezin zayen arikoak.
  2. Ayen mintzoa luŕ guzian baŕeyatzen da; eta ayen aldaŕia luŕ-ertzetaraño.
  3. An yaŕia dago eguzkiare.n kapaŕa; eta artatik eguzkia, ezkonbeŕia oetik bezela, irtenda, ibiľaldirako bipilki yauzten da.
  4. Aren irtêra ortziburu batetik da;

eta, aren ibiľera ortzi-muga azkeneraño;

eta, aren berotik ostendu ditekenik ez da.

  1. Yaube’ren legea bikaina, gogo-zuzpeŕtzaľe: Yaube’ren aitoŕa ziña, apalen zûŕtzaľe.
  2. Yaube’ren aginduak zuzen, biotzaren poz: Yaube’ren erabakia aratz, begientzat argi.
  3. Yaube’ren belduŕa garbia, iraunkoŕ beti! * Yaube’ren epayak egi, berenez zuzen.
  4. Oyek, uŕe bikañena baño opagaŕiagoak dira; oŕazeari darion eztia baño gozoagoak.
  5. Zure moŕoyak ayetan argi bizi didoro; ayek betetzen sari aundia darki.
  6. Bañan, nork dazagutzi bere uts guziak? * Izkutu geldi zazkidanak, asketsi izkidazu!!
  7. Zure moŕoi au, aŕokeritik yagon nazazu:

ua ez bekit nagusitu;

ordun osoa naiteke, ogen-kutsurik gabe.

  1. Nere aoko otsak atsegin bekizkizu; eta, bai nere biotzeko gogoak ere. Yaube, nere aŕkaitz eta Yaregiľea Zu zera!!

 

20

  1. Ereslarien nagusiari. Dabid’en eresia.
  2. Axanpa-egunean Yaube’k entzun zaitzala! * Yakob’en Yainkoaren izena, bekizu babes!
  3. Yauretxetik lagun betoŕkizu, eta Sion’dik irozo zaitzala.
  4. Zure opari guzietzaz oroi bedi, eta zure eŕopa edeŕ bekio.(Tartea.)
  1. Zure biotzak opa duna bemaizu; eta zure asmoak oro bete bitza.
  2. Zure garaipena lekayoz ospatu, *

eta gure Yainkoaren izenagatik ikuŕiña yaso nai dugu. Bai! Zure eske guziak Yaube’k bete bitza.

  1. Orain ba-dazagut Yaube’k bere igortzia yarein dula; * bere eskui indaŕtsuz lagun etoŕirik, zerutik entzun dio-ta.
  2. Batzuk gurdietan; bestetzuk zaldietan; *

guk, beŕiz, gure Yainko Yaube’ren izenean dugu indaŕa.

  1. Ayek makuŕtu eta erori egin dira;

gu yaiki gera eta zutik gaude.

  1. Aŕen, Yaube! eŕege yaregizu!! eta dei dagizugunean entzun gaitzazu!

 

21

  1. Ereslarien nagusiari. Dabid’en eresia.
  2. Yaube!! Zure indaŕaz kuka dago eŕege, * eta zure laguntzaz, aren poza!!
  3. Aren biotzeko gardia bete duzu;

eta aoz zeskaizuna ez diozu ukatu.                 (Tartea.)

  1. Onespen guriz adei egin bait-diozu, * uŕe utsezko aľara aren buruan ezaŕirik.
  2. Bizitza eskatu dizu, eta luzea, noski, eman diozu, betiko.
  3. Aundia da aren aintza Zure laguntzatik;

dedu eta ospea eŕuz gañeratu diozu.

  1. Betiko oneskaŕi yaŕi duzu, eta zure auŕean pozez betetzen duzu.
  2. Eŕegek bere ustea Yaube’rengan bait-du, eta Goikoaren eŕukiz kordokatzeke dago.
  1. Zure eskuak, zure etsai guziak atzi bitza; * zure eskuyak, goŕoto zaituten guziak oratu bitza.
  2. Zure auŕpegia ageri orduko labe irazekian bezela yaŕiko dituzu, eta suak irentsiko ditu.
  3. Ayen ondorengoa luŕetik, eta ayen azia gizartetik erauziko duzu.
  4. Alpeŕik ari bait-dira, asmo txaŕak zure auŕka eta maltzuŕkeriak erabiltzen,
  5. Zure gezi-ustaya ayen auŕpegira zuzenduz, iges eragingo diezu-ta.
  6. Yaiki zaitez, Yaube, zure indaŕez!! zure al izatea eresi eta ospatu dezagun.

 

22

  1. Ereslarien nagusiari. «Egun uŕatzeko oreiña»ren eraz. Dabid’en eresia.
  2. Ene Yainkoa! Ene Yainkoa! Zergatik utzi nauzu? * Nere osasunetik eta aŕen-oyutik ain zaude uŕun!
  3. Ene Yainkoa! Ni zuri egunez deika; eta, Zuk entzun ez; gauez ere bai; eta, ez dut atsaldirik.
  4. Ala ere, Zu, toki deunean bizi zera, Ixrael’en entzinmen ori!
  5. Gure arbasoek ustea Zuregan; Zuregan zuten, eta yaregin zenitun.
  6. Zuri ots eginda, askatu ziran;

Zuregan uste izanda, ayek lotsakizunik ez.

  1. Ni, beŕiz, aŕ bat naiz, ez gizon, gizonei nausagaŕi eta lagunabaŕei nardagaŕi.
  2. Nakusten guziek, neri iŕi-paŕez, nausaz eta burbuñoka, esaka:
  3. «Yaube’rengana yotzen du; yaregin beza; * «Maite du-ta, atera beza».
  4. Izan ere, emasabeletik Zuk atera nauzu, * eta ama-bulaŕetik nere itxarobide zindudan.
  5. Umontzitik Zuri egotzia nago, amasabeletik Yainko zaitut Zu.
  6. Nigandik ez aldendu; axanpa uŕbil bait-dut; ingura zakizkit; laguntzaiľerik ez bait-dut.
  7. Ene biran zezen asko ditut:

Basan’go indaŕtsuek baesitu naute. *

  1. Aoa zabalik auŕka datozkit: leoi aŕaparia oŕoaka bezela.
  2. Ur ixuria bezela naiz eta ezuŕ guziak bakanduta dauzkat. Nere biotzak ezkoa dirudi; bulaŕ-erdian urtu zait.
  3. Eztaŕia, eltzekia bezin legoŕ dut: eta, mingaña aosapaiari itsatsia, erio-autsetara ekaŕi nauzu.
  4. Txakuŕez inguratua nago; maltzuŕ-saiľak baesitu nau, esku eta oñak zulatu dizkidate.
  5. Nere ezuŕ guziak zenbatu ditzaket.

Ayek, beŕiz, ikuska niri so pozik.

  1. Nere yazkiak berentzat banatzen dituzte, * eta nere soñekoz txotx egiten dute. *
  2. Bañan, Zu, Yaube!, ez zakizkit uŕundu:

indaŕa zaitudan Ori, nere laguntzara leya zaitez.

  1. Ezpatatik zaitu nazazu, eta txakuŕen atzapaŕetatik.
  2. Leoi-aotik yagon nazazu,

eta eŕukaŕi au basidien adaŕetatik.

  1. Nere senidei Zure Izena iragaŕiko diet, * batzaŕ-erdian goretsiko zaitut.
  2. «Yaube’ren belduŕ zeratenok, Ua goretsazute;

Yakob’en azikoak oro, Ua ospatu ezazute: Ixrael'en azikoak oro, ekaŕkiozute Ari begirune.

  1. Ez bait-du gaixoaren aŕena nardatu eta ezetsi;

ez eta arengandik auŕpegia ostendu ere eta, Ari ots egindakoan, ua entzun du».

  1. Eŕi osoaren auŕean Zu zaitut goresketa-lelo;

Zure belduŕ diranen begietan, opariak eskeiñiko dizkizut.

  1. Landeŕak asetzeraño dute yango, biľa dabiltzkionak Yaube goratuko dute: «Gora zuen biotzak beti!!»
  2. Ori autemanik, Yaube’rengana itzuliko dira luŕalde guziak oro,

eta Aren auŕean auzpeztuko, atzeŕikoen sendi oro.

  1. Eŕegetza Yaube’rena dalako, eta Ua eŕien Nagusi.
  2. Luŕpean lo daudenak oro, Ua yauretsiko dute; autsera yeisten diranek, guziek Aren auŕean makuŕtuko dira.

Eta ni Arentzat biziko naiz.

  1. Nere ondorengoek yauretsiko dute,

Yaube’ketz aldaŕi egingo diote datoŕken gizaldiari,

  1. eta yayoko dan eŕiari Aren zuzentza gaztigatuko: «Auxe da Yaube’k egiña».

 

23

  1. Dabid’en eresia.

Yaube’k laŕatzen nau; eta, ezer ez zait peit. *

  1. Laŕe biguin-beŕian atsedeten nauka; txolartez ur-egira narama.
  2. Gogoa pizkoŕtzen dit.

Bide zuzenetik nakaŕ, Bere Izenaren edeŕagatik.

  1. Ibaŕ iľunean ibilita ere, ez naiz gaitzen belduŕ, nerekin bait-zaitut. Zure zigoŕak eta zure makiľak: * Autxek pozten naute.
  2. Maya atontzen didazu;

artean nere etsayak so dauzkat; *

burua gantzuz igurzten didazu;

nere opoŕa txito ugaria da.

  1. Onbera eta eskeŕa yaŕaiko zazkit, nere bizitzako egun guzietan, eta Yaube’ren etxean biziko naiz. * Aldi txito luzêtan, arean.

 

24

  1. Dabid’en eresia. *

Luŕa eta aren betegaŕia Yaube’rena da, * luŕbira eta an bizi diranak oro.

  1. Itxasgañean Ark yaŕi bait-du ua, * eta ibayen gañean sendotu.
  2. Yaube’ren mendira nor igoko da? nor dagoke Aren toki gurenean?
  3. Eskuak ogengabe eta biotza garbi dituna, * gogoa uskerira makuŕtu ez, eta gezuŕ-ziñik egiten ez duna.
  4. Alakoak, Yaube’rengandik onespena duke; eta eŕukia bere Yainko Yareiľearengandik.
  5. Ala oi da Aren biľa dabiltzanen enda, Yakob’en Yainko oŕen

auŕpegia iŕikatzen dutenena.                           (Tartea.)

  1. Ateakl: yaso itzazute buruok; * betiko ate oriek, zabal zaiteztel, Eŕege ospetsua saŕ dedin.
  2. «Nor da Eŕege ospetsu ori?»

—«Yaube indaŕtsu eta altsua;

Yaube, gudan altsua».

  1. Ateak!: yaso itzazute zuen buruok!, Betiko ate oriek, zabal zaitezte!, Eŕege ospetsua saŕ dedintzat.
  2. «Nor da, eŕege ospetsu ori?»

«Yaube Sabaot!!; oŕa Eŕege ospetsua!!»

 

25

  1. Dabid’ena.

Biotza Zuregana yasotzen dut, Yaube eta ene Yainko!

  1. Ustea Zuregan dut: ez bezalt lotsakizun! Etsayak nere lepotik ez bitez poztu!
  2. Zuregan ustea izanik, iñor ez da âlketuko; itza ariñegi yaten dutenak bai, lotsatuko dira.
  3. Yaube, zure bidea erakuskidazu! eta zure zirkuak azaidu.
  4. Zure egibidean zuzendu eta argitu nazazu, nere Yainko Yaregiľea bait-zera, eta nere ustea egun oro Zuregan dago.
  5. Yaube, zure adeiberaz oroi zaite!, betiko aspalditik Zure dezun eŕukiaz.
  6. Ez oroi nere gaiztakeri eta ogenak. Zure eŕukiaren arauz, Yaube,

Zure onberatasunaren arauz, aŕen, neri egin zaidazu.

  1. Yaube, ona eta zuzena da: oŕetxegatik ere, ogendunei bidea darakuskie.
  2. Zintzoak zuzenbidean daramatzi; apalei bere zidoŕa irakasten die.
  3. Yaube’ren zirku guziak eŕuki eta egi dira, Aren itun eta aginduak betetzen ditutenentzat.
  4. Zure izenarengatik, Yaube!

asketsi nere ogenak, askotsu dira-ta.

  1. Bai al-dago Yaube’ren belduŕ danik?

Aŕtu beaŕ dun bidea Ark erakutsiko dio.

  1. Alakoa eztitan biziko da, eta aren ondorengoak luŕa bere dukete,
  2. belduŕ diotenentzat, Yaube adiskide ziña;

bere elkaŕtea ayei adirazten die.

  1. Nere begiak beti Yaube’rengana, nere oñak saretatik Ark aterako bait-ditu.
  2. Nireganuntz so! eta eŕuki zakizkit, zurtz eta gaxo nauzu-ta.
  3. Nere biotzeko axanpa arin zaidazu; nere laŕialdietatik atera nazazu.
  4. Nere atsekabe eta dordoa begira, eta asketsi etzazu nere ogenak oro.
  5. Ikus nere etsayak: ugari dira, gero! Ayen nerekiko goŕotoa bai ikaragaŕi!
  6. Zaitu eta yaregin nazazu, Zuregan uste izanez-gero, ez nadin âlketu.
  7. Zintzo eta zuzentasunak babes benazate, ustea Zuregan bait-dut, Yaube!
  8. Ene Yainkoa!, estualdi guzietatik Ixrael atera ezazu!!

 

26

  1. Dabid’ena.

Zuzena idazu, Yaube!, zintzo ibili bait-naiz, eta Zuregan entzinduta nik aldarorik ez.

  1. Yaube!, ikeŕ eta azta nazazu;

nere giltzuŕunak eta nere biotza aŕagotu.

  1. Zure eŕukia nere begien auŕean dut, eta Zure egiaren bidetik nabil.
  2. Gezuŕtiekin bat ez natoŕ, * eta azalutsekin ez naiz elkaŕtu.
  3. Gizatxaŕen bilguek iguin ditut eta gaiztoekin ez naiz esertzen.
  4. Nere eskuak ogengabe ikuzita * Yaube, zure opaŕia inguratzen dut.
  1. Zure goraldiak agirian abesteko eta zure aŕigaŕi guziak aldaŕikatzeko.
  2. Yaube, Zure egoitzako etxea nik maite dut, eta Zure aintza dizditsuaren etxola.
  3. Gizatxaŕekin ez nazazu ezpaldu, odolkoyenarekin nere bizia ez itaitu, 10. ayen eskuetan okeŕa dago, eta ayen eskumak emarlz beteak.
  1. Ni, beŕiz, ogen gabe nabiľa: yagon nazazu eta eŕuki zakida.
  2. Nere oña bide lautik dabil, Batzaldietan Yaube onetsiko dut. *

 

27

  1. Dabid’ena.

Yaube dut argi eta osasun: Noren belduŕ naiteke? * Nere biziaren babes Yaube dut: Zerk izutuko nau?

  1. Nere aragia iresteaŕen eldutako gaiztagiñak, * arerio-etsayak oro, labandu eta erori egiten dira.
  2. Gudari-osteak nere auŕean zutik, eta nik belduŕik ez; nere auŕka guda piztu, eta ni uste oneko.
  3. Bakaŕtxo bat Yaube’ri nik eskatzen, nik ua nai: * nere bizitzako egun guzietan Yaube’ren etxean bizi nadiľa, aren atsegiña nabaitzeko, eta Aren yauretxea ikusteko.
  4. Egun beltzean bere egoitzan zaitu, bere etxola-baŕnean ostendu, eta, gero, aŕkaitz-gañean yaŕiko nau-ta.
  5. Aŕezkero burua yasoko dut Inguruko nere etsayen gañetik, eta Aren etxean poz-opariak eskeiñiko dizkiot, eresika Yaube goratuz.
  6. Yaube!, nere dei-oyua adizu! eŕuki zakizkit, eta entzun nazazu.
  7. Nere biotza mintzo zaizu, auŕpegia Zure biľa dabilkit; Zure auŕpegi biľa nabilkizu, Yaube!
  8. Zure auŕpegia niri ez ostendu! aseŕean zure moŕoi au ez zapuztu! Nere abaroa Zu zera; ez nazazu iraitzi! Nere Yainko Yaregiľe ori, enazazu utzi!!!
  9. Aitak eta amak utziko ba’nindute ere, Yaube’k, ordea, atotsiko nau.
  10. Yaube!, zure bidea erakuskidazu, eta, nere etsaiei buruz, zidoŕ zuzenean eramanazu. *
  11. Ez nazazu, aŕen, etsayen aukeran utzi, zitalkeria dariela lekuko gezuŕtiak yazaŕi bait-zaizkit.
  12. Uste dut, oŕatiño, Yaube’ren ontasuna, bizidunen luŕ ontan ikusiko dudala. *
  13. Itxoin Yaube’ri, yatoŕki ari!, Biotza indaŕtu bekizu, eta egon Yaube’ren zai!

 

28

  1. Dabid’ena.

Yaube!, ots dagizut!;

ene aŕkaitza, ez zakizkit goŕ izan;

ez nadin Zu isil egotetik lezera amiltzen diranen antzo.

  1. Deika nagokizunean, nere oyu-otsa entzun, aŕeul, nere eskuak yauretxeruntz yasotzen ditudanean.
  2. Ez nazazu gaiztagiñekin eraman, biuŕiekin aritzeko erabakita daudenekin: urko lagunekin txeratsu mintzo ondoren, ayei iruzuŕ egiteko esparik ez dutenekin.
  3. Eman ayei beren egiñen neuŕiz, * beren gaiztakeri zitalaren arauz. Bestentzat dagitenez, alako ordaña emayezu; beren eskutatik irtena bil bezate!
  4. Yaube’k burutuak eta Aren esku-lanak, ayek ez ditute ezagun nai: beŕiz ez eraikitzeko Ark irauliko ditu.
  5. Yaube onetsi bedi!, nere aŕen-oyuak entzun ditu-ta, Yaube da nere indaŕ eta babesa.
  6. Nere ustea Arengan yaŕia izan dut; eta, urgazi nau; pozik dago, beraz, nere biotza, eta eresika goratuko dut.
  7. Yaube, bere eŕiaren indaŕ da, eta igurtzi ziotenaren iges-gorkua.
  8. Yagon zure eŕia, onetsi zure yarauntsia, laŕatu eta gora yaso itzazu betiko.

 

29

  1. Dabid’en eresia.

Eman Yaube’ri, Yainkoaren semeok, dedu eta aintza Yaube’ri eman.

  1. Eman Yaube’ri Aren Izenaren ospea;

Apaingaŕi deunez Yaube’ri guŕ egiozute.

  1. Oŕa Yaube’ren mintzoa ur-gañean!!

Yainko itzalgaŕiaren ostotsa durundaka; Yaube ur ugarien gañean.

  1. Yaube’renmintzoabai indaŕtsu!

Yaube’renmintzoabai garai-bikaña!!

  1. Yaube’renmintzoaeretzak biŕintzen, *

Yaube’k Liban’go eretzak zeatzen ditu,

  1. txekoŕa eta basidikumea bezela, Liban eta Siron yauzirazten ditularik. *
  2. Yaube’ren mintzoa su-gaŕez zartaka,
  1. Yaube’ren mintzoa, etzea zotukatzen duna, Kades’ko etzea Yaube’k zotukatzen bait-du. *
  2. Yaube’ren mintzoa arteak uŕatzen

eta oyanak oŕiultzen dituna:

aren yauretxean guziek GORA! diotsaten bitartean. *

  1. Yaube’k uyoldean du bakaulki, eta, Yaube betidanez eŕege eseriko da.
  2. Yaube’k bere eŕiari indaŕa damayoke, Yaube’k bere eŕia pakez onetsiko du.

 

30

  1. Yauretxe adeluan abesteko eresia. Dabid’ena.
  2. Yaube! goresten zaitut, yarein nauzulako, eta etsayak nere lepotik pozten utzi ez dituzulako.
  1. Ene Yainko Yaube!

Ots egin dizut eta sendatu nauzu.

  1. Yaube!, luŕpetik bizirik yaso nauzu; * lezera yeitxien artetik Zuk bizirako ni idoki.
  2. Eres egiozute Yaube’ri, Aren nabasiok; * Aren Izen Deunari eskeŕak emazkiozute.
  3. Aren aseŕea apuŕ batekoa bait-da; eŕukia, beŕiz, bizi osokoa, aŕatsean negaŕ, goizean poz.
  4. Guzia ondo gertatzen zitzaidanean, * «Ez naiz iñoiz kordokatuko», nion.
  5. Yaube, Zeroŕek nai-ta, dedu eta almena eman zenizkidan; Zure auŕpegia estali zenidanean, orduntxe ni laŕi!!
  6. Yaube!, Zuregana yo dut deika, eta Yainkoaren eŕuki eske nago.
  7. «Zer irabaziko nere odoletik, «iľobira eraisten ba’nauzu? «Autsak goretsiko ote-Zaitu. «Edo-ta Zure kirmentasuna aldaŕikatuko?»
  8. Entzun, Yaube, eta eŕuki zakida;

Yaube, lagun zatozkit, aŕen!

  1. Erostak yai biuŕtu dizkidazu;

 zurdatza erantzi eta pozez yantzi nauzu:

  1. nere biotzak, isiltzeke, eresi dagizuntzat. * Yaube, ene Yainko!, beti goretsiko zaitut!!

 

31

  1. Ereslarien nagusiari. Dabid’en eresia.

2. Yaube, zure abarora natoŕ: ez nadiľa bein ere âlketu; * zuzena bait-zera, yaregin nazazu.

  1. Belaŕiok niregana itzul! Yaregin nazazu laisteŕ. Arkaitz sendo izan zakizkit eta gorku-etxe, ni zaitzeko.

  1. Nere aitz eta gorkua Zu bait-zera, Zure Izenaren edeŕagatik bide-lagun eta erakusle zaituzket.
  2. Iruzuŕez estali didaten saretik aterako nauzu, nere yagolea bait-zaitut.
  3. Nere bizia zure eskuan yaŕtzen dut: * Yaube! Yainko kirmen Oŕek yaregingo nauzu.
  4. Irudi utsalen yauresleak goŕoto dituzu: nik, ordea, Yaube’rengan dut ustea.
  5. Zure eŕukiak poz eta alaitasunez beteko nau, nere ezerezkeria ikusi bait-duzu, eta axanpa-aldian sorotzi bait-nauzu.
  6. Etsayen eskuetara enazu erakaŕi, aitzitik nere oñak zabaldian ipiñi dituzu.
  7. Eŕuki nitzaz, Yaube!, laŕi nago-ta;

begi, gogo eta baŕnea miñaŕen andegatzen zazkit.

  1. Bizia naigabetan aitzen doakit, * eta, nere urteak adiaka.

Nekearen-nekez indaŕa auldu zait; eta, ezuŕak irotu zazkit.

  1. Etsai guzientzat nardagaŕi egiña naiz, auzokoentzat yolasgaŕi, eta adiskidentzat izugaŕi.

Landan ikusten ba’naute, ayek nigandik igeska.

  1. Ildako baten antzo, ântzi naute, ontzi apuŕtua dirudit.
  2. Askoren maxioak entzun bait-nitun: non-nai izua!! Elkaŕtzen diralarik, neri bizia kentzea asmatzen dute.
  3. Nik, ordea, ustea Zugan, dut Yaube;

«Nire Yainko zera» bait-diot.

  1. Nere txotxak Zure eskuan daude: etsai eta yazaŕleen eskutik atera nazazu!
  2. Zure moŕoi oni betargi azaldu zakizkio;

eŕukiz yaregin nazazu.

  1. Yaube, ots egin dizut, eta ez nadiľa âlketu; gaiztoak lotsa bitez; luŕpean isil bitez.
  2. Ezpain gezuŕtiak mintzul beude! Aŕokeriz eta nargaz zintzoaren auŕka darausaten lotsagabeak!!
  3. Yaube! Zure ontasuna bai aundi! *

Zure belduŕ diranei mardo egin diezuna, noski; Zuregana yo dutenei, giza-begietan damayezuna.

  1. Zure auŕpegiko abaroaz ayek yagoten dituzu gizagandiko yazaŕpenetik;

eta mardailkarien mingañetik aterpean maldatzen dituzu.


  1. Onetsi bedi Yaubet Ain adeitsuki iri azkarean bere eŕukia opa izan bait-dit.
  2. Laŕialdian nerekiko esan bait-nun:

«Aren auŕetik erauzia naiz»: bañan, ez!! Ots egin nizunean, nere aŕen-oyuak entzun zenitun.

  1. Aren deunok!, Yaube maite ezazute!!

Yaube’k kirmenak zaitzen ditu;

aŕoei, ordea, dagokien ordaña, mukuruz damaye.

  1. Pizkoŕtu zaitezte; eta, adoretu bedi zuen biotza, Yaube’rengan uste ona duzuten guziok.

 

32

  1. Dabid’ena Maskil

Zoriontsua, noski, gaiztakeria asketsi * eta ogena estali zayona.

  1. Zoriontsua, Yaube’k okeŕik yaukitzen ez diona, eta zimaŕkurik gabe dana.
  2. Isilik nengonean, ezuŕak egun oro * igaŕtzen zitzazkidan adiaren-adiaz.
  3. Gau eta egun zure eskua astun bait-zitzaidan;

eta nere gordintasuna uda beroz bezela igaŕtzen zan. (Tartea.)

  1. Nere ogena aitoŕtu nizun, eta nere gaiztakeria ez dut estali;

«Nere uts-egiñak Yaube’ri aitoŕtzen dizkiot»: niotsan, eta Zuk nere txaŕkerien ogena asketsi zenidan. (Tartea.)

  1. Oŕela edozein eŕukaŕik garai egokian otoi ba’dagizu, ugoldea etortzean, arengana ez da elduko.
  2. Gorku Zaitut; laŕialditik yagongo nauzu, yareikuntza-pozez inguratuko nauzu.              (Tartea.)
  3. «Irakatsi eta argituko zaitut aŕtu beaŕ duzun bideaz; »onulari natzaizuke, nere begiak zuri beti so ditudala».
  4. Ez zaitezte sengabeko, zaldi eta mandoa bezela, ayen oldaŕkeria burniz eta edez estutu oi da, besteia zuregana ez bait-dira urbiltzen.
  5. Gaiztoaren buruausteak ugariak;

Yaube’ri datxikiona, beŕiz, eŕukiak inguratzen du.

  1. Zintzoak!, Yaube’rengan poztu, eta ikotu zaitezte; Biotz zintzoko guziok yai egizute.

 

33

  1. Zintzo zeratenok, Yaube goretsi! * Ua gorestea zuzenei dagokie.
  2. Kitaraz Yaube goretsazute!

Amaŕ ariko nebelez eresiozute!

  1. Olerki beŕi bat egiozute, erestaľu eta aotsak ozengi elkaŕtuz.
  2. Yaube’ren itza zuzena bait-da, eta Aren egite guziak kirmenak.
  3. Zuzena eta bidezkoa Ark maite ditu: eta luŕa Aren eŕukiz beterik dago.
  4. Ortzia Yaube’ren itzaz irazana da, eta ango izaŕ-ostea Aren aoko arnasaz.
  5. Itxasoko urak, ontzian bezela, Ark biltzen: uiñak askan saŕtzen.
  6. Luŕ osoa Yaube’ri belduŕ bekio! luŕeko guziak Aren auŕean ikara bitez!
  7. Oro Ark esanda egiña bait-da; Ark agindu eta izanak dira.
  8. Aŕotzeŕikoen asmoak Yaube’k iraultzen; eta endaen burubideak suntsi egiten ditu.
  9. Yaube’ren burubidea beti zutik dagoke: Aren biotzeko asmoak menderen-mendêtan.
  10. Zori-ontsua Yaube Yainkotzat dun eŕia: Yaube’k berebizikotzat autu dun eŕia.
  11. Yaube ortzitik so dago: gizakume guziak ikusten.
  12. Luŕeko egoiliaŕ guziei, bere egoitzako tokitik so dagie:
  13. Ayen biotza Ark egin du, eta ayen egite guziengana adi dago.
  14. Eŕegek ez du oste aundiz garaitzen: buŕukalaria ez da indaŕ askoz yarei irteten.
  15. Zaldia ez da iñor gaizkatzeko aski, aren indaŕ gaitzak ez du yareiten.
  16. Artean, Yaube’ren begiek belduŕ zazkiotenengan: eta Aren eŕuki-zai daudenengan.
  17. Ayek bizirik ateratzeko, eta gosean iñutzeko.
  18. Gure biotza Yaube’ren zai dago; iaguntza eta babesa Ua dugu.
  19. Gure biotza Artzaz poztuko da;

Aren Izen deunarengan itxaron dugu.

  1. Yaube! Zure eŕukia gugan ista bedi, Zuregan uste izan dugunez.

 

34

  1. Dabid’ena. Abimelek’en auŕean bere burua ero egin zularik, arek iraitzita yoan zanean.
  2. Yaube goretsiko dut, aldi oro; Aren goraldia beti aoan izango dut.
  3. Nere gogoa Yaube’tzaz iľaŕain bedi!: gaixoak bentzute eta poztu bitez.
  4. Yaube goretsazute nerekin;

orok batera Aren Izena ospatu dezagun.

  1. Yaube’rengana yo dut, eta Ark niri entzun; eta laŕi guzietatik atera nau.
  2. Begiak Arengana itzuli argi zaitezten, eta zuen auŕpegiak lotsa-goŕi ez ditezen.
  3. Gaixoak ots egin zun eta Yaube’k ari entzun, eta axanpa guzitatik atera zun.
  4. Yaube’ren aingeruak, Aren belduŕ diranen ondoan gorkuak ipintzen, eta ayek maldatzen.
  5. Txasta eta ikus ezazute Yaube’ren adeiberatsasuna; zoriontsua bere ustea Arengan duna.
  6. Yaube’ren belduŕ zaitezte Ari eskeñiok, Aren belduŕ diranek ez bait-dira uŕi ibiliko.
  7. Aberatsak landeŕ eta gose egiñak dira;

Yaube’ri datxizkionei, ostera, uŕikeririk ez datoŕkie.

  1. Ots, semeok, niri entzun!

Yaube’ren belduŕa irakatsiko dizuet.

  1. Nor da bizia maite duna, *

onibaŕetan pozteko egunak opa dituna?

  1. Euki mingaña gaitzetik uŕun, eta ezpañak gezuŕetik asago.
  2. Gaitzetik itzuri eta on egizu; pakea biľa, eta yaŕai ari.
  3. Yaube’ren begiak zintzoengan dira, eta Aren belaŕiak ayen oyuetan.
  4. Yaube’ren auŕpegia gaiztagiñen auŕka, ayen oroitza luŕetik erauzteko.
  5. Zintzoek ots egin, eta Yaube’k ayei entzun;

eta laŕi guzietatik ayek ateratzen ditu.

  1. Yaube biotz atsekabetuen aldean dago, eta gogo autsiak gaizkatzen ditu.
  2. Zintzoaren gaitzak askotsu dira, Yaube’k baña guzietatik ateretzen du.
  3. Eta aren ezuŕ guziak zaitzen ditu;

bakaŕtxo bat ez zayo autsiko.

  1. Gaiztoa gaiztakeriak iltzen du, eta zintzoaren goŕotatzaľeak poŕokatuak izango dira.
  2. Yaube'k moŕoi zazkionen bizitza gaizkatzen du, eta Arengana doana zigoŕik gabe daiteke.

 

35

1. Dabid’ena.

Yaube!! Yarkitzen zazkidanei yarki;

buŕuka dagitenei eraso iezu!

  1. Babeskia eta iskiľuak aŕtu; * eta nere laguntzara yaiki.
  2. Aiztagari eraso eta nere yazaŕlei eutsi; * esaidazu: «Ni naiz zure yareiľea».
  3. Etsaiki dabilzkidanak, âlke eta lotsa bitez, * kalte egin nai didatenak gerenez atzera biyoaz!
  4. iľauna aizetan bezelako egin bitez, Yaube’ren aingeruak ertsa ditzanean.
  5. Bidea laban eta iľun bekie, Yaube’ren aingeruak esesten ditularik.
  6. Bidegabez xedeba yaŕi bait-zidaten ostuka; bizia niri kentzeaŕen, bidegabez luŕa zulatu dute.
  7. Elkaitza itsumustuan betoŕkie, eta berek ostendutako xedebak atzi bitza, eta zulo artan erori bitez. *
  8. Nere biotza, beŕiz, Yaube’rekin poztuko da, Arengandiko yareikuntzaz alaituko!!
  9. Nere almenak oro dasakete: «Zu bezelakorik nor?

»Gaxoa altsutzaŕaren eskutik,

»eta landeŕa laŕutzen dunarengandik ateratzen duzu!!»

  1. Salatari doľoŕak yaiki dira, ez dakidanaz niri galdeka.
  2. On-ordain, gaitz dagidate: nere buruarentzat atsekabeak.
  3. Ala ere, gaxorik zeudenean, zurdatzez yantzita, soña laztuta nekaŕen; * eta burua makuŕtuz otoiketan ari nintzan.
  4. Adiskide antzo, nere anayarengatik, negaŕez nenbiľan, amaren iľetan bezain iľun eta makuŕik.
  5. Ayek, beŕiz, nere elkaitzean poztuta elkaŕtzen dira; nere auŕka bilduta itsumustuan yoka datozkit.
  6. Uŕatzen ninduten eta atertzeke ayek, zirika, niri paŕa: * niri begira ortz-kaŕaska zeuden.
  7. Yaube, noiz arte zaudeke ori ikusten? *

Ayen zakaŕkeritik yagon nazazu! Leoi-erpetik gizagaxo au atera!

  1. Batzaŕe ospatsuan goratu,

eta, eŕi-baltzu aundian aitoŕtuko zaitut.

  1. Nere etsai gaiztoak nere lepotik ez beitez poztu; zio-gabe goŕoto nautenek ez bekizkit begi-kiñuka ari.
  2. Adiskiderena ez bait-da ayen erausia;

eta ayen asmakeriak, eŕitaŕ gentzakoyen auŕka dira. *

  1. Eta belaŕi batetik bestera aoa zabalik diote:

«Eup! Eup!! Geron begiz ikusi dugu».

  1. Yaube, ba-dakusazu! Ez egon isilik!

Yaube, niregandik ez zaite uŕundu!

  1. Esna!, eta nere auzitarako yaiki zaite!

Ene Yainko eta Yaube, nere alde yaŕtzeko!

  1. Zure epai zuzena idazu, ene Yainko Yaube!

Nere lepotik poztu ez daitezan.

  1. Ez bezate esan beren kolkorako: «Eup!, ene biotza!»,

Ez biote: «Irentsi dugu!!»

  1. Aalke eta gerena, nere gaitzaz pozten diranentzat!

Lotsa eta apalik geldi bitez, nere lepotik aŕo dabiltzanak!

  1. Nere zuribidea opa dutenek lekayoz poztu bitez!

Eta berasate beti: «Gora Yaube!!»

«Bere moŕoyaren pakea nai dunez-gero!!»

  1. Eta nere mingañak, zure zuzentasuna zabalduko, eta zure goralpenetan beti diarduke.

 

36

  1. Ereslarien nagusiari. Yaube’ren moŕoi Dabid’ena.
  2. Gaiztakeria, biuŕiari biotzera mintzo zayo; *

Yainkoa ez da aren begientzat beldurgaŕi.

  1. Bere gaiztakeria ezagun eta iguin ez dezan, bere begiei iruzuŕ bait-dagie. *
  2. Aren aotikako itzak zital eta iruzuŕtsu, on egiteko ezaguera galdu bide-zaio.
  3. Oean, gaiztakeriak asmatzen ari da;

bide okeŕean dabil, gaiztakeria ez du goŕoto.

  1. Yaube, zure eŕukia ortzirañokoa da; zure kirmentasuna odeyetarañokoa.
  2. Zure zuzentasuna, Yainkoaren mendiak bezelakoa, * eta zure burubideak leze sakonena bezela: gizaki eta abereak ardurapean dituzu, Yaube!
  3. Ene Yainkoa! Zure eŕukia bai gurena!! Gizakumeak zure egapean maldatzen dira;
  4. zure etxeko yoritasunez asetzen dira, eta zure atsegin-ibayean edanarazten dituzu.
  5. Bizi-ituŕia Zuregan bait-dago,

eta argia, Zure argitan ikusiko dugu.

  1. Zure adeya, ezagun zaitutenentzat iduki ezazu, eta zure zuzentasuna biotz-zintzokoentzat
  2. Aŕoen oñak istika ez nazan, ez eta gaiztoen eskuak leŕa ere. *
  3. Oŕa oŕ, gaiztagiñak luŕ yoak!

Irauli ziran, eta ezin zutitu ditezke.

 

37

  1. Dabid’ena.

Gaiztoak gora-bera ez sumindu, eta gaiztagiñaz iñartxi-mindurik ez ibili!!

  1. Askia bezain laisteŕ igaŕtu, eta belaŕ beŕia bezela zimelduko bait-dira.
  2. Ustea Yaube'rengan ipiñita, ona egizu, luŕaldean bizi eta lasa iraun al dezazun. *
  3. Zure gozagaŕi Yaube bedi.

Eta zure biotzak gura duna damaizuke.

  1. Zure bidea Yaube’ri utziozu;

Arengan ustea izan, eta Ark dagike.

  1. Zure zuzentasuna argia bezela ageŕaziko du, eta zure eskubidea eguerdia bezela.
  2. Arengan entzinda Yaube’rekin egon isilik. Guzia aukeran datoŕkionaz ez artegatu, maŕoz gaiztakeria asmatzen dunaz.
  3. Aseŕea ito, suminkeriak utzi; ez berotu, gaitzera ez etoŕtzeko.
  4. Gaiztagiñak poŕokatuak izango bait-dira, . Yaube’rengan ustea dutenak, beŕiz, luŕaren yabe egingo dira.
  5. Apuŕ bat... eta, dongea galdu da;

aren tokira begira orduko, ua an ez.

  1. Otzanak, ostera, luŕaren yabe izango dira; gentza betean alai izango.
  2. Gaiztoa zintzoari maŕoz dabilkio, ortz-kaŕaska aren auŕka.
  3. Yaube’k ari paŕ egiten, arentzat datoŕen eguna bai bait-dakus.
  4. Gaiztoek ezpata atera eta gezi-ustaya tenk dute, gizaxo eta landeŕa yo, bide zuzenetik dabiltzanak lepo
  5. Ezpata berayen biotzean saŕtuko da, [egin ditzaten. eta ustaya puskatuko zaye.
  6. Zintzoak dun apuŕa obe da, galztoen yoritasun aundia baño.
  7. Gaiztoen besoak akituko bait-dira, zintzoen zurkaitza, beŕiz, Yaube da.
  8. Zintzoen biziaz Yaube’k ardura ba-du, * eta ayen yarauntsia betikoa izango da.
  9. Latzaldian ez dira âlketuak izango, eta gosetean aseak daitezke.
  10. Gaiztoenak, beŕiz, egingo du, zelayetako edeŕtasuna bezela zimelduko dira, kea bezela ezabatuko.
  11. Gaiztoak maľeguz aŕtu bai, biuŕtu ez; zintzoak, beŕiz, eŕukituta ematen du.
  12. Onesten ditunak luŕa yarauntsiko bait-dute; eta gaiztesten ditunak erauziak izango dira.
  13. Gizonaren uŕatsak Yaube’k sendotzen ditu, * eta aren bidea onesten du.

  1. Erortzen ba’da, etzanik ez dagoke, eskutik elduta Yaube’k bait-dauka.
  2. Gazte izana naiz, eta ona orain ni zâŕ, eta zintzoa ez dut bazteŕturik ikusi, ez eta aren umeak otzuŕean ibiltzen.
  3. Egunoro eŕukitzen da eta maľeguak ematen ditu; eta aren ondorengoa onetsia da.
  4. Gaitzetik aldendu eta on egizu, betidañokoan bizi zaitezen. *
  5. Yaube’k zintzotasuna maite bait-du, eta aukeratu ditunak bein ere ez ditu uzten. Gaiztoak ezabatuak, eta ayen ondorena biŕindua izango da.
  6. Zintzoek, beŕiz, luŕa yarauntsiko dute, eta artan biziko dira beti.
  7. Zintzoen aoak yakintza azaltzen du,

eta aren mingañak zuzena daitoŕ. (Itz. 31, 26.)

  1. Yainkoaren aginduak aren biotzean dira, eta aren uŕatsak alda-maldaka ez doaz.
  2. Gaiztoa zuzenaren ataizean dago, egon, ua nola ilko dun, beti.
  3. Yaube’k ez du, ordea, ua aren eskuan utziko, eta ebaztegunean ua ez du gaiztetsiko.
  4. Ibiii zaite Yaube’ren bidean eta zaude Aren zai! Eta eraikiko zaitu, luŕa yarauntsi dezazun;

eta gaiztoen poŕokaldia alaitsu ikusiko duzu.

  1. Gaiztoa ikusi dut azkaŕ, eta zugatz mardula bezain gordin.
  2. Igaro nintzan, eta ua an ez;

aren biľa ibili eta ezin auŕkitu.

  1. Oaŕ zakio zintzoari, autemazu yatoŕa: alakoek ondorea bait-dukete.
  2. Ogenlariek, beŕiz, erabat galduko dira, ayen ondorena ebakia daiteke.
  3. Osasuna zintzoei Yaube’rengandik datoŕkie;

Ua zaye arbiñaldian babesa.

  1. Yaube’k lagundu eta yareiten du; gaiztoengandik yarein eta yagon, Arengana yo oi bait-dute.

 

38

  1. Dabid’en eresia. Oroitzeko. *
  2. Yaube! Ez niri sumiñez akaŕ egin.
    Ez ni aseŕez ataŕatu.
  3. Zure geziz yosita bait-nago, eta zure eskua niregana yeitxi da.
  4. Zure aseŕearengandik, nire aragian une osorik ez dut, ez eta nire ogenengatik ezuŕetan zati onik ere.
  5. Nire ogenak burugañeraño moltzotu bait-zazkit, eta zama astunak bezela sakatzen naute.
  6. Zornez eta apirikaz ditut zauriak, nire erokeriarengatik, gero.
  7. Kuzkuŕ eta ebainduta nago osorik, egun guzian itunik ibiliz.
  8. Sarkutzak eŕemiñez bait-ditut, * eta aragian une osorik ez dut.
  9. Aulduta nago eta erabat akitua, nere biotzeko ikaraŕen oŕoaka.
  10. Yaube, nere gura guziak nabari zazkizu, eta nere intziria ez zaizu ostena.
  11. Biotza tapaka dut, albia galdu zait, eta begietako argia bera aťu.
  12. Nire adiskide eta lagunak, (Yob. 19, 14) nere zauria ikusita, igesi;

eta nere aideak niregandik uŕundu dira.

  1. Il nai nautenek xedebak yaŕtzen dizkidate, eta bekaitzez nakustenak ondamendi-zema eta uneoro iruzuŕak asmatzen ari dira.
  2. Nik, goŕa antzo, entzun ez;

eta mintzula ba’nintz bezela aoa iriki ez,

  1. aditzeke dagona

eta yardetsienik aoan ez duna bezela.

  1. Yaube, ustea Zuregan bait-dut:

Zuk, ene Yainko Yaun Oŕek, entzungo nauzu.

  1. «Nitzaz ez bezate paŕ egin», bait-diot;

«oña iŕistatzen ba’zait, ez bitez nire auŕka oldaŕtu».

  1. Labankoŕa bait-naiz, eta nire miña beti auŕean dut.
  2. Nire okeŕa aitoŕtzen dut, eta nere ogenaz kezkatsu nabil. *
  3. Zio gabe etsai zazkidanak, altsu dira;

eta bidegabez goŕoto nautenak, ugari.

  1. Eta on-ordain gaitz biuŕtzen dutenak, auŕka ditut, onbidean nabiľelako.
  2. Yaube!, ez nazazu utzi;

ene Yainko! ez zakizkit uŕundu.

  1. Lagun zatozkit laisteŕ, Yainko!, nere osasun ori!!

 

39

  1. Ereslarien nagusi Iditun’i. Dabid’en eresia.

2. Erabaki ziña: Nere yardueran zurt ibiliko naiz, *

mingañez ogenik ez egiteko. Zildai bat aoan dakaŕket, aldamenean gaiztoa dukedaño.

  1. Ongirik nik izan ez, eta isili nintzan; bañan nere miña areagotu zan.
  2. Eta gogarketan sumiña pizten zitzaidalarik, * Nere mingañak itzok soŕtu ditu:

* * *

  1. Nere amaya adirazi idazu, eta nere egunak zenbait diran, * txito galkoŕa naizela dazagudantzat.
  2. Nere egunak, zê bat luze egin dituzu, eta nere bizitza, Zure auŕean utsa da: gizakia uskeri utsa da. *              (Tartea.)
  3. Itzala bezela diyoa yoan, zarataz alpeŕik dabil: norentzat yakin gabe piľaka biltzen.

* * *

  1. Onezkero, Yaube, zer itxaroko dut? Nere itxaropenak Zuregan datza.
  2. Nere txaŕkeri guzietatik atera nazazu, ergelen irainpean ez utzi ni!

* * *

  1. Aoa irikitzeke isilik nago, guzi ontan zure eskua bait-dabil.
  2. Zure ukaldiak niregandik asagotu: zure esku gogoŕak ebainduta nago.
  3. Gizakia ogengandiko ataŕaz yotzen duzu; ark maiten duna, sitsak oi dunez andegatzen: gizona, egitan, uskeri utsa da       (Tartea.)
  4. Yaube!, nere otoya entzun!!

nere oyua belaŕian aŕtu;

nere malkoekiko sorayo ez gelditu!

Aŕotz bait-nauzu eta nere arbasoak bezela bidezti.

  1. Zure begiak niregandik ken, atseden nadin, ezer ez izatera ni yoan baño len.

 

40

  1. Ereslarien nagusiari. Dabid'en eresia.
  2. Yaube’ri egonaŕiz itxoin diot, eta Ua niregana makuŕtu da; Ark nere oyua entzun du.
  3. Eta osin ikaragaŕitik eta lokatzatik atera naularik, nere oiñak aŕkaitz-gañean sendotu, eta nere uŕatsak zuzendu ditu.

  1. Aoan eresi beŕi bat ipiñi dit, gure Yainkoaren goraltza.

Ori ikusita, askok Yaube yauresten eta uste ona Arengan yaŕtzen dute.

  1. Zoriontsua, sasi-yainkoak guŕtu ez, gezuŕera yo ez, eta bere ustea Yaube’rengan yaŕi duna.
  2. Ene Yainko Yaube! Zure aŕigaŕiak bai ugariak! Eta zure asmo onak, eŕuz ugaldu dira gure alde! Ayek aldaŕikatu eta esan nai ba’nituzke;

zenbatu al nitzaken baño areago dira.

  1. Opari eta minhak ez dituzu nai;

bañan, belaŕiak zabaldu dizkidazu. *

  1. Artan nik esan: «Ba-natoŕkizu!!

Gutunean nitzaz idatzita dagonez: *

  1. Zure gogoa betetzea niretzat pozgaŕi, eta zure aginduak biotzeko alozetan ditut.
  2. Batzaŕ aundian zuzentasuna aldaŕikatu dut; Ezpañak ez ditut itxi, Yaube!; ongi dakizu!!
  3. Zure zuzentasuna ez dut nere biotzean ostendurik iduki;

  kirmen eta yareiletzat aldaŕikatu dut.

Zure eskeŕa eta kirmentasuna batzaŕe aundikoei ez diet estali.

  1. Zuk, orain, Yaube! zure eŕukia niri ez ukatu!; zure adei ta kirmentasunak yagon benazate beti.
  2. Yasankizun zenbakaitzez inguratua bait-nago; nere txaŕkeriak atzi naute, eta ezin ikusi dut; * nere buruko iľeak baño geyago dira, eta adoreak uzten nau.
  3. Aŕen, Yaube!, atera nazazu;

Yaube, nere laguntzara leya zaitez!

  1. Aalke eta lotsa-goŕi bitez, bizia kendu nairik dabiltzanak; atzera gerenez biyoaz gaitza opa didatenak.
  2. Beren lotsaz txundituta beude

«Eit! Eit!!» desaidatenak.

  1. Poztu eta ikotu bitez, ostera, Zurekin, zure biľa ibiltzen diranak;

eta Zuregandik osasuna opa dutenak

«Gora Yaube!!» esan bezate beti.

  1. Ni, ordea, txiro eta landeŕ naiz;

bañan Yaube begira dagokit.

  1. Yagole eta yareile Zaitut! Yaube!, ez belutu!!

 

41

  1. Ereslarien nagusiari. Dabid’en eresia.

2. Landeŕak eta aulak gogoan dituna, zoriontsu!

Yaube’k ua egun beltzean gaizkatuko du.

  1. Yaube’k zaitu eta pizkoŕtuko du, eta luŕean zorioneko egingo du ua, eta aren bizia etsayen eskuetan ez du utziko.
  2. Yaube’k min-pean sorotziko du: *

eta makalaldian ari auleriak oro kenduko dizkio.

  1. «Yaube»diotsat nik«nitzaz eŕuki izan!» «Senda nazazu, uts egin bait-dizut!!» *
  2. Nire etsayek, nitzaz, biraoka darasate:

«Noiz ilko da eta noiz oŕen izena itzaliko?»

  1. Eta iñor ni ikustera ba’datoŕkit, gezuŕez itz egiten du; bañan, biotzean mardailkeriak biltzen eta irtenda berealaxe ortik baŕeyatzen ditu.
  2. Goŕoto nauten guziak ao batez maxiolari ditut;

nitzaz gaizki oldozten dutela:

  1. «Gaitz izugaŕi batek aŕtu du», eta, «oetik beŕiz ez da yaikiko».
  2. Entzinda nengokion eta ogia nerekin yaten zun

nere nabasienak ere,

bere orpoa nere auŕka yasotzen du. *

  1. Ots, bada, Yaube!; eŕuki zakizkit eta eraiki nazazu, ordaña damayedantzat.
  2. Ontan dazaguket maite nauzula: nere etsaya nitzaz ez poztutzez.
  3. Akatsik gabe irozoko nauzu, eta beti-beti zure auŕean eukiko.
  4. Onetsia bedi Ixrael’en Yainko Yaube, Menderen-mendêtan. Ala biz! Ala biz!!

(Lenengo Atalaren amaya)

42

BIGAŔEN ATALA


  1. Ereslarien nagusiari. Maskil. Kore’taŕena.
  2. Oreña ur-biziaren iŕika danez, nere gogoa Zure iŕikaz dabil, ene Yainkoa.
  3. Yainkoa, nere gogoak, Yainko bizia du egaŕi: * Noiz yoango eta Yainkoaren auŕpegia ikusiko?
  4. Gau ta egun nire ogia neronen malkoak dira, esaten bait-didate egunoro: «Non dek ire Yainkoa?»
  5. Oroitzen naiz eta oroitzean gogoa urtzen zaitarako yai pozgaŕi ayetaz, eŕiarekin lekayoz eta eresiz nenbiľenean Yainkoaren etxeraño nindoala.
  6. Nere gogo ori, zergatik naikaŕ eta artega zaitut? Yainkoagan itxaro, oraindik yareiľe eta Yainkotzat goretsiko bait-dut.
  7. Nere baŕnean gogoa artegatzen zait, Yordan-aldetik zutzaz oroitzean, Ermon’dik eta Mizear-menditik.
  8. Uiñak zabaltzen uiñaren otsa: *

Zure ur-yauzietako durundaz, Zure erauntsi ta arangel guziak gañera datozkit.

  1. Yaube’k egunez eŕukia azaldu beza, eta gauez Ari abestuko diot;

nere biziaren Yainkoa goretsiko dut.

  1. Yainkoari diotsat: «Nere aŕkaitz ori!

«Zergatik ântzi zera nitzaz?

»Zergatik etsayek ertsita iľunik ibili beaŕ dut?»

  1. Ezuŕak urtzen zazkit, nere etsayak isekaz

«Non duk ire Yainkoa?» egunoro darasaidatenean.

  1. Nere gogo ori, zergatik zaitut naikaŕ eta artega? Yainkoarengan itxaro!! Oraindik goretsiko dut Ua, nere Yareile eta Yainkoa bait-da.

 

43

  1. Ene Yainkoa!, zuzentza idazu!

Gizatxaŕei buruz nere auzia yagon;

maltzuŕ eta gaiztoarengandik yarein nazazu.

  1. Zu, Yainko ori, nere indaŕa bait-zera: Zergatik zapuztu nauzu?

Zergatik ibili beaŕ dut etsayek ertsita betiľun?

  1. Zure argi eta kirmentasuna bidali izkidazu: oriek eraman eta saŕtu benazate Zure mendi deunera eta zure Yauretxera.
  2. Yainkoaren opaŕira elduko naiz,

nere poza eta atsegiña dan Yainkoarengana, Eta Zu, ene Yainko Yauna, kitaraz goretsiko zaitut.

  1. Nere gogo ori, zergatik zaitut naikaŕ eta artega Yainkoagan itxaro: oraindik gorasaŕe bait-dagioket, Nere Yareile eta nere Yainkoa da-ta.

 

44

  1. Ereslarien nagusiari. Kore’taŕena. Maskil.
  2. Arbasoek azaldu diguteiarik, gure belaŕiz entzun izan dugu, beñola ayen egunetan egin zenuna.
  3. Eŕiak oilduz, zure eskuz Zuk ayek an yaŕi, aŕotzak biŕindurik ayek ugaritu zenitun.
  4. Luŕa ez bait-zien beren ezpatak eskuratu, ez eta garaipena beren besoak eman ere, zure eskubiak eta zure besoak, eta zure betargiak baizik; maite bait-zenitun.
  5. Zu zera nere artezlari eta Yainkoa, Yakob’en garaipenak erabakitzen dituna.
  1. Etsayak Zuketz uxatu genitun, eta gure auŕka yaikiak zure izenean istikatu.
  2. Ustea ez bait-dut nere gezi-ustayan yaŕia; eta ez da nere ezpata onez atera niñuna.
  3. Zu zera etsayei buruz maldatzen gaituzuna; eta goŕoto gaitutenak lotsarazi izan dituzu.
  4. Egunoro, Yainkoa gendun iľaŕainbide, eta beti Zure Izenaren goresketan geniardun.
  5. Orain, beŕiz, lotsarazi eta zapuztu gaituzu, eta gure gudarostekin ez zera irteten.
  6. Gure etsayetatik eurt eragiten gaituzu;

eta goŕoto gaitutenek laŕutzen gaituzte.

  1. Arategirako ardiak bezela egiñak, eta atzeŕian baŕeyatuak gauzkatzu.
  2. Zure eŕia duan saldu duzu;

eta ayek saltzez ez duzu ezer askorik irabazi.

  1. Gure auzokoen iraingaŕi egiñak gauzkatzu, baranokoen narda eta iŕigaŕi.
  2. Atzeŕiko erasien bazi, eta eŕi orotako burbuñoen apara egiñak gauzkatzu.
  3. Nere gerena beti begietan dut, eta auŕpegia lotsak estaltzen dit,
  4. ainbeste irain eta mardail entzutez, ainbeste etsai eta arerio ikustez.
  1. Guzi au gañera etoŕi zaigu, eta Zutzaz ez gera ântzi, ez eta zure Itunarekiko ustel azaldu ere.
  2. Gure biotzak ez du atzera egin, eta gure oña zure bidetik ez da sayestu.
  3. Atsekabetegian biŕindu ginduzularik, eta erio-itzalez estali ginduzunean.
  4. Gure Yainkoaren izenaz antzi izan ba’giña, eskuok yainko aŕotzengana luzatu ba’genitu: *
  5. biotzeko baŕne sakonena dakusan Yainkoak ez ote-zukean ezagutuko?
  6. Orain, beŕiz, arategiko ardi bezela, Zuregatik egunoro il-agian gaude.
  7. Yaiki-iratzaŕi-zaitez!! Zergatik zaude lo, Yauna? esna zaitez; eta ez aldendu betiko.
  8. Zure auŕpegia zergatik ostentzen duzu? gure exanpa eta laŕiaz azten zera?
  9. Autseraño luŕ-yoak bait-gaude, sabela luŕari itsatsita.
  10. Gure laguntzara yaiki zaite!

Eta zure eŕukiarengatik yarein gaitzazu!!

 

45

  1. Ereslarien nagusiari. «Liliak» bezela. Kore’taŕentzat. Maskil. Maitasun-eresia. *
  2. Itz edeŕez boŕ-boŕ dut biotza, Eŕegeri nere olerkia atera beaŕez; nere mingaña idazle azkaŕaren eztena bezela da. *
  3. Gizakumerik edeŕena zera;

ezpañetan atsegiña ixuria duzu;

Yainkoak betiko onetsi zaitu-ta.

  1. Lotu ezpata zure geŕuntzetik, zure deduz eta aintzaz azkaŕ!
  2. Kirmentza eta zuzentza-aldez yaiki, mugonez! zure eskuyak aŕigaŕiak birakaskizu.
  3. Zure geziak bai zoŕotz!, eŕiak eskura datozkizu; * Eŕegeren etsayak biotz-aul dabiltz.
  4. Yainko!, zure yauralkia betiraño; * Zure eŕege-zigoŕa, makil zuzena da.
  5. Zuzenbidea maite eta txarkeria goŕoto duzu: Yainkoak, argatik, zure Yainkoak igurtzi zaitu, gantzu pozkaŕiz; lagun artetik zu yasorik. *
  6. Miŕa, aloe eta kasi-usaiz zure yazkiak; ebur-yauregietako txistu-otsak pozten zaitu.
  7. Aundizki-alabak bidera datozkizu, Opir-uŕez yantzirik eŕegiña zure eskuyan zutik.
  8. Adi eta ikusazu, alaba; itzul belaŕia;

zure eŕia eta zure aitaren atxea ântzi itzazu.

  1. Eta eŕege zure edeŕtasunaz zaletuko da: zure nagusi duzu ua; makuŕ zakizkio.
  2. Tir-eŕia emariak dakaŕzkiľa datoŕ;

Lagunabaŕ-eskudunek zure adeya nai dute.

  1. Eŕegeren alaba txito apain datoŕ;

aren soñekoak uŕez eyoak.

  1. Yantzirik edeŕenez eŕegeri auŕkezten diote; * aren neska nabasiak ere, bere ondoren zuregana dakaŕtzi.
  2. Poza eta yaya dakazte;

Eŕegeren yauregian saŕtu dira.

  1. Zure semeak, zure arbasoen ordez ditukezu; * luŕ osoan nagusi yaŕi ditzazun.
  2. Mendez-mende zure izenaz oroituko naiz;

Eta gizaldiz-gizaldi eŕiek goretsiko zaitute.

 

46

  1. Ereslarien nagusiari. Kore’taŕena. «Neskatxak» bezela.

Eresia.

  1. Yainkoa babesa eta indaŕa zaigu; Gaitzagian laguntzeko txito atzaŕi.
  2. Argatik, luŕa iraultzean ez gera ikaratuko, *

mendiak itxaso-erdira yausten diranean.

Aren urak naspiľa bitez, birakite; Aren oldaŕez mendiak elkaŕ-yo bezate;

  1. Gudarostên Yaube gurekin da;

Yakob’en Yainkoa yagole dugu.                          (Tartea.)

  1. Ibayaren latsak Yainko-iria alaizen dute, Goikoaren egoitzarik deunena.
  2. Aren erdian Yainkoa: zirkiñik ez egingo; goiz-abaŕa orduko Yainkoak ari lagunduko.
  3. Eŕiek zalaparta, yaureŕiek aŕamantza;

Arek deadaŕ egin, luŕa ikaraz dardar:

  1. Gudarosten Yaube gurekin da; Yakob’en Yainkoa yagole dugu.
  2. Etoŕi eta begira Yaube’ren egiteak, luŕean egin ditun aŕigaŕiak;
  3. luŕeko guenetaraño gudak uxatu ditu, gezi-ustayak biŕindu eta aiztagak puskatu, eta babeskiak surtan eŕe ditu.
  4. Etsi eta ezaguzute Ni Yainkoa naizala, eŕien gañean nagusi, luŕ-gañean txito guren.
  5. Gudarosten Yaube gurekin da;

Yakob’en Yainkoa yagole dugu.                          (Tartea.)

 

47

  1. Ereslarien nagusiari. Kore’taŕena. Eresia.
  2. Eŕi guziak, txalo yo ezazute, *

Yainkoaren auŕean lekayoz alai zaitezte.

  1. Yaube, guren-gurena eta ikaragaŕia bait-da, luŕ osoan eŕege aundia.
  2. Eŕiak guri menderatu, eta endak gure oñetara ekaŕi dizkigu.
  3. Ark gure yarauntsia autu digu, maite dun Yakob’en dedua.              (Tartea.)
  4. Yainkoa yaitsuki igotzen doa, Yaube turutotsez.
  5. Eresiozute Yainkoari, eresiozute! Eresi gure eŕegeri, eresiozute!!
  6. Yainkoa luŕ osoaren eŕege bait-da, Gora-aeri bat abestu ezayozute. *
  7. Yainkoa eŕien gañean, eŕege eserita Yainkoa.
  8. Abraham’en Yainkoaren eŕiari eŕietako nagusiak biltzen zaizkio.
  9. Luŕeko buruzagiak Yainkoarenak bait-dira, Garaya da txito Ua. *

 

48

  1. Abesteko eresia. Kore’taŕena.
  2. Yaube aundia eta guziz goragaŕia da * gure Yainkoaren irian.
  1. Aren mendi deuna, goi edeŕa, luŕ osoaren poza; Sion-mendia, xpaŕguren, Eŕege Aundiaren iria. *
  2. Yainkoa bere gazteluetan, babes sendotzat agertzen da.
  3. Izan ere eŕegeak elkaŕtu dira, batera oldaŕtu ziran.
  4. Ikusi orduko txundituta gelditu ziran; izuturik abazuzan iges egin zuten.
  5. Antxe bertan ikarak aŕtu zitun, erditzear danaren miñez bezela.
  6. Ekerako aizeak, Tarsi’ko ontziak poŕokatzen ditunez, *
  7. entzunda genezagunez ikusi dugu, gudarostetako Yaube’ren irian,
  8. gure Yainkoaren irian:

Yaube’k sendotzen du ua betiko.

  1. Zure yauretxe artan, Yauna, Zure eŕukia autematen dugu.
  2. Yainko!, zure izena bezela zure goraldia ere luŕaren azkeneraño iritxi da.
  3. Zure eskubia zuzentasunez betea da; Sion-mendia poztu bedi, Yuda’ko iriak alai bitez zure erabakiengatik. *
  4. Sion arakatu eta inguratu ezazute, eta ango doŕeak zenbatu.
  5. Gomazute aren aŕesia, begira aren babes-lekuak, uŕengo gizaldiei azaltzeko: ain aundi da Yainkoa.
  6. Gure Yainkoa menderen-mendêtan da: Gure otsemaľea Uaxe da.

 

49

  1. Ereslarien nagusiari. Kore’taŕentzat. Eresia.
  2. Entzun au, eŕi guziak;

luŕaldekoek oro, belaŕiz aditu.

  1. Lagunabaŕak eta aundizkiak ere. Aberatsak eta landeŕak orobat.
  2. Nere aoari sena darioke, eta nere biotzeko gogarteari zuhuŕtasuna.
  3. Nere belaŕia supita bati ezaŕirik, * bere asmakizuna kinorez azalduko dut.
  4. Egun laŕiei buruz zergatik artega ibili, iruzuŕlên gaiztakeriak inguratzen ba’nau?
  5. Beren al izateaz aŕo, eta ogasun ugariaz iľaŕaintzen diranak?
  6. Iñork ez bait-dezake bere burua yarein, * ez eta Yainkoari biziaren ordañik eman ere;
  7. bere biziaren yareikuntza txito bait-da aundi, eta bein ere ez da aski beti bizitzeko eta ondamendia ez ikusteko.
  8. Yakitunak iltzen dirala bait-dakuske, ez-yakiña eta zoroa orobat galtzen dirala, zituten ogasunak iñori utzirik.
  9. iľobia izango zaye egoitza beti,

menderen-mendêtan ua ayen etxea, bazterak beren izenez beteak dauzkatelarik ere.

  1. Gizakiak oŕiľoan ez du iraungo: * amaitzen diran lauroñekoak bezela il beaŕa da.
  2. Uste ergelekoen bidea orixe da, eta orixe gurikerian igari dabiľenaren amaya. *                                          (Tartea.)
  3. Zokoan ipintzen dituzte, ardiak bezela; *

erio dute artzai, eta zintzoek daitezke ayen menperatzaiľe.

  1. Ayen eŕañua biaramunerako ezabatzen da;

ayen etxea, xeol izango.

  1. Yainkoak, beŕiz, nere gogoa xeol’dik aterako du, aŕtuko bait-nau.                                                                     (Tartea).
  2. Iñor aberasten ba’da, ez artegatu, aren etxeko ogasunak ugaritu ba’dira.
  3. Berekin ez bait-du iltzean ezer eramango, eta aren ogasunak ez dira arekin yoango.
  4. Bizi zaño onela bere burua onesten ba’zun ere:

«Ongi yardun duzu eta goraiphatuko zaitute.»

  1. Bere arbasoetara yoan beaŕa da, bein ere argirik ikusiko ez dun egoitzara.
  2. Ezertaz oroitu gabe guriki bizi dana, amaitzen diran lauroñekoen antzeko da.

 

50

  1. Asap'en eresia.

Yainko Yaube’k itz egin eta luŕari deitu dio, soŕtaldetik saŕtalderaño, gero.

  1. Yainkoa Sion’dik, edeŕtasun utsa, dirdir agiri da; Gure Yainkoa ba-datoŕ eta ez isilik. *
  2. Su ireslea Aren auŕetik, eta Aren ira-biran ekaitza oŕoaka.
  3. Bere eŕia ebazteko, goiko ortziari * eta luŕari dei au dagio:
  4. «Bildu Niregana nere yaŕaileak,

Ituna, opari egiñez, Nerekin sendotu zutenak.»

  1. Eta ortziak Aren zuzenbidea aldaŕikatzen du; ebazlea Yainkoa bera da-ta.
  2. Entzun, nere eŕia!!; itz egingo dizut;

Ixraeľ, zure auŕka naiz.

Ni Yainkoa, zure Yainkoa naiz.

  1. Zure opariengatik akaŕik ez dizut egingo: Zure eŕopak beti auŕean bait-ditut.
  2. Zure etxetik ez dizut zekoŕik aŕtuko;

ez eta zure taldetik akeŕik ere;

  1. basoko abere guziak nereak bait-dira, eta mendietako iize guziak oro.
  2. Eguratseko egazti guziak ezagunak ditut, eta landan dabiltzanen beŕi ba-det.
  3. Gose ba’nintz, ez nesaizuke;

luŕbira betetzen duna nerea bait-da.

  1. Zezenkirik yango ote-dut, ala akeŕen odolik edango?
  2. Goraltza-oparia Yainkoari eskeñiozu, eta zure biotzeko gogoak Goikoari.
  3. Estualdian Niregana yo: yareingo zaitut eta goretsiko nauzu.
  4. Oŕa, beŕiz, Yainkoak gaiztoari diotsana: «Nere aginduak aldaŕikatzen zer ari aiz. eta nere ituna aoan dakaŕk?»
  5. Ezikuntza goŕoto dekan oŕek, ez al-dituk nere Itzak bizkaŕaldera iraitzi?»
  6. «Lapuŕa ikusi orduko, i aren yaŕai, * eta ik ire lanketa, zantaŕekin uken.»
  7. «Aoa gaiztakeriari emana, eta mingaña zimaŕkurako pizkoŕ ituken.»
  8. «Ire anayaren auŕka erausian ari itzaban, * eta ire amaren semea iraiñez bezten uken.»
  9. «Oriek egin dituk, eta ni isilik egongo?

Uste al-uken, Ni ire antzeko izango nintzala?

Akaŕ egingo diat, eta oriek begien auŕean agertuko dizkiat.»

  1. «Autemazute, beraz, Yainkoaz ântzi zeratenok, zatitu ez zaitzatedan, yarein zaitzazkenik gabe.»
  2. «Goraldia eskeintzen didanak aundiesten nau; eta bere bidea atontzen dunari, *

Yainkoarengandiko yareikuntza erakutsiko diot.»

 

51

  1. Ereslarien nagusiari. Dabid’en eresia.
  2. Betsabe’rekikoa egindakoan. Natan igaŕlea auŕkeztu zitzayonean.
  1. Zure biotz-beraz, Yainkoa!, eŕuki zakizkit; Zure kupida aundiz, nere okeŕak ezabatu!
  2. Nere txaŕkeriak osorik ikuzi, Eta nere ogenetik garbi nazazu.
  3. Nere utsegiña ezagutu bait-dut, eta nere ogena beti begietan dakaŕt.
  1. Zuri bakaŕik ogen egin dizut, eta zure begietan oker dana burutu dut, Zure itzetan zuzen ageri zaitezan, eta zure ebazketan akatsik gabe.
  2. Ona ni soŕtzez ogendun, eta nere amasabelean orbandun gatzatua.
  3. Oŕa: biotzeko zintzotasuna zaizu atsegin, eta baŕnean yakintza darakaskidazu.
  4. Itzebelaŕez busti nazazu, eta garbituko naiz; ikuzi nazazu, eta eluŕa baño zuriago naiteke.
  5. Entzunerazi niri itz yaitsu eta pozgaŕiak; txikitu dituzun ezuŕak ikotu bitez. *
  6. Nere ogenetatik zure begiok aldendu, eta nere eŕu guziak ezabatu.
  7. Ene Yainko!, biotz garbi bat soŕtu ezaidazu niri, eta nere baŕnean adore azkaŕa beŕitu.
  8. Zure auŕeandik ez nazazu iraitzi, eta zure arnas deuna niri ez kendu.
  9. Zuregandiko osasun-poza biuŕtu ezaidazu, eta kemen-arnasez irozo nazazu.
  10. Gaiztoei zure bidea erakutsiko diet, eta ogenlariak Zuregana itzuliko dira.
  11. Odol-zigoŕetik yarein nazazu, ene Yainko eta Yareile Oŕek! eta nere mingaña zure zuzentzaz alai bedi.
  12. Yaube!, nire ezpañok zabalduko dituzu, eta nere aoak zure goraldia aldaŕikatuko du.
  13. Oparia ez bait-zaizu atsegingaŕi;

eta, eŕoparia ba’nemaizuke, ez zenduke aŕtuko.

  1. Yainko!, nere oparia, biotz garbaitua;

biotz garbai eta apala, Yainko, ez duzu esetsiko.

  1. Ona zera-ta, Sion’i adeibera azaldu zakizkio, Yerusalem’go aŕesiak beŕeraikitzeko.
  2. Oŕezkero ontzat aŕtuko dituzu opari yatoŕak, eŕopak eta emari bikañak;

Zure opaŕi-gañean, ordun zekoŕak eskeiñiko.

 

52

  1.  Ereslarien nagusiari. Dabid’en maskil.
  2.  Doeg Edom’daŕak, Saul’engana yoanda, «Dabid, Akimelek’ en etxera etoŕi da» salaketan esan zionekoa.
  3. Gaiztakeriaz zergatik iľaŕaintzen zera, gaizto galdu ori? *
  4. Une oro gaiztakeria asmaka zabiltza;

zure mingaña aizto zoŕotza bezela, azpitik lanean.

  1. Ona baño gaitza maiteago duzu, egia baño gezuŕa esan, naiago.                                           (Tartea.)
  2. Itz kaltegaŕiak dituk atsegin bakaŕ, mingain-zuri oŕek!!
  3. Oŕegatik, Yainkoak suntsitu, betiko poŕokatu, ire egoitzatik xautu, eta bizien luŕetik eŕoz gora aterako au. (Tartea.)
  4. Ikustean, zintzoek beiduŕez daitezke, eta artzaz iŕi-paŕez:
  5. «Oŕa bere indaŕtzat Yainkoa aŕtu ez zun gizona, aitzitik bere ogasun ugarietan ustea ipiñirik, bere gaiztakeriaz aŕotua».
  6. Ni, ordea, oliondo adaŕtsua bezela, Yainkoaren etxean nago; Yainkoaren eŕukian det beti itxarona.
  7. Egin didazunagatik beti goretsiko zaitut, eta zure Izena zabalduko, Zure deunen aitziñean, ona bait-zera.

 

53

  1. Ereslarien nagusiari. «Maeleth» bezela.

Dabid’en maskil.

  1. Ergelak berekiko dio: «Yainkorik ez da». * Ustelduak dira, txaŕkeri nazkagaŕiak dagizte; on dagiñik ez da bat ere.
  2. Yainkoa, ortzitik, gizakumêi so dago, gurbiľa danik, Yainkoaren biľa dabiľanik bai ote-dan.
  3. Guziak batera bidekatu dira, eta usteldu;

On dagiñik ez da-eta bakaŕtxo bat ere.

  1. Burutik egiñak ote-dira gaiztagiñak?

Ogia bezela, nere eŕia iresten bait-dute;

Yainkoari ez diote deirik egiten.

  1. Belduŕtzekorik ez danean, antxe ikaratzen dira erabat, Yainkoak baŕeyatzen bait-ditu *

atzeman nai zaitutenen ezuŕak;

lotsaturik datzate, Yainkoak zapuztu bait-ditu.

  1. Ai letoŕ Sion’dik Ixrael’en yareikuntza!

Yainkoak bere eŕiaren ituiña obetutakoan, Yakob poztu eta Ixrael biŕloratuko da!!

 

54

  1.  Ereslarien nagusiari. Salteriz. Dabid’en maskil.
  2. Zip’etaŕek, Saul’engana etoŕirik, «Dabid gure artean dago» ziotsatenekoa. *
  3. Ene Yainkoa! Zure Izeuarengatik gaizkatu, eta zure al izatez nere auzia maldatu! *
  4. Ene Yainkoa! Entzun nere otoia! nere aoko itzak aditu!!
  5. Aŕoak nire aitzi yaiki bait-dira, eta zakaŕ batzu nere biziaren biľa ibili; beren begien auŕean Yainkoa ez dute ekaŕi.                                       (Tartea.)
  1. Yainkoa, ordea, laguntzaľe dut, Yaube nere biziaren zurkaitz.
  2. Gaitza nere etsayengana biuŕtu ezazu; kirmena bait-zera, suntsi itzazu!
  3. Opariak gogoz eskeiñiko dizkizut;

Zure izena goretsiko dut, Yaube, ona da-ta.

  1. Ark, laŕialditik atera bait-nau, * eta, nere begiek, etsayak ezabaturik zekuskiten.

 

55

  1. Ereslarien nagusiari. Salteriz. Dabid’en maskil.
  2. Ene Yainkoa! Belaŕiz nere otoia onaŕtu, eta nere aŕenetik ez zaitez ezkutatu,
  1. adi eta entzuidazu!

Artega nere zotiñean, eta izu nabil *

  1. etsayaren deadaŕa dala-ta, ogenlariaren zalapartagatik. Gañera ez-beaŕak metatzen bait-dizkidate eta aseŕez ezesten naute.
  2. Biotza, baŕnean, ikaraz dut, eta erio-izuak aŕtu nau.
  3. Belduŕa eta ikara gañera etoŕi zazkit, saŕakioak estaltzen nau.
  4. Diot: «Ai usoaren egak ba’nitu, egan negike eta atsedengo nintzake.
  5. Oŕa, uŕutira bazteŕtuko nintzake, etzetan bizitzeko.(Tartea.)
  6. Babes-eske leyatuko nintzake, aize-zakaŕ eta ekaitzari buruz.
  7. Suntsi itzazu, Yauna; ayen mingañak sakabanatu; * Zakaŕkeri eta bekaizkeriak irian ikusten bait-ditut. *
  8. Aŕesietan gau eta egun aren biran dabiltz, eta aren erdian gaiztakeri eta dordoa da nabari.
  9. Aren baŕuan maltzuŕkeria zutik, eta aren zeyetatik gezuŕ eta maŕoa ez dira aldentzen.
  10. Etsayak irainduko ba’nindu, yasan nezake, noski; goŕoto nauna, auŕka ba’nu, arengandik izkuta nindeke.
  11. Bañan, zu ziñan, nere lagun ori! * nere adiskide mami eta nabasi,
  12. Kuxeľuak elkaŕi gozoki adirazten genizkionetakoa, eta yauretxera eŕi yaitsuan yoaten giñanetakoa.
  13. Ayengana, erio oldaŕ bedi!; * bizirik xeolera amil bitez, ayen egoitzan eta erdian zitalkeria bait-dago!
  14. Nik, ordea, Yainkoari ots dagiot, eta Yaube’k gaizkatuko nau.
  15. Aŕatsean, goizean eta eguerdian aŕenez eta intziriz nagokio: Ark nere otsa entzungo du.

  1. Esesten nautenengandik, nere burua onez aterako du: nere auŕka dabiltzanak askotsu bait-dira.
  2. Yainkoak entzungo du, eta betidanikoak irauliko ditu; ondu-eziñak eta Yainkoaren belduŕgabekoak bait-dira:
  3. Bakoitzak bere eskua etxekoen auŕka luzatzen du;    (Tartea.) emandako itun-itza yaten du.
  4. Ayen auŕpegia guriña baño biguñagoa;

biotza, ordea, gudakoi. *

Ayen itzak gaimela baño labaiñagoak, bañan aizto zoŕotzak dira.

  1. Zure buruaren ardura Yaube’ri utziozu, *

eta Ark irozoko zaitu:

zintzoa bein ere ez du utziko zalantzari.

  1. Oyek, Yauna, lezeko osiñera amilduko dituzu, eta odolkoi maltzuŕak ozta elduko dira izango zuten biziaren erdiraño.

Nik nere ustea Zuregan ipintzen dut.

 

56

  1. Ereslarien nagusiari. «Uŕungo uso isiľa» bezela yotzekoa. Dabid’en miktam, pilistaŕek Gat’en zeukatenekoa. *
  2. Eŕuki nitzaz, Yainko ori! zapaldu bait-nau gizonak, egunoro gudaka laŕi nakaŕelarik.
  3. Egunoro etsayek yazaŕia nago.

Ainitz bait-dira, nere auŕka aidoŕki dabiltzanak.

  1. Guren-guren ori!! Belduŕa saŕtzen zaidanean, Zuregan izango nik ustea!
  2. Gorakizun ditudan agintzaen Yainkoarengan, Yainkoarengan nik ustea, nik ez belduŕik: gizakik zer legidake?
  3. Egun osoan naigabea areagotzen didate;

ayen asmo guziak nitzaz dira, kalterako.

  1. Biltzen dira eta ataizean egoten, nere uŕatsak zaitzen dituzte, niri bizia kentzeko gogoz.
  2. Gaiztagintza ordain iezu ayei; biŕindu aseŕean eŕiak, Yainko!!
  3. Nere eŕbesteketa zenbatu didazu, eta nere malkoak zure zatoan bildu; Zure idaztian ere ez al-dira erasoak)
  4. Noizpait, Zuregana oyuka nik yoz-gero, nere etsayak atzera egin beaŕko dute; ori ba-dakit: Yainkoa nerekin dala!
  1. Gorakizun ditudan agintzaen Yainkoarengan,
  2. Yainkoarengan nik ustea, nik ez belduŕik: gizakiak zer legidake?
  3. Zuri egin-itzengatik, erantzunkizun ba-det, Yainko, goraltza-opariak eskeiñiko nik Zuri.
  1. Bizia eriotzatik eta oñak erortzetik yaregin dizkidazulako, Yainkoaren auŕean bizidunen argitan ibili nadin.

 

57

  1. Ereslarien nagusiari. «Ez abaŕikatu» bezela yotzeko. Dabid’en miktam, Saul-engandik igesi, aŕperatu zanekoa. *
  2. Eŕuki izan nitzaz, ene Yainkoa, eŕuki, nere ustea Zuregan bait-dut, eta geriza Zure egapean dut, elkaitzaren amairaño.
  3. Yainko garayari dei dagiot, ongiak dagizkidan Yainkoari.
  4. Ortzitik yareikuntza biali bezait; * yazaŕtzen nautenak gerenez bete bitza; Bere eŕukia eta kirmena igoŕi bezaizkit.                                            (Tartea.)
  5. Leoi-artean etzaten naiz, * gizakumeak salo-gosez iresten dituztenekin; ayen ortzak azkon eta geziak dira, eta mingaña, orobat, aiotz zoŕotz.
  6. Gora zaite, Yainkoa, ortzigañean,

eta luŕbiran zure ospea istatsu bedi.

  1. Nere oñetan sare bat zabaldu zidaten: * naigabez bete ninduten;

nere auŕean obia atxuŕtu zuten: Antxe erori bitez!                                                                                (Tartea.)

  1. Sendo dago nere biotza, Yainko: txito sendo; aoz eta erestaiľuz goretsiko zaitut.
  2. Esna, nere gogo! nebel eta kitara, esna!! egun-abaŕa iratzaŕiko dut. *
  3. Gizartean goretsiko zaitut, ene Yainkoa; eŕiartean eresi egingo dizut,
  4. Zure eŕukia ortziraño iristen bait-da, eta zure kirmentasuna odeyetaraño.
  5. Gora zaitez, Yainkoa, ortzigañean; eta luŕbiran zure ospea istatsu bedi.

 

58

  1. Ereslarien nagusiari. «Ez suntsi» bezela yotzeko. Dabid’en miktam.
  2. Altsuok!, egitan zuzena esaten al-duzute? Gizakumeok!, artez ebazten al-duzute?
  3. Aitzitik, biotzetan okeŕkeria burutzen duzute;

zuen eskuok luŕaldean bidegabezkoak banatzen ditute.

  1. Gaiztoak, umontzitik okeŕtuak dlra, gezuŕ-esaleak amasabeletik bidekatuak.
  2. Suge-edenaren eduko edena dute;

belaŕiak isten ditun ziraun goŕarena bezelakoa.

  1. Liľuratzaľearen otsa ez entzuteko, suge-liľuratzaľe azkaŕarena, noski.
  2. Ene Yainkoa!, ortzak aoan biŕindu izkiezu; leoi orien agiñak apuŕtu, Yaube!
  3. Yoan-doan ura bezela zabal bitez;

geziak iraizten ba’dituzte, kamuts-antzo bitez.

  1. Bare labankoŕa lez biyoaz, eguzkia ikusi gabeko iľoŕa bezela.
  2. Añaŕa zuen eltzepera baño len, zuŕunbiľoaren saŕgoiak, eze dala, erauzi beza.
  3. Apena ikustean zintzoa poztuko da; bere oñak gaiztoen odolez ikuziko ditu.
  4. Gizonak dioteke: «Zuzenarentzat ba-da zitu, Luŕean ba-da ebazle dan Yainkoa».

 

59

  1. Ereslarien nagusiari. «Ez suntsi» bezela yotzekoa, Dabid’ena. Miktam. Dabid iltzeko, Saul’ek aren etxealdean ataizlariak * yaŕi zizkionekoa.
  2. Ene Yainkoa!, nere etsayen mendetik atera nazazu; nere auŕka yaiki diranengandik yagon!!
  3. Gaiztagiñengandik atera nazazu; odolkoyengandik geriza nazazu.
  4. Bizia kentzeko nere ataizean bait-daude; altsuak nere auŕka dabiltza.
  5. Yaube!, nigan okeŕ eta ogenik ez da;

nigan gaizkirik gabe oldaŕtzen zazkit eta yazaŕtzen naute. Esna zaite!, lagun nazazu eta ikus;

  1. Zu, Sabaot-Yainko ori, Ixrael’go Yainkoa bait-zera. * Atzaŕi zaite, atzeŕi guziok ataŕatzeko;

gaiztagin zital guzioi ez zakizkie eŕuki izan.      (Tartea.)

  1. Zakuŕak bezela saunkaz, aŕatsean itzultzen dira, * eta iria arakatzen dute.
  2. Beren aoan ba-dute aŕokeri; beren ezpañetan lipizta: «Nork entzuten du, ordea?», diotelarik.
  3. Bañan, zu Yaube, ayetzaz paŕez zaude; atzeŕi guziei nausa dagiezu.
  4. Ene indaŕa!, Zuregana nagoke adi,

Zu, ene Yainko, nere zurkaitza bait-zera,

  1. Nere Yainko, nere adeia:

nere etsayen lepotik poztea egin bezait.

  1. Yainko! il itzazu, nere eŕiarentzat erorbide ez ditezen; Zure indaŕez iñaŕosi eta iraul itzazu, gure babesa zeran Yaube!
  2. Ayen ezpañetako itz oro, berayen aoko ogen dira;

Beren aŕokeria, araoak eta gezuŕak, erorbide bekizkie.

  1. Zure sumiñean gal-itzazu, galdu izan ez ditezan,

Yakob’engan eta luŕ osoan Yainkoa yauŕle dala yakin dedin.

  1. Zakuŕak bezela saunkaz, aŕatsaldean itzultzen dira, eta, iria arakatzen dute;
  2. Oŕ-ara dabiltz-ibili yateko-biľa;

asetzen ez ba’dira, ayumaka.

  1. Nik, beŕiz, zure al-izatea iragaŕi, eta, goiz-oro zure adeyaz poztuko naiz; neretzat babes-leku gerta bait-zera,

eta nere naigabearen egunean, gorku.

  1. Nere indaŕ ori, goretsiko zaitut,

Yainko, nere zurkaitz bait-zera ene Yainko, nere adeya.

 

60

  1. Ereslarien nagusiari. «Aitoŕ-lilia» bezela yotzekoa. Dabid’ena. Miktam.
  2. Mesopotami eta Saba’ko Aram’etaŕei guda egindakoan, Yoab’ek itzulita Gatzaran’ean amabi miľa Edom’daŕ poŕokatu zitunekoa.
  3. Yainko!, astandu gaituzu eta gure gudarosteak autsi; * sumindu zera: ots!!, lengora gaitzazu.
  4. Luŕaldea astindu duzu, eta ua autsi;

aren uŕatuak osatu itzazu: zalantzan bait-dabil. *

  1. Zure eŕiari goŕiak yasanerazi dizkiozu;

edateko txorabio-ardoa eman diguzu.

  1. Zure belduŕ diranei ikuŕiña erabaki diezu, * ustayaren auŕetik iges egiteko;
  2. Zure maiteak gaizkatu ditezentzat, Zure eskuiz lagun, eta entzun gaitzazu.
  3. Yainkoak, bere yauretxean esan du: * «Yai izango det eta Sikem erdibituko, eta Sukot-arana neuŕtuko dut.
  4. Galaad’eko luŕa eta Manase’koa nereak dira; *

Eparain nere buruko oskola, eta Yuda nere aginte-zigoŕa;

  1. Moab nere ikuzketarako ontzia; *

Nere oñetakoak Edom’en nik ipiñiko, Pilistin’daŕez garai naiteke.»

  1. Iri sendora nork naramake?

Edom’eraño nork ni zuzenduko?

  1. Ez ote zuk, iraitzi gaituzun Yainko oŕek? * Onez-gero, ez al-zera gure gudosteaz irtengo, Yainko?
  2. Lagun zatozkigu etsayei buruz!

giza-sorozpena utsala da-ta!!

  1. Yainkoarekin gogoŕ yoko dugu;

gure etsayak Ark zapalduko ditu.

 

61

  1. Ereslarien nagusiari. Salteriz. Dabid’ena.
  2. Yainko! Nere otsa entzun!

adizu nere otoya.

  1. Luŕ azkenetik deadaŕka nagokizu, biotz-il; aŕkaitzera yasoko nauzu, eta atsedena niri eman,
  2. Zu nere gorkua bait-zera, *

nere etsayei buruz gaztelu sendoa.

  1. Ai!, beti zure egoitzan bizi ba’nendi,

Zure egapera noake babes-zun!!                        (Tartea.)

  1. Zuk, Yainko, nere gurariak entzun bait-dituzu;

Zure Izenaren belduŕ diranen yarauntsia eman didazu.

  1. Egunen-gain egunak eŕegeri izkiozu; aren urteak gizaldi askotsuz luza bitez.
  2. Yainkoaren auŕean yauŕi beza betiko;

adei eta kirmena ua zaitzeko atzaŕi euzkazu.

  1. Oŕezkero Zure Izena beti ospatuko dut, eta nere eskeintzak egun oro beteko ditut.

 

62

  1. Ereslarien nagusiari. «Iditun» bezela. Eresia. Dabid'ena.
  2. Nere gogoa, Yainkoarengan bakaŕik atsedeten da;

nere osasuna Arengandik datoŕ.

  1. Nere arkaitz eta osasun Ua bakaŕik dut; nere babesa; ez naiz kordokatuko.
  2. Noiz arte ekingo diozute gizonari? Guziok ua iraultzen duzute, orma okeŕa bai’litz, aŕesi erorbera bai’litz?
  3. Noski, itunduak dira, nagon toki garaitik ni iraultzeko; gezuŕaz pozten dira; beren aoz onesten dute, eta biotzean biraokatzen.                      (Tartea.)
  4. Ene gogo! Yainkoarengan atseden zaite bakaŕik, itxaro dudana Arengandik bait-datoŕkit.
  5. Nere aŕkaitz eta osasun eta babesa, Ua bakaŕik zait: ez naiz kordokatuko.
  6. Nere osasuna eta aintza Yainkoagan dauntzate; nere indaŕaren aŕkaitza; Yainkoagan nere babesa.
  7. Eŕi!!, Arengana zure ustea beti ezaŕi;

zabaldu biotza Aren auŕean: gure abaroa Yainkoa da.

  1. Gizakumeak, ats bat baizik ez dira;

gizonen semeak ustelkoŕak;

Aztagan ariñez goraka dagite, guziak orobat arnasa baño meago.

  1. Ustea zapalkerian ez ipiñi, ez iľaŕaindu aŕapakiñetaz; zuen ogasuna geitzen ba’da, biotza artan ez yaŕi.
  2. Yainkoak bat au esan du; * eta bi auek entzun ditut: «Yainkoa al-dun da,
  3. Eta Yaube, Zu eskeŕ-dun;

Bakoitzari Zuk, aren egiñen ordañez damayokezu.»

 

63

  1. Dabid’en eresia. Yuda’ko basetzean zegonekoa. *
  2. Yainko, Zu nere Yainko zera!

Leyatsu biľatzen zaitut;

luralde idoŕ, etze eta ur-gabeko antzo, nere burua zure egaŕi dut, nere aragiak Zu nai zaitu.

  1. Ola, yauretxean Zuri so nago, Zure indaŕa eta aintza ikusi guraz.
  2. Zure adeya bizia baño obea da-ta, nere ezpañek goretsiko zaitute.
  3. Onela onetsiko zaitut nere bizi guzian; Zure izenean eskuok yasoko ditut.
  4. Mamiz eta guriñez bezela, gogoa aseko zait, eta, nere aoak, ezpain yaitsuz goretsiko zaitu.
  5. Nere oean zutzaz oroi naizela, gaualdian Zutzazkoak gogoan izango ditut.
  6. Nere sorozle gerta bait-zazkida, eta zure egapean pozik nago;
  7. Nere gogoa itsatsi zaizu, * Zure eskuyak izorotzen nau.
  8. Nere bizia galdu nai dutenak, beŕiz, luŕpe sakonera baŕuratuko dira.
  9. Ezpataren azpira etoŕiko, eta otsoen yanari izango dira.
  10. Eŕege, beŕiz, pozik dagoke Yainkoarekin, eta Arengatik zin-egiten duten guziak iľaŕainduko dira, ao gezuŕtia itxia izango da-ta.

 

64

  1. Ereslarien nagusiari. Dabid’en eresia.
  2. Yainko!, nere otoi-mintzoa entzun; etsayarekiko belduŕetik yarei nazazu.
  3. Gaiztoen maŕoetatik yagon nazazu, * gaiztagiñen zalapartatik.
  4. Mingaña, aiztoa bezain zoŕotza dute, * eta mardaiľa gezitzat gertua,
  5. zintzoa ostuka yotzeko, eta belduŕik gabe sostean zaurtzeko.
  6. Beren asmo txaŕetan isituta, xedeba  izkutatzen diardute, «Nork gakusaz?» esaka. *
  7. Gaiztakeriak asmatzen ditute, burutakizun berexiak izkutatzen; eta bakoitzaren gogo eta biotza, leze dira. *
  8. Bañan, Yainkoak geziz yotzen ditu; sostean zaurtuta azaltzen dira.
  9. Beren mingaña berayen auŕka biuŕtzen zaye; dakusaztenek buruari eragiten diote.
  10. Eta, gizaki guziek izututa * Yainkoak egiña aldaŕikatzen dute, eta Ark burutu duna uleŕtzen.
  11. Zintzoa Yaube’rengan pozik eta lasa datzake, eta biotz zuzeneko guziak iľaŕainduko dira.

 

65

  1. Abeslarien nagusiari. Dabid’en eresia, Abestia.
  2. Yainko Oŕi, Sion’en gorakuntza dagokizu, * eta ziñitza bete bekizue,
  1. otoi-entzule Oŕi.

Gizaki oro datoŕ (aragi oro...) Zugana

  1. ogenak ditutela-ta.

Geron okeŕkeriek zapaltzen gaitute: Askesten dizkiguzu.

  1. Aukeratu eta yasotzen duzuna, zoriontsu!!: * Zure aterpetan bizi da.

Zure etxeko yoritasunez ase gaitezen, Zure yauretxeko deuntasunez.

  1. Zantzu aŕigaŕitan zuzentasunez entzun gaitzazu, Yainko gure yaregiľe oŕek, luŕeko mugape osoaren itxaro oŕek, eta uŕuneko itxasoaren (itxoikizun oŕek),
  2. Zure indaŕez mendiak sendotzen bait-dituzu, al-izatez yantzita;
  3. itxasoaren oŕoak zuk eskuratzen, * aren uiñen otsa eta eŕien zalapartak ibitzen;
  4. Uŕutienetakoak zure alatzez ikara daude; Ekera eta Saŕtaldeko ertzak alaitzen dituzu.
  5. Luŕa ikeŕi eta busti duzu, * txito aberastu duzu.

Yainkoaren latsa urez bete da, ayen garia gertu duzu; onela gertu bait-duzu:

  1. aren ildoak ureztatu,

aren zoyak berdindu, ua euriz biguindu duzu, aren muskiľak (azi-niniak) onetsi.

  1. Urtea zure adeiberaz bete, eta zure gurdatzak yoritasun darite.
  2. Basoko laŕak ogasunez yori, muñoak yauzi-alaiz apain.
  3. Zelayak artaldez estali, eta ibaŕak gari-zituz gañezka: leyakoz eta eresiz dira.

 

66

  1. Ereslarien nagusiari. Eresia, Abestia.

Luŕak osorik, Yainkoari yai egiozute!,

  1. Aren Izenaren aintza abestu!, goralpen garai bat Ari eman.
  1. Esan Yainkoari: Zure egintzak bai aŕigaŕi!! * Etsayak Zure indaŕ-aŕen itz-leuneko azaltzen zazkizu. *
  2. Luŕ osoa yauresle ager bekizu eta abeslari;

ark zure izena goretsi beza.                        (Tartea.)

  1. Zatozte eta Yainkoaren egintzak ikusi: gizakumetan aŕigaŕizkoak burutu ditu!!
  2. Itxasoa legoŕtu zun; * ibaya oñez igaro zuten; beraz, Arengana poztu gaitezen!
  3. Bere indaŕez nagusitza du betiko; aren begiak atzeŕiei so daude: biuŕiak aŕo ez daitezentzat.
  4. Eŕiak!, gure Yainkoa onetsazute eta Aren izenaren omena aldaŕikatu,
  5. gure gogoari bizitza eman diona, eta gure oña kordokatzen ez du utzi.
  6. Yainko! Azteŕtu gaituzu; ziľaŕa bezela suz ikeŕi gaituzu;
  7. sarera bultza ginduzun; * gure geŕuntzei zama astuna ezaŕi;
  8. gure burugañean gizonak ibiľerazi dituzu; * surtan eta uretan igaro ere gera: bañan, atsedenera atera gaituzu.
  9. Eŕopakin zure etxean saŕtuko naiz, nere agintzak eskeñiko dizkizut,
  10. ezpañok egindakoak, laŕialdian nere aoak agindutakoak.
  11. Ardi gurien eŕopa eta ârien gantza eskeiñiko dizkizut: idi eta akeŕak lepo-egingo opariz. *
  12. Atozte entzutera yainkozale guziok, eta, esango dizuet Ark nere alde egiña. *
  13. Aoz oles egin izan diot, eta mingañez Ua goretsi dut.
  14. Nere biotza asmo okeŕez ba’lebil.

Yaunak ez lidake entzungo.

  1. Yainkoak, bañan, entzun dit: nere otoi-mintzoa aditu du.
  2. Onetsia Yainkoa!, nere aŕena ez bait-du zapuztu, eta bere adeya nigandik ez du bazteŕtu.

 

67

  1. Ereslarien nagusiari.Ari-erestaľuentzat. Eresia. Abestia.
  2. Eŕuki bekigu eta Yainkoak onetsi gaitza!; *

Bere auŕpegia, aŕaiki itzuli bekigu!          (Tartea.)

  1. Aren bidea luŕean ezagun dedintzat, * eta eŕi guzietan Arengandiko osasuna:

  1. Yainko, eŕiek goretsi zaitzate!

eŕi guziek Zu goretsi!!

Endaek poztu eta ikotu bitez,

  1. eŕiak zuzenbidez yauŕtzen dituzu-ta eta endak luŕean zuzentzen.
  2. Yainko, eŕiek goretsi zaitzate! eŕi guziek Zu goretsi!!
  3. Luŕak bere zitua eman du; * Yainkoak, gure Yainkoak onetsi gaitu.
  4. Yainkoak onetsi gaitza!

eta luŕalde orotan Aren belduŕ beitez!!!

 

68

  1. Ereslarien nagusiari. Dabid’en eresia. Abestia.
  2. Yainkoa yaiki eta Aren etsayak sakabanatu dira, eta Ua goŕoto dutenak, Aren auŕetik iges doaz.
  3. Kea suntsitzen dan bezela ezabatu dira, ezkoa sutauŕean urtzen danez, gaiztoak Yainkoa-auŕean
  4. Zintzoak, beŕiz, yai eta alai-ikotu,[ala ezerezten.

eta Yainkoaren auŕean poztu egiten dira.

  1. Yainkoari abestu!, Aren izena goretsi; etzetan daramaten Ari bidea gertu, * Aren izena Yah; eta Aren auŕean yai ezazute. *
  2. Bere egoitza deunean dago Yainkoa, umezurtzen aita eta alargunen aldezle.
  3. Yainkoak, bazteŕtuentzat etxea gertutzen du. atxiľoak auŕerapenetara ateratzen ditu; zitalak, bakaŕik, daude etze-legoŕetan. *
  4. Yainko Ori!, zure eŕiaren auŕelari zindoalarik, basoan baŕna zinyoazanean, *
  5. luŕa ikaratu, Yainkoaren auŕean ortzia urtu, Ixrael’en Yainko-aitzinean Sinai laŕitu zan.
  6. Yainko!, zure aloŕera euri ugaria eratxi zendun, * eta aul-agoŕtua Zuk xuxpeŕtu-biŕloratu-zendun.
  7. zure artaldea an bizi izan zan,

Yainko!, zure adeiberatasunean ua landeŕarentzat gertu zenun.

  1. Yaube’ren erabaki-itza;

Beŕion-zabaltzaľe-batza aundia da:

  1. «Nagusi eta gudosteak igesi doaz, igesi;

eta etxeko egoiliaŕak beren artean guda-uzkiñak banatzen dituzte. *

  1. «Saroitartean atsedeten ziñatenean,

uso-egalak ziľaŕez dir-dir, eta aren egoak uŕearen oriz.

  1. «Guzialdunak an aundizkiak ezabatzen zitularik, Salmon'en eluŕa lañoetatik bêra».
  1. Basan’go mendiak, bai mendi garayak!, Basan’go mendiak bai konkoŕtsuak:
  2. Zergatik mendi konkoŕtsuok, bekaitzez dakusazute Yainkoak bizitzeko aukeratu dun mendia, Yaube’rentzat betiko egoitza izango dan mendia?
  3. Yainkoaren gurdiak miľaka miľa eta aleun dira: Sinai’tik Yaube yauretxera datoŕ.
  4. atxiľoak ekaŕiz goyetara igo ziñan, emariz gizonak aŕtu ziñun, Yainko Yaube’renean bizi nai ez zutenak ere bai, noski.
  5. Yauna, egun guziz onetsi bedi:

osasun dugun Yainkoak, gure zamak daramatzi.     (Tartea.)

  1. Yainkoa Yainko yaregiľe dugu, eta eriotzari iges egitea Yainko Yaube’k dama.
  2. Bai, orixel, Yainkoak bere etsayen burua austen, beren ogenetan dabiltzanen kopeta txerlotsua ezabatzen du.
  3. «Basan’dik erakaŕiko zaitut» dio Yaunak

«Itxaso-ondaŕetik eratoŕiko.

  1. Zure oña odolez goŕitu dezazun, zure zakuŕen mingañak etsayen zatitik izan dezaten.»
  2. Yainko! zure aokua ikusten dute, nere Yainkoaren, nere eŕegearen aokua yauretxean:
  3. auŕean abeslariak, azkenik ereslariak, erdian neska zaldabelariak.
  4. «Batzaldi yaitsuetan Yainkoa onetsazute;

Ixrael’en eŕotitakoak, zuek Yauna ospa ezazute».

  1. Benyamin ťikia an da, guzien nagusi, Yuda’ko buruzagiek beren taldekin, Zabulon’daŕen buruzagiak eta Neptali’taŕenak.
  2. Yainko oŕek zure indaŕa azaldu ezazu, gure alde darabilzun almen ori, Yainko!
  3. Yerusalem’eko zure yauretxeaŕen, eŕegek emariak eskein bekizkizute!
  4. Seskadiko piztiak oildu itzazu, * zezen-saiľak eta txekoŕ-taldeak; ziľaŕ-iyelaz makuŕtu bitez: Gudazaleak ezabatu!!
  5. Aigito’tik gizurenak betoz, Aitiopi’k bere eskuak Yainkoarengana luza bitza. *

33. Luŕeko eŕiak, Yainkoa goretsi, Yauna goretsi.       (Tartea.)

  1. Ortzi goyenetan betiko aspalditik dabiľana, ara Aren mintzoa, mintzo azkaŕa buŕunban:
  2. «Yainkoaren indaŕa ezaguzute!!» Ixrael’en du Ark bere yaukal-atsa, eta Aren al-izatea lañoetan.
  1. Bere yauretxetik Yainkoa bai izugaŕi!, Ixrael-Yainkoa!; Bere eŕiari indaŕa eta al-izatea damazkio.

Gora Yainkoa!!!!

 

69

  1. Ereslarien nagusiari. «Liliak» bezela yotzeko. Dabid’en eresia.
  2. Ene Yainko Oŕek, yarein nazazu!,

urak leporaño eldu zazkit-eta. *

  1. Loi-sakonean murgilduta nago, oña non-ezaŕirik ez det; osin-erdira abiťu naiz, eta uiñak estali naute.
  2. Oyuka etenik nauzu, zintzuŕa erlats; Yainkoarengana so-aŕen, begiak lauso.
  3. Bidegabez goŕoto nautenak, * nere buruko iľeak baño geyago dira; utsean gaizki narabiltenak, nere ezuŕak baño gogoŕago zazkit: ostu ez dudana ordain beaŕ al-dut?
  4. Ene Yainko!, nere ergelkeria ba-dazuguzu, eta nere ogenak ez daude Zure izkutuan.
  5. Yauna! Gudarosteen Yaun Ori!!, Zugan ditxarotenak, Zuregandik lotsakizunik ez bezate! Ez bitez nitzaz âlketu, Ixrael’go Yainko, zure biľa dabiltzanak.
  6. Zuregatik gerena yasan beaŕ izan bait-dut, * eta auŕpegia lotsak estali.
  7. Nere senidei aŕotz natzaye, * Eta nere amaren semei atze.
  8. Zure etxeazko azkuak eŕetzen bait-nau, *

eta egiten zazkizun iraiñak gañera erortzen zazkit.

  1. Nere burua baruz laztu dut, eta orixe ere iraingaŕi biuŕtu zait.
  2. Zurdatzez yantzi naiz, eta ayek baŕegaŕi naute.
  3. Atauŕeko erausketan maxioak nitzaz;

eta ardandegiko abestietan niretzat ziztak.

  1. Nere otoya, beŕiz, Yaube! Zuregana doa, eskeŕ-aroan, ene Yainko:

Zure eŕuki aundiz entzun nazazu, Zure urgazi kirmenaren arauz.

  1. Murgildu ez nadin, lokatzatik atera nazazu; etsaitartetik eta ur sakonetik idoki!!
  2. Ur-arangelak gaindu ez dakizkidan, lezeak ez narentsan, eta ez beza osiñak nere gañetik bere aoa itxi.
  1. Yaube!, entzun nazazu, Zure eŕukia samuŕa bait-da; Zure eŕuki ugariaren arauz, atozkit niri so.
  2. Eta zure moŕoi oni Zure auŕpegia ez ostendu; atsekabe bait-naiz, arin entzun eidazu.
  3. Uŕbildu zakizkit, gaizkatu nazazu; nere etsaiei begira ni yarein.
  4. Nere geren, âlke eta lotsaldia nabari zazkizu... * nere arerio guziak zure begietan dira.
  5. Gerenak biotza ausi dit; atsekabe naiz, * nor eŕuki litzaidaken zai, eta iñor ez; nortzuk poztu nenzaketen, eta iñork ez.
  6. Nere yakiari beazuna ezaŕi zioten, Eta egaŕialdian ozpiña edaten eman.
  7. Beren maya xedeba biuŕ bekie, * eta ayen maikidêi tupustaŕi.
  8. Ayen begiak iľundu bitez, ez ikusteko, eta geŕuntzak beti koloka-beaŕez yaŕi izkiezu.
  9. Zure asaŕea gañera ixuri iezu, eta zure sumin-gaŕak atzeman bitza.
  10. Ayen yauregia ustu bedi, eta ayen kapaŕetan ez bedi iñor bizi.
  11. Yo nauzun au esesten bait-naute,

eta Zuk zauritutakoari, miña areagotzen diote.

  1. Eŕuren gain eŕu beŕi ezaŕiezu, eta Zure auŕean ez bitez zuzentzat agertu.
  2. Bizidunen izendegitik ezabatuak bitez, .

eta ez ayek zintzotartean idatzi.

  1. Ni, beŕiz, gaxo eta mindun nauzu, ene Yainko!; Zugandiko urgaziak lagun benaza.
  2. Yainkoaren Izena eresika goretsiko dut, eta eskeŕ onez aundietsiko.
  3. Eta ori Yainkoari gogokoago izango zayo, txekoŕ adaŕdun eta apodun bat baño.
  4. Orizute beaŕtsuok eta poztu zaitezte, Yainko biľa zabiltzatenoi, biotza xuxpeŕ bekizue.
  5. Beaŕtsuei Yaube’k entzuten bait-die, eta atxiľo beretaŕak ez ditu galesten.
  6. Ortzi-luŕek Ua gora bezate;

orobat itxasoek eta ayetan igitzen diranek.

  1. Yainkoak Sion yareingo bait-du,

eta Yuda’ko iriak beŕeraikiko ditu;

eta an biziko dira eta an dukete yarauntsi.

  1. Eta Aren moŕoyen ondorengoek aren yabe izango dira, eta Aren izen-zale diranek an biziko.

 

70

  1. Abeslarien nagusiari. Dabid’ena. Oroitzeko.
  2. Yainko!!. gaizkatu nazazu!; *

Lagun zatozkit arin!!

  1. Bizia kendu nai didatenak

lotsa eta âlke bitez!!

Nere ez-beaŕez pozten diranak

laidotan atzera biuŕ bitez.

  1. Lotsagoŕituta eurt biyoaz, «Eit! eit!» darasaidatenak.
  2. Yai eta poz bebiltza, ostera, Zurekin

Zure biľa dabiltzanak oro;

eta «Gora Yainkoa» beti esan bezate

Zuregandiko osasuna maite dutenak.

  1. Gaxo eta landeŕ nauzu, ordea;

Lagun zatozkit, Yainko!!

Nere urgazle eta yareilea Zu zera!

ez luzatu! Yaube!!!

 

71

  1. Ustea, Yaube, Zuregan dut:

ez nadiľa, aŕen, lotsaz beterik gelditu.

  1. Zure zuzen-bidez gaizkatu eta yaregin nazazu; belaŕiok niregana itzul eta atera nazazu.
  2. Niretzat arkaitz maldagaŕi eta babeski esitua zaite, yaregin nazazuntzat: nere gaztelu eta babesa Zu zera-ta.
  3. Ene Yainkoa!, gaiztoaren mendetik atera nazazu, gizon okeŕ eta ankeŕen eskuetatik.
  4. Zu, ene Yainko!, nere itxoikizuna bait-zera, Zu, Yaube, nere ustea, gaztetandik.
  5. Umontzitik zuri atxikia izan naiz: amasabeletik yagole izan zaitut: Zuregan etzan da beti nere ustea.
  6. Askorentzat aŕigaŕi izatera eldu naiz; nere ustekizun altsua Zu izan bait-zera.
  7. Ao betez goretsi izan zaitut, Zure aintza egunoro ospatuz.
  8. Zâŕtzaroan ez nazazu astandu!;

Indaŕak aitzen zazkidanean, ez aŕen ni utzi!!

  1. Nere etsayek aotan bait-naute, ataizean dagozkidanak elkaŕtuta daude,
  2. «Yainkoak utzi dik» esaka

»Gogoŕ, oŕi! Atzemazute!!; askatzaľerik ez dik-eta.»

  1. Yainko ori!, nigandik ez aldendu; ene Yainkoa!, el zakizkit laisteŕ!!
  2. Nere etsayek, gerenez luŕ yo bezate;

nere kaltetan dabiltzanak, lotsa eta âlke bitez.

  1. Nik, beŕiz, uste ona beti duket, geroago eta geyago Zu goretsiaz.
  2. Nere aoak Zure zuzentzaz aldaŕi egingo du; egun osoan Zure adeya goretsiko, zeinbestekoak diran ezin ezagun-da ere. *
  3. Yainkoaren al-izateaz mintzatuko naiz, Yaube, zurebiziko zuzentasuna soiľik goratuz.
  4. Ene Yainkoa!, gaztetanik Zuk irakatsia naiz, Zure alatzak orain arte aldaŕikatu izan ditut.
  5. zâŕtzaroan eta adin aundiko naizenean ere, ene Yainkoa!, ez nazazu utzi!

Zure al izatea gizaldi oni,

eta Zure indaŕa uŕengoari iragaŕtzen diodaño,

  1. ene Yainko, bai ortziraño eltzen dan Zure zuzentasuna ere, ua erabiľi bait-dezu Zure aŕigaŕiak osatzeko: Nor Zu lakorik, Yainko ori?
  2. Axanpa goŕi asko yasanerazi izan dizkidazu;

bizi-eraziko nauzu beŕiro; eta, luŕeko lezetik beŕiro aterako nauzu.

  1. Aunditasuna gei ezaidazu!

eta beŕiro poz nazazu!!

  1. Eta, nik nebelez, Yainko Ori, kirmentzat ospatu, eta kitaraz goretsiko zaitut, Ixrael’go Deuna!!
  2. Zuri abestuz, nere ezpañok poztuko dira, bai, yaregin duzun nere burua ere.
  3. Egun oro, nere mingañak, Zure zuzentasuna aldaŕikatuko du, lotsaz eta âlkez beterik, niri kalte egiten ari ziranak gelditu diralako.

 

72

  1. Salomon’ena.
  2. Yainko!, zure ebazkuntza eŕegeri emayozu! * eta eŕegeren semeari zure zuzentasuna. Zure eŕia zuzenbidez yauŕi, eta Zure landeŕak artez ebatzi ditzan.
  3. Mendiek eŕiari pakea eta muñoek zuzentasuna dakaŕkioteke.
  4. Eŕitaŕ xumeak yagongo, * landeŕen semeak yarein eta zapaltzaľea poŕokatuko ditu.
  5. Eguzkia bezela luzaro biziko da, eta iľargiaren antzera menderen-mendêtan.
  6. Belaŕera euria bezela yetxiko da, eta luŕ-gañera diñotsan intzaren antzo.
  7. Aren egunetan zuzentasuna garatuko da eta gentza osoa, iľargia gutxitu arte.
  8. Itxasotik itxasora nagusi izango da, eta ibaitik luŕ-azkenetaraño.
  9. Etsayak Ari auŕean auzpeztuko zazkio, eta Aren aitzikoek autsa miaztuko dute.
  10. Tarsi’ko eŕege eta ugartekoek emariak damazkiokete; Arabi eta Saba’ko eŕegêk esku-erakutsiak dakazkiokete.
  11. Luŕeko nagusi guziek guŕ egingo diote; eŕi guziek moŕoitzan ariko zazkio.
  12. Oska zegokion landeŕa yareingo du, bai urgazlerik ez zun eŕukaŕia ere.
  13. Txiro noaŕoiñaz kupituko da, eta beaŕtsuen bizia zaituko du;
  14. bidegabekeri eta zakaŕkeritik yagongo ditu, eta ayen odola, Aren begietan edeŕetsia izango da.
  15. Beraz biziko da, eta Arabi’ko uŕea damayokete, eta aren alde beti otoitz egingo dute: eta etengabe Ua goretsi.
  16. Luŕaldean garia bai ugari izango;

eta aren zituak, Liban antzo, mendi tontoŕetan yaikiko, eta irietan lagunak belaŕa bezela ugalduko.

  1. Aren izena beti onetsia izango da;

eguzkia diteken bitartean aren izenak iraungo. Luŕbirako leñu guziak arengan onetsiak daitezke, eŕialde guziek onetsiko ua.

  1. Onetsia Yainko Yaube!, Ixrael’go Yainkoa!, Alatz-giľe bakaŕa Danal
  2. Onetsia Aren Izen ospetsua betiko;

eta Aren aintzaz bete bedi luŕbira osoa!

Aŕen!, bai, aŕen!!

(Yese’ren seme Dabid’en otoyen amaya.)

73

IRUGAŔEN ATALA


  1. Asap’en eresia.

Yainkoa bai onbera zuzenentzat, Yaube biotz-garbikoentzat txito onbera da.

  1. Ni, beŕiz, erortzeko uŕen egon naiz, oiñak iŕist egiten asita.
  2. Gaiztoen zoriona ikustean, * lotsagaben espa bait-nun.
  3. Ayek beti exanpa gabe, sendo eta mardul bizi dira.
  4. Giza-nekerik ez da ayentzat, ez eta besten zigoŕkaldirik ere.
  5. Lepokotzat zayen aŕokeria andik datoŕkie, eta apaingaŕiz ankeŕkeriak estaltzen ditu.
  6. Biotz loditik gaiztakeria darie, buruko asmakeriak irteten zazkie.
  7. Lotsa galduta gaizki esaka darauntsate, aŕo-aŕo zemaka yardunez.
  8. Aoa ortzian ozka dute, * eta mingañez luŕa arakatzen.
  9. Oŕegatik, nere eŕia ayengana biuŕtzen da, eta ura ugari edaten du.
  10. Esanez: «Yainkoak nola daki? * Dazagukenik goi artan ote-da?»
  11. Oŕa: ogenlariak oŕelakoxeak dira, eta, beti, lasaka, indaŕa geitzen dute.
  12. Alpeŕik, noski, biotza izan dut garbia, * eta eskuak ogen-orbanik gabe ikuziak.
  13. Aldioro zigoŕkatua izango bait-naiz, eta egunoro ataŕatua.
  14. «Alakoek bezela itz egin nai dut» esatea, beŕiz, Zure semên endari uko egitea litzaidake.
  15. Ekin eta ekin ari nintzan ori ezagutzeko; geroago eta zaľago agertzen zitzaidan, ordea.
  16. Yainkoaren etxean Aren ixiľikoetan saŕturik, * ayen azaga ikusi nun arte.
  17. Izan ere iŕistagian yaŕi, eta itxesera erorazi dituzu.
  18. Sostekoa, gero, dute itxesa!, izugaŕiro itzali eta amaitzen dira.
  19. Loalditik esnatzean, ametsa bezela, ayen oroitza, Yaun Oŕek, atzaŕi orduko, aizatzen duzu.
  20. Nere gogoa kezkaz artegatzen zanean, eta nere biotza ziztatzen,
  21. zuntzun eta ergel nintzan ezer uleŕtzeke;

Zure auŕean asto bat bezela nengon.

  1. Zurekin egongo naiz, ala ere;

eskuitik eldu didazu;

  1. onuz bait-naramazu, *

eta gero Zure aintzara aŕtuko nauzu.

  1. Zu besterik zer dut goyan?

Eta, Zurekin ba’naiz, luŕak ez nau asetzen.

  1. Aragi eta biotzak uts egin didate;

Yainkoa dut beti, biotzerako aŕkaitz eta yarauntsia. *

  1. Zuregandik uŕuntzen diranak, galduko bait-dira, * eta Zu utzirik zantaŕtzen diranak suntsituko dituzu.
  2. Niretzat on, Yainko-gertu egotea, Yainko Yaube’rengan nere abaroa ipintzea. Sion-alabaren atêtan

Zure egite guziak aldaŕikatuko ditut.

 

74

  1. Asap’en Maskil.

Zergatik gauzkazu, ene Yainko!, betiko zapuztuak? eta zure baŕutiko ardion auŕka asaŕea goritu zaizu?

  1. Zuretzat aspaldi aŕtu duzun eŕiaz oroi zaite, yarauntsitzat erosi duzun leñuaz, eta egoitzarako duzun Sion mendi onetzaz.
  2. Iraulkin luzati auetera eldu zaitez: * etsayak yauretxean oro poŕokatu du.
  3. Batzaŕtegian zure arerioak oŕoaka saŕtu dira, beren ikuŕiñak yabezuŕian yaŕiz.
  4. Oyan eguŕtsuan aizkora darabiltenen antzo.
  5. Gabikoz eta aizkoraz ango ateak orobat puskatu ditute.
  6. Zure etxe deunari su eman diote, Zure izenaren egoitza kutsatu eta irauli dute.
  7. Beren baitan esanez: «Osorik abaŕikatu ditzagun; Yainkoaren etxe guziak luŕaldean eŕe itzazute!»
  8. Gure artean aŕezkero alatzak ez ditugu ikusten, igaŕlerik ez da; Gure artean ez da dakinik ola noiz arte gaitezken.
  9. Noiz arte, Yainko!, Zure izena taigabe etsayak iraindu eta arerioak biraokatuko du?
  10. Zergatik zure eskua atzeratu eta zure eskui ori kolkoan daukazu?
  11. Aspaldiz-gero Yainkoa dut oŕatiño eŕege, luŕaldea ainbestetan yaregin duna.
  12. Zuk zure indaŕez itxasoa erdibitu, eta uretako bidutziei burua autsi diezu.
  13. Zuk Lebiatan’en burua biŕindu, eta basapiztiei yanaritzat eman diezu.
  14. Zuk ituŕi eta latsak ernarazi: eta ibai urtsuak legoŕtu dituzu. *
  15. Eguna zurea da, gaua zurea; * iľargi eta eguzkia Zuk soŕtu dituzu.
  16. Zuk luŕari muga guziak ipiñi dizkiozu; uda eta negua Zuk eratu.
  17. Gomazu, aŕen!: etsayak, Yaube!, irain dagizu, eta eŕi ergelak Zure Izena biraokatzen du.
  18. Ez iraitzi aŕanoari zure uxapalaren bizia: ez ântzi iñoiz ere zure gaxoen biziaz.
  19. Zure itunaz oroi zaite; * luŕaldeko altxabe guziak eta zelayak zakaŕkeriz beteak daude.
  20. Gizaxoa ez bedi âlkez itzuli!:

txiro eta landeŕek Zure Izena goretsi bezate.

  1. Yaiki zaite, Yainko!, Zure auzia yagon; txatxuak egunero dagizkizun iraiñak gogoratu!!
  2. Zure etsayen araoak ez ântzi:

Zure auŕka dabiltzanen taigabeko zarata goraka doa.

 

75

  1. Abeslarien nagusiari. «Ez galdu» antzo. Asap’en eresia. Abestia.
  2. Goresten zaitugu, Yainko ori, goresten, Zure Izena aldaŕikatuz zure alatzak zabalduz.
  3. «Garaya etoŕi orduko, zuzen eta bidez ebatziko dut.
  4. Egoiliaŕ guziekin luŕa urtzeko zala, Nik aren zutoyak irozo nitun.                           (Tartea.)
  5. Ez oŕla aŕotu diotset aŕoputzei; eta lotsagabekoei: ez yaso bururik.
  6. Ez yaso goruntz buru Gorengoaren auŕka; Yainkoa beztuz ez mintzatu lepo aŕoz.»
  7. Ez soŕtaldetik, ez saŕtaldetik,

 ez etzêtatik, ez mendietatik;

  1. baizik Yainkoa da ebazle;

eta au zapaltzen, eta bestea yasotzen du. *

  1. Edontzi bat Yaube’k eskuan dauka, * Abazuziz betetako ardo apaŕtsuarekin; Andik dama edaten; eta luŕeko gaizto guziek Artatik edan eta ondaŕak zuŕupatuko ditute.
  2. Ta nik beti aldaŕikatu eta abestuko dizkiot, Yakob’en Yainkoari gorakuntzak.
  3. Gaizto guzien adaŕak autsiko ditut; * Zintzoen al izatea, beŕiz, goratuko da.

 

76

  1. Abestarien nagusiari. Ari-erestaľuentzat. Asap’en eresia. Abestia.
  2. Yuda’n Yainkoa nabari da;

Aren Izena Ixrael’en aundi.

  1. Aren etxea Salem’en, * eta Aren egoitza Sion’en da.
  2. Gezi ustayak an autsi ditu, babeski, ezpatak eta guda.
  3. Argiz dizdikoŕ Zu (dizditsu Zu), altsu, antziñeko menditik etoŕi zera.
  4. Biotz azkaŕekoak laŕutuak izan dira, etzanik lo daude, eta kementsuenen eskuak uts egin dute.
  5. Zure zemaz, Yakob’en Yainko!

gurdi eta zaldizkoak zuŕundu egin dira. *

  1. Izugaŕia zera, ta nor dagoke Zure auŕean zutik, * Zure aseŕearen oldaŕez?
  2. Ortzitik Zure erabakia adirazi duzu: luŕa belduŕtu eta isilik gelditu da,
  3. luŕeko gaxo guziak gaizkatzeko, Yainkoa ebaztaldira yaikitzen danean.
  1. Edom’go aseŕea, noski, ospe biuŕtuko zaizu, eta Emat’eko ondakiñak yai egingo dizute.
  2. Zuen Yainko Yaube’ri zin egin eta ayek bete izkiozute, inguruko guziek opariak Itzalgaŕiari bekazkiote, *
  3. Aundizkien atuisteak zapaltzen ditunari, luŕeko eŕegêntzat izugaŕi danari.

 

77

  1. Abeslarien nagusiari. Iditun bezela. Asap’en eresia.
  2. Nere mintzoa Yainkoarengana dut oyuka, Yainkoarengana nere mintzoa, entzun nazan.
  3. Laŕialdian Yaunarengana natoŕ. *

Gauez nere eskuak Arengana aspeŕtzeke daude; eta nere gogoak atsaldirik ez du nai.

  1. Yainkoaz gogoratzean, adiaka asten naiz; gomutatzean arnasa akitzen zait.
  2. Nere begiok ernai daukazkidazu; ebaindurik itz ezin egiñik nago.
  3. Beñolako egunetaz gogaketan nabil, eta antziñako urteak
  4. datozkit gogora; gauez nere barnean gomuta dagit, eta nere biotzarekin mintzatzen naiz galdeka:
  5. Yaunak betiko astandu ote-gaitu! ez ote-da adeibera azalduko?
  6. eŕukia betiko aitu ote zayo, eta menderen-mendêtako agintzak uts egin ote-diote?
  7. Yainkoari kupida izatea ântzi ote-zayo? eta aseŕeak adeya eragotzi ote-dio?»
  8. Eta diagot: «Auxe nere miña, Goikoaren eskuia aldatua dala!!»
  9. Yaube’ren egiñak gogoan ditut, bai orixe! beñolako zure aŕigaŕiaz ni gogoratzen.
  10. Egin duzun guzia aztatu, eta Zure lanak gogoan erabiliko ditut.
  11. Yainko, zure bidea gurena da;

zein yainko da gure Yainkoa bezainbatekorik?

  1. Zu Yainko alazkiľea zera;

atzeŕiei Zure indaŕa erakutsi diezu.

  1. Zere eŕia zure besoz yarein duzu,

Yose eta Yakob’en semeak, alegia.             (Tartea.)

  1. Urek Zu, Yainko ori, ikusi zinduzten, * urek Zu ikusi; ikaratu ziran;

uiñek daŕ-daŕ egin zuten.

  1. Odeyek euria zuŕustan bota zuten, goi artan ostotsak buŕunbaka, eta Zure geziak zartaka zebiltzan.
  2. Yusturiek zure inguruan eztanda zegiten; tximistek bazterak oro argitu: luŕa ikaratu eta daŕdaŕka zan.
  3. Itxasotik zan zure bidea, eta zure zidoŕa leze ugarian, eta zure aztaŕnak ez ziran azaldu.
  4. Zure eŕia artaide bezela eraman zenun, Moxe eta Aaron’en eskuz. (Ir. 14, 29.)

 

78

  1. Asap’en maskil.

Ene eŕi! nere legea adizu;

Nere aoko itzetara belaŕiak itzul.

  1. Aoa itz zuŕetarako zabalduko dut; antziñako izkutukiak iragaŕiko.
  2. Entzun eta yakin ditugunak, eta gure arbasoek yaulki dizkigutenak,
  3. ayen semêi ez dizkiegu ostenduko;

geroko belaunaldiari azalduko, Yaube’ren gorespenak eta Aren indaŕa eta burutu izan ditun aŕigaŕiak.

  1. Ark Yakob’enean agindua erabaki ta Ixrael’enean legea yaŕi zun, gure arbasoei agindu ziena, beren semei irakasteko,
  2. ondoko gizaldiak yakin zezan; yayoko diran semeak, beren semei berebat yakiñerazi zezayen,
  3. oŕela Yainkoagan beren ustea ipiñi, Yainkoak egindakoaz ântzi ez, Arek esanak bete ditzaten baizik;
  4. ayen arbasoak bezela

gizaldi biuŕi eta lepa-gogoŕ izan ez ditezentzat: biotz-aldakoŕ eta Yainkoarekiko etoi, eta gogo-endekatu ez izateko.

  1. Alakoak izan ziran Eparaindaŕ gezilariak * guda-egunean atzera itzuli ziranak.
  2. Yainkoaren itunari atxiki beaŕean, Ez zuten Aren legebidean ibili nai izan,
  3. eta Aren egite aundiak ântzi zituten, eta erakutsi zizkien alatzak.
  1. Izan ere, ayen arbasoen begietan aŕigaŕiak egin zitun Aigito’ko luŕean eta Tanis’ko bazteŕaldean. *
  2. Itxasoa uŕaturik, igarobidea egin zien, eta ura, meta egiñik, tink euki zun. (Ir. 14, 22.)
  3. Egunez bidea odei batez zerakuskien, gau osoan suaren argiz.
  1. Basoan aitzak pitzatu zizkien, eta ura eŕuz edateko eman.
  2. Aitzetik latsak atera zitun, eta, ibaiak liran, urak eratxi.
  3. Bañan, ayek ogenera yaŕaitu zuten, eta basoan Goikoa naŕitatu.
  4. Beren biotzetan Yainkoa axatu zuten, beren gogarako yanaria eskatuz.
  5. Eta Yainkoaren auŕka mintzatu ziran, esanez: «Yatekorik al lemaiguke Yainkoak basoan?
  6. Ara, aitza yo zuneko ura bai yauzi zan, tuŕustaka bazteŕak estaliz.

Ogia ere eman edo aragia gertu ote-lezayoke bere eŕiari?» 21. Ori entzunda, beraz, Yaube aseŕetu zan, eta Yakob’en auŕkako gaŕa ixiotu zitzayon, eta Ixrael’en auŕka sumiña areagotu;

  1. Yainkoari siñetsi ez bait-zioten, eta Aren yareikuntzan itxaron ez.
  2. Ala ere goiko odeyei agindu egin zien,

eta ortziko ateak zabaldurik,

  1. mana euriz yanaritzat bidali, eta ortziko garia eman zien. *
  2. Gizonak Azkaŕen ogia yan zun;

azkuŕia asetzeko aña bidali zien.

  1. Egoaizea eguratsean yaŕosi

eta bere indaŕez egoaldetik eratoŕi zun.

  1. Aragia, autsa bezela, ta egaztia itxasondaŕak aña ayen gañera euri antzo bota zitun.
  2. Ta ayen etzauntza-baŕnean erori ziran, berayen kapaŕ-baranoan.
  3. Eta yan zuten, eta ase ziran osorik, eta ayen gogoa bete zun.
  4. Artean gura zutenean ziarduten;

aragia oraindik aoan zutelarik,

  1. Yainkoaren asaŕea ayen auŕka piztu zan,

ta ayetako azkaŕenak il,

eta Ixrael’go autuenak galdu zitun.

  1. Ala ere beŕiro ogen egin zuten,

Eta Aren alatzak ez zituzten aiutzat aŕtu.

  1. Ta Ark bat-batean ayen egunak ebaki, ta urteak miñetan suntsitu zizkien.
  2. Iltzear zauzkanean, Arengana yotzen zuten, eta Yainkoagana leyaz beŕiro itzuli oi ziran;
  3. Yainkoa ayen Aitz zala oroituz, ta Goyen-goyeneko Yainkoa ayen yaregiľe.
  4. Bañan aoz Arentzat zurixko ziran, ta mingañez gezuŕ zesayoten. (Mt. 15, 8.)
  5. Ayen biotza Arentzat ez zan zintzoa, ta ez zeuden Aren Itunarekiko kirmen.
  6. Ala ere, Ark, uts-egiña eŕukiz barkatzen zien, ta ez zitun abaŕikatzen;

ostera ere, askotan bere sumiña ibitzen, ta bere aseŕea, osorik lertzeke, itotzen zun.

  1. Oaŕtzen bait-zan aragi zirala, ez itzultzeko doan atsa.
  2. Bai saŕitan biuŕi zitzaizkiola basoan!

Eta atsekabetu zutela etzean!!!

  1. Bein eta beŕiz ere Yainkoa zirikatu, ta Ixrael’go Deuna aseŕerazi zuten.
  2. Aren eskuaz ez ziran oroitzen, laŕialditik atera zitun egunaz,
  3. Aigito’n alatzak egin zitularik, eta Tanis’ko bazteŕaldean aŕigaŕiak;
  4. ayen ibayak odol biuŕtu zitun; * bai latsak ere, edan ez zezaten.
  5. Ezpe ziztzikariz eta igel gogaikaŕiz ayenean dana bete zun;
  6. ayen zituak podenari eman zizkion ta okuntzak otiari.
  7. Ayen mâstiak kazkabaŕez

eta pikondoak agetaz lardaskatu zitun.

  1. Zamariak txingoŕez

ta artaldeak tximistez il zizkien.

  1. Ayen auŕka bere aseŕearen gaŕa, sumiña, amoŕua ta izubideak: Aingeru kaltekoŕen samaldaz erabili zitun.
  2. Bere aseŕeari bidea eŕaztu zion: ez zitun eriotzatik maldatu, eta ayen lauroñekoak izuŕitez il zizkien.
  3. Aigito’n lenseme guziak il zitun, Kam’eko egoitzetan len-soŕtuak oro.
  4. Eta bere eŕia ardiak bezela atera zun, ta basoan baŕna artalde antzo eraman.
  5. Eta eskieŕ eta belduŕik gabe eraman zitun, eta itxasoak ayen etsayak irentsi.
  6. Oŕela bere luŕ deunera eraman zitun, bere eskuyak irabazitako mendietara;
  7. ta ayen auŕetik atzeŕiak oildu zitun, ta ayen luŕa neuŕi egokietan banatu zien yarauntsitzat, Ixrael’go leñuak ayen egoitzetan bizitzez yaŕirik.
  8. Yainko Gorena naŕitatu ta aseŕerazi zuten, ordea, eta Aren aginduak ez zituzten bete;
  9. ayen asabak bezela sayestu eta okeŕtu ziran, sasi-ustayak bezela uts egin zuten.
  10. Beren medigañetan Yainkoa gaitzitu zuten, * ta beren kopos-irudiñez espak piztu zizkioten.
  11. Ori entzutean, Yainkoak aseŕetuta Ixrael sumiñez erabat gaiztetsi zun.
  12. Ta gizartean yaŕia zeukan bere etxola, Silo’ko egoitza, zapuztu zun. *
  13. Bere al izatea atxiľo utzi zun, eta bere aintza etsayen eskuan.
  14. Bere eŕia ezpatari utzi zion, ta bere yarauntsiari aseŕetu zitzayon.
  15. Aren mutiľak suak eŕe zitun, eta neskaentzat ez zan ezkontzarik izan.
  16. Aren apaizak ezpataz il ziran, ta ayen alargunak ez zieten negaŕik egin.
  17. Bañan, Yaube, ardoaŕen zetzan gizon azkaŕa bezela, lotatik-edo esnatu zan.
  18. Bere etsayak atzetik yo, ta lotsaz beterik utzi zitun betiko.
  19. Yose’ren kapaŕa nardatuz, ta Eparain’en leñua ere zapuztuz. *
  20. Yuda’ren leñua, Sion’go mendia, bere begikoa, autu zun.
  21. Ta an bere yauretxea, ortzia bezela, eraiki zun, betiko sendotu zun luŕa bezela.
  22. Dabid bere moŕoia autu, ta artegietatik atera zun;
  23. artalde ondoren zebiľena deitu zun,

Yakob bere eŕia laŕatzeko, eta Ixrael bere yarauntsia.

  1. Ta ayek gogo zintzoz alikatu zitun, ta esku-igurdiziz yauŕi zitun.

 

79

  1. Asap’en eresia.

Ene Yainko! Atzeŕitaŕek Zure yarauntsira etoŕita Zure yauretxe gurena naŕiotu, ta Yerusalem aŕimeta egiña utzi dute.

  1. Zure moŕoyen soñak eguratseko egaztiei yateko, ta zure autuen saskia luŕeko iizêi eman dizkiete.
  2. Ayen odola, ura bezela, Yerusalem-inguruan ixuri dute, ta eortzaľerik ez.
  3. Auzokoei nardagaŕi gatzazkie; iseka eta nausagaŕi gure ingurukoei.
  4. Noiz arte, Yaube, aseŕe izango zatzazkigu beti? ta zure bekaitza sua bezela ixio dagoke?
  5. Zure aseŕea, ezagun ez zaituzten eŕietan ixurazu!

Zure izenari olesik ez dagioten yaureŕietan. (Ye. 10, 25.)

  1. Yakob irentsi bait-dute, ta aren egoitza poŕokatu.
  2. Guregan antziñakoen ogenak ez begira;

Zure eŕuki adeitsua laisteŕ el bekigu;

Oso akiturik bait-gaude. (Is. 64, 9.)

  1. Zure Izenaren osperako, gure osasunaren Yainko!, lagun gaitzazu, zure Izenarengatik yaregin gu!

ta gure ogenak asketsi!!

  1. Atzeŕiek zergatik diokete: «Orien Yainkoa non da?» Apena atzeŕiei gure begietan azaldu bekie, ixuria izan dan Zure moŕoyen odolarengatik. *
  2. atxiľoen oyua Zuregana el bedi;

Zure beso azkaŕez, il beaŕok askatu itzazu.

  1. Gure auzokoei, beŕiz, zazpi alakotan altzora biuŕ ezayezu, egin dizuten nardakeria, ene Yaube!!!
  2. Ta guk, Zure eŕi ta Zure laŕêtako artalde geranok, beti eskeŕ ona azalduko dizugu;

ta Zure gorapenak menderen-mendêtan iragaŕiko ditugu.

 

80

  1. Abeslarien nagusiari. «Aitoŕ-liliak» bezela yotzeko. Asap’en eresia.
  2. Ixrael’en Artzai Oŕek, entzun! *

artaldea bezela Yose laŕatzen duzun oŕek;

Keruben gañean eserita zabiltzan Ori, ager zaite!!

  1. Eparain, Benyamin eta Manase’ren auŕean.

Zure indaŕari eragin, ta zatozkigu gaizkatzaľe.

  1. Ene Yainko, lengo-oñeratu gaitzazu;

ortzargi zatoz, yarein gaitezan.

  1. Yainko Yaube Sabaot, noiz arte izango zera aseŕe, Zure eŕiak otoyean diardularik?
  2. Azkuŕitzat negaŕ-ogia damaiguzu, ta malkoak ugari edaritzat.
  3. Gure auzokoen liskaŕkizun yaŕi gaituzu, ta gure etsayek nausa egiten digute.
  4. Ene Yainko, lengo-oñeratu gaitzazu;

ortzargi zatoz, yarein gaitezan.

  1. mâtsondo bat Aigito’tik ekaŕi, * ta atzeŕiak oildurik landatu zenun.
  2. Arentzat luŕa garbitu zenularik, * eŕotu eta bazteŕaldeak bete zitun.
  3. Aren itzalez mendiak estali ziran, Ta aren ayenez Yainkoaren eretzak.
  1. Arek adaŕak itxasoraño edatu zitun, * eta bere muskiľak ibairaño (Euparate’raño).
  2. Aren esia zergatik irauli duzu, andik doazan guziek muŕiztu dezaten,
  3. basurdeak lardaskatu dezaten, eta zelaiko piztiek andik yan?
  1. Yainko Sabaotl, itzul zaite;

goi ortatik begira, ikus!, eta mâtsondo au ikeŕ!!

  1. Zure eskuyaz landatutakoa sorotzi, Zeroŕentzat azitako landarea.
  2. Surtan eŕe dute ebakita:

ori egin dutenak zure auŕpegi-zemaz suntsi bitez.

  1. Zure aukerako gizonaren alde, bego Zure eskua, * Zuretzat autu duzun gizasemearen alde.
  2. Oŕela ez gera Zuregandik atzeratuko;

bizirik yagon gaitzazu eta Zure Izena aldaŕikatuko dugu.

  1. Yainko Yaube Sabaot!, lengo-oñeratu gaitzazu;

Ortzargi zatoz, yarein gaitezan.

 

81

  1. Abeslarien nagusiari. «Get’etaŕena» bezela yotzeko. Asap’ena.
  2. Ospatu Yainkoa gure indaŕa, Yakob’en Yainkoari txaloak yo.
  3. Ereskia eta aldabai yo izkiozute, Kitara gozoz ta salteriz abestu.
  4. turuta yo ilbeŕian, ilbetean, gure yai nagusiaz. *
  5. Ori Ixrael’entzat agindu bat bait-da, eta Yakob’en Yainkoaren esana.
  6. Yose’ri egotzitako legea, Aigito’tik irten zanean. Ezaguna ez zitzaidan mintzo bat dantzut:
  7. «Sorbaldatik zama kendu diot; aren eskuak saski-lanak utzi ditu.
  8. Laŕialdian oyu egin didazu; eta askatu zaitut; ostots-altxabetik erantzun dizut. *

Eta Meriba’ko uretan azteŕtu zaitut.                    (Tartea.)

  1. Ene eŕia!, oaŕ-erazi nai dizudana entzun: Ixraeľ, ai! entzungo ba’zenit!!!
  2. Zurean ez bego Yainko aŕotzik; * atzeŕiko yainkori ez makuŕtu:
  3. Ni, Yaube naiz, zure Yainkoa, * Aigito’tik atera zaitudana: zabaldu zure aoa, ta Nik beteko dizut.
  4. Nere eŕiak ez du, ordea, nere mintzoa entzun, eta Ixrael ez zait alki izan.
  5. Ta Nik utzi ditut beren isian; (Egi. 14, 15) beren oldez ibil dedintzat ibiľi.
  1. Nere eriak, ai!! entzungo ba’lit, (Ba. 3, 13) Ixrael nere bidean ibiliko ba’litz;
  2. aren etsayak bertan zapalduko nituzke, eta nere eskua aren arerioen auŕka biuŕtuko nuke;
  3. Yainkoaren etsayek Ixrael limuŕtuko lukete, eta ayen zotzekoak betiko lirauke. *
  4. Nik gari-mamiz aziko nuke, eta aŕkaitzeko eztiz ua aseko».

 

82

  1. Asap’en abestia.

Yainkoak, altsuen batzaŕean zutik, Yainkoen erdian larderiketan dagi. *

  1. «Noiz arte ebatziko duzute okeŕki, * gaiztoekiko adeikeria erakutsiz?
  2. Txiki eta umezurtza maldatu itzazute; gaxo ta landeŕei zuzena emayezute.
  3. Noaŕoin eta beaŕtsua yarein; * Ta gaiztoen eskutatik askatu itzazute».
  4. Yakiterik ez dute, ezta senik ere, iľuntzan dabiltza; luŕeko azpiak oro koioka.
  5. Oŕa nik dasaizuedana: «Yainko zerate, ta guziok Goikoaren seme.
  6. Ala ere gizakume antzo ilko zerate il, * ta edozein nagusi bezela eroriko zerate».
  7. Yaiki zaitez, Yainko!, ebatzazu luŕa, esku zuzenez eŕi guzien Yabea zeranez-gero.

 

83

  1. Abestia. Asap’en eresia.
  2. Ene Yainko!, ez zaite mintzul biuŕtu;

ez geldi isiľik, ez atseden, ene Yainkoa!

  1. Etsayak zalapartan asi bait-dira, ta goŕoto zaitutenek burua yasotzen dute.
  2. Zure eŕiaren auŕka maltzuŕki elkaŕtzen dira, ta Zuk gerizatuei buruz itzalgaizka diardute,
  3. diotelarik: «Zatozte gizartetik oriek erauzteko Ixrael-izenaren oroitzarik ere gelditu ez dadin».
  4. Egiz gero, biotz batez bildu, ta Zure auŕka itundu egin dira: *
  5. Edom’go kapaŕekoak, Ismael’daŕak, Moab eta Agaŕ’taŕak,
  6. Gebal, Amon eta Amalek, eta Pilistaŕak Tir’ekoekin;
  7. Asur ere bildu zaye, *

ta besoa Lot’etaŕei damaye.                            (Tartea.)

  1. Madian'i bezela egiezu, Sisara’ri bezela, * Kison eŕekaldean Yabin’i egin zeniona,
  2. Endor’en poŕokatuta luŕaren ongaŕitzat gelditu ziranean.
  3. Ayen nagusiei emayezu Oreb eta Zeb’en amaya, Ta berayen buruzagi guziei Zebee ta Salmana’rena.
  4. «Yainkoaren egoitzak guretzat aŕ ditzagun» esanda bait-daude.
  5. Ene Yainko! Zuŕumiľoak orbela bezela erabili itzazu, ta aize-erauntsiak agotza bezela.
  6. Oyana eŕetzen dun suak

eta mendiak kiskaltzen ditun gaŕak bezela,

  1. Zure eraso-aldian yazaŕ zakizkie, eta zure ekaitzez iñaŕotsi itzazu.
  2. Auŕpegia lotsaz bete ezayezu, Yaube: Zure izenera yo dezaten.
  3. Lotsa-ikaraz beude beti, âlke eta suntsitu bitez.
  4. Ezagun dezaten, Yaube izen duzun Ori, luŕ osoan bakaŕik Goi-goyena Zu zerala.

 

84

  1. Abeslarien nagusiari. «Get’etaŕa» bezela. Kore’taŕen eresia.
  2. Zure egoitzak bai maitagaŕi, *

Yaube Sabaot!

  1. Nere biotza intziriz auldurik dago * Zure egoitzarako leyaz, Yaube, nere gogo eta aragia yauzika ditut Yainko biziagana yitez.
  2. Txoaŕeak ere estalpea didoro, ta enadak kabia umeak yaŕtzeko: Zure opamayak, Yaube Sabaot, Ene eŕege eta ene Yainko!!!
  3. Zori-ontsuak zurean bizi diranak, Yaube!

beti Zu goresten ari daitezke-ta!                      (Tartea.)

  1. Zori-ontsua bere indaŕa Zuregan duna, ibildeunetarako gogoz danean:
  2. Aran idoŕa igarotzean, ituŕi biuŕtzen ta berebat udazkeneko euriak onez aberasten du.
  3. Geroago ta kementsuago doaz; * Yainkoen Yainkoa Sion’en dakuskete.
  4. Yainko Yaube Sabaot!!, entzun nere otoya; Yakob’en Yainko, belaŕiz aditul!
  5. Gure babeski zeran Yainko, so egizu, eta begira zure igurtziaren aurpegiari. *
  6. Beste miľa baño, Zurean egun bat obe da; nere Yaunaren atauŕean egotea obetsi dut gaiztagiñen kapaŕetan bizitzea baño.

  1. Yainko Yaube eguzki eta babes bait-zait:

Yaube’k eskeŕ eta aintza dama, ta zintzo dabiľenari ongirik ez dio ukatuko.

  1. Gudarostên Yaube (Sabaot), Zuregan ustea duna, zori-ontsua!!!

 

85

  1. Abeslarien nagusiari. Kore’taŕen eresia.
  2. Yaube! Zure luŕari adeibera azaldu zatzazkio; * Yakob’en zotzekoa ongi erabili duzu.
  3. Zure eŕiaren gaiztakeriak asketsi dituzu;        (Tartea.)
  4. Zure sumiña osorik alde batera utzi duzu, Zure aseŕe bizitik gibelatu zera.
  5. Gure Yainko ta Yaregiľe, biŕloratu gaitzazu, * ta guregandik zure aseŕea astandu.
  6. Betiko al-zaudeke gurekin aseŕe goriz, * ta zure sumiña menderen-mendêtan luzatuko al-duzu?
  7. Beŕiro ez-al gaituzu biziratuko? eta ez al-da zure eŕia Zurekin poztuko?
  8. Zure eŕukia erakuskiguzu, ta iguzu zure yareikuntza.
  9. Yainko Yaube’k diagona entzun nai dut:

Ziñez pake-itzak ditu bere eŕiarentzat eta bere aukeratuentzat eta biotzez Arengana biuŕtzen diranentzat.

  1. Belduŕ zaizkionek Arengandiko osasuna uŕbil dute, gure luŕean aintza bizi dadin.
  2. Eŕukia eta kirmentasuna bat datoz, * zuzentasuna eta pakea elkaŕ-muxuka.
  3. Zintzotasuna luŕetik ernetzen da, ta zuzentasuna ortzitik so dago.
  4. Yaube’k ere onak emango ditu, eta gure luŕak bere ekoiztea.
  5. Zuzentasuna Aren auŕean dabilke, eta osasuna Aren uŕatsen bidean.

 

86

  1. Dabid’en otoia.

Itzul, Yaube, zure belaŕia ta entzun; atsekabe eta beaŕtsu bait-naiz.

  1. Malda nazazu, zure zale naiz-ta;

Zugan ustea dun moŕoi au gaizka nazazu.

Zu zera nere Yainkoa:

  1. eŕuki zakizkit, Yaube, egun oro deika nagokizu-ta.
  2. Zure moŕoyaren biotza poztu, nere gogoa Zuregana yasotzen dudanez-gero.
  3. Zu, Yaube, ona eta kupibera bait-zera, (Yo. 2, 13) Zuregana yotzen dutenentzat eŕuki aundikoa.
  4. Yaube, entzun nere otoia, ta nere aŕen-otsa aditu.
  5. Axanpa-egunean ots dagizut, entzungo didazulakoan.
  6. Yaube Ori!, yainkoetan ez da Zu bezelakorik; * ez da Zuk egiñekin berdintzekorik ere;
  7. Zuk soŕtutako eŕiak oro ba-datozke * eta yauretsiko zaitute, Yaube, eta Zure Izena goretsiko dute.
  8. Aundia bait-zera, alatz-egiľea:

Zu bakaŕik Yainko.

  1. Zure bidea irakaskidazu, zintzo ibili nadin;

Zure Izenaren belduŕari nere biotza lotu. *

  1. Ene Yainko Yaube, biotz-biotzez goretsiko zaitut, ta Zure Izena beti ospatuko dut.
  2. Aundia bait-da nireganako Zure eŕukia, Xeol sakonetik nere bizia idoki duzu-ta.
  3. Ene Yainko, aŕotsuk auŕka yarki zazkit, ta indaŕtsuak elkaŕtuta nere biziaren biľa dabiltz, Zutzaz ayolik gabe. *
  4. Zu, beŕiz, Yaube, Yainko eŕukioŕ eta adeibera zera, aseŕerako berankoŕ, guziz samuŕ ta ziña.
  5. Niregana itzul eta eŕuki zakizkit;

Zure moŕoi oni zure indaŕa emaidazu,

ta zure mirabearen seme au gaizka nazazu.

  1. Zure adeyaren zantzu bat idazu,

ta bekuste nere etsayek lotsa-goŕiz beterik, Yaube Oŕek, Zuk lagundu eta poztu nauzula.

 

87

  1. Kore’taŕentzat. Eresia. Abestia.

Mendi deunetan orubiak dituna,

  1. Yaube’k maite du;

Yakob’en egoitza guziak baño

Sion’go ateak Ark maiteago. *

  1. Yainkoaren iri!, zutzaz esaten dana       (Tartea.)

ospe aundikoa da.

  1. Eŕaab eta Babilon leŕotuko ditut nazaguten eŕiekin;

oŕa Pilist eta Tir ere Kus’ekin, artan yayotakoekin.

  1. Ta Sion’i buruz esango da:

«Auek eta ayek an mardul yayo dira: Goi-goikoak berak eraiki ditu».

  1. Yaubek eŕiak leŕotzean

«Auek an yayo dira» idatziko du.        (Tartea.)

  1. Eta guziak, pozaŕen ikotuz, abestuko dute: *

«Nere ituŕi guziak zugan daude».

 

88

  1. Abestia. Kore’taŕentzako eresia.

Abeslarien nagusiari, Mahalet bezela yotzekoa. Eman Ezra’taŕaren maskil.

  1. Yaube!, ene Yainko!! egunez deika eta gauez zure auŕean negaŕez nago. *
  2. Nere otoya Zureganaño saŕ bedi, Zure belaŕia nere oyuetara itzulil!
  3. Gogoa gaitzez okiťua bait-dut, eta nere bizia xeoleko ertzean dago.
  4. iľobira yetxia dirudit; gizon aul baten antzeko naiz.
  5. Nere oea iľartean dut, lepo egiñak iľobian bezela; ayetzaz ez bait-zera gogoratzen, Zure ardurapetik oilduak izanik.
  6. Leze sakonean bazteŕtu nauzu, * Iľunpean, zuŕunbiľoan.
  7. Zure aseŕea nere gañean etzan da, eta zure erauntsi guziez zapaldu nauzu.                          (Tartea.)
  8. Nere ezagunak aldendu dizkidazu; * ayentzat iguingaŕi egin nauzu; irtenbiderik gabe itxita nago.
  9. Begiok atsekabeaŕen akituta ditut; Zuri deika ari naiz egunero, Yaube; eskuok Zuregana luzatzen dizkizut.
  10. Alatzak iľen alde egingo ote-dituzu?

iľak piztu eta goretsiko ote-zaitute?                (Tartea.)

  1. iľobian iñork zure eŕukia ospatuko-ote, * beko baŕendietan Zure kirmentasuna?
  2. Zure alatzak iľunbêtan ezagunak al-dira? eta Zure adeibera ântziren luŕean?
  3. Nik, ba, ots dagizut, Yaube, ta nere otoya Zuregana goizetik yoaten da.
  4. Yaube!, zer dala-ta nardatzen nauzu, ta Zure auŕpegia ostentzen didazu?
  5. Atsekabeaŕen il beaŕez nago umetandik, Zuregandiko izuak yasan ditut eta akitu naiz.
  6. Zure aseŕaldiak nere gañetik igaro dira, Zurekiko izuek zapaldu naute.
  7. Urak bezela ira-biran naute beti; guzien artean esitua naukate.
  8. Adiskide ta lagunak asagotu dizkidazu; ta nere ezagunak iľunbeak zazkit.

 

89

  1. Etan. Ezra’taŕaren maskil.
  2. Yaube’ren eŕuki-agerpenak beti abestuko ditut; * nere aotik Zure kirmentasuna gizaldirik-gizaldi ezaguna izango da.
  3. Ortzitik Zure kirmentasuna sendotuz, oŕela mintzo bait-zera: «Eŕukia betiko eraikita dago
  4. «Nere autuarekin itun au darabakit;

eta nere moŕoi Dabid’i zin au dagiot:

  1. Zure azia betiko sendorik yaŕiko dut, eta zure yauralkia menderen-mendêtan zutik daukaket».
  2. Yaube!, ortziek Zure alatzak iragaŕtzen,      (Tartea.) Deunen batzaŕean Zure kirmentasuna aldaŕikatzen dute.
  3. Izan ere laño-goyetan nor Yaube aŕiekorik, Yainkoaren semetan nor Ari idekotzeko?
  4. Izugaŕia da Yaube deunen batzaŕean; ikaragaŕia Ua, baranoan ditun guzientzat.
  5. Yaube! Yaube Sabaot, nor Zu bezainbatekorik? Zu, Yaube, altsua zera ta indaŕez yantzia.
  6. Zuk itxaso zakaŕa ezi

ta ango uiñen oldaŕa austen duzu.

  1. Zuk Eŕaab, saŕaskia bezela biŕindu duzu, ta zure etsayak zure beso indaŕtsuz sakabanatu dituzu.
  2. Ortziak zureak dira, eta luŕa zurea da;

luŕeko borobildi eta angoak oro zeroŕek soŕtuak dituzu;

  1. Ipaŕ eta Egoaldea Zuk egin dituzu;

Tabor ta Ermon zure izenez pozten dira.

  1. Zure besoa al-izatez yantzia da, eskua indaŕtsu duzu ta eskuya garai.
  2. Zuzentza eta bidezkotza zure aulkiaren idulki; eŕukia eta kirmentasuna auŕelari zazkizu.
  3. Zure yayak dazagutzina eŕi zoriontsua: Yaube!, zure auŕpegiaren argitan ibiltzen dira.
  4. Zure Izenaz egun oro poztu, eta Zure zuzentasunaz ikotuko dira.
  5. Ayen indaŕ ta dedua Zu bait-zera, ta Zure adeyez burua yasotzen dugu.
  6. Yaube’rengandik dugu-ta, gure yagolea, Ixrael’en Deunarengandik gure eŕege.
  7. Beñola zure laztanoi agerita mintzatuz esan zenien: «Zagai bat yaŕi dut yagoletzat, eŕitik autua gora yaso dut.
  8. Dabid, nere moŕoia upatu (1 Eŕe. 16, 1-12) ta nere gantzu deunez igurtzi dut.
  9. Nere eskua beti aren alde dagoke, ta nere besoak sendotuko du ua.
  10. Etsayak ez du atzipetuko,

ez eta gaiztagiñak ere porokatuko.

  1. Nik, bai, aren begietan aren etsayak yo, ta ua goroto duten guziak galduko ditut.
  2. Bere alde kirmen eta eŕukitsu naukake, ta nere izenez garaituko da aren indaŕa.
  3. Aren eskubidea itxasoraño edatuko dut, ta aren al-izatea ibayetaraño.
  4. Ark «ene aita, ene Yainkoa, (2 Eŕe. 7, 14) Ta nere yareikuntzarako arkaitza» deituko nau.
  5. Eta nik lensemetzat yaŕiko dut, * luŕeko eŕege guzien nagusi.
  6. Menderen-mendêtan adeibera naukake, ta arekiko nere itunak tinko dirauke.
  7. Aren ondorengoak betiko diraukete, eta aren yauraulkiak ortziak bezainbat.
  8. Aren semêk nere legeak utzita,

Nere aginduetan ez ba’dabiltz,

  1. ta nere araubidetik sayestuta,

Nere erabakiak betetzen ez ba’dituzte,

  1. uts egiñen ordaña zigoŕez, Ta, ayei, ogenena zartaľuz lakatuko diet;
  2. Nere eŕukia, ordea, ez diot ukatuko, ez eta nere itza yango ere.
  3. Nere Ituna ez dut autsiko, ez eta esan dudanik aldatuko.
  4. Bein nere deuntasunaŕen zin egin nun: Iñola ere ez diot Dabid’i uts egingo. *
  5. Aren aziak menderen-mendêtan dirauke, (2 Eŕe. 7, 16) ta aren yauralkiak, eguzkiak aña, nere auŕean,
  6. betidaño izango dan iľargia bezela, *

ortziko aitoŕ kirmen antzo.»                             (Tartea.)

  1. Orain, ostera, zapuztu eta esetsi duzu, Zure gantzutuari aseŕetu zatzazkio. *
  2. Zure moŕoyarekiko Ituna arbuyatu duzu, eta aren buruntza luŕean istikatu.
  3. Aren aŕesi guziak irauli, aren gazteluak poŕokatu dituzu.
  4. Bidez igaro diran guziak laŕutzen dute;

auzokoei nardagaŕi egin zaye.

  1. Aren etsayen eskuya goratu duzu; aren arerio guziak pozaz bete dituzu.
  2. Ezpataren sorbatza kamustu diozu, ta gudan ez duzu irozo.
  3. Aren ista itxungi duzu, eta aren yauralkia luŕera irauli.
  4. Gaztaroko egunak labuŕtu dizkiozu;

âlkez estali duzu..                                (Tartea.)

  1. Noiz arte, Yaube, ostenik egongo zera?

Zure aseŕea sua bezela, gaŕez dagoke?

  1. Gomazu nere bizia zein labuŕa dan, eta gizonak zein amaikoŕ irazan zenitun.
  2. Nor da, il-beaŕik gabe bizi daiteken gizona, xeoleko mendetik iges egin lezakena?
  3. Yaube!, beiñolako zure eŕukialdiak non dira, kirmen-zuŕian zin egiñez Dabid’i egin zenizkionak?
  4. Oroi zaite, Yauna, zure moŕoyei egin zayen iraiñaz: kolkoan bait-daramatzit eŕien iseka guziak,
  5. Yaube!, zure etsayek iraizten ditutenak, Zure gantzutuari iraizten dizkiotenak.
  6. Onets bedi Yaube menderen-mendêtanl!

Aŕen, bai!! Aŕen!!! *

90

LAUGAŔEN ATALA


  1. Yainkoaren gizon Moxe’ren otoya.

Yaube!, gizaldirik-gizaldi

Zu izan zera gure igesleku.

  1. Mendiak yayo baño len ta ortzi-luŕak soŕtu (izan) auŕetik, betiko aspalditik bizi zera Zu, Yainko ori.
  2. Zuk gizakumeak auts biuŕtzen dituzu, ta «gizasemeak itzul zaitezte» dasazu.
  3. Miľa urte zure begietan, yoandako atzo ta gau-aldi bat bezela bait-dira.
  4. Iñaŕosten dituzularik: Zuk bosatuta goizeko amets, belaŕ ezea bezela dira:
  5. Goizean loretsu eta aziz doa; (Is. 40, 6) aŕatsaldean zimel eta igaŕtua.
  6. Oŕela zure aseŕeak akitzen

ta sure sumiñak izutzen gaitu.

  1. Gure okeŕak Zure auŕean ezaŕtzen dituzu, eta gure ogen isiľak zure auŕpegi-argitan.
  2. Gure egun guziak aseŕepean igaro zazkigu;

gure urteak intziri antzo amaitu ditugu.

  1. Gure urteak irurogei ta amaŕ-edo dira

ta, osasun aundi dutenenak, larogei bear ba’da;

ta ayetako geyena neke ta dordoa da: *

laisteŕ bait-doaz; egaka, noski, goaz gu. *

  1. Zure aseŕearen indaŕa nork dazagu?

eta egoki dan belduŕez zure sumiña nork azteŕtu? *

  1. Gure egunak ongi zenbatzen erakuskiguzu, * biotzeko zurtasunera eldu gaitezen.
  2. Yaube! itzuli zaite... Noiz arte? * eta zure moŕoi auetzaz eŕuki zaite.
  3. Zure eŕukiaz ase gaitzazu iradu, ta gure egun guzietan pozik eta yai gaudeke.
  4. Atsekabetu gaituzun egunengatik poztu gaitzazu, laztuta bizi izan geran urtêngatik.
  5. Zure moŕoyetan zure lana ageri bedi, ta zure aintza ayen semêtan,
  6. Gure Yainko Yaube’ren adeya begokigu gañean; eta gurean gure eskuetako lana iraunkoŕ egizu, eta gure eskuetako lana sendotu.

 

91

  1. Goikoaren altxabean bizi, *

Eta Guzialdunaren itzalpean atsedeten zeran oŕek,

  1. Yauberi esayozu: «Nere gorku ta babesa, nere itxaropena atxiki dizudan ene Yainkoa!!»
  2. Eiztarien xedebatik Ark aterako bait-zaitu;

bai gaitzalditlk ere.

  1. Bere egaz estaliko zaitu, eta igesleku Aren lumapean dukezu: Aren kirmentasuna babeski eta oskol bait-da.
  2. Gaueko izuaz ez zaitezke belduŕ, gezi-yaurtiz ere ez egunez,
  3. ez iľunean ditxasken izuŕiz, ez eguerdian dirakin itxesaz.
  4. Miľa zure ondoan eta amabi miľa zure eskuyan erori aŕen alakorik ez zaizu ezer ere uŕbilduko.
  5. Bañan, zure begiz so zaudeke ta gaiztoen ataŕa dakuskezu.
  6. Zure itxoikizuna Yaube bait-da, goi-goikoa altxabetzat aukeratu duzunez-gero.
  7. Gaitzik ez zaizu elduko, zure egoitzara ez ondikorik uŕbilduko
  8. Bere aingeruei zutzazko aginduak eman bait-dizkie, *

zure bide guzietan zaitu zaitzaten. (Mt. 4, 6; Lk. 4, 10.)

  1. Beren eskuetan zaramazkete, zure oñak aŕitan tupust egin ez dezan.
  2. Suge eta ziraun-gañean zabiltzake, leoia eta erensugea istikatuz.
  3. Atxiki zaidanez-gero yareingo dut;

nere izena dazagunez-gero, maldatuko dut.

  1. Otsegingo dit eta entzungo diot;

laŕialdian arekin nagoke, Nik askatu eta ospatuko dut.

  1. Bizitza luzez aseko dut, ta niregandiko yareikuntza erakutsiko diot.

 

92

  1. Eresia. Larunbateko abestia.
  2. Yaube gorestea on da, ta, Goiko Ori, zure izena erestea.
  1. Zure ontasuna goizean ta zure kirmentasuna aŕatsean aldaŕikatzea.
  2. Amaŕ-ariko ereskiñez eta nebelaz, kitara-laguntzazko ots xamuŕez.
  3. Zure egiñek, Yaube, pozez beterik, eta zure esku-lanek yaitsu naukate-ta.
  4. Yaube!, Zure egiteak bai aundiakľ, Zure asmoak bai sakonak dirala!
  5. Gizon zuntzunak ez ditu uleŕtzen, eta ergelak ez autematen.
  6. Belaŕa bezala gaiztoak ernetzen, ta gizatxaŕak loretzen ba’dira ere, betiko suntsituak izateko da, ezik. *
  7. Zu, beŕiz, Yaube!, menderen-mendêtan garai zaudeke.
  8. Ara zure etsayak, Yaube! ara zure etsayak suntsituak; eta gaiztagin guziak sakabanatuak.
  9. Nere indara, ostera, basidiarena bezela goratu duzu; ta gantzu yatoŕez igurtzi nauzu.
  10. Beraz, nasaikiro nere etsayak ikusi ta auŕka dabilzkidanekiko beŕi onak dantzuzket. *
  11. Zintzoa, palmatzea bezain lerden, ta Liban’go eretza bezain tantai egiten da. *
  12. Yaube’ren etxean landatuta, gure Yainkoaren aldabetan loretuko dira.
  13. zâŕtzaroan ere zitu dakaŕkete, gordin eta mardul iraungo bait-dute,
  14. Yaube txito zuzen dala iragaŕtzeko, Nere aŕkaitza!!, ta Arengan ez dala okeŕik.

 

93

  1. Eŕege da Yaube, nagusitasunez yantzita. * Yaube al-izatez yantzi da, ta ua geŕian estutu du;

luŕbira sendotu du, ez bait-da kordokatuko.

  1. Zure aulkia betidanik gertu dago; betiko aspalditik bait-zera.
  2. Ibayek goratu dute, Yaube, ibayek beren otsa yaso, ibayek beren mintzo-zarata atera dute.
  3. Bañan uratza oŕen zarata baño, ta itxasoko uin zakaŕena baño, altsuago da Yaube goyenetan.
  1. Zure aitoŕak oso siñesgaŕiak dira; * ta zure etxearen dedua deuntasuna da menderen-mêndetan.

 

94

  1. Apen-Yainko, Yaube!, apen-Yainko ager zaitez!!
  2. Gizadiaren ebazlea, yaiki zaitez:

aŕoei, dagokien ordaña bial iezu.

  1. Noiz arte ogenlariek, Yaube, ogenlariek noiz arte poz eta yai dabilzke?
  2. Ergelkeriz yardun, aŕandiaka mintzo, gaiztagiñak iľaŕainduko dira?
  3. Yaube, zure eŕia zapalduz dabiltz, ta zure yarauntsia atsekabetzen dute.
  4. Aiarguna eta aŕotza gaizki erabili ta umezurtzak itotzen dituzte.
  5. Eta, «Yaube’k ez dakus» diote, * «Yakob’en Yauna ez da oaŕtzen».
  6. Eŕikoseme txatxuok, uleŕtu, noiz adituko duzute zunzunok?
  7. Belaŕia ipiñi digunak ez ote-du entzungo? begia asmatu dunak ez ote-du ikusiko?
  8. Eŕiak ataŕatzen ditunak ez ote-du akaŕ egingo? gizakiei adimena damayena ez-ote da oaŕtuko?
  9. Yaube’k ezagun ditu giza-asmoak: utsalak bait-dira izan.
  10. Zoriontsua, Zuk Yaube Oŕek, burua argitu ta zure legea irakasten diozuna, *
  11. egun beltzetan atsedena ari ekaŕtzeko, gaiztoarentzat iľobia atontzen daño.
  12. Yaube’k bere eŕia ez bait-du zapuztuko; bere yarauntsia ez du bertan bêra utziko;
  13. auzietara zuzentasuna itzuliko da, ordea: biotz zuzenekoak oro ari daŕaizkioke.
  14. Nor yaikiko da nere alde gizatxaŕei buruz?

Nork irozoko nau gaiztagiñen auŕka?

  1. Yaube lagun ez ba’letoŕkit, iľobia laisteŕ litzaidake bizi-tokitzat.
  2. «Oña kordokatzen zait» gogoratzen naizenean, Zure eŕukiak, Yaube, irozotzen nau.
  3. Yaube! baŕnea kezkaz artegatzen zaidanean, gogoa zure siratsek pozten didate.
  4. Ebazle-batza zitala Zurekin elkaŕtuta ote-duzu, lege-irudiz okeŕa erabakitzeko?
  5. Zintzoen biziari maŕoak yaŕtzen, ta ogenik gabeko odola ixurtzen ari bait-dira.
  1. Yaube, beŕiz, nere gorkua, ta nere Yainkoa nere iges-aŕkaitza da.
  2. Ark gañera eratoŕiko die ayen gaiztakeria, ta beren zitalkeriz suntsituko dira; bai!!, Yaube Yain[koak galduko ditu.

 

95

  1. Eldu!, * Yaube’ri poz gatzazkion!!

Malda dugun Arkaitza lekayoz ospa dezagula!:

  1. Gorasaŕeketan auŕkeztu gakizkion, eresika poz-ospatu dezagun.
  2. Yaube Yainko aundi bait-da, ta yainko guzientzat eŕege nagusi.
  3. Luŕ-baŕendiak eskuan ditu, ta mendigañak Arenak dira.
  4. Itxasoa, Arena, Ark egiña da-ta;

eta Aren eskuek eratu zuten legoŕa ere, Arena:

  1. Eldu!, auzpeztuta yauretsagun, irazan gaitun Yaube’ren auŕean belaunikatu gaitezan.
  2. Ua bait-da gure Yainko,

Ta gu Aren menpeko eŕia, ta Aren zaipeko artaldea.

Ai zenute, egun, Aren mintzoa entzungo!!:

  1. «Ez gogoŕtu biotzok Meriba’n bezela, * Masa-egunez basoan bezela;
  2. An, nere alatzak ikusita ere, zuen arbasoek tiŕiatu ta axukatu ninduten.
  3. Beŕogei urtez eŕi onetzaz aspeŕtuta egonik,

Auxe biotz okeŕeko eŕia!! esan nun, Nere bideak ez ditu ikasi.

  1. Suminduta, beraz, zin au egin nun:

Nere atsedenera ez dira saŕtuko». (E. 4, 3.)

 

96

  1. Abestu Yaube’ri abesti beŕi bat, * Luŕ oso oŕek Yaube’ri abestu!
  2. Yaube’ri abestu, Aren Izena onetsi! Arengandikako yareikuntza egun oro iragaŕi!
  3. Aren ospea eŕi guzietan azaldu, enda guzietan Aren alatzak.
  4. Yaube, aundi eta goresgaŕia bait-da, belduŕ-izatekoago Ua, beste yainko guziak baño.
  5. Atzeŕiko sasi-yainko guziak irudi-utsal dira; Yaube’k, beŕiz, ortziak irazan zitun.
  6. Ospe eta aintza Aren auŕean; indaŕa ta edeŕtasuna Aren yauretxean.
  7. Eŕitaldeok, Yaube’ri eman, Yaube’ri eman ospe eta dedua;
  8. Aren izenari dagokion ospea Yaube’ri eman. Aren aldabetan oparia ekaŕtzera saŕ zaitezte;
  9. Auzpeztu Yaube’ri yauretxeko apaingaŕiz. * Luŕ oso ori!, Aren auŕean ikara adi;
  10. Atzeŕian esazute: Gora Yaube!!! * Ark luŕbira tink dauka, kordoka ez dedin: eŕiak zuzenki yauŕtzen ditu.
  11. Ortzia poztu bedi, luŕa ikotu; itxaso eta angoek deadaŕ begite;
  12. landa eta angoak oro yai beude; ordun oyaneko zugatz guziek txaloka ariko dira,
  13. Yaube’ren auŕean, bai bait-datoŕ, luŕa yauŕtzera bait-datoŕ.

Luŕbira zuzenki yauŕiko du, eta eŕiak bere zintzotasunez.

 

97

  1. Yaube dago eŕege: luŕa poztu bedi!

Ugarte ugariek ikotu bitez. *

  1. Odeyak eta itzala baranoan ditu; * zuzentasun eta araua Aren aulki-azpiko dira.
  2. Sua Aren auŕean doa, etsayak baranoan irentsiz.
  3. Aren istak luŕbira argitzen du; eta ikustean luŕa ikaraz asten da.
  4. Mendiak ezkoa bezela urtzen dira Yaube’ren auŕean, luŕ osoaren menpetzaľe-aitziñean.
  5. Oŕtziak Aren zuzentasuna aldaŕikatzen du;

ta eŕi guziek Aren aintza dakuste.

  1. Irudiñen yauresle guziek âlke izan oi dira, * eta beren yainkoaizunaz iľaŕaintzen diranak; yainkotxo guziak auzpezten zazkio.
  2. Aditurik Sion poztu da, Yuda’ko iriak yai dabiltz Zure erabakiengatik, Yaube
  3. Zu, Yaube, luŕ osoaren gañean nagusi bait-zaude, Zu, yainkotxo guzien gañetik oso garai.
  4. Gaizkia goŕoto dutenak Yaube’k maite ditu, daŕaizkionen bizia Ark yagoten du;

gaiztoen eskutik ateratzen ditu.

  1. Zintzoentzat argia soŕtzen da, ta biotz zuzenekoentzat poza.
  2. Zuzenok, Yaube’rengan alai zaitezte, ta Aren izen Deuna goretsazute.

 

98

  1. Eresia.

Yaube’ri abesti beŕi bat abestu, alatzak egin ditu-ta. Bere eskuyak gurenda eman dio, * eta bere beso deunak.

  1. Yaube’k Beragandikako yareikuntza erakutsi du; * atzeŕien begietan bere zuzentasuna agirian yaŕi du.
  2. Ixrael’en etxearekiko

Bere eŕuki ta kirmentasunaz oroitu da. *

Uŕutieneko luŕalde guziek ere (Is. 52, 10) gure Yainkoaren yareikuntza ikusi dute.

  1. Luŕbazteŕ osoak, Yaube’rengana lekayoak yaso, gora, txalo eta eresi egizkiozute.
  2. Yaube’ri kitaraz eresiozute, kitaraz eta ereskin-otsez,
  3. turutaz eta adaŕotsez:

Yaube eŕegeren auŕean alai zaitezte.

  1. Itxasoa eta angoak oro deadaŕka ari bitez, luŕbira eta an bizi diranak oro.
  2. Ibayek txalo yo bezate eskuz, * Mendiek orobat yai beude
  3. Yaube’ren auŕean, ba-datoŕ-ta, luŕa yauŕtzera bait-datoŕ.

Luŕbirako biribildia zuzenez yauŕiko du, eta eŕiak alderdikeri gabe.

 

99

  1. Yaube eŕege dago: eŕiak ikaraz;

keruben gañean eserita dago: luŕa daŕ-daŕ. *

  1. Aundia da Yaube Sion’en, eta eŕi guzien gañetik garai.
  2. Zure izen aundi ta ikaragaŕia goretsi bezate: deuna da-ta.
  3. Zuzenzale danak indaŕez yauŕtzen du: bidezko diranak Zuk sendotu dituzu, Yakob’enean ebazkuntza-arteza eta zuzentasuna burutzen duzu.
  4. Gure Yainko Yaube goretsazute,

ta Aren aulki-auŕean auzpeztu zaitezte: * deuna da-ta.

  1. Moxe eta Aaron Aren apaizetakoak dira, Samuel ere Aren izena deitzen zutenetakoa: Yaube’ri ots zegieten, eta Arek entzuten zien.
  2. Odei-abetik itz egiten zien:

Aren esanak entzuten zituzten, bai ayei eman zien agindua ere.

  1. Gure Yainko Yaube, Zuk entzun zenien;

Yainko adeitsu azaldu zintzazkien, ta baita apentzaľe ere. *

  1. Gure Yainko Yaube goretsazute, *

ta Aren mendi deunean guŕ egiozute: Gure Yainko Yaube deuna da-ta.

 

100

  1. Eskeŕ-abestia.

Luŕ guziek, Yaube’ri yai egiozute;

  1. Yaube pozez yauretsazute; Aren auŕera alairik eldu.
  2. Yaube Yainko dala ezaguzute: Arek irazan gaitu eta Arenak gera, Aren eŕi eta Aren laŕeko ardi. *
  3. Aren atetik abeslari saŕ zaitezte, * Aren aldabêtara gorespenez;

Ua edeŕetsi ezazute, Aren izena onetsi.

  1. Yaube onbera bait-da, Aren eŕukiak beti dirau, * eta Aren kirmentasunak menderen-mendêtan.

 

101

  1. Dabid’en eresia.

Eŕuki ta zuzentasuna abestu, * ta zuri, eresi bat egin nai dizut.

  1. Orbangabeko bidetik nabilke: noiz zatozkidake? Nere etxe-baŕnean biotz garbiz ibiliko naiz.
  2. Nere egitekoetan xede doľoŕik ez dut biľatuko; yardunbide okeŕekoa goŕoto dut: oŕelakorik niregana ez da elduko.
  3. Biotz-ustelkeria niregandik uŕun dagoke; gaizto danik ez dut ezagutuko.
  4. Azpikeriz laguna bezten duna: erauziko dut. Begi-urgoya eta biotz-aŕoa: alakoa nik ez yasango.
  5. Begiak eŕikoseme ziñengana dituket, nirekin bizi daitezan. Ta moŕoitzat ez dut izango,

zintzo dabilkena baizik.

  1. Iruzuŕlerik ez da nerean biziko;

Ezta gezuŕtirik ere nere begietan auŕera irtengo.

  1. Eŕiko dongeak oro egunero suntsiko ditut, * Gaiztagin guziak Yaube’ren iritik erauziaz.

 

102

  1. Beaŕtsuaren otoya, laŕialdian Yaube’ri aŕen egitekoan. *
  2. Yaube!, nere otoya entzun,

Ta nere oyua el bekizu.

  1. Niri zure auŕpegia ez ostendu atsekabe naiteken egunetan. Zure belaŕia niregana itzuli:

ots dagizukedanean, laisteŕ entzuidazu.

  1. Nere egunak, kea bezala, suntsi egiten bait-dira, ta nere ezuŕak, surtan bezela, eŕe egiten.
  2. Belaŕ antzo kiskalia, nere biotza legoŕ dago, otordura agertzeaz ere aztuta nabil.
  3. Negaŕaren-negaŕez

ezuŕak aragiari itsatsiak ditut.

  1. Etzetako pelikan bakaŕti, *

ta ontz gauzale bezalako egin naiz.

  1. Lorik gabe nabil ta negaŕez, txori bakaŕtia gaiľuŕean bezela.
  2. Nere arerioak taigabe iraintzen naute;

ta goŕoto nautenek biraoka dabilzkit.

  1. Ogitzat eŕautsa yaten

eta nere edaria malkoz nâsten bait-dut,

  1. Zure aseŕe ta sumiñarengatik;

Gora yasoz, uŕutira iraitzi nauzu-ta.

  1. Nere egunak itzal luzeak bezelakoak dira. * ta ni, belaŕa bezela, igaŕtzen noa.
  2. Zuk, beŕiz, Yaube, betidañoan dirauzu, ta zure izena menderen-mendêtan bizi da.
  3. Yaiki zaitez ta Sion’i eŕuki zakizkio, Eŕukialdia ta erabakitako garaya eldu da-ta.
  4. Zure moŕoyek ango aŕiak maite bait-dituzte, eta ango poŕokaketaz mindurik daude.
  5. Aŕezkero atzeŕiek Zure Izena begirunez dantzukete, ta luŕeko eŕege guziek Zure goitasuna,
  6. Yaube’k Sion beŕeraiki,

ta bere aintza erakutsitakoan,

  1. gaxoen otoira makuŕtu daitenean, ta ayen eskaria arbuya ez dezanean.
  2. Datozken gizaldientzat auek idatzi bitez, eta eŕi beŕi batek Yaube goretsi beza. *
  3. Bere goi deun artatik begirata, ortzitik luŕera Yaube’k so egin bait-du.
  4. atxiľoen intziriñak aditzeko, ta eriotzara gaiztetsiak askatzeko,
  5. Yaube’ren Izena Sion’en aldaŕikatu,

ta Yerusalem’en goretsi dezaten,

  1. Yaube’ri menderatzeko

enda eta eŕi guziak bilduko diranean.

  1. Nere indaŕa bidean autsi, ta nere egunak labuŕtu ditu.
  2. Diotsat: Ene Yainko! nere egunen erdian ez ni eraman; Zure urteak gizaldirik-gizaldi diraute-ta.
  3. Asieran luŕa Zuk irazan zenun, ta ortzia Zure eskuen lana da.
  4. Ayek amaituko dira; Zuk, beŕiz, diraukezu, eta oro yazki bat bezela moŕoiztuko dira. Estalki bat bezela erazten dituzu, eta aldatzen dira:
  5. Zu, ordea, beti bat zera,

eta zure urteak azkenik ez dute. *

  1. Zure moŕoyen semeak lasa biziko dira, ta ayen ondorengoak zure auŕean dirauke.

 

103

  1. Dabid’ena.

Ene gogoa! Onetsazu Yaube!, Ta nere baŕne osoak Aren Izen deuna onetsi beza.

  1. Ene gogoa! Onetsazu Yaube,

Ta Arengandik aŕtutako ainbeste on ez ântzi,

  1. okeŕ guziak askesten dizkizuna, auleri guziak sendatzen dizkizuna, *
  2. suntsitzetik zure bizia yareiten duna, adei ta eŕukiz betetzen zaituna,
  3. aoa onez asetzen dizuna bait-da, oŕela, zure gaztaroa, aŕanoarena bezela beŕitzen da.
  4. Yaube’k zuzen-lanak burutzen ditu, eta zanpatutako guziei eskubide dutena biuŕtzen die.
  5. Bere bideak Moxe’ri erakutsi zizkion, ta Ixrael’daŕei bere egite aundiak.
  6. Yaube adeitsu eta onbera da, * aseŕerako berankoŕ ta eŕukirako berebizikoa.
  7. Ez dabil agiraka une oro, ta ez da betiko aseŕetzen.
  8. Ez garabilzki gure ogenen arauz, *

ta, txaŕkeriak lezakenez, ez digu ordaindu.

  1. Luŕa baño ortzia garayago dan giñoan, goi dago Aren eŕukia belduŕ zaizkionentzat;
  2. soŕtaldetik saŕtaldea uŕun dan bezainbat, gure txaŕkeriak guregandik ainbestexe uŕutiratzen ditu.
  3. Aita umei eŕukitzen zayenez, belduŕ zaizkionei Yaube eŕukitzen zaye.
  4. Gure orea ezagun bait-du,

ta auts gerala ba-daki. (1 Ke. 1, 24.)

  1. Giza-egunak belaŕa bezalakoak dira;

aren loraldia landako lorena bezela;

  1. aize piťin bat arengana orduko, ezin bait-du iraun; ta zetzan tokiak berak ez du ua ezagun.
  2. Yaube’ren eŕukiak, beŕiz, belduŕ zaizkionentzat menderen-mandetan dirau;

eta Aren zuzentasuna, semên-semêntzat,

  1. Aren ituna zaitzen dutenentzat, eta betetzeko asmoz Aren aginduak gogoan darabilztenentzat.
  2. Yaube’k bere yauralkia ortzigañean yaŕi du, eta Aren agintzak, oro yauŕtzen du.
  1. Onetsazute Yaube Aren aingeru guziok, indaŕez azkaŕ, Aren esanen egiľe zeratenok, Aren itzei men zatozkiotentzat.
  2. Onetsazute Yaube, Aren gudoste guziok, Aren gogoa dagizuten Aren moŕoyok.
  3. Onetsazute Yaube, Arek egindako guziok, Aren mendeko toki deunetan:

Ene gogo, onetsazu Yaube!!

 

104

  1. Ene gogo!, onetsazu Yaube!

Ene Yainko Yaube!, oso Aundi zera!, aintzaz eta deduz inguratua.

  1. Soñekoz bezela argiz yantzia.

Zuk ortzia, kapaŕ bat bezela, edatu duzu. *

  1. Urgañean Zure egoitzak eraiki, gurditzat odeyak dituzu, ta egatzat aizea.
  2. Geznaritzat aizeak darabiltzizu, (E. 1, 7) ta moŕoitzat su-gaŕak.
  3. Bere orubien gañean luŕbira Zuk sendo yaŕi duzu: menderen-mendêtan ez da kolokatuko.
  4. Soñeko bai’litzayon itxasoz bildu zenun, urak mendi-gañetan kokatu ziran.
  5. Zure zemaz igeska bazteŕtu, Zure ostotsaz izutu ziran.             
  6. Erabaki zenien tokira mendiak igo, eta, sakonak yeitxi ziran.
  7. Muga igarogaitza ezaŕi diozu, * luŕbira beŕiro estali ez dezan.
  8. Ituŕiak lats biuŕtzen dituzu menditartean txiŕistaka doazelarik.
  9. Zelaiko abere guziek ayetan edari dute; basastoak egaŕia asetzen dute;
  10. txoriek ayen ondoan bizi dira, ostotartean txioka.
  11. Zure egoitzatik mendiak garaztatzen dituzu, luŕa zure eskutiko zituz asetzen da.
  12. Aberêntzat belaŕa ernetzen duzu

ta landarea, gizakien onarentzat, luŕetik ogia erakaŕi dezan,

  1. eta giza-biotza pozten dun ardoa; *

olioz auŕpegia istarazi dezan,

eta yanariak giza-biotza xuxpeŕtu dezan.

  1. Yaube’ren zugatzak asetzen dira, Ark saŕtu zitun Liban’go eretzak, alegia.
  2. Egaztiak beren kabiak an egiten;

Izayak amiamokoen etxe dira.

  1. Mendi garayak orkatzentzat, ta aitzak sagaŕoyentzat igesleku dira.
  1. iľargia aldiak mugatzeko egin duzu; eguzkiak noiz eta non etzan ba-daki.
  2. iľunbea bidaltzen duzunean eta gaua soŕtu, ordun da basapizti guzien ibilketarako garaya.
  3. Leoikumeak aŕapakin-guraz oŕoaka, Yainkoari yatekoa eskatzen.
  4. Eguzkia yaikitzeaz bazteŕtzen dira, ta beren altxabêtan atsedeten.
  5. Gizona bere lanera ba-doa, ta bere eginbidera aŕatseraño.
  6. Zuk egindakoak bai ugaril, Yaube!!

Guziak yakitez eratuak, gero: luŕa Zuk irazandakoaz betea dago.

  1. Ara itxaso aundi ta txito zabala: naŕaztiak neuŕi gabe an, bizidun ťiki eta aundiak.
  2. Ontziak ere an ibiltzen dira, bai-eta uiñetan yostatzeko egin duzun Lebiatan-aŕaintzaŕa ere.
  3. Guziak Zuregandik itxaro dute, garai egokian azkuŕia ayei ematea.
  4. Zuk ayei eman, ayek bil;

Zuk eskuak zabalduz-gero, ongiz asetzen dira.

  1. Zuk auŕpegia ostenduz-gero, ayen ikara!!

Zure arnasa ukatzen ba’diezu, iitzen dira eta beren autsera biuŕtzen.

  1. Zuk ayei ats egiñez-gero, ostera bizira datoz, * ta luŕ-azala beŕitzen duzu.
  2. Yaube’ren aintza beti iraunean bego!: Yaube, egin dun guziaz poztu bedi;
  3. Ark luŕera so, eta luŕa ikaraz, mendiak ikutu eta ayek ketan.
  4. Nere bizi guzian Yaube ospatuko dut; (Er. 146, 2) diraukedaño Ari eresi egingo diot.
  5. Nere mintzoa atsegingaŕi izango al zayo: nik beintzat Yaube dut pozgaŕi.
  6. Ogenlariak luŕetik suntsi bitez!, eta ez bego engoitik artan gaiztagin bat ere; ene gogo! Onetsazu Yaube! Aieluia!!

 

105

  1. Goretsi Yaube! Aren izena aldaŕikatu; *

Aren egite aundiak atzeŕietan ezaguerazi.

  1. Eresiozute Ari, goretsazute Ua!

Aren alatz guziak iragaŕi.

  1. Aren Izen deunaz iľarain zaitezte;

Yaube’ren biľa dabiltzanen biotza poz bedi.

  1. Yaube eta Aren indaŕari itzalez begira ezaiozute; Aren auŕpegia beti biľazute.
  2. Ark egindako alatzak gomutan euzkazute, Aren aŕigaŕiak eta Aren aoko erabakiak,
  3. Ots!, Aren moŕoi Abraham’en azia, Aren autu Yakob’en semeak!
  4. Yaube Ua bera da gure Yainkoa;

Aren erabakiak luŕbira guzirako dira.

  1. Ark bere Ituna gogoan du beti, miľa gizalditarako eman zun itza,
  2. Abraham’ekin erabakitakoa, eta Ixaak’i egindako ziña, *
  3. Yakob’i lege sendotzat, *

eta Ixrael’i betiko ituntzat yaŕi ziona,

  1. «Kanaan luŕaldea zuri emango dizut zuen yarauntsiko aloŕtzat» esan zionean.
  2. Luŕalde artan gutxi,

bakan eta aŕotz bait-ziran,

  1. ta alderdirik-alderdi,

ta eŕirik-eŕi zebiltzanean,

  1. ez zion iñori, ayei mutiri izaten utzi, eta ayengatik eŕege batzu ataŕatu zitun:
  2. «Nere gantzutuak ez ikutu, eta nere igaŕlêi kalterik ez egin».
  3. Ordun goseari aurkintzarako dei egin zion, an bertakoak ogi gabe utzirik.
  4. Bañan, lenik gizon bat bidalita zeukan, yoputzat saldutako Yose.
  5. Oñak biľuŕez loturik, burdiñez lepoa oratu zioten,
  6. berak iragaŕitakoa bete zan arte, ta Yaube’ren itzak egiztatu zuño.
  7. Orduan eŕegeren aginduz askatu zuten, eta eŕiko nagusiak yarei atera ua.
  8. Ta ua bere etxeko buru aukeratu, Ta bere on-ibaŕ guzien yauŕle yaŕi zun.
  9. Egoki zukenez aren aundizkiak zuzendu zitzan * ta zuŕtasuna zâŕei irakatsi zezayen.
  10. Orduan Ixrael Aigito’ratu,

ta Yakob Kam-luŕaldean aŕotz saŕtu zan.

  1. Yaube’k bere eŕia eŕuz ugaldu

ta aren etsayak baño azkaŕagoa egin zun.

  1. Ayen gogoa Aren eŕia gorotatzeko aldatu zun,

eta Aren moŕoyak maltzuŕke.riz erabili zitzaten:

  1. Ordun Moxe, bere mutiľa bidali zun, Berak aututako Aaron’ekin.
  2. Ayen artean Aren alatzak, eta Aren zantzu aŕigaŕiak Kam-luŕaldean egin zituten.
  3. iľuna igoŕi eta gaualdi gertatu zan, bañan Aren itzei yazaŕi zitzazkion.
  4. Ayen ura odoldu zun eta ayen aŕayak il.
  5. Ayen auŕkintza igelez bete zan, ayen nagusien etxetaraño saŕtu ziran.
  6. Ark esanda ezpe ta eltxoak bazteŕalde orotara yausi ziran eŕuz.
  7. Euria-beaŕean txingoŕa eman zien ayei, su eta gaŕa ayen bazteŕaldean.
  8. Ayen mâsti eta pikondoak yo zitun, ta ayen mugabaŕne guzietako zugatzak poŕokatu zitun.
  9. Ark esanda oti eta txaiskuŕ (Ir. 10, 12) zenbakaitzak etoŕi ziran;
  10. ta ayen baŕutietako belaŕ guzia irentsi, ta landetako zitu guziak yan zituten.
  11. Auŕkintzako lenseme guziak il zizkien, ayen sendotasunaren askiñak oro.
  12. Ziľaŕdun eta uŕedun atera zitun ayek, ta ayen leñuetan makalik bat ere ez zan izan.
  13. Ayen irteneraz Aigito’aŕak poztu ziran, ayei buruz izututa bait-zeuden.
  14. Yaube’k odei bat estalkitzat edatu zien, ta sua, gauez argi egin zezayen. (1 Ko. 10, 1.)
  15. Ayek eskatuta, galepeŕak bidali zizkien, ta ortzitikako ogiz ase zitun.
  16. Aŕkaitza uŕatu zun, eta ura iñotsi zan, basoan baŕna ibaika ziyoan.
  17. Bere moŕoi Abraham’i emandako (As. 17, 7) itz deunaz gogoratu bait-zan.
  18. Bere eŕia pozez atera zun, bere autuak lekayoz.
  19. Ta atzeŕian luŕak eman zizkien, ta eŕien lanaz yabe egin ziran,
  20. Aren aginduak bete ta legea yagotekotan, ordea. Aleluia!!

 

106

  1. Aleluia!

Goretsazute Yaube, onbera da-ta, * Aren eŕukiak beti dirau-ta.

  1. Yaube’ren egite azkaŕak nork esango ditu. Aren gorabeaŕak oro nork adieraziko?
  2. Zoriontsuak legea bete, ta zuzen dana beti egiten dutenak.
  3. Zure eŕiari diozun maitasunaŕen

nitzaz oroi zaite, Yaube; zure urgaziz atozkit,

  1. Zure autuen zorionaz atsegin aŕ dezadan,

Zure eŕiaren pozez poztu nadin, eta zuretaŕekin iľaŕaindu.

  1. Gure arbasoek bezela ogen egin dugu; (Yu. 7, 19) okeŕ ibili, eta zitalki ari izanak gera.
  2. Gure arbasoek Aigito’n

Zure alatzak ez zituzten aintzakotzat aŕtu,

eta Zure eŕukiaren zantzu ugariak ez zituzten gogoan izan;

ostera, Itxaso-Goŕi aldean Goi-Goikoari yazaŕ zitzazkion.

  1. Bere Izenarengatik, ordea, yarein zitun, Bere al-izatea erakusteko.
  2. Ta Itxaso Goŕia Aren akaŕaz legoŕtu zan;

zelayan-zeaŕ bezela itxasoko ura baŕna eraman zitun.

  1. Eta esku gogoŕekoengandik yarein zitun, * ta etsayen eskutatik atera.
  2. Eta ayen arerioak urak estali zitun: ayetako bat ere ez zan gelditu.
  3. Orduan Ixrael´daŕek Aren itzak siñetsi, ta Aren gorapena abestu zuten.
  4. Aren alatzaz, ordea, laisteŕ ântzi ziran,

Aren erabakietan ez zuten usterik izan.

  1. Basoan beren iŕitsei amor eman,

ta etze artan Yainkoa tiŕiatu zuten.

  1. Eskatzen ziotena eman zien, noski, ayen biziari kalte egiñez, ordea.
  2. Kapaŕdian Moxe axatu zuten,

bai eta Aaron Yaube’ren autua ere.

  1. Luŕak pitzatuta Datan irentsi zun,

ta Abiron’en taidea baŕnera aŕtuz itxi zan.

  1. Ayen moltzoan sua piztu zan: ta zital ayek gaŕetan eŕe ziran.
  2. Oreb mendian txekoŕ bat egin zuten, (Ir. 14, 32) eta uŕe urtuzko irudin ari makuŕtu zitzazkion,
  3. Beren aintzagaŕi ordain *

txekoŕ belaŕ-yale baten irudia aukeratu zuten.

  1. Yarein zitun Yainkoaz ântzi ziran,

Aigito’ko aŕigaŕiak egin izan zitunaz,

  1. Kam-luŕaldean alatzak,

Itxaso Goŕian zantzu aundiak.

  1. Suntsituko zitula esan zun;

bañan, Aren autu Moxe

akaldean yarki zitzayon, ausiabaŕtza Aren sumiñari eragozteko.

  1. Luŕalde opagaŕia nardatu;

ta Yainkoaren itza ez zuten siñetsi.

  1. Beren kapaŕetan maŕ-maŕ ari izan ziran;

ez zitzazkion Yaube’ri esaneko agertu.

  1. Eta eskua yasorlk zin egin zien etzŕitan ondatuko zitula,
  2. eŕi-artean ayen enda baŕeyatu, ta oŕ-an ayek sakabanatuko zitula.
  3. Baalpegor’i atxikita bizigabekoei eskeñitako opariak yan zituten.
  4. Beren gaiztakeriz Yaube sumindu zuten, ta beren gañera elkaitza etoŕi zitzayen.
  5. Orduan Pinees’ek yaikita zuzenki yokatu zun, ta elkaitza amaitu zan. (Ze. 25, 7.)
  6. Ta oŕegatik gizaldirik-gizaldi beti ospe aundia izan du.
  7. Yaube beŕiro Meriba’ko uretan tiŕiatu zuten, Moxe’ri andik yasanbeaŕa zetoŕkiolarik.
  8. Biotza tiŕiatu ziotela-ta

ezpañetatik sengabeko itzak bota bait-zitun.

  1. Yaube’k esan zizkien eŕiak ez zituzten suntsitu.
  2. Aitzitik atzeŕitaŕekin nâsi ziran, eta ayen yardunbidea ikasi zuten.
  3. Eta ayen irudiñak yauretsi zituten, ta ori ayentzat xedeba izan zan.
  4. Beren seme-alabak oparitzat texeŕenei eskeñi zizkioten.
  5. Eta odol ogengabea ixuri zuten;

beren seme-alabaen odola, gero;

gaxoak Kanaan’go sasi-yainkoei eskein ziozkateia, luŕa odolez kutsatu bait-zan.

  1. Berak ere beren egitez loitu, ta beren zantaŕkeriz zikindu ziran. *
  2. Argatik Yaube’ren aseŕea bere eŕiaren auŕka piztu zan, eta Bere yarauntsia zapuztu zun.
  3. Atzeŕien eskuetara yaurti zitun ayek

ta goŕoto zitutenek menperatzaiľe gerta zitzazkien.

  1. Ta etsai ayek gaizki erabili ta beren azpian euki zituten.
  2. Yaube’k askotan yarei atera zitun; bañan eŕi ua bere biuŕkerian isitu, ta bere gaiztakerietan erortzen zan.
  3. Yaube’k ayen laŕialdia ikusi zun, ayen otoitza entzun zularik, noski.
  4. Eta ayen onerako bere itunaz oroitu zan, bere eŕuki aundiaz ibitu zitzayen. (It. 30, 1.)
  5. Ta ayengana biuŕtu zun atxiľo zeuzkatenen eŕukia.
  6. Gure Yaube Yainko, zaitu gaitzazu, ta atzeŕien artetik bildu gaitzazu, Zure Izen deuna aitoŕtzeko, ta zure goraldiak aldaŕikatzeko.
  7. Onetsi bedi Yaube, Ixrael’en Yainkoa menderen-mendêtan;

eta eŕi osoak esan beza: Aiabiz!! Aleluia!!

 

107

BOSKAŔEN ATALA


  1. Ospatu Yaube!, onbera bait-da, *

ta Aren eŕukia betikoa.

  1. Besate ezperen Yaube’k yarein, etsayen eskutik askatu,
  2. ta soŕtalde ta saŕtaldeko ipaŕalde ta itxasaldeko eŕietatik bildu ditunek.
  3. Basoko etzetan baŕna aldeŕai ziyoazan, giza-eŕirako zidoŕik idorotzeke.
  4. Goseak eta egaŕiak amikaturik zeuzkaten.
  5. Laŕialdi artan Yaube’ri ots egin zioten; ta beren axanpaetatik atera zitun.
  6. Eta bide zuzenetik eraman zitun, giza-irira bizitzeko eldu zeitezan.
  7. Aren eŕukiagatik Yaube goretsi bezate, eta Ark gizakumen alde egindako alatzengatik,
  8. ezuŕuts gaixoa asetzen, ta gose dana betetzen du-ta.
  9. iľunbêtan eta eriotz-itzalpean, oinbiľuŕez eta oñazez atxiľo zeuden.
  10. Izan ere, Yainko-mintzo auŕka yaiki, ta Goi-Goikoaren asmoa nardatu zuten.
  11. Nekearen-nekez ayen biotzak ebaindu zitun;

zalantzan zeuden eta ez zan ayek sorotzi zitzakenik.:

  1. Laŕialdi artan Yaube’ri ots egin zioten;

ta axanpa guzietatik atera zitun.

  1. iľunpêtatik eta erio-itzaletik idoki zitun, ta lokaŕiak kendu zizkien.
  2. Aren eŕukiagatik Yaube goretsi bezate, eta gizakumen alde egindako alatzengatik,
  3. Burniorizko ateak puskatu, ta burnizko atalak apurtu ditu-ta.
  4. Beren gaiztakeriaŕen makal zebiltzan, * beren okerkeriak nozitzen zituzten;
  5. edozein yanari iguingaŕi zitzayen, ta erio-ate-ondoraño uŕbildu ziran.
  6. Laŕialdi artan Yaube’ri ots egin zioten;

ta axanpa guzietatik atera zitun.

  1. Bere itza ayek sendatzeko biali zun, ta itxesetik ateratzeko.
  2. Aren eŕukiagatik Yaube’ri eskeŕtsu bekizkio, eta gizakumen alde egindako alatzengatik.
  3. Eskeŕ-opariak eskeñi bezazkiote *

 ta Aren egiteak pozez iragaŕi bitzate.

  1. Itxasoa uŕatuz ontzietan yetsiek, ur zabala arakatzen duten merkatariek,
  2. auek bai Yaube’ren egiteak ba-dakizkite, ta Aren aŕigaŕiak leze ayetan.
  3. Ark esanda, ara! ekaitz-aizea, uiñak txito gôra eraikiz,
  4. ortziraño igo eta sakonera yeisten; galzorian ikusirik beren buruak urtzen. *
  5. Yaŕosita eramanak ziyoazan aldaroka, moskoŕak bezela, ta ayen antze osoa alpeŕik zan.
  6. Laŕialdi artan Yaube’ri ots egin zioten, ta axanpa guzietatik atera zitun.

29. Ekaitza aize-eztialdiraño ibitu zun, *

 ta itxasoaren uiñak yabali ziran.

  1. Eta eztialdiaz poztu ziran, eta opa zuten legoŕaldera eraman zitun.
  2. Aren eŕukiarengatik Yaube’ri eskeŕtsu bekizkio, eta gizakumên alde egindako alatzengatik.
  3. Eŕiaren batzaldian ospatu bezate, * ta zâŕen bilguetan aundietsi.
  4. Ibaiak etze biuŕtzen ditu, eta ituŕi-yarioak luŕ legoŕ, 34. luŕ yatoŕ-emankoŕa gatzadi-gatzaga, an bizi diranen gaiztakeriarengatik, gero!!.
  1. Etzea, beŕiz, urtegi biuŕtzen ba-daki, ta luŕ idoŕa ituŕitza.
  2. Gose ziranak an ezaŕi zitun, ta bizitzeko iri bat eraiki zuten.
  3. Ta luŕa landu zuten eta mâstiak ipiñi, ta zituak yaso ere bai.
  4. Onetsi zitun eta eŕuz ugaldu ziran,

eta eman zizkien abereak, ez ziran gutxi.

  1. Uŕituak ziran eta aunatuak neke eta dordoen zamapean;
  2. bañan auŕelari-aundizkiak gutxitzat ditun Ark eta biderik-ez’eko basoetan aldeŕai ibiľerazten ditunak,
  3. gaxoa laŕialditik yaso zun, eta sendiak artaldeak bezain kopurutsu egin zitun.
  4. Zintzoek ikusi ta pozten dira, * eta gaiztagin guziak aoa isten du.
  5. Nor ote da sen onekorik, auek gogoan aŕtu, eta Yaube’ren eŕukia beaŕ danez uleŕtuko dunik?

 

108

  1. Abestia. Dabid’en eresia.
  2. Sendo dago nere biotza, Yainko!, nere biotza sendo; * Abestu nai dizut; baita erestaľu yo ere.
  3. Eupl ene gogo, esna!; nebel ta kitara, esna zaitezte!: egun-uŕatzez esnatu-iratzaŕiko naiz. *
  4. Yaube!, gizartean goretsiko zaitut; eŕiartean eresi egingo dizut.
  5. Zure eŕukia ortziraño iristen bait-da, ta Zure kirmentasuna odei-goyeneraño.
  6. Gora zaitez, Yainkoa, ortzi-gañean;

ta luŕgañean gora bedi Zure ospea.

  1. Zure maiteak yarein daitezan, * zure eskuiz lagun, eta entzun gaitzazu.
  2. Yainkoak bere etxean esan du:

«Poz naiteke, eta Sikem txatalduko, eta Sukot-arana neuŕtuko dut.

  1. Nerea da Galaad, Manase nerea,[

ta Eparain buru-oskoltzat dut Yuda aginte-makiltzat;

  1. Moab ikuztontzia zait;

Nere oskiak Edom’en nik ipiñiko, Pilistin’daŕaren lepotik garai-deya yasotzen dut».

  1. Iri sendora nork naramake?

Edom’año nork naroake?

  1. Nork, zapuztu gaituzun Yainko Oŕek, gure gudariekin ez zatozan Yainko Oŕek baizik?
  2. Etsayaren auŕka urgazi gaitzazu, giza-laguntza alpeŕa da-ta.
  3. Yainkoarekin egite aundiak burutuko ditugu, gure etsayak Ark zapalduko ditu.

 

109

  1. Abeslarien nagusiari. Dabid’en eresia.

Nere abesti-leloen Yalnko, ez zaitez isiľi, *

  1. nere auŕka ao gaizto-iruzuŕtia zabaldu dute-ta. Gezuŕ-mingañez itz egin didate;
  2. goŕoto-itzez inguratzen naute, ta zio gabe guda egiten didate.
  3. Maite beaŕ nautela, auŕka yaiŕki zazkit: ni, beŕiz, otoiketan.
  4. Dagiedan ona, gaitzez ordaintzen didate, darakuskiedan maitakuntza, goŕotoz;
  5. aren auŕka gizatxaŕ bat soŕtu ezazu, * ta eskuialdean salatari bat beuka. *
  6. Ebaztaidian gaiztetsia bedi, ta aren aŕen-eskea alpeŕik bedi.
  7. Egunak gutxituak bekizkio, ta aren tokia bestek beza. *
  8. Aren semeak umezurtz geldi bitez, eta aren emaztea alargun.
  9. Aren semêk aldeŕai ta eskean bebiltza, beren etxetako iraulkiñetatik uŕun ogi-biľa.
  10. Maľegaria aren onibaŕen ataizean bego, ta aren lanaz aŕotza yabetu bedi.
  11. Ez bedi iñor arentzat eŕuki litekenik, ez aren umezurtzak sorotzi ditzakenik.
  12. Aren ondorengoak suntsi bitez;

ta bigaŕen gizaldirako aren izena itzali bedi.

  1. Aren arbasoen eŕua Yaube’ren gogoan bego beti, ta aren amaren ogena ez bedi ezabatu:
  2. beude beti Yaube’ren auŕean, ta ayen oroitza luŕetik erauzi beza.
  3. Eŕukitsu izaterik ez bait-zitzayon gogoratu; aitzitik ere, gaixo, landeŕ eta biotz-goibela esetsi zun riotzara eramateko.
  4. Biraoa maite izan zun: biraoa betoŕkio;

Oneskuntzarik ez zun nai izan: bego arengandik uŕuti.

  1. Soñekoz bezela, biraoz yantzia bebil: ura bezela baŕnera saŕ bekio, olioa bezela, ezuŕ-mamiraño,
  2. soña estaltzeko soñekotzat, eta beti lotua ekaŕtzeko geŕikotzat bekio.
  3. Nere salatariek Yaube’rengandik sari au bezate, nitzaz gaizki esaka ari diran guziek.
  4. Zuk, ordea, Yaube Yainko, nerekin Zure Izenaren arauz yarduizu; Zure eŕukia samuŕa bait-da, yarein nazazu.
  5. Gaxo eta beaŕtsua bait-naiz,

Ta biotza zauritua dut baŕnean.

  1. Luzatzen ari dan itzala bezela aitzen noa, * eta otia bezela iñaŕosten.
  2. Baruren-baruz belaunak kordokatzen zazkit,

eta auleriz aragia segailtzen doakit.

  1. Etsayen iŕigaŕi egiña nago;

Ta ni ikustean burbuñoka asten dira.

  1. Nere Yainko Yaube, el zakizkit;

Zure eŕukiaren arauz yarein nazazu.

  1. Zure eskua emen dabiľela bekite, Zuk, Yaube, au egin duzula.
  2. Ayek biraoka ari bekizkit; Zu, ordea, ni onesketan;

Nire auŕka yaikiak lotsa bitez, Zure moŕoya, beŕiz, poztu.

  1. Nire salatariak âlkez bete -yantzita longañez bezela, beren gerenez estali bitez.
  2. Nere aoak Yaube gogotik aitoŕtuko du, eta askotzaren erdian goratuko dut:
  3. Gaxoaren eskui-aldetik yaŕi bait-da, ua ebazlengandik atera al dezan.

 

110

  1. Dabid’en eresia.

Ona Yaube’k nere Yaunari diotsana: «Nire eskuyan eseri zaitez * Zure etsayak oin-aulkitzat yaŕtzen dizkizudan arte».

  1. Zure aginte-zigoŕa, Yaube’k, Sion’dik edatuko du: * «Zure etsaitartean nagusi yaiki zaitez!
  2. Auŕelaritza zurekin deuntasun-istaz

Zure yayotze-egunean:

«Goiz-altzotik, intza antzo, soŕtu zaitut».

  1. Yaube’k zin egin du eta ez da garbaituko: «Melkisedek’en ariaz * bein-betiko apaiz zera zu».
  2. Zure eskui-aldean Yaube’k: * bere aseŕe-egunean eŕegeak yoko ditu.
  3. Eŕiak ebatziko ditu, iľotzak piľatu; * luŕ osoan buruak ausiko.
  4. Bidean latsetik edango du, Ta burua oŕela yasoko. *

 

111

  1. Aleluia!

Biotz-biotzez Yaube goretsiko dut, * zintzoen bilgu ta batzaŕean.

  1. Yaube’ren egiteak aundiak dira, beroyen zale diranentzat ikasgaŕi.
  2. Aren egite guziak dedu eta aintza; ta Aren zuzentza betidañokoa da.
  3. Bere aŕigaŕiak oro oroigaŕi egin ditu; * Yaube onbrea eta eŕukioŕa da.
  4. Belduŕ zitzazkionei azkuŕi eman zien; * burutu dun itunaz bein ere ez da aztuko.
  5. Aren eŕiari bere egiñen indaŕa erakutsi zion, atzeŕien yarauntsia ayei emateko.
  6. Ark egindako guzia zuzentza eta kirmentasuna; aren agindu guziak ziñak dira.
  7. Gizaldietan sendotuak betidaño, zuzenez eta egiz beteak.
  8. Bere eŕiari yareikuntza ekaŕi dio, bere ituna betiko erabaki du; Aren izena guren eta ikaragaŕi da.
  9. Yaube’ren belduŕa, yakintza-asiera da: *

Aren zale diranak sen ona dute; ta Aren gorakuntzak beti dirau.

 

112

  1. Aleluia!

 Yainkoaren belduŕ dana zoriontsua,
Aren aginduen txito zale dana.

  1. Alakoaren ondorengoa luŕean altsua izango da; zintzoen azia onetsia.
  2. Aren etxean ogasun eta aberastasuna ugari izango, eta aren eskuzabaltasunak beti dirauke.
  3. iľunbean zintzoentzat argi antzo azaitzen da, * adeibera. eŕukitsu ta zuzena.
  4. Gizon adeitsu ta yesalea zoriontsua, bere arazoak zuzentzaz eratzen dituna.
  5. Iñoiz ere ez da kordokatuko; zintzoaren oroitzak beti dirauke.
  6. Beŕi itsaz ez da belduŕ izango; *

ta biotza Yainkoagan sendo ta nare dauka.

  1. Gotoŕ dago aren biotza belduŕ gabe, bere etsayak ezirik ikusi arte.
  2. Banatu ta landeŕei ba-damaye; *

Aren emankoŕtasunak beti dirauke;

ta aren indaŕa aintzaz yaikitzen da. *

  1. Gaiztoak ba-dakuske eta aseŕetuko da;

ortz-kaŕaska igaŕtuko da;

Gaiztagiñen gura-itxaroa suntsituko da. *

 

113

  1. Aleluia!!

Yaube’ren moŕoyok goretsazute, * goretsazute Yaube’en izena!!

  1. Yaube’ren izena onetsia bedi, orain eta beti.
  2. Eguzki-agertzetik aren etzanaldiraño * Yaube’ren izena onetsi bedi.
  3. Eŕi guzien gañetik Yaube garai dargo,

Aren aintza ortzi gañetik dago.

  1. Nor gure Yainko Yaube bezainbatekorik, egoitza goyetan duna
  2. goitik bêra ortzi-luŕak ikusten dituna?
  3. Beaŕtsua autsetik eraikitzen, * ta landeŕa satsetik goratzen du,
  4. nagusiekin eseŕerazi dezan, Bere eŕiaren auŕelariekin.
  5. Agoŕa zana etxekandere yaŕtzen du, * semedun ama alai.

 

114

  1. Aleluia!

Ixrael Aigito’tik,

Yakob’en enda atzeŕitik irten zanean, *

  1. toki berezitzat Yuda, *

yarauntsitzat Ixrael izan zitzayon.

  1. Itxasoak ikusita iges egin zun, *

Yordan atzera biuŕtu zan.

  1. Mendiek, ariak bezela, iyutika asi ziran, ta muñoek bildotxak bezela.
  2. Itxasol, zer dala-ta zoaz igesi?

Yordan!, zergatik atzeraka biuŕtzen?

  1. Mendiak!, zer dala-ta zabiltzate ariak bezela iyutika? Muñoak!, bildotxak bezela?
  2. Luŕal, Yaube’ren auŕean ikara zaitez! * Yakob’en Yainkoaren auŕean.
  3. Aŕkaitza aintzira, * eta aitza urgune biuŕtu bait-zitun.

 

115

  1. Ez guri, Yaube, ez guri,

bañan, ospea, Zure Izenari emayozu,

Zure eŕuki eta zure kirmentasunarengatik.

  1. Atzeŕiek zergatik liokete:

«Orien Yainkoa non dago?»

  1. Gure Yainkoa zeruan dago;

Nai dun guzia egin izan du.

  1. Ayen irudiñak uŕe eta ziľaŕ, * giza-eskuen lan utsa dira.
  2. Aoa bai, mintzorik ez; (Y. 15, 15) begiak bai, ikusterik ez.
  3. Belaŕiak izanik, entzuterik ez;

suduŕa izanik, usnatzerik ez.

  1. Eskuak izanik, ikuitzerik ez;

oñak izanik, ibiltzerik ez. Beren eztaŕitik otsik ateratzen ez. *

  1. Ayen egiľeak antzeko bekizkie,

eta atxiki zazkienak.

  1. Ixrael-etxeak ustea Yaube’rengan du: ayen laguntzaľe ta babesa Ua da.
  2. Aaron-etxeak Yaube’rengan du ustea: ayen laguntzaľe eta babesa Ua da.
  3. Yaube’ren belduŕ diranek, ustea Yaube’rengan dute: ayen laguntzaľe ta babesa Ua da.
  4. Yaube gutzaz oroitzen da, ta onetsiko gaitu;

Ixrael’go etxea onetsiko du. Aaron’en etxea onetsiko du.

  1. Yaube’ren belduŕ diranak onetsiko ditu, txikiak eta aundiak oro. *
  2. Yaube’k ugarituko zaitue, bai zuek, bai eta zuen semeak ere.
  3. Yaube’ren onetsiak zerate zuek, ortzi-luŕak egin zitunaren onetsiak.
  4. Ortzia, Yaube’ren ortzia da,

Ta luŕa gizakumei eman die. *

  1. Iľek Yaube ez dute goretsiko, * ez eta xeol’era yeitxitako iñork ere.
  2. Guk, bai, Yaube goresten dugu, * orain eta beti guzian.

 

116

  1. Aleluia!

Yaube maite dut: entzun bait-dit * nere eskariaren aŕena.

  1. Arengana yo nuan egunean, belaŕiak niregana itzuli bait-zitun.
  2. Erio-lokaŕiek inguratu ninduten, eta xeoleko xedebak gañeratu zitzaizkidan; naigabe eta atsekabêtan yausi nintzan.
  3. Ta Yaube’ren izena deitu nun:

«Ots!, Yaube!, gaizkatu nazazu!!»

  1. Adeibera ta zuzena da Yaube; gure Yainkoak eŕuki izaten ba-daki.
  2. Yaube’k xaioak zaitzen ditu;

Beaŕtsu nintzan eta yarein nindun.

  1. Ene gogoa!, itzul zaitez atsedenera!!

Yaube’k onez bete bait-zaitu!!

  1. Izan ere, nere bizia eriotzatik atera du, nere begiak negaŕetik, nere oñak eror-alditik.
  2. Yaube’rekin ibiliko naiz oraindik bizidunen luŕean.
  3. Uste ona dut, bai, au esanez ere: * «Nere miña geyegia da». (2 Ko. 4, 13)
  4. Nere ikaraldian onela mintzo nintzan: «Gizonak oro, gezuŕti!!» (Eŕ. 3, 4)
  1. Zer biuŕtuko diot Yaube’ri eman didan ainbesteren ordañez? *
  2. Edontzi osagaŕia yasoko dut, * Yaube’ren izena deituz.
  3. Yaube'rekiko nere eskein-itzak beteko ditut, Aren eŕi osoaren auŕean.
  4. Ardura aundikoa da Yaube’ren begietan Beretaŕen eriotza.
  5. Yopu nauzu, Yaube! Yopu, ta zure mirabearen seme: ta nere lokaŕiak Zuk askatu dituzu.
  6. Eskaŕ-opari bat eskeŕiiko dizut, eta Yaube’ren izena deituko dut.
  7. Yaube’rekiko eskein-itz guziak beteko ditut, Aren eŕi osoaren auŕean,
  8. Yaube’ren etxeko aldabêtan, ta zure erdian, ene Yerusalem.

 

117

  1. Aleluia!

Enda guziek, Yaube goretsazute!

Eŕi guziek, Ua ospa ezazute! (Eŕ. 15, 11)

  1. Aren eŕukia gure alde altsua bait-da, * ta Yaube’ren kirmentasunak beti dirauke.

 

118

  1. Aleluia!

Yaube’ri eskeŕak eman!, ona da-ta; * Aren eŕukia betidañokoa bait-da.

  1. Ixrael-etxeak bio: «Aren eŕukia betidañokoa da».
  2. Aaron-etxeak bio:

«Aren eŕukia betidañokoa da».

  1. Yaube’ren belduŕ diranek biote: «Aren eŕukia betidañokoa da».
  2. Nere arbiñaldian Yaube’ri ots egin nion: Yaube’k aditu ta yarein nindun.
  3. Yaube nere alde dago: ez naiz belduŕ; gizonak zer dagidake?
  4. Yaube nere alde dago, laguntzaľe, (E. 13, 6) ta nik nere goŕotatzaľeak lotsa-goŕituak ikusiko ditut.
  5. Yaube’rengan ustea ipiñi obe da, gizonengan entzinmena izatea baño.
  6. Yaube’rengan ustea ipiñi obe da, nagusiengana yo baño.
  7. Atzeŕi guziek inguratzen niñuten; Yaube’ren izenean biŕindu ditut.
  8. Baranoan aŕtzen eta ertsatzen ninduten nonnaitik: Yaube’ren izenean biŕindu ditut.

  1. Erleak bezela ira-biran zebilzkidan;

berotu ziran, sasian gara oi danez: Yaube’ren izenean biŕindu ditut.

  1. Bein da beŕiz bultz zegidaten erortzeko: bañan Yaube’k sorotzi nindun.
  2. Nere indaŕ ta adore Yaube da; (Ir. 15, 2) eta neri osasun gerta zait Ua.
  3. Gurenda-dei eta lekayoak zintzoen kapaŕetan: Yaube’ren eskuya indaŕtsu azaldu da.
  4. Yaube’ren eskuyak eraiki nau,

Yaube’ren eskuya indaŕtsu azaldu da.

  1. Ez naiz ilko, biziko naiz, baizik;

Ta Yaube’ren egiteak aldaŕikatuko ditut.

  1. Ataŕatu, bai, Yaube’k ataŕatu nau;

ez ordea, eriotzara utzi.

  1. Zuzentasunaren ateak niretzat zabaldu:

ayetatik saŕturik, Yaube’ri eskeŕak emainen nik.

  1. Yaube’ren atea auxe da; zintzoak ontatik saŕtzen dira.
  2. Eskaŕ dagizut, Yaube, entzun nauzulako, ta nere yaregiľea izan zeralako.
  3. Argiñek esetsitako aŕia bera, giltzaŕi yaŕi da.
  4. Ori, Yaube’k egin du;

gure begietan txito aŕigaŕi. *

  1. Au da Yaube’k egindako eguna;

poztu ta ikotu gaitezen artzaz. *

  1. Yaube!, garaitza eman!, aŕen!!

Yaube, loraldia, aŕen eman!!

  1. Onetsia, Yaube’ren izenean datoŕena; * Yaube’ren etxetik onesten zaituztegu.
  2. Yainkoa Yaube da, ta ortzargi datoŕkigu.

Osto ta adaŕezko yaikizuna

Opamai-ertzeraño eratu ezazute.

  1. Zu zera nere Yainkoa; eskeŕ dagizut;

Ene Yainko!, goresten zaitut.

  1. Yaube’ri eskeŕak eman, ona da-ta;

Aren eŕukia betidañokoa da.

Aleph.

 

119

  1. Bide garbidunak zoriontsu!, Yaube’ren arauetan dabiltzanak. *
  2. Aren aginduak betetzen dituztenak zoriontsu!, biotz-biotzez Ua biľatzen dutenak;
  1. ogenik egiten ez dutenak, ostera, Aren zidoŕetan doazenak.
  2. Zuk zure aginduak atera dituzu, zeatz betetzeko, noski.
  3. Ai lira nere uŕatsak sendo, Zure erabakiak yagoteko!
  4. Orduan zertaz lotsatu ez duket, Zure esan guzietara begiratzean, alegia.
  5. Biotz artez’etik goraiphatuko zaitut, * Zure erabaki zuzenak ikusitakoan.
  6. Zure aginduak beteko ditut: * Ez nazazu bertan bêra utzi.

Bet.

  1. Nola yagongo gazteak bere bidea garbi? Zure esanak egiñez.
  2. Biotz-biotzez Zure biľa nabil;

Zure aginduetatik sayesten ez nazazu utzi.

  1. Zure itza biotzean yasorik dut, *

Zuri utsik ez egiteko.

  1. Onetsia zera Zu, Yaube; Zure erabakiak irakatsi niri.
  2. Nere ezpañez iragaŕi ditut Zure aotikako ebazketak.
  3. Edonongo aberastasunetik baño poz geyago, Zure aitoŕen bidetik aŕtzen dut.
  4. Zure aginduak ausnaŕtuko ditut, eta Zure bideak gogoratuko.
  5. Zure erabakiaz poztuko naiz, Zure itzaz ez naiz ântziko.

Gimel.

  1. Zure moŕoi onentzat ona izan zaitez, bizi nadin; eta Zure esanak beteko ditut.
  2. Begiok zabal ezaizkidazu, *

Zure legearen alatzak begira ditzadan.

  1. Luŕean aŕotz naiz;

Zure aginduak ez estali niri.

  1. Bizia akitzen doakit, aldi oro Zure erabakiak iŕikatzean.
  2. Anpurutsuei zemaz ari zera;

Zure aginduetatik uŕuntzen diranak biraogaŕi.

  1. Gerena eta ezespena niregandik astandu, Zure irakaspenak gordetzen bait-ditut.
  2. Nagusiak nere auŕka bildu eta erasiaŕen,

Zure moŕoi onek, zure legeak ausnaŕtuko ditu,

  1. Zure irakaspenak atsegingaŕi bait-zaizkit,

Zure erabakiak nere onulari dira.

Dalet.

  1. Nere burua autsetan datza;

Zure itzaren arauz pixkoŕtu nazazu.

  1. Nere ibiľerak aitoŕtu dizkizut; eta, entzun didazu: Zure legeak niri irakatsi, orain.
  2. Zure aginduen bidea irakaskidazu, ta zure alatzak ausnaŕtuko ditut.
  3. Gogoa kezkaren-kezkaz urtzen doakit:

Zure itzaren arauz pixkoŕtu nazazu!

  1. Niregandik gezuŕ-bidea asagotu, * ta zure legea idazu, aŕen!
  2. Egi-bidea autu dut, ta Zure aginduak begietan daramazkit.
  3. Zure irakaspenei itsatsi natzaye:

Yaube, ez nazazu lotsarazi.

  1. Zure aginduen bidetik leyatuko naiz, nere biotza zabaltzen didazunean.

He.

  1. Yaube!, zure aginduen bidetxioŕa irakaskidazu, eta andik ez naiz sayestuko batetxo ere.
  2. Zure legea betetzeko ezaguera idazu, eta ua biotz-biotzez zaituko dut.
  3. Zure aginduen bidetik eraman nazazu!, artantxe bait-dut atsegin.
  4. Nere biotza Zure irakaspenetara makuŕtu ezaidazu, ez, ordea, zikoizkerira.
  5. Nere begiak aizekeritik alde-eragitzizu;

Ta zure bidêtan bizitzea idazu.

  1. Zure agintza, zure moŕoi oni bete iozu, Zure belduŕ diranei agindutakoa, alegia.
  2. Belduŕtzen naun geren ua, niregandik astandu, Zure erabakiak onak dira-ta.
  3. Ots!!, zure aginduen zale naiz:

Zure zuzentasunaren arauz, nire bizia yagon!!

Wau.

  1. Yaube!, Zure eŕukiak niregana betozkit, Zure yareikuntza, esan duzunez.
  2. Ta iraintzen nautenei itz bat yardetsiko diet, ustea, Zure esanetan dudala, alegia.

  1. Nere aotik, egiazko itza erabat ez kendu, * ustea Zure erabakietan dut-eta.
  2. Eta Zure esana beti beteko dut, gizaldiz-gizaldi eta betidaño.
  3. Eta bide zabalean ibiliko naiz, Zure aginduak biľatzen bait-ditut.
  4. Zure irakaspenak eŕegên auŕean aldaŕikatuko ditut, lotsakizunik gabe, noski.
  5. Eta maite ditudan Zure aginduaz poztuko naiz.
  6. Eta nere eskuak Zure aginduetara yasoko ditut, * eta zure erabakiak gogoan izango.

Zayin.

  1. Zure moŕoi oni egindako agintzaz oroi zaite, ta aren bitartez piztu zenidan itxaroaz.
  2. Au dut nere atsekabean atsegingaŕi, Zure agintzak pixkoŕtzen naula, alegia.
  3. Mutiri batzuek nausa egiten didate, laŕegi gero!;

Ala ere, Zure legetik ez naiz sayesten.

  1. Aspaldiko Zure erabakiak gogoan ditut, Yaube, eta pixkoŕbide zaizkit.
  2. Ogenlariei buruz sumintzen naiz txito, Zure legea uzten dutenengatik.
  3. Nere atzeŕialdi ontan, beŕiz, Zure arauak abesti-gai ditut.
  4. Gauez, zure izena, Yaube, gogoan dut, eta zure legea beteko dut.
  5. Onela yazo zait, Zure eginduak betetzen ditudalako.

Het.

  1. Yaube!, erabakita nago, nere ondarea * auxe dut: Zure aginduak bete.
  2. Biotz-biotzez eskatzen dizut;

Eŕuki zakizkit esan duzunez.

  1. Nere bideak azteŕtu ditut, nere oñak zure ikaspenetara itzuli ditut.
  2. Gerorakorik gabe leyatu naiz

Zure aginduak betetzera.

  1. Gaiztagiñen xedebak inguratu ninduten;

Zure legea ez dut ântzita utzi.

  1. Gauerdian Zu goresteko yaikitzen naiz, Zure erabaki zuzenengatik.
  2. Zure belduŕ diran guzien adiskide naiz,

bai eta Zure aginduak betetzen ditutenena ere.

  1. Yaube!, luŕa Zure eŕukiz beterik dago; Zure arauak irakatsi izkidazu.

Tet.

  1. Zure moŕoi oni ongi egin diozu, Yaube, Zure itzaren arauz, noski!
  2. Yaube, sen ona eta yakintza izkidazu, Zure aginduen siñestea ba-dut-eta.
  3. Atsekabetua izan baño len, okeŕtu nintzan;

orain, beŕiz, zure esanera naukazu.

  1. Ona eta Ongiľea zera Zu;

Zure erabakiak erakutsi izkidazu.

  1. Aŕotsu batzuk nere auŕka gezuŕak asmatzen ditute; nik biotz-biotzez Zure aginduak betetzen ditut.
  2. Ayen biotza gantza bezela zigotu da; * nik zure legea dut atsegin-ituŕi.
  3. Goibelaldia niretzat txito ongi izaten da, Zure aginduak ikasteko.
  4. Niretzat Zure aotikako legea obe da, aneika uŕe eta ziľaŕa baño.

Yod.

  1. Zure eskuak egin eta antolatu naute;

Ezi nazazu, zure aginduak ikasteko.

  1. Belduŕ zazkizunak ikusiko naute eta poztuko dira Zure agintzan ustea izan dudalako.
  2. Yaube!, Zure erabakiak zuzenak dirala ba-dakit, ta bidez atsekabetu izan nauzu.
  3. Bego zure eŕukia ni suspeŕtzeko, Zure moŕoi oni agindu zenionez.
  4. Betoŕkit zure adeya ni pixkoŕtzeko, Zure legea nere poz betea bait-da.
  5. Aŕotsuek âlketuta beude, zio gabe beztu bait-naute; Zure aginduak gogoan darabilzket.
  6. Belduŕ zazkizunak niregana biuŕ bitez, bai zure aginduak aintzakotzat ditutenak ere.
  7. Nere biotza bego osorik Zure legepean, lotsaz ibili ez nadin.

Kaph.

  1. Zure laguntzaren iŕikaz gogoa akitzen doakit; Zure itzean dut itxaropen.
  2. Zure agintzaren erpai nere begiek auldu dira; Noiz poztuko nauzu?
  1. Zaragia ketan bezela bait-nago, * Ez ditut ala ere Zure aginduak ântzi.
  2. Zure moŕoyaren egunak zenbait?

Esesten nautenak noiz ebatziko dituzu?

  1. Gizatxaŕek aŕoiľak atxuŕtu zizkidaten, Zure legearen arauz ez dabiltzanek, alegia.
  2. Zure agindu guziak ziñak dira;

Zio gabe esesten naute: lagun nazazu.

  1. Luŕean suntsi-uŕena niñuten;

nik, ordea, Zure irakaspenak zapuzten ez.

  1. Oŕen ona zeranez, yagon nere bizia, ta zure aotikako erabakiak beteko ditut.

Lamed.

  1. Yaube!, Zure itza beti dagona, Ortzia bezin tinko.
  2. Zure kirmentasuna menderik-mende dago;

Iraunean dagon luŕa irazan duzu.

  1. Zure erabakien indaŕez une oro zutik, * guztia oro moŕoiketan ari bait-zaizu.
  2. Zure legea nere poza ez ba’litz, nere loŕaldian onuzkero galdu nintzan.
  3. Zure aginduak iñoiz ez ditut ântziko, ayekin bizia eman didazu-ta.
  4. Zure nauzu: yagon nazazu, Zure aginduak biľa izan bait-ditut.
  5. Gaiztagiñak ataizean ditut ni galtzeko;

Zure irakaspenetara adi nago.

  1. Egite bikañenetan ere muga dakust;

Zure aginduak, beŕiz, ezpañik ez du.

Mem.

  1. Yaube!, Zure legea bai maitagaŕi zaidala! egun osoz gogoan darabilt.
  2. Zure aginduak, nere etsaiak baño zuŕago egin nau, beti nerekin dudalako.
  3. Nere irakasle guziak baño azkaŕago naiz, Zure irakaspenak ausnaŕtzen bait-ditut.
  4. Agureak baño adindunago naiz, *

Zure aginduak betetzen ditut-eta.

  1. Bide txaŕ guzietatik nere oñak aldentzen ditut, Zure itza yagoteko.
  2. Zure aginduetatik ez naiz sayesten, Zeroŕek irakatsi dizkidazu-ta.
  3. Nere aorako Zure esanak bai goxo!

eztia baño geyago, noski.

  1. Sena, Zure aginduetatik datoŕkit, Okeŕ-bide guziak goŕoto ditut.

Nun.

  1. Zure itza, uere oñentzat zuzi, eta nere bidentzat argi.
  2. Zin egin dut eta erabakita nago, Zure agindu zuzenak betetzeko.
  3. Yaube!, atsekabe goŕi-goŕian nago:

Zure agintzaren arauz pixkoŕtu nazazu.

  1. Yaube!, nere aoko eskeintzak onaŕtu, eta Zure erabakiak irakatsi izkidazu.
  2. Bizia beti galtzorian dut, *

bañan, Zure legeaz ez naiz âzten.

  1. Gaiztagiñek xedebak yaŕi dizkidate;

ez naiz, ordea, Zure aginduetatik sayestu izan.

  1. Zure irakaspenak yarauntsitzat ditut beti, nere biotzaren poza dira-ta.
  2. Nere biotza Zure aginduetara makuŕtu dut: Zeatz eta beti betelzeko.

Samek.

  1. Biotz bikoxtunak goŕoto ditut, eta zure legea maite dut.
  2. Nere gorku ta babesa Zu zera: itxaropide Zure itza dut.
  3. Utikan niregandik gaiztagiñok!

eta nere Yainkoaren aginduak beteko ditut.

  1. Agindu didazunez irozo nazazu eta biziko naiz;

ta nere ustea usteltzen ez utzi.

  1. Lagun nazazu eta yarei naiteke, ta beti Zure erabakiei adi nagoke.
  2. Zure erabakietatik aldentzen diranak nardagaŕi zazkizu, ayen maŕoak utsalak bait-dira.
  3. Luŕeko ogenlari guziak zieŕa deritzazkizu;

argatik Zure irakaspenak maite ditut.

  1. Zureganako izuaŕen nere aragia ikaraz dago; Zure erabakien belduŕ naiz.

Ayin.

  1. Zuzen ta bidezkoa dana egin dut:

nere zapaltzaľen eskuetan ez nazazu eman.

  1. Zakizkit moŕoi onentzat erantzule, onerako; Gizatxaŕak istikatu ez nazaten.
  2. Zure yareikuntzaren iŕikaz begiak lausotu zazkit, ta bai Zure agintza zuzenaren itxaropenaz ere.
  3. Zure moŕoi oni, Zure ontasunaren arauz egiozu, eta Zure erabakiak irakatsi niri.
  4. Moŕoi nauzu; adimena argitu ezaidazu,

Zure irakaspenak ezagutzeko.

  1. Yauberentzat ekiñerako garaya da;

Zure araua autsi dute.

  1. Oŕegatik Zure aginduak maite ditut, uŕea baño, uŕe aŕagotua baño geyago.
  2. Oŕegatik Zure agindu guziak neretzat aukeratu ditut; eta bidexka txaŕak oro goŕoto.

Phe.

  1. Zure aginduak aŕigaŕiak dira;

oŕetxegatik ere betetzen ditut.

  1. Zure itza azaltzeak argitzen, * antzegabeak ezitzen ditu.
  2. Nere aoa zabaltzen eta arnasa aŕtzen dut, Zure aginduen zalez.
  3. Begiok niregana itzul eta eŕuki zakizkit, Zure izena maite dutenei egin oi diezunez. *
  4. Nere utsak Zure ikaspidean zuzendu, ta ez utzi iñolako ogenik nitzaz nagusitzen.
  5. Giza-uztaŕpetik atera nazazu, eta Zure aginduak beteko ditut.
  6. Zure moŕoyarengana zure auŕpegia istarazi, ta Zure erabakiak irakatsi izkidazu.
  7. Malkoak begietatik mara-mara darizt, Zure legea ez bait-dut bete.

Tsade.

  1. Yaube!, zuzena zera,

ta Zure epaya arteza.

  1. Zure irakaspenak zuzenbidez eman dituzu, eta bai osotasun aundiz ere.
  2. Nere azkuak eŕetzen nau,

nere etsayak Zure itzetaz ântzi diralako.

  1. Zure agintza yatoŕ eta ziña da txito, eta Zure moŕoi onek ua maite.
  2. Txiki eta zirtziľa naiz;

Zure irakaspenak ez ditut ântzi.

  1. Zure zuzentasuna betiko zuzentasuna da, ta Zure legea iraunkoŕa.
  2. Arbin eta axanpa yabetu dira nitzaz;

Zure aginduak nere pozkaŕi dira.

  1. Zure erabakien zuzentza, betikoa;

ezi nazazu eta biziko naiz.

Koph.

  1. Biotz-biotzez ots egin dizut: entzun niri, Yaube; Zure erabakiak betetzen ditut.
  2. Zuregana yotzen dut; yagon nazazu, ta zure irakaspideak gordeko ditut.
  3. Goizabaŕez natoŕ eta laguntza-biľa nabil,

Zure agintzaren erpai.

  1. Nere begiak gaualdi-auŕetik esna, Zure irakaspenak gogoan erabiltzeko.
  2. Nere mintzoa Zure eŕukiz entzun, Yaube!

Zure erabakiaren arauz bizia idazu.

  1. Okeŕez yazaŕtzen zaizkidanak ertsatzen naute;

Zure legetik uŕun dabiltza.

  1. Zu, Yaube, ondoan zaitut;

Zure agindu guziak kirmenak dira.

  1. Zure irakaspenetaz aspaldi dakit, bein betiko yaŕiak dituzula.

Eŕex.

  1. Nere axanpari begira eta atera nazazu, Zure legea ez bait-dut ântzi.
  2. Yagon nere auzia eta yarein nazazu;

Zure agintzaren arauz bizia emaidazu.

  1. Gaiztagiñengandik osasuna uŕun dago, Zure erabakien ayola ez diralako.
  2. Yaube!, Zure eŕuki-agerpenak asko dira;

Zure erabakien arauz bizia idazu.

  1. Nere esesle eta etsayak asko dira:

Zure aginduetatik ez naiz sayestu.

  1. Ogenlariak ikusita iguiñak aŕtzen nau, Zure aginduak ez bait-dituzte betetzen.
  2. Yaube!, gomazu, Zure erabakiak maite ditut;

Zure eŕukiz biuŕ niri bizia.

  1. Zure itzaren beñentasuna, iraupena, *

eta Zure zuzentzaren erabakiak oro betikoak dira.

Xin.

  1. Nagusiek bidegabez ezesten naute;

nere biotza, beŕiz, Zure itzen belduŕ da.

  1. Ni Zure itzaz pozten naiz,

gudakin asko yasotzen dituna bezela.

  1. Gaiztakeria goŕoto dut eta esesten, Zure legea maite dut.
  2. Egun oro askotan goresten zaitut, Zure lege zuzenengatik.
  3. Zure legen zale diranek pake aundia dute, ta ezertxo ere ez zaye erorpide.
  4. Yaube, Zuregandiko osasuna itxaroz, Zure aginduak betetzen ditut.
  5. Zure irakaspenak yagoten ditut, eta ayek txito maite.
  6. Zure agindu ta legeak betetzen ditut;

nere bideak Zure begietan daude-ta.

Tau.

  1. Yaube!, nere oyua Zureganaño el bedi!!: Itzez esan zenidanez ezi nazazu.
  2. Nere aŕena Zureganaño el bedi, Zure itzaren arauz gaizkatu nazazu.
  3. Nere ezpañak gorasaŕeka ari bitez, Zure erabakiak irakasten dizkidazunean.
  4. Nere mingañak Zure itza aldaŕikatu beza, Zure agindu guziak zuzenak dira-ta.
  5. Zure eskua laguntzen betoŕkit, Zure aginduak autu ditudanez-gero.
  6. Zure osagaŕiaren iŕikaz nago, Yaube!, ta Zure legea atsegingaŕi zait.
  7. Bego nere burua bizien artean goretsi zaitzadan, ta Zure erabakiak lagun benazate.
  8. Ardi galdua bezela nabil zoro; zatoz nere biľa, Zure aginduak ez bait-ditut ântzi.

 

120

  1. Igoaldirako abestia. *

Laŕialdian ots egin diodanean, Yaube’k entzun nau.

  1. Yaube, ezpain gaiztotik yarein nauzu, mingain maltzuŕetatik.
  2. Mingain iruzuŕtiak zer damaizuke? Ark zelako onura dakaŕkizuke?
  3. Altsuaren gezi zoŕotzak, * giñaŕ-iľinti biziekin.
  4. Au zoritxaŕa!! Mesek’en bizi bait-naiz, * Kedar’eko kapaŕetan nago.
  5. Nere egonaldia luzegia ere ba-da, pakea goŕoto dutenen artean.
  6. Pakeaz mintzo naizenean, ayek buŕukara eragiten didate.

 

121

  1. Igoaldirako abestia.

Begiok mendietara yasotzen ditut: *

Nondik datoŕkidake laguntza? (2 Eg. 20, 17)

  1. Laguntza Yaube’rengandik etoŕiko zait, ortzi-luŕen Egiľearengandik. *
  2. Ez du utziko zure oña kordokatzen, Zure Yagoleak ez du lorik egingo.
  3. Ez du lorik ez lo-kuluxkarik egingo, * Ixrael’en Zaitzaľeak.
  4. Yaube duzu Zaitzaľe, Yaube zure babesa eskui-aldetik.
  5. Egunez ez zaitu eguzkiak eŕeko, ez eta gauez iľargiak ere.
  6. Yaube’k gaitz guzitik gerizatuko zaitu; Zure bizia zaituko du.
  7. Yaube’k yoan-etoŕietan maldatuko zaitu, * orain eta beti.

 

122

  1. Igoaldirako abestia. Dabid’ena.

Ni bai poztu, esan didatenean:

«Yaube’ren etxera yoango gera». *

  1. Gure oiñak tink egin dute zure atal-auŕean, Yerusalem;
  2. Yerusalem iri yatoŕa, oso-bat dagin eraikuntza.
  3. Leñuak, Yaube’ren leñuak onara datoz,

Ixrael’go arauz Yaube’ren Izena goratzeko.

  1. Auzi-aulkiak ementxe daude, * Dabid’en etxeko aulkiak. *
  1. Yerusalem’entzat gentza-otoiak egin itzazute, maite zaitutenak nare bizi bitez!
  2. Zure aŕesietan bedi pake, Zure yauregietan lasatasuna.
  3. Anai eta seniden edeŕez * nik au esango: «Ezazu pake».
  4. Gure Yainko Yaube’ren etxearengatik, Zoriona opa dizut.

 

123

  1. Igoaldirako abestia.

Begiok Zuregana yasotzen ditut, Ortzian zauden Oŕengana.

  1. Moŕoyaren begiak nagusiaren eskuari, ta mirabearenak etxekanderenari so dagioten bezela: gure begiok ere Yainko Yaube’rengana daude so, gutzaz eŕuki daitekeño.
  2. Eŕuki zakizkigu, Yaube, eŕuki izan gutzaz, nardaz txito aserik bait-gaude;
  1. okiťuta dago gure bi ia, Eukitsuen nausaz ta anpurutsuen nardaz. *

 

124

  1. Igoaldirako abestia.

Yaube gurekin izan ez ba’litz, *

bio orain Ixrael’ek

  1. Yaube gurekin izan ez ba’litz: gizonak gure auŕka yaiki ziralarik,
  2. bizirik irentsiak izango giñan.

Ayen aseŕea gure auŕka sutu zalarik,

  1. uretzak eramanak -irentsiak- izango giñan; zintzuŕeraño ugoldez laŕi gu;
  2. boŕboŕezko ur-amilduak gure gañetik ziyoazken.
  1. Onetsia bedi Yaube, ez bait-giñuzan ayen ortzetara eratoŕi saŕaskiz.
  2. Txoria bezela gure bizia itzuri da * eiztarien xedebatik.

Xedeba puskatu da, eta gaizkatuak izan gera.

  1. Gure laguntza Yaube’ren Izenean datza, * ortzi-luŕak egin zitunarenean.

 

125

  1. Igoerako abestia.

Yaube’rengan ustea dutenak Sion-mendia bezelakoak dira, kordokatzeke beti gotoŕ.

  1. Yerusalem’ek baranoan mendiak ditu: oŕela Yaube’k ere bere eŕia inguratzen du orain eta beti.
  2. Ez bait-dirauke zintzoen yarauntsiaren gañean gizatxaŕen aginte-zigoŕak, * zintzoek edatu ez ditzaten ogenetara beren eskuak.
  3. On egiezu, Yaube, zindo eta biotz yatoŕdunei.
  4. Beren ogenetan sayestuak, beŕiz, gaiztagiñekin batera erauzi bitza Yaube’k: Ixrael’entzat pakea!!!

 

126

  1. Igoaldirako abestia.

Sion’daŕ atxiľoak Yaube’k itzultzean, ametsa irudi zitzaigun.

  1. Gure aoa ordun paŕez bete zan, ta gure mingaña alaitasunez. Orduan atzeŕitaŕek zerasaten: «Oriekin Yaube garaitsuki ari izan da».
  2. Bai, Yaube’k gure alde egite aundiak burutu ditu: aundia zan gure aiaitasuna.
  3. Lengoratu gure yarauntsia, Yaube! * egoalde-ibaiko uren antzo.
  4. Negaŕez erein dutenek, * pozez bilduko dute.
  5. Yoatean, negaŕez ziyoazan, ereiteko azia eramanaz; itzultzean, lekayoz datoz, beren balak ekaŕiaz.

 

127

  1. Igoaldirako abestia.

Etxea Yaube’k eraikitzen ez ba’du, eraikitzaľeak alpeŕik ari dira.

Iria Yaube’k zaitzen ez ba’du, iri-zaitzaľea alpeŕik dago ernai.

  1. Alpeŕik duzute goizetik yaikitzea, ta berandu lotaratzea, lan gogoŕaren ogia yanez:

Ogia Yaube’k, bere maiteari, io-aldian ere damayo.

  1. Auxe Yaube’ren emaitza: semeak, * umeak, noski, sari edeŕa.
  2. Geziak gudari azkaŕaren eskuan bezela, gaztetako semeak dira.
  3. Zoriontsua, ayekaz bere gezi-ontzia bete duna: ateian etsayekin yardutean ez da âlke izango.

 

128

  1. Igoaldirako abestia.

Zoriontsu Yaube’ren belduŕ dana, Aren bidetan dabiľana.

  1. Zure eskuen lanez irabazitakoa yatean, * zoriontsu eta onez yoritsua zaiteke.
  2. Zure emaztea mâtsondo emankoŕ antzo zure etxe-baŕnean.

Zure semeak oliatze-kimu antzo * zure mayaren inguruan.

  1. Oŕelaxe onetsia izango da

Yaube’ren belduŕ dana.

  1. Onetsi zaitzala Yaube’k Sion’dik, Yerusalem’go yoriaidia ikus dezazun zure bizitzako egun guzietan:
  2. Ikusiko ere al dituzu zure umen umeak: Pakea Ixrael’entzat!!!

 

129

  1. Igoaldirako abestia.

Gaztezarotik gogoŕ erabilia izan naiz, * Ixrael’ek orain esan dezake:

  1. gaztezarotik gogoŕ erabilia izan naiz; ala ere ez naute garaitu.
  2. Goldariek sorbalda goldatu didate, ta beren ildoak luze egin. *
  1. Yaube zuzenak, ordea, gaiztagiñen lokaŕiak autsi ditu.
  2. Aalkez atzera egin bezate Sion goŕoto duten guziak.
  3. Etxegañetako belaŕa bezela beitez, garatu baño len igaŕtzen dana da ua;
  4. ez dizu itailariak artzaz eskua beteko, * ez bere altzoa balak biltzen ari danak ere.
  5. Ez dioteke igarolek: «Onets zaitzala Yaube’k!! Yaube’ren izenean onesten zaituztegu». *

 

130

  1. Igoaldirako abestia.

Leze-sakonetik ots dagizut, Yaube!; *

  1. Yaube!, nere deya entzun!!

Itzul zure belaŕiok nere otoi-deyera.

  1. Yaube!, ogenak gomutan ba’dituzu, Yaube!, nor dagoke zutik?
  2. Zuregan dago, ordea, ogenen askespena, • Zurekin itzalez ari gaitezen. *
  3. Yaube’rengan dut uste, Aren itzarengan dut nik itxaropena;
  4. Yaube’rengana erpai nago, goizabaŕa itxoiten dagon zaitzaľea baño erpayago. Zaitzaľeek goizabaŕa baño areago,
  5. Yaube’rengan uste izazu Ixrael;

eŕukia Yaube’rengan bait-da, eta Arengan zor-ordain ugaria:

  1. Ixrael Ark yareingo du,

egin ditun ogen guzietatik.

 

131

  1. Igoaldirako abestia. Dabid’ena.

Yaube, ez zait biotza aŕotu, ez begiok antu -urgoitu-.

Ez naiz egiteko aunditan saŕtu, ez eta buruz gañekoetan ari izan.

2. Aitzitik ere, nare eta isiľik daukat gogoa, auŕtxoa amaren altzoan bezela: * auŕtxo-antzo, alaxe niregan nere gogoa.

3. Ixrael!, Yaube’rengan uste izan, bai orain bai gizaldietaraño.

 

132

  1. Igoaldirako ebestia.

Dabid’en edeŕez oroi zaite, Yaube! * ark aŕtu zitun lan guzietzaz:

  1. Yaube’ri zin au egin bait-zion;

eskeintza auxe Yakob'en Altsuari:

  1.  «Nere etxeko aterpean ez naiz saŕtuko, (2 Eŕe. 7, 2) nere oeko etzangura ez naiz igoko,

  1. nere begiei ez diet lotaldirik emango, ez nere betazalei atsedenik,
  2. Yaube’rentzat toki egokia,

Yakob’en Altsuarentzat egoitza idoro baño len.»

  1. Ara!, Eparata’n aipatu digute ua; * Yaar’ko landan arkitu izan dugu.
  2. Aren egoitzara saŕturik, Aren oñaulki-auŕean makuŕ gaitezen. *
  3. Yaiki, Yaube!, zure atseden-tokirako, Zu ta Zure kutxa aŕigaŕia. (2 Eg. 6, 41.)
  4. Zure apaizak zuzentasunez yantzi, ta Zuri atxikiak alaitasunez poztu bitez.
  5. Zure moŕoi Dabid’en edeŕagatik,

Zure gantzutuaren auŕpegia ez zapuztu.

  1. Yaube’k Dabid’i zin egin dio

 agintza kirmena, eta Ark ua ez autsiko.

«Zure saiľeko ondorengoa (2 Eŕe. 7, 12) Zure yauralkian yaŕiko dut.

  1. Zure semêk nere ituna

ta irakatsiko dizkiedan arauak betetzen ba’ditute, ayen semeak ere menderen-mendêtan zure yauraikian eseriko dira.»

  1. Bai!, Yaube’k Sion Beretzat aŕtu du, eta ua bere egoitzarako iŕikatu izan du:
  2. «Au da bein betiko Nere egoitza;

emen biziko naiz, au maite izan dut-eta.

  1. Ango azkuŕiak onetsi ta ugalduko ditut, ango beaŕtsuak ogiz aseko.
  2. Ango apaizak osasunez yantziko ditut, eta andik Niri atxikiak poz-lekayoka dabilzke.
  3. An ernaraziko dut Dabid’en indaŕa, * ,Nere gantzutuari zuzi bat gertuko diot.
  4. Aren etsayak âlkez estaliko ditut, Nere burestuna arengan istaz daiteke.»

 

133

  1. Igoaldirako abestia. Dabid’ena

Ara zein on, zein atsegintsu, senideak elkaŕekin bizi izatea! *

  1. Oŕela zan burutik bizaŕera, Aaron’en bizaŕera, yazki bêneko-ertzeraño zeriola gantzu gurena yeisten ikustea. *
  2. Oŕela da Ermon’go intza, * Sion mendietara iñosten danean. Artara igoŕtzen bait-ditu Yaube’k Bere onespen ta bizia bein betiko.

 

134

  1. Igoaldirako abestia.

Ots!! Yaube onetsazute, Aren moŕoi guziok; gaualdiz Yaube’ren etxean zeratenok. *

  1. Yaso zuen eskuak yauretxeruntz, ta Yaube onetsazute.
  2. Ta ortzi-luŕak irazan ditun Yaube’k Sion’dik onetsi zaitzala.

 

135

  1. Aleluia!

Yaube’ren izena goretsazute; * Yaube’ren moŕoyok Ua goretsazute!:

  1. Yaube’ren etxean zaudetenok, gure Yainkoaren etxeko aterpean.
  2. Goretsazute Yaube!; Yaube ona bait-da; Aren izena goretsazute; xamuŕa da-ta.
  3. Yaube’k Yakob Beretzat autu bait-du, (It, 7, 6) Ixrael Beretzako yarauntsitzat.
  4. Izan ere, Yaube aundia da: ba-dakit, ta gurekiko Eskuduna yainko guziak baño garayago da.
  5. Yaube’k ortzi-luŕetan nai izan dun guzia egin du, itxaso ta leze guzietan orobat.
  6. Odeyak azken-luŕetik dakaŕtzi, tximistak euritarako darabiltzi, Bere altxoŕetatik aizea ateratzen du,
  7. Aigito’ko len-umeak yo zitun, * gizakumeak eta aberekumeak orobat.
  8. Aigito, iregan zantzu eta alatzak egin zizkiken, Parao’renean eta aren moŕoi guzienean.
  9. Atzeŕi asko yo zitun, ta eŕege altsuak il:
  10. Seon, amortaŕen eŕege; eta, Og, Basan’go eŕege, eta, Kanaan’go eŕegeak oro, (Ze. 21, 24-33-35)
  11. ta ayen luŕaldea yarauntsitzat bereizi, ta bere eŕi dan Ixrael’i eman zion.
  12. Yaube!, Zure izenak betiko dirau, Yaube!, zure oroitza menderen-mendêtakoa.
  13. Yaube’k, bere eŕia yagoten bait-du, ta bere moŕoyei adeibera azaltzen zaye.
  14. Atzeŕitaŕen irudiñak uŕe eta ziľaŕ dira, giza-eskuek landuak:
  15. Aoa izanik, mintzorik ez: begiak izanik, ikusterik ez;
  16. belaŕiak izan bai, entzuterik ez; eta ayen aoan arnasik ez.
  17. Antzekoak bekizkie ayen egiľeak,

eta ayengan ustea duten guziek.

  1. Ixrael’go etxe!, Yaube goretsazute; * Aaron’en etxe!, Yaube onetsazute. *
  2. Lebi’ren etxe!, Yaube onetsazute; * Yaube’ren guŕtzaľeok, Yaube goretsazute.
  3. Yerusalem’en bizi dan Yaube Sion’dik onetsi bedi!!!

 

136

  1. Aleluia!

Yaube goretsazute, ona bait-da, * Aren eŕukia betikoa da-ta.

  1. Yainkoen Yainkoa goretsazute, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  2. Yaunen Yauna goretsazute, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  3. Alatz aundien Egiľe bakaŕa, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  4. Ortziak yakitez egin dituna, (As.1, 1) Aren eŕukia betikoa da-ta.
  5. Luŕa ur-gañean zabaldu duna, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  6. Argizai aundien Egiľea, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  7. Eguzkia egunaren auŕelari izateko, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  8. iľargi ta izaŕak gau-zaindari, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  9. Aigito’aŕak len-semêngan yo zituna, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  10. Ixrael ayen artetik atera zuna, (Ir. 13, 17) Aren eŕukia betikoa da-ta.
  11. Esku indaŕtsuz eta beso luzez, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  12. Itxaso Goŕia zatitan txataldu zuna, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  13. Ixrael aren erditik eraman zuna, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  14. Parao ta aren gudariak Itxaso Goŕian murgildu zituna, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  15. Basoan eŕiari bide-erakusle izan zitzayona, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  16. Buruzagi aundiak poŕokatu zituna, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  17. Ta eŕege altsuak il zituna, (Ze. 21, 24)

Aren eŕukia betikoa da-ta.

  1. Sehon, amortaŕen eŕege, Aren eŕukia betikoa da-ta.

  1. Og, Basan’go eŕege, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  2. Ta ayen luŕa yarauntsitzat eman ziena,

Aren eŕukia betikoa da-ta,

  1. Bere moŕoi Ixrael’i yarauntsitzat, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  2. Luŕ yota geundenean gutzaz oroitu zana, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  3. Ta zapaltzen giñuztenengandik yarein giñuzana, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  4. Bizidun guziari azkuŕia damayona, Aren eŕukia betikoa da-ta.
  5. Zeruko Yainkoa goretsazute, Aren eŕukia betikoa da-ta.

 

137

  1. Babilon’go ibayen ertzean eserita, Sion gogoraturik gu negaŕez. *
  2. Luŕalde artan gure ereskiñak saratsetatik dilinga utzi genitun.
  3. Atxiľo giñuztenek eresia ta abestiak ta poz-lekayoak eskatzen zizkiguten: «Sion’go abesti bat abestu zaiguzute».
  4. Yaube’ren eresia atzeŕian nola abestu?
  5. Zutzaz, Yerusalem, ântzi ba’nedi, nere eskuya ântzia izan bedi.
  6. Nere mingaña ao-sapayari itsatsita geldi bedi, Zutzaz oroituko ez ba’nitz, pozbiderik beñena Yerusalem ez ba’zait.
  7. Oroi zaitez, Yaube, Yerusalem’go itxesaldian Edom’daŕek ziotenaz:

«Poŕokatu! Poŕokatu ezazute, Aren oñaŕietarañoko guzia, gero!!»

  1. Babilon’go alaba poŕokatzaľe!, Zoriontsua egin zenigunaren gaitz-ordaña lemaizukena! *
  2. Zoriontsua zure umeak, Aŕtu ta maľoetan irion litukena. *

 

138

  1. Dabid’ena.

Yaube!, biotz-biotzez ospatuko zaitut, nere itzak entzun bait-dituzu;

eta yainkoen auŕean eresi egingo dizut. *

  1. Zure yauretxeruntz makuŕtuko natzaizu Zure Izena ospatuz, oŕen on eta ziña zerala-ta, Zure Izenaren gañez

Zure Itza goratu duzunez-gero.


  1. Ots egiten nizun egunean, entzutzen niñuzun, eta indaŕ eta kemena nere biotzari zenemayon.
  2. Yaube! Luŕeko eŕege guziek goretsiko zaitute, Zuk esandako itzak entzundakoan.
  3. Eta Yaube’ren bideak ospatuko ditute: «Benetan!, Yaube’ren ospea aundia da!!»
  4. Bere goi artatik, Yaube’k apala dakus; eta anpurutsuak uŕundik ezagun ditu.
  5. Laŕialdian ba’nago, Zuk pizkoŕtzen nauzu, eta nere etsayen aseŕearen auŕka Zure eskua ateratzen duzu, eta eskui oŕek yaregiten nau.
  6. Yaube’k enparaua niregatik egingo du. Yaube!, Zure eŕukiak beti dirau!

Zeroŕek asi duzunari eskeŕ txaŕ ez eman!!

 

139

  1. Abeslarien nagusiari. Dabid’en eresia.

Yaube! Zuk azteŕtu eta ezagun nauzu;

  1. Noiz eseri, noiz zutik nagon ba-dakizu; eta nere oldozkuna uŕundik dakusazu.
  2. Nere ibiľiak eta nere etzanaldiak begietan dituzu; eta, nere bide guziak nabari zazkizu.
  3. Itza nere mingañera baño len, Yaube Oŕek, ba-dazuguzu osorik.
  4. Auŕe-atzetik inguratzen nauzu; eta, Zure eskua ezaŕtzen didazu.
  5. Aŕitzekoa da niretzat oŕelako yakintza, garayegia; eta, ezin artara iritxi.
  6. Zure arnasetik nora uŕundu?

Zure auŕpegitik nora iges egin?

  1. Ortzira igotzen ba’naiz, Zu an zera; Xeol’ean ba’natza ere, Zu, an!! *
  2. Eguna-astearen egoak aŕtuta, bizitzeko, itxaso-azkenera ba’noa,
  3.  an ere, zure eskuak naramake, eta zure eskuyak elduko nau.
  1. iľunbeak bederen izkutu

eta gauak estali nazake, —otu zait—,

  1. Bañan, Zuretzat, iľunbea bera iľuna ez da;

eta, gaua, eguna bezain argitsu da: eta iľunbea, argia bezainbat.

  1. Nere altsaŕeak Zuk egiñak bait-dira;

eta, amasabelean Zuk antolatu nauzu.

  1. Eskaŕik asko! onen aŕigaŕi egin nauzu-ta;

Zure egiteak aŕitzekoak dira; eta, edeŕki nazaguzu. *

  1. Nere ezuŕak ez zitzaizkizun ostenak, izkutuan egiña izan nintzanean, luŕ baŕnean bezela antzetsuki bilbatuta.
  2. Zure begiek, nere egintzak ba-zekusazten, * zearo Zure idaztian zeuden, * nere egunak banaka ezaŕiak oro, ayetakorik bat
  3. izan baño len.

Zure asmoak, ene Yainkoal, niretzat aldatz gora; ayen kopurua txito zenbakaitza.

  1. Ayek zenbatzen asi, eta ondaŕa baño geyago zazkit, ustez amaitu, eta oraño Zu arkitzen!l
  2. Zergatik, Yainko! gaiztagiñak ez dituzu iltzen? Odolzaleak uŕundu bekizkit!!
  3. Lotsagabez Zutzaz erasaten, eta Zure Izena zikintzen ari diran Zure etsayak!
  4. Yaube!, goŕoto zaitutenak ez ote-ditut goŕoto? eta, auŕka yaikitzen zaizkizunak iguin?
  5. Albait bizienik goŕoto ditut;

nere etsaitzat begiratzen ditudala.

  1. Azteŕtu nazazu, ene Yainkoa; eta, nere biotza ikeŕ! Nere asmoak ezaguteko aztatu nazazu.
  2. Bide txaŕean ote nabiľan ikus, eta betiko bidean baŕna eraman ni!

 

140

  1. 1. Abeslarien nagusiari. Dabid’en eresia.
  2. Yaube: Gizatxaŕarengandik askatu nazazu, * eta, gaiztagiñengandik geriza nazazu.
  3. Biotzean asmo txaŕak erabiliz, eten gabe guda pizten ari diranengandik;
  4. beren suge-miztoak zoŕozten

eta ezpañax ziraun-edenez beteak dituztenengandik.

  1. Yaube! Okeŕ-txaŕaren eskutik yagon nazazu,   (Tartea) gaizto-galduengandik geriza nazazu,erorazi nai nautenen gandik
  2. Aŕotsuek, nere kalterako xedeba yaŕi dute; * bidean sareak ipiñi dizkidate, nere auŕka maŕoak gertuta ditute               (Tartea.)
  3. «Zu zera nere Yainkoa»—diot Yaube’ri  «Yaube!, nere aŕenak entzun!!»
  4. Yaube Yaunal, ene yaregiľe azkaŕa, buŕuka-egunean nere burua gerizatu duzuna,
  5. gaiztagiñen asmoari ondore onik ez eman!!      (Tartea.)
  6. Burugañera, nere arerioei

beren mingañetako zitalkeria betoŕkie.

  1. Ikatz sutuak gañera yetxi bekizkie;

surtara yaurtiak izan bitez, eta, andik irten eziñik, lezera amilduak. *

  1. Mingain-gaiztorik ez bedi luŕean gelditu, * eta erpe-luzea elkaitzak eldu beza bultzaka.
  2. Etsi-ta nago: Yainkoak esetsiaren auzia eta gaixoarena maldatuko ditu.
  3. Bai!: Zure izena, zintzoak goretsiko dute, eta zuzenak Zure ondoan biziko dira. *

 

141

  1. Dabid’en eresia.

Yaube! Zuri deika nauzu: zatozkit arin; * aŕenez natoŕkizunean, nere mintzoa entzun!!

  1. Nere otoya, luŕiña bezela, Zureganaño igo bedi;

eta nere esku-yasotzea, aŕatsaldeko oparitzat bekizu. *

  1. Nere aoan zaitzaľe bat ipiñazu, yagole bat nere ezpañetako atean.
  2. Nere biotza okeŕbidera makuŕtzen ez utzi, ez gaiztakerian murgiltzen.

Gaiztagiñekin erkidetzarik ez dut nai, ez eta ayen legunkeriak txastatu ere.

  1. Zintzoengandik ataŕaldi eŕukitsua ontzat aŕtuko dut; * akaŕ ori gantzu edeŕa da: nere buruak ez du astanduko, eta etsaikerien auŕka otoya dut.
  2. Ayen nagusiak maloetan amildu ziran;

eta nere itzak onaŕtzen zituzten, samuŕak bait-ziran.

  1. Luŕa ebaki eta austen danean bezela, gure ezuŕak xeol-ondoan baŕeyatzen dira.
  2. Beraz, Yaube Yauna, nere begiak

Zugana daude, ustea Zuregan dut: ez nazazu bertan bera utzi.

  1. Niri yaŕitako saretatik yagon nazazu,

eta gaiztagiñen xedebatik.

  1. Gaiztoak beren saŕêtan eror bitez!, ni auŕera noan bitartean.

 

142

  1. Dabid’en maskil. Aŕpean * zegonean. Otoia.
  2. Oyu aundiz ots dagiot Yaube’ri;

oyuka dei egiten diot.

  1. Aren auŕean nere intziriak ixuri, Aren auŕean nere axanpa azaldu nai dut.
  2. Gogoa barnean laŕi zaidanean, ba-dazkizu Zuk nere bideak; nere ibiľirako bidean xedeba yaŕi didate.
  3. Begiok eskuialdera itzultzen ditut: * eta, nazagunik ez; gorkurik ez; nere biziaren alde iñor ez;
  4. Zuri, Yaube, ots egin eta esaten dizut: «Nere itxoikizuna Zu zera;

nere yarauntsia bizidunen luŕ ontan. *

  1. Nere oyuak, aŕen, entzunl!

oso atsekabetu naiz-ta.

Esesten nauten eskutik atera nazazu, ni baño azkaŕagoak bait-dira.

  1. Nere bizia espetxetik atera! *

 Zure izena goretsi dezadan.

Zintzoak inguratuko naute, *

adeyez sorotzi bait-nauzu.

 

143

  1. Dabid’en eresia.

Yaube! nere otoya entzun; nere aŕenak onaŕtu! Kirmenki eta zuzenez aditu ezaidazu. *

  1. Eta zure moŕoi oni buruz, auzitan ez saŕtu;

Zure begietan zuzen danik, gizonetan ez bait-dago.

  1. Etsayak esesten bait-nau, luŕean zeŕaldo etzanarazi, eta iľunpera baztaŕtu nau, betirako iľak oi diranez.
  2. Nere adorea baŕuan aultzen, eta biotza bulaŕean mokoŕtzen zait.
  3. Beñolako egunetzaz oroitzen naiz;

Zure egite guziak gogoan darabilzkit;

Zure esku-lanak ausnaŕtzen ari naiz.

  1. Eskuok Zuregana yasotzen ditut; * nere gogoa, luŕ idoŕa bezela dagokizu.
  2. Yaube!, niri laisteŕ entzun!

Adorea peitu zait;

niri zure auŕpegia ez ostendu, erio-lezera eroriak bezela ez nadin.

  1. Goizean zure eŕukia erakuskidazu, * ustea Zuregan bait-dut.

Zein bide aŕtu beaŕ dudan adirazi ezaidazu;

biotza Zuregana yaso dut-eta.

  1. Yaube!, nere etsayen eskutik yarei nazazu; Zuregana yotzen bait-dut.
  2. Zure naya egiten irakaskidazu:

Zu, nere Yainkoa zera-ta;

Bide zuzena-laura

Zure arnas onak benerama!! *

  1. Zure Izenagatik, Yaube, pizkoŕtu nazazu!

Zure zuzentasunean laŕialditik atera nazazu!

  1. Zure eŕukiz arerioa poŕokatu ezazu;

eta, nere biziaren etsai guziak suntsitu;

Zure moŕoya naiz-ta.

 

144

  1. Dabid’ena.

Onetsi bedi Yaube, nere aŕkaitza, eskuak buŕukara eta atzok gudutara ayotzen dizkidana.

  1. Nere ongiľe eta babesa, nere gorku eta yaregiľea, nere uste eta yagolea, eŕiak azpiratzen dizkidana.
  2. Yaube, gizona zer da, ua ardurapean dezazun? gizakumea zer, oŕela yaramon dagiozun?
  3. Gizona, ots utsa da, * eta aren egunak itzal igeskoŕa.
  4. Yaube!, ortzia makuŕtu, eta yetxl zaltez; ikutu mendiak eta ketan asiko dira.
  5. Iraitzi zure tximistak, etsayak sakabanatzeko; yaurti zure geziak, ayek ikaratzeko.
  6. Goi ortatik eskua edatu ezazu; uretzatik gaizkatu eta atera, eta atzeŕitaŕen mendetik yaregin nazazu. *
  7. Aoa gezuŕti eta eskuya ziñauskoŕ dute-ta. *
  8. Ene Yainko!, abesti beŕi bat abestu nai dizut: * amaŕ arikoan abestuko dizut.
  9. Eŕegêi gurenda damayezun, eta, Dabid, zure moŕoya, ezpata ilgaŕitik gaizkatu duzuna.
  10. Atzeŕitaŕen eskutatik atera eta yaregin nazazu, aoa gezuŕti eta eskua ziñauskoŕ dute-ta.
  11. Gure semeak, mintegiko landare bitez, gaztezarotik azikoŕ eta mardul; gure alabak yauregirako zoko-zutoi edeŕki apainduak lez.
  12. Gure selaruek okiťuta beude, edotariko azkuŕiz lertu beaŕez. Gure artaldek laŕe-belazêtan, miľa eta miľaka kopuratu bitez.
  13. Gure idiak gizen: esietan ez ziŕizturik, zeyetan zalapartarik ez bedi.
  14. Zori ontsu!, ala bizi dan eŕiaľ! * Zori ontsua, Yaube Yainko zayon eŕia.

 

145

  1. Goraldia, Dabid’ena.

Nere eŕege eta Yainkoa goretsiko zaitut! Orain eta beti, zure izena onetsiko dut!

  1. Egun oro onetsiko zaitut, eta zure izena orain eta beti goratuko dut.
  2. Yaube bikaña, guziz goragaŕia da: eta Aren aunditasuna uleŕtu eziña.
  3. Gizaldik gizaldiri Zure egiñak goratzen ditio eta zure alatzak iragaŕtzen.
  4. Ayek zure garaitasunaren dedu aintzagaŕiaz mintzo, eta zure alatzak oaŕez aipatzen ditute.
  5. Ayek zure izate ikaragaŕia ospatzen eta zure egintza edeŕak goratzen ditute.
  6. Ayek, zure ontasun aundiaren oroitza aldaŕikatzen, eta zure zuzentasuna abesten dute.
  7. Yaube adeibera eta eŕukioŕa da, egonaŕi aundiko eta oso biotzbera.
  8. Arengan itxaro dutenentzat, ona da Yaube: Aren adeya, irazan zitunetara edatzen da.
  9. Soŕtu zenitunak oro, Yaube!, gorets zaitzatela; eta zure zintzoek onetsi bezaitzate.
  10. Zure yaureŕiaren aintza aldaŕikatu, eta, zure al-izatea iragaŕi bezate.
  11. Gizakumei zure alatzak, eta zure yaureŕiaren ospea adiraziz.
  12. Zure yaureŕia, mende guztietarakoa da;

eta zure al-izatea gizaldi guztietarakoa. *

  1. Yaube’k, erortzear diran guziak irozotzen, eta yausiak eraikitzen ditu.
  2. Guzien begiak Zugana iguriki daude, eta Zuk, garai egokian, beaŕ duten azkuŕia damayezu;
  3. Zeroŕen eskua zabalduz, bizidun guziak ase eta pozten dituzu. *
  4. Bere bide guzietan, Yaube zuzena da; eta egiten dun edozertan eŕukioŕa.
  5. Dei dagioten guzientzat, Yaube uŕbil dago, * zintzoki dei dagioten guzientzat.
  6. Aren belduŕ diranen gogoa asetzen du, ayen oyua dantzu eta yaregiten ditu.
  7. Maite duten guziak, Yaube’k zaitzen ditu, gaiztagin guziak, beŕiz, suntsitzen.
  8. Nere aoak, Yaube’ren goraldia abestuko du, eta, gizakume guziek Aren izena goretsi bezate, betiko mendêtan.

 

146

  1. Aleluya!

Nere biotzak Yaube goratzen du!!

  1. Bizitza osoan Yaube goratuko dut;

eta naizaño, Ari eresi egingo diot.

  1. Ustea, nagusiengan ez ipiñi, *

ez iñor yaregiteko gai ez dan gizaki norbaitengan ere.

  1. Arnasak uts dagioneko, bere autsetara biuŕtzen da; * eta, egun berean aren asmoak suntsitzen dira.
  2. Zoriontsua, gorkutzat, Yakob’en Yainkoa daukana, eta bere Yainko Yaube’gan bere ustea duna.
  3. Zeru-luŕ-itxasoak Yaube’k egin ditu, eta ayetan auŕkitzen diranak oro, eta Ua kirmena da beti.
  4. Zapalduei zuzentza-biuŕpena Ark dakaŕkie: eta gosetsuei ogia damaye, atxiľoen askatzaľea Yaube da.
  5. Yaube, itsuen argitzaľea;

Yaube, okeŕtuen zuzentzaľea,

Yaube, zintzoen maitatzaľea,

  1. Yaube’k aŕotzak yagoten, umezurtzak eta alargunak iñutzen, eta, gaiztoen asmoak eragozten ditu.
  2. Yaube, beti eŕege izango da, zure Yainkoa, Sion!!, menderen-mendêtan.

Aleluya!!

 

147

Alguzidunarentzat gorasaŕea

  1. Aleluya!

Yaube goretsazute!!—gure Yainkoari (Er. 92, 2) Abestea egoki bait-da goraltza atsegintsua.

  1. Yaube’k Yerusalem beŕeraiki

eta banatua zan Ixrael bildu du. (Is. 11, 12.)

  1. Uaxe biotz uŕatuak sendatzen dituna:

eta zauriak lotzen dizkiena. (Is. 58, 8.)

  1. Izaŕak zenbat diran ba-daki;

eta bakoitzari dagokion izena damayo. *

  1. Gure Yaube aundia da, alguziduna: eta Aren yakitea, neuŕigabea.
  2. Yaube-’k, apalak irozotzen ditu; eta, gaiztoak luŕeraño apaltzen.
  3. Abestu Yaube’ri, eskeŕ onez, arizkoan gure Yainkoari eresi egiozute.
  4. Odeyez ortzia Ark estaltzen du, eta luŕari euria bidaltzen, eta mendietan belaŕa ernarazten. *
  5. Pistiei azkuŕia damaye

eta belekumei txioka eskatzen diotena.

  1. Zaldiaren indaŕa ez zayo atsegingaŕi, ezta giza-anketako zailutasuna ere.
  2. Belduŕ diotenak, ordea, atsegingaŕi zazkio, eta Aren eŕukian ustea dutenak.
  3. Yerusalem!, Yaube ospatu ezazu;

Sion! zure Yainkoa goretsi.

  1. Zure -atetako- moŕoiľoak sendotu

eta zure baŕnean zure semeak onetsi ditulako.

  1. Zure mugetan pakea zaitzen du, eta gari-mamiz asetzen zaitu.
  2. Aginduak luŕera bidaltzen ditunean, Aren itza arin dabil;
  3. Ark, eluŕa, artiľe-irudi igoŕtzen, eta intziaŕa, autsa bezela baŕeyatzen du.
  4. Izotza zatika yaurtitzen dunean, alako otzez, nor dagoke?
  5. Bañan, ua, bere itzez urtzen du, aizea ateratzen du; eta, ura ixurtzen da.
  6. Ark bere itza Yakob’i adierazi zion, Bere lege eta aginduak Ixrael’i.
  7. Alakorik beste eŕiri ez dio egin;

eta ez dituzte Aren aginduak ezagun. * Aleluya!!

 

148

  1. Aleluya!

Goretsazute Yaube, goi ortan goretsazute.

  1. Goretsazute, Aren aingeru guziok, Aren oste guziok, goretsazute. *               
  2. Goretsazute, eguzki eta iľargia;

izaŕ dirdiratsu guziok, goretsazute.

  1. Ortzi goyenok goretsazute * baita ortzigañeko urak ere:
  2. Yaube’ren izena gorets bezate

Aren agindu batez egiñak izan bait-dira.

  1. Bein betiko Arek irazan zitun, autsiko ez dan legea ayentzat yaŕirik. *
  2. Luŕetik Yaube goretsazute, iransuge eta itxaso guziok,
  3. su, txingoŕ, eluŕ eta euria

eta aize-ekaitzek, Aren esanera zaudetenok,

  1. mendi eta muño guziok zitu-zugatz eta eretz guziok;
  2. edotariko pisti eta abereok, * naŕasti eta egaztiok,
  3. luŕeko eŕege eta eŕi guziok, nagusi eta luŕeko ebazle guziok,
  4. mutiľok, bai ta neskok ere, * agureok eta umeok,
  5. Yaube’ren izena, guziek goretsi bezate, aundia, Aren izena bakaŕik bait-da Aren aintza ortzi-luŕen gañetik edatzen da!! *
  6. Bere eŕiaren al izatea, Ark goratu du * Bere siñestun guziei goragaŕi azaldurik, Ixrael’go semei; aldameneko eŕiei. * Aleluya!

 

149

Garaitzazko * abestia

  1. Aleluya!

Abesti beŕi bat, Yaube’ri abestu!

Zintzoen batzarean Ua goretsazutel

  1. Bere Irazaleaz Ixrael poztu bedi! beren eregez, Sion’go alabak ikotu bitez!
  2. Aren izena dantzetan goretsi bezate! * kitara eta zaldabe-yoketa Arentzat bitez!
  3. Yaube’ri, bere eŕia atsegingaŕi bait-zayo; eta, apalak goratzen eta yaregiten ditu.
  4. Zintzoak poz-atsegiñez dabiltz-ibili; beren egoitzaetatik gora-oyuka ari dira: *
  5. Yainkoaren goraldia aoan, sorbatz biko ezpata esku betez goresten dute;
  6. eŕiei buruz apena aŕtzeko;

eta atzeŕiak zigoŕkatzeko;

  1. ayetako nagusiak oinbiľuŕez loturik, eta aundizkiak burdiñez estekaturik,
  2. idatzitako epaya ayengan burutuz; * au da bere zintzoei gertutako gurenda. Aleluya!!

 

150

Azken goraltza *  

  1. Aleluya!!

Goretsazute Yaube Aren yauretxean!

Aren al-izatearen egoitzan Ua goretsazute! *

  1. Aren egite gurenengatik Ua goretsazute!

Ain aundl danari dagokionez goretsazute!

  1. Turutotsez Ua geretsazute! nebelez eta kitaraz goretsazutel!
  2. Tuntunez dantzetan goretsazute! ari eta ats-aizezko erestaľuz Ua goretsazute!!
  3. Txilin ozenez goretsazute!

Txilin durunditsuz Ua goretsazute!!

  1. Arnasa duten guziek, Yaube goretsi bezate!! * Aleluya!!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper